MAXIXATZENgrabatzen zuten irratsaioa, eta astearteetan emititzen zen, 20:30etik 21:30era bitartean....

28
maxixatzen.eus Azkoitiko herri aldizkaria, 2016ko apirila - 353. zenbakia MAXIXATZEN IZENA TA DIZENA Azkoitiarrak, musikazale BA AL DAKIZU? TOKITTEKO PUNTEKO HERRITARRA Wazeem Ali GALDETU AHALA ERANTZUN Lurdes Imaz Nola bidaiatu behar dute haurrek autoan? Maialen Agirre Etxabe TOKITTEKO PUNTETIK

Transcript of MAXIXATZENgrabatzen zuten irratsaioa, eta astearteetan emititzen zen, 20:30etik 21:30era bitartean....

Page 1: MAXIXATZENgrabatzen zuten irratsaioa, eta astearteetan emititzen zen, 20:30etik 21:30era bitartean. 1979ko abendura bitartean, Karmelo Otaegi eta Itziar Urteaga esatariek diskoen inguruan

maxixatzen.eus

Azko

itiko

her

ri al

dizk

aria

, 201

6ko

apiri

la -

353.

zen

baki

a

MAXIXATZEN

IZENA TA DIZENA

Azkoitiarrak, musikazale

BA AL DAKIZU?

TOKITTEKO PUNTEKO HERRITARRAWazeem Ali

GALDETU AHALA

ERANTZUNLurdes Imaz

Nola bidaiatu behar dute

haurrek autoan?Maialen Agirre Etxabe

TOKITTEKO PUNTETIK

Page 2: MAXIXATZENgrabatzen zuten irratsaioa, eta astearteetan emititzen zen, 20:30etik 21:30era bitartean. 1979ko abendura bitartean, Karmelo Otaegi eta Itziar Urteaga esatariek diskoen inguruan

2 maxixatzen.eus

Page 3: MAXIXATZENgrabatzen zuten irratsaioa, eta astearteetan emititzen zen, 20:30etik 21:30era bitartean. 1979ko abendura bitartean, Karmelo Otaegi eta Itziar Urteaga esatariek diskoen inguruan

maxixatzen.eus

Kale Nagusia, 62Gipuzkoa, 20720 Azkoitia

943 85 36 17www.maxixatzen.eus

ARGITARATZAILEA:Maxixatzen Euskaldunon Elkartea.

ERREDAKZIO TALDEA ETA KOLABORATZAILEAK:

Naroa Olalde, Idoia Alberdi, Laida Beristain, Aitor Arruti, Olaia Juaristi

eta Ainhoa Cuende.

KOORDINAZIOA:Olaia Juaristi.

MAKETAZIOA:Ane Larrañaga.

PUBLIZITATEA:Ainhoa Cuende.

Tel.: 943 85 36 17

ZUZENTZAILEA:Gema Lopez.

TIRADA:800 ale.

LEGE GORDAILUA:SS-706-97

ISSN: 1137-8891

Oharra:Maxixatzenek ez du bere gain hartzen IRITZIAN, KOMIKIAN eta GUTUNEAN adierazitakoaren erantzukizunik. Argitaratu ahal izateko, eskutitz guztiek ondo identifikatuta egon beharko dute. Ez ahaztu datu hauek jartzea: izen-abizenak, NA eta telefono zenbakia, nahiz eta gero izen-abi-zenak soilik argitaratu. Idatziek gehienez 25 lerro izan beharko dituzte eta [email protected] helbidera bidali beharko dira, hilabeteko azken astelehena baino lehen.

iritzixe Karmen Irizar Segurola

kalin galdezka Ordu aldaketie antzemate al dezu?

izena ta dizena Musikazale eta musikari azkoitiarrak

tokitteko puntetik Maialen Agirre Etxabe

tokitteko punteko herritarra Wazeem Ali

galdetu ahala erantzun Lurdes Imaz, EHIGE Euskal Herriko Ikas-leen Guraso Elkarteko koordinatzailea

izena ta dizena Luis Larrañaga 'Axiri': Azkoitiko urtez urteko demografia

iritzixe Joseba Elorza Sancho

maxixatzen maxixatuiez Bazkideen batzarra

hilebetin begixetatik

bertsoa paperean Erniarraitzeko Jokin Suduperen bertsoak

kejie ta desditxieAltamirako aparkalekuak

letu, ikusi, aittu Ixabel Jauregi: Iñaki Petxarromanen liburu baten proposamena

ba al dakizu? Etxaniz Autoeskola: nola bidaiatu behar dute haurrek autoan?

eskure komeni agendie

24

4

5

6

10

11

112

14

17

18

22

20

22

23

25

16

18

1424

26

Page 4: MAXIXATZENgrabatzen zuten irratsaioa, eta astearteetan emititzen zen, 20:30etik 21:30era bitartean. 1979ko abendura bitartean, Karmelo Otaegi eta Itziar Urteaga esatariek diskoen inguruan

4 maxixatzen.eus

IRIT

ZIXE

Datorren urtean ere ez naiz lilatoira joango

Karmen Irizar Segurola

Ez naiz sekula izan eta datorrenean ere ez naiz joango. Eta ez dut emakumeentzako pala txapelketan parte hartuko, ezta emakume bezala ahalduntzeko saioetan izenik emango ere, eta ez

naiz autodefentsa feministako ikastaroetan ikasle izango. Eta ez dut ezkutatuko abortua aske eta legezkoa izateko aldarriak eztarrian korapiloa jartzen didanik. Eta jaso dudan heziketa katoliko hetero-patriarkalak nire iritziak baldintzatzen dituela diotenen aurreiritziak ere ez ditut aintzat hartuko.

Eta ez dut onartuko iritzi hauek agertzeagatik ni ezja-kintzat har nazaten, besteak beste, belaunaldiz belau-naldi bizi izan diren emakumeek gizateriari egin dioten ekarpena hutsaren hurrengoa izan dela onartzea izango litzatekeelako eta gizarteak mendez mende inposatu di-gun paperean, zoko ilun askoren artean, argia ikusten du-dalako, batez ere.

Gaztelaniaren inposizioaren makurrak Cervantes edo Garcia Marquezen unibertso literarioaren ederrera iris-teko autobidean jarri gintuen bezala, emakumeen bi-zitzan ordu gehien hartu dituzten erreprodukzio eta zaintzako egitekoetan daude, nire ustez, XXI. menderako han-hemenka aldarrikatzen diren prozesu humanizatzai-learen gako batzuk. Pertsona erdigunean jartzeak baino ez baitu ekarriko gizartea humanoagoa izatea.

Eta pertsona erdigunean jartzeaz asko dakite kultu-ra guztietako emakumeek. Komunitatearen elikadura osasuntsuari eta ongizate fisikoari eusteko landa ere-muko emakumeek pilatu eta elkarri transmititutako jakinduriaz ari naiz, edo urterik urte lurra emankorra izan dadin egiteko moldeez. Eta baita unean-unean, tal-deko ahulenak diren pertsonei norberaren eguneroko egitekoen agendan lehentasunen marka jarri eta bestee-kin batera horiek ere bizitzaren xendan duin eta gozo euts diezaioten saiatzeaz ere. Argazki batean ikusita sor dezakeen xamurtasunaz haratago, munduaren ongi-zatearentzat da, batez ere, onuragarria, haurrek euren

erritmoari egokituta biziko den pertsona eta talde baten babesa izatea, eta baita zahartzaroan ezina etorri zaie-nek azken aldapan makulu lana egingo dien lagun baten begirada eta zaintza jasotzea ere.

Emateko eta zaintzeko ardura hartu duten edo harra-razi dieten emakumeek badute zer kontatu egoera inti-moak partekatzeak sor dezakeen maitasun eta hurbilta-sun sentimenduaz. Anaia hiltzear dagoela eskutik heldu eta haren azken arnasaren zain egoteak ematen duen minarekin batera, maitasuna nola barreiatzen zaizun zain, buru eta bihotzean. Eta nola gauez, senarra ondoan, norbera erdi lotan eta haurra bularrean zegoeneko mo-mentuak izen diren batzuentzat inoiz bizi izan dituzten unerik gozoenak. Edo adinaren eraginez belaunak gogor-tu eta burua arintzen ari zaion izebarekin pasieran ate-ratzeak ematen dizun pena baina baita lasaitua ere, bai baitakizu ez dagoela bakarrik trantze horretan. Sufritzen dagoenak bere beldur eta mamuak kontatzeak sortzen dizun nahigabeaz gaindi, zer pribilegiatua sentitzen za-ren pertsona horrek bere unerik ahulenean zu aukeratu zaituelako lekuko.

Jasotzen dituzten irain, tratu txar eta umiliazioez gain, hori guztia daukate emakumeek kontatzeko, inork entzun nahiko balu.

Esan gabe doa, emakumeen ekarpen horri ez zaiola balio handirik eman orain arte. Ez du IBEX 35ean kotizatzen eta ez da agenda politikoan sartzen, ez da historiako liburuetan azaltzen, eta gizarteak beste ororen gainetik oinarrizkotzat jo duen bizitza publikora sartzea galarazi dio emakumeari.

Zilegi da, egun gizarteak egiten duen moduan, esparru publikoa jartzea erdigunean, baina pentsa une batez zen-bat aldatuko liratekeen gizartearen erritmo eta balioak jende guztia jarriko balitz emakumeek mendez mende egin dutena egiten, alegia, bizitza eta pertsonak errebe-rentziaz zaintzen.

Page 5: MAXIXATZENgrabatzen zuten irratsaioa, eta astearteetan emititzen zen, 20:30etik 21:30era bitartean. 1979ko abendura bitartean, Karmelo Otaegi eta Itziar Urteaga esatariek diskoen inguruan

maxixatzen.eus

KALIN GALD

EZKA

Javier Etxaniz“Afektau batez, argi gehixo eotea ta nahixo izetet hola, aldrebeska baino”.

Roke Unzueta“Ohittute nao ni, nei eztit diferentzik eitten. Ni iuel-iuel esnatze naiz hurrungo goizin. Egune luzio izetea ta hori asko gustatze zat”.

Lierni Altuna“Gustatze zat ordu aldaketa hau eotie, ze gero egune askoz luzio izetea. Ta goizin nahiz ta oso goizo jute naizen klasea etzat inporta, ze umore aldetik asko launtzeit 7rek-8rek aldea ja argixe baldin badao”.

