Korrika_adituekin_hizketan_2

11
2. maila Euskara Kultura Korrika Ataza honetan Korrikan adituak direnen esanak entzungo ditugu, eta korrikaren hastapenak ere ezagutuko ditugu. Honez gain, eskemak egiten ikasteko teknika bat ere ikusiko dugu. Horretarako: a. Korrikan aditua omen den lagun baten azalpenak entzun eta gezurrak identifikatuko ditugu. b. Korrikaren hastapenetara eramango gaituen erreportaje bat irakurri eta elkarri kontatuko diogu eskema baten laguntzaz. c. “Korrikak mende laurdena” gaitzat hartuta erreportaje bat idatziko dugu. KORRIKA ADITUEKIN HIZKETAN

Transcript of Korrika_adituekin_hizketan_2

Page 1: Korrika_adituekin_hizketan_2

2. maila

EuskaraKulturaKorrika

Ataza honetan Korrikanadituak direnen esanak

entzungo ditugu, eta korrikaren hastapenak ere

ezagutuko ditugu.Honez gain, eskemak

egiten ikasteko teknika batere ikusiko dugu.

Horretarako:

a. Korrikan aditua omenden lagun baten azalpenak

entzun eta gezurrakidentifikatuko ditugu.

b. Korrikaren hastapenetara eramango

gaituen erreportaje batirakurri eta elkarri

kontatuko diogu eskemabaten laguntzaz.

c. “Korrikak mende laurdena” gaitzat hartuta

erreportaje bat idatzikodugu.

KORRIKAADITUEKINHIZKETAN

Page 2: Korrika_adituekin_hizketan_2

ATAZAK

2

PROZEDURA:A ataza: korrikologoaren esanak

Atazaurrea: Gaia aurkeztu eta Korrikako irudiak ikusi”Urkatua” jolasaren bitartez "korrikologoa" hitza asmarazi eta beraien ustez korrikologoa zer den azaldukodute. Hau baliatuta irakasleak gaia aurkeztuko du.Girotzeko Korrikako irudi batzuk ikusi (Korrika 12-ko bideoan "Korrika irudiak" edo “Ikus-entzunezkoak 2”DVD bilduman) eta komentatu.

Ataza: Korrikologoari egindako elkarrizketa entzun eta gezurrak identifikatu Elkarrizketa entzun (Korrika 12-ko CDean, "Korrika badator" entzungaia) eta korrikologoak erantzun duenajasoko dute hirunaka “Mikelek esan duena” zutabean (3. or.).Korrikologoak hainbat gezur esan ditu eta hirunaka korrikologoaren gezurrak identifikatuko dituzte. “Zukuste duzuna” zutabean beraien ustez galdera horien erantzun egokia zein den jarriko dute (3. or.).

Feedbacka: zuzenketa eta balorazioa eginGalderaz galdera zuzentzen joango gara gezur guztiak identifikatu arte (ikus 10. eta 11. orriak).Beraien ustez gezurrik handiena eta sinesgarriena zein izan den esan eta arrazoituko dute.

B ataza: atsedenik hartu ez duen lekukoaa ataza: erreportaje zati bat irakurri, eskemak egiten ikasi, eta ahozko azalpenak eman

"Atsedenik hartu ez duen lekukoa" erreportaje zati bat irakurriko dugu (4. or.).”Eskemak egiten” ariketan, azpimarratzea egiteko modu bat ikusi eta adibidean emandako pausuakaztertuko ditugu (5. or.): ea ideiak ongi jasoak dauden, zer sumatzen duten faltan, zer soberan...“Atsedenik hartu ez duen lekukoa” artikuluko beste bi atal irakurriko dituzte: batzuei 6. orria emango diegu,eta besteei 7. orria. Bakoitzak egokitu zaion zatia azpimarratu eta eskema egingo du.Pasarte ezberdinak irakurri dituzten ikasleak binaka elkartu eta eskemaren laguntzaz irakurritakoaelkarri azalduko diote.

Feedbacka: balorazioa eginIrakurritakoari buruz pentsatzen duguna esango dugu: zer den atentzioa gehien eman diguna, zein datuberri jakin dugun, gauzak asko aldatu ote diren, gaur egun jendeak nola bizi duen Korrika...Eskemak egiteko jarraitu dugun prozesua zer iruditu zaigun, eskema lagungarria izan zaigun...

b ataza: “Korrikak mende laurdena” dela-eta erreportaje bat idatzi”Euskararen erronka berriak” pasartea irakurriko dugu, eta kazetariak “adierazpenak” txertatzeko erabilidituen baliabideak zerrendatuko ditugu arbelean (8. or.): zehar estiloa, -ren ustez...Nork bere erreportaje zatia berriro irakurri (6. edo 7. orr.) eta kazetariak adierazpenak txertatzekoerabili dituen loturak azpimarratuko ditugu: zehar estiloa, -ren arabera, -ren ustez...Kazetari “bihurtu” eta ikaskide zein irakasleen adierazpenak jasoko ditugu elkarri galderak eginez (9. or.).

