Klima aldaketa zer da ?

18
Klima aldaketa zer da?

description

Klima aldaketa zer da ?. Kaixo guztioi. Eguzkia naiz, eta zuen aurrean aurkezten dut nere burua Lurrak eta biok dugun erlazioa azaltzeko. . Kaixo, ni Lurra naiz eta urteak aurrera doazen bezala nire bizitza nola aldatzen ari den azalduko dizuet. DENBORA!. 30 segundu. M inutu 1. 1,30 minutu. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of Klima aldaketa zer da ?

Page 1: Klima aldaketa zer da ?

Klima aldaketa zer da?

Page 2: Klima aldaketa zer da ?

Kaixo guztioi. Eguzkia naiz, eta zuen aurrean aurkezten dut nere burua Lurrak eta

biok dugun erlazioa azaltzeko.

Kaixo, ni Lurra naiz eta urteak aurrera doazen bezala nire

bizitza nola aldatzen ari den azalduko

dizuet.

Page 3: Klima aldaketa zer da ?

Nire istorioa kontatzen hasi baino lehen, orri bat eta arkatz

bat har dezazuen gustatuko litzaidake. Bertan ni

marrazteko eskatuko dizuet. Mugi, bi minutu dituzue!

2 minutu 1,30 minutu

Minutu 1

30 segundu

DENBORA!

Seguru nago zuek guztiok lerroekin

marraztu nauzuela, hau da, nire izpiekin. Baina, ba al dakizue zertarako diren izpi

hauek? Bada nik azalduko dizuet.

Page 4: Klima aldaketa zer da ?

Ni sortu nintzen momentutik, nire lan bakarra Lurra berotzea izan da,

eta hori da hain zuzen ere nire izpiek egiten dutena. Izpi hauek zuzenean

Lurrera jaurtitzen ditut nire laguntxoak tenperatura egokia eduki dezan, bertan pertsona

guztiak, animaliak eta landareak bizi daitezen. Nire kokapenaren arabera bero gehiago edo gutxiago ematen

diot nire lagunari eta horregatik daude urtesasoi eta tenperatura

desberdinak.

Nik, eguzki-izpi horiek bero gehiegi eman ez diezadaten nire gorputz guztia estaltzen

duen geruza bat dut, atmosfera deiturikoa. Bertan, ikusi ezin

daitezkeen hainbat gas daude. Orain gas hauen funtzio nagusia

zein dne azalduko dizuet.

Page 5: Klima aldaketa zer da ?

Lehenbizi ordea, galdera bat egingo dizuet, ba al dakizue negutegi bat zer

den? Mendian edo errepide batean zabiltzatela landareak estaltzen dituen plastiko erraldoi bat ikusten baduzue, hori da negutegi bat. Plastiko horrek

beroa gordetzen du bertan hazten diren landareak eta elikagaiak izoztu eta galdu

ez daitezen.

AHHH!! Eta zure geruza horretan dituzun gasek hori bera egiten dute,

ez? Hotzetik babestu eta beroa gorde, izaki bizi guztiak bizi daitezkeen

tenperatura egoki bat mantenduz.

EL País egunkaritik ateratako irudia

Page 6: Klima aldaketa zer da ?

Bai, hori da nire gasek egiten dutena: beroa gorde negutegi bat bezala. Horregatik

deitzen dira NEGUTEGI EFEKTUKO GASAK. Zure

izpiak bidaltzen dituzunean, hauek

harrapaturik geratzen dira nire geruzan. Gas

hauek izango ez banitu, hotzak ezinezkoa

egingo luke izakien biziraupena.

Noski dena izoztuko litzateke, Ipar Poloan baino gehiago. Baina

hala ere izpi guztiak ez dira iristen, ezta? Hauetako batzuk espaziora nola

itzultzen diren ikus dezaket eta.

Noski, izan ere nire geruzak izpi hauek guztiak gordeko balitu beroa, ekaitzak eta

lehorteak jasanezinak izango lirateke izaki

bizientzako.

Page 7: Klima aldaketa zer da ?

