Kontalariak irakasleen txostena

31
Kontalariak gara! 1/31

description

Lehen Hezkuntzako 3. ziklorako euskara arloko sekuentzia didaktikoa

Transcript of Kontalariak irakasleen txostena

Page 1: Kontalariak irakasleen txostena

Kontalariak gara!

1/24

Page 2: Kontalariak irakasleen txostena

SEKUENTZIA DIDAKTIKOAREN IZENA:

Kontalariak gara!

ARLOAK: Hizkuntzak: Euskara eta literaturaNatura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen EzagueraArte Hekuntza

GAIA: NarrazioakMAILA: Lehen Hezkuntzako 3.

zikloaSAIO KOPURUA: 14

1.PROPOSAMEN TESTUINGURUA:Egungo eskolan  mintzamena lantzea  ezinbesteko egitekoa da;  izan ere, gizarteak komunikatzaile eraginkorrak eskatzen ditu. Horregatik, Lehen Hezkuntzan hasita ikasleei jendaurrean ahoz komunikatzeko eta beldurra kentzeko jarduerak proposatu eta  tresnak eman behar zaizkie.Sekuentzia didaktiko honen bitartez, Lehen Hezkuntzako hirugarren  zikloko ikasleak  literaturaren munduan murgilduko dira beste ikaskide batzuei  narrazioak eta ipuinak modu adierazkor eta eraginkorrean kontatzeko. Literatura komunikazioa da, ipuinak ahoz kontatu eta elkarrekiko komunikazioa sendotzeaz gain, ikasleak jostatu eta irudimena piztu eta garatuko dute.  Narrazio eta ipuinen balio komunikatibo horri eutsi nahi zaio sekuentzia honetan. Hori guztia lortzeko,  ahoskatze-prozesuan parte hartzen duten gorputz sistemak ezagutu eta hobeto ahoskatzeko ariketak  eginda, askotariko narrazioak irakurri eta entzungo dituzte eta jendaurrean kontatuko dute hautatuko duten narrazioa.

2.LANDUKO DIREN OINARRIZKO GAITASUNAK: Ikasten ikasteko gaitasuna. (jarduera guztietan) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.(jarduera guztietan) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.

(jarduera guztietan) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna (jarduera

guztietan) Giza- eta arte-kulturarako gaitasuna. (5, 6, 7 jarduerak) 3.HELBURU DIDAKTIKOAK: Irakurketa aisi zein ezaguera iturri bezala bermatzea. Narrazioen ahozko adierazpenetan abiadura eta intonazio egokiz

irakurtzea. Ahots-prozesuan parte hartzen duten gorputzeko sistemak ezagutzea

(arnasa-aparatua, fonazio-aparatua, erresonantzia-aparatua) Puntuazio markak interpretatzea: intonazioa. Ahoskera hobetzeko ariketak ezagutzea. Lan taldean gogotsu parte hartzea. Eztabaida lankidetzarako erabiltzea: entzun, azaldu, argudiatu. Internet ikasketa-inguru bezala erabiltzea. Argazki edo bideo-kamara grabatzeko erabiltzea.

2/24

Page 3: Kontalariak irakasleen txostena

Interneten bideoa argitaratzea.

4.EDUKIAK:

Narrazio testua: ipuina, irakurketa eta kontaketa. Ahots-prozesuan parte hartzen duten gorputzeko sistemak (arnasa-

aparatua, fonazio-aparatua, erresonantzia-aparatua). Ahoskera hobetzeko teknikak. Puntuazio marken interpretazioa: intonazioa. Norberaren eta ikaskideen ikasketa prozesuan berrikusketa eta

zuzenketa. Komunikazio-harremanetan lankidetza eta errespetu jarrera. Bideo grabaketa. Bideo argitalpena.

5.JARDUEREN SEKUENTZIA:

5.1. PLANIFIKATZEA:

SARRERA, ATAZA ETA PROZESUA ETA BALIABIDEAK orrialdeetan sekuentziaren aurkezpena, aurre-ezagutzak azaltzea, eta egingo duten lana eta ebaluaketa ezagutzeko aukera ematen da.

