Lagun Ezkutua - bertsoa.eus · atzo, gaur, bihar bezela. Jakin nekien lur honetatik denak joaten...

12
Ohituta gaude errietak jasotzen, gaizki zer egin dugun entzuten, besteen alde txarrak ikusten. Gehiago kostatzen zaigu gauza onak esatea. Tratu ona nahi dugu, eta horri jarriko diogu arreta: mezu positiboak emateari, zaintzeari, ereiteari. Horretarako, lagun ezkutuaren jolasa egingo dugu gelan. Denak prest? Has gaitezen bada! Lagun Ezkutua 7

Transcript of Lagun Ezkutua - bertsoa.eus · atzo, gaur, bihar bezela. Jakin nekien lur honetatik denak joaten...

Page 1: Lagun Ezkutua - bertsoa.eus · atzo, gaur, bihar bezela. Jakin nekien lur honetatik denak joaten ginela. Baina batzutan sinesten nuen zu betirako zinela. Begiak biltzen nituen zure

Ohituta gaude errietak jasotzen, gaizki zer egin dugun entzuten, besteen alde txarrak ikusten. Gehiago kostatzen zaigu gauza onak esatea.

Tratu ona nahi dugu, eta horri jarriko diogu arreta: mezu positiboak emateari, zaintzeari, ereiteari. Horretarako, lagun ezkutuaren jolasa egingo dugu gelan. Denak prest? Has gaitezen bada!

LagunEzkutua

7

Page 2: Lagun Ezkutua - bertsoa.eus · atzo, gaur, bihar bezela. Jakin nekien lur honetatik denak joaten ginela. Baina batzutan sinesten nuen zu betirako zinela. Begiak biltzen nituen zure

8

Gure ikasgelan beti ez dugu tratu ona ematen. Batzuetan, petral ibili ohi gara ondokoekin. Ea bertso hauek baduten antzik gure eguneroko zenbait egoerarekin...

ArkaitzZipitria

MendizabalDoinua:

Nere senarrarekin I Zortziko txikia

Besteei begira

-Aupa arratsalde onzer moduz zaudete?- Zu gabe askoz erehobeto geundeke...-Gauza bat, komunerajoan al naiteke?-Zeinek lapurtu dizkitbi kromo pakete?!

-Lehen orrian hasikodugu gaur eguna.-Hori ja egin dugu...-Jope! Ze astuna... -Zergatik jarri duzukopeta ilunaba al dakizu zer denegingo duguna?

-Boligrafo guztiakbota dizkidate!-Eta berak lehenagoesan dit callate!-Hodeirekin berbetanzabiltza jo ta ke...-Eta horrek egitenote dizu kalte?

-Hitz egiten ematenduzu loritoa...-Zu txibato bat zara,berbalapikoa!-Ea, amai dezagun,ez al da nahikoa?-Zergatik jo didazuorain ostikoa?

-Hankak jarri dituzunire mahai azpian...-Ipini ditut librezegoen tokian...-Bakoitzak egon behardu bere zatian...-Baina ni ez naiz sartzenmodu egokian!

-Niri bost, hori ez danire arazoa...-Ez al dago soberanlehengo erasoa?-Idaztean luzatzendu bere besoa...-Ze bestela ezin dutidatzi bertsoa!

-Berdin dio zergatiksortzen den nahasteabesteak du erruabeti da bestea... Ez al dugu hobetogugandik hasteata ondokoak kontutanhartzen ikastea.

Page 3: Lagun Ezkutua - bertsoa.eus · atzo, gaur, bihar bezela. Jakin nekien lur honetatik denak joaten ginela. Baina batzutan sinesten nuen zu betirako zinela. Begiak biltzen nituen zure

9

Lagu

nez

kutu

a

Doinua:

Sagutxo batzuekinHamarreko txikia

Haserretzen garenean, tratu txarretan erortzen gara askotan. Errespetua galtzen diogu parekoari. Eta ez dugu ikusi nahi gure esku zer dagoen, guk zer egin dezakegun egoera alda dadin.

Bertsoei oinak falta zaizkie. Ea puntu bakoitzean oin egokia hautatzen dugun!

