Literaturaren teoria

64
LITERATURAREN TEORIA 1. Sarrera Literatura sailkatzeak zailtasunak dakartza berarekin. Literaturari buruz hitz egiterakoan, ezagunak suertatzen dira literatura nazionalak (ingelesa, frantsesa edo euskalduna) edo hizkuntzek banatutakoak. Hauez gain, generoa bezalako irizpideak ere maiz hartu izan dira kontuan literatura sailkatze nahi horretan. Hala, narratiba, poesia edota antzerkia bezalako generoak aurki daitezke literaturaren barruan. Sailkapen hauek alde batera utzita, elementu jakin batzuk aurkitzen dira. Horietan nagusienetariko bat hizkuntzaren erabilpenari dagokiona da. Izan ere, hitzak dira literaturaren funtsezko elementuak, hizkuntza hau landua izango delarik eta errekurtso literarioak atzeman daitezkeelarik. Bestetik, literaturak fikzioa sortzen duela esaten da, nahiz eta hau errealitatearekin lotuta egon daitekeen gradu handi edo txikiago batean. Azkenik, testu bat literatura dela edo ez erabakitzeko erabili izan diren irizpideen artean, kalitatea, berrikuntza edo gaiak suma daitezke. Dena den, irizpide hauek aldakorrak izan dira denboran zehar. Definitu nahi horretan, Harold Bloomek kanonaren teoria proposatu zuen. Kanon hitzak literaturaren arlo bateko nahiz literatura unibertsaleko egile garrantzitsuenen lanen zerrenda adierazten du. Hala, Bloomek bere The Western Canon. The Books and School of the Ages (1994) liburuan zerrenda horietako bat plazaratu zuen, Mendebaldeko Europako eta Estatu Batuetako testuak barneratzen zituena. Hau horrela, zerrenda horrek mendebaldeko gizartearen balioak islatzen zituen. Horretarako, Bloomek goi-literaturako testuak hartu zituen,

description

Literaturaren teoria

Transcript of Literaturaren teoria

Page 1: Literaturaren teoria

LITERATURAREN TEORIA

1. Sarrera

Literatura sailkatzeak zailtasunak dakartza berarekin. Literaturari buruz hitz egiterakoan, ezagunak suertatzen dira literatura nazionalak (ingelesa, frantsesa edo euskalduna) edo hizkuntzek banatutakoak. Hauez gain, generoa bezalako irizpideak ere maiz hartu izan dira kontuan literatura sailkatze nahi horretan. Hala, narratiba, poesia edota antzerkia bezalako generoak aurki daitezke literaturaren barruan.

Sailkapen hauek alde batera utzita, elementu jakin batzuk aurkitzen dira. Horietan nagusienetariko bat hizkuntzaren erabilpenari dagokiona da. Izan ere, hitzak dira literaturaren funtsezko elementuak, hizkuntza hau landua izango delarik eta errekurtso literarioak atzeman daitezkeelarik. Bestetik, literaturak fikzioa sortzen duela esaten da, nahiz eta hau errealitatearekin lotuta egon daitekeen gradu handi edo txikiago batean. Azkenik, testu bat literatura dela edo ez erabakitzeko erabili izan diren irizpideen artean, kalitatea, berrikuntza edo gaiak suma daitezke. Dena den, irizpide hauek aldakorrak izan dira denboran zehar.

Definitu nahi horretan, Harold Bloomek kanonaren teoria proposatu zuen. Kanon hitzak literaturaren arlo bateko nahiz literatura unibertsaleko egile garrantzitsuenen lanen zerrenda adierazten du. Hala, Bloomek bere The Western Canon. The Books and School of the Ages (1994) liburuan zerrenda horietako bat plazaratu zuen, Mendebaldeko Europako eta Estatu Batuetako testuak barneratzen zituena. Hau horrela, zerrenda horrek mendebaldeko gizartearen balioak islatzen zituen. Horretarako, Bloomek goi-literaturako testuak hartu zituen, historian zehar ekoiztu zirenen artean. Hala ere, honek arazo batzuk ekarri zituen. Lehenik eta behin, zerrenda horretan ingelesez idatzitako testuak dira gehienak (Shakespearerenak nagusiki) eta, ondorioz, gainontzeko literatura nazionalak bazter batean geratzen dira. Bestetik, gizonezkoek idatzitako testuak dira, hauek arraza zurikoak eta erlijioz katolikoak izanik.

Sailkapenekin jarraituz, testu guztiak ez dira literatura kontsideratzen eta, horregatik, paraliteratura bezala hartu ohi dira. Orokorki, herrialde bateko literatura nagusiaren alboan egiten diren zenbait testu ahozkori nahiz idatzizkori deitzen zaio horrela. Paraliteraturaren ezaugarri nagusia honako hauxe da: gizartearen zatirik handienak dituen balio eta pentsamoldeen paradigma arruntenei jarraitzea; eredua asmaturik, testuak barra-barra sortzen eta hedatzen dira. Funtsean, literaturaren marjinetan aurkitzen diren testuak dira, hala nola, gutun-liburuak, egunkariak, biografiak, autobiografiak edo saiakerak.

Page 2: Literaturaren teoria

Bestalde, literatura kontzeptuaren jatorria ez da bereziki zaharra. “Litteratura” adiera lehen aldiz Kintilianoren obran agertu zen Erroman. Idazle honek, dena den, idazketa teknika bati buruz hitz egiten zuen adiera hau erabiltzean, hau da, garai hartan nola idazten zen.

XV. mendetik XVIII. mendera arte, literatura irakurketarekin eta idazketarekin lotzen da. Erretorika eta poetika aurkitzen dira bere baitan, baina baita gramatika, hizkuntza klasikoak edota historia bezalako ezagutza zientifikoak ere.

XVIII. mendean, bestalde, sekulako aldaketa eman zen kontzeptu honen esanahian. Une honetan, literatura asmo estetikoa duen obra batekin identifikatuko da, hau da, idazkera sortzailea duen obrarekin. Hala, kategoria kultural berri bati emango dio izen.

Hurrengo mendean, erromantizismoarekin, definizio hori zehaztu egin zen, estetika eta filosofiarekin lotuko delarik. Historia literatura kategoria bezala hartu zen. Erromantikoek, aurreko garaietako ereduak jarraitu beharrean, gauza berriak sortzeko helburua zuten, iraultza hitza aipa daitekeelarik momentu honetan. Gaur egungo azpigenero nagusiaren ezaugarriak zehaztu zituzten, hau da, nobelarenak. Horrez gain, hizkuntza poetikoaren garrantzia azpimarratu zuten eta subjektuaren adierazpenarekin lotu zuten literatura. Honekin, erromantikoek literatura gizaki bakoitzaren barne mundua adierazteko bidea zela babestu zuten, aurreko legeak baztertuz. Azkenik, nazionalismoaren sorrerarekin, literatura nazionalak sortu ziren, nazioa bera indartzeko bide gisa. Hauek normalean hizkuntza bakar bati lotua agertuko dira. Finean, herriaren izpirituaren ondorio zela babesten zuten erromantikoek, hau da, herri batek duen mundu ikuskera artean aurkituko da eta, ondorioz, literaturan.

Dena den, badaude autore batzuk ez diotenak definizioari halako garrantzirik ematen. Lázaro Carreter da horren adibide bat. Bere esanetan, literatura zer den zehaztea bi milurtekoz egon da indarrean eta erantzun bakarrak ere ez du lortu erabateko adostasunik. Ondorioz, bere iritziz ez da hainbeste kezkatu behar literatura definitzen, baizik eta bakoitzak bere bidea egiten saiatu behar du.

“La pregunta de qué sea la literatura lleva planteada más de dos milenios, sin que ninguna de las respuestas haya merecido adhesiones estables. Se siente por ello la tentación de soslayarla, y es en general lo que hacemos, limitándonos a utilizar aquella noción como algo intuitivamente consabido.” (Lázaro Carreter, ¿Qué es la literatura?)

Beste teorilari batek, Foucaultek, desfase kronologikoa aipatzen du literatura definitzerako orduan. Bere esanez, literatura adiera erromantizismoarekin jaio zen eta, ondorioz, ez litzateke aproposena termino horrekin aurreko garaiko testuak literatura direla argudiatzea.

Page 3: Literaturaren teoria

“No estoy seguro de que la propia literatura sea tan antigua como habitualmente se dice. Sin duda, hace milenios que existe eso que retrospectivamente tenemos el hábito de llamar literatura. Creo que es precisamente esto lo que habría que preguntar. No es tan seguro que Dante o Cervantes o Eurípides sean literatura. Pertenecen desde luego a la literatura: eso quiere decir que forman parte en este momento de nuestra literatura actual, y forman parte de la literatura gracias a cierta relación que sólo nos concierne de hecho a nosotros. Forman parte de nuestra literatura, no de la suya, por la magnífica razón de que la literatura griega no existe, como tampoco la literatura latina. Dicho de otro modo, si la relación de la obra de Eurípides con nuestro lenguaje es efectivamente literatura, la relación de esa misma obra con el lenguaje griego no era ciertamente literatura.” (Foucault, De lenguaje y literatura)

Literaturaren definizioak

Literaturaren definiziora jotzerakoan, kontuan izan behar da hitza bera polisemikoa dela eta proposamen eta definizio ugari topatzen direla bere baitan. Hala ere, hiru ikuspegi nagusi daude literatura definitzeko orduan. XX. mendeko teorilari batek (Todorov izenekoak) bi ikuspegi zeudela argudiatu zuen: karakterizazio estrukturala (testuaren hizkuntzaren estruktura) eta karakterizazio funtzionala, zeinak literaturaren funtzioa aztertzen baitu garai eta gizarte ezberdinetan eta ez testuaren forma. Hauez gain, XX. mendearen erdialdetik hona beste ikuspegi bat ere kontsideratzen da: semiotikoa. Honek literaturak komunikatzeko duen gaitasuna aztertzen du.

Karakterizazio estrukturala

Lehenengo ikuspegiari dagokionez, bi ezaugarri topatzen dira definizioan, behin eta berriz errepikatuko direnak: fikzioa eta hizkuntza. Ikuspegi honen arabera, literaturak fikziozko mundu bat sortzen du, errealitatetik kanpo. Horretarako imitazioa erabiltzen da, hau da, errealitatea edo fikziozko beste mundu bat imitatzen dira beste mundu bat sortzeko, fikziozkoa betiere.

Hizkuntzaren kasuan, hau sistematikoki erabiltzen da, lege berezi batzuk jarraitzen direlarik literatura testuak sortzeko. Lege horiek ez dira aurkitzen eguneroko hizkuntzan (metaforak, paralelismoak edo antzeko baliabideak). Hizkuntza autorreferentziala ere bada, hau da, hizkuntza horrek bere buruarengana erakarri nahi du atentzioa; bere forma aztertzen da, kanpoko munduari buruz ez baitu hitz egiten.

Ikuspegi hau babesten dutenak esentzialistak deituak dira. Hauen ustez, literatura ulertzeko ez da gizartea aztertu behar, literatura testu batzuek bere baitan

Page 4: Literaturaren teoria

duten ezaugarrietan aurkitzen baita (literariotasuna). Hauen arabera, fikzioa eta hizkuntza batera agertzen direnean lortzen da literaturaren esentzia.

Bi kontzeptu hauen esanahiak ondorengo teorilarien testuetan aurki daitezke: Wellek eta Warren, Aguiar e Silva, Aristoteles edo Pinciano, besteak beste.

Wellekek eta Warrenek hizkuntza literarioaren garrantzia azpimarratzen dute. Beren ustez, historikoki ez da eguneroko hizkuntza erabili literatura egiteko, nahiz eta egoera hau aldatuz joan den XX. mendean. Bestalde, indarkeria hitza ere erabiltzen dute, zeinaren bidez autoreek sintaxia aldatzen baitute (Gongora adibide garbi bat da) edo hitz berriak sortzen edo berrerabiltzen baitituzte.

“Hay que distinguir el lenguaje literario de los diversos usos del lenguaje cotidiano. Los recursos del lenguaje se explotan en él mucho más deliberada y sistemáticamente […] El lenguaje poético organiza, tensa los recursos del lenguaje cotidiano y a veces llega a hacerles violencia esforzándose en despertar nuestra conciencia y provocar nuestra atención.” (Welleck eta Warren, Teoría literaria)

Fikzioari buruz zera diote: “El núcleo central del arte literario ha de buscarse, evidentemente, en los géneros tradicionales de la lírica, la épica y el drama, en todos los cuales se remite a un mundo de fantasía, de ficción.”

Aguiar e Silvak ere bi termino hauek uztartzen ditu bere definizioa ematerako orduan: “Serán obras literarias aquellas en que, según hemos dicho, el mensaje crea imaginariamente su propia realidad, en que la palabra da vida a un universo de ficción” (Aguiar e Silva, Teoría de la literatura).

Aristotelesek bere aldetik literatura zera dela dio: “arte que imita sólo con el lenguaje, en prosa o verso”. Ondorioz, testugileak imitatzaileak bihurtzen dira: “Puesto que el poeta es imitador, lo mismo que un pintor o cualquier otro imaginero, necesariamente imitará siempre de una de las tres maneras posibles; pues o bien representará las cosas como eran o son, o bien como se dice o se cree que son, o bien como deben ser. Y estas cosas se expresan con una elocución que incluye la palabra extraña, la metáfora y muchas alteraciones del lenguaje; estas, en efecto, se las permitimos a los poetas. Además, no es lo mismo la corrección de la política que la de la poética; ni la de otro arte que la de la poética” (Aristoteles, Poética). Beraz, Aristotelesentzat, literatura imitazioa da, beste arte motak diren moduan, eta hizkuntza berezia erabiltzen du poetak. Gainera, literaturak arau jakin batzuen bidez funtzionatzen du.

Pincianok ere errenazimenduan Aristotelesek erabili zuen imitazioaren kontzeptua zerabilen. Bere aburuz, imitazioa polisemikoa da eta maila asko aurki daitezke: “La poesía es imitación, y aun que ha de ser hecha con lenguaje y plática

Page 5: Literaturaren teoria

(berriketa), porque yo veo que ay muchas especies de imitación, y que el lenguaje es el que a la poesía diferencia de las demás” (Pinciano, Philosophía Antigua Poética).

Finean, definizio estrukturalak objektiboak dira, irakurleak jakin baitezake testu bat literatura den edo ez testu horren aurrean jartzean, denboran mantendu diren irizpideak objektiboak direlako. Teorilari hauek literatura fenomeno unibertsala dela diote, garai ezberdinetako gizarte guztietan aurkitzen delako. Fenomeno literarioa historian ez dela oinarritzen ere babesten dute, ez baita zerbait aldakorra; esentzia beti finko mantentzen da. Bestetik, literaturaren definizio objektiboek ez dute testuaren produkzioa edota harrera kontuan izaten, baizik eta testuek daukaten dimentsio transzendentea, hau da, balio moral, etiko eta erlijiosoak dira garrantzitsuak. Azkenik, literatura-lanek literatura zer den definitzen eta mugatzen dute, literariotasuna duen testu batekin esan baitaiteke beste batek ezaugarri hau duen edo ez.

Karakterizazio funtzionala

Bigarren ikuspegia karakterizazio funtzionalarena da. Hau babesten duten teorilarientzat literatura sistema berezi bat da, baina beste sistema batzuekin lotua dago, hala nola, testua sortu zen garaiarekin, orduko joera kulturalekin, gizartearekin edo ekonomiarekin. Ez dute, beraz, esentzialtasunean sinesten, ezta literaturak ezaugarri finkoak dituenaren ideia ere. Teorilari hauentzat definizioak aldatzen joango dira.

