MEDIKUNTZA ETA ERIZAINTZA FAKULTATEKO …a+Medicin… · Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak...

14
www.ehu.eus MEDIKUNTZA ETA ERIZAINTZA FAKULTATEKO GRADUAK Erizaintza Fisioterapia Medikuntza Odontologia

Transcript of MEDIKUNTZA ETA ERIZAINTZA FAKULTATEKO …a+Medicin… · Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak...

Page 2: MEDIKUNTZA ETA ERIZAINTZA FAKULTATEKO …a+Medicin… · Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak Bizkaiko Campusean du egoitza (Leioa), eta, ... UPV/EHUko ikasleek BAME azterketetan

IKASTEGIAREN AURKEZPENA

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak Bizkaiko Campusean du egoitza (Leioa), eta, horrez gainera, Erizaintzako atal bat dauka Donostian. Ikastegi honek osasun arloari lotutako graduko tituluak lortzeko ikasketak antolatzen ditu. Irakaskuntza leku hauetan ematen da: Leioako Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean, Donostiako Erizaintza atalean, eta lau unibertsitate ospitaletan (Basurtu, Gurutzeta, Gasteiz eta Donostia) kokatutako fakultatearen irakasguneetan.

AZPIEGITURAK

Graduetako gaitasunak eskuratzen laguntzeko, talde txikitan ematen da irakaskuntza, eta metodologia aktiboen bidez.Ikastegian, besteak beste, erabilera anitzeko irakaskuntza gelak, informatika ikasgelak, laborategiak, simulazio aretoak eta ebakuntza gela esperimentalak daude, guztiak ikus-entzunezko eta informatika ekipamenduz hornituta. Horrez gain, ospitale birtual bana dago Leioako egoitza nagusian eta lau unibertsitate ospitaletan.

HARREMANETARAKOwww.ehu.eus/medikuntza-eta-erizaintza-fakultatea

Fisioterapiako, Medikuntzako eta Odontologiako graduakLeioa-Erandio EremuaSarriena auzoa z/g, 48940 Leioa (Bizkaia)Telefonoa: 946 01 2775Posta elektronikoa: [email protected]/eu/web/medikuntza-odontologia

Erizaintzako Gradua:Leioa-Erandio EremuaSarriena auzoa z/g, 48940 Leioa (Bizkaia)Telefonoa: 94 601 5635Posta elektronikoa: [email protected]/enfermeria-leioa

Donostiako Atala:Doktor Begiristain pasealekua, 105, 20014 DonostiaTelefonoa: 943017327Posta elektronikoa: [email protected]/enfermeria-donostia

2

Enfermeria Medicina-EUSK-AAFF.indd 2 23/12/16 13:19

Page 3: MEDIKUNTZA ETA ERIZAINTZA FAKULTATEKO …a+Medicin… · Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak Bizkaiko Campusean du egoitza (Leioa), eta, ... UPV/EHUko ikasleek BAME azterketetan

ELEANIZTASUNAGradu bakoitzean, nahitaezko irakasgai guztiak eta hautazkoen zati handi bat Euskadiko hizkuntza ofizial bietan eskaintzen dira, euskaraz eta gaztelaniaz, salbuespenezko kasuak izan ezik. Fisioterapia eta Erizaintza graduak euskaraz egin daitezke osorik. Medikuntzari dagokionez, lehenengo ziklo osoa eta irakasgai klinikoen ehuneko nabarmena euskaraz ikas daitezke. Odontologian, irakasgai aurreklinikoak eta klinikoen zati handia ere euskaraz egin daitezke. Gradu Amaierako Lana bi hizkuntza horietako edozeinetan egin dezakezu.

Era berean, fakultateak aktiboki parte hartzen du UPV/EHUrako diseinatutako Eleaniztasun Planean, eta ikasturtez ikasturte gero eta irakasgai gehiago eskaintzen ditu ingelesez.

MUGIKORTASUN PROGRAMAK Atzerriko edo estatuko unibertsitateetan egonaldiak eskatu ahal izango dituzu:

• SICUE, Espainiako unibertsitate nagusietarako mugikortasuna.

• Erasmus+, Europako unibertsitateetarako mugikortasuna, hala nola Alemania, Austria, Belgika, Frantzia, Italia, Portugal, Eslovenia, Norvegia eta Suedia.

• UPV/EHU-AL, Latinoamerikako unibertsitateetarako mugikortasuna, hala nola Argentina, Brasil, Txile, Mexiko, Peru, Kolonbia …

• Beste Norakoak programa, AEBko, Kanadako, Puerto Ricoko eta Hego Koreako unibertsitateetarako mugikortasuna.

