MAILAKETA-PROBA · Euskal Herriko kaleetan hori _____(7)_____, azken urte hauetan apenas entzuten...

21
MAILAKETA-PROBA Izen-abizenak: Aurrematrikula zenbakia: Egingo duen maila:

Transcript of MAILAKETA-PROBA · Euskal Herriko kaleetan hori _____(7)_____, azken urte hauetan apenas entzuten...

Page 1: MAILAKETA-PROBA · Euskal Herriko kaleetan hori _____(7)_____, azken urte hauetan apenas entzuten baita gaztelerarik gurean: funtzionario guztiek euskara hutsean artatzen zaituzte,

MAILAKETA-PROBA

Izen-abizenak: Aurrematrikula zenbakia: Egingo duen maila:

Page 2: MAILAKETA-PROBA · Euskal Herriko kaleetan hori _____(7)_____, azken urte hauetan apenas entzuten baita gaztelerarik gurean: funtzionario guztiek euskara hutsean artatzen zaituzte,

1. TESTUA

Islandia aldean proposamen harrigarri bat egin dute: goi-tentsioko dorre erraldoiei eskultura forma ematea. Berri horren inguruan iritzia ematen dute Javier Fuldainek eta Iñigo Fernandezek. Entzuten duzun bitartean, erantzun zuzena aukeratu. 0 zenbakia adibidea da. Adibidea:

0. Islandiako argindar-dorreei giza itxura emateko proiektu bat dago. Zein izen jarriko diote kokatuko direneko eremuari?

a. Erraldoien bidea. b. Erraldoien etxea. c. Erraldoien lur-eremua edo zelaia.

1. Proiektu horretaz, zer dio kazetariak?

a. Proiektu asko aurkeztu dira, Islandiako paisaian diseinua integratzeko. b. Estatu Batuetako arkitektura-etxe batek irabazi du proiektu-lehiaketa. c. Dorre horiek besoak gora dituzten gizakien itxura dute, nahiz eta dorreak euren

artean berdinak ez diren. 2. Paisajismoaren arauen arabera…

a. Mendian eraikitzen dena inguruari lotu behar zaio. b. Mendian eraikitzen denak neutroa izan behar du. c. Mendian eraikitzen denak diseinu baten asmo zehatz baten isla izan behar du.

3. Iñigo Fernandezek dioenez…

a. Gustukoa du diseinua sartzea ohiko objektuetan horrela funtzionalago egiten direlako.

b. Gustukoa du diseinua, baldin eta diseinu horrek atentzioa ematen badigu. c. Diseinua,sarritan, kaltegarriak izan daitezkeen gauzak ezkutatzeko erabiltzen da.

4. Arkitekto batzuek Bartzelona kritikatu dute. a. Han diseinua muturrera eraman da, eta gehiegizkoa da, hau da, gaindiseinua dago

nonahi. b. Autobus-geltokien diseinua gehiegizkoa da, baita autobusena ere. c. Bartzelonako diseinu-eredua funtzionala da, gehiegizkoa den arren.

C1 – 1. Entzumena

Page 3: MAILAKETA-PROBA · Euskal Herriko kaleetan hori _____(7)_____, azken urte hauetan apenas entzuten baita gaztelerarik gurean: funtzionario guztiek euskara hutsean artatzen zaituzte,

2. TESTUA

Elkarrizketa honetan, A. Lertxundi idazlea irakurtzeko eta idazteko usadioez ari da. Entzuten duzun bitartean, erantzun zuzena aukeratu. 0 zenbakia adibidea da. Adibidea:

0. A. Lertxundik 7 edo 8 urte zituenean liburuak zituen lagun bakarra ezagutzen zuen herrian: apaiza.

a. Eta horrexek, liburu asko edukitzeak, ematen zion inbidia latza. b. Mezetako liburuak zituen,eta horiek irakurriz zaletu zen Lertxundi

literaturarekin. c. 7 urterekin komikiak irakurtzen bazituen ere, berak mezetako liburuak irakurri

nahi zituen. 1. Gaur eguneko irakurzaletasunaz edo irakurzaletasun ezaz, zein iritzi du Lertxundik?

a. Gaur egun oso literatura gutxi irakurtzen da, eta irakurtzen diren liburu apurrak ez dira lehen bezala irakurtzen: hasieratik amaierara.

b. Gaur egun gutxi irakurtzen dela topiko hutsa da: gauza asko irakurtzen dira, baina ez lehen irakurtzen ziren bezalakoak, ez lehen irakurtzen ziren bezala.

c. Gaur egun irakurtzeko modua aldatzen ari da, eta hori txarra da.

2. Anjel Lertxundiren ustez,

a. Interneti erreparatu behar diogu, ganorazko zer edo zer egingo badugu. b. Irakurtzeko lehengo modua berreskuratu beharko genuke, zaila den arren. c. Irakurtzeko lehengo modua ezin da berreskuratu, eta horrek arriskuan jartzen du

literatura.

