Maketa MARTXOA 2011-A - Artzape · izango dira, eta bakoitzean, bi modalitateko lanak aurkez...

24
a rtzape 102. zenbakia - 2011ko martxoa ]PILOTA-TXAPELKETA KORRIKA 17] GETARIARRON TOPAGUNEA HARRITAN BLAI Eskualdeko senegaldarrak

Transcript of Maketa MARTXOA 2011-A - Artzape · izango dira, eta bakoitzean, bi modalitateko lanak aurkez...

Page 1: Maketa MARTXOA 2011-A - Artzape · izango dira, eta bakoitzean, bi modalitateko lanak aurkez daitezke: ipuina eta ber-tsoa edo olerkia. Gaia, berriz, librea da, eta idazlanek aurretik

aarrttzzaappee102. zenbakia - 2011ko martxoa

]PILOTA-TXAPELKETA

KORRIKA 17]

GE

TAR

IAR

RO

NT

OP

AG

UN

EA

HARRITAN BLAI

Eskualdekosenegaldarrak

Page 2: Maketa MARTXOA 2011-A - Artzape · izango dira, eta bakoitzean, bi modalitateko lanak aurkez daitezke: ipuina eta ber-tsoa edo olerkia. Gaia, berriz, librea da, eta idazlanek aurretik
Page 3: Maketa MARTXOA 2011-A - Artzape · izango dira, eta bakoitzean, bi modalitateko lanak aurkez daitezke: ipuina eta ber-tsoa edo olerkia. Gaia, berriz, librea da, eta idazlanek aurretik

]]5/Txapakalezka: +/=/-

]]6-7/Getarian zer berri?

Korrika 17Pilota-Txapelketa

]]8-9/Erreportajea: Harritan Blai

]]10-11/Argazki-txokoa:

2011ko inauteriak

]]12-15/Elkarrizketa:

Ida Camara eta Ousmane Ba,Yaakar Urola Kosta elkarteko kideak

]]23/Akordatzen:

Sare-konpontzaileak

artzape102. zenbakia

2011ko martxoa

"Martxoko ostotsak, berrogei eguneko negua"

[argitaratzailea] Gure Txeru Elkartea [koordinazioa] Amaia Iribar eta Maider Ostolaza [lan taldea] Izaskun Larrañaga, Monika Uzkiza, Ane Azkue, Josune Urresti, Kepa Iribar, ImanolIribar, Zigor Saizar, Amets Etxabe, Irantzu Ezenarro, Aitor Irigoien, Beñat Gereka, Mikel Mugika, Geta-riako Bertso Eskola, Getaiko Gaztetxia [kolaboratzaileak] [argazkiak] Artzape [publizitatea] Artzape

[inprimaketa] Gertu [tirada] 1150 ale [lege gordailua] SS-504/01 [ISSN] 1578-469X

Getariako Udalak, Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako aldizkaria

artzapeEskualtxeta kulturguneaKrixketaneko Iturrigaina

Tel.: 943 00 05 [email protected]

2011ko martxoa artzape-3

Gure Txeru Elkartea

Page 4: Maketa MARTXOA 2011-A - Artzape · izango dira, eta bakoitzean, bi modalitateko lanak aurkez daitezke: ipuina eta ber-tsoa edo olerkia. Gaia, berriz, librea da, eta idazlanek aurretik

gutunak]

Zure gutuna Artzapen argitaratzea nahibaduzu, Txeruko postontzian utzi, Eskualtxetaraekarri edo [email protected] helbiderabidali zure izen-abizenekin. Gutunak gehienez200 hitz izan beharko ditu eta luzeagoak direnakmozteko eskubidea izango du Artzapek. Ez dugutestu iraingarririk onartuko eta Artzapek ez dubere gain hartuko argitaratzen diren iritziengaineko erantzukizunik.

Aitorri

i norabideren artean bat aukeratutajoan da herrian ia zazpi urtez erretorelanetan aritutako Aitor Emazabel hon-darribitarra. Artzapen utzi dizkigu ida-tzita herritarrei zabaldutako hitzak, etahor geratuko dira betirako, Aitor gurebistatik joan bada ere. 2001ean etorri zenherrira, nahiz eta Zumaia zuen bizileku,eta 2008an joan zen Azpeitira; Getariakooroitzapen oso onak eraman zituen bere-kin.

Ibilbide luze horretan, Artzape aldiz-karian bere ongietorria nahiz agurrajorratu genituen, baina hori bainogehiago, aldizkari honetako kolabora-tzaile ere izan zen. Gustuko zuen idaz-tea, eta taldeak egindako afariren bateanere izan genuen bere presentzia. Iritziguztiak entzuteko zabalik zituen bela-rriak, baita denei erantzuna ematekomingaina ere.

Gaztea zein alaia, horrela gogoratukodugu herritarrok Aitor, eta baita Artza-peko kideok ere.

ARTZAPE

Abertzaleak omen

uela egun batzuk, gure eskaeraz,2010ean Getariak jaso zituen bisitarienkopurua eta jatorria ezagutu genuen.Horrela sailkatzen dira: batetik EstatuEspainoleko bisitariak daude, autono-mia erkidegoka sailkatuak, non “Eus-kadi”-ko eta “Navarra-Nafarroa”-kobisitariak bereizita kontatzen diren. Bes-tetik, atzerriko bisitariei dagokionez,hauek jatorriko estatuaren arabera sail-katzen dira, Lapurdi, Behe-Nafarroa etaZuberoatik etorritako bisitariak frantse-sak bezala kontsideratuz.

Anekdotikoa dirudien gertaera honekkezka sortu du gure artean, ikusirikberen burua abertzaletzat duten gureagintariek, inongo erreparorik gabeonartzen eta barneratzen dutela EuskalHerria ukatzen duen banaketa institu-zional inposatua.

Non dago Getariako Udala kudeatzenduen PNVk aldarrikatzen duen Euskalkontzientzia? Non Euskal Nazio ikus-pegia?

Kezka ere, hori guztia, GetariakoUdala turismo plan estrategikoa lantzenari denean gertatzen ari baita.

Ados gaude Getariak turismoa susta-tzeko, beste arlo batzuetan bezala, planestrategiko bat behar duela, baina inolazere ez hari horiekin jositako plan bat,non Euskal Herriaren aitortza ukatzenden.Euskal Herria onartzen eta aldarrikatzenez duen turismo edo beste edozein arlo-tako plan batek, ez du inoiz GetariakoEzker Abertzalearen oniritzia eta babesaizango. Euskal Herriaren biziraupene-rako ezinbestekoa baita naziotasunaherriko esparru guztien lanketan oinarriizatea.

Karmele Iribar, Iker Azkue eta Iñaki Mondragon

Getariako Hautetsi Independentistak

B D

lehiaketa]aarrttzzaappee

Lehiaketa

Eskainitako otar eder bat

SARIA:

Artzapen bazkidea bazara eta

erantzuna baldin badakizu, e-mai-

lez ([email protected]),

gutunez (kale nagusia 1-3 z/g) edo

deitu (943 000 548) APIRILAREN

25a BAINO LEHEN.

MARTXOAKO GALDERA:Zein zen Gipuzkoako eskabetxagile nagusienetakoa?

URTARRILEKO IRABAZLEA:

Mª Francisca Berasaluze

URTARRILEKO ERANTZUNA:Itsas armadako ikuskaria

Page 5: Maketa MARTXOA 2011-A - Artzape · izango dira, eta bakoitzean, bi modalitateko lanak aurkez daitezke: ipuina eta ber-tsoa edo olerkia. Gaia, berriz, librea da, eta idazlanek aurretik

Herrian, kulturaren inguruko hainbat ekitaldi eta lehiaketa antolatu ohidira urtero. Horien artean, hilabetean behin ELAN-Euskadik antolatzenduen zine-foruma, inauterietako kartel-lehiaketa edota literatur tailerra

daude. Guztiak ere oso jarduera interesgarriak direla iruditzen zaigu, eta horiekantolatzeko lan eta ahalegin handiak egiten direla.

Ondoren, ordea, partaidetza nahiko baxua izan ohi da, bereziki helduei dago-kienez. Aurtengo inauterietan, helduen atalean hiru lan bakarrik aurkeztu zituz-ten. Literatur tailerreko taldea ere beste herrietako jendeari esker osatzen da.Zine-forumean, film zinez interesgarriak proiektatzen diren arren, partaidetzanahiko kaxkarra izaten ari da aurten. Halako ekintzarik ez dagoenean, ez egoteakritikatzen da. Antolatzen direnean, ordea, non sartzen da jendea? Aurtengoneguan herriko kaleak hutsak egon dira. Aipatu ekitaldietako aulki asko ere bai…

=

TxapakalezkaAitor Irigoien, Beñat Gereka eta Mikel Mugika]

2011ko martxoa artzape-5

Iazko azaroko alean, - atalean aipatu genuen Uda-lak herriko musika-taldeei eskola-aretoan entse-

guak egiteko baimena kendu ziela. Hori horrela, herrikohainbat musika-talde non entseatu ez zutela geratu ziren.Eta gisa horretako azpiegiturarik gabe, musika-taldeek zailaizaten dute aurrera egitea.

