C2201 R65145 060 UD04 119889.BK 6EP_eus.pdfGizakiaren osasuna, bizi-kalitatea edo ekosistemen...

17

Transcript of C2201 R65145 060 UD04 119889.BK 6EP_eus.pdfGizakiaren osasuna, bizi-kalitatea edo ekosistemen...

Page 1: C2201 R65145 060 UD04 119889.BK 6EP_eus.pdfGizakiaren osasuna, bizi-kalitatea edo ekosistemen funtzionamendu naturala aldatzen duten substan- ... KLIMA-ALDAKETA Klima-aldaketa esaten
Page 2: C2201 R65145 060 UD04 119889.BK 6EP_eus.pdfGizakiaren osasuna, bizi-kalitatea edo ekosistemen funtzionamendu naturala aldatzen duten substan- ... KLIMA-ALDAKETA Klima-aldaketa esaten

Edukiak•Gizakiaetaingurumena•Ingurumen-arazoak•Klima-aldaketa•Natura-inguruneazaintzea•Garapenjasangarria

INGURUMENA4

60Askotariko adimenak

Page 3: C2201 R65145 060 UD04 119889.BK 6EP_eus.pdfGizakiaren osasuna, bizi-kalitatea edo ekosistemen funtzionamendu naturala aldatzen duten substan- ... KLIMA-ALDAKETA Klima-aldaketa esaten

ATAZA INTEGRATUA

GKE bati lagundu nahi?

IkertuBa al dakizu zer den GKE bat?

GKE “Gobernuz kanpoko erakunde” hitzaren sigla da. Erakunde horiek helburu sozialak eta humanitarioak dituzte. Funtsezko ezaugarri bat dute: ez dute irabazi-asmorik.

GKE batzuek ingurumena babestearen alde lan egiten dute. Esteka honetan, zenbait erakunde ekologistaren zerrenda bat ikus dezakezu.

• Zein dira haien jarduera nagusiak?

• Zein gertatu zaizu deigarriena?

EginHautatu interesgarria iruditu zaizun GKEren bat, eta egin hari buruzko txostena, galdera hauek oinarri hartuta:

• Ingurumenaren zer alderditan jarduten du?

• Zer herrialdetan egiten du lan batez ere?

• Zenbat kide edo bazkide ditu?

AurkeztuPrestatu horma-irudi bat, zure GKE aurkezteko. Zer lo-gotipo, helburu eta oinarrizko ideia dituen adierazi be-harko duzu.

Aurkeztu zuen horma-irudiak ikasgelan, eta hautatu zer GKEri lagundu nahiko zenioketen.

61

http://links.edebe.com/rie7h

Askotariko adimenak

Page 4: C2201 R65145 060 UD04 119889.BK 6EP_eus.pdfGizakiaren osasuna, bizi-kalitatea edo ekosistemen funtzionamendu naturala aldatzen duten substan- ... KLIMA-ALDAKETA Klima-aldaketa esaten

Gizakiak antzina-antzinatik aldatu ditu natura-ingurunea eta ekosistemak. Gaur egun, gizakiok asko kaltetzen dugu ingurumena, eta, horrek, planeta osoa arriskuan jartzen du. Gogoan izan ekosistema bateko edozein kideri aldaketa bat egiten bazaio, aldaketa horrek eragina izango duela gainerako kide guztiengan. Ikus dezagun gizakion esku-hartzea iraganean eta egun.

GIZAKIAK INGURUMENEAN IZANDAKO ESKU-HARTZEAREN HISTORIAHistorian zehar, gizakiak ekosistemak aldatzeko gero eta ahalmen handiagoa eskuratu du. Ikus deza-gun nola gertatu diren aldaketa horiek, kronograma honetan.

1. GIZAKIA ETA INGURUMENA

Paleolitikoa Neolitikoa Erdi Aroa Aro Modernoa Aro garaikidea

1. Gizakiak oso kalte gutxi eragiten zituen ingurunemenan, muskuluen energia, sua eta harrizko lanabesak soilik erabiltzen baitzituen bizirik irauteko. Leku ba-tetik bestera elikagai bila ibiltzen zen, ehizatzen eta frutak biltzen.

2. Nekazaritza-iraultza hasi zen: gizakiak lurra lantzeari eta azienda larrean zain-tzeari ekin zion. Sedentario bihurtu zen; hau da, jada ez zen leku batetik bestera ibiltzen. Etxoletan edo haitzuloetan bizitzen hasi zen. Hala, lehen herrixkak sortu ziren, eta ingurunea lehen aldaketak nozitzen hasi zen, gizakiaren eragina oso txikia zen arren.

3. Biztanleria eta kokaguneak hazi ziren, eta, horrekin batera, herrien arteko neka-zaritza- eta abeltzaintza-produktuen salerosten hasi zen. Zuraz gain, uraren eta hai-zearen indarra erabiltzen zen, energia lortzeko. Baso-soiltze, gehiegizko larratze eta meatzaritzarekin bat, ingurumenari eragindako kaltea handitu zen.