Bakoitzak jaso dituen adierazpenetan oinarriturik, eta “Korrikaren mende laurdena” gai nagusitzat hartuta,erreportaje bat idatziko dugu.

Feedbacka: zuzenketa taldetxoetanHirunaka bilduta, bi ikaskideen erreportajea irakurri eta zalantza sortzen diguten pasarteak zein akatsakazpimarratuko ditugu.Nork bere idazlan “azpimarratua” berrikusiko du, eta aldaketa zein zuzenketak egingo ditu.Hau dena egiterakoan izan ditugun zalantza eta zailtasunak talde handian azaldu eta argituko ditugu.

Atazaostea: zabalduko ditugun erreportajeak aukeratuHirukote bakoitzak erreportaje bat aukeratuko du besteei aurkezteko.Aukeratutakoa ozen irakurriko dugu eta guztion artean herriko aldizkarira bidaltzeko bat aukeratuko dugu(Euskaltegiko paretan ere jar ditzakegu aukeratutako erreportajeak).

Oharra: komeni da ikasle kopuruaren arabera, irakasleak trukaketa hau nola egingo duen aurrez pentsatzea: hirukoteak egin, guztiok guztiokin zutik...

Page 3: Korrika_adituekin_hizketan_2

3

Noiz eta zelan sortu zen Korrikaantolatzeko ideia?

Nork hartu zuen parte Korrikakosorreran?

Zeintzuk izan ziren Korrika 1enhelburuak?

Noiz antolatzen da?

Zenbat kilometro egiten dira?

Zenbat egun, eta egunean zenbat ordu irauten du?

Bestelako ezaugarriak:

Leloa:

Uniformea:

Lekukoa:

Besterik:

KORRIKAREN OSAGAIAK

KORRIKAREN EZAUGARRIAK

LEHENENGO KORRIKA

MIKELEN ERANTZUNAKGALDERAK ZUK USTE DUZUNA

ZER DIO ADITUAK?Irratsaio honetan Korrikaz asko omen dakienlagun batek hitz egingo digu. Adi entzun esangoduena. Lehenengo zutabean Mikelek esan duenajaso ezazu. Bigarrenean, berriz, zuk uste duzuna.Bat al datoz Mikelen erantzuna eta zure iritzia?

Page 4: Korrika_adituekin_hizketan_2

4

Ez dira hauek une gozoak AEKrentzat,Espainiako Entzutegi Nazionaleko Baltasar Garzonekplazaratu berri duen autoa dela eta. Bada, ordea, AEK-kokideak eta euskara bere sentitzen duen edonor gehiagopoztuko duen arrazoirik egunotan.

Koordinakundearen ekimenez etaharen altzoan sortu zen Korrikak 20 urtebeteko baititu heldu den asteazkenean.1980ko azaroaren 29an, OñatikoUnibertsitatean jarri zen aurrenekoz abianRemigio Mendiburu eskultoreak zurez eginikolekukoa, eta harrezkero beste hamarekitalditan erabili dute, Euskal Herrikolurraldeosoan zehar, eskuz esku, leloz leloeta urratsez urrats.

Josemari Satrustegi garai hartanEuskaltzaindiaren idazkari zenari egokitu zitzaionKorrikaren 0 kilometroa egitea: "Ideia ona irudituzitzaidan duela 20 urte sortu zen hura: kilometrozkilometro, herriz herri, Euskal Herri osoko geografiazeharkatzea. Azken batean euskara biztanle bakoitzarenahoan dago eta", adierazi dio EGUNKARIAriSatrustegik: "Hasieran hura asmoa besterik ez zen.Bidea eta Korrika bera hutsean bizitako zerbait ziren, etabide horretan hutsaren zeroa izan zen nolabait niri egitea

egokitu zitzaidana. Oso abiada bizkorrean abiatu zelaoroitzen dut, azken finean hura baitzen ekimenarenasmoa, euskara azkar abia zedila. Korrikan hasi aurrekouneak ere gogoragarriak zaizkit oso. Bagenekien gauzaberri batean sartzen ari ginela, denok interes

handiarekin hartu genuen, lagundu nahi izangenien ideia hori izan zutenei".