Hauen esanez, literaturak funtzio ezberdinak bete ditzake. Hala, berdin zaie literaturaren esentzia zer den edo esentzia hori aurki daitekeen. Funtzio horien artean hauek topa daitezke:

- Funtzio magikoa: Eliot izeneko teorilariaren ustez, gizakiek babesa bilatzen zuten jainkoen eta naturaren aurrean literaturaren bidez. Honen adibide lirateke Antzinako Greziako testuak.

“La poesía puede tener una función consciente, deliberada: están, por ejemplo, las runas y cánticos tempranos, algunos de los cuales tenían propósitos mágicos muy prácticos: evitar el mal de ojo, curar cierta enfermedad o propiciar cierto demonio” (T. S. Eliot).

- Funtzio didaktikoa: literaturak irakatsi egiten du eta mota askotako ezagutzak aurkitzen dira bere baitan. Horietan jainkoen istorio eredugarriak aipa daitezke, hauen ereduak jarraituz pertsona onak izan nahian.

- Delectare / Prodesse: Horaziok zioenez, literatura entretenigarria eta baliagarria izan daiteke. Bere ustez, literaturak zerbait irakasteko balio zuen,

Page 6: Literaturaren teoria

gozarazteko bide ere izan zitekeen heinean. Bi ideiak uztartuta literaturak irakatsi egin zezakeen, gozaraztearekin batera.

“Poetak baliagarriak edo atseginak izan daitezke edo aldi berean atseginak eta bizitzarako baliagarriak diren gaiak esan ditzakete” (Horazio, Epistola ad Pisones)

- Zaintza funtzioa: gaur egungo hizkuntzan desagerturik dauden hitzak, esamoldeak edo estrukturak jasotzeko balio dezake literaturak, elementu hauek gordeta geratuko baitira.

- Berritze funtzioa: hitz berriak sortzeko aukera dute autoreek, hizkuntzarekin jolastuz.

Puntu honetan aipagarria da Platonen ikuspuntua. Filosofo honek aurretik zeuden iritziak hartu zituen bere ideiak osatzeko, funtsean, literatura kaltegarria dela. Berak sortu nahi zuen hiri ideal horretatik poetak bidali nahi zituen, bere garaiko testuetan mitoak, heroiak eta jainko-jainkosak agertzen baitziren, zeintzuen portaera ez baitzen eredugarria. Honez gain, literaturan topatzen den imitazioa (mimesis) gezurra dela zioen. Literaturak mundu materiala imitatzen du eta ez ideiena, non bertan aurkitzen baita egia Platonen ustez. Literatura kritikatzeko beste arrazoi bat subertsioarena da. Platonen hitzetan, literaturak emozioak sorrarazten dizkio irakurleari eta, beraz, subertsio moduko bat ematen da.

Ikuspegi funtzionalarekin amaitzeko, marxismoa aipatu beharra dago. Honen arabera, literatura aztertuz, gizakiak bere kanpo errealitatea nolakoa den edo nola antolatzen den ezagutu dezake. Joera honek bi ideia azpimarratzen ditu: errealitate enpirikoaren ezagutza eta gizartearen eta literaturaren arteko lotura.

- Errealitate enpirikoaren ezagutza: literaturak bizitzaren errealitate hori objektiboki fikzioan sortzen du.

“La obra de arte tiene, pues, que reflejar en su conexión correcta y adecuadamente proporcionada todas las determinaciones objetivas esenciales que determinan objetivamente el trozo de vida al que da forma. Tiene que reflejarlas de tal modo que ese trozo de vida se haga comprensible en sí y por sí mismo, vivenciable, como una totalidad de la vida” (Materiales sobre el realismo)

- Gizartearen eta literaturaren arteko lotura: literaturaren funtzioa gizartearen barruan dago, eta ez kanpoan estrukturalistek babesten zuten bezala.

Page 7: Literaturaren teoria

“La formación y el desarrollo de la Literatura son una parte del proceso histórico conjunto de la sociedad. La esencia estética y el valor estético de las obras literarias, y en relación a ello su efecto, constituyen una parte de aquel proceso social por el cual el hombre se apropia del mundo mediante su conciencia” (G. Lukács, Sociología de la literatura)

Karakterizazio semiotikoa

Azken ikuspegia karakterizazio semiotikoarena da. Esan bezala, definizio hau komunikazioarekin lotzen da eta, honen iritziz, literaturak estrategia bereziak erabiltzen ditu komunikazio hori lortzeko. XX. mendean sortu zen, definizio estrukturalak eta funtzionalak kontuan hartuz, nahiz eta ikuspegi berri batean integratuko dituen haien ekarpenak. Funtsean, literatura-lana komunikazio mota berezi bat dela argudiatzen du. Gainera, komunikazioaren elementuak agertzen dira (igorlea, hartzailea, mezua, testuingurua…), baina modu berezi batean. Azkenik, karakterizazio semiotiko honek ikuspegi funtzionalarekin funtsezko ezaugarri bat partekatzen du: literariotasuna ezin da objektiboki identifikatu.

Literatur-fenomenoa ulertzeko hainbat ezaugarri

Literatura aztertu behar denean eta errealitate horretaz gogoeta egiterakoan, hartu beharreko elementu nagusienak honakoak dira:

- Literaturak hizkuntzarengan erakarriko du gure atentzioa (“lehenengo planoa”).

- Hizkuntzaren elementu desberdinak modu zehatz batean erlazionatuko dira. Hau da, literaturan topatzen den hizkuntza berezia da eta, beraz, maila desberdinak (fonetikoa, fonologikoa, semantikoa, sintaktikoa eta morfologikoa) era berezian erlazionatuko dira.

- Literatura fikzioa da.

- Literatura objektu estetikoa da.

- Literatura sorkuntza testuartekoa eta autorreferentziala da. Bakoitzaren gogoeten erreferentziak aurkitzen dira.

- Literatura literatura bezala komunikatzen eta irakurtzen duguna da.

Page 8: Literaturaren teoria

Ikasketa literarioak

Literatura ikasketak XIX. mendetik aurrera antolatu ziren, erromantizismoaren baitan. Mugimendu honen izaera ideologiko, politiko, sozial eta abarrek garrantzi handia izan zuten ikasketa hauen bilakaeran. Gainera, diziplina bezala sortzearekin batera, eskoletan sartzea lortu zuen, nazioaren batasun tresna gisara. Hau eman aurretik, literaturari buruzko ikerketak pertsonalak ziren, ez baitzegoen prozedura sistematikorik. Hemendik aurrera, ordea, ikerketa zientifikoa habian jarri zen.

Ikasketa literario hauen bilakaeran hiru aro aurki daitezke hurrenez hurren: aro positibista edo historizista, aro zientifiko edo formalista eta aro fenomenologikoa.

- Aro positibista edo historizista: XIX. mendean eman zen, aro honen amaieran irizpideak aldatuko direlarik. Garai honetan, garrantzitsuena autoreen bizitza aztertzea zen, obra bat ezin baitzitekeen aztertu autorea aztertu gabe. Gainera, testua garaian kokatzen saiatzen ziren, testuinguru horren baitan sortua zelako testua.

Bestalde, momentu honetan ere filologia diziplina bezala sortu zen. Filologiak benetako testua aurkitu nahi du, bertsio original horretatik hurbilen dagoena, kopiek gabeziak izan ohi baitituzte.

- Aro zientifiko edo formalista: XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran eman zen aro hau. Teorilari hauek baztertu egiten zuten positibistek autoreei ematen zieten garrantzia eta horren ordez testuan bertan zentratuko dira. Hizkuntzalaritzaren metodoak erabiltzen zituzten testuak aztertzeko, metodo hauen proposamenak beraien mesedetara moldatuz horretarako.

- Aro fenomenologikoa: kontzientziaren eta munduaren lotura aztertzen duen adarra da honakoa. Hala, diziplinak hartzaileari (irakurleari) ematen dio garrantzia. Beste diziplinen beharra ere erakusten du: soziologia, psikologia edo filosofia, besteak beste.

Bestalde, galdetu izan da ea literatur zientzia existitzen den. Puntu honetan, Rickertek eta Diltheyk natur zientziak eta kultura zientziak bereizten dituzte. Lehenengoak garatzeko erabiliko diren irizpideak kuantitatiboak izango dira, kantitateak erabiliz, kultur zientzietan kualitatiboak izango diren heinean. Bien arteko beste ezberdintasun bat zera da: natur zientzietan teoria bat plazaratzerakoan aurreko bat deuseztatu egiten da, ez ordea kultur zientzietan, ezagutza osatu egingo baitute. Honez gain, natur zientzietan ikerlariaren subjektibotasunak ez du garrantzirik, baina sekulakoa kultur zientzietan. Testu bat aztertzean, testuaren beraren berezitasunak aztertu beharko dira, baina testu horren aurrean irakurleak duen erreakzioa ere kontuan hartu beharrekoa izango da.

Page 9: Literaturaren teoria

Literaturaren kritika

Literaturaren kritika literatur lan zehatz baten edo lan multzo baten azterketa eta balorazioa egiten duen diziplina da. Bere ezaugarri behinenetarikoa beste hiru diziplinen beharra litzateke, hau da, literatura historikoarena, erkatuarena eta literaturaren teoriarena. Diziplina honetan, literatura testuen azterketa eta balorazioa ematen da; epaitu egiten da, beraz.

Kritika hori egiterako orduan, hiru maila aurki daitezke, kritikari bakoitzaren helburuen araberakoak izango direnak:

- Maila prekritikoa: lehenengo irakurketa soilean egiten duguna da. Horretarako, gustatu zait? edo aspertu naiz? bezalako galderei erantzungo die. Gizartearen gehiena maila honetan geratuko da, gehienek ez baitute testua sakonki aztertuko.

- Artifizioak kontuan dituen irakurketa mota: maila honetan irakurketa sakonagoa da. Artifizioez (figura erretorikoez, estrukturaz…) konturatzeko gaitasuna erakusten du irakurleak. Kritika analitikoa da, forma bera ere aztertzen delako.

- Benetako kritika: ezagutza teknikoei esker testuaren forma aztertzen da eta zentzua bilatzen da. Finean, testuari buruzko interpretazioak aurkeztuko dira.

Funtsean, kritika literarioaren xedea hirukoitza da. Lehenik eta behin, testuaren gaineko balorazioa emango du; bigarrenik, azterketa deskriptiboa bultzatuko du eta, azkenik, testuaren interpretazioa eskainiko du.

Dena den, bi motatako kritika topa daiteke: kritika akademikoa eta kritika publikoa. Lehenengoa gehienbat unibertsitate munduan aurkitzen den kritika da. Normalean ez dira balorazioak ematen eta iraganean idatzitako testuak izan ohi dira aztertzen direnak, diakronikoa da beraz. Bigarren kritika publikoa edo militantea da, zeina egunkarietan edo aldizkarietan agertzen baita. Bertan analisia eta azterketa eskaintzen da eta irakurle potentzialei balorazio bat ematea du helburu. Gainera, sinkronikoa dela esaten da, gaur egungo liburuak argitaratzen direnean idazten baitira.

Hala eta guztiz ere, historian zehar, kritikak ez ditu irizpide berberak erabili. Adibidez, Grezian erabiltzen ziren irizpideak ez dira gaur egungo berberak izango. Hau ulergarria da, izan ere egun kritika egiteko modu ugari baitaude, hau da, irizpideen ugaritasuna eta aniztasuna da nagusi. Klasizismoan edo neoklasizismoan, aldiz, joera bakarra ezagutzen zen eta, ondorioz, irizpideak finkoak eta normatiboak ziren. Gaur egun kritika a posteriori egiten da, testua argitaratu ondoren. Neoklasizismoan, irizpide horiek kontuan hartu behar zituzten obra idazterakoan (a priori), ondoren lege horiek

Page 10: Literaturaren teoria

aztertzeko a posteriori. Aipatu aniztasuna kontuan hartuta, beraz, kritikaren mugez jabetu behar da ikerlaria, testu baten esanahi guztiak ezin dira eta agortu.

Literaturaren historia

Diziplina hau literatura datuen antolaketa kronologikoan oinarritzen da (obrena, autoreena edota korronte literarioena, besteak beste). XIX. mendearen bukaeran eta XX.aren hasieran, lehenengoz nazionala den literaturaren historia sortu zen. Ikerlariek ahal zituzten datu gehienak hartzen zituzten eta historia egiteko erabiltzen. Ikuspegi oso orokorra eskaintzen zuten, historialari hauek frogatu nahi zutena zera zelako: tradizio nazional bakoitzak herri horren izaera berezia gordetzen eta transmititzen zuela.

Literaturaren historia honek beste diziplinen beharra du datu horiek jasotzeko, literaturaren kritika eta teoriarena hain zuzen. Lehenengoaren kasuan, diziplina honetan agertzen diren ezaugarriez baliatuko da literaturaren historia eta, ondorioz, etengabeko elkarrizketa mantenduko dute. Bestalde, historiari oso garrantzitsua gertatzen zaio generoak ulertzea eta horregatik probestuko da literaturaren teoriaz.

Honez gain, diziplina honek alderdi batzuk hartu behar ditu kontuan. Lehenik eta behin, erabiliko diren mugak zeintzuk izango diren erabaki beharko du eta hauek askotarikoak izan daitezke (kronologikoak, geografikoak…). Gertaera kronologikoen sistematizazioaz eta antolakuntzaz ere pentsatu beharko du. Azkenik, literaturaren historia horren izaera ere erabaki beharko du.

Historiaz hitz egiterakoan, maiz aurkitzen dira periodizazio kategoria ezberdinak. Hauek aldi kulturaletan, periodo eta aroetan, edo literatura barruko konbentzioetan oinarrituta egon daitezke.

Hala, aldi kulturalei buruz mintzatzean, Antzinaroa, Erdi Aroa, Errenazimendua, Modernitatea edo Postmodernitatea bezalako adierak erabiltzen dira. Adiera hauek, dena den, ez dira neutroak, aldi bakoitzak bere etiketak izango baititu. Adibidez, Erdi Aroa aipatzean, segituan datorkigu burura aro iluna izan zela eta erlijioak izugarrizko garrantzia zuela. Txanponaren ifrentzuan, errenazimendua kokatuko litzateke, zeina aro argi bat bezala kontsideratzen baita, gizakiaren nagusigoa nabaria delarik.

Gertakarien bidez sailkatzea garaiok ere arriskutsua izan daiteke. Gerta daiteke Espainiaren kasuan Gerra Zibilaz aurretiko literaturari buruz hitz egitea. Egiatan, ordea, gerrate honen ostean ez zen ezer berririk sortu aurreko garaiarekin alderatuz gero. Beste modu batean, XX. mendeaz jardutean, multzo berean sartuko lirateke 1901 eta 1988 urteak adibidez, baina antzekotasuna nabariagoa izango da 1901. urte horretako literaturaren eta 1898koaren artean.

Page 11: Literaturaren teoria

Sailkatze honetan aurkitzen den beste arazo bat zera da: joera nagusiak hartzen dira kontuan eta, ondorioz, beste joera asko kanpoan uzteko arriskua dago. Adibidez, erromantizismoa hasi zenean, artista guztiak ez ziren erromantikoak, neoklasikoak ere bai baitzeuden oraindik.

XX. eta XXI. mendeei dagokienez, hainbat joera nabarmen daitezke: marxismoa, literaturaren harrera, formalismo errusiarra eta new historicism.

