LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017

32
Lizartzako ihauteriak 2017 Otsailak 11, 17, 18 eta 19

Transcript of LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017

Page 1: LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017

Lizartzako ihauteriak2017

Otsailak 11, 17, 18 eta 19

Page 2: LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017

ISSN: 2530-2426 · Lege-gordailua: SS-0058/04Diseinua eta inprimaketa: Antza komunikazio grafikoa

SARRERA 3

IHAUTERIAK GOGORATUZ:

PINTXO POTEA VS PUSKE BILTZEA 4

IHAUTERIAK 2016 IRUDIZ IRUDI 5

OTSOLAR DANTZA TALDEAREN EKITALDIAK 8

ESKOLAKO MOZORRO FESTA 10

HERRIARI BEGIRA:

ZER EGIN DUGU LIZARTZAN 2016EAN? 11

KIROLA 14

HOSTOTSA ABESBATZA 16

2016-AN GURE ARTERA ETORRITAKOAK ETA AGURTUTAKOAK 17

MARISA ALDUNTZIN JUANENARI ELKARRIZKETA 18

LIZARTZAN ZER BERRI? 20

OTSOLAR IREKITA:

MASKARAK 22

PONTE HERRITARRA 26

LIZARTZAKO PRESO ETA IHESLARIEN LAGUN ETA SENIDEAK 27

LIZARTZAKO EH BILDU 28

LIZARTZAKO GURE ESKU DAGO 29

PRINTZAK ETA APAINDU DITZAGUN BALKOIAK 30

EGITARAUA 31

bitxurre

Argitaratzailea:Otsolar Dantza Taldea

http://otsolardantzataldea.blogspot.com.es · www.facebook.com/otsolar.dantzataldea

Page 3: LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017

Hau ere gure esku dagoAzkenaldian hitzetik hortzera darabilkigu: gure esku dago. Herritarrak elkartu, elkarri entzun, adostu, erabaki… Erosoena korronteari jarraitzea da, gehiegi pentsatu gabe ondokoak egiten duenari jarraitzea… Baina benetan jabetzen ote gara gure esku dagoenaz?

Gure aurrekoen esku egon zen beraiek ikasi zituzten dantzak ondorengoei erakustea. Eta horri esker ezagutu ditugu guk. Orain gure esku dago ondorengoek ezagutzeko aukera izatea.

Orain pare bat hamarkada atzera, talde batek elkartzea, elkarri entzun eta Ihauteriak berreskuratzea adostu zuen. Eraba-kiak hartu eta aurrera eraman ahal izateko lan egin zuen. Talde hark bultzatutakoa egia bihurtzea herritarren esku izan zen.

24. aldiz ospatzera goazen honetan, gure esku dago honi jarraipena ematea. Gure esku dago nolako Ihauteriak nahi ditu-gun adostea. Gure esku dago parte hartzea, laguntzea, jaiaren parte izatea. Gauza guztietan bezala gogoa eta borondatea izanez gero gainontzekoa gure esku dago.

Urrutira begiratu gabe, gertu gertu, uste baino gauza gehiago ditugu gure esku. Itxaron gabe, gaur bertatik has gaitezen gure esku dagoena lantzen. Bai bai, ni, hi, hura, zu, zuek eta haiek. Guztion esku dago! Alez ale, gauza txikietatik gauza handiak lortu daitezke.

Eta nola ez, gure esku dago aurreko urteetako inbidiarik gabeko Ihauteriak ospatzea! Ondo pasa aurtengo Ihauteriak eta hasi motorrak berotzen hurrengo urteko zilarrezko Ihauterietako!!

OTSOLAR DANTZA TALDEA

3

Page 4: LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017

Krisialdi garaian, taberna giroa berpizteko sortutako as-makizuna omen da pintxo potea. Inoiz tabernetan zen-timorik utzi ez duten haiek ere hurbildu dira taberna zu-lora. Gazte, zein ez hain gazte, pintxoen aitzakian, itzuli dira unibertsitarioen ostegunetako parranda eta nola ez,ostiraletako ajeak ere berriz ere badute bere lekua. Doan ematen dizuten pintxo txiki horregatik zoratu ote da jendea? Ez da posible, seguru Lizartzako puske biltzea ez dutela ezagutu...

Hemen ez dago bultzatu beharrik potea eta pintxorik onena hartzeko, ezta taberna aukeratu beharrik ere. Hori da hori, jatea… eta goxoena aukeratzekotan zein esango genuke?? ufff zaileeee oso zaileee.. Pitxo gaziak eta go-zoak, poteak ere gaziak eta gozoak, etxe bakoitzak bere espezialitatea ere garatu du dagoeneko. Txoixoa, biz-kotxoak, kafesnea, sagar zukua, etxeko sagardoa, salda,

pastak, turroiak, patxintxik….. Batzuk eramateko, bes-teak bertan jateko hau da, hau pagotxa! Eta nola ez, beti irrifar batekin zabaltzen dizkigu baserritarrak bere etxeko ateak.

Atarian egun onak eman eta lehenengo dantzarien txanda izaten da. Agian goiz samar da mugimendu az-karregiak egiteko, baina, mahaian zain dugun mokaduak merezi du aguro gerriak eta hankak mugitzea. Baserrita-rrek txalo artean eta beti irribarretsu, dantza amaitzerako prest izaten du jan edo edatekoa. Ez dago inon halako pintxo poterik!

Ozen esan dezakegu beraz, pitxo pote onena, Lizartza-ko puske biltzea eta sukaldari onenak bertako baserrita-rrak. Eskerrik asko urtero urtero zuen etxeko ateak horren eskuzabal irekitzen dizkiguzuen guztioi. Ez dago zuen parekorik, biba zuek!

PINTXO POTEA vs

PUSKE BILTZEA

4

2017 Lizartzako ihauteriak

Page 5: LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017

2016ko Ihauteriak irudiz irudi

5

Page 6: LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017

2016ko Ihauteriak irudiz irudi

6

Iturria: Ataria

Iturria: Ataria

Page 7: LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017

2016ko Ihauteriak irudiz irudi

7

Iturria: Ataria

Page 8: LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017

Otsolar dantza taldearen ekitaldiakAtal honetan alde batetik, Otsolar Dantza Taldeak urtean zehar antolatu dituen ekitaldien berri izango duzue. Bes-tetik, herrian edo herritik kanpo antolatutako zein ekital-ditan parte hartu duen ere jakin ahal izango duzue.

Erregeen etorreraUrteko lehenengo ekitaldian txikienak izan ziren prota-gonista, erregeen eskutik opariak jaso aurretik beraien aurrean dantza batzuk eskaintzeko aukera izan zuten.

IhauteriakEkitaldi guztietatik Ihauteriak antolatzen pasatzen du Otsolarrek denbora gehien. Pasa den urtean berrikun-tza bezala igandeko bazkariaren ondoren bertso saio berezia izan genuen, Oihana Iguaran, Agin Laburu eta Unai Agirre herritarren artean ibili ziren lizartzarron in-guruko bertsoak eskainiz.

Bestetik, ezin izan zuten falta dantzarien ohiko ema-naldiek ere. Lehenengo larunbatean jakina den bezala,

ihauteriei hasiera emateko ekitaldia izaten da, eta pasa den urtekoan adin guztietako dantzariak ikusi ahal izan genituen. Bigarren asteburuan, berriz, dantzariak puska biltzen ibili ziren, bai baserrietan eta baita kalean ere.

