Irakasleen prestakuntza. Irakasle gogoetatsuaren premia

16

description

Aldatzen ari da ikaskuntza-irakaskuntza prozesua, hein batean teknologia berriek eraginda, baina batez ere helburu eta metodologia berriek bultzatuta. Irakasleek jakin behar dute ikaslea motibatzen, bizitzarako prestatzen, konpetentzietan hezten, eta hori guztia kalitate oneko euskaraz transmititzen.

Transcript of Irakasleen prestakuntza. Irakasle gogoetatsuaren premia

Page 1: Irakasleen prestakuntza. Irakasle gogoetatsuaren premia
Page 2: Irakasleen prestakuntza. Irakasle gogoetatsuaren premia

Irakasle gogoetatsuarenpremia

Aldatzen ari da ikaskuntza-irakaskuntza prozesua, hein batean teknologia berriekeraginda, baina batez ere helburu eta metodologia berriek bultzatuta. Irakasleek

jakin behar dute ikaslea motibatzen, bizitzarako prestatzen, konpetentzietan hezten,eta hori guztia kalitate oneko euskaraz transmititzen. Maisu-maistren artean, belaunaldialdaketa handia aurreikusten da datozen urteetan, eta erronkaz betetako hezitzaileakizango dira. Zertan eta nola formatu egungo eta etorkizuneko irakaslegaiak? Zeinoinarri barneratu beharko lituzkete? Nola jakin zeinek balio duen irakasle izateko?Galdera horiei eta beste hainbati erantzuteko, mahaiaren bueltan elkartu ditugu AbelAriznabarreta, Mariam Bilbatua eta Irene Lopez Goñi, irakaslegaiak eta irakasleakprestatzen diharduten hezitzaileak. Bestalde, irakasleak formatzeko sistema propioa duSeaskak eta horri buruz mintzatu zaigu Jean Mixel Etxegarai Seaskako arduradunpedagogikoa.

� Egilea: Mikel Garcia IdiakezArgazkiak: Dani Blanco

169. zka. 2012ko urria

2

LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Xabier Letona. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: [email protected] Telefonoa: (00 34) 943 37 15 45 Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.342. zenbakiarekin banatua, 2012ko urriaren 28an)

Azala: Garbine Ubeda Goikoetxea · Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

Zein irakasle mota behar dugu? Nolako profila izanbehar du eta zein funtzio dagokio egungo eta etor-kizuneko irakasleari?

IRENE LOPEZ: Nahi dugun gizartea irudika-tu behar dugu eta horren araberako irakasleriaprestatuko dugu, parametro jakinetara egokituta.Zein gizarte mota nahi dugu? Hor dago koska.Manuel Castells soziologoak gizarte bikoitiaz

hitz egiten du: batetik esaten du uniformeagoaeta globalagoa den gizarterantz goazela (gerozeta ezberdintasun gutxiago daude hemengo etaAlemaniako ikastetxe baten artean, adibidez), etabestetik, tentsio bat badela, dibertsifikatzearen,bakoitzak bere ezaugarriak aldarrikatzearen etasustatzearen alde. Bi joera horiek kontuan hartubeharko ditugu, nolako irakasleak hezi nahi ditu-gun erabakitzeko garaian.

Page 3: Irakasleen prestakuntza. Irakasle gogoetatsuaren premia

Irakasleen prestakuntza / Mahai-ingurua

3

MARIAM BILBATUA: Zer gizarte nahi dugun,eta nik gaineratuko nuke, zer gizarte daukagun.XXI. mendeko irakasleak formatzen ari gara eta biildo ikusten ditut: alde batetik, gizarteak dituenberezitasunei erantzun behar die irakasleak, eta ira-kasleek izugarrizko aniztasuna aurkituko dute ikas-gelan, aniztasun soziala, kulturala, etnikoa. Beste-tik, informazioaren gizartean arituko dira eta osoinportantea da informazioa eskuratzeko eta trata-tzeko gaitasuna, eta gai izatea eskuratzen eta trata-tzen laguntzeko. Bestalde, eskolan neurri bateanheziko ditugu gizarte hobea edo okerragoa garatu-ko duten pertsonak eta erantzukizun hori aintzathartzea oso garrantzitsua da. Euskal Herrian, gai-nera, beste erronka bat ere badaukagu: gure kultu-raren eta hizkuntzaren transmisioa. Irakasleak roloso garrantzitsua du hor, eta beraien formazioanzaindu eta landu egin behar dugu.

ABEL ARIZNABARRETA: Irakasle eskole-tan askotan irakaskuntzaren aspektu teknikoakedo profesionalak azpimarratzen ditugu, abs-traktuan, baina esan den bezala, kontuan izanbehar dugu zein gizartetan aritzea egokitu zai-gun eta gizarte horrek zer eskatuko dion eskola-ri. Egungo irakasleak hezitzaile, tutore etakudeatzaile funtzioak betetzen ditu, horretarakoprestatu behar ditugu, baina Mariamek aipaturi-ko funtzio soziala ahaztu barik, kultur transmi-sioa bermatzea. Gizarte tradizionalean besteeragile sozial batzuek izan dute hori bermatzekoardura (familiak adibidez), baina etena eman dagure belaunaldian eta gizarteak eskolari esatendio: “Badaukazu zuk zer esanik horretan”; ezguk bakarrik, baina geuri dagokiguna bete behardugu, eta horretarako prestatu behar dituguhurrengo irakasle belaunaldiak.

Ezker-eskuin: Mariam Bilbatua, Abel Ariznabarreta eta Irene Lopez Goñi mahaikideak.

Page 4: Irakasleen prestakuntza. Irakasle gogoetatsuaren premia

Zeintzuk dira gaur egun irakasleen prestakuntzanzehazturik dauden eskakizun edo oinarriak, etazein hutsune antzematen duzue?

I. LOPEZ: Boloniari begira plangintza eginzenean gauza askotan hurbildu ginen unibertsita-te ezberdinak. Hainbat arlo eta herrialdetatikproposatzen zen irakasle tipologiaz aritu ginen,konpetentziak oinarri (ikuspegi pedagogikotiknahiago dugu “konpetentzia” hitza erabili, eus-karatu den “gaitasun” hitza baino, azken haulotuago baitago psikologiarekin, abstraktuagoada). Europako unibertsitateetan asko landu dengaia da irakasleen profila. Guk, ikerketa anitz

169. zka. 2012ko urria

4

Diman jaioa (Bizkaia), 1952an. Historia Moderno eta Ga-raikidean lizentziatua eta Psikodidaktikan aditu titulu-duna. Irakaskuntza maila gehienetan aritu da irakasle,Lehen Hezkuntzatik unibertsitateraino, eta aholkulari pe-dagogiko. Besteak beste, Gasteizko Irakasleen Eskolakozuzendariorde eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriz-tatzeko zuzendari, eta ondoren, Hezkuntzako sailbu-ruorde izan da. Egun, EHUko Gizarte Zientzien Didaktikasailean irakasle eta Euskal Herriko Ikastolen Elkartekohezkuntza arduraduna da.

