ltzulpenak eta Lankidetzak · 6. Lanbidearekikoan eta baita topiko orokor guztietan ere, ez da...

13
ltzulpenak eta Lankidetzak

Transcript of ltzulpenak eta Lankidetzak · 6. Lanbidearekikoan eta baita topiko orokor guztietan ere, ez da...

ltzulpenak eta Lankidetzak

~ eh~:l.~atumintzamena?Josu Perales

SARRERABi joera nagusi aurki ditzakegu biga­

rren hizkuntzen irakaskuntzaren arloanebaluazioaz mintzatzerakoan: bata frogaobjektiboen aldekoa; bestea, berriz,subjektiboena. Froga objektiboen osagaiisolatuez osaturiko frogak dira, eta frogasubjektiboak, berriz, integratiboak.Funtsean, zientzia eta ikerketaren ere­

muan <lauden bi erizpide unibertsalak,hots, analisia eta sintesia, dira aipatutakobi joeren euskarri.

Froga integratiboak betidanik erabiliizan dira; baina beheraldia jasan zutenestrukturalismoaren garaian, osagai iso­latuez osaturiko frogak azaldu zirenean.Joera baten aldekoek zein bestekoek

alderik ahulenak leporatzen dizkiote el­karri: zatikatze gehiegizkoa eta errealis­morik eza froga objektiboen zaleei, etasubjektibotasun handia eta fidagarritasungutxi froga integratiboen zaleei.

ldazlanaren adibideak erakusten dubeharbada beste edozerk baino argiagofroga integratiboen subjektibotasuna, ze­ren ugariak bait dira puntuazioa ematera­koan aztertzailearen baitan eragina izandezaketen faktoreak:

l. Irakurgarritasuna2. Estetika3. Aurkezkera4. Ortografia

5. Sintaxia6. Morfologia7. Adierazitakoaren egitura8. ldeien aberastasuna9. ldeien egokitasuna10. Mezuaren zehaztasuna11. Sakontasuna12. Sintesi ahalmena13. Jatortasuna14. Estiloa15. Orijinaltasuna16. Heldutasuna17. IrudimenaEsan gabe doa aipatu faktoreak lau edo

bost multzotan sailka litezkeela; hala ere,hatera jartzeak ez ditu deuseztatzen, zen­baitetan arras bestelakoak diren fakto­reek bere horretan dirautelarik.

Diktaketan, itzulpenean eta elkarrizke­ta batean trebetasun desberdineko gaita­sunak aurki daitezke. Diktaketan, esatebaterako, entzumena osatzen dituzten hi­ru elementuez aparte, hots, morfologia,fonologia eta lexikoaz aparte, idaztekoabiadura, epe laburrerako memoria etaortografia ere baditugu.Zein portzentaiatan hartu behar dituen

aztertzaileak kontutan; bakoitzari koefi­ziente bat emanez, banan-banan neurtubehar ote diren eta horrela izatekotannola ez izan arbitrario; edota inpresioorokorraren arabera -subjektiboki, ha­labeharrez- kalifikatu behar ote den...

114

oraindik erantzun zehatzik jaso ez dutengalderak dira.

Osagai isolatuez osaturiko frogeiegozten zaizkien akatsak ere ez dira ma­kalak izaten: objektibotasuna berajartzendute kolokan. Mota honen aurkako argu­dioak honela laburbil genitzake:- Hizkuntza ezin zatika daiteke es­

trukturalismoak nahi duen neurrietarai­no. Hiztun batek elementu salte batzumenderatzeak ez du esan nahi elementuhoriek kateaturik menderatuko dituenikedo bestela esanda, hizkuntz elementuaketa berauek arautzeko erregelak finitoakbadira ere, ez da horrelakorik gertatzenhiztunak sor ditzakeenekin. Lehenen­goak neurria izan dezakete; ez, ordea,bigarrenak.- Galderen prestaketa (galderen hau­

taketa, aurkezteko era, etab.) subjektiboada beti, edozein prozedura erabilita ere.- Azterketariak ere subjektiboki

erantzuten ditu galderak.Beraz, azterketa subjektiboaren eta az­

terketa objektiboaren artean dagoen be­reizketa bakarra kalifikatzeko moduandatza. 'Erantzuna ongi ala gaizki dagoen az­

tertzaileak berak erabaki behar badu,froga subjektiboa izango da. Aldiz, pun­tuazioa aurrez ezarritako kalifikapen­sistema baten arabera ematen bada, etaaztertzailea edozein izanik ere aldatu ga­be mantentzen bada, froga objektiboaizango da.Froga objektiboak bi sail handitan ba­

na daitezke:Berrezagutze frogak (entzumena eta

ulermena neurtzeko) eta froga sortzaileak(mintzamena eta idazmena neurtzeko).Lehenengo sailean, ikasleak bereiztu, er­lazionatu, sailkatu, osatu egin behar dituaurkezten zaizkion itemak; ez du berekabuz ezer sortu behar. Beste sailean,aldiz, ikaslearen hizkuntzarekiko uler­men funtzionalaren arabera, inoiz inorkesan edo idatzi ez dituen esaldiak ere sorditzake. Azkeneko bi trebetasun hauek,mintzamena eta idazmena alegia, dirahain zuzen neurtzeko zailenak.