Martin Arozena“Bai, nik antzematet. Lo etteko garaixen batiz bat. Baino ustet uda bukaerako aldaketik gehixo afektatzeitela. Goizin ta iluntzin argi eotea ta earra izetea, nik lanin eztet asko antzematen baino, ordu fijoik eztauket-eta laneako. Azkar iluntze hori tristie izetea”.

Mari Karmen Alberdi“Ez dit afektatzen nei. Etzat inporta ordubete gutxixo eukitzie lo etteko; lenuo jute gea lota eta listo. Egune luzio izetie naxo det. Ederra izetea. Ilunek eta eurixek afektatzeibe, baino egun luzik eta argixek ez”.

Miren Etxezarreta“Ez dit afektatzen normalin, iuel-iuel zat. Goizetan eskola juteakun-ta askoz hobeto ja egun argiz izetie; beste umore batekin jute naiz. Negun hor euritten-ta tristurikin jute gea; oin egun argiz gustoao”.

Ordu aldaketie antzemate al dezu?

Page 6: MAXIXATZENgrabatzen zuten irratsaioa, eta astearteetan emititzen zen, 20:30etik 21:30era bitartean. 1979ko abendura bitartean, Karmelo Otaegi eta Itziar Urteaga esatariek diskoen inguruan

6 maxixatzen.eus

IZEN

A TA

DIZ

ENA

Aitor Arruti Rezabal

Franco diktadorea azkenetan zela, elkarrekin dis-ko-trukean ibiltzen zen 20 urtez azpiko zenbait gazte Azkoitian. Bestelako musikaren egarri ziren, eta han-hemen eskuratutako aldizkariak irakurtzen zituzten erreferentzia berri bila: Discoexpress, Vi-

braciones, New Musical Express, Melody Maker, Rolling Stone, Ajoblanco, El Viejo Topo, Ozono…

Norberak lortutako diskoak elkarri entzuteko utziaz, lagunarte zabala osatu zuten, eta asmo berri bat erne zitzaien: esku arteko diskoak irratian entzunaraztea. Euskararen aldeko lanean gogotik ari zen Loiolako Herri Irratira jotzea pentsatu zuten. Irratiko zuzendari Juan Le-kuonarekin elkartuta, eguneroko Club 33-45 saioan parte hartzea eskatu zioten, eta onartu egin zien hark.

1975eko urrian ekin zioten gazte azkoitiarrek irra-tigintzari, Led Zeppelin taldeak urte hartako otsaila-ren 24an Britainia Handian argitaratutako Physical Graffitti album bikoitzarekin. Larunbat arratsaldeetan grabatzen zuten irratsaioa, eta astearteetan emititzen zen, 20:30etik 21:30era bitartean. 1979ko abendura bitartean, Karmelo Otaegi eta Itziar Urteaga esatariek diskoen inguruan aldez aurretik adostutako galderei

erantzun zieten gazteek, eta hainbat doinu hedatu zi-tuzten txandaka.

Gerora, etenaldi baten ondoren, 1980tik 1983ko bukae-rara arte, azkoitiar jatorriko Jose Joakin Forcada Forki eta Javier Maillo eta Pello Beristain azkoitiarrak bihurtu ziren saioaren arduradun, ordurako alderdi teknikoaren non-dik norakoak ere ikasita. Aldi berri horretan, saioaren ize-na La caja de música izan zen, Genesis taldearen Musical box diskoa gogoan hartuta.

Saio horietan entzun ahal izan ziren talde eta bakarla-rien artean daude Lyle Mays, Caravan, Syd Barret, Allman Brothers, The Clash, Wishbone Ash, Bob Dylan, Sisa, Shak-ti, Djavan, Itoiz, Black Sabbath, Ruper Ordorika, Miles Da-vis, Vinicius de Moraes eta beste asko.

Pello Beristainek adierazi duenez, saio gozagarri haietan bi kontutan egin zuten kale. Alde batetik, ez zuten lortu neskak eurekin batera mikro aurrean protagonista izate-rik. Salbuespen bat izan zen, hala ere: Mokoroa Handi ba-serrian komuna erako komunitate bat zegoen, eta bertara

Bestelako musika diktadura osteko Herri Irratian

Francoren diktadura bukatutzat eman berritan, 'Club 33-45' eta 'La caja de música' irratsaioetan parte hartu zuten

azkoitiar musikazale gazte batzuek. Haietako hiru Pello Beristain, Alberto Izagirre eta Javier Goenaga 'Jazzman' izan ziren, eta eurekin berritu ditugu

orduko kontuak.

Page 7: MAXIXATZENgrabatzen zuten irratsaioa, eta astearteetan emititzen zen, 20:30etik 21:30era bitartean. 1979ko abendura bitartean, Karmelo Otaegi eta Itziar Urteaga esatariek diskoen inguruan

maxixatzen.eus

Madrilgo gazteak etorri ziren; haietako neska batek hitz egin zuen behin irratsaioan.

Bestalde, Pelloren ustez, gutxiegi egiten zuten euskaraz. Bateko azkoitiarrez egitea ez zela egokia, besteko batuaz egiteko prestakuntza murritza zutela, nahi baino askoz gehiagotan espainolez egin zuten. Kontuak kontu, euskal kantuak oso gutxi jarri zituztela esan du Javier Goenaga Jazzmanek, eta gogoan du berak eramandako Txomin Ar-tolaren disko bat jarri zutenekoa.

Horren harira, Alberto Izagirre oroitu da Donostiako Herri Irratian Gregorio Galvezen Club 44 saioan Kinio eta biek nola jarri zuten Albertok Iparraldetik ekarritako Errobiren diskoa. 1976ko udaberria izanik, harrituta gel-ditu zen Galvez Hegoaldean editatzeke zegoen Errobiren rocka euskaraz entzunda. Gerora, diskoak euskaraz aur-kezten jarraitu zuten beraiek; saio hartako euskarazko aurkezpen bakarrak izango ziren, inondik ere.

Gainera, irakiten zegoen giro politikoak zipriztindu egiten zuen musika ere. Rocka egiten zutenak espaino-

listatzat jo zituen zenbaitek, Ez Dok Amairuko musika-riek Oskorri taldea boikotatu zuten, espainiazaleak zi-relakoan… Azkoitiar gazteek irratsaioetan jartzen zuten musika elitista zela ere entzun zuten noizbait.

Ondoren, Euskadi Irratia sortu zen, eta Herri Irratian aritutako Jose Mari Otermin zuzendariak Pello Beristaini irrati berriko musika arduradun izatea eskaini zion. Be-ristainek, ordea, Bartzelonara joan behar zuen hortz pro-tesigintza ikastera, eta ez zuen eskaintza onartu.

Horrela, Pello, Forki, Txaukos, Maillo, Fernando Ali, Jazz-man, Kinio, Balda, Juanma, Mikel Z., Max, Emo, Joxe Ramon, Azkargorta, Alberto, Festus, Ttantta, Trosky eta abarrek beste bide batzuk jorratu zituzten aurrerantzean.

Orduz geroztik, asko aldatu dira kontuak, zer esanik ez aldaketa digitalarekin. Dena den, Azkoitian orain ere bada irratigintzarako gogoa, eta irrati librea daukagu herrian bertan: Kontrako Eztarrixe. Joan den mendearen bukae-rako gazteek ereindako hazia bizirik dagoen seinale.

Page 8: MAXIXATZENgrabatzen zuten irratsaioa, eta astearteetan emititzen zen, 20:30etik 21:30era bitartean. 1979ko abendura bitartean, Karmelo Otaegi eta Itziar Urteaga esatariek diskoen inguruan

8 maxixatzen.eus

IZEN

A TA

DIZ

ENA

Jesus Sudupe: “Nik uste gau nostalgikoa izango dela, gogoratzeko modukoa”

Jesus Sudupe 'Patta' 80ko hamarkadan Azkoitian sortu zen Direccion Obligatoria pop-rock taldeko abeslaria da. Juan Manuel Aparicio 'Makoki' bateria eta Luciano Martin 'Luka' baxuarekin batera osatzen dute Direccion Obligatoria musika taldea. 80ko hamarkadaren hasieran sortu zen taldea, Azkoitian. Garai hartan Euskal Herri osoa hartua zuen Euskal Rock Erradikala deiturikoa alde batera utzi, eta Madrildik zetorren Movida Madrileñari begira jarri ziren. 1989

eta 1990 artean desegin zen taldea.

Nola sortu zen Direccion Obligatoria taldea?

Bageunden jende bat, batik bat bateria eta ni, Juan Manuel Aparicio eta ni, Madrildik zetorren musika estiloa pixka bat gogoko genuena, gaztelaniaz kantatzen zen musikari begira, eta, influentzia horrekin, poliki-poliki alde horre-tara joan ginen. Horrelaxe sortu zen Direccion.

Euskal Herrian Euskal Rock Erradikala deituriko musika es-tiloa gailentzen zen, baina zuek Movida Madrileñarantz jarri zenituzten begiak. Nola bizi izan zenuten garai hura?

Hemen, gure inguruan, gaztelaniazko popa eginez, oso zaila zen biderik zabaltzea. Bilbo eta Donostia bezalako hirietan jotzera iritsi ginen, baina batik bat herrian eta

bueltan egin ginen ezagunak. Garai hartan oso errotuta zeuden rock eta punk estiloak, baina oso ondo bizi izan genuen, herriak gure estiloa barneratzea lortu genuelako. Eta jende batek jarraitu zuen. Azkoitia beti izan da, punk eta rock estiloa nagusi zen beste herri batzuekin konpara-tuz gero, Arrasaterekin eta Errenteriarekin adibidez, leku popzale bat. Jendeak popa eskatzen zuen.

Erraza al zen musika talde bat sortu eta aurrera eramatea? Gaur egungo baliabideekin errazagoa dela iruditzen al zaizu?

Nik uste gaur egun errazagoa dela. Gogoratzen naiz ni egon nintzen lehenengo taldean, Jotakie-n, banku bati kreditu bat eskatu behar izan geniola instrumentuak eta materiala erosteko. Iruditzen zait gaur egun jendeak le-hen baino ahalmen handiagoa duela erosteko, eta lanetik kanpora ere denbora gehiago egiten da, aisialdian. Berdin gertatu da musikan, kirolean… Hala ere, ez dakit zuzenean jotzeko aukerak handiagoak diren; nik uste hori oraindik zailtxo dagoela.

