LA.Religion 2ESO.EUS 28/2/11 18:08 P gina 1 · 2.Sakramentuak 2.1.Sakramentuak eta kristau-fedea...

17

Transcript of LA.Religion 2ESO.EUS 28/2/11 18:08 P gina 1 · 2.Sakramentuak 2.1.Sakramentuak eta kristau-fedea...

Page 1: LA.Religion 2ESO.EUS 28/2/11 18:08 P gina 1 · 2.Sakramentuak 2.1.Sakramentuak eta kristau-fedea 2.2.Sakramentuak pertsonen bizitzan 3.Sakramentuak ospatzeko era 3.1.Sarbide-sakramentuak

LA.Religion_2ESO.EUS 28/2/11 18:08 P gina 1

Composici n

C M Y CM MY CY CMY K

Page 2: LA.Religion 2ESO.EUS 28/2/11 18:08 P gina 1 · 2.Sakramentuak 2.1.Sakramentuak eta kristau-fedea 2.2.Sakramentuak pertsonen bizitzan 3.Sakramentuak ospatzeko era 3.1.Sarbide-sakramentuak

72

5 Ageriko zeinuak

Jesusek kopa hartu eta,esker oneko otoitza egin ondoren,esan zuen: «Egia esan,hemendik aurrera ez dut gehiago ardorik edango,neure Aitaren

78180_EUS_LA_RELI_2ESO_UD5.qxp 14/3/11 10:39 Página 72

Page 3: LA.Religion 2ESO.EUS 28/2/11 18:08 P gina 1 · 2.Sakramentuak 2.1.Sakramentuak eta kristau-fedea 2.2.Sakramentuak pertsonen bizitzan 3.Sakramentuak ospatzeko era 3.1.Sarbide-sakramentuak

Nola adierazi ikusten ez duguna?

Gizakiok besteekiko harremanen beharra dugu. Sarri-tan, zeinuez eta sinboloez baliatzen gara beste era ba-tez azaldu ezin duguna adierazteko.

Maiz, gertakariak ere ospatzen ditugu: jaiotza, ur-tebetetzea, ezkontza, herriko jai nagusia…

Gauza bera egiten da Elizan. Kristauek, Jesu Kristobenetan gizakion artean dagoela ospatzeko, zeinuaketa sinboloak erabiltzen dituzte,fedearen begiekin soilikikus daitekeen zerbait adierazteko.

Pentsatu al duzu inoiz zer esanahi duen urak Bataioan?Edo zergatik egiten zaien igurtzi bat olioz Sendotzahartuko duen gazteari, ordenatzen den apezgaiariedo Gaixoaren Oliadura hartzen duen zaharrari?

Edu

kiak

1. Jaiak eta ospakizunak1.1. Ospakizun motak

1.2. Kristau-ospakizunak

2. Sakramentuak2.1. Sakramentuak eta kristau-fedea

2.2. Sakramentuak pertsonen bizitzan

3. Sakramentuak ospatzeko era3.1. Sarbide-sakramentuak

3.2. Sendakuntza-sakramentuak

3.3. Komunitatea zerbitzatzeko sakramentuak

Artea | ESKULTURABarrokoko irudigintza

Jaia partekatu, bizitza partekatu

Pres T

DokumentalaNon izango da elizkizuna?

73

Elizak Jesu Kristorenpresentzia ospatzen du

erreinuan zuekin ardo berria edan arte.» (Mt 26, 29)

78180_EUS_LA_RELI_2ESO_UD5.qxp 14/3/11 10:39 Página 73

Page 4: LA.Religion 2ESO.EUS 28/2/11 18:08 P gina 1 · 2.Sakramentuak 2.1.Sakramentuak eta kristau-fedea 2.2.Sakramentuak pertsonen bizitzan 3.Sakramentuak ospatzeko era 3.1.Sarbide-sakramentuak

ona hemen ikastetxeko berripapereanargitaratu dituzten ohar batzuk. Guztietakogaia izan da ospatzea merezi zuen gertaeraedo jairen bat.

74

HIkastetxeko berripapera

Pres T

AB

IAP

UN

TUK

O E

SP

ERIE

NTZ

IA

HIL HONETAN URTEAK BETE DITUZTEJAIMEK, OLATZEK ETA ARANTZAK

Joan den asteko igandean ikasgelakoek antolatutakourtebetetze-jaian egon zen Itzi, eta, orain, nolako giroaizan zen azalduko digu:

«Jaia Jaimeren etxean izan zen. Jendea arratsaldekobostak aldera hasi zen iristen, eta, Jaimerekin batera,Olatzek eta Arantzak hartu gintuzten, hirurek urteakbetetzen zituztelako egun berean.

Askari ederra egin genuen, baina onena pastela izanzen. Hiru lagunek batera itzali zituzten kandelak,betetzea nahi luketen gauza batean pentsatuz.Amaitzean, ilaran jarri ginen, haiei opariak emateko.Zenbat opari! Eta batzuk, bai orijinalak! Jaia polit-polita izan zen, eta primeran pasatu genuen».

Itziar, 14 urte

HASI DA GARIZUMA GURE PARROKIAN

Ikastetxeko ikasle batzuek parte hartu dute gureparrokiako Hausterre-egunean. Peruk, DBH 2koak,honela kontatu digu:

«Aurreko asteazkenean, parrokiako gazte-taldeokelkartu egin ginen, Garizumaren hasiera denon arteanospatzeko.

Lehenengo, otoitz egin genuen kaperan, eta ordurakoigarri egiten zen Jesus gure artean zegoela, adis-kidetasuna eta hobetzeko asmoa nagusi izan zirelakoarratsaldeko jarduera guztietan: horrelakoa izanzen giroa gogoeta eragiteko asmoz antolatu zirentaldekako mahai-jokoetan, baita afarian ere. Ugariaez izan, baina bai nahiko alaitsua».

Peru, 13 urte

IKASTETXEKO MUTILEN SASKIBALOI-TALDEA,GAZTEEN KATEGORIAKO IRABAZLEAURTENGO IKASTETXE ARTEKO LIGAN

Jonek, taldeko saskiratzaile onenetako batek, bereesperientzia azaltzen digu, eta bere pozaren partaideegiten gaitu.

«Denboraldi hau berezia izan da taldearentzat. Aurrekoikasturteko zailtasunak gainditu ditugu, gutakobakoitzak dena eman du eta. Ez da erraza izan,eta ondo kostata iritsi gara finalera, baina… lortu egindugu! Eta poz-pozik gaude.

Gainera, garaipena jokalekuan bertan ospatzekoaukera izan genuen. Jai ederra izan zen. Senitarte-koek, lagunek eta ikaskideek etengabe animatugaituzte ikasturte osoan, eta atzo, bete egin zutenkiroldegia. Kapitainari kopa eman ziotenean, denonartean eraman genuen pistan alde batetik bestera,jende guztiak ikus zezan».

Jon, 14 urte

78180_EUS_LA_RELI_2ESO_UD5.qxp 14/3/11 10:39 Página 74

Page 5: LA.Religion 2ESO.EUS 28/2/11 18:08 P gina 1 · 2.Sakramentuak 2.1.Sakramentuak eta kristau-fedea 2.2.Sakramentuak pertsonen bizitzan 3.Sakramentuak ospatzeko era 3.1.Sarbide-sakramentuak

HAUSNARTU3. Idatzi parte hartu ohi duzun ospakizunen zerrenda,

edozein delarik ere jai mota.

a) Aukeratu ospakizunetako bat,eta osatu hari buruzkokoadro hau:

b) Taldeka, bakoitzak bere erantzunak azaldu.

