Mezkiritz

6
MEZKIRITZ UNAI DUFUR HASIER IRIARTE

description

Mezkiritz herriari buruzko informazioa

Transcript of Mezkiritz

Page 1: Mezkiritz

MEZKIRITZ

UNAI DUFUR

HASIER IRIARTE

Page 2: Mezkiritz

Mezkiritz, Nafarroako herri bat da, bere ibarra Erro da, iparraldean kokatuta dago. Bere mugak hauek dira: iparraldean Auritzberri-Espinal dago, bere ekialdean Bizkarreta Gerendiain, bere mendebaldean Sierra de Labia.

Mezkiritzeko erliebea menditsua da, altuera ertaineko mendiekin. Adi eta Orzanzubieta dira mendirik altuenak , 1.500 m inguru neurtzen dute.

Mezkiritzeko Hidrografia hau da: Erroko ibaia dago eta Arga ibaira isurtzen da. Erregimen irregularra dauka, honek esan nahi du, urtean zehar ez duela eramaten ur berbera, neguan eramaten du udan baino askoz gehiago.

Mezkiritz-eko klima mendikoa da. Udazkenean hotza egiten du eta hodeiak daude baina batzuetan xirimiri egiten du. Neguan euria eta elurra egiten du. Udan eta Udaberrian ez du euri asko egiten eta elurra ere ez.

Page 3: Mezkiritz

Mezkiritzen paisaia da: Mezkiritzeko inguruan mendi asko daude, baxuenak 900 metroko altuerakoak eta altuenak 1.600 metrokoak dira. Ere ibaiak daude baino bakarrik bat, Erroko ibaia. Handik gertu Iparraldeko muga dago eta pixka bat urrunago Frantziako muga.

ADI MENDIA

Page 4: Mezkiritz

Biztanleari dagokionez, Mezkiritzen 2000-an 96 biztanle zeuden , 2001-an 96, 2002-an 98 biztanle, 2003-an 91 biztanle, 2004-an 92 biztanle, 2005-an 89 biztanle, 2006-an 86 biztanle zeuden ere, 2007-an 91 biztanle zeuden eta 2008-an bukatzeko 88 biztanle, beraz, biztanleria mantendu egiten da.

Kulturari dagokionez herrian mintzatzen diren hizkuntzak hauek dira: Euskera eta Gaztelania.

Monumento bat dago bost kirolak egin zituen pertsona baten omenez.

Mezkiritzen ondoan dagoen mendi bat, Iturrunburu izenekoa igotzen baduzu eta iparralderantz begiratzen baduzu itsasoa, Hondarribia, Hendaya eta Irun ikusi ahal duzu eta hegoalderantz begiratuta Pirinioak. Herritik ere Adira igotzeko aukera duzu, bertatik Iruñerria ikusten da.

Horrez gain, Donejakue bidea pasatzen da, Donejakue bidetik gora joaten bazara Orreaga herrira joan eta Ibañetako altua ikusi ahal duzu.

Mezkiritzen lehen frontoi bat zegoen, euria eta elurrarengatik erori zena. Orduan frontoi berri bat egin zuten eta LEKU ONA deitu zuten.Frontoia inauguratzeko kirol bat asmatu zuten: bost kirola deitzen zena.

BOST KIROLAn bost kirol egiten dira, guztiak pilotakoak: paleta corta, paleta cuero, paleta goma, sahare eta esku pilota. Beti orden honetan jolastuz .Bostak batek bakarrik egin behar zituen eta noski oso nekatuta geratzen zen. Herriko gizon batek kirol guztiak egin zituenez herriko sarreran bere estatua bat dago orain.

Page 5: Mezkiritz

Hona etortzen bazarete ongi etorriak izango zarete eta gure ustez herria eta bere inguruak asko gustatuko zaizkizue. ANIMATU!

Page 6: Mezkiritz