Dantzari txikiTaldeko gaztetxoek inguruko herrietako dantzariekin el-kartu eta beraien aurrean ikasturtean zehar prestatutako dantzak eskaintzeko aukera izan zuten, lehenik Tolosako ihauterietan eta ondoren Anoetako Korputs jaietan.

Erromeri eguna2016. urtean laugarren aldiz ospatu genuen erromeri egu-na. Berrikuntza moduan dantza taldeek emanaldia eskaini zuten plazan. Gonbidatutako dantza taldeak Amasa-Villa-bonako Oinkari eta Tolosako Udaberri izan ziren.

8

2017 Lizartzako ihauteriak2017 Lizartzako ihauteriak

Page 9: LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017

San Juan suaUrtero legez San Juan bezperan suaren inguruan dan-tza egiteko aukera izan zuten taldeko gazteek.

Azkarateko dantza emanaldiaUztailaren 7an Azkaratera joateko aukera izan genuen. Hasteko, txistulari eta trikitilariez lagundurik ermitara igo ginen. Bertan, dantzariek agurra eskaini zioten San Fermini. Azkenik, herriko plazan eskaini zuten emanal-dia taldeko txiki eta gazteek.

Festak2016 urteko herriko festetako txupinazoa botatzeko ohorea izan genuen Otsolar Dantza Taldeko kideok. Honez gain, emanaldia eta dantza soka ere eskaini ge-

nituen plazan ohikoa den moduan. Dakizuen bezala, txandaka ateratzen dugu dantza soka neskek eta muti-lek, eta oraingoan, nesken txanda izan zen.

Orexako kultur hamabostaldiaOrexako kultur hamabostaldiaren barruan, Oinkari Dan-tza eskolak antolatuta “Eskolatik plazara dantza emanal-dian” parte hartu genuen, Aduna, Alegi, Amasa-Villabo-na, Asteasu eta Larraulgo dantzariekin batera.

GabonakUrteko azken emanaldia izaten da gabonetakoa, Olen-tzerori dantzak eskainiz eman zioten ongi etorria talde-ko gazteek.

Ekitaldi hauez gain, ezkontza eta omenaldietan ere par-te hartzen du Otsolar Dantza Taldeak. Esaterako, aurten-goan, Ina Zeberioren hilketaren urteurreneko omenal-dian parte hartu genuen agurra eskainiz.

9

2017 Lizartzako ihauteriak

Page 10: LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017

Eskolako mozorro festaGogoratzen al duzue iaz Euskal Herriko txoko guztietako bisita jaso genuela? Parranda zaleak zein kirolariak, barnealdekoak eta kos-taldekoak guztiak elkartu ziren es-kolako mozorro festan.

Segalariak, pilotariak, arraunla-riak, aizkolariak, entzierroko korrika-lariak, Zaldiko, Ziripot eta Mielotxin bera ere etorri zen Zaku Zaharrekin batera kalejiran dantzatzera. Kalean gora, kalean behera ibili ziren, a ze festa!! Aurtengorako ere honezkero prestatu digute zerbait herriko txi-kienek, ezin duzue galdu!

10

2017 Lizartzako ihauteriak2017 Lizartzako ihauteriak

Page 11: LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017

ZEr EgIN dUgU LIZArTZAN 2016an

2016-01-01 Otsabiora igoera 2016-01-05 Erregeak2016-01-02 I. Gabonetako Torneoa Gael-ek antolatuta

2016-03-11 Emakumeen eguna ospatzeko ekitaldiak

2016-04-25etik 04-29ra eskolaren astea

2016-05-24 Errauskailua eta osasuna hitzaldia 2016-05-26 Ekuatore Guineako ipuinak eta jokuak

11

2017 Lizartzako ihauteriak

Page 12: LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017

2016-06-04 Erromeri eguna

2016-06-23 San Juan sua

2016-10-01 Lizartzatik mendiz mendi etxera

2016-06-05 Ina Zeberiori omenaldia

2016-09-08tik 09-11ra Festak 2016-09-22 Jone Etxeberriarekin solasaldia

2016-06-24 Hostotsa abesbatzaren aukezpen kontzertua

2016-10-15 Sukaldaritza ikastaroa Txirita elkartean

2016-06-22 Jokin Aranalderekin solasaldia

2016-07-16 Gazte eune

2016-10-22 Gaztain bilketa guraso elkarteak antolatuta

12

2017 Lizartzako ihauteriak2017 Lizartzako ihauteriak

Page 13: LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017

2016-12-02 Euskararen Eguna

2016-12-17 Saltsan hobe! sukaldaritza ikastaroa Txirrita elkartean

2016-12-22,25 Kalera, kalera! ekitaldiak

2016-12-27 Haur parkea 2016-12-31 San Silbestre2016-12-24 Gabonak

2016-11-25 Bihozkada eta Eraul taldeen kontzertuak.2016-11-03 Salatzen dut hitzaldia Idoia Iberoren eskutik

13

2017 Lizartzako ihauteriak

Page 14: LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017

KIrOLA

Akaitz Sarasola Mugertzarekin Solasean

14

2017 Lizartzako ihauteriak2017 Lizartzako ihauteriak

Lizartzak beti izan du kirolerako sena, pilotan, futbolean... hainbat izen ezagutzera eman dituen herria da gurea. Bai-na, gaurko protagonista nekazal tradizio handiko kirol baten aritzen da. Akaitz Sarasola Mugertza dugu herriko zenbait lagunekin batera sega munduan murgilduta dabilen gaztea. Hizketaldian, herri kirolen berrindartzeak dituen zailtasunak aipatu dizkigu, baina, segak behintzat etorkizuna baduela argi utzi digu.

1- Ba al dakizu sega pikatzen eta zorrozten?Lizartzan, aurreko urteko festetan sega saioa egin ondo-ren, aitona batek esan zidan, benetako segalaria izateko bi gauza horiek menperatzea beharrezkoak nituela. Eta

hori izan da aurtengo udaran landu dudan alorra. Asko ikasi dut, baina dakien batek edo nik arraiztean edo pi-katzean oraindik nabari da diferentzia, asko daukat ikas-teko oraindik.

2- Noiz eta nondik etorri zitzaizun segan hasteko asmoa edo intentzioa? Egia esan ez naiz gogoratzen nolatan hartu nuen lehen-dabiziko aldiz sega bat nire esku artean. Nere aiton-a-monek bazuten sega zahar bat eta argazki bat baino gehiago ditut umea nintzela, lehenengo gerturaketa garai hartan egingo nuen ziurrenik. Ondoren hamar urte ingururekin belarra ebakitzen saiatzen nintzen,

Page 15: LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017

15

2017 Lizartzako ihauteriak

gaur egun ikusiko banu nola uzten nuen belardia lotsa-tu egingo nintzatekeela uste dut. Eta azkenik orain dela hiruzpalau bat urte, kasualitadez, Joxe Gabirondo eza-gutu nuen eta harekin hasi nintzen segan.

