LEIRE OLABERRIA «Txirrindulari izango naiz hankek …ez. Neguan joan behar izaten dugu hara, eta...

5
2014KO URRIAREN 26A 9 PERTSONAIA Txirrindulari profesionala. Pistakoa, oroz gain. Pistako garaipenek eraman zintuzten errepidera. Bai. Berez, atletismotik nator. Atletismoak eta pistako txirrindularitzak antzekotasun handiak dituzte: serieko lana, abiadura… Horretan ez zegoen alderik. Alderdi teknikoa da ezberdintasuna, bizikleta erabiltzea, alegia. Umetan herrian, Ikaztegietan, ibilita nengo- en, baina teknika aldetik gabezia handiak neuzkan. Bestalde, 26 urterekin hasi nintzen lehiatzen, tropeltxoan, eta hor ere gorabehe- rak izaten dira. Atletismoko abiadura probe- tan bakarrik ari zara gehienetan, nor bere kaletik doa, bestelako oztoporik gabe. Bizi- kleta hartu nuenean, berriz, gauza asko ikasi behar izan nituen. Erronka polita izan zen. «Txirrindulari izango naiz hankek pedalei azkar eragiten dieten bitartean» Horra Leire Olaberria, belodromoan itzulika, peraltean gora eta behera, modu ikusgarrian, abiada bizian… Gu, berriz, harixe begira-begira, zirkinik egiteke. Eta, hizketan lasai hasi denean, adi-adi gu, jakinguran. | MIEL A. ELUSTONDO | Argazkiak: Zaldi Ero LEIRE OLABERRIA

Transcript of LEIRE OLABERRIA «Txirrindulari izango naiz hankek …ez. Neguan joan behar izaten dugu hara, eta...

Page 1: LEIRE OLABERRIA «Txirrindulari izango naiz hankek …ez. Neguan joan behar izaten dugu hara, eta eguraldiak ez du askorik laguntzen. Elikadu-ra aldetik ere zailtasunak ditugu: han

2014KO URRIAREN 26A 9�

PERTSONAIA

Txirrindulari profesionala. Pistakoa, oroz gain.Pistako garaipenek eraman zintuzten errepidera.Bai. Berez, atletismotik nator. Atletismoaketa pistako txirrindularitzak antzekotasunhandiak dituzte: serieko lana, abiadura…Horretan ez zegoen alderik. Alderdi teknikoada ezberdintasuna, bizikleta erabiltzea, alegia.Umetan herrian, Ikaztegietan, ibilita nengo-

en, baina teknika aldetik gabezia handiakneuzkan. Bestalde, 26 urterekin hasi nintzenlehiatzen, tropeltxoan, eta hor ere gorabehe-rak izaten dira. Atletismoko abiadura probe-tan bakarrik ari zara gehienetan, nor berekaletik doa, bestelako oztoporik gabe. Bizi-kleta hartu nuenean, berriz, gauza asko ikasibehar izan nituen. Erronka polita izan zen.

«Txirrindulari izango naizhankek pedalei azkar

eragiten dieten bitartean»Horra Leire Olaberria, belodromoan itzulika, peraltean gora eta behera, modu ikusgarrian,

abiada bizian… Gu, berriz, harixe begira-begira, zirkinik egiteke. Eta, hizketan lasai hasi denean, adi-adi gu, jakinguran.

| MIEL A. ELUSTONDO |

Argazkiak: Zaldi Ero

LEIRE OLABERRIA

Page 2: LEIRE OLABERRIA «Txirrindulari izango naiz hankek …ez. Neguan joan behar izaten dugu hara, eta eguraldiak ez du askorik laguntzen. Elikadu-ra aldetik ere zailtasunak ditugu: han

Bizikletan hasi, eta ez nolanahi: pistako bizikle-ta berezian, belodromoko peraltean gora etabehera pedalei etengabe eragin beharrean!Bai, belodromoan, eta Anoetakoan [Donos-tia]. Oso belodromo bortitza da. Hara joannintzenean beldurra ere izan nuen! Bainaneure buruari esan nion: “Beldur hau gaindi-tu behar dut nik”. Horrela hasi nintzen. Eznuen lehiatzeko asmorik, baina atletismogaraian izandako lehiatzeko harra piztu eginzen berriz, eta handik laster, mundu berriadeskubritu nuen: izugarri gustatzen zitzaidanespezialitatea, eta nire gorpuzkerari ere ondozihoakiona: pistako txirrindularitza.

