MUSIKA GARAIKIDEKO VIIONK. TZERTU ZIKLOA BBVA … · nikazioaren Teknologiak, Kultura, Eko - nomia...

14
1 MUSIKA GARAIKIDEKO VII. KONTZERTU ZIKLOA BBVA FUNDAZIOA BILBAO 2016-2017 2016eko azaroaren 8a San Nikolas Eraikina Bilbao

Transcript of MUSIKA GARAIKIDEKO VIIONK. TZERTU ZIKLOA BBVA … · nikazioaren Teknologiak, Kultura, Eko - nomia...

1

MUSIKA GARAIKIDEKO VII. KON TZERTU ZIKLOA

BBVA FUNDAZIOA BILBAO 2016-2017

2016eko azaroaren 8a San Nikolas Eraikina

Bilbao

BBVA Fundazioa

BBVA Fundazioak ezagutza berriaren sorkuntzara eta zabalkundera bidera-tzen ditu bere misioa eta jarduera, garai berri honek aurkezten dizkigun aukera guztiak eskura jartzeko oinarri-rik sendoena delako uste osoan. Ikus-molde hori bost lan-arlo nagusitan he-datzen da: Biomedikuntza, Oinarrizko Zientziak eta Informazioaren eta Komu-nikazioaren Teknologiak, Kultura, Eko-nomia eta Gizartea, eta Ingurumena.

Kultur arloan, arreta berezia eskain-tzen dio musikari; izan ere, hizkuntza guztien artetik unibertsalena den horretan, sorkuntza garaikideak modu bereziki oparoan uztartzen ditu tradi-zioa eta berrikuntza.

Fundazioak arlo honetan egiten duen parte-hartzeak ziklo osoa babesten du: hasi konposizioen sorkuntzatik eta or-kestren interpretazioraino, baita mu-sikari berrien hezkuntza eta, obren gra-

bazioaren bitartez, publikoaren esku dagoen ondarearen handiagotzea ere.

Horrela, BBVA Fundazioak bi modutan laguntzen dio obra berrien idazkuntzari: enkargu espezifikoen bitartez, batetik, eta Asociación Española de Orquestas Sinfónicasekin batera urtero anto-latzen duen Premio de Composición sariaren bitartez, bestetik. Azken horrek, gainera, saritutako obra kon-tzertu sare benetan handi batean joko dela bermatzen du. Musikari berrien prestakuntza ere babesten du, haur-tzarotik hasi eta atzerriko graduondoko ikasketetaraino. Horretarako, zenbait ekimen burutzen ditu Orquesta y Coro de la Comunidad de Madridekin, Joven Orquesta Nacional de Españarekin edo Fundación Achúcarrorekin.

Beste alde batetik, musika garaikide-ko bi bilduma plazaratzen lagundu du, Verso eta NEOS diskoetxeekin, eta

ekoizpen espezifiko ugari ere bultza-tu ditu BBC, Deutsche Grammophon eta IBS Classicalekin, hala nola Ecos y sombras, Cristóbal Halffterrena, edo Boleros y Montunos, Roberto Sierrarena.

Fundazioak Madrileko eta Bilboko bere egoitzetan urtero antolatzen dituen musika garaikideko zikloak ezin huts egiteko moduko hitzorduak bihurtu dira musika-agendan. Zabalkunde-lan hori hitzaldi-zikloekin (Escuchar la música de los siglos xx y xxi, Tomás Marcoren eskutik, adibidez) eta Scherzo aldizkariari ematen zaion babesarekin osatzen da.

Mosaico de sonidos proiektuaren bi-tartez eta Plena Inclusiónekin eta Asociación Española de Orquestas Sin-fónicasekin batera lankidetza estuan, musikaren alderdirik solidarioena lantzen da; proiektu horrekin, ezgai-tasunen bat duten pertsonek orkestra

baten egiazko jardunean parte hartzen dute, eta orkestra horien egutegi ofi-zialaren barruan ere jotzen dute.

