Larrabetzuko udalaren aldizkaria 1 zkia

12
Larrabetzuko udalaren aldizkaria 1. Alea, 2015eko udazkena. www.larrabetzu.eus

description

larrabetzuko udalaren aldizkaria lehenengo alea www.larrabetzu.eus

Transcript of Larrabetzuko udalaren aldizkaria 1 zkia

Page 1: Larrabetzuko udalaren aldizkaria 1 zkia

Larrabetzuko udalaren aldizkaria 1. Alea, 2015eko udazkena.

www.larrabetzu.eusb iz iLARRABETZU

Page 2: Larrabetzuko udalaren aldizkaria 1 zkia

2

aurk

ibid

ea ONGI ETORRI GUZTIOI

Bizi LARRABETZU Larrabetzuko Udalaren aldizkarian, gure herria eta udal jardueren inguruko informazio zabala aur-kituko duzue.

Jakitun gara gaur eguneko gizartean komunikazioak duen ga-rrantziaz, zertan ari garen eta eskaintzen dugunaren berri ematearen beharrizanaz. Gure kudeaketa eredua gardenta-sunean eta parte-hartzean oinarritzen delako, Udaleko azken berriak, funtzionamendua, herritarroi eskainitako zerbitzuak eta gainontzeko informazioa kaleratzeko erabiliko ditugu Bizi LARRABETZU aldizkaria, www.larrabetzu.eus eta sare sozialak.

Urtean Bizi LARRABETZU aldizkariaren 4 ale kaleratuko dira baina esku artean duzuen hau ez da eredu itxi bat. Guztion artean hobetzea espero dugu, eta horretarako iradokizun eta ideia berriei zabalik dago. Laster, bilera baterako deialdi za-bal bat egingo dugu. Bertan aldizkariari buruz hitz egin nahi duten guztiek parte hartzeko aukera izango dute.

Zuen iritziak jasotzeko: [email protected]

Bizi LARRABETZUN será una revista trimestral cuyo principal objetivo es informar sobre nuestro pueblo y sus actividades municipales.

Sabedores de la importancia de la comunicación en la socie-dad de hoy en día, y basándose nuestro modelo de gestión en la transparencia y en la participación, utilizaremos Bizi LARRABETZUN, www.larrabetzu.eus y la redes sociales para ello.

Este es un primer número abierto a todo tipo de sugeren-cias, aportaciones, ideas,.. que puedan mejorarlo. En breve realizaremos una reunión en la que podrán participar todas aquellas personas interesadas en mejorar esta revista muni-cipal.

Para contactar con Bizi LARRABETZUN: [email protected]

UDALETXEA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 94 455 7029ANIMAZIO SOZIO- KULTURALA Anguleri Jauregia 94 455 79 09 BAKE EPAITEGIA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09 GIZARTE LAGUNTZAILEA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 UDAL ARKITEKTOAAskatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 UDAL BULEGOAAskatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 [email protected]

HAURRESKOLA Andra Mari, 35 94 455 71 73 ESKOLA PUBLIKOALehendakari Agirre, z.g. 94 455 81 72 KZ GUNEAMikel Zarate 94 403 33 74 FUTBOL ZELAIAErrebale, z.g. 635 722 696 FRONTOIALehendakari Agirre, z.g. 94 455 82 76 UDAL IGERILEKUALehendakari Agirre, 4 94 455 71 32 LARRABETZUKO ANBULATEGIAErrebale Kalea, 2 94 455 70 92

Argitaratzailea: Lege Gordailua:

Diseinua:Maketazioa

eta inprimaketa:

Larrabetzuko Udala BI-1309-2015 IBEGRAFIK (Lorena Elizburu)

IBEGRAFIK www.ibegrafik.com

AURKEZPENA 2

UDALAREN OSAKETA 3

ETORKIZUNARI BEGIRA 4-5

LANAK 6-7

DIRU-LAGUNTZAK 2015 8

ALBISTE LABURRAK 8-9

HORI BAIK 50 URTE 10-11

KONTRAZALA 12

ALDIZKARIAREN KOSTUA. 1.000 ALE (inpresioa+edizioa+diseinua+banaketa): 1.150 euro

BATZORDE INFORMATIBOAK:

Page 3: Larrabetzuko udalaren aldizkaria 1 zkia

U DALA: FUNTZIONA MENDUA

3

MAIATZEKO EMAITZAK

Hirigintza eta Herri Lanak Burua: Iñigo Gaztelu EH BilduEunate Guarrotxena (EH Bildu)Patxi Aguayo Meana (EH Bildu)Miguel Angel Gaztelu (EAJ-PNV)Joseba Ugarte Yurrebaso (EAJ-PNV)Gobernazioa, Ogasuna, Ongizatea eta LangileriaBurua: Iñigo Gaztelu Bilbao EH BilduArrate Onraita (EH Bildu)Eunate Guarrotxena (EH Bildu)Joseba Ugarte (EAJ-PNV)Estibaliz Bolunburu. (EAJ-PNV)Hezkuntza, Aukera Berdintasuna, Osasuna eta GazteriaBurua: Arantza Itziar EH BilduArrate Onraita (EH Bildu)Isabel Etxebarria (EH Bildu) Ana Maria Jauregibeitia (EAJ-PNV)Estibaliz Bolunburu (EAJ-PNV)

Kultura, Euskara eta KirolaBurua: Isabel Etxebarria EH BilduPatxi Aguayo (EH Bildu)Arantza Itziar (EH Bildu)Miguel Angel Gaztelu (EAJ-PNV)Maria Luisa Mezo (EAJ-PNV)Ingurumena, Nekazaritza eta Garapen EkonomikoaBurua: Patxi Aguayo EH BilduIsabel Etxebarria (EH Bildu)Arantza Itziar (EH Bildu)Ana Maria Jauregibeitia (EAJ-PNV)Maria Luisa Mezo (EAJ-PNV)

Alkatea: Iñigo Gaztelu BilbaoEunate Guarrotxena ArzubiagaPatxi Aguayo MeanaIsabel Etxebarria BereziartuaArrate Onraita Martin Arantza Itziar Martinez

Miguel Angel Gaztelu BarrenaMaria Luisa Mezo LoroñoJoseba Ugarte YurrebasoEstibaliz Bolunburu GarciaAna Mari Jauregibeitia Olazabalaga

Osoko bilkura baino lehen egiten dira eta herritar guztientzat daude zabalik. Udalak herritar guztioi dei egiten dizue berorietara joateko, parte har dezazuen udal erabakietan. Aurretiaz jakinaraziko da noiz izango diren eta aztertuko diren gaiak.Las comisiones informativas se realizan antes del pleno y son comi-siones abiertas a todo el vecindario.

Nuloak

Zuriak

2011

713

465

11

13

22

22

660

481

15

4

31

33

2015

Partehartzea %79

ww

w.larrabetzu.eus

ww

w.facebook.com

/larrabetzun https://twitter.com

/larrabetzuudala instagram: instagram

.com/larrabetzuko_udala/

Diru kontuak: ALKATEAREN SOLDATA: 35.000 euro gordin urtean.Udal talde bakoitzak hilean 140,00 euro jasoko ditu, gehi 55,00 euro udal talde bakoitzaren zinegotzi bakoitzeko.Plenoetara joateagatik 24 euro kobratuko dira eta batzorde bakoitzagatik 20 euro. EHBILDUko talde politikoak erabaki du ez kobratzea dieta horiek. 4.000 euro aurreztuko ditu udalak EHBILDUren hautetsien erabakiarekin.

Udaletik kanpoko erakundeetan: • Ur-partzuergoa: Patxi Aguayo EH BILDU• Jata-Ondo: Isabel Etxebarria EH BILDU• Mankomunitatea: EH Bildu: Iñigo Gaztelu eta Arantza Itziar EAJ: Maria Luisa Mezo eta Miguel Ángel Gaztelu• Eskola Kontseilua eta Haur-eskola Kontseilua: Arantza Itziar• Hitzarmen Batzarrak eta Lankidetzako Administrazio Elkarteak: Iñigo Gaztelu• Euskal Fondoa: Iñigo Gaztelu

BATZORDE INFORMATIBOAK:

Page 4: Larrabetzuko udalaren aldizkaria 1 zkia

4

ELKARRIZKETA

Hiru hilabete igaro dira udalbatza be-rria martxan jarri genuenetik, eta zein da gaur egungo egoera?

Lehenik eta behin gure eskerrik beroenak eman behar dizkiogu Asuni, aurreko legegintzaldian alkate izandakoari eta berarekin batera elkarla-nean ibilitako taldeko kide guztiei. Izan ere, une guztietan prest agertu dira legegintzaldi berri ho-netan edozertan laguntzeko eta beraiek hasitako bideari jarraipena emateko hori ezinbestekoa da. Azken lau urteotan udalean lan handia egin da eta laster ikusiko ditugu lan horren fruituak.

