LEHEN HEZKUNTZA Problemak Ebatzi

4
1.GAIA: ZENBAKI ARRUNTAK 1. Eneko puxtarrietan jolastu da lagunekin. Lehenengo partidan, 17 puxtarri irabazi ditu, baina, bigarrenean, 36 galdu ditu. 84 puxtarri ditu oraindik, zenbat zituen hasieran? 2. Ikastetxeko liburutegian, irakurtzeko 1905 liburu daude, eta 828 kontsultarako. Gutxi gorabehera, zenbat liburu daude liburutegian? 3. Gabirelek hiru zifrako zenbakirik txikienak adierazten duen adina euro ditu; Koldok, bi zifrako zenbakirik handienak adierazten duen adina euro ditu. Zenbat diru dute biek guztira? 4. Jonek 50 euroko billetea eman du, liburua eta bi koaderno ordaintzeko. Zenbat diru itzuli diote? 23 € 5€ Problemak ebatzi 5.maila LEHEN HEZKUNTZA-HIRUGARREN ZIKLOA (5.maila) MATEMATIKA IREKI ATEA/ANAYA-HARITZA

Transcript of LEHEN HEZKUNTZA Problemak Ebatzi

Page 1: LEHEN HEZKUNTZA Problemak Ebatzi

PROBLEMAK EBATZI

1.GAIA: ZENBAKI ARRUNTAK

1. Eneko puxtarrietan jolastu da lagunekin. Lehenengo partidan, 17 puxtarri irabazi ditu, baina, bigarrenean, 36 galdu ditu. 84 puxtarri ditu oraindik, zenbat zituen hasieran?

2. Ikastetxeko liburutegian, irakurtzeko 1905 liburu daude, eta 828 kontsultarako. Gutxi gorabehera, zenbat liburu daude liburutegian?

3. Gabirelek hiru zifrako zenbakirik txikienak adierazten duen adina euro ditu; Koldok, bi zifrako zenbakirik handienak adierazten duen adina euro ditu. Zenbat diru dute biek guztira?

4. Jonek 50 euroko billetea eman du, liburua eta bi koaderno ordaintzeko. Zenbat diru itzuli diote?

23 € 5€

5. Zein da 1etik 12ra arteko zenbakien arteko batura, biak barne?

Problemak ebatzi 5.maila

LEHEN HEZKUNTZA-HIRUGARREN ZIKLOA (5.maila)

MATEMATIKA

IREKI ATEA/ANAYA-HARITZA

Page 2: LEHEN HEZKUNTZA Problemak Ebatzi

6. 10 euroko zenbat billete eman behar dituzu musika-aparatu hau ordaintzeko?

88€

2.GAIA: ERAGIKETAK ZENBAKI ARRUNTEKIN

7.Baserriko furgonetak 326 poto ezti banatu ditu; atzo, 275 poto banatu zituen, eta, herenegun, gaur baino 15 gutxiago. Zenbat poto banatu ditu hiru egunetan? Zer alde dago atzo banatu zituen eta gaur banatu dituenen artean?

8. Familia batek 155€gastatzen du mahai batean; 235 € armairu batean, eta 357 € ohe batean. Zenbat da guztira erosi dutena? 1000 €-rekin ordaintzen badute, zenbat itzuliko diete?

9.Erreparatu zenbat erlek osatzen duten erlauntz bakoitza, eta erantzun:

15.655 14.890 17.385

a) Zenbat erle daude hiru erlauntzetan?

b) Zenbat erle gehiago daude hirugarren erlauntzean, lehenengoan baino?

Problemak ebatzi 5.maila

Page 3: LEHEN HEZKUNTZA Problemak Ebatzi

10. Izeko Mirarik 3 kilo erromero- ezti eta 5 kg txilar-ezti lortzen ditu hilero. Ezti bakoitzeko zer kantitate lortuko du 8 hilabete barru?

11. Eztia banatzen duen furgonetak egun bakoitzean bi ibilbide egiten ditu; bata, 45 km-koa, eta bestea, 32 km-koa. Zenbat kilometro egiten ditu bost egunean?

12. Mirarik 25 pote erromero-ezti eta 30 pote txilar-ezti saldu ditu. Pote bakoitza 4 euroan saldu du. Zenbat diru lortu du, guztia salduta?

Problemak ebatzi 5.maila