Getxon jaioa (Bizkaia), 1950ean. Politika Zientzietan etaFilosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua eta Filo-sofia eta Hezkuntza Zientzietan doktorea. MondragonUnibertsitateko Humanitateak eta Hezkuntza Zientzie-tako Fakultateko irakaslea da Irakasletza graduan. Ira-kaste eta Ikaste prozesuak ditu aztergai. Besteak beste,Ikaskidetza (Elkarrekin Ikastea) bultzatzeko ekimenarenkoordinatzailea eta Berrikuntza Didaktiko Metodologi-koko Proiektuen garapena eta Kudeaketa hezkuntza era-kundeetan Unibertsitate Masterraren koordinatzailea.

� ABEL ARIZNABARRETAEHUko irakaslea eta Ikastolen Elkarteko hezkuntzaarduraduna

� MARIAM BILBATUA PEREZMondragon Unibertsitateko Irakasletza graduko irakaslea

M a h a i k i d e a k

“ Abel Ariznabarreta

Irakasleen etengabeko prestakuntzarenesparruan, marko orokorra birdefinitzeabeharrezkoa da. Konpetentzietanoinarritutako curriculuma ez da gelaraeramaten esanez, baizik eta benetakoinplantazio eta prestakuntza prozesuakmartxan ipiniz”

Page 5: Irakasleen prestakuntza. Irakasle gogoetatsuaren premia

Irakasleen prestakuntza / Mahai-ingurua

5

aztertu ondoren, Holandako irakasle talde batek(Lehen Hezkuntzarako eta Derrigorrezko Biga-rren Hezkuntzarako irakasleentzat) egina zuenajo genuen proposamenik interesgarrienetakoa,esparru guztiak kontuan hartzen baititu: pertso-nekin arituko den profesionalak pertsonen arte-ko eremua garatu behar du; baita eremu pedago-gikoa ere, bereziki tutoretzarekin lotuta;irakaskuntza metodologiak menperatu beharditu; aditu izan behar du bere gaietan; eta ikasge-lan eta gainerako erabakitze organoetan antola-tzen eta kudeatzen jakin behar du. Hori guztia,ikasleekin batetik, gainerako irakasle eta gurasoe-kin bestetik, eta norbere buruarekin azkenik.

M. BILBATUA: Profil integralaz hitz egitendugu guk. Pertsona gisa formatu behar direlauste dugu eta zentzu horretan izan behar dituz-ten konpetentziak landu, gurasoekiko harrema-nak bideratzeko, ikasleekin komunikazio ona lor-tzeko… Gizarteko partaide gisa konpetentziabatzuk garatzea ere beharrezkoa ikusten dugu:gizartearekiko konpromisoa, harremanak…Ezin da pentsatu eskola eremu itxia denik, gerozeta gehiago hitz egiten dugu bizitza osorako hez-kuntzaz eta hezkuntza komunitateaz; irakasleenlana hor kokatzen da eta inplikazioa inportanteada. Irenek aipatu moduan, formazio profesiona-la ere beharrezkoa da, gobernatu behar dituztetresna zehatzak beraien jarduerak dinamizatzeko,diseinatzeko, eta abar.

Bestalde, formatzeko modua azpimarratunahiko nuke: irakasle gogoetatsuaren irudia indar-tu nahi dugu. Gure urtetako esperientziari errepa-soa eginez, jarraitu dugun eredua izan da teoriatikpraktikara bideratzea, eta konturatu gara horrekmaiz sekulako frustrazioa eragiten duela, irakasle-gaiek ikusten dutelako ez direla gai teorian ikasita-koa praktikara eramateko, baina ez daukate auke-rarik praktikan zer gertatu zaien hausnartzeko.Gakoa ez da hainbeste zein eta zenbat arlotan hezinahi ditugun irakasleak, baizik eta zein irakasleprofil nahi dugun, ezagutzen ez dituzten arloetanere bidea egiteko gai izan daitezen: horretarako,

Iruñean jaioa, 1959an. Pedagogian doktorea da,orientazio eta irakasle lanetan aritu da hainbat ikas-tetxetan eta zuzendaritzan Herri Ikastolan (Iruñean)eta Salbatore Mitxelenan (Zarautzen). Duela 19 ur-tetik, Nafarroako Ikastolen Elkartean dabil eta Pe-dagogia arduradun da bertan; duela 18 urtetik,irakasle da NUPen. Besteak beste, International As-sociation of Curriculum Studies elkarteko partaideeta Euskal Herriko ordezkaria da, eta hiru liburu etaartikulu ugari ditu argitaratuak hezkuntzaz.

� IRENE LOPEZ GOÑINUPeko irakaslea eta Nafarroako Ikastolen Elkarteko Pedagogia arduraduna

“ Mariam Bilbatua

Hizkuntza irakasteaz gain, gogoa pizteadagokio irakasleari. Eskolako jarduerekez dute komunikazioa bultzatzen; ohituditugu ikasleak galdera zehatzakerantzutera, gutxi idaztera. Nekezgaratuko dugu horrela hizkuntzagaitasun altua”

Page 6: Irakasleen prestakuntza. Irakasle gogoetatsuaren premia

garrantzitsua da hausnartzeko gaitasuna garatzea,aurkitzen dituzten zailtasunez eta dituzten irtenbi-deez hausnartzeko gaitasuna.

