Lokatz artean urre bila (2)

1
duradunak, umeen presentziari buruz galdetuta. Gizonek zuloan pikatxoiarekin askatutako lurra, emakumeek makina dagoen tokira eramaten dute. Motordun makina sinple bat da darabiltena: lokatza ber- tan sartu, txikitu, eta urarekin nahastuz garbitze prozesua has- teko. Makinaren irteeran espar- tzuzko alfonbra bat dute jarria, eta bertan pausatzen dira urrea daukaten pinportak. Dozena erdi bat makina ari dira inguruan lanean, eta bakoitzak bere jabea du. Prince Amoata da horietako bat. 24 urteko gizaseme hau Ghanako beste muturretik etorri zen Nkrofulera, lanera. Zaz- pi lagun ditu bere esanetara lane- an. Lortzen duen urrea zuzenean saltzen dio Tarkwako merkatari bati. Tarkwa da, Obuasi, Dunkwa eta Prestearekin batera, Ghana- ko urre hiri nagusietako bat. Prince berari entzunda, ez diru- di aberasten ari denik: «Askoren artean banatu behar da ateratzen dudan apurra. Herriko batzorde- ari astero ordaintzen diot 200 cedi- ko zerga euren lurretan aritzea- gatik. Langile bakoitzari berea or- daindu behar zaio. Makinak, berriz, erregaia eta mantentze lana behar ditu». Kofi Tetteh-k dio legez kanpo ari den meategi bat lokalizatzen dutenean saiatzen direla legezta- tzeko urratsak nola egin behar di- ren erakusten. «Gure ofizialak ga- lamsey-an ari direnekin hitz egite- ra joaten dira, egiten ari direna le- gez kanpokoa dela jakinarazten diete, eta esaten diete legeztatze- ko baldintzak eta urratsak zein- tzuk diren. Jaramonik egiten ez badute, segurtasun indarrekin esku hartu behar izaten dugu». Arazoak, normalean, inguruan meategi handiagoren bat ari bada hasten dira. Nkrofulen, esatera- ko, Adamus enpresa australiarra ari da lanean, eta herrikoak bere kontzesiopeko lurrak zulatzen aritzea ez zaio gustatzen. Emmanuel Amukuo herriko kontseiluko bozeramailea da. Ba- daki arazoak izatea zer den. «Orain bi urte etorri zen polizia, eta meategiko tresneria dena era- man zuten. Zazpi lagun atxilotu eta espetxean sartu zituzten. Al- boko herrian beste hainbeste ger- tatu zen». Haserre sumatzen da gizona meatze konpainia handie- kin. «Jokatzen dute lurra eurena balitz bezala, eta lurra ez da eure- na, lurra ghanatarrena da». Mike Ananek herritarron albo- an kokatzen du bere burua. «Ne- kazari herri hauei euren lurrak lapurtu egin dizkiete, sarritan konpentsaziorik eman gabe. Gai- nera, betidanik egin izan duten jarduera kriminalizatu egin dute lizentziarik ez dutela esanda». Nkroful herriak eskatu du jar- duera arautzeko lizentzia. Atze- ra-aurrera asko egin dituzte Mi- neralen Komisiora, eta oraindik ez dute erantzunik. «Itxaropenik ez dugu galdu», dio Amukuok. Gaiari buruz zerbait badakien topografo batek, ordea, ez du uste lizentziarik emango dietenik. «In- guruan konpainia handi bat ari da lanean, eta haiei interesatzen zaiena da eremu hau libre izatea». Gobernutik aitortzen dute lur eskasiak gatazkak sortzen ditue- la meatze enpresa handien eta txikien artean. «Arazoa sortzen bada eta eskala txikiko meategia lizentziarik gabe ari bada, geldia- razi egiten dugu. Lizentzia badu, ordea, bitartekaritza egiten saia- tzen gara. Konpainia handiari esaten diogu gutxien esplotatzen duen eremua, etekin asko ematen ez diona, emateko eskala txikiko meatzeari». Gobernuak ez du ezkutatzen, beraz, lehentasuna eta tokirik onenak korporazio handiei ema- ten dizkietela. Horiek komunita- teari egiten dioten ekarpena han- dia dela esanez justifikatzen du jokabidea. «Eskuartean darabil- ten diru kopurua izugarria da, eta eurek komunitatearen mesede- tan egiten dituzten eskola, klini- ka eta komunak ezin dituzte eska- la txikiko meatzariek egin», dio Kofi Tetteh-k. Segurtasuna Lur eskasia hori dela eta, galam- sey jardueran dabiltzanek gero eta arrisku handiagoak hartzen dituzte. «Lurrean beti egin izan dira zuloak urrea ateratzeko, bai- na sakonera gutxikoak ziren. Orain, lurra eskas dagoenez, gero eta sakonago zulatzen dute, ez dute segurtasunik eta istripuak gertatzen dira», dio Ananek. Hemerotekan sartu-irtena egi- tea nahikoa da konturatzeko sa- rri gertatzen direla istripuak ga- lamsey meategietan. Azkenaldi- ko istripurik larriena iazko ekainean gertatu zen, Dunkwa herritik gertu. 