3. Zer dio idazteko moduaz Anjel Lertxundik?

a. Ordenagailuak abantaila asko ekarri ditu, baina idazle batek, idazten hasi aurretik, guztiz bukatuta izan behar du testua bere buruan.

b. Anjelek berak aitortzen du berak ez duela orain dela 25 urte bezala idazten. c. Alde handia dago idazmakinaz idaztetik ordenagailuz idaztera, dena aldatu da,

sormenezko prozesuak izan ezik.

C1 – 2. Entzumena

Page 4: MAILAKETA-PROBA · Euskal Herriko kaleetan hori _____(7)_____, azken urte hauetan apenas entzuten baita gaztelerarik gurean: funtzionario guztiek euskara hutsean artatzen zaituzte,

1. egitekoa Testuinguruan duten esanahia kontuan harturik, markatuta dauden hitz horien baliokidea aukeratu behar duzu. Idatzi bakoitzari dagokion letra beheko laukietan.

Ardologoak

Munduan beste asko bezala, laguna ere ardologo bihurtu(1) da. Kortxoa kontuz-kontuz kendu

eta oxigenatzen uzten(2) du ardoa. Gero, kopa batera zerbitzatu, koloreari begiratu eta sakon

usaintzen du. Jaiotzatik baleki bezala bereizten ditu ardo zaharrak eta gazteak, onduak eta

ondu gabeak, garratzak(3) bezala gozoak. Jatorrizko(4) deitura batetik bestera dauden aldeak

dakizki. Badaki zer ardo klase(5) dagokion jaki bati, zein gradutan egon behar duen beltzak,

nola zerbitzatu behar den zuria.

Kopa bat eskaini dit: “Frutatsua duk, marrubiaren ukitu fina dik, leun-leun egiten dik eztarriko

bidea, gustatuko zaik”, esan dit. Laguna ez zen batere hiztun(6) ona, baina, miraria(7) da,

ardoari buruzko jakituriak hizkera hobetu dio nabarmen: mama gozoa barrikaren(8) kanilatik

bezala ateratzen zaizkio adjektiboak, egiten ditu deskribapenak, iradokitzen(9) ditu sentsazio

berriak.

Zinez(10) da euskaltegiek eta euskalduntze kanpainek aintzat hartzekoa. Anjel Lertxundi

Berria, 2012-03-31

A B C D 1 egin itzuli atzeratu bilatu 2 ixten irizten bilakatzen lagatzen 3 bigunak mikatzak lehorrak gogorrak 4 sorburuko atzerriko leinuzko endreduzko 5 itxura ikasgai gela mota 6 itxuradun elekari berbalapiko ebasle 7 ederra ispilua mirakulua begirada 8 kupelaren oztopoaren iturriaren bakarraren 9 erakusten irtenarazten sujeritzen ematen

10 seguruenik kontua ziur benetan

C1 – 1. Irakurmena

Page 5: MAILAKETA-PROBA · Euskal Herriko kaleetan hori _____(7)_____, azken urte hauetan apenas entzuten baita gaztelerarik gurean: funtzionario guztiek euskara hutsean artatzen zaituzte,

2. egitekoa Testuinguruan duten esanahia kontuan harturik, zenbakiekin markatuta dauden hutsuneetarako hitz edo esaldi zati egokia aukeratu behar duzu. Idatzi bakoitzari dagokion letra beheko laukietan.

Etxea Azken boladan, _____(1)_____ datozkigu euskararen erreformatzaile eta sustatzaile berri guztiak. Lehenbizi Patxi Lopezen "euskara askatasunez" eta geroxeago "etxea" Kepa Junkerak antolatutako diskoa. _____(2)_____ euskara modernizatu nahi dute, konplexuak kendu, unibertsalago eta maitatuago _____(3)_____ . Zer gaizki egin dugun orain arte, antza, aurrera zihoana egiatan atzera doala _____(4)_____ . Euskal kultura arkaiko _____(5)_____, eta gu konturatu gabe! Gure hizkuntza _____(6)_____ inposatzen ibili gara azken urteotan, gaztelaniaren lekua bortxaz gureganatu, gaztelera txoko batera kondenatuta. Bai, ikusten da Euskal Herriko kaleetan hori _____(7)_____, azken urte hauetan apenas entzuten baita gaztelerarik gurean: funtzionario guztiek euskara hutsean artatzen zaituzte, ertzainak moskeatu egiten dira gazteleraz _____(8)_____ . Bai, zenbat min egin duen hizkuntz politika erasotzaile honek! Hori askatasunari (gazteleraren askatasunari) dagokiola, eta modernitateaz, zer esaten didazue modernitateaz? Mundu honetan moderno izan behar baita derrigor, hori ez didazue ukatuko, behintzat! Eskerrak Kepa Junkera _____(9)_____ konplexuak kentzera eta bidea erakustera. Izar handiak ekarri ditu euskara "kriptiko" eta akonplexatuan abestera, eta Gorka Bereziartuak Argia-n esaten duen moduan: “Etxe horretan (izar) horiek dira etxeko nagusi, behingoz eta aparteko zeremonia gisara, afalorduan morroiaren hizkuntzan _____(10)_____ .