Nazioarteko mugikortasun programa guztietan, norako unibertsitatearen berezko hizkuntza ikasteko aukera izango duzu. Batzuetan, dena delako hizkuntza gaitasuna egiaztatu beharko duzu.

PRAKTIKAKPraktikak nahitaezkoak dira lau graduetan, eta garrantzi handia dute, ikasgelan eta simulazio laborategietan jasotako prestakuntza praktikan jartzea ahalbidetzen dutelako. Horrez gain, eskaintza zabala izango duzu.

Medikuntzako graduaren azken hiru ikasturteak lau ospitaleetako irakasguneetan egiten dira (Basurtu, Gurutzeta, Gasteiz eta Donostia). Bertan, ospitaleko mediku zerbitzuei lotutako praktikak ematen dira, eta seigarren maila txandakako praktiketan egiten da osorik. Gainera, hirugarren mailan kanpoko praktikak egin ditzakezu.

Odontologian, praktika asko egiten dira pazienteekin Leioako Odontologia Klinikan, baita itunpeko zentroetan ere.

Fisioterapiako ikasleek hirugarren eta laugarren mailan egiten dituzte praktikak, erakunde publiko nahiz pribatuetan (ospitaleak, gerontologia zentroak, kirol klubak, mutualitateak…). Laugarren mailan ere practicum bat egin behar da, kanpoko praktikak egiteko hainbat erakunde eta espezialitatetan.

Erizaintzako graduan, lehenengo mailatik hasita, ikasleek practicum bat egin beharko dute, hainbat osasun zentrotan (ospitaleak, zentro sozio-sanitarioak, lehen arretako zentroak, osasun mentaleko zentroak…).

3

Enfermeria Medicina-EUSK-AAFF.indd 3 23/12/16 13:19

Page 4: MEDIKUNTZA ETA ERIZAINTZA FAKULTATEKO …a+Medicin… · Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak Bizkaiko Campusean du egoitza (Leioa), eta, ... UPV/EHUko ikasleek BAME azterketetan

ERIZAINTZAKO GRADUA

Jakintza adarra: Osasun Zientziak

Erizaintza osasun zientzien arloko lanbide bat da Europako zuzentarau bat arautzen duena. Haren helburua herritarrei kalitatezko zaintzak eskaintzea da, horren barruan aukera zabala sartuta, prebentzio eta osasunaren sustapenetik prozesu patologikoetan egin beharreko esku hartze eta errehabilitaziora.

Erizaintzako Graduan, orotariko erizaintzako profesionala izateko prestatuko zara, eta zientzia eta giza prestakuntza bikaina jasoko duzu. Hala, pertsona osasuntsuen nahiz gaixoen zainketa eta osasun beharrak identifikatzeko, baloratzeko, planifikatzeko, eta ebaluatzeko gaitasuna eskuratuko duzu, prestakuntza teoriko eta praktiko trinko baten bidez.

Praktikak titulu honen ardatz nagusia dira, graduaren % 40 hartzen baitute. Lehenengo mailatik hasita, arlo akademikoan eskuratutako jakintza teorikoak praktikan jarri, eta zure etorkizuneko lanbidea gertutik ezagutzen hasiko zara.

Erizaintzako Graduak BAEE (Barneko Erizain Egoiliar) probak egiteko aukera emango dizu, erizain titulua lortu ahal izateko espezializazio hauetan: Erizaintza Obstetriko-Ginekologikoa (Emagina), Buru Osasuneko Erizaintza, Erizaintza Geriatrikoa, Lanaren Erizaintza, Zainketa Mediko-Kirurgikoen Erizaintza, Familia eta Komunitate Erizaintza, eta Erizaintza Pediatrikoa.

Pertsona motibatua bazara eta pertsonen osasuna zaindu nahi baduzu, analisi, komunikazio eta kritikarako gaitasuna baduzu, enpatia baduzu eta, gainera, aldaketara egokitzen bazara eta dibertsitatea errespetatzen baduzu, Erizaintzako Gradua da zure aukera onena.

Titulazio honek gaitasuna emango dizu… Pertsonen osasuna eta ongizatea babesteko; erizaintzaren oinarriak eta printzipio teorikoak eta metodologikoak ezagutzeko eta aplikatzeko; genero, talde edo komunitatearen araberako pertsonaren portaera interaktiboa ulertzeko; zure pazienteekin modu eraginkorrean komunikatzeko; erizaintzako zaintzak planifikatzeko eta emateko; bizi estilo osasungarriak sustatzeko; eta, erizaintzaren kode etikoa eta deontologikoa ezagutzeko.

Irteera profesionalak:• Ospitale publikoak eta pribatuak.• Lehen arretako eta arreta espezializatuko zentroak.• Ospitalez kanpoko larrialdi zerbitzuak.• Zentro sozio-sanitarioak.• Laneko osasun zerbitzuak, eskola osasuna, osasun mentala…• Irakaskuntza eta ikerketa zentroak.• Erizaintza zerbitzuen antolakuntza eta kudeaketa.• Autoenplegua.