3- Egun, futbola, saskibaloia, eskubaloia, pilota… dira gehien egiten diren kirolak. Zer dauka segak beste kirolek ez dutena?Aipatu dituzun kirol guztiak, modernoak eta urteko edozein sasoitan praktika daitezkeenak dira. Sega or-dea tradizio handikoa da gure inguruan, hasiera batean baserri munduko lanbide bat baina gaur egun kirol be-zala hartzen dena. Naturaren zikloei, belarrari, baserri munduari eta naturari erabat lotutako kirola da, hortxe bere xarma.

4- Uste dut Gabirondo dela zuen entrenatzailea. Zenbat jende joaten zarete beragana? Lizartzatik zenbat?Dozena bat gazte joaten gara Gaztelura Joxeren gidari-tzapean segan aritzera, Belauntzatik, Leaburutik, Gazte-lu bertatik, Beruetetik eta Lizartzatik. Herritik hiru joaten gara, Irati, Sheila eta ni. Gazteluko “sega eskolaz” gain Zaldibia inguruan ere biltzen da zenbait gazte. Gainera, Oñati, Asteasu eta Lazkaon ere badira gazte segalarik. Denak helburu berdinarekin, sega kirol bezala indartzea eta gizarteari ezagutaraztea.

5- Nolakoak izan ohi dira entrenamenduak? Non eta noiz entrenatzen duzue?Aurrez esan bezala, belarrari lotutako kirol bat da sega eta belarra behar dugu entrenatzeko. Hori dela eta, le-kua ez da finkoa eta inguruko herrietako zelaietan ari-tzen gara; gehien bat, udara partean. Oraindik gazteak garenez eta ez dugunez lehiaketetan postu onik lortze-ko aukera handirik, gure entrenamendua belarra ebaki-tzean datza. Hori bai, lehiaketak gerturatzen diren hei-nean, azkartasuna lantzen saiatzen gara baina, bestela, ez dugu ezer berezirik egiten.

6- Urtean zehar, zein txapelketetan parte hartzen duzu? Ikusten al da gazterik kirol hau lantzen?Orain arte gaztetxoei zuzenduriko jaialdietan ibili naiz gehienbat baina iaz, Europako sega txapelketa ospatu zen Loiolan eta bertan kanpotik etorritako beste gazte batzue-

kin batera parte hartu nuen. Esperientzia polita izan zen. Segak etorkizuna baduela iruditzen zait eta indartsu dato-rrela hain zuzen ere. Bada gogoa, ilusioa, grina.

7- Zertan daukazu hobetu beharra eta zein dira zure hurrengo pausuak?Udara honen bukaeran parte hartu nuen lehen aldiz helduekin lehiaketa batean, ez nuen gauza handirik lor-tu; azkartasunean irabazteko aukerarik ez nuenez txu-kun ebakitzen saiatu nintzen. Lan ona egin nuen arren, hobetu beharreko puntu asko daude, azkartasuna esa-terako. Sega zorrozten eta pikatzen ere hobetzea gus-tatuko litzaidake, egunen batean nire segak nik zorroz-tu eta pikatzeko. Etorkizunera begira, segan jarraitzeko aukera izatea eta lehen saiakera hartan lortu nuen pos-tua hobetzea dira nire helburu nagusiak.

8- Zer da segan ondo egiteko giltza edo gauzarik garrantzitsuena?Segan ondo egiteko giltza aritzea da, arituz ikasten baita, gero eta gehiago aritu, orduan eta hobeto. Hala ere, Joxek askotan esaten digu asko arituta, nekearen ondorioz, hartzen direla biziorik txarrenak eta gero txukuntasunean antzematen dela. Horregatik da hain garrantzitsua, asko aritzea baina beti ere dakien baten begiradapean, akatsak konpontzeko.

9- Zein izan beharko lukete pausuak, sega eta gure kulturan hain garrantzitsuak izan diren kirol hauek berrindartzeko?Herri kirolen berrindartzea ez da erraza, hasteko fut-bola, pilota eta gainerako beste kirol ezagunak baino zailtasun handiagoa dute hasteko garaian, ez baitago edozein lekutan ikasteko aukerarik eta horregatik, orain arte, gehienbat, baserri mundukoak aritzen ziren kirol hauetan, hasteko zuten erraztasunagatik, beste aldetik berriz, tresneria erostea ia beharrezkoa da eta gares-ti xamarra da pilota edo baloi batek balio duenarekin konparatuz. Egia esan ez dakit oso ondo nola dauden beste herri kirolak, generazio aldaketarik badagoen edo ez, baina segak behintzat etorkizuna duela argi ikusten dut, ikusi besterik ez dago iaz, festetan egin genuen sega jaialdian zenbat gaztetxo bildu ginen eta zenbat ikusle animatzera hurbildu ziren.

Page 16: LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017

2015eko irailean Hostotsa Abesbatza sortu zen Lizar-tzan. Xoanek txaranga osatzen duten partaideei talde bat sortzeko ideia zabaldu zien eta horietako askok gustura hartu eta animatu ziren ekintza berri honeta-ra. Poliki poliki taldea sortzea lortu eta lau ahotsetara abesten diren euskal kantuak ensaiatzen eta moldatzen hasi ziren.

Hainbat abesti ikasi ondoren, kontzertu bat eskaintze-ko erabakia hartu zuten. Kontzertu hori 2016ko ekai-naren 23an izan zen eta bertan aukera izan genuen mota desberdinetako euskal kantuak eta hauen moldaketak entzuteko. Kontzertu hori Lizartzako elizean izan zen eta beraien ahotsez gain, hainbat instrumentu (pianoa, bibolina…) ere entzun ahal izan genituen.

Kontzertua eta udarako deskantsuaren ostean, irailean berriro elkartu eta ensaioekin hasi dira. Pasa den kurtsoko parteide batzuk ez dute jarraitzen baina beste batzuk animatu dira eta orain taldea 16 pertso-na inguruk osatzen dute. Hauek igandero elkartzen dira 12tan Arantzabenean eta gogotsu moldatutako abesti berriak ikasten ari dira, 2017an ere beste kontzertu bat emateko asmoarekin.

Hostotsa abesbatza

16

2017 Lizartzako ihauteriak2017 Lizartzako ihauteriak

Page 17: LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017

2016an gUrE ArTETIK AgUrTUTAKOAK• Soledad Olano Laskoray 2016-01-03 90 urte• Pako Ardibide Telleria 2016-08-09 59 urte• Paula Urdanpilleta Gogortza 2016-10-11 65 urte• Joxe Arzadun Egiluz 2016-10-19 71 urte• Joxepa Etxeberria Luluaga 2016-11-11 88 urte• Agustin Goikoetxeandia Pagola 2016-11-24 70 urte

2016an gUrE ArTErA ETOrrITAKOAK

Lide Arzadun Vicente 2016-03-15

Galia Albizu Alonso 2016-08-28

Maite Mendigain Moreno 2016-03-22

Ane Fernandez Perez 2016-09-23

Nahikari Maiz Barriola 2016-06-19

Sara Juan Martinez 2016-07-22

17

2017 Lizartzako ihauteriak

Page 18: LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017

Etxeaundiko Marisa Maria Luisa Aldunzin Juanena, Leitzako Domingo Borda baserrian jaio zen 1924ko apirilaren 14 ean, (Errepublika egunean dio berak) beraz aurten 93 urte beteko ditu. Asko gogoratzen da bera jaiotako baserriaz, gero eta gehiago dio berak. Migel Ramon Aldunzin Zabaleta Leitzakoa zen bere aita eta Juana Juanena Eskala bere ama, Ezkurrakoa izatez. Zazpi senideetan seigarrena da bera, eta umea zela geratu zen guraso gabe.