Musikari eskaintzen dion babes horren testuinguruan, BBVA Fundazioak maiz egiten ditu kolaborazioak Orquesta Sinfónica de Madridekin, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Teatro Real de Madridekin, Teatro de la Maestranza de Sevillarekin, Gran Teatro del Liceo de Barcelonarekin eta Operaren Lagunen Bilboko Elkartearekin (OLBE), besteak beste.

4

5

InterpreteakEgitaraua

lehen zatia

María de Alvear (1960)Im Kern

Jesús Torres (1965)Trío

bigarren zatia

Wolfgang Rihm (1952)Fremde Szenen

p I p II p III

Zikloaren koordinazioa

Gabriel Erkoreka

Trío Arbós

Cecilia Bercovich, biolinaJosé Miguel Gómez, biolontxeloaJuan Carlos Garvayo, pianoa

6

Programarako oharrak

María de AlvearIm Kern

Im Kern da María de Alvearrek piano-rako konposatu duen lehen trioa. Ez zuen aspaldi egin, ordea: 2011n. Trío Arbós hirukoteak eskatu zion konposi-zioa, eta urte hartako apirilaren 28an jo zuten estreinakoz Darmstadten. Ge-roago, Madrilen eta Hegoamerikako zenbait eszenatokitan ere eskaini zuten trioa. Izenburuak, Im Kern (nukleoan), De Alvearren hitzetan, «gauzen esen-tziari, hasieraren hasierako puntuari» egiten dio erreferentzia. Ideia horrek egileak bere obretan denbora luzean aztertu dituen bi kontzeptu lotzen ditu: Denboratasuna eta denboragabetasu-na. «Dena aldatzen ari da, dena geldirik dago. Izateari buruzko bi argumentu zentral, Antzinako Greziako filosofian dagoeneko aipatzen zirenak. Betida-nik txunditu izan naute elkarren kon-trako adierazpen horiek, hain baitira egiazkoak. Aldi berean ere “egia” izan litezke biak», azaldu digu De Alvearrek.

Im Kern-en «nukleoan» ageri zaiz-kigun energia kontrajarrien borroka ulertzeko, garrantzitsua da María de Alvearren ibilbidea ezagutzea. Madril-darra jaiotzez, klabezina, organoa, pia-noa, zuzendaritza eta konposizioa ikasi zituen Espainian eta Alemanian. Azken herrialde horretan antzerki musikal berriari buruzko (Neues Musiktheater) ikastaro bat egin zuen Mauricio Ka-

gelekin. Enkontru hari esker, behin betiko lerratu zen ikusizko osagaiak garrantzi handia duen musika inte-raktiboen alde. Alvearrek «zeremonia» deitzen dituen bere obra batzuetarako beharrezkoa da ezohiko instrumen-tu- eta ahots-talde biltzea, eta haien inguruan gatz, harri, adar, hosto edo oihal-mota desberdinez egindako ins-talazioak jartzea. Sarritan, gainera, bideoak proiektatzen dira. Hori guztia espazio eszenikoak iradokitzen dizkion sentipenen araberakoa da, eta helbu-rua babestutako leku bat –espirituala, fisikoa eta psikologikoa– eraikitzea da, entzuleak bertan libre senti daitezen.

Musikari esker gaitasun espiritual eta energetikoak modu sakonean ulertu na-hian, De Alvearrek hainbat bidaia egin zituen Estatu Batuetara eta Errusiara, bertako herri aborigenen iniziazioetan parte hartzeko. Tsolagiu M.A. maisu txerokiarekin eta Rahkweeskeh tuska-rora herriko maisuarekin lan egin zuen, eta horrela ulertu zuen soinuak zer-nolako boterea duen «pertsona baten gogoa leku jakin batera eramateko» eta «gure egoera mentala tresna kirurgiko baten zehaztasunarekin aldatzeko». Soinu-espazioek errealitate fisiko eta es-piritualarekin eta pertsona bakoitzaren aldartearekin konektatzeko forma da, harrezkero, De Alvearren lan-esparrua.