50 meatzari hil zi- ren lurra gainera erorita. Han-he- menka, berriz, istripu isolatuak etenik gabe gertatzen dira. Istripuak soilik? Istripu gisa bestelako eraso batzuk ere ezku- tatzen direla salatu nahi du Mike Ananek: «Korporazio multinazio- nal hauei traba egiten dien ga- lamsey jardueraren bat atzeman- dakoan ez dute eskrupulurik. Bertara joan eta harrapatzen du- tenari tiro egin eta zulora bota- tzen dute. Gero istripua dela za- baltzen da, eta poliziak behar be- zalako ikerketarik ez du egiten». Beste era bateko eraso modu gordinak ere ikusi dituela dio Ananek. «Rottweiler zakurrak askatu izan dituzte galamsey egi- ten ari diren inguruetan». Ingurumenari kalte Txikitzeko makinatik pasa eta urrea duten partikulak alfonbran geratutakoan, hondar piloak egi- ten dituzte galamsey meategie- tan. Makina jabearen ardurapeko lana da hori. Lameka Anthony Kuma Mpohorreko makina baten jabeak azaldu digu ondorengo prozesua: «Hondarra zakuetan sartzen dugu eta gero merkurioa- rekin nahasten dugu, berotu eta urre garbia ateratzeko». Merkurioaren erabilpena he- datuta dago oso urre meategie- tan, eta beti ez dira beharrezko se- gurtasun neurriak hartzen. Ku- mak ziurtatu digu eurak kontu handiarekin ibiltzen direla, «oso arriskutsua delako. Ahora sar- tzen bazaizu hil egin zaitezke». Galamsey egiten den ingurue- tan sarri gertatzen dira, ordea, isuriak. Nazio Batuen Erakunde- ko Industria Elkarteak Ghanako hainbat herritan egindako iker- ketak merkurio tasa altuak atze- man ditu biztanleen gorputzetan. Azterketa egiterakoan, bai mea- tzariak bai urre bilaketarekin ze- rikusirik ez duten herritarrak hartu ziren lagin bezala. Denen- gan atzeman dute larritzeko mo- duko merkurio maila. Meategiekin zerikusirik ez duen jendearengan maila altu ho- riek aurkitzeak erakusten du ku- tsadura meategitik harago iris- ten dela. Inguruko ibaietan amai- tzen du askotan merkurioak. Ura eta arraina ibai hauetatik har- tzen dituzte herritarrek. Merkurioak artritisa eragiten du, haurdunaldietan arazoak sor ditzake eta garunaren funtzio ugari erasaten ditu. Haurrengan da, batez ere, kaltegarria. Mike Anane ingurumen kaze- tariak korporazio handiei begira- tzen die kutsadura kasuei buruz galdetutakoan, haiek eragiten du- ten kaltea handiagoa dela argu- diatuz. «Zianuroa erabiltzen dute urrea funditzeko, eta ez dituzte beti behar diren babes neurriak hartzen. Isuriren bat dagoenean, istripua izan dela diote, baina izo- rratuta geratzen direnak ingu- ruan bizi diren biztanleak dira, eu- ren lurrak eta eurek edaten duten ura da kutsatuta geratzen dena». Mineralen Batzordetik diote meategi handietako segurtasun neurriak zorrotzak direla eta en- presa horiek bete egiten dituztela. Lizentzia duten eskala txikiko me- atzariei, berriz, erakutsi egiten dietela nola lan egin. «Lizentzia eman aurretik, hezi egiten ditugu. Merkurioa erabiltzeko gaitasuna lortu behar dute, eta ikastaro bat ematen diegu», dio Tetteh-k. Urrea lortzeko sistema berri bat garatzen ari direla ere esateko dauka. «Merkurioaren aldean in- gurumenari batere kalterik egin- go ez dion sistema izango da. Le- gamia erabiliko da, hondarrare- kin nahastu, urtu, eta urre garbia lortzeko». Oraindik esperimenta- zio fasean dago sistema hori, bai- na eraginkorra dela frogatu eta erabilera zabalduz gero, urrats ga- rrantzitsua izango da Ghanako urre meategien eremuko herrita- rren bizi baldintzak hobetzeko. Urre meategiak 09 2011ko maiatzaren 8a Igandea Motordun makina sinpleak erabiltzen dituzte urrea bereizteko. IÑAKI GURIDI Emakumeek zulotik makinara garraiatzen dute lokatza. IÑAKI GURIDI Joan-etorri kopuruaren araberako soldata jasotzen dute emakumeek. I. G. Raffia palmondoa eta azukre kanabera: urrea dagoen seinale D Galamsey jardueran,belaunaldiz belaunaldi igarotako ezagupen eta ohiturak daude. X. mendean, jada, Europa- ra iristen zen inguruotako urrea, eta portugaldarrak Ghanako kostaldera heldu zirenean,XIV.mendean,urrezko bitxi dotorez apainduta aurkitu zituzten Ashanti erreinuko biztanleak,egun Ghana den lurretan bizi zirenak.Orduko urre meategiek ez zuten egungoen baliabiderik proiekzioak egiteko,laginak ateratzeko eta non zulatu erabakitzeko; baina naturaren informazioa inter- pretatzen bazekiten. Egun ere, jakituria horri eusten diote. «Raf- fia palmondoa eta azukre kanabera batera hazten diren lurrean, normalean, beti egoten da urrea», esan digu Nkrufol herrian la- nean ari den meatzari heldu batek.Ingurura begiratu,eta hala da,raffia palmondo eta azukre kanabera ugari ikusten da.