Beste alde batetik, oposizioarekin dugun harre-mana egokia da, nahiz eta guk nahi genuenaren kontra ezezkoa eman zioten batzorde desberdine-tan zenbait erantzukizun hartzeari.

Udaleko eguneroko lanari dagokionez, udal langi-le desberdinekin bildu gara beraien iritzi, zalan-tza edota iradokizunak entzuteko eta beraien lana hobeto ezagutu ahal izateko.

UDALAREN EGOERA EKONOMIKOA

Azken urteotan egindako gestio ekonomiko ona-ri esker, mantenimenduari dagozkion zenbait lan egin ahal izan ditugu eta epe labur zein luzean beste inbertsio garrantzitsu batzuk ere egin ahal izango ditugu.

Zeintzuk dira proiektu garrantzitsuenak urte honetarako?

Alde batetik, gaur egun martxan dauden proiek-tuak ditugu eta horietan garrantzitsuena ludote-ka berria eraikitzea izan daiteke. 2016 urte hasie-rarako eskolan integratutako gune berria izango dugu eta eskolako patio eremua ere handitu eta egokituko dugu. Horrez gain, Errekondo kalearen urbanizatzea ere aipatu behar dugu. Proiektu es-

trategiko honen bidez trafikoari irteera emango zaio, eskola inguruak seguruago bilakatuz eta mu-gikortasun planari bide emanez.

Gainera, mahai gainean dugu Plan Orokorraren azken fasea, Eusko Jaurlaritzak begi onez ikusi duena edukien %90ean eta baita honen barnean dagoen PERIaren garapena ere. Proiektu horiek oinarrizkoak dira Larrabetzuk aurrera begira izango duen garapenerako eta beraz, ondorengo hilabeteetan amaiera ematea espero dugu.

Esandako guztiez gain, datorren urteari begira aurrekontuak, tasak, ordenantzak, etab. berrikusi eta aztertzen ari gara.

HERRITARREN PARTE HARTZEA. UDALAREN IKUSPUNTUA.

EHBILDUren herri programan argi esan genuen parte hartzea udaleko lanaren oinarrietako bat izango dela. Argi dugu ez dela erraza honetarako formulak aurkitzea baina gure esku dagoen guztia egingo dugu herritar guztiek udaleko arlo guztie-tan parte har dezaten.

Zergatik argitaratzen dugu papereko al-dizkaria?

Argi dugu udala eta herritarren arteko komunika-zioa hobetzeko lan asko egin behar dela eta horre-tarako ezinbestekoa da informazio guztia herritar guztiengana iritsiko dela bermatzea. Horregatik jarri dugu martxan Larrabetzuko etxe guztietara iritsiko den aldizkari hau.

Aldizkariaz gain, udaleko web orrialdean (www.larrabetzu.eus) hobekuntzak egiten ari gara teknologia berriak aprobetxatuz komunikazioa errazteko.

IÑIGO GAZTELUParte hartzea gure oinarria

izango da

Page 5: Larrabetzuko udalaren aldizkaria 1 zkia

5

En primer lugar tenemos que agradecer a la anterior alcaldesa, Asun y a todo su equi-po de gobierno, por toda la ayuda que nos han brindado y que nos siguen dando para responder ante el día a día de las actuacio-nes municipales y la citación de los proyec-tos y expedientes que están en marcha

Este año se van a realizar importantes in-versiones y también se han realizado tra-bajos de mantenimiento que no estaban previstos a los cuales podemos hacer fren-te gracias a la buena gestión de los últimos años.

ACTUACIONES EN MARCHA:

La construción de la nueva ludoteca y la ur-banización este año de Errekondo kalea.

Además tenemos sobre la mesa la fase final del nuevo plan general, que el Gobierno Vas-co ha visto con buenos ojos en el 90% de su contenido, y el desarrollo del PERI para el casco antiguo.

La participación popular en el funciona-miento municipal es una de nuestras prio-ridades para esta legislatura; aunque somos conscientes de que no se dará de la noche a la mañana, trabajaremos en esa dirección.

Estos meses tenemos casos prácticos donde podemos desarrollarlo: presupuestos 2016, tasas, PERI,…. Somos los vecinos y vecinas los interesados en conocer de primera mano cómo se toman las decisiones que luego re-percutirán en nuestro día a día.