4

Enfermeria Medicina-EUSK-AAFF.indd 4 23/12/16 13:20

Page 5: MEDIKUNTZA ETA ERIZAINTZA FAKULTATEKO …a+Medicin… · Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak Bizkaiko Campusean du egoitza (Leioa), eta, ... UPV/EHUko ikasleek BAME azterketetan

IKASKETA PLANA

LEHENENGO MAILA 60 kreditu (oinarrizko 48 kreditu + nahitaezko 12 kreditu)

BIGARREN MAILA 60 kreditu (oinarrizko12 kreditu + nahitaezko 48 kreditu)

HIRUGARREN MAILA 60 kreditu (nahitaezko 42 kreditu + hautazko 18 kreditu)

LAUGARREN MAILA 60 kreditu (practicumeko 54 kreditu + Gradu Amaierako Lanaren 6 kreditu)

1. Lauhilekoa

1. Lauhilekoa

1. Lauhilekoa

1. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

• Giza Gorputzaren Egitura eta Funtzioa I• Giza Gorputzaren Egitura eta Funtzioa II• Informazio Sistemak eta Datuen Analisia• Osasun Publikoa• Osasun Zainketei Aplikatutako Zientzia Psikosozialak

• Bizi Zikloaren Erizaintza I• Erizaintza Klinikoa I• Erizaintzaren Oinarri Metodologikoak• Farmakologia

• Erizaintza Klinikoa III• Erizaintza Klinikoa IV• Practicum II

• Practicum IV

• Antropologia, Etika eta Legeria• Erizaintzaren Oinarri Teorikoak• Giza Gorputzaren Egitura eta Funtzioa III• Patologia: Oinarrizko Zainketak• Zaintzarako Praktiketako Hastapena

• Bizi Zikloaren Erizaintza II• Erizaintza Klinikoa II• Harremanak eta Komunikazioa Zainketetan• Komunitate Erizaintza• Practicum I

• Practicum III

• Practicum V

GRADU AMAIERAKO LANA

Hautazkoak 2. Lauhilekoa

• Analisi Klinikoen Interpretazioa• Biztanle Taldeen Bizitza Ohiturak Aztertzea• Erizaintza Errehabilitazioan: Pertsona Ezinduak eta Mendekoak• Erizaintza Laneko Osasunean• Erizaintza Terapia Naturaletan

• Euskararen Arauak eta Erabilerak• Komunikazioa Euskaraz: Osasun Arloa• Larrialdi Pediatrikoak. BBB Pediatrian• Psikiatria Irudi Zinematografikoetan• Psikogeriatria• Zainketen Optimizazioa

5

Enfermeria Medicina-EUSK-AAFF.indd 5 23/12/16 13:20

Page 6: MEDIKUNTZA ETA ERIZAINTZA FAKULTATEKO …a+Medicin… · Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak Bizkaiko Campusean du egoitza (Leioa), eta, ... UPV/EHUko ikasleek BAME azterketetan

FISIOTERAPIAKO GRADUA

Jakintza adarra: Osasun Zientziak

Fisioterapia osasun diziplina bat da, eragile fisikoak aplikatzeko metodoen multzo bat erabiltzen duena pertsonak sendatzeko, prebenitzeko, osatzeko eta egokitzeko asmoz. Masaje teknika klasikoak, ariketa terapeutikoak, argia, hotza eta beroaren teknikak osatzeko, egungo aurrerapen teknologiko berrienak erabiltzen dira, hala nola ultrasoinuak, korronte elektrikoak, hipertermia, hidroterapia, termoterapia, presoterapia, etab.

Fisioterapiako Graduak gizakiari buruzko ezagutza sakona emango dizu, pertsonak beren osotasun bio-psiko-sozialean trata ditzazun. Hiru mailatan jardutera ikasiko duzu: lehen maila (prebentzioa eta sustapena), bigarren maila (laguntzeko eta sendatzeko esku hartzea), eta hirugarren maila (prozesu puntual edo kronikoen berreskuratze funtzionala).

Horrez gain, UPV/EHUn, espezializazio gisa, bi aipamen eskaintzen dizkizugu: Fisioterapia, Jarduera Fisikoa eta Kirola eta, bestetik, Fisioterapia Zahartzean eta Ergonomia.

Besteei laguntzeko bokazioa eta enpatia baduzu, eskuekin trebea bazara, zientzietako oinarrizko prestakuntza baduzu eta pertsonen osasuna eta ongizatea hobetzeko lana gustura egingo bazenu, Fisioterapiako Gradua da zure aukera onena.

