LAGUNTZEN KATALOGOA 2016 - spri.eus · Ikerkuntza industrialeko edo garapen esperimentaleko...

26
ENPRESA-GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO Y COMPETITIVIDAD GRUPO TALDEA LAGUNTZEN KATALOGOA 2016 •••••••••••••••••••••••• ZURE PROIEKTUARI LAGUNTZEKO GAUDE HEMEN

Transcript of LAGUNTZEN KATALOGOA 2016 - spri.eus · Ikerkuntza industrialeko edo garapen esperimentaleko...

ENPRESA-GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA

EKONOMIAREN GARAPENETA LEHIAKORTASUN SAILA

DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO Y COMPETITIVIDAD

GRUPO

TALDEA

LAGUNTZEN��KATALOGOA�2016�••••••••••••••••••••••••

ZURE PROIEKTUARI LAGUNTZEKO GAUDE HEMEN

Laguntzen katalogoa 2016902 702 142 I [email protected] 3

1 TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZA

HAZITEK ................................................................................................................. 04ELKARTEK ............................................................................................................. 05EMAITEK ................................................................................................................ 06INBERTSIO ZIENTIFIKO-TEKNOLOGIKOAK .......................................................... 07KALIFIKAZIOKO TXOSTEN TEKNIKOAKONDORIO FISKALETARAKO ................................................................................... 08

INDUSTRIA DIGITALA ........................................................................................... 09BASQUE INDUSTRY 4.0 ........................................................................................ 10MIKROENPRESA DIGITALA .................................................................................... 11E-COMMERCE ........................................................................................................ 12

LEHIABIDE-Innobideak ......................................................................................... 13KUDEABIDE-Innobideak ....................................................................................... 14PERTSONAK-Innobideak ...................................................................................... 15PRESTAKUNTZA-Innobideak ................................................................................ 16

2 EKINTZAILETZA

EKINTZAILE ............................................................................................................ 17ONDORENGOTZA ENPRESA TXIKI ETA ERTAINETAN .......................................... 18BASQUE FONDO ..................................................................................................... 19

3 FINANTZAKETA

GAUZATU INDUSTRIA ............................................................................................ 20GAUZATU ATZERRIKO EZARPENAK ...................................................................... 21RENOVE MAKINERIA .............................................................................................. 22

4 NAZIOARTEKOTZEA

NAZIOARTEKOTZE ZERBITZUAK .......................................................................... 23

5 EUSKADIKO ARRISKU KAPITALEKO SOZIETATEA .......................................... 24

6 AZPIEGITURAK .................................................................................................... 25

LAGUNTZEN AURKIBIDEA

TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAHazitek 1

Laguntzen katalogoa 2016902 702 142 I [email protected] 4

EPEA: 16/01/14-16/03/18

HELBURUA

Ikerkuntza industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektuak bultzatzea. Proiektu horiek lehiakorrak nahiz estrategikoak izan daitezke, eta EAEko enpresa-sektorean eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2020 Planean jasotako espezializazio-esparruetan gauzatzekoak dira.

NORI ZUZENDUA

Euskal enpresa sareari.

LAGUNTZAREN AZALPENA

A. Lehiakortasun proiektuetarako (urtekoak)

• Produktu berriak edo oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresa berriak garatzea.

• Proiektuak indibidualki edo lankidetzan garatu daitezke.• Urteko gutxieneko aurrekontua 100.000 €-koa izango da lankidetza

proiektuentzat, 50.000 € enpresako.• Diruz lagundu daitezkeen kostuen %25erainoko finantzaketa emango da.• Itzuli beharrik gabeko diru-laguntza hau gehienez 250.000 €-koa izango

da urteko eta onuradun bakoitzeko.

B. Proiektu estrategikoetarako (urte anitzekoak, gehienez 3 urte)

• I+G-ko proiektu estrategikoak, PCTI2020 planeko espezializazio arloetakoak.

• Trakzio indarra duten proiektuak, lankidetzan edo bakarka eginak. Gutxieneko inbertsioa: 4 milioi.

• Diruz lagundu daitezkeen kostuen %40rainoko finantzaketa emango da inbertsio industrialeko proiektuen kasuan.

• Diruz lagundu daitezkeen kostuen %25erainoko finantzaketa emango da garapen esperimentaleko proiektuen kasuan.

BALDINTZAK

Laguntzen pizgarri efektua bermatzeko, laguntza eskaeraren aurkezpen-dataren ondoren hasten diren proiektuek bakarrik jaso ahal izango dituzte laguntzak.

1

Laguntzen katalogoa 2016902 702 142 I [email protected] 5

HELBURUA

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko ikerketa, garapen eta berrikuntzako erakundeek eginiko ikerketa kolaboratiboak bultzatzea.

NORI ZUZENDUA

ZTBESeko agenteei.

