maizpide 23 kolore (49Mb).pdf, page 19 @ Preflight ... · 100 metroko korrika egiten dugu le-kua...

40

Transcript of maizpide 23 kolore (49Mb).pdf, page 19 @ Preflight ... · 100 metroko korrika egiten dugu le-kua...

aurk

ibid

ea

Maizpideko bizitza argazkitan a2 4

euskal Herriko Festak b1 6

saMartin txiki Maizpiden b2 8

Bartzelonako Sant Pau oSPitalea: esparru Modernista autoikaskuntza 10

Hala bedi irratia b2 12

postontziko Mezuak b2 15

MaizPideko aBenturarik handienetakoa: kaka egitea b2 18

Maizpiden eginda, Maizpiden egonda b2 19

goierrin... zein, zer? b1 20

Maizpiden eginda, Maizpiden egonda b2 22

katalanez eta euskaraz: Helburu bakarra b2 23

izorrai! proba C1 24

toMas taMayori elkarrizketa b2 26

iñaki aMundaraineri elkarrizketa b2 28

kanpotarrak jaiotzez, euskaldunak biHotzez C1 30

aljerian uMeen jaiotza ospatzen a2 33

ur-jauziak b1 34

errezetak autoikaskuntza, a1 36

txisteak eta asMakizunak a2 38

supergaldera 39

MaizPide aldizkaria. lege gordailua: SS-0292/04Parte hartzaileak: MaizPide euskaltegiko ikasle eta irakasleaklaguntzaileak: kutXaBank, Gerriko liburu-denda, MaizPide euskaltegiaazala: raQuel alonSoinprimategia: antza komunikazio Grafikoa (lasarte-oria)diseinua eta maketazioa: antza komunikazio Grafikoa (lasarte-oria)

aurk

ibid

ea

Maizpideko bizitza argazkitan

Goizeko zortzi eta erdiak dira, eta egun berri bat da Maizpiden.Denok laranja zukua edaten dugu eta gure Johnek bitaminak lortzeko pilu-lak hartzen ditu.

Goizean umorez eta oso alai hasten ditugu klaseak. Gainera, asko ikasten dugu.

Hamaiketakoan indarrak berreskura-tzen ditugu kafea hartuz , patata- tor-tilla janez eta elkarrekin euskaraz hitz eginez.

Indarberrituta hamaiketakoaren on-doren eta pozik.

Egunero saiatzen gara Benitori bisi-ta egiten eta jateko zerbait eramaten diogu.

1

2

34

11

12Eta nola ez, ostegunean, pin-txo potera joateko eragoz-pen gutxi izaten dugu.

4

maizpide aldizkaria 2015eko apirila23. zenbakia

100 metroko korrika egiten dugu le-kua hartzeko eta gosea egiteko.

Jaten dugun guztia jan ondoren, beharrezkoa da lo pixka bat egitea, telebista-gelan eserita bada ere.

Baina horrela bukatzen dugu: oso nekatuta.Non dago gure Alizia? Wallyrekin paseatzera edo parrandara joan ote da?Laidak esaten digu ordena oso garrantzitsua dela, baina Aliziak oraindik ez du ikasi…

Badira, hala ere, bazkaldu bezain pron-to kirola egitera eta hartutako kaloriak erretzera joaten direnak ere.

Arratsaldeko klasean Irakasleek arra-tsaldean ez dute errukirik eta lur jota uzten gaituzte.

Irakasleak baratze ekologiko bat bisi-tatzera joango ginela esan… eta ikusi non amaitu genuen? Arantzazun, ala-jaina! Eta zergatik Arantzazun? Gure Boise-ko Johnek duela 25 urte bere izena jarri zuelako Arantzazuko zuhaitz ba-tean eta aurkitu nahi zuelako.

Baina arratsaldeko klasea oso neka-tuta bukatu arren, jolas egiteko inda-rra izaten dugu!

56 7

8

9

10

13

Argazkitan Maizpideko bizitza argazkitan

A2

5

euskaldunok festazaleak omen gara. horren adibide garbia da lurralde, hiri, herri eta auzo txikienean ere edozein aitzakia ona dela jai edo festa egiteko. Batzuek erlijioa dute ardatz; beste batzuek, berriz, jai paganoak dira, baina guztietan dute herritarrek parte hartzeko aukera.

denak aipatzea ezinezkoa denez, gure lurraldeko jai edo festa egun bat aukeratu dugu adibide gisa.

leSakako San FerMinak

Uztailaren 4an, arra-tsaldean. Txupinazo alternatiboa antola-tzen du txosna eta ostatu batzordeak. Herriko gazteentzat jaiak egun horretan hasten dira. Lesakako jai ofizialak baino bi egun lehenago.

Uztailaren 6an, goizean. Udaletxeko balkoitik txupinazo ofi-ziala botatzen da, San Fermin bezpera ospatzeko.Uztailaren 7an, San Fermin egunean, prozesioaren ondoren, Eskola Ttikira jaisten dira lesakarrak, eta, han, Onin ibaiaren ertzean Zubigainekoa dantzatzen dute ezpatadantzariek. XV. mendean Lesakako auzoek sinaturiko bake-itunaren oroigarria da Zubigainekoa. Tantirumairuren doinuan, ban-dera airean ibiltzen dute, zubi gainean daudela. Ondoren, plaza zaharrera abiatzen dira, eta han bandera goititzen dute herriko etxera.Lesakako herriko dantzak dira, era berean, Zantzo-mono-noa edo Mutil-dantza, Neska-dantza eta aurreskua. Azken dantza horretan, dantzari kapitainak dantza eskaintzen dio neska kapitainari.Uztailaren 9an, eguerdiko hamabietan gutxi gorabehera, betizurik gabeko haurrentzako entzierroa izaten da, umeen eta gazteen eguna ospatzen baita. Gero, arratsaldean Ba-tu-Bertso-Poteoa egiten dute gazteek txosnaz txosna.Uztailaren 10ean, gaueko hamabietan, Plaza Zaharrean jaiak bukatzeko musika izaten da.

lekeitioko FeStak (San antolin)

Lekeitioko festarik ospetsuena “Antzar eguna” da (gehienetan irailaren 5ean)

Jokoa honetan datza:Portua zeharkatuz soka bat jartzen dute. Sokaren er-dian antzara zintzilikatzen dute. Sokaren alde bat lotu-ta dago eta bestean, gazte talde bat dago, tiratzaileek osatua. Talde bakoitza bere itsasontzian hurbiltzen da, eta taldeko indartsuenak animaliari lepotik gogor hel-du behar dio. Jokoa hasten denean, tiratzaileek soka tenkatzen dute, antzara igotzeko (batzuetan 10 metro arte). Gero, soka askatzen dute eta jokalaria eta antzara uretara erortzen dira. Behin eta berriz egiten dute hori, antzararen lepoa hautsi edo jokalariak askatu arte. Festa hau oso polemikoa zen, eta, horregatik, duela urte ba-tzuetatik hona, gomazko antzara erabiltzen dute.Festa honek 350 urte baino gehiagoko historia doku-mentatua du. 1722ra arte herriko plazan ospatzen zu-ten, eta handik aurrera portuan egin da.Zatoz antzara festa ikustera!! Anima Zaitez!!

euskal herriko Festak

6

maizpide aldizkaria 2015eko apirila23. zenbakia

errenteriako Madalena

XI. mendean Done Jakue Bidea Errenteriatik pasatzen zen. Erromesak zaintzeko eta horiei aterpea emateko Santa Maria Madalena izena hartu zuen eliza eraiki zen. Gaur egun Erren-terian herriko festak Madalena egunean, uztailaren 22an, izaten dira.Festak uztailaren 21ean arratsaldeko zazpietan txupinazoarekin hasten dira. Hurrengo egu-nean, Madalena egunean, prozesioa egiten dute. Herritarrek birjina bizkarrean eramaten dute herrian zehar.Jaiegun guztietan jarduera asko izaten da umeentzat nahiz gazteentzat: pilota partidak, he-rri-kirolak, sokamuturra, danborrada, betizuak, kalejira eta txaranga.Hala ere, gaueko martxa izaten da ospetsuena. Edozein lekutan kontzertuak eta dj-ak daude. “Madalena Parade” ere egiten da; hau da, karroza batzuk ibiltzen dira herrian zehar gogo eta dj-ekin.

San Prudentzio eGuna

San Prudentzio egunean, apirilaren 28an, hain zuzen, Armentiako ba-selizan erromeria herrikoia egiten da eta santuaren erlikiak ondratzen dira. Erlijio ospakizuna amaitzean, lehiaketa gastronomikoak, herri ki-rolak (esku pilota, harri jasotzea, sokatira …) eta beste jarduera batzuk izaten dira baselizaren inguruko zelaietan. Ohikoa izaten da egun ho-rretan perretxiko nahaskia eta barraskiloak jatea.Musika ere izaten da giroa alaitzeko, eta merkatu txiki bat osatzen du-ten postuak ere badaude, bertako produktuak saltzeko.Horrez gain, Arabako sukaldariek eta elkarte gastronomikoen ordez-kariek danborrada jotzen dute, mantal eta kapela handiak eramaten dituzte, eta hiriko kaleetan zehar ibiltzen dira kalejiran txistu eta dan-bor soinuak lagun dituztela.Hiria guztiz animaturik dago eta giroa ezin hobea izaten da.

uztaritzeko inauteriak

Lapurdin, Uztaritzen, inauteria astearte-gizen egunean izaten da. Aurten, otsailaren 17an izan da. Uztaritzeko inauterietan hartza esnatzen da. Frontoi baten parean, musikariak eta dantzariak daude. Hartza lotan dagoen bitar-tean haren inguruan dantza egiten dute beste animaliek. Hartza animaliak harrapatzeko esnatzen da. Gero, denak oinez beste frontoi batera joaten dira, eta bidean, elizaren aurrean, dantza eta abestu egiten dute. Ondoren, fron-toira iristean, sua pizten dute, zirtzilek horren inguruan dantza egin dezaten.

Erreportajea Euskal Herriko festak

B1

7

Samartin Txiki Maizpiden

Gizon txikia bezain handia, bizkorra bezain apala eta patxa-datsua bezain onaren bisita izan dugu oraingoan Maizpiden. Bai, bai, hori guztia baita Samartin-txiki pertsonaia mitologi-koari bizia ematen dion Joxe arrondo ataundarra. eta, motz geratu gara, ziur. Solasaldi paregabea izan dugu berarekin, hiztun on eta garbiarekin izaten den horietakoa. ezertaz eza-gutzen ez zuen ikasle talde baten aurrean eseri eta, inolako beldurrik eta lotsarik gabe, eman dizkigu azalpenak. hori dela eta, klasean izandakoaren berri zuek ere izatea nahiko genuke. hona hemen Samartin-txiki mitologian nor den eta zer den adierazten digun elkarrizketa.

Martin-Txiki, Samartin-Txiki... nola da zure izena?Nire izena Joxe Arrondo da, eta Ataunen egiten dugun mi-tologiaren inguruko pertsonaiaren izena, Samartin-Txiki.

Nondik datorkio izenari "Sa" aurrizkia?Betidanik, Joxemiel Barandiaranek mitologian konta-tzen dituen pasadizoetan izen horrekin agertzen da.

Zergatik antzezten duzu paper hori eta ez beste bat?Egia esan, behin hasi nintzen paper hori antzezten, eta oso gustuko iritzi nion. Geroztik ez dut sekula beste pa-perik egiterik pentsatu. Gainera, beste pertsonaia bat egiten hasi banintz hasierako urteetan, ez nintzen hain-beste urtez honetan arituko.

Zer da pertsonaia horri buruz gehien gustatzen zaizuna? Eta gutxien? Baduzue parekotasunik pertsonaiak eta biok?Gehien gustatzen zaidana da Samartin-Txikiren pertso-naia beti izan dela jentillen eta herritarren artean dagoen pertsona bat, beren hartuemanak eta gorabeherak kon-pontzen saiatzen dena. Eta hori horrela izateko, guztiekin ondo moldatzen den pertsona dela, bihurria eta azkarra.Gutxien gustatzen zaidanik ezer ez dut, pertsonaia oso-o-sorik baitut gustuko. Samartin-Txiki pertsona txikia, alaia eta bizkorra da. Ni ez naiz oso altua eta horretan antzeko-tasuna nabaria da. Honetaz gain, pertsonaiaren antzez-pena egiten ahal dudan ondoen saiatzen naiz.

Euskal mitologiako pertsonaia gustukoena da Samartin-Txiki?Ba, agian, bai. Jentillen etorreran agertzen diren bes-te pertsonaia asko ere politak dira, dela Marimunduko, dela Torto...

Noiztik ari zara Samartin-Txiki antzezten? Eta baduzu uzteko asmorik?Jentillen etorrera lehen aldiz 1981ean egin zen. Ordu-tik aurrera, beti Samartin-Txikiren pertsonaia egin dut. Oraingoz ez dut utziko, baina 65 urte ditut eta ordezko

8

maizpide aldizkaria 2015eko apirila23. zenbakia

baten bila hasia naiz. Ez dut taldea bertan behera utzi nahi, ondorengorik gabe, "aio" esanda.