Titulazio honek gaitasuna emango dizu… Pertsonen morfologia, fisiologia, patologia eta portaera ezagutzeko eta ulertzeko, baita fisioterapia metodoak, prozedurak eta jarduerak ere; fisioterapiako esku hartze planak diseinatzeko; tratamenduen bidez eskuratutako emaitzen bilakaera ebaluatzeko; osasunaren promozio, prebentzio, babeste eta berreskuratze arloetan esku hartzeko; eta, lanbidearen etika eta lege printzipioak jarduera profesionalean txertatzeko.

Irteera profesionalak Fisioterapiako Gradua egin ondoren, lana egin ahal izango duzu:

• Osasun zentro eta ospitaletan.

• Ikastetxeetan, psikomotrizitate nahasmenduak dituzten haurrekin.

• Kirol klub eta zentroetan.

• Gerontologia zentroetan.

• Zentro sozio-sanitarioetan.

• Fisioterapiako kabinete pribatuetan.

• Lan osasuneko zentroetan.

• Irakaskuntzan eta ikerketan.

6

Enfermeria Medicina-EUSK-AAFF.indd 6 23/12/16 13:20

Page 7: MEDIKUNTZA ETA ERIZAINTZA FAKULTATEKO …a+Medicin… · Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak Bizkaiko Campusean du egoitza (Leioa), eta, ... UPV/EHUko ikasleek BAME azterketetan

IKASKETA PLANA

LEHEN MAILA 60 kreditu (oinarrizko 48 kreditu + nahitaezko 12 kreditu)

BIGARREN MAILA 60 kreditu (oinarrizko12 kreditu + nahitaezko 48 kreditu)

HIRUGARREN MAILA 60 kreditu (nahitaezko 42 kreditu + hautazko 18 kreditu)

LAUGARREN MAILA 60 kreditu (practicumeko 42 kreditu + hautazko 12 kreditu + Gradu Amaierako Laneko 6 kreditu)

1. Lauhilekoa

1. Lauhilekoa

1. Lauhilekoa

1. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

• Anatomia I• Fisioterapiaren Oinarri Biokimikoak, Zelularrak eta Tisularrak• Fisioterapiaren Oinarriak• Osasun Publikoa Fisioterapian

• Biomekanika Klinikoa• Fisioterapiako Legeria eta Deontologia• Fisioterapian esku hartzeko prozedura orokorrak I• Patologia orokorra fisioterapian• Zinesiterapia

• Afekzio Mediko-Kirurgikoak II• Fisioterapia Espezialitate Klinikoetan I• Fisioterapian Esku Hartzeko Metodo Espezifikoak II

• Anatomia II• Balorazio Klinikoa Fisioterapian I• Fisioterapiari Aplikatutako Biomekanika eta Biofisika• Fisioterapiari Aplikatutako Psikosoziologia • Giza Fisiologia

• Afekzio Mediko-Kirurgikoak I• Balorazio Klinikoa Fisioterapian II• Farmakologia Fisioterapian• Fisioterapian Esku Hartzeko Metodo Espezifikoak I• Fisioterapian Esku Hartzeko Prozedura Orokorrak II

• Fisioterapia espezialitate klinikoetan II• Fisioterapian esku hartzeko metodo espezifikoak III

GRADU AMAIERAKO LANA

Hautazkoak

• Kirolaren Oinarri Medikoak eta Fisiologikoak (1A)• Zahartzearen Oinarri Fisiologikoak (2A)

• Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Fisioterapia (1A)• Ergonomia (1A) (2A)• Fisioterapia eta Laneko Arriskuen Prebentzioa (2A)• Euskararen Arauak eta Erabilerak

Hautazkoak

Hautazkoak

• Eliteko Kirola eta Fisioterapia (1A)• Fisioterapia Geriatrikoa (2A) • Suspertze Geriatrikoa (1A) (2A)

• Komunikazioa Euskaraz: Osasun Arloa

Hautazkoak

• Gidaritzapeko Praktikak (PRACTICUM)

AIPAMENAK• Fisioterapia, Jarduera Fisikoa eta Kirola (1A)• Fisioterapia Zahartzean eta Ergonomian (2A)

7

Enfermeria Medicina-EUSK-AAFF.indd 7 23/12/16 13:20

Page 8: MEDIKUNTZA ETA ERIZAINTZA FAKULTATEKO …a+Medicin… · Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak Bizkaiko Campusean du egoitza (Leioa), eta, ... UPV/EHUko ikasleek BAME azterketetan

MEDIKUNTZAKO GRADUA

Jakintza adarra: Osasun Zientziak

Medikuntzak bizitza, osasuna, gaixotasunak eta heriotza ikertzen ditu, eta prebentzioa, diagnostikoak eta tratamenduak ematen ditu, pertsonen osasuna eta bizi kalitatea hobetzeko.

