Lur zorua eta Ura

2
Carlos García Llorente 1 IKASLEAREN LAN-FITXA LUR-ZIENTZIAK 5.JARDUERA: LURZORUA ETA URA Jarduera honetan ikerketa bat planifikatu beharko duzu zure ikaskideekin, lurzorua eta uraren arteko harremana aztertzeko. Euri handiko egun baten ondoren, lagunekin belardi batera edo jolas-zelai batera joaten zarenean, hainbat tokitan kontuz ibili behar duzu oinetakoak lokatzez ez zikintzeko. 1/ Zergatik istiltzen (lokaztu eta putzuak sortu) dira lurzoru batzuk besteak baino errazago? 2/ Zein arazo izan dezake nekazari batek lurzoru horiek landu eta ereiteko orduan? 3/ Pentsa nekazari bati lokatzik ez sortzeko lurzorurik egokiena gomendatu behar diozula. Galdera horri erantzuteko, zure talde-kideekin ikerketa bat antolatu beharko duzu. Horretarako, konparatu beharko duzue zuek ekarritako lurzoruaren jokaera, irakasleak emandako harearen eta zohikatzaren jokaerekin. Lanean hasi baino lehen, hemendik aurrera erabiliko dituzuen baliabideen izenak errepasatuko dituzue, Baliabideen fitxa osagarria erabiliz. Ondoren, ikerketaren pausuak eta baldintzak adostu eta idatzi beharko dituzue. 4/ Egin marrazki bat erakusteko ikerketan zehar baliabideak nola erabiliko dituzuen. Zein lurzoru izango da egokiena ez lokazteko eta landareak landatzeko?

description

Ikasleen fitxa

Transcript of Lur zorua eta Ura

Page 1: Lur zorua eta Ura

Carlos García Llorente 1

IKASLEAREN LAN-FITXA

LUR-ZIENTZIAK

5.JARDUERA: LURZORUA ETA URA

Jarduera honetan ikerketa bat planifikatu beharko duzu zure ikaskideekin, lurzorua eta uraren

arteko harremana aztertzeko.

Euri handiko egun baten ondoren, lagunekin belardi batera edo jolas-zelai batera joaten

zarenean, hainbat tokitan kontuz ibili behar duzu oinetakoak lokatzez ez zikintzeko.

1/ Zergatik istiltzen (lokaztu eta putzuak sortu) dira lurzoru batzuk besteak baino errazago?

2/ Zein arazo izan dezake nekazari batek lurzoru horiek landu eta ereiteko orduan?

3/ Pentsa nekazari bati lokatzik ez sortzeko lurzorurik egokiena gomendatu behar diozula.

Galdera horri erantzuteko, zure talde-kideekin ikerketa bat antolatu beharko duzu.

Horretarako, konparatu beharko duzue zuek ekarritako lurzoruaren jokaera, irakasleak emandako harearen eta zohikatzaren jokaerekin.

Lanean hasi baino lehen, hemendik aurrera erabiliko dituzuen baliabideen izenak errepasatuko dituzue, Baliabideen fitxa osagarria erabiliz.

Ondoren, ikerketaren pausuak eta baldintzak adostu eta idatzi beharko dituzue.

4/ Egin marrazki bat erakusteko ikerketan zehar baliabideak nola erabiliko dituzuen.

Zein lurzoru izango da egokiena ez lokazteko eta landareak landatzeko?

Page 2: Lur zorua eta Ura

Carlos García Llorente 2

1……………..

2……………..

6…………….. 5……………..

3…………….. 4……………..

10……………..

7……………..

9……………..

8……………..

11……………..

12……………..

Fitxa Osagarria: LABORATEGIKO BALIABIDEAK

Zure ikaskideekin egingo dituzun ikerketetan hainbat baliabide erabiliko dituzu. Lanean hasi

baino lehen, tresnen izenak ezagutzea komenigarria da. Idatzi tresna bakoitzaren ondoan dagokion izena.

Lupa Mikroskopio digitala Bahea Oina eta euskarria Kronometroa Inbutua Petri plaka Probeta Espatula/koilaratxoa Prezipitazio-ontzia

Tanta kontagailua Pintza