Elkarrizketa hau egiteko orduan erietxean aurkitu dugu, etxeko istripu txiki bat dela eta, baina argi eta hizketa-rako gogoarekin. Bizitzaren erdia baino gehiago Lizar-tzan daraman arren, oraindik ez du galdu euskaraz hitz

egiterakoan nafar azentoa. Alaia da izatez eta umoretsu hartu gaitu beste behin ere.

Zer moduz zaude osasunez?Ondo nago ustez, besoan nuen kolpea sendatuta dago, ez dakit nola egin nuen ere, baina deskuidoren bat izan-go zen.

Leitzan sortua zara, zer gogoratzen duzu zure gazte garaiez?Gurasoak haurra nintzela hil zitzaizkidan eta osaba-i-zeba batzuk hazi ninduten, haiek asko maite ninduten, Josuss..beren buruak baino gehiago, berez ere alegrea

18

2017 Lizartzako ihauteriak2017 Lizartzako ihauteriak

Page 19: LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017

nintzen eta ondo pasa nun garai hura, garaiko festa eta juergak ere gogoan ditut, oso desberdinak noski.

Gaspar Barriola Irazustarekin ezkondu eta 1964ean Lizartzara bizitzera etorri zinen kale Nagusiko Etxeaundi etxera, erraza izan al zen?Ni 40 urterekin ezkondu nintzen Gaxparrekin, aurretik ere izandu nuen beste nobio bat pelotaria zena baina etxean ez zuten nahi harekin ezkontzerik, parranderoak izaten zirela horiek eta alde egin eta bakarrik utziko nin-duela esaten zidaten, baino berriro ere nik esaten nien eta nire ezezkoarekin Ameriketara alde egin zuen. Gero Gaxpar azaldu zen eta berehala konpondu ginen eta ez-konduta gustora etorri nintzen bere ondora.

Etxekoandre izateaz gain, zure ofizioa jostea izan da, noiz hasi zinen eta nolatan?Ezkondu aurretik asko ikasi nuen, Donostiarako eta leku askotarako josten nuen, jantzi onak, ezkontzetarako soi-nekok ere bai. Txikitatik nuen nik artea, gustatzen zitzi-ten apaina izatea, hori beti izan dut, eta kamiseta zaha-rrak geratzen zirenekin kuleroak egiten nituen txikia nintzela, baserrian eguraldi txarra zenean eta, azkar joa-ten nintzen jostera. Margarita zen garai hartan Leitzen jostun ona, zenbat zekien harek!! Eta harekin ikasi nuen moztu eta josten. Harek esaten zidan: “zuk ez pentsatu soinekoa politte eta ondo jostea bakarrik dela eh!!, ibil-tzen ere ondo ikasi behar da, ibiltzen ez badakizu dena alper-alperrik da. Tente ibili behar da.” Oso jostun ona izan naiz, sari bat ere irabazi nuen, baina jendeak Do-nostian erosia zela igual esaten zuen herri txiki baten josia zela ez esatearren.

Leitzako Ihauteriak aspaldikoak eta ezagunak dira, parte hartzen al zenuen? Nolakoak ziren zure gazte denboran?Bai, ahal genuen gehiena dibertitzen ginen. Traste zaha-rrak atera eta behin mozorrotu ginen lagun bat eta biok, baina ez atrebitzen kalera ateratzea, eta atzea berriz etxea jon ginen, jajaja!! Gu bai inoxenteak!!

Eta Lizartzakoak nola ikusten dituzu? Gustatzen al zaizkizu? Bai, ikustea asko gustatzen zaizkit, jendea dibertitzen ikustea gauza politte da. Gu gazteak ginela lanerako bil-tzen ginenean ere aprobetxatzen zen juergarako, arto

zuritzera bildutakoan eta, izaten ziren han bestelakoak ere, nobio eginda ere bukatzen zuten zenbaitek.

Zure lanaz aparte, zaletasunik izan al duzu zerbaitetarako?Musika gustukoa nuen txikitatik baina ez nuen ikasi, eta jostuna, baina, filarmonika bat bazuen osaba Julianek eta harekin ikasi nuen. Nola jotzen zuen harek!! Denbora nuen guztian harekin aritu nahi izaten nuen. Kutxaree-kin ere kastañuela moduko doinua jotzen dut, orrazia eta paperarekin ere telebistan jotzen aritu berria naiz.

Duela gutxi “Herri Txiki Infernu Handi” Telebista saioan ere parte hartu zenuen, zer nolako esperientzia izan zen hura? Gauza batzuk eta kontatu genitun, nik ez nintzela atera-ko eta beraiek baietz eta hor ibili ginen, baina gauza po-litte atera zen, parra ederrak egin genituen denak gero.

Marisarekin izandako tartea bai atsegina, urteak au-rrera dihoazen neurrian beren zama eransten digute, baina animoa eta irriparra azkena galduko dituen gau-zak izango direla esango nuke nik. Eskerrikasko Mari-sa hitz batzuk Otsolarrek Ihauterietarako argitaratzen duen aldizkariari eskaintzegatik, eta segi horrelaxe irri-parra banatzen zure inguruan!!

19

2017 Lizartzako ihauteriak

Page 20: LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017

Peio Olanoren absoluzioaAznar hiltzen saiatzea egotzitako lau lagunak absolbi-tu egin zituzten otsailean. Epaiaren arabera, ez zegoen nahikoa froga Peio Olano, Goio Jimenez, Juan Mari Mu-jika eta Luis Iruretagoiena zigortzeko.

“Herri txiki infernu handi” telebista saioa LizartzanMartxoan herri txiki infernu handi telebista saioaren bi-sita izan genuen. Bertan Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gu-rrutxaga hainbat herritarrekin hizketan ikusi ahal izan genituen.

Txirrita desagertu zela 40 urte Bernardo Bidaola Atxega “Txirritaren” desagerketaren 40. urteurrena bete zen apirilean. Horrela, “Txirrita 40 urte” txostena aurkeztu zuten. Bertan, bere historia kon-tatzen dute desagerpenaren egunean, eta gorpua ager-tu bitarte gertatu zena ulertzen saiatzeko, edo horretan

lehen pausoak emateko, Ander Lizarralde oñatiarrak, Iñaki Egaña historialariarekin eta Bidaola sendiarekin batera. Txostenean, bi bertsio ofizialen ahulguneak age-rian uzteaz gain, ofiziala ez den hirugarren bertsio bat ere agertzen da. Kontuan izan behar da, ordea, oraindik informazio guztia ez dagoela eskura (autopsia, informe poliziala eta abar).

1976ko apirilaren 25ean desagertu zen Txirrita, Liza-rietan, eta urte bereko maiatzaren 28an agertu zen bere gorpua Sarako basoetan. 40 urte hauetan senideek ez dute gertatu zenaren inongo azalpenik jaso. Urteurre-naren harira, lizartzarraren ezizena hartu zuten Gasteiz-ko blusak eta neskak Lizartzan izan ziren.

Mikel Olaetxearen azken partida Asegarcerekin Maiatzaren 22an jokatu zuen Olaetxeak profesional mailan azken partida Tolosako Beotibar pilotalekuan.