4. Lana mekanizatzen hasi zen, eta Industria Iraultza abiatu zen. Hori dela eta, ika-tzaren eta petrolioaren erabilera areagotu zen, lurrun-makinetan erabiltzeko. Bizi-itxaropena luzatu zen, medikuntzan eta pertsonen higienean aurrerapenak egin baitziren. Ingurumenak kalte asko jasan zituen, gizakiek eragindako kutsadura at-mosferikoa eta baliabideen gehiegizko ustiapena handitu egin baitziren.

5. Biztanleria izugarri handitu da. Jendea batez ere hirietan bizi da, eta hiri ho-rietan elikagai eta energia kantitate handiak kontsumitzen dira. Eztanda-motorra eta elektrizitatea agertu direlako gertatu da hori. Iraultza demografikoaren aldia da. Ingurumenari eragindako kaltea larria da, baliabideen agortzea, kutsadura, eta biodibertsitatearen, basoen eta lur emankorren galera direla eta.

62

(2.5 m.u. – 10.000 u.) (duela 10.000 u.) (V.-XV. mendeak) (XVI.-XVIII. mendeak)(XIX.-XXI. mendeak)

Page 5: C2201 R65145 060 UD04 119889.BK 6EP_eus.pdfGizakiaren osasuna, bizi-kalitatea edo ekosistemen funtzionamendu naturala aldatzen duten substan- ... KLIMA-ALDAKETA Klima-aldaketa esaten

Gaur eGunGo Giza jarduerek ekosistemetan eraGindako aldaketak

1. Historiako zein unetan hasi zen ingurumenaren kaltea nabarmena izaten?

2. Ikertu munduko zer hiru hiritan bizi den jende gehien eta zer herrialdetan dauden hiru hiri horiek. Ondoren, egin hiri horietan bizitzeak izan ditzakeen alde onen eta txarren zerren-da koadernoan.

3. 1-2-4 teknika kooperatiboa erabiliz, eran tzun galdera hauei: – Zer egin daiteke superpopulazioak eragin-dako kalteak murrizteko?

– Zure ustez, zer egin dezakegu natura- baliabideak ez agortzeko?

– Zer egin dezakegu hirietan motordun ibilgailu gutxiago ibil daitezen?

Aldaketa

SuperpopulazioaBiztanleria

handi tzea da.

Kausa

•Teknologian izandako aurrerapenak.•Medikuntzari eta higieneari esker, bizi-

itxaropena luzatu egin da.

Ondorioak

•Herrialde batzuetan elikagai gutxi eta goseteak izatea.

•Baliabideak agortzea.•Hiri handiak sortzea.

Baso-soiltzeaEkosistema

bateko zuhaitzak eta landaredia

desagertzea da.

•Laborantzarako sailak sortzen dira, elikagaien ekoizpena handitzeko.

•Zura eskuratzen da. •Urbanizazioak sortzen dira.

•Lur emankorra hondatzea eta galtzea.•Klimak aldatzea.•Biodibertsitatea eta baliabide biologikoak

galtzea.

KutsaduraNaturalak ez diren

substantziak uretan, lurrean eta airean

metatzea da.

•Hirietan motordun ibilgailu gehiegi dau-de.

• Ikatz, gas natural eta petrolio gehiegi kontsumitzen da.

•Sailetan pestizidak eta produktu ki-mikoak erabiltzen dira.

•Animalia- eta landare-espezieak hiltzea eta desagertzea.

•Elikadura-kateetan substantzia toxikoak metatzea.

• Izaki bizidunak gaixotzea.

4

63

Gaur egun, gizakiaren jarduera ez da jasangarria. Hiru dira ekosistemak kaltetzen dituzten faktore nagusiak: superpopulazioa, baso-soiltzea eta kutsadura. Azter dezagun zerk eragiten dituen eta zer ondorio dituzten.

Ikasi dugun bezala, prozesu horiek zenbait ondorio dituzte ingurumenean, eta ingurumen-arazo ugari sortzen dituzte:

inGurumena kutsatzea

BaliaBideak aGortzea klima aldatzea

elikadura-kateak aldatzea

Page 6: C2201 R65145 060 UD04 119889.BK 6EP_eus.pdfGizakiaren osasuna, bizi-kalitatea edo ekosistemen funtzionamendu naturala aldatzen duten substan- ... KLIMA-ALDAKETA Klima-aldaketa esaten

4. Ordenatu eta lotu esaldi hauek euri azidoaren prozesuko faseekin. – Gasak atmosferako ur-lurrunarekin nahasten dira. – Euria egiten duenean, substantzia kimiko horiek euri-urarekin bate-ra erortzen dira. Horri, euri-azido deritzo.

– Fabrikek, galdarek eta ibilgailuek gasak isurtzen dituzte. – Euri azidoak ibaiak eta itsasoak kutsatzen ditu. – Basoetan kalte konponezinak eragiten ditu. – Halaber, kutsadura lurpeko uretan sartzen da.