Pertsonaia hau dela eta, ba al duzu pasadizorik?Baditut pasadizo batzuk. Orain dela bi urte pasa zitzai-dan bat Errenteriako ume talde bateko gaztetxo bate-kin. Antzerkian, nik garia lapurtu nien basajaunei apos-tu bidez, herritarrei eramateko. Herrian gosetea zegoen eta Samartin-Txikik jentillei gari-aleak kendu zizkien. Hori ikusi ondoren, mutiko batek gaiztoa nintzela esan zidan, bihurria nintzela eta horrelakorik ez dela egin behar. Ez zitzaion batere ondo iruditu, antza!

Mitologiarekin lotutako antzezlan honetaz gain, Ataunek zer ezaugarri ditu?Ataunen ekintza asko prestatzen dira gai honen ingu-ruan; udan, gau ibilaldi majikoa; Lizarrustiko parketxetik ere beste ibilaldi mitologiko bat egiten da neguan Olen-tzero eta guzti; ipuin kontaketa batzuk ere egiten dira eskolako umeentzat eta antzerki batzuk ere egiten di-tugu Tortok, Marimundukok eta Samartin-Txikik. Orain, Jentilbaratza kultur elkartea daukagu ekintzak antola-tzeko, egutegi bat ateratzen dugu, nikiak...

Zer eman dizu Samartin-Txikiren pertsonaia antzezteak?Herritarrengana gerturatu nau, batez ere, haurrengana; hauei ilusio handia egiten die. Kanpoko jendearengana

ere gertutu nau. Horrez gain, Joxemiel Barandiaranek utzitako altxorraren zati bat ezagutarazten diogu jen-deari eta horrek izugarrizko poza ematen du.

Noiz izango dugu berriro antzezlana ikusteko aukera? Bi urtean behin egiten dugu antzezpena, eta aurten izango duzue berriro ikusteko aukera. Oraindik egun ja-kinik ez dakigu, San Martin aldera izan ohi da, baina ko-munikabideetan zabalduko dugu informazioa. Beraz, inoiz ikusi ez baduzue, Joxek eta gure taldeak aurten Samartin-Txikiren antzezpena ikustera gonbida-tuko zaituztegu. Elkarrizketa hau you tubeko helbide honetan ikusteko aukera ere izango duzue: https://youtu.be/-cNEb0ILIm4

Erreportajea Samartin Txiki Maizpiden

B2

9

Bartzelonako Sant Pau ospitalea:

Esparru modernista ez dakit Bartzelona ezagutzen duzuen, baina, Bartzelonakoa naizenez, esan behar dizuet hona etortzea merezi duela. Gauza asko daude bisitatzeko, guztiak politak eta interesgarriak; hala ere, orri honetan aipatutakoa ezin duzue galdu. Badakizue hurrengorako.

HASTAPENAKBartzelonako Ehunen Kontseiluak (garai bateko Udala) eta Katedraleko Kapituluak sortu zuten Santa Creu Os-pitalea 1401 urtean, osasun-proiektu soziala burutzeko.

Ospitalea (orain Kataluniako Liburutegia) jardunean izan zen XX. mende hasiera arte. Orduan, 1902. urtean, eta Pau Gil bankariaren jaraunspenari esker, ospita-le berri baten eraikuntza-lanei ekin zitzaien: 1930ean inauguratu zuten, artean obretan, Santa Creu i San Pau Ospitale izenarekin.

ERAIKINAKModernismoaren arkitekto ospetsuenetako batek, Lluís Domenech i Montaner-ek, egin zuen proiektua, eta hiri gisa planifikatu zuen. Nahiz eta hasierako proiektuan 48 pabilioi izan, azkenean 27 bakarrik egin ziren, eta haie-tako 16 soilik dira modernistak. Domenech i Montaner hil zenean, semeak, Pere Montaner i Roura-k, jarraitu zi-tuen obrak.

Ospitale-barrutia Bartzelonako zabaltzearen bederatzi etxadi bezain handia da. Zenbait medikuntza-espeziali-

Proiektuaren plano originala

10

maizpide aldizkaria 2015eko apirila23. zenbakia

tateri zuzenduta zeuden pabiloiak eraiki zituzten han. Pabilioi batetik bestera joateko eta instalazioak eta zerbitzuak erama-teko, kilometro bateko lurpeko pasabideak daude.

ESPARRUAMultzo arkitektonikoaren oinplanoa bi ardatzetan taxutzen da, HI eta EM koordenadetatik gurutzea osatzen du. Simetria da ezaugarri azpimarragarriena. Pabiloiak sakabanatuak daude bi ardatzetan zehar. Kale nagusiak 500 metro luze eta 50 metro zabal dira, eta bigarren mailako kaleak, bere aldetik, 300 x 30.

Pabiloi bakoitzak bi lorategi zituen. Lorategiaren eginkizuna ez zen apaintzea bakarrik. Landareek eta zuhaitzek airea arazten dute, eta bakterioak, hautsa eta gas toxikoak xurgatzen dituzte. Horrela, indigaztainondoak, ezkiak, laranjondoak eta zuhaitz hostogalkorrak landatu zituzten, neguan berotzeko eta udan itzal egiteko. Zuhaitzez gain, ikus ditzakegu sendatzearekin lo-tutako usain-belar eta sendabelar asko parterretan.

MATERIALAKErabilitako materialak, ospitale baten eginkizunetarako, one-nak, iraunkorrenak eta egokienak izan ziren: adreilu gorria, harria, zeramika, mosaiko zeramikoa, egurra, marmola, beira metala eta burdina. Eraikin guztiak adreiluzkoak dira.

Estalkiak zenbait koloretako teila arabiarrez gaineztatuta dau-de, baita kupulak ere. Horrek guztiak edertasun handia ema-ten dio eraikin-multzoari.

GAUR EGUNGaur egun Sant Pau Ospitalea jakintza-gune bihurtu da. Osa-sun-eremuan, iraunkortasunean eta hezkuntzan lan egiten duten zenbait erakunde han kokatu dira. Halaber, Ospitalea-ren Artxibo Historikoari bultzada handia ematen zaio. Horretaz gain, Ospitaleak bisita-programa ere badauka, eraikin horiek guziak ezagutarazteko.

Askoz gauza gehiago azal nitzake monumentu horri buruz, baina hobe zenukete hona etorri eta ikustea. Ez zaizue damu-tuko historian barnako pasabide hauetan gora eta behera ibil-tzea! On dizuela!

Mercè cuchi (autoikaSkuntza)

Eraikin nagusia eta sabaia

Pabilioi bat eta lorategia. Estalkiak

ErreportajeaEsparru modernista

Autoikaskuntza

11

duela hamarkada batzuk euskara Gasteizen desager-tzen ari zen. %20k bakarrik zekien euskara. Gaur egun, zorio-nez, hori aldatzen ari da. Gasteizen bizi diren hamaika jatorritako biztanle gehienek euskara badakite. egia esan, euskararen jakite-mailak gorakada handiena izan duen herrialdea araba da. dena den, oraindik ere euskaraz bizitzea ez da erraza euskal autonomia erkidegoko hiriburuan. nahiz eta gazte gehienek euskara jakin, ez dute hitz egiten egune-roko bizitzan. euskara plazaratzea da etorkizuneko erronka.

Maizpidera etorri garen gasteiztarrok aldaketa geure esku dagoela badakigunez, kalez kale geurekin eramango dugu euskara. eta, izango dugu bidelagunik, izan ere, abian ja-rri diren bi ekimenek lagundu egingo digute. alde batetik, “euskaldun txarrak” hala Bedi irratiko saioak, eta, bestetik, euskararen etxeak… Gasteiz osoan zabalduko dute euskara, gurekin batera!

hala Bedi irratiaren historia

Hala Bedi Irratia 1983an jaio zen helburu zehatz bate-kin: beste modu batean lan egitea. Irrati horrek komuni-kabideetan ahotsik ez zuen jendeari ateak ireki zizkion. Urte hauetan gauzak asko aldatu dira eta ohiturak ere bai; hala ere, hasierako asmoekin jarraitzen du. Horre-gatik, Hala Bedi irrati librea da. Gasteizko punk eta bes-te zenbait mugimendurekin batera sortu zen. Irratia-ren oinarri nagusia autogestioa da. Sarritan, saiatu dira ahoa isiltzen; dena den, ezin izan dute. Horregatik, gaur egun, oraindik, Hala Bedi-ren ahotsak hegan jarraitzen du Gasteizko teilatuetatik gure bihotzetara.Hori dela eta, 'Euskaldun Txarrak' irratsaioko aurkezleak Maizpidera ekartzea ideia ona iruditu zitzaigun. Horre-la, euren eskutik ezagutu ahal izan dugu zertan den be-ren proiektua.

Noiz sortu zen “Euskaldun Txarrak” egiteko ideia eta nondik atera zenuten saioaren kontzeptua?

pele: Lehenengo ideia, orain dela urtebete, eta niri

bururatu zitzaidan zer edo zer egitea, baina euskaltegitik kanpo. Ideia horiekin, Hala Bediko jendea-rengana joan ginen, eta irratsaio bat egitea erabaki ge-nuen. juan: Nik zerbait egin nuen Hala Bedi irratian, eta, eus-kaltegian ikasten ari ginenez, saioa egiteko elkartu gi-nen. Eta, tira, horrela hasi ginen. Urtebete daramagu, urritik.pele: Ikasle askok euskaltegian euskaraz hitz egiten zuela ikusi genuen, baina euskaltegitik kanpo ez. Horre-taz aparte, gure asmoa, batez ere, ondo pasatzea da. Ba-dakigu gaizki hitz egiten dugula, baina, azken batean, ikasten ari garenez, ez zaigu inporta. Gure filosofia eus-karaz hitz egitea eta ondo pasatzea da.Monika: Gainera, Gasteizen, orain gero eta gehiago hitz egiten da, baina nik, adibidez, lanean bai, egiten dut, baina nire inguruan ez dute hitz egiten euskaraz, gaz-telaniaz baizik. Orduan, asko gustatu zitzaidan ideia, eta hauekin elkartu nintzen saioa egiteko.

Zer da 'Euskaldun Txarrak'? Nolakoa da? Zer egiten duzue saioan? Zein da zuen helburua?pele: Helburua ondo pasatzea da, baina euskaraz... Irra-tsaio bakoitzak hiru zati eduki behar zituela erabaki ge-nuen: lehenik, aurkezpena eta txiste-txanda (hau izotza apurtzeko eta beldurra kentzeko da), baina txisteek txa-rrak izan behar dute! Gero elkarrizketa, eta, bukatzeko, “Nahaste-borraste” deritzana.juan: Txiste-txanda egin ondoren, bozketa egiten dugu, txarrena aukeratzeko. Gero, Gabonetan zozketa egiten dugu, eta irabazleari afaria ematen diogu opari.Monika: “Nahaste-borraste” atalera irakasle batzuk etortzen dira pasadizo edo akats dibertigarriak konta-tzera; gramatika arloko zuzenketak ere egin ohi dituz-te. “Ikasteko atala” du izena. Bestalde, irakasleez aparte, euskara ikasleek euren akatsak edo zalantzak bidaltzen dizkigute.

12

maizpide aldizkaria 2015eko apirila23. zenbakia

juan: Gure asmoa irratsaio pedagogikoa egitea zen, baina ez aspergarria... Orduan, etortzen diren irakasleek zerbait prestatuta ekartzen dute: erronkaren bat, adibi-de praktikoak euskara ikasleentzat, barre egiteko pasa-dizoak...Monika: Hasieran, elkarrizketak euskara ikasteko proze-suari buruzkoak ziren, baina gero eta gai gehiago atera-tzen dira.

Normalean, zenbat denbora irauten du irratsaioak? juan: Hasi ginenean, ordu erdia betetzea oso zaila izan-go zela pentsatzen genuen, baina, azkenean, ikusi ge-nuen elkarrizketekin, aurkezpenekin, eta “Nahaste-bo-rraste”arekin ordubetera iristen ginela.Monika: Bai, gainera gustura gaude eta, noizean behin, Mikelek, laugarren euskalduntxar eta teknikariak, etete-ko esaten digu: “Aizu, moztu, moztu ia, ordubete dara-mazue eta!”.

Nola prestatzen duzue saioa? Aurretiko lanarekin edo inprobisatu ere egiten duzue?pele: Elkarrizketa eta “Nahaste-borraste”a irratsaioa egin baino lehen lotzen dugu. Eta gero egunean bertan prestatzen ditugu galderak.juan: Euskaldun txar guztiok seietatik zortzietara joaten gara klasera; zortzietan klasetik atera eta irratira joa-ten gara zuzen-zuzen, eta hantxe bertan elkartzen gara saioa prestatzeko. Gutxi gorabehera, ordubetean pres-

tatzen ditugu galderak eta musika. Eta horrela egiten dugu, di-da batean egiten da!

Hala Bedi irratian saioak zein hizkuntzatan egiten dituzue?pele: Orain arte, Hala Bedi gaztelaniaz eta euskaraz egi-ten zen, baina aurten beste kate bat sortu dute, “Hala Bedi-II” izena duena, eta kate horretan dena euskaraz egiten da... 'Euskaldun Txarrak' “Hala Bedi-II”ren progra-mazioan dago.