description

Ghanako urre meategiak

Transcript of Lokatz artean urre bila (2)

Page 1: Lokatz artean urre bila (2)

duradunak, umeen presentziariburuz galdetuta.

Gizonek zuloan pikatxoiarekinaskatutako lurra, emakumeekmakina dagoen tokira eramatendute. Motordun makina sinplebat da darabiltena: lokatza ber-tan sartu, txikitu, eta urarekinnahastuz garbitze prozesua has-teko. Makinaren irteeran espar-tzuzko alfonbra bat dute jarria,eta bertan pausatzen dira urreadaukaten pinportak.

Dozena erdi bat makina ari dirainguruan lanean, eta bakoitzakbere jabea du. Prince Amoata dahorietako bat. 24 urteko gizasemehau Ghanako beste muturretiketorri zen Nkrofulera, lanera. Zaz-pi lagun ditu bere esanetara lane-an. Lortzen duen urrea zuzeneansaltzen dio Tarkwako merkataribati. Tarkwa da, Obuasi, Dunkwaeta Prestearekin batera, Ghana-ko urre hiri nagusietako bat.

Prince berari entzunda, ez diru-di aberasten ari denik: «Askorenartean banatu behar da ateratzendudan apurra. Herriko batzorde-ari astero ordaintzen diot 200 cedi-ko zerga euren lurretan aritzea-gatik. Langile bakoitzari berea or-daindu behar zaio. Makinak,berriz, erregaia eta mantentzelana behar ditu».

Kofi Tetteh-k dio legez kanpoari den meategi bat lokalizatzendutenean saiatzen direla legezta-tzeko urratsak nola egin behar di-ren erakusten. «Gure ofizialak ga-lamsey-an ari direnekin hitz egite-ra joaten dira, egiten ari direna le-gez kanpokoa dela jakinaraztendiete, eta esaten diete legeztatze-ko baldintzak eta urratsak zein-tzuk diren. Jaramonik egiten ezbadute, segurtasun indarrekinesku hartu behar izaten dugu».

Arazoak, normalean, inguruanmeategi handiagoren bat ari badahasten dira. Nkrofulen, esatera-ko, Adamus enpresa australiarraari da lanean, eta herrikoak berekontzesiopeko lurrak zulatzenaritzea ez zaio gustatzen.