Im Kern-era itzuliz, lanak Schubert hartu du lengoaiaren eredu gisa, bai-

7

na irudiz tonala den material horrekin ohiko garapen-motibiko estrategiak erabili beharrean, Morton Feldmanen musikaren antzeko hazkuntza orga-nikoa aplikatzen du. Lan honetan, biolinak eta biolontxeloak partitura guztia vibratorik gabe jo behar dute eta horrek tentsio handia eransten dio exekuzioari. Gainera, sarritan tonu-laurdenen alorrean aritu beharko dira, eta horrek guztiz desitxuratuko ditu obraren puntu garrantzitsuenetan iradokitzen diren modulazio tonalak. Darmstadteko estreinaldiko kritikari ba-tek zioen bezala, «dena dago linboan: gertutasuna eta alienazioa, tonalitatea eta atonalitatea, agerkari dramatikoa eta arintasun iragankorra».

Tekniken eta lengoaien mugaren in-guruan mugituz, egilearen helburua en tzulearengan «atzera eta aurrera doan mugimendu estatiko eta emo-zional bat sortzea da, ebatz ezin dai-tekeen mugimendu bat. Sentimendu horien tamainak uler ezin daitekeen maila bat sortzen du, baina musikak denboraren eta denboragabetasun-printzipioaren arteko bikoiztasun hori deuseztatuko du. Guretzat, gizaki gare-nez gero, ia ezinezkoa den gauza bat, alegia». Horrela, De Alvearrek «erru-kiaren eta urrikalmenduaren ezagutza-tik datorren bikoiztasun emozional bat sortu nahi du. Musikaren bidez pieta-tea deskribatzea ezinezkoa da akaso, eta horren beldur izan naiz beti, horren

ondorioz pietatea ez bailitzateke exis-tituko. Baina musikariek eta entzuleek beti lortzen dute helburu hori, musika asmo horrekin betez».

Jesús TorresTrío

«Italiako Lodiko Contemporanea-Mente jaialdian 2001eko ekainean estreinatu zenetik, Jesús Torresen Trío liluragarria izan da, seguruenik, gure kontzertuetako programetan gehien azaldu den obra garaikidea. Hori ez zen kasualitatea izan, jakina: partitura jaso genuen unean bertan argi geratu zitzaigun hirukoteentzat literatura unibertsalak eman duen obra garrantzitsuenetako bat genue-la esku artean, eta hura ezagutzera emateko pribilegioa izango genuela». Juan Carlos Garvayo Arbós hirukoteko kidearen hitzak dira. Taldea 1996an sortu eta urte batzuk beranduago, Je-sús Torresen obra horrekin topo egin zuten. Ordutik gaur arte, Trío Arbós hirukotea fidel mantendu zaio obra honi, haustura eta etenik gabe; Eu-ropako txoko guztietan interpretatu dute eta, gainera, hiru diskoetxe des-berdinentzat grabatu dute.

Madrilgo Real Conservatorio Superior de Músican biolina eta konposizioa ika-si eta gero, Francisco Guerrerok hartu zuen ikasleetako bat izan zen Jesús

8

Torres 1986an. Alabaina, bere beste ikaskide batzuk bezala –nabarmen-tzekoa da Jesús Rueda– bere maisua-ren planteamendu matematiko zorro-tzak baztertu eta bere ahots propioa eratu zuten. Azken urteetan eta obra garrantzitsu batzuetan (esaterako, 2012ko Concierto para violín lana) argi geratu da bere musika melodikoa dela eta publikoak horrekin gozatu egiten duela. «Proposamen estetiko independente batean erakutsitako jarraikitasun» hori espresuki aipatu zuen epaimahaiak 2012ko Premio Na-cional de Música saria eman zionean, eta hari esker nabarmendu egin da konpositore espainiarren artean, mu-sika garaikideko adituen zirkuluetan zuen arrakastari publiko orokorrago baten artean ere ezaguna izatea gai-neratu baitzaio.

