Larrabetzuko udalaren aldizkaria negua 2015

12
Larrabetzuko udalaren aldizkaria 3. Alea, 2015eko negua. www.larrabetzu.eus GAZTELUMENDI ABESBATZA

description

www.larrabetzu.eus larrabetzuko udal aldizkaria 3. zenbakia negua 2015

Transcript of Larrabetzuko udalaren aldizkaria negua 2015

Page 1: Larrabetzuko udalaren aldizkaria negua 2015

Larrabetzuko udalaren aldizkaria 3. Alea, 2015eko negua.

www.larrabetzu.eusb iz iLARRABETZU

GAZTELUMENDI ABESBATZA

Page 2: Larrabetzuko udalaren aldizkaria negua 2015

2

aurk

ibid

ea AURKEZPENA

Esku artean BIZI LARRABETZU udal aldizkariaren 3. zenba-kia daukazu. Gure herriari eta bere udal jarduerei buruzko informazioa ematen jarraitzen dugu. Aldizkari hau egunero gure web orrialdean (www.larrabetzu.eus) gaurkotzen du-gun edota TWITTER eta FACEBOOK sare sozialetan gehitzen dugunarekin osatzen da.Ale honetan honako informazioa agertzen da: azken hiru hilabeteotan onartu diren mozioak, egiten ari garen lan ga-rrantzitsuenak, GAZTELUMENDI ABESBATZARI egindako el-karrizketa bat eta LARRABETZU 0 ZABOR ekimenaren gaur egungo egoera. Azkenik, hobetzeko edozein iradokizun, ekarpen edo ideia onartuko dugula gogorarazi nahi dizuegu. Bizi LARRABETZU-rekin harremanetan jartzeko: [email protected]

Tienes en tus manos el número 3 de la revista municipal BIZI LARRABETZU. Continuamos trabajando en la tarea de infor-mar sobre nuestro pueblo y sus actividades municipales. Esta revista se complementa con la información que a diario ac-tualizamos en nuestra web, www.larrabetzu.eus y la que su-bimos a las redes sociales: TWITER y FACEBOOK. En este número vamos a dar cuenta de las mociones que se han aprobado los últimos tres meses, de las principales obras que estamos realizando, también encontrarás una entrevista con GAZTELUMENDI ABESBATZA e informamos de cúal es la situación a día de hoy de la iniciativa LARRABETZU 0 ZABOR.Por último, seguimos abiertos a todo tipo de sugerencias, aportaciones, ideas,.. que puedan mejorarla.Para contactar con Bizi LARRABETZU: [email protected]

UDALETXEA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 94 455 7029ANIMAZIO SOZIO- KULTURALA Anguleri Jauregia 94 455 79 09 BAKE EPAITEGIA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09 GIZARTE LANGILEA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 UDAL ARKITEKTOAAskatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 UDAL BULEGOAAskatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 [email protected] Andra Mari, 35 94 455 71 73

ESKOLA PUBLIKOALehendakari Agirre, z.g. 94 455 81 72 KZ GUNEAAnguleri jauregia 94 403 33 74 FUTBOL ZELAIAErrebale, z.g. 635 722 696 FRONTOIALehendakari Agirre, z.g. 94 455 82 76 UDAL IGERILEKUALehendakari Agirre, 4 94 455 71 32 OSAKIDETZAKO KONTSULTATEGIAKontsultategia: 944 557 000 Hitzordua: 946 007 400 Larrialdiak: 944 100 000 Harremanetarako: Helbidea: Errebale 2 Telefonoa: 944 557 000

Argitaratzailea: Lege Gordailua:

Diseinua:Maketazioa

eta inprimaketa:

Larrabetzuko Udala BI-1309-2015 IBEGRAFIK (Lorena Elizburu)

IBEGRAFIK www.ibegrafik.com

AURKEZPENA 2 MOZIOAK 3

LARRABETZU ZERO ZABOR 4-5 LANAK 6-7

ENERGIA JASANGARRIA 8

AURREKONTUAK 9GAZTELUMENDI ABESBATZA 10-11

ATZEKO AZALA 12

ALDIZKARIAREN KOSTUA. 1.100 ALE (inpresioa+edizioa+diseinua+banaketa): 1.225 euro

Page 3: Larrabetzuko udalaren aldizkaria negua 2015

UDALA: MOZIOAK

3

ww

w.larrabetzu.eus

ww

w.facebook.com

/larrabetzun https://twitter.com

/larrabetzuudala instagram: instagram

.com/larrabetzuko_udala/

“FRACKING EZ”. MOZIOA (ONARTUTA)Honengatik guztiagatik, Udalba-tza honi aurkezten diogu akordio proposamen hau eztabaidatua eta onartua izan dadin:1. Udalbatza honek Larrabetzuko

herria “Fracking gabeko Udale-rria” izendatzea.