Eta entzule asko dauzkazue?Monika: Ez dakigu, gure saioak oraindik sei hilabete di-tuenez... “Hala Bedi-I” oso ezaguna da eta entzule asko ditu. “Hala Bedi-II”, berriz, proiektu berria da eta proban dago. Horregatik, ez ditu oraindik “Hala Bedi-I”ek adina entzule. Horretaz aparte, saioa eskaintzen den ordua oso txarra da: igandean gaueko bederatzietan, eta aste-lehenean eguerdiko ordu bietan errepikatzen da.juan: Hasieran, batez ere, lagunak ziren gure entzuleak. Orain, ordea, gero eta gehiago entzuten da.

Zuen saio horretako ardura edo… euskaltegiren batek darama?juan: Ez, ez, guk geuk! “Hala Bedi”ren filosofia autoges-tioa da, dena borondatez egiten da.

Eta musika jartzen duzue saioan?

ElkarrizketaHala Bedi irratia

B2

13

Juan: Tira, abesti pare bat. Gero abesti bat aukeratzeko eskatzen diegu gonbidatuei, adibidez: “Ia, azken galde-ra izan da eta, bukatzen ari garenez, abesti bat aukeratu behar duzue saioa amaitzeko”.

Ondo pasatzen duzue saioa eginez? Monika: Bai, noski, primeran! Saioa eginez, garagardoa eskuan, gogotik egiten dugu barre!juan: Gainera, oso harreman polita sortzen da gonbi-datuekin. Monika: Hasieran, ohiturik ez nengoenez, mikrofono aurrean egoteak beldurra ematen zidan. Oso urduri jar-tzen nintzen kaskoekin eta mikrofonoekin. Egia esanda, ordura arte inoiz ez nuen irratsaiorik egin; orain, berriz, ohitura hartuta, gero eta atseginagoa da.

Baduzue aholkurik euskaldunberri edo euskalduntxar batentzat?pele: Batez ere, hitz egin, beldurra kendu, euskara era-bili, eta jarraitu eten gabe!!!

Nahiz eta gaizki hitz egin?Monika: Bai, bai, akats asko egiten ditugula konturatzen gara, baina... zer? Nik, adibidez, lanean telefonoz euska-raz hitz egiten dut, eta, tarteka, hitzen bat ez badakit, gaztelaniaz esaten dut. Baina, saiatzen naiz, eta orain gero eta hobeto egiten dut.juan: Eta saiatzen bazarete, gero eta errazago egingo duzue. Hori argi dago. Eta, tira, ez dago arazorik, ikasten ari baikara.pele: Gainera, akatsak eginez asko ikasten da.Juan: Bestalde, euskara praktikatzeko egoera bat bila-

tzea beharrezkoa dela esango nuke. Nahiz eta askotan ezinezkoa iruditu, beti aukera pila bat dago euskaraz mintzatzeko: tabernetan, dendetan, lagun artean… Hori eginez, askoz gehiago ikasiko duzue. Klasean ba-karrik ezin da hizkuntzarik ikasi.

Hala Bedi irratiak eta Gasteizko Gaztetxeak 30 urte daramate euskararen alde lan egiten. Alde zaharretik euren uhinak zabaltzen dituzte hiri osora. Eta hortik hurbil, mendixka tontorrean, beste ahots euskaltzale bat sortu da orain.Urriaren 16an Oihaneder Euskararen Etxea inauguratu zuten. Egitasmo horren helburua euskaraz bizitzea da, artea eta euskara lotzea, eta jadanik leku berezia dauka Gasteizen, Mon-tehermoso Jauregian hain zuzen ere. Aurreran-tzean Gasteizko jendeak, eta batez ere gazteek, leku bat edukiko dute ekintzak euskaraz egite-ko. Honela, leku horretan, edozein pertsona edo erakunde ongi etorria izango da ideiak emateko, gauzak partekatzeko edo parte hartzeko.Nahiz eta hasierak zailak izan, aukera handiak di-tuzte. Artea eta euskara lotzeko, esaterako, era-kusketak, musika-tailerrak, hitzaldiak edo euska-raren inguruko jolasak egiten dituzte. Ziur gaude proiektu honekin Gasteiz hiria aberastu egingo dela. Horrela bada, honelako tokiak beharrez-koak dira euskararekin hazteko, batez ere, Gastei-zen. Euskararen helburuak lortzeko, eta kanpotik hiri euskalduna ikusteko egin zuten gure hirian euskararen etxea, gaur egun, denon etxea dena!

14

maizpide aldizkaria 2015eko apirila23. zenbakia

Postontziko MezuakHAIZEARENTZAT:Memento on asko igaro ditugu el-karrekin, baita une txarrak ere… eta eskerrak elkarrekin pasa ditugula denak. Izugarri pozten nau zu eza-gutzeak! Pottoki!!!!EDDIRENTRZAT:Beti arropa koloretsuarekin, zure nortasuna bezalakoa. Koloretsua zara, Eddi, eta kolorez betetzen duzu ukitzen duzuna. Kolorez bete-tzen gaituzu. Eskerrik asko, polita!!TERERENTZAT:Oso denbora gutxi daramazu gure taldean. Baina denbora motz ho-netan konturatu naiz oso pertsona jatorra zarela. Beti irribarrez, beti pozik, beti modu positiboan hartzen dituzu gauzak. Jarraitu horrela, Tere. Gainera, Euskal Herriko dantzari onena zara! Kar kar kar.MANURENTZAT:Hemen dator benetako inspira-zioa film ospetsu baterako: “Ocho apellidos vascos”. Zu zara egiazko sevillarra, ez Dani Rovira. Eta orain euskaldun peto-petoa. Kukuak la-gun zaitzala.JONENTZAT:Oso pertsona atsegina eta klasekide ona zarela iruditzen zait. Jarraitu ho-rrela izaten! Ziur nago EGA lortuko duzula! Eutsi goiari!EKAINENTZAT:Nola mugitzen dituzun gerria eta aldakak!MAITANERENTZAT:Bilboko neska hau klaseko gazteena da, eta baita jatorrena ere! Lenti-llak jantzita edo jantzi gabe… oso polita da! Bere munduan bizi da, eta niri gustatzen zait berarekin egotea bere munduan.

ARGIÑERENTZAT:“Neska gazte bat ezagutu dutHiru aste badirela Esango nuke bere kimono arrosakErraz sorgindu nauela”.Ez galdu inoiz irribarre polit hori! Eta galduz gero, nirea utziko dizut.NEREARENTZAT:Aizu, Nerea, entzun dugu moja sar-tzekotan zabiltzala. Egia al da? Nik, egia esan, ez dut sinesten; baina bestalde, zer esatea nahi duzu? Ez al da arraroa zu bezalako neska gaz-tea nora eta klausurako komentura joatea? Ez dakizu zer galtzen duzun horrekin! Izan ere, hemen, Maizpi-den, gero eta mutil puska gehiago daude. Eta hemendik aurrera… udaberri atarian gaudela… odola bor-bor sentitzen da. EDURNERENTZAT:Zu ezagutzeak asko pozten nau! As-palditxotik oso ondo pasatu dugu, eta, oraindik, esperientzia ugari biziko ditugu hemen, Maizpiden. Hemen daukazu lagun bat BETIKO! Muxu handi bat.MARIANENTZAT:Kaixo Marian:Zein erraza izan behar duen zure-tzat ama hizkuntza irakasteak! Zein bizitza babestua daukazun Goierrin, mundu txiki honetan! Baina hain arduratsua izatea ez da batere erra-za. Izan ere, pertsona bakoitzari hitz aproposa esatea gogorra da. Goie-rrin ere, bere txikian, denetik dago, eta edozein motatako jendearekin bizi behar duzu.MARI KRUZENTZAT:Barnetegira etorri zinenean, be-rehala moldatu zinen jendearekin. Alaia, esku zabala eta adeitsua zara jendearekin, eta horrek dena esan nahi du!

SILVIARENTZAT:Denbora luzea daramagu Maizpiden, urrian hasi ginen gela berean, eta ho-rrela jarraitzen dugu. Plazer handia izan da, gauza asko konpartitu dugu eta.Nahiz eta egun txarrak izan, esperien-tzia zoragarria izan da. Eutsi goiari! Jarraitu horrela, umoretsu eta irriba-rretsu.Edozein gauza lortu dezakezu, be-raz, EGA hortxe dago! Animo eta segi aurrera! Muxu erral-doi bat!ELENARENTZAT:Kaixo lagun:Ezagutu zintudanetik oso ondo mol-datu naiz zurekin. Eskerrak eman nahi dizkizut; izan ere, zu bai zarela lagun ona!Alaia, eskuzabala, adeitsua, beti bes-teez kezkatzen den pertsona…Jakinarazi nahi dizut Gasteizen la-gun bat daukazula.Segi horrela eta ez aldatu.Besarkada bat.LOLIRENTZAT:Behin goxokia eman nizun, eta dastatu eta gero, zuretzat hartu zenuen; musu bat ematen badizut, itzuli, mesedez.EDIRENTZAT:Ez Maizpiden ez Goierrin zu ez zara oharkabean pasatzen. Bakarra zare-lako, zu bezalakorik ez dago mun-duan; kanpotik ikusten dena ezin da konparatu zure barruko handitasu-narekin. Kolorez betetzen gaituzu! Diotena diotela, ez aldatu!EDURNERENTZAT:Kaixo, Edurne, Piscis naiz eta joan den astean Lazkaoko taberna batean ikusi zintudan. Irribarre egin nizun eta begi keinua egin zenidan. Imajinatzen dut zure beso gihartsuen eta zure kamioi-lari bular izerditsuaren artean eta nire galtza motzak bustitzen ditut.Laster ikustea espero dut.Muxu bat.

Postontziko mezuak

B2

15

C1-NESKOK:Eskaera berezi bat daukagu. Hona hemen gure eskaera: hilabete asko pasa ondoren berdin jarraitzen dugu, mutil bakarra daukagu klasean. Hori dela eta, gizajoa kokoteraino dago gutaz. Horregatik, ezinbestekoa iru-ditzen zaigu mutil gehiago gure kla-sera ekartzea. Nextorrek eskertuko luke eta gure begiek ere bai. Espero dugu gure eskaera kontuan izatea.Nestor, maite zaitugu!FERMINENTZAT:Gure Fermin:Zuri esker ikusi ahal dut jendarteko harremanak ez direla zailak. Baina pertsonak zailak dira. Adinik gabe, sexurik gabe… pertsonak bakarrik.Eskerrik asko! MuakZUBEROARENTZAT:Zube, eman diezazukedan guztia me-rezí duzu eta saiatuko naiz ematen.Orain bezain jatorra eta gardena iza-ten jarrai ezazu.GARESEKO ARTISTARENTZAT:Gareseko artista jator eta onenaren-tzat. Segi borrokan euskararekin, merezi baitu.Animo txapeldun! Ahal duzu eta!ARKAITZENTZAT:Kaixo maitia, ikusi zintudanetik ba-nekien elkarrekin primeran egon-go ginela. Izugarri pozten naiz zu ezagutzeaz eta espero dut hemendik aurrera hau ez galtzea. Mesedez, ja-rraitu orain bezala eta ez aldatu inoiz!Oraindik ekainera arte jasan behar-ko nauzu...Muxu handi bat

silviarentzat: Zuk abestean ogi egin berri beroa sentitzen dugu bularrean

aizue, lore punkiak!Zuek bezalako neskei esker, bira-tzeaz gain, itzulipurdiak egiten ditu munduak.Iragan mendeko lore punkiok sina-tzen dugu.

orain zegaman “lau teilatu “ eta “box per tu” abesten duen nes-karentzat:Kaixo, polita! Zein “erroilo” onekoa zaren!!!!!!!!!!!!!!!!

garoarentzat: gure Garoa beti gi-roan

jonentzat eta Mari kruzentzat:“La abeja Maya” telesaioaren estre-naldia ikusi genuenoi, gazteagoe-kin parrandan joatean, atal guztiak ahazten zaizkigu. Baina hurrengo goizean… ai, ene! Erle madarikatu horren burrunbak burua zulatzen digu errukirik gabe!

nafarroako edurnentzat: gau har-tan Lazkao Txikiren lagun bertsola-riak erabateko arrazoia zeukan: ”Zu, ileeeeehooori arriskutsuuuuueeee!”

teresa Mataza: Prefosta! Zure irria klasera sartu zenetik, klaseko Wifi-a ezin hobeto dabil.

arkaitzentzat: Elkar jauna izan nahi nuke, zure neskak eta biok Elkarri oparia egiten diozuenean.

txikitan jerry lewis-en filmak asko gustatzen zitzaizkionarentzat:Behin gure Jon Tyler osabak eskaini zidan botika harrigarria gomenda-tzen dizut: Amazing abestia. Agian, ez du kolesterola jaisteko balio, baina ozen entzuteak ziur laino hi-tsak zure udako ahots argia ez ilun-tzeko balioko duela…”funtziona”.

azken albisteak:

Kataluniako Gobernuak dio Mercè andrea Euskal Herrira etorri zenetik, Kataluniako irribarreak gutxitu egin direla, eta hemen alaitasunaren soi-nua gehiago antzematen da!Eusko Jaularitzak dioenez, Lazkaon lepidopteroen kopuruak behera egin du. Antza denez, Hendaiako

mutilaren barnera aurreskua dan-tzatzera joan dira, Irungo naiara lehen aldiz ikusi zuenetik.NASAko azken ikerketek diote gaua oso haserre dagoela; izan ere, bere iluntasunaren ederra ez da Amara-ko Magiren ile-matazarena beza-lakoa.Apis Mellifera elkarteak salatu du begi batzuek Goierriko eztiaren goxo guztia lapurtu diotela. Badaki-gu nor den erreduna: Aizu, lberto, itxi begiak; bestela, neskaren batek atxilo hartuko zaitu!

lazkaoko eguraldiari dagokionez:

ekain jauna Venezuelatik etorri zenetik, Goierrin elurra egiten badu, azkoz azkarrago urtzen da.Otsailaren 27an Agauntza erreka urez gainezka zegoen; izan ere, Lleidako laura bere indarrarekin eta indarrez bere herrira itzuli dela ohartu zen.Lazkaon Haizea dabil,Ai, ze haize beroa, badator Vero!eta gehiago Zuberoako ez den zu-beroa etorri eta gero!!irakasle batentzat:a) triniatariko froga,b) AtarikoTriniko droga,c) Trinitrikitixa edod) TrikitixaTriniEskerrak azalpenik korapilotsuenak ere beti argitzen dizkiguzula!

