Konpetentzia Digitalak

12
KONPETENTZIA DIGITALAK 1

Transcript of Konpetentzia Digitalak

Page 1: Konpetentzia Digitalak

KONPETENTZIA DIGITALAK 1

Page 2: Konpetentzia Digitalak

KONPETENTZIA DIGITALA ESKOLAN

Gaur egun, XXI. mendeko eskolak zer egin jakin ezean daude. izan ere,

XXI. mendean zehar, komunikatzeko eta informazioa lortzeko modu kultural

berriak garatu dira eta lehen eskoletan erabiltzen zen materiala (liburuak, orriak,

inprimakiak...) orain ez da nahikoa eta aldera batera geratzen ari da teknologia

berrien ondorioz.

Hezitzaile adituek eta beste talde batzuek, hezkuntza sisteman alfabetatze

berriak gehitzearen alde egiten dute:

- Audiobisuala: Honen helburua, ikasleak publizitate-irudiak edo halakoak

aztertzeko eta ulertzeko gaitasuna garatzeko heztea da.

- Digitala: Honek, ikasleek informatikaren erabilpenerako gaitasunak garatzea

du helburu.

- Informazionala: Ikasleek, informazioa bilatzeko, aukeratzeko, aztertzeko...

behar diren konpetentziak eta gaitasunak garatzeko hezten dira.

XXI. mendeko kultura multimodala da eta horren arabera, ikasleak

multialfabetizazioan hezitu behar dira, hau da, ikasleak egungo eremu eta

komunikatzeko hizkuntz anitzen aurrean prestatu eta kualifikatu behar dira.

IKTen bidez, klasean, ezin da lan-erritmo bera eraman ikasle guztiekin

eta irakasleak metodologia malguago bat garatzea eta ikasleak banaka

gidatzea eta laguntza eskaintzea eskatzen du. IKTen erabilerari esker ikasleek

hurrengo gaitasunak garatuko dituzte:

1.- Informazioa bilatzen aurkitzen eta ulertzen ikastea

2.- Hizkuntz mota, teknologia forma eta abarren bidez adierazten eta hitzn

egiten ikastea.

3.- Sareen baliabideen bidez, beste gizabanakoekin komunikatzen eta

harremanetan jartzen ikastea.

Irakasleentzako erronka berriak: Egungo ikaslea informazio gehiegi jasotzen du

egunero, telebistatik, internetetik, publizitatearen bidez, irratiaren bidez eta

abarren bidez. Baina horrek ez du ezan nahi honek, gero eta ezaguera handia

duenik. Horregatik, irakasleen erronka berria, ikasleei egunero jasotzen duten

Page 3: Konpetentzia Digitalak

informazio berria berreraikitzen eta ezaguera ulergarri batean bilakatzean

laguntzea da.

Irakasleek onartu behar dute, ikasleek haiek baino hobeto menderatzen

dituztela teknologiak eta hori dela eta lehen zuten autoritatea galdu dutela.

Orain, irakasleen lana klasean, ikasleek teknologia berrien erabilera kudeatzea

eta behar diren orientabideak eskaintzea da.

Interneten bidez, ikasleak geografikoki urrun dauden beste ikasleekin

komunikatu daitezke eta horrek ikasleen arteko kooperazioa eta talde lana

bultzatzen du.

Askotan uzte dugu, teknologia berrien erabilera, irakaskuntzaren kalitatearen

hobekuntza dakarrela. Baina irakasle batek, metodologia tradizionala bera

erabiltzen badu eta metodo berritzailerik erabiltzen ez baditu gela batean,

TICen erabilpena ez du ezertarako balio.

IKTek ikasketa prozesua indartzen dute, Hezkuntza sistema adierazle eta

konstruktibista batekin.

OINARRIZKO KONPETENTZIAK

Gazteek lan munduan barneratzeko behar dituzten abilezial dira. Arlo

ezberdineratikhartutaeko informazio teoriko batzuetan dute oinarri, hana nola,

filosofía, psikologia, soziologia, liguistika, ekonomia eta pedagodia.

3 konpetentzia era daudela esan genezake:

TREBETASUN BASIKOAK: Irakurtketa, idazketa, aritmetika eta ahozko

adierazpena.