2001eko Trío Torresen ekoizpen berria-goaren ezaugarri diren pintzelkada postminimalistetatik urrun dago ora-indik, baina konposizioaren gogorta-sunak ez du esan nahi garapen guztiz horizontal honetan lirismorik ez da-goenik, dinamismo biziz egiten baitu aurrera erritmoen eta kontrapuntuen jolas anitz eta aberatsen artean. Juan Carlos Garvayo Trío Arbós hirukoteko pianistak obraren deskribapen bat ida-tzi zuen, Tritó argitaletxeak 2006an argitaratu zuen partituraren sarrera bezala. Jarraian jaso dugu idatzi hori, dudarik gabe interes handikoa delako

gaur gauean joko duten musikariek obrari buruz duten ideia:

«Lehen entzunaldian, Trío honen ha-mabi minutuak arrapaladan pasatuko dira, ezin eutsizko banako eta talde-ko birtuosismoari esker. Trazu distira-tsu bakar bat da, eta modu sendoan erakutsiko du profil findu eta irudi-mentsuak dituen poetika pertsonal bat. Gertuagotik aztertuta, baina, hiru aurpegiko arkitektura formal estu bat ageriko zaigu, melodien, harmonien eta tinbreen ehundura konplexu ba-tean oinarriturik. Horrek hasierako marra korpuskulu iheskorretan zatika-tuko du, beren gama kromatiko, ilun-argi eta irisazio amaigabeekin.

Hasiera sotil batek, egunabarraren dardara lotsatiak, irekiko du lehen atala. Melodia-atala laburrak argi-tu egingo dira distirekin eta arabes-koekin, lengoaia harmoniko aberats eta zalapartatsu bat zabalduko delarik, sarritan posiblearen mugan dagoen instrumentuen konbinazio magistra-lekin. Bigarren zatiak ezaugarri pro-pioak ditu, perpetuum mobile baten moduan, eta bertan nabarmentzekoak dira hiru instrumentuen unisono labur eta sarkorrak, piano-kadentzia zehatz eta bikain batek etendakoak. Horrela iritsiko gara amaierara. Bertan, hasie-rako materiala trinkotu eta atomizatu egingo da, isiltasunarekin bat egingo duen koda desagerkor bihurtu arte,

9

eta horrela etenda geratuko da miste-rio eta zehaztasunez sortutako musika ezin ederrago hau».

Wolfgang RihmFremde Szenen I-III

Wolfgang Rihmek laurehundik gora lan ditu bere katalogoan eta, beraz, gure garaiko konpositore emankorrenetako bat da, baita moldakor eta bereizgarrie-netako bat ere. Musika-genero guztiak probatu ditu, baita beste alor batzuk ere, hala nola, poesia. Bere lanetan beti topatuko dugu publikoari adieraz-teko eta harekin komunikatzeko nahia, eta horregatik da gaur egun Europako programazioetan gehien agertzen den egileetako bat. Posizio hori dela-eta, aurreko mendeko 1970eko hamarka-daren amaieran hainbat musikologok anbiguotasunez «Sinpletasun berria» deitu zuten mugimenduko kide bezala sailkatu zuten. Etiketa beraren pean sailkatutako egileek nahiago dituzte beste izendapen batzuk beren lana-rentzat; esaterako «Subjektibotasun berria», «Adierazkortasun berria» edo «Konposizio inklusiboa», baina hon-doko ideia, gutxi gorabehera, berdina da denengan: sormen-bulkadaren eta emaitza musikalaren arteko bereha-lakotasuna berreskuratzea, garaiko abangoardian hain ohiko ziren soinu-materialaren konposatu aurreko plan-gintza landuen aurrean. Beren lanari

garai hartan erabat debaluatuta ze-goen inspirazioaren bizitasuna itzuli nahi zioten, eta gaitasun hori baliatu publikoarengana iristeko. Berehalako-tasunak ez du, ordea, sinpletasuna ekarri behar nahitaez. Horren adibide garbia da Rihm, sormen oso landuak baititu, tarteka beraien artean adarka-tzera eta gainjartzera iritsi direnak, urte askoren buruan. Rihmen musika-ren izaera bereizgarriak badu entzulea txunditzeko nolabaiteko borondatea, eta gainera tradizio espresionistarekin lotzen du.