- Marxismoa: literatura beste sistema batzuen bidez aztertu behar dela babesten du, testu hori testuinguru jakin batean sortu delako eta horren arabera sortua izan delako.

- Literaturaren harrera: erlazio nagusia ez da autorearen eta testuaren artekoa izango, testua eta irakurlearen artekoa baizik. Erlazio hau testua bera argitaratu zen momentukoa eta gaur egungo izango da.

- Formalismo errusiarra: literatura sistema guztiz autonomoa dela argudiatzen du, bere barne legeekin, eta literaturaren garapena aztertzeko lege horiek kontsideratu behar ditu.

- New historicism: XX. mendearen amaieratik aurrera eman zen mugimendu hau, Ingalaterran eta Estatu Batuetan bereziki. Honen arabera, literaturak bere testuinguru historikoarekin erlazioa dauka. Obraren testuinguruaren berezitasunak ezagutu behar dira obra bakoitza benetan ezagutzeko.

Literatura konparatua edo erkatua

XIX. mendean sortutako diziplina da, berriro ere erromantizismoan. Garai honetan, nazionalismoen gorakadak ezinbesteko eragina izan zuen literaturan. Hau horrela, nazio bakoitzak ezaugarri propio berriak aurkitu nahi ditu eta horiek goraipatu. Eta horretarako erabiliko duen bideetako bat literatura izango da.

Dena den, aldi berean, kontrako mugimendu bat ere emango da. Izan ere, beste nazioetako errespetua ere aurkitzen da, nazionalismo horiek kontrolatu nahi dituena kulturalki. Horren adibide bat Madame de Staël frantsesarena da, zeinak De l’Allemagne (1810) idatzi baitzuen, herrialde horretakoak eta bertako kultura ezagutzeko helburuarekin, bertan zerbait interesgarria topatzen zuelako. Gauza bera gertatu zen Juan Andresekin, zeinak Italiari buruz hitz egin baitzuen. Hauez gain, Goethe izeneko autoreak Weltliterature argitaratu zuen, munduan dagoen dibertsitatea kulturalki ezagutu behar dela argudiatzen zuelarik eta horren bidez aipatu errespetua lortu. Hauen arabera, nazio bakoitzaren kultura maila berean daude; bata ez da bestea baino indartsuagoa.

Page 12: Literaturaren teoria

Beraz, literatura konparatuak nazioz gaindi dauden erlazio desberdinak aztertzen ditu, baina baita literaturak beste diziplinekin dituen harremanak ere. Honela dio Dario Villanuevak:

“Literatura konparatua nazio baten mugez gaindiko literaturaren estudioa da; baina horretaz gain, literaturak beste ezagutza arlorekin nahiz sinesteekin dituen harremanak aztertzen ditu, hala nola arteak, filosofia, historia, gizarte zientziak, zientzia esperimentalak, erlijioa eta abar. Literaturak elkarrekin alderatzen ditu konparatismoak eta literaturak beste giza adierazpen askorekin dituen harremanak ere bai”

Hau horrela, literatura erkatuak lau gai nagusi jorratuko ditu: literatura nazionalen arteko harremanak (itzulpenak, nazioarteko merkatuak nola hartzen dituen obrak, nola sartzen diren bertan…), literaturak beste arte mota desberdinekin dituen harremanak (musika, zinema, margolanak…), gai desberdinen arteko konparaketa (amodia, heriotza, pertsonaiak edo lekuak) eta tradizio desberdinen literatur-generoen arteko konparaketa.

Jada XXI. mendean, ikuspegi guztiz unibertsala du diziplina honek eta bere xedea lan kultural eta intelektual neutroa burutzea izango da. Izatez, metodologia propiorik ez duen diziplina da eta, horregatik, beste diziplinetatik hartu behar ditu joera teoriko eta kritikoak.

Literaturaren teoria

Literaturaren teoria historikoki literatura-lanei buruz agertuz joan den ezagutza multzo bat da. Aipatutako diziplinen artean zaharrena da, Grezian dagoeneko sortua baitzegoen. Beraz, tradizioa luzea da eta joera ezberdin ugari aurkituko dira, kasu batzuetan kontrajarriak izanik. Joera bakoitzak galdera batzuk planteatuko ditu eta horien gaineko teoriak sortuko dira. Galdera ezberdinak planteatzen badira eta erantzun ezberdinak ematen, literaturaren teoria aldakorra izatea ekarriko du honek.

Diziplina honen ezaugarri nagusiak honako lauak dira:

- Corpusa eta ardurak ez daude guztiz definituak, aipatu izaera aldakor horrengatik izan daitekeelarik.

- Diziplinaren funtsa. Ardura berberak topatzen dira, hau da, gai nagusiak hiru izango dira: generoak (garai guztietan generoa aztertu denean topatu da literaturaren teoria), hizkuntza eta fikzioa.

- Aldatuz doazen gaiak eta galderak Literaturaren Teoriaren zati garrantzitsua dira. Hasieran idazlea zen garrantzitsua, ondoren testua bera, beranduago irakurlea eta, azkenik, sistema bera.

Page 13: Literaturaren teoria

- Literaturaren teoriaren historiak diziplinaren aberastasuna erakutsiko du. Joerak denbora luzez garatzen dira. XX. mendean, joera ugari topatzen dira, elkarren alboan lan egiten dutenak. Lehen, ordea, ez zegoen elkarren aurka agertzen ziren joerarik.

Esan bezala, literaturaren teoria Antzinaroan hasi zen garatzen. Grezian eta Erroman gaur egun oso garrantzitsuak diren bi elementu ezagutzen zituzten: poetika eta erretorika. Azken hau hizkuntzaz baliatuz konbentzitzeko gaitasunaz arduratzen da. Testua bera antolatzeko modu berezi bat ere bada. Poetikak helburu estetikoak dituen hizkuntza aztertzen du. Beraz, bi diziplina hauek hizkuntza erabiltzen dute.

Literatura teoria honen lehenengo aztertzaile sistematikoa Aristoteles izan zen. Honek deskripzioak egiten zituen, poetikarena bederen. Bertan, zer gai jorratzen ziren eta zer genero zeuden aztertzen zituen. Ikerlari honen eragina gaur egun ere suma daiteke.

Errenazimenduan eta barrokoan, ez dute ezer berririk proposatuko, baizik eta Greziako eta Erromako irizpideak hartuko dituzte eta horiek moldatuko. Araudi bat sartuko dute literatura aztertzeko eta kritikatzeko.

Erromantizismoarekin, ordea, aurreko garaian planteatutakoa desagertu egin zen, edo gutxienez zalantzan jarri zuten. Aurreko proposamenen aurrean, zerbait berria planteatu zuten: literatura libreki aztertzea.

XX. mendea hastearekin batera, metodo zientifikoak erabiliko dira, hau da, funtsean zientzia erabiliko da literatura aztertzeko, gaur egun ezagutzen den bezala. Metodoak ugaritu egingo dira (hamarkada bakoitzean metodo berriak sortuko dira, elkarren aurka arituko direlarik aurrera egiteko asmoz). Bestalde, objektua aldatuz joango da: metodo bakoitzak literatura aztertuko du, baina ikuspegi ezberdinetatik.

Puntu honekin amaitzeko, honakoa litzateke Fokkemaren eta Ibschen proposamena XX. mendeko literaturaren teoria definitzeko:

“Literaturaren teoria batek kontzeptu unibertsalen erreserba sortu behar du; gutxienez, ekintza indibidualak deskribatu eta azaldu ditzaketen kontzeptu generalak sortu beharko ditu. Lege unibertsalak sortzeko gai ez baldin bagara, gutxienez literatura maila unibertsaleko erlazioen bitartez determinatua dagoela ikusteko gai izango gara. Badaude mota desberdinetako erlazioak: orginaltasuna eta tradizioaren artean, forma eta mamiaren artean, fikzioa eta errealitatearen artean, igorlea eta hartzailearen artean, materialen konbinazioa eta antolaketaren artean…” (Teoría de la literatura del siglo XX)

Laburbilduz, azken hamarkada hauetan teoria bat izatetik teoria ugari izatera igaro gara eta literaturaren teoria honek beste diziplinen ideiak eta ezagutzak hartzen ditu. Azkenik, bi helburu nagusi izango ditu: literatura definitzea (ezaugarriak, izaera,

Page 14: Literaturaren teoria

literatura osatzen duten generoak…) eta literatura aztertzeko metodo eta tresna berriak garatzea.

Literaturaren komunikazioaren berezitasunak

Literaturaren komunikazioan parte hartzen duten elementuak eskema honetan agertzen direnak dira. Lehenik eta behin aipatu behar da idazlea testuinguru jakin batean bizi dela eta, ondorioz, inguru horrek baldintzatu egingo duela bere izaera eta obraren konposaketa. Honez gain, irakurlea aurkitzen da (edo hartzailea) eta bera izango da idazlearen testua interpretatuko duen pertsona. Horretarako, ordea, bere testuinguruak baldintzatuko du, irakurleak izan dezakeen jakintza orokorra bere inguruaren araberakoa izango delako hein handi batean.

Azkenik, kodea eta kanala geratzen dira. Lehenengoa zeinuz eta erregelez osatutako sistema bat da, arbitrarioak direnak alde batetik, baina aldez aurretik finkatuta egon behar dutenak. Kanalari dagokionez, seinaleen transmisioa burutzeko beharrezkoa den bitarteko fisikoa da.

Literatura garai ezberdinetan landutako arlo bat da eta garai bakoitzean ohikoa da kode ezberdinak atzematea (aipatu arbitrariotasuna medio). Hauek mota askotakoak izan daitezke: kulturalak edo erlijiosoak, besteak beste. Beraz, kode hauek eragin zuzena izango dute literaturarengan.

Jakina den bezala, literaturaren helburu nagusienetariko bat mezuren bat transmititzea da eta hau gehienetan mamian aurkituko da, nahiz eta kasu batzuetan forman ere aurki daitekeen, ondorengo adibidean bezala:

Literaturaren komunikazioaren ezaugarriei dagokienez, honakoak aipa daitezke garrantzitsuenak bezala:

Page 15: Literaturaren teoria

- Literatura-mezuen komunikazioa ez da berehalakoa izaten gehienetan. Izan ere, autore batek bere liburua idaztean ez du espero bere hartzaileek berehalakoan irakurriko dutenik.

- Obra hauen mezua aldatzea ezinezkoa da gehienetan. Gaur egun, liburu bat argitaratzean ez da berrikusten bere esanahia aldatzeko. Dena den, Antzinako Grezian transmisioa ahoz ahokoa zenez, testu bat ezin zen hitzez hitz transmititu eta, ondorioz, poetek inprobisazioarekin jolasten zuten testua osatzeko, originala nolabait moldatuz.

- Irakurtzea testua deskodifikatzea da. Deskodifikatze honetan, irakurlearen bizipenak kontuan hartzen dira. Beraz, ulergarria da pertsona berak testu bera berdin ez deskodifikatzea bere biziko garai ezberdinetan.

- Irakurketa prozesua kontuan hartzen du idazleak.

- Helburu informatiborik gabekoa izango da mezu literarioa gehienetan. Antzinaroan, ordea, jainkoen eta jainkosen bizitzaz informatu nahi zen.

Page 16: Literaturaren teoria

2. Literaturaren teoriaren historia eta korronteak

Abiarazleak: Literaturaren teoria klasikoa

Literaturaren teoriaren historia aztertzeko garaian, Antzinako Greziaraino joan beharra dago. Herrialde horretan, literatura-testuak erlijioarekin eta hezkuntzarekin oso lotuta zeuden. Testuotan, jainkoen eta jainkosen bizitza eta jokamoldeak azaltzen ziren eta greziarrek eredu bezala hartzen zituzten jokabide hauek, hiritar eredugarriak bihurtzea lortu nahi baitzuten.

Dena den, K.a. VI. mendetik aurrera jainkoen jokaera hauek irrazionalak zirela argudiatzen hasi ziren eta zalantzan jarriko dira eredu hauek, umeak hezteko eredu aproposenak ez zirelakoan. Beraz, Homeroren teologiaren kontrako joera emango da.

Hala ere, eraso hauen kontrako erreakzio bat ere eman zen, irakurketa alegorikoa deiturikoa. Honen arabera, testu horiek interpretatzeko orduan bi maila daude: azalekoa eta sakonekoa. Irakurketa mota honen helburu garrantzitsuena esanahi sinbolikoa topatzea da, nahiz eta hau ezkutuan egon.

“Bi maila topatzen dira. Azalekoa irakurle xumeek egiten zutena da eta maila alegoriko hori ez dute aurkituko, testuaren esanahi objektiboa baizik. Bigarren mailara iristen direnak jakintsuak izango dira, ezagutza erlijioso eta psikologikoak topatuz besteak beste. Irakurketa alegoriko horren bidez, mitoek transmititu nahi dutena interpretatuko dute.”

Hurrengo mendean, V.enean, sofistek garrantzi berezia hartu zuten. Hauek ezagutza transmititzen lan egiten zutenak ziren eta, ondorioz, eliteak prestatzen zituzten politikan parte hartzeko. Politikan lan egiteko hitza garrantzitsua izanik, oratoria, erretorika eta gramatika irakasten zuten, etorkizuneko agintariak prestatzeko. Hauek, azkenean, konbentzitzeko gaitasuna garatzen zuten.

Sofista hauek bidaiatu egiten zuten eta hiri ezberdinetan egoten ziren. Bidai horietan konturatu ziren hiri guztietan legeak ez zirela berdinak. Hau da, lege horiek ikustean eta aztertzean, sofistak konturatu ziren egia zena erlatiboa zela. Beraz, Sokratesen ideiak ezbaian jarri zituzten. Azken honen arabera, egia bakarra zen eta denentzat berbera.

Platon

Filosofo honen testuetan, literatura politikarekin oso estuki lotua agertzen da. Bere testuak, funtsean, eztabaidak dira eta eztabaida prozesu horietan ideiak osatzen joango da.

Page 17: Literaturaren teoria

Platonen helburua hiri ideal bat sortzea zen, non arrazoiak izugarrizko garrantzia izango baitzuen. Hiri hori sortzeko prestatze prozesu bat beharrezkoa zen eta prozesu hau heziketarekin lotua agertuko da. Garai honetan, poetek gazteen heziketan parte hartzen zuten, baina Platonek ez zuen hau begi onez ikusten eta, ondorioz, gazte horien hezitzaileak nortzuk izan behar zuten planteatu zuen, poetak ala filosofoak.

Esan bezala, bere testuak eztabaidak ziren eta, hortaz, literaturari buruzko bere ideiak testu sakabanatuetan aurkituko dira. Hauetan hiru ideia nagusi atzematen dira: goi-arnas poetikoa edo inspirazioa, imitazioa edo mimesia eta poetak erbesteratzea.

- Goi-arnas poetikoa1: Platonek literatura nola sortzen den kritikatzen du. Poetek idatzi nahi zutenean, jainkosa zehatz batzuen laguntza eskatzen zuten, musena hain zuzen. Hala, poetek edukiari eta formari buruzko gomendioak jasotzen zituzten eta, beraz, musen eta poeten arteko harremana oso estua zen. Inspirazio horrekin literatura egin zitekeen, teknika erabili beharrik gabe. Platonen ustearen arabera, ordea, teknikak arrazionaltasuna zekarren eta teknika ezak sor zezakeen irrazionaltasuna gaitzesten zuen, honen bidez hartzaileak ere eromen horren parte bihurtzen zirelako.

