Kristautasuna poztasunez bizitzeko 10 aholku

12
KRISTAU FEDEA POZTASUNEZ BIZITZEKO HAMAR AHOLKU (On Fernando Sebastián. Iruñeko Artzapezpiku Emeritua. Frantzisko Aita Santuak kardinal izendatu du)

Transcript of Kristautasuna poztasunez bizitzeko 10 aholku

KRISTAU FEDEA POZTASUNEZ BIZITZEKO HAMAR AHOLKU

(On Fernando Sebastián. Iruñeko Artzapezpiku Emeritua. Frantzisko Aita Santuak kardinal izendatu du)

Ez izan beldurrik. Jainkoak maite gaitu eta

gurekin dago. Jesukristo Salbatzaile bakarra da.

Une bakoitzeko sasijainkoek ezingo dute Bera

deuseztatuko.

1.

Zure uste sendoak indartzen saia zaitez. Nork erasotzen die? Zer argudioekin? Zer

emaitzekin? Jesus egia da, atzo, gaur eta beti.

Bere kontra ez dago aurrerakoitasunik.

2.

Ez jo atzera. Ez zaitez koldartu. Zeure burua kristau gisa aurkez ezazu. Zeure

fedeari buruzko arrazoiak eta azalpenak emateko prestatu. Inork gauza hoberik aurkeztu ezin duela

sinets ezazu.

3.

Aurki ezazu jaso duzunaren balioa, Jainkoren ontasuna eta handitasuna ezagutzen dituzu, bere barkamena eta betiko bizitzarako bere promesa dituzu. Jesus duzu zurekin. Bere Elizaren kidea

zara, bekatari askorekin, baina baita santu askorekin eta behartsuak zerbitzatzen dituzten

anai-arreba askorekin ere. Bada gehiago ematen duenik?

4.

Lehen baino otoitz gehiago egin. Bakarrik. Etxean. Tenpluetan.

Oztopoen gainetik Igandeko Meza ziurtatu.

5.

Zure kristau-izena ekintza onez ohora ezazu. Ez iezaiozu inori minik egin, ez hitzez ezta ekintzez ere. Ahal duzun onura handiena

egin ezazu. Zure bizitzaren kezka nagusia eta lehen balioa jar itzazu honetan.

6.

Ez diezazutela mundu honetako boteretsuen alde dauden uneko propaganden iruzurra sar.

Jesusek azkeneraino maitatu gintuen eta behin betiko egia utzi zigun.

7.

Gure bizitzaren eta den guztiaren oinarria Jainkoren maitasuna eta ontasuna da. Fida

zaitez Berarekin, utz iezaiozu eramaten. Zure maitasunarekin eta obedientziarekin

erantzun iezaiozu bere maitasunari. Seme bat bere Aitaren etxean bezala, zoriontsu bizi zaitez. Jesus bezala, Berarekin eta Beraren

bitartez.

8.

Irakurketaren batekin, lagunekin, igandeko ospakizunarekin, indartu itzazu Elizarekiko loturak. Eliza zure familia bonbazia handian

bezala izan dadila. María Birjinaren Maitasuna, fideltasuna eta samurtasunarekin.

9.

Jesusekiko zure fede-erlazioa poztasun eta maitasunarekin bizi. Hark egunero deitzen zaitu. Zure altxorrik onena da. Zure bihotza Harengan jar ezazu. Hura hobe ezagutzen

saia zaitez. Grinaz maite ezazu, Zure bizitzaren salbatzailea izaten utz iezaiozu.

Berarengan indarra, edertasuna eta egiazko bizitzaren poztasuna dugu.

10.

www.erlijioabizi.com

–ek egokitu du.

¡Bisita gaitzazu!