MUSKUILUAREN HAZKUNTZA

10
1 MUSKUILUAREN HAZKUNTZA Muskuilua molusku bibalbioen mitilidoen familiako animalia da, interes ekonomiko eta gastronomiko handikoa. Komunitate nahiko handitan bizi dira, oinaren bidez arroketara itsatsirik, marearteko eremuan edo sakonago, baina beti sakonera gutxiko lekuetan. Munduko eskualde epel guztietako itsasoetan aurki ditzakegu muskuiluak. Mytilidae familiaren barruan, Mytilus generoan kokatutako espezieak banaketa zabalena dutenak izan arren, beste genero batzuek ere garrantzi handia izan dezakete, esate baterako Modiolus generoak. Hala ere, hemendik aurrera muskuiluez hitz egiten dugunean, Mytilus generoaz mugatuko gara. Bi muskuilu espezie erabiltzen dira, gehienbat, hazkuntzarako: Mytilus edulis eta Mytilus galloprovincialis. Muskuilua Atlantiko itsasokoa da berez, eta Europa eta Ameriketako kostetako arroketan itsatsirik agertzen da, baina ekoizpen handieneko estatuak Espainia eta Erbeherak dira. Euskal Herrian muskuilu arruntena Mytilus galloprovincialis da. MUSKUILUAREN ANATOMIA Bibalbioak, barne eskeletorik gabeko animaliak dira. Izenak berak dioenez, bi kusku dituzte, lotailu baten bitartez elkarturik. Mantua izeneko tegumentuak maskorraren barne azalera estaltzen du. Mantuak bi lobulu ditu eta gorputza bi lobulu horien barruan dago. Mantua muskulu palealaren bitartez txertatzen da maskorrean. Mantuaren lobuluek gelaune paleala mugatzen dute, brankiak eta errai masa gelaune horren Reino : Animalia Filo: Mollusca Clase: Bivalvia Subcla se: Pteriomor phia Orden: Mytiloida Famili a: Mytilidae

Transcript of MUSKUILUAREN HAZKUNTZA

Page 1: MUSKUILUAREN HAZKUNTZA

1

MUSKUILUAREN HAZKUNTZA

Muskuilua molusku bibalbioen mitilidoen familiako animalia da, interes ekonomiko eta gastronomiko handikoa. Komunitate nahiko handitan bizi dira, oinaren bidez arroketara itsatsirik, marearteko eremuan edo sakonago, baina beti sakonera gutxiko lekuetan. Munduko eskualde epel guztietako itsasoetan aurki ditzakegu muskuiluak.

Mytilidae familiaren barruan, Mytilus generoan kokatutako espezieak banaketa zabalena dutenak izan arren, beste genero batzuek ere garrantzi handia izan dezakete, esate baterako Modiolus generoak. Hala ere, hemendik aurrera muskuiluez hitz egiten dugunean, Mytilus generoaz mugatuko gara.

Bi muskuilu espezie erabiltzen dira, gehienbat, hazkuntzarako: Mytilus edulis eta Mytilus galloprovincialis. Muskuilua Atlantiko itsasokoa da berez,

eta Europa eta Ameriketako kostetako arroketan itsatsirik agertzen da, baina ekoizpen handieneko estatuak Espainia eta Erbeherak dira. Euskal Herrian muskuilu arruntena Mytilus galloprovincialis da.

MUSKUILUAREN ANATOMIA

Bibalbioak, barne eskeletorik gabeko animaliak dira. Izenak berak dioenez, bi kusku dituzte, lotailu baten bitartez elkarturik. Mantua izeneko tegumentuak maskorraren barne azalera estaltzen du. Mantuak bi lobulu ditu eta gorputza bi lobulu

horien barruan dago. Mantua muskulu palealaren bitartez txertatzen da maskorrean. Mantuaren lobuluek gelaune paleala mugatzen dute, brankiak eta errai masa gelaune horren barruan gelditurik. Errai masan diren organo nagusiak digestio-aparatua eta gonada dira eta hortik ateratzen da oina izeneko egitura muskularra. Muskuiluaren kasuan, oina txikia da eta biso guruinarekin elkarturik dago. Oina bisu firuak substratuari eransteko erabiltzen da, ez du zerikusirik mugitzeko gaitasunarekin.