Lizartzan zer berri?

20

2017 Lizartzako ihauteriak2017 Lizartzako ihauteriak

Page 21: LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017

Aitor Agirrebarrenaren senideen auto istripua bisitatik bueltanEkainean Aitor Agirrebarrenaren senideek istripua izan zuten bisitatik bueltan zetozela; lizartzarra Cadizeko Puerto III espetxean dago egun, Lizartzatik 1015 kilome-trotara. Hau dela eta, “dispertsio politikaren ondorioak” salatzeko elkarretaratzea egin zen herrian. Era berean, Etxeratek prentsaurrekoa burutu zuen istripua eta “dis-pertsio politikaren arriskua” salatzeko, eta Euskal Herri-ko hiriburuetan ere elkarretaratzeak deitu zituen.

Naparra Espainiako Auzitegi Nazionalean ‘Naparra’-ren kasua berriz irekitzeko eskatu zuen Iñigo Iruin abokatuak, au-zia 36 urtean itxita egon ondoren, froga gehiago dau-delako. Iñaki Errazkin kazetariaren bidez, “Estatu terro-rismoarekin” lotutako pertsona baten haria jarraituz, Gorpuzkiak Mont de Marsan iparraldean ehortzita dau-dela uste da.

1980ko ekainaren 11n desagertu zen Joxe Migel Etxe-berria Alvarez ”Naparra” Ziburun —handik ordubete-ra dago Mont de Marsan— BVEk bere gain hartu zuen bahiketa eta hilketa. Pako Etxeberria forentseak Auzi-tegi Nazionalean deklaratu zuen. Etxeberriak esan zue-nez, Naparraren gorpuzkiak aurkituz gero, hauek iden-tifikatzea posible izango litzateke. Era berean, gorpua lurpetik ateratzeko lanetan jardungo du.

Gari Etxeberriaren gose grebaLizartzarrak gose greba hasi zuen, horrela, greba katea jarraituz, preso gaixoen askatasunaren alde urriaren 30ean. Seigarren egunean gose greba bertan behera uztea erabaki zuen sukarrak gora egin baitzion.

Jaka promozio mailako lau t´erdiko txapeldunErik Jakak jantzi zuen azaroan pilotako promozioko Lau T´erdiko txapela Logroñoko Adarragan. 22 eta 10 iraba-zi zion lizartzarrak Dario Gomez ezkaraitarrari, nagusi-tasun osoz.

21

2017 Lizartzako ihauteriak

Page 22: LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017

MASKArAK: Jatorri, ezaugarri eta funtzioakGizakia existitzen denetik ezagutu da maskararen erabi-lera eta funtzio nagusia besteengandik nolabait bereiz-tea izan da, edozein motibogatik, egoerak halaxe agindu duenean. Esan behar dugu, hala ere, maskarak ez duela funtzio bat eta bakarra izan. Gaur, gehienetan dantza eta musikarekin harremanetan badoa ere, ez da horre-la izan beti. Inauteriekin harreman zuzena badu ere, ez da maskararen funtzio bakarra izan, ez iraganean, ezta gaur egun ere. Maskara, munduko gizarte eta kultura anitzetan egon da -eta dago- presente, eta historiaren etapa guztietan helburu ezberdin askorekin: jarduera ludikoetan, kideen identitatea ezkutatzeko sekretupeko

elkarteetan, txamanismoan, Greziako errito dionisiakoe-tan, Erdi Aroko zaldunen torneoetan, Txinako operan, Veneziako pertsonaietan, jainkotasun eta espirituekin harremanetan jartzeko errituetan (Maliko Dogonak, esa-terako), exorzismoetan, agintaritza erdiesteko ekintze-tan, mota eta helburu ezberdinetako erritoetan eta beste kasu askotan. Adibide berria bezain esanguratsua azken urteotan “V for Vendetta” filmak modan jarri duen maska-ra dugu, Guy Fawkes katoliko errebelde inglesa irudika-tuz, mundu mailan ezaguna egin eta protestaren sinbolo bihurtu dena. Beraz, maskararena, fenomeno unibertsala dela esan dezakegu, gizakia bezain zaharra.

V for Vendetta guy fawkes

22

2017 Lizartzako ihauteriak2017 Lizartzako ihauteriak

Page 23: LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017

Maskaratze kasurik zaharrena Frantzian daukagu. Mi-di-Pyrenees zonaldean dagoen Cave de Trois Freres (Hiru Anaien Leizea) izeneko leizezuloan dago Le Sorcier (Az-tia) bezala ezagutzera eman den margo paleolitikoa. Ustezko “azti” honek antilope baten gorputza du baina gizaki baten oinen gainean dago zutik. Garai hartako erritual eta animalien indarren bereganatzean kokatu behar da figura hau. Gerora, inauteri askotan (Euskal Herrian barne) ikusiko dira antzeko elementuak, anima-liak (hartza, otso, zezen…) ordezkatzen dituzten maska-ra eta mozorroak jartzea (adarrak, larruak, kaskezurrak, isopuak…), sinbolikoki euren indarra eta espiritua bere-ganatzeko xede magiko-erlijiosoarekin.

Zaila da maskara objektu moduan interpretatzen eta ulertzen. Errepresentazio modu bat da eta balio du ezku-tatzeko, disimulatzeko, itxurak egiteko, ordezkatzeko edo funtzio praktikoa emanez helburu zehatz bat lortzeko. Maskarak izate eta itxura arteko muga aprobetxatzen du eta horrela erreala, irudikoa eta sinbolikoen arteko mu-gak jartzen ditu zalantzan. Honengatik guztiagatik men-debaldeko zibilizazioan, gure gizartean, haustura eta probokazio bat suposatzen du. Itxuraldatze sinboliko ho-rrek norberaren identidate bera jarriko du zalantzan, eta horrela errelitate magiko-mitiko-erlijioso bati egingo dio erreferentzia. Hala ere, maskara mota asko dauden heine-tik, esan dugun bezala, helburuak ere anitzak dira. Kasu batzutan izango du egunerokotasunarekin lotutako hel-buru praktikorik, babestearena adibidez: antigas eta ziru-

jauen maskarak; eta beste batzutan, babesteaz gain, izan ditu bestelako helburu praktikoak, ezkutatzearena, esate baterako: Erdi Aroko zaldunak torneoetan euren burua babesteaz gain euren identitatea gorde nahi zutenean.

Maskarak historian: adibide batzukgrezia klasikoan oso zabaldua izan zen maskararen erabile-ra, batik bat, Dionisosen aldeko erritoetan. Aditu batzuen ustez jai honetan dago inauterien jatorria. Erroman eta Egipton ere erabili izan dira maskarak erritual erlijiosoetan.

Italiako Commedia Dell’Arte nolabaiteko antzerki inprobi-satua da, XVI eta XVIII. mendean oso popularra eta arrakas-tatsua izan zena. Pertsonaia zehatz batzuetan oinarritzen da eta hauek bere maskarengatik ziren ezagunak. Soilik gizonezkoak janzten zuten maskara eta emakumezkoen papera ere askotan gizonezkoek betetzen zuten.