LAGUNTZAREN AZALPENA

Oinarrizko ikerkuntzako lankidetza-proiektuak.Helburutzat dute RIS3 espezializazio arloetako ezagutzak zabaltzea. Gutxieneko aurrekontua 500.000 €-koa da proiektuko, eta 50.000 €-koa parte hartzen duen erakunde bakoitzeko. Iraupena: 2 urterainokoa. Industriarako potentzial handiko ikerkuntza-proiektuak.Merkatua trakzionatzeko eta merkatura iristeko ahalmen handia duten ZTBESko I+G-ko enpresa-unitateek zuzenduko dituzte proiektu horiek. Gutxieneko aurrekontua 100.000 €-koa da proiektuko, eta 50.000€-koa parte hartzen duen erakunde bakoitzeko. Iraupena: 2 urterainokoa.

Interes bereziko ekintza osagarriak.Eskaera-Eskaintza bitarteko agenteek eta Zientzia, Teknologia eta berrikuntza hedatzeko agenteek garatuko dituzte: adibidez, azterketak eta zaintza teknologikoa egitea, lankidetzaren mesederako jarduerak gauzatzea, I+G+B-ren transferentzia kudeatzeko jarduerak garatzea edota I+G+B nazioartekotzeko jardueretan parte-hartzea.

BALDINTZAK

Laguntzen pizgarri efektua bermatzeko, laguntza eskaeraren aurkezpen-dataren ondoren hasten diren proiektuek bakarrik jaso ahal izango dituzte laguntzak.

EPEA: 16/01/14-16/02/26

TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAElkartek

1

Laguntzen katalogoa 2016902 702 142 I [email protected] 6

HELBURUA

Teknologi zentro multifokalizatuen eta Ikerkuntza kooperatiboko zentroen (CIC) emaitzak eta gaitasunak hobetzea eta merkatura bideratzea.

NORI ZUZENDUA

Teknologi zentro multifokalizatuei eta Ikerkuntza kooperatiboko zentroei (CIC).

LAGUNTZAREN AZALPENA

Laguntzen helburua da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Teknologi zentro multifokalizatuen eta Ikerkuntza kooperatiboko zentroen (CIC) jarduera-ez ekonomikoa bultzatzea. Horretarako, beren jarduera globalaren emaitzak ebaluatu eta aztertuko dira, eta horren araberako finantzaketa emango zaie.

LAGUNTZA MOTAK

Onuradunak deialdiko urte naturalean garatutako jarduera ez-ekonomikoaren guztizko kostua estaltzeko adinako diru-laguntza (%100).

Aldaketak egiteko. Eman izena hemen laguntzen alertak jasotzeko.

TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAEmaitek

1

Laguntzen katalogoa 2016902 702 142 I [email protected] 7

EPEA: 16/01/13-16/02/11

HELBURUA

EAEn kokatutako enpresen azpiegitura zientifiko-teknologikoetako eta ekipamenduetako inbertsioak bultzatzea, epe luzerako finantzaketa emanaz.

NORI ZUZENDUA

Inbertsio-proiektu zientifiko-teknologikoak egiten dituzten enpresei.

LAGUNTZAREN AZALPENA

Ondoko hauen aktibo ukigarri eta ukiezinen erosketa finantzatzeko kredituak:Jabetza industriala / Aplikazio informatikoak / Eraikuntzak / Instalakuntza teknikoak / Makinak / Tresnak / Beste instalakuntza batzuk / Informazio prozesuetarako ekipoak / Auditoretza gastuak.

LAGUNTZA MOTA

Epe luzerako kreditua:Gastu hautagarrien %50. Amortizazio epea: 2029/01/02. Interes tasa: %1,5.

BALDINTZAK

Beren lehiakortasun-estrategia parametro zehatz batzuetan oinarritzen duten enpresak, hala nola, ikerlari kopuru handia, atzerrirako teknologia transferentzia, I+G+B-ra bideratutako funts kopurua, e.a.

TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAInbertsio zientifiko-teknologikoak

1

Laguntzen katalogoa 2016902 702 142 I [email protected] 8

HELBURUA

Ondorio Fiskaletarako Kalifikazioko Txosten Teknikoak egiteko zerbitzua.

NORI ZUZENDUA

Enpresa guztiei.

LAGUNTZAREN AZALPENA

Enpresek aurkeztu dituzten I+G-ko jarduera-proiektuak ebaluatzeko zerbitzua. Ebaluazioa positiboa bada, Ondorio Fiskaletarako Kalifikazioko Txosten Tekniko bat idatziko da.

Zerbitzuaren helburua da euskal enpresetan ikerketa eta garapen jarduerak suspertzea, bultzatzea eta sustatzea, segurtasun juridiko handiagoa emanaz Sozietateen Zergaren gaineko kenkari fiskalak aplikatzeko orduan.

Ebaluazio teknikoa eta ondorengo txostena doako zerbitzua da, urtero egiten da eta loteslea da Foru Aldundientzat.

