mila leiho zabalik - naiz: · haurren artean. NBE ko idazkari nagusiak berak «negargarritzat» ......

32
«Ijito herriari egozten zaizkion jarrerak ez dira berezkoak, egoera jakin baten ondorio baizik» > 12 JESUS SALINAS CATALA FAMILIAREN BILDUMA SIRIAKO GERRAK BOST URTE: 220.000 ume baino gehiago setiopean bizi dira > 4 ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Herriari entzutea, hain sinplea baina hain zaila RAMON SOLA > 11 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2016ko martxoaren 19a | X. urtea • 460. zbk. 0,50 euro

Transcript of mila leiho zabalik - naiz: · haurren artean. NBE ko idazkari nagusiak berak «negargarritzat» ......

Page 1: mila leiho zabalik - naiz: · haurren artean. NBE ko idazkari nagusiak berak «negargarritzat» ... gaixotasunak ugaritu egin dira, Gobernuak ur-horniketa moztu zuelako eta herritarrek

«Ijito herriari egozten zaizkion jarrerak ez diraberezkoak, egoera jakin baten ondorio baizik»

> 12 JESUS SALINAS CATALA FAMILIAREN BILDUMA

SIRIAKO GERRAK BOST URTE:220.000 ume baino gehiagosetiopean bizi dira > 4

ASTEARI ZEHARKA BEGIRA

Herriari entzutea, hain sinpleabaina hain zaila RAMON SOLA > 11

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2016ko martxoaren 19a | X. urtea • 460. zbk.0,50 euro

Page 2: mila leiho zabalik - naiz: · haurren artean. NBE ko idazkari nagusiak berak «negargarritzat» ... gaixotasunak ugaritu egin dira, Gobernuak ur-horniketa moztu zuelako eta herritarrek

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Aimar Etxeberria Korta.

Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

Siriako umeen egoera, gerra hasi

zenetik bost urtera 04Osasungarritasun ezak 12,6 milioi

pertsona hiltzen ditu urtean 09Ijitoak, gertutik eta uste

okerretatik aldenduta 12«Beldurra etxegabetzen», drama

baten kronika dokumentala 18Lurzaindia, lurrak babesten eta

nekazari gazteen alboan 22Infraganti: Xabier Saldias, Egan

taldeko abeslaria 28Behatxulotik 31

4

22

18

28

SINADURAK:

03 Isidro Esnaola: Txinako zenbait

irakaspen enplegua sortzeko

10 Oier Gorosabel: Oporretan

gaixotzea

11 Ramon Sola: Herriari entzutea,

hain sinplea baina hain zaila

20 Gaizka Amondarain:

Zamaontzia

21 Iker Barandiaran: Eguneroko

lanak ematen du izaera eta izana

25 Unai Iturriaga

27 Joxean Agirre: Sailburuen

desfilea

27 Egoitz Arruti: Bidaiatzeari

beldur?

30 Ander Izagirre: Kaskezurrei

adatsa darie

Page 3: mila leiho zabalik - naiz: · haurren artean. NBE ko idazkari nagusiak berak «negargarritzat» ... gaixotasunak ugaritu egin dira, Gobernuak ur-horniketa moztu zuelako eta herritarrek

2016 | martxoa | 19

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Hazkundea dela, esportazioak direla, dum-ping-a dela… eztabaida ekonomikoetan eten-gabe agertzen den hizketagaia da Txina. Sa-rritan, Txinako ekonomia kritikatzeko izatenda; gutxitan, aztertzeko eta irakaspenak ate-ratzeko. Txinako Gobernuaren politikarekin

ados egon ala ez, badago-eta zer ikasi. Garabidean diren es-tatuetan harreman ekonomikoak modu agerikoan azala-razten dira eta horrek aldaketa ekonomikoak ulertzekoerraztasunak ematen ditu.

Aste honetan Txinako Herri Asanblada Nazionalak XIII.bosturteko plana onartu du. Plan horretan hazkunde au-rreikuspenean jarri da atentzioa. Hazkunde tasaz gain, bai-na, beste aztergai interesgarri batzuk ere biltzen ditu planberriak. Esate baterako, eta enpleguari dagokionez, Txina-ko Gobernuaren helburua hirietan 50 milioi enplegu sor-tzea da. Lanpostu horiek antolatzeaz gain, Gobernuak zen-bait sektore ekonomikotanbirmoldaketa bultzatu nahidu, arrazoi ezberdinak tarte-ko. Kasu batzuetan gehiegiz-ko ahalmena dute sektoreok;beste kasu batzuetan, energiakontsumoa gutxitzeko eta in-gurugiroko konpromisoakbetetzeko asmoz efizienteakez diren fabrikak itxiko ditu.Helburu horiek guztiak kon-tuan harturik, plan berriakzehazten du altzairuaren etaikatzaren sektoreetan hasikodela birmoldaketa. Gobernua-ren aurreikuspen arabera, 1,8milioi lanpostu galduko dira bi sektore horietan eta langi-le horientzat ere enplegu berriak sortu beharko dira. Hel-buru horrekin 13.700 milioi euroko funtsa sortzea erabakidu. Li Keqiang lehen ministroak azaldu zuenez, beharrenarabera handituko du funtsa Gobernuak. Horrela, eskula-na, teknologia eta kapitala bideratuko ditu Administrazio-ak berrikuntzarekin lotutako enplegu berriak sortzeko.

Gu bezalako herri txiki batentzat Txinako zenbakiakneurriz kanpokoak dira. Dena den, XIII. bosturteko planakerakusten duenez, alde batetik, Gobernuak garapen eta en-plegu helburuak zehaztu eta kuantifikatu ditu; eta, beste-tik, helburu horiek betetzeko plangintza eta baliabideakere zehaztu ditu. Zaila da aurreikustea zenbateraino lortu-ko duen Txinako Gobernuak ezarritako helburuak bete-tzea. Lehen ministroak onartu zuen, adibidez, batez beste-ko hazkunde tasak betetzen dituela Txinako ekonomiak,

baina eskualdeen arabera garapenak desoreka nabarme-nak dituela. Beraz, ez da arazorik gabeko ibilbide bat izan-go.

Helburu zehatzek, norabideak, baliabideek, neurrien lo-gikak eta egutegiak osatzen dute plan bat. Gurera etorriz,aste honetan aurkeztu diren enplegua erregulatzeko bi es-pediente handien inguruan Gasteizko Gobernuak izanduen erreakzioak erakutsi digu Lakuak ez daukala planik,itxura egitea dela bere kezka iturri bakarra. Jarrera horrenoinarrian Gobernuaren ikuspegi liberala dago: merkatuaEstatuaren esku hartzea baino efizienteagoa dela itsu-itsuan sinesten du. Administrazioak egiten duena ekono-miaren kalterako dela pentsatzen du. Horregatik, enpresa-rientzat “lurralde atsegina” bihurtzea eta enpresak“laguntzea” egin dezakeen ekarpen bakarra dela pentsa-tzen du. Enpresariekin selfie-ak ateratzera mugatzen da be-re jarduera industriala. Jarrera horrekin kapitalaren logika

bakarrik elikatzen du: ahalik eta etekin handienak lortze-ko eskubidea dute enpresariek. Hori horrela, bada, enpre-sarien ikuspuntutik erabat logikoa da galera txikiak di-tuen edozein fabrika gelditu edo ixtea; inbertitzaileendibidenduak daude beste edozeren gainetik. Eta logika ho-rren aurrean, Gasteizko Gobernua erabat indargabe gera-tzen da.

Enplegua erregulatzeko espediente handiek lanpostubatzuk beste lanpostu batzuekin elkar loturik daudela era-kusten digute. Lanpostuek elkarren mendeko sarea osa-tzen dute eta sare hori lurralde batean zabaltzen da, lan-postu bakoitzaren “jabea” nor den kontuan hartu gabe.Ekonomiak gero eta izaera sozialagoa du eta izaera horre-kin lanpostuen jabetza pribatua kontraesanean sartzen daetengabe. Planak sortzea eta egikaritzea ezinbestekoa dalanpostuen sare sozial hori mantentzeko. •

{ datorrena }

Txinako zenbait irakaspenenplegua sortzeko

Enplegua erregulatzeko espedientehandiek lanpostuak elkar loturik daudelaerakusten digute. Lanpostuek elkarrenmendeko sarea osatzen dute, eta sare hori lurralde batean zabaltzen da

Isidro Esnaola

hutsa

hutsahutsa

Page 4: mila leiho zabalik - naiz: · haurren artean. NBE ko idazkari nagusiak berak «negargarritzat» ... gaixotasunak ugaritu egin dira, Gobernuak ur-horniketa moztu zuelako eta herritarrek

atzerria

Siriako gerraren bos-garren urteurrenabetetzen da hilabetehonetan. Gatazka ar-matuak 220.000 hil-dako eragin ditu, 6,6

milioi lagunek beraien etxea etaherria utzi behar izan dituzteeta beste 4,7 milioi lagunek he-rrialdetik ihes egin dute. 4 urtebaino gutxiagoko umeek bon-bardaketak, heriotza, beldurraeta suntsiketa besterik ez dituz-te ezagutzen. 1,6 milioi haurrekezin dute eskolara joan. Eta250.000 setio egoeran daudeneremuetan bizi dira, Save theChildren gobernuz kanpoko era-kundeak argitara eman duen az-ken txostenaren arabera.“Haurtzaroa setiopean” txos-

tenak 126 aita, ama eta umerentestigantzak eta bertoko bolun-tario, mediku, irakasle eta nor-banakoekin egindako 25 elka-rrizketa jasotzen ditu. Egunezegun bizi duten errealitate kru-del eta gordinaren adierazle di-ra. Medikuek kandelen argipeanegiten dituzte ebakuntzak, sen-dagai nahikorik ez dago herrial-dean, eta, zonalde batzuetan ja-tekorik ere ez dagoenez, umeakhosto egosiak eta animalientza-ko pentsua jan beharrean dira.Ez dute erregairik neguko hotze-tik babesteko, eskolak lurpeaneraikitzen hasi dira airez egin-dako erasoak saihesteko.Setioak eta gosetea gerra ar-

ma dira Sirian. 2011ko hasieran,protesten hastapenean hain zu-zen, Daraa hiriko sarbide guz-tiak itxi zituzten. Gobernuak ar-gi indarra eta ur-horniketamoztu zituen hamaika egunez.Geroztik, aktore armatuek era-bilitako estrategiaren parte bihurtu dira setioak, “etsaiak”amore ematea helburu. Baina,noski, kaltetuenak zibilak dira.2014tik hona, Nazio Batuen

Segurtasun Kontseiluak bostebazpen onartu ditu Sirian la-guntza humanitarioa banatuahal izateko sarbide librea iza-tea exijitzeko. Baina, Save theChildrenek salatu duenez, setioegoeran bizi diren siriarren ko-purua bikoiztu baino gehiagoegin zen 2015ean; gainera, setio-pean bizi direnen %1 baino gu-txiagok jaso zuten NBEren la-

guntza humanitarioa eta soilik%3ak izan zuen laguntza medi-koa. Abenduan, 2.661 testulibu-ru banatu zituzten setiatutadauden zonaldeetan bizi direnhaurren artean. NBEko idazkarinagusiak berak «negargarritzat»jo zuen kopuru hori.Amerikar Siriar Mediku Elkar-

teak (SAMS, ingelesez) egindakoikerketa baten arabera, setiatu-

tako guneetan zenbatu zituen560 heriotzatik %46,61 hamalauurte baino gutxiago zituztenhaurrenak izan ziren. Saihestuzitezkeen heriotzak ziren.Ez dago jakiterik setiopean bi-

zi direnen kopuru zehatza. Na-zio Batuen datuak kontuan har-tuta, egun 18 zonaldek jasatendute setio egoera eta horietan486.700 pertsona bizi dira; bes-

te 4,1 milioi lagun sartu eta ate-ratzeko zailak diren 15 eremutanbizi dira. 2015eko martxoanSAMS elkarteak salatu zuenez, gutxienez 640.000 pertsonazeuden setio egoeran. SiriakoInstitutuak eta PAX gobernuzkanpoko erakundeak uneotan milioitik gora direla aditzeraeman berri dute. Mugarik Gabe-ko Medikuen (MSF) arabera, 1,9milioi dira.

SENDAGAI GABEZIAK HIL EGITEN DU

«Osasun etxeak mahai bakarraeta esterilizagailu bakarra ditu.Zaurituak hiltzen utzi behar di-tu ez dugulako tresneriarik etabotikarik». Damasko hiriburuahegoaldetik eta ekialdetik ingu-ratzen duen Ghouta eskualdekoama baten hitzak dira.Moadamiyeh hiriko medi-

kuek ere erabaki zaila hartu be-har izan zuten. Jaioberriei zainbarnetik seruma sartzeko erabil-tzen diren tanta-isurtzeko pol-tsak agortu egin zitzaizkien. Ezzuten gehiago lortzeko modu-rik. Kateterretarako erabiltzenzituzten poltsak baliatu beharizan zituzten. Ume askoren bizi-tza salbatuagatik, hiru haur hilegin ziren infekzioen ondorioz.Yarmuketik gertu, Damaskon

bertan, desnutrizio egoeran zenama batek lehen semea erdituzuen. Bi egun geroago, jaiobe-rria gaixotu egin zen. Haurraondoko auzoko ospitale bateraeramaten saiatu zen, tratamen-dua jasotzeko, bere auzoan ezbaitzegoen osasun etxerik. Kon-trol postuan zeudenei pasatzenuzteko erregutu zien arren, bostorduz itxaronarazi zuten ber-tan, jaioberria eskutan. Handikegun gutxira hil zen.Ekidin daitezkeen heriotza

horiek ohikoak dira Sirian. Ospi-taleak eta osasun etxean maizbonbardatzen dituzte. Gaixoakleku batetik bestera eramateaeragozten dute kontrol postue-tan. Senideek kaleetan botatako

2,9Siria barnean 5 urtebaino gutxiagoko 2,9 milioi haur daudeeta 810.926 Iraken,Libanon, Jordanianeta Turkianzabaldutakoerrefuxiatuentzakokanpalekuetan bizidira. Orotara, 3,7 milioi haurrekgerra besterik ez dute ezagutu.

2,8Hezkuntza sistematikkanpo gelditu dira 2,8milioi haur, 2,1 milioiSirian bertan eta700.000 ingurukoherrialdeetan.2015ean 40 eskolariegin zieten eraso.Orotara, 6.000ikastetxe gelditu diraerabili ezinikherrialdean.

Ezkerrean, bi umeeskolarako bidean

setiopean den Ekialdeko Ghoutan. Hurrengo

orrialdean, ume bat autobaten barnean jolasean

Al-Qabun herrian, Damaskokanpoaldean.

Amer AL SHAM I/ SAVE THE

CHILDREN

Abd DOUMANY | AFP

{ txostena } Ainara Lertxundi

SIRIAKO UMEAK SETIOPEANSave the Childrenek txosten batean salatu duenez, egun220.000tik gora ume bizi dira setiatutako zonaldeetan

Page 5: mila leiho zabalik - naiz: · haurren artean. NBE ko idazkari nagusiak berak «negargarritzat» ... gaixotasunak ugaritu egin dira, Gobernuak ur-horniketa moztu zuelako eta herritarrek

2016 | martxoa | 19

GAUR8• 4 / 5

mantak edo arropa zati zaha-rrak erabiltzen dituzte benda gi-sa, oihal zati horiek nola edo ha-la esterilizatu ondoren.Hanan medikua da. Homs

iparraldeko ospitale batean lanegiten du. Setio egoeran daude.«Ez ditugu gutxieneko tresnak.Ez dugu anestesikorik, analgesi-korik, gaixotasun kronikoentza-ko sendagairik. Hanturak ekidi-teko injekziorik ere ez dugu,ezta eztulerako jaraberik edo be-herakoaren kontrako botikarikere. Askotan, esterilizatu gabekotresnak erabili behar ditugu.Ezin dugu odolik gorde, ebakun-tza egiten ari garen momentuanbertan bilatu behar dugu odol-emaile bateragarri bat. Botikaketa bestelako tresnak eskuraga-rri daudenean, oso garestiak di-ra eta balio epea iraungitzeko zorian egon ohi da, beraz, ho-riek eskuratzea lortzen dugune-rako, jada ez dira eraginkorrak»,adierazi dio Save the Childreni.Nizar medikua da. Ghoutan

lan egiten du. Ume asko hiltzenikusi ditu. «Desnutrizioagatik,botika eta txerto faltagatik hil-tzen dira. Azaleko eta sabelekogaixotasunak ugaritu egin dira,Gobernuak ur-horniketa moztuzuelako eta herritarrek putzue-tatik edaten baitute ura. Hau-rrek biriketako arazoak dituzte,batez ere leherketek eragitenduten hautsarengatik». «Reemizeneko neskatxa bat birus ba-ten eta hori sendatzeko botikafaltaren biktima izan zen. Ez zio-ten baimenik eman Damaskorajoateko», gogora ekarri du Laya-lek, bertako herritar batek.Gerra hasi aurretik Deir ez-

Zor hirian zeuden zortzi osasunetxeak itxi egin behar izan di-tuzte. Save the Childrenek sala-tu duenez, laguntza humanita-rioaren banaketa onartzenduenean ere, maiz Gobernuakbehar-beharrezko tresna eta bo-tikak konfiskatzen ditu. 2015ean Nazio Batuen Erakun-

deari Douman umeentzako bo-tikak banatzeko baimena emanzioten lehen aldiz hamazortzihilabetean. Antibiotikoak etaparasitoen kontrako botikak,baina, kendu egin zizkieten na-zioarteko ordezkariei. Kontrolpostuetan produktuak eskanea-

tzeko makinak egon ohi dira etalikidoak ez dituzte pasatzen uz-ten. «Haur bat gaixotzen dene-an, bide bakarra Damaskora era-matea da. Baina horretarakoharreman onak izan behar ditu-zu. Ez baduzu lagundu zaitzake-en inor ezagutzen, galduta zau-de, ez duzu zure semeak beharduen tratamendua lortuko; noizhilko den itxarotea besterik ezzaizu gelditzen», dio Um Sayi-dek, Doumako ama batek.Doako farmazia bat kudea-

tzen duen elkarte batek hona-koa azaldu dio Save the Childrenerakundeari: «Gaixoek behar di-tuzten botiken erdia baino ez di-tugu. Pilulak ditugunean, moduzorrotzean banatu behar ditugu.Egoera normal batean, norbai-tek pilula bat sei orduro hartubehar badu, setioa dela eta biegunetik behin baino ezin diogueman. Giltzurrunetako gaitzakgaiztotzeko aukerak biderkatuegiten dira. Bereziki kezkagarriada dialisia egin behar duten gai-xoen egoera; argi indarrarenetengabeko mozketak direla-eta,

ezin dute tratamendua jaso». In-tsulina eskasia handia da; orohar, hotz mantendu beharreko sendagai guztiena. «Lau orduegon gaitezke kontrol postu ba-tean eguzkipean. Argi indarmozketak ia egun osoa iraun de-zake eta botikak hondatu egitendira», azaldu du botikariak.