64

2. INGURUMEN-ARAZOAK

INGURUMENAREN KUtsAdURA

Giza jarduera batzuek ingurunea aldatzen dute, eta ingurumenean eta ekosistemetan eragin kaltega-rriak dituzte. Ingurumen-arazoak jarduera horien guztien ondorioa dira.

Gizakiaren osasuna, bizi-kalitatea edo ekosistemen funtzionamendu naturala aldatzen duten substan-tzia kaltegarriak daude ingurumenean, eta horri ingurumenaren kutsadura esaten zaio. Izaki bizidu-nengan eragin kaltegarriak dituzten substantzia ez-natural horiek hiru lekutan meta daitezke:

Lurzorua ezinbestekoa da nekazaritzarako, meatzaritza-rako, abel tzaintzarako, baso-gintzarako... Lurzoruak asko-tariko funtzioak betetzen ditu: espezie ugari bizi da bertan, bizitzeko ezinbestekoak diren elikagaien iturria da eta ura arazten du.

LurzoruanUra funtsezkoa da izaki bizi-dunentzat, eta industrien isu-riek, meatzeek, hirietako isur-bideek eta itsasoko istripuek kutsatzen dute. Kutsaduraren erritmoa bizkorragoa bada arazketarena baino, arazoa benetan larria da.

UretanAtmosfera beharrezkoa da bizitzeko; izan ere, oxigenoa eta karbono-dioxidoa ema-ten dizkigu, eta erradiazio kal-tegarrietatik babesten gaitu. Gas kutsatzaileak atmosfe-rara isurtzeak izaki bizidunak kaltetzen ditu, klimari eragiten dio, euri azidoa sortzen du eta ozono-geruza suntsitzen du.

Atmosferan

Atmosferan ozono-gasa ugaria da. Ozono-gasak ez die uzten pasatzen izpi ultramo-reei, bizitzarako kaltegarriak direnei. Zenbait gasen erabilerak ozono-geruza honda-tzen du, eta, horren ondorioz, geruza hori fintzen ari da, eta izpi ultramore gehiago iristen dira Lurrera. Horren eraginez, zenbait gaixotasun ugaritu egin dira, hala nola azaleko minbizia.

Ozono-geruzaren suntsipena

A

B

C

dE

Page 7: C2201 R65145 060 UD04 119889.BK 6EP_eus.pdfGizakiaren osasuna, bizi-kalitatea edo ekosistemen funtzionamendu naturala aldatzen duten substan- ... KLIMA-ALDAKETA Klima-aldaketa esaten

4

65

BALIABIDEAK AGORTZEABaliabide natural asko erabiltzen baditugu, ez da denbora nahikorik egongo baliabide horiek birsortze-ko, eta agortu egingo dira. Hona hemen baliabide naturalak neurrian ez erabiltzeak dakartzan hainbat ondorio kaltegarri:

5. Bilatu hitz hauen esanahia, eta idatzi koadernoan: baso-soiltzea, gehiegizko abeltzaintza, ur-banizatzea eta zaborra. Saiatu, zure hitzak erabiliz, olerki txiki bat egiten bakoitzaren esanahiari buruz.

6. Sortu, gutxienez, hiru kate trofiko izaki bizidun hauekin.

Itsas espezieak Zura Mineralak Animaliak

Birsor daitezkeen zuhaitzak halako 10

mozten dira, eta horren ondorioz, basoak

desagertzen ari dira.

Gehiegizko arrantzaren eraginez, hainbat itsas

espezie desagertzen ari dira.

Gero eta mineral gehiago behar ditugunez,

meatzeak agortzen ari dira.

Legez kanpoko ehizaren ondorioz, espezie asko desagertzeko arriskuan

daude.

KATE TROfIKOAK ALDATZEAIzaki bizidunak elikaduraren bidez elkarri lotuta daude, eta elkarren beharra dute bizirik iraun ahal iza-teko. Hori dela eta, izaki bizidun horietako bat desagertzen bada edo haren kopurua murrizten bada, harekin lotutako gainerako izaki bizidunei eragingo die. Kontzeptu horri kate trofikoa edo elikadura-katea esaten zaio. Kate trofikoko izaki bizidunen bat desagertzen bada, ekosistema berean bizi diren gainerako izaki bizidunek ondorio larriak jasango dituzte.

apo-hontzak, basahuntza, untxia, kakalardoa, basakatua, ezkurra, belarra, urtxintxa, otsoa, apoa, tuberkuluak eta sustraiak

Page 8: C2201 R65145 060 UD04 119889.BK 6EP_eus.pdfGizakiaren osasuna, bizi-kalitatea edo ekosistemen funtzionamendu naturala aldatzen duten substan- ... KLIMA-ALDAKETA Klima-aldaketa esaten

66

3. KLIMA-ALDAKETAKlima-aldaketa esaten diogu Lurreko kliman gertatzen ari diren aldaketa multzoari. Gure planetako klima aldatzen ari dela egiaztatu dute zientzialariek, eta gaur egun, gizadiaren arazo nagusienetako bat da.