LAGUNTZA MOTA

Enpresen I+B-ko jardueren kalifikazioa, zeinaren bidez kenkariak lortuko baitira Sozietateen gaineko Zergan.

BALDINTZAK

Enpresek eginiko Ikerketa eta Garapen proiektuak, Sozietateen gaineko Zergaren foru arauak ezarritakoaren arabera: Arabako FA, Bizkaiko FA eta Gipuzkoako FA.

Eusko Jaurlaritzaren I+G-ko programetan (GAITEK, ETORGAI eta HAZITEK) proiektu bat aurkeztu duten enpresek zuzenean jasoko dute txostena eta ez dute berriro dokumentatu beharko.

EPEA: Zabalik urte osoan

TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAKalifikazioko txosten teknikoak ondorio fiskaletarako

1

Laguntzen katalogoa 2016902 702 142 I [email protected] 9

HELBURUA

Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (EIKTak) sartzen laguntzea manufaktura sektoreko enpresa industrial txiki eta ertainetan (ETEetan).

NORI ZUZENDUA

Manufaktura sektoreko ETE industrialei.

LAGUNTZAREN AZALPENA

Diru-laguntza EIKTak manufaktura sektoreko enpresa industrial txiki eta ertainetan (ETEetan) sartzeko honelako esparruetan: kudeaketa, logistika, fabrikazioa, bulego teknikoa, eta abar.

LAGUNTZA MOTA

Laguntzak diru-laguntza gisa egituratuko dira onartutako gastu hautagarriekiko ehuneko hauetan (aholkularitza-ingeniaritza, hardwarea eta softwarea):

• Mikro-enpresak eta Enpresa Txikiak, %50.• Enpresa Ertainak, %30.

Urteko gehienezko diru-laguntza 18.000 €-koa izango da enpresa bakoitzeko.

Mugak: hardwarea (5.000 €), softwarea (5.000 €), aholkularitzako gastuak (18.000 €), ekitaldian zehar diruz laguntzeko moduko jarduera bat edo gehiago egiteko.

BALDINTZAK

Onuradunak manufaktura sektoreko enpresa industrialak izango dira.

TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAIndustria Digitala

EPEA: 16/04/08-16/09/23

1

Laguntzen katalogoa 2016902 702 142 I [email protected] 10

HELBURUA

Laguntza ematea Ikerketa Industrialeko eta Garapen Esperimentaleko proiektuei, zeintzuek hornitzaile teknologikoetatik enpresa industrialetaranzko teknologia transferentzia landuko baitute Fabrikazio Aurreratuari aplikatutako EIKTen esparruan, baldin eta demostrazio efektua badute, eta EIKTen arloko I+G-ko proiektuen emaitzak merkatura azkarrago iristea ahalbidetzen badute.

NORI ZUZENDUA

Manufaktura sektoreko enpresa industrialei.

LAGUNTZAREN AZALPENA

Proiektuek arlo hauetakoren batekin lotuta egon behar dute, fabrikazio aurreratuari aplikaturiko CPS (Cyber Physical Systems) sistemen arloan: - Zibersegurtasuna eta industria-komunikazioak - Cloud Computing-a - Big Data – Analitika Aurreratua eta Business Intelligence - Robotika - Errealitate handituko proiektuak - Ikusmen artifizialeko proiektuak - Sentsorika - Diseinua eta gehikuntza bidezko fabrikazioa metalezko materialetan.

LAGUNTZA MOTA

• Bakarkako proiektuak: onartutako gastu eta inbertsio hautagarrien %25 + %15 gehiago, baldin eta proiektuaren bidez lankidetza efektiboa garatzen bada enpresa baten eta ikerkuntzako eta ezagutzak hedatzeko organismo baten (edo bat baino gehiagoren) artean. Diru-laguntza gehienez 150.000 €koa izango da proiektuko.

• Lankidetzan egindako proiektuak: onartutako gastu eta inbertsio hautagarrien %25 + %15 gehiago, baldin eta proiektuaren bidez lankidetza efektiboa garatzen bada enpresen eta ikerkuntzako eta ezagutzak hedatzeko organismo baten (edo bat baino gehiagoren) artean. Diru-laguntza gehienez 150.000 €koa izango da enpresako, eta 300.000 €koa lankidetza-proiektuan sartutako enpresa multzo osoarentzako.

Enpresa batek gehienez 150.000 €ko diru-laguntza jaso ahal izango du urtean.

BALDINTZAK

Proiektuak TRL 5 eta TRL 9 bitarteko mailetakoak izango dira.Proiektuen gutxieneko aurrekontua: 150.000 € (bakarka); 250.000 € (lankidetzan).

TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZABasque Industry 4.0

EPEA: 16/04/08-16/05/16

1

Laguntzen katalogoa 2016902 702 142 I [email protected] 11

HELBURUA

Mikroenpresentzako “Inplantalari” zerbitzuak eta prestakuntza zerbitzuak, beren lehiakortasuna hobetzeko, informazio teknologien erabilpenean prestakuntza ematearen bidez.

