Langile Ikastolako Aldizkaria L. I.A. · Gatza Egiteko era: Padera zabal batean olioa isuri eta...
Transcript of Langile Ikastolako Aldizkaria L. I.A. · Gatza Egiteko era: Padera zabal batean olioa isuri eta...
2017ko otsailaren 10a
L. I.A. Langile Ikastolako Aldizkaria
AURKIBIDEA
IPUIN MOTZAK—ERREPORTAIAK
ALBISTE BITXIAK—DESKRIBAPENAK
OLERKIAK — BERTSOAK
ALBISTE ONAK—AMETSAK
ESAERA ZAHARRAK—ERREZETAK
ESKOLAKO ALBISTEAK—IRAGARKIAK
BIOGRAFIA
AHOLKUAK
ELKARRIZKETAK
L. I.A. hitza aurkitu
aldizkari barruan. Por-
tadakoak ez du balio.
35. zenbakia
OLERKIAK
Hodei beltz eta grisez estali da ze-
rua. Txuriz jantzita dauka Aizkorri
bere burua
Elurra beltz eta ikatza zuri, odola berde porrua gorri,
egia gezur gezurra egi, metro bateko sudurra hazi zait
neri.
Kanpoan hotz, barruan bero,
hemen dator gure Olentzero.
Eider eskolatik loreak emate-
ko bere amatxori
EGILEA: Xanet Aranburu
MANEX ETA LAGUNAK
Bazen behin ume bat Manex
izena zuena.Manex ez zituen la-
gun asko,egun guztia play 4 ean
jolasten egoten zelako etxean sar-
tuta.
Modu bakarra Manex lagunekin
egoteko play 4 gabe zigortzea zen.
Egun batean lagunak aspertu egin
ziren berari
deitzeaz.Orduan,Manex egoeraz
jabetu eta lagunekin jolastera
joan zen.
Egun hortatik aurrera ez zuen
egun bakar batean ere ez lagune-
kin egoteari huts egin.
EGILEA: JON RODRIGUEZ
MIKEL ETA ESKU PELOTA
Bazen behin Mikel izeneko mutil bat.
Esku pelota asko gustatzen zitzaion eta
eguenero esku pelotan ibiltzen ze. Bere
ametsa mundutik hobena izatea zen, 14
urterekin bi txapel eta 3 kopa irabazi
zituen, handik 5 urtetara profesionala
zen eta munduko tsapela irabazi zuen.
Ekain B
ZERGATIK INAUTERIAK URTERO DATA DESBERDINETAN IZATEN DIRA?
Aste santua noiz den jakinda, Inauteriak noiz hasten diren jakin dezake-
gu. Bi daten artean 40 egun daude.40 egun hauei Garizuma deitzen zaie.
Hori horrela zergatik den jakiteko, historia pixka bat…
|V. mendean, Erromataren garaian, elizak boterea haundia hartu zuen eta
ospakizun guztien kontrola ere.
Aste Santua (azken afaria, Jesusen heriotza eta berpiztea) ere ezarri
zuen Inauteriak, Aste Santuaren arabera ere.
Nola jakin noiz diren Inauteriak?
Udaberriko lehenengo ilargi betearen ondoko lehen igandea izan ohi da
Pazko-igandea(Aste santua). Pazko egunetik 40 egun eta Inauterien bu-
kaera, eta ondorioz Inauterietako jai egun guztiak ezarri zituzten.
Elizak zioen, bi data hauen artean(garizuma)ezin zela haragiak jan, ezta
erlazio sexualik eduki ere beste gauza askoren artean. Beraz, Garizuma
hasi aurretik, hiru egun hauetan denetatik jan, edan, etab.egiteko bai-
mena ematen zuen.
Beraz, inauteriak kalkulatzeko, udaberriko lehenengo ilargi betearen on-
doko lehen igandea bilatu eta 40 egun atzera kontatu.Eta listo!
Egileak:Uxue eta Aitor
CELOPAN
David Calvo Agea, ezagunago Celopan, bezala 20 urte ditu eta 1996ko
abuztuaren 7an jaio zen Cataluñan.
Bere lana YouTubera bideoak igotzea da eta 1.900.000
jarraitzaile baino gehiago ditu.
Altua da, bere ilea marroia eta motza da, begi txikiak
eta marroiak ditu, aho txikia, sudur ertaina, beso lu-
zeak, esku handiak, hanka luzeak eta oin ertainak.