Commedia Dell’Arteren ondare eta legatua Veneziako Inauterietan ikus dezakezu gaur egun. Europako Inau-teri ezagunenaren ezaugarri bereziena da maskara. Hiri honetan hasieran soilik nobleak zuten maskara jarri eta mozorrotzeko eskubidea. Gaur herri guztia eta turistak ere itxuraldatuko dira, maskara bera bihurtu delarik Ve-neziaren sinbolo bat. Artisauak ikus daitezke maskarak egiten eta denda askotan souvenir moduan saltzen dira.

Maskarak badu zerbait atabikotik, antzinako misterio-tsutik, definitzen eta interpretatzen zaila egiten zaigu-na. Gaur egun oso lotua dago erritual animistekin, hala Afrika eta Ozeaniako hainbat etnia eta kultura primiti-

Dogon-mali Kultura eta garai ezberdinetako maskara bilduma bat

23

2017 Lizartzako ihauteriak

Page 24: LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017

boekin, nola Europa eta Hegoamerikako Inauterietako pertsonaiekin. Lehenen artean ezagunenak Maliko Do-gonak dira. Etnia hau Maliko Hego-Ekialdean kokatzen da eta antzinako erritual eta sinesmenak oso bizirik di-tuzte gaur egun oraindik. Erritual horietan janzten di-tuzten maskarengatik dira oso ezagunak Dogonak.

Beste adibide berezia Txinako Opera da. Hemen maska-ra objektu fisiko bezala ez da existitzen, maskarak margo-tutako aurpegiak baitira eta prestatzea ordu asko exijitzen duen lana da, perfekziotik hurren dauden makillajeak bai-tira. Irudikatzen dutena historiako eta fikzioko pertsonaiak dira eta bakoitzaren atzean historia sakon bat dago, kolore eta marra bakoitzak bere esanahia duelarik.

Maskarak erritoetan: Euskal Herriko kasuaikusi dugun bezala asko dira maskararen testuinguruak. Ausar gaitezke esatera, horien artean esanguratsu eta berezienetakoa, kultu erlijiosoaren osagai bezala, erri-tualetan sustraitzen dena dela. Euskal Herriko kasuan

horrela aurki dezakegu beti, batik bat, fosilizatuta eta folklorizatuta geratu diren inauterietako testuinguruan. Maskara mozorro bat da. Bere funtzioa espiritu, jainko eta arbasoak ordezkatzea da: kontrola ezartzeko eta in-guruak hezteko. Gainera, baiezta dezakegu Euskal He-rriko kasuan, maskarak eta erritoak fosilizatuta baina bizirik dirauela, bereziki, landa inguruan.

Hainbat ezaugarri aipa daitezke Euskal Herriko maska-ren inguruan. Azpimarragarria da, lehen ere esan dugu, maskara gizonari lotuta agertu dela. Dena den, XX. mendearen bigarren zatian, inauterien berpizkundea eman denean, bilakaera naturala eman eta emakumeak ere hasi direla maskara erabiltzen. Ezaugarri formalari buruz, maskara antromorfikoak eta zoomorfikoak zein zehaztugabeak dauzkagu; eta materialen aldetik ere denetik ikus ditzakegu gure herrietan: larruzkoak, oiha-lezkoak, kartoizkoak, egurrezkoak, metalezkoak…

Euskal Herriko maskararik berezienetakoa, eta agian eza-gunena, Unanuko Mamuxarroek janzten duten Katola da.

Unanuako katola

24

2017 Lizartzako ihauteriak2017 Lizartzako ihauteriak

Page 25: LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017

Beriain azpian aurkitzen den herri honetako inauterietan ateratzen dira gazteak, eskutan makil luze bat dutela eta maskara jantzita. Maskara bera metalezkoa da, bibote, be-kain eta guzti hiru koloretan margotuta gizonezko itxura emanez. Misterio handiko maskara da. Horiez gain, Lapur-diko inauterietan ere badira bi pertsonaia, maskaradunak, aski ezagunak: Uztaritzeko Kotilun Gorriak eta Ponpierrak. Hauek janzten dutena ohilezkoa da, gorria, urre-koloreko lentejuelaz hornitua dago eta kaskatik zintzilik daramate. Animalien itxurakoak ere badira herri askotan, Markina eta Iturengo hartza direlarik, agian, ezagunenak. Eta beste he-rri askotan helburua ezkutatzea duen oihalezko zehaztu-gabeak daude zabalduta: Lesakako Zakuzarrak edo Lizar-tza zein Lantzeko txantxoak kasu.

Inauteri garaiaz kanpo ere, uda giroan, badaude errito oso esanguratsuak; ezagunena seguruasko Oñatikoa da. Korpus Egunean hainbat santu irudikatuz janzten dituzte maskarak eta prozesioan doaz kaleetan dantzariei lagunduz. Bukatze-ko, denen artean bereziena aipatu nahi nuke: Otsagabiako Boboa. Dantzarien dantzak gidatu eta bufoi itxura duten an-tzeko pertsonaia gehiago badaude Euskal Herriko lurretan (Eltziegoko Katximorroa, esaterako), baina Otsagabiakoa, maskara daraman bakarra da eta, gainera, apartekoa da. Oihalezkoa da eta bi aurpegi ditu, bata aurrera begira, zuria eta bestea atzera begira, beltza; oihal honek, gainera, buru osoa estaltzen du, honela inguruko ikuspegi guztiak dituela.

FERNANDO ROJO TOLOSA

Ponpierrak eta kotilun gorriak

Bobo-otsagi

Txantxoa

25

2017 Lizartzako ihauteriak

Page 26: LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017

Ponte herritarraEuskal Herriko inguru honetan behintzat, ez da herri-rik egongo, herri bezala, izengoiti edo izenkotta propio bat ez duenik. Txintxarrik, eulik, azak, bareak, xapoak, igelak, eta nola ez, “ IJITOAK” izen oso ezagunak dira. Izengoiti bat jartzerakoan, askotan, ez beti, noski, baina, azpi-azpian, nolabaiteko arrazoiren bat egon dela edo ezkutatzen dela esan daiteekela dirudi.

Bere garaian, Lizartza, beraz lizartzatarrok, “Ijito Herria” izengoitiarekin bataiatuak izan ginen, eta sakon-sako-nean, hain gaizki jarrita ez ote dagon itxura guztiak ere hartzen ditu. Herritarron artean zenbat izenkotta egon den, eta dagoen, pixka bat begiratzea nahikoa da kon-turatzeko, zenbaiterainoko joera edo zaletasuna egon den, eta dagoen, bigarren izen bat eransteko.

ZERGATIK? Ez da erraza jakitea. Batzuekin zerbait su-posa daiteke. Esaterako:

BARTALI: Bizikletan. jaioa zelako jarri ote zioten? edo guztiz alderantzizkoa izateagaitik?

HIRUJO: Begiekin egiten zituen keinuengaitik ote? Izan liteke, zhur ez dakigu.

Dena dela, nahiko normala izan da, eta da, etxea-rekiko lotura duten izenak erabiltzea, hau da: Batza, Mienda, Sasti, Txomin, Xoane, Ezkurra, eta abar oso luze bat.

Ez da ordea hain normala herritarren ia erdiak izen-goitiren bat edukitzea, eta batzuk izengoitiarekin baka-rrik ezagutzea, eta Elizako PONTEKOA ez jakitea.