Ekin diezaiogun oraingoan, bada, tre-

Itzulpenak eta lankidetzak

betasun honen ebaluazioa apur bat ikus­teari.

MINTZAMENAREN NEURKETAGizakiak hitzegin dezan, bi baldintza

·bete behar dira:a) Zerbait esatearen beharra izateab) Nori esan izatea

Lehenengo kasuan, beste bati ez da­kiena jakin erazteaz aparte, beste funtziobatzu ere izan daitezke hiztunari mintza­razteko arrazoi. Adibidez, pertsona batagurtzen dugunean edo igogailu batetanauzokoari «eguraldi palita gaurkoa, ez­ta?» esaten diogunean, hizkuntzaren era­bilera soziala betetzen ari gara. Egia,entzulegorik gabe ere hitzegin daitekee­la, baina (aurrean inor ez eta oihuzkoesaldiren bat botatzea, ozenki pentsatzeaedo bere jostailuekin bakarrik dagoenhaurrak sorturiko berbaldiak, funtzio lin­guistikoetan erabat oinarritzen ez direnzergatiek eragindakoak dira) hori gehia­go dagokio psikologia hutsari psikolin­guistikari baino. Hortaz, bada, aipatuta­ko baldintzok kontutan harturik, garbidago ikasleak hitzegiteko duen gaitasunaneurtuko badugu, hitzegiteko egoeraegokian jarri behar dugula.

IKASLEA HIZKETAN JARTZEKOZENBAIT BALIABIDEIkasleari hitzegin erazteko baliabideak

era askotakoak izan daitezke, eta batenala bestearen hautatzeak bere eraginaizango du ikasleak erabiliko duen hiz­kuntz motan.A) Irakasleak argazki edo marrazki

batean oinarriturik, galderak egi­ten dizkio ikasleari: Zer da hau?Zertan ari dira? Nota daude? Etaabar.

B) Irakasleak galdera orokorrak etapertsonalak egiten dizkio ikaslea­ri: Zer ordu da? Non bizi zara?Nolakoa da zure herria?

C) Irakasleak ikasleak aldez aurretikirakurri duen textuari edo entzunduen zintan grabatuari buruzkogalderak egiten ditu.

ltzulpenak eta lankidetzak

D) Gai jakin bati buruzko galderakegiten dizkio: Azkenaldi honetanasko hitzegiten da drogari buruz;zer iritzi duzu zuk arazo honetaz?

E) Egoera bat antzeztea eskatzenzaio, partaideetariko bat azter­tzailea bera delarik: Zu sendagi­lea zara eta ni gaisoa.

F) Egoera bat antzeztea eskatzenzaio zenbait ikasleren artean.

G) Kontrajarririko fonemak daude­neko esaldien irakurketa ozenaagintzen zaio ahoskera neurtze­ko.

H) lrakasleak estandarizaturik duengaldera zerrenda erabiltzen du,erantzunak jaso ala galderaz gal­derako kalifikazioa emanez.

1) Froga hizkuntz laborategian gau­zatzen da. lsilune batzu dituenzinta ematen zaio entzuteko ikas­legoari, honen egitekoa isilunehoriek egoki betetzea delarik.

Ezin ahantz daiteke hizkuntza mintza­tuak zailtasun mailaketa zabala duelahiztunarentzat. Ahaideren batekin min­tzatzea errazagoa da ezezagunarekin edoezezagun-taldearekin mintzatzea baino.Halaber, errazagoa izaten da bi autokparte hartu duteneko istripua kontatzea,lauk parte hartu dutenekoa kontatzea bai­no. Gauza jakina da, bestalde, aldiorokoebaluazio batean, epe laburrerako helbu­rua bete den ala ez ikusteko erabiltzenden frogak aztergune horretako ezauga­rriak kontutan hartu beharko dituela.Puntu hau gerorako utziz, egin ditzagunjadanik bi konstatazio:

- Metodo bakoitzak bere progresioadu

- Mintzamenaren progresioa ez dalineala izaten

KALIFIKATZEKO BAREMOAKHiztun berriaren hitzegiteko gaitasuna

neurtzeko erreferentzia bat behar dugu,denok ezagutzen dugun neurri bat, zeina­rekin konparazioak egin ahal izango baitdira. Dagoen erreferentziarik nabarienahizkuntza tutik ere ez jakitetik (elebaka-

115

rraren kasua) jatorrizko hiztunak dakienbezala jakitera zabaltzen da. lkus ditza­gun orain zenbait autorek sorturiko bare­moak.

