Nairobitarra 2013

9
2013 EGITASMOA Otsailak 7 - 16: Vasaloppet Martxoak 1 - 9: Vasaloppet Martxoak 9 - 21: Kungsleden Martxoak 27 - apirilak 7: Eskozia Abuztuak 10 - 31: Europa Erdialdea Urriak 5 - azaroak 3: Zeelanda Berria Maiatzak 1 - 26: Nepal, Gokyo + Everest Oinarrizko Kanpamentua Uztailak 1 - 14: Tour du Mont-Blanc www.nairobitarra.com Josu Iztueta 669 022 215 [email protected]

description

Bidaia egitasmoa

Transcript of Nairobitarra 2013

Page 1: Nairobitarra 2013

2013 EGITASMOA

Otsailak 7 - 16: Vasaloppet Martxoak 1 - 9: VasaloppetMartxoak 9 - 21: Kungsleden

Martxoak 27 - apirilak 7: Eskozia

Abuztuak 10 - 31: Europa Erdialdea

Urriak 5 - azaroak 3: Zeelanda Berria

Maiatzak 1 - 26: Nepal, Gokyo + Everest Oinarrizko Kanpamentua

Uztailak 1 - 14: Tour du Mont-Blanc

www.nairobitarra.comJosu Iztueta 669 022 215

[email protected]

Page 2: Nairobitarra 2013

Munduan egiten den eski nordiko lasterketarik zaharrena da Vasaloppet. 1922az geroztik antolatzen da urtero Suedian. Luzeran 90km ditu eta era honetako lasterketen artean jendetsuena da, 16.000 parte hartzailetik gora ditu.

Gure bidaiak Stockholmetik Dalarna eskualdera eramango gaitu. Edertasun natural handiko ingurunea da hau. Bidean Falun pasako dugu, bertan eskiatzeko aukerarekin. Eski nordikoaren barruan munduko erreferentea da Falun.

Eski zeharkaldia Vasaloppet lasterketaren ibilbidean zehar izango da. Tartean dauden txabolak erabiliko ditugu lotarako. Egunean 30km inguru egingo ditugu gora-behera gehiegirik gabe.

IBILBIDEA:Stockholm - Falun - Möra Sälen - Vasaloppet ibilbidea - Möra Möra - Stockholm

PREZIOAREN BARNE:• Stockholmeko Aireportutik Mörara joan etorria.• Gauak pasatzeko erabiliko ditugun kanping, aterpe eta txabolak.• Ekipajea puntu batetik bestera eramatea.• Vasaloppet museoko sarrera.• Aterpekide txartela.• Gidariak.

PREZIOTIK KANPO:Janaria eta edariak. Bote bat jarriko dugu horretarako (bakoitzeko 100€ inguru).

ESKI MAILA:Ertaina. Ibilbidea orokorrean makinaz prestatutako pistetatik egiten da.

DOKUMENTAZIOA:• NANa nahikoa da.• Mendi edo eski federatu txartela beharrezkoa da.

VASALOPPET 1Eski nordiko zeharkaldia Suedian

NOIZ: Otsailak 8 - 16 (Tolosako Inauteriak)ZENBAT EGUN: 8 egunTALDEA: 4-8 pertsonaNONDIK: Bilbo (Topagunea Stockholm Arlanda aireportua)PREZIOA: 550€ + hegaldia*

*Txosten hau prestatu den egunean 200€ inguru balio du hegaldiak.

www.nairobitarra.comJosu Iztueta 669 022 215

[email protected]

Page 3: Nairobitarra 2013

Munduan egiten den eski nordiko lasterketarik zaharrena da Vasaloppet. 1922az geroztik antolatzen da urtero Suedian. Luzeran 90km ditu eta era honetako lasterketen artean jendetsuena da, 16.000 parte hartzailetik gora ditu.

Gure bidaiak Stockholmetik Dalarna eskualdera eramango gaitu. Edertasun natural handiko ingurunea da hau. Bidean Falun pasako dugu, bertan eskiatzeko aukerarekin. Eski nordikoaren barruan munduko erreferentea da Falun.