Muskuilua bezalako animalia epibentonikoetan, mantuaren bazterrek ez dute inolako fusio mailarik. Sifoiak, mantuaren bazterren luzakinak dira eta hodi itxura dute, baina, ez dira egitura

definituegiak, benetako egitura finkoak izan arren, oso laburrak dira.Errai masaren bi aldeen eta mantuaren bi lobuluen artean, brankiak daude.

Brankiak, zilioez estalirik dauden bi firu xaflak edo laminak dira. Brankiei dagokie gasen elkartrukearen eta janari partikulak harrapatzeko funtzioak. Xafla bakoitza tolestuta dago longitudinalki. Tolestura horren ondorioz, brankian zehar ebaketa eginez

Reino: Animalia

Filo: Mollusca

Clase: Bivalvia

Subclase: Pteriomorphia

Orden: Mytiloida

Familia: Mytilidae

Page 2: MUSKUILUAREN HAZKUNTZA

2

gero, W itxura hartzen du brankiak. Brankian firuen arteko lotura asko daude, horren ondorioz, poro asko sortzen direlarik. Poro horietan zehar ura iragan daiteke baina partikulak, poroaren diametroa baino handiagoak badira, bertan gelditzen dira.

Oinarenaz aparte, bi muskulu nagusi dituzte: aurrealdeko aduktorea (ahotik hurbil dagoena) eta atzealdeko aduktorea (uzkitik hurbil dagoena). Bi muskulu horien puntak txertatuta daude maskorrean eta kuskuak ixtea da beren zeregina.

Ahoaren sarreran ezpain palpoak daude, hauen zeregina elikagaien hautaketa da. Urdailan, estilo kristalinoa izeneko egitura tubular eta luzea dago. Honek, bere ardatzarekiko egiten du bira eta liseriketa mekaniko eta entzimatikoa burutzen ditu.

BIZI-ZIKLOA

Muskuiluen ugalketa sexuala da. Gonadek, bi eratako gametoak ekoizten dituzte, arrak (espermatozoideak) eta emeak (obozito edo oozitoak). Gametoak uretara askatzen dituzte eta ernalketa uretan gertatzen da, hau da, kanpo ernalketa eta, ondorioz, arrautza edo zigotoa sortzen da.

Gametogenesia ugal zikloaren aldi aktiboa da eta, horren ondoren, gametoak askatzen dira. Gametoak helduak diren unetik gametogenesiaren hasierara arteko aldiari fase begetativo edo ezaktiboa deritzo. Animaliak helduak direnean, urtean behin,

birritan edo gehiagotan gerta daiteke ziklo osoa. Zenbait ingurune faktorek eragina dute

gametogenesiaren lastertasunean, zikloaren gertakari nagusien denbora kokapenean eta gonadaren ekoizpen tasan. Tenperatura eta janari gertutasuna dira faktore garrantzitsuenak.

Errutearen ondoren, kanpo-ernalketa gertatzen da, eta ondorioz arrautza edo zigotoa eratzen da. Zigotoa eratu denean, lakainketa hasiko da eta honekin batera, garapen enbrionarioa.

Enbrioi aldia, zigotoa eratzen denean hasten da eta lehen larba agertzen denean bukatu.

Zigotoaren elkarren segidako lakainketen ondorioz sortzen den lehen larba, trokofora deitzen

da, eta honek 24-48 orduko iraupena izango du. Larba honek hainbat aldaketa pairatu ondoren, beliger egoerara pasako da. Hiru izen desberdin hartuko ditu garapenean zehar: txarnela zuzena edo D beliger, unboduna eta pedibeliger.