a) Jakobovits-en baremoaAHOSKERA

Arrotza J atorrizkoaABIADURA

Desberdina BerdinaGRAMATIKA

Akastuna Zuzena---:---:---:---:---:---HIZTEGIA

Desegokia ---:---:---:---:---:--- EgokiaULERMENA

Ez osoa ---:---:---:---:---:--- OsoaJakobovits-ek, ikus daitekeenez, bost

atal bereizten ditu, bakoitzari sei puntu­tarainoko eskala emanez. Ezkerraldekokalifikazioak dira apalenak, eskuinalde­koekin alderantzizkoa gertatzen delarik.

b) Heatonen baremoaHeaton-ek, berriz, honako baremoa

aurkezten digu:6. Bikain. Jatorrizko hiztun baten

erara. Seguru erabiltzen du hiz­kuntza azalduriko gai guztietan.

5. Oso ona. Jatorrizko batekin ber­dinduko ez badugu ere, garbimintzatzen da. Ez dago zailtasu­nik esaten zaiona ulertzeko, etakomunikazioa batere tentsiorikgabe garatzen da.

4. Ona. Jatorrizko hiztunei zailtasu­nik gabe ulertzen die. Hiztegi,sintaxi eta fonologiari dagokio­nean, egiten dituen akatsak gutxidira eta eroso sentitzen da egune­roko gaiez mintzatzerakoan. Halaere, autozuzenketa eta esandakoa­ren berrordenatzeari ere ekitendio.

3. Nahiz eta komunikazioa onartze­ko modukoa izan, zenbaitetan ja­torrizko hiztuna ez da guztiz erososentitzen maila honetako solaski­dearekin. Errepikatzearen eta gel­diro hitzegitearen beharra izatendu.

116

2. Doinu arrotzetara ohiturik ez <lau­den jatorrizko hiztunek zailtasunhandiak dituzte maila honetakoeiulertzen. Akatsak ugariak izatenditu.

1. Komunikazioa ia ezinezkoa daedozein gaitaz ·hitzegitean. Ezulertzen, ez ulertarazten daki.

Itzulpenak eta lankidetzak

gunak zaizkion topikoez bakarrikhitzegin dezake. Ulermen mailamugatua duelarik, esaldi arrassinpleak bakarrik uler ditzake.

(2) Eguneroko behar sozial arruntaketa lanarekiko gutxieneko pre­miak betetzeko gai da. Konfidan­tzaz baina erraztasunik gabeegoera sozial gehienak erabil di­tzake, nola aurkezpenak, uneanuneko elkarrizketak, hala lana,familia bere buruarekiko infor­mazioa...Gauza da elkarrizketaformal etainformal gehienetan parte har­tzeko, maila sozial arruntari zeinmaila profesionalari dagozkiontopiko erabilienak ustiratuz; hiz­tegi eta zuzentasun gramatikaldexentea. Gai konkretuetan etagaitasunaren arlo bereziez erraz­tasun onargarriz mintza daiteke.Normal ulertzen ditu ohizkoabiaduran esaten zaizkion gau­zak. Noizean behin behar duenhitzaren bila ibiltzen bada ere,nahiko hiztegi aberatsaren jabeda. Ahoskera arrotza du, zuzen­tasun gramatikal ona. Dituenakatsek ez dute ia oztopatzenkomunikazioa.Gauza da arlo guztietan arin etazuzen hitzegiteko, eskuarki beharprofesionalei dagozkienetan. El­karrizketa askotan har dezakeparte, abiadura egokia eta hiztegizehatza erabiliz; ohizko egoere­tan jatorrizko hiztuntzat hardai­teke eta egoki erantzuten duezohizko egoeretan ere bai.

(5) Hitzegiteko duen gaitasuna jato­rrizko hiztun ikasiak duenarenadinakoa da. Abiadura guztizegokia du maila guztietan; hain­besteraino, non bere hizkeraren­gatik jatorrizkotzat hartzen baitda, hain ditu zabalak hiztegiarenesamolde kolokialak eta hizkun­tzarekiko erreferentzia kultura­lak.

Azaldutako sailkapen honetara iristekohonako bide hau erabiltzen du FSI-k.

. e) Valetten baremoaRebecca:M. Valette-k bost mailatako

sailkapena eskaintzen du. Berak dioenez, (3)zehaztasuna areagotu nahiz bost puntuhoriek gehitzen badira, aurkako emaitzalor daiteke, baremo horren aplikazioazail gertatuz.

O. Ez du erantzuten. Zatikako eran-tzunak. Ez zaio ulertzen.

l. Gutxiegi. Ahalegintzen da, bainaerantzunak guztiz ulergaitzak di-ra.