Satrustegiren ostean Txantxiku eskolakolau haurrek hartu zuten lekukoa, eta haiekgarai hartan Oñatiko alkate zen Eli Galdosipasatu zioten testigua. Galdosek "garaiitxaropentsu" bezala gogoratzen du Korrikasortu zeneko hura: "Franco hil eta gero etalehen hauteskunde demokratikoak izanostean, abertzaletasuna nagusi zen, eta ilusiohandia genuen aurrera egiteko. 1965ean jarrigenuen martxan lehenengo ikastola Oñatin

bertan, eta ordutik 1980 arte lan bikaina egin zen.1980an giroa polita zen oso". Lekukoa hartzean elurraari zela oroitzen du Galdosek: "Ni gripeak jota nengoen,eta ohean izan nintzen egun osoan. Baina hura derrigoregin behar zela pentsatu nuen eta, hala, kilometro huraegitera atera nintzen. Jende andana bildu zen Oñatikokaleetan eta, kanpoko giroa oso hotza izanagatik, barruanberotasun handia nuela egin nuen korrikaldi hura".

Atsedenik hartu ez duen lekukoaKorrikak 20 urteko ibilbidea osatuko du hilaren 29an.

Eli Galdos"Kanpoko giroa

oso hotzaizanagatik,

barruanberotasun

handia nuelaegin nuenkorrikaldi

hura"

KORRIKAK 20 URTE20 urte? Bai, bai badakigu dagoeneko mende laurdena ere egin duela Korrikak, baina gaurkoan Korrikak 20 urtebete zitueneko artikulu bat ekarri nahi izan dugu gogora. Bertan Korrikaren hastapenen berri ematen zaigu.Irakurri arretaz, gero ariketatxo bat egingo baitugu.

Page 5: Korrika_adituekin_hizketan_2

5

ESKEMA EGITEN

Unitate honetan, eskemak ongi egiteko, ongi azpimarratzea zeinen garrantzitsua den ikusiko dugu. Kontuan izanmodu askotan azpimarra daitekeela testu bat, eta beraz, hau adibide bat besterik ez da, eredu bat.

1. ESKEMA EGIN BAINO LEHEN, ADI ETA ARRETAZ IRAKURRI ETA HONELA AZPIMARRATU DUGU:

- Bi kolore (modu) erabili ditugu:Kolore batekin (letra lodiz) zera azpimarratu dugu:

"Zeri buruz hitz egiten du paragrafo honek?". Horretarako nahikoa da, paragrafo bakoitzean hitz bat edo bi azpimarratzea.

Beste kolore batekin (azpimarratuta) zera azpimarratu dugu:"Zer esaten du horri buruz?". Kontuan hartu, orduan eta gehiago azpimarratu hainbat eta zailago identifikatuko duzula ideia nagusia. Adibide bat jartzeagatik, aditz-laguntzaileek, normalean ez digute ezinbesteko informazioa ematen, beraz, ez ditugu azpimarratuko.

Ez dira hauek une gozoak AEKrentzat,Espainiako Entzutegi Nazionaleko Baltasar Garzonekplazaratu berri duen autoa dela eta. Bada, ordea, AEK-kokideak eta euskara bere sentitzen duen edonor gehiagopoztuko duen arrazoirik egunotan.

Koordinakundearen ekimenez eta haren altzoansortu zen Korrikak 20 urte beteko baititu heldu denasteazkenean. 1980ko azaroaren 29an, OñatikoUnibertsitatean jarri zen aurrenekoz abian RemigioMendiburu eskultoreak zurez eginiko lekukoa, eta har-rezkero beste hamar ekitalditan erabili dute,Euskal Herriko lurralde osoan zehar, eskuz esku,leloz lelo eta urratsez urrats.

Josemari Satrustegi garai hartanEuskaltzaindiaren idazkari zenari egokitu zitzaionKorrikaren 0 kilometroa egitea: "Ideia ona irudituzitzaidan duela 20 urte sortu zen hura: kilometrozkilometro, herriz herri, Euskal Herri osoko geografiazeharkatzea. Azken batean euskara biztanlebakoitzaren ahoan dago eta", adierazi dioEGUNKARIAri Satrustegik: "Hasieran hura asmoabesterik ez zen. Bidea eta Korrika bera hutsean bizitakozerbait ziren, eta bide horretan hutsaren zeroa izan zen

nolabait niri egitea egokitu zitzaidana. Oso abiadabizkorrean abiatu zela oroitzen dut, azken finean hurabaitzen ekimenaren asmoa, euskara azkar abia zedila.Korrikan hasi aurreko uneak ere gogoragarriak zaizkitoso. Bagenekien gauza berri batean sartzen ariginela, denok interes handiarekin hartu genuen,lagundu nahi izan genien ideia hori izan zutenei".