- Imitazioa: Honek literaturaren eta errealitatearen harremanari buruz hitz egiten du. Platonentzat ideien mundua benetako mundua izango da eta mundu materialean topatzen diren gauzak mundu idealetik hartuak dira. Kopia horiek ez dira perfektuak izango, beraz. Esentziak ideien munduan topatuko dira eta mundu materialean esentzia horien imitazioa.

Platonek dioenaren arabera, lehenengo ideia jainkoak egiten du, ondoren ideia hori imitatzen duen elementua topatzen da. Badago hirugarren bat ere, azken imitazio hau imitatzen duena. Beraz, artistek ez dute ideia imitatzen, baizik eta mundu materialeko gauzen imitazioa. Hau dela eta, artea ez dela izango ideien mundua ezagutzeko modu aproposena argudiatuko du Platonek. Ondorioz, filosofoen beharra ikusten zuen, hauek perfektua dena bilatu nahi baitzuten.

- Poetak erbesteratzea: Filosofoek izan behar zuten umeen heziketaren erantzule eta poetak hiri ideal horretatik erbesteratu egin behar zirela esaten zuen Platonek.

Erdi Aroan, Platonek sekulako garrantzia izan zuen eta, berriz ere, mundu kristau horretan goi-arnas poetikoaren ideia aurkituko da, obrak jainkoak edo deabruak inspiratuak izan baitzitezkeen.

1 Adiera hau ez zuen Platonek asmatu, lehenagotik existitzen zen hitza baita.

Page 18: Literaturaren teoria

Aristoteles

Filosofo honek Platonen proposamenak alde batera utzi zituen. Kontzeptuak berdinak izanagatik, beste modu batean agertuko ditu Aristotelesek. Bere ideia hauek bi obra nagusitan agertuko dira: Poetika eta Erretorika. Lehenengo obra horrek bi zati zituen edo bi liburutan zatituta zegoen. Lehenengo liburua tragediari buruzkoa zen gehienbat, bigarrena (gugana heldu ez dena) komediari buruzkoa zen heinean.

Aristotelesek literaturaren sistema aztertzen eta deskribatzen du, ezaugarri eta elementu nagusienak aipatuz. Horretarako, bere aurreko tragediak hartu, hauen balioa aztertu eta literaturaren kritika eta teoria plazaratu zituen. Tragediari buruzko lan hau klaseetako apunteez osatua dago, bera irakaslea baitzen. Horrenbestez, hutsune batzuk nabari dira. Adibide bat ematearren, katarsiaren definizioa ez da oso garbi ikusten.

Platonen teoriarekiko desberdintasun bat goi-arnas poetikoan aurkitzen da. Aristotelesek arbuiatu egingo du idazleek jaso zezaketen ustezko inspirazio hori, bere ustez prestakuntza teorikoa behar baitzen literatura egiteko. Poeta bat guztiz kontziente edo arrazionalki sortzen duen norbait da.

Bere teorian aurkitzen den kontzeptu nagusi bat mimesiarena da. Kasu honetan ere, hutsuneak direla eta, ez du zehazten mimesia zer den. Hala ere, jakintzat ematen da poetek natura imitatzen zutela eta imitatzeko mota bakoitzaren arabera genero ezberdinak aurkituko direla. Ideia hau irudikapenarekin lotua agertzen da, hau da, imitatzea errealitatearen irudikatzea izango da eta imitatzen dena natura izango da. Natura horretan, gizakien jokaerak, legeak edo ekintzak sartzen dira (ez da, beraz, mundu materialaren imitazioa). Eta imitazioa ez da kontzeptu txarra, positiboa baizik. Umeak helduak imitatuz hezten dira; ikasteko teknika aproposa da, hortaz.

Aristotelesen ustetan, arteak ez du errealitatearen islapen edo kopia hutsa egiten, baizik eta poetak sortzeko aukera izango du. Imitazioak ez du poeta mugatuko, naturaren imitazio horretatik zerbait berria sortu baitzezakeen, fikzioa sortuz, errealitatearen kopia hutsa izango ez dena.

Honen guztiaren ondorioz, Aristotelesek hezkuntzan bi diziplina erabili zitezkeela zioen: historia eta literatura. Bi hauen artean, ordea, literatura baliagarria izango da. Izan ere, historia iraganeko gertakizunen deskribapen huts bat litzateke eta, beraz, literaturak eskaintzen zuen sortze ahalmen hori ez da topatzen bertan.

Mimesiaren ideiara itzuliz, honela adierazten zuen Aristotelesek: artistaren zeregina “ez da errealitatea edo gertaturikoak bere horretan imitatzea, baizik eta sinesgarritasunez gerta zitekeena, egiantzaz izan litekeena edo gertatu beharko lukeena sortzea baizik”. Esaldi honetan, “beharko lukeena” ikasi beharko litzatekeena bezala itzul daiteke eta honek, beraz, helburu pedagogiko bat erakusten du.

Page 19: Literaturaren teoria

Definizio honetan egiantza ere aurkitzen da. Aristotelesen ustetan, fikzioak ez du errealitatea imitatu behar, honen legeak baizik. Hala, imitatuko diren gauzen artean, giza harremanak edo naturaren legeak bezalako nozioak aurkituko dira eta hauetaz baliatuz lortuko du idazleak fikziozko mundu bat osatzea. Funtsean, literatura leiala da errealitatea gidatzen duten printzipio edo legeei, ez errealitateari. Eta fikziozko mundu horretako barne logika kontuan hartu beharko du irakurleak egiantza eman dadin. Hau horrela, ezinezko gertaerak lan jakin batean egiantzekoak izango dira, baina errealitatean gerta daitekeen zerbait testu batean ez da egiantzekoa izango.

Bestalde, imitatzeko erak ugariak izan daitezke. Eta imitazio mota desberdinak daudenez, genero desberdinak topatuko dira. Hiru imitazio mota aurkitzen dira:

- Imitazioa bitartekoaren arabera: imitatzeko tresna batzuk behar dira. Tresna horien artean hizkuntza izango da garrantzitsuenetariko bat. Erritmoa eta armonia bezalako nozioak ere badaude eta hauek musika eta dantza erabiliko dute.

- Imitazioa gaiaren arabera: poesiak giza ekintzak imitatzen dituela jakina da. Aristotelesen arabera, tragedian eta epikan nobleen gaiak jorratzen ziren, komedian jende normalarenak tratatzen diren heinean.

- Imitazioa eraren arabera: lehenengo era narrazio edo diegesia izango da. Bertan hitza narratzaileak izango du eta noizbehinka pertsonaiei emango zaie. Beste era bat dramatikoa izango da. Bertan hitza pertsonaiek izango dute, euren ekintzak ikusten ditugu eta, ondorioz, narratzailearen beharrik ez dago.

Sortzen diren generoak sortzen direla, guztiek decoruma bete behar dute. Printzipio honek gaia eta ekintzaren arteko egokiera adierazi nahi du. Adibidez, epikan heroiak nobleak dira eta, beraz, ezin da errealitate hori nahastu herritar xumeak heroi bihurraraziz.

Generoen artean, Aristotelesentzat behinena tragedia zen, besteak beste funtzio oso garrantzitsua betetzen zuelako. Heroien istorioak topatzen dira bertan. Didaktikoak izaten ziren eta zerbait ikasteko balio zuten. Filosofo honen hitzetan, tragedia “ekintza gailen eta oso baten imitazioa da; ekintza zabal samarra da, apaindura-baliabide guztiez aberasturiko hizkuntzaren bidez egindakoa, baliabide bakoitza besteetatik bereizirik erabiliz lanaren parteetan; imitazioa zerbaitetan ari diren pertsonaien bidez egiten da, ez narrazio bidez, eta, gupidaz eta lazturaz baliaturik, grina horiek araztea lortzen du”. Zita honetan ulertzen denaren arabera, katarsia lortu behar da eta ikusleek heroiarekiko enpatia eta identifikazioa lortzea behar luke helburu.

Page 20: Literaturaren teoria

Bere Poetika obran, Aristotelesek tragedia batek sei osagarri behar zituela babesten zuen: izaera, elokuzioa, pentsaera, ikuskizunak, melopeia eta fabula. Horietan azkenengoa izango da ezinbestekoena eta gainontzekoak fabula horren menpe arituko dira.

- Izaera: pertsonaiak izango dira (haien psikologia edo portaerak). Lau ezaugarri bete behar dituzte: ontasuna (protagonistek onak izan behar dute), egokitasuna (irakurleak noblearen portaerarekin identifikatu behar dira), antzekotasuna eta iraunkortasuna (portaera antzeko edo berdina mantendu behar dute).

- Elokuzioa: elkarrizketen hizkuntza da. Erretorika oso hurbil egongo da.

- Pentsaera: inventiori ematen dio garrantzia. Pausu honetan, hitzaldiaren gaiak hautatuko dira. Gai multzo bat dagoela onartzen da eta horien barruko azpi-gaiak edo topikoak aukeratzen ditu idazleak. Hau da, ideia orokor batetik komeni zaizkion ideia zehatzagoak hautatuko ditu autoreak.

- Ikuskizunak: pertsonaiek ematen dituzten arropak edo maskarak dira.

- Melopeia: antzerki obra batean, maskarez eta arropez gain, musika agertzen da. Dantzak ere kontuan hartzen dira.

- Fabula: katarsiarekin ere oso lotua dago. Katarsia lortzea da azken helburua eta horretarako fabula ondo antolatu beharra dago. Fabula honetan bi maila bereizten dira: ekintzak eta ekintza hauen antolamendua. Egileek ekintzen antolamendu kronologikoa manipulatuko dute helburu horri begira.

Tragediari buruzko teoriak ondorengo mendeetan osatzen joan ziren eta horren adibideetako bat “hiru unitateen legea” da. Hiru unitate hauek denbora, ekintza eta lekua dira. Aristotelesen esanetan, tragedia bat eguzkiaren zikloaren adinakoa izango da. Hemen zalantza bat sortzen da hala ere. Ez dakigu ea egun bat esan nahi zuen edo eguzkia irteten denetik sartzen denera arte. Ekintzaren kasuan, hau bakarra izango da. Azken unitatea lekuarena da. Aristotelesek aipatu ez bazuen ere, errenazentistek lekua ere bakarra izan behar zela babestu zuten.

Erroma klasikoa eta Zizeron

Garai honetan literatura aztertzeko modua aldatu egin zen. Gogoeta nagusienak formari eta estiloari buruzkoak izango dira, edukiaren alderdia bazter batean utziz. Generoen ezaugarriak aztertuko dituzte, hitzaldi motak bereiziko eta sekulako garrantzia emango poetikak eta erretorikak elkarrekin konpartitzen dituzten ezaugarriei.

Page 21: Literaturaren teoria

Teorilari nagusienetariko bat Horazio izan zen. Berak idatzitako Epistola ad Pisones obran, decoruma eta generoen ezaugarriak aztertu zituen eta horietan bi dira ezaugarri aipagarrienak:

- Poesiaren eta pinturaren artean antzekotasunak aurkitzen dira (ut pictura poesis > pintura bezala poesia).

- Dualtasuna: artea eta literatura aztertzeko bi modu ezberdin daude, funtzio ezberdinak izango dituzte eta hauek guztiz ezberdinak izango dira. Moduetako bat ars-prodesse-res nozioen bidezkoa izango da eta bigarrena ingenium-delectare-verba bidezkoa.2

Beste teorilari garrantzitsua Zizeron izan zen. Honek poetika alde batera utzi zuen eta erretorika besarkatu zuen batik bat, nahiz eta erretorikaz aritzean poesiari buruz ere hitz egiten duen. Bere obra Hizlaria izenekoa da eta aipatutako oratoria edo erretorikari buruzkoa da. Testu honen helburu nagusiena oratoriaren estilorik onena definitzea izan zen. Bertan, ordea, ez ditu araurik emango Zizeronek, oso subjektiboki deskribatuko baitu berarentzat onena den estilo hori.

Bere esanetan, hitzaldi bat sortzeko pausu ezberdinak daude, partes artis deitzen direnak: inventio, dispositio, elocutio, memoria eta actio. Horietan funtsezkoena elocutio izango da eta gainontzekoak bere menpe egongo dira.

Estilo egokia aipatzerakoan, decorumaren beharra agertzen du. Funtsean, Zizeronek aipatzen dituen arlo guztiak decorumak baldintzatzen ditu. Hiru estilo mota daude (mehea, ertaina eta jasoa). Hizlariak hirurak ezagutu behar ditu eta jakin nola nahastu. Estilo meheak naturaltasunaren antza izan behar du, erraz ulertzeko moduko estiloa, figura erretoriko gutxi batzuekin bakarrik beraz. Estilo ertaina landuago eta artistikoagoa izango da, figura erretoriko gehiagorekin. Estilo jasoa artistikoena izango da, erakargarria izan behar da eta nahi beste figura erabil daitezke. Estilo honekin bakarrik lortu daiteke jendea aktibatzea eta konbentzitzea (“movere”). Estilo hoberena estilo hauek nahastean datza.

Zizeronen obran egiantza ere aurkitzen da. Bere ustez, egiantza hau hizlari perfektu horrek konbentzitzea lortzen badu lortuko da eta horretarako garrantzitsua da hainbat ezagutza zientifikotan jantzia izatea. Erritmoaren gaineko kontrola ere izango du, komeni denean azkartuz edo mantsotuz. Finean, poetikaren eta erretorikaren arteko lotura emango da erritmoaren aldetik.

2 Ars: teknikaren erabilpena literatura egiteko. Prodesse: zerbait irakasteko balio izatea. Res: artearen edukiak du interes nagusiena. Ingenium: goi-arnas poetikoa, nolabaiteko inspirazioa lortu ondorengo ekoizpena. Delectare: gozatu, disfrutatu. Verba: edukiaren ordez, forma eta estiloa.

Page 22: Literaturaren teoria

Erdi Aroko eta Errenazimenduko pentsaera literarioa

V. mendetik XV. mendera arte luzatzen den Erdi Aroan, literatura ulertzeko era aldatu egingo da aurreko garaiarekiko. Mende hauetan, bost izango dira ezaugarri garrantzitsuenak pentsaera literarioaren inguruan:

- Korronte, interes eta proposamen anitzak daude Erdi Aroko poetikan. Erlijio kristauak literatura nola ulertzen den baldintzatuko du, ordea. Ondorioz, literatura aztertzean, ikuspegia beti kristaua izango da. Hasierako urteetan, aurreko joerak kritikatuak izango dira, paganok zirela argudiatuz. Honek literaturan bertan ez zentratzea ekarri zuen. Bestalde, Platonen eragina sakona izango da. Berak proposatutako ideien mundua eta mundu materialaren bereizketa moldatu egingo da eta momentu honetan zerua eta lurraren bereizpena emango da.

- Literatura-testuen aldakortasuna. Testuak eskuz kopiatzen ziren, baina ahozko tradizioa ere existitzen zen (herri ezberdinetako epika zikloak adibidez, gesta-kantekin). Testu hauek idaztean, bertsio ezberdinak sortuko dira.

- Literatura-generoen ideiaren krisia. Genero berrien sorrerak (erromantzeak, gesta-kantak, exemplak…) lehenagoko sailkapenak hankaz gora jarri zituen.

- Literatura-testuen azterketak: arlo morala, erlijiosoa eta filosofikoa. Balio horiek aztertuko dira. Horazioren binomioa kontuan hartuz gero (docere - delectare), docere izango da garrantzi gehien izango duena.

- Jakintza-arloen birbanaketa letren eta zientzien artean. Letretan Gramatika, Erretorika eta Dialektika edo Logika sartzen ziren (Trivium) eta zientzietan Aritmetika, Geometria, Astronomia eta Musika (Quadrivium).