Ordutik hilabete batzuk igaro diren arren, antza denez,arazoari irtenbidea eman diote. Izan ere, hemendik aurrera,Udalak autobus geltokian, informazio-bulegoaren ondoan,dagoen erakusketako gela bat erabiltzen utziko die herrikomusika-taldeei. Berri pozgarria da hori aipatu musika-tal-deentzat eta musikazale ororentzat. Gogoratu beharrekoa damundu-mailako talde ezagunenek ere lokal txikitan etalagun artean joz egin zituztela euren lehen urratsak.

+

Aspaldiko arazo bat da, baina horrek ez du esanahi azpima-rratu behar ez denik. Herrerieta kaleko begiralekuan (mirado-

rean) txakur-gorotz ugari azaltzen da egunero. Bertatik Gaztetape hon-dartzako olatuei edo arrokei begira igaroz gero, txakur-kaka zapalduzamaitzeko probabilitate handiak ditu edonork. Tristea iruditzen zaiguhalako leku politean gisa horretako arazoak aurkitzea.

Afera honetan, ia beti txakurrei bota ohi zaie errua, baina txakurhorien jabeengan jarriko genuke guk ardura nagusia. Txakurra eduki-tzea eta kalera buelta bat ematera ateratzea ondo dago. Baina txakurrakegiten dituen gorotzak jasotzea ere jabearen lanetariko bat da. Begiruneeta zentzu komuneko gai bat da. Kaka zapaltzeak zorte ona dakarreladio esaerak… baina inori ez zaigu gustatzen halakorik gertatzea.

-

Entsegu-lokalak

Herritarren partaidetza

Txakur-kakak

Page 6: Maketa MARTXOA 2011-A - Artzape · izango dira, eta bakoitzean, bi modalitateko lanak aurkez daitezke: ipuina eta ber-tsoa edo olerkia. Gaia, berriz, librea da, eta idazlanek aurretik

] getarian zer berri?

Itxaropena izenarekin kaleratu berri dudisko berria Patxi Saizek getariarrak;azken lan honetan, hainbat abeslariklagundu diote; besteak beste, Kemen Ler-txundik eta Nerea Lasartek. Hamaikakantuz osatutako diskoan jorratzen direngai guztiek itxaropena dute helburu.

Patxi Saizendisko berria

Joan den martxoaren 11n hasi zen Flo-ren Adrianen omenezko lehenengo futbito-txapelketa. Guztira hamar tal-dek hartuko dute parte aurtengo txa-pelketan.

Futbito-txapelketa

Eugenio Pedro de la Hoz Quintanarenabentura asko liburu batean bildu ditufamiliak, Periko Kintanari (Zarautz1911-Getaria 1980); Alvaro Gurreakidatzi eta Antxon Narbaizak euska-ratu du liburua. Itsasgizon eta guda-riaren liburua Zarauzko eta Getariakosaltokietan izango da salgai, baitaElkar dendetan ere.

Periko Kintanariburuzko liburua

Joan den otsailaren 27an jokatu ziren Gure Txeruk antolatutako Haurren XXXIII.Banakako Pilota Txapelketaren finalak, Sahatsaga kiroldegian. Lau partida jokatuzituzten guztira, hiru benjaminenak eta bat alebinena. Benjamin C mailan, ManexAristi nagusitu zen Oier Bordagarairen aurka; benjamin B mailan, Aitor Alonsokirabazi zuen Mikel Rodriguezen aurka; benjamin A mailan, Gorka Eguren izanzen garaile Oihan Larrañagaren aurkako norgehiagokan, eta azkenik, alebin mai-lan, Gorka Aristi izan zen txapeldun Gorka Zenekortaren aurka jokatu ostean.

XXXIII. Banakako Pilota Txapelketa

X. Literatur LehiaketaDagoeneko zabalik da Getariako X. Literatur Lehiaketan lana aurkezteko epea;apirilaren 15a izango da horretarako azken eguna. Lehiaketa getariarrei eta Geta-rian erroldatutakoei dago zuzenduta, eta bakoitzak nahi adina idazlan aurkezditzake, betiere adinaren arabera dagokion mailan. Urtero bezala, hainbat mailaizango dira, eta bakoitzean, bi modalitateko lanak aurkez daitezke: ipuina eta ber-tsoa edo olerkia. Gaia, berriz, librea da, eta idazlanek aurretik saritu nahiz argita-ratu gabekoak izan behar dute. Bestalde, lanak Getariako Udaleko bulegoetaraeraman behar dira. Epaimahaia Euskara Batzordeko buruak eta Iturzaeta HerriEskola eta Artzape aldizkariko ordezkari banak osatuko dute. Sariak, azkenik,maiatzaren 5ean banatuko dituzte, 18:30ean.

Martxoan lehen antxoakAurtengo lehen antxoak martxoko biga-rren astean ikusi ahal izan dira, berdela-ren kanpaina amaitu bezain pronto.Ordurako bete zuten berdelaren arran-tzarako Europako Batasunak ezarritakokuota. Aurten, 8.000 kilo berdel harra-patu zitzaketen, gehienez; iaz, berriz,18.000 kiloko kupoa izan zen. Hainzuzen ere, jaitsiera hori salatu zutenarrantzaleek.

6-artzape @topagunea.com

Finalean parte hartu zuten pilotariak.

Antxoa aleak.

Page 7: Maketa MARTXOA 2011-A - Artzape · izango dira, eta bakoitzean, bi modalitateko lanak aurkez daitezke: ipuina eta ber-tsoa edo olerkia. Gaia, berriz, librea da, eta idazlanek aurretik

Apirilaren 17an pasako den Korrika 17 dela eta, Getariako Korrika Batzordeak hain-bat ekintza antolatu ditu Korrika Kulturalaren egitarauaren barnean, besteak beste:arropa eta osagarrien salmenta, Mus Txapelketa (Harralde, Mahasti eta Sokoatabernetan) eta bertso-afaria. Mus Txapelketako irabazleek Gipuzkoako Txapelketajokatu ahal izango dute apirilaren 9an; finala Donostian jokatuko da. Bestalde, Ake-rregi-Txiki txakolindegian egindako bertso-afarian, Jokin Labaien, Jon Martin etaAnder Lizarralde bertsolariek hartu zuten parte, eta afariaren aurretik, triki-poteoaegin zuten herriko kaleetan. Korrika 17 apirilaren 7tik 17ra bitartean egingo da,AEK-k antolatuta, eta Trebiñu eta Donostia artean, 2.000 kilometrotik gora egingodira lasterka, euskararen alde. Herritik 16-17ko gauean pasako da, goizaldera, etaamaiera Donostian ospatuko da.

2011ko martxoa artzape-7

URAREN NAZIOARTEKO

EGUNA

Gizateriaren historian lehendabizikoaldiz, biztanleriaren gehiena hirietanbizi da: 3.300 milioi lagun; hori dela eta,hiri-pasaia handitzen doa.

Bere hedapenaren %38 hiriaren kan-poaldean sortzen diren auzoen zabal-kundea da. Hiri-azpiegitura egokitzekoahalmena baino azkarrago hedatzen arida hiri-biztanleria.

2011ko Uraren Nazioarteko Egunarenhelburua zera da: nazioartearen arretabideratzea; izan ere, hiri-biztanleriarenhedapen azkarrak, industrializazioaketa klima-aldaketak, gatazkek eta hon-damendi naturalek hiri-sistemekiko urhorniduraren ziurgabetasuna sortzendu.

“Hirientzako ura; hiri-erronkari eran-tzuten” aurtengo gaiaren helburua danabarmentzea eta, horrez gain, gober-nuak, erakundeak, elkarteak eta pertso-nak bultzatzea, aktiboki parte har deza-ten hiri-uraren kudeaketaren erronkarierantzuteko.

Klima aldaketarako egokitzapenakgehienbat urarekin du, hau baita bidenagusia klima aldaketak lurraren ekosis-temak ukitzen dituena, eta beraz pertso-nen bizitzari eta ongizateari. Gaur egunurarekin zerikusia duten klima aldake-taren eraginak antzematen dira, gero etabortitzagoak diren lehorte eta uholdeak,adibidez. Tenperatura igoerek, ur maiz-tasunaren aldaketek eta muturreko ten-peraturek ur baliabideen erabilgarrita-suna eragina izango dute. Eurienbanaketaren aldaketan, lurraren hezeta-sunean, glaziarren eta betiereko izotzenurtzean eta ibaien eta lur-azpiko urenkorronteetan eragina izango du. Faktorehoriek, gainera, ur kalitatearen narria-dura dakarkie. Txiroak dira talderikahulena eta ukituena izango dena.

Informazioa gehiago:Tel.: 943 896024www.ihobe.net

[email protected]

] bi hitzetan

Badator Korrika 17!!!!!!!!!!!!!!

Euskal Herriko zazpi lurraldeetako lehen tontorra igo zuten joan den martxoaren13an; Lapurdiko Artzamendi mendira (931 metro) joan ziren, hain zuzen ere. Igo-era eta jaitsiera ederraz gain, paisaia politak ikusi ahal izan zituzten irteerara joanziren 74 lagunek.