2. Nahikoa. Akatsak baditu. la denaulertzen du.

3. Ongi. Ulermen ona, nahiz eta ga-rrantzi gutxiko akats batzu izan.

4. Ongi. Zenbait akats dituen saioa.Ulermen ona.

5. Oso ongi. Erabat ona, ia jatorriz-ko batek bezala. (4)

d) FSiren baremoaAurkitu ditugun baremo osoenak D.P.

Harris-ek proposaturikoa eta FSI «TheForeign Service Institute Oral Interview»delakoarena ditugu. Biak antzeko sama­rrak direnez, bigarrena bakarrik azaldukodugu hemen.Harris-ek bost atal eta bost puntutako

eskala erabiltzen dituen bitartean, FSI-kbost atal eta sei puntutakoak erabiltzenditu, kalifikapen orokorrerako batetikbosterainoko taula.

(1) Hizkuntza erabiltzen deneko lu­rraldean zehar bidaia egitekogutxieneko behar komunikati­boak betetzeko gai da. Oso eza-

Itzulpenak eta lankidetzak

AHOSKERAl. Ahoskera maiz asko ulertezina.2. Doinu arrotza eta behin eta berriro

egiten dituen akatsak direla eta, ezinditzake ideiak adierazi eta errepikatubeharrean aurkitzen da maiz.

3. Arretaz entzun behar zaio. Bere doi­nu arrotzak eta ahoskera txarrak gra­matikan edo hiztegian ez <laudenakatsak ikustera edota okerreko in­terpretazioetara garamatzate.

4. Doinu arrotza nabaria da. Noiz­behinkako ahoskera txarrak ez duulertzea eragozten.

5. Ahoskera ona daukan arren, ezindaiteke jatorrizkotzat har.

6. Jatorrizkoaren ahoskera dauka, doi­nu arrotzik gabea,

GRAMATIKA1. Gramatika guztiz desegokia, esaldi

laburretan ezik.2. Behin eta berriro egiten dituen aka­

tsek oso arau gramatikal gutxirenkontrola duela erakusten dute. Ko­munikazioa maiz mozten da.

3. Gramatikarekiko zenbait arau nagusimenderatu gabe dituela erakustendute egiten dituen akatsek. Noiz­behinka komunikazio etenak gerta­tzen dira.

4. Noiz edo noiz egiten dituen akatsekarau gramatikalen erabateko kontro­lik ez duela erakusten badute ere, ezdute komunikazioa oztopatzen.

5. Akats gutxi, sistematikoak izatearenaztamarik gabe.

6. Bi akats baino gehiagorik ez elka­rrizketa osoan.

HIZTEGIA1. Hiztegi desegokia, baita hizketarik

errazenean ere.2. Hiztegia oinarrizko arloetara muga­

tzen da (denbora, elikadura, ga­rraioak, familia ... ).

117

3. Zenbaitetan hitzen hautapena dese­gokia da. Hiztegi-mugek topiko so­zial eta lanbidearekikoez hitzegiteaeragozten diote.

4. Lanbidearekiko hiztegiak arlo jaki­nez hitzegiteko aukera ematen dio.Hiztegi orokorrak teknikoak ez direngaiez nolabaiteko aberastasunez hi­tzegitea ahalbideratzen du.

5. Lanbidearekiko hiztegi zabala etazehatza du. Hiztegi orokorra arazopraktiko zailetan eta egoera sozialdesberdinetan aritzeko adinakoa da.

6. Hiztegia jatorrizko hiztun ikasiarenaadinakoa du.

ABIADURA1. Hitzegiterakoan dituen isilune eta

etenak direla bide, ezin uler dakio­ke.

2. Abiadura motela eta aldakorra esaldilaburretan izan ezik.

3. Trakets eta zatika ari da. Zenbaite­tan bukatu gabe uzten ditu esaldiak.

4. Zenbaitetan segurtasunik eza nabari­tzen zaio, esaldien errepikatzeak etaberrantolatzeak etenaldi batzu sorta­raziz.

5. Erraz hitzegin eta aldaerarik gabekoarintasuna mantendu arren, igartzenzaio ez dela jatorrizkoa.

6. Lanbidearekikoan eta baita topikoorokor guztietan ere, ez da jatorriz­ko hiztunarengandik bereizten.

ULERMENA1. Elkarrizketarik sinpleena izanik

ere, oso ulermen gutxikoa da.2. Topiko sozial arruntetan bakarrik,

astiro eta behin eta berriro errepi­katuz gero uler ditzake esaldi 'errazak.

3. Arreta bizia jarriz, berari zuzen­duriko zenbait esaldi uler ditzake.Errepikatu beharra ere izaten da.

118

4. Noizean behin errepikatu beharbazaio ere, nahiko ongi uler deza­ke berari zuzentzen zaiona.

5. Dena ulertzen du, oso maila kolo­kialean, maiztasun gutxiko ele­mentuak sartzen direnean edo az-

ltzulpenak eta lankidetzak

karregi hitzegiten denean izanezik.