Satrustegiren ostean Txantxiku eskolako lauhaurrek hartu zuten lekukoa, eta haiek garai hartanOñatiko alkate zen Eli Galdosi pasatu zioten testigua.Galdosek "garai itxaropentsu" bezala gogoratzen duKorrika sortu zeneko hura: "Franco hil eta gero eta lehenhauteskunde demokratikoak izan ostean, abertzaletasunanagusi zen, eta ilusio handia genuen aurrera egiteko.1965ean jarri genuen martxan lehenengo ikastolaOñatin bertan, eta ordutik 1980 arte lan bikaina egin zen.1980an giroa polita zen oso". Lekukoa hartzean elurraari zela oroitzen du Galdosek: "Ni gripeak jota nengoen,eta ohean izan nintzen egun osoan. Baina hura derrigoregin behar zela pentsatu nuen eta, hala, kilometro huraegitera atera nintzen. Jende andana bildu zen Oñatikokaleetan eta, kanpoko giroa oso hotza izanagatik, barruanberotasun handia nuela egin nuen korrikaldi hura".

2. AZPIMARRATUTAKOTIK ATERA DUGUN ESKEMA:

Garzon Autoa plazaratu berri. Une latzak AEKrentzat.

Korrikak 20 urte 1980ko azaroaren 29an abiatuRemigio Mendiburuk egin lekukoaOrdutik 10 ekitaldi: lurralde osoan, eskuz esku, leloz lelo...

Josemari Satrustegi 0 Kilometroa eginIritzia: ideia ona, baina asmoa besterik ez zenOroitzapenak: abiada bizkorrean abiatu zen; asmoa euskara azkar abiatzea

interes handiarekin hartu

Eli Galdos "Garai itxaropentsu" bezala gogoratzen; Franko hil, lehen hauteskunde, lehen ikastola...Oroitzapena: 3. kilometroan hartu lekukoa.

Gripeak jota joan. Jende andana bilduKanpoko giroa oso hotza, barruan berotasun handia

Page 6: Korrika_adituekin_hizketan_2

6

Premiak eragindako talde lanaren emaitza

Hogei urte igaro dira lehen aldi hartatik,zertxobait gehiago ideia eta proiektu haren inguruanhainbat pertsona lanean jarri zirenetik, baina oroimenonez gogoratzen du Korrikaren sortze garaihura Julen Kaltzadak, AEK-ko garai hartakoBizkaiko arduradunak: "Korrika sortzekoideiari buruz bada makina bat bitxikeria, baitaguztiz egia ez diren istoriorik ere. Baina egiazera da: behar nabarmen bati, premia batierantzuteko asmoz sortu zela ekitaldi hura.

AEK Gipuzkoan eta Bizkaian nahikoindartua zegoen. Araban eta Nafarroanhiriburu eta euskal eremuetara mugatzenzen, eta Iparraldean oraindik sartzeke zen.Horregatik, Koordinakundea sendotu etaEuskal Herrian hedatzeko asmoa genuen.AEK-k ez baitzuen zentzurik euskara EuskalHerri osoan zabaltzeko asmorik ez bazuen". Bestearazorik ere bazutela nabarmendu dio EGUNKARIAriKaltzadak: “euskararen irakaskuntza, batez ere helduena,oso motel zegoen. Talde didaktiko bat sortu genuen arlohorretan laguntzeko, eta, gainera, uste genuen euskara

ikasi nahi zuenak dohainik ikasteko eskubidea zuela, etahorretarako ere dirua behar zen". Behar horiek buruanizanik, AEKren aldeko kanpaina bat biribiltzea pentsatu

zuten koordinakundeko kideek, eta kanpainahorrekin dirua lortzeaz gain mezu bat igorrizezaketela deliberatu zuten.

Ordurako egina zegoenEuskaltzaindiaren Bai Euskarari kanpaina.Hura publizista talde batek (Bittor Artola, EnrikeIbabe) diseinatu zuen, eta haiengana jo zutenAEK-koek. Pertsona ugariz osatutako talde batbildu zen pixkana: besteak beste, tartean zirenAlbaro Gurrea, Joxepe Zuazo, Joseba Kanpo,Urtsa Errazti, Natxo de Felipe, Kaltzada beraeta arestian aipaturiko bi publizistak ere bai:"Korrika talde oso baten lanaren emaitza izanzen. AEK-ko kideak, Bai Euskarari kanpainan

parte hartu zutenak eta beste zenbait elkarte etaerakundetako jendea ere batu baitzen", oroitu diguKaltzadak.

Atsedenik hartu ez duen lekukoaKorrikak 20 urteko ibilbidea osatuko du hilaren 29an.

J. Kaltzada“Korrika talde oso

baten lanarenemaitza izan zen.AEK-ko kideak,Bai Euskarari

kanpainanparte hartu

zutenak etabeste zenbait

elkarte etaerakundetako

jendea ere batubaitzen”

A) KORRIKAK 20 URTEArtikuluaren lehen zatia, aurkezpena, nola azpimarratu dugun eta egindako eskema aztertu ondoren, zuretxanda da. Irakurri artikuluaren atal hau eta azpimarratu bi koloretan. Ondoren egin eskema bat, zure ikaskideeiazalpenak emateko lagungarri izango zaizuna.