KLIMA-ALDAKETAREN KAUSAK: BEROTEGI-EFEKTUAKlima-aldaketaren eragilerik garrantzitsuena berotegi-efektua da. Berotegi-efektua gizakiok atmosfe-rara isuritako gasek eragiten dute.

Aldaketaren kausak eta ondorioak: http://links.edebe.com/fhr93

Atmosfera. Lurra atmosfera izene-ko gas-geruza batez inguratuta dago. 1.000 kilometroko lodiera du geruza horrek, eta ezinbestekoa da bizitzeko. Atmosferari esker, Lurreko tenperatu-ra erregulatu egiten da: ez dago bero handiegirik egunez, ez eta hotz handie-girik gauez ere.

Berotegi-efektuko gasak. Gi-zakiak sortzen ditu. Hauek dira garrantzitsuenak: karbono-dio-xidoa (CO2), metanoa (CH4) eta oxido nitrosoa (N2O). Karbono- dioxidoak eragiten du batez ere planetaren berotzea, eta erre-gai fosilak erretzean isurtzen da.

Berotegi-efektua Lurrak Eguzkitik jasotzen duen beroaren zati bat, berriz ere atmosferara igortzen da eta berotegi-efektuko gasek atxiki-tzen dute. Gas horiek ez diote uzten beroari espaziora atera-tzen, eta horren ondorioz, Lu-rreko tenperatura erregulatzen da. Hala, berotegietako efektu bera gertatzen da. Prozesu na-turala eta behar-beharrezkoa da bizitzarako; izan ere, proze-su hori gertatuko ez balitz, gure planetako batez besteko tenpe-ratura 18 ºC zero azpitik izango litzateke. Atmosferan berotegi- efektuko gasak ugaritzean, Lu-rraren beroa atxikitzeko ahal-mena handitu egiten da, eta horregatik, batez besteko ten-peratura igo egiten da.

Erregai fosilak erre-tzea. Hiru erregai fosil daude: petrolioa, ika-tza eta gas naturala. Plastikoak, xaboiak, asfaltoa, inprentako tin-tak, pneumatikoak eta gasolina egiteko erabil-tzen da petrolioa.

ATMOSFERA

EGUzKIANEGUTEGI-EFEK-

TUKO GASAK

Eguzkiaren erradia-zioaren zati batek at-mosferan jotzen du, eta kanpoko espazio-ra itzultzen da

Page 9: C2201 R65145 060 UD04 119889.BK 6EP_eus.pdfGizakiaren osasuna, bizi-kalitatea edo ekosistemen funtzionamendu naturala aldatzen duten substan- ... KLIMA-ALDAKETA Klima-aldaketa esaten

7. Jakin badakigu giza jarduerek CO2 sor- tzen dutela, eta gas hori atmosferara joaten dela. Beste gas batzuek ere berotegi-efektua areagotzen dute, besteak beste, metanoak eta oxido nitrosoak. Zerk isurtzen ditu gas mota horiek? Ikertu.

8. Egin berotegi-efektua azaltzeko marrazki bat, efektu hori eguzki galdatan dagoen auto batean gertatzen denarekin konparatuz.

9. Zenbakia teknika kooperatiboa erabiliz, egin segida bat, azken hamarkadan zure ikaste-txea dagoen udalerrian tenperaturek zer bi-lakaera izan duten adierazteko.

10. Egin eskema edo kontzeptu-mapa bat klima-aldaketaren kausei eta ondorioei buruz.

4

67

KLIMA-ALDAKETAREN ONDORIOAK

Klima-aldaketak ondorio hauek ditu:

Lurraren tenperatura bi gradu baino gehia-go igoko balitz, klima-aldaketaren ondorioak kontrolaezinak izango lirateke. 1861. urte-tik hona, Lurreko batez besteko tenperatura 0.74ºC igo da.

Tenperatura igotzeaPlanetaren berotzea dela eta, poloetako gainazal izoztua urtzen ari da. Horren ondorioz, itsasoaren mailak gora egin du. Uharte batzuk jada desa-gertzeko arriskuan daude.

Izotza urtzea

Espezie batzuen jokabidea aldatzen ari da: he-gazti batzuek migratzeari utzi diote, lore batzuk goizegi loratzen dira eta abar.

Jokabide-aldaketakOzeaniako uharte batzuetako biztanleek be-ren lurrak utzi behar izan dituzte, itsasoaren mailak kezkatzeko moduan egin baitu gora. Edateko urei eta elikagaien ekoizpenei era-gin die igoera horrek.

Migrazioak

Azken urteotan, muturreko klima-fenomenoak gero eta ugariagoak izaten ari dira. Esate baterako, uraka-nak gero eta indartsuagoak dira, eta ekaitz bizi, tornado, lehorte eta bero-bolada ugariagoak eta luzea-goak daude.