Igoera ederra Artzamendira

Lapurdiko Artzamendi mendira joan ziren lagunak.

Akerregi-Txiki txakolindegian ospatu zen bertso-afariko irudiak.

Page 8: Maketa MARTXOA 2011-A - Artzape · izango dira, eta bakoitzean, bi modalitateko lanak aurkez daitezke: ipuina eta ber-tsoa edo olerkia. Gaia, berriz, librea da, eta idazlanek aurretik

8-artzape @topagunea.com

Hasteko, nondik dator Harritan Blaiizena?Beno, guk hasieratik garbi geneukanegingo ziren ekimenek Harralde izangozutela topaleku; hori hala izanik, logoaegin behar zuen lagunari bururatuzitzaion izena. Garai bateko harraldean,geldirik egonez gero, blai egiten zen, etahorixe zen gure helburua, Harralderahurbiltzen den edonork kulturaz blaibukatzea. Gure nahia jendea bustitzeada, harritan zeharo bustitzea, Harraldenizango diren ekintzetan bustitzea.

Zein da Harritan Blai elkarteak duenhelburua?Batez ere herriko jendeari beste zerbaitgehiago eskaintzea.

Zer ekintza antolatu dituzue hamabi

hilabete hauetan?Batez ere, hitzaldiak, Mus Txapelketaketa kontzertuak antolatu izan ditugu.

Hitzaldietan zer nolako gaiak jorratudira?Denetarik; baina, batez ere, egoerasozio-ekonomikoak, politikoak… lan-tzen dira, eta momentuan lehentasunaduten gaiak jorratuko dituzten lagunakekartzen saiatzen gara. Askapenakoekindugun harremanei esker, hainbat hizlariinteresgarri ekarri izan ditugu; esate-rako, gaur egun Libiako eta arabiarmunduko egoera ikusita, horri buruzhitz egingo digun norbait ekartzeko

asmoa dugu. Bestalde, herritik briga-dista joandako lagunak ere gonbidatuditugu, baita beste hainbat gai ere, bes-teak beste: Irrati Libreen inguruko sola-saldia, Gipuzkoaren jatorria… EuskalSelekzioko partida ikustera joatekoantolaketan ere parte hartu genuen…Hitzaldietan, beti, bertsio ofizialetikkanpo, beste ikuspegi bat ematen saia-tzen gara; horietan guztietan gure hel-burua edo nahia da jendeak parte har-tzea.

Eta lortzen da?Batzuetan bai, gaiaren eta hizlariarenarabera. Etortzen denak jakin behar du

2010eko apirilean,

Askapeneko hitzaldi

batekin eman zion

hasiera Harritan Blai elkar-

teak bere ibilbideari.

Harrezkero, hamaika ekintza

antolatu dituzte, hitzaldiak direla, Mus

Txapelketa dela, kontzertuak… Hiru

lagun hasi ziren, eta hirurek jarraitzen

dute, buru-belarri lanean, Getaria beza-

lako herri txiki bati zerbait gehiago

eskaini nahian. Jonan Manero, Violeta

Bandres eta Haritz Alberdirekin elkartu

gara, elkarteari izena ematen dion

tabernan, Harralden, hain zuzen ere.

Harritan Blai,

kulturaz BLAI!!!

Amaia Iribar ] erreportajea

Page 9: Maketa MARTXOA 2011-A - Artzape · izango dira, eta bakoitzean, bi modalitateko lanak aurkez daitezke: ipuina eta ber-tsoa edo olerkia. Gaia, berriz, librea da, eta idazlanek aurretik

] erreportajea ] Harritan Blai, kulturaz BLAI!!!

2011ko martxoa artzape-9

espazio ireki bat topatuko duela,inongo konpromisorik gabe proposatudezakeela edozein gai. Gehienetan,kontzertuetarako proposamenak iris-ten zaizkigu jendearengandik.

Zer motatako taldeak etortzen dirakontzertuetara?Denetarik, adibidez: bakarlariak, post-modernoak, taldeak… Harrera oso onadaukate, eta jendea oso gustura etor-tzen da.

Ez al dago leku falta?Beharbada une batzuetan bai, baina gukorain artean ekarri izan ditugun taldeakoso ondo moldatu dira, eta ez duguinongo arazorik izan. Horrez gain, tal-deek atera dezaketen hotsarekin erekontua izaten dugu, eta beti garaizbukatu izan dugu. Iazko udan, adibi-dez, kalean kontzertu bat egin genueneta oso harrera ona izan zuen; baina,ordua iritsi zenean, bukatu egin zen.

Eta musaldietan?Musaldietan leku falta izango genuelahasieratik aurreikusi genuen, eta horidela eta, Mahasti tabernakoekin hitzegin genuen; bi tabernetan jokatzendira partidak.

Lekuz aldatzerik pentsatu al duzueespazio falta dela eta?Ez; izan ere, hasieratik garbi geneukangure apustua, ekitaldien guneaHarralde izango zela, eta horretaramoldatuko ginela. Badira talde han-diak Harralden jotzera eskaini direnak,baina guk ezetza eman diegu, dauka-gunari moldatzeko.

Kontzertuak ematen dituzten lagune-kin nola jartzen zarete harremanetan?Pixkanaka lortu dugun sare bat da,baina eurek asko laguntzen dute; hauda, hemen izandako talde edo bakarla-riek gure berri eman diete beste taldeeieta, horrela, ahoz ahokoa oso ondofuntzionatzen ari da. Bestalde,Zarauzko herrikokoek ere esku batbota izan digute; batez ere, hainbat tal-

deri buruzko informazioa pasa digute,ez bakarrik abeslariena, baita bestemota batzuetako taldeena ere; besteakbeste: antzerkia, txontxongiloak…

Hizlariek, taldeek, jokalariek… zer-bait jasotzen al dute trukean?Harritan Blai-n parte hartu duten guz-tiek doan egin dute, hasieratik garbijartzen baitzaie ez dela dirurik ordain-duko. Dena den, kontzertua ematendutenei, afaria ematen diegu; horrezgain, kontzertuaren amaieran, otartxoapasatzen dugu, eta bertan jasotakoataldekideei ematen diegu. Hizlariei,berriz, pare bat botila txakolina ematendiegu. Guregana etortzen diren eragi-leak lanean dabilen jendea da, lanketakonkretu bat egiten ari dira; jorratzenduten mezua zabaldu nahi dute, etaguk horretarako espazioa eskaintzendiegu. Musaldiko irabazleei, berriz,saria ematen diegu (txuleta, saihes-kiak…). Guk ezin dugu gehiagoeskaini; zozketa bidez lortutako dafinantzazio-iturri bakarra, eta horrekin,juxtu-juxtu, kartelak ordaintzeko etaafarirako ematen digu.

Ekimen guztiak aurretik lotzen dituzue?Oro har, bai; lana zatitu egiten dugu,eta hitzaldiekin pare bat hilabetekoaurrerapenarekin jokatzen dugu. Denaden, gaurkotasunaren arabera, gaiakalda daitezke.

Zenbatean behin antolatzen diraekintza horiek?Hilean behin antolatzen ditugu; nor-malean, asteazkenean hitzaldiak izatendira, ostiraletan musaldiak eta larunba-tetan kontzertuak. Laster ikastaro batantolatuko dugu, Software Libreariburuzkoa; Iratxe Esnaola zarauztarraetorriko da.

Aurrera begira, zer?Berdin jarraitzeko asmoa dugu, bainaegungo egoera ikusita, jakin ezazu…Gu lanerako gogoarekin gaude, etaoraingoz berdin jarraituko dugu.

Harritan Blai elkarteak Harralden antolatudituen hainbat ekitaldien irudiak: hitzaldiak,kontzertuak, bakarlariak...

Page 10: Maketa MARTXOA 2011-A - Artzape · izango dira, eta bakoitzean, bi modalitateko lanak aurkez daitezke: ipuina eta ber-tsoa edo olerkia. Gaia, berriz, librea da, eta idazlanek aurretik

10-artzape @topagunea.com

2011ko mozorro-festaJoan den martxoaren hasieran ospatu ziren aurtengoInauteriak; Iturzaeta Herri Eskolako ikasleek martxoaren4an ospatu zuten euren mozorro-festa, txikienek eskolakoatarian eta handienek kiroldegian. Herrian, berriz, mar-txoaren 5ean ospatu zen festa: hasieratik Sei-Gurpil txa-rangak jarri zuen festa giroa herriko kaleetan, eta gero,Berdura Plazan herri-bazkaria egin zuten. Haurrenmozorro desfilea, berriz, herriko plazan izan zen, kolorezbeteriko mozorroak topaleku. Musikaz lagundutakopoteoa ostean, tabernetan mozorro-sarien banaketa eginzen. 2011ko “Karnabaleruena” Ibon Iribar “Kortxo” izen-datu zuten. Bestalde, aurtengo inauterietako kartel lehia-ketaren irabazleak ondorengoak izan dira: Beñat Gereka(16 urtetik gorakoen mailan), Izaro Lestayo (DBH mai-lan), Jokin Aizpuru (LH4-LH6 mailan), Nerea Lasa (LH1-LH2 mailan) eta Ane Aaranes (2-5 urtekoen artean).