Page 7: Korrika_adituekin_hizketan_2

7

Presa eta lurraldetasuna

Apurka, hainbat ideia eta ekarpen azaltzenjoan ziren mahai gainera. Azkenean, AEKren aldekokanpaina hark lasterketa baten itxura izango zuelaerabaki zuten: "Ideia Euskal Herria errelebo-karrerabatekin zeharkatzea zen, batetik propaganda egitekoeta bestetik mezu bat zabaltzeko", azaldu digu lehenKorrika hartan eta ondorengo lauretan ere koordinatzailenagusi lana bete zuen Urtsa Erraztik.

Korrikak helarazi behar zuen mezuakbi ideia nagusi islatu behar zituen, Kaltzadaeta Erraztiren aburuz. "Euskara irakastekopresa zegoela islatu nahi genuen, batetik, eta,bestetik, lurraldetasunaren ideia azaldu nahigenuen, nazio bat barik euskara irakasteak ezzuela zentzurik". Handik sortu zen lehenKorrika hartako leloa: Korrika Euskal Herria.Presaren ideia lehen terminoak azaltzenzuen, eta lurraldetasunarena, bigarrenak. Geroztik,ohiko eta legezko bilakatu da Korrika aldi bakoitzeanlelo bat sortzea. Urteen joan-etorrian ezagunak egindira, besteak beste, Euskaraz eta kitto, Herri bat,hizkuntza bat, Euskara euskaldunok dugu eta Jalgihadi euskaraz ziotenak.

Leloez gain, badira Korrikaren ezinbestekoezaugarri bilakatu diren elementuak ere: korrikalariarenuniformeko elementu bakar eta bereizgarria petoaizan ohi da. Hura jantzita ekimeneko kide sentitzen dakorrikalaria.

Beste elementu aipagarrietako bat aldibakoitzerako sortzen den abestia izan ohi da. Korrikaegiteko ezinbesteko baldintza izaten da bihotzaren,arnasaren eta oinen erritmoa bateratzea.Korrikalariari laguntzeko asmoz, AEK-k hainbatmusikari eta bertsolariren bitartez, doinua jarri izan diolasterketari. Aski ezagun egin diren abestiekin batera,bertsozale zein bertsolariek lasterketa honi botatakobertsoen zerrenda amaiezina da. Lehen Korrikarakoereserkitzat Xabier Amurizaren bertsoak aukeratuzituzten, eta atzetik beste asko etorri ziren. Besteak

beste, Xabier Saldias, Akelarre, Oskorri, KepaJunkera eta Edorta Jimenez eta Tapia etaLeturia arduratu dira lan horretaz.

Ezbairik gabe, lekukoa da Korrikaren osagaigarrantzitsuenetakoa, garrantzitsuena egian.Hori baita euskara pertsona batetik bestera,ahotik ahora eraman behar dela erakustenduen ikurra. Hamaika alditan ezin konta ahala

eskuek eraman dute AEKren ikur esanguratsubilakatu den lekukoa. Estreinako Korrikarako,Remigio Mendiburu eskultoreak zurez egin zuen figura:txandakatzeko lekukoa, bata besteari ematekoa, etabarruan euskararen mezu bat darama, RikardoArregik 1966an idatzitakoa hain zuzen ere. Hamaikaistripu izan ditu (galdu izan da, urratu....), lehenengoKorrikatik bertatik hasita, eta helmugara beti zelo,alanbre edo delakoez josita heldu da. Iritsi, iritsi eginda, ordea, eta datorren urtean egingo den Korrikanere irteeran izango da seguru. Atsedenik ez dulekukoak, oraindik bederen haren beharrean gara eta.

Atsedenik hartu ez duen lekukoaKorrikak 20 urteko ibilbidea osatuko du hilaren 29an.

Urtsa Errazti"Euskarairakasteko

presazegoela

islatu nahigenuen”

B) KORRIKAK 20 URTEArtikuluaren lehen zatia, aurkezpena, nola azpimarratu dugun eta egindako eskema aztertu ondoren, zuretxanda da. Irakurri artikuluaren atal hau eta azpimarratu bi koloretan. Ondoren egin eskema bat, zure ikaskideeiazalpenak emateko lagungarri izango zaizuna.

