Bg 1 Sara Miren Biologia

7
Sara Delgado Miren Gallego

Transcript of Bg 1 Sara Miren Biologia

Page 1: Bg 1 Sara Miren Biologia

Sara Delgado Miren Gallego

Page 2: Bg 1 Sara Miren Biologia

Higadura olatuek burutzen dute, batez ere. Urak garraiatzen dituen harri puskek labarrak suntsitzen dituzte haien kontra jotzean. Olatuek itsasertzeko arrokak higatu, higadura horretatik sortutako sedimentuak garraiatu eta sedimentu horiek leku jakin batzuetara eramaten dituzte.

Bi higadura-prozesu gertatzen dira:- Labarren atzerapena: Olatuek itsaslabarraren oinarria zulatzen dute. Ondorioz, egitura ezegonkortu eta pixkanaka atzera joaten da.

- Materialen birrinketa eta garbiketa: itsaslabarren higaduratik sortutako sedimentuak olatuek eta itsaslasterrek egindako garraioak leutzen eta biribiltzen ditu. Ondoren ibaiek garraiatutako sedimentuekin bat egin eta leku babestuetan hondartzak sortzen dira.

ITSASOAREN HIGADURA

Page 3: Bg 1 Sara Miren Biologia

Itsaslasterrek harea kostan zehar garraiatu, eta eremu babestuetan jalgi ondoren

(sedimentazioa) sorturiko erliebeak honakoak dira:

- Hondartzak: harea edo harri zatitxoen metaketak dira, itsasertzak malda txikia duten eremuetan sortuak.

- Tonboloak eta geziak: hareazko lerroak dira, kostarekiko zutak edo paraleloak, eta itsasertzeko urmael edo padurak sortzen dituzte.

- Uhartetxoak, itsaslabarrak, urradura plataformak eta arkuak: higaduraren ondorioz sedimentuak metatu ondoren sortzen dira, harkaitzetan eta lurmuturretan.

- Hondartzak, albuferak eta padurak, berriz, higaduraren ondorioz sortzen dira, badietan gertaturiko sedimentu pilaketaren ondorioz.

ITSASERTZEKO GARRAIOA ETA SEDIMENTAZIOA

hondartza

tonboloa

Page 4: Bg 1 Sara Miren Biologia

Urdaibaiko padura

Gaztelugatxeko harrizko uhartetxoa

Itsaslabarra

Urradura plataformaArkuak

Albufera

Page 5: Bg 1 Sara Miren Biologia

Itsasoaren ekintza geologikoa bere mugimenduen bitartez burutzen da. olatuak, itsasaldiak eta korronteak.

- Olatuak itsasoaren azalean haizeak sortutako mugimendu uhintsuak dira.

- Itsasaldiak gutxi gora-behera 12 orduko denbora tartean gertatzen diren itsasoaren mailaren igoera eta jeitsiera mugimenduak dira. Mailarik altuenak itasgora du izena, baxuenak, berriz, itsasbehera.

- Korronteak munduko itsasoetako tenperatura desberdintasunen ondorioz, ozeanoen barnean gertatzen diren ur mugimenduak dira.

ITSASOAREN EKINTZA GEOLOGIKOA

Page 6: Bg 1 Sara Miren Biologia

Itsasoaren mailak ez du egonkor irauten. Ondorioz, beheraldi eta goraldien ondorioz, bi kostalde mota sortu dira:

Labarren suntsiketa. Harri motaren, bere meteorizazio mailaren eta jasan dituen haustura eta abarren arabarakoa da, beraz, ez da uniformea.

Itsasoaren mailaren arabera bi kostaldo sortzen dira:

Urperaketa (hondoraketa-kostaldeak). Kontinentea itsaso azpira beheratzean sortzen dira. Itsasoa ibaien bokaleetatik eta glaziar-haranetatik barrena sartzean sortzen dira. Ondorioz itsasadarrak eta fiordoak sortzen dira.

Urgaineraketa (altxatze kostaldeak). Kontinente batetik hurbil lurrazala altsatzean sortzen dira.

Garraioa. olatuei eta korrontei esker egiten du. Material solteak legar, txintxar eta hare bilakatzen dira eta zati bat labarraren oinean metatzen da eta beste zatia plataforma kontinentaletan edo itsas bazterretan gelditzen dira.

Fiordoak

Page 7: Bg 1 Sara Miren Biologia

Tonboloa: Aintzina irla izandako lur-zatia eta kontinentea elkartzen dituen hareazko istmoa.

-Urmael: Lurrazaleko sakonune natural edo kokaleku artifizial batean dagoen urbildu ez oso handia, normalean iraunkorra.

Padura: kostaldeko eremu gazi eta zingiratsua,marea gora denean ur gaziz blaitua eta landare-komunitate berezien euskarri izan ohi dena.

Itsaslabarra: Itsasertzeko malkarra, maldatsua, itsasoaren higaduraren ondorioz sortua.

Urradura plataforma: badietan gertatzen den metaketaren ondorioz sortuak dira,harkaitzetan eta lurmuturretan.

Albufera: Itsasotik lur-zerrenda batez banandurik dagoen ur gazia.

HIZTEGIA