6. Maila kolokialean zein forma­lean, jatorrizko hiztunak bezainongi uler dezake.

Eskala hauek eman ondoren, puntuazio taula eskaintzen du:

2 3 4 5 6 TOTALAK

Ahoskera o 1 2 2 3 4Gramatika 6 12 18 24 30 36Hiztegia 4 8 12 16 20 24Abiadura 2 4 6 8 10 12Ulermena 4 8 12 15 19 23

Eta bilakatze taula erabiliz, lehenengosailkapenera iristen gara:

Puntuazioa Maila-16 - 25 o+26 - 32 133 - 42 1+43 - 52 253 - 62 2+63 - 72 373 - 82 3+83 - 92 493 - 99 4+

Galdera motak

Azkeneko baremo hau nahiko hedatu­rik dago. Record Oral Proficiency Exa­mination (ROPE) delakoak, CIAren hiz­kuntz eskolan erabiltzen den frogak ale­gia, bera hartzen du oinarri bezala.

Lau sailetan banaturik <laudenhogeigaldera erabiltzen dituzte ikasleari min­tzarazteko: lehenengo saila lau galderekosatzen dute, bigarrena zazpik, hiruga­rrena seik eta laugarrenak hiruk.

Kopurua

1. Sailean: lnformazio galderak 42. Sailean: Kunplimenduzko esaldiak 73. Sailean: Egoera hipotetikoen erabilera eskatzen duten galderak 64. Sailean: Ideien eta egoeren azalpenak sortarazten dituzten

galderak 3

Baremo hauek ikusitakoan, azpimar­kagarri gertatzen dira amankomunean di­tuzten zenbait ezaugarri:a) Kalifikatzeko hartzen den erreferen­

tzia ez da programazio baten edu­kien araberakoa, ez da ikasprozesujakin batean oinarritzen, hizkuntza­ren menderatze funtzionalean bai­zik. Atal bakoitzean mailaz aldatze--,

ko komunikazioa hartzen da irizpi­detzat.

b) FSiren baremoak ezik, beste auto­reek aidean uzten dute atal desberdi­nen arteko erlazioa, komunikazioanduten eragina antzekoa edo dela in­terpretatzeko bide emanez. FSirenkasuan, ordea, gramatikak kopuruosoaren %36,36a hartzen du. hizte-

ltzulpenak eta lankidetzak

giak %24,24a 24a, ulermenak %23,23a, abiadurak %12,12a 12a etaahoskerak %4,04a 04a. Kontuaneduki beharrekoa da, hauek «Biga­rren hizkuntza» aipatzen dutenean,lngelesa dela gehienbat buruan dau­katena. Portzentaia hauek ingelesa­ren arloan eztabaidagarriak direnala ez alde batera utzita; gure arteanere, segun zein joera metodologiko­ren aldekoak garen, irizpide batenala bestearen alde azaltzen gara.Komunikazio-hurbilbidearen alde­koa denak erraz onar dezake zuzen­tasunik eza, baldin eta ikasleak esannahi duena komunikatzea lortzenbadu.

Irakasle arauzaleari, aldiz, alde­rantziz gertatzen zaio gramatika al­detik zuzen eta astiro hitzegiten duenikaslearekin, nahiz eta, mantsotasunhori dela eta, egoera naturalean ko­munikaziorako oztopoak izango di­tuela jakin.

e) Ulermena da mintzamenaren atalbat.

Nahiz eta egia izan ulertzen ezduen pertsonak nekez har dezakeelaparte elkarrizketan, eta guztiz loturaestua dagoela ulermenaren eta min­tzamenaren artean, zenbait galderaplanteatu beharrean aurkitzen garatrebetasun bat bestearen barruanikustean: Ez al da ulermena berariaz­ko frogaz neurtzea komeni? Erabil aldaitezke ulermena neurtzeko azter­ketaria hizketan jartzeko erabiltzendiren baliabide berberak, kontutanizanik, batetik, nahiko estimulu la­burrak direla eta, bestetik, gehiago

50 itemez osaturikoa

o - 2425 - 3940 - 5960 - 7475 - 100

l. Maila2. Maila3. Maila4. Maila5. Maila

119

dela ikasleak uler dezakeena esandezakeena baino, hots ezagupen pa­siboa tartekoa dela?

«THE ILYIN ORAL INTERVIEW»FROGA EREDUA

Ikus dezagun orain, gaingiroki badaere, nahiko ezaguna den Ilyin Oral lnter­view froga eredua. Berrogeita hamar ite­mek osatzen dute froga. Item bakoitzariemandako erantzuna hiru eratara puntuadaiteke:

O. Emandako informazioa egokiaedota ulergaitza da.(Zuzentasun gramatikala egokiaedo ezegokia izan daiteke)

1. Emandako informazioa egokia daeta uler daiteke.(Akats gramatikalak ere izan dai­tezke)

2. Emandako informazioa egokia daeta uler daiteke.(Akats gramatikalik ez <lago)

ITEMak Puntuazioa

12345

2 - 1 - o2 - 1 - o2 - 1 - o2 - 1 - o2 - 1 - o

Berrogeita hamar item horietatik auke­raturiko hogeita hamarrek osatzen dutebitarteko eta goi-mailetako ikasleentzakofroga. Froga, beraren egilea aritzen de­neko San Francisco Eskolak bereiztendituen hasierako bost mailetarako presta­turik dago.