Asier eta Yago

AnderLizarraldeJimeno

-Eser zaitezte biakAsier eta Yagohorrela ezin dugujarraituzuen artean oso giro txarra -Egongo ez naiz ba nimindua ,“Potolo” deitu baditklasean lehenago!

zeharo gehiago dago

-Asier egia al dakontatutakoa?Bai, baina berak lehendikdeitu dit-Hori ez da egiagezurti !-Utzi alde batera

giro hau ez dut etaoso gustokoa.

halakoa tontoa gertatutakoa

-Errudunikan ez dutbehar bikoteazer da bakoitzak hontanjarri dun ?Zer egin duzu gaizkizuk Asier ?-Ba lehenago Yagori“potolo” -Ta nik “tontoa” esanezburla egitea.

parteaesateamaitea

-Asier esan zaidazuYagoz zerbait ona:-Ba, dela gure gelandagon-Yago esan dohain batgure :-Ikusten badu larriondokobera da laguntzekobeti prest dagona.

pertsona graziosona Asiertxona

-Onartuz bestearibehar den bezelagure gustukoa denzerbaitez al zarete hobetosentitzen ?-Bai, ni hobeto nagoez nago-Bai, nik ere uste dutalaitu naizela.

horrela baduela goibela

-Hitz politik ez zaioirteten askorita errezegi berriz,“tonto” eta “ ”.Nahi baduzue besteektratatzeaez zaitezte burlarenjokoanbizitzan jasotzen daematen den hori!

ongi erori lodi

Page 4: Lagun Ezkutua - bertsoa.eus · atzo, gaur, bihar bezela. Jakin nekien lur honetatik denak joaten ginela. Baina batzutan sinesten nuen zu betirako zinela. Begiak biltzen nituen zure

10

Haserretzen garenean, amorrua pizten zaigu.Zer egiten dugu guk amorratzean? Nola bideratu ohi dugu gure haserrea?

EstitxuArozena

Albizu

Doinua:

Hamalau heriotzena IHamarreko txikia

AMORRUAREN AMORRUZ

Bihurtu nahiko banumundua sarraskisuntsituko nituzke zortzitikan zazpieta hau da aholkatzendutena zehazki:zaku bat kolpatzeasentitzean gaizki.Hori egin dut bainaez da izan aski.

Egin behar badizubarruak eztandaez duzu moldatuko txarrena emandabaso bat hautsi edoatea joz danba.Zergatikan ez eman,galderari txanda:beregatikan edo neregatikan da?

Nonbait noizbait horrela sentitzen bazaraez, ezazu pasatu tripak jaten gaba.Haserrea azaldu:hau pasa zait, hara...Horrek mina eman ditharek egin traba!Ezkutatzen baduzuokerragoa da.

Gorroto, sumin, herraeta amorrazionahiz eta sentitzea ez dugun desiopositibo bihurtuzhau dut soluzio:sumina bilakatusortzeko pasio,amorrua bihurtu zait motibazio.

Eta egun hau badutazkenetan azken?Bizitzak ematen du hainbat irakaspen.Ez da amaitu beharrik ez badugu hastenamorruak pentsatzenez badizu uztenproba ezazu bertsoxorta bat idazten.

Page 5: Lagun Ezkutua - bertsoa.eus · atzo, gaur, bihar bezela. Jakin nekien lur honetatik denak joaten ginela. Baina batzutan sinesten nuen zu betirako zinela. Begiak biltzen nituen zure

11

Lagu

nez

kutu

a

Doinua:

Gure aurreko guraso zaharrakHamarreko handia

Bakoitzak baditugu gure ikasgaiak, gelaz kanpo.Ikasgaia izan daiteke besteei lekua uztea, edo nork bere espazioa hartzea.Ikasgaia baloia pasatzea, edo nork bere jolasa asmatzea.Ikasgaia inor taldetik ez botatzea, edo norberak erabakitzea taldean egongo den.Ikasgai handiak, jolas garaikoak.

Azpimarratu ditzagun bertso bakoitzean oinak. Hamarreko handiak zenbat oin ditu?

-Azter ditzagun bigarren bertsoko oinak. Zer gertatu da?

-Pentsa dezagun unetxo batez: bat-batean bertsotan ari garela, perfekzioan tematzea ona da ala norbere kalterako da?

-Akatsen bat egiten dugunean (azterketetan, adibidez), erraz barkatzen al diogu geure buruari?

Saioa: Bertso Eguna 2015. Gaia: -Jolastu leike? -Ez!

JOLAS Garaian

MaialenLujanbioZugasti

Ikastolako jolastokiakbehar gintun aberastubaina askotan justizitik talegetik horrek eskas du.Baldin bazara neskato edodohain fisikoz eskastu,herren bazabiltz, edo ez bazaralider txikiekin nahastu...Baloi jabeak maite ez dunaezin liteke jolastu.

