MARTXA BADATOR!...2 martxan jarraitzen dugu Euskal Herritik mundura, mundutik Euskal Herrira kaleak...

7
2010/martxoa M A R T X A B A D A T O R ! 1995- QUEBEC Emakumeak pobrezia eta indarkeriaren kontra. 6000 emakume talde eta 161 munduko herrialdeen atxikimendua. 1998- CANADA 65 herrialdeetako emakumeen bilera. Indarkeria eta pobreziaren kontrako aldarrikapen plataforma. 2000- NAZIOARTEKO LEHENENGO EKIMENA Martxoaren 8tik eta urriaren 17a bitarte, nazio zein nazioarte mailan ekimenak burutu ziren 150 herrialdetako emakumeak beren eskubideen alde mobilizatu ziren 2005- NAZIOARTEKO BIGARREN EKIMENA Martxoaren 8an Brasiletik emakumeen bigarren martxa abiatu zen Jendartearentzako munduko gutuna mundu mailan eman zen eztabaida baten ondorioz onartu genuen; askatasunean, bakean, elkartasunean, parekidetasunean eta justizian oinarritutako gutuna. Elkartasun oihala, mundu osoa zeharkatu zuen lekukoa izan zen. Herrialde bakoitzak oihal zatian amestutako mundua marraztu zuen Erreleboarekin batera, oihal zatiak batzen joango dira Munduko emakumeon gutunaren irukapen anitza izan zen a u r r e k a r i a k :

Transcript of MARTXA BADATOR!...2 martxan jarraitzen dugu Euskal Herritik mundura, mundutik Euskal Herrira kaleak...

Page 1: MARTXA BADATOR!...2 martxan jarraitzen dugu Euskal Herritik mundura, mundutik Euskal Herrira kaleak morez margotzen jarraituko dugu. Aldarrikapenez betea dator aurtengo, 2010eko, Emakumeen

2010/martxoa

MARTXA BADATOR!

1995- QUEBECEmakumeak pobrezia eta indarkeriaren kontra.6000 emakume talde eta 161 munduko herrialdeen atxikimendua.

1998- CANADA65 herrialdeetako emakumeen bilera.Indarkeria eta pobreziaren kontrako aldarrikapen plataforma.

2000- NAZIOARTEKO LEHENENGO EKIMENAMartxoaren 8tik eta urriaren 17a bitarte, nazio zein nazioarte mailan ekimenak burutu ziren150 herrialdetako emakumeak beren eskubideen alde mobilizatu ziren

2005- NAZIOARTEKO BIGARREN EKIMENAMartxoaren 8an Brasiletik emakumeen bigarren martxa abiatu zenJendartearentzako munduko gutuna mundu mailan eman zen eztabaida baten ondorioz onartugenuen; askatasunean, bakean, elkartasunean, parekidetasunean eta justizian oinarritutakogutuna.Elkartasun oihala, mundu osoa zeharkatu zuen lekukoa izan zen. Herrialde bakoitzak oihal zatian amestutako mundua marraztu zuenErreleboarekin batera, oihal zatiak batzen joango diraMunduko emakumeon gutunaren irukapen anitza izan zen

aurrekariak:

Page 2: MARTXA BADATOR!...2 martxan jarraitzen dugu Euskal Herritik mundura, mundutik Euskal Herrira kaleak morez margotzen jarraituko dugu. Aldarrikapenez betea dator aurtengo, 2010eko, Emakumeen

2

martxan jarraitzen dugu

Euskal Herritik mundura, mundutik EuskalHerrira kaleak morez margotzen jarraituko dugu.Aldarrikapenez betea dator aurtengo, 2010eko,Emakumeen Mundu Martxa. Hasierako urratsaksendotu asmoz, martxoaren 8an Iruñean hasi etamartxoaren 13an Iruñean bertan amaituko denmartxan Euskal Herriko emakumeok ere baduguzer aldarrikatu. Bidezkoa den eta bakean bizi denjendartea lortzeko, ezinbestekoa duguberdintasuna, askatasuna eta elkartasuna oinarridituen mundu bat izatea. Bigarren mailakoherritar izan nahi ez dugulako, eta bizitzako arloguztietan gure parte-hartzea kontuan hartzeanahi dugulako, emakumeen eskubideen gutunasortu genuen Euskal Herrian lan egiteko tresnagisa. Aurtengoan, gutuna eskuan hartuta, gureeskubideak aldarrikatzeko parada bikaina dugumartxoan zehar egingo dugun martxan.Aurtengoan lau jarduera eremu izango ditugu:emakumeon aurkako indarkeria, eskubide sexualeta erreproduktiboak, prekarietatea eta elikadurasubiranotasuna.