Eski zeharkaldia Vasaloppet lasterketaren ibilbidean zehar izango da. Tartean dauden txabolak erabiliko ditugu lotarako. Egunean 30km inguru egingo ditugu gora-behera gehiegirik gabe.

IBILBIDEA:Stockholm - Falun - Möra Sälen - Vasaloppet ibilbidea - Möra Möra - Stockholm

PREZIOAREN BARNE:• Stockholmeko Aireportutik Mörara joan etorria.• Gauak pasatzeko erabiliko ditugun kanping, aterpe eta txabolak.• Ekipajea puntu batetik bestera eramatea.• Vasaloppet museoko sarrera.• Aterpekide txartela.• Gidariak.

PREZIOTIK KANPO:Janaria eta edariak. Bote bat jarriko dugu horretarako (bakoitzeko 100€ inguru).

ESKI MAILA:Ertaina. Ibilbidea orokorrean makinaz prestatutako pistetatik egiten da.

DOKUMENTAZIOA:• NANa nahikoa da.• Mendi edo eski federatu txartela beharrezkoa da.

NOIZ: Martxoak 1 - 9 (Vasaloppet lasterketa Mar. 3)ZENBAT EGUN: 8 egunTALDEA: 4-8 pertsonaNONDIK: Bilbo (Topagunea Stockholm Arlanda aireportua)PREZIOA: 550€ + hegaldia*

VASALOPPET 2Eski nordiko zeharkaldia Suedian

*Txosten hau prestatu den egunean 200€ inguru balio du hegaldiak.

www.nairobitarra.comJosu Iztueta 669 022 215

[email protected]

Page 4: Nairobitarra 2013

Kungsleden (Erregearen Bidea) Eskandinaviako GR ibilbide ezagunena da. Milaka jendek egiten du zeharkaldi hau urtero, uda partean nahiz elur sasoian. Laponian kokatua, Abisko Parke Nazionalean barneratuko gara.

Udan gauerdiko eguzkia ikusteko leku aproposa da eta neguan gauerdiko iluntasunean aurora borealak ikus daitezke. Paisaia ikusgarriak eta bertako kultura ezagutzeko aukera izango dugu.

Elur lerez baliatuz ekipajea eta janaria gurekin eramango ditugu. Bideko aterpeak erosoak dira eta gaua pasatzeaz gain sukaldatzeko aukera eskaintzen dute. Kebnekaise (2117 m) Suediako mendirik altuenaren magaletatik pasako gara.

Zeharkaldiaren amaieran, Jukkasjärvi izotz hotela edo Kirunako meategiak ezagutzeko aukera izan genezake.

IBILBIDEA: Stockholm - Kiruna .Kungsleden ibilbidea: Abisko - Nikkaluokta (105 km eskiz pulkekin). Kiruna – Stockholm.

PREZIOAREN BARNE:• Nikkaloukta - Kiruna (autobusez). • Zeharkaldirako talde materiala (elur lerak, palak, ordezko materiala, botikina...). • Gauak pasatzeko erabiliko ditugun aterpeak. • Aterpekide txartela. • Gidariak.

PREZIOTIK KANPO:• Euskal Herritik Stockholmera hegazkina eta Stockolmetik Kirunara trena edo hegazkina. • Janaria eta edariak. Bote bat jarriko dugu horretarako (bakoitzeko 100€ inguru).

ESKI MAILA:Ertaina. Eski nordikoko materialarekin egiten da, baina eski zeharkaldi kutsua du. Ingurune basati eta bakartian egiten da, haran, aintzira, mendi lepo eta abarretatik barna. Prestatu gabeko baina ongi balizatutako ibilbidea da. Sei egunetako autonomiaz mugituko gara.

DOKUMENTAZIOA:• NANa nahikoa da. • Mendiko edo eski federatu txartela beharrezkoa da.