Marilo??? eta elena medikuen-tzat:Bihotza bularrean dagoen gihar bat bakarrik ez dela badakizue; baina, Maizpiden euskara hobeto ikasteko balio duela ere bai.

elenarentzat:Troya-ko Elena, Hollywood-en Bonhamcarter du abizena, xaboiak ere… oso ospetsuak dira; baina zu mundu osoan Elenarik ooooneeeee-naaaaa!

16

maizpide aldizkaria 2015eko apirila23. zenbakia

aurten ziur ega gaindituko dute-netako batentzat: Maitane, maitena, maitia! Ziur nago Zea May’s taldekoek Gaur kanta gu bezalako jendearentzat idatzi zutela!

aroooooaaaa! Maribik eta Edik heldutan zu bezala-koa izan nahi dugu!

gorkarentzat:Beti mugitzen, beti abesten, beti korrika, saltoka, hemendik hara, gora eta behera… Ez ote da izango airearen poesia osoa arnastu nahi duela?

Maribirentzat:(El Fary-ren abesti baten bertsioa)Mari2ribi,Mari2ruba,bihotzean daukazuna gustatzen zaidana da!

itziarrentzat:Zu ikusten zaitugun bakoitzean konturatzen gara Derioko printze-sek ez dutela behar koroarik dotore izateko.

iparraldeko neskentzat:Horrelako kanta abestu dezakezue, mutilen batekin dantzatu nahi ez duzuenean:“ Zure begiek mintzen nautezure ahoak beldurtzen naueta zurekin dantzatzean mina sentitzen dut oinetan”

txanoz jantzita ibiltzen den al-bertorentzat: Osteguneko gauek Rumba-tan-go-euskal jota estiloko dantza sortu duzula dakite.

juantxorentzat:Zumea bezalakoa, lasai, hosto ber-deekin bere lekua lasai-lasai beti gordetzen. Baina, kontuz! Izugarrizko ekaitza egiten badu, bere adar leu-nek zerua urratu ahal izango lukete.

kiko Venenoren antzekoarentzat:Zu, gure bihotzean, nire Maizpideko logelako giltzak poltsan geratzen diren bezala: beti barru-barruan.Tailandiara joan zenarentzat:Zu ez, baina gu pozten gaitu handik zu etortzeak… gehiago barre egi-teko!itsasorentzat:Bilboko begi politenak, zureak; baina politena daukazunaez da zure begien distira,baizik eta zure begirada

elisarentzat:Igerilekuan zuk ez duzu igeri egiten; ura dantzarazten duzu.

jonentzat, ile kizkurra daukana-rentzat:Lazkaotik pasatzean, zuk tutik ez; baina neska askok diote: Uaaaaala!

zazpi mutileko klasekoentzat:Zazpi mutil, zazpi magnifiko, ipui-neko zazpi ipotxak;Zuekin edozein printzesa sorgintzen da,eta edozein sorgini ipuintxoa ahaz-ten zaio!

gazteizko edurnerentzat: Nahiz eta gasteiztarra izan, etxerako moduko neska ematen duzu; orain ez zintuzket handik aterako.

sonia makilladora exploradora-rentzat:Zu zara zu! Halloween gauean egin zenuen lana ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula izan, baina eta gaueko zonbien muki madarika-tuak?

Ferminentzat: Ezin dizut muxu bat hemendik bi-dali; ez zaizkit paperezko muxuak gustatzen. Ez banago, Maizpide-ko neskei zuri zuzenean laurehun muxu emateko agindu diet nire partetik.

Marian irakaslearentzat:Zurekin gu klasean, Euskara zurekin bezala: beti esne-mamitan.

pakea irakaslearentzat:“Bederatzi aste eta erdi” filmak ez zuen jaso Oscarrik, Akademiako sei mila kideek zu “Zazpi Jauzi” dan-tzatzen…eskenaren falta sumatu baitzuten.

jasone irakaslearentzat:Nik ez dut inoiz jan zuk egindako bizkotxorik; baina horren beharrik ez da izan zure klasean euskararen zapore goxoa dastatzeko.

gurutze irakaslearentzat:Ikasgelara sartzean bai euskaraz, bai erdaraz, oker hitz egiten dugu, zure begi xarmangarriek hitzik gabe uz-ten gaituzte-eta!.

jM irakaslearentzat:JM ala MJ? Majue ala jatorra? Jatorra ala majue? Zu aurrean zaudela hori ondo ulertzen da edozein hizkun-tzatan.

nekane irakaslearentzat:Barre egitean, zure begietako Coca-Colaren burbuilak txinparta pizten digu!

C-4 taldekoentzat:Parranda antolatzeko oooneee-naaak! Tolosara Inauterietan joan zirenetik, herrikoek esaten dute herrixka asko mugitu dela. Zelako lurrikarak eragiten dituzuen!

patriziiiiiiiiiiiiiiiii!!!!!!!!!!!!!:Zu ikustean beti Gozategiren abesti arriskutsuaren lurrina etortzen zait: Emoiztazu muxutxue…!

Postontziko mezuak

B2

17

Maizpideko abenturarik handienetakoa: kaka egiteaMaizpiden bizi naiz, eta lekua ondo ezagutzen dudala esatea badut. Batzuek esango dizute euskara ikastea dela abenturarik handiena hemen; beste batzuek, be-rriz, jende berria ezagutzea dela, alabaina, denek gezu-rra esango dizute. Maizpideko abenturarik handieneta-koa kaka egitea da.

Pentsa ezazu, laurogei bat lagun gara. Horrek esan nahi du laurogei bat kaka inguru egiten dugula egunean. Onar dezagun, kaka egiteko, bost minutu behar ditu-gula, horrenbestez, egunero ikasleok komunetan zazpi ordu pasatzen ditugu kaka egiten. Nahiz eta denok kaka egin, besteek jakitea inori ez zaio gustatzen. Honatx, Maizpideko abentura handienetakoa: nola egin kaka ezkutuan, inor konturatu gabe.

Duela hamar hilabete etorri nintzen Maizpidera, eta esan dezaket aditua naizela gai honetan. Maizpiden kaka egin baino lehen, aholkutxo batzuk jarraitzea ko-meniko litzaiguke.

Lehenik, gosari, bazkari eta afariaren ondoren ez joan komunera; kakaren bidea izaten da eta ilara, luzea. Ba-dakit kaka ez dugula geuk kontrolatzen, kakak kontrola-tzen gaituela, eta kakak puntualtasuna ezagutzen due-nez, beti oren berean ateratzen dela, baina...

Bigarrenik, txokolatea ezpainen bazterrean sentitzen duzunean, beheko komunetara joan. Inoiz ez joan lehe-nengo solairuko komunetara, irakasleak beti ondoan ibiltzen dira eta baten bat gurutzatzen baduzu, honda-tua zara, Maizpide osoak jakingo du kaka egin duzula.

Hirugarrenik, norbait jadanik komunean denean, es-kuak garbitzen dituzun itxura egin ezazu, estutu ipur-masailak eta alde egin ezazu, beste une batean saiatuko zara!

Laugarrenik, ez gutxietsi kaka... sekula ez. Oso gizabide-tsua da. Etorri aurretik beti mezuak bidaltzen dizkigu: puzkerrak.

Ikerketa askok diote, negutegi eraginaren %18 behiek ekoizten dutela puzkerren bidez, baina aditu horiek gure ingurura etorriko balira, epaiketa egingo ligukete.

Azkenik, egoera kritikoena. Kaka egin nahi duzu eta arratsaldeko hirurak dira, beheko komunetara joan zara eta ez da inor... baina kontuz! Bost minutu soilik dituzu. Tronuaren gainean eseri, moztu arnasa eta pusa, pusa, pusa! Bukatzeko zorian zaudenean, sakatu zisterna. Zertarako? Lehenik usaina ez zabaltzeko eta bigarrenik zisternaren zaratak kakaren murgila ezkutatzeko eta ur freskoak ipurdiari laztanak emateko. Orain, ulertuko du-zue zergatik bizi naizen ur freskotik.

Aholkuak ongi jarraitzen badituzu, edozein leku publi-kotan kaka egin ahal izango duzu.

Dena den, azken gauzatxo bat zehaztu behar dut: sorgi-nek inoiz ez dute kakarik egiten... inoiz ez!

laetitia

18

maizpide aldizkaria 2015eko apirila23. zenbakia B2

Komikia

B2

19

20maizpide aldizkaria 2015eko apirila · 23. zenbakia

21 B1

Kapellbrücke22

maizpide aldizkaria 2015eko apirila23. zenbakia

Komikia

B2

Katalanez eta euskaraz: helburu bakarraile kiribildu irmo, begi handi sakon eta azal zuri leunaren atzean Martinet de cerdanyako hogeita bost urteko filologo klasiko bat ezkutatzen da.

laura Viayna; mendizale, irakurzale, parrandazale eta anima-liazale amorratua.

14 urte zituela hasi zen euskal herriarekiko lilura eta jakin-mina sentitzen. “Baskitisa” barruraino sartua zuen eta para-disu independentzialera etorri arteko onik ez zuen izan.

Zer dela eta Euskal Herria eta euskara?Lagunekin Gipuzkoara etortzea erabaki genuen bidaia-txo bat egitera, eta, hemen ginelarik, amorrua eta lotsa sentiarazi zigun euskaraz ez egiteak. Hura izan zen lehen urratsa. Bartzelonara iritsi eta Bogaren bidez unibertsi-tatean euskara ikasten hasi nintzen. Irakaslea berehala konturatu zen lan asko egin nuela eta gogo handia nue-la ikasteko, beraz, Etxepare bekarekin hamabostaldi ba-terako laguntza jaso nuen Maizpidera etortzeko.

Eta barnetegian ondo?Lehendabiziko bi egunak oso gogorrak izan ziren, nahiz eta Katalunian gramatika asko ikasi, ulertu ezinik ibili nintzen hasieran. Txipa aldatu beharra neukala kontu-ratu nintzen.

Ondoren, zer?Unibertsitatean “Introducció a la Llengua Basca” gaia geneukan, noski, hamabost eguneko barnetegialdia-ren ondoren gelan izarra nintzen. Masterra etxetik egin nuen eta larunbatero euskal etxera joaten nintzen Bar-tzelonara, 400 kilometroko joan-etorria. Lagunek buru-tik jota nengoela esaten zidaten.Unibertsitateko irakasleak lan poltsa bat bazela esan zidan, lan poltsa hori Institut d`estudis catalans-ek anto-latutako lehiaketa da. Proiektua egin nuen euskal kultu-ra eta katalana nahastuz. Egindako proiektua onartu egin zuten eta hiru hilabete Euskal Herrian pasatzeko aukera eman zidaten. Azken batean egin beharreko lana A1 mai-

larako material didaktikoa egitea zen, baina katalanetik abiatuta, alegia, gaztelania kentzea zuzenean ikasteko, as-koz errazagoa baita guretzat Katalanetik euskarara egitea.

Hor bukatu al zen?Ez, ez. Egindako lana eta egonaldia labur samarra izan zen, eta metodo komunikatiboak denbora gehiago behar zuelako beste hiru hilabeterako Euskal Herrira itzultzeko bidea egin zidaten. Oso arraroa izaten da bi aldiz segidan pertsona berari proiektua abalatzea eta onartzea, baina halaxe izan zen… Hura poza bigarren aldiz Euskal Herrira etorri behar nuela esan zidatenean!