ERDITZEAK, ETXEAN LAGUNTZA GABE

Setio egoeran bizitzeak, haurdu-naldi eta erditzeko arazoak area-gotzen ditu. Haurdun daudenemakume gehienek anemia du-te elikadura kaskarraren ondo-rioz. Hori dela eta, abortuak, er-ditze osteko odol-galtzeak etamalformazioek gora egin dute.Zonalde batzuetan bonbardake-tak egunerokoak direnez, medi-kuek zesareak egitea erabaki du-te segurtasun arrazoiengatik. Setiatutako Homs hiriko auzobatean egin ziren 397 zesareeta-tik %76 segurtasun arrazoienga-tik eta mugikortasun ezagatikegin ziren. Zazpi egunen bu-ruan, hamasei jaioberri hil zirenbizi baldintza eskasengatik.

Siriarako Nazioarteko IkerketaBatzordearen arabera, «matxi-noen kontrolpeko zonaldeetanbizi diren emakume haurduneiGobernuaren kontrol postuakgurutzatzea eragotzi diete. Bal-dintza arriskutsuetan erditu be-harra dute. Jaioberrientzako in-kubagailurik ere ez dago etaondorioz hil egiten dira».Setiatutako zonaldeetan, ur

zikina edatearekin lotzen direngaixotasunak ugaritu egin dira,batez ere adingabeen artean. 2015ean setiopean bizi ziren 584familiaren artean Save the Chil-drenek galdeketa bat egin zuen.Heren batek baino gehiagok az-ken hilabetea gutxienez senitar-teetako batek beherakoa izanzuela erantzun zuen. Gaixotu zi-ren gehienak 5 urte baino gu-txiagoko haurrak ziren. «Por-tzentaje oso kezkagarria da, izanere, beherakoa mundu mailan 5 urte baino gutxiagoko haurrenartean heriotza gehien eragitendituen bigarren gaixotasunada», nabarmendu du gobernuzkanpoko erakundeak.

400Unicefen datuenarabera, iaz 400 umehil ziren Sirian eta500 ingurukgorputzeko atalen batgaldu zuten. Umeen%70ek ez dute uredangarririk eta%66k hondakin-urakerabiltzen dituzte.

Page 6: mila leiho zabalik - naiz: · haurren artean. NBE ko idazkari nagusiak berak «negargarritzat» ... gaixotasunak ugaritu egin dira, Gobernuak ur-horniketa moztu zuelako eta herritarrek

atzerria

Arnas aparatuarekin loturikogaitzak ere areagotu dira leher-ketengatik edo neguan plasti-koa erretzeagatik bero pixka batlortzeko. Asma, sukar tifoide,katarro eta pneumonia kasuekgora egin dute, baita hepatitiseta leishmaniasis kasuek ere.Bonbardaketek urtegiak, ur

hodiak eta ur tangak suntsitudituzte. Zonalde askotan, urhorniketa moztu dute “etsaiak”amore eman dezan. Hori gutxiez eta euri tasa azken 50 urteo-tako baxuena da, beraz, familiekez dute ur garbirik eskuratzekoaukerarik. Eta, oraindik zutik di-ren putzuetatik ura atera etasalgai jartzea, garestiegia da.«Damasko hegoaldean setiope-an lan egiten duen elkarte batekesan zigunez, 15 putzutik soilikbatetik ateratzen da ur edanga-rria. Deir ez-Zor hirian, ura aste-an behin eta hiru orduz bakarrikdago. Kloro hornidura 2015ekoekainerako agortu zen. Setiope-an direnek kloroa premiazkoaduten bitartean, lehian ari direntaldeek arma kimiko gisa erabil-tzen dute. Gerraren ironia», sa-latu du Save the Childrenek.«Jendea hostoak jaten hasi da,

gosez hiltzen ari da, ez dute ezjatekorik ezta edatekorik ere.Umeen fisikoa bera ere aldatuegin da. Nire ilobek urtebete da-ramate haragirik jan gabe. Nirearrebak ezin du ihes egin, setioegoeran bizi baita. Bere esperan-tza bakarra norbaitek laguntzeada», adierazi du Sawanek, Ghou-tako bizilagun batek. Berak Si-riatik ihes egitea lortu zuen.

MEDIKU FALTA

Ez dago mediku nahikorik setia-tutako guneetan. Asko hil dituz-te, beste batzuk atxilotuta dau-de edo ihes egitea lortu dutekontrol postuetan daudenei1.500 dolar ordainduta. Bolunta-rio edo medikuntza ikasleekegin ohi dituzte mediku lanak.Eremu batzuetan, albaitariakmediku bihurtu dira. 45.000biztanleko Moadamiyeh hirian,hiru mediku besterik ez daudeeta hirurak, izatez, dentistak di-ra. Sozietate Mediku Siriar Ame-rikarrak 2015eko martxoan adi-tzera eman zuenez, EkialdekoGhoutan 55 espezialista besterik

ez zeuden 500.000 biztanleren-tzat. Hori dela eta, bertako taldebatek lehen laguntza ikastaroakantolatu ditu herritarrentzat.«Mediku boluntarioek ahal

dutena egiten dute, baina gertadaiteke agindutako tratamen-dua egokiena ez izatea, batez eremediku zaintza bereziak behardirenean. Desnutrizioa dutenhaurren artean gehiegizko hi-dratazioak eragindako bihotzarazoak, oharkabeko infekzioak,hipogluzemia, hipotermia etadesoreka elektrolitikoak antze-man ditugu. Desnutrizioak, bes-te gaixotasun batzuk bezala, es-pezialista baten zaintza behardu», dio Save the Childrenek.Neguak osasun arazoak area-

gotu egiten ditu. Tenperaturakzero azpikoak dira eta elurteak

ohikoak. Setioaren lehendabizi-ko urteetan, zuhaitzak moztenzituzten berotasuna lortzeko.Baina, gerrak aurrera egin ahala,baliabideak gutxituz joan dira.2016ko lehen hilabeteetan, hi-potermia eta pneumonia ka-suek gora egin dute. Damaskoinguruan setiatuta dauden zo-naldeetan jada erabiltzen ez di-tuzten arropak erretzen dituzte.«Koltxoien barruko artilea etakotoia ateratzen dugu berogai-lua piztu eta haurrei berotasunpixka bat emateko», azaldu duUm Khaledek, Ekialdeko Ghou-tako ama batek.«5 urte baino gutxiago dituz-

ten ume askok ez dute sekulaere sagar bat edo udare bat iku-si. Ez dute inoiz oilaskorik janeta hilabeteak daramatzate ba-

razkirik jan gabe. Nora ezeanibiltzen dira, ahuldadeak jota».Langile humanitario batek Savethe Childreni helarazitako leku-kotasuna da. «Elkarrizketatu di-tugun herritarrek azaldu digu-tenez, ez dago baimendutasetiopean dauden guneetara eli-kagaiak eramatea. Garai batekodendak eta merkatuak orain hu-tsik daude. Jatorduak murriztubehar izan dituzte ez dutelakojanari nahikorik. Egun jatordubakarra egiten dute, gehienez bi,baina kopuruz txikiak eta nutri-zio balio eskasekoak dira. Da-masko inguruan setiatuta dau-den zonaldeetako irakasleekhaurrek gelan gosearengatik ko-nortea galtzen dutela diote, ba-tzuek ez baitute deus ere jatenegunetan. Deir ez-Zor hirian biz-

Bondarkatetatik babesteko,lur azpian eraikitako eskola

bat setiatutako zonaldebatean. Behean, umeen

ikasliburuak lurrean botataaire eraso baten ondoren

Ekialdeko Ghoutan. SAVE THE CHIDREN

7Sirian 7 milioi haurbizi dira miseriagorrian. 8,4 milioihaurrek laguntzahumanitarioa behardute bai Sirian bertanbai zonaldekoherrialdeetan.Gerraren ondoriozlau hamarkadakoatzerapena jasandu Siriak.

18Nazio BatuenErakundearenarabera, Sirian 18zonalde daude gauregun setiopean.Horietan 486.700pertsona bizi direlaadierazi du. Besteiturri batzuek, ordea,kopuru hori motzgelditzen dela diote.Mugarik GabekoMedikuek setiatutakoguneetan 1,9 milioilagun bizi direlaeman dute aditzera.

Page 7: mila leiho zabalik - naiz: · haurren artean. NBE ko idazkari nagusiak berak «negargarritzat» ... gaixotasunak ugaritu egin dira, Gobernuak ur-horniketa moztu zuelako eta herritarrek

2016 | martxoa | 19

GAUR8• 6 / 7

tanleriaren gehiengoak ura etaogia baino ez dute edaten eta ja-ten. Beste leku batzuetan, hosto-ak biltzen dituzte eta animalien-tzako pentsua jan. Ume batzukegoera txarrean zeuden latak ja-teagatik pozoitu ziren. Aspaldi-tik iraungita zeuden arren sal-gai zeuden latok. Yarmoukekosetioaren garai gogorrenetan,ezti koilarakada bakarra hartzenzuten egunean», plazaratu duSave The Childrenek.Bularreko-haurren egoera ere

tamalgarria dela nabarmendudu. «Esnea lortzea arriskuz bete-riko erronka da. Bularra emate-ak bizitza asko salba ditzake, ba-tetik, infekzioak saihestendituelako, eta, bestetik, bibe-roiak prestatzeko esnea ez dago-elako beti salgai eta dagoeneanbenetan garestia delako. Baina,askotan, amek desnutrizioa la-rria dute eta ez dute esne nahi-korik. Familia bateko umetxoa hil zen desnutrizioagatik. Amakezin zion bularrik eman oso ar-gal eta ahul zegoelako. Eta ezinizan zuen esne-hautsik lortu»,gogora ekarri du Um Tarek, Mis-rabako ama batek.«Gerra hasi zenetik, pisuaren

heren bat galdu dut. Ez dugufrutarik. Noizean behin, artoare-kin egindako ogia ekartzen dute,baina normalean belarrak etatokian tokiko barazkiak soilikdaude», nabarmendu du Mar-wanek, Ekialdeko Ghoutan biziden herritarrak.Setioak elikagaiak izugarri ga-

restitu ditu. Deir ez-Zor hirian,ogi poltsa batek 800 libra siriarbalio ditu, bi dolar inguru. Azu-kre kilo batek 12 dolar, olio litrobatek 15 dolar eta arkume haragikilo batek 32 dolar. Moadamiyehhirian arroz edo dilista kilo ba-tek 10 dolar balio ditu, eta, azu-kre kiloak, 14. Ekialdeko Ghou-tan, 500 gramoko ogi poltsabatek 2 eta 3 dolar artean balioditu, eta, arroz kiloak, 2,3 dolar.Gerra aurretik, salneurria 0,25dolarrekoa zen; hamar aldizmerkeago, alegia. Homs probin-tziako iparraldeko zenbait leku-tan, ogi poltsak 1,25 dolar balioditu, setiopean ez den hiri bate-an balio duena baino %900gehiago. Batez besteko soldata120 dolarrekoa da. «Pertsona

aberatsenek ere ez dute setioegoeran bizitzerik. Bizi-kostuaizugarri garestitu da», dio Mis-rabako neskato batek.Horrek guztiak merkatu bel-

tza eta kontrabandoa sustatu di-tu, noski. Setiopean ez daudenguneetako hainbat merkatarik,egoerarekin etekin ekonomikoaateratzeko, kontrol postuetakoguardiak erosten dituzte setia-tutako zonaldeetan sartu eta be-raien produktuak saltzeko, nor-malean oso garesti. Beste lekubatzuetan, herritarrek lur azpi-ko tunelak eraiki dituzte elika-gaiak eta bestelako produktuaksartu ahal izateko. Bonbardaketetatik babesteko,

ume asko lurpean bizi dira. Se-tiatutako zonaldeetan, eskola,ospitale eta fabrikak sotoetandaude. Iluntasuna, beldurra etaizua dira Siriako umeen bidela-gun. «Gelan irakasleari ez diotjaramonik egiten. Beldur naiz»;«hegazkin baten zarata entzu-ten dudan bakoitzean, ohe az-pian sartzen naiz»; «egun denakberdinak dira, aldatzen den ba-karra bonbak noiz eroriko direnda». Save the Childrenen txoste-nean ageri diren lekukotasunakdira. Zuzenak bezain gordinak.

Ekialdeko Ghoutan dagoenFarha osasun etxean

azaroaren 15ean eginikoargazkia. Gobernuaren

setiopean eta matxinoenkontrolpean dago.

Amer ALMOHIBANY | AFP

DUELA BOST URTE GERRA HASIZENETIK, 3,7 MILIOI HAUR JAIODIRA SIRIAN EDO ERBESTEAN“Ez da umeentzako lekua”. Hori da Unicef Nazio BatuenHaurren Laguntzarako Funtsak Sirian bizi diren umeenegoeraren gainean egindako azken txostenaren izenburua. 3,7milioi ume jaio dira Sirian orain bost urte gerra hasi zenetik. Horien artean, 306.000 errefuxiatu kanpalekuetan jaio dira.2011tik 2013ra, 10.000tik gora haur hil zituzten Sirian.

Sirian, 2,1 milioi haur hezkuntza sistematik kanpo gelditudirela salatu du Unicefek. Eta, zonaldeko herrietara ihes egindutenen artean, 700.000 ez daude eskolan matrikulaturik.Gerrak 6.000tik gora eskola suntsitu ditu. 2015ean 40 eskolariegin zieten eraso. Mohammadek 16 urte zituen bere ikastetxeabonbardatu zutenean. «Eskolaren kartela hantxe gelditu zen,lurrean botata. Lehen, irakaslea izan nahi nuen, orain kazetaria,Sirian gertatutakoa kontatzeko», dio. Errefuxiatu gune bateanbizi da Turkian. «Txikia nintzenean, irakurtzea oso gustukonuen. Irakasle izan nahi nuen. Hiru urte daramatzat eskolatikkanpo. Berriro ikasten hasiko banintz, Bosgarren Mailaraitzuliko beharko nuke, baina nork lagunduko lioke nirefamiliari?». Mes’halek 16 urte ditu eta Jordanian bizi da.Beraiena «belaunaldi galdua» izan ez dadin, Unicefekfuntsezkotzat jo du setioak bertan behera uztea, zonaldeguztietara laguntza humanitarioa helaraztea, hezkuntzabermatzeko 1.400 milioi dolar bideratzea eta laguntzapsikologikoa ematea.

«Zer esango diegu ume horiei? Tamalez ezin dute haurtzaroaberreskuratu, baina etorkizuna berma diezaiekegu», esan duAnthony Lake Unicefeko zuzendariak.

Page 8: mila leiho zabalik - naiz: · haurren artean. NBE ko idazkari nagusiak berak «negargarritzat» ... gaixotasunak ugaritu egin dira, Gobernuak ur-horniketa moztu zuelako eta herritarrek

atzerria

Bernie Sanders du izena, 74 urte ditu eta bizi osoa

eman du borrokan egungo AEBetan izugarrizko iraul-

tza suposatuko lukeen sozialismo demokratikoaren al-

de, gaztaroan Liberty Union Party alderdi antiinperia-

listan, gero Burlingtongo alkatetzan eta azkenik

Vermont estatuko senatari demokrata bezala. Hillary

Clinton alderdiaren hautagai kutunaren aurka primarioetan aurkeztea erabaki zuenean inork ez

zuen sosik ematen «aitonaren» alde. Hasiera-hasieran eman zuen, ordea, lehen ustekabea, New

Hampshiren; «astearte erraldoian» Michiganen lortutako garaipenak langile zurien artean duen

oihartzuna berretsi zuen. Aste honetan, ordea, gutxiengo beltzak eta latinoak zeresan handia

duten hegoaldeko estatuetan galtzeaz gain, espero ez zuen kolpe latza jaso du Ohion. Lasterke-

ta, baina, luzea da, Sandersek ez baitu amore emateko asmorik. Diskurtso sozialista kanpaina

demokrataren ardatz bihurtuz historia egin du. Historia egiten ari da. Dabid LAZKANOITURBURU

BIZI OSOA BORROKAN EMANDA, ORAIN EZ DU AMORE EMANGO

Ralph FRESO | AFP

C IKUSMIRA

Page 9: mila leiho zabalik - naiz: · haurren artean. NBE ko idazkari nagusiak berak «negargarritzat» ... gaixotasunak ugaritu egin dira, Gobernuak ur-horniketa moztu zuelako eta herritarrek

b

2016 | martxoa | 19

GAUR8• 8 / 9

Gaixot a s u n a kprebenitu giroosasungarrienbitartez: ingu-rumen arriskue-kin lotutako

gaixotasunen pisuari buruzkomunduko ikerketa” izenekotxostenak nabarmentzen du he-riotza horietako asko saihestekomodukoak direla. Lanaren on-dorio nagusia da munduko he-riotzen %23 inguru ingurumenarrazoiekin lotu daitezkeelagaur egun: 12,6 milioi hildako,gehienak saihesteko modukoak.Airearen kutsadura litzateke

faktorerik hilgarriena: 12,6 mi-lioi horietako 8,2 milioi inguru.Ikerketaren egileek tabakismopasiboa ere atal horretan sartudute. Saneamendu egokirik ezizatea, edateko moduko ura lor-tzeko arazoak izatea, lurreanutzitako substantzia kimikoeketa agente biologikoek eragin-dako kutsadura, eta klima alda-keta ere ageri dira XXI. mendekogizakiak hiltzen dituzten fakto-reen artean. «Herrialdeetako agintariek

herritarrak giro osasuntsuan bi-zi eta lan egin dezaten neurririkhartzen ez badute, milioika la-gun gaixotuko da eta behar bai-no lehen hilko dira», adierazizuen asteartean Maria NeiraOMEko Osasuna eta Ingurume-na saileko zuzendariak.Umeak dira ingurumen arris-

kuek gehien kaltetzen dituztengizakiak, bost urtetik beherako-ak batez ere. Baita 50 urtetik go-rako helduak ere. OMEko adi-tuek egin dituzten kalkuluenarabera, ingurumena hobetozainduz gero, bost urte bete ga-be dituzten 1,7 milioi ume salba-tuko lirateke urtean. 50 eta 75urte bitartekoei dagokienez, ur-tean 4,9 milioi lagunen heriotzaekidingo litzateke.