Larbak, itsas-meroplanktonaren partaideak dira, eta ur mugimenduei esker larbe hauen sakabanaketa gertatzen da.

Larba-bizitza finkaketa prozesuarekin amaitzen da, larba substratuari itxastean. Metamorfosia gertatzen da orduan, hau da, egitura eta bizimodu aldaketa (bizimodu pelagikotik bentonikora). Metamorfosia da unerik arriskutsuena eta hilkortasun tasa altueneko aldia. Hemen anatomia aldaketak gertatzen dira eta muskuiluak heldu itxura hartzen du.

Page 3: MUSKUILUAREN HAZKUNTZA

3

HAZKUNTZAKO LAU ETAPA

Haziaren lorpena Haziak soketan ezartzea Aleen zabaltzea edo ale kopuruaren kontrola Gizentze eta bilketa

Hazkuntza muskuilu txikien (0,250mm-2cm) jasotzearekin hasten da, “haziak” deiturikoak. Haziak itsasoari begira dauden arroketatik hartuak izan daitezke (%70) edo

txaneletan bertan jartzen diren biltzaile artifizialak izan daitezke (%30).

Hazia, eta bere momentuan, aleen zabaltzetik eratorritako muskuilua, eskuz edo makinaria bereziaren bidez, nylonezko soketan zehar ezartzen da, algodoizko sare fin batez bildurik, muskuilua heltzeko, bisoa izeneko filamentuak eratu arte. Bisoa azkar eratzen da eta honi esker, sokari gogor eutsita geratzen da. Ordurako, algodoia uretan desegin da (5-7 egunetan). Soka bakoitzean 14-15 kg hazi ezar daitezke, eta 30-40cm-ro plastikozko edo egurrezko 20-30cm-ko barrak ezartzen dira, hazia haztean bere pisuagatik askatzea sahiesteko. Azkenik, sokak txanel egituratik eskegiten dira, “rabiza” deituriko beste soka meheago baten bidez.

4-6 hilabete pasatzean, soken zabaltze bat egin behar da, beren pisua 10 aldiz handitu baita. Honetarako, sokak altxatu eta muskuiluak askatu eta hautatzen dira, gero berriz sokan lotzeko, 2 edo 3 soka lortuz hasierako bakoitzetik. Honela, muskuilua

prest dago bere garapenerako, bilketa garaia heltzen den arte.Muskuiluen hazkuntza oso azkarra da, komertziorako

tamaina urte betean lor dezaketelarik. Bilketarako denboraldi garrantzitsuena, urritik martxora da, muskuilua ugaltzeko garaitik gertu dagoenean eta bere pisua handia denean. Hala ere, urte osoan zehar bildu daiteke, txanelen egiturak haziak dituzen sokak, gizentzen eta biltzeko dauden muskuiluak dituzten sokak mantentzea uzten baitu. Txanela baten batazbesteko ekoizpena 50 tonakoa da.

Hazkuntzak irauten duen bitartean, koliformeen eta gizakiarentzat patógeno diren bakterioen presentzia agertzen duten analisiak egitea iradokitzen da, patogenorik gabeko eta komerzializatzeko bideragarria den produktu bat lortzeko asmotan.

Moluskuen hazkuntzak historia luzea du, baina azken 50 urteotan garatu da gehien, batez ere Japonian, Estatu Batuetan, Frantzian eta Galizian. Muskuiluen hazkuntza itsasontzi baten istripuaren ondorioz hasi zen, XIII. mendean. Geroztik, marearteko eremuan jarritako oholesietan hasi ziren ekoizten muskuiluak. Galizian, Arosako Villagarcían, kokatu zen lehen haztegia, eta gaur egun Galizia da muskuiluen Europako ekoizlerik handiena.