ARRAZIONAMENDURAKO GAITASUNA: Pentsamendu sortzailea

izatea, arazoei aurre egiten jakitea, erabaki egokiak hartzea eta ikastek

ikastea.

NOLAKOTASUN PERTSONALAK: Arduratsua izatea, autoistimua

izatea, harremanak izateko erreztasuna eta organizatzeko ahalmena.

8 dira oinarrizko gaitasunak:

Page 4: Konpetentzia Digitalak

1) Matematikarako gaitasuna

2) Ikasten ikasteko gaitasuna

3) Hizkuntz komunikaziorako gaitasuna

4) Teknologia berriak erabiltzeko gaitasuna (Konpetentzia digitala)

5) Norberaren autonomía eta ekimenerako gaitasuna

6) Gizarte eta hiritar gaitasuna

7) Giza eta arte kulturarako gaitasuna

8) Teknologia, zientzia eta osasun-kulturarako gaitasuna

Zortzi gaitasun hauek ikasleek derrigorrezko hezkuntza amaitu baino lehen

beraganatu beharko dituzte haien eguneroko bizitzan erabiltzeko. Hala ere

bizitza osoan zehar garatuko dituzte,etengabeko prozesua delako ikasketa.

- KONPETENTZIA DIGITALA

Konpetentzia honen oinarria informazioaren gizartean teknologien erabilera

ziur eta kritikoa garatzea da, bai lanari begira, bai komunikazioari eta baita

denbora libreari begira ere.

IKT-ak erabiltzen dituzten pertsonek ulertu behar dute hauek eskaintzen

dituzten aukerak, eta baita haien fidagarritasuna ez dela beti %100ekoa.

Konpetentzia honek, beraz, bere baitan du informazioa era kritikoan

erabiltzeko gaitasuna, beraz jarrera kritiko eta erreflexiboa behar da interneteko

informazioarekiko.

GAITASUN MAPAK

IKTak dagoeneko ez dira “informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak”. Duela

25 urte baino gehiago dira gure bizitzaren eta gure kulturaren zati, eta gero eta gehiago

eraldatzen dituzte eremu guztiak.

Izan ere, informazioa, datuak eta ezaguera sortzeko, elkarrekin eratzeko, adierazteko,

pentsatzeko eta modelatzeko ahalmena ere hartzen dute barnean.

Orain gaitasun kontzeptua azalduko dizuet. Weineren ustez, norbanakoek zeregin

garrantzitsuak egiteko, ezagupenak eskuratzeko eta jardun egokia lortzeko erabiltzen

Page 5: Konpetentzia Digitalak

dituzten baliabide mental guztiak hartzen ditu barnean. Atributuen nahasketa

dinamikoa da

Beraz, gaitasunak izatea ezagupen eta trebetasun horiek testuinguru eta egoera

desberdinetan erabiltzeko ahalmena izatea da.

Irakasleentzako gaitasunen mapa honako ardatz hauen inguruan egituratzen da:

- Lanbide arloko garapena eta kudeaketa: Irakasle-lanari loturik irakasleak

egin behar duen kudeaketari dagokionez, irakasleak izan behar dituen

gaitasunak biltzen ditu. Hala nola, inprimakiak eta kalifikazioak

aurkeztea, laguntza-materialak sortzea, etab. Horretaz gain, ikasleen

datuak erregistratzea, batez bestekoak kalkulatzea, lanak zuzentzea,

lineako ikastaroak egiteko, adituekin elkarrekintzan jarduteko eta

tutorialaren kontzeptua ulertzeko baliagarria da.

- Didaktika, pedagogia eta curriculuma: Irakasleak ikasgelan —edo handik kanpo

— egiten duen lanari dagozkion gaitasun jakin batzuk biltzen ditu. Honako

hauek sartzen dira: Ikaskuntza-esperientzia jakin batzuk diseinatzea, gauzatzea

eta ebaluatzea IKTko baliabideak erabiliz. Gainera, informazioa, eta batez ere

web-informazioa, bilatu eta aztertzeko estrategiak modelatu eta sustatzen

dituzten ikaskuntza-esperientziak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea.

