KULTUR GIZONA BIZITZAKO DATU NAGUSIAK 1 · Merkantilismo honen baitan kokatu behar da Real...

20
1 BIZITZAKO DATU NAGUSIAK Euskal literaturaren eremuan hain sona handia duen Manuel Garagorri LARRAMENDI Andoainen jaio zen 1690eko Abenduaren 25ean. Aita, Txomin Garagorri eta ama, Manuela Larramendi zituen. Ez dakigu zergatik hobetsi zuen amaren deitura. Lehen ikasketak Hernanin eta Bilbon egin ondoren, l707an, hamazazpi urteko mutil gazte oraindik, jesuita sartu zen. 1720. urtera arte ikasten jarraitu zuen, Filosofia Medina del Campo-n eta, ondoren, Teologia, Salamancako Unibertsitatean burutuz bere ikasketak. Ikasketak bukatu bezain laster irakaskuntzari lotuko zaio. Hala, 1720tik 1723ra bitartean Filosofia irakatsiko du Palencia hirian. 1723tik 1730era, berriz, Teologia Valladoliden eta Salamancan, itzal handia lortzen duelarik. Eta, nonbait, sermolari trebea ere bazen, herriz herri ere ibili bait zen sermoi eta predikutan. Aldi honetakoak ditu De la Antigüedad y Universalidad del Bascuence en España (1728) eta Arte-a (1729). Geroago, 1730 eta 1733 bitartean, iparraldean ikusiko dugu, Baionan hain xuxen ere, Carlos II. Gaztelako Errege izanaren Maria Ana Neuburg alarguntsaren konfesore lanetan. 1734ean Loiolako Santutegira bilduko da, eta bertan hilko 1766ko Urtarrilaren 29an, 76 urte dituelarik, aita Kardaberaz adiskide min eta jarraitzaile zintzoa alboan duela. AURRERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza KULTUR GIZONA

Transcript of KULTUR GIZONA BIZITZAKO DATU NAGUSIAK 1 · Merkantilismo honen baitan kokatu behar da Real...

Page 1: KULTUR GIZONA BIZITZAKO DATU NAGUSIAK 1 · Merkantilismo honen baitan kokatu behar da Real Compañía Guipuzcoana de Caracasizeneko merkatal baltzuak Euskal Herria eta Amerika artean

1BIZITZAKO DATU NAGUSIAK

Euskal literaturaren eremuan hainsona handia duen Manuel GaragorriLARRAMENDI Andoainen jaio zen1690eko Abenduaren 25ean. Aita,Txomin Garagorri eta ama, ManuelaLarramendi zituen. Ez dakigu zergatikhobetsi zuen amaren deitura.

Lehen ikasketak Hernanin eta Bilbonegin ondoren, l707an, hamazazpiurteko mutil gazte oraindik, jesuitasartu zen. 1720. urtera arte ikastenjarraitu zuen, Filosofia Medina delCampo-n eta, ondoren, Teologia,Salamancako Unibertsitatean burutuzbere ikasketak.

Ikasketak bukatu bezain lasterirakaskuntzari lotuko zaio. Hala,1720tik 1723ra bitartean Filosofiairakatsiko du Palencia hirian. 1723tik1730era, berriz, Teologia Valladolideneta Salamancan, itzal handia lortzenduelarik. Eta, nonbait, sermolari trebeaere bazen, herriz herri ere ibili bait zensermoi eta predikutan. Aldi honetakoakditu De la Antigüedad y Universalidaddel Bascuence en España (1728) etaArte-a (1729).

Geroago, 1730 eta 1733 bitartean,iparraldean ikusiko dugu, Baionan hainxuxen ere, Carlos II. Gaztelako Erregeizanaren Maria Ana Neuburgalarguntsaren konfesore lanetan.

1734ean Loiolako Santutegirabilduko da, eta bertan hilko 1766koUrtarrilaren 29an, 76 urte dituelarik,aita Kardaberaz adiskide min etajarraitzaile zintzoa alboan duela.

AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

KULTUR GIZONA

Page 2: KULTUR GIZONA BIZITZAKO DATU NAGUSIAK 1 · Merkantilismo honen baitan kokatu behar da Real Compañía Guipuzcoana de Caracasizeneko merkatal baltzuak Euskal Herria eta Amerika artean

2

Urte zailak dira haiek, bestalde,jesuitentzat handik urte beteraerbestera ihes egin beharko bait duteCarlos III.ak horretara beharturik.

Loiolan egindako hogetamabi urteluzeetan ez zen geldirik egon:Gipuzkoa osoan zehar sermolarilanetan ibiltzeaz gainera —AitaManuel, honela zeritzoten, hizlariaspergaitza izan zen— eradesberdinetako arazoak konpontzenlaguntzera ere saiatu zen, batekoHernani herriaren alde, hurrengozenbait mojen arteko haserreakbaretzen eta antzerako kontutan.