A. ARIZNABARRETA: Bai, eta praktika horigaratzeko, guk geuk, Irakasle eskoletako irakas-leok, gure irakasle lana horrela planteatzea beha-rrezkoa da, eginaz transmititzen direlako ereduaketa balioak. Horrez gain, praktikaldiaren birplan-teamendua inportantea izan da eta batzuk dago-eneko ari zarete emaitzak ikusten. Irakaslegaiekbarneratu beharreko oinarriei dagokienez, eza-gutzazkoak eta teknikoak beharrezkoak dira,baina baita metodologikoak eta pedagogikoakere, eta inportantea dena, taldean lan egiteko,elkarlanerako eta harremanetarako ahalmena, ezbakarrik gainerako irakasleekin, hezkuntzakomunitate osoarekin baizik, inguruko beste era-gile hezitzaileekin eta bereziki gurasoekin, azkenbatean taldean egingo duelako bere jardun profe-sionala. Konpetentzia pertsonalak ere landubehar dira, noski, eta azkenik ezinbestekoa: hiz-kuntza konpetentziak ondo menperatuta atera-tzea Irakasle eskolatik. Oraindik ez dugu lortuguztiak euskaraz konpetente ateratzea, eta beldu-rra ematen dit Eusko Jaurlaritzak hartutakoazken erabakiak: irakaskuntza prozesua euskarazjarraitu duten guztiei irakaskuntzan aritzeko titu-lazioa aitortzea, egiaztatze probarik egin behar

izan gabe. Oso arriskutsua da hori. Izan ere, gauregun eskola euskaraz emateko gaitasuna aitor-tzen zaionean irakaslegai bati, oinarri-oinarrizkogaitasuna onartzen zaio, eta oinarrizko gaitasunhorretatik ehuneko handi batek ez du aurreraegiten, tartean hainbat arrazoi soziologikorenga-tik, baina kontua da tresna horrekin ari garelagaratzen heziketaren funtzio garrantzitsu bat, etanik behintzat argi daukat irakaskuntza arautuarenbidez transmititzen ari garen hizkuntza ereduaoso-oso pobrea dela, euskarari dagokionez. Etairakasleak duen hizkuntza mailak eragina daukaez bakarrik ikasleen hizkuntza gaitasunean, baitabere lorpen akademiko eta garapen osoan ere.Kate bat da, azken finean.

Arazo horri aurre egiteko eta hizkuntza gaitasunabermatzeko, zein neurri jarri beharko lirateke mar-txan Irakasle eskoletan?

M. BILBATUA: Gure kasuan ikusten dudanada izugarrizko aniztasuna dagoela irakaslegaienartean: batzuek euskara maila altua daukate etabeste batzuek nahiko kaskarra, eta horrek zailta-sunak sortzen ditu, teorian denek maila beralortu behar dutelako. Nire ustez, ibilbide pertso-nalak egitea da bide bakarra. Aldi berean, hiz-kuntzak irakasteko metodologietan eta erabile-ran sakondu beharra dago. Azkeneko datu

169. zka. 2012ko urria

6

“ Irene Lopez

Haurrak motibatzen dira haieninteresa kontuan hartzendenean, baina jarraitzen dugumotibazioa kanpotik bultzatzen.Magia dirudi, baina egiaztatutadago irakasleakikaslearenganako espektatibaonak baditu, bete egingo direla,eta alderantziz”

Page 7: Irakasleen prestakuntza. Irakasle gogoetatsuaren premia

Irakasleen prestakuntza / Mahai-ingurua

7

soziolinguistikoek erakusten dute gaitasunetanaurrera egin dugula baina erabileran ez, eta ira-kasleen funtzioa da ikasleak motibatzea. Hizkun-tza irakasteaz gain, gogoa piztu eta erabilera sus-tatzea dagokio, zentzua ematea. Egoerasoziolinguistikoak eragina badu ere, eskoletanplanteatzen ditugun ariketek eta jarduerek ezdute komunikazioa bultzatzen; ohitu ditugu ikas-leak galdera zehatzak erantzutera, gutxi idazte-ra… Nekez garatuko dugu hizkuntza gaitasunaltua horrelako metodologiekin.

I. LOPEZ: Eskoletan eta prestakuntza jarraituan,konpetentzia linguistikoa garatzeko irakasleekahalegin handia egin dutela azpimarratu nahikonuke nik. Ezin dugu hori ahaztu, eta gainera pres-takuntza eredugarria izan dute gure irakasleek arlohorretan, baina ez da eremu indibiduala, faktoresozialek izugarrizko eragina dute. Hemeretzi urtedaramatzat Magisteritza Eskolan irakasle, eta ira-kaslegaiak asko aldatu dira, nabaria da erdararakodagoen joera. Bizi dugun gizartean, neurri askohartzen ez badira (administratiboak tartean), kon-plexua ikusten dut egoera aldatzea.

M. BILBATUA: Ados nago, handia da egin denahalegina, baina hala ere, orokorrean oraindikasko daukagu egiteko, eta irakasle izan nahi dute-nekin honetaz hitz egiten dugunean, konturatzengara adibidez hutsune handiak dituztela euskalkulturaz. “Ez al duzue hau ikasi?”, eta erantzuna:“Bai, baina azterketarako ikasi genuen, eta geroahaztu egin dugu”. Horregatik da inportanteaakademikoki motibatzea eta ikasketa sakonakbultzatzea, irakaslegaiek ezagutza hauek integratuditzaten. Nik ez dut pentsatzen daukagun eskolaeredu onena denik kultur transmisioa bermatze-ko ezta hizkuntza gaitasunak garatzeko ere.

Ingelesari egungo hezkuntza sistemak ematendion garrantziak eraginik al du honetan guztian?

A. ARIZNABARRETA: Jaurlaritzak duela biurte hartutako azken erabakiak, marko hiruele-dunerako egin den planteamenduak, baditu

ezaugarri positiboak, baina arriskua ere badu: ezbakarrik euskarari denbora gutxiago eskainikozaiolako (Mariamek dioen moduan denborabaino garrantzitsuagoa baita denbora horretanzer eta nola lantzen dugun), baita horrelako plan-teamendu bat ezin delako kolpez orokortu etagutxiago dekretu bidez. Oraindik ez da esperien-tziaren ebaluaziorik egin, baina horrelako espe-rientzia baten ebaluaziotik abiatuta hurrengourtean hezkuntza sistema osora orokortzea arris-kutsua iruditzen zait. Gainera, orokortzeak eska-tzen du oraingoz ez dauden bestelako baliabi-deak izatea, esaterako ingelesezko gaitasun mailaegokia orokortzeko baliabideak.

Motibazioaren garrantzia aipatu duzu, Mariam.Nola irakasten zaio irakasle bati ikaslea motiba-tzen? Nola deseraiki “ikasle on” eta “ikasle txar”gisako rolak?

M. BILBATUA: Alde batetik, kontziente izanbehar dugu ikasleak norantz motibatzen ditugun,horren arabera emaitza ezberdinak izango ditu-gula. Hau da, emaitzetara motibatzen baditugu,ez dira oso motibatuak egongo, nahikoa izangodute emaitza onak ateratzearekin, eta ez badituz-te emaitza onak lortzen, beharbada jarrera ezko-rrak sortuko ditugu ikastearekiko. Baina bestela-ko ondorioak jasoko ditugu ikasleak motibatzenbaditugu benetan ikastera, ezagutzera, ikasitako-ari zentzua ematera… Nola egiten da hori? Esa-nez bakarrik ez, Abelek zioen moduan, baita egi-nez ere, Irakasle eskoletan horren eredu izanbeharko dugu. Edukiak eta metodologia alda-tzean datza, egiten dugunaz eta egiten dugunarenemaitzez hausnartzean.

