Maiatzeko Ahoz Aho

4
2013ko maiatza Ahoz aho Dagoeneko eskuartean ditugu pasa den martxoa-apirilean bete zenituzten inkesten emaitzak. Poliki-poliki emaitzen zabalkundea egingo dugu baina hona ekarri nahi izan dugu datu esanguratsu bat: Co- preciko %71arentzat garrantzitsua da euskara izatea eguneroko la- neko hizkuntza. Gainera, oraindik euskara gehiago egiteko aukera badagoela baieztatu da eta bide horretan jarraituko dugu lanean. Horregatik, dagoeneko zabaldu ditugu kartelak baina hemendik ere deialdi berezia egin nahi dizuegu datozen Batzar Informatibo- etan euskarazkoaren aldeko hautua egiteko. Sarritan, beldurraga- tik, edo “ondo ulertuko ez dugulako” joaten gara gaztelerazkoe- tara baina euskarazko hizlarien kalitatea ere ezin hobea da Copre- cin eta ziur gaude, sortzen diren zalantzak, ez direla hizkuntzaren araberakoak! Horretaz gain, datorren maia- tzaren 10ean egingo den Co- preciko Batzar Orokorrean ere, iazko datua mantentzea ga- rrantzitsua da. Horretarako, de- non laguntza beharrezkoa da, beraz, zure parte hartzea EUSKARAZ! Euskara gehiago egiteko aukera

description

Inkestetako emaitza, Itsaso Gartzia, Bizikleta ibilaldia...

Transcript of Maiatzeko Ahoz Aho

Page 1: Maiatzeko Ahoz Aho

2013ko maiatza Ahoz aho

Dagoeneko eskuartean ditugu pasa den martxoa-apirilean bete

zenituzten inkesten emaitzak. Poliki-poliki emaitzen zabalkundea

egingo dugu baina hona ekarri nahi

izan dugu datu esanguratsu bat: Co-

preciko %71arentzat garrantzitsua

da euskara izatea eguneroko la-

neko hizkuntza.

Gainera, oraindik euskara gehiago

egiteko aukera badagoela baieztatu

da eta bide horretan jarraituko dugu

lanean.

Horregatik, dagoeneko zabaldu ditugu kartelak baina hemendik

ere deialdi berezia egin nahi dizuegu datozen Batzar Informatibo-

etan euskarazkoaren aldeko hautua egiteko. Sarritan, beldurraga-

tik, edo “ondo ulertuko ez dugulako” joaten gara gaztelerazkoe-

tara baina euskarazko hizlarien kalitatea ere ezin hobea da Copre-

cin eta ziur gaude, sortzen diren zalantzak, ez direla hizkuntzaren

araberakoak!

Horretaz gain, datorren maia-

tzaren 10ean egingo den Co-

preciko Batzar Orokorrean ere,

iazko datua mantentzea ga-

rrantzitsua da. Horretarako, de-

non laguntza beharrezkoa da,

beraz, zure parte hartzea

EUSKARAZ!

Euskara gehiago egiteko aukera

Page 2: Maiatzeko Ahoz Aho

Ezohiko hilabetea bizi izan dugu Coprecin. Gure egune-roko lanetatik burua altxatu eta anfitrioi lanak egin behar izan baititugu.

Orain dela bi urtetik martxan dagoen eraikin berriaren inau-gurazioa, Aretxabaletako kale bati Copreci izena jartzea… Co-preciren historiako parte izango diren mugarriak ezarri dira apirilean.

Gainera, ospakizun horren ai-tzakiaz, Kontseilu Sozialak gela berritua dauka eta Bezeroen-tzako ere gela berri bat egokitu da goiko eraikinean.

Baina, dakizuen bezala, orain-dik urte erdia baino gehiago geratzen zaigu ospakizuneta-rako.

Uztailerako festa giroa ei dago…

Aurrerago izango duzue horren berri!

Garbiketa negozioko Itsaso Gar-

tzia, Durangoko Tabirako saskiba-

loi klubeko lehendakaria da. Aur-

ten, Korrikako antolaketa lanetan

jardun du.

“Nahiz eta urtero Korrikak

egin, euskara arriskuan dago, zoritxarrez.”