Agiriko zeregin honez gainera, berezisilagoa baina nabaria duen idazlejardunari ez zion behin ere utzi, aldebatetik, eskutitz asko eta, bestetik,bere Hiruhizkuntzatako Hiztegiezaguna (1745), bai eta Corografia etabeste anitz liburu ere Loioian idatzibait zituen. Hartu zuen, beraz, askiegitekorik eta nekerik.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

AIOTETXEABaserri honetan jaio zen AitaManuel Larramendi, Andoain-en(Gipuzkoa, 1790).

Page 3: KULTUR GIZONA BIZITZAKO DATU NAGUSIAK 1 · Merkantilismo honen baitan kokatu behar da Real Compañía Guipuzcoana de Caracasizeneko merkatal baltzuak Euskal Herria eta Amerika artean

3

BURRUKATZAILE ETAZIRIKATZAILE

Haren idazlanetatlk ateradaitekeenez, eta horretan bat datozkritikari guztiak, jenioz bizia eta alaiagenuen Aita Manuel, eta burrukatzaileeta zirikatzaile, etxekoekin ez ezikbaita kanpokoekin ere, batez ereeuskara mesprezatzen bazuten.

Larramendik eztabaidakideekin jolasegitea atsegin du. Horretarako irrikitandagoela dirudi. Hala, bada, batzutanez dago antzematerik non hasten dentxantxaren muga eta non amaitzen.Bestetan, berriz, haiei trufa ere egitendie gupidagabeki, noizean behineuskarazko esaldiak tartekatuzgaztelaniazko idatzietan, iraina ulertu-ezinak are mingarriagoa egin dezan.Gehienetan ironiarik mehe eta finenazastintzen ditu etsaiak.

Eztabaida sakon hauetanmurgildurik, gaztelaniaz idatziko dubatipat. Euskara «hizkuntza basatiaeta zakarra, ezgauza» (rudem etbarbaram linguam, cultumabhorrentem) moduko esaerak idatzizituztenak behar zituen eskarmentatueta isilerazi: Mariana, Mayans,Armesto, etabar.

Baina erantzun etakontraerantzunaren jokoa beti maisukierabiltzen duelarik ere, badaki alditaniruzur egiten ere. Horrela, bada, etaHiruhizkuntzatako Hiztegiaridagokionez esate baterako, aurrezaurre dituen eztabaidari dialektikoeiziria sartu asmoz, egileak berakaitortzen du hiztegiak hitz asmatuakere badituela. Eta okerrena da ezduela zehazten zein den horietakoaeta zein jatorki jasoa.

Larramendiren azken helburua, deladatu historikoak damaizkigunean, delahizkuntzarekiko kontuak aztertzendituenean, ez da zientzia egitea, eztapazientzia guztiz egindako datujasoketa edo ikerlan bat ere.Euskararen etsaiakisilerazi nahi ditu eta,adar-jotze batzugorabehera, euskararibehar duen mailaeman. Horixe dakontestua.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

SALAMANCAko UNIBERTSITATEAUrtetan lan egin zuen Larramendik Jesus-en Lagundiarenikastetxe nagusietan, eta baita irakasle berezi bezalaSalamanca-ko Unibertsitatean ere (1725-1729). Hiri honetaneman zuen argitara euskararen bere gramatika.

Page 4: KULTUR GIZONA BIZITZAKO DATU NAGUSIAK 1 · Merkantilismo honen baitan kokatu behar da Real Compañía Guipuzcoana de Caracasizeneko merkatal baltzuak Euskal Herria eta Amerika artean

4

KULTURA HANDIKO GIZONA

Kultura handiko gizona duguLarramendi. Bere garaian etaondorengo urteetan halako sona etaospea hartzen du non orakulua baitlitzan entzuten dioten eta atxekitzenzaizkion jarraitzaileak. Urteak aurrera,ordea, eta hizkuntzalaritza zientziagisa hartuko denetik bereziki, goragoaipatu bezala, zientziari eta datuaribehar bezain rigoroski eta estuki ezlotzeagatik batipat, haren fama askojaitsiko da.

Gertaera honek, hala ere, ez duerabat deusezten haren irudia.Larramendi bere garaiko gizonikjakintsuenetako bat da eta Pasea osoemana.

Kultura handi eta zabal horrenondorioa da irakasle eta sermolarimoduan bereganatu zuen ospe etaentzutea. Baita, halaber, euskararen

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

MARIA ANA ERREGINAKarlos II.aren bigarren emaztea (1667-1740). Larramendi, beraren aitor-entzulea izan zen, eta haren defentsanere idatzi behar izan zuenandoaindarrak: Memoriales presentadosen la Corte de Sevilla en defensa de laReina viuda, Mariana de Neoburgo(1732).