Tenemos claro que la comunicación ayunta-miento-vecindario hay que trabajarla y me-jorarla. Sin información no puede haber co-municación ni participación. Por esto hemos puesto en marcha esta revista.

ww

w.larrabetzu.eus

ww

w.facebook.com

/larrabetzun https://twitter.com

/larrabetzuudala instagram: instagram

.com/larrabetzuko_udala/

Page 6: Larrabetzuko udalaren aldizkaria 1 zkia

6

LAN AK

FRONTOIA / FRONTÓN

ESKOLAKO JANTOKIA

Frontoiaren alboko horma konpondu da. Piszinako aldea inpermeabilizatu egin da, ez sartzeko urik. Barruko horma konpondu eta pintatu egin da.

Jantokiko sabaia jaitsi da zarata xurgatu eta gutxitzeko. Guraso elkarteak ordaindu du lan hau. Udala, bere aldetik, argiteriaren aldaketaz arduratu da; LED fokoak jarri ditu.

Foko aldaketaren aurrekontua: 4.850 euro Presupuesto del cambio de focos en el comedor escolar: 4.850 euros.

Lanaren aurrekontua: Presupuesto de la

obra: 48.500 €

Aldundiak diruz lagundutakoa:

Subvención de la diputación:

7.800 €

LEHENDAKARI AGIRRE KALEAKale horretako 22 zuhaitzen oinarriak kon-pondu dira. Kautxo eta harria jarri dira eta perimetroko zoladura berregin da.

AURREKONTUA 4.361,50 Reparaciones en la Calle Lehendakari

Agirre. Presupuesto 4.361, 50

Page 7: Larrabetzuko udalaren aldizkaria 1 zkia

7

BIDEKURTZETA

ELEXALDEKO ZEBRA-BIDEA / PASO DE CEBRA

DE ELEXALDE

Bidea konpontzeko proiektua 185.000 eu-rokoa da eta abuztuan Foru Aldundiak %90eko diru-laguntza eman digu, 166.500 euro. Datozen hileetan martxan jarriko dira bidea konpontzeko obrak.

El proyecto para arreglar el camino de Bi-dekurtzeta es de 185.000 euros y en agosto la Diputación nos ha concedido la sub-vención del 90% del proyecto, 166.500 eu-ros, con lo cual en los próximos meses se realizarán las obras de reconstrucción del camino.

Baimena eskatu dugu bertako zebra-bidea igotzeko, ibilgailuen abiadura murrizte al-dera.

Hemos solicitado autorización para para colocar una elevación en el paso de cebra de Elexalde para reducir la velocidad de los vehículos.

DATOZKIGUN PROIEKTUA K / PROYEC TOS EN CURS O

ZAIN DAUDEN PROIEKTUAK / PROYECTOS A LA ESPERA

ERREKONDO KALEA

LUDOTEKA

UDALETXEKO TEILATUA

Erreka ondoko lursaila desjabetu da kalea urbanizatzeko proiektua martxan jartzeko, aurreikusi bezala.

Behin hori eginda, trafikoa bertatik bideratuko da eta Lehendakari Agirre kalean arindu, eskola parean.

Errekondo kalea: Lanen amaieraren aurreikuspena 2015eko abendua kostua: 110.000 Euro

Urbanizacion de la calle Errekondo: Finalización prevista diciembre 2015 coste total de 110.000 Euros

Laster hasiko dira abadearen etxeko lanak. Proiek-tuan ondoko lanak sartzen dira: etxearen hustu-keta, hormigoia jartzea bi solairutan eta ludoteka jartzea beheko solairuan; gainera, kanpoaldea eskolan integratzeko lanak ere bai.

Reforma de la antigua casa del cura para una nueva ludoteca y su integracion en la escuela.

Martxoan aldatu zen teilatua: egurrezko habe berriak jarri eta teilaberritu zen.

Kostua guztira: 91.800 Euro Aldundiak lagundutakoa: 73.540 Euro

Coste total: 91.800 Euros Subvencionado por la diputación: 73.540 Euros

ww

w.larrabetzu.eus

ww

w.facebook.com

/larrabetzun https://twitter.com

/larrabetzuudala instagram: instagram

.com/larrabetzuko_udala/

Aurrekontua 180.000 Euro Amaiera: 2016ko urtarrila

Coste previsto 180.000 Euros Finalización: enero del 2016

Page 8: Larrabetzuko udalaren aldizkaria 1 zkia

8

AURREKONTUAK

DIRU-LAGUNTZA K

ALBISTELABURRAK

PANELAK / PANELES

Kaleetako paperontzi zaharrak pintatzen, konpontzen eta birziklatze-ontzi bihurtzen ari gara, hondakinen sailkako bilketa bultzatzeko.