Anoetakoa, etxe ondoko belodromoa zuk. Hordira, bestalde, Berriz, Zalla, Trapaga eta Tafa-llakoak. Belodromo bortitza, Anoetakoa, esanduzunez...Negukoa da gure denboraldia, udan ez dugubelodromoa erabiltzen. Udazkenean hastengara Anoetako belodromora bueltaka, etagogorra egiten da: hotza da belodromoa.Hara joan eta serieak egiten ditugu, abiadurahandian. Eta zenbat eta handiagoa gure abia-dura, orduan eta handiagoa hotza. Txirrin-dulari ibili nahi duenarentzat Anoetak handi-cap guztiak ditu. Lanerako desatsegina da,guztiz: hotz handia, hezetasun handia,zementuz egina… Gaur egun, lehiatzengaren belodromo guztiak egurrezkoak dira!Anoetako belodromoak entrenatzeko baliodu, bai, lehiatzeko baino baldintza gogorra-goetan entrenatu behar izaten dudalako,baina pistak izan ditzakeen gauza polit askogaldu egiten dira Anoetan. Pena ere ematendit. Atzerrian lehiatzen gara, gehienbat. Pis-tak tradizio handia duen herrialde askodaude, eta haietara joaten gara. EuskalHerrian txirrindularitzak jarraitzaile askoditu, baina aldi berean, pena da Anoetakobelodromoa hain zahartua egotea. Eta oke-rrago, proiektu berririk ez inon!

Gustuko pistak badituzu munduan…Bai. Australiakoak, esate baterako, ikaragarrigustatzen zaizkit. Sidneyn eta Melbournen,bietan lehiatu naiz. Zortzi bat aldiz izan naizAustralian, eta beti gustura. Herrialdea beraasko gustatzen zait. Jendearen izaera bera!Oso irekiak dira. Hirietan, bestalde, kirolaegiteko ohitura handia dago, kirola egitekolekuak ere han eta hemen… BelodromoetanManchesterrekoa ere gustukoa dut. Izugarrijarraitzen dute pistako txirrindularitza, txi-rrindulari onak dituzte, eta antolatzaile apar-tak ere badira. Izan asko dituzte, eta ikusleekgainezka betetzen dituzte beti pistak. Osoatsegina da bertan lehiatzea. Gainera, Bilbo-tik bertara dago Manchester, hango antola-

tzaileekin ere harreman ona dut eta han iza-ten naiz gonbidatzen nauten guztietan. Egiaesan, Ikaztegietan nagoenean jasotzen ditu-dan gonbidapen guztiak onartzen ditut,negua lehiatzen pasatu ahal izateko.

Eta nola gogorratzen duzu Pekingo OlinpiarJokoetan puntuaketa proban brontzezko domi-na irabazitako belodromoa? Txinako belodromoak oroitzapen ederrakdakarzkit, baina herrialdea ez zait bateregustatzen, eta bertara lehiatzera joatea ereez. Neguan joan behar izaten dugu hara, etaeguraldiak ez du askorik laguntzen. Elikadu-ra aldetik ere zailtasunak ditugu: han ongijatea ez da erraza, eta beldur handia izatendugu haragia jaten dugunean. Klenbuteroladela eta ez dela, kontu handia izan behardugu. Kontrol mordoa gainditu behar izatenditugu, eta herrialde horietan hemen ezbezala tratatzen dute haragia. Gu gara guregorputzean azaltzen diren substantzia guz-tien arduradun, eta kontu handiz ibili beharizaten dugu. Herrialde horietara joatea ezzaigu askorik gustatzen, irabazteko bainogehiago galtzekoak ditugulako.

Cali, Kolonbia…Belodromoa ez da guztiz itxia, eta hori ezzaigu askorik gustatzen, serie batetik besterahaizea asko alda daitekeenez, lehiatzeko ego-erak ere alda daitezke. Gainerakoan, belo-dromo egokia da, eta herrialdeari dagokio-nez, Calik ondo hartzen gaitu beti…Bestalde, arrisku handia dago kalean. Kafeahartzen gu, eta poliziak ditugu inguruan,zaintzen. Herrialde horietan ibili, etxera eto-rri eta bestelakoa da ikuspegia: ni hemenbeste inor gabe eta bakarrik irten naitekebizikletan, ez dut arazorik, ez gorabeheraarrarorik. Calin eta halako tokietan, aldiz, ezdago horrelako bakerik. Horregatik, etxeraitzuli eta kalean zeure gisa, bakarrik, askata-sun sentipena handia da.