Page 5: KULTUR GIZONA BIZITZAKO DATU NAGUSIAK 1 · Merkantilismo honen baitan kokatu behar da Real Compañía Guipuzcoana de Caracasizeneko merkatal baltzuak Euskal Herria eta Amerika artean

5

eta euskaldunen jatorriari buruz edoEuskal Foruen defentsatan edoeuskararen azterketari zuzenki eskainizizkion liburu mardul bezain aberatseta samurrak.

Jakintza horren lekuko da, eraberean, bere aurretiko euskal literaturaezagutzen duela. Hiztegiaren sarreran,adibidez, 1745 arteko euskal literaturprodukzio ia guztiaren berri ematendigu.

Garai hartako jakintsu batzueneritziaren ustez, latinak eta latinetikeratorritako hizkuntzek berengramatikak bazituzten ere, euskarak,haien moldeetatik arras ezberdintzenzenak, ez zirudien horretarako gaizenik. Larramendik, hori ikusirik,enkarte horri gustoz eutsiko dio, bainaez harrotasunez —Ezina, egina «,ElImposible Vencido») esaundak halabadirudi ere—, herri maitasunakhorretara bultz egiten diolako eta bereburua horretarako gai ikusten duelakobaizik. Badaki, alegia, ingurugirohorretan, duen jakintza ondareagatik,aisa moldatuko dela. Eta, halatan,ausarki ekingo dio bere lan emaitzahandiari.

Badu argitara gabe geratu zen lanikere. Esate baterako bere irakaskintzanerabilitako latinez idatzitako hainbatlan filosofiko-teologiko. Ez dakiguzehazki zergatik ez ziren argitaratu.Josulagundiko buruek Lagundiarenexistentzia kinka larrian jar zezanbeldur zirelako-edo izan daitekeizkutuko arrazoietako bat.

Esan dezagun, azkenik, badelaidazle ospetsurik harritzen deniknolatan literatura espainolaren XVIII.mendeko erudizio erreseinetan ez denLarramendiren izenik aipatu ereegiten, gaztelaniaz ari denean hainjario eta distira apartak ukanik.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

LOIOLA (1734-1766)Larramendik Loioian eman zituen bere bizitzako azkenhamarkadak: hemen ondu zuen bere Hiztegia eta gipuzkoarrenaldeko hainbat lan.

Page 6: KULTUR GIZONA BIZITZAKO DATU NAGUSIAK 1 · Merkantilismo honen baitan kokatu behar da Real Compañía Guipuzcoana de Caracasizeneko merkatal baltzuak Euskal Herria eta Amerika artean

6

G. MAYANS Y SISCARMayans y Siscar valentziarrak (1699-1781) gaztelaniarenjatorriaz idatzi zuen (1737); izen handiko erret liburuzain etahizkuntzalari honekin desados agertu zen Larramendi, honenetimologiak «logogrifoak» zirela esan zuelako eta euskarariPenintsulako historian leku aski zabala eskaini ez ziolako.

Larramendiren itzala, batez ere, hiruesparrutan nabariko da: literaturan,Hegoaldeko giro literarioarenzuzpertzaile gisa; euskararenerrebindikazioan, apologistarikezagunen bezala; eta ideologiapolitikoan, «Lehen abertzale»tzat jobait du hainbat historigilek. Bainaezaugarri horiek ez dira batuLarramendirengan kasualitate hutsez,gertakizun historiko batzuren pilaketamodura baino. Hona batzu:

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

ZUZPERTZAILE ETA BIDEGILE

XVIII. mendea Ilustrazioaren mendeada Euskal Herrian ere. Horren lekukodira «Azkoitiko Zalduntxoen» etaBergarako Errege Mintegiaren lanak,ikerketak eta ardurak.

Merkantilismoaren aroa ere bada.Merkantilismo honen baitan kokatubehar da Real Compañía Guipuzcoanade Caracas izeneko merkatal baltzuakEuskal Herria eta Amerika artean eratuzuen komertziorako garraio sare etamonopolioa.

Matxinaden mendea ere badaLarramendik bizi duen hau.

Foruen kontra, gero, XIX.ean, izangodiren bezalako erasorik ez bada ere,Larramendi etengabe kezkatzen duteeuskaldunek haiekiko dutenaxolagabekeriak, eta zenbait idazle etaagintari gaztelauren gutxiespenak.

Giro honetan ulertu behar diraeuskararen eta Euskal Herriarenaldeko Larramendiren lehia etaahaleginak.