UMEAK ETA ZAHARRAK

Beherakoekin lotutako gaixota-sunek eta arnas infekzioek ume-ak kaltetzen dituzte batez ere,eta kutsakorrak ez diren gaitzakhelduen kontua izaten dira,txostenaren arabera.Azterketa kontinenteka egi-

nez gero, Asiako hego-ekialdeaeta Ozeano Bareko mendebal-

dea dira ingurumenarekin lotu-tako arazo gehien dutenak, he-rrialde horietan mundu osokopopulazioaren zati handi bat bi-zi baita. Aipatu eremuko herrialdee-

tan kutsadurak eta gai arrisku-tsuekiko esposizioak 7,3 milioipertsona hiltzen dituzte urtean.Kasu gehienetan barruko zeinkanpoko aire kutsatua arnastea-gatik hiltzen dira. OMEk emandituen datuen arabera, Asiakohego-ekialdean 3,8 milioi gizakiosasungarritasun ezak hiltzenditu, eta, Ozeano Bareko mende-baldean, 3,5 milioi. Afrikan urtean 2,2 milioi he-

riotza izaten dira, Europan 1,4milioi, Mediterraneo itsasokoekialdean 854.000, eta, azkenik,Amerikan zertxobait gutxiago,847.000.

ZER EGIN?OME erakundeak makina batgomendio egin ditu egungoegoera negargarriari bueltaeman ahal izateko. Esaterako,sukaldean erregai solidorik ezerabiltzea (edo gutxiago erabil-tzea) gomendatzen du. Gauzabera egin behar da etxeko argia-rekin edo berogailuarekin, keakgizakiak gaixo ez ditzan.Beherakoei aurre egiteko, be-

rriz, ez dago edateko modukoura eta saneamendu egokia iza-tea bezalakorik, erakundeko adi-tuen arabera.Autoek eragiten duten kutsa-

dura ere murriztu egin beharda, OMEkoen ustez, eta hori lor-tzeko neurriak eskatzen dizkieagintariei. Auto-istripuak ereaztertu ditu txostenak, inguru-menarekin lotutako heriotzakeragiten dituztelako. Eta saihes-teko modukoak direlako. Hilda-koen kopurua murrizteko az-piegiturak hobetzeko eskatzendute. Tabakoari dagokionez, adi-tuek diote gune publiko guztie-tan erretzea debekatu egin be-har dela.«Moldatze neurri horiek ar-

nas eta kardiobaskular gaixota-sunen, traumatismoen eta min-bizien pisua murriztuko lukete,eta horrek berehala eragingo lu-ke osasun publikoak diru gu-txiago behar izatea», Maria Nei-raren hitzetan.

[email protected]

KUTSADURAOsasungarritasun ezak 12,6 milioi gizakihiltzen ditu urtean XXI. mendean

Ingurumenaren osasungaiztasunak –airearen, lurrareneta uraren kutsadurak– eta gai kimikoekiko eta izpiultramoreekiko esposizioak urtean 12,6 milioi heriotzaeragiten dituzte, OME Osasunaren Mundu Erakundeak argitara eman duen azken txostenaren arabera. Umeaketa zaharrak dira biktimarik zuzenenak.

Hego Sudango gerrakeragindako errefuxiatu gaztebat putzu batetik ura edaten. GAUR8

INGURUMENA /

Page 10: mila leiho zabalik - naiz: · haurren artean. NBE ko idazkari nagusiak berak «negargarritzat» ... gaixotasunak ugaritu egin dira, Gobernuak ur-horniketa moztu zuelako eta herritarrek

hutsa

3 BEG

IRADA:

Oporretan gaixotzea

osas

un

a/

hir

iare

n lo

(r)a

ldia

/ k

omu

nik

azio

a Ikasturte osoa lan gogorrean pasatu duzu, ahal bezalaeusten, eta justu oporrak hartu dituzunean... gaixotuegin zara. Hori da hori suerte txarra izatea! Beste ka-su bat: urteak pasa dituzu guraso zaharren kargu, el-barriak agian, haien eguneroko ajeak sendatzen etaahal duzun bezain ondo zaintzen, ia-ia zure burua

ahaztuz: haiek hil eta denbora gutxira, ostera... zeuri hasizaizkizu minak. Nola liteke? Hau misterioa.Behin pasatzen zaionarendako gauza misteriotsua izan dai-

teke, bai, baina osagileok sarri ikusten dugun fenomenoa dahonakoa. Gorputzaren ahal-men txundigarriaren adibi-dea baino ez da, gaur egune-an Osasun Zientziek osokiulertzen ez duten eremumisteriotsuko parte. Ez dagohor ezer paranormalik, hale-re, bai, ordea, hainbat dizi-plinatatik ikertzeko modukogaia: neurologia, minarenpedagogia, psikologia, erreu-matologia, immunologia...baita fisioterapia ere, noski.Esandako moduan, badugugorputzak egin dezakeena-ren berri (badakigu, adibi-dez, fakir batzuek bere bu-rua labainarekin zauritzendutela minik hartu barik),baina ez dakigu zehatz etamehatz zergatik. Halere, da-kigun apurrarekin gure gor-putzaren portaera ulertzekopausuak eman ditzakegu,eguneroko bizimodurakobaliagarriak diren hainbataholku emanda.Uler dezagun, hasteko,

gorputzak autosendakuntzaahalmen handia duela. Izanere, eguneroko bizimoduakgure gorputza etengabe hi-gatzen badu ere, arazookagertu ahala konpondu egi-ten ditugu eta ez gara lesiotxikiokin konturatzen(muskuluen zuntzen haus-tura, esate baterako). Hale-re, normala den bezala, ba-tzuetan lesioak ez dira haintxikiak izaten eta, orduanbai , mina igarriko dugu.Puntu honetatik buelta gai-tezen hasierako adibideeta-ra: lesio bat egin dut (mus-

kuluaren kizkurdura, giltzaduraren hantura....), baina lanezgainezka egon naizenean ez dut igarri ere egin; oporretanagertu zaizkit minak.

Gorputzaren «superbotere» ezezagunen artean dago anal-gesia ahalmena. Prozesua oso konplexua da, eta osasun-gintza espezialitate klasikoak gainditzen ditu, baina hone-la laburbil dezakegu: estres egoera batean min hartzenbadugu, gorputzak autoanestesia sistema bat piztu deza-ke. Hau da: gorputzak lana bukatzea lehenesten du, eta, beraz,

lana bukatu arte mina ken-tzeko “botika analgesikoak”autoekoitz ditzake (ez indargutxikoak, gainera: opioa-ren parekoak). Analgesia ho-ri epe motzerako (partidaamaitzen duen futbolaria-ren kasua) zein epe luzerakolor daiteke (guraso zaharrakzaintzen dituenaren kasua).Modu horretan, pertsonakbere lana amai dezake ia mi-nik sentitu barik.Zer gertatzen da lana

amaitutakoan? Estres egoe-ra gainditzean, gorputzakzera dioela: «Amaitu da sal-buespen egoera, lana aurre-ra atera dut , orain, niretxanda da». Eta analgesikoestra horiek ekoizteari uz-ten dio; ordura arte gerranaritu den immunitate siste-mako armada txikiari opo-rrak ematen dizkio; gauzahorietan guztietan beharden energia kopuru izuga-rria xahutzeari uzten dio,azken finean. Eta, lehenta-suneko lana amaituta, gor-putzak esfortzu horretatikatseden hartzeko, sendatze-ko eta sendotzeko denborahartzen du. Beraz, oporretan “gaixo-

tzen” garenean hobe dugugure buruarekin ez haserre-tzea; horren ordez, emandiezaiogun eskerrak gorpu-tzari, lana aurrera ateratze-ko eman digun laguntzaren-gatik . Ondo merezitakoatsedena irabazi du. •

www.abante.eusOporretan gaixotzea ohiko samarra da, gorputza lasaitzen delako. GAUR8

Oier Gorosabel - @TxikillanaFisioterapeuta eta osteopata

Page 11: mila leiho zabalik - naiz: · haurren artean. NBE ko idazkari nagusiak berak «negargarritzat» ... gaixotasunak ugaritu egin dira, Gobernuak ur-horniketa moztu zuelako eta herritarrek

2016 | martxoa | 19

GAUR8• 10 / 11hutsa

her

ria

Kartzelatik atera ostean Arnaldo Otegik plaza-ratu dituen mezu guztietatik bat bakarra au-keratu beharko balitz, lerroburua idatzi ale-gia, honako hau izan liteke: «Fase honetan,hitz egitea baino, herriari entzutea tokatzenzaigu». Dena barnebiltzen du Belodromoan

ahoskatutako esaldiak: autokritikatik badu, jakina, bainaetorkizuneko bidea ere marrazten du eta garaipenak be-har-beharrezko duen herri sostengua jartzen du ortzi-mugatzat. Herriari entzuteak gauza sinple-sinplea diru-di, baina zinez zaila, oso zaila, zaie alderdi edotaerakundeei. Kontzeptualki, beraiengandik espero zenatoki guztietan eta une oro hitz egitea dela barneratu du-telako, eta entzuteak juxtu kontrakoa eskatzen du: isilta-suna, umiltasuna, enpatia... Eta teknikoki ere, gauza kora-pilotsua delako. Izan ere, nola, nondik, non, noizadierazten da herria deitzen dugun hori?

Honelako trantzetan, taldepolitiko, sindikatu eta gizar-te eragileekin bilera errondaluzea abiatzeko joera izanohi du ezker abertzaleak. Bai-na herria deitzen dugun ho-ri, horietan dago? Eragile ho-riek ordezkatzen al dute?Gero eta zalantzazkoagoa daerantzuna. Adibide ugarieman litezke. Esaterako, sin-dikatuen hemengo eta egun-go aldarrikapen nagusietakobat jai egunetan dendarik ezirekitzearena da, baina horial da benetan herriaren eska-era? Agian ez: batetik, bistan da langabetuek edota langi-le autonomo ugarik lan aukera ikusten dutela irekiera horretan, eta, bestetik, jai egunetan erosketak egin be-har/ahal/nahi dutenak ere badira herritarrak.

Beste adibide bat. Gizonezkoen eta emakumezkoen ar-teko bizi baldintzen berdintasuna lortzeko, hemengo etagaurko arazorik zabalduena kontziliazioarena delakoannago (etxeko egitekoen banaketa, seme-alaben eta aito-na-amonen zaintza, lan ordutegien zoramena, eta abar),baina euskal eragile feministen agendan bestelako alda-rrikapen, lehentasun eta kezkak nabarmentzen dira ho-rren gainetik, askotan herritar horien egunerokoari bate-re eragiten ez diotenak.

Hirugarrena eta azkena. Telebista bidez gure etxe guz-tietan sartzen den errefuxiatuen egoera lazgarria gureherriaren kezka ere badela sumatzen da, honelako lagun-

du-nahi-eta-ezina badabil kalean; eta guztientzako gizaeskubideak aldarrikatzen dituen indar politikoa izanik,EH Bilduren eginbehar eta ikur ere izan beharko litzate-ke. Baina auziak ondoan dituen eragile internazionalis-ten agendan indar handirik ez duen neurrian, baliteke Si-riako errefuxiatuena euskal herritarren arazoa ez delaondorioztatzea.

Azken urteotan harreman bitxia izan dute Sortuk edo-ta EH Bilduk edota kudeatu dituzten erakundeek hainbateragilerekin. Presio estrategia baliatu dute eragileok zen-baitetan, lobby gisa jokatuz eta helburu komunak lortunahi badira tenkatze hori ezinbestekoa dela argudiatuz.Bidezko hautua da, noski. Baina beste norabidean ez dajarrera bera azaldu, ez da ustezko guztion onerako talkahori erabili; aldiz, gaizki ulertutako leialtasunaren izene-an, askotan men egin dute egitura politikoek. Eta ondo-rioz, herriaren agenda aberats eta aberasgarria baino, as-

koz partikular eta murriztaileagoa den eragileen agendabere egin dute. Desoreka hori konpontzeko, funtsezkoada ulertzea hainbat eragile, herriaren ahotsa baino, era-gilea bera osatzen duten pertsonen ahotsa direla gehien-bat. Eta entzun behar zaie, noski, baina horrekin jada he-rriari entzuten ari zaiola pentsatzera iritsi gabe.

Honek guztiak ez du konpontzen hasierako galdera:herriari entzutea bai, baina nola? Ez dirudi errezeta ma-gikorik dagoenik, baina hainbat baliabide berri bai. Jendegehiagori eta ezberdinari aurrez aurre entzun beharko li-tzaioke, nola ez. Belarriak eta begiak zabalago ireki. De-moskopia ere aukera bat da. Teknologia berriek komuni-kazioa asko errazten dute, era positiboan erabiltzendirenean. Zaila da nola egin zehaztea eta zailagoa orain-dik benetan gauzatzea, baina Otegik arrazoi osoa du:egin egin behar da, eta ongi egin, bidezidorrik gabe. •

{ asteari zeharka begira }

Herriari entzutea, hain sinplea baina hain zaila

Arnaldo Otegik zentzu osoz proposatuduen herri agenda osatzeko orduan arriskubat agertzen da: ohiko euskal eragileenagendara murriztea. Ez dira gauza bera,herria ez baita horien mugetan sartzen

hutsa

hutsahutsa

Ramon Sola

Page 12: mila leiho zabalik - naiz: · haurren artean. NBE ko idazkari nagusiak berak «negargarritzat» ... gaixotasunak ugaritu egin dira, Gobernuak ur-horniketa moztu zuelako eta herritarrek

herria

Alboan ditugu, gu-re herrikideaketa auzokideakdira, baita ataribereko bizilagu-nak ere, baina,

oro har, gutxi dakigu ijitoez, eu-ren kulturaz, sustraiez, histo-riaz. Oro har, beren ohituren etausadioen inguruan zabaldutakousteak baizik ez ditugu ezagu-tzen eta maiz uste horiek oke-rrak izan ohi dira. Hori horrela,Kale Dor Kayiko elkarteak lanmardula eta beharrezkoa egitendu eremu askotan, betiere inte-grazioa nahiz elkarbizitza bul-tzatzea helburu. Besteak beste, familiei sostengua eta informa-zioa errazten edota erakundeen-tzat aholkulari lanak egiten ari-tzen da, eta, adibidez, funtsezkolana bete du 80ko hamarkadazgeroztik haur ijitoak hezkuntzasisteman txertatzeko. Hain zu-zen ere, hezkuntzarena da elkar-tearen zutoina, lanean jarrizuen ardura nagusia.Oscar Vizarraga lehendaka-

riordea da elkartearen aurpegiezagunenetako bat, eta berega-na jo du GAUR8k. Bilboko Txur-dinaga auzoko egoitzaren ateakparez pare ireki dizkio bitxike-riak, egiak, gezurrak, ibilbidea-ren nekeak eta pozak azaltzekogertu.

Elkartearen estimazioen ara-bera, Hego Euskal Herrian28.000 inguru ijito bizi diraegun. Zifrek, ordea, ez dute zen-baki ofizialekin bat egiten, era-kundeek ez dituztelako aintzathartzen jatorri portugaldarraduten 3.000 ijito inguru, ezta1.500 ijito euskaldun edo erro-mintxel ezta jatorri errumania-rreko beste 2.000 pertsona. Gai-nera, fluxu migratzaileak osoaldakorrak direnez, bereziki az-

ken urteotan, zenbakiok ez dirazehatzak. Herrialdeka, Nafarroaeta Bizkaia dira ijito gehienenbizileku, 8.000 eta 7.000 per-tsonekin, hurrenez hurren. Az-ken horietatik erdia Bilbo Han-dian bizi dira. Gipuzkoan 3.500daude eta Araban 2.800 inguru.Izatez, nomada izan da ijito

herria, baina zentzu horretan hainbat fantasia hautsi nahiizan ditu Vizarragak. «Ez ginenhona heldu bidaiatzea gustuko

genuelako, ezta gure munduikuskeragatik». Dioenez, etenga-be mugitzearen arrazoia, %70batean, jasan duten jazarpenaizan da. Bidean odol asko isuridutela dio, arrazakeria sufritudutela. Oraindik ere egiten dute. Estatu espainiarrera 1430. ur-

tearen bueltan heldu ziren ijito-ak, gutxi gorabehera. Historia-ren arabera, XI. mendean utzizuten beren herrialdea, egungoIndia eta Pakistan artean koka-tua. Beti ihesean, hamaika he-rrialde zeharkatu zituzten. Men-debalderantz abiatu eta Afrikaiparraldeko bidea hartuz helduziren batzuk Estatu espainiarre-ra, Andaluziatik Europara sar-tuz. Beste batzuek, berriz, jaiote-rritik iparralderantz egin zuten,Turkia zeharkatuz. Azken horiek Kataluniatik eta Euskal Herritikbarna heldu ziren Estatura.«Nomada izateak kondaira as-

ko sortu ditu, Jainkoak basamor-tuan bizitzera kondenatu gin-tuela, aberririk gabe, izenikgabe, madarikatuta… Baina egiahonako da: ia herrialde bakarbatean ere, inon ez esatearren,ez digute lekurik egin». Eta ijito-ek beren inguruan oso sare sen-do eta estua ehuntzen baduteere, neurri batean euren buruababesteko eta defendatzekoegin dutela dio. Globo-arraina-

ren adibidea jartzen du. «Horiizan da bizirauteko modua. Gu-re oinarri etnikoa gure familiada. Ez dugu boterea nahi zurefamilia gobernatzeko, botere za-ti bat nahi dugu gure familiekbiziraun dezaten. Ez dago ijitopolitikaririk edo ijitoen alderdi-rik herrialderen bat gobernatzeahelburu duenik. Ijito bat politi-kan sartzen bada bere herria de-sager ez dadin egiten du. Horrekeraman du hainbat ijito politi-kan sartzera, bereziki EuropaEkialdean», azaldu du.