Hondamendi naturalak

Page 10: C2201 R65145 060 UD04 119889.BK 6EP_eus.pdfGizakiaren osasuna, bizi-kalitatea edo ekosistemen funtzionamendu naturala aldatzen duten substan- ... KLIMA-ALDAKETA Klima-aldaketa esaten

11. Ikertu zein diren Euskadiko naturagune ba-besturik garrantzitsuenak, eta egin ibilbide bat iparraldetik hegoaldera.

12. Zer ondorio eragiten dituzte suteek inguru-menean epe laburrera eta luzera? Zuk zeuk ondorioztatu eta idatzi.

13. Zer neurri har daiteke arrantzaleek arrain txi-kiegirik arrantza ez dezaten?

14. Nola eragotz daiteke desagertzeko arriskuan dauden animalien ehiza?

15. Izan al zara inoiz naturagune babestu ba-tean? Zer gertatu zitzaizun deigarriena? Zer animalia- edo landare-espezie zeuden leku horretan?

16. Ikertu Euskadiko naturagune babestu bat, eta azaldu zergatik den berezia.

68

4. NATURA-INGURUNEA ZAINTZEANATURAGUNE BABESTUAK

Deba-Zumaiako biotopo babestua

Gure inguruko zenbait eremuk interes ekologiko handia dute bertako paisaia ederrengatik, bertan bizi diren landare eta animalia bereziengatik edo galzorian dauden animalia- eta landare-espezien-gatik. Eremu horietan naturagune babes-tuak sortzen ditugu, hobeto zain tzeko.

Babes mailaren arabera, hainbat natura-gune babestu mota daude, besteak bes-te natura-parkeak, biotopo babestuak eta biosfera-erreserbak.

Eskuineko mapan ikus dezakezunez, gugandik hurbil ere hainbat naturagune babestu dago. Izan ere, Euskadin bede-ratzi natura-parke, sei biotopo babestu eta biosfera-erreserba bat aurki ditzakegu. Batzuk, kostaldean daude, Urdaibai, esaterako. Beste batzuk, berriz, barnealdean daude, Gorbeiako parke naturala, ka-surako.

Gorbeiako natura-parkea Urdaibai biosfera-erreserba

Parke naturalakBiotopo babestuakBiosfera-erreserba

I

25 km0

Urdaibai Iñurritza

Marearteko zabalguneaeta Flysch itsaslabarrak

Guardiakoaintzirak

Pagoeta

Aiako Harria

Leitzaran

AralarAizkorri-Aratz

Urkiola

Armañon

GaztelugatxeDoniene

Gorbeia

Itxina

Valderejo

Izki

Page 11: C2201 R65145 060 UD04 119889.BK 6EP_eus.pdfGizakiaren osasuna, bizi-kalitatea edo ekosistemen funtzionamendu naturala aldatzen duten substan- ... KLIMA-ALDAKETA Klima-aldaketa esaten

17. Zergatik da beharrezkoa birziklatzea? Ze-rrendatu hamar arrazoi koadernoan. Zer argumentu erabiliko zenituzke lagun bati etxean sortzen ditugun hondakinak bereiztea oso garrantzitsua dela ulertarazteko?

18. Egin egunero erabiltzen ditugun eta erraz bir-zikla ditzakegun objektuen zerrenda.

19. Ikertu birzikla ditzakegun, baina taulan ageri ez diren beste material batzuk. Zer produktu lor dezakegu haiek birziklatzen baditugu? Zer onura ekarriko lioke horrek in-gurumenari?

20. Hondakinak kontrolik gabe botatzeak “plas-tikozko zopa” delakoa sortu du. Ikertu zer den, eta adierazi irtenbide posible batzuk.

4

69

BIRZIKLATZEA ETA BERRERABILTZEA

Birziklapenaren bidez, gure hondakinak produktu berri bihurtzea lortzen dugu. Eraldaketa-prozesu horri esker, baliabide naturalen kontsumoa murriz daiteke, eta ekosistemek gutxiago kaltetu. Adibi-dez, denok plastikozko poltsak berrerabiliko bagenitu, poltsa gutxiago ekoiztu beharko genuke. Horri esker, petrolio gutxiago erabiliko genuke, eta atmosferara gas gutxiago isuriko genuke.Hona hemen egunero erabiltzen ditugun hainbat material nola birziklatu azaltzen duen taula:

Goiko taula erabiliz, esan 1etik 10era taulako elementuetako bakoitza zenbatetan birziklatzen duzun (10 puntu beti birziklatzen baduzu; 0 puntu ez baduzu inoiz birziklatzen).

– Kalkulatu zure batez besteko nota. Horixe da zure birziklatzeko jarreraren nota. – Zure ustez, zer alderdi hobetu behar duzu? – Zer alderditan atera duzu notarik onena?

Munduan zehar

Materiala

Plastikoa

Nola eta zertarako birziklatu

Bildu, garbitu eta berriz urtzen da, beste pro-duktu batzuk sortzeko.

OnurakDirua eta energia aurrezten dira, petroliorik erabili be-har ez delako, eta, horren ondorioz, atmosferara CO2 gutxiago isurtzen da.