Azpeitiko Ikastolaren 50. urteurrena dela eta, ekitaldi polita antolatu dute Sanagustin kulturgunean: Direccion Obligatoria, Jo, Jotakie eta Lin Ton Taun taldeek joko du-zue apirilaren 9an. Kontzertu berezia izango al da?

Nik uste gau hori nostalgikoa izango dela, gogoratzeko modukoa. Dena dela, gu duela bost urte batu ginen kontzertu bat emateko; ez da 20-25 urte elkartu gabe gaudela. Baina pixka bat berezia izango da, bai, Direccion soilik jo behar dugulako. Entseguetan gustura sentitzen gara, aspaldiko abestiak izan arren.

Miren Elorza Alberdi

“EZ DAKIT ZUZENEAN JOTZEKO AUKERAK HANDIAGOAK DIREN;

NIK USTE HORI ORAINDIK ZAILTXO DAGOELA”

Jesus Sudupe (Direccion Obligatoria), Jose Antonio Elorza (Jotakie), Mikel Alberdi (Jo!) eta Joseba Illarramendi (Lin Ton Taun).

,

Page 9: MAXIXATZENgrabatzen zuten irratsaioa, eta astearteetan emititzen zen, 20:30etik 21:30era bitartean. 1979ko abendura bitartean, Karmelo Otaegi eta Itziar Urteaga esatariek diskoen inguruan

maxixatzen.eus

Nola sortu zen Jotakie taldea?

80ko hamarkadaren hasiera zen, eta guk 18 bat urte izan-go genituen. Gazteak ginen, gitarrekin-eta ibiltzen ginen eta musika oso gustuko genuen. Guk geure musika egin nahi genuen, eta talde bat sortzea bururatu zitzaigun. Ho-rrelaxe hasi zen guztia.

Nola definituko zenuke garai hartako estiloa?

Bakoitzak ateratzen zitzaiguna egiten genuen, edo nahi genuena. Urte haietan egiten zen musika oso erreibindikatzailea zen, eta musikalki ere gogorra zen soinu aldetik. Hortxe ibiltzen ginen gu. “Ardi galdu” esaten zaion hori izan ginen gu nolabait: guk egiten genuen musika ezberdinagoa zen, poperoagoa edo.

Hiru aldiz joan zineten Alemaniara biran. Errazagoa al zen euskal taldeentzat Berli-nen jotzea Madrilen jotzea baino?

Nire ustez, bai. Guk euskaraz kantatzen genuen, eta Madrilen ez zen erraza kontzertuak ematea. Horretaz aparte, egoera politikoak ere laguntzen zuen. Europa al-detik bazen garai hartan nolabaiteko miresmena hemen Euskal Herrian zegoen mugimenduarekin, eta horrek errazago egiten zuen Berlinen edo Munichen jotzea. Or-

Jose Antonio Elorza: “Ez da erraza 25 urteren ondoren berriro agertoki gainera igotzea”

Jotakie musika taldeko abeslaria da Jose Antonio Elorza 'Elortxa'. 1981. urtean sortu zen taldea, Azkoitian eta Azpeitian. Manolo Azpitarte (gitarra), Peio Larrañaga (bateria) eta Luka Martin (baxua) dira beste hiru kideak. Lau disko dituzte argitaratuak, eta ordu piloa plazetatik gaztetxeetara igaroak. 1984 eta 1987 artean, gutxi gorabehera 40 kontzertu ematen zituzten urtean, ia-ia astebururo. Orain, 25 urte pasatu eta gero, berriro batu da taldea kontzertu berezi bat emateko: Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango da, Azpeitiko

Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko antolatu duten ekitaldian, apirilaren 9an.

dutik aurrera ere talde mordoa joan da Europara, batik bat Alemaniara.Apirilaren 9an izango da kontzertua, Azpeitian. 25 ur-tean izan dituzue aukerak berriro batzeko, baina ez du-zue kontzertu bakar bat eman. Zer dela-eta bira hau?

Ni neu, oraingo honetan ere, proiektua aurkeztu zidate-nean ezezkoan nengoen. Niretzat ez da erraza 25 urte ezer egin gabe egon eta gero berriro ere agertoki baten

gainera igotzea. Beste taldekide guztiek musika egi-ten jarraitu dute 25 urte hauetan, eta eskerrak!

Ni bezala egon izan balira, oraingo kontzer-tu hau ez litzateke posible izango. Oraingo honetan baiezkoa esan badut, nire semeak eta alabak, ez presionatu, baina eskatu di-datelako izan da. Batik bat horrek eragin dit erabakia hartzeko orduan.

Entseguetan buru-belarri ariko zarete ho-nezkero. Zer moduz doaz?

Badoaz, pixkana-pixkanaka gauzak ari dira ateratzen. Hasiera batean gehiago kostatzen

zitzaigun dena, baina orain arin doa guztia. Bi astetik behin entseatzen dugu, eta gustura gabiltza. Musikariak fresko daude, eta ni ari naiz nola edo hala ahotsarekin moldatzen. Aldaketa batzuk egin behar izan ditugu tonu aldetik, nire eztarria ez baita duela 25 urte zen bezalakoa, baina uste dugu zerbait polita aterako dela.

IZENA TA DIZENA

1“ORAINGO

HONETAN ERE, PROIEKTUA AURKEZTU

ZIDATENEAN EZEZKOAN NENGOEN”

Miren Elorza Alberdi

Luka Martin, Manolo Azpitarte, Peio Larrañaga eta Jose Antonio Elorza.

Page 10: MAXIXATZENgrabatzen zuten irratsaioa, eta astearteetan emititzen zen, 20:30etik 21:30era bitartean. 1979ko abendura bitartean, Karmelo Otaegi eta Itziar Urteaga esatariek diskoen inguruan

10 maxixatzen.eus

TOKI

TTEK

O P

UNTE

TIK

Laida Beristain Zubizarreta

Non bizi zara gaur egun eta zenbat denbora dara-mazu bertan?Alemaniako Herborn herrian bizi naiz orain dela bi urte eta erditik. Herborn Frankfurt eta Kolonia artean dago, eta 20.000 biztanle inguru dauzka.

Zein izan zen Alemaniara joateko arrazoia?

2013ko azaroan iritsi nintzen Herbornera. Elgoibar-ko Danobat kooperatibako marketin sailean lan egiten nuen, eta enpresaren Alemaniako instalazioetara etorri nintzen, Overbeck GmbH-ra hain zuzen ere. Danobatek makina-erremintak eta produkzio sistemak ekoizten ditu, eta nik Alemanian euskal marka indartzen eta bertan antolatzen diren erakustazokak prestatzen jardun dut.

Erraz ohitu al zinen hango bizimodura?

Kostatu zitzaidan hemengo bizimodu-ra moldatzea; nik uste oraindik ere ez naizela guztiz ohitu. Negu ilunean iritsi nintzen, eta negua bestela ere iluna izaten da, baina hemen are ilunagoa: egunak oso motzak dira negu partean, eguraldia eta jen-dea ere hotza, elurra, izotza… Baina udaberrian dena guztiz aldatzen da: jendea kalera edota parkera ateratzen da, eta alemaniarren izateko era ere aldatu egiten da. Hasieran ez nuen izan harreman handirik bertako jendearekin, lanean bakarrik; bestela, atzerri-tarrak nituen lagunak.

Zergatik erabaki zenuen lanean eszedentzia hartu eta han geratzea?

Mutil alemaniar bat da ni hemen geratu izanaren erru-duna. Ondorioz, Alemanian integratzeko eta kultura hobeto ulertzeko, beharrezkoa ikusten nuen hemengo hizkuntza hitz egitea. Ordura arte, lanean eta lagunar-tean ingelesez hitz egiten nuen, eta, gainera, Euskal He-rrira bueltatzeko asmoz nintzen. Baina, orain hemen geratzeko asmotan nagoenez eta gainera familia ale-maniarra dudanez, uste dut hizkuntza ondo menpera-

tu behar dudala integratzeko. Horregatik, lana utzi, eta alemana ikasten ari naiz. Egunero joaten naiz hizkuntza eskolara; bada, euskara zaila izango da, baina baita ale-mana ere.

Noiz arte geratzeko asmoa daukazu?

Momentuz hemen geratuko naiz, baina nork daki mun-duko zer lekutan bukatuko dugun. Orain dela hiru urte ez zitzaidan burutik pasatu ere egingo gaur hemen izan-go nintzenik eta lana, familia eta lagunak utzi eta alema-na ikasten ariko nintzenik. Pozik bizi naiz, eta hori da garrantzitsuena. Eta, noski, gustatuko litzaidake Azkoi-

tira itzultzea, baina momentuz behintzat aleman artean geratuko naiz.

Azkoititik, zeren falta nabaritzen duzu ge-hien?

Etxekoen eta lagunen falta igartzen dut gehienbat. Horrez gain, Azkoitiko txiki-teorik eta kaleko berotasunik ere ez dago

hemen. Hemen etxean geratzen dira asko, eta niri kalera irtetea gustatzen zait; dena

dela, hiru hilabetean behin Azkoitira joaten naiz, eta etxera sartu ere ez naiz egiten.

Zein dira euskaldunen eta alemanen arteko desberdin-tasun eta berdintasun nabarmenenak?

Guk pentsatu ez arren, dezenteko antza daukagu ale-maniarrekin. Familia matriarkatua da: etxea aurrera ateratzen duena ama da, eta amaren zeregina oso ga-rrantzitsua da. Familia oso garrantzitsua da haientzat, guretzat bezala. Baina, zorionez, ez gara alemaniarrak bezain karratuak, ezta hain hotzak ere izateko eran.

Esperientzia honek zer ondorio positibo ekarri dizkizu?

Aldaketak beti dira gogorrak hasieran, baina espe-rientzia bakoitzetik dugu zertan ikasi. Zeure buruare-kin konfiantza izatea da garrantzitsuena etxetik kanpo-ra zoazenean, eta nik uste autokonfiantza hori dela Alemaniara etorri izanaren ekarpenik positiboena.

“Zeure buruarekin konfiantza izatea

da garrantzitsuena etxetik kanpora

zoazenean”

Maialen Agirre azkoitiarrak 31 urte ditu, eta Danobat Elgoibarko kooperatibako kidea da. Marketin sailean lan egiten du, eta Alemaniako Overbeck GmbH enpresara joan behar izan zuen lanera urtebeterako. Azkenean, ordea, luzatu egin zaio egonaldia.