Medikuntzako Graduak gaitasuna emango dizu orotariko medikuntzan jarduteko eta gero graduondoko prestakuntza klinikoa nahiz ikerketakoa jasotzeko.

UPV/EHUk, gainera, lau irakasgune ditu Basurtu, Gurutzeta, Gasteiz eta Donostiako unibertsitate ospitaleetan, eta haietan egingo dituzu azkeneko hiru mailak. Medikuntzako Graduaren sei mailak amaitzean, medikuntzako gradudun titulua eskuratuko duzu, master mailarekin, eta doktoregoa egiten hasteko moduan egongo zara. Horrez gain, BAME (Barneko Mediku Egoiliar) azterketa gainditu beharko duzu, espezialitatea eta lanerako ospitalea hautatzeko.

Gradu honen irakaskuntzaren kalitatea egiaztatuta dago; horren erakusle dira, izan ere, UPV/EHUko ikasleek BAME azterketetan lortzen dituzten emaitza bikainak.

Zerbitzu bokazioa duen pertsona solidario eta enpatikoa bazara, osasunari lotutako ororen zale porrokatua bazara, zientzietan oinarrizko prestakuntza baduzu eta pertsonen bizi kalitatea eta ongizatea hobetzen lagundu nahi baduzu, Medikuntzako Gradua da zure gaitasun guztiak garatzeko titulu egokia.

Titulazio honek gaitasuna emango dizu…

Giza gorputzaren egitura eta funtzio normala ezagutzeko, baita osasun egoera eta gaixotasunaren garapena zehazten dituzten arrisku faktorek eta eragileak ere; informazio iturri klinikoak eta biomedikoak erabiltzen jakiteko eta kritikoki baloratzeko; diagnostikoa, pronostikoa eta tratamendua ezartzeko; hasierako diagnostikoa egin, eta estrategia arrazoitu bat ezartzeko; pazienteekin argi eta modu eraginkorrean komunikatzeko; eta, lanbidearen printzipio etikoak eta lege erantzukizunak ezagutzeko.

Irteera profesionalak:Medikuntzako Gradua egin ondoren, lana egin ahal izango duzu:

• Ospitaleetan, osasun zentroetan, anbulatorioetan, kliniketan, geriatrikoetan, eta abar, publikoak nahiz pribatuak izan.

• Epaitegietan, auzitegi mediku edo psikiatra gisa.

• Enpresetan, mutualitateetan eta aseguru konpainietan.

• Kirol arloan.

• Auzitegi medikuntzan.

• Ikerketan.

• Nazioarteko lankidetzan.

• Aholkularitza medikoan.

• Osasun administrazioan.

8

Enfermeria Medicina-EUSK-AAFF.indd 8 23/12/16 13:20

Page 9: MEDIKUNTZA ETA ERIZAINTZA FAKULTATEKO …a+Medicin… · Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak Bizkaiko Campusean du egoitza (Leioa), eta, ... UPV/EHUko ikasleek BAME azterketetan

IKASKETA PLANA

LEHENENGO MAILA 60 kreditu (oinarrizko 40 kreditu + nahitaezko 18 kreditu)

BIGARREN MAILA 60 kreditu (oinarrizko 12 kreditu + nahitaezko 42 kreditu + hautazko 6 kreditu)

HIRUGARREN MAILA 60 kreditu (oinarrizko 6 kreditu + nahitaezko 42 kreditu + hautazko 12 kreditu)

LAUGARREN MAILA 60 kreditu (nahitaezko 60 kreditu)

1. Lauhilekoa

1. Lauhilekoa

1. Lauhilekoa

1. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

• Dokumentazioa, Medikuntzaren Historia, Teoria eta Metodoa• Giza Anatomia I• Oinarrizko Biokimika• Psikologia• Zelulen Biologia

• Giza Anatomia III• Fisiologia Medikoa I• Oinarrizko Histologia Medikoa• Ikerketa Biomedikorako Sarrera

• Kirurgiaren Oinarriak (urtekoa)• Farmakologia Medikoaren Oinarriak• Mikrobiologia Klinikoa eta Infekzioa• Patologia Orokorra (urtekoa)• Ikerketa Proiektua (urtekoa)

• Anatomia Patologiko Berezia• Kirurgia I (urtekoa)• Dermatologia • Otorrinolaringologia • Patologia eta Klinika Medikoa I (urtekoa)

• Bioestatistika• Biokimika Medikoa• Fisiologia• Garapenaren Biologia eta Genetika• Giza Anatomia II

• Giza Anatomia IV• Fisiologia Medikoa II• Histologia Mediko Berezia• Mikrobiologia eta Immunologia Medikoak