ErromintxelakEstatu espainiarrean bizi direnijitoek ez dute romani hizkun-tza hitz egiten, kaloa baizik, ja-torrizko romani hizkuntzaren«mintzamen bat», ez baita dia-lektoa. «Gainera, romaniaren ja-torria izan arren, hizkuntza horihitz egiten duen ijito batekin el-kar ulertzerik ez dugu», zehaztudu Vizarragak. Gramatika lati-noa ere badu, baita konkordan-tzian «akats handiak» ere, elka-rrizketatuak berak dioenez.Romania, aldiz, hizkuntza uni-bertsala da, mundu osoko ijito-ek elkar ulertzen dutelako, to-kian tokiko salbuespenekin edoeraginekin. Kaloarekin, berriz,Estatu espainiarreko, Portugal-go, Italia mendebaldeko eta Es-

«Nomada izateak kondaira asko sortu ditu, bainaegia honakoa da: inon ez digute lekurik egin»

OSCARVIZARRAGA

Ijitoen eskubideen defentsan lan egiten

du Kale Dor Kayiko elkarteak. Bertako

lehendakariordea den Oscar Vizarragak

ijitoen historia, usadioak eta herri bezala

dituzten nahiak azaldu dizkio GAUR8ri.

Oihane Larretxea de la Granja

KALE DOR KAYIKO

«LUNGO DROM», IJITOENBIZIMODUA IRUDITAN

Europako gutxien-go handiena daijitoena, eta, aldiberean, baita eze-zagunena ere. Iji-toen eguneroko

bizimodua, beren historia,izan direna eta badirena, etagaraietara egokitzeko trantsi-

zioa nola egin duten jasotzendu datorren apirilaren 10eraarte Donostiako Aiete auzokokultur etxean ikusgai izangoden “Ijitoen bizierak. Lungodrom” erakusketak. Hain zu-zen ere, lungo drom espresio-ak “bide luzea” esan nahi du romaniz.

Argazkiz soilik dago osatutaerakusketa, izan ere, Donos-tiara ekarri dena zabalagoaden “Vidas gitanas” erakuske-taren zati txiki bat baino ezda. Jatorrizko erakusketak,objektuak, bideoak eta bestehamaika material biltzen dituijitoen unibertsoa ezagutaraz-Joaquin Lopez Bustamante, erakusketaren komisarioa. Jon URBE I ARGAZKI PRESS

Page 13: mila leiho zabalik - naiz: · haurren artean. NBE ko idazkari nagusiak berak «negargarritzat» ... gaixotasunak ugaritu egin dira, Gobernuak ur-horniketa moztu zuelako eta herritarrek

2016 | martxoa | 19

GAUR8• 12 / 13

tatu frantseseko hegoaldeko iji-toak komunikatzen dira elkar.

Euskal Herriko kasua, ordea,benetan berezia da. Izan ere,arrazoi antropologiko, soziolo-giko eta linguistikoak tarteko, beste herrietan izan ez zuen ga-rapena izan zuen romaniak, ez-berdina, erromintxela sortuz.«Bertako herriarekin eta herri-tarrekin izandako kontaktuak

benetako mestizajea ahalbidetuzuen. Euskal Herrian hainbatbaldintza eman ziren ijitoak gusturago senti zitezen. Esta-tuan beste inon ez ziren ema-ten: gutxiengo bat izatearensentimendua, hizkuntza propiobat izatea, kultura bat, euskaldun izateagatik bazterketa jasa-tea, herri bezala biziraun nahizuen herri bateko partaide iza-

tea… Ijitoak ezaugarri horiekinerabat identifikatuta sentitu zi-ren. Pentsa, euskararen eta erro-mintxelaren artean antzekota-sun handiak daude, hainbeste,testuingurutik ateratzen badirazaila dela zehaztea zein hizkun-tza den bietatik. Bada, horrekguztiak ekarri zuen ijito euskal-dunak sortzea; hitz egiten zutenhizkuntzak berak bezala, erro-

mintxela izena hartu zuten»,nabarmendu du Vizarragak.

Antza, Europa iparraldetikheldutako ijitoen ondorengoekdira erromintxelak, eta, KaleDor Kayiko elkarteko kidearenarabera, «fisikoki euskaldunenantza dute, begi eta ile argiak di-tuzte». Euskaldunek lurrarekin eta baserriarekin zuten loturakere izan zuen eraginik ijitoen-

gan. «Eskulan beharrak, kinkilakonpontzaile edo lurra lantzekotresnen egile bezala aritzeko au-kerak… ijitoak bertan oso ondosentitzea ahalbidetu zuten, bizi-modua aldatzeraino: nomadaizatetik sedentario izatera pasaziren. Ez da kasualitatea erro-mintxela familia ezagunenekindustria txatartegiak izatea; txatarra erosten dute ondorenbirziklatzeko».

Elkarbizitzaren beste adibidebat: «Ijitoena gizarte patriarkaladen bitartean, erromintxelenamatriarkala da, Euskal Herrikoabezala. Oso talde interesgarriada. Esango nuke bakarra dela be-re gizarte egituraren zati batutzi duena erreferentziatzatduen kulturarenetik hartzeko.Euskal ijitoek beren balore ze-rrenda aldatu dute euskal kultu-rara egokitzeko, baina horrek,aitzitik, ez die ijito identitateangalerarik ekarri –baieztatu du–.Hitz gutxitan esateko, erromin-txela elkarbizitzaren adibiderikonena da, mestizaje hutsa; ezdago inposizio edo jazarpenik,giza sinbiosia, linguistikoa etasoziologikoa baino ez dago, mo-du naturalean sortutakoa».

Etxeberria, Etxebarria, Etxe-pare, Vega eta Berrio dira erro-mintxela familietako abizenarruntenetako batzuk. Lea-Arti-bai inguruan asko daude, baitaLapurdin, Zuberoan eta Nafarro-an ere. Lehen erromintxela La-

teko. Batean zein bestean, Joa-quin Lopez Bustamente da ko-misarioa. Bere hitzetan, «barru-tik» egindako erakusketa da,alegia, ijitoen etxeetatik, egu-nerokotasunetik, intimitatetikazaldutakoa. Ijitoek beren ar-gazki pertsonalak eskaini dituz-te, baina badira tartean beneta-ko altxorra diren bestelakoirudiak ere. Adibidez, Nafarroa-ko Unibertsitateak utzitako Ro-bert P. Napper argazkilariaren1862ko irudia. Estatu espainia-rrean egindako ijitoen argazkizaharrena da, Andaluziako le-

kuren batean hartua. Ikertu etabilatu den arren ez da irudi za-harragorik topatu.

«Erakusketak gure kultura Es-tatuko kulturen parte bezalaaurkezten du, hala delako.Leihoak ispiluengatik aldatunahi ditugu. Ezezaguna da gurekultura, eta estimu handirik ereez du gainera», uste du Lope-zek. Euskal ijitoaren identitateaeraikitzen ari dela goraipatzendu, eta poztu egiten da. Horre-gatik aipatzen du Euskal He-rrian ez direla 28.000 ijito bizi,baizik-eta 28.000 euskal herri-

tar ijitoak direla. «Aberastasunkulturala da hori, sentimenduidentitarioa indartu egiten da,ez du kentzen, erantsi baizik».

Erakusketa Donostiatik besteleku batzuetara joango da, bai-na nahiko luke Euskal Herrikoareto handi batek dokumentueta elementu guztiak biltzen di-

tuen “Vida gitanas” erakusketa hartuko balu. Horretarako inte-resa lukeenak Ijito KulturarenInstitutuarekin edo Acción Cul-tural Española elkartearekin ja-rri beharko luke harremanetan.

Ijitoen bizimodua ijitoek eu-rek kontatzearen garrantzia go-raipatu eta taburik gabe egin

dela azpimarratu du, gai jakiniksaihestu gabe: hezkuntza, fami-liaren pisua, ezkontzak, fla-menkoan izandako eragina…«Erakusketak jazarpena islatuarren, etorkizunari begira mezupositiboa helarazi nahi izan du-gu, biktimismorik gabe».

IJITOEN EGUNA, APIRILAREN 8A

Apirilaren 8an Ijito HerriarenNazioarteko Eguna ospatzen da.1971ko apirilaren 8an egin zenLondresen ijitoen lehen kon-gresua eta, besteak beste, han-txe erabaki zen banderaren di-

Erakusketa «barrutik» egina dago, ijitoenetxeetatik, intimitatetik. Askok argazkipertsonalak utzi dituzte beren bizimoduaeta egunerokotasuna ezagutarazteko

Argazkia: Marisol RAMIREZ | ARGAZKI PRESS

Page 14: mila leiho zabalik - naiz: · haurren artean. NBE ko idazkari nagusiak berak «negargarritzat» ... gaixotasunak ugaritu egin dira, Gobernuak ur-horniketa moztu zuelako eta herritarrek

herria

sarte-Orian kokatzen du elkarte-ak ikertutako artxiboak oinarri.Etxebarria zen bere abizena.

Erromintxelen historia jasoeta dokumentatzeko, 1995eanKale Dor Kayiko elkarteak iker-keta soziolinguistikoa abiatuzuen Euskaltzaindia eta EuskalHerriko Unibertsitateko EuskaraDepartamentuaren eskutik, bai-na hitzarmenak urtebete iraunzuen eta ondoren heldu zirenarduradunek ez zuten soka har-tatik tira nahi izan. Hala, zori-txarrez, baliabide ekonomikorikez izatea argudio, ikerketa ezzen amaitu. Batzuen «interesfalta» ere aipatu du Vizarragak.Hori gertatzea «ulergaitza» delauste du, horregatik, elkarrizketahonen bidez erakundeei deia lu-zatu nahi die, inplika daitezen.«Ikertzen hastean hilda zegoenhizkuntza topatuko genuela us-te genuen, eta oso oker ginen!»,dio. Gaur egun belaunaldi zaha-rrenek soilik hitz egiten dute,gazteek euskara ikasten dutenneurrian erromintxela alde ba-tera uzten baitute. Horregatikikerketa berandu baino lehenitxi behar dela uste du.

Hezkuntza sisteman txertatuIjitoen bizimoduan aldaketa na-gusi bat eman bada, hezkuntzaneman da, alegia, hezkuntza sis-teman txertatzean. Vizarragakguztiaren oinarria hezkuntzadela uste du, eta horixe izan zen

elkartearen aurreneko helbu-rua, eta garrantzitsuena. «Hau-rrak ez genituen eskolara era-maten, hasteko ez genekielakoeskola guretzat ere bazenik. Ijitokomunitatea gizartearen aldebatean egon da; gure burua baz-tertzeaz gain, baztertu ere egingaituzte. Horri, bizilekua maizaldatu izana eransten zaio».

Benetako aldaketa 80ko ha-markadan jazo zen, baina EAEnlurralde bakoitzak prozesu era-bat ezberdina izan du ijito nes-ka-mutikoak hezkuntza siste-man txertatzerako orduan.Bizkaian, Adarra maisu-maistrataldeak azaldu zuen egoeragatikkezka, eta bete-betean inplikatuzen. Ijito haurrei ulergarriakizango zitzaizkien eskola mate-rialak egokitzen hasi ziren. «As-ko ez ziren eskolara joaten, etajoaten zirenen artean askokikasketak utzi egiten zituzten.Egoera oso prekarioa zen. Be-raien arreta bereganatuko zuenmateriala sortzea zen gakoetakobat, beren errealitatera egokitu-ta», oroitu du Vizarragak. Elkar-lana bi norabidetan eman zen,maisu-maistrek ijito komunita-tean erreferentzia ziren pertso-nen laguntza jaso zutelako.

80ko hamarkada amaieran,Adarratik eskaera zehatz batzukluzatu zitzaizkion Lakuari. Adi-bidez, protokolo bat diseinatzea.«Horrek fruitua eman zuen eta1989an Lakuako Hezkuntza Sai-

“«Euskal ijito edo

erromintxelek oso

talde interesgarria

osatzen dute. Beren

balore zerrenda

aldatu zuten

bertako kultura eta

usadioetara

egokitzeko. Modu

naturalean

sortutako

mestizajea izan zen,

ez inposizioa» Argazkia: Marisol RAMIREZ | ARGAZKI PRESS

seinua: goian urdina, «zeruabaita ijitoen teilatua»; beheanberdea, lurra irudikatzeko; etaerdian gurdi baten gurpil han-dia, «bizitza nomada irudika-tzeko». Gurdiaren kolore go-rriak bidean isuritako odolagogoratzen du.

Donostian harrera egingozaie udaletxean ijito elkarteeieta Nautikoan Ibaiaren Zere-monia irudikatuko da. Aurre-tik, apirilaren 6an, emakumeijitoei buruzko mahai inguruaegingo da Aieten bertan.

Page 15: mila leiho zabalik - naiz: · haurren artean. NBE ko idazkari nagusiak berak «negargarritzat» ... gaixotasunak ugaritu egin dira, Gobernuak ur-horniketa moztu zuelako eta herritarrek

2016 | martxoa | 19

GAUR8• 14 / 15

la eta Bizkaiko Aldundiko Ongi-zate Saila elkarrekin eseri ziren.Ondoren, Kale Dor Kayiko eratugenuenoi deitu gintuzten. Ab-sentismoaren aurkako protoko-loa Adingabeen Fiskaltzara ereigorri zen eta udal askok ere si-natu zuten, Eudel elkartearenbidez. 90ean zazpi talde sortuziren, besteak beste, Bizkaiko fa-miliekin lan egiteko, informa-zioa eta baliabideak eskaintze-ko». Garapena handia izan da,eta denbora laburrean gainera.«Horregatik, gaur egun umeeneskubideez eta helduen erantzu-kizunez hitz egiten dugu».Araban eskolaratze prozesua

Gao Lacho Drom elkartearen es-kutik eman zen, eta Elizarenetik,boluntarioen bidez. Tio Bartolok egindako lana goraipatu du Vi-zarragak, Caritasekin zuen ha-rremana gogora ekarriz eginda-ko bidea ulertarazteko.Gipuzkoan egoerak ez zuen

zerikusirik ez Bizkaikoarekin ez-ta Arabakoarekin ere. Batetik,ijitoen dispertsio handia ema-ten zen, eta horrek ijitoak zen-tro jakin batzuetan ez pilatzeaeragiten zuen. Ondorioz, lehenbegirada batean behintzat, era-kundeentzat ez zegoen arazorik.Eta hortxe dago koska. Vizarra-garen arabera, «erakundeek eu-rentzat egoera bat arazo bilaka-tzean bakarrik ematen dutekonpontzeko urratsa, ez lehena-go. Inoiz ez dute pentsatzen, be-

raiek, erakunde bezala, arazo otediren hiritarrentzat edo ez». Ho-rri erantsi behar zaio Donostia-ko Errekalde auzoan, Añorgan,ijitoen hezkuntza maila «ijito ezziren haurren mailan jartzekozentroa» zegoela. Eta hori, azke-nean, ghetto bilakatu zen. «Gureardura horrekin amaitzea zen,haurrak hezkuntza sistemaarruntean sar zitezen. Bitarteko-ak sortu eta zerbitzuak koordi-natu beharra zegoen. Zorionez, 97an edo 98an itxi zituen ateakeskola hark».Guztietan Bizkaikoa izan da

sistema eraginkorrena, batez

ere lantalde zehatzak sortu zire-lako, azpiegitura eta bitartekoakeskainiz bai erakundeetatik bai-ta ijito komunitatetik ere, dina-mika oso bat sortu arte. Gauregun neska-mutiko ijitoen esko-laratze tasa ia %100ekoa da, bai-na absentismoan oraindik askodago egiteko.