Zeinen polita den gure erlazioa! Gure artean beste inor ez

dagoela, kalterik egin ez dakigun.

Arrazoia duzu lagun, arazoa ez da ez zurea ez nirea ere,

baina begira ezazu eta konparatu egoera. Ni hondatuz noa eta nire bizimodua geroz eta

eskasagoa da: bero gehiago jasan behar dut, eurite handiagoak dira uholde ikaragarriak eraginez,…

Page 8: Klima aldaketa zer da ?

Eta, nork egiten dizu ba horrenbeste min?

Jendeak, baina askotan ez dira jabetzen. Beraien jokaerarekin

min egiten didate.

Guk? Zergatik?

Page 9: Klima aldaketa zer da ?

Bada, zuen jokaerarekin behar ditudanak baino negutegi efektuko gas

gehiago ekoizten duzue, eta ondorioz, nire gainazala behar dena baino gehiago

berotzen ari da.

Page 10: Klima aldaketa zer da ?

Baina, zer egiten dugu ba guk gas horiek ekoizteko? Inork

ez dizu minik eman nahi, zuri esker ditugu elikagaiak, ura,

Bada, gauza asko. Begira, ohikoenak direnak aipatuko

dizkizut, zuek guztiok baitzarete horien erantzule. Bai, zuek ere bai,

nahiz eta gaztetxoak izan.

Page 11: Klima aldaketa zer da ?

1- Garraioak: kotxea, hegazkina… Orain ez goaz inora oinez, garraio publikoa ez dugu ia erabiltzen eta gutxiago bizikleta. Garraio publikoa gehiago erabil beharko zenukete edo bestela leku desberdinetara oinez, bizikletaz edo irristailuan joan.2- Fabrikak: Fabriketako keak min handia ematen dit, izan ere negutegi efektuko gas asko izaten baititu. 3- Basoak: Duela urte asko basoak zaindu eta babestu egiten ziren, eta bertan bizi ziren landareek negutegi efektuko gasak harrapatzen zituzten. Eta orain, beroarengatik eta jendearen axolagabekeriarengatik erre egiten dira eta ondorioz, geroz eta baso gutxiago daude munduan. 4- Zaborra: Egiten ditugun gauza guztietan sortzen dira hondakinak, baina, birziklatzen al duzue? Ez baduzue egiten, gogoratu oso garrantzitsua dela birziklatzea. Kristala, plastikoa edo papera poltsa berdinean sartzen ez baditugu, gero askoz ere zailagoa da banatzea eta hauen errausketak igorpen asko ekoizten ditu. 5- Etxekotresna elektrikoak: Hozkailua beharrezkoa baino denbora luzeagoan zabalik edukitzeak zerbait bilatzen dugun bitartean edo ordenagailua pizturik uzteak, asko kaltetzen nau, energia asko kontsumitzen baita.6- Agian ez zenekien baina behien puzkerrak ere asko kaltetzen naute. Bai, bai, ez egin barrerik, egia baita. Jaten dituzten elikagaiak direla eta, beraien puzkerrak negutegi efektuko gasez beterik daude. Uf! Gaurkoz nahikoa izango da, uste dut ulertu duzuela eta bihar hemen esan ditudan gauzetariko batzuk gogoratzen badituzue pozik geratuko naiz.

Page 12: Klima aldaketa zer da ?

Joooooo, sentitzen dut. Benetan esaten dizut ez dizudala, ez

dizugula, minik eman nahi. Nik ez nekien baino, kotxea

erabiltzeagatik edo ordenagailua piztuta

uzteagatik min ematen dizugu?

Horrekin ez diozue mina ematen nire laguntxoari

Lurrari bakarrik, baizik eta bertan bizi den jende guztiari

ere.

Page 13: Klima aldaketa zer da ?

Mesedez Lurra, esaiguzu zer gerta litekeen modu berean jarduten

badugu.