Emakumeon aurkako indarkeria, gurejendartean gertatzen den eskubide urraketalarriena dugu, emakume izateagatik jasatendugun biolentzia oroz ari gara: sexu erasoak,prostituzio behartua, lantokietakosexu-jazarpena, jipoiak, emakumeen erailketak,

etb. Emakumeen aurkako indarkeriak patriarkatuandu bere oinarria, zentzu honetan, sistema kapitalistapatriarkala irauli eta bestelako jendarte eredu batenaldeko aldarria egiten dugu. Eskubide urraketa honenaurrean, ezin ahantzi behar dugu botere publikoekgaiaren erradikazioan duten erantzunkizuna.

Emakumeon eskubide sexual eta erreproduktikoak bermatu daitezen aldarrikatzen dugu. Egun,oraindik, sexu harreman askeak eraikitzeko mugakdauzkagu, norekin, noiz eta nola izan nahi ditugunaukeratzeko askatasunik ez baitugu. Horrez gain,amatasuna goratzen jarraitzen duen jendartean bizigara, oraingoan ere, ama izan edo ez izan etaizatekotan nola izan nahi dugun aske erabakitzeamugatzen zaigu. Amatasunaren gainean askeerabakitzeko oinarrizkoa den eskubide bat mugatuabaitugu: abortatzeko eskubidea, alegia.

Prekarietateak. Sexuen araberako lanbanaketan oinarritzen den eredu ekonomikoneoliberal eta patriarkala dago egun indarrean.Banaketa honen eraginez, gizonezkoak lanmerkatuan kokatzen diren bitartean, emakumeoksozialki gutxietsitako eta ordaindu gabeko lanakegitera baztertu gaituzte, etxeko esfera pribatura,alegia. Honek, emakumeok gure bizitza propioagaratzeko dugun eskubide ahalmena zeharomugatzen du, autonomia ekonomiko eta eskubide

Page 3: MARTXA BADATOR!...2 martxan jarraitzen dugu Euskal Herritik mundura, mundutik Euskal Herrira kaleak morez margotzen jarraituko dugu. Aldarrikapenez betea dator aurtengo, 2010eko, Emakumeen

3

sozialetan jasaten dugun diskriminazioareneraginez. Gure lana ez da aintzat hartzen; ezpolitikan, ez ekonomian, ez erakundeetanerakundeen aldetik, eta ezta gizonen aldetik ere.Horregatik, gure ikusezintasuna gaindituz lan duineta bizi duin bat izateko eskubidea aldarrikatzendugu.

Elikadura subiranotasuna. Herriek berennekazaritza eta elikadura politiken gaineanerabakitzeko duten eskubidea da. Esparruhonetan, emakumeok egindako lana eta ekarpenadiru poltsa komunera gehitzen da. Familizapalkuntzak eragin zuzena du horretan, etaazkenean, jabegoa famili buruei dagokie,gizonezkoei, alegia. Beraz, emakumeoi ez diguetekinik ematen lan horrek; ez mailapertsonalean, ez ordain sarietan, ez eskubidesozialetan, ez eta identitate pertsonalean ere.Emakume nekazariek zein abeltzainek berezkodituzten lanei, etxeko lanak, etxearen zaintza etahaur zein adinakoen zaintza gehitu behar zaizkie.Denak ere ikusezinak eta doakoak diren lanak.Emakumeok, gizarteak biziraupenerakobeharrezkoak dituen lanen %80a egiten dugu.Baina, lan hori ez zaigu errekonozitzenjendartearen antolaketa eta pertsona guztien bizibaldintzen ongizaterako beharrezko aktibitategisa.

2010 arrazoi ditugulako martxan jarraitzeko!

Page 4: MARTXA BADATOR!...2 martxan jarraitzen dugu Euskal Herritik mundura, mundutik Euskal Herrira kaleak morez margotzen jarraituko dugu. Aldarrikapenez betea dator aurtengo, 2010eko, Emakumeen

4

1.- Emakumeen Mundu Martxa iniziatibasortu zenetik 10 urte igaro diren honetan,zer azpimarratuko zenuke 10 urtehauetatik eta bi mundu martxetatik?Denbora honetan zehar 50 herrialde bainogehiagotan oinarrizko taldeak antolatzen dituenmugimendu feminista bezala eratu gara;emakumeen autonomia ekonomikoaren aldekoekintzen herri mobilizazioa lehenetsiz,emakumeenganako biolentziaren aurka etabakea eta desmilitarizazioaren aldekomugimendu bezala.Ez da nahikeria nazioarteko eszenatokianpertsonek feminismoari buruz duten pertzepzioaaldatu dugula esatea. Baina 1990eko urteetanfeminismoaren irudia gender mainstreamenadituek ordezkatzen zuten; gaien araberakosareetan banatuak zeuden, Nazio BatuetakoKonferentzietan lobbyak egiten zituzten etanolabait, berrikuntzak unibertsitateetakogenero ikerketa zentroetatik itxaroten zituzten.Gure asmoa, globalizazioaren aurkakomugimenduaren parte den feminismo bateraikitzea eta berau ikusgai egitea da; jendartepatriarkal, kapitalista eta arrazista batenmarkoetan emakume guztion bizitza aldatzeaezinezkoa dela badakigun arren,autodeterminazioaren alde borrokan ari direnemakumeak dauden edozein tokian eraikitzenden feminismoa da gurea. 2.- Mundu mailako iniziatiba bateratu gutxidago, bat gurea da, iparraldeko etahegoaldeko emakumeena, zerkezaugarritzen gaitu?Lortu nahi dugun munduak batzen gaitu, eta