Beraz jabea bakarra da taberak nahi duen bezelaantolatzen da jolas tokiata antolatzen da gela.Besteak dira bere menekota bera da erregela.Gizarte hontan gertatzen zaigujolastokian bezela;zeinek esan zun umeek helduakimitatzen dituztela?

Espazioa eta jokoanahi dugu geureganatuta beste gisaz eta justizizgure erara banatu.Baloi jabe den agintariakez gaitzala gu manatu.Baloia ostu beharko zaioeta besteontzat hartu,edo bestela baloirik gabebeste joku bat asmatu.

Page 6: Lagun Ezkutua - bertsoa.eus · atzo, gaur, bihar bezela. Jakin nekien lur honetatik denak joaten ginela. Baina batzutan sinesten nuen zu betirako zinela. Begiak biltzen nituen zure

12

Tratu txarra emateko modu asko daude. Batzuk hain dira sotilak...

AmetsArzallus

Antia

Doinua:

Munduko ilunabarraNeurri berezia

Bazterketa sotilak

Sortzean ginen bost anaiinork ez zuen joan nahineri esan zidaten ai“Hik balio dek hi joan hai!”.Afrikan ezin genuen bizieta Europa amesgai.Hara bi urte Euskal Herrianaukera hobe baten zaibaina ez dakit zer den azalazer den begi zer den usai...Autobus hontan gogoratzen naizpateran gentozen nornahihan zeinen estu gentozen etahemen tamalez zein lasai! (bis)

Ni Mohamed naiz izenezta Iñaki ezizenezneure motxila gizenezdisko saltzaile naizenezautobus hontan nator goizeroneure gogo neure senezbaten bat neure ondoan eajartzen den itxaropenezbaina hemengoak azalez etahitzez zuriak direnezbi urteotan ez dator inorta hemen nago neure penez:autobus baten barruan goazbaina bide berean ez. (bis)

Ta bakardade sakonahik ez, ez nauk abandonaKoranari jaramonata irakurtzen dut Mahomahark esaten dit “Segi aurrerahi baihaiz pertsona ona”.Baina badoaz bi ejekutibota neskatxa baten gonazigarroa errez bizar ta guztiaurrera doa gizonabaina hara hor zahar bat badatorta gerturatu da hona.Lehenengoa zu zera etaeskerrik asko amona! (bis)

Saioa: Txapelketa Nagusia, 2009.Gaia: Goizero, autobusean hutsik geratzen den eserleku bakarra zure ondokoa izaten da.

Bertso neurririk luzeena: 9 puntukoa

Azpimarratu ditzagun bertso honetako oinak. *Pista bat: 9 puntuko bertsoa da. Beraz, zenbat oin aurkitu beharko ditugu?

Poto al da?

Erreparatu dezagun lehen bertsoko oinetan: “ai” eta “hai” oinak darabiltza Ametsek. Poto al da? Zergatik?Hirugarren bertsoan, berriz, “ona” eta “hona” oinak baliatu ditu Ametsek. Poto egin al du?

Page 7: Lagun Ezkutua - bertsoa.eus · atzo, gaur, bihar bezela. Jakin nekien lur honetatik denak joaten ginela. Baina batzutan sinesten nuen zu betirako zinela. Begiak biltzen nituen zure

13

Lagu

nez

kutu

a

Bilbon parrandatik bueltanmozkor sartu naiz metrorata buruak egin dizkithiruzpalau ziaboga.Tripa ere dantzan neukannoski, behera eta gorabaina azkenik Algortanirten ahal nintzen kanpora.Neska bat daukat aurreaneukiko ez banu hobapausoa azkartzen dabilpasa ahala denbora.Esango nioke “lasai,joan zaitezke gustora”.Baina hitz egiten badiotgehiago beldurtuko da.

Hiru farola eskasekinkalean ez dago giroeta nola ez sentituneskak hainbeste bertigo.Hau pasa behar ote duetxera doan aldiro?Ez dakit zer egin martxabajatu edota igo.Beldurtzeko nahiz badaukanberez nahikoa motibo,hiru aldiz begiratu nauta laugarrenez berrirota ni epaituz bezalabegiekin egin tirota ez dakit nola esan“ez dizut ezer egingo”.

Nolatan gertatu direnaspaldi hainbat atakegu ere jada epaituizaten garamatzate.Nahiz hau konpontzeko izan nik nahikoa borondate,nire pauso hots bakoitzabihurtu da bere kate.Mundu hau eraiki dugu...Ze mundu ta ze gizarte!Mundu matxista honetanni ere naizenez parte.Banku baten eseri naiznire etxetik aparte,ta hementxe itxoingo dutnahikoa hurruntzen den arte.