Humanismoa eta ziklo klasizista

XV. mendearen amaieratik aurrera, mundua ezagutzeko modu berria sortu zen. Horrek, ezinbestean, eragina izango du literaturan. Garai honetan, erlijioak ez du garrantzia galduko, baina bigarren maila batean geratuko da, bere ordez antropozentrismoak hartuz indarra. Literaturari dagokionez, errenazentistek eragina testu klasikoetatik jasoko dute (Platon, Aristoteles, Horazio eta Erretorika tratatuak), eta ez Erdi Aroko testuetatik.

Aro honetako ezaugarri nagusienetarikoa originaltasunaren ingurukoa izango da. Errenazentistek ez dute originaltasuna bilatuko; aro klasikoko iritzi berdinak mantenduko dituzte, beraz. Hala, ez dute teoria berririk sortuko, baizik eta bere garaian teorilari klasikoek planteatu zituztenak berreskuratuko dituzte. Garai honetan,

Page 23: Literaturaren teoria

Antzinateko testu literarioak hartu, aztertu eta imitatu egiten zituzten. Irakurketak eta interpretazioak, ordea, subjektiboak izango dira. Platonek edo Aristotelesek auctoritas zutela esan ohi zen eta, ondorioz, ezin zen hauen kontra jo. Baina subjektibotasun horren barruan, Antzinateko testu horietan aurki zitezkeen hutsuneak osatu egingo dira, teorilari hauen ikuspegiaren arabera.

Hau horrela, klasizismoa Antzinate klasikoaren berpizpena izan zen. XVI. mendean hasi zen mugimendu hau Italian, teorilari italiarrek Aristotelesen, Platonen eta Horazioren testuak hartu, aztertu eta interpretatzen hasi zirenean. Hurrengo mendeetan, mugimendua zabaltzen joan zen eta, horrela, XVII. mendean Frantzian garatu zen. Hainbesteko garrantzia zuen Frantziak garai hartan, ezen artearen eta politikaren baturak mugimendu honen garatzea ahalbidetu baitzuen. XVII. eta XVIII. mendeetan, azkenik, Europa osora hedatu zen. Hala ere, barrokoa bezalako estiloekin egin zuen topo eta gatazkak sortu ziren bizikidetza horren ondorioz.

Mugimendu honen ezaugarrietako bat arauen edo legeen sorrera da, kalitatezko literatura sortzeko helburuarekin. Esan bezala, eredu onenak Antzinarokoak ziren eta, beraz, arau horiek eredu horiek jarraituko dituzte. Hau horrela, teoria preskribatzaileei buruz hitz egiten da, hau da, testu bat idazterakoan arau horiek jakin eta jarraitu behar ziren.

XVI. mendean, tratatugile italiarrek Aristotelesen eta Horazioren testuak berreskuratu zituzten eta lehenengo teorilari bihurtu ziren. Baina zailtasunak zituzten hauen obrak aztertzerako orduan, bertan hutsuneak topatzen baitziren. Adibidez, Castelvetrok Aristotelesen “hiru unitateen” teoria osatuko du.

Hurrengo mendean, klasizismoak goia jo zuen Frantzian. Momentu honetan, hala ere, Espainian eta Italian barrokoa ari zen garatzen. Barrokoa eta klasizismoa guztiz kontrako bi mugimendu ziren. Lehena kaotikoa zen, iluntasuna ere aipatzen delarik estilo hau deskribatzean. Klasizismoaren aldean, apaindura edo ornatus gehiago zituen estiloa zen. Bere aldetik, klasizismoa harmonikoa zen, argia eta apaindurak orekatuak zituena. Estilo honek, funtsean, arrazoia babestuko du beste ezaugarri guztien gainetik.

XVII. mende honetan, Frantzian nabarmentzen den beste fenomeno bat akademiena izan zen. Hauek intelektualen bilguneak ziren, gai garrantzitsuenak eztabaidatzeko (kultura edota politika arlokoak, besteak beste). Esan bezala, arrazoia erabiltzen da gai hauek jorratzeko. Akademia hauen artean, Frantses Akademiak lortu zuen nagusigo handiena. Luis XIII.ak akademia hau estatuko akademia bihurtu zuen, ofizialtasuna emanik, bi helbururekin:

- Frantses Akademia hau garrantzitsua izanik Europa mailan, frantses hizkuntza eta kultura hedatzea eta lehen mailan mantentzea.

Page 24: Literaturaren teoria

- Erregearen eta Richelieu kardinalaren interesen alde jokatzea.

Garai honetan, genero behinena antzerkia zen. Antzezlanak aztertuz, arauak sortzen zituzten klasizistek. Hauen ustetan, antzezlanek pedagogikoak izan behar zuten, adibide moralak eta bizitzeko argibideak eman behar zituztenak. Gainera, aipatu arauak ez baziren errespetatzen zentsura jasan zezaketen.

Klasizista hauek beste auzi bat ere bazuten. Erdi Aroan genero berri batzuk sortu ziren (gesta-kantak, erromantzeak…) eta, ondorioz, ezin izango ziren Antzinateko idazleen edo teorilarien arabera aztertu, hauek ez baitzituzten ezagutu. Horrenbestez, klasizista modernoenek arauak sortzeko nolabaiteko askatasun gehiago eskatuko dute. Zaharrenak, ordea, normatibistak izango dira eta aurreko legeen alde egingo dute. Modernoak ikusleen gustuak kontuan hartzea eskatzen zuten.

Bestalde, 1640tik aurrera, zenbait poetika klasizista idazten hasi ziren. Idazle horietako bat Boileau izan zen, zeinak bere garaiko arauak sintetizatu baitzituen, artea sortzeko arauak planteatuz eta finkatuz. Bere Art poétique obran aurkitzen den elementu garrantzitsuena, berriro ere, arrazoia da. Antzinatetik datozen lege horiek literatura sortzeko balio unibertsalak zirela argudiatzen zuen, eredu bakarra dela balekoa adieraziz. Beragan gehien eragin zuten autore nagusiak Aristoteles eta Horazio izan ziren eta lehenengoaren deskribapenak eta bigarrenaren aholkuak arau bihurtuko ditu; normatibista hutsa izango da. Idazle honen arabera, autorearen gaitasun naturala beharrezkoa da, baina testu ezberdinak idatzi behar ditu teknika landuz joateko. Bere testuak ekoizterakoan, idazle horrek diziplinaz gain, arrazoia erabili behar du guztiz trebea izan dadin.

Poetikaren inguruan idatzi zuenaren arabera, honako ezaugarriak bereiz daitezke:

- Poesiaren jatorria: idazleak aipatutako gaitasun natural hori behar du obra bat idazteko eta horretarako inspirazioa behar da. Puntu honetan, Platonen ideiak moldatzen ditu, jainkoaren edo zeruaren eragina jaso behar omen baitu autoreak eta. Hala ere, esan bezala, talentu hau ez da nahikoa izango eta teknika ere beharrezkoa izango da.

“Alferrik dabil autore ausartegi bat Parnasoan bertsoen artean gailurra iristeko asmoz. Zeruaren eragin sekretua inola ere sentitzen ez badu, jaio zenean bere argizagiak poeta egin ez bazuen, bere asmamen mugatuaren gatibu dateke beti; hari, gor zaio Febo, eta uzkur Pegaso”

- Intelektualismoa: arrazoimena edo sen ona erabiltzea babesten zuen Boileauk. Hala ere, hau ez da erraz lortzen. Bide bakarra arauak jarraitzea da eta hauek Antzinateko testuetan aurkitu behar dira.

Page 25: Literaturaren teoria

“Denak jo behar du sen onera, baina horra iristeko bidea labaina da, eta lanak ditu tente irauteak; apur bat aldendu orduko, berehala itotzen da bat. Arrazoimenak bide bakar bat besterik ez du bere ibilian”

- Hiru unitate dramatikoak: Aristoteles hasi zen teoria hau planteatzen eta Castelvetrok finkatu zuen. Boileauk, ordea, zehaztasun gehiago eman zituen teoria honen inguruan. Denbora, lekua eta ekintza errespetatzeak obraren arrakasta bermatzen du eta horrela bakarrik lor daiteke egiantza.

- Poesiaren baliagarritasun morala: klasizismoa estatuei lotua agertzen da garai honetan, Frantzian batez ere. Horrela, arteak rol garrantzitsua jokatzen zuen herrialde horren kulturaren hedapenean eta finkatzean. Honez gain, antzerkigintzak rol sozial garrantzitsua zuen, hiritarrei eredu egokiak erakutsiz. Beraz, irakasgai modura hartu zitezkeen lan hauek eta, horrenbestez, docere obra hauen balio nagusiena izango da, delectare bigarren maila batean geratuko delarik. Azkenik, Zizeronek aipatutako movere ere aipatzen du Boileauk, jendea aktibatzeko helburua bete behar zuela babesten zuelarik.

- Azalpen-argitasuna: edukiak eta formak kontuan hartu behar dira mezua egokitasunez transmititzeko.

- Mimesia: hau sortzeko arauak emango ditu. Baina orain bi imitazio mota emango dira: natura imitatzea eta eredu klasikoak imitatzea. Platonen eragina nabarmena da ideia honen inguruan, fikzioa sortzea babesten baitu errealitatea imitatuz. Boileauren esanetan, errealitatea imitatzerakoan, esentzia edo perfekziotik hurbilen dagoena imitatu behar da, errealitate ederrena; naturaren akatsak zuzendu nahi ditu. Bestalde, Aristotelesek zioenaren aurka, ezinezkoa dena ezin daiteke imitatu.

Errenazimenduan mimesiaren inguruko bi ikuspegi zeuden. Lehenengoa kopia zen, hau da, errealitatea den bezala islatzea fikzioan, hemen aurkituko dena kanpoko mundu erreala izango delarik. Beste ikuspegiaren arabera, fikzioan egiten dena mundua birsortzea da naturak eskaintzen dion sortzeko gaitasunaz baliatuz, ez kopiatzea.

- Decoruma: egiantzarekin lotuko du eta bi decorum mota aurki daitezke: barnekoa eta kanpokoa. Lehenengoari dagokionez, helburua lan harmoniko eta koherentea sortzea da, horretarako gaiak, pertsonaiak eta erritmoa bezalako faktoreak egoki aurkeztuz. Bigarrena testuaren eta gizartearen arteko erlazioan oinarritzen da. Erlijioarekiko, moralarekiko edota jendearen sentsibilitatearekiko errespetua du.

Page 26: Literaturaren teoria

- Egiantza: funtsezko balioa da teorilari honentzat. Aristotelesen proposamena baino mugatuagoa izango da berea. Aristotelesen arabera, errealitatean ezinezkoak ziren gauzak fikzioan gerta zitezkeen. Bada, Boileauk esaten zuenez, errealitatean eman ez daitekeena sinesgaitza izango da, baina errealitatean topa daitezkeen zenbait egi ere ez dira sinesgarriak izango. Ederra, unibertsala edo perfektua dena bakarrik topatuko da obran. Egiantza kontzeptua egia bera baino garrantzitsuagoa izango da Boileaurentzat.

“Inoiz ez eskaini ikusleari sinestezina den zerbait; batzuetan, egia egiantzik gabea gerta daiteke”

XVIII. mendeko neoklasizismo europarra

Mende honetan, aurreko garaiko klasizismoa Europara hedatu zen, neoklasizismoaren adierapean. Estilo honek ez zuen gauza berririk proposatu; lege berdinak mantendu ziren, arrazoia balio nagusiena izanik. Frantziar eragina nabaria izango da Europan eta, ondorioz, Paris hiriburu garrantzitsuena bilakatu zen artearen munduan.

Hala ere, teoria mantendu bazuten ere, praktikan gauzak zertxobait aldatu ziren. Teorian, klasizismoaren ideiak errespetatu zituzten, baina praktikan genero arteko mugak aldatuz joango dira eta genero hauek berritzen joango dira.

Testuak baloratzerakoan, arrazoimena eta sen ona hartuko dira kontuan bereziki. Bi elementu hauek bermatuko dute klasizismoko eredua onena dela. Dena den, idazle bakoitzak gustu propioak zituen eta errealitate hori onartu egiten zen. Gustu hauek erlatiboak eta subjektiboak ziren eta historian zehar aldatuz joango dira. Publikoak, gainera, aipatutako ideal horretaz kanpo dauden proposamen berriak onartzen zituen.

Neoklasizismoaren beste ezaugarri bat zera da: obraren harrerari garrantzi gehiago emango diote obrari berari baino. Hau da, interes gehiago erakusten dute ea publikoak nola jasotzen duen obra hori eta nola erreakzionatzen duen honen aurrean.

Literaturaren teoria erromantikoak eta XIX. mendeko beste joerak

XVIII. mendeko azken hamarkadetatik aurrera, sentsibilitate berri bat sortu zen, munduaren ikuspegi berri bat eskaintzen zuena. Erromantizismoaren izenarekin ezagutu zen mugimendu hau eta unibertsitatean ikasten zuten poeta eta filosofo gazte batzuek sortu zuten, Alemanian. Zaharrek neoklasizismoaren eredua mantendu nahi zuten heinean sortu zen mugimendu hau.

Page 27: Literaturaren teoria

Nolabait esateko, klasizismoaren aurkako mugimendu bat izan nahi zuen erromantizismoak. Aurreko garaian arauak jarraitu behar baziren, erromantikoek poetak duen nagusitasun osoa babesten zuten, bere sormena eta ideiak bultzatuz. Poeta horren interesak eta gustuak kontuan hartuko dira artea sortzeko. Hala, sortzailearen irudipenak eta sentimenduak erabiliko dira. Honen guztiaren ondorioz, poeta jenioaren irudia sortu zen, poetak zuelako botere guztia, gaiak eta generoak nahieran erabiltzeko. Egia da, hala ere, aurreko garaiko ereduak irakurri eta aztertuko dituela, baina obra guztiz pertsonalak ekoitziko ditu, obra bat, funtsean, norberaren adierazpen bihurtzen baita.

Bestalde, mimesia kontzeptu bezala desagertu egiten da eta, horren ordez, adierazpena izango da garrantzitsuena, honek originaltasuna bermatuko baitu. Ondorioz, tekniken eta arauen beharra arbuiatuko dute eta poesia edonon topa daitekeela babestuko. Inspirazioa ere erabiliko dute obrak ekoizterakoan. Honekin guztiarekin, erromantikoen literatura ez da pedagogikoa izango, ez baita beren asmoa ezer irakastea, baizik eta munduaren ikuspegi berri bat islatzea. Oraingoan, irakurlea idazleen eta pertsonaien barne gatazken lekukoa izango da.

Honekin lotua, obrak kritikatzeko orduan, erromantikoek egilearen originaltasuna azaltzeko gaitasuna baloratuko dute, edukiak eta formak baloratzeaz gain.

Honez gain, erromantikoek klasizistek babesten zuten arrazionaltasuna gaitzetsiko dute. Bigarrengo hauen esanetan, teknikak eta arauek arrazionaltasun hori bermatzen zuten. Erromantikoek, ordea, ez dituzte onartuko teknika eta arauak eta, horrenbestez, irrazionaltasun hori lortu nahiko dute.

Erromantizismoaren beste ezaugarri behinenetariko bat ihes egiteko gogoarena da, bai kronologikoki, bai geografikoki. Autoreek ez dituzte onartuko beraiek bizi ziren gizarteko konbentzioak eta horregatik nahi dute alde egin. Batzuek fisikoki egingo dute (orokorrean toki exotikoren batera) eta beste batzuk fikzioaz baliatuko dira beraien errealitatetik ihes egiteko. Aukeratuko dituzten garaiak misteriotsuak izango dira, Erdi Aroa bezala, eta, beraz, ez dute errenazimendua bezalako garaietara bidaiatuko.