Page 7: KULTUR GIZONA BIZITZAKO DATU NAGUSIAK 1 · Merkantilismo honen baitan kokatu behar da Real Compañía Guipuzcoana de Caracasizeneko merkatal baltzuak Euskal Herria eta Amerika artean

7

GIRO LITERARIOARENZUZPERTZAILE

Larramendi da Hegoaldeko euskalliteraturaren piztailea. Berari zor dioeuskarak Hegoaldean Kardaberaz,Mendiburu, Ubillos eta bestemordoskarekin -L. Villasantek 18jarraitzaileren izenak aipatzen ditu-ukan zuen loratze eder bezainemankorra.

Gizon jakintsua eta zorrotza izanik,euskarak artean ez zuen mailarajasoko du, horretarako tresneria-gramatika eta hiztegia- eta oinarriideologikoa -euskara eta EuskalHerriari buruzko ideiak- eskaintzenzizkiolarik. Kanpokoei ez ezikeuskaldunei ere astindu ederra emanzien bere esanekin. Haieieuskararekiko zerabiltenmesprezuagatik, hauei erakustenduten axolagabekeria etaganoragabekeriagatik. Hortik dator,adibidez, euskal sermolariei egitendien kritika zorrotz eta mingotsa.

Giro berri bat sortuko du eta hainbateuskaldun jakintsu euskaradefendatzera eta euskaraz idazterabultzatuko ditu.

Berak, tamalez, ia apologistagehientsuenek bezalaxe, oso gutxiidatzi zuen euskaraz. Hala ere,euskara goi mailan jarri zuen,euskaldunon mintzairari merezi zuenohorea ematen ziolarik.

ARGITALPEN-ATZERAPENAKLarramendiren obra nagusi batzuek,politikoenak, ez ziren beren idatz-garaian argitara aman. Aitzitik, isilerazita geratu ziren, ondokomendeetan argitaratzaile lagunen batizan zuten arte. Horrela, ba,Larramendiren idazlanetatik galdu ereegin zen zenbait, GipuzkoarenHistoria bat, adibidez.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

IDAZLANA

Corografía o descripcióngeneral de la Provincia deGuipúzcoa

Conferencias curiosas,políticas, legales y moralessobre los Fueros deGuipúzcoa

Autobiografía

IDAZTURTEA EDIZIO-URTEA

c.1754 1882

1756-58 1983

1764-65 1973

Page 8: KULTUR GIZONA BIZITZAKO DATU NAGUSIAK 1 · Merkantilismo honen baitan kokatu behar da Real Compañía Guipuzcoana de Caracasizeneko merkatal baltzuak Euskal Herria eta Amerika artean

8

EUSKARAREN APOLOGIA

Larramendi da apologisten arteansutsuena eta ezagunena. Hura bezala,apologista asko dugu euskaltradizioan. Bera baino lehenagokoak,Garibay, Poza, Moret, Lope de Isasti,Baltasar de Etxabe... ditugu;Humboldt, Mogel, Astarloa, Erro...beranduagokoak.

Hauen ustez, euskara da hizkuntzajaun eta jabea, goi mailako(«superior»); gainerakoak, ostera,akasdun eta erabat ezgauza dira.Beste hizkuntzei falta zaienzuzentasuna du euskarak.

Babel-go hizkuntzen nahasketarenondorenean Jafet-en seme zenTubalek ekarri zuen euskara EuskalHerrira. Nahasketa hartan sortu ziren72 haietako hizkuntza nagusi —matriz— bat da euskara. Eta, noski,erromatarrak etorri aurretik penintsulanerabili zen hizkuntza bakarra bera izanzen.

Euskara, beraz, bertakoa izateazgain, hizkuntza aberats, kultu etazabala dela erakutsi nahi duLarramendik. Horretara bildu zituenbere jakintza eta indarrrak, apologistaguztiek bezala.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

INTXAUSTI JAUREGIALoiolatik hurbil, Azkoitiko Jauregi honetan hasi ziren biltzen«Zalduntxo» deituak. Hain zuzen, Larramendiren azkenurteetan gorpuztu zen Adiskideen Elkartea (1763koa da, esatebaterako, Elkartearen Aurreproiektua).

KARDABERAZ, MENDIBURU, UBILLOSLarramendi-k sustaturik izan zuen Euskal LiteraturakHegoaldean bere lehenengo hegaldi luzea. Kardabera, etaUbillos-en liburu-azalak eta Mendiburu-ren irudia (Oiartzun)dakartzagu oroigarritzat.