Page 8: Korrika_adituekin_hizketan_2

8

Eli Galdosek, Korrika 1ean lehenengo kilometroan lekukoa eraman zuenak, zera esan du:

"Euskara ez da hizkuntza bat soilik, sentipenekin lotua dagoen beste zerbait handiagoa baizik.Batzuetan iruditzen zait politikari loturik gehiegi erabili izan dugula guztiok, eta hor da, nire ustez,euskararen ahultasun handiena. Dudarik ez dut AEK oso ona izan dela euskararentzat, eta,gainera, oreka bat izatera heldu dela iruditzen zait"

Josemari Satrustegik, Korrika 1ean O kilometroan lekukoa eraman zuenak, zera esan du:

"20 urte hauetan aldaketa handiak izan dira Euskal Herrian: Iparraldean motelago doa, bainaeuskararen harrabotsa entzuna da dagoeneko. Beraz, orain hogei urteko mezuak ez du zentzurik,orduko helburua betea da, Euskal Herriko txoko guztietara euskararen harrabotsa iristeko tresnaizan da Korrika"

"Euskararen arazoak ez dira amaitu, hirugarren milurtekoan murgilduta gaudela, eta hor ikustendut nik abiapuntu berria. Orain badugu duela 20 urte ez genuen kezka, baina kezka hori euskaraerabiltzeraino iritsi al da gaur egun? Euskaran prestatuak diren pertsonek euskara egunerokobizian baliatzea da erronka bat"

Xabier Ugaldek, Korrika 12n arduradun lanak bete zituenak, zera esan du:

"20 urte igaro dira lehen Korrika hartatik, eta epe horretan lan handia egin da. Garai hartanbeharrezkoa zen astinaldi hura, gizartea euskararen arazoaz jabe zedin. Guk hasiera haietan lanegin zutenen herentzia jaso dugu. Aurrerapausoak eman dira, baina oraindik urrats gehiago eginbeharrean gaude"

Korrikaren 20 urtekoibilbideari erreparatuz, balorazioona egiten du Eli Galdosek:"Euskara ez da hizkuntza bat soilik,sentipenekin lotua dagoen bestezerbait handiagoa baizik.Batzuetan iruditzen zait politikariloturik gehiegi erabili izan dugulaguztiok, eta hor da, nire ustez,euskararen ahultasun handiena.Dudarik ez dut AEK oso ona izandela euskararentzat, eta, gainera,oreka bat izatera heldu delairuditzen zait".

Satrustegiren aburuz, “20urte hauetan aldaketa handiakizan dira Euskal Herrian:Iparraldean motelago doa, bainaeuskararen harrabotsa entzunada dagoeneko. Beraz, orain hogeiurteko mezuak ez du zentzurik,

orduko helburua betea da, EuskalHerriko txoko guztietaraeuskararen harrabotsa iristekotresna izan da Korrika".Satrustegiren ustetan, besteabiapuntu bati heldu beharzaio: "Euskararen arazoak ez diraamaitu, hirugarren milurtekoanmurgilduta gaudela, eta horikusten dut nik abiapuntu berria.Orain badugu duela 20 urte ezgenuen kezka, baina kezka horieuskara erabiltzeraino iritsi al dagaur egun? Euskaran prestatuakdiren pertsonek euskaraeguneroko bizianbaliatzea da erronka bat". Baina

erronka gehiago badira,Satrustegiren iritziz: "Euskararenmezua Europa Bateratuari botabeharko litzaioke. Ni ez nintzatekegeratuko txokokerietan eta

baserrikerietan. Euskarak badukultura garrantzia, Europa osoanadierazten hasteko modukoa".

Datorren urtean egingoden XII. Korrika antolatzeazarduratzen den XabierUgalderen gogoetak ere bideberetik doaz: "20 urte igaro diralehen Korrika hartatik, eta epehorretan lan handia egin da. Garaihartan beharrezkoa zen astinaldihura, gizartea euskararenarazoaz jabe zedin. Guk hasierahaietan lan egin zutenen herentziajaso dugu. Aurrerapausoak emandira, baina oraindik urrats gehiagoegin beharrean gaude". Datorrenurteko martxoan abian jarrikoden Korrikak baditu erronkaberriak.

Euskararen erronka berriak

EUSKARAREN ERRONKA BERRIAKIrakurri dugun erreportajean, Korrikan parte hartu zutenen adierazpenek pisu handia hartzen dute. Hemenkazetariak erreportajea nola osatu duen ikusiko dugu. Batetik, parte hartzaileen adierazpenak jarri ditugu, etabestetik, kazetariak idatzi duena. Irakur ezazu arretaz testua:

ADIERAZPENAK:

ADIERAZPENETAN OINARRITUTAKO ERREPORTAJEA:

AZTERTU IRAKURRI DUZUN ERREPORTAJE ZATIA ETA AZPIMARRATU: -REN USTEZ, -REN IRITZIZ...

Page 9: Korrika_adituekin_hizketan_2

9

KORRIKAK MENDE LAURDENA

Orain zuek izango zarete kazetariak. Zuen egitekoa hauxe izango da: 1.- Euskaltegiko bi edo hiru pertsonari (ikaskide, irakasle...) bere Korrika esperientzia eta Korrikari buruzko iritziakgaldetu eta adierazpenak jaso egingo dituzue.2.- Korrikak mende laurdena bete duela-eta erreportaje bat idatziko duzue adierazpenak bertan txertatuz.

ADIERAZPENAK:

.......................................................................................................................................................................................