Hiru Fremde Szenen-ek (urrutiko esze-nak, edo eszena bitxiak), 1982 eta 1984 artean konposatuak, argi uzten dute Rihmek zer estrategia erabiltzen duen bere obretako batzuk konposatzeko: Schumannen musika abiapuntu beza-la hartuta, konpositore alemaniarraz duen ikuspegia hiru lan semiindepen-dientetan islatzen du. «Trio-saiakerak pianoarekin» bezala deskribatuko ditu baina, beste musikari baten musikan sustraituta duela ematen duen arren, Schumanni buruz dituen ideiei buruzko esplorazio gero eta finduagoak dira. Zehazkiago, konpositore alemaniarra-ren obrako pasarterik bitxienak azter-tzen ditu, hau da, garaiko publikoari harridura eragiten zioten konposizio-elementuak, konpositorearen bizitza-ren azken urteetako eromenaren zan-tzuak erakusten dituztenak.

10

Rihmanen helburua ez da beraz Schumann originala gogora ekartzea. Aitzitik, xx. mendeko musika eta, batik bat, Mahler eta Schoenberg, ezagu-tuko lituzkeen Schumann baten lekuan jarri nahi du, bai eta 1840an haztatzen aritu zen ezezagun musikal horiei ba-liabide guztiz berriekin aurre egingo liekeen Schumann baten lekuan ere. Horregatik, Fremde Szenen-ak mate-rial schumanndarrez beterik daude; ez dira, baina, ageriko bere melodia ederrak, baizik eta harmonia bitxiak, pianoarentzako ezohiko akonpaina-menduak, desorekatuak diruditen konbinazio instrumentalak eta esapi-de erretoriko bereziak. Erreferentzien anabasa horretan errepikapenak, zenbaitetan obsesiboa den errepika-penak, garrantzi handia har tzen du. Hori guztia, gainera, zuzeneko aipa-men bakar bat ere egin gabe. Izan ere, Rihmek berak dioen bezala, bere helburua «Schumannen erretratu per-tsonala eta bere musika-idazkera as-matzea» da, bere notez jabetu beharrik izan gabe. Emaitza hiru musika-eszena dira, Schumannek askotan baliatu zuen genero txiki bat. Oso ezagunak eta arrotzak egingo zaizkio aldi berean entzuleari, Rihmek aplikatzen duen psikoanalisi freudianoak goitik behera distortsionaturik baitaude.

Fremde Szenen I eta III-k hamarna mi-nutuko iraupena dute, eta erdiko es-zena gogoangarria inguratzen dute:

«azkar eta balantzaka» jo beharreko hogei minutuko lirismo bortitz bat. Horretarako, hegalak eman eta moztu behar zaizkie bere «arpegio korapila-tuei, sinkopa gogorrei eta kontrapun-tu neo-bachiarrei», Seth Brodskyren deskribapenaren arabera. Mugimendu honetan etengabea da Schumannen presentzia, lehen Fremde Szene-an ez bezala. Bertan, Schumann modu soti-lean ageri da, Rihmen musikaltasuna-ren keinu oldarkorretan, errepikapen obsesiboetan eta geldialdi lasaietan integraturik. Fremde Szene III da, aka-so, harizko hirukoteentzako klasiko moderno bilakatu den ziklo hone-tako zatirik ezagunena. Schumannen erreferentziak testuinguru gogogabe batean sartuko dira hasieran, baina aurrera egin ahalak Schumannena bai-no Beethovenena dirudien baieztapen-tonua nagusituko da. Rihmek modu guztiz nahasgarrian jolasten du hemen tradizioarekin, etengabeko sorpresen bideak ez gaituelako inolako konklusio batera eramango, eta azken konpasen isiltasun zalantzatian disolbatuko de-lako bide hori.

Mikel Chamizo

11

12

2013an Premio Nacional de Música saria irabazi zuen Trío Arbós hirukotea 1996an sortu zen, Madrilen, eta izena Enrique Fernandéz Arbós (1863-1939) zuzendari, biolin-jotzaile eta konposito-re espainiar ospetsuaren omenez jarri zioten. Gaur egun, Espainiako musika-panoramako ganbera-talde entzute-tsuenetako bat da.