NORI ZUZENDUA

Mikroenpresei eta autonomoei.

LAGUNTZAREN AZALPENA

Ekimenak bi jarduera-ildo ditu:

• “Autonomo eta mikroenpresentzako IKT konponbideak ezartzea” aholkulari teknologiko baten laguntzaz, zeinak mikroenpresen kudeaketarako neurrira eginiko aplikazioak instalatzen baititu, gehienak doakoak eta sinpleak, eta, guztiak ere, IKT Konponbideen Katalogoan eskuratu daitezkeenak.

• KZgune Zentroen Sareko herrietan bi orduko ikastaroak eskaintzen dira, negozioan teknologia berriak txertatzeari buruzko prestakuntza jasotzeko. Ikastaroen Katalogoa.

LAGUNTZA MOTA

• Inplantalari-Aholkulari digital@ batek IKT konponbideak dohainik ezartzea.

• Prestakuntza doakoa da.

EPEA: Zabalik urte osoan

TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAMikroenpresa Digitala

1

Laguntzen katalogoa 2016902 702 142 I [email protected] 12

HELBURUA

Aholkularitza eta ezarpen teknologikoko doako zerbitzu pertsonalizatua, zeinaren helburua baita onlineko salmenta bultzatzea Euskadiko txikizkako saltokietan.

NORI ZUZENDUA

Txikizkako saltokiei.

LAGUNTZAREN AZALPENA

Eredu bat ezartzea eta hari buruzko prestakuntza ematea, saltokiek aukera izan dezaten:

• Produktuaren salmenta Interneten sartzeko.• Merkatu elektroniko berrietara sartzeko.• Beren zaleei zuzenean saltzeko sare sozialetako dendaren bidez.• Gehien saltzen duten onlineko denden bitartez saltzeko (Amazon,

Ebay...).• Jarduera mantentzeko.• Lehiakortasuna eta irudia hobetzeko.

- Txikizkako saltokietan merkataritza elektronikoa bultzatzeko konponbide-proposamenak lau pack dauzka, laurak ere txikizkako saltoki bakoitzaren premia eta errealitateen arabera pertsonalizatu daitezkeenak.

LAGUNTZA MOTA

Profesional batek identifikatuko du zein helburu dituen saltoki eskatzaileak online ingurunean. Profesional horrek aipatu pack-etako tresnak esleituko eta egokituko dizkio saltokiak onlineko salmenta txerta dezan bere merkataritza-estrategian.

EPEA: 15/11/15 -16/04/01

TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZATxikizkako merkataritzarako e-commerce

1

Laguntzen katalogoa 2016902 702 142 I [email protected] 13

HELBURUA

Produktu, zerbitzu edota merkatuko dibertsifikazioa ahalbidetzen duten eta erakunde onuradunen lehiakortasun posizionamendua nabarmen hobetzen duten banakako nahiz lankidetzako proiektuak bultzatzea.

NORI ZUZENDUA

Jarduera hauetako bat egiten duten enpresei: industria, erauzketa edota eraldaketa, ekoizpena, produkzio prozesuari lotutako zerbitzuak (aurrekoekin lotura dutenak) eta informazio- eta komunikazio-gizartearen arloekin lotutakoak.

LAGUNTZAREN AZALPENA

Helburu hauek dituzten proiektu edo estrategiak:

• Antolakundeak egun dituen merkatuetan sarpen handiagoa lortzea.• Merkatu berriak garatzea. • Produktu eta zerbitzu berriak garatzea edo lehendik existitzen zirenak

nabarmen hobetzea.• Barnekintzailetzari laguntzeko sistema bat definitzea eta garatzea

negozio unitate berriak edo enpresa berriak sor daitezen.

LAGUNTZA MOTA

• Proiektu indibidualak: Proiektuko gastuen %50. Gehienez 45.000 € enpresa bakoitzeko.

• Lankidetzan eginiko proiektuak: gastu hautagarrien 60%, gehienez 35.000 €-ko diru-laguntza enpresa bakoitzeko eta 100.000 €-koa proiektu bakoitzeko.

BALDINTZAK

• Proiektu indibidualak: gutxienez 10 langile dituzten enpresak.• Lankidetzan eginiko proiektuak: partaide diren enpresa guztien

artean 20 lanpostu izan beharko dituzte.

TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZALehiabide - Innobideak

EPEA: 16/04/08-16/09/28

1

Laguntzen katalogoa 2016902 702 142 I [email protected] 14

HELBURUA

Euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea, kudeaketa aurreratuaren metodologiak, tresnak eta printzipioak aplikatzen eta ezartzen lagunduz, hasierako kontraste baten bidez, eta proiektu pilotuak eta/edo finkatze-proiektuak garatuz.