«Familia», gizarte txiki batIjito herria hobeto ulertzeko be-ren usadioak aipatu behar diraezinbestean, baita “familia”, be-ren “mini-gizartea”, egituratze-ko duten modua ere. Vizarraga-ren hitzetan, ijitoarena gizarte

patriarkala, piramidala eta pa-trilineala da. «Patriarkala da gi-zonak duen paperagatik, bainahorrek ez du esan nahi emaku-meak ardurak ez dituenik. Etxe-ko erabaki asko biek batera har-tzen dituzte, eta badaudeemakumeak soilik erabakitzendituen gauzak, baina gizonak‘kanpo harremanetarako minis-troaren’ papera egiten du nola-bait: erabakien ardura daramaeta etxetik kanpo ikusten denaurpegia berea da». Adina sexuabaina baliotsuagoa dela ere erantsi du; hala, boterea zaha-rrenetik gazteenera erabiltzen

da. «Horregatik, gerta daitekefamilia batean adineko gizonikez egotea eta emakume heldubatek hartzea familiaren ardurahurrengo belaunaldiko gizona-rekiko dagoen adin tartea han-dia delako. Gizonezko hori urte-ak betetzen dituen neurrian joango da rolak hartzen».Piramidaltasunari dagokio-

nez, belaunaldi edo mailatansailkatzen dira pertsonak. Oina-rrian, haurrak. Ondoren, nera-beak, gazteak, ezkonduak etahelduak. Helduei, tío eta tía dei-tzen zaie, letra txikiz, eta ez duesan nahi denen izeba-osaba di-renik, estatusa adierazteko balioduen hitza da. Azken maila ezda erpin bat, piramideak puntafaltako balu bezala, ez duelakopertsona bakarrak osatzen. Ber-tan daudenak TÍO eta TÍA dira,letra nagusiz. Vizarragak argitunahi du ez dietela patriarca dei-tzen. Gizon zein emakumeakheltzen dira azken urratsera, etaez dira adinekoak izan beharezinbestean, baizik ume izan di-renetik «ijito legea» aintzat har-tuta ibilbide eredugarria izanduten pertsonak. «Ezin du edo-nork azken urratsera heldu. «Ba-dira 50 urterekin TÍO direnaketa 70ekin tío direnak».Neurria hartzearren, “familia”

txiki batek 200 kide ditu, 300eta 400 bitartean ertaina da.Euskal Herrian dagoen ijito ko-purua kontuan hartuta, familia

Argazkia: Luis JAUREGIALTZO | ARGAZKI PRESS

Ezker-eskuin, ijito kokalekubat Sevillako abere ferian1920ko hamarkadan, aita batalaba eskutan, Manolo de laMaria flamenko kantaria(Alcala de Guadaira, 1963),eta neskato talde baterromeria batean. Sevillako Udal Fototeka-Isabel

MUÑOZ-David GEORGE-Donostia

Kultura

Page 16: mila leiho zabalik - naiz: · haurren artean. NBE ko idazkari nagusiak berak «negargarritzat» ... gaixotasunak ugaritu egin dira, Gobernuak ur-horniketa moztu zuelako eta herritarrek

Erromintxelazhainbat hitz

herria

gutxi direla aipatzen du. «Fami-lia bakoitza gizarte txiki bat be-zala gara. Eta nola zehazten dugizarte batek zer egin daitekeeneta zer ez? Eta zer egin beharden arauak betetzen ez direne-an? Horretarako botere legegi-lea, betearazlea eta judiziala di-tugu. Elkarbizitza familienartean nahitaez eman behar de-nez, ‘ijito legea’ da familiak sis-teman egituratzen gaituena».Eremu geografiko bera parteka-tzen dutenek bete behar dituztefamilietako TÍO eta TÍA direnekidatzitako arauok. Aldiz, bi fa-miliaren artean elkarbizitza ara-zoak daudenean, hirugarren batsartzen da jokoan, neutrala de-na, alegia, auzian zerikusirik ezduena, eta kriss (“legea” roma-niz) delakoa antolatzen du. Ki-deok arazoa izan duten bi fami-liek derrigorrez bete beharreko arau berriak onartuko dituzte«eta bakoitza arduratuko da be-re etxean arauok ezartzeaz.Kriss-a krisi egoeretan soilik sor-tzen da. Bere lana egitean dese-gin egiten da», dio Vizarragak.Ijito populazioa gaztea da. Iji-

toen %50ak 25 urte baino gu-txiago ditu eta horietatik %40k16 urte baino gutxiago. 18 eta 20urte inguru dituztenean ezkon-tzeak eragina du, jakina (batezbesteko adina 14 urtekoa zenorain urte batzuk). Hortik aurre-ra daude baimenduta harremansexualak, ez lehenago, eta seme-

alabak goiz izaten dituzte. Di-bortzioarena oso kontzeptu be-rria dela dio elkarrizketatuak,baina kasu batzuetan ematendela zehazten du. «Inoiz ez nor-tasunak bateragarriak ez direlaargudiatzen bada», adibidez,baina bai, eta berehalakoan, se-narraren edo emaztearen alde-tik adulterioa eman bada. Tratutxarren kasuan «lehen aukera»ez dela dio, «baina egoera erre-pikatzen bada dibortzioa adostudaitekeela» gehitu du.Ezkontza eguna heltzen dene-

an emakumeari “zapiaren pro-ba” egiten zaio, birjina den edoez jakiteko. Ohitura hori halamantentzen dute gaur egun, etaetorkizunean izan lezakeen ga-rapenaz dio «hogeita hamar ur-te barru proba ginekologiko batizango dela akaso», baina edo-zein kasutan iritzi du «garenguztia proba horretan» dagoela.

Mitoak gezurtatzenBehin egia diren ohiturak azal-duta, ijitoen inguruko gezur etamitoez mintzo da Vizarraga. Iji-to emakumeek ijito ez direnemakumeek lortu duten berdin-tasun maila bera ez dutela onar-tzen du, baina nabarmendu dupixkanaka horretan ere urratsakematen ari direla, eta, adibidez,gizonezkoek etxean gehiago la-guntzen dutela egun. «Utz gai-tzatela gure erritmora gara-tzen», eskatu du.

Arrazakeria sufritu dute his-torian zehar ijitoek eta egun eresufritzen dute; «asko», dio. Etahortxe aipatu ditu Vizarragaketxebizitza bat alokatu ahal iza-teko dituzten arazoak –«jabeakijitoa zarela ikusten badu ez di-zu alokatzen»– edo lanpostu bateskuratzeko jartzen zaizkien tra-bak –«nahiz eta ondo prestatutaegon, beti hartuko dute lehena-go ijitoa ez den norbait»–. «Jen-deak daturik gabe hitz egitendu, badiote etxebizitzak ematendizkigutela, eta ez da egia. Erra-za da mina egitea, eta zaila or-dea informazioak gezurtatu etagure ohorea garbitzea. Mesfi-dantza handia dago gurekikoeta horrek zaildu egiten dizkiguhainbat oinarrizko eskubide.Desilusioa eta frustrazioa eragi-ten du horrek komunitatean».Hainbat jarrera sozial desego-

ki egozten zaizkiela ere salatudu: «Elikadura txarra, delin-kuentzia, higiene falta, segurta-sun eza… aipatzen dira, bainaesan diezadatela ghetto bateanbizi eta ijito ez den nork ez di-tuen arazo hauek. Arazoak ber-berak dira. Kanpotik begiratueta herri jakin bati egozten zaiz-kion jarrerak ez dira herri horre-nak, berezkoak, baizik-eta egoe-ra baten ondorioz sortutakoak.Egoera horiek ekartzen dituztensorburuen aurka borrokatu be-har dugu, horri guztiari irtenbi-dea emateko».

«Familia bakoitza

gizarte txiki bat da,

eta, elkarbizitza

nahitaez eman

behar denez, ‘ijito

legea’ dugu familiak

sisteman

egituratzeko. Bi

familiaren artean

arazorik ematen

bada,

hirugarren batek,

‘neutroa’ denak,

konpontzen du

egoera»

Ama . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Batia

Aita . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Batoa

Neskatila . . . . . . . . . . . . . . . . .Elakria

Mutikoa . . . . . . . . . . . . . . . . . .Txaua

Etxeko andrea . . . .Kereko egaxia

Etxeko gizona . . .Kereko egaxoa

Ni . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Aimenge

Etxea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Kerea

Denda . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Mertxa

Begia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Ankaia

Eskua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Basta

Hanka . . . . . . . . . . . . . . . . . .Pindrua

Burua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Keroa

Katua . . . . . . . . . . . . . . . . . .Txitxaia

Txakurra/Polizia . . . . . . . .Txukela

Ogia . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Mandroa

Sagarra . . . . . . . . . . . . . . . . .Pabana

Ura . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Pañia

Esnea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Zuta

Ardoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Mola

Kaka . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Fula

Izena . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Txipa

Handia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Baroa

Txikia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Txinoa

Polita . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Pukerra

Ona . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Latxoa

Lan egin . . . . . . . . . . . . . . . .Kurratu

Eskatu . . . . . . . . . . . . . . . . .Mangatu

Maitatu . . . . . . . . . . . . . . . . .Kamatu

Edan . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Piautu

Joan . . . . . . . . . . . . . . . . . .Najel egin

Jakin . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Txanatu

Lapurtu . . . . . . . . . . . . . . . . .Txoratu

Lo egin . . . . . . . . . . . . . . . . . .Zuautu

Ikusi . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Dikelatu

Egin . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .Keautu

Hartu zintudan . . .Letu zindudan

Ibiltzen zen . . . . .Tetxalitzen zen

Page 17: mila leiho zabalik - naiz: · haurren artean. NBE ko idazkari nagusiak berak «negargarritzat» ... gaixotasunak ugaritu egin dira, Gobernuak ur-horniketa moztu zuelako eta herritarrek

«ABSENTISMO ZIFRAK LARRIAK DIRA: EREDUA ALDATU BEHARRA DAGO»Kale Dor Kayiko elkarteko kideentzat bezalaxe, hezkuntza «guztiaren muinada» Nafarroako Gaz Kalo elkartekoRicardo Hernandezentzat ere. Haurrakhezkuntza sisteman nola txertatu zirenazaldu baino, arreta beste puntu bateanjarri du: gazte ijitoek ikasketak uztekoduten joeran. 2013an Ijito Idazkaritzaketa Unicefek egin zuten txosten batenarabera, %60k ez dute BigarrenHezkuntza bukatzen; beste ikerketabatzuek %80az hitz egiten dute. «Egoeraoso larria da edozein kasutan», dio.Beste datu deigarri bat ere badago:

neskek gradu ertain bat edo goi mailakoikasketak egiten dituztenean mutilekbaina emaitza hobeekin egiten dute.«Neskek proportzio handiagoan uztendituzte ikasketak, baina jarraitzeaerabakitzen dutenen errendimenduaedo ikasketa arrakasta handiagoa da».Hernandezen iritziz, ikasle batek

sistema uzten duenerako sistemaklehenago utzi du ikaslea. Familienarduraz hausnartu eta jokatzen dutenpaperaz eztabaidatu behar dela onartuarren, sistemak berak ondofuntzionatzen ez dutela uste du. LehenHezkuntzan hasten da arazoa, bereesanetan. Izan ere, ijitoak ez diren haurasko 0 eta 3 urte artean hasten dira eskolara joaten, hau da, boluntarioadenean. Bestalde, ijitoak 3 urterekinhasten dira, alegia, «derrigorrezkoadenean, ez lehenago». «Hortxe badago

ezberdintasun bat bi taldeen artean.Guraso ijitoek bat-batean sistemarenbarruan ikusten dute beren burua, etagehienek ez dituzte Lehen Hezkuntzakohaur bati laguntzeko gaitasunak.Pixkanaka umea atzean gelditzen joatenda. Zer esanik ez Lehen HezkuntzatikBigarren Hezkuntzara igarotzendirenean…».Ikasketak zailtasunekin jarraitzen

dituzten ikasleekin egiten den moduan,sistema arrunta utzi eta eskola berezietara bideratzen dituzte,errefortzuak eman… Hernandezekdioenez «maximoen pedagogia» eginbehar da ikasle hauekin, ez«minimoena». «Ez da nahikoa klaserajoatea, zaratarik ez ateratzea, eta etxekolanak egitea. Ume horrek etxean ez dulaguntzarik, gehienetan ardura nagusiakelikadura eta argia izaten dira, etasistema dagoen bezala egondairakasleek ezin dute banan-banan, modupertsonalizatuan inplikatu». Estatu espainiarrak onartutako Ijito

Biztanleria Gizartean Integratzeko 2012-2020 Planaren arabera, Hezkuntzan,Enpleguan, Osasunean eta Etxebizitzaneragitea da garrantzitsuena etaezinbestekoa. Europar Batasuneko kidediren estatuek beren estrategiakdiseinatu behar dituzte, eta Madrilekegin du, baina lan handia dago egiteko.Emakumea eta Gazteria arloak ereaintzat hartu beharrekoak dira.

Hitz gutxitan, Gaz Kalorentzataurrerapausoa litzateke ijito kulturaaintzat hartuko lukeen hezkuntzasistema garatzea, beren historialiburuetan jasotzea, babestea, sustatzea.«Nafarroara 1435eko apirilaren 27anheldu ginen, eta, hala ere, oraindikezezagunak gara», dio penaz.Ezagutzen den apurra, Hernandezek

dioenez, eta hala salatzen du,estereotipoen bidez jasotakoa da.«Usteek, aurreiritziek XV. mendetikjarraitzen gaituzte, eta denboranmantentzen dira, XXI. mendean egonarren. Hezkuntza, hezkuntza etahezkuntza baliatu behar da ereduairaultzeko». Adibide gisa Gaztela etaLeon jarri du, proposatu egingo duelakoijitoen kultura eskola curriculumean

txertatzea. «Zergatik ez halako zerbaitEuskadin eta Nafarroan?», proposatu du.«Errekonozimenduak, gu ezagutzeak,interesa azaltzeak gure herriarenautoestimua indartzen lagunduko luke,zalantzarik ez dut. Ijitoak beti egongogara harro ijitoak izateaz. Eta liburuetanazaldu nahi dugu, ez telebistako showjakin batzuetan, edo beste motabatzuetako kroniketan. Gizartean partehartu nahi dugu, gizartearen parte izan,gure historia gurea izateaz gain denonaere badelako». Azken baieztapen horrek baditu izen-

abizenak. Tio Javier Etxeberria ElTxuntxunero eta Agustin CastellonSabicas ijito nafarrak. Lehenak txistuajotzen zuen; bigarrena mundu mailanerreferente izan zen gitarra jotzen.

2016 | martxoa | 19

GAUR8• 16 / 17

Argazkia: Luis JAUREGIALTZO | ARGAZKI PRESS

Ezker-eskuin, ile-apaintzaile izatekoikasten ari diren hainbat neskagazte, Donostiako erakusketarenirudi bat, abere tratulari bat azoka batean, Carmen Amaya «Los Tarantos» pelikula filmatzen(1962) eta garai bateko Casa Antunez auzoko bizilagunak (Bartzelona, 1960). Jesus SALINAS - Jon URBE I ARGAZKI PRESS -

Donostia Kultura - Filmoteca Española -

Jacques LÉONARD

Page 18: mila leiho zabalik - naiz: · haurren artean. NBE ko idazkari nagusiak berak «negargarritzat» ... gaixotasunak ugaritu egin dira, Gobernuak ur-horniketa moztu zuelako eta herritarrek

herria

riek guztiak azaleratzen ditudokumentalak.

HIPOTEKA ESKE

Izan eraikuntzako langile, zerbi-tzari, garbitzaile, arotz edo denadelakoa, guztiek jaso zutenetxebizitza berri batean sartze-ko beharrezkoa zuten hipoteka.Egoera ekonomiko jakin bateanjaso zuten, eta berau itzultzekobaldintza jakin batzuk zituzten.Baina hasiera-hasieratik ageridira irregulartasunak.Adibidez, Sirleyk azaltzen du

hipoteka sinatzera joan zenegun berean diru gehiago eskai-ni ziotela, baina ez zuela onartu.Jesusek, aldiz, azaltzen du bal-dintzen berri eman ziotenean ez

zituela esandako guztiak ongiulertu, baina notarioak ez ziz-kiola berriz azaldu, «atzetik bes-te familia bat baitzuen hipotekaberri bat sinatzeko zain». Alorjudizialean lanean dihardute-nek, baina –PAHren aholkulari-tza dute–, zalantzan jartzen dutebankuen jokabidea, bezeroakengainatzera dedikatzen zirelaadieraziz.

LEHENENGO ARAZOAK

Iritsi zen unea, arrazoi ezberdi-nen ondorioz, hipotekak ordain-tzeko arazoak agertu zirenekoa.Egoeraren aurrean, modu bere-an erantzun zuten guztiek: ban-kuarengana jo eta aterabiderenbat eskatu zuten. Mariak azal-tzen du bankura jotzen zueneanbertako langileek ez ziotela ka-surik egiten: «Alde batetik bes-tera ibiltzen ziren, niri inolako kasurik egin gabe. Bertatik ne-garrez irtetea nahi zuten». Da-nik, bestalde, adierazten du ban-kuan eman zioten soluziobakarra gehiago zorpetzea izanzela: «Zorra leuntzen lagundubeharrean gehiago gizendu nahiizan zuten».Marcosi jazotakoa oso adieraz-

garria suerta daiteke. 25.000 eu-roko zorrarekin geratu zen, etabankuak honako proposamena

Umeak, etxetikbotako gaituz-te eta ez daki-gu nora joangogaren». Jesusda bera, “Bel-

durra etxegabetzen” dokumen-taleko protagonistetako bat.Izan zitekeen, baina, Marcos,edo Ana, edo Maria, edo Dani,edo Sirley... Guztien arazoa be-ra baita, kasu bakoitzaren par-tikulartasunak aintzat hartuzbetiere. Hori da Txus San Vicente eta

Sergio Eliaren artean osatu du-ten lanetik atera daitekeen ira-kaspen nagusia: partikularta-sunak partikulartasun, arazoberaren aurrean aurkitzen diraetxegabetze arriskuan daudenpertsona guztiak. Horregatik,eta beste irakaspen bat mahai-gaineratuz, askoz errazago egi-ten zaio aurre etxegabetze ego-era bat i modu kolektiboanarituz gero, norbera bere ban-kuarekin borrokan sartuz gerobaino. Eta kolektiboki aritzekozer hobeto Hipotekak KalteEginikoen Plataformaren (PAH)atea jotzea baino. Egoera ho-

Facebook sare sozialean dutenorrialdearen bitartez ematendute dokumentalarenemanaldien berri. GAUR8

«BELDURRA ETXEGABETZEN»Etxegabetzeen aurka, bakarka baino,kolektiboki gehiago egin daitekeelako

Aimar Etxeberria Korta

Etxegabetzeen drama azalerarazten du Txus San Vicenteeta Sergio Eliak egindako «Beldurra etxegabetzen»dokumentalak. Arazoa lehen pertsonan bizi izan dutenentestigantzak biltzen ditu, eta amorrutik esperantzarakobidea egiten du; PAHplataformak aipatu egoeran daudenkaltetuak bideratzen dituen esperantzara, hain zuzen.

JENDARTEA / b

Page 19: mila leiho zabalik - naiz: · haurren artean. NBE ko idazkari nagusiak berak «negargarritzat» ... gaixotasunak ugaritu egin dira, Gobernuak ur-horniketa moztu zuelako eta herritarrek

2016 | martxoa | 19

GAUR8• 18 / 19

TXUS SAN VICENTEDOKUMENTALAREN EGILEA

egin zion: hamabi urtera hilean630 euro ordaintzea. Horrek25.000 euro ez, 90.000 ordain-tzea esan nahi zuen. «Ni engai-natzen ari ziren!», salatu du.

NORBANAKOTIK KOLEKTIBORA

Erruduntasun sentimendu bate-kin jotzen dute kaltetu guztiekplataformara. Sentitzen duteeurak direla bizitzen ari direnegoeraren erantzule nagusiak,bankuek eurekin jokatu dutelaahaztuta. Horretarako balio duplataformara jotzeak, kontzien-tzia berreskuratzen laguntzenduelako. Horrez gain, garbi era-kusten du dokumentalak esku-bide urraketa sistematiko bati,modu globalean garatzen denbati, hobe dela kolektiboki eran-tzutea, indar gehiago duela ko-lektiboak norbanakoak baino.

«Asko kostatzen da biluztea,norberaren egia hori kontatzea»,dio Sirleyk. «Asanbladek duinta-suna itzultzen dizute», gainera-tzen du Danik. Asanbladek eskai-niriko elkartasun horri etanorberak bizi duen egoeratikateratzeko egiten duen indarrariesker lor dezakete etxegabetzearriskuan aurkitzen direnek ara-zoa gainditzea. Hori, gainera, ba-karrik beharrean modu kolekti-boan eginez gero, askoz hobe.