Azkenik, jakina da nazionalismoek mende edo garai honetan indar handia hartu zutela. Horrenbestez, kontzientzia historiko bat ere emango da erromantikoen artean. Hauen ustez, garai bakoitzak bere ezaugarri bereziak ditu eta, ondorioz, literatura testuak ulertzeko, hauen garaiko ezaugarri berezi horiek ondo ulertu behar direla babestuko dute.

Laburbilduz, hauek lirateke erromantizismoaren ezaugarri nagusienak:

- Sentimentaltasuna.

- Mimesia baztertzea.

Page 28: Literaturaren teoria

- Arauen eza.

- Irrazionaltasuna.

- Edertasunaren ordez, zerbait berria.

- “Ni bikoitza” (doppelgänger). Erromantikoak “ni bikoitza”-ren ideiaz interesatu ziren, gizakiaren alde ilun eta misteriotsuaren gauzatzea bezala.

- Generoen mugak zalantzan jarri ziren.

- Genero nagusiena: eleberria.

Schlegel

Neoklasizismoaren amaieran eta erromantizismoaren hastapenetan kokatzen da teorilari hau. Ikuspegi historikoa ikus daiteke bere obran, literatura historikoki aztertzen duelarik. Obra horietan nagusiena Poesiari buruzko elkarrizketa (1800) izenekoa da.

Testu horrek forma oso berezia du eta honek garrantzi berezia eskainiko dio. Hasteko, sarrera bat topatzen da, non pertsonaia batzuk erabiliko baititu Schlegelek bere teoriak planteatzeko. Pertsonaia hauek lau elkarrizketa mantentzen dituzte, eredu platonikoa jarraitzen dutenak. Hau da, Platonentzat elkarrizketak ziren ezagutza osatzeko modu egokiena, bakoitzak bere ideiak erakutsi baitzitzakeen beste pertsonen aurrean. Hala, Schlegelen elkarrizketa hauetan, pertsonaien iritzi ezberdinak kontrastatzen dira eta, ondorioz, klasizismoko dogmatismo hori ez da emango. Elkarrizketa hauekin autoreak bigarren helburu bat betetzen du: literatura sortzea. Hau da, Schlegelek teoria eta kritika-lana beste era batean planteatu nahi izan zituen, artelan bihurtuz hain zuzen eta, horretarako, hizkuntza eta forma oso zainduta agertzen dira. Bestalde, erromantikoen ideiei jarraituz, literatura ikuspegi historiko batetik aztertzea proposatzen du, garai bakoitzaren ezaugarriak ezagutu behar direlarik garai horretako literatura aztertzeko.

Obra horren bigarren partearen izenburua Épocas (cumbres) de la literatura da. Bertan, literaturaren historian dauden aldi ezberdinak berreraiki behar zirela babesten zuen Schlegelek kritika egiteko, garai horietako ezaugarri nagusiak topatuz. Obra bat aztertzeko ezin da ikuspuntu oker bat aukeratu. Horregatik, klasizismoa kritikatzen du hauek eredu edo ikuspuntu bakarra kontsideratzen zutelako. Schlegelek dioenez, literatura ulertzeko diziplina edo zientzia bat sortu behar zen. Horregatik esaten zuen, garai bakoitzak bere ezaugarriak dituela eta horien arabera hartutako ikuspuntuaren bidez egin behar dela kritika. Ikuspegi hauek, beraz, aldakorrak dira.

“La poesía es un arte y donde no lo sea, debe hacerse arte para poder excitar en los verdaderos aficionados un fuerte deseo de entenderla, de

Page 29: Literaturaren teoria

comprender las intenciones del maestro, de captar la naturaleza de la obra, de averiguar el origen de la escuela y el proceso de formación de la misma. El arte descansa sobre el saber, y la ciencia del arte es su historia.”

Atal honetan, teorilari honek garai literarioaren errepasoa egiten du Antzinatetik hasita bere garaira arte. Horretarako, canon bat osatu zuen, autore garrantzitsuenekin (Dante, Cervantes, Shakespeare…). Esan beharra dago Greziako eta Erromako autoreak eta beren obrak ere aipatzen dituela, nahiz eta esan den ez duela babesten klasizisten literatura aztertzeko modua, klasikoetan oinarritzen zirelako.

Atalaren azken aldera, garai hartara arte literatura aztertzeko modua kritikatu zuen Schlegelek:

“Hala, azaleko abstrakzio eta arrazoibideetatik, Antzinatearen interpretazio okerretik eta erdipurdiko talentutik abiatuta, poesia aizunaren sistema zabala eta koherentea sortu zen Frantzian, bera ere literaturaren teoria halaber aizun batean oinarrituta. Handik ara, Europako ia herri guztietara hedatu zen “gustu ona”ren aberrazio espiritual gaixotia. Frantsesek eta ingelesez zeinek bere “Urrezko Mendea” sortu zuten; panteon nazionalak eraiki, eta, beren balio klasikoen adierazle, literaturaren historiarik xeheenean ere agertzeko duin ez ziren idazlez bete zituzten”.

“Interpretazio oker” horren adierak klasizisten modua gaitzesten du, hauek eredu bakarra kontsideratzen baitzuten balekoa. Bestalde, aipatu nazinalismoarekin, nazio bakoitza bere tradizioa osatzen saiatuko da eta, horretarako, nazio horrek bere idazle nagusienak aukeratuko ditu.

Ondorengo atalak Discurso sobre la mitología izena du. Izenburuak adierazten duen bezala, mitologiari buruzko gogoetak egingo ditu Schlegelek atal honetan. Jakina da mitologia Antzinateko literaturaren muina zela, poetaren indar espirituala hortik zetorrelarik. Antzinaro horretan, mitologia horrekin munduaren jatorria eta honen legeak azaltzen ziren. Ideia hau hartuko du Schlegelek poesiaren jatorria zein den jakin nahian. Teorilari honek poesia sortzeko indar bat dagoela defendatzen du, espirituala dena. Hala, Schlegelek planteatzen du ea Antzinateko mitologia hori balekoa den bere garairako. Horregatik, mitologia berri baten sorrera babesten zuen, mito berri eta modernoekin bere garaira egokituak.

“Con la misma seriedad con que os tomáis el arte, amigos míos, quiero invitaros a que os planteéis la siguiente cuestión: ¿Debe la fuerza de la inspiración poética disgregarse como sucede en otras artes y después de haber luchado hasta el agotamiento contra el elemento reacio, reducirse al silencio? ¿Debe la suprema vida del alma quedar informe y anónima y abandonarse a la oscuridad del acaso? ¿Es el amor un motivo imposible para la representación artística? ¿Podemos considerar la poesía como arte, si no es capaz de conjurar

Page 30: Literaturaren teoria

el espíritu del amor, de tal manera que éste le siga obediente a su imperio, para que anime a su antojo las más diversas y hermosas creaciones?”

“Voy al grano. De lo que carece nuestra poesía, ésta es mi tesis, es de un centro de gravedad como el que constituía la mitología para la poesía antigua, y lo esencial de la inferioridad de la poesía moderna frente a la antigua, se puede resumir en pocas palabras: no tenemos mitología. Pero añado: estamos próximos a recibir una, o mejor dicho, ya es hora de que colaboremos al advenimiento de una mitología.

Mitologia honek orokorra izan behar du eta literatura sortzeko iturria izango da. Gizakiaren barne muinetik ateratzen den zerbait izan behar denez, pertsonen kontzientzia erabili behar da eta hauek kanpo mundua nola ulertzen duten kontuan hartu. Guztien arteko akordio bat izango da, beraz. Gainera, garai historiko bakoitzak bere mitologia dauka, garai horretako ezaugarriak ulertzeko.

“La nueva mitología, en cambio, debe crearse en las más hondas profundidades del espíritu y deberá ser la más elaborada de las obras de arte, pues deberá englobar a todas las demás. Tendrá que ser un nuevo lecho, un odre nuevo para la eterna fuente de la poesía; es más, deberá ser un poema infinito, que encierre la semilla de cualquier poema posible.”

Atal honetan ere Schlegelentzat garrantzitsua izango den bigarren elementu bat ere azaltzen da, ironia hain zuzen. Adiera honek kontrako bi elementuen bateratzea esan nahi du, edo gutxienez desberdinak direnak. Teorilari honek fikzioari buruz hitz egiteko erabiltzen du. Bere arabera, obrak ikuspuntu bikoitza eskaintzen du (fikzioa eta fikzioaren kontzientzia), kontrakoak diren bi elementu direlarik.

“De todo poema, aun del más popular como el drama, exigimos una cierta ironía; exigimos que acontecimientos y personas, es decir, el juego de la vida sea concebido y representado como tal juego. Esto me parece lo esencial y creo que en ello radica todo lo demás, todo aquello que excite, mueva, ocupe y deleite el sentido, el corazón, la inteligencia o la imaginación, será sólo una señal, un medio oportuno para elevarnos a la contemplación del conjunto.

Así es, pues todos los sagrados juegos del arte no son más que imitaciones del infinito proceso lúdico del mundo, obra de arte en perpetua formación.”

Hurrengo atala, Carta sobre la novela izenekoa, poesiari buruz hitz egiten hasten du Schlegelek. Bere esanez, poesia erromantikoa Erdi Aroan eta Errenazimenduan topatzen den poesia da, zeinari erromantikotasuna eransten baitzaio. Bere aldetik, erromantikotasun honek bi ezaugarri nagusi izango ditu: sentimentaltasuna eta kontzientzia historikoa.

Page 31: Literaturaren teoria

“¿Qué es lo sentimental? Aquello que nos agrada, aquello donde una emoción más espiritual que sensible impera. La fuente y el alma de todos estos impulsos es el amor y el espíritu del amor debe informar de modo imperceptible la poesía romántica.”

“Hay otro elemento del concepto de lo sentimental, que entra en la caracterización de la aspiración de la poesía romántica frente a la Antigüedad. (…) La poesía antigua se asocia a la mitología sin excepción y evita los motivos propiamente históricos. (…) La poesía romántica se basa en lo estrictamente histórico mucho más de lo que se cree y se supone. (…) Puede Vd. contar con que en la base hay una historia real, por muy transformada y elaborada que esté.”

Beste alde batetik, erromantikoentzako genero nagusiena eleberria izango da, zeina Carta sobre la novela izeneko atalean jorratzen baitu Schlegelek. Bere aburuz, eleberriak beste generoen ezaugarriak biltzen zituen, hau da, generoak nahastu egiten dira eta hauen arteko mugak apurtzen. Eleberria, ondorioz, genero infinitua da berarentzat, etengabe eraldatzen doana eta non beste ezagutzak sartuko baitira. Honen adibide garbi bat Cervantes eta bere Kixotea direla dio Schlegelek. Honakoa zalduntza liburua da, genero honen ezaugarriak hartu eta moldatu zituena. Hauez gain, obran zehar, parodia eta literaturaren kritika ere egiten da (aurreko zalduntza liburuak kritikatuz, adibidez). Metafikzioa ere aurki daiteke, bertako protagonistek bai baitakite obra literario baten parte direla.

Honekin guztiarekin, genero bakarraren ideiaren alde jo zuen, hots, genero literarioaren alde. Generoak ez dira beharrezkoak eta, ondorioz, literatura nolabaiteko genero progresibo batean bihurtuko da, forma irekia duena.

“Nik ezin dut imajinatu eleberri bat, ez bada kontakizun, kanta eta beste forma askotariko batzuen nahaste gisa. Cervantesek ez zituen bestela osatu bere eleberriak, eta Boccacciok berak ere, bestela hain arrunta izanik, kanta-sorta bat kateatuz apaintzen du bere bilduma. Halakorik ez duen eleberririk baldin bada, hori lanaren berezitasunari zor zaio, generoaren izaerari baino gehiago, eta eleberri hori genero horren salbuespen bakan bat izango da.”

Bestalde, Ensayo sobre los diferentes estilos de Goethe atalean, Schlegelek Goetheren goraipamena egiten du. Lehenago aipatu bezala, nazionalismoen gorakadarekin, nazio bakoitza bere klasiko nagusiena aukeratzen hasi zen. Hala, Italian Dante aukeratu zuten, Espainian Cervantes, Ingalaterran Shakespeare eta Alemanian Goethe. Beraz, Goethe alemaniar tradizioan topatzen den autore nagusitzat kontsideratu zuen teorilari honek.

Azkenik, ondorioetan, literatura aztertzeko metodo historiko baten beharra azaltzen du Schlegelek, hau da, literaturaren historia behar dela literaturaren kritika

Page 32: Literaturaren teoria

egiteko. Guztiok erabil dezakegun metodo bat nahi zuen, guztiok epaitu ahal izateko literatura gure ikuspegi propiotik. Honek gutxieneko oinarria eskainiko digu, guztiok konpartitu dezakeguna, guztiz objektiboa izan gabe.

“Ud. estará de acuerdo en que un auténtico juicio artístico, una visión totalmente elaborada y culta de una obra es siempre un hecho crítico, si se me permite la expresión. (…) En última instancia, cualquier comunicación de un juicio estético, por muy artificiosamente que esté preparada, no es más que una invitación a que cada uno intente concebir y determinar lo más claramente posible su propia impresión y a que considere lo expuesto por otros digno de reflexionar sobre ello, ver si está de acuerdo o no y reconocerlo llanamente.

Es posible que en muchos aspectos no se llegue a un acuerdo, pero de todas maneras subsiste la posibilidad de una ciencia del arte. Pienso que si se expusiera esa visión histórica más exhaustivamente y, si fuera posible, se establecieran los principios básicos de la poesía por un camino similar al que nuestro amigo ha intentado, conferiríamos a la literatura una base suficientemente amplia y firme.”

XIX. mendearen bigarren erdian, erromantizismoaren amaieran, hiru metodo eman ziren, elkarren kontrakoak zirenak, baina era berean osagarriak zirenak. Bakoitzak komunikazioaren eskeman dauden aztergai bana aukeratuko du literatura aztertzeko. Horrenbestez, lehenak idazlea aztertuko du, bigarrenak testua edo obra eta hirugarrenak hartzailea.

- Metodo biografikoa: idazlea da aztergai nagusia. Testuaren eta idazlearen bizitza estua dela babesten du metodo honek. Honentzat, genero erakargarrienak oroitzapenak, egunkariak, gutunak edo autobiografiak izango dira, hau da, niari lotuak daudenak. Arazo bat dago, ordea, batzuetan autorearen bizitza interesgarriagoa baita testua bera baino.

Europan arrakasta handia izan zuen metodo honek, Sainte-Beuve teorilari frantsesaren eraginagatik. Bere esanetan, autorearen pentsaera zen garrantzitsuena. Autorearen gaitasuna eta originaltasuna aztertzea nahi zuen. Honen aurrean, Marcel Proustek pertsona eta idazlea bereizten zituen, ez Sainte-Beuvek bezala, pertsona errealitatekoa dela argudiatuz eta idazlea fikzioa sortzen duena bakarrik.