Emmanuel Amukuo herrikokontseiluko bozeramailea da. Ba-daki arazoak izatea zer den.«Orain bi urte etorri zen polizia,eta meategiko tresneria dena era-man zuten. Zazpi lagun atxilotueta espetxean sartu zituzten. Al-boko herrian beste hainbeste ger-tatu zen». Haserre sumatzen dagizona meatze konpainia handie-kin. «Jokatzen dute lurra eurenabalitz bezala, eta lurra ez da eure-na, lurra ghanatarrena da».

Mike Ananek herritarron albo-an kokatzen du bere burua. «Ne-kazari herri hauei euren lurraklapurtu egin dizkiete, sarritankonpentsaziorik eman gabe. Gai-nera, betidanik egin izan dutenjarduera kriminalizatu egin dutelizentziarik ez dutela esanda».

Nkroful herriak eskatu du jar-duera arautzeko lizentzia. Atze-ra-aurrera asko egin dituzte Mi-neralen Komisiora, eta oraindik

ez dute erantzunik. «Itxaropenikez dugu galdu», dio Amukuok.

Gaiari buruz zerbait badakientopografo batek, ordea, ez du ustelizentziarik emango dietenik. «In-guruan konpainia handi bat arida lanean, eta haiei interesatzenzaiena da eremu hau libre izatea».

Gobernutik aitortzen dute lureskasiak gatazkak sortzen ditue-la meatze enpresa handien etatxikien artean. «Arazoa sortzenbada eta eskala txikiko meategializentziarik gabe ari bada, geldia-razi egiten dugu. Lizentzia badu,ordea, bitartekaritza egiten saia-tzen gara. Konpainia handiariesaten diogu gutxien esplotatzenduen eremua, etekin asko ematenez diona, emateko eskala txikikomeatzeari».

Gobernuak ez du ezkutatzen,beraz, lehentasuna eta tokirikonenak korporazio handiei ema-ten dizkietela. Horiek komunita-teari egiten dioten ekarpena han-dia dela esanez justifikatzen dujokabidea. «Eskuartean darabil-ten diru kopurua izugarria da, etaeurek komunitatearen mesede-tan egiten dituzten eskola, klini-ka eta komunak ezin dituzte eska-la txikiko meatzariek egin», dioKofi Tetteh-k.

SegurtasunaLur eskasia hori dela eta, galam-sey jardueran dabiltzanek geroeta arrisku handiagoak hartzendituzte. «Lurrean beti egin izandira zuloak urrea ateratzeko, bai-na sakonera gutxikoak ziren.Orain, lurra eskas dagoenez, geroeta sakonago zulatzen dute, ezdute segurtasunik eta istripuakgertatzen dira», dio Ananek.

Hemerotekan sartu-irtena egi-tea nahikoa da konturatzeko sa-rri gertatzen direla istripuak ga-lamsey meategietan. Azkenaldi-ko istripurik larriena iazkoekainean gertatu zen, Dunkwaherritik gertu. 50 meatzari hil zi-ren lurra gainera erorita. Han-he-menka, berriz, istripu isolatuaketenik gabe gertatzen dira.

Istripuak soilik? Istripu gisabestelako eraso batzuk ere ezku-tatzen direla salatu nahi du MikeAnanek: «Korporazio multinazio-nal hauei traba egiten dien ga-lamsey jardueraren bat atzeman-dakoan ez dute eskrupulurik.Bertara joan eta harrapatzen du-tenari tiro egin eta zulora bota-tzen dute. Gero istripua dela za-baltzen da, eta poliziak behar be-zalako ikerketarik ez du egiten».

Beste era bateko eraso modugordinak ere ikusi dituela dioAnanek. «Rottweiler zakurrakaskatu izan dituzte galamsey egi-ten ari diren inguruetan».

Ingurumenari kalteTxikitzeko makinatik pasa etaurrea duten partikulak alfonbrangeratutakoan, hondar piloak egi-ten dituzte galamsey meategie-tan. Makina jabearen ardurapeko

lana da hori. Lameka AnthonyKuma Mpohorreko makina batenjabeak azaldu digu ondorengoprozesua: «Hondarra zakuetansartzen dugu eta gero merkurioa-rekin nahasten dugu, berotu etaurre garbia ateratzeko».