• Anatomia Patologiko Orokorra• Etika Medikoa, Komunikazioa eta Harreman Klinikoa• Kirurgiaren Oinarriak (urtekoa)• Patologia Orokorra (urtekoa)• Ikerketa Proiektua (urtekoa)

• Kirurgia I (urtekoa)• Oftalmologia • Patologia eta Klinika Medikoa I (urtekoa)• Psikiatria• Erradiologia eta Medikuntza Fisikoa I

GRADU AMAIERAKO LANA

Hautazkoak

• Enbriologia Medikoa• Euskararen Arauak eta Erabilerak

Hautazkoak

• Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Medikuntza eta Fisiologia

Hautazkoak

• Komunikazioa Euskaraz: Osasun Arloa• Droga Mendekotasuna• Genetika Medikoa

Hautazkoak

• Zainketa Perioperatorioak• Txertoak

BOSGARREN MAILA 60 kreditu (nahitaezko 60 kreditu)

1. Lauhilekoa 2. Lauhilekoa

• Lege eta Auzitegi Medikuntza • Obstetrizia eta Ginekologia • Pediatria • Erradiologia eta Medikuntza Fisikoa II

• Kirurgia II • Farmakologia Mediko Aplikatua • Prebentzio Medikuntza, Osasun Publikoa eta Komunitate Osasuna • Patologia eta Klinika Medikoa II

SEIGARREN MAILA 60 kreditu (praktiketako 54 kreditu + Gradu Amaierako Laneko 6 kreditu)

• Gidaritzapeko Praktika Txandakatuak (urtekoa)

9

Enfermeria Medicina-EUSK-AAFF.indd 9 23/12/16 13:20

Page 10: MEDIKUNTZA ETA ERIZAINTZA FAKULTATEKO …a+Medicin… · Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak Bizkaiko Campusean du egoitza (Leioa), eta, ... UPV/EHUko ikasleek BAME azterketetan

ODONTOLOGIAKO GRADUA

Jakintza adarra: Osasun Zientziak

Aho osasuntsu batek gorputz eta ohitura osasuntsuak islatzen ditu; hori dela eta, Odontologia oinarrizko medikuntza diziplina bat da, pertsonen ongizatea mantentzeko eta bizi kalitatea hobetzeko.

Odontologiako Graduan ikasiko duzu nola egiten den historia kliniko oso bat eta odontologiako diagnostiko bat, eta nola diseinatzen eta aplikatzen den terapia egoki bat. Horrez gainera, helduen nahiz haurren ahoko gaixotasunak prebenitzen eta aho-hortzetako osasuna bultzatzen ikasiko duzu. Hortzetan, masailetan, ahoan eta ahoko ehunetan izaten diren aho-hortzeko min orokorrak aztertuko dituzu, eta ikasiko duzu, besteak beste, txantxarra kentzen, endodontziak, ortodontziak eta hortz protesiak egiten, etab.

Gainera, UPV/EHUn, Odontologia Klinika bat dugu, non nahitaezko praktikak egin ahal izango dituzun irakasleen gidaritzapean eta benetako kasu klinikoak tratatuko dituzun.

Odontologiako Graduaren bost mailak amaitzean, Odontologiako gradudun titulua eskuratuko duzu, master mailarekin, eta doktoregoa egiten hasteko moduan egongo zara.

Pertsonen bizi kalitatea eta osasuna hobetzen laguntzeko bokazioa duen pertsona bazara, enpatia baduzu, tresnak manipulatzen trebea bazara eta osasun zientzien arloa interesatzen bazaizu, Odontologiako Gradua da zure aukera onena.

Titulazio honek gaitasuna emango dizu…Odontologiaren oinarrian dauden oinarrizko zientzia biomedikoak ulertzeko; dentistaren funtsezko elementuak ezagutzeko; gaixotasunaren prozesu orokorrei antzemateko; aho azterketa oso bat egiteko; diagnostikoa, pronostikoa eta plangintza terapeutiko egokia ezartzeko; ahoko gaixotasunei aurre egiteko prebentzio eta babes neurrien inguruan dentistak duen eginkizuna ezagutzeko; eta, informazio iturri klinikoak eta biomedikoak erabiltzen jakiteko.

Irteera profesionalak:Zure kontsulta odontologikoa ireki ahal izango duzu.