Saio 1

5.2. GAUZATZEA:

1 JARDUERAZer da ipuina? Aurre-ezagutzak zehaztu

2 saio

2 JARDUERAEgunero ipuin bat irakurtzeko proposamenaIpuin-agenda

Saio1 eta banakako lana

3 JARDUERAAhots prozesuan parte hartzen duten sistemakAhoskera hobetzeko ariketak

Saio 1

4 JARDUERAIntonazioaPuntuazio ikurren interpretazioaPertsonaien ahoskera: ezaugarriakEreduak

2 saio

5 JARDUERAIpuina aukeratuLaguntza elementuak: mimika, mozorroak, eskenatokiaLanaren antolaketa

2 saio

6 JARDUERA

3/24

Page 4: Kontalariak irakasleen txostena

Prestaketa: entseguak eta grabaketa frogatu 2 saio 5.3. ERABILTZEA:

EKOIZPENA7 JARDUERAEskolako beste ikasleentzat kontaketa saioa GrabaketaIritziak jaso

Saio 1 (Eskolako antolaketaren arabera)

8 JARDUERABideoa argitaratu Saio 1

6.EBALUAZIOA:9 JARDUERAEbaluazioa. Saio 1

6.1. ADIERAZLEAK: Ea ipuina narrazio testu bezala bereizten duen. Ea ahots-prozesuan parte hartzen duten gorputzeko sistemak azaltzen

dituen (arnasa-aparatua, fonazio-aparatua, erresonantzia-aparatua). Ea ahoskera hobetzeko teknikak erabiltzen dituen. Ea kontaketan landutako puntuazio-markak interpretatzen dituen. Ea bideo grabaketa egiten duen. Ea bideoa argitaratzen duen. Ea bere lan prozesua berrikusi eta zuzendu duen. Ea bere ikaskideen lan prozesua berrikusi eta zuzentzearen aldeko

jarrera duen. Ea komunikazio-harremanetan lankidetza eta errespetuzko jarrera duen. Ea ebaluazioan gogotsu parte hartu duen.

6.2. TRESNAK:JARDUEREN SEKUENTZIAN: Jardueraren hasieran aurre-ebaluazioa (Sarrera eta lehen jarduera) Jardueren amaieran auto-ebaluazioa taula osatu eta 9. jardueran

berrikusi, osatu eta komentatu. Entzuleen ebaluazioa: kontaketa egiten denean entzuleen iritzia jasoko

da (7. Jarduera) Ko-ebaluazioa: 4. eta 9. Jarduerak Talde ebaluazioa 9. Jardueran, sekuentziaren amaieran egingo da.

6.3. IRAKASLEAK ERABILIKO DUEN BESTE EDOZEIN: Zuzeneko eguneroko behaketa Ekoizpenaren behaketa: kontaketa eta argitaratzea.

4/24

Page 5: Kontalariak irakasleen txostena

SarreraKontalariak gara!

Txikitatik ipuinak entzun eta irakurri ditugu, ezta?Ipuina narrazioa da.

Ipuinak ez dira umeentzat soilik, adin guztietarako ipuinak daude. Beste narrazio mota asko dago: kondairak, elezaharrak,

kontakizunak, eleberriak, historia testuak…Gogoratzen duzu irakurri duzun azken narrazioa edo ipuina?

Eta entzun duzuna? Nork kontatzen zizkizun ipuinak txikitan?

Ataza Zer egingo dugu?

Sekuentzia didaktiko honen amaieran zuek izango zarete kontalariak.Eskolako beste ikasleentzako narrazioak kontatuko dituzue!

Hauxe egingo duzue: Dakizkizuen ipuinak eta ikusi edo entzun dituzuen ipuin-kontaketak gogoratu. Hainbat eratako ipuinak entzun, irakurri eta ikusi. Nola kontatu behar duzuen aztertu (intonazioa, erritmoa, ahoskera) Kontatzen duzuenean puntuazio zeinuak adierazten duena erabili. Narrazio bat aukeratu, irizpide batzuei jarraituz. Narrazioaren aurkezpena prestatu. Ipuin-kontaketa egin eta grabatu

Prozesua eta baliabideak Ipuin-kontaketa egiteko proposamen honetan, honako pausoak izango dituzue kontuan:

Ipuinak bilatu eta ikasgelara ekarri behar dituzue. Webgunea behatu, zer egingo duzuen zehatz jakiteko. Hamar jarduera egingo dituzue guztira. "Ebaluazioa" atala begiratu, zuen lana nola ebaluatuko den jakiteko.