Proiektua lantzen jarraituko al duzu?Katalunian jaso beharreko diru laguntza jaso dut, eta proiektuarekin jarraitzeko diru-laguntza izatea ezinbes-tekoa da. Oraingoz horrela utzi beharko dut, beste bide-ren batetik laguntza etorri arte, behintzat.

Ba al duzu harremanik Jaurlaritzarekin eta HABErekin?Egia esan, ez dut inora jo, ez baitakit zer urrats eman behar dudan honi jarraipena emateko, baina dudarik ez dago proiektuarekin jarraitu nahi dudala.

Orain hemen zaude.Bai eta oso gustura, gainera. Goierrirekin maitemindu-ta nago, Euskal Herriaren bihotza da, eta, egia esan, ez nuke ezertxo ere aldatuko. Bueno, gauzatxo bat bai: eguzkia ekarriko nuke sarrixeago, kar kar kar.

ElkarrizketaLaura Viaynari elkarrizketa

B2

23

24

maizpide aldizkaria 2015eko apirila23. zenbakia

1. Zer esan nahi du esaera honek: “Mutila gozoa jarri zaigu”?a) Mutil katxarro bihurtu da.b) Asko hazi da.c) Haserre dago.d) Erromantiko jarri zaigu.

2. Zein dago lekuz kanpo?a) Larrua jo.b) Oiloa lumatu.c) Haragia elkartu.d) Buztankada eman.

3. Nola EZ zaio deitzen zakilari?a) Josetxo.b) Eskopeta.c) Odolkia.d) Semea.

4. Zer jaten duzu zineman?a) Usapalak.b) Usotxoak.c) Krispetak.d) Palomitak.

5. Ondoko hitz bikoteetatik zein EZ dira sinonimoak?a) Mozkorra - aitzurra.b) Legatza - simaurra.c) Katua - hordia.d) Eskuila - total eginda.

6. Ondoko esapideetatik zeinek EZ dauka zerikusirik besteekin?a) Sagua klikatu.b) Erretena garbitu.c) Kanpaia jo.d) Eskopeta garbitu.

7. “Ta, aspaldi?” Aukeratu erantzun egokiena:a ) Apirilean ere urri.b) Ederki nago.c) Hainbestean.d) Lehen hobeto.

8. Erreparatu letra txikizkulei eta handizkulei eta aukeratu esaldi zuzena:a) Zenbat eta Euskara gehiago jakin, orduan eta zalantza gehiago dugu.b) Munduko edozein lekutan Ataungo otso batekin elkar zaitezke.c) Ostegunero Lazkaotar zurrutero berarekin egiten dugu topo.d) Irailean, Urrian zein Azaroan hemen sartuta izan gara.

9. Zein da zuzena SUPER batuan?a) Dabiltzate.b) Zaramazkit.c) Zaramaztete.d) Doazte.

10. Nola EZ zaio deitzen aluari?a) Joxepa.b) Satorzulo.c) Erbia.d) Untxia.

11. -“Nirekin dantza egin nahi duzu?” - “Ez”. Jarraipen egokia Euskal Herrian:a) Zergatik ez?b) Orduan larru-konturik aipatu ere ez, ezta?c) Koparik bai?d) Zer dezepzioa!

12. Nola eskatuko zenuke ardo bat Lazkaoko taberna batean?:a) Argi bat.b) Noski bat.c) Beltz bat.d) Tintorro bat.

izorrai! proba

Izorrai!

C1

25

13. Zer esan nahi du: “Hautsak harrotu”esapideak?a) Larrua jotzean egiten duzuna.b) Erratza pasatzean gertatzen dena.c) Etxeko zikinkeriak haserretzen direnean.d) Bazterrak nahastea.

14. Zein EZ da zuzena?a) Behiak susara daude.b) Ardiak arkara daude.c) Behorrak iel daude.d) Txakurrak jeloskor daude.

15. Hauetariko zein esaldi EZ da iraingarria anoetar batentzat?a) Zaude isilik, txerria!b) Zaude isilik, kukua!c) Zaude isilik, txantxangorria!d) Zaude isilik, azeria!

16. “Hainbat emakumeren gainean hitz egin nuen”, esan zuen Lazkao Txikik. Zer egin zuen?a) Hainbat emakumeri buruz hitz egin zuen.b) Asko ligatzen zuenez, emakume askoren azpian zegoela hitz egin zuen.c) Bera oholtza gainean zegoela emakume askori bertsoak bota zizkien.d) Emakumeez gain gizonez ere hitz egin zuen.

17. Zer esan nahi du “pitzadura” hitzak SUPER batuan?a) Zakila tente.b) Zartadura.c) Pizza izoztu bat.d) Zoro gogorra izan.

18. Galdu gara eta Formigaletik gertu gaude, bat koma laurogeita hemeretzin, hain zuzen ere, non gaude?a) Biescas-enb) Jaca-nc) Sabiñanigo-nd) Panticosa-n

19. -”Barkatu, ez nizun enbarazurik egin nahi” esaten dizunak zer esan nahi du?a) Ez zintuela haurdun utzi nahi.b) Ez zintuela molestatu nahi.c) Ez zintuela lotsatu nahi.d) Ez zintuela zoriondu nahi.

20. Urkullu lehendakariak nola esango luke jende ugarik eman duela botoa hauteskundeetan?a) Jende askok parte hartu dub) Jende askok parte hartu egin duc) Behar beste jendek ez du parte hartud) Nahi baino jende gutxiago izan da

21. Nola idazten da euskara batuan “ingoñau”?a) Egingo dinagub) Egin dioguc) Egingo nagod) Egin nago

22. Zer da “txahala bota”?a) Botaka egin.b) Errieta egin.c) Txapa eman.d) Gogaikarria izan.

23. Haserretzen bazara zer EZ diozu esango lagun bati?a) Babalore halakoa!b) Alu zitala!c) Segapotoa!d) Saguzaharra!

24. Jaietako txosna batean jatekoa eskatzen ari zara. Zer EZ zenuke eskatuko?a) Urdaiazpiko-tortilaren otartekoab) Txakurtxo beroac) Hot dog-ad) Saltxitxa beroa

25. “Mela-mela eginda nagoela” esaten badizut, zer esaten ari natzaizu?a) Bero nagoelab) Haserre nagoelac) Zopa eginda nagoelad) Eztitsu nagoela

euskaldunak.eus sare sozialaren sortzailea

tomas tamayo: “Maizpideko giroa internetera eramatea gustatuko litzaidake”Maizpideko ikasle ohia. 35 urte ditu eta donostiarra da. nahiz eta txikitatik eus-kara ikasi, 2014an eGa atera berria da. ingeniaria da eta ekintzaile munduan guztiz murgilduta dago. Bere azkeneko proiektua aurrera eraman nahian dabil, eta Maizpidera inguratu da jendearen iri-tzia zein den jakiteko.

Aurpegia irribarretsu eta begirada ilusioz beteta, iPad-a eskuan, bere proiektua erakusteko, baina berbetan hasi eta horren beharrik ez dugu sumatzen beranduxeago arte, bere ideia berez harrigarri eta liluragarria baita. Horrela heldu da Tomas gure elkarrizketa-ra: sare sozialaren prototipoa eginda eta hilabete askoren lanaz harro. Euskal unibertsoan zabaldu nahi du “euskaldu-nentzat bakarrik” egindako bere sare soziala, eta leku apro-posenean dago, hemen, Maizpiden, bera euskararen alde egiten ari dena benetan eskertzen baitugu.

Nola bururatu zitzaizun ideia?Orain dela sei bat urte ekintzaileekin lanean hasi nin-tzen. Enpresak sortzen laguntzea da nire lana, eta asko-tan horretarako web orriak sortu behar izaten ditugu. Kostu gutxiko web orriak izaten dira ekintzaileek egiten dituztenak, euren aktibitate eta produktuak erakusteko.Pixkanaka, ekintzak hedatzeko eta sustatzeko duten po-tentziala ikusi genuen, eta, horregatik, web orri horieta-ko askok sare sozial itxura hartu zuten. Beraz, horretan esperientzia lortu genuen.“Txispa” piztu zuena nire lagun Iñigo Asensioren doku-mentala “Euskaldunak Munduan” izan zen. 2014ko aben-duaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna zen, Iñigoren dokumentala ikusten ari nintzela euskal sare sozial bat egin nezakeela bururatu zitzaidan. Han agertzen ziren pertsonek hutsune bat ikusten zuten, beste euskaldun batzuekin harremanak izaten jarraitzeko aukera izatea.

Dokumental horretan japoniar bat ager-tzen zen. Euskara jatorrean mintzatzen zena eta Euskadira bisitan etorri zenean, berak zioen euskara egin ahala jendea poztu egiten zela. Memento horretan, benetan saiatu behar nuela pentsatu nuen.

Eta egun hartan bertan hasi zinen lanean?Bai, kasualitatez “puntu EUS” domeinuak

egun berean ireki ziren eta. Proba moduan “euskaldu-nak.eus” libre ote zegoen begiratzean, libre ikusi eta be-rehala hartu nuen.

Aurretik neuzkan sare sozialak eta web orriak bilduta, pro-totipo bat egin nuen. Testu batzuk euskaratu nituen eta koloreak testatzen hasi nintzen. Konturatu naizen gauze-tariko bat zera da, sare sozialak kolore urdinarekin lotzen ditugula. Twitter, Facebook, Tuenti, Skype… horregatik jada martxan dagoen lehenengo urratsa urdinez dago.

Zein da euskaldunak.eus sarearen helburu nagusia?Lehendabizikoa, euskara bultzatzea. Maizpidetik pasa eta gero, buruan neukan euskal gizartea nolabait ba-tzea, barnetegian gertatzen den baino zabalago, gaur egun egiten den moduan; interneten bidez, alegia. Pen-tsamendu nahastuak eduki ditut beti euskararen alde zer egin eta ideia honekin aukera paregabea aurkitu dut. Sare sozial euskaldun bat sortzea da helburua.

Izatez, Facebooka euskaraz jar dezakegu, baina azken fi-nean facebooken horrenbeste jende elkartzen da, non euskarazko edukiak oso gutxi diren. Euskaldunak.eus plataforma euskaraz egongo da bakarrik. Beraz, euska-raz dakienak edo ikasten ari denak soilik jakingo du ber-tan moldatzen.

26

maizpide aldizkaria 2015eko apirila23. zenbakia

Zer topa dezakegu bertan?Webguneak, beste sare sozial askok bezala, Faceboo-ken itxura edukiko du. Asmoa biak sinkronizatzea da. Hemen argitaratutako guztia automatikoki facebooken argitaratzeko aukera edukitzea, eta Facebooken egiten diren iruzkinak ere hemen agertzea.Bertan profil pertsonala kudeatzeko aukera dago, tal-deak sortzekoa, chat-a, foroak, argazkiak… azken ba-tean jada ezagutzen ditugun funtzionalitateak. Agenda bateratua egiteko aukera ere bada.

Zein izan da lan zailena?Bueno, oraingoz prototipoa da. Kanpoko itxurari begi-ratzean asko dagoela dirudi, baina oraindik gauza asko falta dira egiteko. Testu gehienak euskaratu egin behar dira, eta zuzentasuna kontuan hartzen badugu, oraindik lana handiagoa da. Zuka eta hitanoa aukeran jartzea ere gustatuko litzaidake. Euskalkiak sartzea ere polita izan-go litzateke. Baina teknikoki ere asko hobetu behar da.

Bestalde, segurtasunaren kontuak lan asko eskatzen du: zerbitzari ziurrak, legedia eta arauak betetzea, nortasun ordezkatze arazoak... Honekin gauzak ondo egitea zer den ikasi behar dut.

Facebookekin lotura garatzeak ere denbora eskatuko du. Ni ez naiz informatikaria, erabiltzaile aurreratua asko jota, eta, seguruenik, baten bati laguntza eskatu behar izango diot.

Chat-a abiadura normalean erabiltzeko zerbitzariaren potentzia inportantea da. Horrek diru inbertsioa ere es-katuko du.

Inork ez zuen esan erraza izango zenik… dena den, errealitatea da euskaldunok interneten gure hizkuntzaren falta sumatzen dugula; horregatik, Maizpiden uste dugu honek arrakasta handia izango duela. Bai, hori gustatuko litzaidake. Proiektu hau handi bila-katzea, gero eta jende gehiagorengana iristea eta, be-netan, munduan dauden milaka euskal hiztunengana hedatzea.Nire aldetik bada… proiektu honekin eta bere sustape-narekin bidaiatzeko aukera izanez gero, primeran, bai-na ez dut erraza ikusten hau negozio bihurtzea. Azken batean, Facebook bera ere aurten hasi da etekinak ate-ratzen. Beraz, oraingoz, euskararen alde zerbait eginez gero, ondo. Hori egitea gure esku dago, ez bakarrik nire esku, horregatik denon artean bultzatu beharko genuke.

Nori dago zuzenduta?Berez, euskaraz egiten duen edonorentzat dago pen-tsatuta. Euskaldunontzat. Baina beste sare sozial batzuk ikusita, 14 urtetik gorakoentzat izan behar duela uste dut, legeak horrela eskatzen baitu.