Page 9: KULTUR GIZONA BIZITZAKO DATU NAGUSIAK 1 · Merkantilismo honen baitan kokatu behar da Real Compañía Guipuzcoana de Caracasizeneko merkatal baltzuak Euskal Herria eta Amerika artean

9

Gehiegikerian erori zen, ordea. Haingora jaso nahi zuen euskara non, ezsoilik gaztelaniak baizik-eta berdinlatinak edo gerkerak ere, euskaratikharturiko hitz asko dituztela ereerakusten saiatuko den.

Larramendik min du, kanpotarrekeuskararekiko daramatenazpijokoagatik eta min, euskaldunenaxolagabekeriagatik, «LosVascongados no parece que hanhecho aprecio de ella (la lenguavasca)». Garbi du, horretara, euskarakburua jasoko badu, ordura arte ezbezalako literatura egin eta erabilibeharra zegoena: garbiagoa,jatorragoa, apainagoa.

Apologisten pentsamolde honetansustraitzen da, ondorio logiko moduan,hizkuntza mailan ezagutzen dengarbizalekeria edo purismoa.

Gaur egun, gorago aipatu bezala,eritzi nagusia da apologistenikuspegian huts barkaezin eta nabaribat dagoela. Kontraesan bat, alegia.Alde batetik, kontenplazio objektu hutsbihurtzen dute euskara eta, bestetik,erasogai diren hizkuntzak komunikaziotresna gisa darabiltzate.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 10: KULTUR GIZONA BIZITZAKO DATU NAGUSIAK 1 · Merkantilismo honen baitan kokatu behar da Real Compañía Guipuzcoana de Caracasizeneko merkatal baltzuak Euskal Herria eta Amerika artean

10

NAZIONALISMOAREN LEHENARRASTOAK

Larramendik gai politikoari erebetebetean heldu ziola ezin ukatu.Aproposak dira hori ikustekoCorografia de Guipuzcoa eta Sobre losFueros de Guipuzcoa.

Larramendi da, hainbat autorerenustetan, euskal «lehen nazionalista».(Pre-) Nazionalismo horrek Foruetanlituzke bere erroak.

Foruen —Gipuzkoako foruen,zuzenki— defendatzaile gartsua duguandoaindarra. Foruak ez direlapribilegioak adierazten du, eta beraiendefentsan azken baliabide gisa indarraerabiltzeko eskubidea ere aitortzen dioGipuzkoari. Dena den, Fernando VI.erregeak hori egin lezakeenik ez duinola ere uste. Haren pentsamendupolitikoa erregearen, erregegoaren etaerregetzaren aldekoa da. Ezin dupentsatu ere egin bere Erregek Foruakdeusezta edo ken litzakeenik. Argi duhiru probintziek eta Nafarroak —eurenForuekin, noski— EspainiakoErregearekin behar dutela,tartekamarteka bestelako ideiekin jolasegitea gustokoa badu ere.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

HIZKUNTZAREN DEFENTSAHamaseigarren mendetik zetorren (Garibai, 1571; Poza, 1587;Etxabe, 1607), tradizioari jarraiki Larramendik ere idatzi zuenbere «apologia» (1736) .

Page 11: KULTUR GIZONA BIZITZAKO DATU NAGUSIAK 1 · Merkantilismo honen baitan kokatu behar da Real Compañía Guipuzcoana de Caracasizeneko merkatal baltzuak Euskal Herria eta Amerika artean

11

Joko, jolas, amets eta balitz horietanari dela, galdera hau egiten du, —itxurak ondo zainduz, haatik—, etahitza agure zahar baten ezpainetanjartzen duelarik: euskara hizkuntzabizia delarik, euskaraz ari direnekzergatik behar dute batzuekGaztelaren menpe eta besteakFrantziarenean? Eta izen bat ereproposatzen du euskaldunak bildukolituzkeen balizko erakunde horrentzat:«Provincias Unidas del Pirineo».

Bada gehiago ere, ordea. Zenbaitek,abertzaletasunaren hastapenak bainozerbait gehiago ikusi nahi duLarramendiren obran. Hauen aburuz,euskal arrazakeriaren iturburua ereLarramendiren lanetan agertzen dalehenik. Izan ere, euskaldunaknahasketarik gabeko endakoak omengara, dio Larramendik, eta denok ereaitonsemeak. Hona hemen gurejesuitaren zenbait pasarte: «Estanacioncita —Gipuzkoari buruz ari dahemen— siempre ha estado en esteangulo septentrional, jamás se haconfundido ni mezclado con ningunade las naciones que vinieron deafuera, ni de moros, godos, alanos...».Beste hauek ere bai: «todoguipuzcoano que viene de alguno delos solares de Guipuzcoa siempre hasido noble y siempre lo es y siemprelo será». «No se ven en Guipuzcoacontrahechos y de semblante brutos,como en otros reinos».