Beira

Beira nahi adina aldiz birzikla daiteke, ez baitu propietaterik galtzen prozesuan. Beira birzikla-tuz, produktu berrien antzeko ezaugarriak di-tuzten objektuak egiten dira.

Beira berria egiteko behar den energiaren %30 au-rrezten da beira birziklatzean. Horrenbestez, atmosfe-rara doazen isurpenak ere murrizten dira.

Pilak eta bateriak

Pilak eta bateriak birziklatuz, botatzean sortzen duten zuzeneko kutsadura saihesten da. Pilak birziklatzean, barruan duten material arrisku-tsua kentzen zaie.

Zaborretara botatzen baditugu, zabortegietara era-maten dituzte, eta han, oso metal toxikoak botatzen dituzte. Birziklatuz, ura eta lurzorua ez dira zuzenean kutsatzen. Horregatik da ezinbestekoa birziklatzea.

Papera eta kartoia

Papera eta kartoia birziklatzea hondakinak be-rreskuratzea da, paperezko eta kartoizko pro-duktu berriak egiteko.

Paper berri tona bat egiteko 17 zuhaitz heldu behar dira. Hori dela eta, birziklatutako paper tona bakoitza ingurumenarentzat mesedegarria da.

Gure hondakinak bereizteko, kaleetan dauden koloretako edukiontziak erabiltzen ditugu. Gure planeta zaindu nahi badugu, ezinbestekoa da birziklatzea.

Page 12: C2201 R65145 060 UD04 119889.BK 6EP_eus.pdfGizakiaren osasuna, bizi-kalitatea edo ekosistemen funtzionamendu naturala aldatzen duten substan- ... KLIMA-ALDAKETA Klima-aldaketa esaten

Garapen jasangarria gizakiaren garapenaren eta aurrerapenaren eta planeta zaintzearen arteko oreka-ri eusteko aukera da. Garapen jasangarri hori ezin da berdina izan planetako leku guztietan, herrialde, toki edo lurralde bakoitzaren egoera kontuan hartu behar baita. Zenbat eta handiagoa izan ekonomia-garapena herrialde edo lurralde batean, orduan eta okerrago tratatzen da ingurumena. Horrenbestez, herrialde bakoitzak bere gain hartu behar du Lur planetaren etorkizuna hobetzeko dagokion konpro-misoa.Garapen jasangarrirako neurri hauek azpimarra ditzakegu:

70

5. GARAPEN JASANGARRIA

21. Ekonomia-garapeneko neurri hauetatik, esan zein diren garapen jasangarriari dagozkionak: – Ahalik eta ekoizpen-etekin handiena lortuz haztea. – Energia-iturri berriztagarriak erabiltzea. – Gehiago kontsumitzea, horrek ingurumenean izan dezakeen eragina aintzat hartu gabe. – Herrialde garatuek azpigaratuei laguntzea. – Murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea. – Arrantza-baliabideak birsortze-ziklo naturala kontuan izan gabe ustiatzea. – Ingurumena kaltetzen duten ekintzak geldiaraztea.

Garapen jasangarrirako neurriak

Ekonomia Gizartea Ingurumena

• Gizarte-desberdintasunak saihes-tea.

• Pertsonak heztea, kontsumoamurrizteko, berrerabiltzeko eta bir-ziklatzekojarrerakizanditzaten.

• Energia- eta baliabide-kontsumoagutxitzea, planeta behar baino ge-hiagoezustiatzeko.

• Bakearenetaelkartasunarenkulturalortzea,gizaeskubideakerrespeta-tuz.

• Ekonomikoki haztea, baina inguru-menaerrespetatuz.

• Munduko aberastasuna modu bi-dezkoagoanbanatzea.

• Giza kontsumoa ingurumenarekikoinpaktuarekin orekatzea, energiaetabaliabideakaurreztuz.

• Energiagarbietaninbertitzea.

• Nekazaritzako, abeltzaintzako etaarrantzako baliabideak era jasan-garrianustiatzea.

• Munduanetanorberarenudalerrianenergia-iturri berriztagarriak erabil-tzea.

• Naturagunegehiagosortzea.

• Birsortzeko behar duten erritmoabaino motelago erabiltzea baliabi-deak.

• CO2 isurpenak nabarmen murriz-tea,batezereekonomikokigaratutadaudenherrialdeetan.

Hauei dagokienez:

Page 13: C2201 R65145 060 UD04 119889.BK 6EP_eus.pdfGizakiaren osasuna, bizi-kalitatea edo ekosistemen funtzionamendu naturala aldatzen duten substan- ... KLIMA-ALDAKETA Klima-aldaketa esaten

4

71

Círculos de puntos de vista

ErrutinaPENTSAKETAN

Begiratu: 10 aldiz 2Batzuetan, xehetasunak funtsezkoak dira, batez ere ingurumenaren zainketa ekintza xu-meen mendean dagoenean. Errutina honen bidez, hobeto behatzen trebatuko zara eta ikusten duzunari buruz hitz egiteko hitz zehatzak ikasiko dituzu.