- Metodo historiko-positibista: Testua aztertzeko nahian, metodo historikoa erabili behar dela argudiatzen zuten, zientifikoki egingo dena. Garai honetan, literaturaren historiak sekulako garrantzia zuen eta korronte zientifikoak abian zeuden benetako ezagutza lortu nahian, baita literaturan ere. Zientzia egiteko metodo objektiboa izan behar da. Hala, ahal dituen datu guztiak eskuratzen saiatuko dira ikerlariak, obrari buruzkoak izango

Page 33: Literaturaren teoria

direnak edo testua eta testuingurua erlazionatzen dituztenak. Idazlearen biografia eta nortasuna ez zaie interesatuko eta kritiko hauek ez dute obraren balorazioa egingo, hauek subjektiboak baitira; zientifikoki aztertzeak objektibotasuna ekarriko du. Erabilitako teorien artean, biologikoak aurkitu daitezke, Darwinen generoen gainekoa besteak beste. Honen arabera, generoak jaio, bizi eta hil egiten direla babestuko da.

- Metodo inpresionista: honek ez du inolako azterketa zientifikorik egin nahi. Obraren kritika egitea izango da bere helburua eta, horretarako, sekulako garrantzia ematen dio hartzailearen subjektibotasunari. Obraren eta irakurlearen harremana axola zaio, baina nagusiki bigarrenaren erreakzioa obrarekiko. Azken finean, irakurlearen inpresioak zeintzuk diren eta zergatik sortu diren aztertuko du.

XX. eta XXI. mendeko literaturaren teoriak

XX. mendean, hainbat teoria ezagutu ziren literatura aztertzeko helburuarekin. Teoria horien barnean, estilistiko-formalistak topa daitezke, zeintzuek literatur testuok aztertzeko zientzia osatu nahi baitute. Mugimendu honek, gainera, abangoardiarekin (1910-1930) lotura handia du, zeinak artea eta fikzioa irudikatzeko modu ezberdinak planteatzen baititu. Bi izango dira joera nagusiak: formalismo errusiarra eta estrukturalismoa.

Formalismo errusiarra

XX. mendeko teoria joera honekin hasten da. Hizkuntzari sekulako garrantzia eskainiko diote, esanez obretako hizkuntza eta egunerokotasunean erabiltzen direnak ez direla berdinak. Bigarrenez, testuaren gaiak ez dira hain garrantzitsuak izango, testuaren forman oinarrituko baitira nagusiki. Funtsean, testuaren literariotasuna bilatu nahiko dute, ezaugarri bereziak dituen hizkuntzari erreparatuko diotelarik. Horregatik, obren eta generoen ezaugarri formalak bilatu nahiko dituzte.

Formalista errusiar hauen lehenengo ikerketak 1915ean abiatu ziren eta 1930ean amaitu. Ondorioz, bilakaera askoz azkarragoa izango da aurreko mendeko joerekin alderatuz. Kronologiari begiratuz, ikus daiteke komunismoaren ezarpenarekin bat ematen dela mugimendu hau, Errusiar Iraultza 1917an eman baitzen. Behin Alderdi Komunista boterera helduta, teorilariek alderdi honen ikuspuntua aintzat hartuz ikertuko dute literatura. Komunista hauen iritziz, literatura gizartearen baitan sortzen den sistema bat da eta, ondorioz, literatura aztertu nahi bazuten gizartea ere ikertu behar zen. Gainera, formalista hauek kritika egiteko modu hau errespetatu behar zuten, bestela herrialdetik kanporatuak izateko arriskuan egongo ziren.

Page 34: Literaturaren teoria

Formalismoa errusiarraren barruan, bi talde nagusi bereizten ziren. Lehenengoa Moskuko Linguistika Zirkulua zen, Moskuko unibertsitateko ikerlariek osatzen zutena. Bigarrena Opojaz izenekoa zen. Hauek San Petersburgon topatzen ziren eta ikertzaile behinenak Roman Jakobson, Viktor Shklovski eta Boris Eichenbaum ziren.

Formalista hauek abangoardiaren barneko futurismo errusiarrarekin erlazio estua zuten. Hauen helburu nagusia zientzia egitea zen, aurreko metodo eta kritiken kontra egin zutelarik. Kritikatuko duten metodoetako bat positibista izango da, honek datu asko bilduagatik ez dituelako zientifikoki aztertzen.

Esan bezala, beraien aztergai nagusia testua bera izango da eta ez hainbeste testuen gaiak, baizik eta formak. Literatura sistema guztiz autonomoa dela argudiatuko dute eta honen berezko legeak zeintzuk diren ezagutzea interesatuko zaie bereziki. Literaturaren izaera identifikatzen ere saiatuko dira eta horretarako literariotasunera joko dute, galdetuz ea zergatik testu batzuk literatura diren eta beste batzuk ez. Jakobsonek dioenez, literariotasunak zedarrituko du obra bat literario den edo ez.

“Poesia hizkuntzak funtzio estetikoa betetzen duenean agertzen da. Beraz, literatura-zientziaren objektua ez da literatura, literariotasuna baizik, hau da lan bat literatura-lana bihurtzen duen ezaugarri hori da.” (R. Jakobson)

Bestalde, formalisten ekarpenen artean, hiru hauek azpimarra daitezke: desautomatizazioa, dominantea eta narrazioaren teoria.

- Desautomatizazioa: obraren asmo nagusia hartzailearengan efekto edo ondorio estetiko bat izatea izango da. Horregatik, obraren pertzepzioa garrantzitsua izango da (obra nola jasotzen dugun eta nola erreakzionatzen dugun). Espero dezakegunarekin hautsi egiten dute arteak eta literaturak, modu horretan pertzepzioa desautomatizatu egiten delako. Hau horrela, ez dugu mezua segituan aurkituko, forma sakonki aztertzean bakarrik baizik. Hartzailearengan, beraz, “arrozte” efektua (ostranenie) lortu nahiko da literaturarekin eta artearekin. Hau da, harridura sortuko du, formak zerbait berria eta sakonagoa eskaintzen diolako.

- Dominantea: literatura obra batean material desberdinak erabiltzen dira eta hauek sistema propio bat osatzen dute. Elementu hauek antolatzeko prozedura ezberdinak topatuko dira eta elementuek funtzio ezberdinak izango dituzte, batzuk besteak baino garrantzitsuagoak izango direlarik. Formalisten aburuz, prozedura nagusi bat dago eta gainontzekoak horren menpe egongo dira. Elementu nagusi hau dominantea izango da eta obraren eraikitze faktore nagusia izango da. Dominante hau aldatzen denean, generoen nortasuna aldatu egiten da, genero hauek dinamikoak eta aldakorrak diren heinean.

Page 35: Literaturaren teoria

- Narrazioaren teoria: formalistek narrazioaren egitura sortzen duten prozedura teknikak topatu nahi zituzten, narratologiari hasiera emanaz. Narrazioaren antolaketa (ekintzena edo pertsonaiena, besteak beste) nolakoa den aztertzen dute eta baita antolaketa honen funtzioa zein den ere. Formalistek Aristotelesen fabularen ideia berreskuratzen dute. Hauek narrazio bat aztertzean fabula eta bilbea bereizi behar zirela zioten. Bilbea ekintzen antolaketa artistikoa litzateke, ekintzak edo materialak, antolatzeko erabiltzen diren baliabideak kontuan hartzen dituena.

1930. urtean, formalista errusiarrek beren azterketak utzi zituzten, eta mugimendu honen jarraitzailea Estrukturalismo Txekiarra izan zen, Jan Mukarovski eta Felix Vodicka izanik teorilari nagusiak.

Estrukturalismoa

Esan bezala, formalismo errusiarren ondorengoa estrukturalismo txekiarra izan bazen ere, mugimendu honek Frantzian jaso zuen indar handienetarikoa 1960. hamarkadan. Hauek formalisten ekarpenak jaso eta garatu zituzten, ikuspegia zertxobait aldatuz. Aztertzaile nagusiena Roland Barthes izan zen, baina C. Bremond, A. J. Greimas, T. Todorov eta G. Genette ere aipatzeko modukoak dira.

Funtsean, estrukturalistek azterketa zientifikoak egin nahi zituzten, hizkuntzalaritzak proposatutako ereduak bereganatuz, hauek gure bizitzaren arlo ezberdinak aztertzeko balio dutela babesten baitzuten. Une honetan, XIX. mendetik zetozen joera historiko-positibistak nabari ziren eta estrukturalistek hauen aurka egingo dute, zientziaren erabilpenarekin.

Estrukturalistak Saussuren Cours de linguistique générale izeneko liburutik hartutako hizkuntza eta hizketaren arteko desberdintasunetik abiatu ziren. Teorilari hauek hizkuntza zerbait orokorra zela argudiatzen zuten, pertsona askok konpartitzen dugun sistema bat eta estruktura jakin batzuk dituena elkar ulertu ahal izateko. Hizketa indibiduala da eta norberak hizkuntzaren legeak bere erara erabiliko ditu. Hau horrela izanda, bi maila hauen arteko desberdintasuna literaturari aplikatu zioten. Batetik, denak konpartitzen ditugun legeak aurkitzen dira (poemak edo narrazio bat kontatzeko). Bestetik, maila indibidualean topatzen den elementua testua bera da. Bi maila egonagatik, literatura sistema bezala interesatuko zaie gehien estrukturalistei. Formalistekiko aurki daitekeen ezberdintasun bat zera da: estrukturalistek literatura sinkronikoki aztertuko dute, formalistek diakronikoki egiten zuten heinean.

Greimas

Page 36: Literaturaren teoria

Teorilari honek gramatika bat proposatu zuen munduko narrazioak azaltzeko. Horretarako sistema sinple bat plazaratu zuen, aktanteen bidezkoa. Aktante bat prozesu narratiboan parte hartzen duen elementu bat da. Normalean gizaki bat izango da, nahiz eta batzuetan balio moral edo ideia bat ere izan daitekeen. Narrazioa oposaketekin azaldu nahi zuen:

- Subjektiboa / objektua: nahian oinarritutako erlazioa da. Subjektuak objektua lortu nahi du.

- Bidaltzailea / jasotzailea: komunikazioan oinarritutako erlazioa da. Bidaltzaileak zerbait komunikatuko du eta jasotzailea komunikazio horren onuraduna izango da.

- Laguntzailea / aurkaria: gatazkan eta boterean oinarritutako erlazioa da.

Hau horrela, oinarrizko hiru erlazio mota topa daitezke narrazioan: 1) nahia, bilaketa edo asmoa; 2) komunikazioa; eta 3) laguntza edo oztopatzea.

Txanogorritxu Edipo

SubjektuaTxanogorritxu (ekintza

nagusiena burutzen duelako)

Edipo

Objektua Amona zaintzea Egia (Zergatik heldu zen gaixotasuna Tebasera)

Bidaltzailea Ama (berak eskatzen diolako)

Orakulua

Jasotzailea Amona Tebasko hiria

Laguntzailea EhiztariaEdipo eta laguntza

ematen dioten pertsonak

Aurkaria Otsoa

Funtsean, estrukturalismoaren helburu nagusia lege orokorrak bilatzea da, hau da, fenomeno indibidualen (testuen) atzean dagoen sistema bilatzea. Estrukturalistek nahiko dutena literaturak testu berriak nola sor ditzakeen topatzea da. Horretarako, benetako testuak erabiltzen dituzte, sistemaren lege orokor horiek bilatzeko. Elementu nagusi hauek nola antolatzen diren ere ikertuko dute, testua deskonposatuz eta berriz ere konponduz. Gainera, ez dago balioeste estetikorik, forma eta mezua objektiboki aztertzen direlako, hau da, subjektibotasuna kanpoan geratzen da.

Bestalde, estrukturalistentzat testu bat interpretatzea eta baloratzea ez da oso garrantzitsua izango, hauen ikerketen helburua literatura-diskurtsoaren teoria abstraktua sortzea baita. Testuak interpretatzeko askatasuna egonagatik, interpretazio-aukerak mugatuak izango dira, testu batek ez baitu arlo guztietako

Page 37: Literaturaren teoria

jakintza eskainiko, hau da, Txanogorritxuren kontakizunak ez digu ekonomiaz hitz egiten.

Honez gain, estrukturalismoak ere kritikak jaso zituen. Horietan esaten da mugimendu hau antihumanista dela. Erromantizismoan, erromantikoek idazleari garrantzi handia eskaintzen zioten, autore bakoitzak bere barne mundua adierazten baitzuen bere testuan. Estrukturalistentzat, ordea, idazleak ez du inolako garrantzirik izango eta idazlearen desagerpena ematen dela babestuko dute. Bigarrenez, literaturan erreferentzialtasuna topatzen da, hau da, literatura hizkuntzak hizkuntzari berari buruz hitz egiten duen sistema da eta ez da errealitateari buruz jardungo. Beraz, testua sortzeko literatur sistema eta hizkuntza sistema edo hauen legeak ezagutzea behar da, idazleak ez duelarik ezer sortzen. Azken finean, testuek aurreko testuen ereduak jarraitzen dituzte (testuartekotasuna) eta kontuan hartzen dena irakurlearen interpretazioa izango da.

“Testu batek poema bat eratzen du tradizioak zenbait aukera ematen dituelako; beste poemekin erlazionatuta dagoelako idatzia dago”, Jonathan Culler.

“Estrukturalismoak batera errefusatu zituen objektu erreala eta giza subjektua. Mugimendu bikoitz horrek definitzen du egitasmo estrukturalista. Idazlana ez dagokio objektu bati eta ez da subjektu baten adierazpen; biak baztertzen dira, eta bien artean, biak bereizten dituen tarte horretan, arau-sistema bat besterik ez da geratzen”, Terry Eagleton.

Roland Barthes

Frantziako unibertsitatean lan egiten zuen teorilari honek eta Nouvelle critique izeneko taldeko kide nagusienetarikoa izan zen. Talde honek garai hartan unibertsitateetan praktikatzen zen kritikaren kontrako proposamenak egin zituen. Izan ere, 1960. hamarkadan, oraindik, kritika biografista eta positibista egiten zen Frantzian, zeinaren arabera idazlearen irudia aztertu behar baitzen testua ulertzeko. Horregatik, kritikari horien nahia autoreei buruzko ahalik eta datu gehien pilatzea zen. Barthes, beraz, kritika egiteko modu honen aurka azalduko da.

Kritika burutzeko metodo honek hiru oinarri nagusi ditu:

- Ideologia desberdinekin lotura: garai hartan zeuden ideologia ezberdinekin lotua agertzen da, hala nola, psikoanalisia eta marxismoa.

- Interpretazio-aniztasunaren alde: testu batek interpretazio ugari izan ditzake, baina ez dute inoiz esango beraiek diotena onena denik.

Page 38: Literaturaren teoria

- Kritika bigarren graduko literatura da (metaliteratura): beraiek egiten dutena literaturari buruzko literatura da. Hauek defendatzen dutena zera da: testuak kritikarekiko koherentzia mantendu behar duela.

Nouvelle critique taldeko kritikariek praktikatuko duten kritika definitzeko, Barthesen ekarpenak kontuan hartu behar dira.

- “Autorearen heriotzaren” aldarrikapena: testuan topatzen duguna ez da autorearen ahotsa, hizkuntzarena baizik. Idazleak, beraz, ez dauka askatasunik ezer sortzeko, baizik eta sistemak eskaintzen dizkion aukerak erabiltzen ditu. Dagoeneko erabiltzen dituen hitzen esanahia sisteman dago, eta antolaketa sistemak eskaintzen dituen legeak kontuan izanda erabakiko du. Jorratzen dituen gaiak dagoeneko beste testuetan jorratuak izan dira, edota aukeratzen duen generoa dagoeneko literatura sisteman dagoen generoa izango da. Horregatik ezabatzen du autorea, horrela testua interpretatzeko askatasun oso izango dugularik. Ez dugu inolaz ere autorearen eraginik aurkituko eta, ondorioz, testua eta irakurlearen arteko erlazioa beste bat izango da.