Jaia partekatu, bizitza partekatu

Gizakiok bizitzan gertatzen zaigunaren partaide egin nahi izaten ditugu gure ingurukoak.Nahigabea eta poza partekatuz,hazi egiten gara pertsona gisara, eta gure bizitzako gorabehera asko poz-une eta ospakizun bilakatzen dira.

Jaiak une bereziak dira, gertaera batek eragin digun poza adierazten besteen aurrean adierazten baitugu. Jai bat ezda pertsona bakar baten kontua, beti hartzen baitute parte beste askok. Jaia partekatuz, taldea sendotu egiten da,taldekideak elkarrengandik gertuago sentitzen direlako. Ospakizunetako elementu batzuek jaiak zentzua izan dezanlaguntzen dute, eta taldekoen kidetasun-sentimendua indartu egiten dute: opariak, musika, apaingarriak, maitasun-keinuak…

AZTERTU1. Hemen dituzu galdera batzuk aurreko orrialdeko

berripaperari buruz. Erantzun:

a) Zer ospakizuni buruz hitz egiten zaigu berrietakobakoitzean?

b) Taula osatzeko, idatzi ospakizunen elementuak.

2. Zertan izan dira antzekoak Jon, Peru eta Itziarrenospakizunak? Zertan desberdinak?

ERANTZUN4. Zure bizitzako gertaeretatik,izan direnetatik zein izango

direnetatik, zein uste duzu direla zure hurbilekojendearekin ospatzeko modukoak? Arrazoitu erantzuna.

5. Gogora itzazu izan zaren bi jai:

• Bietako batean aspertu egin zara,bakarrik sentitu,edoez diozu zentzurik ikusi jaiari.

• Bestean, oso gustura eta pozik egon zara, lagunarteatseginean.

— Bi jaiak alderatuta, pentsa ezazu benetako zerarrazoirengatik izan diren desberdinak.

Ospakizuna Jaiaren esanahiaErritu-

akJarrerak

... ... ... ...Arrazoia JarduerakKeinuak,

sinboloak…

Jon Liga irabazidute.

Jaiakiroldegian.

...

Peru ... ... ...

Itziar ... ... ...

75

78180_EUS_LA_RELI_2ESO_UD5.qxp 14/3/11 10:39 Página 75

Page 6: LA.Religion 2ESO.EUS 28/2/11 18:08 P gina 1 · 2.Sakramentuak 2.1.Sakramentuak eta kristau-fedea 2.2.Sakramentuak pertsonen bizitzan 3.Sakramentuak ospatzeko era 3.1.Sarbide-sakramentuak

Jaiak eta ospakizunakNorberaren bizitzan zein herrien historian gertaera eta pasarte asko dira nabarmen-tzeko eta gogoratzeko modukoak.Horrela sortu ziren egutegiko jaiak zein bakoitza-ren bizitzako une seinalatuak.

Jaien bereizgarri dira ospakizunak, jendeak bere sentimenduak partekatzeko aukeraizaten baitu, hainbat keinuren bitartez. Horrelako keinuak, maiz, zeremonia batenbarruan egiten dira.

1.1. Ospakizun motakOspakizunak era askotakoak izan daitezke. Bereizi daitezke, adibidez, norberarenak,herrien ohiturei lotuta daudenak eta ospakizun orokorrak.

— Norberaren ospakizunak bizitzaren zikloaren mugarriak izaten dira.Garai guztietakogizonek eta emakumeek beren eta maite dituztenen bizitzako une gogoangarrienakospatu ohi dituzte,ospatzea gertatutakoa berriz bizitzea delako.Kultura guztietan,une seinalatuak dira jaiotza, helduaroan sartzea, ezkontza, heriotza…

— Herrien ohiturei lotutako ospakizunak herri horien historiatik eta tradizioetatikdatozkigu.Ospatzen dira,besteak beste,aurkikuntzak,gudu handiak,garaipenezkosarrerak… Eta badira tokian tokiko santu edo santa zaindarien omenezko jaiak ere,edo Andre Maria izen batez edo bestez gorestekoak.

— Ospakizun orokorrek ere zuzeneko lotura izaten dute herri bakoitzaren historiarekinedo ohiturekin,baina,maiz,munduko eremu zabal-zabaletan errotu dira.Adibidez,Maiatzaren Lehena, Langileen Eguna, Mendebaldeko herrialde askotan ospatzenda. Era berean, kristauentzat igandea asteko jai-eguna da, baina baita beste egunedo sasoi batzuk ere; esate baterako, Eguberriak, Epifania, Pazkoa edo Mendekoste.

76

1

• Hitza: testuen irakurketak,

hitzaldiek, azalpenek edo

ospakizunera joandakoek

hitza hartzeak erraztu egiten

dute guztien parte-hartzea.

• Musika: sentimendu batzuk

errazago adieraz daitezke

himno, abesti edo musika-

tresnen bidez hitz hutsez

baino.

• Keinuak: gorputzaren ja-

rrerak, eskuak mugitzeko

erak, txaloek… norberak

ospakizunarekiko duen

sentimendua adierazten

dute.

• Sinboloak: ura, argia, sua,

banderak, zutoihalak… ospa-

tzekoak iruditzen zaizkigun

hainbat errealitateren adie-

razgarri izaten dira.

Ospakizunen elementu komunakOspakizunen zeremonietan, ospakizuna zibila nahiz erlijiosoa izan, elementu hauek ageri zaizkigu:

78180_EUS_LA_RELI_2ESO_UD5.qxp 14/3/11 10:39 Página 76

Page 7: LA.Religion 2ESO.EUS 28/2/11 18:08 P gina 1 · 2.Sakramentuak 2.1.Sakramentuak eta kristau-fedea 2.2.Sakramentuak pertsonen bizitzan 3.Sakramentuak ospatzeko era 3.1.Sarbide-sakramentuak

1.2. Kristau-ospakizunakKristauak bere bizitzako hainbat unetan bizi ohi ditu Jainko Aitaren maitasuna, JesuKristoren aurkikuntza pertsonala eta Espiritu Santuaren jardutea. Kristau-elkarteak,beraz,bere fedea ospatzen du,elkartea —Eliza,alegia— Jesu Kristo piztuaren gorputzadela berresteko, eta, hala adierazteko, berezko zeinuak, sinboloak eta errituak ditu.

Kristau-ospakizunetan,beraz,era guztietako ospakizunek dituzten elementu berberakageri dira, baina esanahi bereziarekin.

• Hitza (1): kristau-ospakizun guztietan Jainkoaren Hitza aldarrikatzen da; ondoren,ospakizun-buruak homilia edo katekesia ematen du,eta gainerakoek ere parte hartzendute, otoitzen bitartez.

• Musika (2): aldarrikatutako Jainkoaren Hitzak eragina du ospakizunekoengan.Kristau-liturgian abestiekin eta musika-tresnekin erantzuten zaio Hitzari.

• Keinuak (3): ospakizun-unearen arabera,kristauak eserita,zutik edo belauniko egotendira. Ohiko keinuak dira, halaber, elkar besarkatzea edo eskua elkarri ematea, bake-seinale gisa, edo apaizak eliztarrei bedeinkapena ematean egiten dituenak.

• Sinboloak (4): ogiaz eta ardoaz gain,Eukaristian sinbolo gehiago ere erabiltzen dira;esate baterako,ura,olioa,sua,jantziak, etab.Horien guztien bitartez,agerikoak egitendira zentzumenek ezin hauteman ditzaketen errealitate batzuk.