- Herritartasun digitala: Ikasleak herritar digital arduratsu eta konprometitu

gisa prestatzeko irakasleek izan behar dituzten gaitasunak hartzen ditu

barnean. Adibidez, era horretako jokabideen eredua izateko irakasleak

izan behar duen portaerari dagokio.

Ikasleentzako gaitasun mailan, berriz honako hauek sartzen dira: trebetasun

teknologikoa, bizitza osorako ikaskuntza eta herritartasun digitala. Hiru ardatz horiek

azpikategorietan banatuta daude. Azpikategoria horiek guztiek IKT gaitasun

orokorrak osatzen dituzte. Hauek dira azpikategoria horiek:

Page 6: Konpetentzia Digitalak

1. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

2. Matematikarako gaitasuna

3. Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekiko elkarrekintzarako gaitasuna

4. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

5. Kulturarako eta arterako gaitasuna

6. Ikasten ikasteko gaitasuna

7. Autonomia eta ekimen pertsonala

IRAKASLE ETA IKASLEENTZAKO GAITASUN MAPA

Eskola teknologia txertatzeko eremu egokia da, umeak hainbat arlotan hezten

laguntzen duelako. ISTE (International Society for Technology in Education) eta

NETS proiektuak baliatuta gaitasuna mapa landu dute. Gaitasuna mapa

irakasle profil bat lortzera bideratuta dago, hala nola, irakasle autonomoa ,

IKTean trebatua eta herritar guztien konpromesua hartuz. Gazteen profila

berriz, honako izango litzateke; sortzailea, kritikoa, arduratsua eta jakiten,

egiten eta izaten jakin behar du.

IRAKASLEENTZAKO GAITASUN MAPA

Ardatz hauetan egituratzen da.

1. Lanbide arloko garapena eta kudeaketa

Irakasleek izan behar duten gaitasunak. IKTn jaso daitekeen laguntza

ere hemen sartzen da (ikastaroak , adituekin harremanak)

2. Didaktika, pedagogía eta curriculuma

Ikasleek ikasgelan behar dituzten gaitasunak biltzen ditu, irakaskuntza-

ikaskuntza prozesuan beharrezkoak direnak.

3. Herritartasun digitala

Gaitasun digitalak dira. Hainbat gauzetan erabilera onargarria izan behar

dugu: software lizentziamendua, ziberjazarpena, informazioaren

pribatasuna, etab.

LANBIDE ARLOKO KUDEAKETA ETA JASARPENA

Irakasle lanbidean IKTren bitartezz, hainbat arlotan parte hartu dezakegu, hala

nola, ikasleen datuak erregistratzerakoan (kalifikaizoak, asistentziak,

Page 7: Konpetentzia Digitalak

zigorrak…), ikasleen datuak aztertzeko grafikoak, lanak zuzentzeko etab.

Irakasleek ikastaroak egiteko eta

adituekin hitz egin ahal izateko IKTa erabili dezakete ere., eta ez soilik

adituekin, baizik eta gurasoekin ere kontaktu handiagoa dute.

Irakasleek oinarriz hau egiten jakin behar dute: Testu-prozesaketako oinarrizko

eragiketak egitea (formatua, lerrokatzea, orrikatzea, irudiak txertatzea, tipografia eta

tamaina aldatzea, dokumentuak artxibatu eta inprimatzea). Zenbakizko datuez

oinarrizko eragiketak egitea (formatua, batuketa, batez bestekoa, matematika-oinarriko

grafikoak).

DIDAKTIKA, PEDAGOGIA ETA CURRICULUMA

Ikasleek beren ikaskuntzaren protagonista izatea ahalbidetzen duten

ikaskuntza-giroak garatzea aurkezpen-sortzaile, bideo-, animazio- musika- eta

simulazio-editoreen bidez. IKT baliabide guztiak erabiliz ikaskuntza esperientzia

batzuk dinesinatu gauzatu eta ebaluatu beharko dira (Eskola 2.0.). Ikasleei

erakutsi IKTren bidez lankidetza, enpatia eta sormena eta arazoei irtenbidea

ematen (lankidetzarako webguneak, ikasgelako bloga, wikia)

Hainbat helburuetara bideratutako IKTak identifikatu eta ebaluatu. bideoak,

soinua edo lehen mailako iturriak erabiltzen dituzten IKT baliabideak erabili.