KUNGSLEDENEski nordiko zeharkaldia Laponian

NOIZ: Martxoak 9 - 21 ZENBAT EGUN: 13 egunTALDEA: 6-10 pertsonaNONDIK: Bilbo (Topagunea Stockholm Arlanda aireportua edo Abisko)PREZIOA: 1000€ + garraioa*

www.nairobitarra.comJosu Iztueta 669 022 215

[email protected]

*Txosten hau prestatu den egunean 200€ inguru balio du hegaldiak. Stokholmetik Kirunarako trena 100€ inguru.

Page 5: Nairobitarra 2013

Eskoziak erakargarri egiten dituen ezaugarri asko ditu. Historiaz beteriko hiri eta gazteluak, mendi, laku eta itsas labar ikusgarriak, whisky distilategiak eta garagardotegiak. Bidaia honetan Eskoziaren aurpegi desberdinak ezagutzeko aukera izango dugu patxadaz, ekialdetik hasi eta erlojuaren orratzen aurka lurralde osoari itzulia emanaz.

IBILBIDEA: Edinburgo - Inverness - Highlands - Skye - Fort William - Oban - Glasgow - Adrian’s Wall - Edinburgo.

PREZIOAREN BARNE:• Garraioarekin lotutako gastuak (peaje, parking, erregaia...). • Eskozia barnean irletara joateko ferryak. • Lotarako erabiliko ditugun kanping, aterpe, eta abarrak. • Bidai asegurua. • Furgonetako materiala. Liburutegia. • Gidaria.

PREZIOTIK KANPO:• Janaria eta edariak. Botea jarriko dugu horretarako (bakoitzak 100€ inguru). • Museo, distilategi edo antzekotara sarrerak.

DOKUMENTAZIOA:• NANa nahikoa da.

ESKOZIAKelten herrialdean zehar.

NOIZ: Martxoak 27 - apirilak 7 ZENBAT EGUN: 12 egunTALDEA: 6-8 pertsonaNONDIK: Bilbo (Madril)PREZIOA: 925€ + hegaldia

*Txosten hau prestatu den egunean 180€ inguru balio du hegaldiak Madriletik Edinburgora.

www.nairobitarra.comJosu Iztueta 669 022 215

[email protected]

Page 6: Nairobitarra 2013

Nepalek eskaintzen dituen trekkingen artean goi-mendiaren kutsua duena da hau. Ibilbidearen zati handi bat 4.000 metro inguruan egiten da eta 5.000 metrotik gorako pasu eta mendi batzuk igotzen dira. Katmandutik Luklara hegazkinez egin ondoren, Sagarmatha Parke Nazionalean barneratuko gara. Ama Dablam mendi ikusgarria behin eta berriz agertuko zaigu aurpegi ezberdinak erakutsiz.

Lehen egunetan Namchetik Thame aldera barneratuko gara. Aklimatatzen joateko aukera emango digu honek. Thametik Tibet aldera doan bidea alde batera utzita, berriro Namcheruntz jaitsi eta Khunjungdik barrena gorako bideari ekingo diogu Gokyoruntz. Hemendik Cho La pasu ezagunetik (5.368 m) igaro eta Lobuchera bidean jarriko gara. Ondoren Gorak Shep, Kala Patthar eta Everesten oinarrizko kanpamenturaino. Denboraren arabera, Dingbochera jeitsi eta Chukung aldera igo gaitezke, Island Peak mendiaren oineraino.

Bailara honen amaieran dago Lhotse mendiaren oinarrizko kanpamentua ere. Beherakoan, Tengbochen Solo Khumbu inguruneko monastegi garrantzitsuenetarikoa ezagutzeko aukera dugu. Tengbochetik berriro baso tartean Namchera jaitsiko gara, Namchetik Luklara eta azkenik Luklatik Katmandura hegazkinez.

IBILBIDEA:Katmandu - Lukla - Namche - Thame - Khunjung - Machermo - Gokyo - Cho La - Dhongla - Lobuche - Gorak Shep - Everest Base Camp - Dingboche - (Chukung) - Tengboche - Namche - Lukla - Katmandu.