77

Gogoratu orain gutxi egon zaren familiarteko ospakizunenbat.— Azaldu zer zela-eta egin zenuten eta nola ospatu zen,eta

deskribatu zer sentitu zenuen jai hartan.

Gogoratu ikastetxean izan duzuen ospakizunen bat,eta idatzikoadroan haren elementuak.

a) Zure iritziz, zer elementu izan ziren nagusi jaian? Uste alduzu elementuren bat falta izan zela?

b) Azaldu zer sinbolo —eta zer esanahiz— erabili ziren jaian,eta eman zure iritzia: ulertu ziren; era batean bainogehiagotan uler zitezkeen;nahasgarriak gerta zitezkeen…

Ikertu zein diren zure herri edo auzoko santu edo santazaindariak, edo zer deituraz omentzen den Andre Maria.

a) Zer egunetan ospatzen da jaia eta zer jarduera antolatzendira?

b) Zer ospakizun motatan sailkatuko zenuke jaia? Zergatik?

Taldeka,bilatu Interneten Eukaristia-ospakizunen argazkiaketa bideoak. Saia zaitezte mezaren uneari dagozkionak eraaskotakoak izaten.

a) Sailkatu lortutako materiala, ikusizkoa zein entzunezkoa,ospakizunetan ageri diren elementuen arabera: hitza,musika, keinuak eta sinboloak. Orrialde honetan bertanelementu guztien adibideak dituzue.

b) Materiala aukeratu eta sailkatu ondoren, prestatumultimedia aurkezpen bat izenburu honekin: «Ospa-kizunen elementuak Eukaristiako sakramentuan».

Jarduerak

Andre Mariaren omenezko zenbait jai01-01: Andre Maria, JainkoarenAma.02-02: Andre Mariaren Garbi-kundea.03-25: Gabriel goiaingeruarendeikundea Andre Mariari.05-31: Andre Mariaren Ikustaldiabere lehengusina Elisabeti.08-15: Andre Mariaren Igokundea.09-08: Mariaren Jaiotza.09-12: Mariaren Izen Gozoa.11-21: Maria haurraren Aurkez-pena Tenpluan.12-08: Andre Mariaren SortzeGarbia.

Kristau-jaiak

Ospakizunak

HitzaMusika

KeinuakSinboloak

Elementuak

Fedea

nabarmentzekoera

ospakizunen osagaiak edo

adierazten dute

Hitza Musika Keinuak Sinboloak

Jaia: ............ ... ... ... ...

1 2 3 4

1

4

3

2

78180_EUS_LA_RELI_2ESO_UD5.qxp 14/3/11 10:39 Página 77

Page 8: LA.Religion 2ESO.EUS 28/2/11 18:08 P gina 1 · 2.Sakramentuak 2.1.Sakramentuak eta kristau-fedea 2.2.Sakramentuak pertsonen bizitzan 3.Sakramentuak ospatzeko era 3.1.Sarbide-sakramentuak

SakramentuakFamilietan, gurekin jada ez daudenen gauzak edo argazkiak gorde ohi ditugu, eta,ikusten ditugunean, joandakoak gogora etortzen zaizkigu, haietaz oroitzen gara,maitasunez eta gurekin zeuden garaietako minez.

Eliza ere zenbait zeinu eta sinboloz baliatzen da kristauei Jainkoa haien artean dagoelaohartarazteko.Baina,familiek gordetzen dituztenak ez bezala,zeinu horiek oroigarriakbaino gehiago dira,Jainkoaren presentzia eta Espiritu Santuaren jardutea gauzaraztekoahalmena dutelako. Sakramentuak dira.

2.1. Sakramentuak eta kristau-fedea Sakramentuak ageriko zeinuak direla esaten da,Jesu Kristo presente dagoela erakustendutelako. Jainkoak bere grazia helarazten die sakramentuak hartzen dituztenei.

Lehenbiziko sakramentua Eliza bera da,Jesus piztuaren gorputz agerikoa edo ikusgaiadelako. Zeinu bat da, Jesu Kristo benetan munduan dagoela egiaztatzen duena.

Sakramentuak ospatzeko, beharrezkoa da haiek hartzen dituztenen fedea, etaospatzeak berak biziagotu egiten du fede hori. Jainkoaren Hitza entzutean etahainbat keinu,zeinu eta elementu sinbolikoren bidez,parte-hartzaileek Espiritu Santuakhaien gainean isurtzen duen grazia jasotzen dute, eta indarberriturik geratzen dirakristau-bizimodua bizitzeko.

Idazteun edo Eskrituren eta Elizaren tradizioaren arabera,sakramentuak Jesu Kristokeratu zituen, baina Elizak taxutu du, historian zehar, sakramentu bakoitzarenliturgia zehatza.

78

2

� «Nik bataiatzen zaitut Aitaren, Semearen

eta Espiritu Santuaren izenean.»

Sakramentuen historiaLehen kristauek bizi-biziki igarri zuten Espiritu Santuaren jardutea.

Horregatik, Jesus beren artean sentiarazten zien elementu oro

sakramentu zen. Kategoria horretan zeuden, noski, bataioa eta

ogi-zatitzea, baina baita beste batzuk ere; adibidez, Itun Zaharreko

zein Berriko pertsonaiak, Jesusen keinuak eta hitzak edo Elizaren

liturgiako erritu eta sinboloetako batzuk.

Erdi Aroan bereizketa egin zen berezko sakramentuen eta

sakramentalak deritzenen artean:

— Sakramentuak Jesu Kristok eman zituen, eta hartzen dituenak

Espiritu Santuaren grazia santutzailea jasotzen du. Zazpi dira, eta

kristauen bizitzako une garrantzitsu banari lotuta daude: Bataioa,

Sendotza, Eukaristia, Adiskidetzea, Gaixoen Oliadura, Ordena eta

Ezkontza.

— Sakramentalak ekintzak, keinuak edo sinboloak dira, Elizak

ezarriak kristauei beren fedea bizitzen laguntzeko. Sakramentalak

dira, besteak beste, gurutzearen seinalea, gurutze-bidea, arrosarioa,

erromesaldiak, bedeinkapenak, etab.

Zazpi Sakramentuen triptikoan (Roger van der Weyen,XV. mendea)Eliza Katolikoaren zazpi sakramentuak deskribatzen dira:

• Ezkerreko atala: Bataioa, Sendotza eta Adiskidetzea.• Erdiko atala (atzealdean,Gurutziltzaketaren eszenaren ostean):

Eukaristia.• Eskuineko atala: Ordena, Ezkontza eta Oliadura.

78180_EUS_LA_RELI_2ESO_UD5.qxp 14/3/11 10:39 Página 78

Page 9: LA.Religion 2ESO.EUS 28/2/11 18:08 P gina 1 · 2.Sakramentuak 2.1.Sakramentuak eta kristau-fedea 2.2.Sakramentuak pertsonen bizitzan 3.Sakramentuak ospatzeko era 3.1.Sarbide-sakramentuak

2.2. Sakramentuak pertsonen bizitzanSakramentuek kristauaren bizitza osoa hartzen dute, alegia, berariazko sakramentubat dago bizitzako aldi edo egoera bakoitzerako.

• Bataioa, helduaroan ere har daiteken arren, gaur egun jaiotzari lotuta dagogehienbat, poz- eta itxaropen-unea delako.Bataioa behin baino ez da hartzen,eta, haren bitartez, kristauari jatorrizko bekatua barkatzen zaio, bizitza berribatera jaiotzen da, Jesusenganako bizitzara, eta Elizaren partaide bilakatzenda.