2. ”Fracking ez” seinalea udalerria-ren sarreran jartzea.

ALDEKO BOTOAK: 6 EHBILDU KONTRAKO BOTOAK: EAJ-PNV 5

TXORIERRIKO MANKOMUNITATEKO LIBERAZIOA. • Larrabetzuko Udalak

Txorierriko Mankomunitateko 1. Mankomunitateburuordeari 57.000 €ko soldata jartzeko hartutako erabakia bertan bera uztea.

• Larrabetzuko herritarrek erabaki honen berri izatea

ALDEKO BOTOAK: 6 EHBILDU KONTRAKO BOTOAK: EAJ-PNV 5

LARRABETZUKO EUSKARA IKASLEAK DIRUZ-LAGUNTZEKO

ZUZENTARAUAK ONARTZEN DAUEN ORDENANTZEAREN HASIERAKO ONARPENA Larrabetzuko Udalak 2015eko urriaren 28ko ohiko batzarrean behin-behineko izaeragaz, Larrabe-tzuko euskara ikasleak diruz lagun-tzeko zuzentarauak onartzen dauan Ordenantzearen hasierako onarpe-na egin zuen.ALDEKO BOTOAK: EHBILDU 6 KONTRAKO BOTOAK: EAJ-PNV 5

2016. URTERAKO ORDENANTZA FISKALAK

ALDEKO BOTOAK: EHBILDU 6 KONTRAKO BOTOAK: EAJ-PNV 5

• EAJ-PNVek eta EHBILDUk adostu egin dabez Urrian aurkeztutako mo-zioak:

AZAROAREN 25A, EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNARI BURUZKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA:

1. Larrabetzuk genero arrazoien-gatiko bereizkeria eta diskrimi-nazio guztien kontra lan egiten jarraitzeko konpromisoari eusten dio, bereziki haren adierazpiderik larriena den indarkeria matxista-ren kontra.

2. Erakunde eta ordezkari beze-la sentsibilizazio eta prebentzio zeregina betetzen eta biktimei la-guntzen jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu.

3. Udalerriko eguneroko bizitzaren eremu guztietan eredu ez-sexistak sustatzeko, eta benetako eskubide berdintasuna bultzatzeko konpro-misoa hartzen dugu. Betiere feno-meno honen ezabaketa helburu.

4. Indarkeria matxistaren kontrako protokolo bat egiteko konpromi-soa hartzen dugu, zeregin horri beharrezko baliabide ekonomi-koak eskainiz beharrezkoa izango balitz.

LARRABETZU GENETIKOKI ERALDATUTAKO LABOREEN AURREAN:1. Transgenikorik bako produktuen

eta transgenikorik erabiltzen ez daben ekoizpen-metodoen alde egingo dogu gizakiaren elikakate-ra bideratutako produktuetan.

2. Larrabetzu, gizakien eta anima-lien elikadurarako labore transge-nikorik gabeko eremu izendatzea.

AIREPORTUAREN ORDUTEGI OPERATIBOA HANDITZEAREN AURREAN1. Bilboko aireportuaren ordutegi

operatiboa handitzearen aurrean bere errefusa erakusten du.

04/08 SUMARIOKO EPAIKETARI BURUZKO MOZIOA1.- Epaiketa hau ez zen inoiz abian

jarri behar, ez baitu oinarri juri-dikorik. Era berean gure herrian abian den bake eta normalizazio politiko prozesuan kalte besterik ez du egiten. Aniztasun politi-koaren eta oinarrizko giza esku-bideen aurkako prozesua da.

2.- Epaiketaren oinarria ‘dena da ETA’ tesia da. Prozeduraren iturburuan ez daude arrazoi ju-ridikoak, eta arrazoi politikoek bultzatutako prozedura hau ixtea eskatzen dugu.

3.- Prozesu judizialak ez du normal-tasun eta bizikidetza soluzioak bideratzen laguntzen. Aldiz, guz-tiontzako bake iraunkorra eta bi-dezkoa finkatzea oztopatzen du.

4.- Epaituei babesa adierazi nahi diegu, bereziki Aner Petralan-da Larrabetzuko herritarrari. Denen absoluzioa eskatzen dugu eta epaia artxibatzea.