5/24

Page 6: Kontalariak irakasleen txostena

1. jarduera

Zer da ipuina?Jarduera honetan gaiaren inguruan zer dakizuen azalduko duzue, sekuentziaren amaieran ikasi duzuenarekin konparatzeko.

Badakizue ipuina zer den? Zeintzuk dira ipuinen ezaugarriak? Taldeka bildu eta idatz ezazue ipuinen inguruan dakizuena:

Osa ezazue dakizuena eta horretarako, informazioa bilatu.

Ipuina kontatuAukera ezazue ezagutzen duzuen ipuin bat eta taldean kontatu.Talde bakoitzean ipuin bat grabatuko duzue.

Zelan erabakiko duzue zein grabatu? Zozketaz? Botazioa eginez?

GrabaketaGrabaketa egiteko, bideo-kamera edo bideoa grabatzen duen argazki kamera behar duzue.Grabaketa egiten duzuenean, ordenagailura konektatu eta ikusi egingo duzue. Gorde grabaketa, horrela, sekuentzia amaitzen duzuenean, aldeak eta, segurutik, hobekuntzak ikusiko dituzue.

Orain, autoebaluazio-taula bete.

6/24

Gure ustez,

Page 7: Kontalariak irakasleen txostena

2. jarduera Egunero, ipuin bat

Sekuentzia hau egiten ari zareten bitartean, egunero, ipuin bat irakurtzen, entzuten edota ikusten saiatuko zarete. Ikasgelan, eskolan edo etxean dituzuen ipuinak izan daitezke eta elkarrekin trukatzeko aukera duzue.

Ipuinak irakurtzen dituzuenean, ipuin-agenda osatu.

Izenburua Gustukoa izan duzu? (1/10)Zergatik? Nori gomendatuko zenioke?

7/24

Page 8: Kontalariak irakasleen txostena

Hemen dituzue ipuin gehiago:

Irakurtzeko ipuinakTxakurra lagun bila Izarrak eta Liraili

printzesaSenitartekoak

Irakurtzeko ipuin gehiago http://www.teatro-testuak.com/ipuinak.html

Entzuteko ipuinak

Amona eta txoria Pello artzain gezurtia Egurranka pirata

Eta handia egiten naizenean, zer?

Aitonaren altxorra Hemen audio gehiago

Entzun eta irakurtzeko ipuinak

Ahateak eta dortoka Barbantxo I puin gehiago

Ikusi eta entzuteko ipuinak

Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa

Hiru txerrikumeak Ahuntza eta zazpi antxumeak

Hemen bideo gehiago

Iturriak: http://www.aittu.comhttp://www.etxegiroan.com/http://www.teatro-testuak.com/http://www.ikasbil.net/jetspeed/

Jarduera honen auto-ebaluazioa sekuentziaren amaieran beteko duzu

8/24

Page 9: Kontalariak irakasleen txostena

3. jarduera

Ahotsa

Ipuinak irakurri eta kontatzerakoan behar-beharrezkoa da ahozko adierazpena, hau da, intonazioa, erritmoa, ahoskera... zaintzea. Jarduera honetan, ahots-prozesuan parte hartzen duten gorputzeko sistemak ezagutu eta hobeto ahoskatzeko ariketak egingo dituzue.Aurkezpena

9/24

Page 10: Kontalariak irakasleen txostena

10/24

Page 11: Kontalariak irakasleen txostena

Ea dakizun! Irakurri, ariketak egin eta ikasi.

Egin ariketak, ahots-prozesuan parte hartzen duten atalak birpasatuko dituzu.Zelan egin duzu?_______________________________________________________

11/24

Page 12: Kontalariak irakasleen txostena

4. jarduera

Puntuazio marken interpretazioa

Ahozko komunikazioan garrantzitsua da intonazio egokiz hitz egitea, entzuleek esaten duguna ondo entzun eta uler dezaten.ZER DA INTONAZIOA?Tonu aldaketen kurba melodikoa.Entzun ezazu “ Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa” ipuina eta ohartu zaitez intonazio aldaketaz.