�10 2014KO URRIAREN 26A

Leire Olaberria Dorronsoro (Ikaztegieta,Gipuzkoa, 1977). Atletismoan hasi zen, eta kadete etajunior mailako Espainiako txapeldun izan zen, 100 metrokomodalitatean. 26 urte zituela ekin zion bizikletari, pistan,eta 2004tik hona emaitza onak kateatu ditu bata bestearenondoren, pistako munduko txapelketetan, Pekingo OlinpiarJokoetan, nahiz Espainiako txapelketetan. Turismoikasketak egin zituen lehenengo, eta Magisteritza ondoren.Kirolariak behar duen elikadura gehigarria egiten duenFullgas enpresa du, gizonarekin batera. Txirrindularitxapelduna, munduak zaildu duena.

NORTASUN AGIRIA

Bizitza luzea da“Goi-mailanegotekotan, gauzaaskori egin beharzaio uko, baina,aldi berean, goi-maila horrexekberak egunerokobizimoduakematen ez dituengauza askoematen ditu.Askoz gehiagodira jasoditudanak, bideanutzi ditudanakbaino. Eta, bideanutzi, lagunak,familia, halakojaki hau… ez ditutbetiko utzi: gauzakhorrela egitekomomentua da, etagero, beste modubatera egitekogaraia iritsiko da.Bizitza luzea da!”

Page 3: LEIRE OLABERRIA «Txirrindulari izango naiz hankek …ez. Neguan joan behar izaten dugu hara, eta eguraldiak ez du askorik laguntzen. Elikadu-ra aldetik ere zailtasunak ditugu: han
Page 4: LEIRE OLABERRIA «Txirrindulari izango naiz hankek …ez. Neguan joan behar izaten dugu hara, eta eguraldiak ez du askorik laguntzen. Elikadu-ra aldetik ere zailtasunak ditugu: han

�12 2014KO URRIAREN 26A

LEIRE OLABERRIA

Munduan diren bateko eta besteko belodro-moak aipaturik, herrialdeak ere ezagutu dituzuzuk; hein batean, bederen. Zer eman dizu mun-duan ibiltzeak?Ikuspegi zabala, oso. Bizikletaren bidez, etapistako txirrindularitzaren Munduko Kopa-ren bitartez, mundua alderik alde zeharkatuahal izan dut, Australia, Kolonbia, Mexiko…Kultura piloa, eta ikuspegia zabaldu besterikez dizu egiten horrek. Batzuetan iruditzenzait hemen uste dugula arraza onena garela,eta batera eta bestera ibili eta konturatzenzara munduan jende on asko dagoela. Beste-lakoa ere bai. Herritik irten eta mugak haus-ten dituzu, gauzak ikusteko modua zabalduegiten da, norberak mundua ikusteko duenmodua, eta pentsatzeko modua bera, aldatueta zabaldu egiten da.

Zure WhatsApp profilean, pintada bat, norbai-tek nonbait egina: “Le pedí un café y me dijo:‘Sólo queda té’. Fue hermoso” (Kafea eskatunion, eta esan zidan: “Tea besterik ez dago”.Ederra izan zen).Mexikon izan zen. Asko ibiltzen gara han.Esaten dituztenak, eta esateko modua!Herrialde pobretzat jotzen ditugu hemen,baina sekulako aberastasuna dute jendeareki-ko harremanetan, hitz egiteko moduan…Han denbora eman, etxera itzuli, eta badirazenbait gauza, hangoak, hemen faltan bota-tzen ditudanak: Le pedí un café y me dijo: “Sóloqueda té”. Fue hermoso.

Beti ari gara, munduko afiziorik ederrena dugu-la eta hau, hori eta hura…Asko gustatzen zaigu esatea, bai, hemengozalegoa eta hau eta hura, baina Belgikara korri-tzera joan eta berehala konturatzen zara hangoafizioa ez dela kamutsa. Eta antolatzaileak, etaazpiegiturak, eta bidegorri sarea… Hemen,zergatik ez dugu behar bezalako belodromo-rik? Federazioko presidentearekin hitz egitendugunean horretaz aritu izan gara behin bainogehiagotan, baina, tamalez, uste dut nire bizi-tza profesionalean ez dudala belodromo bategokia ezagutuko. Eta, gero, ez dakit.