Proiektua lantzen hasi nintzenean, batez ere, Euskal Herritik kanpo bizi direnentzat pentsatu nuen, beraiek izango baitira ondo funtzionatzea gehien eskertuko dutenak. Hori da behintzat nire susmoa. Euskal Herrian euskaraz bizi nahi duenak nora joan edo norengana jo badaki; atzerrian dagoenak, berriz, horrelako erreminta-ren baten beharra dauka.

Honen harira! bideragarritasun eta negozio aukerei bueltaka, euskal produktuen on-line denda jartzeko au-kera badago, Euskal Herritik kanpo dauden euskaldu-nek hemengo gauzak erosteko aukera izan dezaten.

Zerbaiten beldur zara?Txikia izatetik hasi den zerbait handiegi bihurtzea, beharbada. Baina horrela izanda ere, gaitz erdi.

Baina bai; egun segurtasunarekin zurrumurru asko dau-de: argitaratzen diren datuak norenak diren, bulling-a, heriotza digitala nola kudeatu, argazki esplizitoak… etab. Aldizkariek egunero argitaratzen dituzten berri horiek izutu egiten naute, eta nik horrekin guztiarekin ondo jokatu nahiko nuke.

Elkarrizketa Tomas Tamayori elkarrizketa

B2

27

iñaki amundarain: “Gure hizkuntza erabili egin behar da, hanka sartzen bada ere!”otsailean iñaki amundarain ormaiztegiarrarekin elkarrizketa dibertigarria izan genuen. Gure artean ezaguna dugu, laz-kaoko San Benito ikastolan lan egiten baitu. Betidanik izan du hizkuntzarekiko zaletasuna eta euskal Filologia oso gus-tura egin zuen. ondoren, bost urteko beka lortu zuen euska-rari buruzko doktorego tesia egiteko. eta orain euskaltzain urgazle dugu. euskararekin harremanetan gaudenok “euskal-tzaindikoen amekin” behin baino gehiagotan gogoratu gara; beraz, argi eta garbi ikusi genuen aukera ezin hobea zela eus-kaltzaindiaren “trikimailu”ei buruz galdetzeko.

Nola dago antolatuta Euskaltzaindiaren lana?Bada, zenbait batzorde daude eta horien artean arau berriak erabakitzen dituzte. Ni gramatika batzordeko urgazlea naiz, hau da, euskaltzain laguntzailea. Iritziak hartu, aurreko lanak egiten ditugu urgazleok; euskal-tzain osoek, berriz, azken erabakiak hartzen dituzte.

Baina, euskalki desberdinak daudenez, nola erabakitzen duzue zein izango den euskara batuan egokiena?Kasu horretan bi bide hartzen ditugu kontuan. Bata, li-teratur tradizioan gehien erabiltzen dena, eta, bestea, gure inguruan hedatuen dagoena. Baina, hitza euskara-rena ez bada, esate baterako, “krokodilo”, hitzaren jato-rriari begiratzen diogu. Adibidez, “crocodile”, ingelesetik hartua.

Nola hautatzen duzue araua izango dena? Zein arrazoirengatik?Askotan zaila izaten da gramatikari buruzko arauak jar-tzea. Esan nahi dudana da, gaztelaniaz ere berdin, “Yo has venido” ezin da esan, araua jartzea merezi du? Bada, ez. Horri buruzko araua behar du RAEk? Ez, ezta? Euska-raz zer gertatzen zaigu? Askotan gaztelaniaren eraginez eta jende askotxok erabiltzen dituela gaztelaniazko jos-kerak. Galdera da: horiek guztiek arauak merezi dituzte? Ez. Baina batzuetan gizartean hedatzen ari diren erabi-

lera batzuk ikusten ditugu, eta, orduan, erabilera horien aurrean, zerbait esan beharrean izaten gara, bestela, gehiago hedatuko baitira. Horiek izaten dira gure arte-ko eztabaidak.

Batzuetan arauak aldatu egiten direla iruditzen zaigu; zerbait ikasita dagoenean, hurrena, beste modu batera ikusten dugunean. Horrek nahasketak sortzen dizkigu…Euskara batuak 50 urte inguru urte ditu, hori hizkuntza baterako denbora gutxi da, eta pixkanaka-pixkanaka gero eta gauza gehiago arautzen joan dira. Lehendabizi, oinarri- oinarrizko gauzak. Baina, bitarte horretan, per-tsona batzuek edota idazle batzuek aukeraketak egin dituzte, forma bat edo bestea, eta orduan, liburuetan bi forma horiek agertzen dira.

Zer da Euskaltzaindiari gehien galdetzen diotena?Umeen izenak edota herrien izenak. Nire ustez, horiek ez dira hain garrantzitsuak, baina askotan gizarteak es-

28

maizpide aldizkaria 2015eko apirila23. zenbakia

katzen duena kontuan hartu behar dugu. Euskaltzain-dia, azken batean, euskaren bultzatzailea da, gauden tokian gaudela.

Zein aholku emango zeniguke euskara ikasleoi?Nire ustean, aholku garrantzitsuena hitz egitea da. Oker esaten bada ere, hitz egin. Agian, lotsagatik edo kon-plexuagatik, jendea ez da ausartzen hitz egitera. Ondo ez dakizkien hizkuntzak ez ditu erabiltzen. Nik uste dut hitz eginez hobetzen dela. Bai gramatika bai hitz egitea beharrezkoak dira, eta euskararen prozesuan elkarrekin joan behar dute. Euskaldun berrientzat euskara ikastea izugarrizko lana da, eta, askotan, jendea konturatzen ez den lana da.

Gaur egungo euskara, kalean hitz egiten den euskararen kalitatea zer-nolakoa da?Gurea den lurralde honetan gutxiengo baten hizkera da. Euskaraz dakigunok, tokia zein den, %30-%60 ingu-ru gara. Eta horrelako egoeretan hizkuntza nagusiak izu-garrizko eragina izaten du hizkuntza txikian, hori hemen gertatzen da eta munduko toki guztietan. Orduan, hiz-tunon artean desberdintasun handiak izaten dira kalita-teari dagokionez. Batzuek, nahiz eta euskaldunak izan, gaztelaniaren eragin askoz handiagoa jasaten dute, bai-na prozesu oso naturala da hori. Nire ustez, hitz egitea da garrantzitsua. Ikuspegi historiko batetik begiratuta, adibidez, latinetik harritzeko moduko eraginak izan ditu

gure hizkuntzak. Artikuluen sistema aldatu zen, aditzak osatzeko era. Aditz askoren amaiera (–tu/-du) latinaren eraginagatik izan da. Euskara gaztelaniaren izugarrizko eragina jasaten ari da orain...

Nola ikusten duzu euskara kalean?Goierrin, gaur egun, euskaldun askoz gehiago daude, eta batez beste euskara gehiago hitz egiten da. Baina, gaur egun euskaraz dakiten guztiak elebidunak dira, eta, elebidunak direnez, euskaraz hitz egin dezakete, gaztelaniaz, ingelesez… Bi hizkuntzetatik batean bes-tean baino hobeto moldatuko dira. Nork bere etxean ja-sotzen duen hizkuntza eta ondoen hitz egiten dena iza-ten da, normalean, gehien erabiltzen duguna. Euskara bultzatu nahi baldin bada, gaur egungo gazte guztien-gan beraien haurtzaroan eta gaztaroan ahal duen pre-sentziarik handiena izan dezan saiatu behar da, etxean jaso ez dutenez.

BOTEPRONTOAN gomendatu liburu bat: gaztelaniaz, On Kixote; frantze-sez, Marcel Proust-en obra; euskaraz, Obabakoak (gaz-tetan) eta, gaur egun, Irati Jimenezen Nora ez dakizun hori.euskal Herriko leku bat: mendia eta itsasoa. Aralar oso erosoa delako eta hurbil dagoelako. Olatuak dauden leku guztiak eta itsasertza.abesti bat: Ertzainak taldearen Aitormena.

Elkarrizketa Iñaki Amundaraineri elkarrizketa

B2

29

kanpotarrak jaiotzez, euskaldunak bihotzez dakigunez, euskarak gero eta muga gutxiago ditu, eta, zorionez, munduan, etengabe, zabaltzen eta hedatzen ari da bazter guztietara gure hizkuntza.

hilero-hilero, kanpotik hainbat eta hainbat lagun etortzen zaizkigu Maizpidera. hemen, euskal herriko giroan murgiltzen dira, eta, bide batez, harreman polita sortzen dute euskararekin.

hurrengo lerroetan, lidia, Bea, ekain eta Manu, extremadurakoa, Galiziakoa, Venezuelakoa eta andaluziakoa, hurrenez hurren, eza-gutuko ditugu.

Zergatik etorri zinen Euskal Herrira? Noiz?Orain dela hamabi urte etorri nintzen, bikotekidea he-men bizi delako. Irakasle-ikasketak egin ditut, eta uni-bertsitateko ikasketak bukatu nituenean, bi aukera neuzkan: Caceresen gelditu edo Euskal Herrira etorri.

Zenbat denbora daramazu euskara ikasten?Aukera nagusia zen euskara ikastea. Irakaslea naizenez, beharrezkoa zen euskara ikastea. Lehenengo urtean euskaltegi batean hasi nintzen, baina lehendabiziko kontaktua oso gogorra izan zen. Ez zitzaidan oso erosoa iruditzen euskaltegi batean ikastea, orduan, utzi egin nuen, eta duela bi urte Maizpiden hasi nintzen. Honi es-ker, iaz atera nituen lehenengo eta bigarren hizkuntza eskakizunak.

Zein izan zen lehen harremana euskararekin?Euskal Herrira etorri nintzenean izan zen nire lehen ha-rremana, euskaltegi batean, hain zuzen ere. Ez nekien ezer euskarari buruz, nahiz eta koadrila euskalduna izan eta herri euskaldun batean bizi.

Zerk bultzatu zaitu euskara ikastera?Batik bat ikasketak. Irakasleok euskara jakin behar dugu, hemen lan egiteko. Behin euskara ikasten hasita, nire ikuspuntua aldatu egin zen, eta konturatu nintzen eus-karaz bizi nahi nuela.

Nola sentitzen zara hemen?Oso ondo. Hasiera gogorra izan zen, uste dut denoi ger-tatzen zaigula, baina gero pixkanaka-pixkanaka ohitzen joaten zara.

Euskal Herriko giroa zuk uste zenuena al da?Ezagutzen nuen pixka bat hemengo giroa, batzuetan oporrak pasatzera etortzen bainintzen.

Zerk harritu zaitu hemengo ohituretatik?Dena janariarekin ospatzen dela. Nire herrian dena eda-riarekin ospatzen da, hemen, aldiz, janarekin. Eta he-mengo jendea oso hotza edo itxia dela. Kostatzen da harreman berriak sortzea. Baina, hemen, Maizpiden, ez dago horrelako arazorik.

Zer duzu faltan zure herrikoetatik?Familia, dudarik gabe. Batzuetan joaten naiz nire herrira bisitan, baina etortzen naizen bakoitzean familiaren hu-tsune hori sumatzen dut.

Pasadizo bat:Nire koadrila Zizurkilgoa da, eta beti Zizurkilgo jaietan, lagun baten baserrira joaten gara ospatzera, eta karta joko euskaldun batean jokatzen dugu. Horren bidez ezagutu nituen zenbakiak eta onomatopeiak.

Lidia Gonzalez Alisedakoa (Extremadura) da. Duela hamabi urte etorri zen Euskal Herrira, eta hemen dugu berari egindako elkarrizketa.

30

maizpide aldizkaria 2015eko apirila23. zenbakia

Zergatik etorri zinen Euskal Herrira? Amodioagatik etorri nintzen. Nahiz eta senarra hemen-goa ez izan, hona etorri zen lan egitera. Bera Malagakoa da, eta A Coruñan ezagutu genuen elkar.

Zenbat denbora daramazu euskara ikasten?Duela lau urte hasi nintzen euskara ikasten. Batzuetan trinkoak, eta beste batzuetan ohiko ikastaroak eginez, eta beti Maizpiden.

Zein izan zen lehen harremana euskararekin?Egia esan, heldu nintzenean ez nekien ezer, ezta nore-kin edo nola hasi ere. Hasteko, Zumarragako Udaletxera joan nintzen informazio bila. Udaleko Euskara teknika-ria ezin lagungarriagoa izan zen, eta berari esker Maiz-pidera etorri nintzen.

Zerk bultzatu zaitu euskara ikastera?Euskara jakin gabe ezinezkoa zela lana aurkitzea kontu-ratu nintzen, horregatik nire curriculuma betetzeko eus-kara ikasi beharra neukan.

Nola sentitzen zara hemen?Gustura, oso gustura. Ez nuen espero hain jende atse-gina aurkitzea. Badaude topikoak, baina ez dira egia.

Euskal Herriko giroa zuk uste zenuena al da?Giroa ez zen nik espero nuen bezalakoa. Gehien harri-tu ninduena pintxoen kontua izan zen, hau da, nazka ematen zidan jendea pintxoen inguruan hitz egiten ikusteak. Are gehiago, sagardotegian plater beretik ja-teak harritu egiten ninduen.