Adibidez, lineako egunkariak, mapa digitalak, irudi-bankuak, erakunde ofizialen

edo gobernuz kanpoko erakundeen webguneak, etab.

HERRITARTASUN DIGITALA

Erabilera onargarriko politikak eta araudiak ezagutu, errespetatu eta

errespetaraztea, datuak babesteari eta gizabanakoen nortasunari dagokienez,

Lizentziamendu-eskemak erabili, hala nola GPL eta CreativeCommons,

aplikatzea ikasleen ekoizpenetarako

Webean informazioa erabiltzeari buruzko araudiak ezagutu, errespetatu eta

errespetaraztea, egileei sinesgarritasuna ematearren eta iturriak egoki

aipatzearren.

IKASLEENTZAKO GAITASUN MAPA

Ikasleentzako gaitasunen mapa honako ardatz hauen inguruan egituratzen da:

1. TREBETASUN TEKNOLOGIKOA

Page 8: Konpetentzia Digitalak

Teknologia ulertzeari eta erabiltzeari loturik dago.

2. BIZITZA OSORAKO IKASKUNTZA

Jarrera ireki eta ikertzailea hartzen du barnean; ikasleak bere aukeretan konfiantza du,

eta garbi ditu bere indarrak eta ahuleziak.

3. HERRITARTASUN DIGITALA

Jarrera kritikoa eta gogoetatsua izatea esan nahi du, eskura dagoen

informazioa baloratzerakoan eta behar denean egiaztatuz.

Hiru ardatz horiek azpikategorietan banatuta daude. Azpikategoria horiek guztiek IKT

gaitasun orokorrak osatzen dituzte. Gaitasun orokor horiek, berriz, komunak dira

hezkuntza-maila guztietan.

KONPETETZIA DIGITALA

Eskolak bizitza osoan zehar ikasteko hezitu behar du.

Konpetentzia digitalen atalak hauek dira:

1. Informazioaren konpetentzia: Honen barruan, informazioarekin lan egiteko

gaitasuna sartzen da. Informazioa osatzeko, bilatzeko, analizatzeko,

kritikatzeko … erabiltzen da. Gero, informazioa berria sortu ahal izateko.

2. Teknologikoa: ordenagailuez gain erabiltzen ditugun gailuak sartzen dira.

Adibidez, GPS, e-book, eskuko telefonoa eta abar.

3. Alfabetatze anitza: hizkuntza teknologikoa erakutsi behar da. Gaur egun ez

dugu bakarrik idatziko eta hitz egiteko hizkuntzak erabiltzen. Gero eta gehiago

erabiltzen den hizkuntza teknologikoa da, hau da, gailu ezberdinetan idazteko

erabiltzen duguna. Ikusle kritikoa izateko hezitu behar ditugu ikasleak.

4. Generikoa: XXI. mendean, egunean zehar informazio asko jasotzen dugu baina

ez badakigu nola erabili ez du ezertarako balioko. Horregatik, horrekin kritikoak

izan behar dugu. Jasotako informazioa ezaguera bihurtu behar dugu.

5. Herritartasun digitala: mundu online eta errealitatearen arteko erlazioak

ezberdindu behar ditugu. Garrantzitsua da kritikotasunez jardutea honen

aurrean.

2.0 ESKOLA

2.0 eskola programaren helburua hezkuntza eraldatzea da, hau

Page 9: Konpetentzia Digitalak

handitzen eta modernizatuz, eta gauza oso zehatza bilatzen du, zentroen

autonomia. Dekretu hau hiru mailatan banatzen da, maila baxua, maila ertaina

eta maila aurreratua, eta maila hauek zenbait esparru hartzen dute bere baitan;

adibidez, irakaskuntzaren gestioa, TIC errekurtsoen erabilpena, berrikuntza eta

heziketa, zentroaren planifikazioa eta antolaketa, ekonomia, ikaskuntza

akademikoaren prozesuaren informazioaren komunikazioa, eta azkenik

zentroaren informazio orokorraren komunikazioa. Bukatzeko esan beharra dago

orain aipatutako prozesu guztiek hainbat azpi-prozesu dituztela.