Larrabetzuko lana blogerako

13
2013-2014 IKASTURTEA 6.MAILA 1

Transcript of Larrabetzuko lana blogerako

Page 1: Larrabetzuko lana blogerako

2013-2014 IKASTURTEA 6.MAILA

1

Page 2: Larrabetzuko lana blogerako

Sarrera ………………………………………………. 2.orrialdea

Larrabetzuko historia ………………………………. 3.orriladea

1936-1939ko gerra …………………………………. 4.orrialdea

Urteen zeharreko aldaketak ………………………. 6.orrialdea

Eraikuntzak …………………………………………. 7.orrialdea

Kirol instalazioak …………………………………… 8. orrialdea

Jaiak ………………………………………………… 9.orrialdea

Pertsonai ospetsuak ……………………………… 10.orrialdea

2

Page 3: Larrabetzuko lana blogerako

Larrabetzu Euskal Autonomia Erkidegoko herri bat da.. Bizkaiko erdialdean dagoen herri bat da.Txorierri eskualdean kokatzen da.Bere inguruan dauden herrialdeak hauek dira:Morga,Gamiz-Fika,Lezama,Galdakao eta Zornotza dira.Larrabetzu mendiz inguratuta dago.Larrabetzun gero eta jende gehiago bizi da.-1991.urtean 1472 biztanle egon ziren.-2000.urtean 1549 biztanle.-2005.urtean 1658.-Gaur egun,berriz,1980 biztanle daude.Larrabetzun 16 auzo daude:Alaio,Astoreka,Azeleirieta,Bazarat,Belarrinaga,Berrezonaga,Elexaga,Erkinko,Gaztelu,Goikolizalde,Goikola,Legina,Loroño,Sarrikola,Ugalde eta Zarandoa. Goikolixalden San Emeterio eliza dago eta Leginan San Antolin ermita.

Larrabetzuko alkatea Mariasun Gaztelu (Bildu) da

3

Page 4: Larrabetzuko lana blogerako

Larrabetzu 1376an sortu zen. Larrabetzu inguruetako biztanleak leku seguru batean bizitzeko sortu zen, harresi batez inguratua. Jatorrizko herriak kale bakarra eduki zuen, gaur egun Andra Mari kalea dena. XVI. mendean beste etxe-ilara bat sortu zen. 1.830ean sute batek ia-ia herri osoa suntsitu zuen, eta oso-osorik egin behar izan zen berriro. Orain Larrabetzu herri segurua da.

4

Page 5: Larrabetzuko lana blogerako

Gerra duela 77 urte izan zen. 1936ean hegazkin Aleman batzuk bonbak bota zituzten Larrabetzun. 77 urte beranduago, memoria historikoa lantzen ari gara. Ejertzitoa sartu zenean Larrabetzun, 1937ko Ekainaren 13an hartu zuten kargua lehenengo Brigadak. Larrabetzuko eliza kuartel bihurtu zen. Alemanek askotan erasotu zuten Larrabetzu okupatua izan aurretik.

5

Page 6: Larrabetzuko lana blogerako

6

Page 7: Larrabetzuko lana blogerako

URTEEN ZEHARREKO ALDAKETAK

-Azkeneko 20-10 urteetako aldaketa nagusiak:-Etxe berriak eraiki dira-Biztanleria gorantz egin du. Gaur egun 2.000 biztanle izatera heldu da Larrabetzu.- Herriko kale nagusienak oinezkoentzat dira:Andra Mari kalea eta inguruko batzuk.Lehen kotxeak eta kamioiak pasatzen ziren bertatik.-Herritarrentzat egin diren egoitzak: Nagusien etxea Udal etxea eta anbulatorioa-Egokitu diren beste batzuk:HaurtzaindegiaAnguleri kultura-etxea Frontoia Futbol-zelaia

ANGULERI

7

Page 8: Larrabetzuko lana blogerako

ERAIKUNTZAKBerresonaga baserria (Larrabetzuko lehenengo etxea eraiki zena)Anguleri jauregia (antzinako jauregi bat izan zen gerra eta konpondu zuten)Ikazako jauregiaOlosteko jauregiaErrenaisantzako gurutzeaZarandonako San Salvador baselizaSan BartolomebaselizaSan Emeteri eta Zeledonio elizaSanta Maria eliza