Argazki Txokoa

Argazkia: Irantzu Ezenarro

Argazkia: Laida Sustaeta

Argazkia: A. Manzisidor

Page 11: Maketa MARTXOA 2011-A - Artzape · izango dira, eta bakoitzean, bi modalitateko lanak aurkez daitezke: ipuina eta ber-tsoa edo olerkia. Gaia, berriz, librea da, eta idazlanek aurretik

Argazkia: Irantzu EzenarroArgazkia: Erun

Argazkia: Erun Argazkia: Erun

Argazkia: Erun Argazkia: Erun

Page 12: Maketa MARTXOA 2011-A - Artzape · izango dira, eta bakoitzean, bi modalitateko lanak aurkez daitezke: ipuina eta ber-tsoa edo olerkia. Gaia, berriz, librea da, eta idazlanek aurretik

12-artzape @topagunea.com

Amaia Iribar eta HITZA] Elkarrizketa

Yaakar Urola Kosta elkartea

Ida Camara eta Ousmane Ba

Badira dagoeneko hainbat urte herriko kaleetan afrikarrak dabiltzala; batez ere, itsasoan edo ostalari-tzan lana topatu eta bertan gelditu direlako. 2008. urteaz geroztik, eskualdeko senegaldar asko Yaa-kar Urola Kosta izeneko elkartean antolatu dira. Gaur egun, Getariako, Zarauzko, Orioko eta Zumaiakojendea dago elkartean. Azkoitia eta Azpeitia inguruan ere badaude senegaldarrak. Elkartean eskual-deko senegaldar guztiak bildu nahi dituzte; gaur egun, 200 kide ditu. Senegalgo eta hemengo kultura-ren artean dagoen aldea handia da, eta herrikideekin elkartuta alde hori txikitu egiten zaie. Getarianbizi diren elkarteko bi kiderekin elkartu gara gehiago jakin nahian, eta hauxe da Idak eta Ousmanekkontatu digutena.

Page 13: Maketa MARTXOA 2011-A - Artzape · izango dira, eta bakoitzean, bi modalitateko lanak aurkez daitezke: ipuina eta ber-tsoa edo olerkia. Gaia, berriz, librea da, eta idazlanek aurretik

] Elkarrizketa ] Ida Camara eta Ousmane Ba

2011ko martxoa artzape-13

2008. urte amaieran sortuzen elkartea; zer helbururekin?Batez ere, elkarri laguntzeko;hau da, kideren bati zerbaitgertatuz gero, taldearen babesaizan dezan. Horrez gain,hemendik Senelgalgo egoerahobetzeko ahal duguna egitensaiatzen gara, eta horren adi-bide, bi proiektu gauzatuditugu: batetik, Euskadikoelkartearen bitartez, eltxosareak banatu dituzte hangobi herritan ; bestetik, EuskoJaurlaritzak finantzatuta,eskola bat egin dute hegoal-deko Bolingore herrian.

Gaur egun, 200 kidek osa-tzen duzue elkartea; gehiagohanditzeko asmorik?Bai, noski. Urola Kostakosenegaldar guztiak elkarteansartzea lortu nahi dugu,aurrera egin ahal izateko inda-rrak batuz. Norberaren herri-tik urrun egotean, herrikidee-kin elkartu beharra izatendugu, elkar babesteko edokomunikatzeko. Elkarri lagun-tzea da garrantzitsuena, gau-zak elkarbanatzea...

Noiz elkartzen zarete?Hilero elkartzen gara, gutxie-nez hilean behin; gehienetanigandeetan. Bilera orokorraizaten da, kideei egiten direngauzei buruz informatzeko,batez ere.

Non?Orain, Zarauzko lokal bat era-biltzen dugu, baina beste lekubat bilatzen ari gara.

Eta Getarian?Getarian elkartu behar izandugunean beti utzi izandigute lekuren bat.

Gure herrira iristean, zerzailtasun izaten dituzue?I: Dudarik gabe beste kultura

bat da, eta hasieran, guztia daerakargarri, guztia baitaezberdina; gero, pixkanaka,ohitzen joaten da, erritmoahartzen diozu hemengo bizi-moduari.O: Etxebizitzak eskuratzekozailtasunak izaten ditugu;hala nola, etxea alokairuanhartu nahi, eta jabeak beltzadela ikusitakoan, jada alokatuduela esatea gertatu izanzaigu. Eta ondoren, egiazta-tzea artean alokatu gabe zego-ela. Adibidez, Bilbon, bi edohiru logelako etxean hama-bost lagun bizi dira, eta ez alo-kairua ordaintzeko dirurik ezdutelako, inork etxerik alo-katu nahi ez dielako baizik.Horrenbeste etxe huts egon,eta animaliak baino okerragobizitzera derrigortzeko esku-

biderik ez dago. Hemen, nor-malean, hiru, lau edo bostlagun bizi dira, ezin baituteetxerik alokatu.

Hizkuntzaren zailtasuna izanduzue?I: Batzuek Senegaldik irtenaurretik gaztelania ikasiazuten; izan ere, hamar urteegin arte, frantsesa ikasten da,eta hamar urte egin eta gero,hainbat hizkuntzen arteanaukera dezakegu (ingelesa,gaztelania, portugesa, ale-mana… ). Nik, adibidez, lauurtez gaztelania ikasi nuen.

Euskararekin zailtasunik?I: Hemen pixka bat ikasi dut,zerbait ulertzen dut, bainazaila da, gaztelaniaren osoezberdina baita.

“Etxebizitzak eskuratzeko zailtasunak izaten ditugu”

Yaakar Urola Kosta elkarteak antolatzen dituen bileretako irudi bat.

Page 14: Maketa MARTXOA 2011-A - Artzape · izango dira, eta bakoitzean, bi modalitateko lanak aurkez daitezke: ipuina eta ber-tsoa edo olerkia. Gaia, berriz, librea da, eta idazlanek aurretik

14-artzape @topagunea.com

] Elkarrizketa] Amaia Iribar eta HITZA

Euskal gizarteak, eta batezere getariarrak, nola hartuzaituztete?Gure kulturatik oso ezberdinada hau, baina aurrera egitekointegratu behar dugu, etahemengo kultura errespetatu.Baina integrazioaren bideanbertakoek ere lagundu behardute.

Hona etortzearen helburua?Bizitza hobe bat izatea, batezere. Beste batzuk, berriz, ezdaude gaizki haien herrian,baina hemen zer aurkitukoote duten jakin-mina izatendute.

Unibertsitateko ikasketakdituzue askok, ezta?Bai, baina berdin dio hemen,hango ikasketak ez dituzte-lako baliozkotzen. Ezta gida-baimena ere: adibidez, Espai-niako estatukoak balio duSenegalen, baina hangoak ezEspainiako estatuan, eta horidela eta, hemen gidatu nahiizanez gero, berriro aterabehar dugu gidabaimena.Bestalde, hemen dagoen guz-tia dago han; unibertsitateanikasitakoak gara, eta hona eto-rri gara gure bizitza hobe-tzera, nahiz eta batzuek usteduten min ematera edo lapur-tzera etorri garela, edo hangoseak gaudelako, baina hori

ez da horrela. Askotan jen-deak gaizki begiratzen digu,tontoak garela uste dute,baina beltza izatea ez da ton-toa izatea, bospasei hizkuntzadakizkite askok.

Euskal Herrira iritsi aurretik,beste nonbait izan al zarete?I: Bai, normalean gehienokbeste hainbat lekutatik pasaizan gara; ni, adibidez, Hego-afrikan, Groenlandian eta Por-tugalen izan naiz hona iritsiaurretik. Euskal Herrian osogustura gaude; euskaldunanahiko pertsona itxia da,baina pixka bat ezagutzeanireki egiten da. Ni egon nai-zen herrialdeetan ez nauteEuskal Herrian bezain ondotratatu. Andaluziako hainbatlagunek behin baino gehiago-tan esan digute zoratuta gau-dela hemen bizitzeagatik,hemen “errebeldeak“ bizidirela eta… Baina guztiz aur-kakoa da, oso gustura bai-kaude.

Lana bilatzea zaila al dago?O: Bai, oso zaila, baita itsa-soan lan egiteko ere, lehendikbertan lanean daudenek ezbaitute uzten; lehorrean,berriz, are eta zailagoa da.

Zer lanetan diharduzue?O: Biok ostalaritzan dihar-

dugu, baina etengabe curricu-lumak bidaltzen ditugu haraeta hona; beltzak izateagatik,ordea, zailago daukagula iru-ditzen zait. Behin, adibidez,Bilboko bulego batean curri-culuma utzi nuen, eta berrirobueltatu nintzen berehalamugikorra ahaztu baitzitzai-dan; une horretan, bulegokolangilea nire curriculumazakarrontzira botatzen harra-patu nuen. Tamalez, halaxedago bizitza.