PREZIOAREN BARNE:• Katmandu-Lukla-Katmandu hegaldia. • Nepalera sartzeko bisa. • Katmanduko aireportu eta hotelen arteko joan-etorriak. • Katmandun, hoteleko egonaldia (erdi pentsioan, binakako logeletan).• Trekkingeko ostatua lodgeetan. • Trekkingean, ekipajea garraiatzeko zamaketariak. • Trekkingerako baimenak eta Sagarmatha Parke Nazionaleko sarrera. • Bidaia asegurua. • Gidariak.

PREZIOTIK KANPO:• Gosari eta afariez gainerako janari eta edariak. • Katmandun eta inguruko herrietako bisitak.

ZAILTASUNA: Trekkingak ez du zailtasun tekniko handirik, baina nahitaezkoa da fisikoki ondo egotea altueraren eraginak kontutan izanda. Trekkingean zehar mendiko aterpetxe eta lodgetan egingo dugu lo erdi-pentsioan.

DOKUMENTAZIOA:• Baliozko pasaportea (sei hilabeteko margenarekin). • Mendi federatu txartela, mundu osorako balioa duena.

GOKYO / EVEREST TREKKINGASagarmatha Parke Nazionalean zehar mendi ibilaldia

NOIZ: Maiatzak 1 - 26 ZENBAT EGUN: 26 egunTALDEA: 6-12 pertsonaNONDIK: Bilbo (Topagunea Madril edo Katmandu)PREZIOA: 1600 + hegaldia*

*Txosten hau prestatu den egunean 1000€ inguru balio du hegaldiak Madriletik Katmandura.

www.nairobitarra.comJosu Iztueta 669 022 215

[email protected]

Page 7: Nairobitarra 2013

Gaur egun UTMB mendi lasterketari esker da ezaguna ibilbide hau. Chamonixtik abiatuta erlojuaren aurkako norantzan joango gara. Frantzia, Italia eta Suitzako lurretatik, Mont-Blanc mendi multzoari bira osoa emango diogu. 165 km inguru eta 9.000 metroko desnibela du zeharkaldiak. Aterpez aterpe, egunean 6-7 ordu ibiliaz, 9 egun inguru beharko ditugu itzulia egiteko.

IBILBIDEA:Chamonix - Les Houches - Nant Borrant - Col du Bonhomme - Motetts - Col de la Seigne - Courmayeur - Col Grand Ferret - La Fouly - Champex Lac - Col de Forclaz - Trient - Col de La Balme - La Flegere - Chamonix.

PREZIOAREN BARNE:• Joan etorriko bidea furgonetaz. • Garraioarekin erlazionaturiko gastuak (peajeak, aparkalekuak, erregaia...). • Bidaia aseguruak. • Lotarako erabiliko ditugun kanping eta aterpeak. • Mendiko aterpeak erdi pentsioan. • Mendi gida laguntzaileak. • Mapak eta gida liburuak.

PREZIOTIK KANPO:• Teleferiko, funikular eta ordaindu beharreko garraio publikoa. • Trekkingeko egunetako eguerdiko pikea. Besteetan bezala, botea jarriaz egingo dugu (50€ inguru).

ZAILTASUNA: Ibilaldiak ez du zailtasun tekniko handirik, baina nahitaezkoa da fisikoki sasoian egotea.

DOKUMENTAZIOA:• NANa nahikoa da. • Mendiko federatu txartela.

TOUR DU MONT-BLANCMont-Blanc mendi multzoari itzulia

NOIZ: Uztailak 1 - 14ZENBAT EGUN: 14 egunTALDEA: 6 - 10 pertsona NONDIK: Tolosa (Topagunea Chamonix)PREZIOA: 800 € + garraioa*

*Taldea osatuz gero guztiok furgonetaz joan etorria egiteko aukera izango genuke.

www.nairobitarra.comJosu Iztueta 669 022 215

[email protected]

Page 8: Nairobitarra 2013

Iazko uztailean egindako bidaia berbera errepikatuko dugu aurten abuztuan. Natura eta historia konbinatzen dituen bidaia da hau. Ohian Beltzean, Tirolen, Eslovenian eta Italia iparraldean hiri ezagunak bisitatuz eta inguruko mendi, baso eta ibai bazterretan ibilbideak eginaz.