Ikasle “on” eta “txar” gisako rolen harira,funtsezkoa da gure diskurtsoak aztertzea, nolaadierazten ditugun espektatibak, ikasleengandikespero duguna; horren guztiaren kontziente izanbehar dugu. Motibazioarekin edo ikasten ikastea-rekin dago lotuta: ikaslea motibatuta egoteko,autoestimua behar du, bidea ezagutu behar du;ikasteaz gain, ikasketa prozesuaz hausnartu

Page 8: Irakasleen prestakuntza. Irakasle gogoetatsuaren premia

169. zka. 2012ko urria

8

behar du, zer egiten duen ondo eta zer gaizki,non eta nola hobetu dezakeen prozesua…Gauza horiek guztiak eduki bihurtu behar ditu-gu. Iruditzen zait gure eskoletan eduki kontzep-tualak lehenetsi direla eta gutxi lantzen direlabeste eduki mota batzuk, hausnarketarekin lotu-takoak, metakognitiboak.

I. LOPEZ: Filosofoen harria da motibazioarengaia, zoragarria litzateke irakaslegaientzat etabaita guretzat ere. Irauten duen motibazio baka-rra da barrutik irteten dena, ez kanpotik irakas-leak edo dena delakoak une jakin batean ezarrita-koa. Haurrak benetan motibatzen dira haieninteresa kontuan hartzen denean, baina jarrai-tzen dugu motibazioa kanpotik bultzatzen, eta ezbarruko hori lantzen. Ez da erraza lortzen etabakoitzak mekanismo ezberdinak izan ditzakemotibazio hori aurkitzeko, baina argi dagoena dabere burua txartzat duen ikasleak ez duela inon-go motibaziorik izango ikasteko. Horregatik, osogarrantzitsua da irakaslegaiek jakitea zenbaterai-noko eragina dugun, irakasleok askotan betetzenden espektatiba egiten dugulako ontzat eta txar-tzat jotzen ditugun ikasleekin. Magia dirudi,baina egiaztatuta dago irakasleak ikaslearengana-ko espektatiba onak baldin baditu, bete egingodirela, eta berdin espektatiba txarrekin.

A. ARIZNABARRETA: Emaitza onak lortzendituzten hezkuntza sistemek oso kontuan har-tzen dute aspektu hau, ikasle bakoitzaren eta guz-tien arrakasta bermatzea, eta arrakasta dago

bakoitzarengan jartzen duzun espektatibaren bai-tan. Espektatiba altuak jartzeak eskatzen du aldiberean jarraipen hurbila egitea, taldearena etaindibidualizatua, eta ebaluazioa koherenteki plan-teatzea: ez da koherentea planteatzea espektati-bak prozesuari, autoestimuari eta abar lotuta, etagero aspektu kontzeptualak baino ez ebaluatzea,horrek frustratzea dakarrelako. Espektatibenlanga igo eta tartea murriztu behar da, “onek”bakarrik ez, guztiok egin dezagun aurrera.

M. BILBATUA: Zentzua ematea inportanteada. Eskolan sarri gauzak egiten ditugu irakasleakeskatzen dituelako, eta zergatik egiten diren jaki-tea oinarrizkoa da, ikasitakoari zentzua ematea,zertarako balio didan ikustea. Gogoa pizteko etaahalegina egiteko funtsezkoa da.

Egungo gizarterako irakasleak prestatu behar dire-la-eta, ikasleei transmititu beharreko baloreetannola hezi irakaslea?

A. ARIZNABARRETA: Zein balore transmiti-tu behar diren garbi eduki eta curriculumeantxertatzea da bidea, baina batez ere, beste behin,lantzeko moduan dago giltza. Baloreen irakas-kuntza ez da esanez egiten, baizik eta norberaeredu izanez. Ikastetxean eskolak ematen hastendenean hasten da bat irakasle izaten, baina ezkolpean, heziketa prozesuan jarraituko du etaIrakasle eskolan jasotako ereduaz gain, garran-tzizkoa izango da ikastetxean bertan dituztenbalioak, oinarriak eta kultura barneratzea. Beresozializazioa ikastetxe horretan garatzen bada,bertako balioez jabetzen joango da.

M. BILBATUA: Gure portaera ororen atzeanbaloreak daude. Gizarteak bere baloreak ditu etakontziente edo inkontzienteki horiek islatzenditugu, hartutako erabakietan. Bada, horren jaki-tun izatea eta kontzienteki egitea inportantea da.Bestalde, edozein hezkuntza proiektuk bereidentitate ikurrak eta baloreak ditu eta garrantzi-tsua da koherenteak izatea, aipatzen ditugunbaloreen eta gauzatzen ditugun jardueren arteko

Formazio programak oso bideratutaegon dira politika instituzionalakeskolara eramatera, eredu bertikalada. Behetik gorako prozesuan, gukgeuk identifikatzen ditugu zein direnditugun hutsuneak eta beharrak”

“ Mariam Bilbatua

Page 9: Irakasleen prestakuntza. Irakasle gogoetatsuaren premia

Irakasleen prestakuntza / Mahai-ingurua

9

koherentzia mantentzea. Eskolan solidaritateabultzatu nahi badugu, baina abiatutako ekimenakedo ikasteko modua oso indibidualistak baldinbadira eta kooperazioa sustatzen ez badugu…Hausnarketa eta koherentzia beharrezkoak dira,eginez barneratzen direlako baloreak, diskurtso-en bidez baino gehiago.

I. LOPEZ: Curriculum ezkutua deitzen dioguesplizitua ez den eta izugarrizko garrantzia duentransmisio horri, baina egia da ez dela moduberezian jorratzen eta ez dugula kode deontolo-gikorik. Maite Descok adibidez aipatzen zuenbeharrezkoa izango litzatekeela medikuek egitenduten moduan irakasleek ere zin hipokratikoaegitea, gizarte justuago baten alde, ikasle guztiekduten ikasteko eskubidearen alde eta funtsezko-ak diren beste konpromiso batzuen alde sinatuz.

Bizitza osorako ikaskuntza etengabea aldarrika-tzen da egun. Arautua egon beharko luke ala nor-beraren esku utzi behar da?