NORI ZUZENDUA

Jarduera hauetako bat egiten duten enpresei: industria, erauzketa edota eraldaketa, ekoizpena, produkzio prozesuari lotutako zerbitzuak (aurrekoekin lotura dutenak) eta informazio- eta komunikazio-gizartearen arloekin lotutakoak.

LAGUNTZAREN AZALPENA

• Hasierako kontrastea: Enpresak Kudeaketa Aurreratuko Ereduarekiko posizionamendu kontraste bat egingo du EUSKALIT erakundearen laguntzarekin.

• Proiektu pilotuak: Kudeaketa Aurreratuko metodologiak praktikan jartzeko proiektuak, gaikuntza jaso ondoren.

• Sendotze proiektuak: Ezarpen proiektuak eta Kudeaketa Aurreratuko metodoak eta tresnak barneratzeko proiektuak.

LAGUNTZA MOTA

• Hasierako kontrastea dohainik.• Proiektu pilotua: moduluen %60-70 bitarteko diru-laguntzak.• Sendotze proiektuak: Kanpo aholkularitza kostuen %60ko diru-

laguntza. Mugak:

Gehienez 6.000 € 5-49 langile bitarteko enpresentzat.Gehienez 25.000 € 50 langile edo gehiagoko enpresentzat.

Programa hau Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin batera eta EUSKALIT erakundearen laguntzarekin garatzen da.

BALDINTZAK

Gutxienez 5 lanpostu dituzten enpresak (SPRIk arreta emango die gutxienez 50 lanpostu dituzten enpresei, eta Arabako, Bizkaiko nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiek 5-49 lanpostu bitartekoei).

TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAKudeabide - Innobideak

EPEA: 16/04/08-16/09/28

1

Laguntzen katalogoa 2016902 702 142 I [email protected] 15

HELBURUA

Lehiakortasuna hobetzea langileek enpresaren Kudeaketan, Emaitzetan edo/eta Jabetzan parte-hartzea sustatzeko ekintzen bitartez.

NORI ZUZENDUA

Jarduera hauetako bat egiten duten enpresei: industria, erauzketa edota eraldaketa, ekoizpena, produkzio prozesuari lotutako zerbitzuak (aurrekoekin lotura dutenak) eta informazio- eta komunikazio-gizartearen arloekin lotutakoak.

LAGUNTZAREN AZALPENA

• Enpresako langileen parte-hartzea sustatzeko ekintzak, hiru elementu hauek barne hartzen dituztenak: Hasierako Diagnostikoa, Parte-hartze Planaren diseinua eta Parte-hartze Plana ezartzeko laguntza.

• Langileek Enpresan Parte Hartzeko Planak ezartzeko laguntza bakarrik aurreikusten duten ekintzak.

LAGUNTZA MOTA

• Hasierako diagnostikoa + Parte-hartze planaren diseinua + Ezarpenerako laguntza: proiektuko gastu hautagarrien %50, gehienez 60.000 €ko diru-laguntzarekin.

• Parte-hartze planak ezartzeko laguntza: Gastu hautagarrien %50, gehienez 30.000 €ko diru-laguntzarekin enpresa bakoitzeko.

BALDINTZAK

Gutxienez 20 langile dituzten enpresak.

TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAPertsonak - Innobideak

EPEA: 16/04/08-16/09/28

1

Laguntzen katalogoa 2016902 702 142 I [email protected] 16

HELBURUA

Euskal enpresetako zuzendaritza taldeetako pertsonei ezagutaraztea KUDEAKETA AURRERATUAREN funtsezko elementuak eta NEGOZIO EREDUEN balio proposamenak eta berrikuntza hobetzen dituzten giltzarriak.

NORI ZUZENDUA

Jarduera hauetako bat egiten duten enpresetako zuzendaritza taldeetako kideei: industria, erauzketa edota eraldaketa, ekoizpena, produkzio prozesuari lotutako zerbitzuak (aurrekoekin lotura dutenak) eta informazio- eta komunikazio-gizartearen arloekin lotutakoak.

LAGUNTZAREN AZALPENA

Gai hauei buruzko prestakuntza saio independenteak:

• Estrategia.• Bezeroak.• Pertsonak.• Gizartea.• Berrikuntza.• Emaitzak.• Negozio ereduak.

LAGUNTZA MOTA

Doako prestakuntza saioak.

BALDINTZAK

EAEn kokatutako enpresaren bateko zuzendaritza taldeko kide izatea.

EPEA: Zabalik urte osoan

TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAPrestakuntza - Innobideak

Laguntzen katalogoa 2016902 702 142 I [email protected] 17

2

HELBURUA

Enpresa ideia bati heltzen laguntzea Enpresa eta Berrikuntza Zentro batean. Ideia hori enpresa bihurtuko balitz, mailegu abantailatsuak eskuratuko lituzke.

NORI ZUZENDUA

Pertsona fisikoei, mikroenpresei, ETEei eta enpresa industrial handiei edo haiekin lotutako zerbitzuak ematen dituztenei.