Aurtengo korrika pasatu da. Saskiba-

loi taldearen lehendakari bezala parte

hartu duzu ezta? Jaleo asko?

Bai. Bertako jokalari, entrenatzaile eta

bazkideak Korrikara joateko lanak ku-

deatzeaz arduratu naiz Durangoko AEK

-rekin batera. Gure klubak 700 jokalari

ditu eta antolaketa ez da erraza izan.

Jokalari txikienak Korrika txikian parte

hartu dute baina gainontzekoak anima-

tzea beharrezkoa da eta beti bezala,

jendeak Korrikarekin erakusten duen

erantzuna paregabea izan da.

Zelan ikusi duzu Korrikaren antola-

keta barrutik?

Oso ondo eta ilusio handiarekin antola-

tuta dago. Kontuan hartzekoa da, Ko-

rrikak, euskara munduan zehar zabaldu

nahi duela eta bakoitzak gure harri-

koskorra jarri behar dugula. Lasterketa

bat baino gehiago da: aurretik lan go-

gorra suposatzen du. Ez duzu zure he-

rrian bakarrik antolatu behar, ondoko

herriekin harremanetan jarri behar zara.

Nola bizi da horrelako ekitaldi bat

Durangaldean?

Euskal Herrian euskararen alde egiten

den ekintza garrantzitsuenetariko bat

da eta leku guztietan bezala, Durangon

ere ilusio handiz itxaroten dugu. Kalean

oso giro ona nabaritzen da eta euskara

inoiz baino biziago dago. Baina zerga-

tik entzuten dugu euskara kalean inoiz

baina gehiago egun horretan?

Page 3: Maiatzeko Ahoz Aho

Arto irina eta ura nahastuaz

prestatutako ore edo masa. Ba-

tez ere esnetan jaten dena.

Eskerrik asko!

Hemen, sarri erabiltzen du-

gun gaztelerazko espresio

baten parekoa:

“No hay mal que cien años

dure”

“Nahiz eta urtero Korrikak

egin, euskara arriskuan dago, zoritxarrez.”

Nahiz eta urtero Korrikak egin, ez ba-

dugu zerbait gehiago egiten, euskara

arriskuan dago zoritxarrez. Gobernuari

euskara babesteko eta bultzatzeko es-

katzen diogu baina lehendabizi norbera

hasi behar da euskaraz hitz egiten,

ikasten edota zabaltzen.

Durangoko erakunde askok hartu

dute parte?

Aurten inoiz baino parte hartzaile ge-

hiago egon dira: kirol arlokoak, kultura-

koak, gizarte eragileak… Erakunde ba-

koitzak bere lekukoa hartzeko tokia

daukagu eta atsedenik hartu gabe, le-

kukoa eskutik eskura pasatzen da Du-

rango osoa zeharkatuz eta lekuko-

eramailea une horretan oso harro eta

berezi sentitzen da. Nik behin eraman

nuen eta oso oroimen berezia dut.

Baskonia edo Bilbao basket? Bilbao Basket dudarik gabe.

Page 4: Maiatzeko Ahoz Aho

Oraingo honetan SAN ASENSIO azpitik pasatzen den irteera pro-

posatzen dizuegu.

Aretxabaletatik hasi eta Eskoriatzara iris-

tean, Apotzara igotzeko bidea hartuko

dugu. Bertan, San Asensiora doan bidea

hartu eta ehizako postuak dauden le-

kuan, Untzilarako bidea jarraitu, San

Asensio azpitik. Untzilako eliza ondotik pasatu ondoren Murube ba-

serrira jo eta bertatik Etxezurira. Galartzako dorretxetik pasatu on-

doren, berriz ere Aretxabaletara jaitsi.

Bidean badago bitxikeri bat: San Asensiorako bidean, Untzilako bi-

degurutzean, arbola batean Mendiko Amaren irudi bat dago.

Ze arbola mota da? Dakienak bidali dezala erantzuna Euskara

Planeko helbidera edo telefonora. Akaso informazio gehien ematen

duenarentzat opari bat izango da.

Maite ditut maite gure bazterrak…

www.flickr.com/mikelo

Ibilbidea 13,690 km

Altuera max. 619 m

Desnibela 344 m