I. LOPEZ: Euskal Herriko irakasleek behintzatoso garbi dute denek ere etengabeko prestakun-tza derrigorrezkoa dela eta horretan ari dira. Ira-kasleari egokitu zaio Sites bat zer den jakitea,Dropbox nola erabiltzen den ikastea edo argazkidigitalak nola antolatu asmatzea.

A. ARIZNABARRETA: Bai, baina instituzio-nalki begiratuta derrigorrezkoa da marko berribat osatzea. Administrazio hezkuntzan dauka-gun eredua 80ko hamarkadakoa da, oso eskemaklasikoa eta transmisiboa. Gerora egia da ebalua-zio eta hobekuntza proiektuen baitan ikastetxeanbertan egindako prestakuntzak bultzatu direla,baina oso modu azalekoan. Kasu batzuetan ikas-tetxeek eurek egin dute hobekuntzaren etahorretarako prestakuntzaren apustua, bainamarko orokorra birdefinitzea beharrezkoa da ira-kasleen etengabeko prestakuntzaren esparruan.Curriculuma zeharo aldatu da, konpetentzietanoinarritutako curriculuma daukagu, eta hori gela-ra ez da eramaten esanez eta kontatuz, baizik eta

inplantazio prozesuak eta horri lotutako beneta-ko prestakuntza prozesuak martxan ipiniz.Horren barruan, aintzat hartzekoa da konpeten-tzien ebaluazioa, ez baita aski izena aldatu etalehen “helburuak” jartzen genuen lekuan orain“konpetentziak” jartzea; lehengo moduan eba-luatzen jarraitu behar da? IKTen [Informazioa-ren eta Komunikazioaren Teknologien] erabile-ran ere, asko aurreratu den arren, azpiegituraketa horiek erabiltzeko prestakuntza bultzatu dabaina askoz gutxiago erabilera didaktikoa, hauda, IKTen erabilera jardun normalean nola txer-tatu. Azkenik, ikastetxeen kudeaketarako (etahorri lotuta ikastetxeen autonomia handiagoarenaldeko apustua egiteko), prestakuntza marko ins-tituzionalean benetako lidergo pedagogiko etainstituzionala artikulatzea falta da. Legalki onar-tzen den arren, praktikan ikastetxeei uzten zaienautonomia esparrua oso mugatua da, batez ereikastetxe publikoan.

M. BILBATUA: Bai, askotan formazio progra-mak oso bideratuta egon dira politika instituzio-nalak eskolara eramatera, eredu bertikala da, goi-tik beherakoa, eta ez da bermatu ikastetxeareneta areago, irakaslearen autonomia. Behetikgorako prozesuak oso inportanteak dira, lehenaipaturiko ikasten ikastea ideiari helduz. Behetikgorako prozesuan, guk geuk identifikatzen ditu-gu zein diren ditugun hutsuneak eta beharrak,eta horregatik da garrantzitsua autonomia, era-bakitzeko eta gogoetatzeko aukera ematea.

“ Abel Ariznabarreta

Irakasleen ebaluazioa ulertzen dutirakaslearen lanaren aitortza gisa, gauregungo printzipio uniformizatzailearenaurka, badirudielako berdin duela ongiedo gaizki jokatu. Ongi egindakopraktika laboralki eta ekonomikokiaitortu beharko litzateke”

Page 10: Irakasleen prestakuntza. Irakasle gogoetatsuaren premia

169. zka. 2012ko urria

10

A. ARIZNABARRETA: Hala da, ondo dagoadministrazioak lehentasunezko ildoak marka-tzea, beharrak sumatzea eta horren araberakoprestakuntza antolatzea, eta aldi berean behetikgorakoak jaso behar dira, baina kontuz ibilibehar dugu behetik gorakoekin, ezin diegu soilikerantzun irakasleak sentitzen dituen beharrei,horrek askotan ekarri duelako aurreko estilo tra-dizionalak mantentzea. Hortik abiatu eta aurre-rapausoak ematea garrantzizkoa da, eta bidehorretan Berritzeguneek tresna baliagarria izanbehar lukete. Ia-ia, ordea, administrazioarenbeharren transmisio soka bihurtzen ari diraBerritzeguneak, neurri batean uko eginez plan-teamendu berritzaile eta aurrerakoiagoei; ildoberritzaileak jorratzen dituzte, bai, baina betiadministrazioak planteatzen duen hezkuntzamarkoaren barruan. Autonomia handiagoabehar dute Berritzeguneek ere.

I. LOPEZ: Nafarroan, ezagutzen dudan ere-muan, ikastoletan, bereziki ikastetxe barruanegiten dugu prestakuntza, eta pozik gaudehorrekin, ez gara egoten administraziotik dator-kigunaren zain, eta proiektu pila bat ditugueskuartean.

A. ARIZNABARRETA: Bai, baina guk propo-samenak egiten ditugu eta marko instituzionalakdituen lehentasunen arabera egiten da gure pro-posamenaren balorazioa, onartzen da prestakun-tza edo ematen zaizkizu baliabideak. Marko horiberritzearen beharra ikusten dut nik.

Bizitza osorako ikaskuntza etengabeaz gain, ira-kaslearen etengabeko ebaluazioa ere beharrezkoadela azpimarratu du Abelek.

M. BILBATUA: Autonomiaz ari garela, ebalua-zio esparruan ere geroz eta gehiago hitz egiten daautorregulazioaz. Autoebaluaziorako tresnak sar-tzen ari dira ikastetxeetan, ikasleak jakin dezan nondagoen, zeintzuk diren adierazleak, zertan hobetubehar duen… eta hori nabarmenduko nuke.Bakoitzak jakin behar du zeintzuk diren helburuaketa zein den bidea, eman beharreko urratsak.

I. LOPEZ: Ikasleen autoebaluazioarekin adosnago, baina irakasleen ebaluazioari buruzkoa dagaldera eta horretara ez gaude ohituta, ez duguhain gustuko. Frantzian inspektorea joan ohi daikastetxera eta ikuskaturiko jardueraren arabera,irakaslearen ordainsarian eragingo du, besteakbeste. Ni neu, norbait sartzen bazait ikasgelan egi-ten ari naizena ikustera, urduritzen hasten naiz,baina garatu egin dugu irakasleon ebaluazioa, ia-iagaratuarazi egin digute, eta nazioarteko kanpoebaluazioak adibidez hezkuntza politikak aldatze-ko zio izan daitezke. Mariamek zioen moduan,autorregulazioa da gauzak aldatzeko oinarria,baina irakasleen ebaluaziorako programa berriakiristen joango zaizkigu. Ez dakit argazki horretannola agertuko garen, baina ziurtatu dezaket ez zai-gula gustatuko. Ebaluazioa ez dugu apenas kon-tuan hartu, ez irakasleon hasierako prestakuntzan,ez ondorengo prestakuntza jarraian ere.