Txuma Murugarren Berria, 2008/10/25

1. 2. 3. a) sokatik beretik b) sokatik bera c) soka beretik

a) biak ala biak b) biek ala biek c) bik ala bik

a) izan dezan b) izateko dadin c) izan dadin

4. 5. 6. a) ikusi ere ez ikusteko b) ikusi ezta ikusteko ere c) ezta ikusi ere ez

a) batentzako ari ginen b) bat ari ginen c) batekin ari ginen

a) guztiei kristoei b) kristori guztiari c) kristo guztiari

7. 8. 9. a) horrela dela b) horrela denik c) horrela den

a) hitz egiten badiezu b) hitz egiten badiozu c) hitz egingo badiezu

a) datorkigunez b) datorkigu c) datorkigula

10. a) ariko badiren ere b) ari badira ere c) ari badirela ere

C1 – 2. Irakurmena

Page 6: MAILAKETA-PROBA · Euskal Herriko kaleetan hori _____(7)_____, azken urte hauetan apenas entzuten baita gaztelerarik gurean: funtzionario guztiek euskara hutsean artatzen zaituzte,

3. egitekoa Testuinguruan duten esanahia kontuan harturik, zenbakiekin markatuta dauden hutsuneetarako esaldi zati egokia aukeratu behar duzu. Idatzi bakoitzari dagokion letra beheko laukietan.

 

Talentua

Askotan pentsatu dut zenbat jende hil den bere talentua garatu eta erakusteko aukerarik izan gabe. Talentu aparteko pertsonak garai eta familia guztietan egon dira, (1) , eta hainbat pertsona daude munduan izugarrizko potentziala izan arren, (2) .

Testuinguruak asko esan nahi du. Askok, (3) , ez du garatu ikasketak egiteko baliabide ekonomikorik izan ez duelako; beste askok ez du margotzeko zuen abilezia erakusteko aukerarik izan, guda baten erdian jaio delako, (4) ; hainbat pertsona daude eta egon dira munduan, zientzia, artea edo beste edozein alorretan izugarrizko ahalmena izan arren, emakume jaiotzeagatik ez dutenak norberaren gela izan non ahalmen hori garatu, (5) .

Baina, hauez gain, badago beste arrazoi bat gizakia norberaren abileziak ezkutatzera bultzatu dezakeena: taldetik bereizterik nahi ez izana. Ume batzuek, eskolan, ikaskideek baino ordu erdi lehenago bukatzen dituzte azterketak, baina, oraindik inork bukatu ez duela ikusita, (6) . Orduan entregatzen dute beraiek ere. Ez dute besteen azpitik egon nahi, baina gainetik ere ez, taldean nahasita egotea desio dute. Laster ikasten dute haurrek gizarte honetan estandarra izatea dela onena: ez zaitez klaseko tontoa izan, baina ezta azkarrena ere, zeure burua diana baten erdian jartzen baituzu taldetik bereiztuz gero.

Literaturako klasean irakasleak poema bat irakurri du, eta hamasei urteko gaztetxoa hunkitu egin da, listua irentsi behar izan du poemak barne-barnean zizt egin diolako. Baina poemari barre egiten dioten bere laguntxoen artean ezin du erakutsi, dohain bat izan arren, berarentzat ahulezia dena, eta, agian, tamalez, poema bat idazteko sekula erabiliko ez duena.

Karmele Jaio Deia, 2012/02/17

a) azterketa entregatu beharrean zain egoten dira beste norbaitek egin arte b) baina gutxi batzuek izan dute talentu horri irtenbidea emateko aukera c) edo ez zaizkienak euren talentua erakusteko beharrezkoa zuten konfiantza eskaini d) edo guda osteko gizartean bizitzea egokitu zaiolako e) inoiz garatuko ez dutenak f) musikarako ahalmen naturala izan arren

C1 – 3. Irakurmena

Page 7: MAILAKETA-PROBA · Euskal Herriko kaleetan hori _____(7)_____, azken urte hauetan apenas entzuten baita gaztelerarik gurean: funtzionario guztiek euskara hutsean artatzen zaituzte,

4. egitekoa Irakurri testua eta galderei erantzun. Testuan esaten dena kontuan izan, eta aukeratu erantzun zuzena. Idatzi erantzun bakoitzari dagokion letra beheko laukietan.   

Bizitza nomadak Hirurogeita bigarren eguna da gaurkoa, etxe-istripu batek zenbait astetarako geldi-geldi egotera behartu ninduenetik. Liburuz eta ordenadorez inguratua, ohea egokitu nuen oinarrizko nire premia fisiologikoetara eta logelako leihoa izan dut behatoki aparta, gora eta behera paseatzen ari direnen zelatari ezkutu bihurtuta. Nire aurrean, seguru asko ibilbide berdina milaka urtez egin duen ibaiaren urak abiadura biziagoa hartzeko esperoan daude, itsasertzerako noiz helduko irrikan, nonbait.