Jendearen babesa jasotzeazaila gertatzen al da?Gu gustura gaude EuskalHerrian, baina ez da errazaegiten jendearen oniritziajasotzea; batzuek uste duteAfrikan dena pobrezia dela.Komunikabideek Afrikaz ema-ten duten guztia negatiboa da,baina han ere badaude gauzaonak, eta alderantziz, hemenere badago pobrezia. Bestalde,euskalduna oro har itxia dahasiera batean, eta gu, berriz,

irekiak gara; hori dela eta,hasiera batean zaila izaten daintegratzea.

Herrimina dela eta, zer bota-tzen duzue faltan gehien?Guztia, baina batez ere fami-lia, lagunak, bizitza… Hemenguztia da ezberdina. Osogogorra da etxetik kanporaegotea. Horregatik da garran-tzitsua elkarrekin egotea,aurrera jarraitzeko adoreaematen baitigu.

Zuen kulturaren berri ema-teko hainbat ekimen antola-tzen dituzue; zeintzuk dira?Bai, ekimen batzuk ere egitenditugu jai giroan, herrietanbertako jendearengana gertu-ratu eta zabaltzeko asmoz.Lehen, Hondarribian biziziren senegaldarrak etortzenziren ikuskizuna ematera,baina duela bi urte hemen bizigarenak hasi ginen. Laster,inguruko herrietan festakhasiko dira, eta bertan egingo

“Inon ez naute Euskal Herrianbezain ondo tratatu”

Antolatzen diren ekitaldietan Senegalgo gastronomia erakusgai.

Page 15: Maketa MARTXOA 2011-A - Artzape · izango dira, eta bakoitzean, bi modalitateko lanak aurkez daitezke: ipuina eta ber-tsoa edo olerkia. Gaia, berriz, librea da, eta idazlanek aurretik

diren kulturarteko festetanparte hartzen saiatuko gara;izan ere, gure kulturaren berriemateko eta ezagutaraztekoaukera paregabea izaten da.

Zuen kulturako zer ezaugarrierakusten duzue, batez ere?Dantzak, gastronomia… Sene-galen arroza asko jaten da,gehienetan arrainarekin. Horrezgain, “borroka” erakustaldia ereegiten dugu; adibidez, joan denazaroan, Zarauzko hondartzanhorrelako erakustaldia eskainigenuen.

Euskal kulturatik zer berezi-tasun zaizue deigarri?Euskal dantzak eta batez ereirrintzia, gure kulturan ereantzeko oihua egiten baita.

Zer eskatzen diozue euskalgizarteari?Ateak ireki ditzatela, batez ereintegrazioa errazteko: euskalkulturari eskain diezaioke-guna ikus ahal izateko, etor-kina zer den ezagutarazteko;azken finean, Senegalgo kul-turaren eta euskal kulturarenelkartrukea emateko. Gukmaite ditugu euskaldunak etaeuskal kultura, eta hemen ezgaude inori okerrik egiteko,euskaldunak nahi ez dituztenlanak egiten ari gara. Jendetxarra ere badagoela?... Tokiguztietan bezala, euskalduntxarrak dauden bezala; ezinda orokortu. Hemen integratunahi dugu, baina bertakoenlaguntza beharrezkoa da.

“Integratu nahi dugu,baina bertakoenlaguntza beha-rrezkoa da”

2011ko martxoa artzape-15

] Elkarrizketa ] Ida Camara eta Ousmane Ba

SenegalEremua:

196.722 kilometro koadro

Hiriburua: Dakar

Hizkuntzak:Frantsesa (ofiziala), wolofera, fula edo pulaarera, diolera,

mandinkera

Biztanleak: 12,7 milioi (NBE, Nazio Batuen

Erakundea, 2008). Wolofak (%43,3), peulak edo fulak

(%23,8), serereak (%14,7), diolak (%3,7),mandinkak (%3), soninkeak (%1), euro-par eta libanoarrak (%1) eta besteak

(%9,4; txinatar, vietnamdar)

Erlijioak: musulmanak (%94), kristauak (%5, batez ere katoliko) eta sinesmen tradizionalak (%1)

Page 16: Maketa MARTXOA 2011-A - Artzape · izango dira, eta bakoitzean, bi modalitateko lanak aurkez daitezke: ipuina eta ber-tsoa edo olerkia. Gaia, berriz, librea da, eta idazlanek aurretik

Martxoaren 4an inauteriak ospatu genituen gure eskolan.Iritsi zen espero genuen eguna eta arratsaldea.

6. mailakoak taldetan banatu ginen eta jolasak prestatu genituenbesteentzat. Tutoretza saioa erabili genuen horiek antolatzeko.

Eguna iritsi zenean, ordu bietan kiroldegian ginen mozorrotuta,dena antolatzeko prest: probaketarako janaria, arrautzen jokorakokutxarak, kaxak prendaz bete... Urduritasuna zen nagusi gureartean, baina pixkanaka, lasaitzen joan ginen.

Ondoren, talde bakoitzak bere esperientzia kontatuko du.

16- artzape @topagunea.com16-artzape @topagunea.com

] harritarten txutxupeka / herri eskola

- “Gu, John-Willy, Garazi, Leire C. etaAitziber gara, eta 1. mailako taldeatokatu zitzaigun. Horiek 6-7 urtekoakdira (guretzako, nahiko txikiak). Ikaslehorientzako kiroldegian ospatzeaberria zen. Aurreneko aldia izaten da,modu honetan, jolasak egiten dituztela.Hasieran, ez ziren hain ondo moldatu,baina oso ondo pasa zuten gure jolase-kin. Sagu txiki jolasa izan zuten gogo-koena”.

- “Guk, Jon, Maialen U. eta Xabierrek,beste talde baten ardura izan genuen;hain zuzen, 2. maila-A tokatu zitzaigun,eta egindako festan beraiekin egonginen. Hasieran, ez gintuzten bakeanuzten prestatzen. Janari probaketa pres-tatzen ari ginela ikusi nahi izan zuten,baina ezin da hori egin, jolasak graziagaltzen du eta; behin eta berriz errepika-tzen genien ez begiratzeko. Zailtasunakizan genituen azalpenak ematean ere; guesplikazioa ematen ari ginenean, beraiekparrez lehertzen ziren eta. Erritmoa har-tzea ere kostatu zitzaigun, hasieranmantso eta etenune askorekin jolastuginen. Jolas batzuetan parte hartzea kos-tatu zitzaien. Adibidez: erregalizenjokoan, lagun askok esan ziguten ezzutela gustukoa. Botila jokoan ere…mutilek ihes egiten zuten prendarenaurrean”

trea izan zen.Azkenean, ahal genuen moduan bide-

ratu genuen; beste joko batzuk asmatugenituen, denbora guztian jokoak eginahal izateko. Eta horrela konformatzera. Umeak, deabru txiki batzuk ziren, ezzuten kasurik egiten.

Eta horrela jokoak egin, desfilean dan-tza egin eta bukatu ondoren, txokolateberoa edan genuen, denok biribileanjarrita.

Azkenerako, 2B-ko ume bihurri horiekguztiak ez ziren hain bihurriak.

Agian haurrak zirelako”.

- “Gu, Gorka, Eneko eta Kattalin, 2B-koekin egon ginen. Aste bat lehenagohasi ginen gauzak prestatzen.

Jolasak eta erosi beharrekoak pen-tsatu... Astea pasa eta festarako egun batfalta zela, bikoteak egiten hasi ginen.Eguna iritsi zenean, ordu bietarako gau-zak prestatzen hasi ginen. Probaketa-rako janaria, arrautzen jokorako kutxa-rak, kaxa prendaz bete...

Probaketarako janaria bagenuen,baina platerik ez; kaxa ere bai, bainaprendarik ere ez; arrautzak bai, bainakutxararik ez. Hasiera pixka bat desas-

Page 17: Maketa MARTXOA 2011-A - Artzape · izango dira, eta bakoitzean, bi modalitateko lanak aurkez daitezke: ipuina eta ber-tsoa edo olerkia. Gaia, berriz, librea da, eta idazlanek aurretik

2011ko martxoa artzape-17

- "Gu Nerea U., Miren eta Lore gara, eta3. maila tokatu zitzaigun. Festa kiroldegikanpoan izan zen, eta 3. mailakoaksarreran kokatu ziren.

Talde honek oso ondo pasa zuela iru-ditu zitzaigun. Orain egindako jolas batkontatuko dugu, Janari probaketarena.Jolas honetan, 4-5 janari ezberdin jar-tzen dira platerean, eta jokalariak,begiak itxita, dastatzeko ematen dio-tena asmatu behar du. Jolas hori askogustatu zitzaien, baina denak ikustensaiatu ziren; guk, ordea, esan genien ezbegiratzeko.

Gure aldetik, beraientzako jolas gogo-koenak prestatzen saiatu ginen.Talde honek jolas eta prenda guztiakegin zituen, eta oso ondo portatu ziren”.