Doinua:

Baserrian jaio nintzenNeurri berezia

Gure gizartean ere, emakume asko eta asko hil eta bortxatu egiten dituzte urtero. Kale ilunetan bakarrik ibiltzeak beldurra ematen dio, horregatik, emakume askori.

Guk ere bizi izan al dugu antzeko egoerarik?

Saioa: Bizkaiko Txapelketa Finala, 2016.Gaia: Gizona zara. Goizaldean etxera bidean, neska bat doa zure aurretik oinez. Neskak, zure pauso hotsak entzuteagaz batera, ibilkera azkartu dabela somatu dozu.

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

JoneUria

Albizuri

Page 8: Lagun Ezkutua - bertsoa.eus · atzo, gaur, bihar bezela. Jakin nekien lur honetatik denak joaten ginela. Baina batzutan sinesten nuen zu betirako zinela. Begiak biltzen nituen zure

14

Inguruan eraikinahian tratu onabide berean goaz praka eta gonaberdin da koloreaneurria zein formaelkarrekin hartuaelkarri emonaelkarbizitzan dagogure zoriona.

Berdin zaigu altualodia zein finaberdin da jatorria Maroko zein Txinadantzan bikaina edopilotan “makina”librea nahi dut izaneta desberdinahorrek egingo bainaubesteen berdina.

Erantzun txar batekinbegi biak hezebakarrik sentitzea hain gogor, hain luzeklasera etortzea denean oinazeelkar babes gaitezenkonfiantzaz aseisiltasunak egin orduko konplize.

Geure buruak maitaditzagun lagunabesteak maitatzeko da behar dugunakideei eskaintzekodugun ondasunaautoestimua dahorren erantzunanork bere buruaridion maitasuna.

Tratu txarrak bere gaindakarren kateanahi nuke eten eta pozik ikusteabeldurrik gabe biziden jende askeagustatzen zait oheanesna amesteatratu onak bakarrikdauzkan jendartea.

Doinua:

Agur sagar beltzeranHamarreko txikia

Tratu onak

Ikusi dugun bezala, tratu txarra erraz irteten zaigu.Eta arreta tratu ona emateari jarriko bagenio?

Page 9: Lagun Ezkutua - bertsoa.eus · atzo, gaur, bihar bezela. Jakin nekien lur honetatik denak joaten ginela. Baina batzutan sinesten nuen zu betirako zinela. Begiak biltzen nituen zure

15

Lagu

nez

kutu

a

Doinua:

Bizia ez da nehoiz egoitenHamarreko handia

ETXEAN ERE TRATU ONAK

JulioSoto

Ezkurdia

Zaintzen gaituen jendea izaten dugu gure inguruan. Hara Julio Sotok nola eskertu nahi izan zuen bere “amuna”.Bertso hauetan agertzen den emakumeak gogorarazten al digu gutako bakoitzari gure amona? Ala gurea beste izaera bateko amona da?

Iturria:Argia astekaria

Amunari

Iruritarra zinen jaiotzez,familian jateko lain.Kristobalekin ezkondu zinenGorritiraino gainez-gain.Hamalau seme-alaben amaetxekoandre, umezain.Bizi laurogeita hamabost urtezbegiak itxita orain.Beti irrifar bat ezpainetanAgapita Barasoain.

Etxetik irten aurretik betikezkatan, pentsamentuan.“Julio arroltze bat nahi al duzu?Iñen datzut momentuan”.“Ezetz amuna” (etsitzen zuenhirugarren intentuan).“Ta pañueloa hartu al duzu?Tori, eraman eskuan”.Nonbait bi bihotz zenituen gukbakarra dugun lekuan.

Beti xahartuta ikusi zaitut,beti aurpegi ximela.Beti soineko ilun batekinmantal azpian sabela.Tokilla more bat bizkarrean,atzo, gaur, bihar bezela.Jakin nekien lur honetatikdenak joaten ginela.Baina batzutan sinesten nuenzu betirako zinela.

Begiak biltzen nituen zurealdameneko ohatzean.Esnatzen zinen bi-hiru aldiz,nik buelta erdi ohartzean.Komunera joan eta etorri,nigana gerturatzean.Leihoa ireki, gaua usaindu,lanpara argiz atzean.Orain arnasa falta zait zureohatzera begiratzean.

Heriotza da beti heriotzbere malko, bere minen.Baina honek zer kendu didan eznuke esaten jakinen.Bizitza ez zait aurrera lehenbezalakoa eginen.Amuna eta biloba bainozerbait gehiago baikinen.Zuk “seme” deitzen ninduzun etazu niretzat ama zinen.