Ibaiak pertsonaren bizitzaren misterioa ekartzen dit gogora. Bi ertzetatik doaz eta datozen gizon-emakume horien ilusio eta ametsak agertzen zaizkit, baita zoritxarrak ere, pertsonaien izenak ezagutzen ez ditudan arren. Baina beraiekin batera nabil ni ere, gora eta behera, jaiotzatik bertatik bide bertsua gainditzen ahalegindu baikara: osasuna, ongizatea, bakea, betierekotasuna... pobrezia, biluztasuna, zalantza, heriotza! Inongo ziurtasun arrazoitu eta egiatasun sistematizatu ez dator dependentziaren sentimendua arintzera, ezgaitasunaren zentzu infinitoa mugatzera. Eskuetatik bakarrik ez, baizik geure ahalmen finitoetatik ihes egiten digun sentsazio itogarriak patuaren aurrean jartzen gaitu, preso bezala.

Ibaiaren sinbolismoa, bere ur txiki zein handiekin, zirraragarri bihurtzen da, korrontez gora abiatu nahi dutenentzat. Eroen lantegia litzateke iturbururantz itzultzea. Ur tantak beherantz —itsasoaren zabaltasunerantz— doazen moduan, gu —bizitzaren ibiltari garenok— zerumuga berriak aurkitu beharrean gaude, non eta itsasoaren sakontasun mugagabean ezkutatzen diren bazterretan edota desertuko hondarretan barrena. Horietara helduz gero, gutariko bakoitzak irakurriko ditu bere baitan berari dagozkion zeinuzko xehetasunak. Eta haiek non dauden aldez aurretik ez dakigulako bihurtzen zaigu bilaketa eternala.

Gure mendebal zibilizazioak aspaldi okerrarazi zuen gizakiaren adimena, horren aurrean berezkoak ez zitzaizkion balioak ipinita. Dena dago prestatuta zentzuak lokarrarazteko eta arrazionalismoarekin zigortzen gaitu, adimenaren askatasunik txikiena ere arbuiatzen delarik. Bizitzaren misterioa ezabatu egin da gure eguneroko menuetatik. Ez zaio interesatzen sistemari. Sirian lehergailu batek berrogei lagun hil dituela da zerbitzatzen zaigun albistea. Edota gure auzoan emakume bat gazte batzuek bortxatua izan dela. Eta azalean geratzen gara. Beldur diogu horren guztiaren azpian zer dagoen ikertzeari. Badirudi ez garela gai “nahikoa da!” ozen bat oihukatu eta aurrera pausu bat emateko. Zerbaitek tiratzen gaitu atzerantz, arrazionalismo itogarriari galderak planteatzeak zailtasunak besterik ez digula ekarriko abisatu nahi baligu bezala.

Baina konbentzituta nago nomadak izatea dagokigula, bihar kanpamendua non edukiko dudan ezezagun. Bizitza-egonkortasunak mugak markatzen dizkigu, eta gurea bakarrik ez den espazio baten jabe garela sinestarazten digu. Eta, azkenik, baita horren defentsan bizitza bera alferrik galtzera ere eramaten gaitu. Nomadak izatea, hain zuzen, inongo egiaren jaun garenik pentsa ez dezagun. Nomadak, gure hutsen erantzule azkarrak izan gaitezen. Nomadak, azken finean, gure eguneroko egitaraua etengabe errebisa dezagun. Ez da hizki bat ere betikoa ongi idatzia dagoenik. Horregatik, arretaz eta zentzu osoz erreparatu behar zaio bizitza-literaturari.

Josemari Velez de Mendizabal

C1 – 4. Irakurmena

Page 8: MAILAKETA-PROBA · Euskal Herriko kaleetan hori _____(7)_____, azken urte hauetan apenas entzuten baita gaztelerarik gurean: funtzionario guztiek euskara hutsean artatzen zaituzte,

1) Idazlea(k) a) istripua izan du leihoaren aurrean zegoen jendea ikustean. b) nolabaiteko arazoak izan ditu ordenagailuekin c) ospitale batean egotera behartuta dago zenbait arazo tarteko direla. d) etxean egon behar duenez, leihotik begiratzera kondenaturik dago.

2) Ibai ertzetatik doazen pertsonak a) preso sentitzen dira paduraren itogarritasunean. b) zenbait sentipenen isla bezala agertzen zaizkio idazleari. c) idazlea egiten ari den ibilbide bera egiten ari dira. d) osasun aldetik txarto dabiltzan pertsonak dira.

3) Gu a) ur-isurian gora abiatzen garen pertsonak gara. b) hodeiertz berriak aurkitu beharrean gaude. c) gure helmugak mendi-maldetan daude. d) gure mugak topatzea lan laburra eta erraza delakoan gaude.

4) Gure egunerokotasunak a) Sirian bezalakoak izatera eramaten gaitu. b) Mendebaldeko gizartearen ohiturak geureganatzera eramaten gaitu. c) gure inguruan gertatzen direnak gainbegiratzera garamatza. d) galdera asko planteatzera eramaten gaitu.