Iniciativa municipal para mejorar la recogida selectiva de los residuos.

Kontratu bat sinatu dugu paneleko informa-zioa kudeatuko duen enpresarekin. Urtebetez, hileko 150 euro ordainduta, plazako panela dinamizatzeaz arduratuko dira. Informazio guztia udalak bidaliko du, eta animatzen ditu-gu kultur eta kirol elkarte guztiak informazioa bertara bideratzera, panelean agertzea gura badute. Erabili ezazue helbide elektroniko hau: [email protected]

Animamos a las diferentes entidades culturales deportivas del pueblo a enviar la información al ayuntamiento para poder colocarla en el pa-nel. Utilizar la siguiente dirección electrónica: [email protected]

2015eko uztailean udal aurrekontua egoera onean zegoen. Aurten, inbertsio handiak egin ahal izan-go ditugu, aurreko urteetako gerakinei esker. Bes-talde, urte hasieratik hona, ezusteko batzuei aurre egin behar izan diegu (frontoiko lanak, eskolako argiteria, Leginarako ur-bonba eta beste konpo-keta batzuk). Gastu horiek, beste diru partida ba-tzuetan doiketak eginez finantzatuko dira.

Laster hasiko gara 2016ko aurrekontuak lantzen; udal zerga eta tasak berrikusteko garaia ere bada, hurrengo urterako planteamentua egiteari begi-ra. Parte hartze prozesua irekitzeko asmoa dugu, nahiz eta horrela luzatu daitekeen erabakiak har-tzeko denbora, 2016ko aurrekontuak ixteko.

A julio del 2015 tenemos una buena situación en el presupuesto municipal. Este año nos hemos plantea-do realizar importantes inversiones gracias al rema-nente de los años anteriores.

Más información sobre la situación económi-ca en nuestra web, www.larrabetzu.eus, http://www.larrabetzuko-udala.com/es-ES/Noticias/ Paginas/20150820_Presupuestos2015.aspx

HEMEN 2015 URTEAN EMANDAKO DIRU-LAGUNTZAK:

ELKARTEA EMANDAKOA Txokoan 2.427,60 BHK Karraderan 3.615,38 Olarreta 4.418,79 Uritarra 4.418,79

Guztira 14.880,57 Garmitxa 637,50 Hori Bai 4.000,00 Txinpasmendi 6.100,00 Gurpide 392,00 Gure etxea 2.500,00 Izar Argia 2.717,15 Gaztelumendi 2.762,43 Kukubel 4.377,50

Guztira 23.486,58

BIRZIKLAPENA RECICLAJE

Page 9: Larrabetzuko udalaren aldizkaria 1 zkia

9

ARETXABALA LIBRE ETA ZABALIK:

AUZITEGI GORENAK 35/02 HERRIKO TABERNEN AUZIAREN INGURUAN HARTU DUEN ERABAKIAREN AURREAN, LARRABETZUKO UDALBATZAK HONAKO ADIERAZPENA ONARTZEN DU:

Oso une itxaropentsua bizitzen ari gara, politika egiteko modu berriarekin, bai instituzioak, bai erakundeak. Euskal gizartea bere osotasunean, aho betez nabarmendu dute orain salatzen dugun honelako makro-epaiketaren antzeko prozesuek ez dutela inolako lekurik, iraganeko argazkiak direla.

Duela hamabi urte eta “Dena da ETA” teoria eta partiduen legearen aitzakipean 35/02 epaiketa ireki zen eta honen eskutik, egunkarien itxierak, talde politikoen ilegalizazioak eta hainbat per-tsonen atxiloketak etorri ziren. Eskubide zibil eta politikoen urraketa nabari honek, bai nazio zein nazioarteko mailan mota ezberdinateko hainbat erakunde zein banakakoen kontrazko mespretxu argia adierazi egin du.