Page 4: MUSKUILUAREN HAZKUNTZA

4

MUSKUILUAREN HAZKUNTZA

Txanelak, flotagailuen (bat, bi, lau edo sei) gainean kokaturiko egurrezko parrillak dira. Lehen txanelak, itsasontzi zaharren gainean kokatzen ziren, baina denbora iragan ahala, txanelen diseinua aldatu zen, gero eta flotagailu gehiago erabiliz. Parrillako habeetatik sokak esekitzen dira eta soka horietatik, modu zuzenean edo beste egitura laguntzaileak erabiliz, hazi behar diren bibalbioak esekitzen dira. Gaur erabiltzen diren txanelen gehienezko azalera, 500 m2-koa da. Txanelak ainguratuta egoten dira, olatuek eta ur korronteek eraman ez ditzaten. Txanelan askotan, etxola txiki bat jartzen da,

lanerako tresnak eta sokak gordetzeko.Muskuilua da txaneletan gehien hazten

den bibalbioa, baina muskuiluez gain, ostrak eta pektinidoak gizentzen dira eta hondartzetan haziko diren txirlen eta ostren gizentze aurreko hazkuntza, txaneletan burutzen da kasu askotan.

Txanelak poligonoak deituriko multzotan ordenatzen dira, hauen antolatze eta kopurua autoritate autonomikoek mugatzen dutelarik. Txanelak 100-500 m2 eukalipto zurezko egiturak dira, beirazko zuntzez edo poliesterrez estaliriko altzairuzko fotagailuek eusten direnak.

Flotadore kopurua txanelaren tamainarekin eta antzintasunarekin erlazionaturik dago; zaharrenak flotagailu zentral bat dutelarik eta modernoenek hainbat flotagailu.

txanela, altzairuzko kate batez edo bi katez heltzen da hondora. Egurrezko egituratik,

3cm-ko lodierako eta 10-12 metro luzerako nylonezko sokak eskegiten dira, bertan muskuilua gizentzeko.

Muskuiluen hazkuntzaren aldi guztiak txaneletan egiten dira. Muskuilu haziak natura ingurunetik biltzen dira. Txaneletan kokaturiko soka biltzaileak erabiltzen badira, soka horiek izango dira gazte aldiaren hazkuntzarako erabiliko direnak. Haziak kostaldeko haitzetatik biltzen badira, orduan, sokan kokatzeko eta sokari eransteko aukera emateko, bakarrik desegingo den kotoizko sare batez estali behar dira muskuiluak. Horrela ez dira soketatik erortzen eta, guztiz erantsita daudenean eta tamainaz handitu direnean, sare hori desegin egiten da eta muskuiluak bisoaren bidez geratzen dira sokari lotuta.

Muskuiluak 3-4 cm-tako luzerara heltzen direnean, bikoizketa izeneko prozesua burutzen da. Uretatik atera, eta soka batean ziren muskuiluak hiru sokatan jartzen dira gutxi gora behera. Horrela, dentsitatea beheratzen da eta janariarekiko konkurrentzia ekidin. Soka horietan uzten dira merkaturatzeko atera arte. Muskuiluen hazkuntzaren iraupen

Page 5: MUSKUILUAREN HAZKUNTZA

5

osoa,14-20 hilabetetakoa izaten da eta denbora horretan, 6-10 cm-ko luzera lor dezakete.

Page 6: MUSKUILUAREN HAZKUNTZA

6

MUSKUILUEN BESTE HAZKUNTZA SISTEMAK

Galizian eta beste hainbat tokitan erabiltzen diren txaneletatik at, muskuiluak hazteko beste sistema batzuk daude.

Substratu gaineko hazkuntza.Hazkuntzarako euskarri gisa itsas hondoa bera erabiltzen da. Itsas hondoa gainerakorra edo murgildua izan daiteke. Sistema hau txirla bezalako espezie zulakariak gizentzeko erabiltzen da, baina substratua nahiko gogorra baldin bada, muskuiluak hazteko ere erabil daiteke.Substratu gaineko hazkuntzarako lekurik egokienak profil leuneko badia eta estuario

babestuak dira, mareen arteko gorabehera handikoak, itsasbeheran azalera handiak agerian uzten dituztenak. Izaten duten arazorik handiena harraparien ugaritzea da.Substratu gaineko hazkuntza Europako Iparraldeko herrietan egin da azken hiru mendeetan zehar. Gaur egun, Holandan erabiltzen den sistema nagusia da. Prozedura oso bakuna da. Haziak (1-1’5 cm), ur sakonera gutxiko