Zenbaitzuen arrazoia ondorioztatu daiteke, berak era-biltzen zituzten edo dituzten hitzak direlako, gero eran-tsi zaizkienak. Adibidez: Bueno Bueno, Kuku, Italia, Xeix, Laputa, Biblia, etabar etabar.

Beste batzuk, familia ingurutik datozenak direla ema-ten du. Esaterako: TXOTA, gaur egun gure artean dabi-lenaren osaba bat ere Txota zen, eta baita osaba horren

lehengusua zen Eugenio Mendia, parrokiko organista eta errekako goarda zena ere.

Egungo POTXOLOz gain, Jose Antonio Olano Ormae-txea alkate izandakoari, Potxolo ere deitzen zitzaion, txikitan potxoloa omen zelako, etabar.

KRISTO TXIKI izengoitia zuen Jose Antonio Olano Tre-ku izan daiteke sonatuena.

1.907an, alkate zegola, Narbaitzuko garolekuak pinu-di bihurtu nahian hasi zenean.

Diputazioak geldiarazi zuen, baserritarrentzat garoa eta larreak ezinbestekoak zirelako beren bizi iraupene-rako. Agintari xamarra ote zen?

Hor dijoaz batzuk, eta bakarren bat edo beste kenduz gero, bereziki bigarren ume aldira gerturatuta daude-nek, ondo ezagutuko dituzte.

JULIAN ZUBELDIA

Kristo txiki Reina Hirujo Bueno Bueno TxotaJesukristo Gobierno Laputa Kuku PotxoloJainkoa Gobernadorea Xeix Mutxatxo KutxileroAma Birjine Jenerala Kako Elio TxakalBiblia Armero Bartali Juan Sendo ErleaJudio Maletas Diesela Apattitte MozoIndiano Armarios Panarro Eto ZorroExin Txorra Uzkudun Potro KaponTxikitin Larrus Axurtxa Pittin MarronZaku Italia Basilio Antzelmo GorrieZapel Ijitoa Motxa Murtziano PotaxTtatto Teosio Ttalo Tortzido ArruitzPettala Manddoa Purrutt Okerra KietoTutulus Ele Kordero Atanilo HezurPrieto Xipitrio Tiraduros Purgatorio MattekoFigura Eloi Fulano Pollollo HozkasArtxaie Tuno Kaxko Pottero TartzanKokoa Natoa Robota Katta FletxaLepo Jaxinto Koxme Txirri Txitin

26

2017 Lizartzako ihauteriak2017 Lizartzako ihauteriak

Page 27: LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017

Badatoz 2017ko Ihauteriak eta gure senide, lagun, eta Lizartzako herritarrak diren Garikoitz eta Aitor beste ur-tebetez estatuko beste puntako espetxeetan giltzapean aurkitzen dira.

Azken urteetan bakerako eta elkar bizitzarako aurre-rapauso garrantzitsuak ematen ari dira baina, estatu es-painiarrak zein frantzes estatuak mendekuz eta gorro-toz beteriko politikarekin jarraitzen dute.

Mendeku gose honen inguruan, dispertsioa da euren arma sendoa, presoen senideekiko erabiltzen dutena.

Umeek pairatzen dute sufrimendu gehien, kotxean lo-turik 9 ordu eman beharra; bestalde, senideak, zahar-tzen dihoazen heinean, hainbeste kilometro egiteko gai ez direnean, gaixorik dagoelako, gorputzeko ajeak, etxean geratu beharra; inpotentzia, amorrua, izugarria da sentitzen den mina. Asteroko kostua ere ez da gu-txiagorako, poltsiko astintze latza ekartzen du presoa-ren senide zein lagunentzat!

Urtero idazten dugu herriko aldizkari honetan, aukera izaten dugulako gure egoera zein barruko senideen be-rri emateko, jendearen kontzientzia astindu eta mobili-zazioetan parte hartzera bultzatu asmoz eta politikariak berandu izan baino lehen, mugitu daitezen eskatzeko.

Datuak hor daude, oraingoz 16 hildako izan dira, bai-na astebukaeraro errusiar erruleta horretan sartzeko arriskua edonork dauka.

Larriki gaixo dauden presoak ere ezin ditugu ahaztu; minbiziarekin, esklerosia, itsua geratzen ari dena,…

Mendeku gose honekin amaitzeko garaia da, Aitor, Gari eta gainontzeko euskal presoak zein iheslariak etxean behar ditugu!

IHAUTERIAK GAINEAN DITUGU, GOZA DEZAGUN MOZORRO FESTAZ BAINO, GURE SENIDE MAITEAK ESPETXEETAN BAHITURIK DAUDELA AHAZTU GABE!!

Ta senideon partetik ere hemen duzue bertsoa:

GURE PRESOEK JASO DEZATENHERRIKO ELKARTASUNA,

ESPETXEAK HUSTUTZEAREKINSENIDEEN ASKATASUNA,

LIZARTZAKO IHAUTERITANADIN GUZTIEN BATASUNA,

BIHOTZEZ EMAN DIEZAIEGUNHERRITARRON MAITASUNA!!!

LIZARTZAKO PRESO ETA IHESLARIEN LAGUN ETA SENIDEAK

Lizartzako preso eta iheslarien lagun eta senideak

27

2017 Lizartzako ihauteriak

Page 28: LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017

Ihauteriak iritsi diren honetan Lizartzako EH Bildutik, mozorroz apaindutako egun hauetan, jai giroan murgil-durik gaudelarik, etorkizunari ere begirada luzatu nahi-ko genioke.

Bizi-bizi dago herrian, koloretsu antzematen da Gure Esku Ekimenak martxoaren 19an gure herrian ez ezik, Tolosaldea osoan deitu dituen herri galdeke-tak, Euskal Herriko beste hainbat eskualde eta herritan bezalaxe.

Gogoratu besterik ez dugu iaz 34 herritan arrakasta handiz burutu zi-rela galdeketa hauek, eta hurrengo hilabetetan beste asko deituko dire-la. Horrek argi uzten duelarik herri-tarron artean erabakitzeko esku-bide demokratikoak duen babes zabala.

Beraz, Lizartzako EH Bilduko ki-deon aldetik, GED ekimena eta berau osatzen duten lagunek he-rrian burutuko duten galdeketari babes eta beharrezko laguntza osoa eskaintzen diogu.

Euskal Herriko herritarrei etor-kizunaz erabakitzeko, kontsul-tatuak izateko eta libre eta de-mokratikoki adierazten duten borondatea errespetatua iza-teko dagokien eskubidea eta gaitasuna aldarrikatzen dugu.

Demokrazia herritarron era-bakia da, eta beraz, eraba-kitzeko eskubidea gauzatzea demokraziaren agerpen gorena. Horretxegatik, EH Bilduk babestu egin ditu herri-ekimenez burutuko den erabakitzeko eskubidearen gau-zatze praktikoa, eta zuei guztioi, Li-zartzako herritarrei, parte hartzeko

deia luzatzen dizuegu. Gero bakoitzak nahi duena boz-katutako du libreki, baina aukera daukagunez, aukera baliatzera, erabiltzera, animatu nahi zaituztegu. Demo-krazian, hau da, herritarrengan sinesten dugulako.