IRAILETIK ABENDURA

ONARTUTAKO MOZIOAK ETA

ORDENANTZAK.

Puedes leer en las actas de los plenos el debate surgido en cada moción.http://www.larrabetzuko-udala.com/es-ES/Ayuntamiento/ActasyConvocato-rias/Paginas/default.aspx

Page 4: Larrabetzuko udalaren aldizkaria negua 2015

4

ZERTAN GABILTZA LARRABETZUN? ‘BERTOKOA INDARTUZ’

Ekonomia zirkularraren aplikazio praktikoa da gure herrian: herritarrok hondakin orga-nikoak bereizten ditugu; baserritarrek bildu, eta, behin konpostatuta, lurrera itzultzen dituzte ongarri moduan.

Udalak eta Aldundiak babesten dute ekime-na, diru-iturri osagarria izanik, gainera, ne-kazarientzat, zeintzuek, nahiz eta garrantzi estrategiko handikoa izan, oso arlo ekono-miko ahula osatzen baitute.

Proiektua 30 etxebizitza, denda bat eta ba-serritar batekin hasi zen. Gaur egun, 183 etxebizitza —Urian bizi direnen herena—, denda 2, 4 taberna–jatetxe, eta hiru baserri-tar biltzaile dira.

Oraintsu elkartu zaigun Azurmendi ja-tetxearekin —hondakin sortzaile han-dia— kalkulatzen dugu, 2016an, 80 bat tona hondakin organiko bildu eta konpostatuko direla. Zalantzarik gabe, lorpen handia, kontuan hartuta Txorierriko beste herrietan 74 tona bildu zirela 2014an; eta horrekin:

• Baserritar berriei laguntzen diegu nekazaritzari ekin diezaioten.

• Bertoko ekonomia indartzen dugu .

• Larrabetzuko lurrak emankorrago egiten ditugu.

• Kutsadura murrizten dugu, garraio denborak murriztean.

• Hondakin kudeaketaren eredu merkeagoa sustatzen dugu.

http://www.larrabetzu0zabor.org

Gure gizarteak, etengabeko kontsumoan, gero eta hondakin gehiago sortzen ditu, eta horrek erronka berrien aurrean jartzen gaitu:

_ Ingurunekoa. Planeta akabatzen gabiltza abiadura ikaragarrian. Sortzeko milioika urte behar izan dituzten baliabideak di-da batean agortuko dira. Eta apenas erabiliak izanik, zabortegietara botatzen ditugu edo errauskailuetan erre.

- Ekonomikoa. Hondakinak kudeatzen gero eta diru gehiago gastatzen dugu.

Inertzia hau gelditzeko begiratzeko modua aldatu behar dugu: hondakinak ez dira zabo-rra, baliabideak dira.

Ezinbestekoa da eboluzionatzea gure ekono-mia linealetik —ekoiztu, erabili, bota— eredu zirkularrera, naturan bezala, non den-dena den erabilgarria eta ezer ez den zaborra.

ZER DA “BERTOKOA INDARTUZ”?

UDALA: LARRABETZU ZERO ZABOR

Page 5: Larrabetzuko udalaren aldizkaria negua 2015

5

ww

w.larrabetzu.eus

ww

w.facebook.com

/larrabetzun https://twitter.com

/larrabetzuudala instagram: instagram

.com/larrabetzuko_udala/

MERKEAGOA, GAINERA? Gure hondakinak batera botaz gero, zaborra dira. Materia organikoa eta gainerako zatiak bereiziz gero, baliabideak dira; eta baliabideak dirua dira.

Tona 1 hondakin nahastuta tratatzeagatik 89 € kobratzen digute. Baina ondo bereizita botaz gero, ez dauka kosturik, edo are gehiago, dirua emango liguke:

• 15€ jasotzen dugu, tona bat paper edo kartoi edukiontzi urdinean botatzeagatik

• 44€ jasotzen dugu, tona bat ontzi edukiontzi horian botatzeagatik

• Ez digute kobratzen iglu berdean botatzen dugun beiragatik.

Imagina ezazue den-denok ondo bereizten ditugula hondakinak. Ia % 40 murriz liteke zabor tasa !

Bereizten dugun bakoitzean, aurrezten ari gara gastuan. Etxean, kalean eta lorategietan, Txokoan, frontoian… guztietan topatuko dituzu bereizteko ontziak.

Bihurtu zaborra baliabide!