Sergio Elia eta Txus San Vicente dira“Beldurra etxegabetzen” dokumentalarenegileak. 2015aren hasieran heldu zionelkarrizketa honen protagonistakdokumentala egiteko ideiari, eta urtebetepasatxoan egikaritu du. Lana burutzekoikerketaren eta gidoiaren ardura izan duSan Vicentek; kamera eta irudiarena,berriz, Eliak. Martxoaren 3an egin zutenlehenengo emanaldia, eta apirilaren 5eanizango da hurrengoa, Iruñeko San Jorgeauzoko Civivox zentroan.

Noiz eta nola bururatu zitzaizunetxegabetzeen inguruko dokumentalbat egitea? Baneraman denbora bat etxegabetzeenaurkako plataformetara gerturatzen.Bizitzen ari ginen une historikoa moduegokian islatzen zuten testigantzakentzuten nituen bertan, eta, era berean,ustezko zuzenbide estatu batean ematenziren eraso latzen zuzeneko testigunintzen. Erasoak –etxebizitzaeskubidearena, batez ere–, gainera,sistematikoak zirela ikusten nuen, hots,modu global batean ematen zirela. Hala,momentu historikoaren erretratu bategin nezakeela ikusi nuen.

Zein zen lanaren helburu nagusia?Gertatzen ari zena salatu eta sentitzennuen amorrua konpartitzeaz gain,etxegabetze egoera baten aurreanaurkitzen zen jende horren guztiarenartean esperantza barreiatzea zenlanaren helburu nagusia. Aditzera emannahi nuen badirela moduaketxegabetzeen arazoarekin amaitzeko;bategite eta kontzientziazio lan batenostean egoera horretatik atera daitekeelaerakutsi nahi nuen.

Nola eta zergatik hautatu zenituztendokumentalaren protagonistak eurentestigantzak eman zitzaten?Protagonisten hautatze prozesua modunatural batean eman zen. Aurrez adierazibezala, baneraman denbora batetxegabetzeen aurkako plataformetaragerturatzen. Horrek ahalbidetu zidanondoren dokumentalaren protagonistaizango ziren pertsona batzuk zuzeneanezagutzea, baina baita plataformakokideen partetik hirugarren batzuenesperientziak ezagutzea ere. Hala, etagrabaketekin hasi aurretik, guztien

testigantzak entzun nituen, bakoitzarenkasua ahalik eta sakonen ezagutzekoasmoz.

Gidoia, berriz, aipatu testigantzak jasoahala hasi nintzen irudikatzen. Ikustennuen kasu bakoitza ezberdina izanagatikbazela guztiak lotzen zituen hari bat: lanagaltzea, hipoteka ordaintzeko arazoakizatea, bankuarekin izaniko harremanzailak eta plataformara jotzea.Plataformara iristean euren arazoakolektibizatu eta kontzientzia bat hartzenzuen kaltetuak; erruduntasunsentimenduarekin gerturatzen zenaohartzen zen benetako errua ez zelaberea. Metamorfosi horren ostean arazogehienak konpondu izan dira, bakoitzabere moduan, hori bai.

Grabaketekin hasterako ideia batizango zenuen. Ostean, bete al dirazure aurreikuspenak?Plataformetara gerturatzen denbora batneramanez, nahiko argi neukan zerekinaurkituko nintzen. Baina, hala ere, izanda harritu nauen konturik ere. Horietakobat izan da plataformek jendea hartzekoizan duten gaitasuna, psikologikokihauekin izan duten tratua, hauekahalduntzeko izan duten gaitasuna. Lurjota iristen zen jendea eta, plataformarenbidez, lortzen zuen egoerari bueltaematea. Bestalde, oso gogorra izan daikustea muturreko egoera baten ondorioz

familietan gatazkak sortzen zirela.Senideen artean tentsio handiak sortzendituen egoera da, kaltetuaren egoerapsikologikoan eragin handia duena.

Testigantzak jasotzean, zersentimendu nahastu zaizkizu?Sentimendu asko nahasten dira.Amorrutik abiatuta esperantzara bideanjartzen zara, tristura momentu batzukigarota. Amorrua eragiten dizu, batez ere,kaltetuek bankuen aldetik jaso dutentratua ezagutzen duzunean, bainaesperantza ematen dizu plataformeninguruan sortu den mugimenduakemaitzak ematen dituela ikusteak.

Hasieran jarritako helburuak ba al duislarik lanaren emaitzan?Dokumental bat egiten dudan lehenaldia da. Gainera, oraindik oso freskodaukat dena eta ez naiz gai emaitzabaloratzen hasteko. Hala ere, esandezaket gustura gelditu naizela,dokumentala hasierako ideia harenemaitza dela ikusten baitut. Amorruhori, egoera baten salaketa egite horijasotzen du lanak, baina esperantzarikere badagoela erakusten du. Hala, aldepolitikoa eta humanoa nahiko orekatutageratu zaizkidala uste dut; testigantzakeman nahi nituen, baina egoera honenerantzuleak diren horiek ere seinalatunahi nituen.

«Kasu bakoitza ezberdina da; eskubide urraketa,aldiz, modu sistematikoan ematen da»

Argazkia: Iñigo URIZ | ARGAZKI PRESS

Page 20: mila leiho zabalik - naiz: · haurren artean. NBE ko idazkari nagusiak berak «negargarritzat» ... gaixotasunak ugaritu egin dira, Gobernuak ur-horniketa moztu zuelako eta herritarrek

hutsa

3 BEG

IRADA:

osas

un

a /

hir

iare

n lo

(r)a

ldia

/ ko

mu

nik

azio

a

Kale egiten duenean fun-tzionatzen du arteak, kaleegiten ez duenean dekora-tzeko bakarrik balio du.Hala adierazi zuen XabierGantzarainek orain dela as-

te pare bat, «Hormek diote» egitas-moaren inguruan hitz egiteko Donos-tiako Garoa liburu-dendara gonbidatuzutenean. Itxi berri duten Kalostra arteeskolako zuzendari ohiaren arabera: ar-tea ez da egin nahi izate hutsagatik egi-ten, gizartea aldatzeko baino. Ez da gor-de edo laudatu beharreko zerbait;jendartearen parte den heinean, ezta-baidaren parte izateko sortzen da.Azken hogei urteotan Bolonia hiriko

eraikinetan margotutako muralengatikfamatu egin den Blu artista anonimoak,bide beretik, hirian zehar barreiatutakobere lanak grisez pintatzea erabaki duoraintsu. Izan ere, hark hiriko paretetanegindako margolanak atzo inauguratuzen arte urbanoari buruzko erakusketabatean paratzeko asmoa iragarri zuenegun batzuk lehenago Fabio RoversiMonaco –banketxe bateko administra-zio kontseiluko kide izateaz gain, ArteEderren Akademiako presidente eta Bo-loniako Unibertsitateko errektore ohiere badenak– italiar handi-mandiak. Ka-tedradunari erantzun nahian, Blu kale-artista anonimoak muralak grisez mar-gotzearen arrazoiak zerrendatzerakoandioenez: eraikinak eraisteko arriskuadela eta, margolanak honda ez daite-zen –berari galdetu gabe– hartutakoerabakiaren atzean, Boloniako horme-tan baimenik gabe egindako arte lanakpribatizatu nahia ezkutatzen da soilik,eliteen diru-etekin gosea, ez besterik.Gaurdaino, grafitigileak –eta arte urba-noa oro har– jazarri eta kriminalizatuostean, artelan horiek eraikinetako hor-metatik palazio batean antolatutakoerakusketa batera eramateak agerianuzten duen itxurakeria salatu nahi izandu artegileak horrela. Ez da antzeko zer-bait egiten duen lehen aldia gainera,2014an ere, Berlingo Kreuzberg auzoanurte batzuk lehenago margotutako hor-ma-irudiak ezabatzea erabaki baitzuen,auzoan ematen ari zen gentrifikazioa-ren aurkako bere iritzia publikoki adie-razteko.

Baina hau ez da Berlin, oroitarazi zi-gun badaezpada Denis Itxaso diputa-tu gipuzkoarrak, gobernu aldaketare-kin batera, Kalostra arte eskolaixteko erabakia hartu zutenean. Etaegia da, hau ez da Berlin, agidanez, bai-na hemen ere jakin izan du arteak be-har izan duenean kale egiten. Gogoanhartu, adibidez, Jorge Oteizak Arantza-zuko santutegirako egindako 14 aposto-luek –Txabi Etxebarrieta «seme hila»buru duten horiek– zer-nolako zalapar-ta sortu zuten gurean mende erdi batlehenago. 1954an bertan behera utzi eta1968an berrartu arte, 14 urtean geldirikegon zen baseliza berritzeko proiektua,garaiko boteredunen eta artistaren ar-teko desadostasunak medio. Ez hain aspaldi, astebetez Bizkaiko

golkoan nora ezean ibili ondoren, zen-bait atoiontziren laguntzaz “Modernexpress” izeneko zamaontziak –euskal-dunontzat beren beregi prestatutakoekintza performatibo bat bailitzan– Bil-bon porturatzea lortu zuten azkenean.Itsaso zakarrak eraginda, 3.600 tonakokarga alde batera mugitu eta ontzia be-rriro orekatu ezinda ibili ziren egune-tan zehar, euskaldun balea harrapatzai-leok laguntzeko prest agertu ginen arte.

Euriteek nola –eta artean zamaontziakAfrikatik zekarren egurra modu legale-an edo ilegalean lapurtua izan zen ezgenekiela–, albisteak albiste izateariutzi zion hemen. Taularatze performa-tiboa bikaina izan zen, edozelan ere. Albora kargak jotako itsasontziaren

argazki hark, dena den, Iñigo Aranba-rrik 2011. urtean argitaratutako “Zama-ontzia” nobela ekarri zidan akordura ni-ri. Azkoitiarraren nobela eta hilabeteberanduago kartzelatik atera zen Arnal-do Otegik ezker abertzalearen estrate-gia aldaketa irudikatzeko bere garaianerabilitako transatlantikoaren metafo-ra. Urteetan deslai ibili eta gero, ziabo-ga egin eta –“Modern express”-aren an-tzera– behin porturatu dutelarik,barruan zeraman karga guztia hustu,itsasontzia arteztu eta berriro betetzelanetan diharduen euskal transatlanti-koa irudikatzen nuen erretratu hartannahigabe. Metafora merkeegia izango da agian

garaiotarako, baina, esango nuke, arte-ak bezala politikak ere, kale egiten due-nean funtzionatzen duela ondoen. Os-terantzean, bizi dugun errealitatedekadentea estaltzeko darabilgun deko-ratua baino ez da. •

«Modern Express» izeneko zamaontzia Bilboko portuan. Marisol RAMIREZ | ARGAZKI PRESS

Zamaontzia

Gaizka Amondarain Irakaslea

Page 21: mila leiho zabalik - naiz: · haurren artean. NBE ko idazkari nagusiak berak «negargarritzat» ... gaixotasunak ugaritu egin dira, Gobernuak ur-horniketa moztu zuelako eta herritarrek

2016 | martxoa | 19

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

Arrasateko mugimendu asanblearioa 80ko ha-markadan indartu zen nabarmen. Politika etaespresatzeko beharra borborka zeuden garaie-tan, adierazpide ugari sortu ziren. Erdiguneanzegoen kondeen parke erraldoia, utzita zegoe-na, herriarentzat “hartu” zuten, eta gaztetxe

bihurtzeko eskatutako hiltegi zaharra Udalak biharamune-an eraitsi zuen. Hala “Sindikatuen Etxea” hartu zuten, eta,horren ostean, Gurea zinema aretoa zena okupatu. AGAk(Arrasateko Gazte Asanblada) lan itzela egin zuen eta1989ra bitarteko tartea oso intentsua izan zen konfluen-tzia, ekintza, eztabaida, elkarlan eta polemikatan. Zinemaerraldoiaren paretek denbora gelditu zuten, hain denboragutxian hainbeste gauza pasa ziren... Han batu ziren ha-markada hartako eferbeszentzia, jakin-mina, ilusioa, aska-tasuna, esperimentazioa eta gordintasuna. Sorgina Irratia,kontrainformazio agentziak, punta-puntako punk etahardcore kontzertuak, ehunkahitzaldi, langile borroka, bo-rroka askorekiko atxikimen-dua eta borrokon zabalkun-dea, anarkismoa,autonomoak, poliziaren kon-trako ekimenak... Baina, zori-txarrez, baita heroina ere,eta –hori baino txarragoa– be-rorrenganako dependentziakdakartzan gaitz ugari. Gaitzhoriek min izugarria egin zio-ten gaztetxearen jarraikorta-sunari; eta horri gehitu beharzaio bertako erabiltzailegehienek inongo alderdi poli-tikorekin lerratzeko agertutako nahi ezak zein kontzertuekeragindako bizilagunen kexek alkatetzan zegoen HBrenhaserrea eta boikot aktiboa eragin zuela.Bere ateak itxi egin zituen/zituzten eta halako amets

bat –bere alderdi ilun eta argi guztiekin– berriro gauzatzeaezinezkoa bazen ere, 1991n gazte batzuk eraikin huts baterasartu –justu pare-parean– eta han biltzen hasi ziren, beste-rik gabe. Epe oso laburrean etorri zen eraikina gaztetxebihurtu eta berau herrira zabaltzeko ideia. Belaunaldi berribat zen oharkabean lekukoa hartu zuena; haietako gehie-nak –adin tarte txikiagatik– Gurea zinemako esperientziaezagutu gabeak ziren, eta gutxi batzuk iraganeko esperien-tzia horretan “ikusitakotik” une berri horretan kontzien-tzia hartzen hasitakoak. Hala, beste asanblada bat jarri zenmartxan, aurrekoarekiko jarraikortasun zuzenik ez zuena.Asanbladari izena jartzeko lehiaketa bat antolatzea erabaki

zen eta, bertan irabazle irtendako izena hartuta, gaur egu-nera arte jarraitu duen AGAKO (Arrasateko Gazte Alternati-boen Kofradia Organizatua) jaio zen.Gaztetxe berriak ez zeukan aurreko hamarkadako gor-

dintasun eta borbor bera: gazteria apaldu egin zen apur bateta adierazpideak moteldu. Arlo sozialari eta politikari ga-rrantzia zertxobait kenduta (ezabatu gabe) ekimen kultura-lagoetan sakondu zuen bere ibilbidea, baina betiere zabalikizan zituen bere ateak; esaterako, ezker abertzaleko gazte-riari zein ekimen anarkistei, biei, espazioa eta azpiegiturakeskaini zizkien. Han ere milaka pasarte, 80ko hamarkada-koekin alderatuta hain muturrekoak ez zirenak, baina izanbazirenak, eta herriak gaztetxea bere egiteko inurri lana,gorabeheratsua, gaztetxe guztietan bezala. HB ez zen berauixtera ausartu, ezta EAJ ere, baina luzaroan lokal hori utzibeharraren asmoa izan zen buru gainean. Azkenean, mi-lurteko aldaketarekin, ezker abertzaleak erabilera askotari-

ko eraikin potente bat egin eta bertan gazte asanbladarekinbatera gaztetxea izango zena diseinatu zuen. Urtebetekoepearen ostean, herriko hirugarren gaztetxeak ateak zabal-du zituen eta hor jarraitzen du ordudanik.Izan dira hainbat belaunaldi gaztetxea Udalak “emanda-

koa” izanagatik herritik kanpo enbarazu hori izan dutenak,okupatutakoa izan ezean izena ez balegokio bezala. Bada,herriko hainbat eta hainbat gazteren hamarkadatako lanak“eman” du gaztetxe hori, lortutako onespena alajaina. Eta,bide batez, bigarren gaztetxean sortutako AGAKOk apirile-an 25 urte betetzen baditu, balio dezatela lerro hauek au-rretik egon zen AGAren esperientziari behar duen begiru-nea eskaintzeko. Baten batzuk esperientzia hartakotxarrenarekin gelditzen badira ere, oso-oso aberatsa izanzen eta lan ugari egin zuten. Hortaz, gazteok, eguneroko la-nak egiten du espazio bat gaztetxe: ekin horri! •

{ koadernoa }

Eguneroko lanak ematendu izaera eta izena

Izan dira hainbat belaunaldi gaztetxeaUdalak «emandakoa» izanagatikArrasatetik kanpo enbarazu hori izandutenak, okupatutakoa izan ezeanizena ez balegokio bezala

Iker Barandiaran

hutsa

hutsahutsa

Page 22: mila leiho zabalik - naiz: · haurren artean. NBE ko idazkari nagusiak berak «negargarritzat» ... gaixotasunak ugaritu egin dira, Gobernuak ur-horniketa moztu zuelako eta herritarrek

herritarrak

Nekazaritza ere-muak etenga-be tx ik i tzenar i d i ren ga -r iotan lurr ikgabeko labora-

riak laguntzen ditu Lurzain-diak. Hirurehun hektarea in-

guru dauzka egun, eta, horriesker, 18 etxaldetan 24 nekaza-rik lan egiteko aukera izateaahalbidetzen du. Beste 71 hek-tarea eta hiru laborari gehiagogaineratuko dizkiete kopuruhoriei abiatu berri duten kan-painaren bitartez. Uztailera bi-

tarte 400.000 euro lortu nahidituzte akzio berriak salduz. Lurzaindia 2013an sortu zene-tik 35 hektarea erosi dituzte, bai-na horri lehenago existitzen zenGFAM egituraren jabetzak gehi-tu behar zaizkio. Aldaketa emanzelarik lehenaren higiezinak be-reganatu zituen Lurzaindiak,muga administratiboak gaindi-tuz. Aldaketari esker egiten du-ten lana eraginkor eta ezaguna-goa bihurtu dela nabarmentzendute bertako kideek. Horren is-pilu da aurten egiten ari direnkanpainaren tamaina, inoizegin duten handiena. «Hauabiatzea deliberatu dugu jadabeste batzuk ere baditugulakoateari joka, galdeak ugari dira»,azaldu du Dominique Ameztoyegiturako presidenteak.Hiru urte dira Lurzaindiasortu zenetik eta denbora ho-

Ardi esnea ekoizten duenetxalde bateantransmisioa ahalbidetudu LurzaindiakZuberoan. Lehengoekoizlearen alabak etabere bikotekideakhartuko dute segida,lurra Lurzaindiarialokatuz. Bob EDME

GURE LURRA ZAINTZENLurzaindiak nekazaritza lurrak babestea eta laborarigazteak instalatzea du helburu, gizartearen laguntzarekin

Idoia ERASO

Lurra eta eraikinak erosten ditu Lurzaindiak, ondoren epeluzera eta prezio egokian alokatzeko nekazaritzan edoabeltzaintzan lan egin nahi duten pertsonei. Lurzaindiakoakzioak erosten dituzten herritarren ekarpenari esker lurrariloturiko espekulazioa gelditzea eta eremu beharretandauden laborariei ogibidea eta lan tresna ematea ditu xede.

