Miren Euskara
-
Upload
jessica-wood -
Category
Documents
-
view
258 -
download
3
description
Transcript of Miren Euskara
-
Miren Pearen heriotzari buruz, LABen adierazpena
Lehenik eta behin, gure sindikatukide zen Miren Pearen heriotza dela eta, Faurecia
Orkoiengo atal sindikalaren nahiz LAB sindikatu osoaren dolua adierazi eta bere
senitarteko nahiz hurbilekoei elkartasun eta babes sakonena adierazi nahi dugu.
Lehenik eta behin, gure sindikatukide zen Miren Pearen heriotza dela eta,
Faurecia Orkoiengo atal sindikalaren nahiz LAB sindikatu osoaren dolua adierazi
eta bere senitarteko nahiz hurbilekoei elkartasun eta babes sakonena adierazi
nahi dugu.
Bigarrenik, Mirenen heriotzaren atzean egondako faktoreez hitz egin nahi dugu.
Antsoaingo nahiz Nafarroako etxegabetzeen kontrako plataformek egindako
balorazioak geure egiten ditugu: Laboral Kutxak zuzeneko ardura du Mirenen
heriotzan, bazterketa sozialaren arriskuan dagoen pertsona baten hipoteka
birnegoziatzeari muzin egiteagatik. Horri guztiarekin batera lan arloa aipatu nahi
dugu, tragedia honen faktore funtsezkoa baita. Hona hemen Kapitalismoaren
arimetika basatia: kaleratzea gehi etxegabetze mehatxua berdin heriotza.
2013ko irailean, enpresako lan baldintzen negoziazio garaian, Faurecia
Orkoiengo zuzendaritzak Miren Pea Rastrollo eta beste 10 lagun kaleratu
zituen, era injustifikatu, bidegabe eta diskriminatzailean kaleratu ere. Langileak
zanpatu eta euren gaineko esplotazioa areagotzeko multinazionalaren
estrategika kriminalaren parte ziren kaleratze hauek; etekin handiak zituen,
baina gehiago nahi zuen. Miren eta bere kideak gizalegezko jendea zen, langile
duinak, klase kontzientziadunak. Berehala langileek greba mugagabera jo zuten.
Guztiek? Ez. UGTk, Metaleko arduradun Lorenzo Riosen atzetik, greba zapuztu,
kaleratuak baztertu, grebalariak jazarri eta enpresak desio zituen murrizketak
sinatu zituen.
Data hauetan hain zuzen ere, Sunsundeguitik kaleratutako 47 langiletako batek
bere buruaz beste egin zuen. Jabi Paniagua zuen izena. Ataka horretan LABek
ohartarazi zuen kaleratze bakoitzaren atzean pertsona bat dagoela, historia bat
eta, askotan, drama bat; eta ez dagoela bideragarritasun plan, irabazi tasa ez eta
dibidendorik horren aurretik jarri daitekeenik.
Urte eta erdi beranduago, Faurecia UGTko karneta duten ebentualak
kontratatzen ari da eta ehunka aparte ordu sartzen ari dira, bere garaian
kaleratutakoek eta beste 50.000 nafarrek langabezian jarraitzen duten bitartean.
Faurecia Orkoiengo kaleratzeak, baita Faurecia Burlatako epekako itxiera ere,
multinazionalen gizatasun faltaren adierazle dira: langileak nahierara erabili eta
baztertzen dituzte. Miren erasotua eta diskriminatua izan zen, bere bizibidea
-
lapurtu zioten, bere konfidantza higatu zuten eta etxegabetzearekin mehatxu
egin zioten; Kapitalismoa deritzan basakeria honen biktima berria da,
honenbestez.
Era berean, milaka familiek bizi duten dramarekiko Nafarroako Gobernuaren
apatia, gaitasun eza eta axolagabekeria salatu nahi dugu. Horrekin amaitzea
ezinbestekoa eta premiazkoa da, honako neurriak hartuz: enplegu publikoaren
sorrera, enplegua babestuko duen politika industriala, kaleratuak izan diren edo
langabezian dauden langileekiko babes sozialaren indartzea, etxebizitza parke
publiko zabalaren sorrera, gehien behar dutenei lagunduko dien Kutxa edo
Banko publikoaren sorrera...
Azkenik, Laboral Kutxaren eta Faureciaren erantzunkizuna mahai gaineratzeko
ez ezik, eredu ekonomiko eta sozialaren aldaketa sakonekoa aldarrikatzeko
mobilizatzera dei egiten diogu langileriari:
Astelehena 12:00etan Buztintxuriko Laboral Kutxaren parean, PAHk
deitutako kontzentrazioa.
Astelehena, egun osoan zehar, dolu eta salaketa seinale gisa lantokietan
krespoi beltza edo bestelako elementuren bat erakusteko deia egiten dugu.
Asteartea 19:00etan Antsoaingo Udal Plazan, PAHk deitutako kontzentrazioa.
Asteazkena 10:00etan Orkoiengo Udaletxean eta 11:15etan Faurecia
Orkoienen parean.
Larunbata: 18:00etan Gurutze Enparantzatik manifestazioa Iruean.