Faseak

a. Behatu irudiari 30 segundoz.

b. Irudiari behatu gabe, egin irudiaren edozein alderdiri buruzko hamar hitzeko edo esal-diko zerrenda.

c. Bateratu. Jaso ideia guztiak, denok ikusteko moduan.

d. Taldean, errepikatu aurreko urratsak: behatu berriz irudiari, eta gehitu beste hamar hitz edo ideia zuen zerrendari. Jaso ideia berriak.

Page 14: C2201 R65145 060 UD04 119889.BK 6EP_eus.pdfGizakiaren osasuna, bizi-kalitatea edo ekosistemen funtzionamendu naturala aldatzen duten substan- ... KLIMA-ALDAKETA Klima-aldaketa esaten

BERRIKUSI

72

22. Osatu taula hau gurutze bat edo batzuk jarriz, ezkerreko elementuek ingurumenean duten eragi-na kontuan hartuta: ura, lurzorua edo atmosfera kutsatzea; planetaren berotzea eragitea; biodi-bertsitatea murriztea (edo horietako bat baino gehiago aldi berean).

23. Lotu irudiak eta definizioak. a. Zuhaitzak inolako kontrolik gabe moztearen ondorioz basoak eta oihanak desagertzea.b. Kutsaduraren, edo gehiegizko ehiza edo arrantzaren eraginez, espezieak desagertzea.c. Gizakiak airea, lurzorua edo ura substantzia kaltegarriekin hondatzea.d. Eremu emankorrak basamortu bihurtzea.e. Tenperatura igotzea, atmosferako CO2 kan-titatea ugaritzearen ondorioz.

24. Ezagutzen al duzu ikur hori? Ba al dakizu zer esan nahi duen? Bilatu etxean birziklapenarekin lotutako ikurrak dituzten beste hamar objektu. Zerrendatu aurkitu dituzun objektuak, marraztu ikurrak eta azaldu zer esan nahi duten. Esteka hauek kontsulta ditzakezu:

25. Demagun eskolan hasi zinenean produktu hauek lurperatu genituela mendian, elkarren artean tarte handia utziz eta ondo bereizita: freskagarri poto bat, otordu baten hondarrak, plastikozko botila bat, beirazko botila bat, esne kartoi bat, zabor-poltsa bat, hegaluze lata bat, pila bat eta paperezko egunkari bat. Gaur, ia hamar urte geroago, lurpetik aterako ditugu. – Azaldu zer aurkituko genukeen leku bakoitzean eta zergatik. – Naturak zein birsortu ditu?

Basoak soiltzea

Suteak

Gehiegizko nekazaritza

Lehorteak

Itsas istripuak

Biztanleria handitzea

Industria

Meatzeak

Gehiegi ehizatzea

Ura BiodibertsitateaBerotzea Lurzorua Atmosfera

http://links.edebe.com/u5e5kj http://links.edebe.com/kvqxm6

12 3

4 5

Page 15: C2201 R65145 060 UD04 119889.BK 6EP_eus.pdfGizakiaren osasuna, bizi-kalitatea edo ekosistemen funtzionamendu naturala aldatzen duten substan- ... KLIMA-ALDAKETA Klima-aldaketa esaten

BERRIKUSI

73

26. Irakurri arretaz gure planetako uraren erabilerari buruzko datu hauek, eta erantzun galderei: – Kutsatutako ura da 5 urtetik beherako haurren heriotzaren kausa nagusia (%90 beherakoagatik hitzen da).

– Botilako uraren laurden bat baino gehiagok txorrotatik ateratzen den uraren jatorri bera du. – Ikusten ez dugun arren, atmosferan ur geza gehiago dago planetako ibai guztietan baino. – Ur zikinak eragindako infekzioek jende gehiago hil dute edozein gerrak baino. – 5 minutuz dutxatzen garenean, herrialde azpigaratu bateko biztanle batek egun osoan erabiltzen duen adina ur gastatzen dugu.• Zer ondorio atera dezakegu? • Nola erabili beharko genuke ura?

27. Kordobako patioen jaialdia oso ezaguna da Andaluzian, eta Gizadiaren Ondare izendatu-tako jaia da. Herritarrek lehiaketa batean par-te hartu ohi dute: patioak, burdin-sareak eta balkoiak apaintzen dituzte maiatzean loratu diren loreekin, eta horregatik ospatzen da hila-bete horretan. Jaialdi horri esker, turista askok hiria bisitatzen dute. Hala ere, azken urteetako gehiegizko beroa dela eta, loreak negu amaie-ran loratzen dira. Ondorioz, udaberria heltzen denerako loreak zimeldu egiten dira, eta horrek jaialdi hau kolokan jartzen du. – Zure ustez, zerk eragin du fenomeno hori? – Zer izen zientifiko du fenomeno horrek? – Aipatu horrelako beste ingurumen-aldaketa bat. – Zer egin dezakegu egoera horren aurrean?