Dibertigarria, bihurri xamarra baino mutil zintzoa da.
Eroso jazten da, bakeroak eta kamisetak gustokoak ditu.
Blogak egitea, bideo jokuekin jolastea eta bere bi txakurrekin egotea gus-
tatzen zaio.
ANNE
PATATAZKO GARAGARDOA
Euskal Herriko unibertsitateko ikasle talde batek patatazko garagardoa asma-
tu du. “Gastheiz” izenarekin salgai atera dute.
Araban landatutako patatekin, zerealekin eta landare batekin egina dago gara-
gardoa.
Ekimen honekin gogora ekarri nahi izan dituzte garagardoaren lehen ekoizleak,
hau da, duela 7.000 urteko Mesopotamiako emakumeak.
Oraingoz 1.181 botila ekoiztu dituzte.
Haizea
AMETSA
Gaur amestu dudana da nire ekipoarekin torneoa irabazi genuela hau da Aiert,
Manex, Inhar… berdinketa 3-3 gindoazen finalean, baina Aiertek azken minu-
tuan golazo bat sartu zuen. Orduan finala irabazi genuen, azkenik. Aiert, Manex
eta Inarrek batera kopa altxa zuten.Hurrengo egunean Zubipera joan ziren ira-
bazitako kopa hantxe uztera eta hantxe entrenatzera eta zoritxarrez Iker Barrio-
la lesionatu egin zen eta orduan denak negarrez esnatu arte.
EGILEA:Iker Barriola
AMETSA
Gaur gauean amestu dut futboleko txapelketa nuela Donostian goizeko
10:00etan.Lehenengo ligaxka bat jolasten genuen, hiru ligaxka zeuden eta li-
gaxka bakoitzean lau taldezeuden. Txapelketa 13:00tetan bukatu genuen final
erdietan kanporatu ginen. Bazkaldu eta gero atsedena hartu nuen. Arratsal-
dean igerilekura joan nintzen lagunekin harrapaketan ,igerian ibiltzera. Oso on-
do pasa genuen. Agur esateko unea heldu zen bihar arte eskolan ikusiko gara
esan genion elkarri. Gaur goizean esnatu eta konturatu naiz hau guztia ametsa
zela.
Mattin Mutiloa
Patata-Tortila
Osagaiak 2 dezilitro oliba olio 200 g tipulin, pikatua 100 g piper berde, pikatua baratxuri ale bat, pikatua 800 g patata, zurituak eta dadotan moztuak 8/9 arrautza fresko Gatza Egiteko era:
Padera zabal batean olioa isuri eta gero, bizi-bizi piztuko dugu sua. Olioa ongi be-
rotu dela sumatu orduko, tipulin pikatua, piperra, baratxuria eta patata irauliko ditu-
gu, eta bizkor irauliko dugu guztia bitsadera batez, gaiak egokiro nahas daitezen.
Garrantzitsua da patatei sutara baino lehen gatzik ez ematea. Horrela lortuko du-
gu pure ez bihurtzea. Hobe dugu arrautza joa gerokoan gazitzen badugu, askoz
hobeago aterako zaigu tortilla horrela jokatuta. Su ertainean jarriko dugu ondoren
padera eta 30 minutuan edukiko dugu dena berotzen, barazkiei eraginez egiten ari
direla sumatu orduko.
Tarte horren ondoan xukatuko dugu olioa, padera iragazki baterantz makurturik
edo, bitsadera batez, barazkiak paderatik atereaz. Erreserban utziko dugu tortilla
mamitzeko erabiliko dugun olio partea eta paper xurgatzaile batez garbituko dugu
padera, geroago erabiltzeko.
Ontzi batean hautsi eta joko ditugu arrautzak, gatza oparo emanez. Barazki xuka-
tuak erantsiko dizkiegu arrautzei. Su bizian jarriko dugu berriro padera eta olio tan-
ta batzuk isuriko ditugu hartan, erreserban utzitakotik hartuta. Arrautza-salda isuri-
ko dugu ondoren, azal kurruskari bat eragiteko moduan, eta zirkulutan eragingo
diogu paderari hondoa itsats ez dakion. 30 bat segundo igaro ondoan, irauli egin-
go dugu tortilla beste plater baten laguntzaz eta mamitzen utziko dugu beste alde-
tik, padera, olio tanta batzuk gehiago isuri ondoan, ongi berotu eta gero.