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 12: KULTUR GIZONA BIZITZAKO DATU NAGUSIAK 1 · Merkantilismo honen baitan kokatu behar da Real Compañía Guipuzcoana de Caracasizeneko merkatal baltzuak Euskal Herria eta Amerika artean

12

EUSKARAZK OAK

Euskarazko lanak urriak dira etabigarren mailakoak gaztelaniazkoekinerkatzen baditugu, baina aipagarriaderitzogu egindakoari, askoren eritziankalitate oneko eta freskoa bait da.Adibide gisa, hona zer dioen, esatebaterako, L. Michelenak: «su prólogoal Jesusen Biotzaren Devocioa deMendiburu debe figurar por méritospropios en cualquier antología deprosa vasca».

Urriak izatearen arrazoia goragoaipatua dugu. Larramendik ez zuen —garaiko seme izaki hura ere—euskararen ezinbestekotasunarenplanteamendurik egin ere egiten.

Haren agiriko eta izkutuko arrazoia,eta jokabidea, garbia zen: euskararenetsaiak isilerazi. Euskarari berari bainogehiago begiratzen die kanpotarrenkritikei eta hauek komentzitze lanari.Apologistek jokatu ohi zuten bezalajokatu zen, beraz.

Honako lan hauek aipatzen diraharenak direlakoan: MendibururenJesusen Biotzaren Devocioaliburuaren hitzaurrean datorren harizuzenduriko eskutitza-, SebastianGandarari eginiko beste eskutitz bat;Asteteren dotrinaren itzulpen bat...Bere Hiztegian eta Corografian eresartzen ditu euskarazko hainbat zati;El Imposiblen ere badakartza olerkibatzu...

Aitortu beharrekoa da era berean,eta haren mesedetan, beste kontu bat;alegia, bere Hiztegian sartu omendituen berak asmaturiko hitz ustel batbera ere ez duela erabiltzen berejardunean. Hizketa goxo, solte,naturala dario haren idazkerari.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

IDAZLEAREN OBRA

FONTECHA (1760)Larramendi-ren egunetan euskal Foruen defentsari gogozheldu behar izan zitzaion. Borbondarren politikaren arriskueiaurre egiteko. Hona, Bizkaian argitara emandako FontechaSalazar-en obra. Larramendirenak 1983a arte itxaron beharizan du.

Page 13: KULTUR GIZONA BIZITZAKO DATU NAGUSIAK 1 · Merkantilismo honen baitan kokatu behar da Real Compañía Guipuzcoana de Caracasizeneko merkatal baltzuak Euskal Herria eta Amerika artean

13

LAN POLITIK OAK

• De la antigüedad y universalidaddel Bascuence en España: de susperfecciones y ventajas sobre otrasmuchas lenguas: Demostración previaal Arte, que se dará a luz de estalengua (1728).

Arestian aipatu ditugun zenbaitideiaren garapena liburu honetanmamitzen da, euskararen aldeko saiosuharra dela argi eta garbi izenburutikbertatik antzeman daitekeelarik. Honazer dioen: Euskara Espainiakohizkuntza zaharrena da. Tubalek

Babelgo nahasketaren ondoreneanekarritakoa. Euskararen bidez azaldaiteke gaztelaniazko hitz askorenetimologia. Euskara bere ingurukobeste hizkuntzak baino hobea da, ezdu akatsik. Hizkuntza filosofikoa da,erregularra, salbuespen gutxikoa, etadituen fonemen hotsak berak ereeztiak eta atseginak dira.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

GIPUZKOAKO EUSKARALarramendi-k, gutxi idatzi zuen euskaraz. Hona nola ikustenzuen Gipuzkoako euskalkia.

Page 14: KULTUR GIZONA BIZITZAKO DATU NAGUSIAK 1 · Merkantilismo honen baitan kokatu behar da Real Compañía Guipuzcoana de Caracasizeneko merkatal baltzuak Euskal Herria eta Amerika artean

14

GIPUZKOAKO ALDUNDIAEuskal Erakunde beregainen sinbolo zen LarramendirentzatGipuzkoako Diputazioa, hona dakargun Jauregia geroagokoabada ere (1867).

Handik urte betera argitara emangoduen, eta prestaturik bide daukaneuskararen gramatika den ElImposible Vencidori bidea ireki nahi dioobra honekin.

• Discurso histórico sobre la antiguafamosa Cantabria. Questión decididasi las provincias de Vizcaya,Guipuzcoa y Alava estuvieroncomprehendidas en la antiguaCantabria (1736).

