Txillardegiren saioa: hastapenen bila

29
Lurra!» hots egin omen zuen Kolonen untzimutilak Amerika ikustean. «Hemen ja lurra ikusten dugu» dio Hegelek azkenean Descartesengana iristean, filoso- fiaren historia posthelenikoan mila urte itsasmortuan na- bigatu eta gero. Euskal literatura eta kulturan «lur berrien seinalea» Txillardegirengan ikusi du K. Mitxelenak, «mu- garri baten antzera» (1957). Bere historia pertsonalarekin eta intelektualarekin, Txillardegik inkarnatzen du ongien Euskal Herri berria, gerra ondokoa esan ohi den aroa. Haren lagunak, edo ikasle eta jarraitzaileak izan gara besteok —agian zerbait heterodoxoak batzuetan, epelagoak askotan. Mugarri handia, izan, gerra izan da. Baina harrigarria da nola gero, nazio arazoa, sozialismoa, norbanakoaren patua, erlijioa- ren eztabaida, katolizismo ofizialarena bezala mendebale- ko «progresismoaren» kritika, euskara modernizatu beha- rra, euskara batua, etab., h. d., euskalgintzan, literaturan, gure borroka ideologiko edo mundu ikuskeran, politikan, berrogeita hamar urte luze mila gatazka ilunetan okupa- tuko gaituzten motiboak, denak batera kolpe batetik eta garbi, koherentzia osoarekin ageri diren harengan, etorki- zunaren intuizio berri jenial batean bezala. Hastapen ho- rretan Txillardegi ez da ibili bakarrik: Etxaide, Krutwig, JAKiN 17 Txillardegiren saioa: hastapenen bila JOXE AZURMENDI Joxe Azurmendi idazlea eta EHUn Filosofia irakaslea da. «

Transcript of Txillardegiren saioa: hastapenen bila

Lurra!» hots egin omen zuen Kolonen untzimutilakAmerika ikustean. «Hemen ja lurra ikusten dugu»

dio Hegelek azkenean Descartesengana iristean, filoso-fiaren historia posthelenikoan mila urte itsasmortuan na-bigatu eta gero. Euskal literatura eta kulturan «lur berrienseinalea» Txillardegirengan ikusi du K. Mitxelenak, «mu-garri baten antzera» (1957).

B e re historia pert s o n a l a rekin eta intelektualare k i n ,T x i l l a rdegik inkarnatzen du ongien Euskal Herri berr i a ,g e rra ondokoa esan ohi den aroa. Haren lagunak, edoikasle eta jarraitzaileak izan gara besteok —agian zerbaith e t e rodoxoak batzuetan, epelagoak askotan. Mugarr ihandia, izan, gerra izan da. Baina harrigarria da nola gero,nazio arazoa, sozialismoa, norbanakoaren patua, erlijioa-ren eztabaida, katolizismo ofizialarena bezala mendebale-ko «progresismoaren» kritika, euskara modernizatu beha-rra, euskara batua, etab., h. d., euskalgintzan, literaturan,gure borroka ideologiko edo mundu ikuskeran, politikan,berrogeita hamar urte luze mila gatazka ilunetan okupa-tuko gaituzten motiboak, denak batera kolpe batetik etagarbi, koherentzia osoarekin ageri diren harengan, etorki-zunaren intuizio berri jenial batean bezala. Hastapen ho-rretan Txillardegi ez da ibili bakarrik: Etxaide, Kru t w i g ,

JAKiN17

Txillardegiren saioa:hastapenen bila

J O X E A Z U R M E N D I

◗ Joxe Azurmendi idazlea eta EHUn Filosofia irakaslea da.

«

Mitxelena, Xarriton, San Martin, Aresti, ez dira batere fi-gura bigarre n t i a rrak. Baina historian pertsonaia batzukpribilegiatuak badira, ez da bestegatik, nik uste, haienganaroak bere irudi pribilegiatua aurkitu duelako baino, mo-mentuko espiritua bere konplexutasun osoan biltzen etahura dinamizatzen, aro a ren espresio bizi eta motore berdenboran. (Garaiak eta pertsonak —pertsona intere s g a-rriak— elkar egin ohi dute). Eta hori Txillardegi da gurealdiarentzat, modu sinboliko ezin nabariagoan, beste guz-tien gainetik eta inori beretik ezer kendu gabe.

Esandako ideia eta zeregin haiek denak, jeneralean ezT x i l l a rd e g i ren kreazioak dira berez (historian ezer ez dazerotik hasten), eta ez Euskal Herri berriaren organigramahotz, bulego batean bukaturikoa bezala ageri dira hasiera-tik haren luman. Txillardegiren mundua (eta orain harenidazmundua bereziki; ekintza —denok dakigu—, zer esa-nik ez) istilu artean garatu da. Bizi nahita borrokan ari denEuskal Herri baten autorea baino lehen, haren pro d u k t u ada Txillardegi bera. Baina alderantzizkoa ere neurri bateanegia da: egungo Euskal Herri hau, bizi nahita borrokan be-ti, Txillard e g i rekin batera gerra ondoko belaunaldiek bide-ratua dela, gaurko bere tankera horretan —jende askorenlan eta sakrifizio artean—, etorkizun itxaropentsu bati be-gira. Ez dut ETA berriro aipatuko eta Txillardegiren rola.Ezta euskara batua ere (batez ere 64koa: soziologikoki era-b a k i g a rria orduko gazteen artean!), edo literaturaren be-rriztatzea, pentsamendua gaurkotzeko ausardia, intelek-tualaren (artisten!) konpromisoa, etab., hainbat saio pole-miko bezain merezigarri. Guztiok diren saio praktiko etateoriko diferenteen azpian, baina idatzi dituen saio ezber-dinen, eta ipuin eta eleberrien azpian ere, saio bat dagobeti: Txillardegik berak bere saio, edo obsesio, edo borro-ka bezala «Euskal Herria helburu» formulan laburbilduduena. Hori da Txillardegiren saioa.

Saio horren atal oinarrizko batzuk bakarrik gogoratu-ko ditugu, topikoenetik hasiz —politikatik. Eskerrak, saiohori ez baita politikara mugatzen.

1. Beti esan dut, Txillardegi ez dela politikaria, bainaEuskal Herriko politikak gaur inor gutxiri zor diola gehia-

TXILLARDEGIREN SAIOA: HASTAPENEN BILA• JOXE AZURMENDI •

JAKiN 18

go berari baino. Zergatik? Orokorki esateko, Euskal He-rriaren ideia berri bat eskertu behar diogu, nik uste. Kon-tzientzia kultural, politiko, sozial global bat, gero dinami-ka berri batean bere espresioa izan duena praxi politikoaneta kulturalean ere, euskal gizartean, batzuetan Txillarde-g i rekin, beste batzuetan Txillard e g i ren aurka ere bai,nahikoa ezagutzen den urteotako historia nahasian. Aroberria, hots, belaunaldien arteko etena, edo haustura poli-tikoa, Ekin/ETA rekin markatu ohi da. Txillardegik berakhaustura horren esanahi ideologikoa minimizatu eginnahi izan du. Eta —bestelako interpretazio batzuk zuzen-tzeko asmoaz—, «ez genuen guk kanpoko indarren eta Es-tatuen laguntzan ezertxo ere sinesten. Guk euskal estrate-gia eraiki nahi genuen (...). Honela sortu zen Ekin, eta ezbestela», idatzi du 1. Aliatuen zain geratzea izango zen ete-naren arrazoia.

Arrazoi hori funtsezkotzat ukatu gabe ere, eten politi-korako eta hasiera baterako bederen (eten batean, gerobakarrik argituz joango den elementu pertsonal, ideologi-ko, praktiko konfuso asko sartzen da), Leturiaren egunkarie z k u t u a-k (1957) jada «eten» sakon-sakona erakusten dukrisi modernoaz enteratu ere gabeko pentsamendu tradi-zional abertzalearekin, h. d., abertzaleen aspaldiko «gorre-ria» arruntarekin, K. Mitxelenarekin esateko2. Aski da 60.lehen urteetako Txillard e g i ren testuak irakurtzea —H u n -taz eta Hart a z, adibidez, 1965—, pentsamendu abert z a l etradizionalaren kritika, hainbat aspektu ezberdinetara za-baltzen dela jada, ohartzeko. (60-65 urteetako gogoetenemaitza kontsidera genezake saio bilduma hori).

1.1.1. Txillard e g i ren irizpenean abertzale klasikoak(nolabait izendatzeko) behin eta berriz funtsean eskuin-d a rtzat (1) eta funtsean karlistatzat (2) jotzen dira. Eskuin-keria horren agerpenak dira, eskematikoki adierazteko:

• jatorkeria, itxura, zintasun falta, folklorekeria. Eus-kaldun izatea, hizkuntzan adina (edo gehiago) jazki etadantza folklorikoetan ezartzen dute. «Eskuindarra jatorke-riaren alde da (...). Gure aberkide bat baldin bada, axolahaundiagokoak dakizkioke zagi-dantza eta ere n s u g e a re nipuia, gure hizkuntza baino»3. Folklorea folklore k e r i a

TXILLARDEGIREN SAIOA: HASTAPENEN BILA• JOXE AZURMENDI •

JAKiN19

bihurtzen da horrela (36). Gero folklorea bera eta euskal-dun izatea faltsutzen den adina, kultura narriatzen da.«Idi-probak nahi-ta-nahi ez goraipatu behar bide ditugu,abarkak nahi-ta-nahi ez jantzi, bertsolariak gau ta egunentzun, mendi bazterrak irrintziz nahi-ta-nahi ez bete, etalaminetan sinistu» (73). Are, folklorismoa frankisten be-ren operazio bat bilakaturik dagoela, errepararazten diguT x i l l a rdegik. «Gure arteko dantza-taldeak eta ‘abes-ba-tzak’, euzkotarrez josirik daude, taldeak etsaiek berek era-tzen eta ordaintzen ez dituztenean. Zergatik ote? Gureetsaiak ez baitira gu bezain tentelak» (73).