Bilakatze taula

30 itemez osaturikoa

20 puntu baino gutxiago ateratzenbadira, 50eko froga hartzen da.20 - 29 3. Maila30 - 39 4. Maila40 - 60 5. Maila

120

PROZEDURAAztertzaileak marrazki sorta batzu era­

kusten dizkio azterketariari; komikiakbezala kateaturik dauden biñetak dira.Denetara hamar istorio dira, egunerokogertaera arruntak azaltzen dituztenak(ohetik jaiki, gosaldu, bazkaldu, senda­gilearengana joan ... ). Istorioak erakutsiahala, prestaturik dauden berrogeita ha­mar edo hogeita hamar itemak aplikatzenzaizkio azterketariari: Nora joango daTom gosaldu eta gero? Nolako jantzia. erabiltzen du oheratzeko? Galdeidazu eanorekin jokatuko duen tenis partidua.

Biñeta bakoitzean erloju bat azaltzenda, istorioa eguneko zein unetan gerta­tzen den erakusten diguna, eta zein egu­netan gertatzen den ere azaltzen zaigu(gaur, atzo, bihar, datorren larunbatean).Aztertzaile bakar bat aski da; hogeitahamar minutu baino gehiago ez du irau­ten azterketak.

AZTERTZAILEAREN IRUDIAMintzamenaren ebaluazioan dihardu-

.ten guztien helburu nagusienetako batahalik eta objektibotasunik handiena lor­tzea da. Aztertzaileaz arduratzea ezin­besteko zeregina da froga bat prestatzera­koan. Ikus ditzagun aztertzailearen ingu­ruko zenbait puntu:a) Aztertzaileen arteko diferentziak.- Batek emandako kalifikazioa beste

batek emandakoa baino altuagoaizan daiteke.

- Beti erdikaldeko puntuazioak ema­ten dituen eta eskala osoa erabil­tzen ez duen aztertzailerik ere izandaiteke.

b) Aztertzailearen beraren baitako dife­rentziak.Une desbe~dinetánedota azterketaridesberdinekin gertatu daitezkeenakditugu hauek.

- Azterketari bati gehiegizko edo gu­txiegizko balorazioa eman dakio­ke, baldin eta gaitasun handiko edogutxikoa den azterketaria ikusi etaberehala aztertzen bada.

- Azterketariaren itxura fisikoak,portaerak eta abarrek ere izan deza­kete beren eragina kalifikazioan.

Itzulpenak eta lankidetzak

- Ikasleak ezagutzen dituen azter­tzaileak, honek haiekiko dituen au­rreiritziek ere alda dezakete pun­tuazioa.

Honelako arazoetarako dauden kon­ponbideek denbora aldetik ekonomikoakez izatearen arriskua daukate; hala nolabi aztertzaileren presentzia, frogak gra­batu eta gero zenbait aztertzaileren arteanebaluatzea, etab.Hona hemen zein pauso ematen diren

Los Angelesko U.S.C. Unibertsitatean,ahozko froga egin aurretik aztertzaileizango diren irakasleekin:

1. Frogarako baremoaren azalpenteorikoa eskaini.

2. Bideoz grabaturiko hamarren batikasleren saioak ikustera eman,daukaten baremoaren arabera eba­lua ditzaten.

3. Aztertzaile hauek, emandakopuntuazioaren arabera, hiru talde­tan banatu. Batean kalifikaziorikaltuenak eman dituztenak sartzendira, bestean baxuenak eman di­tuztenak eta erdikoak hirugarrentaldean. Gutxieneko koherentziamantendu ez duen aztertzaileakez du frogan parte hartzen.

Froga burutzen denean, talde bakoi­tzeko batek parte hartuz, hirukoteka sail­katzen dira. Ikasleek hiru aztertzaileakikusten dituzte, bakoitzarekin bost minu­tu inguruko hizketaldia eginez eta zere­gin desberdinak burutuz.