Errepertorio zabala lantzen du, klasizis-moko eta erromantizismoko maisu-la-netatik (Mozart, Beethoven, Schubert, Mendelssohn nahiz Schumannen inte-gralak) gure garaiko musikara doana. Sortu zenetik, Trío Arbós hirukotearen helburuetako bat pianodun hirukotee-tarako literatura aberastea izan da, horretarako obra berriak enkargatu-ta. Izen handiko hainbat konpositorek idatzi dituzte lanak hirukotearentzat, besteak beste: Georges Aperghis, Ivan Fedele, Toshio Hosokawa, Luis de Pa-blo, Mauricio Sotelo, Jesús Torres, Bernhard Gander, José Luis Turina, José María Sánchez-Verdú, César Camare-ro, José Manuel López López, Hilda Paredes, Aureliano Cattaneo, Gabriel Erkoreka, Marisa Manchado, Miguel Gálvez-Taroncher, Harry Hewitt, Rober-to Sierra, Marilyn Shrude, Jorge Enri-que López eta Germán Cáceres.

Maiz jotzen du nazioarteko 30etik go-rako herrialdeetako aretoetan; hala nola, Vienako Konzerthaus, Mos-kuko Chaikovski Kontserbatorioa, Helsinkiko Sibelius Academy, Berlingo Philharmonie, Buenos Airesko Teatro Colón edo Madrilgo Auditorio Nacio-nal de Música. Eta baita honako na-zioarteko jaialdietan: Kuhmo Chamber Music Festival, Veneziako La Biennale, Spoletoko Jaialdia, Strasbourgeko Mu-sica Jaialdia, Wittener Tage für neue Kammermusik, Tirolgo Klansgpuren Schwaz, Osloko Ultima, Viitasaariko Time of Music, Erromako Nuova Con-sonanza, Yorkshireko Ryedale Jaialdia, Donostiako Musika Hamabostaldia, Alacanteko Festival de Música, Grana-dako Festival Internacional de Música y Danza, Cuencako Semana de Música Religiosa, Santanderreko Festival Inter-nacional, eta abarretan.

Trío Arbós hirukoteak honako etxeen-tzat egin ditu hogei grabaketa baino gehiago Naxos, Kairos, col legno, Ver-so, Ensayo, Fundación Autor eta IBS Classical, eta Joaquín Turina, Jesús Torres, César Camarero, Gabriel Erko-reka, Luis de Pablo, Mauricio Sotelo, Roberto Sierra eta Espainiako zein Ibe-roamerikako beste hainbat konposito-reri eskaini dizkio. Duela gutxi, César

Trío Arbós

13

Camareroren Duración Invisible izeneko kontzertu hirukoitza grabatu du Kairos etxearentzat Orquesta Nacional de Es-pañarekin eta Peter Hirsch-en zuzen-daritzapean.

Lau denboraldiz, Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-ren talde egoiliarra izan da Trío Arbós hirukotea. Taldeak pianodun hiruko-teentzako literatura ugaritzeko asmoz bultzatzen duen Triple Zone proiektuak BBVA Fundazioaren eta Ernst von Siemens Musikstiftung Fundazioaren babesa jaso du.

Irailean Motrilen ospatzen den Festival Música Sur jaialdiaren 4. edizioa anto-latzeari ekin zioten berriro ere.

14

Lege-gordailua: BI-1576-2016

Hurrengo kon tzertuak

Musika Garaikideko VII. Kontzertua Zikloa BBVA FundazioaBBVA Fundazioa • San Nikolas plaza, 4. Bilbao • 19:30 h

2016 | 11 | 22

Ensemble Phœnix BaselRobert Koller (aho tsa)Fabián Panisello, Jannik Giger eta Arnold Schoenberg-en lanak

2016 | 12 | 13

CrossingLines ensembleAlexander Schubert, Iñigo Giner, Luis Codera Puzo eta Giacinto Scelsi-ren lanak

Zikloz kanpoko kontzertuaBBVA Fundazioa • San Nikolas plaza, 4. Bilbao • 19:30 h

2016 | 11 | 25

Judith Jáuregui X CD aurkezpen kontzertua