Page 9: MAILAKETA-PROBA · Euskal Herriko kaleetan hori _____(7)_____, azken urte hauetan apenas entzuten baita gaztelerarik gurean: funtzionario guztiek euskara hutsean artatzen zaituzte,

 

 

 

 

 

 

 

 

 

1. Industria‐egitasmoak ……………….. dituzte ekologistak. a. kalte egin b. aditzera eman c. sutan jarri d. aurrea hartu 

 2. Zein da ZUZENA? 

a. Elkarrenganako ondoan zeuden, maiteminduen moduan. b. Parisen ikusi genuen elkarri azkeneko aldiz. c. Egin beharrekoa ez zen hainbesterako izan, elkar egin genuen eta. d. Disko horretako kantuek badute elkarrekiko lotura. 

 3. −     Elurra omen dago bidean. 

− Horrela bada, hobe duzu hemen geratzea, ……….. a. hori da hori! b. zer gerta ere! c. gertatu gerta daiteke! d. zuk egitea zenuen 

 4. Haizea gogor dabil, zuhaitzak …………………. ditu! 

a. jausiko b. lurperatuko c. erauziko d. zanpatuko 

 5. Hondartzan kirola egiteko, horretarako prestatutako esparrua errespetatu behar da, eguzkitan 

etzatera edo paseatzera joaten direnei enbarazu egin gabe. Zer esan nahi du esaldi horrek? a. Hondartzan eguzkitan daudenek edo paseatzera joan direnek erabiltzen duten esparrua 

erabili behar dela, baina horiek mugiarazi gabe. b. Kirola egiteko dagoen eremua errespetatu behar dela, hondartzan daudenak oztopatu 

gabe. c. Kirola egiteko prestatutako esparrua trabarik egin gabe errespetatu behar dela, batez ere 

hondartzara eguzkitan etzatera edo paseatzera joan direnek. d. Hondartzara eguzkitan etzatera edo paseatzera joandakoei ez zaiela jaramonik egin behar, 

eta kirola horretarako prestatutako esparruan egin behar dela.  

C1 Gramatika-testa

Page 10: MAILAKETA-PROBA · Euskal Herriko kaleetan hori _____(7)_____, azken urte hauetan apenas entzuten baita gaztelerarik gurean: funtzionario guztiek euskara hutsean artatzen zaituzte,

 

 

 

 

 

 

 

 

 

6. Tximisten ……………… alde egin genuen taberna hartatik. a. kanpo b. barrena c. at d. pare 

 7. Atezaina atxilotu dute lapurretarekin zerikusia duela…….. 

a. saihestuta. b. egotzita. c. oinarrituta. d. hautatuta. 

 8. Lasai motel, dagoeneko denok …………….. gaude eta! 

a. jakinaren jakinez b. jakina badakigula c. jakin badakigunez d. jakinaren gainean 

 9. Errepidea konponduko dugu, antzeko istripurik inori gerta ez ………………. 

a. dadin. b. litzateke. c. dakion. d. lezaketen. 

 10. Errandonea pilotari zaildua da. Zer esan nahi du esaldi horrek? 

a. Nekez aritzen dela pilotan. b. Eskarmentu handikoa dela. c. Ez duela inoiz ere irabazten. d. Oso txarra dela pilotan. 

 11. Gure artean kafea da ………………. ezagunena. 

a. bizigarririk b. ezaugarririk c. adierazgarririk d. gogoangarririk 

 

Page 11: MAILAKETA-PROBA · Euskal Herriko kaleetan hori _____(7)_____, azken urte hauetan apenas entzuten baita gaztelerarik gurean: funtzionario guztiek euskara hutsean artatzen zaituzte,

 

 

 

 

 

 

 

 

 

12. Arazoari buruzko eztabaidei …………………. ahal izateko lan‐taldea sortu dute. a. zalantza egin b. bide eman c. pausoa luzatu d. aintzat hartu 

 13. Eduki ……………. dituzten web‐orrietan ez sartzeko gomendatu digu informatikoak. 

a. Iraingarriak b. sineskorrak c. jotzaileak d. dardarakorrak 

 14. Arte Ederrak amaitzeke, gidoigile, itzultzaile eta idazle lanak egin zituen. Hau da, ……… 

a. ez zen ikasketak amaitu arte itxaroten egon lanean hasteko. b. ez zuen lanik egin ikasketak guztiz amaitu arte. c. ikasketak amaitu ondoren hainbat lanetan aritu zen. d. ikasketak bukatu eta lanean hasi aldi berean egin zuen. 

 15. Zein da ZUZENA? 

a. Berriro ez gertatzearen asmoarekin egin dute ikerketa. b. Literaturari behar duen garrantzia ematen behar zaio. c. Normala da idazkaria haserretzen, lanez gainezka dabil eta. d. Egunero zuri itxaroten egoteaz nekatuta nago. 