- “Gu Ane, Alaine eta Libe izan ginen,eta 4. maila izan zen gure taldea.Batzuek bakarrik obeditzen zuten. Kexa-tzera etorri zirela ematen zuen. Ezkorrika, ez prendak egin, alfertuta zeu-den. Guk zaharragoei ez genien ezer egi-

janari jarri ziren, eta horrela, jolasak ezdu graziarik. Irinaren jolasean ere arazobatzuk izan ziren. Taldeko batek,nahita, putz egin zuen platerean etasugusak agerian gelditu ziren.

Hirugarren jolasean, botilaren jola-sean, eztabaidak izan ziren, baina ondopasatzera joan ginen eta lortu genuelairuditzen zaigu”

- “Gu Aitor, Leire A. eta Maddalen gara,eta inauteriak prestatzeko lan handiahartu genuen. Dena pentsatu ondoren,5B mailako gelara joan ginen azalpenakematera. Jolasetarako bikoteak jakinnahi zituzten, baina ez genien esan etajolasa hasi baino lehenago egingo geni-tuela komentatu genien; tranpa txiki bategin genien.

Iritsi zen jolasak egiteko eguna, etaorduan esan genizkien bikoteak. Denakhaserretu egin ziren, baina aurrerasegitu genuen. Bikoteak esan eta desfila-tzen hasi ginen. Batzuek aurkezlearenaegin zuten. Desfilea bukatu ondorenhasi ziren jolasak. Gure taldea nahikoondo portatu zen, eta ez genuen proble-marik izan. Proba guztiak egin nahi izanzituzten, baita gehiago ere; joko bat bialdiz egin nahi izan zuten. Guk osoondo pasa genuen, beraiek bezala”

Artzapezaleok hau izan da dena. Aur-tengo inauteriak pasa dira eta hurren-goen zain gaude dagoeneko. Agur.

6. maila

tera derrigortzen. BAINA OSO ONDOPASATU GENUEN!!!! ”

- “ Guk, Kepa, Nerea M. eta Maddik,5A talderako prestatu genituen jolasak.Kasu gehiegi ez ziguten egin, eta arazobatzuk izan genituen antolatutako hirujolasekin. Probaketarenarekin hasikogara; batzuek besteei esaten zieten zer

Page 18: Maketa MARTXOA 2011-A - Artzape · izango dira, eta bakoitzean, bi modalitateko lanak aurkez daitezke: ipuina eta ber-tsoa edo olerkia. Gaia, berriz, librea da, eta idazlanek aurretik

18-artzape @topagunea.com18- artzape @topagunea.com18-artzape @topagunea.com

] Historiaren katebegiak/ Xabier Alberdi eta Suso Perez

Azken urteetan egindako ikerketa histo-riko-arkeologikoen ondoren, gure arteandagoeneko ezagunak dira joandakomendeetako euskaldunek Ternuan egin-dako abenturen berriak. Badakigu XVI.mende hasierarako balea eta bakailaoaharrapatzera joaten zirela Ternuara eus-kaldunak, eta XVIII. mende hasiera artejardun zuten. Euskaldunak, ordea, ezziren Ternuan soilik arrantzan aritu;mendeetan zehar, beste hainbat lekutanibili ziren; leku batzuetan, Ternuara joanaurretik, eta beste batzuetan, hara joaneta gero. Amerika aurkitu baino lehen,XIV. eta XV. mendeetan, Galizia, Astu-rias edo Islandiako uretara joaten zirenbaleak harrapatzera eta Britainiar Uhar-teetara bakailaoa, sardina-zaharra, edoizokina arrantzatzera. Geroago, XVII.eta XVIII. mendeetan, Artiko ingurukouretan ibiltzen ziren baleatan: Norvegia,Svarbald eta Groenlandia inguruko itsa-soetan. Aldi horretan, ordea, ez zirenamaitu Galizia, Asturias edo Kanta-briara balea arrantzatzera egindakoespedizioak; XVIII. mende hasiera artejarraitu zuten horrela.

Are gehiago, XVII. mende hasieratikaurrera, berrindartze garrantzitsua izanzuten Galiziako, Asturiaseko edo Kanta-briako bale-espedizioek. Berrindartzehonen arrazoia izan zen mende osobatean egindako arrantzak bale-kopu-ruaren jaitsiera larria eragin zuela Ter-nuan. Gutxitze horren ondorioz, arran-tzatzeko beste leku batzuk aurkitunahian, espedizio ugari egin zirenArtiko inguruko uretara; baina, aldiberean, Gipuzkoako kostaldeko herritxikietako armadoreak (batez ere, Orio,Zarautz, Getaria, Zumaia, Deba etaMutrikukoek) Galiziara, Asturiasera,Kantabriara eta Bizkaira joan ziren;horregatik berrindartu zen nabarmenlurralde horietako bale-arrantza. Ezzuten harrapatzen Ternuara edo Arti-kora egindako espedizio horietan beste,baina oso ur emankorrak ziren armado-

reentzat; izan ere, gastuak askoz ere txi-kiagoak ziren. Galiziara, Asturiasera,Kantabriara edo Bizkaira baletara joa-teko ez zuten itsasontzi handien beha-rrik, nahikoa zituzten balea harrapa-tzeko eta ohiko arrantza egitekoerabiltzen zituzten txalupak eta pinazak.Gainera, baleatan aritzeko lurraldehorietako portuak alokatzen zituzten, etahango azpiegiturez baliatzen zirenez, ezzuten etxetik dena eraman behar –bizito-kiak eta lantegiak eraikitzeko zura, tei-lak, jakiak, eta abar–, Ternuan egin beharizaten zuten bezala. Aipatu dugu Geta-rian ere antolatu zirela mota horretakoespedizioak, eta hurrengo lerroetan,haietako batzuk aipatuko ditugu.

1614an, Getariako Juan de Gorriarankapitainak Kantabriako Comillasherriko prokuradore orokorrarekin,Domingo de la Torre izenekoarekin,akordio bat sinatu zuen hara baleatarajoateko. Juan de Gorriaran kapitainakComillasko portua eta udalerri horretanzegoen Oyambre izeneko portua alokatuzituen, urte hartan baleatan aritzeko.Juan de Gorriaran bi txalupatan joan zenhara, baleatarako beharrezko tripulazio,arpoilari eta tresnekin. Domingo de la

Torrek beste bi txalupa jarri zituen,beharrezko tripulazioarekin, Juan deGorriaran kapitainaren aginduetarabaleatan aritzeko. Irabaziak erdibanaizango zirela adostu zuten.

1617an, Domingo de Camposek Geta-riako arrantza-enpresari nagusietakoakbalea-espedizio bat antolatu zuen Lekei-tiora. Domingo de Campos Gipuzkoakoeskabetxegile nagusietakoa zen, Geta-riako badian arrantza egiteko arraste-sare handien jabea. Galiziara, Asturia-sera, Kantabriara edo Bizkairazuzendutako balea-espedizioen arra-kasta zela eta, jarduera horretan inberti-tzea erabaki zuen. Espedizioa antola-tzeko, konpainia abat osatu zuenNicolás de Alzuru eta Juan de Alzuruzarauztarrekin, Miguel de Ariztondodebarrarekin eta Íñigo Martínez deLicona lekeitiarrarekin. ZarauzkoAlzuru anaiek eta Ariztondo debarrakeskarmentu handia zuten armadoreakziren, urte askotan Galiziko eta Astu-riasko uretan baleatan aritutako espedi-zioak antolatu zituztenak. Íñigo Martí-nez de Licona, berriz, Lekeitionbeharrezko azpiegiturak eskaintzeazarduratu zen.

Getariarrak baleak harrapatzenKantauri itsasbazterreko lurretan

Page 19: Maketa MARTXOA 2011-A - Artzape · izango dira, eta bakoitzean, bi modalitateko lanak aurkez daitezke: ipuina eta ber-tsoa edo olerkia. Gaia, berriz, librea da, eta idazlanek aurretik

2011ko urria artzape-19

Dagoeneko ugaria da KarlosLinazasororen literatur ekoiz-pena, eta hainbat alorretanaritu dela esan genezake: haureta gazte literaturan, poesian,antzerkian…; baina, betiere,bere estilo propioa aldebatera utzi gabe. Hilabetehonetan, lehengo urtean argi-taratu zuen liburu bat dakar-kizuet: Gizakiaren minak.

Ipuin liburu bat da, hamaikaipuinez osatutako lana, etaazpimarragarriak dira ipuinenartean dauden desberdintasu-nak: lehenengoa hiru idazleezaguni (Rimbaud, Verlaineeta Duchamp) buruzkoa da.Bertan, hiru pertsonaia horienbiografia kontatzen du, errea-

]] literatur txokoa / Izaskun Larrañaga]] moniren errezeta [[

Gizakiaren minak

Osagaiak:

- Kilo bat izkira

- Letxuga

- Anana natural bat

- 6 barra txaka

Saltsa arrosarako:

- Kikara bat maionesa

- 2 kikara Ketchup

- Laranja erdiaren zukua

- Koilarakada bat whisky

- Gatza

- Pipermina

- Tabasko-tanta batzuk

Izkira-koktela

litatea eta fikzioa nahasiz.Orain arteko ipuingintzarenestiloa biltzen duten beste zen-bait kontakizun ere badira.Azkenik, behin eta berriz erre-pikatzen diren gaiez osatutakoistorioak aurki ditzakegu:gerra, heriotza…; istorio horie-tako protagonistak, berriz,askotarikoak dira: prostitutak,juduak…

Liburuan denetarik dagoelaesan dezakegu: garai desber-dinen nahasketa, antzik ezduten pertsonaiak, muturbatetik bestera doazengaiak… Hainbeste desberdin-tasun izanda ere, istorio guz-tiek doinu bera dute, Linaza-sororen doinua.

