KMK 13 ERRONKA

2
www.facebook.com/erronka www.facebook.com/erronka [email protected] [email protected] AHORA! BANDERAREN KONKISTA Urriaren 6an, KMK13 egunean, Ahora! Bandera konkistatzera gonbidatzen zaituztegu. Tolosako Laskorain Ikastolako ikasleei bandera eskuetatik kentzeko gai zaretela uste baduzue, segi irakurtzen. Hemen dituzue ERRONKAren nondik norakoak eta izen emateko jarraitu beharreko pausuak. Gure kideak datozen egunetan jarriko dira zuen ikastolarekin harremanetan. Ez gehiegi luzatu eta hasi zuen taldea prestatzen. Hausartu gure ERRONKA onartzera!

description

Kilometroak 13 egunean gazteentzat egingo den ERRONKAren informazioa

Transcript of KMK 13 ERRONKA

www.facebook.com/erronkawww.facebook.com/[email protected]@gmail.com

AHORA! BANDERAREN KONKISTA

Urriaren 6an, KMK13 egunean, Ahora! Bandera konkistatzera gonbidatzen zaituztegu.

Tolosako Laskorain Ikastolako ikasleei bandera eskuetatik kentzeko gai zaretela uste baduzue, segi irakurtzen.

Hemen dituzue ERRONKAren nondik norakoak eta izen emateko jarraitu beharreko pausuak.

Gure kideak datozen egunetan jarriko dira zuen ikastolarekin harremanetan.

Ez gehiegi luzatu eta hasi zuen taldea prestatzen.

Hausartu gure ERRONKA onartzera!

zer da ?

zer motatko probak?

adibidez...

nork har dezake parte?

taldeak

kapitainak

non ospatuko da?

eguneko egitaraua

epeak

ZER DA?

Gipuzkoako Ikastoletako DBH3 eta DBH4 mailetako gazteentzako lehiaketa.

Kilometroak egunean ospatuko da Tolosan, egun guztian zehar.

ZER MOTATAKO PROBAK?

Proba bizi eta zirraragarriak izango dira, taldeka gainditu beharrekoak. Batetik ikasleen abilezia, indarra eta abiadura neurtuko dira. Bestetik buruargitasuna, jakintza orokorra eta euskal zaletasuna ere frogan jarriko dituzte proba hauek.

ADIBIDEZ...

Eskalada, matematika ariketa, baltsa jaitsiera, tirolina, galdera-jokoa, burbuila erraldoi lasterketa, memoria proba, slack-line, estrategia...

NORK HAR DEZAKE PARTE?

Aurten, KMK13 egunean, DBH3 eta DBH4. mailako ikasleak dituzten Gipuzkoako Ikastolek parte har dezakete parte.

TALDEAK

Ikastola bakoitzak 8 ikasle + 2 kapitaineko taldea aurkeztuko du. Izen emate fitxak etabaldintzak banatuko dizkizuegu jarraian.

KAPITAINAK

Talde bakoitzak, Ikastolako ordezkari bat eta pertsona “ospetsu” bat beraien kapitain izendatu beharko dituzte. Kapitainek probak gainditzen paper garrantzitsua izango dute, beraz ongi hautatu zuen pertsonai kutunak.

NON OSPATUKO DA?

Kilometroak13 ibilbidean zehar egongo dira ERRONKA guneak. Ibilbidearekin nahastu gabe baina festan parte hartzen duten denentzat ikusgai. Zezen Plaza izango da “erronkarien” topagunea. Ibaia izango da Azken Probaren gunea. Festaren amaiera kontzertu batekin ospatuko dugu.

EGUNEKO EGITARAUA

Aurkezpena goizeko 10:00etan izango da Tolosako Zezen Plazan. Postuak aukeratzeko lehia jokatuko da bertan.

Talde bakoitza dagokion proba gunera joango da.

Goizean bi sailkapen proba egingo ditu talde bakoitzak.

Bazkaria berriro Zezen Plazan.

Bazkal ondoren finalerako postuak izendatuko dira.

Goizean parte hartu duten guztiek finalera pasatzeko aukera izango dute.

Finala arratsaldean ospatuko da.

Ondoren sari banaketa eta kontzertua

EPEAK

Maiatzaren 2tik aurrera jarriko gara harremanetan.

Maiatzaren 10a bitartean interesa agertzeko aukera izango duzue.

Maiatzaren 16tik aurrera ikastola bakoitzera joango gara izen emateak bideratzeko.

Ekainaren 13rako izen emate epea.

Irailaren 9tik aurrera probak prestatzen hasteko garaia.

Urriaren 6a, KMK13 eguna. ERRONKA.