- Literatura-tik testu eta idazkuntza kontzeptuetara: literaturak dagoeneko esanahi finko bat zuen eta bi adiera berri hauetan idazlearen eragina desagertuko da.

“Idazkuntza leku neutro, konposatu, zeihar hori da, nora jotzen baitu gure subjektuak; zurian-beltz hori, non galtzen baita nortasun oro, eta gorputz idazlearen nortasuna bera denetan lehena”

- Testuan esanahi ugari daude: berriro ere idazlea desagertu egiten delako. Irakurleak ez du gidarik testu hori irakurtzeko eta autonomia osoa izango du testu horretan agertzen dena nahieran interpretatzeko.

“Garai bakoitzak pentsa dezake, bai, berak atzeman duela idazlanaren zentzu kanonikoa, baina aski da historia pixka bat zabaltzea zentzu bakar hori zentzu anitz bihurtzeko, eta idazlan itxia idazlan ireki. Idazlanaren definizioa bera aldatuko litzateke: orain ez da egitate historikoa; egitate antropologikoa izatera pasatu da, ezein historiak ez baitu agortzen. Zentzuen askotarikoa, beraz, ez dator giza ohiturez ikuspuntu erlatibista izatetik; gizarteak hutsegiterako duen joera baino gehiago, idazlanak irekitzeko duen joera

Page 39: Literaturaren teoria

adierazten du; idazlanak zentzu asko ditu aldi berean, egituraz, ez irakurtzen dutenen baliorik ezaz. Hala, bada, sinbolikoa da: sinboloa ez da irudia, baizik eta zentzuen aniztasuna.”

- Literatura sistema funtzionala da, konstante bat eta aldagai bat dituena: beti konstantea den zerbait aurkituko da (idazlana) eta aldagaiak interpretazioak izango dira. Aldakortasun hau gizartearen edo garai historiko baten araberakoa izango da.

Barthesen obrarik esanguratsuenetariko bat gai honen inguruan Introducción al análisis estructural de los relatos (1966) izenekoa da. Obra honekin bete nahi zuen helburua oso utopikoa dela esan daiteke, Barthesek mundu osoko narrazioen sistema aztertu eta sintetizatu egin nahi baitzuen. Funtsean, sortuak diren eta sortuko diren narrazioen estruktura identifikatu nahi zuen, narrazioa betidanik existitu izan denaren ideia babestuz.

“El relato está presente en todos los tiempos, en todos los lugares, en todas las sociedades; el relato comienza con la historia misma de la humanidad; no hay ni ha habido jamás en parte alguna un pueblo sin relatos; todas las clases, todos los grupos humanos, tienen sus relatos.”

“Una tal universalidad del relato, ¿debe hacernos concluir que es algo insignificante? ¿Es tan general que no tenemos nada que decir de él, sino describir modestamente algunas de sus variedades muy particulares, como lo hace a veces la historia literaria?”

Esan bezala, bere helburua narrazioen sistema bat aurkitzea da, honen legeek narrazioen elementuak nola konbina daitezkeen jakitea ahalbidetuko dutelako. Beraz, idazlea ez da guztiz askea testuak idazterakoan. Gainera, narrazio sistema hau guztiz unibertsala izango da, inkontzienteki erabiltzen dugun sistema. Sistema hau identifikatzeko, bestalde, metodo deduktiboa erabili behar da. Horrenbestez, testua ezberdinak aztertuko dira eta berauetan kritikariak unitate ezberdinak topatuko ditu eta hauek betetzen dituzten funtzioak atzemango. Hala, hipotesiak plazaratzeko aukera izango du.

Bestalde, kontuan hartuko duen eredua hizkuntzarena izango da, honen eredua erabiliz narrazioaren teoria sortzeko. Izan ere, Barthesen arabera, giza jarduera guztietan hizkuntzetan aurkitutako egituraren antzeko egiturak topa ditzakegu. Hala, hizkuntzaren eredua erabiliko du narrazioaren teoria sortzeko.

“Kontakizunaren hizkuntza diskurtsoaren hizkuntzalaritzan aurkitu dezakegun hizketa da, horregatik erlazio-hipotesiarekin lotzen

Page 40: Literaturaren teoria

dugu: estrukturalki, kontakizunak esaldian parte hartzen du, baina ez da esaldien batuketa; kontakizuna esaldi bikaina da, esaldi adierazkor bakoitza kontakizun txiki baten zirriborroa den bezala.”

Beraz, testua aztertzerakoan, esaldiaren (edo hizkuntzaren) eta narrazioaren arteko azterketa bereizi beharko litzateke. Lehenengoaren kasuan, maila txikiagoak topatzen dira (fonetika eta fonologia, morfologia, sintaxia eta semantika). Hizkuntzalaritzak eskaintzen duen eredu horri jarraiki, Barthesek dio narrazioan ere elementuen antolaketa hierarkikoa ematen dela.

Narrazioan, antolaketa hierarkiko hori hiru mailatan aurkituko da: funtzioak, ekintzak eta narrazioa. Hauetan garrantzitsuena narrazioa izango da eta funtzioak oinarrizko elementuak izango dira. Funtzioen artean, oinarrizko ekintzak eta lekuari eta denborari buruzko informazioak topatzen dira. Ekintzak narrazioan parte hartzen duten pertsonaiak izango dira, funtzioak betetzen dituztenak. Azkenik, narrazioan narratzailearen eta mimesiaren ideiak aurkitzen dira. Maila hauen artean barne- eta kanpo-erlazioak aurkituko dira.

Funtzioak

Zentzua edo esanahia duten elementuak dira. Kasu batzuetan funtzio bat hitz bat izan daiteke, edo baita esaldi edo esamolde bat. Hauek dituzten erlazioak kontuan hartuta, bi motatako oinarrizko elementuak topatzen dira: distribuzio edo banaketa unitateak eta integrazio unitateak.

Distribuzioa edo banaketa unitateak maila berbereko unitateekin erlazionatzen dira. Distribuzio edo banaketa hauek funtzio adierarekin ezagutuko ditu Barthesek. Hala, funtzioak funtzioekin erlazionatuko. Eta hauek zerbait egitearekin erlazionatzen dira, ekintzekin. Ekintza batek hasiera ematen dio eta, beste batek amaiera baina erdian daudenek ere erlazioa izango dute.

Funtzioen artean, bi mota aurki daitezke: funtzio kardinalak edo nukleoak eta katalisiak. Funtzio kardinalak edo nukleoak narrazio batean aurkitzen diren funtsezko elementuak dira. Nukleoen arteko erlazioa behar beharrezkoa da, nukleo bat desagertzen bada istorioa ez baita ulertuko. Katalisiak, bestalde, beharrezkoak ez diren ekintzak dira, ahaztu edo baztertu ditzakegunak. Bigarren mailako garrantzia dute eta ez ditugu zertan aipatu behar, hauek aipatu gabe ere istorioa uler baitaiteke.

“Funtzio bat kardinala izan dadila, istorioaren jarraipenari aukera ematen dion ekintza ireki, mantendu edo ixtearekin

Page 41: Literaturaren teoria

nahikoa da, hau da, zalantza bat hasi edo bukatu behar du; kontakizunean telefonoak jotzen badu, erantzutea edo ez erantzutea posiblea da, eta horren ondorioz istorioan bi bide agertzen dira kontakizuna jarraitzeko.”

Integrazio unitateak (edo seinaleak) beste mailetako unitateekin (ekintzekin eta narrazioarekin) erlazionatzen dira. Seinaleen berezitasuna izaerarekin erlazionatzen direla da. Hemen ere bi mota aurkitzen dira: indizioak eta informazioak. Lehenengoek pertsonaien izaerari edo narrazioaren giroari buruzko informazioa ematen dute. Bigarrenak, ordea, gertakariak leku eta denbora zehatz batekin lotzen ditugu.

Unitateen ezaugarriei dagokienez, hauetako bakoitzak funtzio ezberdinak bete ditzake, oinarrizko unitate horietan ez dagoelarik esanahi bakarra. Adibidez, unitate bat bigarren mailakoa izan daiteke (katalisia), baina izaerari buruzko informazioa ere eskain dezake (indizioa).

Bestetik, nukleoak finituak dira, narrazioaren egitura hezurmamitzen dutenak. Nukleoak beti aurkituko dira kopuru zehatz batean, horietako bat kentzean narrazioa hankamotz geratuko litzatekeelako. Nukleo hauek sekuentziak edo segidak sortzen dituzte, hau da, haien arteko erlazio logiko eta koherenteak sortuko dituzte eta nukleo bakoitzak aukera berriak sortuko ditu.

“Sekuentzia bat nukleo jarraituen antolaketa logikoa da eta nukleo horien arteko erlazioa solidaritatean oinarrituta dago: sekuentzia hasten da nukleo batek aurrekaririk ez daukalako eta bukatu egiten da nukleo batek jarraipenik ez daukalako. Adibidez, “edari bat eskatzea, jasotzea, edatea, ordaintzea”; funtzio hauek sekuentzia itxi bat osatzen dute.”

Nukleoak (oinarrizko elementuak)Funtzioak (egitea)

Katalisiak (bigarren mailakoak)Funtzioak

Indizioak (pertsonaien izaera)Seinaleak (izatea)

Informazioak (lekua eta denbora)

Ekintzak

Page 42: Literaturaren teoria

Estrukturalistek bigarren mailakotzat kontsideratuko dituzte ekintzak, pertsonaiak ez baitira benetako pertsonak, nahiz eta benetakoekiko antzekotasunak izan. Aristotelesen ideiak bereganatuz, fabula dela garrantzitsuena azpimarratzen zuen Barthesek, hau da, zer gertatzen den.

Beste alde batetik, pertsonaiak “agenteak” dira, zerbait egiten duten elementuak. Egitearekin lotuta daude, beraz, eta funtzioak beteko dituzte narrazioan zehar.

“Analisi estrukturalak, kontu handiz, ez du pertsonaia definitu funts psikologiko bat balitz bezala, hipotesi desberdinen bidez saiatu egin da (...) pertsonaia “parte-hartzailea” bezala definitzen da, ez izaki bat bezala.”

Pertsonaiak aztertzen ditugunean haien izaerak alde batera utzi behar ditugu eta haien ekintzak aztertu. Inork ez du proposatu narrazio guztietako pertsonaiak aztertzeko balio duen metodorik.

Narrazioa

Hierarkia mailan goreneko postuan aurkitzen da. Testuak zentzua izan dezan, funtzioak eta ekintzak narrazioan integratu behar dira. Puntu honetan, estrukturalistek autorea eta narratzailea bereizten dituzte. Lehena bizitza errealean idazten duena da, bigarrenak fikziozko mundu bat sortzen duen heinean bere ahotsarekin. Horregatik, estrukturalista hauentzat narratzailea izango da garrantzitsuena.

“Gure ikuspegitik, narratzailea eta pertsonaiak “paperezko izakiak” dira; kontakizun baten egile materiala ezin dugu kontakizun horren narratzailearekin konfunditu.”

“(Kontakizunean) hitz egiten duena ez da (bizitzan) idazten duena eta idazten duena ez da existitzen dena.”

Bestalde, narrazioen balio mimetikoa zalantzan jartzen da. Obra batean, pertsonaia batzuk sortzea edo ekintzak kontatzea ez da mimetikoa, ez baita errealitatea imitatzen. Fikzioan eta literaturan topatzen dugun bakarra hizkuntza da eta literaturan dagoena hizkuntzak eskaintzen dituen esanahiak izango dira. Ondorioz, literaturak hizkuntzan izango duela bere sorburua babestuko dute estrukturalistek. Azken finean, narrazioetan topatutakoa ez da errealitatea, hizkuntza sistema baizik, hau da, hizkuntzak ezin digu errealitateari buruz hitz egin.

Page 43: Literaturaren teoria

“Kontakizunak ez digu ezer erakusten, ez du imitatzen; eleberri bat irakurtzen dugunean gure pasioa pizten duena ez da “ikusten” duguna (egiatan, ez dugu ezer ikusten), esanahia baizik (…); kontakizun batean “gertatzen” dena, erreferentzia eta errealitatearen ikuspegitik ez da ezer; “gertatzen” dena bakarrik hizkuntza da, hizkuntzaren abentura.”

1968. urtean, estrukturalismoaren krisia eman zen. Momentu honetan ohartuko dira estrukturalistak hizkuntzalaritzatik hartutako eredu horiek ez direla nahiko testuaren arlo guztiak aztertzeko. Narrazioek komunean dutena daukatena aztertzen badute, obra bakoitzaren berezitasunak baztertzen dituzte. Horrenbestez, orain artean erabilitako sistema baztertzen dute eta obra bakoitzaren elementu propioak topatzen saiatuko dira. Are gehiago, Barthesek testu bakoitza bere eredu propioa dela esango du. Hau horrela, zientzia ez da nahikoa izango literatura aztertzeko.

Handik gutxira, 1970ean, postestrukturalismoa sortu zen. Honek bi joera hartu zituen. Lehenengo joerakoek estrukturalisten ekarpenak onartuko dituzte, baina ekarpen berriekin osatuko dituzte. Beste arlo batzuk garatzerakoan, literaturaren harrerari garrantzi handia eman zioten. Hala, irakurlearengan zentratuko dira, jakiteko obra bat nola jasoa izan den garai eta leku ezberdinetan. Bigarren joera, aldiz, estrukturalisten proposamenak zalantzan jarriko dituen mugimendu erradikala da. Hauek filosofiarekin lotuta agertzen dira. Hauen esanetan, estrukturalismoarengan dena da arrazionala eta logikoa, eta ideia honen kontra egingo dute (dekonstrukzioa).

Postestrukturalisten artean, Bakhtin izan zen teorilari nagusienetarikoa. Bere ikerketak posformalismo errusiarraren eta estrukturalismo frantziarraren bukaera aldera kokatzen dira. Beste teorilari batzuekin batera, “Bakhtinen zirkulua” adierapean ezagutzen zen lagun talde bat bildu zuen, Valentín Volóshinov edo Pável Medvédev teorilariak batu zirelarik. 1930. urtetik aurrera garatu zituen bere ikerketak Errusian, baina zailtasun batzuk topatu zituen bere ikerketak plazaratzeko eta, ondorioz, bere azterketak ez ziren Europara iritsi 1970. urtera arte. Batzuetan, gainera, azken bi teorilariren izenean argitaratu beharko zituen bere ikerketak, zentsurari aurre egin ahal izateko.

Bere ekarpenen berezitasun bat poetika formalista poetika soziologikoarekin nahastean zetzan. Bere egitekoak norbanakoaren eta gizartearen, eta pentsamenduaren eta hizkuntzaren arteko erlazioak aztertzean oinarritzen ziren. Hauek hizkuntza kodearen bidez erlazionatzen dira. Hitzak, kode linguistiko baten unitaterik txikienak, zeinuak dira eta errealitateari buruz hitz egiten digute. Kodeetan eta hizkuntzan topatzen ditugun zeinu horiek ideologikoak dira, baina zeinu bakoitzaren atzean ez dago ideologia bakarra. Bakhtinentzat bakoitzak hizkuntza nola

Page 44: Literaturaren teoria

erabiltzen duen aztertzea da. Bere esanez, hizketa dialogikoa da, hitzek gatazkak sortzen baitituzte, eztabaidak piztearen poderioz. Batzuek gatazka edo eztabaida hauek positiboki erabiliko dute, baina beste batzuek ez.