Zerk harritu zaitu hemengo ohituretatik?Elkarte gastronomikoak bereziki, bezeroak ezin zintzoa-goak dira eta. Nire ustez, festa ospatzeko lekurik apro-posena da.

Zer duzu faltan zure herrikoetatik?Dudarik gabe, familia eta lagunak. Bakarrik bizitzea oso go-gorra da, gainera orain are gehiago umea izan ondoren. Maizpideren laguntzari esker ondo moldatu ginen, umea txi-kia izanagatik. Izan ere, ni klasean nengoen bitartean, Maiz-pideko gela batean egoten ziren umea eta nire ama, horrela behar ninduenean, umearengandik gertu nengoen ni.

Pasadizo bat.“Oso” hitza “hartza” zela uste nuen. Lehenengo urra-tsean nengoela, “Oso ondo” jarri zuen irakasle batek, ariketa batean, eta ez nuen ezer ulertu.

Ekain Berasategi Arana, Venezuelan jaioa, eta euskalduna. Hogeita bost urte Venezuelan egin ondoren, Euskal Herrian antolatu du bere bizitza. Eta eguraldia izan ezik, beste ohitura euskaldun guztiak gustuko ditu.

Zergatik etorri zinen Euskal Herrira? Noiz?Nire ama iheslaria zen, atera zen hemendik eta lehenen-go Algeriara joan zen. Eta hortik Caracas-era. Momentu horretan haurdun zegoen, eta horregatik jaio nintzen Venezuelan. Bera maiatzean ailegatu zen Venezuelara, eta ni uztailean jaio nintzen .Orain, Venezuelako egoera ez da oso ona, eta horregatik bueltatu gara. Nire amari eta Venezuelan dauden ihesla-riei aukera eman diete bueltatzeko. Abuztuan bueltatu ginen, Lazkaora hain zuzen ere, nire amaren bikoteki-dea hemengoa baita.

Zenbat denbora daramazu euskara ikasten?Berez, urritik. Euskaltegian hasi nintzen. Hasieran ira-kasle batekin aritu nintzen oinarrizko gauzak ikasten, eta gero talde batean hasi nintzen.

Gure Bea, neska galiziar begi polita, duela bost urte Coristancotik Euskal Herrira amodioaren atzetik etorri zen. Maizpiden euskara ikasten ari den lagun honi barnetegi honetan zer moduz dagoen galdetu diogu:

ElkarrizketaKanpotarrak jaiotzez, euskaldunak bihotzez

C1

31

Zein izan zen lehenengo harremana euskararekin?Amarekin betidanik hitz egin dut euskaraz etxean. Ho-rregatik, eduki dut oinarri bat, eta horrek lagundu dit gero ikasteko falta zaidana: gramatika, irakurtzea eta idaztea; alfabetizazioa, batez ere.

Nola sentitzen zara hemen?Zaila da. Hogeita bost urte igaro ditut Venezuelan, ez da erraza. Pixkanaka ari naiz ohitzen. Orain hobeto senti-tzen naiz hemen, Euskal Herrian. Dena desberdina da hemen: jendearen izaera, jarrera, ohiturak, eguraldia, eta abar. Eguraldiari dagokionez, Venezuela zoragarria da!!! Ez nuen ezagutzen negua, ezta elurra ere. Gogorra izan da, baina pozik nago.

Euskal Herriko giroa zuk uste zenuena al da?Bueno, ezagutzen nituen hemengo ohiturak, kultura, jendea... nolakoak ziren, baina harremana izan arren, ez nekien nolakoa zen benetan. Ni oporretan etorri naiz, abuztuan, uztailean, amamaren baserrira. Azkeneko al-dian orain dela zazpi urte egon nintzen, baina ez opo-rretan, entrenatzera baizik. Nik Venezuelako selekzioan esku-pilotan jokatzen nuen, eta hamabostaldi batean etorri ginen, Argentinan jokatu zen mundial txapelketa prestatzeko.

Eta zerk harritu zaitu hemengo ohituretatik?Hemengo jendearen izaera desberdina da. Hemen dena da jatea, edozein aitzakia ona da bazkari bat prestatze-ko, edo edateko, horrela ospatzen dira gauzak hemen. Ni janaria dagoen lekuan, oso ondo sentitu naiz beti.Bestalde, hemen herri bakoitzak aukera du urtean zehar bere jaiak ospatzeko. Hori Venezuelan ez da egiten. Ku-riosoa iruditu zitzaidan.

Zer duzu faltan zure herrikoetatik?Hasteko, eguraldia. Gogorra da hemengoa, batez ere, neguan. Gainera, Venezuelako ohituren mira dut, lagu-nak, parranda... Caracasetik Lazkaora ailegatu ginen eta Caracasek zortzi milioi biztanle ditu eta Lazkaok, berriz, bost mila. Bestalde, hemengo egoera askoz hobeto dago. Venezuelan, adibidez, ezin da kalera atera mugi-kor batekin, edozein gauza lapurtzeko tiroka hasten dira

eta. Zure etorkizuna eraikitzea oso zaila da Venezuelan. Irabazten duzunarekin ezin zara bizi. Aldaketak beti zai-lak izaten dira. Zailena, nire ustez, erabakiak hartzea da. Behin hartuta aurrera egin behar da.Etorkizuna hemen ikusten dut, Euskal Herrian.

Pasadizo bat.Euskaraz hitz egiten dudanean, ez da nabaritzen Ve-nezuelako azentua. Gaztelaniaz hitz egiten dudanean, berriz, bai. Jendea beti harrituta geratzen da. Batzuetan eskatzen didate gaztelaniaz hitz egiteko.

Manu Bendala 31 urteko andaluziarra dugu, Sevillan jaioa, hain zuzen ere. Irakasle-ikasketak egin, eta Euskal Herrira etorri zen lan-helburuak betetzera. Gure artean bizi da joan den sei urtean, eta gaur egun Maizpiden bertan ikus dezakegu.

Zerk bultzatu zintuen euskara ikastera? Eta nolakoa da euskararekin daukazun harremana?Egia esan, hona etorri bezain pronto erabat maitemin-duta geratu nintzen Euskal Herriarekin, hemengo jen-dearekin, hemengo mendiekin, baina, batez ere, Euskal Herriko kulturarekin. Berehala Euskal Herriko kultura euskara gabe ulertzea ezinezkoa zela konturatu nin-tzen, eta gauza bera alderantziz. Mikel Laboaren kantak dioen bezala, “Herria da gorputza eta hizkuntza biho-tza”, eta ni liluratuta nago gorputzarekin zein bihotzare-kin. Horregatik, euskarara hurbiltzea erabaki nuen.Gaur egun, euskarak eta biok oso harreman polita dau-kagula esan dezaket. Argi daukat euskaraz bizi nahi du-dala, eta pausoz pauso lortzen ari naiz. Amodio istorio batean bezala, oraindik elkar ezagutzen ari gara, eta es-pero dut gure maitasun harremana inoiz ez amaitzea.

Euskal Herriko ohiturak eta giroa zure gustukoak dira?Hori galdetzea ere! Bai, noski! Lehen esan dudan beza-la, oso gustura sentitzen naiz hemengo giroan sartuta. Zenbat eta gauza gehiago ezagutu, orduan eta gehiago

32

maizpide aldizkaria 2015eko apirila23. zenbakia

ElkarrizketaKanpotarrak jaiotzez, euskaldunak bihotzez

C1

gustatzen zait bizi naizen lekua. Nahiz eta etxetik urrun egon, badakit hau dela munduko nire bazterra.Etorri naizenetik ohitura asko ezagutu ditut, baina bat azpimarratu behar izanez gero, nire gustukoena ber-tsoen mundua dela esango nuke. Euskal Herriko txapel-ketako azken finalean egon nintzen, eta zur eta lur gera-tu nintzen bertsolarien trebetasunarekin, eta, batez ere, han sortzen den giroarekin.Bestalde, hasieran, Euskal Herriko kirolak oso arraroak eta bitxiak iruditzen zitzaizkidan, baina pixkanaka- pix-kanaka, haiek ere nire gustukoak bihurtzen ari dira.

Zer duzu faltan zure herrikoetatik?Familia eta betiko lagunak, jakina! Dena den, askotan joaten naiz Andaluziara, eta haiek ere etortzen dira bisi-tan. Niri esker haiek ere ezagutu dute Euskal Herria eta, haiek ere harrituta geratu dira herri honekin. Hori esa-teak harro sentiarazten nau.Horretaz aparte, hemengo giroa eta Andaluziakoa oso ezberdinak dira, batez ere, jendea ezagutzeko orduan. Baina, esan behar dut nik oso zorte ona izan dudala. Egia da, hemen jende gutxiagok esaten dizula maite zaituela, baina esaten duenak benetan esaten du. Gai-nera, ez dut uste hemengo jendea esaten den bezain hotza denik.Eta, agian, tontakeria ematen du, baina Andaluziako ohituretatik… kalean gosaltzearen mira dut etengabe buruan. Hain gozoak dira hango gosariak!

Ba al duzu pasadizoren bat euskarari lotuta?Ba, pentsa! Bat baino gehiago ditut, baina beti konta-tzen dut pasadizo bera. Euskara ikasten hasi nintze-nean ikasi nuen lehenengo esaldia hauxe izan zen: “Barkatu, Andaluziakoa naiz, baina euskara ikasten ari naiz”. Baina, dakigunez, esaldi honekin motz samar geratzen gara, eta elkarrizketarekin jarraitzeko beti esaten nuen euskara oso zaila zela. Kontua da “zai-la” hitza gaizki ikasia nuela, eta hori esan beharrean, zera esaten nuen “baina, jakina, euskara oso zakila da!”. Kar, kar, kar. Ez dizut gezurrik esango, agian lauz-pabost aldiz gertatuko zitzaidan gauza bera! Eta beti gorri-gorri jartzen nintzen, ditxosozko hitz hori ondo ikasi nuen arte.

ErreportajeaAljerian umeen jaiotza ospatzen

A2

33

ALJERIAN umeen jaiotza ospatzen ataungo ikasleak gara. ataunen bizi gara, baina leku ezberdinetakoak gara: leongoak, Marokokoak, nepal-goak, aljeriakoa eta Murtziakoa. Beraz, kultura desber-dinak ditugu. aurten, umea jaiotzen denean aljerian nola ospatzen dugun kontatuko dugu.

Umea jaiotzen denean, “adhan” egiten dio aitak es-kuineko belarrian. Hau da, otoitzaren deia egiten dio. Ondoren, familiako kide batek datila hartu eta umeari ezpainak eta masailak igurzten dizkio, umea pertsona ona eta gozoa izateko.

Zazpigarren egunean ilea mozten diogu, pisatu eta pisu hori urretan edo zilarretan ematen diegu behar-tsuei. Egun horretan, umea mutikoa bada, zirkunzisioa egiten diogu.

Egun berean, arkumeak hiltzen ditugu. Neska bada, ar-kume bat hiltzen dugu, eta, mutila bada, bi. Ondoren, bazkaria edo afaria prestatzen dugu gonbidatuentzat (familiarentzat, lagunentzat, behartsuentzat), denok jaten dugu. Umeen jaiotza ospatzeko, gainera, postre tipikoa prestatzen dugu; postre hau “toumina” da.

Toumina semola xigortuarekin, gurinarekin eta eztia-rekin egiten da. Oso postre gozoa eta energia handi-koa da.

Ospakizun hau zazpigarren egunean egiten ez bada, hamalaugarrenean edo hogeita batgarrenean egiten da; bestela, beste egun batean.

Gehienok horrela ospatzen dugu, baina batzuek beste modu batean, ahalmen ekonomikoaren arabera.

ur-jauziak

1.- arkaka-osinberde

Zaldibiatik Arkakara autoz joango gara, edo, nahi izanez gero, erreka ertzean dagoen ibilbidea jarraituko dugu Arkakaraino. Arkakatik errepidea jarraitu bukatu arte (kilometro eta erdi).Errepidea bukatutakoan, mendi errepide estu bat ikusiko dugu. Bertan, norabidea adierazten duen baliza aurkitu-ko dugu. Kilometroa eta hirurehun metro jarraituko dugu bidexkan, basoan zehar. Amaieran dago Osinberde.Azken tarte horretatik, Aralar mendilerroko akuiferotik ura isurtzen duten zundaketa batzuk ikusiko ditugu, ho-rietako batek sufre-ura jariatzen du.

Nola iritsi: N1en Ordizian Zaldibiako errepidea hartu. Zaldibia zeharkatu eta Arkakara doan bidea jarraitu bukatu arte. Errepide horren amaieran aurkituko dugu Osinberde jartzen duen baliza.

2.- urederra ibaiaren iturburua

Urederra ibaiaren iturburua Lizarrako iparraldean da-goen arren, Urbasako gune karstikoan sortzen den akui-fero batean du irteera naturala.Ibilbidea, balizez seinaleztatua, Bakedanoko sarrerako aparkalekuan hasten da. Ibilaldiak 5,3 kilometro dauz-ka. Ibilbidean zehar, ur-jauzi eta ur putzu ugari ikusi ahal dugu. Haien kolorea oso berezia da; lurra karstikoa de-nez, turkesa kolorea du urak. Urederra Natur Parkean landaredia eta fauna dibertsita-tea ikusiko ahal dugu: landaredian pagoak, haritzak eta astigarrak batez ere; eta putreak, sai zuriak, miruak, mi-rotzak eta beleak faunan.