Angulerin edo www.larrabetzuzerozabor.com-en eman dezakezu izena Bertokoa Indartuz proiektuan parte hartzeko.

Eskerrik asko gurekin parte hartzen duzuenoi, eta animatu zaitezte oraindik zalantzan zabiltzatenok.

Larrabetzu Zero Zaborreko lagunok

Nuestra sociedad produce cada vez más residuos. Esto supone varios desafíos:- Medioambiental. Estamos esquilmando el planeta. Y tras

un uso mínimo de las cosas, las enterramos (vertederos) o quemamos (incineradoras).

- Económico. El gasto por la gestión de residuos no para de crecer.

Para corregir este rumbo, debemos cambiar la mirada: los resi-duos no son basura, sino recursos.

¡QUÉ ES ‘BERTOKOA INDARTUZ’?

Una manera de convertir la basura en un recurso: la ciuda-danía separa sus restos orgánicos; baserritarras locales los recogen; y, compostados, los devuelven a la tierra como abono. Ayuntamiento y Diputación apoyan esta iniciativa, que aporta ingresos complementarios al debilitado sector agrario.El proyecto comenzó con la participación de 30 hogares y un baserritarra. Hoy son ya 183 hogares y tres baserritarras.Tras la incorporación del restaurante Azurmendi estimamos que en 2016 se recogerán más de 80 toneladas de materia orgánica.

Cada 6 meses se realiza una pesada del residuo generado en la Mancomunidad. Este año, en octubre, el porcentaje de basura generada en Larrabetzu respecto al conjunto del Txorierri, ha pasado del 7,94 % al 6,77 %. UN MUY BUEN DATO!

¿Y ADEMÁS ES MÁS BARATO?

Si tiramos nuestros residuos juntos son basura. Si separamos la materia orgánica y las demás fracciones, son recursos; y los recursos valen dinero.• Por tratar 1 tonelada de residuos mezclados nos cobran 89 €:• Por 1 tonelada de papel/cartón en el contenedor azul recibi-

mos 15 €.• Por 1 tonelada de envases en el contenedor amarillo recibi-

mos 44 €.• Por el vidrio depositado en el iglú verde ni nos pagan ni nos

cobran.Si todos y todas separáramos correctamente, podríamos redu-cir la tasa de basuras un 40%Cada acto de separación que realicemos supondrá un ahorro colectivo. En casa; en la calle, usando las papeleras selectivas…¡Hagamos de la basura un recurso! Puedes apuntarte al proyecto Bertokoa Indartuz en Anguleri o en www.larrabetzuzerozabor.com

El equipo de Larrabetzu Zero Zabor

Page 6: Larrabetzuko udalaren aldizkaria negua 2015

6

OBRAK

ABENDUAN AUKERATU DA ZE ENPRESAK EGINGO DAUAN OBRA. Urtarrilean martxan ja-rriko da. Aurrekontua 104.000 euro.

En Dicembre se ha elegido la empresa que rea-lizará la obra de urbanización de ERREKONDO KALEA con un presupuesto de 104.000 euros.

3.765 EURO ORDAINDU DIRA SEMAFOROAK BERRIRO MARTXAN JARTZEKO.

La reparación y actualización de los semáforos de ERREBALE ha supuesto un gasto de 3.765 euros.

ERREKONDO KALEA

LUDOTEKA BERRIAREN OBRAK

ARGITERI PUBLIKOAERREBALEKO SEMAFOROAK KONPONDU

Urrian martxan jarri ziran eta martxoan amaituko dira.

Las obras de la nueva ludoteca se pusieron en marcha a me-diados de octubre y finalizarán para marzo.

Aurten egindako konponketak eta aurreiku-sita dagozanak. Andra Mari kalean eta Zubi-talden argi sarea hobetu egin da. Beste alde batetik datozen hilean hobekuntza batzuk egingo dira.

Las obras de mejora en Zubitalde y Andra Mari y la próxima eliminación de puntos ne-gros en Eleixalde, Zubibarri y Eleixoste su-pondrán un gasto de 42.478 euros.

Page 7: Larrabetzuko udalaren aldizkaria negua 2015

7

ww

w.larrabetzu.eus

ww

w.facebook.com

/larrabetzun https://twitter.com

/larrabetzuudala instagram: instagram

.com/larrabetzuko_udala/

Tecnaliak Larrabetzuko termita-izurritearen egoerari bu-ruzko txostena amaitu du. Uztaila eta urria bitartean, honako lan hauek burutu ditu:

EGOERA EZAGUTU 1. Ikusketa, diagnostikoa eta egoeraren mapa egitea. 2. Termita-populazioen ikerketa. 3. Izurritea uritik desagerrarazteko Plana diseinatzea. 4. Termiten aurkako tratamendua aukeratzeko baldintza

teknikoak jasoko dituen plegua egiten laguntzea.