JENDARTEA / b

Page 23: mila leiho zabalik - naiz: · haurren artean. NBE ko idazkari nagusiak berak «negargarritzat» ... gaixotasunak ugaritu egin dira, Gobernuak ur-horniketa moztu zuelako eta herritarrek

2016 | martxoa | 19

GAUR8• 22 / 23

rretako ibilbidearen eragina gi-zartean sentitzen ari da Amez-toyren iritziz. Egiturak dituenbi xedeetan eman dira gaineraaurrerapausoak: lurraren es-trukturazioan zein laborarieninstalazioa laguntzen. Izenak aditzera ematen due-

naren bidetik lurra zaintzea daLurzaindiaren helburuetako bat.«Jadanik bi laborari instalatu di-tugu, eta orain beste bi etxaldeeskuratuko ditugu, baina horre-taz gain badira saltze batzuk gel-ditu ditugunak», nabarmentzen du Ameztoyk. Nekazaritza lu-rrak saldu nahi direnean, etaeremu mota horri dagokion pre-zioa baino altuagoa denean, Sa-fer egitura publikora jotzen duLurzaindiak. Erakunde publiko-ak beraien eskaera bidezkoa de-la irizten badu, salmenta gelditueta prezioa ezartzen du.

«Laborariak ez direnek erosinahi izaten dituzte lurrak, ba-kantzetan etortzeko, aisialdira-ko... Jende horiek badute diruaeta kario erosten ahal dituzte lu-rrak. Eta gero prezio horiek erre-ferentzia bilakatzen dira», sala-tzen du Ameztoyk. Duela gutxiBidarrain emandako kasu bat ja-rri du adibide. Bost hektarea43.000 eurotan saldu nahi zi-ren, eta, azkenean, 13.000 euro-ko prezioa ezarri zuen Safer egi-tura publikoak. «Hiru urtezhorrelako 25 interbentzio eginditugu, agerian ez den lana da,baina erreferentziazko preziohori ez da goiti joan». Marylise Cachenaut nekazaria

eta Euskal Herriko LaborantzaGanbarako presidenteordea da,eta Lurzandiako kidea ere iza-nik, elkarteak egiten duen lana-ren osotasuna nabarmentzen

du: «Eragina badugu merkatuosoan, eta nahiko genuke labo-rantza mundua horretaz ohardadin. Jendeak ikusten gaitugazte batzuk instalatzen lagun-tzeko tresna bezala, baina gukdenen onerako dela uste dugu,laborari guztien onerako. Lanbiziki inportantea da, baina ezda berehala sentitzen». Nekazaritza eremu gisa klasi-

fikatutako lurretan soilik eragindezakete. Zentzu horretan Ca-chenautek mezu argia helarazinahi du: «Mezu politikoa da,baina erraten dugu politikoek

ere badutela ardura handia, be-raiek hautatzen baitute zer deneraikuntzarako eta zer laboran-tzarako». Ameztoyk honakoagaineratzen du: «Gutxi diraoraindik, baina izan dira biz-pahiru herri gure aldeko mozio-ak onartu dituztenak». Lurrak nekazariak lanean

abiarazteko baliatzen dituzte,baina Lurzaindiaren eskuratzee-kin beste zerbait ere bermatzendute: «lurrok betiko espekula-ziotik ateratzea». Cachenauteknabarmendu bezala, «kontura-tzen gara lurjabe batzuk hasi di-

rela euren lurrak Lurzaindiarisaltzeko aukeraz hausnartzen,eta espero dugu denborarekinez dela soilik saltzeko izanen,baizik eta emateko. Espero duguegun batez jendea helduko zai-gula esanez ez duela segidariketa prest dela lurra emateko».Lurzaindiaren bigarren helbu-

rua lurraren erabilpenarekin be-rarekin dago lotuta, urtero labo-rantzari eskainitako 1 .000hektarea galtzen diren uneotan,espazio horren ziurtatzeko lanegiten baitute. «Laborantzarenlehen funtzioa gizartea elika-tzea da, eta hori ahantzia dugu.Lurra anitzentzat etxea eraiki-tzeko tokia da, aisialdi eremua,bideak egiteko tokia... Ahanztendugu jakiak ekoizteko lurra be-harrezkoa dela», nabarmentzendu Cachenautek. Lurrari ematenzaion erabilpenak gure gizarte-an eta ekonomia ereduan duengarrantzia ere ezin ahaztu: «Ba-dakigu elikagaiak ekoitzi ahaldirela lurrik gabe ere, baina ezda ona, ez da osasuntsua... Lan-tegi handiak dira. Ikusten dugugizarteak nahi duela hobeki eli-katu, gauza onak jan, baina ho-rrek badu prezio bat, lurra behardelako horretarako». Lurzaindiak dituen lurrak Zu-

beroatik Lapurdira hedatzen di-ra, Ipar Euskal Herri osoan bar-na. Kostaldean da hutsuneagehien sentitzen: «Kostaldeangertatzen dena aski usu prezioasobera gora dela da. Zailtasunabada, anitzetan etxe bat badela-ko tartean eta orduan Safer be-rak etxaldeak laborari funtzioagaldu duela erabakitzen baitu.Ezin da ezer egin horrekin». La-purdi mendebaldean baratze-zaintza da gehien garatzen, «ezda toki anitzik behar eta arrasongi da hiritik hurbil».

KANPAINA

Joan den astean aurtengo kan-painaren berri eman zuten, hauda, 400.000 euro bildu nahi di-tuzte Ainharben eta Arüe-Itho-rrotze-Olhaibin erosiko dituztenbi etxaldeak ordaintzeko. Behiesne ekologikoa ekoitzi etatransformatu nahi duen AmilaAbou-Antounen proiektua gara-tzeko 25 hektarea erosiko dituz-te. Bestalde, Johanne Foirien etaAinharben Lurzaindiak erosiko duen Leizeaga etxaldeko larreak eta basoak. Bob EDME

Nekazaritza lurrak higiezinen merkatuarenpresiopetik ateratzen ditu Lurzaindiak. Lurrakproiektu zehatz bati lotuta erosi eta gerora ere laborantzara bideratuko direla bermatzen du

Lurzaindiak inoiz abiatu duen kanpainarikhandiena hasi du martxoaren hasieran:400.000 euro bildu nahi ditu maiatzarenbukaerarako bi etxalde erosi ahal izateko

Page 24: mila leiho zabalik - naiz: · haurren artean. NBE ko idazkari nagusiak berak «negargarritzat» ... gaixotasunak ugaritu egin dira, Gobernuak ur-horniketa moztu zuelako eta herritarrek

herritarrak

«Gure herriaren alde ekin ahal izatekobaliabideak behar ditugu»,nabarmentzen du Lurzaindiako kideaden Isabelle Capdevillek Zuberoan erosinahi dituzten bi lursailak eskuratzekoabiatu duten akziodun berriak biltzekokanpainaren karietara.

Ainharben 46 hektarea dituen etxaldebatean ezarriko dira Johanne Foirien etaEric Herrera. Erosketa horrektransmisioa lagunduko du, izan ere,lehenaren aitak 1980. urtean lur horialokatu zuen artzain gisa instalatzeko,eta orain alabak bere bikotekidearekinhartu nahi du segida.

Foirienen aitak erretreta hartu du etalurraren jabeak saltzeko asmoa agertudu. Artzain lana segurtatzeko 204.000eurotan erosiko du Lurzaindiak etabikoteari alokatu. Foirienekegiturarengana jotzearen zergatiahonela azaltzen du: «Lurraren prezioahandiegia da, ez liguke lanean segitzenutziko. Lurraren kolektibizazioizpirituarengatik ere jo genuenLurzaindiarengana, horri eskeratxikitzen ahal da etxaldea beretamainan eta espekulaziotik kanpo jarri.Guretzat ere bada baliabide bat sistema

kapitalistatik kanpo ezartzeko, ahalkomunen aldeko sistema bat bultzatuz».

Johanne Forienen aita instalatuzenean ondoan dagoen beste etxaldebateko laborari batekin elkarlana abiatuzuen, materiala eta lana partekatuz.2006an ondoko baserria saldu zuenjabeak, eta, garaian, GFAMak (duela hiruurte Lurzaindia bilakatu zenerakundeak) erosi egin zuen. Beraz,orain Lurzaindiak bigarren etxaldea ereerosita, «bi etxaldeok elkarrekin laneansegituko dugu, kolektiboki».

Bigarren lur eremua Arüe-Ithorrotze-Olhaibin udalerrian erosiko duLurzaindiak, eta Amila Abou-Antouekhartuko du gunea. Bere proiektuaAlpeetako behi esnedunekin laneanaritzea da. Maryse CachenautLurzaindiako kideak egitasmoarenberezitasuna nabarmentzen du: «Azkenurteotan behiekin lanean aritzen denjende anitz galdu da, instalazio berribakarra da». 25 urteko gaztearenproiektua bideragarri egiten duenaesnea produzitzeaz gain transformazioaegiteko asmoa ere baduela da. Izan ere,esne-gaina, panna cotta eta esneesterilizatua egingo ditu gero saltzeko.

Salmenta sarea bilatu du, ingurukoeskoletako jantegietan, dendaekologikoetan... «Lurrera itzultzeasuposatzen du, kalitatezko produktuaksortu eta kalitatezko bizitza eramateaahalbidetzen du», nabarmendu du

gazteak bere motibazioaz galdetzean.Lurzaindiak jokatutako papera, berriz,funtsezkotzat du: «Proiektua abiatzekodiru asko behar da, kreditua eskatubehar da... Aldiz, beraiei esker enpresahasieratik da bideragarria».

AINHARBEN ETA ARÜEN LURRAK EROSIKO DITU LURZAINDIAK

Eric Herrera eta Joahanne Foirienek ardi esnea saltzen dute Garaziko kooperatiban. Bob EDME

Eric Herrerak egun lehenarenaitak kudeatzen duen 46 hekta-reako lursaila erosi ahal izateko. behar dute dirua. «Guneok eros-teko dirua ematea ez da ekintzaekonomikoa soilik, gure herria-ren alde egiteko modua ere ba-da», uste du Cachenautek.

«Horrelako kanpainek gure la-na agerian uzteko balio dute, etagizarteak gure berri izateko»,uste du Ameztoyk. Kanpainarenxedea akziodunak bilatzea daeta gutxienez 20 euro akzio ero-si behar dira. Anitzetan akzioakerosten dituztenak ideologikokiengaiatutako jendeak badiraere, dirua berreskura daitekeelanabarmentzen du, izan ere, par-taidetza da erosten. Aldiz, diruaberreskuratu aitzin bost urteitxarotea derrigorrezkoa da.

Herrikoa elkartearen aholku-laritzaren bidetik, eragile eko-nomikoaren egitura bera hartudu Lurzaindiak, hau da, kapitalaldakorra duen egitura finantza-rioa da. Hori horrela, nahi due-nean har ditzake akziodunak.Horrek ekartzen duen ondorioe-

tako bat horrela azaltzen du pre-sidenteak: «Alde batetik, badiraakziodunak, eta, bestetik, badatalde kudeatzailea. Gurean Ernetaldeak egiten du lan hori, hauda, ez gara sosaren menpe».

ELB sindikatua, Arrapitz fe-derazioa, InterAMAP eta Eus-kal Herriko Laborantza Ganba-ra dira gidaritza duen Ernetaldea osatzen duten erakun-deak. «Urte guztian zehar hel-du dira Amila bezalako gazteakEHLG edo Arrapitzera proiektubat bai, baina tokirik ez dutelaesateko. Ez bazara laborarienseme edo alaba, edo ez baduzulurrik, ez duzu aukerarik. Egoe-ra horretan diren jendeen ze-rrenda bat badugu, badakiguhor direla gure inguruan»,azaltzen du Cachenautek.

Lurzaindiaren lanari esker, es-kaera horiei guztiei gero eta lureremu gehiago eskaini ahal iza-tea da nahia. Helburua beti argi: lurra kolektibo bilakatzea etanekazaritzara bideratzea ekono-mian, ingurumenean eta pro-duktuen kalitatean eraginez.Lurzaindiak Eric Herrera eta Johanne Foirieni alokatuko dien etxaldea ageri da argazkian. Bob EDME

Page 25: mila leiho zabalik - naiz: · haurren artean. NBE ko idazkari nagusiak berak «negargarritzat» ... gaixotasunak ugaritu egin dira, Gobernuak ur-horniketa moztu zuelako eta herritarrek

2016 | martxoa | 19

GAUR8• 24 / 25hutsa

iRRITZIA:

{

}

UnaiITURRIAGA

Page 26: mila leiho zabalik - naiz: · haurren artean. NBE ko idazkari nagusiak berak «negargarritzat» ... gaixotasunak ugaritu egin dira, Gobernuak ur-horniketa moztu zuelako eta herritarrek
Page 27: mila leiho zabalik - naiz: · haurren artean. NBE ko idazkari nagusiak berak «negargarritzat» ... gaixotasunak ugaritu egin dira, Gobernuak ur-horniketa moztu zuelako eta herritarrek

2016 | martxoa | 19

GAUR8• 26 / 27

hutsa

Denbora bat daramat ohean sartueta loak hartzeko ardiak kontatubeharrean sailburuak kontatzen,Gobernuko sailburuak esan nahi

dut, Arantxa Tapia, Jon Darpon eta enpa-rauak alegia. Eta horren errua Roland Bart-hesek du, eguneko jarduna eten eta ohera jo-an aurretik garunari atseden ematekotelebista ikustea gomendatzen baitzuen.Badakit iparramerikar idazle gazteek tele-

bista piztuta idazten dituztela beren elebe-rriak eta pantaila txikiko pertsonaiak sar-tzen dituztela orrialdeetan. Gu ez garahorretara iritsi. Ez dakit nori entzun edoirakurri nion goizean telebista ikustea ba-raurik ginebra edatea bezala dela. Esaten di-date gainera, eta egia izango da, biharko li-teraturaren ernamuina ere telesailetandagoela, baina nik ez ditut jarraitzen. Gaue-ko albistegien ordua iristean telebista piztueta dagoeneko motelduta dudan garunamotelagotzeko esertzen naiz; eta, bidena-

bar, gurean eta munduan zer gertatu denjakiten dut.Pizten dut, beraz, ETB eta hasten naiz sail-

buruen desfilea ikusten. Ez da egunero iza-ten, baina bai ia beti. Ez da Gurutzetako ospi-talean gela berririk zabaltzen, ez da auzorenbatean txertorik ematen Jon Darpon telebis-tan atera gabe, berdin dio Ebola, Zika, gripeaedo zein izurriteren mehatxua dugun.Ez da elkarte autonomo honetan inber-

tsiorik egiten, ez da autobusik edo trenikatzerriko merkatuan saltzen, ez da ordezka-ritzarik Txilera edo Taiwanera joaten Aran-txa Tapia bozemaile ez badoa. Etxean orduhorretan bukatu ohi dugu afaria eta, baka-rrik ez naizenetan behintzat, mahaitik altxa-tzen naiz. «Nora zoaz?», galdetzen didate eta«Arantxa Tapia ikustera», erantzuten diet.Esertzen naiz sofan eta agertzen da, berdindio Culinary Centerreko sari baten berriematen edo Txinako altzairuaren dumping-ari buruz hizketan.

Ez dut sekula telebistan lanik egin, bainamilaka prentsaurreko eta aurkezpen labur-bildu behar izan ditut. Politikoei tarte bategin izan badiet ere, bazter bateko aipamenaizaten zen gehienetan, beren arloko kontubat ez baldin bazen behintzat.Ez naiz batere erretxina telebistaren aurre-

an, oso konformaerraza baizik. Helburua lo-kartzen hastea delarik, programa txarrenenbila ere ibili izan naiz. Sailburuen desfileak,ordea, urduri jartzea nau. Otsailaren azken egunetan bi lege propo-

samen aurkeztu zituen EH Bilduk Legebiltza-rrean «albistegiak benetan independenteakizan daitezen bermatzeko», eta konfiantzaz-ko karguen sistemarekin amaitzea eskatudute. Horrela jakin dut albistegietako bu-ruak ere agintean dagoen alderdiak izenda-tzen dituela. Gauzak konpontzen diren bitartean albis-

tegirik ez ikustea erabaki dut. Ardiak konta-tuz egingo dut salto Morfeoren besoetara. •

0hutsa

Sailburuen desfilea

Joxean Agirre

hutsa

Hilabete pasatxo da dagoeneko AsteSantutako destinoa erabaki genue-netik. Europa geneukan helburu,eta haren hiriburua, Berlin, hauta-

tu genuen. Hiri kosmopolita, hiru gizonezkogaztek osatutako taldeari beharrizan guz-tiak asetzeko modukoa: turista izatea an-tzezteko hamaika leku, eta parranda amai-gabeak egiteko beste horrenbeste lokal.Azken aste honetan, baina, Alemaniako

hiriburua astindu duen gertaera batek za-lantzak eragin dizkigu. Iragan asteartean,bonba-auto batek eztanda egin zuen hiribu-ruaren iparraldean, pertsona baten herio-tza eraginez. Hala, idatzi nuen Whatsappe-an: «Bonba-auto bat lehertu ditek

Berlinen». Eta noski, segituan iritsi zirenerantzunak, batzuk erdi brometan besteakserio: «ISISek aldarrikatu arte lasai egongintezkek», idatzi zuen batek; «akojonatutanagok», gaineratu zuen besteak. Kontuakkontu, kontu-garbitze bat izan zela zabalduzuten hedabideek, droga aferak medio.Aipatu gertakariak bi galdera sorrarazi

zizkidan nire baitan. Batetik, gisa honetakogertakari baten ondorioz bidaia bertan be-hera uzteko gai izango ote nintzen galdetunion nire buruari, eta, bestetik, nire bidaia-lagunetako batek aipatu erabakia hartukoote zuen gaineratu nion galderari. Lehe-nengoaren erantzuna baneukan: ez. Bel-durti samarra izan arren, seguru sentitzen

naiz Europan barrena bidaiatzen dudane-an. Izan naiz gatazka handiagoko gunee-tan, eta behin ere ez dut damuarazi nauenesperientziarik bizi izan; gehienez jota, tirohots batzuk entzun ditut ostatu hartuanuen hotelaren kanpoan.Bigarrenak, baina, buruhauste gehiago

eragin zizkidan. Iruditzen zait egon daite-keela “terrorismoaren” aitzakian atzeraurrats bat egitera behartua sentitzen denjendea; gertaeren gehiegizko dramatismo-ak eraginda etxean hobeto dagoela eraba-kitzen duen jendea. Oraingoz, hirurok ja-rriko gara Berlinera bidean, bestelakogertaera batek arrakala gehiago irekitzenez dizkigun bitartean behintzat. •

hutsa

Bidaiatzeari beldur?

