Munduko estatuak

4
Estatua: lurralde bateko unitate politiko eta administratibo nagusia da eta bertako biztanleak haren mende daude. Gaur egun 200dik gora daude. Nazioa: estatu bateko herritarrek osatzen dute, bereizgarri komunak dituzte, lurralde batekoak izatearen sentimendua eta talde berezia osatzen duten kontzientzia dute. ELEMENTUAK Mugak: Estatu bakoitzak bere lurraldea gobernatzen du eta honek muga batzuk ditu bereizteko. Atzerritarrek ezin dituzte hauek zeharkatu baimenik gabe, baina estatuak ezin du bere mugetatik kanpo egon. -Ura: kostaldea duten herrialdeek, lurretik 200 miliatara dagoen ura beraiena da. -Aireko espazioa: aireko espazioan ere aginpidea dute. -Lurzorua: estatuak lurpeko baliabideak ere barnean hartzen dituzte. -Enbaxadak: beren herrialdearenak dira nahiz eta beste estatu batean egon. -Itsasontzi eta hegazkinak: hauek duten banderako herrialdekoak dira. Irizpideak: -Naturalak: Erliebeak, itsasoak, aintzirak, ibaiak. -Gizakienak: Gertaera historikoak, kulturalak, tokiko interesak, irizpide ekonomikoak. -Artifizialak: Forma geometrikoak, koordenatu geografikoak. Ikurrak: Estatu baten bereizgarriak dira: himnoa, bandera, dirua eta hiriburua. Biztanleak: Estatu horretako herritarrak dira biztanleak. Hauek, estatuaren agindupean daude eta eskubide eta betebehar batzuk dituzte; betetzen ez badituzte zigorrak jasotzen dituzte. Biztanleria heterogeneoa da eta hizkuntza, erlijioa eta ohiturak konpartitzen dituzte. FUNTZIO NAGUSIAK

Transcript of Munduko estatuak

Page 1: Munduko estatuak

Estatua: lurralde bateko unitate politiko eta administratibo nagusia da eta bertako biztanleak haren mende daude. Gaur egun 200dik gora daude.

Nazioa: estatu bateko herritarrek osatzen dute, bereizgarri komunak dituzte, lurralde batekoak izatearen sentimendua eta talde berezia osatzen duten kontzientzia dute.

ELEMENTUAK

Mugak: Estatu bakoitzak bere lurraldea gobernatzen du eta honek muga batzuk ditu bereizteko. Atzerritarrek ezin dituzte hauek zeharkatu baimenik gabe, baina estatuak ezin du bere mugetatik kanpo egon.

-Ura: kostaldea duten herrialdeek, lurretik 200 miliatara dagoen ura beraiena da.

-Aireko espazioa: aireko espazioan ere aginpidea dute.

-Lurzorua: estatuak lurpeko baliabideak ere barnean hartzen dituzte.

-Enbaxadak: beren herrialdearenak dira nahiz eta beste estatu batean egon.

-Itsasontzi eta hegazkinak: hauek duten banderako herrialdekoak dira.

Irizpideak:

-Naturalak: Erliebeak, itsasoak, aintzirak, ibaiak.

-Gizakienak: Gertaera historikoak, kulturalak, tokiko interesak, irizpide ekonomikoak.

-Artifizialak: Forma geometrikoak, koordenatu geografikoak.

Ikurrak: Estatu baten bereizgarriak dira: himnoa, bandera, dirua eta hiriburua.

Biztanleak: Estatu horretako herritarrak dira biztanleak. Hauek, estatuaren agindupean daude eta eskubide eta betebehar batzuk dituzte; betetzen ez badituzte zigorrak jasotzen dituzte. Biztanleria heterogeneoa da eta hizkuntza, erlijioa eta ohiturak konpartitzen dituzte.

FUNTZIO NAGUSIAK

6 Funtzio nagusi dira:

-Biztanleak eta lurraldea BABESTEA. Armada.

-Ordena publikoa mantentzea. Polizia.

-Legeak egitea.

-Ekonomia auratzea.

-Oinarrizko zerbitzuak ematea (Osasuna, hezkuntza…).

-Nazioarteko beste herrialdeekin harremanak edukitzea. Enbaxadak.