Idazlea: Karlos Linazasoro (Tolosa, 1962)Argitaletxea: EreinArgitalpen urtea: 2010Orri kopurua: 160

Prestaketa:

Anana erditik moztu etabarruko fruta kendu, ananabera ontzi bezala erabiltzekoutzi; horizontalean eta berti-kalean moztu daiteke. Izkirakegosi bi minutuz, zuritu etazati txikitan egin. Izkirabatzuk apaintzeko utzi.Letxuga eta txaka zatitu, etaanana ontzira bota, izkirekinbatera. Bukaeran, saltsa arrosagehitu eta dena nahasi. Salsa arrosa egiteko: osagaiguztiak nahasi, laranja-zukuabukaerarako utzita.Zuritu gabeko izkirak ananaontziaren izkinatan ipini,apaintzeko.

On egin!

Page 20: Maketa MARTXOA 2011-A - Artzape · izango dira, eta bakoitzean, bi modalitateko lanak aurkez daitezke: ipuina eta ber-tsoa edo olerkia. Gaia, berriz, librea da, eta idazlanek aurretik

20- artzape @topagunea.com20-artzape @topagunea.com

“Peace be with you”. Bakea izan bedi zurekin. Hala zioten Isra-elgo Turismo Ministerioko publizitate iragarki deigarriek. Pales-tinarren eta israeldar estatuaren arteko aferak, bien bitartean,konponbide gabe jarraitzen du.

Amaiera gabea dirudien gatazkaren jatorria XIX. mendearenamaieran koka daiteke, Theodor Herzl-ek, sionismoaren ideo-logo nagusiak, judutar diasporarentzat estatu propioa sortzeaproposatu zuenean. Europan lekurik ezean, palestinar lurrakhautatu zituzten, bertan inor bizi ez zela argudiatuz: “Herririkgabeko lurra, lurrik gabeko Herriarentzat”. Errealitatean, ala-baina, lur haietan, VII. mendetik, arabiarrak bizi ziren; 1898an500.000 biztanle.

Palestinako lurrak Britainia Handiaren menpe zeuden eta, XX.mende hasieran, britainiarrek Palestinan judutarrentzako estatu bat sortzeko konpromisoa hartu zuten.

Hamarkada batzuk beranduago, Alemania naziaren lurretako jazarpena medio, judutar ugarik emigratu egin behar izanzuten. Horrenbestez, milaka judutar iritsi ziren Palestinara.

1947an, Britainia Handiak Palestinar lurrak NBE-ren esku utzi zituen. Urte berean, NBE-k zatiketa plana onartu zuen, hots,Palestinako lurrak bi estatutan zatitzea. Batetik, Israelgo estatua, lurren %53rekin; bestetik, Palestinar estatua, lurren %46rekin;Jerusalem, hiri sakratua, nazioartearen kontrolpean geratu zen. Erabaki horrek, eta Israeldar estatuaren sorrerak, herrialde ara-biarren haserrea eragin zuen, 1948ko guda arabiar-israeldarra piztuz. Guda israeldarrek irabazi zuten. Aurrerantzean, palesti-narren zorigaitza eta sionisten handinahia neurri berean hazten joan ziren.

Aitzitik, aipatu NBE-ren erabakia Israelek lehen unetik hautsi zuen, ez zegozkion lurrak okupatzeari ekin baitzion, talde sio-nista armatuen erasoen bidez palestinar biztanleengan izua barneratuz. Ondorioz, 900.000 palestinar euren etxeetatik eta lurre-tatik kanporatu zituzten, “Nakba” (katastrofea arabieraz) gisa ezaguturiko exodoan. Israel Handia eraikitzeko baliatu zuten sio-nistek NBE-ren plana, legez kanpoko koloniak etengabe eraikiz. Estatu palestinarra, bestalde, ez da inoiz egikaritu.

1967an, alta, egoerak okerrera egin zuen. Sei Eguneko Gudan lorturiko garaipenari esker, Israelek Palestinako lur denak oku-patu zituen indarraren bidez. Horrek palestinarren bigarren kanporaketa masiboa eragin zuen.

Israelgo estatuan, urteak aurrera egin ahala, eskuin fundamentalista sendotu da boterean; gainerako alderdien jarrerak eregogortzen joan dira. Palestinarren aurkako arrazismoak elkarbizitzarako aukera oro baztertzen du. “Jainkoak hautatutako herria”direnez, dena zaie zilegi.

Palestina, ostera, zatituta dago geografikoki zein politikoki. Gazan, Hamas da boterean 2006. urtetik, nazioarteak gainbegira-tutako hauteskundeak irabazi ostean. Ordutik, Israelen blokeopean dago. Zisjordanian, Al Fatah-k agintzen du eta Israelek erai-kitako 750 kilometro luze eta 8 metroko altuerako harresiaren ondorioz, hiri espetxea dirudi. Nazioarteko justiziak legez kan-pokotzat jo eta erauzi behar zela ebatzi zuen arren, bere horretan dirau…

Zehazki duela bi urte jazo zen Israelen guda ekintzetako enegarrena, “Berun Urtua” ofentsiba, alegia. Gazaren aurkako era-soan 1.400 pertsona hil eta 5.500 zauritu ziren. Janari biltegiak, ospitaleak, anbulantziak edo Gurutze Gorriaren eraikinak bon-bardatuak izan ziren; mediku eta kazetariak tirokatuak…

Hori dena ez litzateke posible izango, ordea, nazioarteko komunitatearen pasibotasunik gabe. Erasoen aurrean, ez dira ezeregiteko gai azaldu potentzia handien menpeko nazioarteko erakundeak. AEB Israelen aliatu leial izan da une oro, israeldar lobb-yek AEBn duten eragina medio. Israeldarren guda tresneriaren zati handi batek “Made in USA” etiketa darama. Europar Bata-sunak Israelekin tratuan jarraitu du, gatazkatik at. Ginebrako Konbentzioko hainbat atal eta NBEren beste hainbat erresoluzio,behin eta berriz, hautsi arren, ez du zigorrik jaso Israelek.

Hala, buruturiko bake saiakera guztiek porrot egin dute, israeldarrek hitzartutakoa ez betetzeko erakutsi abileziaren ondorioz.Palestinarrentzat bake-negoziazio oro kaltegarri suertatu da…

Horrela, irauten jarraitzea da palestinarrei geratzen zaien borroka nagusia. “We will stay here” (hemen jarraituko dugu) irakurzitekeen bonbardaketa batean suntsitutako etxetik zutik geratzen zen horma bakarrean...

Hori, edo etsipena. Urte luzeetako sufrimenduaren ostean, konponbiderik ez baitu ikusten palestinarren zati handi batek. Itxa-ropena izan ohi da azkena galtzen dena. Horrek, alabaina, ez du esan nahi inoiz galtzen ez denik. Itxaropenaren sugarra bizirikmantentzearen lan horretan nazioarteak badu zeresana; badira bideak; Hego Afrikan lortu zen…

6.000.000 errefuxiatu, 11.000 preso politiko, ehunka mila atxiloketa, kartzela sekretuak, zibilen hilketak, oinarrizko eskubideenurraketa sistematikoa, etxebizitzen erauzketak, errepide mozketak, uren kutsatzeak, laguntza humanitarioaren aurkako ekin-tzak… Honats, israeldar “bakea”; olibondo adarrak apurtzen dirauen “bakea”. “Peace be with you”

]] Aitor Irigoien [[

“Peace be with you”

Page 21: Maketa MARTXOA 2011-A - Artzape · izango dira, eta bakoitzean, bi modalitateko lanak aurkez daitezke: ipuina eta ber-tsoa edo olerkia. Gaia, berriz, librea da, eta idazlanek aurretik

] elan-euskadi

1961ean, Kubako gobernu iraultzai-leak alfabetizaziorako kanpaina bul-tzatu zuen, eta horretarako, milakagazte herrialde guztian zabaldu ziren,Kubako azken txokoraino heldu arte.San Pablo de Yao herrixka izan zentxoko horietako bat; Sierra Maestramendizerraren magalean dago koka-tuta, Granma probintzian. Daniel Diezgazteak hango nekazariak alfabetatuzituen, eta egindakoarekin hunkiturikgeratu zen; Sierra Maestrako herritxo-arekiko zorra izango balu bezala sen-titu zen.

Urteak pasa eta 1993an, Daniel DiezSan Pablo de Yaora itzuli zen, besteproiektu batekin: "Televisión Serrana".“Aldi berezia” deritzon garai hartan,Kuba oso une larria ari zen pasatzen,eta Danielek, Kubako gobernuarenaldetik diru-laguntzarik lortu ez zue-nez, Unescora jo zuen; erakunde harkbaiezkoa eman zion Diezen proiek-tuari.