URRATSEZ URRATSEKO FROGAEREDUA

Bada aspektu bat zuzenean inoiz uki­tzen ez dena -guk erabilitako bibliogra­fian ez behintzat- epe laburrerako frogaeta hauxe da:Ehun, berrehun... ordu bete dituen

ikasleak frogarik behar al du? Nolakoa?Zein helbururekin?Edozein frogaren aurrean helburuak

zehatz finkaturik edukitzearen beharrazez gara hemen berriz mintzatuko, etametodoak frogekiko duen garrantzia ezdugu aipatuko. Hizkuntza mintzatua aha­lik eta lasterren menderatzea helburu be-

Itzulpenak eta lankidetzak

zala daukagunontzat, gurekin ehun ordubetetako ikasleek badute neurgarria dengutxieneko gaitasuna. Deskriba dezagunondoren guk geuk erabili ohi dugun frogahorietako bat, hain zuzen ere hasierakoehun orduak bete dituztenei jartzen zaie­na.Frogaren kodea A/l-2 da, hots, Eus­

kalduntzearen A maila, lehenengo urra­tsa eta mintzamenari dagokiona. Hiz­kuntzformei la, mintzamenari 2a, entzu­menari 3a, irakurmenari 4a eta idazme­nari 5a dagokio.

Hasierako ehun orduen helburua, edu­ki jakin batzu erabiliz, honako funtziolinguistikoak erabiltzeko gaitasuna lor­tzea da:- Norberaren aurkezpena.- Gauzak deskribatzea eta horretarako

galderak egitea eta zerbait zer denesatea.

- Besteri aginduak ematea.- Bakoitzaren bizilekua non dagoen

adieraztea.- Besteren deskribapena egitea.- Jendeari buruzko informazioa galde-

tzen edo ematen jakitea.- Hotel, jatetxe eta kafetegiei buruzko

informazioa galdetu eta ematea.- Besterengandik informazioa eskatu

eta jasotzea.- Helbideak galdetu eta ematea.- Norberaren eta besteren deskribapena

egitea.- Animalien deskribapenak egitea.- Zerbait eskatzea.- Etxea alokatzeko inforrnazioa eskatu

eta ematea.- Hiri bati buruzko informazioa galdetu

eta ematea.- Nahia adieraztea.- Objektuak deskribatzea, deskribake-

tan bai nolakoak diren eta bai zertara­ko balio duten adieraztea.

- Zerbaiten beharra edo desira adieraz­tea.

- Aholkuak, azalpenak, baimenak ema­tea.

121

- Besteei kontuz ibiltzeko gaztigatzeaedota zerbait egiteari uzteko esatenjakitea.

- Ekintza baten burubidea idaroki edoproposatzea.

- Asmoa edo xedea adieraztea.- Besteri dituen asmoen berri galdegi-

tea.- Telebistako programei buruzko infor­

mazioa eskatu eta ematea.- Eskaintza edo gonbita onartzea.- Eskaintza edo gonbita onartzen den

ala ez galdetzea.- Eskaintza edo gonbitari ezezkoa ema­

tea.- Ekintzak deskribatzea.- Hegazkinez egiten diren hegaldien or-

dutegi eta bideei buruzko informazioagaldetu eta ematea.

- Jendearen ohiturei buruzko informa­zioa galdetu eta ematea.

- Iritziak ematea.- Trenei eta itsasuntziei buruzko infor-

mazioa eskatu eta ematea.- Aisiari buruzko informazioa eskatu

eta ematea.Froga egitearen helburu nagusiak

hauek <lira:a) Froga bera ikastalde desberdine­

tan erabiliz, ikasleen azterketakonparatiboa izatea.

b) Talde bakoitzaren ohizko irakasleez direnek aztertzaile bezala partehartuz, irizpideak bateratzea.

Okerren analisia, analisi hau egin etagero metodología egokitzea, ikasleakbermailakatzea eta abar ere frogaren hel­buruak <lira,baina irakasleak berak ikas­leekiko duen etengabeko harremanakbehar adina datu ematen dizkio beha­rrezkoak diren aldaketak egiteko. Nola­nahi ere, talde eta ikasle guztiekiko erre­ferentzia globala behar du eta errefe­rentzia hori frogak ematen dio.Bost minututako saioetan bi aztertzai­

lek parte hartuz egiten ditugu normaleanfroga hauek, honako material hau erabi­liz:

122 Itzulpenak eta lankidetzak

A azterketariaren orria

JATETXEAN

Zerbitzaria Bezeroa

= ~~

B azterketariaren orria

JATETXEAN

Zerbitzaria Bezeroa

~ ari erantzun ~~ .,.. Agurr _

e / {K•"" eskatue~---:~--/ eAukeratu eta eskatu

- trea eskatu/ . . platera eta pos¡? e Bigarren

~ - ~ ta ordaindu'-------""/e Zenbat den galdetu e-~/G::::><r:»

Zer gornendatzen duen galdetu

ltzulpenak eta lankidetzak

Froga horretan, urratsari dagozkionfuntzioetako muestra bat biltzen da. Bostmailatako eskala erabiltzen da puntua­zioa ematerakoan:

Gutxiegi 1Gutxi 2Nahikoa 3Ongi 4Oso ongi 5

Eta bi irizpide hartzen dira kontuan:ikasleak lortzen duen komunikazio mailaeta emandako edukien araberako zuzen­tasun gramatikala.