• kantoikeria, txokokeria: sorlekutxoari edo pro b i n-tziari atxikimenduan bezalaxe manifestatzen dena Alder-diari, Euskal Herriari baino atxikimendu gehiagoan. Ho-rregatik, abertzale klasikoak euskalkiak maite ditu oro zgain eta bitxikeria dialektalak. «Aberria bera, gurea bezaintxikia izanagatik ere, haundiegi zaio, abstraktoegi» (36).Arana baino aranistagoa izaten da orobat. «Joera huntanb e rean (kantoinkeriarenean, alegia) partidu-gizon da es-k u i n d a rra: talde baten defendatzaile egiten danean, her-tsiago jokatzen da taldearen sortzailea bera baino» (37).

(Hau izango da puntu bat, zergatik Txillardegik ko-munistak ere «alde batzuetatik» eskuindartzat joko di-tuen, Marxen «ni antimarxista naiz» ateraldia gogoratuz).

• integrismoa: hitz horrekin edo besterekin maiz sa-latua (abertzaleena nahiz karlistena).

• tradizionalismoa: hots, tradizioak sakralizatzea, ho-rra abertzale klasikoen eskuindarkeriaren beste agerpenbat (karlisten parekoa, berr i ro). Baina tradizioei ez zaieeusten, egokiak direlako, baizik tradizioak direlako.

Eskuindarrak tradizioa eta ohitura zaharrak maite ditu.Zergatik? Aspaldidanik «hala gertatzen dalako». Gehiene-tan, tradizio baten adikizuna galdu bada ere, tradizioarieusten dio eskuindarrak: dantzariek dantzaren urrats-le-gea bezela, ezer aldatu gabe (...). Zaharrari zaharra dalakoeutsi behar zaio; eta berria, berri dalako, eta aiheruz be-terik datorrelako, alde bat utzi. Zaharra onartu behar da:ez pentsatu ondoren on agertzen zaigulako, bere zahar-tasunarengatik beragatik baizik. Ohitura bat mendeetan

TXILLARDEGIREN SAIOA: HASTAPENEN BILA• JOXE AZURMENDI •

JAKiN 20

zehar ahaztu ez bada, ona da. Besterik gabe, beraz, atxikdezagun, euts diezaiogun (36).

Karlistak «hay que ir también este año a Montejurra»esanez jarraitzen duen bezalaxe (36), abertzaleak «LegeZaharra» goratzen jarraitzen du (35).

• Tradizionalismo honek, historia «tradizionalare n »mitifikazioa dakar. Askotan historiaren gure «desmitifika-tzaile» berriek, kritika hori beraien egungo deskubrimen-dutzat saltzen digute, gutaz burlatu nahiz. Hona hemen1965eko Txillardegiren testu pare bat, luzetxoa bada ere,b e re osoan aldatzea merezi duena, desmitifikatzaile ba-tzuk desmitifikatzeko.

(Abertzale eskuindarrari) hain zuzen aintzinako munduaeder zaio, eta datorrena okaztagarri. Politikan berdin: Le-ge Zaharraren urrutimina du.

Gizonaren dinatasunari eta gizatasunari gagozkiela,nahiz gauza ageria izan igaro diran denborak, alderikgehienetarik, oraingoak baino txarragoak izan dirala, ira-gan denborak lilluratzen du. Euskal Herriari buruz, hu-nengatik, berehala ezagutarazten dugu danok gure bu-rua: eskuindarrek aspaldiko euskaldunen zoriontasuna-ren ipuia sinistarazi nahi digute besteoi; eta, ezin lorturik,gutaz etsitzen dute. Zergatik etsiko? Orain arte, nere us-tez, eta aspaldian are gutxiago, euskaldunak zoritxarreaneta zapaldurik bizi izan dira. Eta hau egia dala frogatzenahal dala uste dugu.

Ezkertarrek uste dute, beraz, ba dala garaia euskaldunherriak lehenengo aldiz bere burua altxa dezan; eta hauesatean ez dugu milimetro bat ere atzera joan nahi, «legezahar» bila, denbora «zoriontsu» haietaz ez baitugu deu-sik ere sinesten. Ikusi besterik ez da hau Euskal Herrikokondairan; edo euskalduna nola bizi dan aldakuntzarikgertatu ez diran eskualdeetan. Gogora ekarriko ditutezaugarri nagusiak: gosea, eritasuna, miseria, edozertara-ko behar gorria, apezkeria, ezjakintasuna, euskaldungoa-rekiko mespretxua, eta morroin-plegua. Horra hor galdu-tako parabisua» (35).

Euskal Herri demokratikoaren «mitoaz» orobat: Eus-kal Herria betidanik demokratikoa izan dela esaten dutea b e rtzale klasikoek; euskaldunon «sen demokratikoaz»

TXILLARDEGIREN SAIOA: HASTAPENEN BILA• JOXE AZURMENDI •

JAKiN21

harrotzen dira. «Turistei hau sinistaraztea... bego! Bainan,arren, hori geurk sinistu, ez. Demokrazi-sen horrek ez gai-tu gu beste nehor baino hobeki berezten» (73).

Hemen nik esan ditudan batzuk, zalantzarik ez, asaldatuegingo dituzte nere herrikide batzuk: gure kasoa ez omenda berdina, gure kondairan zehar Euskal Herria demokra-zia hutsean bizi izan omen da. «Chauvinismoa» eskuinda-rra da; eta asaldu horrek gehiago erakusten du asaldatueneskuintasuna, beste ezer baino. Euskal Herrian, beste nun--nahi bezelaxe (edo beste nun-nahi bezelatsu bederen), baziran nagusiak eta morroinak, haundikiak eta herri xehea.Hainbeste aipatua izan dan demokrazia hura ipuirikhaundiena iruditzen zait. Euskal Herrian guk sozialismobat jartzen baldin badugu, sinetsirik egon gaitezen: mun-du guzian bezela (edo bezelatsu bederen, barka) lehenen-go aldiz gertatuko da demokrazian bizitzea euskaldunak.Gorago aipatu dudan bezela, ez gaitezela izan kantoinzaleeta xobinista: ez gera gu ere horren desberdinak (36-37).

1.1.2. Abertzale klasikoak —Arana Goirik haiekinp a rtikularki egin zuen borroka egin arren— karlismoangeratu direla aurpegiratzen die Txillardegik. Karlismoak,testuinguru honetan, nazio kontzientzia garbi baten faltaadierazten du. Eta hau da Txillard e g i ren kritika nagusiaabertzaletasun klasikoari, ik. «Oraindik ere karlismoa na-gusi Euskal Herrian» (17 eta hur.).

Txillardegi, 60. urteetako Huntaz eta hartaz saioetatikorainagoko Euskal herria helburu eta oraingoxe Putzu ele-berriraino, behin eta berriro interesatu da karlismoaz. Biideia nagusik mugitzen du interes hori: izan, karlismoamugimendu nazional bat izan zela; ordea, kontzientzianazional garbi bat falta izan zitzaiola. Orain bigarren pun-tu hau bakarrik interesatuko zaigu (Txillardegiren testuaninplikatzen duen abertzaletasun klasikoaren kritikagatik).

• B e ren Euskal Herr i a ren kontzientzia, politika mailanb e d e ren, inoiz ez da heldu territorialki Euskal Herri osora.Pasadizo polit hau kontatzen digu bere oro i t z a p e n e t a t i k :

Xahoren «Voyage en Navarre» liburuan, xehetasun batekutzi ninduen guztiz harriturik. Xahok, aitzinakoia eta kar-lista batera, ordu hartako ezkertar abertzale beraz, Zumala-

TXILLARDEGIREN SAIOA: HASTAPENEN BILA• JOXE AZURMENDI •

JAKiN 22

karregiren esanetara jartzeko pasa zuen muga. Eta, ulertuezina, Zugarramurdira iristean, Espainiako kutsua aurkituomen zuen!!! Eta, euskaldun eta euskaltzale momentu gu-zietan agertuta ere, liburua frantsesez izkiriatu, eta espai-nol giroa emateko nunbait, espainolezko hitzak jartzen di-tu hemen eta han euskaldun karlisten ahoan... (23).

• Izan ere, funtsean Txahok bere burua frantsesa ikus-ten jarraitzen zuen, Iparr a g i rrek espainola ikusten jarr a i-tzen zuen moduan («Ara España, lur hoberikan...») —etaa b e rtzale klasikoek oraindik jarraitzen duten eran. Azke-nean, euskaldunak sentitu bai, sentitzen baitira, baina ezdaukate garbi euskalduntasuna zertan datzan. Karlistade-tan bezalaxe oraingo abertzaletasun klasikoan,

Iparraldeko Euskal Herrian lehengusu-mordo bat ikusibehar dugu gaurkoz, ez Euskal Herriko eskualde bihotze-ko bat (1936an etorritako «euzkotar» batzuk ez ahal duteba esan, seriotan, «hainbeste urtez erbestean» —en el ex-tranjero, sic— bizi beharrez, Bidarrain edo Donibane Ga-razin 28 urte igaro ondoren, euskeraz ikasteko ez betariketa ez erarik ez dutela aurkitu?). «Abertzaleen» etxeetan,euskeraz aisa mintzatu ahal izanagatik ere, erdera izan danagusi eskuarki; eta buruzagien beren seme-alabak «fran-co-españolak» dira... (25).

• Ez abertzaleok eta ez —euskaldun hutsak zire na rren— karlista haiek, ez baitute ikusten, euskal nazioafundamentalki egiten duena euskara dela.

Karlisten agintariek (Erro andoaindarra danetan eredu)kanpotik miresten dan jostailu bat bezela zeukaten eus-kera. Ez zuten euskera beren abertzaletasunaren haragi-tzat hartzen. Errok etimolojiak egiten zituen txolartee-tan; bainan ez zan euskeraz mintzatzen ezinbestean bai-zik. Euskera soldaduen hizkuntza soila zan; bainan ezagintariena (24).

• Azkenik, bada, politikoki, Espainia barruan, Espai-niako Alderdi batetik espero dute soluzioa batzuek zeinbesteek (karlisten kasuan eskuin muturreko Alderdi abso-lutista integrista batetik; abertzaleen kasuan ezkerreko Al-derdi errepublikarretatik).