Urrian egindako asanblada batean, txostena aurkeztu eta pausu hauek zehaztu ziren: - Izurritea akabatzeko lizitazio publikoa. - Aurkeztutako eskaintzak aztertzea. - Zerbitzuaren esleipena.

Udaberrian bost urteko plana jarriko da abian izurritea guztiz akabatzeko.

Tecnaliaren txostenak web orrialde honetan irakur ditzakezue:

http://www.larrabetzuko-udala.com/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/20151103_Informesobrelastermitasenel-

cascohistorico.aspx

Tecnalia ha terminado el informe sobre la situación de la plaga de termitas en Larrabetzu. En una asamblea realizada en octubre se presentó el informe y se concretaron los siguientes pasos a seguir:

• Licitación pública para el exterminio de la plaga.

• Estudio de las diferentes ofertas.

• Adjudicación del servicio.

Para la primavera se pondría en marcha el plan de 5 años para erradicar completamente la plaga.

Podéis leer los informes de Tecnalia en la web:

http://www.larrabetzuko-udala.com/eu-ES/Albis-teak/Orrialdeak/20151103_Informesobrelastermita-

senelcascohistorico.aspx

TERMITAK

TERMITAS

Page 8: Larrabetzuko udalaren aldizkaria negua 2015

8

Asko dira energia ekoizteko eredu berri baten alde, serioski, egiteko arrazoiak, zeine-tan natura zaintzeak eta babesteak gain hartzen dioten etekin ekonomikoari; guztion artean eraikitako eredu bat, ez bakarrik multinaziona-len interesean.

Multinazionalek etekin ekonomiko handiena ekarriko dien ekoizpen ereduaren alde egiten dute itsu-itsuan, kontuan hartu barik gizartea-rengan izango dituzten eraginak. Kasurik na-barmenetako bat izan da gobernuen eta enpre-sa energetikoen arteko sintonia ona Garoñako zentral nuklearra zabalik mantentzeko, segur-tasunean dituen gabeziak jakinik ere. Haien az-ken proposamena hondakin nuklearren biltegia egitea izan da.

Energia berriztagarrien alde egiteak zaharkitu-tako energia ekoizpen-ereduak baztertzea da-kar, beraz, Garoña ixtearen alde egitea da.

Udalak lehenengo pausoa ematera doa: GOIENER kooperatibaren bazkidea egin-go da. Irabazi asmorik gabeko eta jatorri ziurtagiria duten %100 energia berrizta-garriez hornitzen den kooperatiba bat da (http://www.goiener.com/).

Hurrengo pausua, lizitazio publikoa egin eta hornitzailea aldatu, energi berriztagarria era-biltzen dauan hornitzailea aukeratuz.

ZERGAITIK:

• Jatorri berriztagarriaren bermea duen argindarra kontsumitzeko, gain-kosturik gabe.

• Energia garbia ez delako “zikina” baino garestiagoa.

• Kontsumo arduratsuago eta oraingo eredu energetikoa eraldatzearen alde egiteko.

Ez pentsatu gehiago, kontratatu argindarra hor-nitzaile EZ NUKLEAR batekin, egizu energia be-rriztagarrien alde, parte har ezazu gizarte ere-du berri batean: zure ekarpenak indartu egiten gaitu.

LARRABETZUKO UDALAK LEHEN PAUSOA EMAN DU. JOKABIDE HONEKIN HERRI EREDU BERRI BATEN ALDE EGIN GURA DU. SORTU DEZAGUN MEREZI DUGUN LARRABETZU.

El Ayuntamiento hace una apuesta clara por consumir energía renovable en las instala-ciones municipales. El primer paso a dar es hacerse socio de una cooperativa, sin áni-mo de lucro que se provee de los certifica-dos de garantía de origen de productores de energía exclusivamente renovable, GOIENER. (http://www.goiener.com/).

El siguiente paso a dar será sacar una licitación pública a un proveedor que trabaje exclusiva-mente con energías de origen renovable.

La propuesta de que el Ayuntamiento se haga so-cio de GOIENER ha sido aprobada con los 6 votos de EHBILDU y los 5 votos en contra del PNV.