• Sendotza ere behin bakarrik ematen da, nerabezaroan sartzean hain justu, unehorretan neska edo mutila gai delako kristau-bizitzari eta horrek dakarren guztiarijakinaren gainean baietz esateko.Sakramentu horren bitartez,Espiritu Santuarendohainak osotu egiten du Bataioko grazia.

• Eukaristia maiz ospatzen den sakramentu bat da,kristauek fedea elikatu beharradutelako,eta beren bizitza besteekin partekatu. Eukaristian,Pazkoaren misterioa(Jesusen heriotza eta piztuera) gogoratzen da. Kristau-liturgiaren adierazpengorena da.

• Adiskidetzearen edo Penitentziaren bitartez, bekatuen barkamena adieraztenda. Bekatua egitean, pertsona Jainkoaren borondatetik aldendu egiten da, eta,horregatik,ahuldurik geratzen da.Adiskidetzeko sakramentuari esker,pertsonakberriz aurki dezake Jainkoaren maitasuna. Eukaristia bezala, nahi adina aldizhar daiteke.

• Gaixoen Oliadura zaharrez edo gaixotasunez oso makaldurik daudenei edohiltzeko zorian daudenei ematen zaie. Sakramentuaren hartzaileak bere egoeraitxaropenez onartzeko eta gainditzeko grazia jasotzen du.

• Ordena hartzen duten kristauek diakono,apaiz (edo presbitero) edo gotzain izateaerabaki dute Jainkoaren deiari erantzuteko, komunitatearen zerbitzura jarriz.

• Ezkontza ere Jainkoaren deia da,eta gizon bat eta emakume bat lotzen ditu.Elkarridioten maitasuna Jainkoak gizaki guztiei dien maitasunaren seinalea da, eta,zehatzago, Kristoren eta Bere Elizaren arteko loturaren seinalea.

79

� «Nik barkatzen dizkizut zure bekatuak

Aitaren, eta Semearen eta Espiritu Santuaren

izenean.»

� «Eskatzen dizugu, Aita ahalguztiduna, zure

zerbitzari hau apaizgoaren duintasunaz

horni dezazula; berritu ezazu haren

bihotzean santutasunaren Espiritua...»

Azaldu zein den sakramentuen eta sakramentalen artekodesberdintasun nagusia, eta zer garrantzi duen.

Pentsatu zuretzat esanahi berezia duten bi objektutan.

a) Esan zer sentimendu eragiten dizkizun bakoitzak,begiratzen diozunean.

b) Zure ustez,zergatik erabiltzen dira zeinuak sakramentuetan?

Bilatu sakramentuaren zenbait definizio,eta eman beste batzeure hitzetan.

Aurreko orrialdeko triptikoari erreparatzen badiozu, ikusikoduzu koloretako aingeruak daudela sakramentu guztiengainean,Eukaristiaren gainean izan ezik.Lotu kolore bakoitzabere esanahiarekin eta dagokion sakramentuarekin.• Zuria • Damua • Ezkontza• Horia • Zoriontasuna • Bataioa• Gorria • Tolesgabetasuna • Ordena• Marroia-morea • Dolua • Adiskidetzea• Urdina • Espirituaren sua • Sendotza• Beltza • Mistizismoa • Oliadura

Jainkoarengrazia

Sakramentalak

SakramentuakBataioa, Sendotza, Eukaristia,

Adiskidetzea, Gaixoen Oliadura,Ordena, Ezkontza

Gurutzearen seinalea,gurutze-bidea, erromesaldiak,

bedeinkapenak…

Eliza

jasotzekobideak

sakramentaleneratzailea

Jesu Kristosakramentueneratzailea

85

6

7

Jarduerak

78180_EUS_LA_RELI_2ESO_UD5.qxp 14/3/11 10:39 Página 79

Page 10: LA.Religion 2ESO.EUS 28/2/11 18:08 P gina 1 · 2.Sakramentuak 2.1.Sakramentuak eta kristau-fedea 2.2.Sakramentuak pertsonen bizitzan 3.Sakramentuak ospatzeko era 3.1.Sarbide-sakramentuak

Sakramentuak ospatzeko eraSakramentu bakoitzak berezko liturgia du, ugaria zeinu eta sinbolotan, horiei eskererrazago uler baitaiteke ospatzen denaren esanahia.

3.1. Sarbide-sakramentuakKristau sarbide-sakramentuak —Bataioa, Sendotza eta Eukaristia— kristauenbizitzaren euskarriak dira.

BataioaJesusen bizitza publikoa hasi baino lehenago,Joan Bataiatzaileak bataiatu egin zuen,Jordan ibaian. Berpiztu eta gero, Ebanjelioa mundu osoan zabaltzeko eta Berri Onaonartzen zutenak bataiatzeko esan zien dizipuluei.Bataioa, beraz,pertsonak Elizarenpartaide egiten dituen sakramentua da.

Bataioan, Espiritu Santuaren jardutea bereziki zeinu batez irudikatzen da, urarenbitartez, alegia. Elizkizun-buruak (apaiz batek edo diakono batek) bataio-uharkansartzen du bataiatu behar den pertsona, edo ura isurtzen dio burutik behera.

SendotzaLehen mendeetatik, Elizak haurrak jaio eta egun gutxitara bataiatzeko ohiturahartu zuen.Hori zela eta,beste sakramentu baten bitartez (Sendotza) bataiatutakoakberretsi egiten du, jakitun izanik, Elizaren partaide izateko asmoa.

Zeinua Sendotza hartzen duenari kopetan igurzten zaion olioa da. Jesusek aginduzion Done Petriri —lehen Simon izanari, horixe baitzen haren izena Jesusek aldatuzion arte— bere anaiak fedean sendotzeko. Horregatik, Sendotzako sakramentuanelizkizun-burua gotzaina edo gotzain-bikarioa izaten da.

EukaristiaNekaldiaren bezperako gauean,Jesusek Pazko judua ospatu zuen bere dizipuluekin,eta, hala, Eukaristia eratu zuen. Harrezkero, kristauek sarritan ospatzen dute.

Sakramentu honen zeinuak Eukaristiako antzirudiak dira, hots, ogia eta ardoa,Jesu Kristoren Gorputza eta Odola bihurtzen direnak Espiritu Santua dela medio etaapaiz meza-emaileak haiei buruz esaten dituen hitzen bitartez. Hitz horiexek esanzituen Jesusek, hain zuzen ere, Azken Afarian.

Eukaristian,Jesu Kristoren heriotza eta piztuera gogoratzen dira;horregatik,Elizarenbizitzaren muina da.Eukaristiaren ezaugarrietako bat,beraz,erkidetasuna da:kristauenbatzarrak esker ona adierazten dio Jainkoari, fedea eman diolako,eta elkarte-kide edoerkide bakoitzak bera den eta berak daukan guztia partekatzen ditu besteekin.

80

3

Simon, Simon! […] nik otoitz egin dut zure alde, sinesmena gal ez dezazun. Etazuk, niregana bihurtzean, sendo itzazu senideak.

Lk 22, 32

Gero, ogia hartu zuen eta, esker oneko otoitza egin ondoren, zatitu eta ikasleeieman zien, esanez:—Hau nire gorputza da, zuentzat ematen dena. Egizue hau nire oroigarri.Berdin egin zuen koparekin afalondoan, esanez:—Kopa hau itun berria da, zuentzat isurtzen den nire odolaz Jainkoak ezarria.