TXILLARDEGIREN SAIOA: HASTAPENEN BILA• JOXE AZURMENDI •

JAKiN23

(...) Hunat hemen ikaragarriena. Egin dezagun alkarrekingogoeta erraz bat. 1833 jarri dudan lekuan, jar zazu zuk1936; erregetza absolutuaren ordez, jar zazu zuk errepu-blika liberala; ezkertar idatzi dudanean, idatz ezazu zukeskuindar. Liferentziak badaude, beharrik; ba daude,nahi baduzu, liferentzia koxkorrak. Eskergak ez. Bainanfuntsean, jokabideen sustraiaren muinean, sakon-sakonhortan, zer aurkitzen duzu? Izenak aldaturik, eta Espai-niari buruz bestela jantzirik, karlismo berri batean ari ge-rala, nik uste.

(...) Ehun urte hauetan, funtsean diot berriz, ez bidedugu ezer ikasi; zoritxarreko bide itsu hura oraindik ereabertzaleon bidea baita. Dudarik gabe: euskalduna bainoaldakaitzagorik ez dago (25-26).

T x i l l a rd e g i ren estrategia abertzaleen batasuna izan dabeti: utzi Alderdi espainolak (edo frantsesak) eta Euskal He-rriak bere buru a ren eta bere kausaren Alderdia izan behard u .

1.2.1. Orain galdera da: zer da Euskal Herria? Zein da,edo zer da, euskalduna?

Hasteko, ez dut uste interesik gabekoa denik, gauzahauek jada 60. urteetan eztabaidatuak izan zirela azpima-rratzea. Gertatzen dena da, galdera hauek oso ekibokoakb i h u rtuak dauzkagula, eta oso erraz hartzen dutela (edoeman gura izaten zaiela) arr a z i s m o a ren edo «esklusio»arazoaren zentzua. Izan ere, eskubide mailako esanahianh a rtzen da askotan galdera hori, testuinguru politikoanbatik bat (eta bitxi samarra da, euskal eskubide edo zuzen-biderik inon ez baitago —euskalduntasunaren mugaketamaila juridiko horretan planteatzeko—, etorkizunaren gu-re ametsetan ez bada behintzat). Horrelako objekzioei au-rrea hartu nahiz bezala, Txillardegik garbi uzten du hori:«Jakina da Euskal Herrian bizi diran guziek eskubide ber-berak dituztela gizon diran aldetik: arrazakoikeria guzienkontra nagoela esan beharrik ere ez dago, uste dut» (69).Baina problema —orain— ez da hor planteatzen. Helburudugun Euskal Herriaren kontzeptua da kuestioa, batez ereabertzale klasikoekin polemikan berriz ere.

Negatiboki, aurrena: Euskal Herria ez da Foruak, edoK o n t z e rtua, edo Autonomia. Edo, berdin: euskalduna

TXILLARDEGIREN SAIOA: HASTAPENEN BILA• JOXE AZURMENDI •

JAKiN 24

(Euskal Herria) ez du egiten katoliko zintzo izateak. Txi-l l a rdegik «euskaldun fededun» esaerari «ipuin bat» deri-tzo, eta «euskalduna euskaldun» esaera kontrajartzen dio(74). Euskalduna berez demokrata omen delakoak ez dugehiago balio (73-74), etc.

Eta zer arrazaz? Puntu interesantea da hauxe: Txillar-degik 60. urteetan abertzaletasun klasiko gogorrena etasistematikoena, aspekturik diferenteenak aintzat hart u z ,kritikatu duenean ere, uste dut, arrazismoa ez dela berekritika guztietan behin ere aurkitzen. Behin esaten du ira-gaitzean, arrazakeria oro har kritikatzen ari dela, «1900eko‘ b i z k a i t a rrak’ arrazazaleak ziran, eta integrista hutsak»(37); orduan ere iraganeko gauza legez beraz. Beste batean,euskaldunek halako sudurra, odola, etab., izan omen di-tzaketela eta, ezaugarri horiek deus ez dutela adieraztenebidentetzat emanez, «Euskal Herrian ez dago (nik us-te...), ez horrelako arrazakoirik, eta ez horrenbestetaraino-ko zozorik», ebazten du (72). Egia da etnologoek Rh bere-zitasun bat eta, aurkitzen omen dituztela.

Baina berezitasun edo naziotasun-ikur hau, liburuen etajakintza hotzaren maillan geldituko da. Eta guri bostaxola zaigu etnologiako liburuetan gaillen gelditzea. Gukkondairan nahi dugu Euskal Herriak garaitzea, herriakkondaira-maillakoak baitira (...). Arrazak (eta gaur ez da-go euskal arraza bat) ez du batasun-kontzientziarik edonazio-kontzientziarik ematen (Ib.).

Hain zuzen ere, Txillardegiren abertzale klasikoekiko po-lemikan arr a z a ren puntuak tokirik batere ez duela, dao h a rg a rr i e n a4. (Ikustekoa litzateke, arr a z i s m o a ren ipuinedo mamu hori geroxeago nola piztu den hemengo pole-mikan —Arana Goiriren testu xaharren batzuk besterik,XIX. mendekoak, ezin alegatzeko inpotentzia penagarria-rekin ia beti— eta zein xede ez prezeski zientifiko eta ra-zionalengatik). Txillard e g i rentzat problemarik ez zela,ikusten da. Euskal Herria helburu- ren amaieran, Alvare zbere deituraz ari dela, azkenik, hauxe dio:

Horra hor nire lau leinu nagusietako bat, lehenengo dei-tura eman didana, espainiar jatorrikoa.

Nik hautua egin nuen: euskalduna eta abertzalea izatea.

TXILLARDEGIREN SAIOA: HASTAPENEN BILA• JOXE AZURMENDI •

JAKiN25

Ez dut inoiz, ezta behin ere, nire etorkiari buruzko ohargaixtorik bat ere (ongi esan dut: ezta behin ere) entzun«arrazakoi amorratuak» omen diren abertzaleengandik.Ipuinak dira horiek!5

Zer da Euskal Herria, positiboki? Erantzun bat gera-tzen da:

Euskal Herriak, kondairaren eta soziolojiaren maillan, na-barmen, agerian, zalantz-izpirik batere utzi gabe, nazio-ezagugarri bakar bat dauka: euskera; eta naziotasun-kon-tzientzia ematen dion sozioloji-eragille bakar bat ere:euskera. Euskerak egin du Euskal Herria: euskerak ez bes-tek. Euskerak bizi du Euskal Herria. Euskerak mugatzendu. Eta Euskal Herria piz badadi, euskerak piztuko du.

Politikaren maillan, eta erresumaren maillan, Kondai-raren maillan beraz, Euskal Herriak beste nazio-norgarri-rik ba duela esatea, ez da egia. Hizkuntzaz kanpo EuskalHerriak ez du gaur, kondairaren maillan beti, aberri-nor-garririk batere (72).

[Behin baino gehiagotan Txillardegi euskaraz EuskalH e rr i a ren «arimaz» bezala mintzo da: «Hizkuntza batmunduaren ikus-molde bat da, analoji-zerrenda organikobat, olerki-ikuspen bat, herri baten arima» (71)6. Gero ,Vo l k s g e i s t eta «mito» (germaniar!) horien kritiko «razio-nal» garratzak etorri ziren gure artera —beren metafisikamozorrotuak inor baino lehen berak engainarazita—, eta,b e ren haizepuzkeriarekin, aisa engainatu gintuzten eus-kaldun inuxente denok: behiala euskal arima batez pro-blemarik gabe mintzo izandako K. Mitxelenak berak, etahemengo ilustrazio guztiak, goizetik gauera mintzamoldehori arras erdeinatu zuen —gaur arte. Bakarrik, nik neukez dut ongi ulertzen, Mitxelenak edo nik, esate baterako,arimarik badugu, zer problema dagoen Euskal Herriak ari-ma bat edukitzeko. Nirea behintzat ez da arima turko edotxinoa: ezer izatekotan euskalduna izango dela pentsa-tzen dut, Euskal Herriaren ariman parte duena hain zuzen—munduaren ariman bezalaxe!]7.

Euskal naziotasunaren funtsa euskara —hizkuntza—dela, ez da Txillardegik asmatua: baina bai berak inork ezbezala azpimarratua eta tinkatua gure aldian. Beste batzuk

TXILLARDEGIREN SAIOA: HASTAPENEN BILA• JOXE AZURMENDI •

JAKiN 26

utzita, uste dut «jesuiten eskolakoak» izan direla ideia ho-ri tradiziotxo bat bihurtu dutenak, Txillard e g i ren (etaKrutwigen) aurretik. «Nik euskara dela esango nuke, eus-ko naziotasunaren eustazpia, zimendua. Euskara gabe, ni-retzat, ez dago naziotasunik», 1953an zeritzon AndimaIbiñagabeitiak.

1.2.2. Txillardegi baitan hizkuntzaren esentzialismorikedo metafisikarik susmatu dutenek, momentuan horre t a r a-ko eduki zitzaketen arrazoi edo interes polemistak apart e8,gauza bat oso nabarmena ahazten zuten: alegia, Txillard e-g i ren pentsamendua zenbateraino zegoen oso-osorik exis-tentzialismoak blaituta. Hizkuntzaren balorazio aipatua—arima bezala— oso Unamunorena da, besteak beste.Euskararen bizitzari edo heriotzari buruz ere —harrigarri-ro!—, Unamunoren eran ikusten dugu erre a k z i o n a t z e nTxillardegi, euskaltzaleen begitan Unamuno parte txarre-ko piztia zen garai batean. Arazo guztiaren funtsa —h. d.,Euskal Herr i a ren bizitzaren gakoa— bere err a d i k a l t a s u nguztian zertan datzan, Unamunok hobeto ikusi du aber-tzale askok baino: biziko da euskara, eta euskararekin Eus-kal Herria, ala euskarak hil egin beharko du eta Euskal He-rriak beste zerbait bilakatu beharko du (Espainiaren etagaztelaniazko kulturaren barruan)? Onerako ala txarrera-ko, Euskal Herriaren patuaren gakoa, Unamunorentzat ezdago dudarik, euskaran dago. Hor erabakitzen da euskalnazioaren zortea. Euskara, Euskal Herriari orain arte bizi-tza eta espiritua eman diona, hemendik aurrera gauza ezbada horretarako, hobe dugu lehenbailehen geuk hilarazieta beste hizkuntza bat hartu bizitzeko: hori da Unamu-noren tesia. Baina —funtsean— horixe da Txillardegirentesia ere.