Pazko, udara, Urtezahar-Berri,igandeetako aintza.Jendez betetzen zen sukaldeamahai inguruko zaintza.Kafesnea ta galletak zurebisitaroko eskaintza.Familiako enborra zinenmaitakorra, berdingaitza.Orain jakingo al dugu nolamantendu zutik zuhaitza.

Page 10: Lagun Ezkutua - bertsoa.eus · atzo, gaur, bihar bezela. Jakin nekien lur honetatik denak joaten ginela. Baina batzutan sinesten nuen zu betirako zinela. Begiak biltzen nituen zure

16

ABIZENAREN AURRETIK IZENA ERE BADUGU

Ez dut gogoan lehen muxua lehendabiziko bularra ez dut gogoan bizirauteko bertatik edan beharra nahiz eta ahaztu amak lehenengo eginiko irrifarra ziur naiz hortik datorkidala bertsotarako indarra.

Nere herriko neskatxa maite kantatzen zidan gauetan eta halaxe hasi ohi nintzen egunero ametsetan gaur gure amaren sehaska-kantez gogoratzen naiz plazetan haren ahotsa ateratzen zait kantuan nagoenetan.

Nahiz ta gutxitan aipatu dudan bertsotan bere izenanahiz txapelketan bere lekua den guztietan zailenasarri esan dit nere fansetan handiena bera dena baina ez daki ni neu naizena bera miresten duena.

Haren ondoan bizi izan naiz erregina bat bezelaezin zitekeen hobeto bete ama on baten papela segundo batez pentsatuz gero ni epaile bat naizela euren buruan jarriko nuke Euskal Herriko txapela.

Etxe barruko lamina eta inguruetako dama bihar goizean hurbil zaitezte goxo-goxo beregana ta esaiozue orain artean lotsaz gordetako dana eskerrik asko guztiagatik asko maite zaitut, ama.

MirenAmuriza

Plaza

MaddalenArzallus

AntiaDoinua:

Iskin hontatik idazten dizutZortziko handia

ZAINTZA LANA IKUSGARRI

Gure gizartean zaintza lanari ez diogu bere balioa ematen. Ikusezina zaigu, esker txarrekoa askotan.Hara bi bertsolarik nola baliatu zuten oholtza, itzaleko lan hori fokoen argipetik eskertzeko.

Page 11: Lagun Ezkutua - bertsoa.eus · atzo, gaur, bihar bezela. Jakin nekien lur honetatik denak joaten ginela. Baina batzutan sinesten nuen zu betirako zinela. Begiak biltzen nituen zure

17

Lagu

nez

kutu

a

LAGUN EZKUTUARI MEZUA

Has gaitezen, bada, inguruan harreman onak ereiten.Ikasgelan lagun ezkutuaren jolasa egingo dugu. Zozketa egin, eta bakoitzak mezu bat idatziko diogu egokitu zaigun kide horri, eta beregan estimatzen ditugun ezaugarriak nabarmenduko ditugu. Gero irudiz eta kolorez edertu, eta ea asmatzen duen nork idatzi dion!Hara hemen eredu batzuk.

Beti umoretsua,alaia, jatorramundiala da zurebarre itsaskorra.

Egun guztia pasatzen duzuistorioak asmatzenta hain jostari kontatuz geroez gara inoiz aspertzen.

Beti isil-isilikzatoz eskolarabaina hain berezi dazure begiradamintzatzen zareneandakizun gisaraikaskide guztioktxunditu ohi gara.

Eskuzabala izaten zarahamaiketakoarekintriste banago alaitu ohi naizzure hitz goxo batekinbeharra badut laguntzen nauzuetxerako lan zailekindena egiten zait errazagozu moduko lagunekin.

Doinua:

Orriak airez aireKopla edo lauko txikia

Doinua:

Dama gazte xarmant batZortziko txikia

Doinua:

Omendu nahian etorri garaKopla edo lauko handia

Doinua:

Herri txikien negu gordinaZortziko handia

Page 12: Lagun Ezkutua - bertsoa.eus · atzo, gaur, bihar bezela. Jakin nekien lur honetatik denak joaten ginela. Baina batzutan sinesten nuen zu betirako zinela. Begiak biltzen nituen zure

18

Nire bertsoa

Lagun ezkutua

Doinua:

................................

..........................................................................................................................................

..........................................................................................................................................

..........................................................................................................................................

..........................................................................................................................................

..........................................................................................................................................

..........................................................................................................................................

..........................................................................................................................................

..........................................................................................................................................