Eta odontologiaren profesionalak behar dira ere:

• Osasun publikoan eta pribatuan

• Auzitegi medikuntzan

• Irakaskuntzan

• Ikerketan

10

Enfermeria Medicina-EUSK-AAFF.indd 10 23/12/16 13:20

Page 11: MEDIKUNTZA ETA ERIZAINTZA FAKULTATEKO …a+Medicin… · Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak Bizkaiko Campusean du egoitza (Leioa), eta, ... UPV/EHUko ikasleek BAME azterketetan

IKASKETA PLANA

LEHENENGO MAILA 60 kreditu (oinarrizko 42 kreditu + nahitaezko 18 kreditu)

BIGARREN MAILA 60 kreditu (Nahitaezko 54 kreditu + hautazko 6 kreditu)

HIRUGARREN MAILA 60 kreditu (Nahitaezko 60 kreditu)

LAUGARREN MAILA 60 kreditu (nahitaezko 54 kreditu + hautazko 6 kreditu)

1. Lauhilekoa

1. Lauhilekoa

1. Lauhilekoa

1. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

2. Lauhilekoa

• Anatomia I• Zelulen Biologia• Biokimika• Ergonomia eta Odontologia Klinikarako eta

Laborategirako Sarrera (urtekoa)• Fisiologia (urtekoa)• Mikrobiologia eta Immunologia (urtekoa)

• Prebentzio eta Komunitate Odontologia (urtekoa)• Helduen eta Haurren Patologia Medikoa (urtekoa)• Patologia Kirurgikoa (urtekoa)• Hortz Protesia I (urtekoa)• Psikologia eta Komunikazioa• Erradiologia eta Medikuntza Fisikoa

• Odontologiako Biomaterialak• Aho Kirurgia I• Farmakologia Orokorra eta Klinikoa• Hortz Patologia eta Terapeutika I (urtekoa)• Hortz Protesia II (urtekoa)

• Odontopediatria (urtekoa)• Aho Patologia eta Medikuntza II (urtekoa)• Hortz Patologia eta Terapeutika II (urtekoa)• Periodontzia II• Hortz Protesia III (urtekoa)

• Anatomia II• Epidemiologia eta Osasun Publikoa• Ergonomia eta Odontologia Klinikarako eta

Laborategirako Sarrera (urtekoa)• Fisiologia (urtekoa)• Giza Histologia• Mikrobiologia eta Immunologia (urtekoa)

• Prebentzio eta Komunitate Odontologia (urtekoa)• Helduen eta Haurren Patologia Medikoa (urtekoa)• Patologia Kirurgikoa (urtekoa)• Hortz Protesia I (urtekoa)• Aho Patologia eta Medikuntza I

• Aho Kirurgia II• Lege eta Auzitegi Odontologia• Periodontzia I• Hortz Patologia eta Terapeutika I (urtekoa)• Hortz Protesia II (urtekoa)

• Odontopediatria (urtekoa)• Aho Patologia eta Medikuntza II (urtekoa)• Hortz Patologia eta Terapeutika II (urtekoa)• Hortz Protesia III (urtekoa)• Ortodontzia I

GRADU AMAIERAKO LANA

Hautazkoak

• Odontologoen Lanbidea: Jarduna eta Kudeaketa. Odontologiaren Historia

• Euskararen Arauak eta Erabilerak

Hautazkoak

• Komunikazioa Euskaraz: Osasun Arloa• Ahoko eta Aurpegiko Minerako Sarrera• Patologia Sistemikoaren Ondorioak Ahoan

BOSGARREN IKASTURTEA 60 kreditu (nahitaezko 48 kreditu + hautazko 6 kreditu + Gradu Amaierako Laneko 6 kreditu)

1. Lauhilekoa 2. Lauhilekoa

• Ahoko eta Aurpegiko Mina eta Tenporalaren eta Barailaren arteko Artikulazioaren Arazoak• Ortodontzia II (urtekoa)• Praktika Integratuak: Haurrak (urtekoa)• Praktika Integratuak: Helduak I (urtekoa)• Praktika Integratuak: Helduak II (urtekoa)

• Farmakologia Aplikatua eta Larrialdiak Odontologian• Ortodontzia II (urtekoa)• Praktika Integratuak: Haurrak (urtekoa)• Praktika Integratuak: Helduak I (urtekoa)• Praktika Integratuak: Helduak II (urtekoa)

Hautazkoak

• Aurpegi-Masailetako Kirurgia

Hautazkoak

• Kaltea Identifikatzea eta Neurtzea Odontologian• Inplantologia

11

Enfermeria Medicina-EUSK-AAFF.indd 11 23/12/16 13:20

Page 12: MEDIKUNTZA ETA ERIZAINTZA FAKULTATEKO …a+Medicin… · Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak Bizkaiko Campusean du egoitza (Leioa), eta, ... UPV/EHUko ikasleek BAME azterketetan

GRADUONDOKOEN ESKAINTZA

BEREZKO TITULUAKMASTERRAK• Arreta Integrala Zainketa Aringarrietan• Osasunaren Sustapena eta Osasun Komunitarioa • Kimika eta Genetika Nutrizioan eta Kirolean • Esperientzia Traumatikoetako Biktimekin Lan Egitea