Definizio mailan, historikoki eta soziologikoki, eus-karak zertzen du Euskal Herria: zerk definitzen du, praxip o l i t i k o a ren mailan, abertzaletasuna?, galdetzen du Txi-l l a rdegik. Euskal Herria berr i ro euskaldunen herria izandadin borondateak eta ahaleginak, erantzuten du.

Euskaldun billakatu nahi izatea, ala nahi ez izatea: hor-tan da kakoa euskera galdu dan tokietan. Euskaldunegon nahi izatea, ala nahi ez izatea: hortan ere, galdu ez

TXILLARDEGIREN SAIOA: HASTAPENEN BILA• JOXE AZURMENDI •

JAKiN27

dan tokietan. Abertzaletasunaren kakoa ere euskaldunizan nahi hortan dago, euskalduna zerbitzatuz (70).

Euskerarekiko maitasuna dugu (...) abertzaletasunarentermometrorik seguruena: egiazko euskaltzaleak egiazkoabertzaleak dira, eta alderantziz (74).

Baina euskara dagoen egoera lardatsean, herbalean,merezi al du harengatik borrokatzea? Edo, beste hitzetan,«abertzale izateko eskubiderik ba ahal dugu?» (74). Alegia,« z e rgatik eta zertarako euskaldun?». Txillard e g i ren eran-tzunean, abert z a l e t a s u n a ren justifikazioa lehen-lehenik,eta ia esklusiboki, euskararen aldeko borrokarekin oinarri-tzen da (eta euskara naziotasunaren funtsarekin berd i n-tzen). Beraz, abertzaletasunak ez luke zentzurik, euskarakjada bizirik ateratzeko aukerarik ez balu, Unamunok etaB a rojak ziotenez. Ukaezina da, ordea, euskarak ez duelabizitzeko aukerarik, dagoen bezala jarraituz gero.

Haizu duguia, beraz, Euskal Herriari eutsi nahi izatea?Baiezkoan, euskera euskaldunen egiazko mintzabide bi-llaka baditeke, alegia, bai; ezezkoan, ziñezko mintzabideez billakatzekotan, ez.

Hertsia da ateka. Batetik, egiazko abertzalea izateko,Euskal Herri euskaldunaren alde borrokatu behar da; eta,bestetik, euskaldunen zerbitzuko jarri behar dira euskera,eta Euzkadiko erresuma berria bera; bata eta bestea eus-kaldunen tresna baitira. Ez alderantziz.

Folklorekeria dala bide, ezin diteke gure herria eragoz-pen zaion mordoillo baten zerbitzuko izan. Abertzaleta-sunak bide medar eta neketsu bat baizik ez digu zillegiuzten: euskera egiazko mintzabide zoli eta aberats bihur-tzekoa; euskera gaurkotzekoa, euskerari benetako baliobat ematekoa. Ez dugu besterik.

Euskera bere hortan kondenatua dago; eta berez ez ba-lego, euskaldunen alde jokatzeko, geurk beharko genukekondenatu eta arbuiatu (75).

Azkeneko hori Unamuno hutsa da —eta Txillardegikegiten duena da, Unamuno hartu eta positibora irauli.Egiaz balio behar ez badigu, euskara zaintzea folklorekeriabilakatzen da (abertzaletasuna folklorekeria bilakatzen da),eta hobe da lehenbailehen geuk hilaraztea, ez baita gizale-gezkoa euskaldunen arlotekeriaren defentsa horri eustea.

TXILLARDEGIREN SAIOA: HASTAPENEN BILA• JOXE AZURMENDI •

JAKiN 28

Hizkuntza pertsonengan bizi da. Mendi-gaillurretan bizidiranek ere, kultura iristeko eskubide osoa dute; eta eus-kera eragozgarri baldin bazaie jakintza lortzeko, hil bedieuskera. Hobe esateko: hil dezagun. Pertsonaren loratzeadebekatzen duen euskera ahul eta ez-ikasi horri, mendigaillurretan beretan eustea ez dugu zillegi (75-76).

Hizkuntza pertsonei balio izateko, pertsonei zerbitzatzekobaitago. Beraz, hil dezagun, edo para dezagun (moderno-tu, batu, egokitu dezagun) zinez balio izateko eran. Per-tsonak dira hortaz beti lehenengoa eta azkena (bere sozia-l i s m o a rentzat ere oinarrizkoa izango dena). Horrela hiz-kuntzak, politikak, euskara batuak, literatura berritzaileak,etc., denak koherentzia bat aurkitzen du, pertsonaren zer-bitzuan funtsaturik.

Euskarak —baina berdin: politikak, etab.— pertsoneizerbitzatzea, gaurko munduan, zientzian, ideietan, zeregi-netan balio izatea eta zerbitzatzea da.

2. Abertzaletasun klasikoaren Txillardegiren kritikak,gaurkotasun eta ezkertasun borondate batetik eginak dira.T x i l l a rd e g i rentzat, abertzale izateak gaurkoa izatea agin-tzen du; baina, berdin, gaurkoa izateak abertzale izateaagintzen du. Hemen eta orain, abertzaletasunak bezalagaurkotasunak, Euskal Herri berri bat jaso beharraren au-rrean jartzen gaituzte. Abertzaletasun klasikoak, ord e a ,Euskal Herri zahar bati eutsi nahi dio.

2.1.1. «Ez gaitezen berriz ere euskaldun intelektualaketa artistak, hainbeste aldiz bezala, ehun urtez atzetikibil...» hitzekin ixten du «Euskaldun txapelaundiei bihitz» saioa (90). Euskaldunon atzerakoitasun edo atzoko-tasun historikoa —edo eternoa—, Txillard e g i ren lumanbehin eta berriro ageri den salaketa da.

Gaurko mundua mundu berri bat da, lehenagoko guziakgarai batean berri izan ziran bezela; berriago zaigu men-turaz bestetango gizonei baiño, gure mendean gauzakerrotikago aldatu diralako. Soziolojiak eta Kondairak haujakinarazten digute. Nola onar diteke, beraz, euskaldunolerkia, nobela, irudigintza, margolaritza, eta baita filo-sofia, politika, pentsamendua, eta nahi dana, lehengomoldeen arabera egitea zillegi eta komeni ditekeanik?

TXILLARDEGIREN SAIOA: HASTAPENEN BILA• JOXE AZURMENDI •

JAKiN29

Gure herrian egiten danaren parte haundi bat bede-ren, horregatik, oso txarra dala esan diteke; seguratu ereegin diteke. Eta ez esnobismoz, ez: eskierki, segurki datxarra. Gure artean bizirik dirauen atzerakeria hil arte(eta ez Artean bakarrik, alajaiñetan!) ez du Euskal Herri-ko kulturak ezer haundirik egiterik izango (87-88).

Mundu (bizitza) berri bati, pentsamendu, arte, politi-ka berri bat dagozkio, lehengoak lehengo munduari ze-gozkion eran. Garaian garaikoa izan beharra ez da esno-bismoa, ez moda, bizitzaren legea baizik.

2.1.2. Hein batean, aldian aldikoa izateko espirituake z k e rt a s u n a rekin kointziditzen du, atzerakoitasunak( « o reopitheko-tasunak») eskuinarekin. Ezkertasunak «ari-ma-tasunarekin» (41), literaturan, politikan, artean, zien-tzian, eta edozertan, berri eta gora-nahi, hobe-behar sen-titzearekin. Eskuinak, lehengoari eta ezagunari eutsi nahiitsuarekin.

Iraganean pausatzea, edo iritzi edo molde zahar batetanhigitu gabe gelditzea, antziñan egoki izan zan era batieustea, fosil egitea da. Dana billakatzen eta berritzen bai-ta (...). Gizadiaren berritu-nahia ezkertarrek bultzatzendute; eta bertan bera pausatu-nahia eskuindarrek (42).

Esan beharrik ez dago hemen —adibidetan ez luza-tzeko—, abertzale klasikoak eskuindar eta atzerakoi kon-tsideratzen dituela Txillardegik. Adibidetxo bat bakarr i kaipatzeko: eskuindarra irrazionalista, fede itsukoa, mira-kuluzalea izaten bide da.

Ama Birjinaren agertaldi guziak batez ere, erraz onartzenditu: Ezkiogako gertaerek, gonbarazio batez, ongi erakus-ten dute orduko abertzaleen joera; abertzaleek hanpatubaitzuten gehienik zerutikako seinale hura (31).

Berriro gogoratu nahi nuke, kritika hauek guztiak 50eta 60. urteetako kezken eta eztabaiden mundua adieraz-ten dutela (kasik pentsamendu arkaiko bat jada!)... orain-go «desmitologizatzaileen» zain egon gabe.

2.2. Beste egiaz esentzialista batzuek ez bezala, Txi-llardegik eskuinaren eta ezkerraren kontzeptu higikor batdauka, esentzialki denborari lotua, erlatiboa. Ezkertiar iza-

TXILLARDEGIREN SAIOA: HASTAPENEN BILA• JOXE AZURMENDI •

JAKiN 30

tea ez da «ezkertiar» izena eramatea; aitzitik, ezkertiarrak« e z k e rt i a rrengandik» ongi bereiztea komeni da (29). Ezdago betiko eskuinik eta betiko ezkerrik. Eskuina eta ezke-rra ez dira leku absolutu batzuk, ez dira beti leku berak.Atzoko ezkerra, gaurko eskuina. Eta gaurko eskuina —ezbiharko ezkerra: ideien eta mugimendu guztien patua za-h a rtzea, eskuindartzea eta hiltzea baita historian. Bainaezerk ez du beti ezkertiar irauteko garantiarik —ez iraute-koa dauka ezker orok! Doktrina bat egia osoaren jabetzateta betikotzat ageri bada, seguru egon gintezke, integris-mo bat dela.

Ez da harritzekorik. Ez baitago ezer geldirik, mundua al-dakorra baita funtsez, dana aldatzen baita.

Izaeraren sustraia bera aldaera hori baizik ez da (...).Izan gaitezen, beraz, eta hau esatean euskaldun pentsae-ra-gizonez ari naiz bereziki, zabalak, aitzinakoiak, mun-du berriaren eta ideia berri guzien adiskide (83).