 16. Zein da ZUZENA? 

a. Azken urteotan, irakaslea bezala dabil Gasteizen. b. Beste lekutan afaldu genuen, jatetxe berrian. c. Hau kasualitatea, biok jertse bera ekarri dugu lanera. d. Pragan, neguan, hotz handia egiten duela esan digute. 

 17. Zein da ZUZENA? 

a. Sabelaldea sendotzeko lurrean etzanarazi zigun entrenatzaileak. b. Errugabea zela erakusten zuten frogak helarazi zizkion epaileari. c. Pentsarazten zaituen antzezlan horietakoa da ikusgai dagoena. d. Entzuleoi makina bat gezur sinetsarazi nahi zuen hizlariak. 

 

Page 12: MAILAKETA-PROBA · Euskal Herriko kaleetan hori _____(7)_____, azken urte hauetan apenas entzuten baita gaztelerarik gurean: funtzionario guztiek euskara hutsean artatzen zaituzte,

 

 

 

 

 

 

 

 

 

18. Gazte asko herri txikietara joan da, ……………. a. hain daude garesti etxeak hirietan! b. baitaude garesti etxeak hirietan! c. etxeak garestiagoak izandakoan! d. non etxeak garestiagoak direlako! 

 19. Zein da ZUZENA? 

a. Horra zer bururatu zaiona: afarira mozorrotuta joatea! b. Batek daki non egongo den, zaborrontzian ziur asko! c. Beldur naiz soldata igoerarena ez da gezurra izango. d. Ez dakit egin ahalko badut, baina saiatuko naiz. 

 20. Aurten ardo ………..….. urria izan da, horregatik jatetxe ospetsuenek atzerrira jo dute ardo ona 

…………………….. a. ekoizpena / eskuratzeko. b. iradokizuna / ekiteko. c. salbuespena / baliatzeko. d. bermea / jarduteko. 

 21. Ekonomiaren arriskuak direla eta, bankuek prezioen egonkortasunari eusteko ahaleginak egingo 

dituztela nabarmendu dute. Zein da esaldi horren BALIOKIDEA?  

a. Ekonomiaren arriskuak eraginda, bankuek prezioei bere horretan eusteko ahalegina egingo dute. 

b. Prezioak egonkortzeko ahaleginek ekonomia arriskutsu bihurtuko dute bankuen ustez. c. Bankuek prezioei eusteko egingo duten ahalegina arriskutsua da, ekonomia dela eta. d. Bankuek ahalegina egingo dute prezioak eta ekonomia egonkortzeko, arriskutsua izan 

arren.  

22. Ingurumen planaren helburua tratamendurik ez duten hondakinei irtenbidea ematea da.  …………, plan horrek autonomia erkidegoak txosten bat aurkeztera behartzen ditu, sortzen dituzten hondakinak kontrolatzeko. 

a. dena dela b. halaber c. aitzitik d. hau da 

 

Page 13: MAILAKETA-PROBA · Euskal Herriko kaleetan hori _____(7)_____, azken urte hauetan apenas entzuten baita gaztelerarik gurean: funtzionario guztiek euskara hutsean artatzen zaituzte,

 

 

 

 

 

 

 

 

 

23. Esaldi batean ortografia akats bat dago. Zeinetan? a. Oparitutako erlojua horman jarri dugu, leihoaren ondoan. b. Abeltzaintzak eta artzaintzak garrantzi handia dute Afrikan. c. Hemendik hurrun duzu sendagilearen etxea, hobe autoz bazoaz. d. Itsasontzi horretakoek tona bat legatz arrantzatu omen dute. 

 24. Sahararen aldeko ekimenek ………………. handia izan dute. 

a. atxikimendu b. eragiketa c. atal d. hurrenkera 

 25. Ez dakit zer gertatzen zaizun, baina triste ………… ikusten zaitut. 

a. heinean b. ahala c. bezalakoa d. antzean 

 26. Excel programa erabiltzen lagun ………………………, trukean nominak egiten irakats ………….. 

a. diezazuket / ditzadan. b. diezazuket / diezadazun. c. diezazkizuedan / diezadakezue. d. zaitzaten / diezazkiekezu. 

 27. Irabazten duguna baino gehiago gastatzen dugu. Aitonak esango zukeen moduan: ………………………… 

a. Asto izan eta mando bizi. b. Balizko errotak irinik ez. c. Zozoak beleari ipurbeltz. d. Zenbat buru, hainbat aburu. 

 28. Itzulpenak bi ………………. pasatu behar ditu behin betikoa izan arte: berriskuslearena eta zuzentzaile 

ortografikoarena. a. emaitza b. matxura c. kopuru d. iragazi 

 

Page 14: MAILAKETA-PROBA · Euskal Herriko kaleetan hori _____(7)_____, azken urte hauetan apenas entzuten baita gaztelerarik gurean: funtzionario guztiek euskara hutsean artatzen zaituzte,

 

 

 

 

 

 

 

 

 

29. Laneko Segurtasunaren Legea ez betetzea batzuetan merkea da; ……………………. a. baina Lan Ikuskaritzak jarraipen zorrotza egingo balu, hori bukatuko litzatekeela. b. horregatik hamar urte beteko ditu Lan Arriskuen Prebentziorako Legeak. c. hala ere, irabaziak enpresaburuak aurreikusi behar dituela argi dago. d. enpresa gehienek, ordea, ahal duten guztia egiten dute istripuak saihesteko.  