Ez da erraz ulertzen: ziklismo zaletasun handia,talde profesionala ere bai urte askoan, azpiegi-tura ikaragarriak nonahi… Nazioartean punta-puntako pista txapelduna etxean, eta belodro-morik ez!Lastima da, bai. Euskadiko Sei Orduak ereegiten zen garai batean, baina orain ez. Ustedut zaharkitua geratu zela formatua, orainbestelako gauzak egiten direla Holandan, Bel-gikan, Alemanian… Han Sei Orduak ez, SeiEgunak egiten dituzte, eta belodromoak betigainezka. Espektakulu ikusgarria da izan ere,

iluntzeko zazpietan, zortzietan hasten garakorritzen egunero, eta goizeko ordu batakarte izaten gara pistan. Eta jendez gainezka!

Bide ederra egina duzu hasi zinenetik. Ibilbi-dea, diote. Garaipenak eta porrotak…Gauza pila gertatzen dira norberaren ibilbi-dean. Jendea ere, pila ezagutzen da. Garaipe-nek jende asko ezagutzeko bidea irekitzendizute, leku askotan egoteko aukera. Porrotekaldiz, oso bakarrik sentiarazten zaituzte, zureingurua egoki aukeratu ez baduzu, batez ere.Gauza horiek guztiek esperientzia mordoadakarzkizute, une gozoak eta garratzak. Ni,nire adinean, horretaz nago harro: oraindikborrokan jarraitzeaz eta lanerako aukeratududan jendea aukeratu izanaz. Garaipenarinahiz porrotari ematen zaion pisu handihorri ere garrantzia kentzen ikasi dut, askodisfrutatzen ere ikasi dut, nahiz eta jakin,badakidan, kirol honetan nire jarraipenaemaitzen menpe dagoela.

Ez gara erretiroa aldarrika hasiko, hurrik emanere!, baina jarraipenaz mintzo zara… 37 urtedituzularik, noiz arte iraungo du zure gorputzakegurrean?Inoiz ez diot garrantzirik eman adinari. Txi-rrindulari izango naiz nire hankak pedaleiazkar eragiten dieten bitartean. Konturatzennaizenean mundu mailan punta-puntan ibil-tzeko gauza ez naizela, bizikletak ez naumotibatuko. Askotan esaten dute, bai, gazte-tan azkarragoak garela, urteekin erresisten-tzia irabazten dela… Egia da erresistentziairabazten dela, horren araberako lana egitenbaduzu. Nik, oraingoz, ez dut abiadura galdududanik nabaritu. Berandu hasi izanarenondorio izan liteke, eta txiki-txikitatik ez hasiizanak ere neke psikologikoa galarazi didala.Hogeita sei urte nituela hasi nintzen, eta des-gaste hori ere ez daukat. Nik zera ikasi dut:gorputza mimatzen baduzu, gorputzak izu-garri itzultzen dizula. Kirolari garenez, askozaindu behar dugu elikadura, prestakuntza,atsedena... Gauzak ondo eginez gero, adinbiologikoa gorabehera, gorputzak erantzunegiten du. Erantzuten ez duela ikusten duda-nean, beste zerbait egiteko garaia izango da.

Sarah Hammer-en eta Laura Trott-en baimenez…Txirrindularitzaren historian izan diren etaizango diren ohiz kanpoko bi txirrindularidira. Haien garaian bizitzea gertatu zait. Aur-kari gogorrak dira, oso. Baina beraiei eskernaiz ni hobea. Askotan, entrenamenduan,nekatuta, eta serie bat gehiago egin behar! Biziklista horiek hor egoteak laguntzen dizuserie hori egiten, badakizu-eta Sarah inoiz ezdiola serie bat egiteari utziko, Laurak ez dizu-

Familia“Etxean kirolzalehandiak izan gara.Lehengusu batdut, PelloOlaberria,gaztetxoaoraindik, AlbertoContadorrentxirrindularitaldean. Beste batere, AndoniOlaberria,mendiko bizikletanibili zen. EtxarriAranatzen,lehengusina dutOihana Olaberria,txirrindulariizandakoa. Bainagurasoetan ez duthorrelakorik,zaletasunabesterik. Gurebelaunaldia, aldiz,oso kirolaria da”.