Lizartzako EH Bilduko kideok, noski, baiezkoaren al-deko botoa emango dugu, eta he-rritarrak ere horren alde egitera ani-matu nahi zaituztegu, iritzi guztiak errespetatuz. Herri bezala aurrera egiteko tresnak behar ditugulako,

eta Herri batek izan dezakeen tresnarik eraginkorrena Estatu bat delako. Hemen hobeto bi-zitzeko estatua behar dugun

moduan, Euskarak ere euskal es-tatua behar du, eta feministok ere berdintasuna lortzeko estatu bat behar dugu, eta etxegabetzeak ez egoteko Estatu bat behar dugu...

Argi dagoena da Espainiar esta-tuan jarraitzea euskal herritarron-tzat traba bat dela, ez digu aurrera egiten uzten, ez ekonomikoki ezta nazio bezala ditugun erronkei aurre egiteko orduan ere.

Eraiki dezagun biharko Euskal Herria guzientzat eta guzien ar-

tean. Herri irekia, integratzai-lea, geroari begira jartzen dena eta biharko erronkei erantzu-teko moduan. Demokrazia, justizia, berdintasuna eta aska-tasuna bermatuko duen Euskal Herria eraiki nahi dugulako, de-

non parte hartzea behar dugu bihar, datorren martxoaren 19an

burutuko den ariketa demokrati-koan.

LIZARTZAKO EH BILDU

galdeketaren atarian

28

2017 Lizartzako ihauteriak2017 Lizartzako ihauteriak

Page 29: LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017

Handia egitera goaz600.000 lagun baino gehiagok izango dute aukera era-bakitzeko 2017an, Euskal Herri osoan. Zuk ere bai. Mar-txoaren 19an Lizartzako herritarrok erabaki egingo dugu, Tolosaldeko gainerako 27 herriekin batera. Esta-tus politikoa ardatz hartuta hitza hartuko dugu, prota-gonistak izango gara, eta elkarrekin, etorkizuna irudika-tuko dugu. Hori baita bidea. Hori baita demokrazia.

Herritarron erabakitzeko eskubidea berme juridiko eta legal guztiekin bete dadin lan handia egin dugu hila-beteotan. Eta Tolosaldeko Giltzarriak 2016ko ekainaren 4an martxan jarri zuen zikloa itxiko du aste gutxi barru, eskualde osoa hartuko duen galdeketa batekin. Baina ez da ezer amaituko. Gure Esku Dagok lanean jarraituko du, borondateak ehuntzen, adostasunak bultzatzen eta erabakirantz pausoak ematen. Baita Lizartzan ere.

Orain, une erabakigarria iritsi da eta tamaina bereko erantzuna eman behar diogu. Gure ordua da, herritarrona. Elkarrekin zer egitera iritsi gaitezkeen sentitu nahi dugu; ez baikoaz inora elkarrekin ez bagoaz. Eta bide horretan, zu ezinbestekoa zara. Horregatik, martxoaren 19ko galdeke-tan parte hartzera animatzen zaitugu. Ariketa demokrati-ko hau giltzarria izango da eskualde osoarentzat, eta baita lizartzarrontzat ere. Herritarrok giltzarri izango gara. Pau-soz pauso, auzoz auzo eta botoz boto, erabakitzera goaz!

Prest gaude. Handia egitera goaz!

LIZARTZAKO GURE ESKU DAGO

29

2017 Lizartzako ihauteriak

Page 30: LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017

Apaindu ditzagun balkoiak!Azken urte hauetan bezala aurtengoan ere herrian ihaute-rietan balkoirik politena, eleganteena, bereziena… sarituko dugu. Oso ideia orijinalak ikusten ditugu urtero eta aurten ere horixe espero dugu. Saria “La Perla “ Talasoterapia zen-troan bi pertsonentzako zirkuitua izango da.

Iaz Nagore Esnaola izan zen sari horren irabazle. Ea aurten ere ideia berri eta orijinalak ikusten ditugun. HASI BURUA ASTINTZEN!!!!!

PrINTZAK

Aurten 24. ihauteriak eta datorrren urtean…. ZILARREZKO IHAUTERIAK!!!

HANDIA EGINGO DUGU!!

ErNE!!

17 urtetik beherakoek mozorrotuen saria jasotzeko (baserriko oilaskoak) eta adin horretatik gorakoek (mozorro eta gurdiak) ihauteri ondoren emango den afarira joan ahal izateko ezinbes-tekoa izango dute beren izena ematea tabernetan jarriko diren zerrendetan. Listak otsailaren 16an jasoko dira.

AdI!

BAZKALONDORAKO, DANTZA ETA UMOREA UZTARTZEN DITUEN

EMANALDI PAREGABEA! Ezin duzue galdu!

BAZKArIABazkari txartela salgai

otsailak 16 arte:HELDUAK 20 € HAURRAK 12 €

(14 urte artekoak)

30

2017 Lizartzako ihauteriak2017 Lizartzako ihauteriak

Page 31: LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017

EgITArAUA

OTSAILAK 11, LARUNBATA12.00 Ihauteriei hasiera emango zaie gibela dastatuz,

Udal ordezkariak eta txekorra plazan ditugula. Ondoren, antzerkia eta Otsolar dantza taldearen emanaldia.

19.00 Kantu poteoa herriko ihauteri kantuak abestuz.

OTSAILAK 17, OSTIRALA14.15 Eskolak antolatuta mozorro festa. Ondoren,

kalejira.

OTSAILAK 18, LARUNBATA07:00 Plazan elkartu eta kalejira Uetako zubitik

dantzari, txantxo eta txistulariekin. “Diana” abestuz hasiko dugu ihauteria.

07.30 Puske-biltzea, dantzari eta txantxoak elkarrekin ospeletik.

10.00 Etxe-zahar baserrian geldialdia gosaltzeko.12.00 Mozorro, gurdi eta txarangen irteera Errota

ataritik.13.30 Ihauteri partaide guztiek kalejira, Arrateko zubitik

irtenda. Ondoren, denok elkarrekin bazkalduko dugu herriko frontoian.

18.00 Gurdi eta mozorroak Joxe Mariko aparkalekuan bilduko dira kalejiran plazara jaisteko, bertan sagardotegi ezberdinetako sagardoak eta “ Lizartzako talogileak” egindako taloak jateko aukera izango da.

OTSAILAK 19, IGANDEA11:00 Meza Nagusia. Ondoren, hamaiketakoa plazan.12:00 Dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen gurdi,

mozorro eta gainerakoekin batera. Ondoren, Lizartzako Ihaute Dantzak plazan.

14.00 Ihauteri bazkaria herriko pilotalekuan, txarangaz alaiturik. Ondoren, TIO TERONEN SEMEAK dantza taldearen emanaldia.

20.30 Plazan “ijitoa” errez ihauterien amaiera.

31

2017 Lizartzako ihauteriak

31

Page 32: LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017

Danon Txokoabar

IÑAUTErI gIrOAIñauteri giroa

jantzi dezagun mozorroa

iñauteri kolore

Lizartza dago dotore

Musika doinuz, kantu ta soiñuz

hasi gerria mugitzen

giroa sortuz, ta mozorrotuz

kale bazterrak alaitzen.

Goizeko ihintza, gaueko printza

iñauterietan uztartuz

festa da giltza, umorez mintza

ilusioz parte hartuz.

Iñauteri, iñauteri

zai gaude ta, etor zaitez

iñauteri, iñauteri

Lizartzara, etor zaitez.

BalmasedaBanaketak

Lizartzako Udala