PUNTUAZIO-MARKAKIrakurtzen dugunean, puntuazio-markak etenen eta doinuaren bidez adierazten ditugu. Gainera, testuari zentzua ematen laguntzen digute. Hona hemen puntuazio-marken ezaugarriak eta “Katuen txilina” testutik ateratako esaldi batzuen intonazio-kurbak: KOMA (,) Eten laburra adierazten du.Koma dagoen lekuan intonazio-kurbak gora egin ohi du, orokorrean, baina behera ere egin dezake.

Lasai, denok gaude ados, lagunok.

PUNTUA (.) Eten luzea adierazten du. Intonazio-kurba behera doa.Guztiak onartzen zituzten batzarrean.

BI PUNTU (:) Bi puntuek ere pausaldi luzea adierazten dute, puntuarena

12/24

Page 13: Kontalariak irakasleen txostena

baino laburragoa. Intonazio-kurba esaldiaren araberakoa da.Mundu osokoak elkartzen ziren: Japoniakoak, …

ETEN PUNTUAK (…) Intonazio-kurba mantendu egiten da.Informazioa. jarrai daitekeela adierazten da. Batzuetan, hala ere, zalantza, susmoa, ikara ,azaltzen dute.

Japoniakoak, Amerikakoak, Italiakoak…

HARRIDURA-IKURRA (!) Intonazio-kurba hasieran igo egiten da eta gero jaitsi.Nahikoa zen!

GALDERA-IKURRA (?) Intonazio-kurbak gora edo behera egin dezake.Badakizue zein izan zen arrazoia?

Susmatzen duzue, ezta?

Ondoren, hitz berdinak baina puntuazio-marka desberdinak dituzten bi esaldi dituzue.Badakizue zein diren esaldi hauen arteko desberdintasunak?

13/24

Page 14: Kontalariak irakasleen txostena

Eztabaida ezazue.

Esanahia aldatzen dela uste duzue? Zein egoeratan erabiliko zenukete bata eta zeinetan bestea?Marraz itzazue intonazio-kurbak.

Sagu hori nirea da. Sagu hori! Nirea da!

Pentsatu adibide gehiago.

PERTSONAIEN AHOSKERA: EZAUGARRIAK

Irakurtzen dugunean testuko pertsonaien ezaugarriak bereizi behar ditugu.

Nola esango lukete hurrengo esaldia Txanogorritxok, otsoak eta amamak?

Gose naiz, pastel osoa jango nuke!

“Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa”

Hemen dituzu “Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa” ipuineko esaldi batzuk, irakur itzazu. Ondoren, entzun eta errepikatu berdin-berdin irakurri arte.

Egun batean satortxoak atera zuen burua lurretik eta...

14/24

Page 15: Kontalariak irakasleen txostena

Nork egin ote dit hau buruan?

Hau da hau!

Ni? Ez,ez! Zergatik? Nik honela egiten dut! (usoa)

Eta, krasta, krasta, krasta, karamelo koloreko mokordo gordo bat erori zen.

EMBED SoundRec

Ni? Ez! zergatik? Nik honela egiten dut! (ahuntza)

15/24

Page 16: Kontalariak irakasleen txostena

EMBED SoundRec

Aizu Joxepa, zu al zara buruko hau egin didana? EMBED SoundRec

Hemen duzue ipuin-kontalari baten lana, ikusi eta entzun arretaz, asko ikasiko duzue eta!

“Belea eta azeria” Mikel Martínez  

Autoebaluazio-taula bete.

16/24

Page 17: Kontalariak irakasleen txostena

5. jardueraIpuina aukeratuko duzue!

Guztion artean erabakiko dugu ipuinak nori kontatu. Talde bakoitzak eskolako ikastalde bat aukeratuko du.Ipuina aukeratzeko, entzuleen ezaugarriak oso kontuan izango dituzue, adina batez ere. Ez da gauza bera Haur Hezkuntza edo 6. mailako haurrak izatea. Beraz, ipuinen gaia, luzera, zailtasuna etab. ez dira berdinak izango, noski. Entzuleei interesatuko zaien testua aukeratu behar duzue!Nori kontatuko diozue ipuina?______________________________________________Zein ipuin aukeratu duzue? Zergatik?____________________________________________ ________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