28. Lotu irudi bakoitza abian jar genezakeen babes-neurriarekin.a. Energia aurrezteab. Naturagune babestuak sortzeac. Arrain txikiegirik ez arrantzatzead. Lurpeko igarobideak eraikitzea e. Ura aurrezteaf. Birziklatzeko edukiontziak era-

biltzeag. Animalia exotikorik ez erostea

4

1 23 4

56 7

Page 16: C2201 R65145 060 UD04 119889.BK 6EP_eus.pdfGizakiaren osasuna, bizi-kalitatea edo ekosistemen funtzionamendu naturala aldatzen duten substan- ... KLIMA-ALDAKETA Klima-aldaketa esaten

AMAITZEKOPRAKTIKAN JARRI 1. Plastikozko zopa edo zabor-zopa delakoa

Ozeano Barean dagoen zabor-metaketa han-dia da, ia uharte bat sortu duena. Kalkuluen arabera, 1.400.000 km² inguruko azalera du. Itsas korronteek leku berera eramaten dituz-ten plastikozko hondakinez eratuta dago ba-tez ere itsas zabortegi hori. Zaborraren %80 lehorretik dator, eta gainerako %20, berriz, ozeanoko itsasontzietatik.

– Zure ustez, zer ondorio eragin ditzake plas-tikozko zopa horrek itsas ingurunean? Ze-rrendatu.

– Zer ondorio eragingo ditu ingurumenean, orokorrean?

– Zer egin dezakezu zure eguneroko bizitzan plastikozko poltsa eta ontzi gutxiago erabil tzeko?

2. 1854. urtean, garai hartan Estatu Batuetako presidentea zen Franklin Piercek eskain-tza bat egin zion Demawamish tribuko buruzagiari. Presidenteak Estatu Batuetako ipar- mendebaldeko lurraldeak erosi nahi zituen, eta, trukean, herri indigenarentzat “erreserba” bat sortuko zuela agindu zion. Historiko bihurtu zen gutun baten bidez erantzun zion buru-zagi indiarrak. Esteka honetan, gutun hori irakur dezakezu.

– Gizon zuriak eta azalgorriek ingurumenarenganako senti-mendu desberdinak dituztela adierazten du. Zein da des-berdintasun hori?

– Zergatik ezin dizkio lurrak saldu? – Zer baloratzen du gehien? Hondar-aleak, intsektuen soi-nua, ihintz-tantak, harkaitz malkartsua, zaldiaren gorputza-ren beroa…?

– Nola esaten dio Estatu Batuetako presidenteari? – Testuaren pasarte batean, hau esaten du: “Guk badakigu gizaki zuriak ez dituela gure ohiturak ulertzen. Berarentzat, lur-eremu bat beste baten antzekoa da; gauez etorri eta lurretik behar duena lortzen duen arrotza baita. Lurra ez da haren arreba, baizik eta etsaia, eta hura konkistatzen jarraitzen du”. Zure ustez, gizakiok horrela jokatzen jarrai-tzen dugu?

Konpetentziak

74

http://links.edebe.com/gwt

Page 17: C2201 R65145 060 UD04 119889.BK 6EP_eus.pdfGizakiaren osasuna, bizi-kalitatea edo ekosistemen funtzionamendu naturala aldatzen duten substan- ... KLIMA-ALDAKETA Klima-aldaketa esaten

Konpetentziak

HAUSNARTU – Unitate honetan ikasi duzunetik zer gertatu zaizu deigarriena? – Aukera bazenu, ingurumenarekin lotutako zer alderdi ikasiko zenuke xehetasun handiagoz?

Eskolako egunerokoa

75

PRAKTIKAN JARRI 3. Atmosferako zenbait gasek eragindako berotegi-efektu naturala zer den aztertzeko, egin

edo marraztu esperimentu hau. Material hauek behar ditugu esperimentua egiteko: beiraz-ko bi edalontzi, plastikozko ontzi garden bat eta termometroa.

– Bete beirazko bi edalontziak urez eta jarri eguzkitan. Estali edalontzietako bat ontzi garden handiarekin, negutegi bat balitz bezala.

– Zer gertatuko da gutxi gorabehera ordubete igaro ondoren?

– Termometroz neurtzen badugu, zer ur egongo da beroago?

– Zer ondorio atera ditzakegu? Zer ingurumen-fe-nomeno egiazta dezakegu, esperimentu horren bidez?

– Zer gertatuko da ontzi gardena beltzez margotzen badugu?

– Eta aluminio-paperaz estaltzen badugu?

EKINGizakion ardura da ingurumena zaintzea. Horregatik, beharrezkoa da gure ingurura begiratzea, eta geuk zein ingurukoek nolako ingurumen-ohiturak eta -jarrerak ditugun aztertzea.

– Prestatu ingurumenari buruzko inkesta bat, zure ikastetxekoak ingurumenaz kezkatzen diren ala ez ebaluatzeko.

– Egin inkesta ikasle eta irakasle gehienei. – Bildu emaitzak, atera ondorioak eta eman haien berri ikastetxeko talde guztiei.