Uraren horniketa eta saneamendua

14
Nola lortzen dugu ur garbia?

Transcript of Uraren horniketa eta saneamendua

Page 1: Uraren horniketa eta saneamendua

Nola lortzen dugu ur garbia?

Page 2: Uraren horniketa eta saneamendua

Uraren horniketa Uraren horniketak ura hartzea, tratatzea, biltzea eta gure etxeetaraino eramatea esan nahi du.

- Lur azaletik doan urak ibaiak sortzen ditu eta gizakiak urtegiak eraiki ditzake.

- Lur azpira iragazten den urak putzuak sortzen ditu, gizakiak kaptazio modura erabil ditzakeenak.

Page 3: Uraren horniketa eta saneamendua

Urtegiak urak biltzeko ibaien goi ibilguan eraikitako ur biltegi artifizial handiak dira. Gipuzkoa, herrialde euritsua da eta, populazio-dentsitate altukoa. Urtegiek kontsumorako ura ziurtatatzeko beharrezkoak dira. Bestalde, urtegien eginkizunen artean uholdeen arazoa saihestea eta zenbait ibaien emari ekologikoa mantentzea, udan batez ere, daude.

Bailara batera doazen urak gordetzeko, pareta handi bat eraikitzen da, hau da urtegiaren pareta edo presa. Pareta hori, Gipuzkoako urtegi gehienetan harri-lubeta modukoa da, hau da, harri pila bat, bata bestearen gainean eta trapezio itxuran. Harri hauen gainean eta uraren aldera hormigoi geruza bat dago ur iragazketak saihesteko eta kanpo aldea landaretzaz estalia dago.

Page 4: Uraren horniketa eta saneamendua

1- Ur-hartune dorrea2- Giltzen gela3- Hondoko galeria4- Mekanismo etxola5- Gainezkabidea

Page 5: Uraren horniketa eta saneamendua

Edateko uren araztegiakEguneroko bizitzan, etengabe erabiltzen dugu ura. Nahitaezkoa dugu

elikagaiak prestatzeko, edateko, garbitzeko... Urtegietan bildutako urak lohia, hondarra, landare-hondakinak, metalak, mikroorganismoak (bakterio, birusak...) izan ditzake. Araztegien zeregina osagai guzti horiek garbitzea da eta ura edangarria bihurtzea.

Arazketa-prozesua, hiru urratsetan ematen da nagusiki:1. Metalen ezabatzea2. Uretan datozen partikula solidoen tratamendua3. Ura edangarri bihurtzea, desinfektatzea

Page 6: Uraren horniketa eta saneamendua

1. Metalen ezabatzea

Urtegietan biltzen diren menditik datozen urek, metal ugari izaten dute (burdina eta manganesoa nagusiki), gure osasunerako kaltegarriak izan daitezkeen kontzentraziotan.

Metal horiek ez dira ikusgarriak uretan disolbatuta datozelako, beraz ezabatu ahal izateko oxidatu egin behar dira, solido bihurtu. Horretarako, urari ozono deituriko gas bat nahasten zaio, metal horiekin erreakzionatzen du eta partikula txiki batzuk sortzen dira (prozesuari ozonizazioa deitzen zaio).

Page 7: Uraren horniketa eta saneamendua

2. Uretan datozen partikula solidoen tratamendua

Nahasketa ganbara Uretan datozen partikulak, hain txikiak izanik, ezin dira hondoratu. Hori dela eta, lehenik eta behin, erreaktibo kimiko pare bat nahasten zaizkio urari, partikula horiek beraien artean elkartzeko, handiagoetan bihurtuz hondoratu daitezen.

Dekantazioa Ura ontzi handi batzuetara eramaten da, dekantagailuetara. Bertan, partikula solidoak hondoratu egiten dira eta gainazalean dagoen ur garbiagoa hurrengo tratamendura pasatzen da. Zikinen % 80-90 kendu dugu.

Iragazketa Iragazketa, hondarrezko iragazkietan egiten da eta horrela, txikiegiak izateagatik dekantatu ezin izan duten partikulak jasotzen dira. Hondarrezko iragazki hauek, 1 m-ko lodiera dute gutxi gora-behera eta 1 mm.ko diametroko hondar-aleez osatuak daude. Ur garbia azpitik jasotzen da.

Iragazki hauek, 48 orduro garbitzen dira aireaz eta urez, bakterioak hazteko leku egokia baitira.

Page 8: Uraren horniketa eta saneamendua

3. Desinfektatzea

Ez da gauza bera ur garbia eta edateko ura. Desberdintasuna uretan dauden mikroorganismoetan datza. Hauek ezabatzeko eta horrela ura desinfektatzeko kloro gasa eransten zaio urari depositura pasa aurretik.

FluorazioaIkusi dugun prozesuaz gain, Gipuzkoako araztegi gehienak urari

fluorra eransten diote haurren hortzen txantxarraren aurka.

Page 9: Uraren horniketa eta saneamendua

Uraren saneamendua

Uraren kutsadura guztioi eragiten digun arazoa da, eta guztiok lagundu dezakegu konponbideak aurkitzerakoan.