ONGIZATE- EDO GIZARTE-ESTATUA: Estatu batek, ekonomian eta gizartean esku hartzen duenean, biztanle guztiek bizi-maila duina izateko, ongizate estatua deitzen zaio. Horrelako estatuak ez daude mundu osoan zehar, herrialde garatuenetan baizik.

Page 2: Munduko estatuak

SAILKAPENA

BOTEREA kontuan harturik:

-Demokrazia: herritarren gobernua da. Hiru ezaugarri bete behar dituzte: herritarrek gobernuan parte hartzea, boterearen banaketa egotea eta zuzenbide estatu bat egotea.

-Diktadura: pertsona edo talde bakar batek du boterea. Boterea lortzeko estatu golpeak edo iraultzak erabiliz.

-Monarkia: erregeak agintzen du, kargu hori jaiotza-eskubidearen bidez eskuratuz, ondoren bere seme-alabei pasatzen zaie.

-Errepublika: estatuburua presidentea da. Bi mota:

-Demokratikoa: herritarrek hautatzen dute presidentea.

-Diktadoriala: boterea kontrolatzen duten taldeek aukeratzen dute.

ERLIJIOA kontuan harturik:-Estatu laikoa: herritarrek nahi duten erlijioa praktika dezakete, edo batere ez.

-Estatu konfesionala: erlijio ofiziala dago eta pribilegio asko ditu. Batzuetan, praktika daiteke beste erlijioren bat.

-Teokrazia: Erlijio bakarra dago eta liburu santuak dira legeak. Debekatuta dago beste erlijiorik praktikatzea.

DEFINIZIOAK:

Hauteskundea: muga batzuk dituzten hautatzeko eskubidea (Demokrazia).

Botere banaketa (3): Parlamentua (legegilea), gobernua (betearazi), auzitegia (justizia).

Zuzenbide-estatua: pertsona guztiek legeak errespetatu behar dituzte. Lege gorena konstituzioa da.

Konstituzioa: Konstituzioan, biztanleen eskubide eta betebeharrak arautzen dira.

ANTOLAKETA

Estatu-erakundea: Estatuko lurralde osoan eragina duten erabakiak hartzen dituzte.

Toki- edo eskualde-erakundea: Beren eskumeneko lurraldeetan bakarrik dute eragina.

Estatu zentralizatua: Eskualde eta toki erakundeek ez dute eraginik, estatu-erakundeak agintzen du soilik (Frantzia).

Estatu deszentralizatua: Eskualde- eta toki-erakundeek eragina dute bere lurraldeetan, herritarrek aukeratzen dituzte erakunde horietako kideak, baina halere estatuak du botere gorena.

Page 3: Munduko estatuak

NAZIOARTEKO ERAKUNDEAK

Estatuek itunak eta hitzarmenak sinatzen dituzte harremanak errazteko (merkataritza, militarra eta ekonomia). Sortzen diren gatazkak:

-Ekonomikoak: herrialdeen arteko interes ekonomikoek aurka egiten dutenean gertatzen da.

-Militarrak: hauek gerra izugarriak eragin ditzakete.

Sailkapena:

-Mundu osoan jarduten dutenak: Nazio Batuen Erakundea (NBE).

-Eremu jakin batean jarduten dutenak: Europar Batasuna, Arabiar estatuen Ligak, Amerikako Estatu Batuen erakundeak.

-Helburuaren arabera: NATO (militarra), MMA (ekonomia), LPEE (petrolioa).

NAZIO BATUEN ERAKUNDEA

1945.urtean sortu zen, bigarren mundu gerraren ondoren hainbat arrazoirengatik. Gaur egun, 192 herrialde daude bertan. Erakunde horretan erabaki garrantzitsu asko hartzen dira baina Frantziak, Britainia Handiak, Estatu Batuek, Txinak edo Errusiak betatzeko aukera dute. Hiru helburu nagusi ditu:

-Giza eskubideen babesa: horretarako Giza, haur eta emakumeen eskubideen adierazpenak onartu dira.

-Bakeari eustea: erabakiak ematen ditu gatazkan dauden herrialdeei eta bete beharrak dituzte; bestela zigortuak izaten dira.

-Lankidetza baketsua sustatzea: FAO, UNESCO, MCE, NLE…