1. LAGUNTZAREN AZALPENA

Industria edo zerbitzuen sektoreko enpresa ideia bati heltzen laguntzea gehienez 18 hilabetez, betiere berritzailea edota teknologikoa bada.

LAGUNTZA MOTA• Gehienez 30.000 €-ko fondo galdurako diru-laguntza eta diruz lagundu

daitezkeen gastuen %100eraino.

2. LAGUNTZAREN AZALPENA

Ideia negozio-plan bideragarri batekin amaitzen bada eta enpresa berri bat (ETE) sortzen bada, LUZARO funtseko finantzaketa eskuratu ahal izango du, beranduenera eskaera egin aurreko urtean.

LAGUNTZA MOTA• Inbertsioak egiteko maileguak, gehienez 36 hilabetekoak, aktibo finko

berriak erosteko (eraikuntzak salbu), baldin eta 3 urtetan gutxienez 3 enplegu sortzen badira.

• Aktibo finko berrien %70erainoko gehienezko laguntza, sustatzaile berriak egin beharko duelarik inbertsioaren %30 ordaindutako kapital sozialeko ekarpenaren bidez.

• Inbertsioaren %70eraino, betiere mailegua gehienez 40.000 € eta 180.000 € bitartekoa izango delarik (7 urte eta 2 urteko gabezia, euriborra + %1,25, sustatzailearentzako bermerik gabe.

• SPRI, S.A.k ordainduko ditu formalizazio gastuak eta lehen 2 urteetako interesak.

• Diru-laguntza fondo galdura emango da (minimis).

BALDINTZAK

Pertsona partikularra edo enpresa sortu berria (urtebete baino gutxiago).

EPEA: Zabalik urte osoan

EKINTZAILETZAEkintzaile

Laguntzen katalogoa 2016902 702 142 I [email protected] 18

HELBURUA

EAEko mikroenpresa eta ETEen hausnarketa prozesuak bultzatzea, laguntza emateko enpresaren kudeaketa edota jabetzaren ondorengotza planifikatzeko eta modu ordenatuan egiteko, enpresaren jarraipena bermatzeko eta, beraz, lanpostuak mantentzeko.

NORI ZUZENDUA

Edozein jarduera sektoretako mikroETEei eta ETEei, gutxienez 6 langile badituzte.

LAGUNTZAREN AZALPENA

• Aurretiazko diagnostikoa egitea enpresaren kudeaketari, gobernamenduari eta jabetzari buruz.

• Kapital Sozialaren gehiengoa ordezkatzen duen ondorengotza protokoloa egitea.

• Kanpo aholkulariaren laguntza ondorengotza protokoloa praktikan jartzeko eta aldian behin berrikusteko.

LAGUNTZA MOTA

Itzuli beharrik gabekoa (minimis). Diru-laguntzaren zenbatekoa diruz lagun daitezkeen gastuen %30ekoa izango da fase bakoitzean.Fase bakoitzean eman daitekeen gehieneko diru-laguntza:

• Aholkularitza pertsonalizatua eskaintzea eta diagnostikoa egitea: 1.000 € (3 hilabete).

• Ondorengotza protokoloa egin eta formalizatzea: 10.000 € (12 hilabete).

• Praktikan jartzeko eta berrikusteko laguntza: 4.000 € (6 hilabete).

BALDINTZAK

Laguntza honen xede den jarduera kanpo aholkulari batek garatu eta behatuko du proiektuaren fase desberdinak exekutatzen diren bitartean.

EPEA: 16/01/01–16/10/31

2EKINTZAILETZAOndorengotza enpresa txiki eta ertainetan

Laguntzen katalogoa 2016902 702 142 I [email protected] 19

HELBURUA

Enpresa ideia bati heltzen laguntzea Enpresa eta Berrikuntza Zentro batean. Enpresa berriak mailegu abantailatsuak eskuratu ditzake.

NORI ZUZENDUA

Ekintzaile programaren onuradun izan diren industriaren arloko edo industriarekin lotutako zerbitzuen arloko mikroenpresei eta ETEei.

LAGUNTZAREN AZALPENA

1. TARTEA: Enpresa sortu eta berehala jasotzen da finantzaketa.

BALDINTZAK:• Ekintzaile programako onuraduna.• Gehienez 3 urte eratu zenetik.• Proiektu industrialak edo industriarekin lotutako zerbitzuak,

hazkunde potentziala dutenak.• Gutxieneko kapital soziala: 25.000 €.• Gehienezko ekarpena: 100.000 €.

2. TARTEA: Aurreragoko fase batean, hazteko potentziala duten enpresei ematen zaie finantzaketa. Hiru kategoriatan sailkatuta daude: potentzial handikoak, potentziala dutenak eta IKT proiektuak.

BALDINTZAK:• EKINTZAILE programako onuradun izatea.• Gehienez 5 urte igaro izana eratu zenetik.• Proiektu industrialak edo industriarekin lotutako zerbitzuetakoak,

hazteko potentziala dutenak.