Azkenik, plater batean ipini eta entsalada berde batekin zerbitzatuko dugu tortilla.
Ibai Castañeda 6.B
Osagaiak: -3 arrautz.
-200g irin.
-100g azukre.
-50g gurin.
-Legami poltsa erdia.
-Limoi azal zati bat.
Nola egiten den: Hasteko, pote batera bota arrautz guztiak eta nahastu. Gero,
irina gehitu. Ondoren, azukrea bota. Jarraian, legamia bota
eta gurina gehitu.geroxeago, limoi azal zati bat eta gero,
nahastu. Azkenik, erroskilei forma eman eta labean 20 minutu
eta 180 gradutan jarri labea eta.
ON EGIN!!!!!
Alaitz Barrenetxea-6.A
ERROSKILAK
ORRAZI BEREZIA!
ELEKTRIZITATEA KENTZEN DUEN
ORRAZIA!
2017an ateratako orrazi berezia!
Nere amak badauka eta oso ona da!
Ilean distira ederra uzten du!
Ah baina, kontuz ibili, ezin da busti!
Aurrera!
Erosi eta probatu!
Ileak tente-tente dituztenentzako oso egokia!
Egilea:Nora
IKASTOLAKO ALBISTEA
SANTA AGEDA
Otsailaren 5ean Santa Ageda izan zen. Hori dela eta, Langile
ikastolako 5. eta 6. mailakoak otsailaren 3an, ostiralean, ikas-
tolan koplak kantatu genituen.
5. mailakoak Laubidietan leku ezberdinetan kantatu genuen:
zuzendaritzari, jangelari, 4. mailakoeri... eta 6. mailakoak
Meaben eta Bidebietan.
Ondoren koplak kantatzen lortutako janariarekin merendola
bat egin genuen.
Giro ederra egon zen.
Jon dator ipuin motzarekin, adi-adi !!!!!!!
Oihan mitxelena
IKASTOLAKO ALBISTEAK
Laubidietan Lib dub egin genuen azaroak 25 ean.
Hernanin, “Euskara ari du” proiektua martxan dago eta ho-
rren barruan ekintza bereziak prestatu dira. Ikastolan ho-
rietako bat Lib dub izan da.
Lib dub horrekin euskararen alde gaudela erakutsi dugu eta
bide batez zein ikastola polita dugun ere.
Lib dubean ikastolako lehen hezkuntzako ikasle eta irakasle
guztiak parte hartu zuten.
Lib dub egiteko “aldapan gora” abestia aukeratu genuen
Huntza taldekoa.
Hauek dira taldea osatzen duten musikalariak eta hauetako
bi hernaniarrak dira:
- Aitor Huizi, bibolina
- Josune Arakistan, trikitixa
- Peru Altube, bateria
- Aitzol eta Inara Eskisabel, kitarra eta banjoa
- Uxue Amonarriz, panderoa.
Aitor Huizi eta Uxue Amonarriz
dira hernaL I.A.iarrak.
Jakes Elizegi
NIRE AHOLKUA
Nik Nurren bildumakO liburuak irakurtzea gomendatzen dizuet. Idazlea Toti Marti-
nez de Lezea da eta marrazkilaria, Juan Luis Landa. Bilduma honetako liburuak
aholkatzen dizkizuet oso interesgarriak direlako eta misterio asko dutelako.
Bilduma honetako liburuetan protagonista Nur da, neskatila ausarta, zintzoa, alaia
eta abentura zalea. Neskatila honek bere gurasoekin bidaiatu egiten du, munduko
leku desberdinak ezagutuz eta lagun berriak eginaz.
Orain “Nur eta herensugearen tenplua” liburuaren laburpen txiki bat irakurriko di-
zuet.
Nur Txinan bizi da orain, bere gurasoekin batera. Lagun berriak egin ditu eta atrak-
zio parke ikaragarri batean elkartu ziren, Guo, Guoren urteak ospatzeko. Horretan,
ordea, Guo Guo desagertu egin zela konturatu ziren eta bera bilatzen hasi ziren
….
Gehiago jakin nahi baduzu … irakur ezazu liburua! Gustatuko zaizu!
Egilea: Goiatz