Lutero bere garaian ezkertiar ageri da, katolikotasunaeskuindar. Marx ezkertiar, baina gaurko marxista asko es-kuindar! (Antikomunismoa eskuinaren karakteristika batbezala zenbatu arren, komunisten dogmatismoaren, into-lerantziaren, askatasun faltaren kritika Txillardegik ez duinoiz ezkutatu, ETAren barruko «ezkertiar» horiekin kon-flikto handiak sortu baino lehen ere. Ik. 29, 30, 37, 46,4 7 )9. Unamuno ezkert i a rra da, Txillardegik Marxen ondoanaipatzen du. Ortega y Gasset espainoltxu eskuindar sa-s i a u rrerakoi bat zela esateko eta berresateko, ordea (27,34), ausardia behar zen 1965ean.

Ezkertasuna kontzientziako dei bat bezala da, etenga-be garaian garaikoa, berria, gizon-emakumearen zerbitzu-koa, librea, razionala bilatzera. Ezkert i a rra izatea ohorebat litzateke Txillardegirentzat, baina egiaz izatea oso zai-la begitantzen zaio. «Nahiko nuke, beraz, izen hori; bainaegiazko ezkertarretarik bat ote naizenentz ez dakit» (28).

3. Hirugarren zenbaki honekin Txillardegiren pentsa-menduan kapitulu sakonago eta zailago batean sart z e ngara. Esan daiteke, Txillardegiren pentsamendua bi ertzenartean teinkatuta dagoela. Alde batean, ageri den ororendenborazkotasuna (denboraren pean dagoen guztiarekin:

TXILLARDEGIREN SAIOA: HASTAPENEN BILA• JOXE AZURMENDI •

JAKiN31

bizitzaren borroka, historiaren jarioa): munduan dena al-datzen ari da, dena doa. Bestean, denboragabeko edogaindikoa, «bigarren mundua», pert s o n a ren barn e m u i neternoa batez ere. «Ba dago gizonarengan aldatzen ez danzerbait: gizonaren gizatasuna, hain zuzen» (89). Nik ustedut teinka honek «soluzio» bat Txillardegiren pentsamen-duan ez daukala, baizik eta soluzio gabe beti pirrika jarrai-tzea dela bere soluzioa edo bere eginkizuna. Errealitateakez du ekuaziorik. Beti zabalagoa da gizakiaren ustea bai-no. Gizakiaren pentsamendu ibilkor horixe baino ez da,bestetik, azkenean, errealitatea uste duguna.

Honek esan nahi du, Txillard e g i ren pentsamendua b e rt z a l e a ren, sozialaren, art i s t i k o a ren eta guztiaren az-pian, oinarri erabakigarria beti gizatasunaren kontzeptuez guztiz esplizitatu bat dela azkenean, neurria edo beza-la, errealitateaz nolabait juzgatu ahal izateko10. Zer gizata-sun mota da hori; eta zer da gizatasun horren begiruneakgaldatzen duen «bigarren munduaren» begirunea, gaurgaldua omen dena?

3.1.1. Teinka horren arabera, gaurkotasuna, ikuspun-tu batetik behar- b e h a rrezko eta guztiz positiboa, besteikuspuntutik hutsala da; okerrago, funtsezkoaren ahazpe-na eta galera bezala ageri da. «Gure zibilizazio hunen aldejokatzea, esate baterako, eskuindartasun-seinale iruditzenzait neri», botatzen digu Txillardegik hasteko. Progresoa,e k o n o m i a ren azkartasuna, teknika, etab., dena alienaziohutsa. «Zirtzilkeria nagusitu zaigu, ordea; eta gure mun-dua gezur zalapartatsuz elikatzen da (omen!), lasaikeriariklasaienean» (66). Beraz, Txillardegiren luman, gaurkotasu-naren exijentziarekin batera, gaurkoaren kritikarik erradi-kalena, eta beharbada ezustekoena, aurkitzen dugu —ino-la ere ezin har dezakeguna politika mailako erreflexio ba-ten zentzuan (politikarekin zerikusirik gabekoa ez badaere), gogoeta antropologiko funtsezkoenaren mailan bai-zik.

3.1.2. «Errealismoa» delako itsutasun mota modern o a-ri (86) Txillardegik egindako kritikak irakurriz, ezin dugu,R i k a rd o Arregiren errealismoaren kritika berdinak bere te-n o rean, ez gogoratu. Euskaldunen «praktikukeria» sala-

TXILLARDEGIREN SAIOA: HASTAPENEN BILA• JOXE AZURMENDI •

JAKiN 32

tzen dute biek. Artea edo literatura, ez da intere s a t z e n(«hori ez da jaten»). Baina politikan nahastea ere ez dapraktikoa. (Ez ahaztu, frankismoan gaudela). Dirua egin,lasai bizi, istilurik ez mesedez, hori da euskaldun jatorra-ren bizi-filosofia. Beste dimentsio espiritual batzuetara ezdu ireki nahi. Ez du menturatu nahi eremu ezezagun be-rrietarantz.

Gure Euskal Herrian positibistak ditugu nagusi. Hauxeda, hain zuzen ere, gure herriaren beherakaren beste fro-gakari bat. Gure herriak egia-mailla bakar bat ikustenbaitu, ez besterik: «lehenengo mundua», zentzuari dago-kiona, estadistiketan neurtzen dana, mundutar kondai-ran prezatzen dana. Eta mundu hortan ez dago ezer «bita bi lau» hori baizik (85).

Askotan gaur isildu eta ahaztu nahi izaten den Francorengaraiko konformismo sozial eta politiko espezifiko —erdierosotasun, erdi beldur— bat salatzen da batik bat.

Baina barrenago doa kritika. Substantzian Txillard e-gik zibilizazio mendebaldar moderno osoari gaitziriztendio, teknikaren, zientziaren, dominioaren, materialismoa-ren lehen mundura mugatzen delako, «bigarren mun-dua», hots, Poesiak, Arteak, meditazioak atzematen duten« b i g a rren munduari», Transzendentziari, zaputz eginez(87). «Gaurko gizona funts-funtsez dabil oker, arras oker!Ez da soluzioa bakarrik, ez: gaurko zibilizazioaren kezkaketa problemak sasi-problemak eta sasi-soluzioak dira»(103)... Hara!, esango du irakurleak harriturik: Txillard e-gik erlijioa errebindikatzen du! Guri gertatzen zaiguna da,e r l i j i o a rekin katolizismoa edo herriko parrokia ulert z e ndugula. Hark gizakiarentzat errebindikatzen duena, ordea,ez da artaldea eta artzaina, erlijioa da, beharbada irakurleakhobeto ulertuko duena zer izan daitekeen, frankismoarene rd i - e rdian Txillardegik eskas den edo falta den zerbaitbezala ikusten duela gogoan hartzen badu. Baina ez naizbide honetatik luzatuko.

3.2.1. Beharbada zibilizazio mendebaldar «erlijioga-bearen» kritika, lehenengo Txillardegiren baitan konstan-tearen klabea, «Marilyn-ek ber burua hil du» saioan ikusgenezake. Gizakia beti gehiagoren beharra duen izaki asee-

TXILLARDEGIREN SAIOA: HASTAPENEN BILA• JOXE AZURMENDI •

JAKiN33

zina da bere naturaz. Are, Modernitateak —hots, progre-soak— amets guztien asetasuna, gizakiaren perf e k z i o aagintzen digu. Desioen eta ilusioen kultibo bat dago gurezibilizazioan. Gehienok, hortaz, eginahalak egin arre n ,gaztetako gure ametsen obratu ezina ezagutzen dugulako,etsitzen dugu. Marilynen kasua horregatik da intere s a n-tea: itxuraz bederen mundu honetan neska gazte batekamets egin lezakeen guztia lortu, eta asegabea, heriotza-raino hutsa aurkitu du hala ere bere barrena. Beraz, ezmodu batera eta ez bestera, mundu honek ez gaitu inoizasetzen. «Ametsak ez obratzeak tristatu egiten gaitu; bai-nan obratzeak heriotzara eramaten bide du» (103).

Munduarekiko etsipena, berriro, ez da negatiboa soi-lik. Historia etsipen horrek ibilarazten du. Hain zuzenmundu honek moduren batean etsiaraziek, egiten dutelan mundu hau eraberritzen: aberria askatzen, lantegia bi-rrantolatzen, iraultza egiten (103-104). Baina zibilizaziohonek bere mila asetasun promesekin egiten duena da, gi-z a k i a ren egiazko eta funtsezko problema ezkutatu —exis-tentziaren absurdutasuna—, engainuzko zorion baten en-gainuzko itxaropenetan biziaraziz. Horrela, edozein sasia-razoren sasisoluzio bila bizi gara, funtsezko arazoaz ahaz-turik. Zibilizazio hau alienazio bat dela esan behar dugu,hortaz.

Gure zibilizazioaren xedeak, ikus ala ez ikus, aitor ala ezaitor (eta Kierkegaardek ongi dio ez dagoela etsipen gais-toagorik oharkabean pairatzen dana baino) hutsa dira,eta suizidiora daramate. Gure zibilizazio guzia huskeria-tan ari da, huskeriaz elikatzen da, eta hutsak ez beste be-te ditzake (104).

J a rraitu baino lehen, gaitzulerpenik ez sort z e k o :munduaren uko mistiko bat ote da hau? Iraultzaren, bo-rroka politikoaren, munduan ekiteko xedeen ukoa? Ez.Baina bai, horietako ezer absolutu bihurt z e a ren ukoa;munduan ezer absolutu bihurtzearen erabateko ukoa. Ho-rietan ez dago bizitzaren azken zentzua. Bizitzaren zen-tzua horietan ezartzen bada, ordea, horixe da kritikatzendena —alienazioan gaude!11 Hori baita, zibilizazio honeksinestarazi nahi diguna.

TXILLARDEGIREN SAIOA: HASTAPENEN BILA• JOXE AZURMENDI •

JAKiN 34

Lehengo gizonak, zibilizaziorik ez zuelako, Naturalezare-kin buruz-buru zituen hartu-emanak. Bere kezkak etaatsekabeak Naturalezarekin edo Izadiaren aitzinean sen-ditzen zituen, eta horregatik, jakinduria txikia eta teles-kopiorik ez izanagatik ere, ba zuen Jainkoaren ikutua(edo Mugagabearen, edo Ezerezaren sena).

Gaurko gizonak, aldiz, zibilizazioak, eta gizadiaren ko-puruaren emendatzeak berak, Izaditik alderagiten diola-ko, jakinduria haundia eta radio-teleskopioak izanagatikere, ez du Absolutuaren ez sena eta ez egarria. Eta haun-ditasun-seinale dauka hau... (106).