A. ARIZNABARRETA: Irakasleen ebaluazioagehiago ulertzen dut nik irakaslearen lanarenaitortza gisa, gaur egungo printzipio uniformiza-tzailearen aurka, badirudielako berdin duela ongiedo gaizki jokatu, plaza eta soldata finkoa dituzueta kito. Hori gainditu egin behar da, baina siste-ma oso baten bidez, ez une eta aspektu jakineibegira. Nahiko gai tabua izaten jarraitzen duoraindik irakasleon ebaluazioak, baina ongi egin-dako praktika bai laboralki eta bai ekonomikokiaitortzeko neurriak hartu beharko liratekeela ustedut, beste hainbat lekutan egiten den moduan.

“Irene Lopez

Irakasle izan nahi duten lehenengomailako nire ikasleei galdetu diet, eazer irudituko litzaiekeen lehenengomailan jada esatea irakasle izatekobalio duten ala ez. Hori esan egin behardiegula erantzun didate”

Page 11: Irakasleen prestakuntza. Irakasle gogoetatsuaren premia

Irakasleen prestakuntza / Mahai-ingurua

11

M. BILBATUA: Egia da ikasleen ebaluazioazaritu naizela lehen, baina irakasleekin ere berdinjokatu behar da eta aipaturiko irakasle gogoeta-tsuaren irudiarekin lotzen dut. Bide horretan arigara gu: gure klaseak grabatzen ditugu, gureartean aztertzeko, eta irakaslegaiei eskatzen diegupraktiketan daudenean eurek ere klaseak grabatueta gurekin aztertzeko. Autokonfrontazioa dei-tzen diogu, zer egin nahi genuen eta praktikanzer eta zergatik egin dugun hausnartzea. Asko-tan, hor sartzen dira irakaslearen gaitasunekinzerikusia duten alderdiak, landu eta kontuanhartu behar ditugunak. Hau dena egiteko erres-petu eta konfiantza guneak sortzea beharrezkoada, ez abiatzeko negatibotasunetik, beti dagoondo egiten dugun zerbait. Ebaluazioa, finean,hausnarketarekin lotzen dugu, hobetzearekin, ezemaitzekin eta puntuaketekin.

A. ARIZNABARRETA: Pentsa zer nolakoerronka litzatekeen egiten ari zareten hori ikaste-txe bakoitzera zabaltzea. Horrek bakarrik, kultu-ra hori zabaltzeak eskatzen du plangintza etaprestakuntza marko eta apustu sendo bat.

Denok ez dugu balio irakasle izateko, baina sis-tema klasikoak behintzat, irakasten dakiena baino,ikasten dakien irakaslea (azterketa gainditzenduena) saritzen du. Irakasle sena neurtu daiteke?

I. LOPEZ: Urte batzuk eman nituen Holanda-ko Magisteritza eskola batekin elkarlanean Eras-mus programa bat koordinatzen, eta berezi egi-ten zitzaidan beraiek kreditu bat gordetzenzutela lehenengo mailan, irakasle guztien arteanerabakitzen zutena: irakaslegaien ebaluazio bate-ratua egiten zuten, ea zeinek jarraitu behar zueneta zeinek ez, zeinek balio zuen irakasle izatekoeta zeinek ez. Gaur goizean, irakasle izan nahiduten lehenengo mailako nire ikasleei galdetudiet, mahai-inguru honetako ildoetako bat hauizango zela-eta, ea zer irudituko litzaiekeen lehe-nengo mailan jada esatea irakasle izateko balioduten ala ez. Gure hezkuntza sisteman ez baitahalakorik, beste herrialde batzuetan gainera

kopuru mugatuak dituzte eta badakite ondorenlana lortuko dutela, zuzenean lanerako presta-tzen dituzte, hemen ez. Bada, nire ikasleek osogarbi dute: baietz, hori esan egin behar dela eran-tzun didate, ohartarazi behar diegula, horretara-ko ez dutela balio konturatzen bagara.

A. ARIZNABARRETA: Datu bat daukagu: ira-kasle sena piztu egiten da demanda dagoenean…Begira EAEn azken zortzi urteetan zenbat irakas-le sen piztu den 0-3 urteko haurren hezitzaile iza-teko, administrazioaren aldetik konpromisoa zego-elako haurreskolak sortu eta hainbeste urtetanhainbeste plaza eskainiko zirela. Eskaintza horrekizugarrizko demanda ekarri du. Orain, ordea,plaza gehiago ez dagoenean eten egin da, beraz…

“Pertsonekin arituko den profesionalak pertsonen ar-teko eremua garatu behar du, baita eremu pedagogi-koa eta tutoretza ere, irakaskuntza metodologiakmenperatu behar ditu, aditu izan behar du bere gaie-tan, eta ikasgelan eta erabakitze organoetan kudea-tzen jakin behar du”, dio Lopez Goñik.

GA

IZK

AIR

OZ

Page 12: Irakasleen prestakuntza. Irakasle gogoetatsuaren premia

169. zka. 2012ko urria

12

M. BILBATUA: Tira, nik ez dakit oso ondonondik datorren delako sen hori, baina konpe-tentziekin lotuko nuke, konpetentzia profesionaleta pertsonalekin, eta azken horiek ere curriculu-mean egon behar dute: komunikatzeko konpe-tentzia, besteenganako enpatia izatea… Horietanformatuz gero, garatu daitezkeen ezaugarriakdira, sen kontua baino gehiago. Irakasle izatearenkontzientzia garatu daiteke, guk ikasgai bat dau-kagu irakaslearen funtzioaz eta profilaz hausnar-tzeko, eta mota horretako jarduera interesgarriakegin daitezke.

A. ARIZNABARRETA: Europako hainbatlekutan, irizpide batzuen arabera promozioko%10a hartzen dute, baina noiz egin hori, sarre-ran? Sen hori sarreran neurtuko dugu ala proze-suan eta karreran jarraipena egin behar zaio ira-kaslegaiari, amaieran hori lortuko duelabermatzeko? Hemen, behin irakaskuntza proze-suan sartuta baldintza batzuk dituzunean egitenda froga, oposaketak alegia, baina gaur egungooposaketa sistemak ez du balio irakasle senaduzun ala ez neurtzeko.