KONTRATATU ENERGIA

BERRIZTAGARRIAK LARRABETZUKO

UDALAK HURRENGO GOGOETAK HELARAZI

NAHI DIZKIZUE LARRABETZUARROI

Page 9: Larrabetzuko udalaren aldizkaria negua 2015

9

ww

w.larrabetzu.eus

ww

w.facebook.com

/larrabetzun https://twitter.com

/larrabetzuudala instagram: instagram

.com/larrabetzuko_udala/

AURREKONTUAK EGITEKO DAUKAGUN PLANGINTZA:

PARTE HARTZEA. BATZARRAK

· Azaroak 17: Pleno Aretoan, arrastiko 7etan Nekazaritza, InguruMENA eta Garapen Ekonomikoa.

· Azaroak 17: arrastiko 8etan Kirola.· Azaroak 20: Eliren Tabernan, arrastiko 19.00etan, Elexalden auzoko herritarrakaz.

· Azaroak 24: Pleno aretoan, arrastiko 7etan Kultura, Euskara, Hezkuntza, Jaiak, Aranzadi eta abar.

· Azaroak 30: Angulerin, 19:30ean.· Abenduak 10: TXOTX KAFEA.

UDALEAN, TALDE POLITIKOAK:

· Abenduaren 15ean. EHBILDUK Aurrekontuen zirri-borroa eman zion EAJ-ri..

· Urtarrilaren 4ean. Azken eguna EAJren proposame-nak jasotzeko.

· Urtarrilaren 11an, batzarra EAJ-EHBILDU. Proposa-menak adostu.

HERRI BATZARRA. PARTE HARTZEA.

· Urtarrilak 14. 2016rako Aurrekontuak aurkeztu herriari. · UDALEAN. · URTARRILAK 20. AURREKONTUAK ONARTU

BATZORDEAN · URTARRILAK 27. AURREKONTUAK ONARTU

PLENOAN

Aurten, udal aurrekontuak egiteko prozesu parte-hartzailea zabaldu dugu. Lehenengo fasean talde eragileekin arloka batzartu gara proposamenak batzen. Azkenik, talde guztiekin batera proposamenak komunean jarri ditugu eta herri ikuspegi batetik aztertu ditugu.

2016. URTERAKO AURREKONTUAK. Udal gobernu batzordetik oinarriak:

MUGIKORTASUN PLANAREN GARAPENA.

URIKO ORGANIKOEN BILKETA ZABALTZEN JARRAITU.

UDALEKO ERAKINETAN ENERGIA JASANGARRIAK KONTRATATU.

NEKAZARITZA, ARLO ESTRATEGIKO BEZALA INDARTU.

GARAPEN EKONOMIKOA BULTZATU

KULTURA, EUSKARA, BERDINTASUNA BULTZATU.

HERRIKO EKIPAZIOAK: LEHENTASUNAK EZARRI ETA DIRUA HORRETARAKO ERABILI

PRESUPUESTOS 2016 Tras el periodo de participación de los 2 últimos meses, al equipo de gobierno le corresponde realizar los pre-supuestos del 2016, teniendo en cuenta las propues-tas realizadas, las prioridades marcadas y los recursos económicos con los que contamos. Las bases de las cuentas para el 2016 serán: Desarrollar el plan de movilidad, impulsar las

energías renovables, el reciclaje y el desarrollo económico.

Seguir apoyando la cultura, el euskera y las políticas de igualdad.

En las inversiones, tener en cuenta las In-fraestructuras y equipamiento existentes y las prioridades locales.

Aprovechar el mes que queda para llegar a acuerdos entre los partidos políticos y presen-tarlos al pueblo para poder ser aprobados en el pleno de enero.

Más información sobre los presupuestos participativos:

http://www.larrabetzuko-udala.com/eu-ES/Udala/Aurrekontuak/Orrialdeak/Presupuestos2016.aspx

Page 10: Larrabetzuko udalaren aldizkaria negua 2015

10

Larrabetzun abesbatzarik ez zegoela eta, sor-tzea erabaki zuten duela 23 urte. Garai haietan hedatuta zegoen abesbatzen kultura, eta ia herri guztiek zuten berea. Isiltasun horri doinua jarri zioten 1992ko martxoan, Larrabetzuko hogeita hamar herritar inguru elkartu eta Gaztelumen-di abesbatza sortu zutenean. Joan dira hogeita hiru urte, eta ordutik ahots-kordak berotzen eta herritarrak girotzen jarraitzen dute.