«Bigarren munduak», mendebaleko kulturak edo Mo-dernitateak ekarri dituen absolutismo edo totalitarismoenkritikarako balio dio Txillardegiri. Munduan zerbait abso-lutizatzea gizakia ukatzea da (eta berdin da, abertzaletasu-na bada, absolutizatzen dena)1 2. Ez dago ezer absolutiza-tzerik munduan. Absolutua munduaren «atzean» dagobeti. Ezin da izan datu bat. Ez dago gure esku.

Absolutuak mundu honetara ekarriz mendebaleko zi-bilizazioan aurreratu duguna da, Jainkoaren beldurre t i kP o l i z i a ren beldurrera pro g resatu dugula; Erlijioaren le-kuan Politika ipini dugula (gizakiak asmaturiko eta berakipiniriko sasiabsolutuak, zena zelako Mugagabe edo Eze-rez edo Jainko, gure esku ez zegoen «Absolutu» haren le-kuan). Zibilizazio honetan «bigarren mundua» ezabatunahi da. «Sagaratuaren sena erauzi nahi da (eta ez marxis-tek bakarrik)», ohartzen du Txillardegik (Ib.).

3.2.2. Geroago Txillardegik hainbat katramila izandu «marxista» batzuekin, eta arrazoi nagusia, marx i s m oh o rrek nazio arazoari lekurik ez uztea izango da. Bainamarxismoarekiko Txillardegiren begikera kritikoak, nazioarazoa baino lehenago, bere gizakiaren eta gizart e a re nkontzeptuetan oro har dauzka erro sakonak. Pro d u k z i omunduaren birrantolaketa sozialista bati gisakoa, zuzena,b e h a rrezkoa deritzo. (Hori baiesten duen unean ere, or-dea, hauxe da ematen duen arrazoia: «sozialismoaren bi-dez gaiago baita gizona bere egia eta baita bere egiazko sa-kontasuna nabaitzeko»!, 105). Baina «gizonaren diñatasu-na billatzea eta sasi-jainko berritan sinistea bi gauza dira»

TXILLARDEGIREN SAIOA: HASTAPENEN BILA• JOXE AZURMENDI •

JAKiN35

(Ib.). Orobat, marxismoari teoria historiko eta soziologikobezala pro b e t x u g a rria deritzo, hainbat gert a k a r i ren oina-rria esplikatzeko. «Baina pertsonari buruz, nik uste, [pro-d u k z i o a ren gorabeherek] ez dute gauza haundirik azal-tzen»; eta —Txillard e g i ren berbetan esateko— pert s o n a-ren funtsezko arazoari buruz, «bizierak zentzurik ote due-nentz jakin nahiari buruz, alienazio hutsa da» (Ib.).

Hitz batean: produkzioa, historian txit inport a n t e aizatetik, absolutua izatera pasatzen denean, alienazio batbilakatzen da. Produkzioaren birrantolaketa batekin giza-k i a ren funtsezko arazoak konponduak diratekeela usteizatea, horra «gaurko mitoa», zentauroek bezalaxe gizonagezurtarazten duena. «Produkzioaren seta, absolutu billa-katzen danean (eta billakaturik dago askoren kaskoan) tru-fa bat da. Gizonaren problema askoz ere sakonagoa iru d i-tzen zait Ekonomiarena eta Pro d u k z i o a rena baino» (I b .) .

Txillardegirentzat Marxek ez du balio, Unamuno etaKierkegaarden alboan ez bada. Eta bion aurka gutxien-gu-txiena. Osagarri bezala bakarrik balio du.

4. Alabaina, Marx baino gehiago, kontua mendebale-ko zibilizazio guztia da, esan bezala1 3. Txillardegik ekial-dea eta mendebala kontrajartzen ditu. Munduaren ira-g a n k o rtasunari buruz nola biak oso bestela paratzen di-ren, Teilhard de Chardin eta Budaren konparazio bateanerakusten du.

4.1. Esan behar da, mendebalean ere badaudela dife-rentziak, eta Te i l h a rdek nolabait mendebal espiritualenae rre p resentatzen duela, hots, gizon-emakumearen fun-tsezko arazoak eta kezkak (existentziaren hutsala, gratui-tatea) zin-zinez sentitzen dituena —hein honetan ekialdea-rekin bat eginez. Heriotzaren aurrean, gure ezdeusa suma-tzen dugu. Izartegiko ilunari so, gure ezereza ikusten du-gu. Baina unibertso hau guztia ere ez doa inora, suntsipe-nera doa. Zer da, hortaz, gure ezinegon hau, bizitza densukar eta eritasun hau? Zer da gizadia bera, ezerezetik eze-rezera doan fantasmen prozesioa baino? (62-64). Zer dirag i z a k i a ren ahalegin zoroak historian? Dena itzulikatzenda, ezer ez doa inora. Egunen batean unibertsoa berr i rodeusezaren pareko heriotza beltz guztizkoan amilduko da.

TXILLARDEGIREN SAIOA: HASTAPENEN BILA• JOXE AZURMENDI •

JAKiN 36

Betiko heriotzan isilik eta geldi. Hori da den guztiaren jo-muga.

Bai Teilhard (eta existentzialistak) eta bai Buda, denororen iragankor eta hutsaltasunaren, alegiazkotasunarenz i rraratik abiatzen dira: «horra hor gizontasunaren neu-rria», esklamatzen du Txillardegik. Bion jakinduria ba-rrenkorra, «gizon sakon guziena bezela, Ezerezaren amil-buru izugarrietan sortu zan» (66).

4.2. Baina oinarrizko batasun horretan, erradikala dadiferentzia gero, esperientzia berdinetik zer ondorioztatzegaratu duten mendebaldarrak eta ekialdetarrak.

4.2.1. Azken Heriotza delakoak, sentimena bakarr i kez, baina «adimenduaren muinetaraino» (61) asaldarazita,Teilhardek materia eta heriotza gaindituko dituen «Ome-ga» puntua imajinatzen du azken hartan, heriotzarik eza-gutuko ez duen errealitate berri batera jauzia unibertsoa-ren eboluzioan. Teilhard, poetaz gain, zientzialaria da, etazientifikoki arrazoitzen du bere teoria. Baina, batez eremendebaldarra da. Betiko heriotza onartu ezinik gizakiariarima hilezkor bat asmatu dion mendebalekoa. Eta, amil-degi ikaragarri hartatik nolabait ihes egin beharrak eragi-nik, mundua geure adimenduaren arabera plegarazi nahidu: «hau, berriz, gizonaren egarria Absolutu egitea da»;gure bizinahia, edo ez hil nahia, gure adimenduaren be-t i e rekotasun irudiak, etab., gure zibilizazioaren umeakbaitira. Mendebaldarra erre a l i t a t e a ren aurka, patuare naurka errebelatu egiten da. Eta bere errebeldia errealitatedeklaratzen du.

4.2.2.

Budak ez. Ezer funsezkorik ez dagoela jakiteak, pakez be-tetzen du; ez asalduz, gu bezela. Dana da aldakortasuna;ezerk ez dirau. Dana hutsa da; edo itxura hutsa eta alda-korra. Alperrik da ezeri lotzea; alperrik ez: kaltegarri, etaatsekabe guzien iturri. «Dana hiltzen da, dana amaitzenda», dio ez dakienak. «Ez dago ezer egiazkorik eta sustrai-dunik; zinez mintzatzera, ez dago, egon, ezer ere», diodakienak, hau da, Budaren argiak argitu duenak (65).14

Teilhardek ezin onartu zuen, azkenean dena alferriketa ezertarako eza izatea. Hinduak apalagoak dira —dio

TXILLARDEGIREN SAIOA: HASTAPENEN BILA• JOXE AZURMENDI •

JAKiN37

Txillardegik—, ez dute unibertsoa gizakiaren gurarien ara-bera izanarazten. Ekialdea eta mendebala bi aukera dira:errealitatea onartu, ala errealitatea «itxuraldatu».

Izan, bi salbabide ditugu funtsean: edo Mundua ukatu,eta Heriotza Osoak bere trinkotasuna galtzen du arras(hauxe dugu Indiako soluzioa, budismoan eta budismo-tik at); edo heriotza hortatik gure buruak begiratzeko, hi-lezkor dan arima bat dugula sinisten da (eta hau mende-baldarren irtenbidea da) (Ib.).

Baina, azken batean, «gizona salbatzea» da bietan xe-dea. «Gizona salbatzekotan, Kosmo guzia salbatzen duTe i l h a rdek (...). Budak, aldiz, beti gizona salbatzekotan(hots: fenomenuen kateatik askatzekotan) Kosmo guziakondenatzen du» (66).

Ikus dezakegunez, Txillardegiren pentsamendua berea n t ropologian erabakitzen da. Gizatasunaren kontzep-tuan. Kontzeptu hori, Txillardegiren obra goiztiar guztiakoso nabarmen uzten du —denborarekin influentziok lan-b rotuz joango dira, inoiz osoki desagertzeke, nik uste—,bi inspirazio nagusitatik elikatzen da: existentzialismotiketa budismotik. Seinalatu behar da, garai honetako Txi-l l a rd e g i ren antropologia budista samarra dela, gero a g omodu horretan ikusiko ez den bezala. Baina Txillard e g i-rentzat budismoak ez dirudi norbaiti ikasi egin dion zer-bait (doktrina multzo bat), bere sentiera basikoa nahikoaongi espresatzen duen pentsaera bat baizik, eta puska onbatean bere existentzialismoarekin bat egiten duena (az-ken finean bateraezinak izan arren, existentzialismoan in-dibiduoak duen lekuagatik, eta budismoan ezin izan due-nagatik).

Irakurlea gogoratuko denez, zibilizazio mendebalda-rrarekiko Txillardegiren balioespen kritikoak, K. Mitxele-naren protesta eragin zuen15.