IBILBIDEA:Tolosa - Friburgo - Titisee - Felberg - Donauschingen (Danubio ibaiaren sorrera) - Schaffhausen (Rhin ibaiaren ur jauziak) - Lindau - Munich - Garmich - Innsbruck - Krimm ur jauziak - Lienz - Bled - Bohinsko - Ljubljana - Venezia - Courmayeur….

PREZIOAREN BARNE: • Joan etorriko bidea furgonetaz. • Garraioarekin loturiko gastuak (peajeak, aparkalekuak eta abar). • Lotarako erabiliko ditugun kanpinak, tarteka akanpadak eta aterpetxeak. • Bidaia aseguruak. • Parkeetako sarrerak. • Furgonetako materiala. Liburutegia. • Gidaria.

PREZIOTIK KANPO:• Teleferiko eta funikularrak. • Museo sarrerak eta monumentuak. • Janaria (astean 50 € inguruko botea jarriko dugu).

DOKUMENTAZIOA:Baliozko pasaportea (sei hilabeteko margenarekin).

EUROPA ERDIALDEAKontinente zaharraren altxorrak

NOIZ: Abuztuak 10 - 31ZENBAT EGUN: 20 egunTALDEA: 6 - 8 pertsona NONDIK: TolosaPREZIOA: 1050 €

www.nairobitarra.comJosu Iztueta 669 022 215

[email protected]

Page 9: Nairobitarra 2013

Zeelanda Berria bi irla nagusiz osatua dago. Ipar muturra ia tropikoan dauka eta hego muturra Antartikako haize hotzek astintzen dute. Gure antipodak dira. Hegazkinez joanda, 30 orduko bidea da.

Ipar Uhartean baso tropikalak, sumendiak, ur termalak eta hondartza ederrak daude. Maorien gehiengoa ere bertan bizi da.

Hego Uhartean, berriz, Hegoaldeko Alpeetako gailurrek eta Tasmaniakoitsasoko ur zakarrek Zeelanda Berriaren aurpegi zaildua erakutsiko digute. Naturak eremu labur batean kontraste izugarrizko ikuskizuna eskaintzen du Zeelanda Berrian. Bera da bidaia honen protagonista nagusia. Gu furgonetaz mugituko gara, bi irlei itzulia emanaz. Gehienetan kanpinetan lo egingo dugu.

IBILBIDEA:Aucklanderainoko hegaldia - Paihia - Tairua - Hahei - Rotorua - Tongariro P.N. - Wellington - Picton - Motueka - Greymouth - Arthur Pass P.N. - Wanaka - Queenstown - Te Anau - Otago - Dunedin - Christchurch - Kaikoura.

PREZIOAREN BARNE:• Hegaldiak. Aucklandera joan eta Christchurchetik etorri. • Gauak pasatzeko erabiliko ditugun kanpingak, aterpeak eta ostatuak. • Furgoneta erosoa bidaia osoan. • Tongariroko ibilbidea. • Wellington-Picton tarterako ferrya. • Abel Tasman P.N.ko itsasontziak. • Milford Soundeko itsasontzia. • Opua-Russell ferrya. • Parke Nazionaletako sarrerak. • Bidaia-asegurua. • Gidariak.

PREZIOTIK KANPO:• Janaria. Botea jarriko dugu (bakoitzak asteko 50€ inguru). • Museo eta abarretako sarrera. • Aukerako txangoak (baleak, pinguinoak, abionetak...)

ZAILTASUNA: Zailtasunik ez du bidaia honek. Zerbait ibiltzeko prest egon behar da, Parke Nazionaletan barneratzeko eta inguru batzuk ezagutzeko ibilaldiak egingo baititugu.

DOKUMENTAZIOA:• Baliozko pasaportea (sei hilabeteko margenarekin).

ZEELANDA BERRIANaturaren ikuskizuna

NOIZ: Urriak 4 - azaroak 3ZENBAT EGUN: 30 egunTALDEA: 6 - 11 pertsonaNONDIK: Bilbo (Topagunea Madrileko aireportua)PREZIOA: 1500 + hegaldia

www.nairobitarra.comJosu Iztueta 669 022 215

[email protected]