Page 10: Korrika_adituekin_hizketan_2

10

KORRIKOLOGOARI EGINDAKO ELKARRIZKETA, DATU FALTSUAK AZPIMARRATUTA

Korrika 12-ko CDan: “Korrika badator”

-Korrika badator! Martxoaren 29a gainean dugu. Egun bakan batzuk baino ez dira falta, eta EuskalHerriko kaleak korrikalariz bete dira: umeak eta ez horren umeak, baserritarrak eta kalekumeak, neskaketa mutilak, erretzaileak eta ez erretzaileak, ... denak ari dira, jada, giharrak prestatzen eta beroketaariketak egiten norberaren herritik igarotzen denean lekukoaren atzean ahal beste kilometro egitekoasmoz. Guztiontzat ezaguna da Korrika, behin baino gehiagotan ikusi dugu gure kaleetatik pasatzen etagutariko hainbatek zapatilaren bat urratu dugu aurreko edizioko errekor pertsonala hautsi nahian. Baina,zer dakigu Korrikaz? Zelan sortu zen ideia bitxi hau? Zeren atzean dabil horrenbeste lagun arineketan?Nondik dator Korrika eta non gordetzen da, arnas estuka, ihes egiten utzi behar dugunean? Galderaguzti hauei erantzuteko Mikel Azkarregi ekarri dugu gure estudioetara. Gabon Mikel.

-Gabon guztioi.

-Euskal Filologian lizentziaduna, Ilunpe Etnologia Taldeko partaidea eta sortzaileetako bat, EHUkoeuskal jai eta parranda saileko lehendakaria, ...

-Idazkari nagusia. Lehendakaria Martina Urbeltz dugu orain.

-Barkatu, idazkari nagusia,... eta horrez gain, euskararen inguruan antolatzen diren ekitaldiez ere hainbatlan argitaratuduzu, horien artean, 1995ean oker ez banago, "Korrika, maldan behera eta frenorik gabe"izenekoa.

-Hala da, bai. Korrika euskararen inguruan inoiz antolatu den ekitaldi garrantzitsuenetakoa bihurtu zaiguaspaldian, eta haren inguruan idaztea merezi zuela pentsatu nuen.

-Korrika berri bat gainean dugun honetan, Mikel, azal zeniezaieke gure entzuleei zelan sortu zenlasterketa bitxihau?

-Bai. Bada, Korrika duela 20 bat urte jaio zen. Hasieran ideia zoroa zirudien. Lagun batzuen arteko afaribatean sortu erdi txantxetan erdi serio, baina berehala hasi zen forma hartzen eta 1980an lehenengoedizioa antolatu zen. Korrika AEKren ekitaldia da, hori jakina da, baina sorrera hartan, AEK-ko kideezgain beste jende ugarik ere hartu parte: Bai Euskarari kanpainako publizistak esate baterako, Natxo deFelipe abeslaria, Joxepe Zuazo, ... Eta Euskal Herritik kanpoko hainbat lagun ere ibili zen antolakuntzanmurgilduta: Umberto Eco italiar idazle ezagunak, adibidez, lehenengo Korrika haren mezua idatzi zuen.

-Eta zer dela eta otu zitzaien horrelako lasterketa antolatzea? Zein zuten helburua?

-Lehenengo Korrika hartako leloa "Korrika Euskal Herria" izan zen, eta leloak argi uzten du Korrikaharen zergatia. Euskara arrisku bizian zegoen, lan handia egiteko beharra zegoen eta presa zegoen lanhorri ekiteko, eta hori dena ekarri nahi zuen burura Korrika hitzak eta lasterketa edo ekitaldiak berak:presa, euskara berreskuratzeko presa. Eta bigarren aldeak, Euskal Herriaren lurraldetasuna aldarrikatunahi zuen: euskara Euskal Herri osoaren patrimonioadela. Oso lelo aproposa izan zen garai haietan etabaita gaur egun ere. Izan ere, hurrengo edizio guztietan aldatu bada ere, leloa beti berdina izan dugu:Korrika Euskal Herria.

-Eta, esan duzun bezala, Korrika ez zen han gelditu, beste edizio asko izan ditugu ...

-Bai, lehenengo haren arrakasta ikusita handik aurrera urtero antolatu izan da Korrika. Eta urtean bainourtean handiagoa izan du gainera: jende guztiak daki Aste Santua heldu aurretik, haren iragarlemoduan-edo Korrika etorriko dela urtero-urtero.

-Leloa aipatu duzu lehen Korrikaren ezaugarri nagusi bezala, baina badaude bestelako osagai batzukere ezaugarri bihurtu direnak...