5. Bortxaren gaiarekin bukatuko dugu.Gerraondoko Euskal Herria katolikoa da. Eta Espainia

frankista katolikoaren aurrez-aurre, galdu eta gainera go-rritzat madarikaturiko abertzaleen artean maiz aurkitzenda joera, katoliko egiazkoak eta zintzoak beraiek dire l afrogatzeko, eta ez Eliza espainola. Joera honetan idatzita

TXILLARDEGIREN SAIOA: HASTAPENEN BILA• JOXE AZURMENDI •

JAKiN 38

dago —alegia, Eliza ofizialarekiko erdeinuz— «Kristauta-suna eta mundutar garaitzapena» saioa (7-16), Buda etaG a n d h i ren eraginpean landutako gogoeta berau ere, etaguretzat interes gehitu bat daukana, ETA gaztearen barru-ko bortxa bai/ez diskusioan sartzen baita, hain zuzen bor-txarik ezaren alde. Guretzat gaur intere s g a rriena ez daT x i l l a rdegik hartzen duen tesia, hori (momentu hart a n )nola arrazoitu duen baizik.

«Zer egin behar du kristauak, kristau dan aldetik, ger-la egin beharretan gertatu ezkero?»16. Kristauak, hasteko,politikan sartzen bada, aurrena moralari begiratu behardio, ez efikaziari. De fakto kristauek historian zehar, etaEliza Katolikoak bereziki, beste jokabide bat izan dutelanagusi, moralaren lehentasuna berriki Gandhik gogarazidien arte, Txillardegik adibide ugarirekin erakusten du.Iraganak iraganari utzita, gaur badira kristau bortxazaleaketa baita Gandhiren bortxarik ezaren aldekoak ere. Kris-tau bortxazale haiek Txillard e g i rentzat eskuindar, beharba-da ez zatar, baina bai zantar batzuk dira (neke handirik ga-be erakusten duen bezala); beraz, atzotiarrak, ez gaurkoak.Baina, gainera, kristautasunaren jatorrizko espirituare nkontrarioak dira, kristau baino jentilagoak. Galdera da,o rduan, bortxa orori uko egiten zion Nazareteko Jesus etalehen kristautasunetik («egiazko kristautasunak arras debe-katzen du hiltzea»), bortxa arrunt onartzen eta erabiltzenduen Elizara nola etorri garen. Erantzuna da: munduan ga-raitu nahi izanez —jatorrizko kristautasunaren muin-mui-na ukatuz, hots, «europartuz». «Kristautasuna, jatorriz etapentsaeraz, Asiakoa da», esaten digu Txillardegik. Jesu-k r i s t o ren jarrera, Budaren berbera da. «Egiazko kristauakezaxola izan behar du munduarekiko, antsigabeki begira-tu behar ditu munduko itxaropenak» (15). Hortaz, ongidago «Satyagraha» edo Indarkarik Eza; baina Jesukristorenfuntsezko exijentzia (Budarena bezala) errotikoagoa baita(munduaren ukoa, munduaren ezaxola), badirudi impassebatean galdu garela: «Munduan garaitu nahi ez izatea:h o rra hor, beraz, kristau modura pentsatuz, nahitaezkobidea, nik uste». Baina horrela, bortxarik ez, baina politi-karik ere ez dago! Halatan, bada, politikan erradikalki mo-

TXILLARDEGIREN SAIOA: HASTAPENEN BILA• JOXE AZURMENDI •

JAKiN39

ral jokatu beharretik hasi, eta munduari eta politika ororiuko egin beharrera heldu gara...

(Ala, kristautasunari egin beharko zaio uko politikan,gauzak horrela badira, eta politika libre egin, kristautasu-netik menperik gabe? Laster horrelaxe planteatuko baitaEuskal Herrian)17.

Krutwigekin, Txillardegirekin, etab., pentsaera eta in-fluentzia berriak indarrean sartu dira gerra ondoan, asko-tan diferenteak eta kontraesankorrak beren artean, elka-rren pizgarriak nolanahi ere, esperientziarekin egunoroborrokan eta bata bestearekin etengabe lehian. Historiak,g e ro, bere bidea egin du. Beti ez —edo, inoiz ez— mo-mentu batean bere protagonistek pentsatu zutena. Kru t-wig ere budazaletasunetik zetorren, eta 1956an jada bo-rroka armatua proposatzen ei zuen (egunen batean budis-moaren fenomeno iheskor hau ikertu beharra egongo da);gero marxismoa zabaltzen eragingo du, hari zaputz egitengeroago. Txillardegik ere fronte ezberdin askotan ibili be-harko du. Errealismoaren aurka eta alde, abertzaletasuna-ren alde eta aurka, Gandhiren alde eta borroka armatua-ren alde ere, Marxen alde eta aurka, sozialismoaren alde,komunismoaren aurka eta antikomunismoaren aurka ha-l a b e r. Gorabehera asko ezagutu dugu. Baina, bestela ere ,pentsamendu bat, denon artean egiten da eta denborakegiten du; esaten denak egiten du, eta isiltzen denak egi-ten du orobat.

Zorionez, gerra ondoko giroan, Euskal Herrian espiri-tua piska bat mundutartzen hasi denean eta mundua es-piritualtzen, pentsamendu abertzale berria ez da politikoab a k a rrik izan: kulturala, filosofikoa, erlijiosoa, soziala, poe-tikoa da. Uste dut hori oso garrantzizkoa izan dela hasieraberri baterako gure historian. Politikari zentzu bat, politi-ka baino barrenagoko eremuetan bilatzen dio. Gizatasunabilatzen du. Bizitzaren zentzu bat bilatzen du borro k a nere. Eta uste dut, momentu erabakigarri horretako figurai n p o rtante guztien artean, bat gailentzen dela. Txillard e g i kg u re historian garai bat egin du eta inkarnatzen du (guregarai hau guztia alegia, ez iragan bat). Ez dago deneanados egon beharrik. Baietsi dituen ideiak adina, dudatu

TXILLARDEGIREN SAIOA: HASTAPENEN BILA• JOXE AZURMENDI •

JAKiN 40

dituenak, arbuiatu dituenak ere, gure historia bihurtu di-tu. Norbaiten aportazio inportanteena ez da derr i g o r«arrazoia eduki duen» puntuetan ikusi behar.

Euskal Herria helburu l i b u ruan Txillardegik, bere biMaisuak bezala, B. Russell eta J.P. Sart re aipatzen ditu au-rrena (274), eta 297. orrian «Russell eta Sart re rekin nire‘ h i rurko’ intelektualaren osatzaile: E. Morin parisetar ju-dua» gehitzen du. Kuriosoa da benetan: doi-doi hogeitahamar urte lehenago, Huntaz eta Hart a z-en, berd i n - b e rd i negiten baitu. «Egiazko intelektualen artetik bi aipatuko di-tut, enetzat eredu: B. Russell eta J.P. Sart re», irakurtzen dio-gu 42. orrian; eta hurrengo orrian besterik gabe ja, E. Mo-rin, hiru g a rren maisua dator aipaturik. «Intelektualak etaekintza-gizonak» saioan gertatzen da hori; hots, EuskalH e rrian politika ezkertiar bat nola egin, bilatzen duen go-goetan. Baina hau, Txillard e g i ren biografia intelektualean,b i g a rren fase bati dagokiola esango nuke: pentsamenduapolitikoki organizatzeari dagokion faseari —1962-64 ingu-rutik aurrera (1962: ETAren Lehen Biltzar Nazionala). Ha-rrezkero, Txillardegiren pentsamendua geroz eta gehiagoeztabaida politikoan zentratuko da; beraz, lehen bazueni n t e resen eta gaien zabaltasuna, ezkutatu egingo zaigu.Geroenean, geroak, iragana bera transformatzen du gurememorian. Nola esplikatu, bestela, Maisuen artean ez aur-kitzea Unamuno edo Kierkegaard! («Kierkegaard eta Una-muno ‘anaiok’: bihotz bihotzez anitz esker!», 60)18. Behar-bada «intellectuel engagé» edo «authenticité» bezalakokontzeptu batzuen adiera ere mehartu egin zaigu pro z e s uhonetan, horien exijentzia basikoak ez baitziren politikoaksoilik, gutxiago alderditarrak, intimo eta pertsonalak bai-zik estreina, sozialak eta politikoak gero, Txillardegik be-rak nahikoa erakutsi duen legez bere lehen argitalpeneta-tik hasita. Ahazteko joera baitugu, «autentikotasuna»,esate baterako, Sartrerena baino lehen Kierkegaarden etaH e i d e g g e rren kontzeptua dela; h. d., existentziala politi-koa baino lehen (L e t u r i a ren egunkari ezkutua-n den beza-la). Eta «engagement/engagé» ere, konpromisoa eta kon-p rometitua, surrealistena (20. urteetan) Camusena edoS a rt re rena baino lehen: gure kulturaren ondopeak berak

TXILLARDEGIREN SAIOA: HASTAPENEN BILA• JOXE AZURMENDI •

JAKiN41

kuestionatzen dituena hortaz, orain arteko balio denakerrekara bota eta («zibilizazio mendebaldarra» alegia), eti-ka berri-berri bat, askatasunean eta konpromiso pertsona-lean oinarritua, zerotik, h. d., inkontzientearen barnetik,sortzeko asmoz, «il faut transformer le monde» goiburua-ren pean. Ez dakit zer gertatu zaigun surrealistekin. Iraul-tza totala entseiatu eta gero, faxismoan eta estalinismoanbukatu zuten, eta bazterrean geratu dira. Baina gerra on-doko espiritu «borroka», orain esaten den bezala —hots,S a rt re ren autentikotasuna eta konpromisoa, gure poesiasoziala, Europako drama eta zinema existentzialistak— ha-ri zordun dira sakonki; eta, nik uste, espiritu nahasi-maha-si horren fruitua da hastapenetako Txillardegi, bere hel-dutasun falta konpentsatzen duen mila aspektu ezberd i-nen ugaritasunarekin, fundamentuak —abertzale bezalanahiz pertsona bezala— birpentsatzeko bere kezka funda-mentalekin, fundazionalekin. Inor gogoratzen da, zerizan den gerra ondoa? Itotzen gintuen ozeano beltz batenurpetik, mirakulu baten antzera irten du borrokan Txillar-degik argira. Zarrastada direktoa eta agresiboa maitekodu. Baina baita ere, surrealistek collagea bezala, ideia pila-tuen mosaikoa, pusketatxo marginala, pintzelada galdua,atentzio-dei sakats bat iragaitzean, lasterka doan bere dis-kurtsoa gelditu ezinda. Presa du (ihesi doa). Borrokatzendaki. Setatzen daki. Baina, batez ere, espiritu aberats han-di bat da, urduri, alde guztietara zabalik. Ez da sistemahandien arkitekto bat. (Inor ez da jada, direla uste dute-nak ere). «Existentzialismoaren kutsua dugunok ‘haundi-tasun’ guzien bildur izaten gera», deklaratuko du berak(60-61). Beharbada azken aroko Txillardegi polemikoa ba-k a rrik ezagutzen dutenek, bere ukabilean egia absolutuagogor jasotzen duenaren inpresioa dute, egiaren eta zuze-naren platoniko batena, haren estilo ebakorragatik bateze re. Baina Txillard e g i ren pentsamenduaren erroak exis-tentzialistak dira; beraz, erlatibistak1 9, egiaren jabetasunabaino gehiago egarria eta bilaketa, egonezina, kezka esti-matzen duenarenak, horiek baitira, eta ez jabetza hura,esentzialki dagitenak gizatasuna —eta intelektuala (43).1958an jada, begirada bat historiari, filosofiari, zientziari

TXILLARDEGIREN SAIOA: HASTAPENEN BILA• JOXE AZURMENDI •

JAKiN 42

eman eta, «alde guzietarik abiaturik ere, gauza berera iris-ten da beti: ez dagoela absoluturik», amaitzen zuen20. Txi-llardegiren lehenengo Maisu handia Unamuno da. Natu-rak berak —esango du geroago ere Txillardegik— ez gaituezein egiari lotuak sortzen; bilatzaile egiten gaitu (10).