30. Zein da ZUZENA? a. Heriotza zigorra ez dela bidezkoa nik uste. b. Informatikari berria, dirudienez, bere promozioko onena dela. c. Baliteke, eguraldia lagun izanez gero, Londresera joatea. d. Arkitektoak uste du erosoagoa da solairu bakarreko etxea egitea. 

 31. ………………., zientziaren garapenak, bere horretan, eragingo lituzkeen arrisku ekologiko eta moral 

jasanezinak direla eta. a. Gizarteak, oro har, ez du uste zientzia aldatu behar denik b. Zientzia abiadura bizian ari, da, emaitzak ahalik eta lasterrena lortzeko asmoz c. Zientzialari batzuk zientziaren akatsak salatzera mugatzen direnez d. Asko dira zientziaren abiadura moteldu behar dela dioten ahots kritikoak 

 32. Zein da ZUZENA? 

a. 2004an, abenduaren 15ean, joan nintzen lehenengoz operara. b. 2006ko kantu txapelketa urtarrilak 15ean egingo dute. c. Datorren asterako, ostiralak 6, bukatu behar dugu lana. d. 1492. urteko urriko 12an heldu omen zen Kolon Ameriketara. 

 33. Datorren urtean …………. egongo den Hirigintza Plana aurkeztu dute. 

a. indarrean b. hartua c. garaian d. ados 

 34. Etorkinek paperak lortzeko baldintza gogorrak pairatu ohi dituzte, eta milaka atzerritarrek paperak 

lortzea loteria tokatzearen parekotzat jotzen du. Zein da BALIOKIDEA? a. Loteriaren pareko baldintza gogorrak pairatzen dituzte milaka etorkinek. b. Etorkin askok loterian jokatzen du paperak lortzeko asmoz. c. Etorkin askok paperak lortzea loteria tokatzearekin parekatzen du. d. Loteria tokatzeko, baldintza gogorrak pairatzen dituzte paperik gabeko etorkinek. 

 

Page 15: MAILAKETA-PROBA · Euskal Herriko kaleetan hori _____(7)_____, azken urte hauetan apenas entzuten baita gaztelerarik gurean: funtzionario guztiek euskara hutsean artatzen zaituzte,

 

 

 

 

 

 

 

 

 

35. Zein da ZUZENA? a. Gozokiak erosi dituzula nik bazkalostean jateko al dira? b. Aktore hori, telebistan sarritan agertzen dela, ez zait asko gustatzen. c. Oroitzen al zara gaztetan mendian galdu gineneko egunaz? d. Goizean goiz etorri dena mutila Amaiaren ahizpa da. 

 36. Hona hemen lehen sariaren zenbakia: ………………… 

a. Hogeita bi mila bederatziehun eta hirurogeita hamar. b. Hogei ta bi mila bederatziehun eta hirurogeita hamar. c. Hogei eta bi mila bederatziehun eta hirurogei eta hamar. d. Hogeita bi mila eta bederatziehun eta hirurogei eta hamar. 

 37. − Etorri guregana, topa egingo dugu eta! 

−  Horrela bada, ………………. a. bapo‐bapo jan dugu! b. zuon izenean eta nire gizenean! c. ez da txantxetakoa! d. ez dio axola! 

 38. Internet lanerako tresna garrantzitsua dela ukaezina da. ………………., kontuan hartu behar da 

oraindik jende askok ez duela Internet erabiltzeko aukerarik. a. Hala ere b. Ordea c. Alegia d. Bestela 

 39. –     Aizu, esango al didazu zer ordu den? 

− Hirurak ……………… a. hirutan. b. gorabehera. c. jota. d. alde. 

 40. Sinonimo bikote hauetatik zein dago ONDO? 

a. Murriztu‐ugaldu b. Aztoratu‐urduritu c. Ahalbidetu‐inguratu d. Esparru‐eragozpen 

 

Page 16: MAILAKETA-PROBA · Euskal Herriko kaleetan hori _____(7)_____, azken urte hauetan apenas entzuten baita gaztelerarik gurean: funtzionario guztiek euskara hutsean artatzen zaituzte,

 

 

 

 

 

 

 

 

 

41. Kirolak balio hezitzaile garrantzitsua da, nortasuna garatzen eta heldutasuna eskuratzen laguntzeko jarduera den heinean. Zein da horren BALIOKIDEA? 

a. Nortasuna garatzen den heinean kirola egiten badugu, heldutasuna eskuratuko dugu. b. Nortasuna garatzen eta heldutasuna eskuratzen den heinean, kirola egiten heziko gara. c. Kirolak garrantzia dauka heziketan, nortasuna garatzen eta heltzen laguntzen digulako. d. Hezteko orduan garrantzitsua da kirola egitea, nortasuna garatzen eta heldutasuna 

eskuratzen lagundu ez arren.  