TRANSKRIPZIOA

Page 11: Korrika_adituekin_hizketan_2

11

-Bai. Leloa, esan dudan bezala, hor dago beti, baina Korrika dantza ere hor dugu: Korrika bakoitzean,lasterketa animatzeko erraz bat antolatzen da, eta megafoniatik musika jarrita, badakizue hor Korrikanfurgonetabatzuk badoazela musika eta guzti, eta, korrika egiten den bitartean korrikalariek dantza egitendute... edo saiatzen behintzat. Gehienetan euskal dantza ezagunak aukeratzen dira. Hor izan dira edizioezberdinetan zortzikoa,ezpata-dantza edo Agur Jauna esate baterako... Zazpigarren Korrikan, adibidez,Zazpi jauzi izan zen Korrika dantza. Eta oso ikusgarria izaten da Bilbon edo Iruñean eta horrelakoetanmilaka lagun ikustea saltoka eta jiraka... Edo duela urte bezala lurretik bueltaka Break Dance egiten ...Ikusgarria izaten da. Gero Petoa dago: Korrika bakoitzean peto ezberdin bat ateratzen da eta horieramaten dute korrikalariek uniforme. Lehenengo edizioetan petoarekin batera txapela ere eramanbehar zen Korrikan parte hartu ahal izateko,baina arazo asko sortu ziren txapelekin: haizea altxatzenzenean txapel guztiak hegan hasten ziren, jendea txapelen gelditu, atzera egiten zuen, estropezuakegoten ziren, ... Gero txapela hori nirea dela, ezetz nirea dela, ...denak berdinak direnez... Eta azkeneantxapela uniformetik kentzea erabaki zen.

-Eta lekukoa...

-A! Bai, nola ez, lekukoa. Lekukoa da, zalantzarik gabe Korrikaren osagai garrantzitsuenetakoa.Hasierako kilometrotik arte eskuz esku doan lekukoa. Lekukoa, gainera, artista garrantzitsuek egitendute urtero-urtero:lehenengo ediziokoa Remigio Mendiburu eskultoreak egin zuen. Egurrezkoa zenlehenengo hori, baina gero oso ezberdineko lekukoak egin dira: 1990ean adibidez, Txillidak egin zuenburdinazko lekukoa eraman zenKorrikan. Urte horretan, nahiko bitxia izan zen, Korrika ia leku guztietaraberandu ailegatu zen, jende askok ondo du... Batez ere lekukoa eraman behar izan zutenek. Duela urtebi Frank Geryk diseinatutakoa izan zen,titaniozkoa, askoz ere arinagoa, ...

-Guztiok ikusi dugu noiz edo noiz, gure etxe ondotik Korrika pasatzen eta askotan galdetu diogu geureburuari nondik , nora doan gero, zer gertatzen den ikusten ez dugunean, ...

-Bai, oso bitxia izaten da muntaia guztia: lasterketak 10 bat egunez irauten du eta egun horietan 5.000kilometro egiten dira. Hasieran egunez eta gauez egin nahi zen korrika baina, gauez sortzen ziren arazoakikusita azkenean egitea erabaki zen: goizeko zortzietan puntu puntuan dagoen tokitik ateratzen da etagaueko 12ak arte ez da gelditzen. Baina egunean zehar ez da ezertarako ere geratzen: Portugaletekozubia gurutzatzeko esate baterako,bost bat minutu itxaron behar izan zuen Korrikako karabanak- hauduela lau urte gertatu zen- eta kabina etorri furgonetak eta korrikalariak korrika ibili ziren bueltakaondoko lorategitxo baten inguruan. Leku askotan kristoren jendetza egoten da, beste batzuetan gutxiago...Eta leku gutxi batzuetan korrikalari batzuk kilometro asko egin behar izaten dituzte jarraian. Denetarikizaten da. Hori bai, beti ere korrika, lekukoa ezin da ez kotxez, ez bizikletaz, ez zaldiz, ez beste edozelaneraman. Aipatzekoa ere bada herri batzuetan lasterketa bezala, lehiaketa bezala antolatzen hasi delaKorrika eta lehen heltzen direnei sariak ematen dizkiete. Gero eta herri gehiagotan egiten da horrela,baina oraindik leku gehienetan bestela egiten da: lehenengoa lekukoa eta gero lasai-lasai gainerakoguztiak.

-Ba honekin geratu beharko dugu, denbora agortu zaigu eta, baina inork informazio gehiago nahi izangobalu hor dauka Mikelen "Korrika, maldan behera eta frenorik gabe" liburua edo zuzenean berarekinkontaktua izateko helbide elektronikoa ere erabili ahal izango dugu, ezta, Mikel?

-Bai. [email protected] da helbidea eta nahi duzuenean hor izango nauzue.

-Mila esker bada, Mikel!

-Ez dago zergatik.

-Eta mila esker zuei ere, entzuleok, gurekin izateagatik. Gogoratu bihar ere, gaueko 11ak puntu puntuanhemen izango gaituzuela.

TRANSKRIPZIOA