“NIKLUSTE ORAINDIKLERE

EZ NAIZELA GUZTIZ OHITU HEMENGO

BIZIMODURA”

Maialen Agirre Etxabe, Alemanian bizi den azkoitiarra

Page 11: MAXIXATZENgrabatzen zuten irratsaioa, eta astearteetan emititzen zen, 20:30etik 21:30era bitartean. 1979ko abendura bitartean, Karmelo Otaegi eta Itziar Urteaga esatariek diskoen inguruan

maxixatzen.eus

TOKITTEKO

PUNTEKO HERRITARRA

Maite Rodriguez Soreasu

Jatorriz nongoa zara?

Pakistangoa naiz, Punjab probintziakoa. 35 distrituk osatzen dute Punjab, eta ni Gujratekoa naiz.

Zenbat denbora daramazu Azkoitian?

Azkoitian jada lau urte daramatzat. Baina hona iritsi au-rretik hilabete pasatu nuen Italian, eta segidan Azkoiti-ra etorri nintzen. Hemen ezagunak nituen; haiek ondo hitz egiten zidaten Azkoitiaz, eta buelta handirik eman gabe bertaratu nintzen. Bakarrik bidaiatu nuenez, eza-gunak bertan egokituta egoteak asko lagundu zidan, ho-rrek nolabaiteko babesa ematen baitu.

Pakistan atzean uzteko arrazoi nagusirik?

Ez daukat arrazoi nagusi edo garbi bat; faktore askoren pilaketa izan zen. Izan ere, Pakistango ezegonkortasun ekonomiko eta sozialak asko baldintzatzen du bizimo-dua. Eta hori gutxi balitz bezala, hango geografiagatik, lurrikarak, uholdeak eta zikloiak gertatzeko arrisku handia dago, eta horrek kalte neurgaitzak dakartza. Ezegonkortasun horiek guztiak eguneroko bizimoduko oztopo bilakatzen direnean erabakiak hartu behar dira, eta aurrera egin.

Euskarari dagokionez, badaukazu ikasteko gogorik?

Ba, egia esan, garrantzi handia ematen diet hizkuntza gutxituei. Izan ere, Pakistanen ere antzeko zerbait gertatzen zaigu punjaberarekin eta urduarekin: biak ofizialak izan arren, punjabera hitz egiten da gehienbat,

eta ondoren datoz urdua eta beste zenbait hizkuntza. Baina urdua gutxi batzuek baino ez daukate lehen hizkuntzatzat. Nik Pakistanen bi hizkuntzak erabiltzen ditut, punjabera eta urdua, eta etorkizunean hemen ere biak menderatzea gustatuko litzaidake, bai gaztelania, bai euskara.

Momentuz, baina, gaztelania bakarrik ari naiz ikasten. Egunero bi orduko klaseak jasotzen ditut, eta egunero zertxobait gehiago ikasten dut. Euskara, ordea, etorkizunerako utzia daukat; hitz solte batzuk erabiltzen ditut, agurrak, galdera sinpleak eta halakoak. Oraindik asko geratzen zait euskaraz mintzatzen hasteko.

Ile apaindegian lan egiten duzu: betidanik jardun duzu ile apaintzaile?

Bai, Azkoitian ez ezik, neure herrian ere ile apaintzailea nintzen. Betidanik jardun izan dut ilea eta bizarra moz-ten. Gainera, ile apaindegiak giza interakziorako gune gisa erabili izan ditugu betidanik; aktualitateari edo bestelako gaiei buruz lasai hitz egiteko guneak dira, eta gustura sentitzen naiz lan honetan.

Azkoitiarrok nola hartu zaituztegu hemen?

Oso harrera ona jaso dugu. Hasiera-hasieratik kultura eta etnia desberdinetako jendea etorri izan zaigu, eta, noski, azkoitiar mordo bat ere bai. Hainbat komunitate batzen dira hemen, eta ez da hori bezalako gauza abe-rasgarririk. Batzuk Azpeititik, Zestoatik eta Aizarna-zabaletik etortzen dira, eta hori guretzat pozgarria da. Eta, aurrez esan bezala, azkoitiarrak ere etortzen dira. Kultura desberdinetako jendea gune berean ikuste poz-garria da.

Zein duzu Azkoitiko tokirik kuttunena?

Zerbait aipatzekotan, Azkoitiko parrokia aipatuko nuke: eraikin ikusgarria da. Eta, nola ez, Izarraitz mendia.

Duela lau urte etorri zen Azkoitira, Pakistango ezegonkortasun ekonomiko eta sozialak bultzatuta, eta ile apaindegia ireki zuen

herrian, betidanik aritu izan delako ofizio horretan.

“Pozgarria da kultura

desberdinetako jendea gune

berean ikustea”

Wazeem Ali, Azkoitian bizi den pakistandarra

Page 12: MAXIXATZENgrabatzen zuten irratsaioa, eta astearteetan emititzen zen, 20:30etik 21:30era bitartean. 1979ko abendura bitartean, Karmelo Otaegi eta Itziar Urteaga esatariek diskoen inguruan

12 maxixatzen.eus

GAL

DET

U AH

ALA

ERAN

TZUN

"Guraso parte hartzaileak nahi baditugu, horien

prestakuntzan inbertitu behar dugu"

Euskal Herri osoko eskola publikoetako gurasoen kezkak eta proposamenak kudeatzen ematen du eguna Lurdes Imazek (Azkoitia, 1973), eskola publikoa ardatz duen hezkuntza sistema baten alde. Kazetaritzan lizentziaduna, Bilbon bizi da azken urteotan; 1997an BIGE Bizkaiko Guraso Elkarteen federazioan komunikazio lanak egiten hasi zen, eta, egun, EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkarteko koordinatzailea da. Lanik ez zaio falta. Besteak beste, LOMCE legea eta Heziberri plana ditu mahai gainean, eta kezkatuta dago batak zein besteak euskal hezkuntza sisteman izan ditzakeen ondorioak direla eta. Ikastetxeetako erabakietan gurasoen esku hartzea sustatu behar dela dio.

Idoia Alberdi Etxaniz

Page 13: MAXIXATZENgrabatzen zuten irratsaioa, eta astearteetan emititzen zen, 20:30etik 21:30era bitartean. 1979ko abendura bitartean, Karmelo Otaegi eta Itziar Urteaga esatariek diskoen inguruan

maxixatzen.eus

GALD

ETU AHALA ERANTZUN

Zer da EHIGE? Zein du egiteko nagusia?EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea da. Bost federaziok osatzen dute –Bizkaiko BIGE, Arabako Denon Eskola, Gipuzkoako Baikara, Gipuzkoako Eskola txikiak eta Iparraldeko Ikas-bi–. 500 guraso elkarte baino gehiago ordezkatzen ditu, eta egiteko nagusia Euskal Eskola Publi-koko gurasoen interesak defendatzea da.

Zuk esana da hau: “Gurasoek eskolako erabakietan esku hartze handiagoa dutenean, ikasleek emaitza hobeak di-tuzte”. Gurasoek behar beste esku hartzen al dute esko-lako erabakietan?Hori esaten dute aditu eta ikerketek. Beharrezkoa da parte-hartze mailak bereiztea: gauza bat da informatuta egotea, eta beste bat erabakietan parte hartzea. Gurasoen esku hartzea sustatu behar dugu erabakietan. Badaude bi-deak. Eskola publiko guztietako eskola kontseiluetan dute ordezkaritza gurasoek, eta Lehen Hezkuntzan gehiengoa dira. Kontua da informazioa eta formakuntza behar direla parte hartzea efektiboa izateko. Horretan aritzen gara gu, baina askoz laguntza handiagoa behar da erakunde publi-koen aldetik. Guraso parte hartzaileak nahi baditugu, ho-rien prestakuntzan inbertitu behar dugu.

Eusko Jaurlaritzaren Heziberri planari kezkaz begiratzen diozue. Hari mutur asko ditu, baina azkenaldian harra-botsa sortu du, besteak beste, ikasleen banaketa ekitati-boaren aferak. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak onar-tu berri du ezin asmatu ari direla etorkinen seme-alabak hezkuntza sare guztian, publikoan zein itunpekoan, era egokian txertatzeko ahaleginean.Guk Heziberri planari buruz esan dugu ez dela ona eskola publikoarentzat, ez dituelako jasotzen etorkizunerako kla-beak diren gaiak; horien artean, bi sareek ikasleak eskola-ratzeko orduan duten ardura partekatua. Eta hemen dator azken egunetan asko entzuten ari den etorkinen seme-ala-bak eskolaratzearen kontua. Gai hau herririk herri aztertu dugu, eta gehien arduratzen gaituen kontua da etengabe handitzen ari dela sare publikoaren eta sare kontzertatua-ren arteko oreka ikasle horiek eskolaratzerakoan. Horrek ondorio larriak izan ditzake, bai ikasle horientzat, bai gi-zartearentzat. Hori dela eta, neurri konkretuak proposatu dizkiegu Administrazioari eta alderdi politikoei.

2013ko abenduan, Espainiako Kongresuak LOMCE le-gea onartu zuen. Euskal eskola publikoko komunitate osoa eta gizartearen eta politikagintzaren gehiengoa kontra agertu dira, baina indarrean dago jada; neurri batzuk martxan dira, eta beste batzuk martxan jartzear. Zertan dago egoera?EAEn, LOMCE jadanik aplikatzen ari da Lehen Hezkuntza osoan, DBHko 1. eta 3. mailetan, Batxilergoko lehen mailan eta Lanbide Heziketan. Kontu batzuk oraindik argitu gabe daude eta hala jarraituko dute Madrilen gobernu berria eratu arte; horien artean, DBHko eta Batxilergoko erreba-lidak.

Curriculum zentralista, errebalida azterketak, Eskola Kontseiluen eskumenen murriztea, Oinarrizko Lanbide Heziketa, ibilbide goiztiarrak... Zeintzuk dira martxan diren aldaketa nagusiak?LOMCE eta Eusko Jaurlaritzak egin duen Heziberri desberdindu behar ditugu. Heziberrik jasotzen ditu LOMCEren eduki batzuk, lehenago aipatu dudan bezala

–Oinarrizko Lanbide Heziketa, irakasgaien aldaketak, Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. mailako azterketak…–, baina beste batzuk ez –Eskola Kontseiluen eskumenen murriztea, ibilbide goiztiarrak…–. Errebalidek zentralizatuko dute curriculuma, Madrildik ipinitako azterketa gainditu beharko baita DBHko eta Batxilergoko titulua lortzeko, baina, esan bezala, oraindik argitzeko dago kontu hori.