Lk 22, 19-20

Zoazte, bada, eta egin herri guztiaknire ikasle, Aitaren eta Semeareneta Espiritu Santuaren izeneanbataiatuz eta nik agindu dizuedanguztia betetzen irakatsiz. Eta nizuekin izango nauzue eguneromunduaren azkena arte.

Mt 28, 19-20

� «Har ezazu, seinale honen bitartez, Espiritu

Santuaren dohaina.»

� «—Kristoren gorputza.

—Amen.»

78180_EUS_LA_RELI_2ESO_UD5.qxp 14/3/11 10:39 Página 80

Page 11: LA.Religion 2ESO.EUS 28/2/11 18:08 P gina 1 · 2.Sakramentuak 2.1.Sakramentuak eta kristau-fedea 2.2.Sakramentuak pertsonen bizitzan 3.Sakramentuak ospatzeko era 3.1.Sarbide-sakramentuak

3.2. Sendakuntza-sakramentuakSendakuntza-sakramentuak Adiskidetzea eta Gaixoen Oliadura dira. Jesu Kristokhasitako salbamenari jarraipena ematea dute helburu, Espiritu Santuaren bitartez.

Adiskidetzea edo penitentziaAita errukitsuaren edo seme galduaren parabolan ikusten da Jainkoaren jokaerabekatu egin dutela onartzen dutenekiko,damutu eta barkamena eskatzen dutenean.

Adiskidetze edo Penitentziako sakramentuak Jainkoa bekatariez errukitzendela erakusten du. Jainkoak berak, apaizaren bitartez, bekatuak barkatu eta berrizBeregana hartzen ditu bere seme-alabak,eta,horrela,pertsonek ere elkarri barkatzeaerrazten du. Barkamenaren zeinua bekatuen absoluzioa eta bedeinkapena dira,biak apaizak emanak.

Gaixoen OliaduraGaixotasun larria duten edo oso zaharrak diren pertsonei Gaixoen Oliadurakosakramentua ematen zaie. Haren bitartez, gaixotasuna eramateko lasaitasunaz etaindarraz hornitzen dira, eta betiereko bizitzaren itxaropena adierazten dute.Sakramentu honen zeinu behinena olioa da,apaizak olioz igurzten dituelako gaixoarenkopeta eta eskuak, gaitzari eta heriotzari aurre egiteko behar den sendotasunarensinbolo gisa. Oliadurako sakramentuarekin ere barkatuta geratzen dira bekatuak.

3.3. Komunitatea zerbitzatzeko sakramentuakOrdenako eta Ezkontzako sakramentuek eginkizun bat ematen diete hartzaileeiElizaren baitan, eta, hala, Jainkoaren Herria eraikitzen laguntzen dute.

OrdenaBataioa eta Sendotza hartu dituztelako, kristau guztiak apaiz gantzuturik daude,guztiek hartzen baitute parte Kristoren egitekoan. Batzuek, ordea, zeregin bereziabetetzeko deia jasotzen dute:ministerioko apaizgoa. Horren bitartez,sakramentuakeman ditzakete,Elizaren izenean dihardutelako.Ordenako sakramentuak hiru mailaditu:gotzainak,presbiteroak (edo apaizak) eta diakonoak. Jainkoaren herria zerbitzatzendute guztiek, irakaspenen, kultuaren eta jarduera pastoralaren bidez.

Ordenako sakramentua ematea gotzainari dagokio, eta, zeinu gisa, olioz igurztendu ordenatutakoa, eta eskuak ezartzen dizkio.

EzkontzaGizonaren eta emakumearen arteko maitasuna, elkarrekin bizitzeko eta familiabat eratzeko asmoa gizakion ezaugarri dira. Jainkoak lotura hori sakramentubihurtu nahi izan zuen.Horregatik,Ezkontzak berretsi egiten du Jainkoak gizakiekinegindako itun hautsiezina.

Ezkontzaren bidezko loturaren zeinua senar-emazteen elkarrenganako onespenada. Ezkontideak dira sakramentuaren ministroak; apaiza, lekuko gaitua baino ez.

81

Zazpiko taldetan, egin sakramentuei buruzko horma-irudibat. Azalpen hauek eman sakramentu bakoitzari buruz :

• Zeinuak eta esanahia. • Emailea. • Hitzak.

• Hartzailea. • Sakramentuaren efektua.

Beraz, gogoratzen dizut indarberridezazula nik eskuak ezartzean Jain-koak eman zizun dohaina, Jainkoakez baitigu beldurti egiten gaituenespiritua eman, indarra eta maitasunaematen eta geure buruaren jabeegiten gaituena baizik.

2 Tm 1, 6-7

� «... eta zu maitatzea eta errespetatzea nire

bizitzako egun guztietan.»

� «Oliadura Santu honen bidez eta bere erru-

ki handiari esker, Espiritu Santuaren indarraz

lagundu zaitzala Jaunak.»

9

Jarduerak

Eta haien gainera arnasa botaz, esan zien.—Hartzazue Espiritu Santua. Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei barkatu egin-go dizkie Jainkoak ere; zuek barkamena ukatzen diezuenei, ukatu egingo die.

Jn 20, 22-23

78180_EUS_LA_RELI_2ESO_UD5.qxp 14/3/11 10:39 Página 81

Page 12: LA.Religion 2ESO.EUS 28/2/11 18:08 P gina 1 · 2.Sakramentuak 2.1.Sakramentuak eta kristau-fedea 2.2.Sakramentuak pertsonen bizitzan 3.Sakramentuak ospatzeko era 3.1.Sarbide-sakramentuak

Pietatea | GREGORIO FERNÁNDEZ

Azken afaria | FRANCISCO SALZILLOArt

eaESKULTURA: Barrokoko irudigintza

Estilo barrokoa XVIII. mendean garatu zen batik bat. Garaihartan, Elizaren kezka nagusia katolikoen fedea bizirikiraunaraztea zen. Helburu hori lortzeko, hainbat bide baliatuzituen; horietako bat, irudiak.

Irudigintza eskulturaren alderdi edo adarretako bat da,erlijioaren arloko gaiak plastikoki irudikatzean datzana. Irudiakerrealistak dira, eta liturgian edo prozesioetan erabiltzekoegiten ziren.

Barrokoan, eskultura mota horrek berealdiko garapena izanzuen Espainian. Irudi ugari egin ziren, Aste Santukoprozesioetako pasoetan eramateko eta jaiotzetan etaelizetako erretauletan jartzeko.

Eskultore garrantzitsuenen artetik, bereziki aipatzekoak dira:Gregorio Fernández, Gaztelako eskolako egile adieraz-garriena; Francisco Salzillo, Murtziako eskolaren sortzailea,eta Juan Martínez Montañés eta Pedro de Mena, An-daluziako eskolakoak.

82

1763ko eskultura-multzo hau osatzen duten hamahiru irudiak,egur polikromatuz eginak eta ia tamaina naturalekoak, Jesuseta hamabi apostoluenak dira.

Irudiei mugimendu bizia eta naturalismo handia darie; ianortasuna dute,nork berea,aurpegietan pertsonaia bakoitzarensentimenduak eta grinak igartzen baitira, Ebanjelioetan haieiburuz ematen diren xehetasunei jarraituz. Azter ditzagunirudietako batzuk:

Jesus (1) lasai dago. Esku batekin kaliza seinalatzen du, etabestearekin Joanen (2) buruari eusten dio.

Petrik (3), burua pixka bat jiratuta, Jesusekin hitz egiten du.Andresek (4) maisuari begiratzen dio, mirespen-aurpegiz. JudaTadeo (5) eskuak gurutzatuta dago.Bizi duen uneak eragiten dionzirrara igartzen zaio aurpegian. Filipe (6) pentsakor dago, esku-ak elkarrengandik urruntzen. Simon Zelote (7) harrituta dagoegoera dela eta.