ESKAKIZUNAK

Partikularrak edo enpresa sortu berriak (urtebete baino gutxiago dutenak).

2 EKINTZAILETZABasque fondo

Funtsk propioa Salmentak Enpleguak Ekarpena

1. segmentua

2. segmentua

200.000 400.000 10 400.000

100.000 250.000 5 250.000

Laguntzen katalogoa 2016902 702 142 I [email protected] 20

HELBURUA

Oinarri Teknologiko edo Berritzaileko ETEak sortzen eta garatzen laguntzea.

NORI ZUZENDUA

Jarduera hauetako bat egiten duten ETE industrialei: erauzketa edota eraldaketa, ekoizpena, produkzio prozesuari lotutako zerbitzuak (aurrekoekin lotura dutenak) eta informazio- eta komunikazio-gizartearen arloekin lotutakoak.

LAGUNTZAREN AZALPENA

Kategoria hauetan inbertsioak egiteko laguntzak: Jabetza Industriala eta Patenteak, Aplikazio informatikoak, Lursailak eta Ondasun naturalak, Eraikuntzak, Instalazio teknikoak, Makineria, Tresneria, Informazioa prozesatzeko ekipoak.

24 HILABETE + GABEALDIA + 5 ITZULERA.

LAGUNTZA MOTA

Aurrerakin itzulgarriak, diruz lagundu daitekeen inbertsioaren %35erainokoak:

• Gehienez 1.500.000 €. • 150.000 € gehienez sortutako lanpostu bakoitzeko.• Gehienez 100.000 € lanpostua mantentzen bada.

Oinarri Teknologikoko Enpresa Txikiak:Inbertsioaren %35eko aurrerakinak.

Soilik berritzaileak diren Enpresa Txikiak:Inbertsioaren %30eko aurrerakinak.

Oinarri Teknologikoko Enpresa Ertainak:Inbertsioaren %30eko aurrerakinak.

Soilik berritzaileak diren Enpresa Ertainak:Inbertsioaren %25eko aurrerakinak.

BALDINTZAK

Proiektuaren gutxieneko inbertsioa 120.000 €-koa izango daINBERTSIO-PIZGARRIA.

3 ENPRESEN SUSTAPENAGauzatu Industria EPEA:

16/05/12–16/06/20

Laguntzen katalogoa 2016902 702 142 I [email protected] 21

3

HELBURUA

Euskal enpresen ezarpenak atzerrian sortu eta garatzeko laguntzak.

NORI ZUZENDUA

Atzerrian produkzio planta edo establezimendu komertzial bat ezartzen duten edo sozietate bat erosten duten ETEei.

BEHIN ENPRESAKO ETA HERRIALDEKO.

LAGUNTZAREN AZALPENA

Kategoria hauetako inbertsio berrientzako laguntzak: Jabetza Industriala eta Patenteak, Aplikazio Informatikoak, Lursailak eta Ondasun naturalak, Eraikuntzak, Instalazio teknikoak, Makinak, Tresnak, Informazio prozesuetarako ekipoak.

36 HILABETE + GABEALDIA + 5 ITZULERA.

LAGUNTZA MOTA

• Diru-laguntza jaso dezakeen inbertsioaren %25 - %30erainoko aurrerakin itzulgarriak: 1.000.000 € gehienez.

• Enpresa txikiak: Inbertsioaren %30eko aurrerakinak.• Enpresa ertainak: Inbertsioaren %25eko aurrerakinak.

• INDUSTRIALA ETA TEKNOLOGIKOA.• INDUSTRIALA ETA BERRITZAILEA.• INDUSTRIALA.

BALDINTZAK

Proiektuan 120.000€ inbertitu beharko dira gutxienez.Eskaera Eusko Jaurlaritzan aurkeztu behar da. Inbertsio-pizgarria.

ENPRESEN SUSTAPENAGauzatu atzerriko ezarpenak

EPEA: 16/05/12–16/06/20

Laguntzen katalogoa 2016902 702 142 I [email protected] 22

HELBURUA

Enpresak modernizatzeko eta laneko segurtasuna hobetzeko makineria industriala erosteko laguntzak.

NORI ZUZENDUA

EAEko ETE industrialei.

LAGUNTZAREN AZALPENA

Kostuaren %15eko diru-laguntza, gehienez 70.000 € makina bakoitzeko eta 100.000 € enpresa bakoitzeko.

LAGUNTZA MOTA

Itzuli beharrik gabeko diru-laguntza (Minimis).

BALDINTZAK

• Makinaren gutxieneko zenbatekoa: 70.000 €.• Eskaera aurkeztean atxikita aurkeztu beharko dira makinaren

erosketa kontratua eta gutxienez makinaren kostuaren %10 ordaindu izanaren bankuko ziurtagiria.