Hala ere, LOMCEren kontrako batasuna ahultzen joan den irudipena dago; kontrako ahotsak isiltzen eta mobi-lizazioak gelditzen ari ote diren. Elkarte bezala, nabaritu al duzue hori?Nik uste dut desinformazioa dagoela eta kontuak nahastu egin direla. Jaurlaritzak sinetsarazi nahi digu ez dela LOM-CE aplikatzen ari, baina hori ez da egia, lehenago esan du-dan bezala.

Bestalde, LOMCEren kontrako diskurtsoak beste diskurtso batzuekin nahastu dira, eta hor banaketak gertatu dira: batzuek uste dugu eskola publikoak hezkuntza sistemaren ardatza izan behar duela, eta beste batzuek ez dute hori hain garbi esaten.

Etxerako lanak, guraso askoren buruhauste. EHIGEk horren inguruko iritziak jaso eta gogoeta egin du. Zer dio?Bai, inkesta bat egin dugu eta oraintxe amaitu dugu txoste-na. Laster jakinaraziko ditugu emaitzak eta egingo ditugu proposamen eta eskaerak. Uste dugu ikastetxeetan haus-narketa egin behar dela gai honen inguruan; hezkuntzan beharrezkoa da gure praktikak etengabe aztertzea.

Eskola publikoa eta laikoa aldarrikatzen du EHIGEk. Ge-roz eta laikoagoa al da euskal eskola publikoa?Gero eta familia gutxiagok eskatzen dute Erlijioa; beraz, bai. Hala ere, orain kontuak aldatu egin dira Heziberrire-kin. Lehen bazegoen aukera curriculuma emateko, inork ez bazuen Erlijioa eskatzen maila berean; orain, berriz, derrigorrez Baloreak izeneko irakasgaia eman behar da, LOMCEk derrigortzen duelako. Ez hori bakarrik; Batxiler-goko 2. mailan ere, eskaini egin behar da Erlijioa. Horrek ez du zentzurik.

Jangelen kudeaketa propiorako proiektu pilotuak abiatzeko eskatu diozue Eusko Jaurlaritzari. Zertan datza proiektu pilotu hori?Gaur egun ikastetxe publiko guztiak catering bidez ku-deatzen dira; ikastetxeak ezin du enpresa aukeratu, ezta aldatu ere, gurasoek kostu osoaren bi heren ordaintzen dituzten arren. Egoera horrek, besteak beste, ez du auke-rarik ematen bertako produktuak, sasoikoak eta ekologi-koak sartzeko jantokietan. Guk eskatzen duguna da ikaste-txe bakoitzak erabaki dezala nola kudeatu nahi duen bere jantokia –catering bidez, beste erakunde publiko batzuen bidez edo autokudeaketaren bidez–, eta bila daitezela mo-duak bertako produktuak sartzeko eskola publikoetako jan-tokietan. Baina jantoki publikoak nahi ditugu, erakundeen babespean daudenak; ez dugu jantoki pribaturik nahi.

Zer-nolako hezkuntza sistema nahi du EHIGEk?Eskola publikoa ardatz duen hezkuntza sistema. Europako herri aurreratuenek eskola publikoan oinarritzen dute eu-ren hezkuntza sistema, eta EAEn bitan banatua dugu, ho-rren aldeko politikak egin baitira. Horrek ez dio onik egi-ten gizartearen kohesioari. Nafarroan pisu handiagoa du eskola publikoak, eta Iparraldeko familien %70ek eskola publikoa aukeratzen dute seme-alabentzat.

Page 14: MAXIXATZENgrabatzen zuten irratsaioa, eta astearteetan emititzen zen, 20:30etik 21:30era bitartean. 1979ko abendura bitartean, Karmelo Otaegi eta Itziar Urteaga esatariek diskoen inguruan

14 maxixatzen.eus

IZEN

A TA

DIZ

ENA

Soziologia arloko hainbat datu bildu ditut gure herrian. 2001ean hasi nintzen datuak jasotzen, eta ordutik urtero egin izan dut, 2011n izan

ezik, urte horretan Maxixatzenik ez zegoelako. Biztanleen inguruko datuak eta heriotza datuak udaletxean ematen dizkidate; erroldako datuak dira. Jaiotzen eta ezkontzen inguruko datuak, berriz, epaitegian jasotzen ditut.

Urtarril amaieran joaten naiz datu bila, eta, behin horiek lortutakoan, kontaketa egin eta ordenagailuan sartzen ditut.

AZKOITIKO URTEZ URTEKO HAINBAT DATU

Luis Larrañaga Mendizabal 'Axiri'

2010 2012 2013 2014 2015

0

2.000

4.000

6.000

8.000

10.000

12.000

Zenbakiak betidanik gustatu izan zaizkit eta gozatu egiten dut lan hau egiten.

Honako datu hauek aztertzen ditut: biztanle kopurua, adinka bereizita, eta etorkin kopurua. Ezkontzak: nola ezkondu diren, nongoak diren, ezkon-berriek zer adin duten eta noiz ezkon-du diren. Jaiotzak: zenbat haur jaio di-ren, zenbat biki dauden, non jaio diren –kalea– eta izen-deiturak. Heriotzak: kopurua, sexua, batez besteko adina eta hildako zaharrena eta gazteena. Eta, gero, bitxikeria batzuk edo aipagarriak iruditzen zaizkidan kontu batzuk.

Emakumeak

Gizonak

Etorkinak *

GUZTIRA 11.421 11.471 11.503 11.592 11.592

2010 2012 2013 2014 2015

5.678 5.700 5.766 5.781 5.809

5.743 5.771 5.737 5.811 5.783

896 962* Guztizko kopuruan sartuta daude.

2015. urtearen bukaeran 11.592 biztanle bizi ginen Azkoitian, 2014an bezala. Zenbaki horretan sartuta daude etorkinak ere; guz-tira, 962 ziren erroldatuak. Biztanle guztien %8,30 dira etorkinak, eta aurreko ur-tetik hona 66 lagun gehitu dira: %7,37 esan nahi du horrek.

Eskerrik asko lan honetan bidelagun izan zareten guztioi.

Page 15: MAXIXATZENgrabatzen zuten irratsaioa, eta astearteetan emititzen zen, 20:30etik 21:30era bitartean. 1979ko abendura bitartean, Karmelo Otaegi eta Itziar Urteaga esatariek diskoen inguruan

maxixatzen.eus

IZENA TA DIZENA

0

5

20

10

25

35

15

30

40

2010 2012 2013 2014 2015

2015. urtean 20 bikote ezkondu ziren Azkoitian; 2014an baino 20 bikote gutxiago. Dibortziaturik ez da izan 2015ean. Elizaz 3 bikote ezkondu ziren; beste 17 biko-teak, berriz, zibilez. Ezkonduetako bikote bat bi gizo-nezkok osatzen dute. Horietatik, emakume azkoitiarrak 10 dira, eta gizon azkoitiarrak, berriz, 8. Ezkonberrien batez besteko adina 34,62 urte da: emakumezkoena 33,21 eta gizonezkoena 36,03. Emakumerik adintsue-

nak 43,67 urte zituen (azpeitiarra), eta gazteenak, berriz, 18,83 (murtziarra). Gizonik adintsuenak 57,85 zituen (azkoitiarra), eta gazteenak, 29,50 (azkoitiarra). Ezkontzeko datari dagokionez, ekainean ezkondu ziren gehienak, lau. Asteko egunei dagokienez, berriz, zapatuan ezkondu ziren gehienak, 8 bikote.

Zibilez

Elizaz

GUZTIRA 31 37 38 40 20

2010 2012 2013 2014 2015

22 32 36 35 17

9 5 2 5 3

0204060

80100120

140

160

180

1912 2010 2012 2013 2014 2015

2015ean, Azkoitian 106 haur jaio ziren: 55 neska eta 51 mutil, aurreko urtean baino 20 gutxiago. Jaiotakoen artean, 21 etorkinen seme-alabak dira: 10 neskato eta 11 mutiko, jaiotako guztien arteko % 19,81. Haur gehienak maiatzen eta urrian jaio ziren, hamabi-na; gehienak astelehenean jaio ziren, guztira 21. Jaioberrietan, izen hauek errepikatzen dira: 4 aldiz:

Nora; 3 aldiz: Aner, Elene eta Julen; bi aldiz: Ane, Eki, Enaitz, Izaro, June, Lia, Maren, Martin, Nahia, Naira, Nura eta Oier. Gainerako 69 haurren izenak errepikatu gabekoak dira.106 haurretatik 75ek dute euskal izena (%70,75), 10ek erdal izena dute (%9,43), eta etorkinen seme-alabek gura-soen sorterrietako izenak dituzte (%19,82).

BIKIAK

Nesketan bi biki daude, eta mutiletan bat: Elene eta Inge Sudupe Cabanillas ahizpatxoak, Nora eta Ane Murillo Muri-llo ahizpatxoak eta Igor eta Enaitz Arregi Etxaniz anaiatxoak.Azkoitiko baserrietan 6 ume jaio ziren 2015ean: 2 neskato eta 4 mutiko. Guztira, 6. Gain behera doa baserrietako biztanleria. Atsekabea ematen du horrek!

Neskak

Mutilak

GUZTIRA 177 134165 140 120 106

1912 20122010 2013 2014 2015

83 6271 79 55 55

94 7294 61 65 51

Page 16: MAXIXATZENgrabatzen zuten irratsaioa, eta astearteetan emititzen zen, 20:30etik 21:30era bitartean. 1979ko abendura bitartean, Karmelo Otaegi eta Itziar Urteaga esatariek diskoen inguruan

16 maxixatzen.eus

IZEN

A TA

DIZ

ENA

0204060

80100120

140

160

180

1912 2010 2012 2013 2014 2015

2015ean, Azkoitian 136 izan ziren hildakoak, 66 emakumezko eta 70 gizonezko; guztira, 2014an bai-no 32 gehiago. Hil zirenen batez besteko adina: 81,24; emakumezkoena 85,35 eta gizonezkoena 77,36. Emakumezko batek, Ana Alberdi Artxetxek, 101 urte osatuak zituen; beste emakumezko batek, Maria Ar-tetxe Larrañagak, 100 urte zituen osatuak. Emaku-

mezkorik gazteenak, berriz, 43 urte eginak zituen. Gizonezkorik zaharrenak 95 urte zituen, eta gazteenak, berriz, hilabete gutxi besterik ez.