Bilatzaile baten historia delako bilakatu da, Txillarde-g i rena, gure historia. Txillardegi ez da azken urt e o t a k oTxillardegi bakarrik. Haren hastapenak dira gureak. Gero,T x i l l a rdegi diferente asko dabil Txillard e g i ren barru a n :matematikaria, filosofoa, politikaria, poeta, linguista, mis-tikoa, literatoa, eta eremuotako bakoitzean —militantea,zientzialaria, adiskidea, etsaia— Txillardegi difere n t e a kberriro. Txillardegiren aportazio eskerga neurtzeko, orain-dik ez da tenorea. Beharbada bere lagun eta jarraitzaile ar-tekogabeok, hurbilegiok, hobekien hori egin dezaketenake re ez gara. Oraindik denbora asko aritu beharko duguh a ren gogoeta lana ikertzen, aztertzen: gaurko egun ho-nek hasiera besterik ez du izan nahi.❡

1. J.L. Alvarez Enparantza Txillardegi, Euskal Herria helburu, Tafalla1994, 190.

2. L. Mitxelena, «Sarrera-itz batzu», in: Txillardegi, Leturiaren egun -kari ezkutua, Bilbo 1957, 12.

3. Txillardegi, Huntaz eta Hartaz, Goiztiri [Baiona 1965], 36. He-mendik aurrera, liburu hau aipatzen denean, orria testu nagusia-ren barruan parentesi artean emango da.

4. Beharbada (ez bainago ziur pasartea horrela ulertu behar denik)«arraza-arlotekeria» Txillardegik, abertzaleei ez, baino Unamunoeta Baroja bezalakoei kritikatzen die hain zuzen: Euskal Herriaeuskara gabe hobeto garatuko dela predikatu dutenei (HeH 90).

5. J.L. Alvarez Enparantza Txillardegi, Euskal Herria helburu, loc. cit.,318.

6. Euskararen bizitza arriskuan dago: hots, «herriaren arima arriskularritan» dago (73). «Euskal Herriak euskera galduko balu, ziñezesan liteke, arimaz aldatuko litzakeala» (89). Txillardegiren hiz-kuntzaren filosofia hobeto ezagutzeko, ik. Branka-ko bere artiku-luak orobat eta, batez ere, Hizkuntza eta Pentsakera liburua, Bilbo1972.

7. Ikusi nahi ez duenaren itsutasun karakteristikoaz, kritikari horiekezin ikusi izan bide dute, hizkuntza herri baten arima izateari,inork ez diola zentzu metafisikorik ematen, beraiek ezik —horre-

TXILLARDEGIREN SAIOA: HASTAPENEN BILA• JOXE AZURMENDI •

JAKiN43

kintxe eskandalizatzea bilatzen zutelako noski. Eta bitxiaren bi-txia, hizkuntza herriaren arima delakoaren kritikari zorrotzon —horietako asko txit «materialistak» baitira— argudiabide logi-koa da: aurrena arima indibidual/substantzial erreal bat suposa-tzen dute (isilpean) —txit cartesiar katolikoa—, eta gero ukatuegiten diote hori kolektibitateari. Metafisika platoniko-kristau gu-txiago eta metaforaren zentzu gehiagoz, espiritu greko klasikoe-nean, Txillardegik ez du enbarazorik, euskarari Euskal Herriarenarima bezala, «munduaren arima» eta munduaren kontzientziairizteko gizadiari, historia guztiko pentsamenduari, kulturari(64), eta V o l k s g e i s t-a (herriaren espiritua) bezalaxe Z e i t g e i s t- a(aroaren espiritua) aintzat hartzeko: aro bateko agerpen sozial,material, artistiko, erlijioso guztien «funtsezko batasuna» etaaroaren kutsua alegia (84).

8. Ik. Txillardegiren ideia hizkuntz filosofikoen kritika «komunista»«definitibo» bat, M. Ereño, «El solipsismo lingüístico en el ensa-yo ‘Izkuntza ta Pentsakera’ de Txillardegi», in: A r r a g o a 6 - 7(1967), 5-32. Handik aurrera ezkertiar edo exkerrero askoren Txi-llardegiren kritiken iturria izan baita artikulu hori.

9. Geroago, marxismoa funtsean erlijio berri bat dela argudiatukodu (Rikardo Arregirekin polemika, etc.; ik. Euskal Herria helburu,loc. cit., 278).

10. «Guzien kakoa, azkenean, GIZONARI B U R U Z K O I D E I A D A .Hortan berezten gera beti», ik. Igara, «Sinistu ezinean iges eginbehar», in: Jakin 27-28 (1967), 22.

11. Hein honetan, Txillardegiren pentsamenduaren traiektorian,Exkixu nobelak (1988) errotiko biraketa bat markatzen du, mun-du honen barruan bizitzak zentzu osoa aurki lezakeela erakustenbaitu. Edonola ere, Camusek «justuarentzat» nahi zuen legez, as-katasunaren borrokan bere burua sakrifikatzen duen protagonis-ta baten kasu bakarra da hori. Munduaren martiri santu laiko ba-tena, nolabait esateko. Eta zentzua erakutsi ere, guretzat erakus-ten du, agian ez martiriarentzat berarentzat. Honek etengabekoteinka batean bizi beharko du bere bizitza.

12. Aberriaren erlatibotasuna (ezabsolututasuna) aitortzeak ez duaberriaren alde borrokatzeko erabakimena zertan deus gutxitu,ik. Igara, «Gure eginkizunaz», in: Jakin 24 (1967), 1-7. Aberria ab-solutua ez da, baina ez da korrika handik ihes egin behar dugunSodoma ere.

13. «Komunismoa eta kapitalismoa, biak, funtsean haurride dira:‘prometeotar’ eta Europako seme» (16).

14. Ik. orobat Txillardegi, «Mendeurren oargarri bat: Buda Sakiamu-ni ta bere gaurkotasuna», in: Egan 5-6 (1956), 94-98.

15. Ik. K. Mitxelena, Idazlan Hautatuak, Bilbo 1972, 339.16. «Zer egin behar du kristauak, kristau dan aldetik, gerla egin be-

harretan gertatu ezkero? Arjeliako auzia izan dute berrikitan

TXILLARDEGIREN SAIOA: HASTAPENEN BILA• JOXE AZURMENDI •

JAKiN 44

frantses katolikuek, Tuniziakoaren eta Indotxinakoaren ondo-ren; gauza bera espainolek, katalanek eta euskaldunek 1936an;eta berriro ere orain, Euskal Herria askatasunerako bidean abia-tzeko zoria hurbil dugularik, gertu dago hautatu beharra, etaetorkizuneko sukar-giroaren lehenengo zantzuak aditzen hasi di-ra» (7).

17. Gose grebak, etc., pertsonalki hainbat borroka forma ezbortxazkopraktikatu (behar izan) ditu Txillardegik bere traiektoria harri etamiragarrian —emazteak eta familiak lagun eginda! 1964-65eanFrantziatik kanpora bota nahi izan zuteneko bere jokabideaz,Txillardegik berak argitzen du: «Gandhismoa hori zela ustenuen», ik. Euskal Herria helburu, loc. cit., 218. Ik. berton 195-196or., bortxaren eztabaidari buruz ETAren barruan.

18. Ik., baita ere, Euskal Herria helburu, loc. cit., 140-143.19. Erro (existentzialista erlatibista) horiek gero estruktukturalismoak

are sendoagotu ditu, ik. «Levy-Straussek Unamunorengana», in:Jakin 20 (1965), 6-15. Halaber, «Estrukturalismoaz zenbait hitz»,in: Jakin 25 (1968), 26-29. Baina erlatibismo honek absolutuarenerrealitatea ez du ignoratzen edo ezikusten: «absoluturik ba aldago, ordea? Zein da absolutu hori? Nork bildu du beregan? In-tegristei hau gaitzi bazaie ere, ez dakigu erantzuten (...). Nork be-re absolutua du funtsean (...). Nork bere absolutu bat du nortasu-naren eusle eta oinarri. —Ez ote da egia, ordea, estrukturalistekgaur uste dutenez, danak trukagarri dirala, alkar ordain dezakete-la, egin ditzakegun aukera guziak defendigarri dirala hein berbe-rean?», ik. Igara, «Sinistu ezinean iges egin behar», loc. cit., 16.«Absolutua nun dagoen ez dakigula aitortzen dugu, eta apostolueta eliza guziak kontra ditugu. —Egia dugu gidari, ordea, eta gi-zonari buruzko ideia bat ere bai, egia da. Bien zerbitzutan jokatunahi dugu zer gerta ere» (Ib., 22).

20. Ik. Txillardegi, «Betikoaz agian», in: Egan 1-2 (1958), 46.

TXILLARDEGIREN SAIOA: HASTAPENEN BILA• JOXE AZURMENDI •

JAKiN45