Jakuek (8), Joanen anaiak, larridura-keinua du. Aurpegia su-frimenduaren isla da.Bartolomeren (9) itxura, aldiz, lasaia da,gogoetatsua. Mateo (10) aulkitik altxatzeko prest dago. Tomasek (11) miresmenez begiratzen dio Jesusi.Jakue Alfeorena (12),mahaiaren mutur batean,besoak zabalik dago,harridura adierazizJesusi nekaldia iragartzen entzutean.Juda Iskariotek (13), bestemuturrean,ezaxola-aurpegia du,eta ematen du bere tokitik altxatueta Afaltegitik alde egitekotan dagoela.

Errealismo handiko irudi honetan, Jesus, hilik, Andre Mariarenaltzoan etzanda dago. Mariak, bere aldetik, laguntza erregutzendu, eskua eta aurpegia zerurantz jasota.

Irudia,egur polikromatuzkoa,eskultura multzo bat da.Jesusenalboetan gurutziltzatutako bi lapurrekin batera, hirurak eszenaberean agertzen ziren Valladolideko prozesioetako paso batean.Valladolideko Cofradía Penitencial de las Angustias elkartearenenkarguz egin zen irudia, 1616an.

Aste Santuko prozesioetan ateratzen dituzten eskulturak edoeskultura multzoak.

PasoaElizako aldarearen atzean eraikitako egitura, Bibliako gertaereinahiz santuen bizitzako pasarteei buruzko irudiz apaindua.

Erretaula

13

1211

109

8

3

1

2

4 5

6

7

78180_EUS_LA_RELI_2ESO_UD5.qxp 14/3/11 10:39 Página 82

Page 13: LA.Religion 2ESO.EUS 28/2/11 18:08 P gina 1 · 2.Sakramentuak 2.1.Sakramentuak eta kristau-fedea 2.2.Sakramentuak pertsonen bizitzan 3.Sakramentuak ospatzeko era 3.1.Sarbide-sakramentuak

Aztertu Salzilloren Azken Afaria eta irakurri Jn 13, 21-30.Ebanjelioko pasarte horretan lau pertsonaia ageri dira.Esanhaietako bakoitzari buruz:• Zer dioen eta zer egiten duen, testuaren arabera.• Eskulturako zer irudi (zer zenbaki) dagokion.• Nola islatzen den eskulturan pertsonaiak egin eta esandakoa.

Luisa Ignacia Roldánek Barrokoan sortu zuen bere obra.

— Bilatu haren biografiari eta obrari buruzko informazioa,eta egin laburpena.

Pietatea Michelangeloren obra batean ere ageri zaigu.Bilatubigarren horren irudi bat, eta alderatu biak.

— Zure iritziz, zer dela-eta bien arteko desberdintasunak?Izan kontuan artista bakoitzaren garaia eta estiloa, etaeskultura bakoitzaren funtzioa.

Erreparatu Pedro de Menaren Magdalena penitenteari.

a) Idatzi eragiten dizkizun hiru sentimendu.

b) Aukeratu sentimenduetako bat,eta esan eskulturaren zerezaugarrik sorrarazten dizun.

c) Nola adieraziko zenuke zuk sentimendu hori?

Bilatu informazioa Espainian Aste Santuan han-hemenkaegiten diren prozesioetako bati buruz.

— Esan zein diren prozesio horretako paso famatuenak,etabakoitzak Bibliako zer pasarte irudikatzen duen.

Imajinatu Barrokoko artista bat zarela eta sakramentu batiburuzko eskultura errealista bat egiteko eskatu dizutela.

— Marraztu paperean eskulturaren zirriborroa, eta azaldu,zehazki, zer adierazi nahi duzun eta nola egingo duzun.

83

Magdalena penitentea | PEDRO DE MENA

15

10

11

12

14

13

Irudi hau Pedro de Mena eskultore granadarrak egin zuen,Madrilgo jesuiten enkarguz, 1663 aldera.

Menaren Maria Magdalakoa emakume gaztea izan arren,harenaurpegieran agerikoak dira nahigabea eta damua: sudur zorrotzadu,ahoa erdi irekia,begirada tristea eta eskua bularraren gaineanzabalik; gurutzeari begiratzen dio, espartzuzko jantzia daramaorkatiletaraino, oinutsik doa…

Irudi osoa errealismo handikoa da, eta mistizismo eta es-piritualtasun sakonak iradokitzen ditu.

ErretaulaJUAN MARTÍNEZ MONTAÑÉS

Juan Martínez Montañesek egin zuen, 1609an, Santiponceko(Sevilla) San Isidoro monasterioko erretaula nagusia.

Egur polikromatuzkoa da, eta haren atalak karratu handiak dira,trazu klasikokoak, hainbat elementuz mugatuak eta bereiziak:hainbat eratako zutabeak,frontoiak,medailoiak eta aingerukoteak.

Hainbat erliebe ditu;besteak beste,Jaiotza,Hiru Erregeen gurtzaeta artzainen gurtza. Erdian,San Jeronimoren eskultura exentubat dago, prozesioan ateratzen zutena.

Jarduerak

78180_EUS_LA_RELI_2ESO_UD5.qxp 14/3/11 10:40 Página 83

Page 14: LA.Religion 2ESO.EUS 28/2/11 18:08 P gina 1 · 2.Sakramentuak 2.1.Sakramentuak eta kristau-fedea 2.2.Sakramentuak pertsonen bizitzan 3.Sakramentuak ospatzeko era 3.1.Sarbide-sakramentuak

Elizen egitura

Nabe nagusia (1), elizaren erdialdeko gunea, sarrerakoatetik presbiterioraino doana. Elizkizunera doazen fededunaknabean biltzen dira.Presbiterioa (2) apaiz edo presbiteroentzako lekuada. Nabe nagusiaren buruan egoten da.Eliza batzuek gurutzadura edo transeptua dute (3).Zeharkako nabe bat da, nabe nagusiarekin gurutzatzendena presbiterioaren aurre-aurrean. Hori dela eta, elizarenoinplanoak gurutzearen forma hartzen du.Alboetako kaperak (4) eliza zahar batzuek dituztengune edo esparru txikiak dira, gehienetan Eukaristiarakoerabiltzen ez direnak.Korua zenbait elizak duten beste atal bat da. Sarrerakoatearen gainean egon ohi da. Ofizioak edo eliz otoitzakkantatzen ziren koruan.Sakristia presbiterioari itsatsitako gela bat da, elizkizu-netan erabiltzen diren objektuak eta apaingarriakgordetzekoa.Kanpandorrea eliza batzuei erantsitako dorre bat da,goialdean elizkizunetara deitzeko kanpaiak dituena.

Non izango da elizkizuna?

Dokumentala

84

Kristau-ospakizunetarako tokia, IV. mendetik aurrera, tenpluaketa elizak izan dira, kristauak elkartzeko eta liturgiarakoegindako eraikinak.

Hainbat forma eta tamainatako elizak daude: ermita koxkorrak,basilika erraldoiak... Haien diseinua aldatuz joan dadenborarekin, garaian garaiko korronte artistikoei jarraiki.

Eliza guztietan nabe bat dago, fededunak han elkartu daitezen,eta aldarea, Eukaristia ospatzeko. Ezinbesteko elementu horietazgain, badituzte beste batzuk ere. Ikus ditzagun.