Partitura bat abestu, partitura irakurtzen ja-kin gabe. Pentsaezina dela uste izango dute askok, baina ez da ezinezkoa. Irakaspen hori ematen dute Gaztelumendi abesbatzako kideek. Musika egiten dute, inolako musika ikasketarik gabe, eta doinua ateratzen diote zuzendariak aurrez aurre jarritako edozein abestiri. Beti dute abesti berriren bat esku artean. Eta horrek, bizitasuna ematen dio tal-deari.

Familia bat edo lagun taldea bat. Ezaugarri hori jartzen diote taldekideek abesbatzari. Hala azaldu du Luis Mari Hormaetxek ere. “Taldera sartzen diren herritar gehienak, geratu egiten dira”. Sorreratik abesbatzako kidea da Hormaetxe eta dio, 23 urte igaro badira ere, gogoz joaten dela oraindik entse-guetara. Gauza bera azpimarratu du Libe Loroño ere. “Lagunartean gaude eta kolek-tiboki pentsatzen dugu hemen”.

HERRIAREN AHOTS

KORDAK

Hace 23 años, en Marzo de 1992, se puso en marcha la coral de LARRABETZU: GAZTELUMENDI ABESBATZA.

30 mujeres y hombres del pueblo decidieron poner en marcha este proyecto que a día de hoy continúa en marcha.

Durante todos estos años, han sido cientos de actuaciones en Euskal Herria y en el estado las que nos llevan a afirmar que GAZTELUMENDI abesbatza es embajador de nuestro pueblo más allá de nuestras fronteras. Como ellos nos dicen, siguen con toda la ilusión del mundo y tienen las puertas abiertas a aquellos que quieran tomar parte en esta experiencia.

Page 11: Larrabetzuko udalaren aldizkaria negua 2015

11

ww

w.larrabetzu.eus

ww

w.facebook.com

/larrabetzun https://twitter.com

/larrabetzuudala instagram: instagram

.com/larrabetzuko_udala/

Disziplina beharrezkoa dute, hala ere. Astean bitan egiten dituzte entseguak; astelehen eta asteazke-netan elkartzen dira Larrabetzuko eskolan. Eta ez dute hutsik egiten. Txintxo eta gogotsu joaten dira hitzorduetara denak. “Erritmo bat dugu markatuta eta horri jarraitu behar diote abesbatzako kideek”, dio zuzendariak. Hamar urte egin ditu aurten Jesús Antruejok Gaztelumendi abesbatzaren zuzendari gisa. Eta pozik azaldu da taldearekin. “Konfiantza handia dut beraiengan”.

Abesbatzaren lehen urratsetan, bere aldetik entsea-tzen zuten emakumeek eta gizonek. Baina elka-rrekin aritzen dira orain. Eta zaila egiten da ahots tonu ezberdina duen horrenbeste kide trebatzea zuzendariaren arabera. “Oso zaila da lau ahotsak elkarrekin entseatzea eta oso abesbatza gutxitan egiten da. Batzuetan zoramena da, baina oso ondo aritzen dira eta barre asko egiten dugu”. Taldeak duen giro onean egin du indar zuzendariak ere. “Herritar berri bat abesbatzan sartzean, izugarriz-ko harrera ona egiten zaio. Talde kulturala da gurea, eta gozatzera etortzen dira hona. Boluntarioa da, eta hori asko nabaritzen da. Gogoak aginduta etor-tzeak, asko laguntzen du denean”.

Hein handi baten batean, Larrabetzuko herriaren ordezkaritza da Gaztelumendi. Herrian abesteaz gain, kanpora ere doinuak eramaten baititu sarri. Udaberrian bost saio egiten dituzte Bizkaiko abes-batza elkartearekin, eta beste bi emanaldi egiten dituzte gabonetan. Euskal Herriko ehunka txoko-tara eraman dute larrabetzuarren ahotsa, eta beste herrialde batzuetan ere izan dira. Ikasturte honetan adibidez, Galiziako abesbatzarekin egin dute trukea. Hona etorri ziren galiziarrak, eta hara joan ziren Gaztelumendikoak. Bartzelonan saioa egitea dute buruan orain. Batetik ala bestetik, ez dira geldi egotekoak abesbatzako kideak.