• Elikagaien Segurtasuna eta Kalitatea• Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak• Zahartze Osasuntsua eta Bizi Kalitatea• Farmakologia: Medikamenduen Garapena, Balioespena eta Erabilera Arrazionala• Ingeniaritza Biomedikoa• Ikerketa Biomedikoa• Mikrobiologia eta Osasuna• Neurozientziak• Nutrizioa eta Osasuna• Osasun Publikoa• Laneko Segurtasuna eta Osasuna• Autonomia Pertsonala Areagotzeko Teknologia• Osasunaren Sustapena eta Osasun Komunitarioa• Kimika eta Genetika Nutrizioan eta Kirolean• Esperientzia Traumatikoetako Biktimekin Lan Egitea

ERIZAINTZAKO GRADUA

Gainera, zure prestakuntza osatzeko, UPV/EHUko graduondoko hauek egin ahal izango dituzu, besteak beste:

BEREZKO TITULUAKMASTERRAK• Arreta Integrala Zainketa Aringarrietan• Enpresen Sorkuntza eta Zuzendaritza • Osasunaren Sustapena eta Osasun Komunitarioa • Kimika eta Genetika Nutrizioan eta Kirolean • Esperientzia Traumatikoetako Biktimekin Lan Egitea

• Zahartze Osasuntsua eta Bizi Kalitatea• Ikerketa Biomedikoa• Neurozientziak• Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak• Osasun Publikoa• Laneko Segurtasuna eta Osasuna• Autonomia Pertsonala Areagotzeko Teknologia

FISIOTERAPIAKO GRADUA

12

Enfermeria Medicina-EUSK-AAFF.indd 12 23/12/16 13:20

Page 13: MEDIKUNTZA ETA ERIZAINTZA FAKULTATEKO …a+Medicin… · Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak Bizkaiko Campusean du egoitza (Leioa), eta, ... UPV/EHUko ikasleek BAME azterketetan

BEREZKO TITULUAKMASTERRAK• Arreta Integrala Zainketa Aringarrietan • Enpresen Sorkuntza eta Zuzendaritza• Hortzetako Estetika Integratua • Ahoko Inplantologia eta Mikrokirurgia• Periodontzia eta Osteointegrazioa• Osasunaren Sustapena eta Osasun Komunitarioa• Kimika eta Genetika Nutrizioan eta Kirolean • Esperientzia Traumatikoetako Biktimekin Lan Egitea

• Analisi Forentsea• Biologia Molekularra eta Biomedikuntza • Elikagaien Segurtasuna eta Kalitatea• Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak• Zahartze Osasuntsua eta Bizi Kalitatea• Farmakologia: Medikamenduen Garapena, Balioespena eta Erabilera Arrazionala• Ingeniaritza Biomedikoa• Ikerketa Biomedikoa• Mikrobiologia eta Osasuna• Hizkuntzaren Neurozientzia Kognitiboa/Cognitive Neuroscience of Language• Neurozientziak• Nutrizioa eta Osasuna• Osasun Publikoa• Autonomia Pertsonala Areagotzeko Teknologia• Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia• Garapena eta Nazioarteko Lankidetza• Laneko Segurtasun eta Osasuna (Lanbide arautua edo parekoa)

MEDIKUNTZAKO GRADUA

BEREZKO TITULUAKMASTERRAK• Enpresen Zuzendaritza eta Gestioa• Enpresen Sorkuntza eta Zuzendaritza• Hortzetako Estetika Integratua • Ahoko Inplantologia eta Mikrokirurgia• Periodontzia eta Osteointegrazioa • Osasunaren Sustapena eta Osasun Komunitarioa

• Analisi Forentsea• Biologia Molekularra eta Biomedikuntza • Elikagaien Segurtasuna eta Kalitatea• Farmakologia: Medikamenduen Garapena, Balioespena eta Erabilera Arrazionala• Ingeniaritza Biomedikoa• Ikerketa Biomedikoa• Mikrobiologia eta Osasuna• Neurozientziak• Nutrizioa eta Osasuna• Osasun Publikoa

ODONTOLOGIAKO GRADUA

Liburuxka hau informazioa emateko baino ez da.Azken aldaketa: 2016ko abendua.

Graduondoko ikasketen eskaintza osoa hemen: www.ehu.eus/es/web/estudiosdeposgrado-graduondokoikasketak

13

Enfermeria Medicina-EUSK-AAFF.indd 13 23/12/16 13:20

Page 14: MEDIKUNTZA ETA ERIZAINTZA FAKULTATEKO …a+Medicin… · Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak Bizkaiko Campusean du egoitza (Leioa), eta, ... UPV/EHUko ikasleek BAME azterketetan

14

Enfermeria Medicina-EUSK-AAFF.indd 14 23/12/16 13:20