Television Serranak, telebista izateazgain, beste urrats bat harago joan nahizuen, eta dokumentalista izateko eskolabihurtu zuen. Television Serranak anto-latzen dituen ikastaroetara, askotan joa-ten dira beste herrialdeetako ikasleak,Kubako ikasleez gain. Hemezortzi urtehauetan, belaunaldi bat baino gehiagopasa da telebista horretatik. Egin dituz-ten dokumental guztiek Sierra Maes-trako biztanleen izaera, arazoak, nahiaketa amarruak jorratzen dituzte; nolabaitesateko, kalitate handiko azterketa etni-koak egiten dituzte. Hala ere, TelevisionSerranako zinegileen dokumentalekezaugarri bereziak dituztela esan dai-teke, nahastezinak dira, bitxigile batenlanak izango balira bezala.

Joan den abenduan, ELAN-EUSKA-DIKO hainbat lagunek Tv Serrananizateko aukera izan genuen, eta aurre-rago, han egindako dokumental onene-tariko batzuk ikusi ahal izango dituguGetarian. Gure kontu!!

Tv Serrana: dokumentala, bitxigintzako pieza

Page 22: Maketa MARTXOA 2011-A - Artzape · izango dira, eta bakoitzean, bi modalitateko lanak aurkez daitezke: ipuina eta ber-tsoa edo olerkia. Gaia, berriz, librea da, eta idazlanek aurretik

22-artzape @topagunea.com

] apirileko agenda

KULTURA SAILAK DIRUZ LAGUNDUTAKO HEDABIDEA

zehar.TXISTU EMANALDIANoiz: 12:30eanNon: Berdura Plazan

] Kirola“FLOREN MEMORIALA” I.FUTBITO TXAPELKETAPartida egunak: ostiraletan21:30ean eta larunbatetan16:30eanAntolatzailea: Gure Txeru

“SALBATORE DEUNA XIV.PILOTA TXAPELKETA” federatuentzat (kadeteak,jubenilak eta 22 urte azpikoak)Izen-ematea: apirilaren 15a arteTxapelketaren hasiera:maiatzaAntolatzailea: Gure Txeru

NESKEN VI. PALATXAPELKETAAntolatzailea: herriko neskek

] GaztelekuaAPIRILAOrdutegia: ostirala 17:00etatik20:00etara/ larunbata etaigandea 16:00etatik 20:00etaraAste SantuaApirilak 26, 27, 28 eta 29(10:00-13:00 /14:00-20:00 )Apirilak 21,22, 23, 24, 25, 30,31 itxita

] KZguneaNoiz: Apirileko ordutegia:17:00etatik 20:00etaraTutorea egongo da, apirilak 1,8, 15 eta 29 (09:00-13:00)Apirilaren 21etik 29ra itxita

] Gaztetxia[APIRILA]-ZINE ZIKLOANoiz: igandeetan, 18:00etan-ASANBLADANoiz: ostegunetan, 19:00etan

] Festak[Apirilaren 28a, osteguna]SAN PRUDENTZIO EGUNASan Prudentzio auzoko jaiak

] LehiaketakGETARIAKO X. LITERATUR LEHIAKETAIPUINA, BERTSOA/OLERKIA modalitateak

Lanak aurkezteko azkeneguna: 2011ko apirilaren15ean, 13:00etan

[Apirilaren 3a, igandea]BIZIKLETA IRTEERA: URI-BARRI-GANBOA urtegira(Araba)Irteera-ordua: 08:30eanIzena-ematea: Iruretagoienadrogerian, martxoak 31 arteIbilbidea: Uribarri-Ganboaurtegia (bi ibilbide, 18 eta 33km-koak)Antolatzailea: Gure Txeru

[Apirilaren 7a, osteguna]MILAGROra (Nafarroa)IRTEERA:Kalahorra herria bisita, Finca elMontecillo jatetxean bazkaria.Ondoren bingo jokoa eta dan-tzaldiaIrteera-ordua: 08:30eanAntolatzailea: Arrantzale Zaharren Elkartea

IPUINAREN ORDUA,MAITE ARRESE KONTU-KONTARI: “Txoritxo batek esan dit...”Noiz: 18:00etanNon: Alondegian (Gaglo gaztelekua)

[Apirilaren 10a, igandea]Lehengo urtean GipuzkoakoBira-ko antolatzaileek mendi-irteerak antolatudituzte 2011rakoApirileko irteera: Gorbeia(Bizkaia) 1481 m

LESAKAN DANTZARITXIKI EGUNAGetariako dantzariak bertanegongo dira

[Apirilaren 17a, igandea]GAZTE ALAIAK TXISTU

TALDEADIANA, herriko kaleetan

Udal bulegoa ....943 896 024Faxa ............943 140 190e-mail: [email protected]

Kiroldegia ........943 140 432Kirol-portua ......943 580 959Taxiak

Segundo ......607 720 242Jose Mari ....607 403 498

Udaltzaingoa ....943 896 146Liburutegia ......943 896 147Anbulatorioa ....943 140 653Botika ..............943 140 441 Herri Eskola.......943 140 729SOSdeiak ......................112Kofradia............943 140 200

artzape aldizkaria943 000 548

[email protected]

Telefono interesgarriak

[Apirilaren 16a, larunbata]

11:30ean, KORRIKA TXIKI, Iturzaeta Herri eskolako haureta helduekin.Jarraian txistuarekin kanta batzuk joko dituzte giroa alai-tzeko.Ondoren, MARRAZKI TAILERRA izango da frontoian.Marrazkiak herria apaintzeko erabiliko dira.14:30ean, HERRI BAZKARIA haur, gazte eta helduekinplaza berduran.17:30ean, gazte-lekuan edo plazan PANTXIKA ETA TXIN-PARTA pailazoen ikuskizuna.19:00etan, triki-poteoa AINHOA ETA LEIRE TRIKITILARIe-kin.22:30ean, gaztetxian, KONTZERTUAK (GARABI + ….)* Goizaldera (6ak inguruan) pasako da KORRIKA GetariatikOndoren parte hartzaile guztientzat gosaria.

Page 23: Maketa MARTXOA 2011-A - Artzape · izango dira, eta bakoitzean, bi modalitateko lanak aurkez daitezke: ipuina eta ber-tsoa edo olerkia. Gaia, berriz, librea da, eta idazlanek aurretik

2011ko martxoa artzape-23

] akordatzen

Sare-konpontzaileak

FULDAIN farmaziaren zaintza egunak:

apirilaren 18tik 25era (biak barne)

Atal honetan jartzeko moduko argazki zaharren bat baduzu,deitu 943000548telefonora edo [email protected] helbidera bidali.

Martxoan moilara jaitsi den edonork hainbat sare-konpontzaile euren laneanburu-belarri ikusteko aukera izan du, baina ziur aski, gaurkoan txoko honetaraekarri dugun argazkiarekin alderik topatuko du, batez ere moila gainari dago-kionez. Tamalez, argazkiko lagun bakarraren izena ezagutzen dugu, PepitaIsastirena hain zuzen ere; beraz, norbaitek argazkiko beste lagunak ezagutuzgero, eskertuko genuke Artzapeko lan taldeari jakinaraztea.

Norbait zoriondu nahi izanez gero,argazkia bere testutxoarekin Txerukopostontzian utzi edo eta Eskualtxetaraeraman. Gogoratu! bazkideok doan dau-kazue eta bazkide ez zaretenok 4 €ordaindu beharko dituzue argazki bakoi-tzagatik.

zorion agurrak

Izaskun Larrañagak utzitako argazkia.

Amets Aizpurua Apirilak 17

Sei urte jada ! Zorionakgure printzeari etxekoguztien partetik. Muxu

potolo bat eta ondo pasazure eguna.

Amaia OsaMartxoak 12

Zorionak eta muxu handi bat gure etxeko

printzesari familia guztiaren partetik!

Ninbe Uranga eta Aiala FriasMartxoak 16 eta 24

Zorionak gure bi neskei etxeko guztien partetik.

Nora eta Ane AzkueApirilak 2

Zorionak bikote! Zuen pastelen zain gauden bitartean,har ezazue muxu handi bana!

Artzapeko lan taldearen partetik.

Page 24: Maketa MARTXOA 2011-A - Artzape · izango dira, eta bakoitzean, bi modalitateko lanak aurkez daitezke: ipuina eta ber-tsoa edo olerkia. Gaia, berriz, librea da, eta idazlanek aurretik

Izen-deiturak:..................................................................................................................................................................................

Helbidea:...........................................................................................................................................................................................

Herria:.......................................P.K....................Telefonoa:..............................................................................................................

Kontu zenbakia:....................................................................................................................................................................................

Sukurtsala:........................................................................................................................................................................................

Getariatik kanpo bizi bazara eta aldizkaria etxean jaso nahi baduzu, EGIN BAZKIDE eta bilaliko dizugu!

Bazkide-kuota: urtean 20 euroaarrttzzaappee