(3-6 m) aldeetara eramaten dira natura ingurunetik bildu ondoren (normalean, marearteko aldean) eta ur horietan uzten dira 20 hilabeteetan zehar. Denbora hori igaro ondoren, 6-7 cm-tako luzera dutelarik, bildu egiten dira. Substratu bigunetan mantendu direnez, ur garbiko aldeetatik iragan behar dute merkaturatu aurretik.

Soka luzeak.Soka luzeetako sistema, Suedian, Kanadan, Irlandan eta Estatu Batuetan erabiltzen da batez ere. Txaneletan bezala, soketan kokatzen dira muskuiluak baina, kasu honetan, sokak jarrera horizontala duen beste soka luzeago batetik esekitzen dira. Egitura mantentzeko ainguratuta dauden buiak erabiltzen dira. Soka horizontalek 50-60 m-tako luzera dute eta muskuilutakoek, 5-6 m-takoa.

Parrilla finkoak

Page 7: MUSKUILUAREN HAZKUNTZA

7

Honetan ere, sokak erabiltzen dira muskuiluak hazteko. Substratu gainean finkatuta dagoen egurrezko parrilla batetik esekitzen dira sokak. Parrilla hauek, 10 m baino gutxiagoko sakoneran dauden substratuetan kokatzen dira eta 50 m-tako luzera eta 10 m-tako zabalera dute. Oso prozedura egokia da Mediterraneo bezalako marearik gabeko kostaldeetan erabiltzeko. Izan ere, Frantzia, Italia eta Ebroko Deltan erabiliak dira.

Page 8: MUSKUILUAREN HAZKUNTZA

8

Oholesiak Oholesietako muskuiluen hazkuntza Bretainia eta Normandian oso zabalduta

dago eta XIII mendetik erabiltzen da Frantziako kostaldean. Alde horietan, marearteko aldea oso zabala da (15 m-tako ibilbide bertikala izan dezakete mareek) eta hori horrela izanik, zabalera handiko hondartzak daude. Bestalde, babesgune gutxiko kostalde irekia izanik, itsasoak gogor astintzen ditu hondartzak eta egitura sendoak behar dira bertan jartzeko. Hori dela eta, 4-7 m-tako altuera eta 12-25 cm-tako diametroa duten haritz

zutoinak sartzen dira substratuan beren luzeraren herena barruan utzirik. Substratutik kanpo geratzen diren lehen 20 cm-ak plastiko batez estaltzen dira karramarroak eta itsas izarrak igo ez daitezen. Muskuilu haziak soketan biltzen dira eta soka horiek zurtoinetan jartzen dira espiral bat eginez.

Zutoinen arteko tartea metro batekoa da gutxi gora behera, eta 100 m-tan zehar kokatzen dira kostaldearekiko perpendikularrak diren lerroak egiten. Lerroen

arteko tartea, 25 m-koa da. Guztira, 1.100 km-tara heltzen da Frantzian dauden zutoienen lerroen luzera. Marearteko hazkuntza izanik, lorturiko hazkundea ez da oso garaia (4-6 cm 12-30 hilabetetan), baina modu honetan lorturiko ekoizpen osoa garrantzi handikoa da.

Page 9: MUSKUILUAREN HAZKUNTZA

9

BIBLIOGRAFIA

www.fao.orgwww.terra.es/personal7/amegrove/procesomejilloneas.htmweblogs.madrimasd.org/ciencia_marinawww.nuestromar.org/noticias/ciencia_tecnologia_y_educacionhttp://elprofe.iespana.es/acuicultura/sistemas_cultivo.htmhttp://weblogs.madrimasd.org/ciencia_marina/archive/2007/06/20/68192.aspx