Gehiago abestu nahi dute, hala ere. Eta nabari dute garaiak eta ohiturak aldatu egin direla. Hala azaldu du Hormaetxek. Abesbatza sortu zen garaietan gehiago abesten zela azpimarratu du Gaztelumendiko kideak. Eta irri artean ekarri ditu ordukoak gogora: “Herriko tabernetan asko abesten zen lehen, errazagoa zen. Gogoratzen dut, lehena-go frantsesaren tabernan, etxera joan baino lehen abesten hasten zela jendea, azken potea hartzeko. Tabernariak beste erronda bat ziurtatzen zuen ho-rrela”. Abesbatzan sartzeko jende berria aurkitzea zailagoa da orain Gaztelumendiko kideen arabera. Hala ere, gonbiteak egiten dituzte, eta herritarren-tzat ateak zabalik dituzte beti. Abesteko gogoa eta aldarte ona, besterik ez da behar.

Udalak diruz laguntzen du Gaztelumendi, herriko beste hainbat elkarte bezala. Eta ezinbestekoa zaie diru hori, biziraun nahi baldin badute. Zuzenda-riaren lanak eta bestelakoek kostua baitute, eta horri autofinantziazio bidez aurre egitea, ezinezkoa litzateke. Edonola ere, kuota ere badute abesbatza-ko kideek, egiten dituzten irteerak eta bestelakoei aurre egiteko. Hortaz, badu autogestio kutsua ere abesbatzak.

Joan dira 23 urte. Eta denborak aurrera egin badu ere, gogo berarekin dabiltza Gaztelumendi abesba-tzako kideak. Ahots-kordak astindu nahi dituenak eta lagunartearen parte izan nahi duenak, badaki nora jo behar duen. Herriko kaleetan edo eskolako entseguetan, abesbatzako kideengana hurbiltzea besterik ez du egin behar.

Page 12: Larrabetzuko udalaren aldizkaria negua 2015

www.facebook.com/larrabetzun https://twitter.com/larrabetzuudala instagram: instagram.com/larrabetzuko_udala/

Udalaren jarraipena egiteko erabili sare sozialak eta gure webgunea Utiliza las redes sociales para seguir la última hora de la información municipal y a través de nuestra web realizar peticiones administrativas

WWW.LARRABETZU.EUS

ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO, SARTU GURE WEBGUNEAN: WWW.LARRABETZU.EUS ETA ARGAZKI GALERIAN IKUSIKO DITUZU.

Erabili webgunea zure tramiteak egiteko.

Utiliza la página web para realizar tus trámites

administrativos.

Larrabetzuko Herriari.Beste urte bat amaitu eta Neguko solstizioa pasatuko dugu. Eguzkia indartzen eta gaua ahultzen den bitartean urte berri batera begira jartzen gara. Pertsonalki, atzera begiratuz, aldaketaz beteriko urte bat izan dela esan behar dut. Herriko alkate bezala, Larrabetzuko herriarekin harro nagoela esan behar dut. Benetan herri bizia da gurea. Urtean zehar ekitaldi mordo bat egin dugu, herritik eta herriarentzat sortu direnak eta hauetan jendearen parte hartzea txapela kentzeko modukoa izan da. Baina ezin dugu ahaztu, herrian hobetu beharreko gauzak ere badaudela. Herritar guztion egoera ez da ona eta ospatzekoa. Hau kontuan edukita, udaletik, gure esparruan, arazoak konpontzeko eta ahal den neurrian laguntzeko ahaleginak egin behar ditugu. Herria egunez egun egiten da, herria herrigintzan egitea da gure helburua. Eta Herrigintza egiteko denok gara beharrezkoak. Laguntza ez zaigu zerutik etorriko eta guri dagokigu Larrabetzuren etorkizuna lantze bidean aurrera pausuak ematea. Instituzioetatik herriari entzun, herritarren iritziak kontuan hartu eta gardentasunez lan egitea dagokigu. Eta herritar bezala, herriko etorkizunaren alde inplikatu, herria sentitu eta elkartasunean lan egitea da gure betebeharra.Hauxe datorren urterako nire ametsa: Emakumeak, gizonak, gazteak, edadekoak, urdinak, berdeak,…larrabetzuar guztiok, herriaren alde lan egitea, herria maitatzea eta herriaz gozatzea. Pronto retiraremos de la pared el calendario del 2015 y estrenaremos el 2016. Os deseo a todo el vecindario de Larrabetzu que el año nuevo sea mejor que el anterior, que trabajemos juntos y solidariamente por el bien común de nuestro pueblo y que no olvidemos a quienes quisiéramos que en estos días estuvieran a nuestro lado y no pueden convertir en realidad este deseo.

Urte Berri On!Iñigo Gaztelu

LARRABETZUKO ALKATEA