Nire batez besteko tenperaturaren igoera eragiten duten arrazoiak ugariak diren bezala, ugariak dira ondorioak ere:

Poloetako eta glaziarretako izotza urtzen ari da. Izotza urtzen den bezala Itsas-maila igo egiten da, eta horrela, itsasotik gertu dauden hiriak desagertu egin

daitezke. Indar gehiagoz egingo du euria, uholdeak eraginez.

Bero-kolpe handiak egongo dira eta ondorioz lehorte gehiago.

Tenperatura igotzen bada, tropikoetako gaixotasunak leku guztietara hel daitezke.

Animalia eta landare asko, hartz polarra esaterako, desagertu egin daitezke.

Eta askoz gauza gehiago ere bai, baina hauetaz guztietaz hazten zoazten bezala eta interesa duzuen bezala jabetuko

zarete.

Page 14: Klima aldaketa zer da ?

Hartz polarra desager daiteke, benetan? Esaidazu mesedez,

zer egin dezakegun hau gelditzeko.

Egia esango dizut, dagoeneko konponbiderik ez duen kalte asko egina dago

eta ondorioak datorren urteetan ikusiko ditugu. Hala ere, gaurtik aurrera

neurriak hartuz gero arazoak konponbidean jar

daitezke.

Esaidazu, zer egin dezakegu

gaztetxook?

Page 15: Klima aldaketa zer da ?

Lasai, oraintxe azalduko dizkizut egin ditzakezun hainbat gauza gaurtik hasita, ez zuk bakarrik baizik eta guztiok: -Al duzuen tokietara oinez, bizikletan edo irristailuan joan.-Ezin baldin bada, garraio publikoa erabili: trena, metroa, autobusa… eta zuen gurasoei gogorarazi garraio publikoa erabilli behar dela.- Birziklatu: hondakinak banandu eta bakoitza bere hontzira eraman (plastikoak, papera, etabar) -Zuen gurasoei gogorarazi hobe dela produktu birziklatuak erostea, edo bestela birzikla daitezkeenak.- Zaindu natura, zuhaitzak eta orokorrean landareak. -Mendira egun pasa bazoazte saiatu surik ez egiten, eta zuen gurasoek sua egiten badute, esan gero ondo itzalita uzteko. -Etxean edo eskolan erabiltzen ez diren argiak itzali.-Telebista denbora batez ikusi behar ez baduzue, hobe da itzaltzea. Amatatzerakoan ez erabili mandoa, amata ezazue telebistako botoiagaz, hau baita modu bakarra elektrizitatea kontsumitu ez dezan. -Ordenagailua itzali erabili behar ez baduzue, gauza guztiak amataturik utziz (pantaila, bozgorailuak, inprimagailua, etabar). - Beharrezkoa duzun ur-kantitatea erabili soilik, etzazue ura xahutu.-Aukera badaukazue, hobe da dutxatzea bainatzea baino, ur bero gutxiago erabiltzen baitugu, eta ur epelarekin bada oraindik eta hobe.- Berogailua pizturik badago eta bero bazarete ez ireki leihoak, esan zuen gurasoei berogailua jeisteko.

Page 16: Klima aldaketa zer da ?

Ikusten zenbat gauza egin ditzakezuen? Argia

itzaltzearekin bakarrik Lurrak gutxiago sufritzen

du. Orain egin behar duzuena zuen lagunei eta zuen etxekoei hemen ikasi

duzuena azaltzea da, guztiek parte har dezaten.

Bai, bai, badakit zer egin behar

dudan eta guztiei azalduko diet,

geroz eta jende gehiago izanda,

geroz eta gehiago

lagunduko dugu Lurra.

Jakin ezazue ez zaudetela bakarrik ni

laguntzeko, kontinente, nazio, hiri,

herri,… desberdinetako herrialdeek ere

beraien erabakiekin borrokan dihardute klima aldaketaren

aurka.

Page 17: Klima aldaketa zer da ?

Gure istorioa hemen amaitzen da, bagoaz, gustatu zaizuelakoan gaude eta asko ikasi duzuela espero dugu.

LASTER ARTE eta

GOGORATU: KLIMA ALDAKETA

GELDIARAZTEA GUZTION LANA DA.

Page 18: Klima aldaketa zer da ?