Nora iritsi: Lizarratik (20 min) NA-718 bidetik, Bakedanora iritsi-ko gara. Lizarra, Iruñea eta Logroño bide erdian dago (A-12-Autovia del Camino).

34

maizpide aldizkaria 2015eko apirila23. zenbakia

3.- los pilones (cáceres)

Garganta de los Infiernos natur erreserbaren sarreran utzi behar da autoa, eta handik 45-60 minutuko paseoa dago oinez.Igotzea oso erreza da, eta urte osoan igo daiteke.Haritzak, gaztainondoak, gereziondoak... ikusi ahal dira bidean eta zapelatzak, putre beltzak, basakatua eta abar ere bai.Iritsitakoan, uda baldin bada, putzuetako ur gardenetan bainatu ahal da.

Nola iritsi: Nazional 110ean Cabezuela del valle eta Jerte herrien artean La Garganta de los Infiernos natur erreserba dugu eta bertan dago Los Pilones ur-jauzia.

4.- Monasterio de Piedra natur Parkea

Monasterio de Piedra Zaragoza probintzian dago, Nue-valos inguruan.Dena ezagutzeko bi ordu inguruko ibilalditxoa egitea nahikoa da.Piedra ibaiak lakuak, haitzuloak eta ur-jauziak egin ditu ibilbidean zehar.Ikuspegi zoragarriak aurkituko dituzu, adibidez, Lago del Espejo. Horra iristeko, Peña del Diablo pasatu behar duzu.Beste leku ikaragarri bat Cola de Caballo ur-jauzia da. Ur-jauzi horrek 50 metroko altuera dauka.

Nola iritsi: A-2 autobian Madril-Bartzelona norabidean, 204. kilo-metroko irteeran atera (Alhama de Aragon-Monaste-rio de Piedra) edo, autobide berean, Bartzelona-Madril norabidean, 231. kilometroko irteeran atera (Nueva-los-Monasterio de Piedra).Informazio gehiago: www.monasteriopiedra.com

ErreportajeaUr jauziak

B1

35

errezetak

trinxat de cerdanya cerdanya-ko plater tradizionala

krema katalana e

oilaskoa zigalekin empordà-ko tradizionala

NOLA EGIN

Bezperan beratu babarrunak, garbitu. Barazkiak txikitu (porruak, azenarioa eta tipula) eta lapi-kora bota. Ura, gatza eta olioa gehitu (ura baba-rrunak estali arte eta pixka bat gehiago). Sutan jarri ordubetez, eta nahastu noizbehinka.

Beste lapiko batean jarri egosten odolkiak, txo-rizo zatiak eta urdaia, ordu erdiz.

Gero, azpil sakonean atera dena, elkarrekin edo aparte.

Eta aurkezteko, Ibarrako piperrak jarri.

NOLA EGINOntzi batean jarri berotzen hiru laur-den esne, limoiaren azala eta kanela, zaporea hartzeko.

Geratu den esne litro erdiari bota almidoia eta ondo nahastu. Kati-lu batean jarri gorringoak, gehitu azukrea, eta esnea eta almidoiaren nahasketa, eta ondo irabiatu.

Limoiaren azala eta kanela esnetik kendu eta poliki-poliki bota aurre-ko nahasketa gainean. Su motelean jarri eta etengabe irabiatu loditzen hasi arte. Beste minutu bat eta listo.

Ontzi banatan jarri krema, sukaldeko plastiko finez estali eta hozkailuan gorde. Zerbitzatu baino lehen, azu-krez hautseztatu eta soplete batez edo pala elektrikoz erre.

NOLA EGIN

Kazola batean oliba oliotan oilaskoa go-rritu. Aparte jarri. Olio berean zigalak gorritu eta hauek ere aparte gorde.

Kazola berean tipula eta baratxuria bota gorritu arte. Azenarioa, toma-tea eta belarrak gehitu, eta arin frijitu ur guztia atera arte. Ardoa bota eta lurruntzen utziko dugu. Ardoa lurrundu ondoren, oilaskoa gehi-tu eta oilasko-saldaz estali. Su motelean utzi ordubetez. Beharrezkoa bada, salda gehitu. Azken hamar minutuetan zigalak bota.

Egositakoan, oilaskoa eta zigalak kazolatik atera, saltsa iragazi, eta be-rriro haragia eta zigalak saltsarekin batera jarri kazolan.

Almerizean, almendrak, urrak eta perrexila xehatu eta kazolan bota. Hamar minutu gehiago su motelean eta listo. Aurkeztu kazola berean.

OSAGAIAK • Neguko aza 1• 1K patata gorri• 4 hirugihar-xerra• Oliba-olioa• Gatza eta Ura

OSAGAIAK • Litro bat esne • 6 gorringo• 200 – 250g.

azukre• 40g almidoi edo

arto-irin (hobea da almidoia)

• Limoia: azal zati bat

• kanela adar 1

OSAGAIAK • Baserriko oilasko 1 (zortzi zatitan moztuta)• 16 zigala ertain• 200g tipula xehatu• 3 baratxuri-atal• 100g azenario xehatu• 100g tomate• ezkaia, erromeroa eta erramua• 100ml ardo goxo (jerez goxoa edo antzekoa)• 6 almendra eta 6 hur txigortu• 6 edo 7 perrexil hosto• Oliba-olioa• Gatza eta piper beltza• Oilasko-salda

36

maizpide aldizkaria 2015eko apirila23. zenbakia

ErrezetakMercè Cuchi

Autoikaskuntza

Gozogintza sortzailea Gozogintza mota honen barruan, ondorengo gozoak sartzen dira: Fondant-tartak, cupcake-ak, cakepopak eta Gaileta apainduak.

Fondant-tartakGanache, Buttercream eta abarrez betetako bizkotxoak dira. Bizkotxo hau Fondantekin (azukrez egindako pastarekin) estaltzen da, eta nahi den bezala apaintzen da.

cupcake-akFondant eta Buttercreamarekin apaindutako madalenak dira.

cakepopakChupa Chus itxurako pastelak dira. Pastela txokolatez estalitako bizkotxoa da.

Gaileta apainduakFondant edo Glasarekin apaindutako gailetak dira. Irudi ugari egin daitezke.

BestelakoakGai berak erabiliz irudi ezberdinak egin ahal dira, hona hemen zenbait adibide:

Gehiago jakin nahi izanez gero: Facebooken tartas nere

ErrezetakGozogintza sortzailea

A1

37

Tonto hutsaHerriko mutil ez oso bizkor batek ohitura txarra zuen: bizilagunaren etxean garia lapurtzen zuen. Iritsi zen konfesatzeko or-dua eta mutilak bere bekatua aitortu zion. Apaizak honela erantzun zion:-Zergatik hartzen duzu garia laguna-ren etxetik? Zergatik ez duzu alderantziz egiten, hau da, zure etxetik lagunaren etxera?

Eta mutil tonto samarrak erantzun zion:-Orduan tonto hutsa izango nintzatekeelako!

SusaHau mendian gertaturikoa da. Bikote bat ikusten ari da zezena behiarengana gertura-tzen. Neskak galdetu dio bere mutil-lagunari:

-Zergatik doa zezena behiarengana?

Mutilak erantzun dio:

-Behia susa dagoelako eta zezenak hori usaintzen duelako.

Orduan neskak esan dio nobioari:

-Ene! Zuk kristoren katarroa duzu!

Asmakizunak1. Ilaran ditu hortzak, distiratsu eta zorrotzak, harrapatzen dituen gauzak uzten ditu motzak.

2. Zer ote da, zer, kendu eta kendu handiagoa egiten dena?

3. Harizko gorputza du, belarria eta ahoa, urrutira erama-ten du etxean esandakoa.

4. Beti ibiltzen dira elkarrekin, batu gabe parez pare, baina horiei esker elkartzen gara hurbilekoak eta urrutikoak ere.

5. Haizea du laguna, nahiz eta ez den hegoduna. Badu ehu-na, ez izan arren jostuna, ez dabil lehorrean, ez airean, hala ere badu nora joan.

6. Bi hanka izan arren, ezin du biderik egin, baina gu gabe gizona kalera irten ezin.

7. Zuhaitz bat handi eta lodi. Adarrak ditu hamabi, adar bakoitzean lau, habi bakoitzean zazpi txori.

8. Zer ote da, zer, urdailean kosk egiten duena? Zuek ez ba-duzue hiltzen, berak egingo du zuena!

9. Nor da besteen haginekin bikain jaten duena?

10. Lau hankatan goizean, bi hankatan eguerdian, hiru hankatan gauean.

11. Bi ama eta bi alaba: ondo zenbatzen baduzu, ez dira lau, hiru baizik. Badakizu esan gabe nik?

12. Zer ote da, zer, etxea sorbaldan duela batetik bestera dabilena?

38

maizpide aldizkaria 2015eko apirila23. zenbakia

Txisteak eta asmakizunak A2

Goierrin, zein, zer? (Soluzioak)

1- Lazkao-Antzarak2- Zerain-Xaguak3- Mutiloa-Txerrigorriak4- Zegama-Beleak5- Zaldibia-Arkakusoak6- Gabiria-Makilariak7- Idiazabal-Azeriak8- Ordizia-Azak9- Ataun-Otsoak10- Segura-Zopajaleak11- Beasain-Bareak12- Ormaiztegi-Harrikalariak

aSMakizunak (Soluzioak)1-zerra. 2-zuloa. 3-telefonoa. 4-trenbideko errailak. 5-Belaontzia. 6- Prakak. 7-urtea. 8-Gosea. 9-haginlaria. 10-Gizakia. 11-ama eta alaba. 12-Barraskiloa.

izorrai! erantzunak: 1) c2) B3) d4) c5) d6) B7) a8) B9) c10) d11) B12) c13) d14) d15) B16) a17) B18) a19) B20) B21) a22) a23) d24) B25) c

• • Ondorengohitzakasmatuzgero,berauenlehenletrarekingurepertsonaiaezkutuarenabizenaosatzendituz-ten hizkiak eskuratuko dituzu. (OHARRAK: HIZKI HORIEK EZ DAUDE ORDENATUTA!!!)

• Hitzguztiekdutezerikusiagurepertsonaiaezkutuarekin.

• Guztiraasmatubeharrekoahonakohauda:

a) zortzi hitzak.b) pertsonaia ezkutua.c) behean agertzen diren bost galderatxoak.

Supergaldera

A zortzi hitzak1. euskal herri literaturako ahapaldia, bat-batean botatzen dena edo jarritakoak idatziz biltzen dituenaoinak, silabak, doinuak... ditu ardatz!

2. Gertaera, egoera, pertsona eta abarren alde komikoaz eta xelebreaz jabetzeko edo agerian uzteko gaitasunazorigaiztoko egoerak edo ezbeharrak era komikoan tratatzen dituena ere bada, “beltza” deritzana

3. oria ibaia bertan jaiotzen da“cara al Sol” izeneko ereserkiaren egilearen sorlekuaMausoleo edo hilobi-monumentu dotore askoa dago bertako San Martin elizan

4. real Madrid futbol-taldeko atezain ospetsuaren izenahitz honen laugarren letra “r” da

5. zarautzen 1896an jaiotako olerkari gipuzkoarraren abizena. oro har, bizitza eta heriotza ziren gairik garrantzitsuenak bere olerkietan

6. neguko hilabeteahil honetako egunak... “argitu orduko ilunak” izaten omen dira!

7. Bi bertso-lerroren edo gehiagoren amaieraren artean gertatzen den hoskidetasunaPuntu bakoitzaren bukaeran doazen hitzek (oinek) dutena

8. Gipuzkoako hiririk handiena, aditu eta turista askoren ustez... munduko ederrenetakoa!

B pertsonaia ezkutuagure pertsonaia nor den asmatu baduzu... ondoren-go datu hauek eman beharko dizkiguzu:1) Noiz jaio zen? Urtea/Hilabetea/Eguna

2) Bere jaioterrikoei nola deitzen diete?

3) Zein da bere lanbidea?

4) Zein ezizenez da ezaguna?

5) Nola du izena 2002an irabazi zuen sariak?

nor da? nor da?nor da?nor da?nor da?nor da?nor da?nor da?

Asmatzaileen artean 60 euroko

txartela zozketatuko da, Gerriko liburu

dendan euskal liburuak edo diskoak

erosteko erabili ahal izango dena!

* Erantzuna maiatzaren 29rako, ostirala,

euskaltegian behar dugu.! Letra Hitza

-1-

-2-

-3-

-4-

-5-

-6-

-7-

-8-

Pertsonaia ezkutua

1. galdera: noiz jaio:

2. galdera: Bere jaioterrikoei deitzen zaie:

3. galdera: lanbidea:

4. galdera: ezizena:

5. galdera: Sariaren izena:

Supergaldera

39