Txakurrakzaunka“Txatartegimordoa dagoMexikon. Etatxatartegibakoitzak pit bullarrazakolauzpabost txakurditu, libre. Hangarenean, betigabiltzaesprintean. Gurezain daudelaematen du! Haienparean pasatzean,hantxe bi-hirutxakur gureatzetik segika:‘Eragin, eragingogor, atzetikdatoz-eta!’”.

Page 5: LEIRE OLABERRIA «Txirrindulari izango naiz hankek …ez. Neguan joan behar izaten dugu hara, eta eguraldiak ez du askorik laguntzen. Elikadu-ra aldetik ere zailtasunak ditugu: han

2014KO URRIAREN 26A 13�

LEIRE OLABERRIA

Lorpenak“Dominaolinpikoak aldatuzuen nire bizitza.Gizarteak horrelabaloratu du, bainanire kirolibilbidean izan dirabeste zenbaitemaitza, dominahura lortzekoezinbestekoak.Askotan esatendiot neure buruari:‘Hau inoiz ez zengertatuko, halakoegun hartanaurrera egin izanez banu!’”.

la esprintean barkatuko. Guztion gainetikdaude biak. Laurak Ingalaterrakoa izatekozortea du, potentzia handia pistako txirrindu-laritzan. Oso-oso txirrindulari ona da, eta,gainera, ez du pedalei eragiten beste ezertanpentsatu behar. Sarah iparramerikarra da,Kaliforniakoa, harekin lan egiteko zoria izandut Mallorcan, eta ikusi dut zenbat balioduen. Sarah eta Laura, erreferentzia dira nire-tzat.

Bizikletaria arriskuan da beti, ez nolanahikoan:bizi-arriskuan.Askotan, etxetik atera eta ez dakit itzulikonaizen edo ez. Errepidean ibiltzeak duenarriskua. Han ezer gertatuz gero, norbera dalehena min hartzen. Askotan esan dut etxean,erdi txantxetan, erdi serio: “Ezer gertatzenbazait, jakizue egitea gustatu zaidan huraxeeginez gertatu zaidala. Alde horretatik, ezizan kezkarik egun batean itzultzen ezbanaiz”. Pistan bizia galdu duten lagunak erebaditut, Isaac Galvez bat, esaterako, Joan Lla-nerasekin munduko txapelduna izandakoa,Gantera [Belgika] joan, Sei Egunetan korri-tzen ari zela kolpatu eta hil zena. Haren arre-

barekin korritzen nuen nik. Modurik positi-boenean pentsatzen dut, baina txirrindulariguztiok dugu oso presente irudipen hori, ale-gia, egun batean etxetik irten, eta balitekeelaez itzultzea, urteen poderioz hainbat lagun hilzaizkizu-eta errepidean. Iñaki Lejarreta bera,kasurako: txirrindularia, eta neskalagunaberriz, txirrindulari izandakoa eta haurdun.Igande goiz batean, etxetik bizikletan irten,eta itzuli ez. Horrelakoak gertatzen direnean,badakizu norberari ere gertatu ahal zaiola.

Erbestean ere bizi-arriskua esan nahi du bizi-kletak?Zenbait herrialdetan, Australian esaterako,txirrindulariak semaforo gorria pasatu eta txi-rrindulari txarra zarela esango dizu. Holan-dan eta Belgikan ere errespetu handia diotetxirrindulariari. Bidegorriak dituzte leku guz-tietan, baina bidegorria dagoelarik txirrindu-laria errepidean ikusten badute, ez dute bialdiz pentsatzen: igurtzian aurreratuko zai-tuzte, bidegorrira bidali arte. Jakina, hemen-go bidegorriek eta hangoek ez dute zerikusi-rik. Han, hartu bidegorria eta nahi bestekilometro egin ditzakezu, nahiduzun abiaduran. Hemen, jo bide-gorrira eta ez daude zainduak,oinezkoak dabiltza bertan, autoakaparkatuta… n

“18 urte nituela joan nintzen Donostiara ikastera, etaharrezkero, Donostian eta Astigarragan bizi izan nintzen.Oraindik orain, berriz, Ikaztegietara itzuli naiz. Nire bizitzakhainbeste mugimendu dauka, non etxera itzultzen naizeneanleku lasai bat nahi dudan. Kanpoan nabilenean oso erritmohandia du nire bizimoduak: etxera itzuli eta bertanerrekuperatzen naiz esfortzutik, ordutegi aldaketatik etagainean daramadan jipoitik”.

Etxera

AZKEN HITZA