Egunotan, oraintsu emandako epaitzaren bitartez, 104 herriko tabernen itxiera eta hauen ondasunen konfiskazioa gauzatu da, besteak beste Larrabe-tzuko Aretxabaleta Kultur Elkartearenak; neurri berberaren ondorioz ere hainbat pertsonen atxilo-keta etorri da politika egiteagaitik soilik.

Hau guztia dela eta, EHBildu eta EAJ-PNV Udal Taldeek hurrengoa aldarrikatu nahi dute:

- Bizitzen ari garen honelako egoerek gure Herria-ren eskubide zibil eta politikoen defentsan atze-ranzko pausuak ematea suposatzen dutela.

- Gauzak horrela, Larrabetzuko Udaleko zinegotziek gure elkartasuna adierazi nahi diegu kaltetuak suertatu direnen bazkide zein langileei. Aretxaba-la Kultur Elkartearen lokala da itxi nahi dutena. Espazio fisikoa, kulturala, politikoa, erreferentziala suntsitu nahi dute. Topagune librea eta herritarrok sortutakoa da likidatu nahi dutena.

- Sendo salatu nahi dugu egun hauetan bizitzen ari garen moduko prozesuak inoiz ez datozela bat, baina are eta gutxiago gaur egun, Euskal Herria bizitzen ari den egoera politikoarekin, alegia, gure Herria bidezkoa eta iraunkorra izango den bakearen oinarriak sendotzen hasi den uneetan. Larrabetzuko Udaletik agimtzen dugu mota ho-netako jokabideak ezabatzeko lan egingo dugula, eskura ditugun baliabide guztiekin.

Larrabetzuko Udalbatzak, larrabetzuar guztion ordezkaria den neurrian, Auzitegi Gorenari eta Es-painiar Gobernuari emango die adierazpen horren berri.

Adierazpen honen berri Larrabetzuko herriari emango zaio.

En Julio aprobamos una moción con los votos a favor de los concejales de EHBILDU y los del PNV a favor del ARETXABALA y denunciando los juicios polí-ticos. PODEIS LEER LA MOCIÓN COMPLETA EN NUESTRA PÁGINA WEB, WWW.LARRABETZU.EUS

LARRABETZUKO UDALAK AHOBATEZ ARETXABALA KE-AREN ALDE ONARTUTAKO MOZIOA

ww

w.larrabetzu.eus

ww

w.facebook.com

/larrabetzun https://twitter.com

/larrabetzuudala instagram: instagram

.com/larrabetzuko_udala/

Page 10: Larrabetzuko udalaren aldizkaria 1 zkia

10

HERRITARREKINBERBETAN HORI BAI

Hamar urte dira Miren Zorrozuak Andra Mari 23 eraikinaren atea gurutzatu zuela. Eta ordutik la-nean ari da Hori Bai gaztetxeko asanbladan. Herriko ehunka herritarren bizipenen adibideetako bat da Miren gaztearena. Ehunka izan baitira 50 urte haue-tan, Hori Bai kultur elkartean lehenik eta gaztetxean gero, parte hartu duten larrabetzuarrak. 1965ean, frankismo beteko garai betean, sortu zen Hori Bai kultur elkartea. Herriko gazteentzat zegoen kultur eskaintza murritzari aurre egin asmoz ireki zituen ateak, eta gaur egun ere norabide horretan jarraitzen du lanean. Mende erdia bete du aurten, eta beste horrenbeste ospatzea da Hori Baiko kideek duten helburua.

Nola bizi izan duzue 50. urteurrena?

Mende erdia betetzea harro sentitzeko modukoa da. Poza sentitu dut herritar bezala eta baita Hori Baiko kide bezala ere. Belaunaldien artean sortu eta gorde da Hori Bai, eta hori oso aberasgarria da. Nire kasuan gurasoak gaztetxearen partaide izan ziren gaztetan eta nik ere bide hori jarraitu dut. Norabide horretan egin genuen Gazte Eguneko ekitaldia. Belaunaldi ezberdineko 25 herritar elkartu genituen oholtzan, sorreratik hona asanbladan parte hartu duten horiei guztiei esker iritsi delako mende erdia betetzera gaz-tetxea. Eta guztiekin ospatu nahi izan genuen.

Herritarrak oso presente dituzue.

Hori Bai ezin da ulertu Larrabetzuko herritarrik gabe. Herritarrek mantentzen dute bizirik; gazte-txeak antolatzen dituen ekitaldietan parte hartuz, behar izan denean konponketa lanak eginez, edota bestelakoetan laguntza eta babesa emanez. Larrabe-tzuar gehienek parte hartzen dute Hori Baik urtean zehar antolatzen duen ekitaldi batean ala bestean, eta horri esker egiten dugu aurrera.

