laborategiko arauak

7
LABORATEGI-SEGURTASUN ARAUAK

description

erfjgbjhzbsdrfjkhg

Transcript of laborategiko arauak

Page 1: laborategiko arauak

LABORATEGI-SEGURTASUN ARAUAK

Page 2: laborategiko arauak

1. SEGURTASUN ETA HIGIENE ARAUAK

Laborategiari dagozkion arauak

1. Surik ez zabaltzeko eta ke gehiegi sortuz gero laborategia aireztatu ahal izateko

leihoa eta ateak zabaldu eta ixteko moduan egon behar dute.

2. Istripuak galarazteko altzairuek, lurrak… lanerako baldintza egokietan egon behar

dute.

3. Iturriek eta arraskako horiek ez dute jariorik izan behar, hauen egurra usteldu eta

lurra irristakor bihur baitezakete. Bestalde, urak ez du oztoporik izan behar

isurbideetan zehar.

4. Kable elektriko eta entxufeek osorik egon behar dute. Urratuta daudenak berehala

aldatu edo babestu beharko dira. Kableak ez dira inoiz zapaltzeko moduan utzi

behar.

5. Substantzia kimikoak eta laborategiko tresnak apaletan ordenean eta apurtzeko

arriskurik gabe gorde behar dira.

Arau pertsonalak

1. Lantalde bakoitzak bere lan eremuan eta materialaren ardura izan beharko du.

2. Substantzia kimikoetatik azala babestu ahal izateko bata erabiltzea komeni da.

3. Ile luzea jasota eraman. Zintzilikariak eramatea arriskutsua izan daiteke.

4. Ezin da laborategian jan edo edan.

Ordenari dagozkion arauak

1. Substantzi toxikoak giltzapeko armairuetan gorde behar dira.

2. Laborategia eta bertako tresnak garbi eta ordenean gorde behar dira.

3. Laborategiko mahaietan edo lurrean ez dira arropa, liburuak, … traban utzi behar.

Page 3: laborategiko arauak

Substantzia kimikoen erabilpenari buruzko arauak

1. Ontziko etiketa ongi irakurri behar da, aukeratutako substantzia egokia dela

ziurtatzeko.

2. Irakasleak banatuko ditu substantzia kimikoak.

3. Ez dira inoiz, irakaslearekin kontsultatu gabe, erabilitako substantzien hondarrak

erabili gabekoekin nahastu behar.

4. Edozein produktu kimikoren hondakinak arraskan isurtzearekin batera iturria

irekitzea oso garrantzitsua da, nahiz eta aurretik behar bezala neutralizaturik egon.

5. Produktu kimikoak ez ukitu eskuz eta are gutxiago ahoz.

6. Azala erre dezakeen substantziarik ez pipetatu ahoz; erabili ezazu xiringa edo

udarea.

7. Azidoek arreta berezia eskatzen dute. Ura azidotara ez bota, beti azidoa uretara.

8. Erraz sua hartzen duten sustantziak ez dira bero iturrien ondoan itzi behar.

9. Kontuz ibili edozein produktu erori edo isurtzerakoan; azkar eta arretaz jokatu.

10. Edozein produktu erretzaile edo azido erortzen bazaizu, berehala ur ugariz garbitu

eta irakasleari hots egin.

11. Disoluzioak ontzi garbietan gorde behar dira. Ontzi horiek aurrez etiketatu behar

dira nahas ez daitezen.

Beirazko materialen erabilerari buruzko arauak

1. Beirazko hodi eta objektuekin kontuz ibili behar da. Ebakiak egin ditzaketen ertzak

eta puntuak sutan leundu behar dira eta ez hurbildu begietara edo ahora.

2. Beira beroa eta hotza ez dira erraz bereizten; beraz, ukitu baino lehen hozten utzi

beharko da.

3. Beirazko hodi batean tapoi bat sartzeko momentuan eskuak eskularru edo trapu

batekin babestu.

Page 4: laborategiko arauak

Balantzen erabilpenari buruzko arauak

1. Produktu kimikoak pisatzerakoan, balantzako plateren gainean filtrozko papera jarri

beharko da. Batzuetan, produktu kimiko korrosiboak platerak hondatu ez ditzaten

erloju-beirak erabiltzen dira.

2. Balantzaren inguruan ez da perturbaziorik egon behar, hau da, ez da aparatuen edo

kolpeen ondorioz bibraziorik sortu behar edota balantzako plateren gainean putz

egin behar. Perturbazio hauek pisaketan erroreak emango dituzte.

Gasaren erabilerari buruzko arauak

1. Gasa erabiltzeak arreta berezia eskatzen du: gas usaina nabarituz gero giltza itxi eta

irakasleari deitu behar zaio.

2. Erraz su hartzen duen substantzia bat isuriz gero, gasaren giltza nagusia itxi eta

labotrategia aireztatu behar da.

Page 5: laborategiko arauak

2. SUBSTANTZIA KIMIKO ARRISKUTSUAK

Substantzia kimikoak bere arriskuaren arabera sailka daitezke:

Lehergarriak: Suarekin eztanda egin dezaketen substantzia eta konposatuak.

Erregarriak: Substantzia batzuekin, suharberekin bereziki, kontaktuan ipintzean oso

erreakzio exotermikoak ematen dituzten substantzia eta konposatuak.

Oso sukoia: 0ºC azpiko tenperaturetan su hartzen duten eta irakite puntua 35ºC-koa

edo baxuagoa duten substantzia edo produktu kimikoak dira.

Sukoia: Hurrengo hauek dira:

Giro tenperaturan, airearen eta energiarik jaso gabe erraz berotu edo su har dezaketen

substantzia eta konposatuak.

Egoera likidoan eta 0ºC-21ºC tenperatura tartean su hartzen duten substantzia eta

konposatuak.

Su iturri bat gertatzerakoan sua erraz hartzen duten substantzia eta konposatu solidoak. Su iturria urruntzean sutan jarraituko dute.

Aireko giro presioan su har dezaketen substantzia eta konposatuak.

Urarekin edo aire hezearekin kontaktuan daudenean, gas nahiko suharberak (kantitate

arriskutsuetan) aska ditzaketen substantzia eta konposatuak.

Oso pozointsua eta pozointsua: Substantzia eta konposatu hauek arnastu, irentsi edo

azalean barrena sartuz gero, oso ondorio arriskutsuak dakartzate. Heriotza ere eragin

dezakete.

Kaltegarriak: Substantzia eta konposatu hauek arnastu, irentsi eta azalean barrena

sartzeak ekar ditzakeen kalteak mugatuagoak dira.

Korrosiboak: Ehun biziekin kontaktuan jarriz gero, erabat suntsi ditzaketen

substantziak eta konposatuak dira.

Narritagarriak: Azal eta mukosekin bat-bateko kontaktuan, behin eta berriro edo

luzaroan jarriz gero, korrosiboak ez badira ere, kalteak eragingo dituzten substantzia eta

konposatuak dira.

Zenbait substantzia irudi edo ikurrez adieraz daitezke, irudi hauei piktograma deritze.

Era honetan, produktu kimikoa erabiltzera doan pertsonak substantzia horren zenbait

ezaugarri ezagutuko ditu etiketa begiratze hutsarekin.

Page 6: laborategiko arauak

Zenbait substantzia kimiko arriskutsuen ikurrak

Lehergarria Erregarria Sukoia Pozointsua

KaltegarriaNarrigarria Ingurumenerako kaltegarria

Korrosiboa