bide horretan ahal den neurrian bestelakomundu bat eraikitzen hasiak gara. Hori dela eta,2005ean Emakumeen Mundu Karta idaztekoerronka hartu genuen; herri, nazio etanazioartean osatutako herri taldeetan bildu etatailerren bitartez, ateratako ondorioetatik zeinsintesietatik osatu genuen karta. Aniztasuna balio bat da guretzat, izan ere,esperientzia eta kultura politika desberdinetatikgatozen emakumeak gara. Eztabaidatzen dugu,akordioak eratzen ditugu eta azkeneankomunean emakumeok ongi bizi gaitezen naziomailan garaipenak lortu eta mantentzeko gaiizango den nazioarteko mugimendu bateraikitzeko prestutasuna dugula jabetzen gara. 3.- 2010eko martxan zenbat emakumetaldek hartzen dute parte? Urte hauetanzehar egon al da bilakaerakuantitatibo/kualitatiborik?2000. urtean buruturiko Martxak hainbatherrialde mobilizatu zituen kanpaina bat izanzen. Jarraitzea erabaki genuenean, baina, taldeguztiek ez zuten aurrera jarraitu nahi izan, etabeste batzuk aldiz, bidean batu dira. Egun,gure buletina 4.500 taldek baino gehiagokjasotzen dute, baina Martxaren eraketan dagoeninplikazioa oso anitza da.

MIRIAM NOBRE

Emakumeen Nazioarteko

Mundu Martxaren Idazkaritzako

Koordinatzailea

Page 5: MARTXA BADATOR!...2 martxan jarraitzen dugu Euskal Herritik mundura, mundutik Euskal Herrira kaleak morez margotzen jarraituko dugu. Aldarrikapenez betea dator aurtengo, 2010eko, Emakumeen

Oso baikorrak diren garapenak badaude;herrialde afrikar anglofonoetako Martxarenhazkundea, Latinoamerikan Martxarenpolitikaren garrantzia, edo Martxaren indartzeaeskualdeetako hitzarmenetan. 4.- Martxak munduko foru sozialetako(MFS) prozesuetan ere parte hartzen du,honelako jazoerak nola baloratzen ditu?Martxaren historia MFSen prozesuenhistoriarekin nahasten da. Eremu honetannabariak izatea lortzen dugu; gure azterketa etapraktikekin identifikatzen diren emakumetaldeekin kontaktuak ezartzen ditugu etabestelako mugimendu sozialekin aliantzakeraikitzen ditugu. Eremu hauek gure itxaropenetatik abiatutabaloratzen baditugu ere, kontua foroek egungokoiunturaren erronkei erantzutean nolalaguntzen gaituzten da (borroka soziala etapobreziaren kriminalizazioa, militarizazioa,esplotazioaren hazkundea sistemaren krisiarenirtenbide kapitalista bezala,…). Guretzat,antolakuntzak indarra eraikitzea dakar,akordioak egitea eta borroka prozesuakabiaraztea; azalpenak soilik norberarenkontsumorako idei moduan geldi ez daitezen,alegia. 5.- Iaz klima aldaketari buruzko kongresuaospatu zen Copenhaguen, EmakumeenMundu Martxatik zein aldarrikapen eramanzenituen?Enpresa transnazionalen estrategietan etanatura, lurralde eta emakumeen gorputzarenjabetza/dominazio diskurtso ez menperatzaileenartean aldagai komun ugari ikusten ditugu.Horrez gain, natura eta emakumeon denborabukaezina diren baliabide gisa erabiltzen dira,honela, kapitalismoaren krisi ziklikoetan lukrotasek iraunkor eta inmune jarrai dezaten. Klimari buruzko Parteen Konferentzien (“COP”)negoziazioa, eredu kapitalista sakontzen duten