AIPAGARRIENAK

2015ean, San Jose egoitzan 5 pertsona hil ziren: 3 gizonezko eta 2 emakumezko. Emakumezkoen batez bestekoa: 95,75 urte. Gizonezkoena, berriz, 78,82 urte. Azkoitiko baserrietan 15 biztanle hil ziren: 8 emakumezko, 86,09 urte-ko batez bestekoarekin, eta 7 gizonezko, 81,50 urteko batez bestekoarekin.

Emakumeak

Gizonak

GUZTIRA 74 112118 109 104 136

1912 20122010 2013 2014 2015

36 5061 50 50 66

38 6257 59 54 70

(Azkoitian erroldatutakoen egituraketa, 2015eko abenduaren 31n)

2012

URTEA

2013

2014

2015

SEXUA 18 urte artekoak 19-65 urte artekoakADINA

66 urtetik gorakoak

Emakumezkoak

Emakumezkoak

Emakumezkoak

Gizonezkoak

Gizonezkoak

Gizonezkoak

1.157 3.367 1.1761.198 3.710 8631.200 3.670 1.1891.230 3.347 8672.453 7.034 2.0151.165 3.393 1.2511.191 3.636 956

0

1.000

2.000

3.000

4.000

5.000

6.000

7.000

8.000

18 urte artekoak

19-65 urte artekoak

66 urtetik gorakoak

Page 17: MAXIXATZENgrabatzen zuten irratsaioa, eta astearteetan emititzen zen, 20:30etik 21:30era bitartean. 1979ko abendura bitartean, Karmelo Otaegi eta Itziar Urteaga esatariek diskoen inguruan

maxixatzen.eus

IRITZIXE

Egun erdi euritsua, Euskal Herrian urtean zehar horrenbeste izaten ditugun horietakoa. Ma-driletik lagun bat bixitan etorri berri zait pare bat egun pasatzera, beraz, euria aitzakitzat

hartu eta autoz eman diot bailara aldetik bueltaxka. Hori bai, badaezpada, kotxetik irten gabe. Hankarik ez puskatzeko, badakizu. “Aquí se juntaban los zal- duntxos” edota “este edificio se quemó y se le quedó el nombre” bezalako esaldiz beteriko bisita gidatua. Gero, gure herriko dorrerik modernoenean zertxo-bait bazkaldu eta Donostiarantz abiatu gara arra- tsalde pasa, azken hori eta inguruak ikusteko asmoz. Bertan piztu zait lerro hauek idazteko gogoa.

Igeldora bidean gindoazen. Zure bizitza hari fin ba-tez zintzilik ikustarazten dizun funikularrean. Gure ondoan, euskaldun familia bat, Deba Barren aldekoak esango nuke. Aurrean, beste bat. Horiek, An-daluzi aldeko ijitoak. Halako batean, ijito aitak eskuarekin kasu eginez aurrean duen ume euskaldunari: “hola bonito”. Honek kasurik ez. Ijito amak orduan: “ni lo inten-te, no te va entendé”. “Sí que le entiende” azken honi eran- tzunez, Deba Barreneko amak. Azkenik, andaluziar emakumeak berriz “ah, ejque como aquí solo hablái eujke-ra”. Tonua zuen imajinazioaren esku uzten dut.

Beharbada txorakeri bat irudi-tuko zaizue, baina tamalez, karga negatibodun “solo” horietara ohituegi nago ni. Ikastolan solo euskaraz ikasteagatik, edota selektibitatea solo euskaraz egiteagatik ha- rritzen den jende mordoxkarekin egin dut nik topo azken urte hauetan. Era guztietako aniztasuna erres-petatzen dutenaren itxurak egin eta gaztelania ez den

Solo euskaraz?Joseba Elorza Sancho

hizkuntza batean ikasten duen norbait ezagutzeaz es-kandalatzen direnak, alajaina. Gero, independetziaz edo antzeko gai bati buruz hitz egiten hasi eta espai-niar lurraldeko kultur eta hizkuntz pluraltasunaz ha-rrotze plantak egiten dituzten pertsona berdinak dira, gainera. XXI. mendeko pentsakizun aurrerakoia iza-teaz fardatu eta beren aitona-amonek izango lituzke-ten ideia zaharkituekin jarraitzen dutenak.

Tontakeri gehiegi horren aho gutxirako: “pero, ¿lo dais todo todo en vasco?” (harritutako tonuarekin, nos-ki), ¿pero para qué queréis estudiar en euskera?” edota “a mi me parece bien que habléis en vuestro idioma”. Azken hori bezalakoak botatzen dituztenak zeharo progresistak sentitzen dira gainera, ez pentsa! Tran- tsizioko Felipe González bai, gutxienez! Horiei ez diet, ordea, ezer esaten, intentzio txarrik gabeko hitzak

baitira, azken finean. Gizarte aldrebesean jaiotako aho lerdoak besterik ez. Beste bati berea ez

den hizkuntza batean hitz egitea ondo iru- ditzen zaiela esan eta zeruko giltzaren

jabe sentitzen diren gizajoak. Merezi al du horiekin eztabaidatzen denbo-ra galtzeak?

Umeen garrasiek Coca-Colaren tramankulu zaharraren hots sus-magarriak disimulatzen dituzte zorionez. Larri, baina bagoaz gora. Amorruz bete berri naute aurrean

eserita dudan emakume horren hi-tzek. Amorru biziz! Askotan, horren-

beste bereizten nauen herabetasun hori ostikuz urrun bidali eta barruan dudan

lotsagabetasuna kanporatzea lortzen duen ho-rietakoa. Beraz, erreakzionatzeko behar izan ditudan pare bat segundo hartu, eta ez esatekotan egun oso-rako damutuko ninduten hitzak oparitu dizkiot: “¿lo dirás porque tú hablas solo 5, no?”. Ez dit ezer eran-tzun. Goraino iritsi gara gainera. Eskerrak!

“IKASTOLAN SOLO EUSKARAZ

IKASTEAGATIK, EDOTA SELEKTIBITATEA SOLO

EUSKARAZ EGITEAGATIK HARRITZEN DEN JENDE

MORDOXKAREKIN EGIN DUT

TOPO”

Page 18: MAXIXATZENgrabatzen zuten irratsaioa, eta astearteetan emititzen zen, 20:30etik 21:30era bitartean. 1979ko abendura bitartean, Karmelo Otaegi eta Itziar Urteaga esatariek diskoen inguruan

18 maxixatzen.eus

MAX

IXAT

ZEN

MAX

IXAT

UIEZ

Martxoaren 17an, Maxixatzen Euskaldunon Elkar-teak bazkideen urteroko batzar nagusia egin zuen Elkargunean. Dozena bat lagun elkartu ginen, eta,

besteak beste, hizpide izan genituen 2015ean egindakoak, 2016rako plangintza eta zuzendaritza batzordearen al-daketa. Lerro hauetan, batzarraren nondik norakoak la-burbiltzen ahaleginduko gara.

2015ean, Kultura atalean, lehenengo aldiz antolatu ge-nituen Maiatzeko Lorak. Maiatzeko Lorak Maxixatzenen udaberriko kultur eskaintza da; Pako Aristiren “Euskara-ren isobarak” hitzaldia eta Anariren kontzertua izan geni-tuen.

Udazkenean, bigarren aldiz, Orbel Jokuek antolatu geni-tuen, eta adin guztietako herritarrek osatutako 74 taldek parte hartu zuten.

Komunikazioan, herri komunikabidea berriro martxan jarri genuen. Maxixatzen hilabetekaria argitaratzen hasi gara, eta maxixatzen.eus webgunea eguneratu dugu. Aldizkarian ehundik gora elkarrizketa, erreportaje, iritzi eta herri istorio argitaratu ditugu. Webgunean, berriz, 1.500 eduki baino gehiago zabaldu ditugu, eta herriko 60 bat taldek eta 40 bat norbanakok osatutako komunitatea eratu da. Esan dezakegu bi euskarriok erreferentzia gune bilakatu direla herrian.

Auzoko dinamizatzen ere aritu ginen 2015ean. Auzoko euskara, aniztasuna eta herritarrak biltzen dituen proiektua da. 2013an jarri zen martxan Azkoitian, eta

2014tik Maxixatzenek dinamizatu izan du, udalaren laguntzarekin. 2015ean, 100 bat lagunek parte hartu zuten Auzokoko dinamiketan. Udalak aniztasuna beste bide batetik lantzeko asmoa du, eta 2016 hasieran dinamika hau bertan behera uztea erabaki dugu.

2016an ere Maiatzeko Lorak eta Orbel Jokuek antolatzen jarraitzeko asmoa dugu, eta, era berean, herri komuni-kabidea indartzen eta kideen sarea zabaltzen jarraituko dugu.

Hau guztia aurrera eramateko, ezinbestekoa da bazki-deen laguntza. Iaz bezala, 2016an ere bazkide kuota 25 euro izatea proposatu eta onartu da batzarrean. Egun 650 bazkide gara, eta bazkide kanpainarekin eta 800 lortzeko helburuarekin jarraitzen dugu. Aldizkari eta webguneko iragarkiak ere diru sarrera garrantzitsuak dira, eta ditu-gunei eutsi eta berriak gehitzeko ahalegina egingo dugu. Horrez gain, diru laguntzak eskatuko ditugu Eusko Jaurla-ritzan, Gipuzkoako Foru Aldundian eta Azkoitiko Udalean.

Batzarraren amaieran, Zuzendaritza Batzordeko bi kide aldatzea onartu genuen. Maxixatzenen Zuzendaritza Batzorde berria hauek osatuko dute:

Naroa Olalde Artetxe (lehendakaria)Aitor Arruti Rezabal (lehendakariordea)Idoia Alberdi Etxaniz (idazkaria), Amaia Mendizabal

Larrañagaren ordezJaione Irizar Alberdi (diruzaina), Fernando Aranbarri

Oiartzabalen ordez

Bazkideen batzarra

Page 19: MAXIXATZENgrabatzen zuten irratsaioa, eta astearteetan emititzen zen, 20:30etik 21:30era bitartean. 1979ko abendura bitartean, Karmelo Otaegi eta Itziar Urteaga esatariek diskoen inguruan

maxixatzen.eus

Amaitzeko, batzarrera bertaratu ziren bazkideen galde-rak, kezkak, iradokizunak eta abar komentatzen eta guz-tion artean aurrera begirako lan ildoak zehazten aritu gi-nen.

Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi! Eta jakin Maxixatzenen ateak zabaldik daudela edozein herritar eta bazkiderentzat, ekarpenak egin eta lantaldeetan parte hartzeko nahiz laguntzeko. Jarrai dezagun guztion artean Maxixatzen sendotzen!

Aizkibel liburutegian, Maxixatzen aldizkarien bilduma eskuragarri

Maxixatzenen hilabe-tekaria 0. zenbakitik –1996ko abuztutik– 100.era –2003ko uztailera– ar-tekoa dago bilduta, eta ha-mabostean behin eta aste-ro banatzen zena, berriz, 101. zenbakitik –2003ko urritik– 340. zenbakira –2009ko maiatzera–.

Eskela zerbitzua martxan maxixatzen.eus-en

Herrian hiltzen direnen berri emango du Maxixatzenek bere webgunean, azaleko hirugarren zutabean eta zerbitzuen ata-lean. Sakelakotik ere ikus daiteke hilberrien informazioa.

BAZKIDE ORRIA: Proiektuko BAZKIDE izateko, bete ondorengo datuak:Izen-abizenak: Helbidea:Herria:Telefonoa:Helbide elektronikoa:Kontu zenbakia: Hiru aukera dituzu: 1- Bete orri hau eta bidali Kultur Etxea, 110 p.k. helbidera (edo sartu doan gure Kultur Etxeko postontzian)

2- Bidali datu guztiak honako helbide honetara: [email protected] 3- Bete maxixatzen.eus webguneko formularioa OHARRA: Datu babesakIzaera pertsonaleko datuak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoa jarraituz, jakinarazten dizugu, xedearen arabera biltzen diren datuak Maxixatzen herri komunikabideko (Azkoitiko kultur etxea) titularitatepeko fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Era berean, jakinarazten dizugu, eskubidea duzula datu horietara jotzeko, zuzentzeko baliogabetzeko eta aurkatzeko, eskubide hori Maxixatzen herri komunikabideko (Azkoitiko kultur etxea) Erregistro Orokorrera zuzendu ahal izango duzularik.

Urtean 25 euro, hilean 2 euro inguru

BAZKIDEEGIN NAHI?

Maxixatzen.eus-en 2015eko irakurleen datuak

Maxixatzen.eus-ek 1.492 bisita izan zituen eguneko; as-tean, 10.400. Urtebetean 56.468 erabiltzailek bisitatu dute maxixatzen.eus.Mugikorretatik eta sare sozialetatik gero eta bisita gehiago egin dira. Facebooken, 1.100 jarraitzaile baino gehiago ditugu.

Page 20: MAXIXATZENgrabatzen zuten irratsaioa, eta astearteetan emititzen zen, 20:30etik 21:30era bitartean. 1979ko abendura bitartean, Karmelo Otaegi eta Itziar Urteaga esatariek diskoen inguruan

20 maxixatzen.eus

HILA

BETI

N BE

GIX

ETAT

IK

05

02

03

06

01

04 06

Page 21: MAXIXATZENgrabatzen zuten irratsaioa, eta astearteetan emititzen zen, 20:30etik 21:30era bitartean. 1979ko abendura bitartean, Karmelo Otaegi eta Itziar Urteaga esatariek diskoen inguruan

maxixatzen.eus

01_ Emakumeen Nazioarteko Egunean, martxoaren 8an, Azkoitiko Sostenipe Talde Feministak elkarretaratzea antolatu zuen, eta hainbat herritarrek parte hartu zuten.02_ Aingeru Guardako Eguna ospatu zuten martxoaren 1ean. 03_ Martxoaren 13an, Baztarrikaldeko jaien barruan, zaldi probak eta asto probak jokatu zituzten. Azkenean, VII. Jose Astarbe Sarietako zaldi probak Txibilterrek irabazi zituen, 76 plaza justurekin.04_ Azkoitri Triatloi Klubera bost taldekide berri batu dira aurten, eta taldeko argazkia atera zuten Gurea pilotalekuan martxoaren 5ean ('Maxixatzen.eus'-en martxoan gehien irakurritako albistea izan da).

05_ XVII. Taldez Talde egin zuten Bizkargi Abesbatzak eta Iraurgi Abesbatzak martxoaren 13an, Kontzejupen.06_ Merkatariek udalari eskatu diote kaleak hobeto argiztatzeko, zapatu arratsaldetan dendak ixteko eta azoka herriko plazan egiteko, besteak beste.07_ Udala eta Foru Aldundia elkarlanean hasi dira Azkoitia-Urretxu arteko errepidea hobetzeko. Hirugarren erreia gehitzea aurreikusi dute.08_ Azkoitiko EH Bilduk prentsaurrekoa eman zuen hilaren 7an; jakinarazi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak adierazi duela, batetik, Oñederko zabortegia ixtea Azkoitia Lantzen-i dagokiola eta, bestetik, horrek azkoitiarrei ondorio "oso kaltegarriak" eragingo dizkiela.09_ Aste Santuko prozesioa.10_ Añares Riojak Azkoitian jokatu zuen, martxoaren 23an, Lehen Mailako etxeko azken partida. Mailaz jaitsita daude matematikoki, eta guztira bi partida irabaztea lortu dute martxoan. Intza Lizarazu kapitainari egindako elkarrizketa, maxixatzen.eus-en irakurgai.

HILABETIN BEGIXETATIK

10

08

07

09

Page 22: MAXIXATZENgrabatzen zuten irratsaioa, eta astearteetan emititzen zen, 20:30etik 21:30era bitartean. 1979ko abendura bitartean, Karmelo Otaegi eta Itziar Urteaga esatariek diskoen inguruan

22 maxixatzen.eus

BERT

SOA

PAPE

REAN

Altamira auzoko aparkalekura jende ugari joaten da goize-tan Urola ikastetxera, eta ara-

zoa hor sortzen da. Bestalde, ez da-goenez marrarik pintatuta, jendeak uste du, besteekin pentsatu gabe, edozein lekutan aparka dezakeela, eta askotan jendea kotxea ezin ate-rata geratu izan da. Horregatik, ara-zoa konpontzeko, Azkoitiko Udalari eskatu nahi nioke aparkaleku horre-tan marrak margotzea, denontzat hobe izango delakoan.

“ALTAMIRA AUZOKO APARKALEKUAN EZ DAGO MARRARIK MARGOTUTA, ETA SARRITAN KOTXEA EZIN ATERATA IBILTZEN GARA, JENDEAK EDOZEIN LEKUTAN APARKATZEN DUELAKO”

A. A. A.

Doinua: Aita izenaJokin Sudupe Mendizabal

GAIA: Errefuxiatuak

Bizi irauteko egin ohi duteedonorekin borroka,lokatz artean ikusi arrenume, jertse eta botaagintariek berriro ereutzi gaituzte lur jota,titularretan nahiz eta mezuaurrerakoienak bota,ireki nahi ez duten ate batbesterik ez da Europa.

Siria aldetik oraindik eredatoz albiste ilunakzibilek ihes egin nahieandaramatzate egunaknahiz eta jaso ahal den neurrianhemengo laguntasunakta bitartean politikoensakelak daude astunakberriz hoberen bizi direnakguzti honen errudunak.

Page 23: MAXIXATZENgrabatzen zuten irratsaioa, eta astearteetan emititzen zen, 20:30etik 21:30era bitartean. 1979ko abendura bitartean, Karmelo Otaegi eta Itziar Urteaga esatariek diskoen inguruan

maxixatzen.eus

Bilbon bada Euskaren Etxea izeneko gune bat, egun Azkue Fundazioak kudeatzen duena. Merezi du bertara joan eta ikustea; alde batetik, euskararen aniztasuna ezagutzeko, euskalkien munduan mur-

gilduz; eta, bestetik, euskarak historian nolako bilakaera izan duen ikusteko. Atal horiez gain, euskaldunok Ternua-rekin izan genuen eta dugun loturari buruzko atala eta “euskaldunok diasporan” atala ere oso interesgarriak dira.

Bertan ematen dituzten azalpenei esker, jakin genuen euskal arrantzaleek balearen atzetik ibili zirenean harre-manak izan zituztela Kanadako Mi´kmaq tribuarekin, bai-ta 2011n Euskara Etxeak haien kimuen bisita jaso zuela ere. XVI. mendean, leinu horretako arrantzaleek eta he-mengoek elkarrekin arrantzatzen zuten, eta, horretarako, pidgin hizkuntza erabiltzen zuten, bi hizkuntzaren arteko nahasketa.

Ikasleekin urtero egiten dugu Bilborako bisita hori; iaz, Pasaiako Albaola proiektuarekin lotuta egin genuen beste bat. Pasaian eraikitako San Juan baleontzia Euskal Herritik Ternuara joaten ziren zamaontzi transozeanikoen adibidea da; ontzi hura Kanadako Ipar Atlanti-koko kostaldean hondoratu zen, Red Bay-n, 1565ean. Orain, azken lau urte hauetan, ba-leontzi haren erreplika eraikitzen ari dira.

Bi bisita horiek uztartuz, Petxarromanen eleberria irakurtzeko prest nengoen.

Egiazko gertakari historiko bat du oina-rrian kontakizunak: 1615. urtean Islandian hil zituzten euskal baleazaleen istorioa. “Ez da histo-ria liburu bat, baina badu historia oinarrian”, azaldu du egileak. Gertakari hura kontatzeko, ordea, fikziora jo du Petxarromanek, irakurketa “errazagoa eta gozagarria-goa” egiteko. Testuinguruarekiko, lekuekiko eta gertaka-ri batzuekiko fidel jokatu duela, baina pertsonaia eta pa-sadizo batzuk ere asmatu dituela azaldu du egileak, eta “lizentzia batzuk” hartu dituela narrazioa harilkatzeko. Hala, nobela historiko edo abentura nobela gisa defini daiteke haren lana.