• Makinak ordainduta egon behar du. Onartzen dira finantza errentamenduak (erosteko aukerarekin) eta hornitzailearen finantzaketa, baldin eta hornitzaileak ziurtatzen badu bezeroaren ordainketa likidazioa onartzen duela, kobratuta ez badu ere.

• Osalanek egiaztatuko du makina guztiek laneko segurtasun baldintzak betetzen dituztela.

3 ENPRESEN SUSTAPENARenove Makineria

EPEA: 16/04/13–16/11/11

Laguntzen katalogoa 2016902 702 142 I [email protected] 23

HELBURUA

Euskal enpresentzako laguntza integrala, kanpo merkatuetara sar daitezen eta ezarpen prozesuak egin ditzaten SPRIren KANPO SAREAREN laguntzarekin.

NORI ZUZENDUA

HASIERA, SENDOTZE EDO EZARPEN faseetan dauden EAEko ETE industrialei.

LAGUNTZAREN AZALPENA

SPRIren Kanpo Sarearen bidez. Jomuga merkatuen informazioa eta azterketa. / Merkataritza arloko laguntza eta babesa: banatzaileak, agenteak, ordezkariak edota bezeroak bilatzea. Agendak prestatzea. / Laguntza. Banatzaile, ordezkari, eta abarren aldi baterako jarraipena (gehienez 6 hilabete). / Merkataritza eta produkzio ezarpenak egiteko laguntza eta babesa (tokian tokiko bazkideak identifikatzea, instalakuntza espezializatuak bilatzea, Orientazio juridiko eta fiskala / Hornitzaileak identifikatzea. Erosketa eta hornikuntza prozesuak. Aldi-baterako kokapena negozio zentroetan / Giza baliabideak bilatzea eta aurre-hautaketa egitea jomugan bertan. / Atzerriko bankuetan kontu korronte korporatiboak irekitzeko laguntza.

Laguntza eta babesa ematea euskal enpresek nazioarteko garapen ekonomikoko proiektuetan parte har dezaten, ERAKUNDE BILATERALEn laguntzaz (BID, BM, FINDETER, CAF, …). Akordioa DFI-Development Finance International, Inc. erakundearekin http://www.dfintl.com

LAGUNTZA MOTA

Euskal enpresentzako laguntza integrala, kanpo merkatuetara sar daitezen eta ezarpen prozesuak egin ditzaten SPRIren KANPO SAREAREN laguntzarekin.

EPEA: Zabalik urte osoan

4 NAZIOARTEKOTZEANazioartekotze zerbitzuak

Laguntzen katalogoa 2016902 702 142 I [email protected] 24

Sozietate kudeatzaileak aldi baterako inbertsio minoritarioak egiten ditu kotizazio ofizialik ez duten enpresa ez finantzarioetan. Hiru funts mota kudeatzen ditu, proiektuko sustatzailearen profilaren eta inbertsioaren helburuaren arabera: FUNTS GENERALISTAK

• Inbertsioak enpresa industrialetan eta industriarekin lotutako zerbitzuetan.

• Hazteko potentzial handia duten enpresa berritzaileak.• Negozio/merkatu berrietan inbertitzeko eta garatzeko proiektuak

dituzten enpresak.

EKINTZAILETZAKO FUNTSAK

• Enpresa berritzaileak.• Informazioko teknologia berrien erabilpen intentsiboa egiten duten

enpresak.• Bioteknologiako enpresak.

LANPAR FUNTSA

• Bere helburua da langileek enpresaren esparru guztietan parte har dezatela.

• Enpresaren finantzaketa hobetzeko aukera ematen du.• Proiektuak sustatu, mantendu eta garatzeko, kapitala, lana eta

ezagutza batuz modu konprometituan.

5ARRISKU KAPITALAEuskadiko Arrisku Kapitaleko Sozietatea

EZAGUTU gure arrisku kapitaleko inbertsio FUNTSAK

Laguntzen katalogoa 2016902 702 142 I [email protected] 25

Enpresa bakoitzaren premien araberako kokalekuak, SPRI Taldeko Sozietateen bitartez kudeatuak.

SPRILUR

Lurzoru eta industrialde urbanizatuak, industri arloko proiektuak ezartzeko eta kokatzeko.

PARKE TEKNOLOGIKOAK

Parke Teknologikoen Sarea. Bertan kokatuta dauden ikerketa zentro, teknologikoki aurreratuak diren enpresa eta hainbat erakunderi esker, euskal I+G-aren erreferentzia dira.

• Arabako Parke Teknologikoa. (+)• Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea. (+)• Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea. (+)

HAZTEGIAK - BIC

Haztegiak oinarri teknologiko edo berritzaileko enpresa berrientzat (START-UP)

• BIC ARABA. (+)• BIC BIZKAIA EZKERRALDEA. (+)• BIC BIZKAIA. (+)• BIC GIPUZKOA. (+)

6 AZPIEGITURAK