Merkurioaren erabilpena he-datuta dago oso urre meategie-tan, eta beti ez dira beharrezko se-gurtasun neurriak hartzen. Ku-mak ziurtatu digu eurak kontuhandiarekin ibiltzen direla, «osoarriskutsua delako. Ahora sar-tzen bazaizu hil egin zaitezke».

Galamsey egiten den ingurue-tan sarri gertatzen dira, ordea,isuriak. Nazio Batuen Erakunde-ko Industria Elkarteak Ghanakohainbat herritan egindako iker-ketak merkurio tasa altuak atze-man ditu biztanleen gorputzetan.Azterketa egiterakoan, bai mea-tzariak bai urre bilaketarekin ze-rikusirik ez duten herritarrakhartu ziren lagin bezala. Denen-gan atzeman dute larritzeko mo-duko merkurio maila.

Meategiekin zerikusirik ezduen jendearengan maila altu ho-riek aurkitzeak erakusten du ku-tsadura meategitik harago iris-ten dela. Inguruko ibaietan amai-tzen du askotan merkurioak. Uraeta arraina ibai hauetatik har-tzen dituzte herritarrek.

Merkurioak artritisa eragitendu, haurdunaldietan arazoak sorditzake eta garunaren funtziougari erasaten ditu. Haurrenganda, batez ere, kaltegarria.

Mike Anane ingurumen kaze-tariak korporazio handiei begira-tzen die kutsadura kasuei buruzgaldetutakoan, haiek eragiten du-ten kaltea handiagoa dela argu-diatuz. «Zianuroa erabiltzen duteurrea funditzeko, eta ez dituztebeti behar diren babes neurriakhartzen. Isuriren bat dagoenean,istripua izan dela diote, baina izo-rratuta geratzen direnak ingu-ruan bizi diren biztanleak dira, eu-ren lurrak eta eurek edaten dutenura da kutsatuta geratzen dena».

Mineralen Batzordetik diotemeategi handietako segurtasunneurriak zorrotzak direla eta en-presa horiek bete egiten dituztela.Lizentzia duten eskala txikiko me-atzariei, berriz, erakutsi egitendietela nola lan egin. «Lizentziaeman aurretik, hezi egiten ditugu.Merkurioa erabiltzeko gaitasunalortu behar dute, eta ikastaro batematen diegu», dio Tetteh-k.

Urrea lortzeko sistema berribat garatzen ari direla ere esatekodauka. «Merkurioaren aldean in-gurumenari batere kalterik egin-go ez dion sistema izango da. Le-gamia erabiliko da, hondarrare-kin nahastu, urtu, eta urre garbialortzeko». Oraindik esperimenta-zio fasean dago sistema hori, bai-na eraginkorra dela frogatu etaerabilera zabalduz gero, urrats ga-rrantzitsua izango da Ghanakourre meategien eremuko herrita-rren bizi baldintzak hobetzeko.

Urre meategiak 09 2011ko maiatzaren 8a • Igandea

Motordun makina sinpleak erabiltzen dituzte urrea bereizteko. IÑAKI GURIDI

Emakumeek zulotik makinara garraiatzen dute lokatza. IÑAKI GURIDI

Joan-etorri kopuruaren araberako soldata jasotzen dute emakumeek. I. G.

Raffia palmondoa eta azukrekanabera: urrea dagoen seinale

DGalamseyjardueran,belaunaldiz belaunaldi igarotakoezagupen eta ohiturak daude.X.mendean,jada,Europa-

ra iristen zen inguruotako urrea,eta portugaldarrak Ghanakokostaldera heldu zirenean,XIV.mendean,urrezko bitxi dotorezapainduta aurkitu zituzten Ashanti erreinuko biztanleak,egunGhana den lurretan bizi zirenak.Orduko urre meategiek ez zutenegungoen baliabiderik proiekzioak egiteko,laginak ateratzekoeta non zulatu erabakitzeko; baina naturaren informazioa inter-pretatzen bazekiten.Egun ere,jakituria horri eusten diote.«Raf-fia palmondoa eta azukre kanabera batera hazten diren lurrean,normalean,beti egoten da urrea»,esan digu Nkrufol herrian la-nean ari den meatzari heldu batek.Ingurura begiratu,eta halada,raffia palmondo eta azukre kanabera ugari ikusten da.