LETU, IKUSI, AITTU

Euskal baleazaleak Islandian XVII. mendeanIñaki Petxarromanen 'Kearen fiordoa', 2015eko

Durangoko Azokan aurkeztua.Isabel Jauregi Alberdi

1615eko udaberrian, 84 euskal baleazale abiatu ziren Is-landiara, hiru baleontzitan. Martin Villafranca ontzietako bateko kapitaina da istorioko protagonista nagusietako bat, eta haren ikuspegitik dago kontatua istorioa. Baina baita beste ikuspuntu batetik ere, irlako agintarienetik. Izan ere, Danimarkako erregeak debekatua zien atzerri-tarrei Islandian baleak harrapatzea, baina irlako agintari batek, Ari Magnussonek, negozio tratua egina zuen eus-kaldunekin. Udazkenean, ekaitz baten ondorioz ontziak hondoratu, eta harrapatuta geratu ziren euskal baleaza-leak uhartean. “Tragediaren aurpegia” orduan agertuko da eleberrian. Magnussonek, bere burua arriskuan ikusi, eta euskaldunen aurka joko du; 32 arrantzale hil zituzten.

Jon Gudmundsson artzain protestante eta euskaldunen lagun handiak jaso zituen aurrenekoz gertaera haiek; Iña-ki Petxarromanen eleberriari esker, biziberritu ahal izan-go dituzue laurehun urteren ostean. Egileak, XVII. men-deko baleazaleen jardunaren testigantza ematearekin batera, lortu du egun haietan, 1616ko irailaren amaieran,

modu ankerrean hil zituzten hogeita hamabi lagunen patuaren arrazoiak asmatzea. Fikzioak kronika

historikoa osatu duela deritzot, eta darabilen irudimenak eta kontaketarako trebeziak ez du uzten eleberriaren haria galtzen. Elebe-rriaren bukaeran, lau bat orritan, baleazale euskaldunen arrantza eremuaren mapa ar-gigarria ere lagungarri izango duzu, irakur-

le, jatorrizko izenez leku zehatzak azalduko zaizkizulako.

Gertaeren irudi bisualak azaltzen trebea da egilea: eguraldia, fauna, paisaiak… barne sentimenduak,

euskaldunen aldekoak eta arerioenak… Arestian aipatu dudan pidgin hizkuntza ere garbi azaltzen da. Guk, hizkuntza gutxitukook, kanpora ateratzen garenean bertakoa ikasteko gogoa izaten dugu, eta han kanpoan ere beti dago norbait gurea ikasteko gogoarekin; horren lekuko ere bada eleberri hori. Nahi baduzue, hor dituzue egilearen hitzak eta irudiak, azpiko lotura honetan. Animatu irakurtzera!

“EZ DA HISTORIA

LIBURU BAT, BAINA BADU HISTORIA

OINARRIAN”

http://www.eitb.eus/eu/kultura/literatura/bideoak/osoa/3813180/inaki-petxarroman-kazetariak-kearen-fiordoa-eleberria-aurkeztu-digu/

Page 24: MAXIXATZENgrabatzen zuten irratsaioa, eta astearteetan emititzen zen, 20:30etik 21:30era bitartean. 1979ko abendura bitartean, Karmelo Otaegi eta Itziar Urteaga esatariek diskoen inguruan

24 maxixatzen.eus

BA A

L D

AKIZ

U?

2015eko urriaren 1etik aurrera, 135 zentimetro edo gu-txiago neurtzen duten umeek ezingo dute bidaiatu ibilgai-luaren aurreko eserlekuetan, ezta beren garaierari eta pi-suari egokitutako gailu homologatuekin ere.

Dena dela, arautegiak hiru salbuespen jasotzen ditu. Hala, kasu hauetan, posible da umeek aurrealdean bidaiatzea:

1) Ibilgailuak atzean eserlekurik ez badu (furgonetek, bi plazako ibilgailuek…).

2) Atzeko eserleku guztiak 135 zentimetro edo gutxiago neurtzen duten umeek okupatuak badituzte. Adibidez, lau ume baditugu baldintza berberetan, ume batek aurre-ko eserlekuan bidaiatu beharko du.

3) Ez bada posible atzeko eserlekuetan umeen garaiera-ri eta pisuari egokitutako gailu homologatu guztiak jartzea. Adibidez, hiru ume baditugu eta atzeko eserle-kuetan ez bazaizkigu sartzen horrelako hiru gailu homo-logatu. Gerta daiteke, era berean, atzeko eserlekuetan ez edukitzea segurtasun uhalik, eta kasu horretan ere gailu homologatuak aurreko eserlekuan jartzea egongo litzate-ke.

135 zentimetro baino gehiago neurtzen duten umeek bidaiatu dezakete hala aurreko nola atzeko eserlekuetan, segurtasun uhalarekin, baina betiere gomendagarria da pisuari eta garaierari egokitutako gailu homologatuak era-biltzea 150 zentimetrora arteko garaierara heldu arte.

Nola bidaiatu behar dute haurrek autoan?Etxaniz Autoeskola

-135 cm-ko altuera +135 cm-ko altuera

Page 25: MAXIXATZENgrabatzen zuten irratsaioa, eta astearteetan emititzen zen, 20:30etik 21:30era bitartean. 1979ko abendura bitartean, Karmelo Otaegi eta Itziar Urteaga esatariek diskoen inguruan

maxixatzen.eus

ESKURE KOM

ENIEZ

ETZ

TOPA

U!

TELEFONO INTERESGARRIAK:

Udaletxea Udaltzaingoa Suhiltzaileak Epaitegia (Azpeitia) Azkoitia Lantzen Iraurgi Berritzen Abarketatxo ludoteka Artxamendi Gaztelekua(GIB) Zubiaurre Elkargunea KIUB KZ Gunea Ertzaintza San Martin ondareguneaMusikagunea Anbulatorioa Plaza Ondo Jubilatuen EtxeaBake Epaitegia San Jose Egoitza Aizkibel liburutegia AEK Baztartxo Gurutze Gorria DYALanbide (Azpeitia) SOS Deiak Txerloia Futbol Zelaia Gurea pilotalekua Torre Zuri erakustokia Txerloia Tenisa Kultur Etxea Postetxea Gipuzkoako Urak Xabier Munibe haur eskola Xabier Munibe ikastola Floreaga ikastetxea BiziloreUrola Ikastola BHI Garbigunea Mankomunitatea Tamaina handiko trasteakjasotzeko zerbitzuaAldalur Eusko TrenLa GuipuzcoanaPESAPiper elkarteaTaxiak

943 08 00 80943 85 71 71112943 02 51 91943 85 71 51943 85 08 43943 02 60 27

943 85 60 27943 85 25 44943 85 73 05943 02 36 19943 08 37 80943 85 71 70943 85 10 70943 00 76 10

943 85 21 68943 85 15 97943 85 13 23943 85 08 98943 15 10 89 943 85 19 86943 85 32 97943 46 46 22943 15 04 02112943 85 20 61943 85 36 39943 85 71 70669 62 18 02943 85 71 70943 85 33 93943 85 08 83943 08 07 37943 85 06 46943 85 30 43637 70 57 20 943 85 21 74696 67 64 56943 85 73 19

943 45 98 74943 85 27 18902 54 32 10943 85 11 59943 21 26 99943 85 25 87943 85 10 20

AzkoitiA: Jaen 943 85 07 85

AzpeitiA: Jakome 943 08 02 58

AzkoitiA: Gisasola 943 85 12 35

AzkoitiA: Azpiazu 943 85 29 89

AzkoitiA: Mendiola 665 49 67 44

Egunez: 09:00 - 22:00

Gauez: 22:00 - 09:00

Farmaziak (apirila)

Non dago Zakelmari?

Martxoko aldizkarian Za- kelmari non ezkutatuta zegoen asmatu behar

zen: 27. orrialdean zegoen. As-matzaileen artean zozketa egin ondoren, Consuelo Sudupek ira-bazi du Odriozola ardotegiaren saskia.

Datorren hilean Jausoroko Ogi Berri okindegiaren zortzi pertsonarentzako tarta zozkatuko du Maxixatzenek, Zakelmari aurkitzen dutenen artean. Bidali erantzuna apirilaren 20a baino lehen, Kultur Etxeko postontzira edo [email protected] helbide elektronikora.

3, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17.

7, 8, 18, 23, 24, 26, 27. Maiatza: 5, 6 5, 6, 21, 22, 25, 30. Maiatza: 1, 3, 4

4, 9, 10, 19, 20, 28, 29. Maiatza: 2, 7, 8

Urte osoan irekita.

Garmendia auzunea, 19

Consuelo Sudupe, martxoko irabazlea.

Page 26: MAXIXATZENgrabatzen zuten irratsaioa, eta astearteetan emititzen zen, 20:30etik 21:30era bitartean. 1979ko abendura bitartean, Karmelo Otaegi eta Itziar Urteaga esatariek diskoen inguruan

26 maxixatzen.eus

AGEN

DIE

02

17

24

23

16

30

Azkoitiko Duatloia, 10:30ean.Orion elkartearen eskutik, Karabina Tiraketa.

Balda plazan, 12:30ean, Musika Bandaren kontzertua. (eguraldi txarra bada, Kontzejupean)

Baztartxo antzokian, 22:00etan, Heroiak antzezlana.Herriko plazan, Tabernarien Elkarteak antolaturik, Imuntzo eta Belokiren kontzertua.

16:00etatik aurrera, Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdia.

Baztartxo antzokian, 18:00etan, Gero Axular dantza taldearen emanaldia.

ApirilAk 1-2-3-4: El prEgón

ApirilAk 16-17-18: kiki, El Amor sE hAcE

ApirilAk 3: pinocho y su Amigo

coco

ApirilAk 17: kung fu pAndA 3

ApirilAk 8-9-10-11: spotlight

ApirilAk 22-24-25: objEtivo: londrEs

ApirilAk 29-30: lAdy in thE vAn

ApirilAk 15: 15 cornErs of thE world

(forum)

ZINEMA KARTELDEGIA (Baztartxo)

Baztartxo antzokian, 18:00etan, Mollie Malone haurrentzako antzerkia. Orion elkartearen eskutik, Txakurrarekin Egindako Ehiza Txapelketa.

09Herriko kaleetan zehar, 17:30ean, Balda plazan hasita, Haurren Danborrada, Umore Onaren eskutik.

Page 27: MAXIXATZENgrabatzen zuten irratsaioa, eta astearteetan emititzen zen, 20:30etik 21:30era bitartean. 1979ko abendura bitartean, Karmelo Otaegi eta Itziar Urteaga esatariek diskoen inguruan

maxixatzen.eus

Page 28: MAXIXATZENgrabatzen zuten irratsaioa, eta astearteetan emititzen zen, 20:30etik 21:30era bitartean. 1979ko abendura bitartean, Karmelo Otaegi eta Itziar Urteaga esatariek diskoen inguruan

28 maxixatzen.eus