Laguntza elementuakAurkezpena atseginagoa egiteko elementuak prestatuko

dituzue: mimika, jantziak, mozorroak, eskenatokia...Elementu sinpleak izan behar dira, gogoratu ez dela antzezlana izango ipuin-kontaketa baizik. Narratzaileak, esaterako, txano bat eraman dezake, pertsonaiek bere ezaugarri baten elementuren bat, adibidez, katuaren belarriak.Eskenatokirako, berriz xehetasunen bat marraz dezakezue (gaueko zerua azaltzeko, izarrak, adibidez), ipuina non gertatzen den azaltzeko.Antolatu egitekoak. Erabaki nork, zer eta zelan egingo duen.

Taldekide bakoitzaren lana zehaztuko duzue:

Kontaketa nork egingo duen erabaki behar duzue. Kontuan izan batek edo gehiagok konta dezakezuela ipuinaren pertsonaien arabera (narratzailea, pertsonaiak) eta grabatzailea eta laguntzaileak (mozorroak eta eskenatokia atontzeko) ere beharko dituzuela. Badaezpada, ordezkoak ere hautatu beharko dituzue.

Zeregina Nork Ordezkoa

17/24

Page 18: Kontalariak irakasleen txostena

Kontaketa:NarratzaileaPertsonaiak:....Grabaketa:Mozorro elementuak:....Eskenatokiko elementuak:..Besterik:

Autoebaluazio-taula bete.

6. jarduera

PrestaketaEntseguak egingo dituzue orain.

Kontuan izan sekuentzian ikasi duzuena: intonazioa, erritmoa, ahoskatzea...

Grabatzaileak ere grabaketa entseatu beharko du. Errazena plano orokorra grabatzea da, baina plano desberdinak ere proba ditzakezue. Bideoa editatzeko Avidemux aplikazioa daukazue zuen Netbook-ean.

Autoebaluazio-taula bete.

18/24

Page 19: Kontalariak irakasleen txostena

Ekoizpena7. jarduera

Ipuinak kontatuko dizkiezue eskolako beste ikasleei.

Gaur da eguna! Ikasi duzuen guztia praktikan jarriko duzue!

Ahoskatze ariketak egin.

Arnasketa-ariketak egin , kontzentratu eta lasaitu egingo zarete!Gogoratu! Entzuleak dira orain egingo duzuen lanaren hartzaile eta neurri handi batean, protagonista.

Ez ahaztu kontatzen ari zareten bitartean entzuleei begiratzea, beraien aurpegietan ikusiko duzue adi dauden, gustatzen zaien ala ez, eta hobetu entzun ahal izango dute.

Grabaketa ere egingo duzue.

Entzuleei iritzia eskatzeak asko lagunduko dizue. Izan ere, horrela, hurrengo batean zer hobetu dezakezuen jakingo duzue. Ikuskizuna asko, nahiko ala gutxi gustatu zaien galdetu. Eskua altxatzeko eska dezakezue eta datuak bildu.Zergatia ere galde dezakezue.

Asko gustatu zaieZergatik?

Nahiko gustatu zaieZergatik?

Gutxi gustatu zaieZergatik?

Autoebaluazio taula bete.

8. jarduera

19/24

Page 20: Kontalariak irakasleen txostena

ArgitaratuGrabazioa blogean, wikian edo webgunean argitaratuko duzue.

Kasu batzuetan (Bloggerren, adibidez) zuzenean igo dezakezue artxiboa, beste batzuetan, berriz, Youtubera igo beharko duzue. AvidemuxBideoa editatu behar baduzue Netbooketan Avidemux programa daukazue. Avidemux ikastaroa Eskola 2.0BloggerNola txertatu gure bideoa bloggerren JMLIren bideoa Yotuben<iframe width="420" height="315" src="http://www.youtube.com/embed/572-2ClcTiY" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>YoutubeYoutube ikastaroa Eskola 2.0

20/24

Page 21: Kontalariak irakasleen txostena

Ebaluazioa 9. jarduera

Zer lortu duzue?Ebaluazioa

Banakako ebaluazioa eta taldeko ebaluazioa egingo dituzue

Banakako ebaluazioa, jarduera bakoitza amaitutakoan egingo duzue.