Obra honetan euskaldunakerromatarrek menperatu ezinik utzizituzten kantabroen ondorengoakdirelako kontu edo mitoari men egitendio, bera baino lehenagoko bestehainbat idazlek —Oihenartek,adibidez, besteak beste—faltsukeriaren arrastoak salaturikzituen arren. Larramendirenasmoetarako, ordea, mito horrekbazuen erakarpenik eta indarrik.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 15: KULTUR GIZONA BIZITZAKO DATU NAGUSIAK 1 · Merkantilismo honen baitan kokatu behar da Real Compañía Guipuzcoana de Caracasizeneko merkatal baltzuak Euskal Herria eta Amerika artean

15

• Sobre los Fueros de Guipúzcoa.Conferencias curiosas, políticas,legales y morales sobre los Fueros dela M. N. y M. L. Provincia deGuipúzcoa.

Liburu hau ez zen bere garaianargitaratu, zentsura arazoak zirelakausa, seguruenera. 1983an emanzen ezagutzera J. Ig. TellecheaIdigorasen eskutik, honen estimulan1756-1758 urte inguruetan idatzia izanzelarik.

Gai politikoa du nagusi liburu honek.Foruak eta Foruen esanahia.Elkarrizketa gisa taxuturikLarramendik, lehen ere adierazibezala, eta gai zailak jolaseanerrazago aditzera ematen direlakoustean, Gipuzkoak berak ez bainaEspainiak Gipuzkoa libre uztea nahibalu zer gertatuko litzatekeengaldetzen du, besteak beste. Liburupolemikoa.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

FORUAKBerrikitan argitara ahal izan daLarramendiren obra hau, TelletxeaIdigoras-i esker. Historiako ErretAkademian (Madrilen) dagoautorearen eskuizkribua.

Page 16: KULTUR GIZONA BIZITZAKO DATU NAGUSIAK 1 · Merkantilismo honen baitan kokatu behar da Real Compañía Guipuzcoana de Caracasizeneko merkatal baltzuak Euskal Herria eta Amerika artean

16

COROGRAFIA (1882)Idatzi eta mende eta laurden geroago kaleratu zen,Gipuzkoako «lurraldearen deskribapen» maitatia denidazlan hau.

• Corografía o descripción generalde la muy noble y muy leal Provinciade Guipúzcoa.

Hil baino hamar urte lehenagoidatzitako obra du, 1882an emanbazen ere argitara.

Gipuzkoa eta gipuzkoarrengoresmen obra da: ohiturak, jantziak,geografia, erlijioa, dantzak,nekazaritza, arrantza, euskara...azaltzen, erakusten eta deskribatzendizkigu amultsuki.

Bere sorterriarentzat duen zaletasunmina eta maitasuna erakusten dituobra honetan Larramendik. Esanliteke, heriotza ere hurbil nabaririk,istilu dialektikoen garratzaldiak utzi etahain kuttuna duen Gipuzkoa erakutsinahi diola irakurleari, erariksamurrenaz.

Samurtasun horrek eraginik idatzizuelako agian, batzuek pre-nazionalismo izenez bataiatu dutenideia multzoa baino ez dute ikustenliburu honetan; beste batzueketnozentrismo kalifikatiboz baretu nahiduten arrazismo izkutua; hirugarrenbatzuek igualitarismo bezalako hitzsotila darabilte, zeinaz Larramendikdesiratzen zuen antzinako EuskalHerri utopiko baten aztarnezohartarazten duten.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 17: KULTUR GIZONA BIZITZAKO DATU NAGUSIAK 1 · Merkantilismo honen baitan kokatu behar da Real Compañía Guipuzcoana de Caracasizeneko merkatal baltzuak Euskal Herria eta Amerika artean

17

EL IMPOSIBLE VENCIDO (1729)Salamanca-n argitara zen Larramendi-ren oinarrizko obra hau:Berau ezagutu izan da euskararen lehenengo gramatikabezala.

EUSKARARI B URUZKO LANAK

Bi dira aipatu beharreko obrak:

• El Impossible Vencido. Arte de laLengua Bascongada (1729).

Euskaraz «Ezina, egina» ere deigeniezaioke urte askotan euskararenlehen gramatika izena merezi izanduen obra honi. Deklinabidea, aditza,sintaxia eta prosodia aztertzen ditu.Gehigarri gisa, poesi eredu batzu erekomentatzen ditu, neurkera, azentua,itzulpen eta abar emanez.

Euskaraz gramatikarik ezin eginomen zeneko uste merke baina, aldiberean, arras zabalduari aurre egitekoasmoz idatzi zuen. Arrazoi hori dagoliburuaren izenaren azpian ere.

• Diccionario trilingüe del Castellano,Bascuence y Latín (1745)

Gipuzkoako Probintziaren bizkarinprimatu zen Donostian.