Zeintzuk izan ohi dira kutsadura-iturriak?- Industri jarduerak.- Garraiabideak.- Etxebizitzak.- Nekazaritza-abeltzantza

jarduerak.

Zorionez, kutsaduraren zati handi bat, ibaietan gertatzen diren prozesu naturaletan desagertzen da. Baina ez guztia, gaur egungo kutsadura-maila altua da eta ibaiek ez dute nahiko luzera dena garbitu ahal izateko. Hori da hondakin-urak garbitzeko araztegiak sortzearen arrazoia. Hauek, ibaietan gertatzen den autoarazketa naturala antzeratzen dute, hauei lagunduz eta aldi berean gu guztioi.

Page 10: Uraren horniketa eta saneamendua

Hondakin urak biltzeko sistema

Estolderia-sarea

Espaloi eta errepideen azpian dagoen hodien sareak osatzen du. Gure etxeetatik abiatu eta hondakinuren araztegiraino doaz.

Arazketa

Hondakin-urak kolektore orokorrean joaten dira araztegiraino.

Bertan gertatzen den arazketa-prozesua, hiru ataletan sailkatu daiteke:

- Aurre-tratamendua edo tratamendu fisikoa

- Tratamendu biologikoa

- Lohien tratamendua

Page 11: Uraren horniketa eta saneamendua

Tratamendu fisikoa Tratamendu honen bidez, uretan ikusten diren solidoak kentzen dira (plastikoak, hondarrak, koipeak, janarihondarrak, egur-zatiak...) lodiera ezberdineko burdinsareen bidez.

Ur zikina putzu batera iristen da. Bertan, sare bat dago goitik behera, hondakin solido handienei pasatzen uzten ez diena eta koilara handi bat edo “Arkimedesen torlojua”(*), hondakin horiek edukiontzi batera ateratzeko.

Putzutik ura beste altuera batera ponpatu egiten da, araztegiko garaiera handiena lortuz eta hortik aurrera, tratamendua grabitatez jarraitzeko, behin araztua ibaian isuri arte.

Sareetatik pasa ondoren, ura depositu batzuetara doa, non airea gehitzen zaio, uretan dauden hondarrak eta koipeak bereizteko. Hondarrak deposituaren hondora doaz eta koipeak ur gainean geratzen dira. Batak zein besteak bereizturik biltzen dira eta ahalik eta ur gehien kentzen zaie, edukiontzian zabortegira eraman ahal izateko.

Ondoren, lehenengo dekantazio bat dago non, ur hauetan dauden lohiak dekantatu, hondoratzen dira. Lohi hau lohi lodigailu izeneko ontzira bidaltzen da ur gehiena kendu ahal izateko araztegitik atera aurretik.

Page 12: Uraren horniketa eta saneamendua

Izenak dion moduan, izaki bizidun multzo handi batek, mikroorganismoak, parte hartzen du ura arazten.

Ura depositu batzuetara pasatzen da non izaki bizidun multzo bat (birusak,bakterioak... ) uretan dagoen materia organikoa (*) eta gorputzeko hondakinak garbitzeaz arduratzen da. Urari kentzen zaion zikin honek lohi moduko bat sortzen du.

Ondoren ura beste dekantagailu batzuetara pasatzen da eta bertatik, sorturiko lohiak lohi flotagailura bidaltzen dira, gainazalean geratzen den ura ibaira isurtzen delarik. Lohi hauen zati bat aurreko deposituetara birzirkulatzen da, bertan beharrezkoa den bakterio kopurua mantendu ahal izateko.

Tratamendu biologikoa

Page 13: Uraren horniketa eta saneamendua

Uretatik kenduriko zikinkeriaren gehiengoa lohi hauetan gelditzen da. Gai kutsatzaile eta ur asko dute.

Lohien tratamenduan, desinfektatu eta lehortu egiten dira, baina horretarako lohia prozesu desberdinetatik pasatzen da.

Lehenengo dekantaziotik ateratzen diren lohiak lohi lodigailu batera doaz , bertan, lohiak grabitatez deposituaren hondora erortzen dira eta duten uraren zati bat goialdean gelditzen da.

Bigarren dekantaziotik ateratzen diren lohiak, flotagailu batera eramaten dira. Prozesua desberdina da, azpitik airea sartuz, lohiak flotatu eta gainazalean geratzen dira.

Ondoren, bi lohiak nahastu egiten dira eta liserigailua (digestorea) deituriko depositu handi batetara pasatzen dira. Bertan, gutxienez 20 egun egon behar dute eta 32 eta 35ªC-tako tenperatura iraunkor batetan bakterio batzuk lohia desinfektatzen dute. Prozesu honetan, gasa (metanoa, karbono dioxidoa) sortzen da.

Denbora hori igaro ondoren, lohia, jadanik gai kutsatzailerik gabe, beste lodigailu batera pasatzen da eta handik lehortzeko sistema batera. Azkenik, lohia edukiontzietan jaso eta zabortegira eramaten da.

Lohien tratamendua

Page 14: Uraren horniketa eta saneamendua