UDALETXEA

8

Page 9: Larrabetzuko lana blogerako

KIROL INSTALAZIOAK

Larrabetzun kirol instalazio batzuk daude: frontoia, igerilekua, futbol zelaia eta saskibaloi kantxa. Frontoian kirol batzuk egiten dira: pala, esku pilota, espinning, multigym, euskal dantzak eta gimnasia erritmikoa. Igerilekua, udan bakarrik zabaltzen dute eta denbora horretan ikastaroak egiten dira. Futbol zelaian Uritarra taldeko entrenamenduak eta partiduak jokatzen dira. Eskolako patioan saskibaloi kantxa bat dago, eta hara jende asko joaten da saskibaloira jolasten. Eskola ondoan futbito zelaia dago, Uritarra baino txikiagoa da eta eskolako jolas-orduetan futbolera jolasteko erabiltzen dugu.

9

Page 10: Larrabetzuko lana blogerako

JAIAKLarrabetzun jai asko daude: SAN ISIDRO: Maiatzak 15, SAN ANTONIO: Uztailak 13, GAZTE EGUNE:Abuztuak 3, ANDRE MARIEK:Abuztuak 12,13,14,15,16, SAN BARTOLOME: Abuztuak 24, EMETERIEK: Abuztuak 30, 31 eta Irailak 1 eta SAN MIGUEL:Irailak 29an. Egun horietan oso ondo pasatzen dugu.Andra Mariek herriko jai nagusiak dira eta gauza asko egiten dira, adibidez, herri afaria, kantuka lehiaketa, duatloi edo triatloia, tirolina Anguleriko parkean, asto lasterketa, umeen jokoak (kukubelen eskutik), umeentzako bazkaria, goitibeherak eta koadrilen arteko jokoak …Gazte eguna lehengo urteetan Uztaila amaieran ospatzen zen baina aurten Abuztuak hiruan ospatu da, eta aurten “Iheskide”, “Gobernus” eta Itziarren semeak etorri dira jotzera.

10

Page 11: Larrabetzuko lana blogerako

ETXAHUN LEKUE:Etxahun Lekue bertsolari bat da.Larrabetzukoa da 33 urte dauzka txikitatik bertsolaria da, eta orain bertso irakaslea da.Bizkaiko txapelketan bitan finalera heldu da, eta baten bakarrik irabazi zuen.

TOTI MARTINEZ DE LEZEA:Toti idazlea da 64 urte ditu. Gasteizen jaio zen 1949an baina aspalditik Larrabetzun bizi da. Ingelesez eta Frantsesez itzultzailea da. Beste batzuekin batera 1988an Kukubiltxo taldea sortu eta 5 urte eman zuen antzerkia egiten.

MIKEL ARTETXE:

11

Page 12: Larrabetzuko lana blogerako

Mikel Artetxe txirrindulari profesionala da. Larrabetzun jaio zen 1976an eta Gaztelumendin bizi da. Garaipen asko lortu ditu. Gaur egun Euskaltel-Euskadi taldean dago.

JESUS LOROÑO:Jesus loroño Goikolixalden jaio zen 1925ean. Txirrindulari profesionala zen eta garaipen asko lortu zituen.

BEGOÑA BEKARIO:Begoña bikariok 5 ume ditu, unibertsitateko arte ederretako irakaslea da. Animazio pelikulak egiten ditu eta “pregunta por mi” filmarekin goya saria irabazi zuen.

JOSU LOROÑO:

12

Page 13: Larrabetzuko lana blogerako

Josu loroño musikari ospetsua da. Larrabetzukoa da baina Bilbon bizi da aspalditik. Akordeoia jotzen du eta musika irakaslea da. Bilboko akordeoi orkestra sinfonikoa sortu zuen.

JOSU KAMARA:Josu Kamara antzerkilaria, eta kukubiltxoko zuzendaria da. Bilbon jaio zen baina aspalditik Larrabetzun bizi da bere familiarekin.

13