Egoitz Arruti

Page 28: mila leiho zabalik - naiz: · haurren artean. NBE ko idazkari nagusiak berak «negargarritzat» ... gaixotasunak ugaritu egin dira, Gobernuak ur-horniketa moztu zuelako eta herritarrek

herritarrak

Sei urte zituenerakoherriko abesbatzanabesten zuen. Etxe-tik jaso du musika-rako zaletasuna,txikitatik. «Zortzi

anai-arreba gara gu. Otxotea etagurasoak, denak aritu izan garabeti kantuan. Aita eta ama ereabeslari finak izan dira eta gure

etxean ospakizun guztiak kan-tuan bukatzen dira. Edozeinabesti hiru ahotsetan kantatuizan dugu familian», hasi dakontatzen. Aste honetan bertan bete ditu

65 urte, martxoaren 14an, etaerretiroa hartzera doa, datorrenurrian. «Erretiroa hartzeko adi-na iritsi zaion langile bat naiz»,

esaten du. Musikatik bizitzealortu duen langilea da, ez damarka makala, eta pozik dagohorregatik. «19 urte nituen etaEnpresaritza ikasten ari nintzen.Etxean zortzi seme-alaba ginen,dirua ez zegoen soberan, eta le-henengo sosak OrmaiztegikoZubis taldearekin abesten ateranituen. Eta horretan ari ginela,lau azpeitiar elkartu eta taldebat sortzea erabaki genuen. Az-peitira beti musika talde espai-nolak ekartzen zituzten eta gukez genuen ondo pasatzen haie-kin. Horregatik sortu genuenEgan, euskaraz kantatzeko». Sa-ladiasek aitortzen du hasierahartan ez zutela uste musikatikbiziko zirenik, baina plazak pila-tzen hasi ziren bata bestearengainean eta une batean Enpresa-ritzako ikasketak utzi eta musi-karen aldeko apustua egin zuen.Eta, gaur arte.1970. urtea zen, Ez Dok Amai-

ru taldea martxan zen eta TheBeatles talde ingelesa moda-mo-dan. «Ez Dok Amairuren eta The Beatlesen kantuen bertsioakegiten hasi ginen, euskaraz. For-mula horrekin hasi eta segituanhasi ziren herri desberdinetatikdeika. Sekulako arrakasta izangenuen. Kanta modernoekineuskarazko erromeriarik ez ze-goen garai hartan, egiten genue-na gauza berria zen eta jendeakgogoz hartu zuen».

BERTSIO BEREZIAK

The Beatles taldearen bertsiopropioak egiten hasi zen Egantaldea, besteren artean. Eta 46urteko ibilbidean, bere ezauga-rrietako bat horixe izan da; Eus-kal Herritik kanpoko talde asko-ren melodiak euskarara ekarriditu, bertsio oso pertsonalakeginez. 1992. urtean, Queen tal-dearen omenezko disko bat ka-leratu zuen Eganek. Oso bitxiada bertsio horien letrak osatze-ko darabilten modua. «Sekula ezdugu letren itzulpena egin, letraerabat asmatu izan dugu beti.Saiatu izan gara bertsio origina-larekin parekotasun fonetikoatopatzen. Adibidez, Queen tal-dearen omenezko diskoan,haiek ‘show must go on’ esatendutenean guk ‘zu maixu on’ esa-ten dugu. Gehiago esango dizut,

kantua entzun zuen lagun kata-luniar batek esan zigun konben-tzituta zegoela ingelesez ari gi-nela kantuan», kontatu du. Egan 1970. urtean hasi zen eta

Akelarre taldea, bi urte geroago.Bizpahiru hamarkadetan bi tal-de horiek erromeria giroa Eus-kal Herriko plaza askotara era-man zuten. «Oso desberdinakginen. Gu igoal herrikoagoak gi-nen. Gu nagusiki herriarennahiak betetzera joaten ginen,eskatzen zigutena jotzen ge-nuen arazorik gabe. Akelarrek,baina, errepertorio propioazuen eta hari segitzen zioten.Musikalki gu baino askoz hobe-ak ziren, detaile guztiak zehaz-tuta aritzen ziren. Gu festara jo-aten ginen gehiago, gehiagoinprobisatzen genuen».

UKUILU BATEAN ARITUAK

Ez omen dira sekula bueltatuetxera emanaldirik eskaini ga-be. «Edozein tokitan jotzen ge-nuen guk. Ez ginen oso exijente-ak baldintza teknikoak etajartzen. Behin etxetik aterata,lana eginda eta soldata kobratu-ta bueltatzea gustatzen zitzai-gun. Behin Elorrioko Berrio au-zora joan ginen eta ukuilubatean jo behar genuela esan zi-guten, bonbilla txiki batekin.Guk, gainera, sabaian jo genuen.Igo genituen traste guztiak haragora eta hantxe jo genuen, bon-billa txiki baten argitara. Jendeguztia dantza batean aritu zen,gero eta ilunago, hobe», gogora-tu du umorez. Beste batean Be-rriozarren bi gurdi elkarren on-doan jarri eta hortxe jo zuenEgan taldeak. «Aukeran nahiagogenuen baldintza txukunxeago-etan aritu, baina sekula ez duguemanaldi bat bertan behera utzibaldintzak txarrak zirelako». Egan taldeak garai desberdi-

nak ezagutu izan ditu. Hasiera-ko musika talde hark 1994. urte-ra bitarteko bidea egin zuen etaurte horretan banandu egin zi-ren. Saldiasek bakarrik segituzuen Egan taldearekin eta bide-lagun berriak topatu behar izanzituen. «Garai batetik aurreraplaza aldatzen hasi zen, errome-rien gainbehera hasi zen, plazanjende gutxiago ikusten zen... Nikikusi nuen gure taldeak betiko

infraganti

Aste honetan bertan bete ditu 65 urte abeslari azpeitiarraketa horietatik 46 Egan taldearekin plazaz plaza eman ditu.19 urte zituela hasi zenean, ez zuen asko pentsatzenbizimodua musikatik aterako zuenik. 4.600 plaza ingurukobidea egin ondoren, datorren urrian erretiratuko dela iragarridu Xabier Saldiasek.

XABIER SALDIAS

Saldiasek aste honetan bertan bete ditu 65 urte. Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

Page 29: mila leiho zabalik - naiz: · haurren artean. NBE ko idazkari nagusiak berak «negargarritzat» ... gaixotasunak ugaritu egin dira, Gobernuak ur-horniketa moztu zuelako eta herritarrek

2016 | martxoa | 19

GAUR8• 28 / 29

egiturarekin ezin zuela aurreraegin; lauzpabost musikari ohol-tza gainean eta jendea behean.Telebistan-eta gero eta gehiagoikusten ziren dantzariak, dantzapausoak erakusten zituztenak.Eta erabaki nuen musikari ba-tzuk kendu eta dantzariak sar-tzea, jendeari dantzarazteko».2004. urtetik aurrera, Eganenazken etapan, dantzariak ari-tzen dira oholtzan, batez erehaurrei begira. «Moldatzen garahaurrak eta gurasoak kontenta-tzeko».

Azken garai honetan, gainera,Xabier Saldiasen alaba, Ane, ari-tu izan da bai kantuan eta baidantzan. «Moldatzen da abesteneta dantzatzen eta batzuetan ni-rekin etortzen da. Oso ausartada oholtzan eta ederki molda-tzen da. Baina orain irakasle la-netan dabil eta gehiago kosta-tzen zaio».

Garaiak garai, Saldias izan daEgan taldeko abeslaria 46 urte-an eta bere ahots berezia taldea-

ren tasun nabarmena bihurtuda. Hastapenetan urtean 200plazatik gora egitera iritsi izanzen Egan taldea. Azken urteotan60 inguru egiten ditu. Baina,ahotsak, beti errespetatu izandu Saldias. «Urteen joanean tek-nika ere ikas-ten da eta ho-rrek laguntzendu. Azken ur-teotan asko jo-tzen dut false-ttora, zerbaitd e s b e r d i n ae g i t e a r r e n .Gaur eguneanjende askokabesten du osoondo eta ho-rregatik egitendut falsettoa,atentzioa ema-teko. Egia da urteen joanean in-darra galtzen dela, tonua ere jai-tsi egiten da. Garai batekokantuak entzuten ditudaneankonturatzen naiz gaur egun aka-

so indar horrekin eta tonu ho-rretan ezin dudala aritu. Baina,egia esan, ahotsak dezenteerrespetatu izan nau».

Erretiroa hartzeko bezpera-tan, Saldiasek uste du beren lanegiteko modua galzorian dagoe-

la jada. «Eguninork ez dunahi gu ibil-tzen garen be-zala ibiltzerik.Etxetik atera-tzeko, furgo-netako gurpi-lak ondo otedauden begi-ratu, musikaekipoa karga-tu eta deskar-gatu, ekipoamuntatu, pro-bak egin... de-

na guk egiten dugu. Lau ordukantuan emateko atzetik hama-bi orduko lana dago. Horregatiklortu dugu hala nola musikatikbizitzea, dena guk egin izan du-

gulako. Baina gaur egun taldegehienak beste era batera ari-tzen dira».

Musikaren aldeko apustuaegin zuen 19 urte zituela etaapustua irabazi izanaren pozezerretiratuko da 65 urterekin. Ur-te berezia izango da aurtengoaEganentzat eta hiru erronkatxojarri dizkio bere buruari XabierSaldiasek: «Lehena, Azpeitianemanaldi bat egitea. Plaza txa-rra da Azpeitia, apenas elkar-tzen den jenderik dantza egiteraeta gustutako litzaidake gure az-kenetakoa nire herrian izatea.Bigarrena, Tolosan emanaldieder bat egitea. Garai bateanplaza maitea zen, inguruko he-rrietako jendeak askok segituizan gaitu eta poza emango lida-ke Tolosaz txukun agurtzea. Eta,azkena, Donostiako Aste Nagu-sian jotzea. Badaukat arantza-txoa Donostiarekin. Horretanari gara, ea lortzen dugun». •

Egan taldeak aurten 46 urte egingo ditu. Pozik dago kantaria, batera eta bestera musikatik bizimodua ateratzea lortu duelako. Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

hutsa

Datorren urrian erretiratuko da Eganekoabeslaria eta hor bukatuko da taldearen bidea.Hiru erronka jarri dizkio bere buruari, hiruplaza: Azpeitia, Tolosa eta Donostia

[email protected]

«Behin Elorrioko Berrio auzoan ukuilu bateanjo genuen, sabaian, bonbilla txiki batekin. Igogenituen traste guztiak hara gora eta hantxe jogenuen, eta jende guztia dantzan ederki asko»

Page 30: mila leiho zabalik - naiz: · haurren artean. NBE ko idazkari nagusiak berak «negargarritzat» ... gaixotasunak ugaritu egin dira, Gobernuak ur-horniketa moztu zuelako eta herritarrek

hutsa

3 BEG

IRADA:

osasuna / hiriaren lo

(r)aldia/ ko

munikaz

ioa

Heriotza bortitzen notiziek ikaratu egiten zutenLuis Garcia Vidal eskultorea: lapur batek norbai-ti emandako labankada, auto istripuak, erorita-ko abioia. Sega bat-batean agertzen denean,zas! Baina beldurrari aurre egiteko modu bat aur-kitu zuen: heriotza oso agerian jartzea, begi bistan,

tamaina erraldoian. Horregatik eraiki zituen Lizarrako zelai ba-tean burezur handiak, bere arte espresionistaren gai kutunena.Gaztetan trafiko istripu larri bat jasan eta anaia bat minbiziak

jota galdu ondoren, Garcia Vidalek pentsatu zuen heriotzarekinegin dezakegun gauza bakarra ohitzea dela. «Ez dago heriotzabaino gauza naturalagorik. Ezkutatzen badugu, beldurtu egingogaitu beti», zioen. Eta halaxe lortu zuen bere heriotza propioari buruz ere patxa-

daz hitz egiteko gaitasuna. «Horixe izango da nire hilobia», esa-ten zuen, mendian erdi lurperatuta zegoen burezur itzela seina-latuz. Hortzetatik garezurraren bobedaraino, galeria bat egindazeukan. «Faraoiek piramideak eraiki zituzten bertan hilobiratuzitzaten, eta nik ere horixe nahi dut, nire obran bertan lurpera-tua izatea. Zatoz, atera iezadazu argazki bat, eta gero zera idatziezazu: ‘Artista, bere hilobiari begira’. Han barruan lasai egongonaiz, atsekaberik gabe», esaten zuen Garcia Vidalek parkean, 79urterekin. Eskultura hauek egiteko, zumakearen adarrak, sare metali-

koa eta pintura zuri eta beltza erabiltzen zituen. Parkean ba-rreiatuta, kotxe zaharrak ere jarri zituen elkarren kontrako tal-kak irudikatuz. «Heriotzari autoak gustatzen zaizkio», zioenplaka batek.Obra berrien asmoak borborka zebiltzan artistaren buruan,

baina azken urteetan bazuen nahiko lan parkearen galerari au-rre egiten. «Bisitariak burezurretara igotzen dira eta izorratuegiten dituzte. Sasiak parkea pixkanaka jaten ari dira, ni zahar-tuta nago eta ez dit inork laguntzen…».

Halako batean, poltsa batetik zuri-beltzezko argazkiak aterazituen, duela 30 urtekoak, parkeak garai batean izan zuen dis-tira erakusteko. Lau metro altuko burezur harrigarriak ageriziren. Adibidez, gaur egun sasi artean erdi desagertuta dagoenkaskezur bat, garai hartan oso-osorik zegoena, ederra, bikaina,kezkagarria, hortz perfektuak bistan eta begi ikaratuak zerurabegira. Nostalgiaz begiratzen zituen eskultoreak: «Begira, be-gira nolakoa izan zen parkea. Ezingo zenuke argazki hauetako-ren bat argitaratu, jendeak ikus dezan burezurrak nolakoak zi-ren?». Eskultorearen indar ahituek, iraganarekikomalenkoniak eta lanen hondatze geldiezinak metafora tristebat osatzen zuten.Baina Garcia Vidalen bizitzako ahalegin nagusia malenkonia-

ren kontrakoa izan zen. Parkean paseatzen genbiltzala, hiruneska sartu ziren. Burezurren artean buelta bat eman zuten, ar-gazkiak ateraz, eta eguzkitan etzan ziren azkenik. Garcia Vidalpoztu egin zen: «Eskulturek ez dute ezertarako balio baina gau-zak esaten dituzte. Jende askori gustatzen zaio hona etortzea.Eta gazteei oso erakargarria egiten zaie burezurren kontua, ma-rraztu egiten dituzte, eraztun eta tatuajeetan eramaten dituz-te… Zerbaitegatik izango da, ezta? Burezurrek zer garen gogora-tzen digutelako hain zuzen!».2008ko ekainaren 21ean Luisen gorpua aurkitu zuten Ega

ibaian. 81 urterekin bere buruaz beste egin zuen.Hilabete batzuk geroago kaskezurren parkera itzuli nintzen.

Eraldaketa bitxi bat gertatzen ari zen: eskulturak osatzen zituz-ten zumake puskak ernatu egin ziren, adar txikiak hazten ariziren hortzen artetik, masaileko hezurren artetik, eta burezurbatzuei adats luzea atera zitzaien. Heriotzaren sinboloak mate-ria bizidunez eginda zeuden, eta materia horrek bizitzen jarrai-tuko zuen heriotzaren sinboloa desegin arte. •

www.anderiza.com

Ezkerreko irudian, Luis Garcia Vidal eskultorea Lizarrako zelai batean jarritako bere lanaren alboan, 2006an. Eskuinaldean, 30 urte lehenago. IZAGIRRE

Ander Izagirre - @anderizaKazetaria

Kaskezurreiadatsa darie

Page 31: mila leiho zabalik - naiz: · haurren artean. NBE ko idazkari nagusiak berak «negargarritzat» ... gaixotasunak ugaritu egin dira, Gobernuak ur-horniketa moztu zuelako eta herritarrek

2016 | martxoa | 19

GAUR8• 30 / 31

SANTA KRUZ APAIZAREN ABIATZEA

Juantxo EGAÑA

LADISLAS KONARZEWSKI

Bigarren Guda Karlistako argazkirik esanguratsuenetakoak Donibane Lohitzunen bizi zen Ladislas Konarzewski argazkilari polo-

niarrak egin zituen. Bere argazkirik ezagunena Santa Kruz apaizaren abiatzea jasotzen duena izan zen, 1873. urteko apirilaren

8an Berako baratze batean jasotakoa. Argazki sonatua urte horretako maiatzean bertan argitaratu zuen “La Ilustracion Española

y Americana” aldizkariak grabatu modura. Argazkilariaren birbiloba Jean Marie Ladislas Srive-Loyer Konarzewskik kontatu zuenez,

argazkia egin ahal izateko ehunka erreal ordaindu behar izan zituen autoreak. Santa Kruz apaizak armak erosi omen zituen diru

horrekin. Pio Barojak idatzi zuenez, Santa Kruz apaizaren argazki pare bat baino ez dira ezagutzen; bata goiko hori eta bestea Do-

nibane Lohitzunen bere buruzagi nagusiez inguratuta ateratakoa. Argazki horien negatiboak, baina, ez dira iritsi egunotara. Non-

bait Ladislas Konarzewski hil zenean bere familiak argazkilariaren artxiboa desegin zuen.

Page 32: mila leiho zabalik - naiz: · haurren artean. NBE ko idazkari nagusiak berak «negargarritzat» ... gaixotasunak ugaritu egin dira, Gobernuak ur-horniketa moztu zuelako eta herritarrek

97

71

88

76

75

00

1

60

31

9