Hauxe da banakako lana ebaluatzeko erabiliko duzuen taula.Lehen jardueraren auto-ebaluazioa

Hauxe egingo dut hobetzeko:

Azaldu dut ipuinari buruz dakidana. Bai Ez Kostata Kontatu dut ipuina. Bai Ez Kostata Parte hartu dut ipuina aukeratzen. Bai Ez Kostata Badakit grabatzen. Bai Ez Kostata 2. jardueraren auto-ebaluazioa

Hauxe egingo dut hobetzeko:

Irakurri dut ipuin bat egunero. Bai Ez KostataIpuin-agendan 5 ipuin, gutxienez, irakurri ditudala adierazi dut.

Bai Ez Kostata

3. jardueraren auto-ebaluazioaHauxe egingo dut hobetzeko:

Bereizten ditut ahots-prozesuan parte hartzen duten sistemak eta elementuak.

Bai Ez Kostata

Egin ditut ahoskera hobetzeko ariketak.

Bai Ez Kostata

4. jardueraren koebaluazioaTaldekideen laguntzaz osatuko duzu hau. Hauxe egingo dut

hobetzeko: Irakurtzen dudanean, badakit puntuazio-marken etenaldiak eta doinu aldaketak egiten.

Bai Ez Kostata

Irakurtzen dudanean, badakit intonazio egokia ematen eta bereizten ditut pertsonaien ahoskera ezaugarriak.

Bai Ez Kostata

Ahoskatze egokia egiten dut eta bereizten ditut pertsonaien ahoskera ezaugarriak.

Bai Ez Kostata

Irakurtzen dudanean badakit pertsonaien ahoskera ezaugarriak

Bai Ez Kostata

21/24

Page 22: Kontalariak irakasleen txostena

bereizten ahots-bolumenaren bidez.5. jardueraren auto-ebaluazioa

Hauxe egingo dut hobetzeko:

Aukeratu dugun ipuina egokia da entzule taldearentzat.

Bai Ez Erdixka

Mimika, jantzi, mozorro edo eskenatokirako elementuak proposatu ditut.

Bai Ez Kostata

Jantzi, mozorro eta eskenatokirako elementuak lortzen edo egiten parte hartu dut.

Bai Ez Kostata

Parte hartu dut taldekideen lana antolatzen

Bai Ez Kostata

6. jardueraren auto-ebaluazioaHauxe egingo dut hobetzeko:

Parte-hartze egokia izan dut entseguetan.

Bai Ez Kostata

Ondo antolatu gara entseguetan. Bai Ez Kostata Guztiok lagundu dugu bakoitzaren lana hobetzen.

Bai Ez Kostata

7. jardueraren auto-ebaluazioaHauxe egingo dut hobetzeko:

Gustura sentitu naiz eta parte hartu dut kontaketan.

Bai Ez Kostata

Ondo bete dut niri egokitutako zeregina.

Bai Ez Kostata

8. jardueraren auto-ebaluazioaHauxe egingo dut hobetzeko:

Badakit bideo bat publikatzen. Badakit eta egin egin dut

Ez Badakit baina ez dut bakarrik egin.

9. jarduera Taldekideen ebaluazioaZure taldekideen iritziak bilduko dituzu hemen Hauxe egingo dut

hobetzeko:

Orain hobeto kontatzen dakit sekuentziaren hasieran baino.

Bai Ez Kostata

Nire taldekideek uste dute objektiboa izan naizela nire auto-ebaluazioa betetzen

Bai Ez Kostata

Nire ikaskideek uste dute ondo aritu naizela beren lana ebaluatzen.

Bai Ez Kostata

22/24

Page 23: Kontalariak irakasleen txostena

Talde-ebaluazioaLehenengo, talde txikian eztabaidatuko dituzue emaitzak. Ondoren, guztiok batera hitz egingo duzue lortutako emaitzez.

23/24

Page 24: Kontalariak irakasleen txostena

Ondorioak

Ipuinak entzun eta kontatu dituzue, atsegina izan da, ezta?

Zuen ahoskera hobetu duzue, eta irakurgaiari zentzua ematen ikasi duzue.

Nori kontatuko diozue beste ipuin bat?Gida didaktikoa

Gida didaktikoa Irakasleen txosten idatzia

Ikasleen txosten idatzia

24/24