Page 11: Larrabetzuko udalaren aldizkaria 1 zkia

11

AGENDANolako harremana duzue udalarekin?

Udalarekin harreman ona dugu. Gaur gaurkoz, ez dugu trabarik eta egiten dugun eskaeretan erantzun ona jaso dugu. EAJren garaietan ez zen gauza bera gertatu, hor dago 2004an gaztetxea botatzeko egin zuten saiakera. Eta gaztetxearen bigarren solairua konpon-tzean ere neurriak hartu zituen udalak, lanak legez kanpokoak zirelakoan. Aldundira eraman zuen auzia Udalak, eta Diputazioak gotzaindegira jo zuen, eraikina beraiena omen delako paper ofizia-len arabera. Auzia geldi dago, eta gotzainek esan digute ez gaituz-tela botako, baina eraikina jausten utziko dutela. Baikor gaude hala ere, udalaren eta herritarren babesa dugulako orain.

Zein da asanbladak duen osasuna?

Pasa den ikasturtea gora-beheratsua izan da. Elkarte edo mugi-mendu guztiek bezala, momentu onak eta txarrak bizi izan ditu Hori Baik bere ibilbidean. Eta azken urtea zaila izan da, kostata an-tolatu ditugu gauzak. Herritarrek ere nabaritu dute hori eta asko dira kezkatuta guregana etorri direnak; laguntzeko prest agertzen dira herritarrak beti. Hain zuzen, horri esker bete ditu Hori Baik 50 urte. Herritarrek elikatu dute eta elikatzen dute Hori Bai, eta neurri batean ala bestean, zuzenean ala zeharka, partaide sentitzen dira herritarrak.

Zaila da belaunaldi berriek atea zeharkatzea?

Gazte egunaren prestaketa lanetarako belaunaldi berriak gerturatu dira guregana eta horrek indartu gaitu. Lan egiteko gogoak ditugu oraindik eta horretan jarraituko dugu. 30 gazte baino gehiago el-kartu gara egin ditugun asanbladetan, eta kopuru horiek gutxitan ikusi dira gurean.

Hitz batekin, zer da Hori Bai?

Eskola bat. Uste dut, Hori Baiko asanbladetatik igaro den edozein herritarri galdetuz gero esango duela, gora beherekin bada ere, asko ikasi duela bertan. Belaunaldi ezberdineko jendearekin lan egiten ikasten da eta elkarrengandik ikasten dugu denok. “Hori Bai existituko ez balitz, sortu egin beharko zen”. Esaldi hori entzun nion duela gutxi 1965ean Hori Bairen sorreran parte hartu zuen gazteetako bati 50. urteurrenaren harira egindako elkarrizketa batean. Eta hala uste dut nik ere.

ww

w.larrabetzu.eus

ww

w.facebook.com

/larrabetzun https://twitter.com

/larrabetzuudala instagram: instagram

.com/larrabetzuko_udala/

2015 / 10 / 15 Herri batzarra. Tasak eta ordenantzak datorren urterako 2015 / 10 / 17 Bizkaiko aizkolariaren 2. Kategoriko txapelketa2015 / 10 / 18 Larrabetzuko produktuen azokea2015 / 10 / 21-22 Batzorde informatiboak udaletxean2015 / 10 / 22 Bizkargi dantza taldeko bazkide bilera2015 / 10 / 25 Domekak Hori Bain: Iker Laurobaren kontzertua2015 / 10 / 28 Ohiko plenoa udaletxean 2015 / 10 / 31 II. Txakurkrossa Larrabetzun

Page 12: Larrabetzuko udalaren aldizkaria 1 zkia

LARRABETZUKO JAIAK: ANDRA MARIAK ETA EMETERIAK

www.facebook.com/larrabetzun https://twitter.com/larrabetzuudala instagram: instagram.com/larrabetzuko_udala/

Udalaren jarraipena egiteko erabili sare sozialak eta gure webgunea Utiliza las redes sociales para seguir la última hora de la información municipal y a través de nuestra web realizar peticiones administrativas

WWW.LARRABETZU.EUS

ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO, SARTU GURE WEBGUNEAN: WWW.LARRABETZU.EUS ETA ARGAZKI GALERIAN IKUSIKO DITUZU.