Elizetako elementuak

Aldarea (5), berez, mahai bat da, eta haren inguruanEukaristia ospatzen da. Presbiterioan dago, eta JesusenBeraren ikurra da. Horregatik, eliza askotan harrizkoa da,Kristo Elizari eusten dion giltzarria dela adierazteko. Mahai-zapi batez estalita egoten da, eta haren gainean jartzendira meza-liburua eta kandela edo argizariak, eta,elizkizunak iraun bitartean, piztuta egoten dira.Anboia (6) atril bat da. Toki jaso batean jartzen da, handikJainkoaren Hitza aldarrikatzen baita.Gurutzeari (7) dagokio toki nagusia, Jesusen heriotza etapiztuera gogoratzen dituelako.Sagrario (8) esaten zaion armairu edo kutxa bateanEukaristiako antzirudiak (ogia eta ardoa) gordetzen dira,Kristoren Gorputz eta Odoltzat sagaratu ondoren. Aldaretikgertu dagoen kapera batean (maiz Kristo Santuaren edoEspiritu Santuaren kapera deitua) egoten da. Sagrarioarenondoan beti egon ohi lanparatxo bat, piztuta.Bataiarrian bataiorako ura egoten da. Aitorlekuan sinestunek aitortza egiten dute Adiskidetzeedo Penitentziako sakramentuaren unean.

1

5

6

7

8

2

3

4

78180_EUS_LA_RELI_2ESO_UD5.qxp 14/3/11 10:40 Página 84

Page 15: LA.Religion 2ESO.EUS 28/2/11 18:08 P gina 1 · 2.Sakramentuak 2.1.Sakramentuak eta kristau-fedea 2.2.Sakramentuak pertsonen bizitzan 3.Sakramentuak ospatzeko era 3.1.Sarbide-sakramentuak

Lagun edo ezagunen baten urtebetetzean egon bazara,konturatuko zinen erritu berbera bete ohi dela:• Norbaitek atseginezko hitz batzuk esaten dizkio.• Urteak betetzen dituenak kandelei putz egitean, besteek

Zorionak zuri kantatzen diote.• Denek ekartzen dizkiote opariak.• Berak, eskertzeko, askaltzera gonbidatzen ditu.• ...

— Azaldu zer esanahi duen keinu horietako bakoitzak, etasailkatu ospakizunen elementuen artean.

Gogoratu parte hartu duzun kristau-ospakizunen bat,eta esanzer hitz, musika, keinu eta sinbolo erabili ziren.

Antoine de Saint-Exupéry idazle frantziarraren liburu batean,pertsonaietako batek esaten du:

«Hona hemen ene sekretua.Oso sinplea da:bihotzarekin bainoez da ongi ikusten. Funtsezkoa ikusezina da begientzat».

— Nola lotuko zenuke esaldi hori sakramentuekin?

Azaldu zeren sinbolo diren sakramentuetako elementu hauek:

a) Bataioko ura.b) Sendotzan,Ordenan eta Gaixoen Oliaduran erabiltzen den

olioa.c) Adiskidetzean ematen den bedeinkapena.d) Eukaristiako ogia eta ardoa.e) Ezkontzan, elkarri onetsia adieraztea.

Adiskidetzeko sakramentuak baditu beste izen batzuk:Jainkoarengana bihurtzea, Aitortza eta Barkamena.

— Lortu gaiari buruzko informazioa, eta esan zer dela-etadeitura horiek eta zer nabarmendu nahi den bakoitzarekin.

Azaldu,zeure hitzez,zergatik diren garrantzitsuak sakramentuakkristauen bizitzan.

Idatzi elizkizun-buru bakoitzakematen dituen sakramentuak:

• Apaiza (4)

• Gotzaina (2)

• Diakonoa (1)

• Senar-emazteak (1)

Osatu:

«…………ko irudigintza batik bat …… mendean garatu zen.Irudietako asko,prozesioetan ateratzen diren …………etakoelementuak dira, edo elizako aldarearen atzean dagoen…………n jartzekoak. Azpimarratzekoak dira …………,………… eta …………ko eskolak.»

Zoaz etxetik edo ikastetxetik hurbil dagoen eliza batera.

a) Egin presbiterioaren krokisa,eta kokatu marrazkian aldarea,anboia, gurutzea eta sagrarioa.

b) Non egoten da pontea?

Ariketa honetan, oso antzinako testu bat irakurri behar duzu,eta, ondoren, iruzkindu eta gaurkotu.

155.urtean,Justino izeneko kristau batek gutun bat idatzi zionAntonino Pio enperadoreari,orduko erromatarrek jada kristauakdeitzen zieten haiei buruzko berri emateko.Irakurri arretaz,etaerantzun:

Bilatu informazioa, eta kokatu bere garaian eta tokiantestuaren egilea (San Justino) eta hartzailea (Antonino Pioenperadorea).

Zer egun zen Eguzkiaren eguna zeritzon hura? Zergatikzuen izen hori erromatarren garaian?

Zer sakramenturi buruz ari da egilea testuan?

Identifikatu gutuneko ospakizunaren parteak, alderatuorduko Eukaristia eta gaurkoa, eta esan zertan direnantzekoak eta zertan desberdinak.

Zer garrantzi du, zure ustez, irakurri duzun testua JesuKristoren garaitik gutxira idatzia izateak?

A

B

C

D

E

Proiektua

85

Jarduerak

Eguzkiaren eguna deritzon egunean, hirian nahiz landa-aldean bizi diren guztiak toki berean biltzen gara.Apostoluen oroitzapenak eta profeten idatziak irakurtzendira, ahal den eta denbora gehienez.Irakurketak bukatzean, ekitaldi-buruak hitza hartzen du,eta han daudenei entzun dituzten gauza eder-ederrakimitatzeko dei egiten die.Ondoren, altxatu egiten gara, eta elkarrekin, geureburuaren eta beste guztien alde otoitz egiten dugu,dauden tokian daudela, gure bizitzagatik eta ekintzengatikzuzenetsiak izan gaitezela eta aginduak zintzoki beteditzagula eskatuz, horrela betiko salbamena lortzeko.Jarraian, ekitaldi-buruari ogia eramaten zaio, eta,kopa batean, ardoa, urarekin nahastua. Hark hartu egitenditu, unibertsoaren Aita Semearen eta Espiritu Santuarenizenean goretsiz eta aintzatuz, eta esker on luzea esatendu, dohain horiek jasotzeko aintzakotzat hartuak izangarelako.Ekitaldi-buruak esker-ematea eginda eta herriak berari«Amen» erantzundakoan, diakono deritzegunek ogia,ardoa eta ura, Eukaristiaren poderioz antzaldatuak,banatzen dituzte han daudenen artean, eta etorri ezdirenei ere eramaten dizkiete.

2416

17

18

19

20

21

22

23

78180_EUS_LA_RELI_2ESO_UD5.qxp 14/3/11 10:40 Página 85

Page 16: LA.Religion 2ESO.EUS 28/2/11 18:08 P gina 1 · 2.Sakramentuak 2.1.Sakramentuak eta kristau-fedea 2.2.Sakramentuak pertsonen bizitzan 3.Sakramentuak ospatzeko era 3.1.Sarbide-sakramentuak

IZENBURUA: MesiasEGILEA: GeorgFriedrich Haendel

Ageriko zeinuak• Ospakizun orotan, zibiletan nahiz erlijiosoetan, hitzak,

musika, keinuak eta sinboloak agertzen dira.• Sakramentuak ageriko zeinuak dira, Jesu Kristo presente

dagoela erakusten dutelako.Jainkoak bere grazia helaraztendie sakramentuak hartzen dituztenei.