M. BILBATUA: Dena den, Finlandian esatera-ko oso gogorra da Irakasle eskolan sartzeko egi-ten duten bahea, baina ez dira sartzen irakaslesena daukatela neurtu zaielako, aurretik eskole-tan laguntzaile moduan-eta praktikak izatendituztelako baizik. Gure irakaslegai asko aisialdi-tik etortzen dira eta esango nuke gainerakoekbaino sen handiagoa daukatela, hezkuntzarekinlotutako esperientziak izan dituztelako etahorrek bere gaitasunen garapenean eragiten du.

I. LOPEZ: Egia da ia-ia gauza guztiak garatudaitezkeela, baina segituan konturatzen zarabadirela irakaslegai batzuk, hasieran oso por-tzentaje txikia izan arren, irakasle izateko balio ezdutenak. Haiekin hitz egitea eta benetan nahidutena hori al den galdetzea da egin dezakeguna,baina ez askoz gehiago. Azken finean, daukagunhezkuntza sisteman, selektibitatearen edo uni-bertsitateak berak egindako aukeraketaren arabe-ra bukatzen du hainbatek Magisteritzan (edobeste karreretan).

A. ARIZNABARRETA: Bai, eta honekin guz-tiarekin lotuta irakaskuntzaren prestigio sozialazhitz egin beharko genuke, beste herrialde batzue-kin konparatuz hemen irakasleoi ematen zaigunprestigioaz, baina baita barrutik eta gugandik hasi-ta ere.

Nolakoa da prestakuntzatik ikastetxerako jauzia?Hemen hitz egin den guztia gauzatu ahal izateko,zein errealitate aurkitzen du irakasleak, ikastetxe-ra iristen denean?

“Abel Ariznabarreta

Berritzeguneek ildo berritzaileakjorratzen dituzte, bai, baina betiadministrazioak planteatzen duenhezkuntza markoaren barruan.Autonomia handiagoa behar dute”

Page 13: Irakasleen prestakuntza. Irakasle gogoetatsuaren premia

Irakasleen prestakuntza / Mahai-ingurua

13

M. BILBATUA: Esango nuke gure irakasle-gaiek sozializazio prozesu zaila dutela, karrerabukatzean ordezkapenak egiten hasi behardutelako eta prozesu luze baten bukaeran bainoez dute egonkortzen beren lanbidea. Berriz ereirakasle gogoetatsuaren irudiari helduz, lortukobagenu irakasle izango direnek profil hori iza-tea, gai izatea hausnartzeko, estrategia alternati-boak pentsatzeko eta abar, askoz prozesu erra-zagoa izango lukete. Baina gertatzen dena daformazio hori jaso ez dutenez, nolabait zalan-tzan jartzen dutela Irakasle eskolan ikasitakoa,ikusten dituztelako bestelako praktikak eta ikasidutenak ez duela balio, utopia modukoa dela,errealitatearekin bat ez datorrena. Horri aurreegiteko, gure lana da pertsona kritikoak bultza-tzea, ikusten dutenaz hausnartzeko gai izangodirenak.

I. LOPEZ: Egia da bukatu berri duen irakasle-gaia gelan sartu eta ez zaiola hasiko esperientziaduen irakasleari gauzak nola egin behar dituenesaten, baina benetako prestakuntza lortu nahiko

bagenu, onena litzateke irakasle berri hori ereduegokiekin jartzea, eredu egokiak asko eta askoditugulako. Kritiko izateko eta hobetzeko presta-tu dugun irakaslearen osagarria izango litzatekeesperientzia duen pertsona, kate osoa bermatze-ko faltako litzatekeena, baina azken zati hori ezdaukagu.

A. ARIZNABARRETA: Ez, ez daukagu, plani-fikatzea eta beste modu batera jokatzea eskatzenduelako horrek, eta ez hasierako ordezkapenfasearekin abiatzea irakaslearen profesionaliza-zioa. Baina baldintza soziologikoak onak dira,irakaskuntzan ari garenon batez besteko adinabadakigulako zein den eta sei-zazpi urterenburuan irakasleen heren bat berria izango delako.Irenek esan duen moduan, eskarmentu handikojendea daukagu, lehenengo aldiz ikastetxeradatorren irakaslearen tutorizazioa eramateko osoegokia, baina horrek eskatzen du, besteak beste,tutorizazio hori aitortzea eta baloratzea bere fun-tzioen barruan.

M. BILBATUA: Bai, ez da halakorik egiten,baina egin daitekeena da, eta gu horretan ari gara,eredu egokia diren irakasle horien klaseak graba-tzea. Gure klaseak bihurtzen ditugu esperientziaeredu on horien azterketa, eta irakasle horiekberaiek etorri egiten dira gero gure eskolara,euren esperientzia azaltzera. Hori behintzat ahalda, praktika onen inguruan hausnartzea eta prak-tika on horiek eskolara eramatea. �

“ Mariam Bilbatua

Ikastetxera iristean, zalantzan jartzendute Irakasle eskolan ikasitakoa,ikusten dituztelako bestelako praktikaketa ikasi dutenak ez duela balio. Horriaurre egiteko, gure lana da pertsonakritikoak bultzatzea, ikusten dutenazhausnartzeko gai direnak”

Page 14: Irakasleen prestakuntza. Irakasle gogoetatsuaren premia

169. zka. 2012ko urria

14

Irakasle izateko zein ibilbide egiten da Ipar EuskalHerrian?

Frantzian erreforma bat egon zen duela hiru urteeta ordutik irakasle izateko eskatzen zaie Mastermailako Diploma ukan dezaten. Beraz, lehenikhiru urteko lizentziatura egin behar dute etaondoren bi urte irauten duen Masterra, graduon-dokoa. Ondorioz, frantses eskola publikorakoMaster bereziak sortu dira irakaskuntzari lotutaeta bi urte horietan lantzen dute frantses sistema-ko irakasle aritzeko gainditu beharko duten lehia-keta: Professeur des écoles izeneko lehiaketa.

Egokia da egiten den prestakuntza?

Bai aitzineko eta bai oraingo sistemari falta zaiegelako errealitatea ezagutzea. Oso ikasketa teori-koak dira; bi urtez egingo dituzte behaketa modu-koak geletan, astebetez edo biz gela bat hartukodute eskuetan, baina praktika aldetik oso arinakdira. Lehengo sisteman, lehiaketa gainditu osteangela batean hasten ziren lanean, baina ez zutengelaren ardura osoa, beste irakasle batekin aritzenziren eta formakuntza praktiko laguntzailea zen,baina gaurko sistemarekin unibertsitatetik atera,Masterrean behaketa saio batzuk egin eta ondorengelaren ardura osoa ematen zaie zuzenean.