Berau dateke gure andoaindarrakidatzi dituen obren artean handiena,ezagunena eta jarraitzaileenganeraginik zuzenena izan duena.

Bi alekitan eman zuen. Lehena,berez, hiztegi denaren sarrera da, non,lehen ere aipatu bezala, euskararenjatorriaz, euskalkiez, euskararenzuzentasunaz eta beste hamaikaideiaz idazten duen. Bigarren alekiahiztegiak osatzen du. Eta hiztegihonen eragina hain da hedatua etanabaria Hegoaldeko hiztegigileenartea, Azkuerenean ere aurkitzen baitda, Mitxelenak oharterazi bezala.Larramendiren obra honen uharak,hortaz, luze iraun duenik ezin uka.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 18: KULTUR GIZONA BIZITZAKO DATU NAGUSIAK 1 · Merkantilismo honen baitan kokatu behar da Real Compañía Guipuzcoana de Caracasizeneko merkatal baltzuak Euskal Herria eta Amerika artean

18

Egilearen izenari kalterik handienaere obra beronek egin diola esanbehar da, hala ere, era berean.Egileak berak aitortzen du hiztegiakhitz asmatuak ere badituela (hirubesterik ez ei dira, dio egileak, egiarijaramon handirik egin gabe: sutanpe—kainoia—, godaria —txokolatea—eta surrautsa —tabakoa—) eta, ez duzehazten zein den horietakoa eta zeinjasoa. Hiztegia erabat baliogabeturikgelditzen da horrela, jakintsuen ustez.Badirudi, oraingoan, ziriaren etalanaren arteko mugak behar bezala ezbereizteak berari egin diola jukutriarikmingarriena.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

«LARRAMENDI» IKASTOLA (Andoain)Sorterriko Ikastoiak «Aita Larramendi» du izentzat,Larramendi-ren esanahi historikoa horrela ere azpimarratuz.

DICCIONARIO TRILINGÜE (1745)Euskara idatziak bere bidea egin zezan, Larramendi-kGramatika eta Hiztegia egitea erabaki zuen. Hitzaurre luzebatez hornitua dator obra hau. Euskal lexikografian lekurikbehinena izan du beronek.

Page 19: KULTUR GIZONA BIZITZAKO DATU NAGUSIAK 1 · Merkantilismo honen baitan kokatu behar da Real Compañía Guipuzcoana de Caracasizeneko merkatal baltzuak Euskal Herria eta Amerika artean

19

Hizperri edo neologismo horiezlanda, beste zenbaitetan erdalhitzentzat asmakizun hutsezkoetimologiak ematen ere badaki.Esaterako:

hazaña < (h) ats (= arnasa) + zaña(kirioa) lexemen konposaketa litzateke.

estandarte < estando + (egin)arte-rena

alabanza < alaba + an (t) za-rena

Hiztegiaren oinarria gaztelania da.Gaztelaniazko hitzen euskal ordain —ondoren, latinez ematen saiatzendelarik, askotan, bere burua horretaraderrigorturik aurkitzen du, hitzakasmatu behar bait ditu.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

ANDOAINGO PARROKIALeitza indianoaren hilburukoa tarteko eraiki zen eliza hau.Haren enkarguz ibili zen Larramendi eraikuntza honenarduratan (1765-1766): «a pesar del demonio y de muchosministros suyos, prosigue con toda felicidad» (obra-lanak,alegia), idatzi zuen josulagunak.

LARRAMENDI KALEA (Andoain)Euskal Herrian hainbat herritan gogoratu da, azken urteotan,Aita Manuel Larramendi, eta kale, plaza, ikastetxe edoliburutegiek haren izena hartu dute.

Page 20: KULTUR GIZONA BIZITZAKO DATU NAGUSIAK 1 · Merkantilismo honen baitan kokatu behar da Real Compañía Guipuzcoana de Caracasizeneko merkatal baltzuak Euskal Herria eta Amerika artean

20

BESTELAK OAK

• Autobiografia y otros escritos

1973an Tellechea Idigorasekbildutako idatziak dira hauek.Autobiografia bera hil aurretxoanidatzia bada ere, gainerakoaksasoikoa zenean moldatu zituen, 1716eta 1747a bitartean.

Obraren atal nagusia Larramendikhirugarren pertsonan hasi eta gero nieta nik bihurtzen duen autobiografiada. Laster txastatzen da Larramendigustora eta gogo onez ari dela berebizitzaren berri ematen. Halako gustozaritu ere, non Tellecheak Autobiografíaala zuzenago Autoapología ez ote dengaldetzen duen.

ATZERA

© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

HERIOTZ MENDEURRENA (1766-1966)Jaioterriak honela gogoratu zuenLarramendi orain ia hogeitabost urte.