• Sakramentalak Elizak berak eratutakoak dira,kristauei be-ren fedea bizitzen laguntzeko:gurutzearen seinalea,gurutze-bidea, arrosarioa, erromesaldiak, bedeinkapenak, etab.

• Sakramentuak zazpi dira:Bataioa,Sendotza eta Eukaristia(sarbide-sakramentuak),Adiskidetzea eta Gaixoen Oliadura(sendakuntza-sakramentuak), eta Ordena eta Ezkontza(komunitatea zerbitzatzeko sakramentuak).

• Bataioa bizitza berri batera jaiotzea da.Sakramentu honenzeinua bataiatuari buruan isurtzen zaion ura da.

• Sendotzako sakramentua hartzen duena jakitun sartzenda Elizan.Kopeta olioz igurzten zaio.Eukaristian,Jesusenheriotza eta piztuera gogoratzen dira, eta ogiaren etaardoaren bidez, Kristo ospakizunean dago.

• Adiskidetzea dela medio, barkatu egiten dira bekatuak.Horren zeinu dira absoluzioa eta bedeinkapena. GaixoenOliaduraren bitartez,gaixorik daudenek itxaropenez aurreegiten diote gaitzari edo heriotzari. Oliaduraren zeinuada gaixoari eskuak eta kopeta olioz igurztea.

• Ordenak Jesu Kristoren bertaratzea gauzatzeko etasakramentuak emateko ahalmenaz hornitzen du. Ezkon-tzak, gizon batek eta emakume batek elkarri emandakoonespenaren bidez adieraziak,berretsi egiten du Jainkoakgizakiei dien maitasuna, gizateriarekin egin zuen ituna.

FilmografIa• Antoine de Saint-Exupéry-ren Printze txikia liburuan oinarrituta,

Saharan ezinbesteko lurreratzea egin behar izan duen pilotu batenistorioa kontatzen zaigu.

Basamortuan zegoela, B-612 planetatik etorritako printze txikibatekin topo egin zuen pilotuak. Printzetxoaren laguntzaz,norberaren bizitzanizaten diren gauzaxumeei errepara-tzen hasi zen hegaz-kinlaria, eta haienbalioaz ohartzen.

Irakurgaiak• Liburu labur honekin, egileak Jainkoa eguneroko gauza

xumeenetan aurkitzeko eskatzen digu.

Errealitatea ikusteko era aldatuz, ohar gaitezke Jainkoarenpresentzia igartzendiguten seinaleak bizi-tzako gertaera, aurki-kuntza edo une ba-koitzean topa ditza-kegula.

86

IZENBURUA: Lossacramentos de la vidaIDAZLEA: Leonardo BoffARGITALETXEA: Sal Terrae

Musika• Barrokoko musikari askok, katolikoek zein protestanteek, historia sakratuan eta Jesu Kristoren

bizitzan oinarritutako musika-piezak konposatu zituzten.

Konposizio horietako bat Haendelen Mesias da. Jesu Kristoren bizitzaren ikustaldi bat da,profetek Haren etorrera iragarri zutenetik aintzan berpiztu zen artekoa. Obra horren parterikezagunenetako bat «Aleluia» da, koloretsua eta bizia baita.

IZENBURUA: El pequeñopríncipeZUZENDARIA: Stanley DonenDATUAK: Erresuma Batua (1974)

sarbidekoak

sendakuntzakoak

komunitateazerbitzatzekoak

Kristau-ospakizunen

Sakramentalak

Sakramentuak

Ordena, Ezkontza

Adiskidetzea, Gaixoen Oliadura

Bataioa, Sendotza, Eukaristia

Hitza, musika, keinuak eta sinboloak

elementuak

elementubereziak

Laburpena

Eskema

Baliabideak

78180_EUS_LA_RELI_2ESO_UD5.qxp 14/3/11 10:40 Página 86

Page 17: LA.Religion 2ESO.EUS 28/2/11 18:08 P gina 1 · 2.Sakramentuak 2.1.Sakramentuak eta kristau-fedea 2.2.Sakramentuak pertsonen bizitzan 3.Sakramentuak ospatzeko era 3.1.Sarbide-sakramentuak

87

Sakramentua Zeinua Esanahia

Bataioa

Sendotza

Eukaristia

Adiskidetzea

Gaixoen oliodura

Ordena

Ezkontza

1. Testu honetan, ospakizun zibil bat deskribatzen da.Irakurri, eta erantzun galderei:

a) Zer ospatzen zuten?

b) Zer elementu (hitzak,musika,keinuak,sinboloak) izanziren ospakizunaren bereizgarriak?

c) Zer sentimendu gogoratzen dituzte parte hartuzutenek?

2. Egin gogoeta Eukaristiaren edukiari buruz,eta erantzunaurreko jarduerako galdera berberei.

3. Lotu sakramentu bakoitza pertsonaren bizitzako egoeraedo une batekin.

4. Azaldu zein den sakramentuen eta sakramentalen artekodesberdintasun nagusia.

a) Eman sakramentalen hiru adibide.

b) Sailkatu zazpi sakramentuak.

5. Koadroa osatzeko, idatzi sakramentu bakoitzeanerabiltzen den zeinua eta haren esanahia.

6. Azaldu zergatik izan zuen horren garapen handiaBarrokoko irudigintzak Espainian.

a) Deskribatu irudigin-tza barrokoaren ezau-garri teknikoak:itxura,materialak, tamaina,etab.

b) Esan zein diren sa-rrien landutako gai-ak, zertarako egitenziren irudiak eta zersentiarazi nahi zi-tzaion ikusleari.

c) Aipatu eskola etairudigile garrantzi-tsuenak.

7. Marraztu eliza baten planoa, gurutze-formakoa, etaseinalatu egiturazko elementu hauen kokapena:

kanpandorrea – korua – gurutzadura – presbiterioasakristia – nabe nagusia – alboetako kaperak

Azkenean, iritsi zen uztailaren 4ko goiza. Gure eskautkanpamentuan, Niagara Fallsen, denok ari ginen lan eta lan.Independentzia Egunaren festa handia prestatu behar genuen!

Hamaiketan, guztiok bildu ginen, erdiko zabaldian. Begiraleetakobatzuk garaiko arropaz jantzita zeuden, ospakizunasinesgarriagoa izan zedin.

Kanpamentuko buruak gogoratu zigun, hitzaldi labur batean,gure arbasoen egitandia, Estatu Batuak Britainia Handitikindependente zirela aldarrikatu baitzuten, Filadelfian, 1776an,gaurko egun batez.

Ondoren, bandera handi bat zabaldu eta mastan gora jasogenuen, eta, aldi berean, denok abestu genuen, zirrarak hartuta,himno nazionala.

Amaitzean, freskagarriak eta litxarreriak eman zizkiguten guztioi.

Bataioa •

Sendotza •

Eukaristia •

Adiskidetzea •

GaixoenOliadura •

Ordena •

Ezkontza •

• Norberaren espirituaelikatu beharra.

• Bataioko promesakberrestea.

• Bizitza berri baterajaiotzea.

• Gaixotasunak eragindakoahulezia edo hiltzekoarriskua.

• Besteen zerbitzurajarduteko konpromisoa.

• Jainkoarekin eta gizakiekinberradiskidetzea.

• Ezkontidea maitatzekokonpromisoa.

� Juan de Mesa. Jesus, Botere

Ikaragarriduna (Sevilla, 1620).

Ebaluazioa

78180_EUS_LA_RELI_2ESO_UD5.qxp 14/3/11 10:40 Página 87