Asmoa, globalizazioaren aurkako mugimenduaren parte

den feminismo bat eraikitzea eta berau ikusgai egitea da “

5

eta herrietako alternatiben arteko irtenbidefaltsuen tirabira une bat da. Gure mugimenduekjustizia klimatikoaren alde eraikitzen dituztenalternatiba eta erresistentziak baieztatzeko egonginen Copenhaguen. 6.- Martxoko bigarren astean mundukoherri desberdinetan Emakumeen MunduMartxa egingo da, baina horrez gain, urriaarte bi topaketa garrantzitsu daude bataTurkian eta bestea Kongon. Zein helburuizango dute bi jazoera hauek? Azalduzenezake zein izango den hauen oinarria?Asiako eskualde ekintzak ditugu, Filipinetan,maiatzean; Europakoak, Turkian, ekainean;Ameriketakoak, Kolonbian abuztuan. Ekintzahauetan lau ekinbideetako azterketa etaeskaerak berreskuratzen ditugu eskualdeikuspuntu baten markoan. Adibidez, Europan,Istambuleko ekintzaz gain Balkanetako zazpiherrialdetatik igaroko den karabana prestatzendugu herriak batzen dituen eta emakumeentrafikoa bezalako arazo larriak gainditzen dituenEuropa ireki bati buruz hitz egiteko;Kolonbian,berriz, base militar estatubatuarren aurreanekintza bat egingo dugu. Bukavun (Kongoko Errepublika demokratikoa),Sud Kivu, guda arma bezala emakumeenaurkako biolentzia salatzeko eta gatazkakonponbideetan eskualdetako emakumeerakundeen protagonismoa indartzeko elkartukogara. Eskualdearen desmilitarizazioa posible delaerakustea espero dugu eta “MONUC”en(“Misión de las Naciones Unidas en RDC“)irteeraren eztabaida mahai gaineratu nahidugu. Bukavuko ekintza gure herrialdeetan egingodiren ekintzekin osatuko da, MONUCenerretiratzearen eskaerarekin hau osatzen dutenherrialdeei, edo mineral, bio aniztasuna edoarmen salmentaren kontrolarekin gatazkanonuradun diren transnazionalen aurkakoprotestekin adibidez.

Page 6: MARTXA BADATOR!...2 martxan jarraitzen dugu Euskal Herritik mundura, mundutik Euskal Herrira kaleak morez margotzen jarraituko dugu. Aldarrikapenez betea dator aurtengo, 2010eko, Emakumeen

6

MARTXOAK 8,

19:30- IRUÑEA- Euskal Herria morez tintatuko dugu!

MARTXOAK 9,

ALTSASU, LIZARRA, AGURAIN,

GASTEIZ- Eskubide sexual eta erreproduktiboak.

MARTXOAK 10,

10:00- GASTEIZ-ko Parlamentuan kontzentrazioa,

LAUDIO, EZKERRALDEA, ESKUMALDEA,

BILBO - Prekarietatea, ZORNOTZA.

MARTXOAK 11,

ERMUA, UROLA KOSTA, BEASAIN,TOLOSA,

DONOSTI - Indarkeria, ORERETA.

MARTXOAK 12,

IRUN, HAZPARNE, BAIONA - Elikadura burujabetza,

LEITZA.

MARTXOAK 13,

IRUÑEA. 11:00etan, EKIMEN NAZIONALA.

Euskal Herriko emakumeen mundu martxa

Page 7: MARTXA BADATOR!...2 martxan jarraitzen dugu Euskal Herritik mundura, mundutik Euskal Herrira kaleak morez margotzen jarraituko dugu. Aldarrikapenez betea dator aurtengo, 2010eko, Emakumeen

Banoa. Bagoaz. Bazatoz?

Banoa, hankak martxan, urratsez urrats, mundu

borobil honi buelta txiki bat eman nahiean.

Bagoaz mundua iraultzera, oinez, urrats txikiak

gehituz, oinez eta ohiuka, gure aldarrikapenak

asfaltoan eta airean utziz, aztarnak utziz.

Eta bidean seinalatuko ditugu, katez lotu nahi

gaituzten horiek: Prekarietatera kondenatzen

gaituzten enpresak.

Ama lurra eta hau duintasunez landu eta

beronez elikatzea debekatzen diguten

multinazionalak.

Eguneroko ogi ditugun, bortxatzaile, baboso eta

handiputzak.

Gure gorputzaren gaineko erabakiaz jabetu

nahi duten instituzio moral eta etikoak.

Euren gainetik igaroko gara:

Emakumeok bizitzeko lan egin nahi dugulako,

lurra landu elikatzeko, gure gorputzaren jabe

izan eta gu geu maitatu inoren menpeko izan

gabe.

Ez dugulako erasotzailerik nahi, ez

multinazionalik, ez elizarik, ez instituzio

patriarkalik.

Mundu justuago bat nahi dugulako, justizia eta

eskubideak geureak ere badirelako.

Makinaria guztia jarriko dugu martxan,

feministon indarra kaleratuko dugu, beste

herriekin elkartasunean.

Ni banoa, bagoaz. Eta zu, ba al zatoz???

GOAZEN BADA!!!