42. Lana estatus sozialaren adierazle dugu; ………………., etekin ekonomiko handiagoa lortzeko, edozein trikimailu erabiltzea begi onez ikusten da. 

a. alderantziz b. batez beste c. era berean d. hurrenez hurren 

 43. Nola esaten zaio zerbait egiteko ezintasuna sortzeari edo hartarako oztopo gertatzeari? 

a. Bideratzea b. Banatzea c. Zamatzea d. Eragoztea 

 44. Panama ………………… baso zatia galtzen da urtero. 

a. heineko b. adina c. bezala d. besteko 

 45. Giza gorputzaren tenperatura neurtzeko tresna berriak oso eraginkorrak dira, ………………. 

a. tenperatura modu fidagarrian islatzen badute ere.  b. nahiz eta oraindik sukarra izan. c. ez dute zerikusirik garai batekoekin.  d. sarritan huts egiten baitute. 

 

Page 17: MAILAKETA-PROBA · Euskal Herriko kaleetan hori _____(7)_____, azken urte hauetan apenas entzuten baita gaztelerarik gurean: funtzionario guztiek euskara hutsean artatzen zaituzte,

Gizentasuna: kontuan hartzeko arazoa Adituek diotenez, loditasunari eta gehiegizko pisuari buruzko zifrak gero eta kezkagarriagoak dira gure artean. Izan ere, pisu gehiegikeria gaixotasun kronikotzat har dezakegu, gure herrialdeetan epidemia bihurtzeraino ia-ia. Espezialistek abisatu dutenez, ez dago hain urruti gizenen herrialde bihurtuko garen eguna. ♦ Testua kontuan hartuta, herriko kultur etxeak argitaratzen duen aldizkarirako iritzi- artikulua idatzi. ♦ Idatzi horretan, proposatutako gaiaren aurrean duzun iritzia azalduko duzu eta berau arrazoitu. ♦ Gutxienez, 300 hitz idatzi behar dituzu. Irakurri duzun pasarteari buruz iritzia emateko eta gaia garatzeko, ondoko puntu hauek erabil ditzakezu:

• Gurearen moduko gizarte batean hiritarren %20 gizentzat jo daiteke

• Ume eta gazteen artean, hirutik batek gehiegizko pisua du

• Gizentzeko arrazoiak: genetika, sedentarismoa, gaixotasunak, botilak...

• Gehiegizko pisua, itxura kontua baino zerbait gehiago

• Irtenbideak: ohiturak, dietak, ariketa fisikoa, botikak, kirurgia...

• Egoera hobetzea: norbanakoaren ala osasun arloko erakundeen erantzukizuna?

C1 Idazmena

Page 18: MAILAKETA-PROBA · Euskal Herriko kaleetan hori _____(7)_____, azken urte hauetan apenas entzuten baita gaztelerarik gurean: funtzionario guztiek euskara hutsean artatzen zaituzte,

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

Page 19: MAILAKETA-PROBA · Euskal Herriko kaleetan hori _____(7)_____, azken urte hauetan apenas entzuten baita gaztelerarik gurean: funtzionario guztiek euskara hutsean artatzen zaituzte,

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

_______________________________________________________________________

Page 20: MAILAKETA-PROBA · Euskal Herriko kaleetan hori _____(7)_____, azken urte hauetan apenas entzuten baita gaztelerarik gurean: funtzionario guztiek euskara hutsean artatzen zaituzte,

Ikaslea

Izena:

Abizenak:

Telefonoa:

C1 – 1. Entzumena

0.- c 1.- 2.- 3.- 4.- 0.-

C1 – 1. Entzumena

0.- a 1.- 2.- 3.-

C1 – 1. Irakurmena ARDOLOGOAK

1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. 9. 10.

C1 – 2. Irakurmena ETXEA

1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. 9. 10.

C1 –3. Irakurmena TALENTUA

1. 2. 3. 4. 5. 6.

ERANTZUN-ORRIA

Page 21: MAILAKETA-PROBA · Euskal Herriko kaleetan hori _____(7)_____, azken urte hauetan apenas entzuten baita gaztelerarik gurean: funtzionario guztiek euskara hutsean artatzen zaituzte,

IRAKASLEAK BETETZEKOA

Ebaluazio diagnostikoa

Entzumena Irakurmena Idazmena Ahozkoa

A B I A P U N T U A

Trebetasun hartzaileak Trebetasun ekoizleak

C1 – 4. Irakurmena BIZITZA NOMADAK

1. 2. 3. 4.

C1 Gramatika-testa 1. 2. 3. 4. 5.

6. 7. 8. 9. 10.

11. 12. 13. 14. 15.

16. 17. 18. 19. 20.

21. 22. 23. 24. 25.

26. 27. 28. 29. 30.

31. 32. 33. 34. 35.

36. 37. 38. 39. 40.

41. 42. 43. 44. 45.