Zein oinarri eskatzen zaie irakasleei karrera gaindi-tzeko, eta eskatu beharko litzaiekeen zein oinarri ezdira aintzat hartzen?

Egia erran, alde teorikotik Masterrak oso garatuakdira, aitortu behar da ikasgai aberatsak dituzteladidaktikan, pedagogiaren aldetik, irakaslearengarapenaren aldetik, konpetentzia eta edukietan...Falta zaie, beti bezala, eta zailena dena, teoriatikpraktikarat eramatea, teoria hori norberaren prak-tikan bereganatzea. Jauzia ematerakoan, gelan sar-tzerakoan, irakasleak gutxi gorabehera berenkabuz aritu behar direla da kontua.

Seaskan nola planteatu duzue irakasleen presta-kuntza?

Lizentziatura dutenak Masterrera joan ordezgurera etortzen badira, Seaskan ordezko gisa har-tzen ditugu eta bertan prestatzen ditugu. Lehe-nengo urtean, gure postuetan ordezko sartzenditugu denbora osoz edo erdiz, eta gure forma-kuntza ematen diegu: pedagogia aldetik, haurra-ren garapenari dagokionez, konpetentziez, Seas-kako hezkuntza proiektuaz, euskarazirakasteaz… Hainbat saio teoriko egiten dituzteeta tutoretza bat jasotzen dute: Seaskako zikloezberdinetan epeka aritzen dira, esperientziadun

«Seaskan ordezkogisa hartu eta bertanprestatzen dituguirakasleak»

Jean Mixel Etxegarai

Seaskako arduradunpedagogikoa

Irakasleak prestatzeko sistema propioa du Seaska IparEuskal Herriko ikastolen elkarteak. Formakuntza hori

nola egiten duten kontatu digu arduradun pedagogikoak.

Page 15: Irakasleen prestakuntza. Irakasle gogoetatsuaren premia

Irakasleen prestakuntza / Elkarrizketa

15

irakasleekin elkarlanean. Hor aipagai bereziakdituzte, demagun irakurketari begira, matemati-kei begira… eta esperientziadun irakasleek ema-ten dizkiete beren jakitate eta eginmoldeak; pro-gresioen berri ere ematen diete. Ordezkoekdaukate urtean bost aldiz gure formatzaileenbisita beren gelan, behatuak dira beraiek eraikita-ko saio batean, eta ondotik bildu egiten dirabalorazioa egiteko, zer ongi doan, zer hobetzekoden, aholkuak emateko eta laguntza eskaintzeko.Azkenik, urte bukaeran epaimahai baten aurreantxosten bat aurkeztea eskatzen diegu, nahikolaburra. Lehenengo atala da gai edo kontzeptubaten inguruan beraiek eraikitako saio bati buruzeta bereziki gelan eman duten saio horren balo-razioari buruz. Modu horretan, nahi dugu irakas-leak bere lanaren autoebaluazioa egin dezan etaautohobetze prozesurako baliagarria izan dadin.Bigarren atalean eskatzen zaie Seaskaren proiek-tuan irakasleak bete behar duen rola definitzeko.

Behin hori gaindituta, bi aukera ematen dieguirakaslegaiei: Iparraldekoak direnei (frantsesezdakitenei) Professeur des écoles lehiaketa gaindi-tzeko bi urteko prestaketa ematen diegu, etaHegoaldekoei beste bi urteko formakuntza ema-ten diegu, Professeur des écoles lehiaketaren pare-koa, zehaztuz gaien didaktika, sekuentziaren erai-kuntza… Aldi berean, lanean jarraitzen dutegurean, eta Ministerioak eskatzen dienez lehiaketagainditzeko Master mailako ikastaro bat gaindituaizan behar dutela, Baionako Euskal Fakultateare-kin dugun akordioari esker euskara ikerketa arlokoMasterra ere egiten dute. Hori guztia gaindituondoren, frantses eskola nazionalak egiten duenbehaketa lantzen ere laguntzen ditugu. Izan ere,lehiaketaren ostean irakaslearen gelara ikuskariabidaltzen du administrazioak, eta titular izatekobehaketa gainditu beharra dute irakasleek.

Etengabeko prestakuntzan badu plangintzarikSeaskak?

Bai, irakasle guztiei irekita dagoen atala da, ezbakarrik berriei, eta hemendik kudeatzen dugu.

Izan daiteke irakasle batek bere xede pertsonale-rako eskatzea formakuntza, kanpoko fakultateedo formakuntza zentroren batean aurkituduena. Seaskan aurrekontua daukagu halakoetarabideratua eta ordaindu egingo genioke presta-kuntza hori. Gero izaten dira ikastolako irakasletaldeak, talde moduan ikastolan bertan egitekoprestaketa eskatzen dutenak, eta hori ikastolenesku da, urtez urte jaso nahi duten formakuntzapentsatzea, beren beharrei dagokien egitarauaeraikitzea, formatzailea atzematea… eta Seaskakfinantzatu egiten du. Halaber, Seaskatik eskain-tzen ditugun formakuntzak daude: azken urteo-tan adibidez psikomotrizitate arloa landu dugu,gehienbat lehen zikloko irakasleei zuzenduta,gure proiektuak baitio haurren garapen motoreeta fisikoa landu behar dela. Prestaketak mintegimoduan dira: saioak elkarrekin eraiki eta eman,adibide praktikoak planteatuz, eta hemen ditu-gun aholkulariekin. Gogoeta eta ikuspegi berriakekartzeko ahalegina nagusitzen dira. Psikologiarloan ere baditugu eskaintzak eta momentuhonetan elkarbizitzaren inguruan ari gara, hiru-garren urteko irakasleekin.

Azkenik, formakuntza jarraikiaren baitanSeaskan urtero antolatzen dira Pedagogi Egunak,gai baten tratatzeko. Azken urteotanEuskal Curriculumarekin eta konpe-tentzien gaiarekin gabiltza, eta aur-ten ere horri helduko diogu. �

GA

IZK

AIR

OZ

Page 16: Irakasleen prestakuntza. Irakasle gogoetatsuaren premia

ARGIAren urtebetekoHARPIDETZAHego Euskal Herrian145€

Ipar Euskal Herrian176€

Milaka irakurle dira

izaera honekin

bat egiten dutenak.

Ezagu gaitzazu. Jaso ezazu Euskal

Herriko astekaria

hilabetez doan!

[email protected]

Independentea

Burujabea Euskararekin konprometitua

Izen handiko sinaduren topagune

Independentzia astero ikusten da� 943 37 15 45