123

Ikaslegoa bikoteka aztertzeak baditubere abantailak eta desabantailak. Gaita­sun desberdineko ikasleak suertatuz ge­ro, elkarrekiko interferentziak gerta dai­tezke (baten urduritasuna bestearen ezin­tasuna ikusirik, elkarri ulertu beharra ... ).Bestalde, zenbait aztertzailerengan biikasleak hatera, bikote bezala epaitzekojoera ere aurki daiteke. Denboraren eko­nomia eta banakako frogan baino lasaia­goa izan ohi den giroa <lira horrelakoazterketaren alde onak. Dena dela, aipa­tutako desabantailak gogoan hartuz, askiegokia deritzogu binakako frogari, urratshonetarako behintzat.

BIBLIOGRAFIA

- ÜLLER, John W. (1979): Languages test atschool, London,: Longman.

- DAVIES,Alan (1968): Language testing sympo­sium, Oxford, 'Oxford University Press.

- fINOCCHIARO,M.; BRUMFIT,Ch. (1983): Thefunctional-notional approach, Oxford, OxfordUniversity Press.

- ILYIN, Donna (1976): Ilyin oral interview,Rowley, Newbury House.

- ÜLLER,John W. (1978): Language in educa­tion: testing the test, Rowley, Newbury House.

- MoTHE, Jean-Claude (1975): L' evaluation parles tests dans la classe de francais, Paris,Hachette-Larousse.

- FRIT,James R. (1980):Measuring spoken tan-

guage proficiency, Washington, GeorgetownUniversity Press.

- LADO,Robert (1961): Language testing, Lon­don, Longman.

- VALETTE,Rebecca M. (1975): Le test en lan­gues étrangéres, Guide practique, Paris, Ha­chette.

-ALCARAZ VARO, E.; RAMONy DENIA, J.(1980): La evaluacián del inglés, Madrid,SGEL.

- MOYS,A.; HARDING,A. (1980): Modern lan­guage examinations at sixteen plus, London,CILT.

- L' evaluation, Actes du Seminaire organisé parle CRAPEL.

COMO EVALUAR LA EXPRESION ORAL•En la evaluación del conocimiento de las segun­

das lenguas, todas las corrientes metodológicascoinciden en señalar a la destreza de lasexpresiónoral como la más compleja de medir y difícil deobjetivar. Distintos autores nos ofrecen baremosencaminados a lograr una medición más objetiva,observándose en todos ellos la tendencia a dividir lalengua en distintos compartimentos; Pronuncia­ción, Fluidez, Exactitud gramatical, Vocabulario yComprensión verbal son a su vez divididos en

varios niveles según el grado de perfección en cadauno de ellos.

Una prueba standard en uso, el Ilyin Oral Inter­view, es descrita en este artículo. El papel delexaminador, sus problemas y posibles solucionesson asimismo recogidos y comentados. Por último,los tests de progreso y la aplicación práctica de unode ellos en el Euskaltegi HABE de Donostia da final presente trabajo.

124 Itzulpenak eta lankidetzak

COMMENT EVALUER L'EXPRESSION ORALE

Da ns l' évaluation du connaissance desdeuxiemes tangues taus les courants méthodologi­ques sont d' accord en signalani l'habilité de l'ex­pression ora/e comme laplus complexe de mesureret difficile d' objetiver. Plusiers auteurs nous of­frent des baremes destinés a obtenir une mesurageplus objetive, en observant la tendance a diviser latangue en divers compartiments; Prononciation,Fluidité, Exactitude grammaticale, Vocabulaire etCompréhension verba/e sont, a leur tour, divisés

enplusieurs niveaux se/on le degré deperfection dechacun.

Une épreuve standard en usage, l'Ilyin Orallnterview, est décrite dans cet artic/e. Le role del' examinateur, ses problémes et possibles solutionssont de méme recueillis et commentés, Finalement,les tests de progres et l'application prutique d'uncas prévis a l'Euskaltegi HABE de Donostia, metfin au présent travail,

HOW TO EVALU ATE THE SPEAKING SKILL

In the evaluation of second languages knowledgedifferent methods and approaches agree to say thatthe skill of speaking is the most difficult to bemeasured and graded in a reliable way. Differentauthors offer various scales in order to achieve amore objetive grading and a tendence to dividelanguage into different components such as pronun­ciation, fluency, grammar accuracly, vocabularyand oral comprehension is observed.

These componnents are then divided into diffe­rent levels according to the leve! of perfectionachieved in each of them.A standard test curren! in use, the Ilyin Oral

Interview, is described in this article. The role ofexaminer, his problems and possible solutions arealso mentioned and analysed. Finally, progresstests and the application of one of them in theHABE Euskaltegi of Donostia are presented.