Klima aldaketa hemen dago jada, soluzioak oraindik ez

16

description

Lerro hauek idazteko unean, Artikoko izotzaren urtzeak gailur historikoa jo duela izan da hizpide berriki. Are berrikiago, mende hau amaitu gabe Australiako biodibertsitatearenak egingo duela entzun edota irakurri dugu. Kezkatzen gaitu, bai, klima aldaketak, baina ez behar adina, ondoko orrialdeetan aurkituko dituzuen zenbait iritziren arabera. Ez gizabanako modura, ezta gizarte modura ere.

Transcript of Klima aldaketa hemen dago jada, soluzioak oraindik ez

Page 1: Klima aldaketa hemen dago jada, soluzioak oraindik ez
Page 2: Klima aldaketa hemen dago jada, soluzioak oraindik ez

2

168. zenb. 2012ko iraila

Klima aldaketa hemen dagojada, soluzioak oraindik ez

Lerro hauek idazteko unean, Artikoko izotzaren urtzeak gailur historikoa jo duelaizan da hizpide berriki. Are berrikiago, mende hau amaitu gabe Australiako

biodibertsitatearenak egingo duela entzun edota irakurri dugu. Kezkatzen gaitu, bai,klima aldaketak, baina ez behar adina, ondoko orrialdeetan aurkituko dituzuenzenbait iritziren arabera. Ez gizabanako modura, ezta gizarte modura ere. Harenexistentziaz (batik bat), jatorri antropogenikoaz (gutxixeago) eta larritasunaz osokontsentsu zientifiko zabala badago ere, ez gara gai irtenbideak adosteko, edoadostekotan, praktikara eramateko. Borroka horretan sortu diren bitarteko batzuenegokitasunaz iritzi kontrajarriak daude, baita klima aldaketak ekar ditzakeen, barka,ekarriko dituen kalteen intentsitateaz eta nolakotasunaz ere, ia denak bat etorri arrenez direla txikiak izango. Adostasuna dago, hori bai, atzeraezintasunaz. Klima aldaketajasango dugu eta izan ere jasaten ari gara dagoeneko. Eragina norainokoa izango denda auzia, auzietako bat bederen. Gure esku dago neurriak hartzea, arazoa gureeskuaren eraginez sortu den modu berean. Eta ez gara meteorologia hutsaz ari; klimaaldaketaren inguruko eztabaidak gizarte ereduari, eredu ekonomiari eta gurebizimoduari buruzko eztabaidarekin lotura estua dauka.

� Egilea:Unai Brea

LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Xabier Letona. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: [email protected] Telefonoa: (00 34) 943 37 15 45 Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.338. zenbakiarekin banatua, 2012ko irailaren 30ean)

Azala: Garbine Ubeda Goikoetxea · Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

Page 3: Klima aldaketa hemen dago jada, soluzioak oraindik ez

Duela hogei urte, Rio 92 goi-bileran, jarri zirenlehen oinarriak klima aldaketari aurre egiteko.Nola baloratzen duzu ordutik egindakoa?

Bageneukan askoz gehiago egitea. Politikariak ezdira busti, busti behar ziren heinean. Hala ere,beste irakurketa bat ere egin behar da: oso zailada munduan sistema multilateralak martxan jar-tzea. Badaukagu beste sistemarik? Ez. Ez dauka-gu horrelako gaiez arduratuko den ingurumenerakunde globalik, herrialdeak behartu ditzakee-nik hau edo bestea egitera. Beraz, balorazioarenzati bat da egin behar zena baino askoz gutxiagoegin dela, eta beste zati bat da daukagun sistemamultilaterala ez dela onena, baina mantentzehutsa badela garaipena.

Kyotoko protokoloan hartutako konpromisoak ezdira bete, baina, edozein kasutan, abiapuntua onazen? Helburua zen 2012rako emisioak 1990ekoen%95 izatea. Nahikoa zen hori, beteta ere?

Ez, ez zen hainbesterako. Baina Kyoto lehenen-go pauso politikoa da. Orain bigarren etapa eto-rriko da, eta hori martxan jartzeko ados dauden

bakarrak Europar Batasuna, Liechtenstein, Bie-lorrusia, Norvegia eta Ukraina dira.

Abenduan Dohan egingo den biltzarrean zehaztubehar dituzte aldi horretarako isurketa kopuruak.

Bai, eta aurresan daiteke nolako bilera izangoden. Kopenhagekoa, 2009an, porrot handia izanzen. Konpromiso politikoak hartu ziren, bainaez legalak. Eta berriki Bangkoken egindako bile-ran ikusi da inor ez dagoela prest Kopenhagenadostutako isurketa mailak betetzeko. Doharibegira, herrialde azpigaratuak presio egiten aridira, Garapen Garbirako Mekanismoak (GGM)direla eta. GGMen bidez, herrialde garatuekinbertitu dezakete herrialde ez-garatuetan, gasen

3

Unai Pascual / Elkarrizketa

“Desazkunde material eta energetikoa behar da klima aldaketari aurre egiteko”

UNAI PASCUALBC3ko (Basque Centre for Climate Change) ikerlaria

BC3 nazioarteko zentroan diharduUnai Pascual ekonomialariak.

Klima aldaketaren alderdi guztiaklantzen dituzte BC3n, baina arlosozialari berebiziko arreta eskainita,azaldu digunez.

JOSU

TX

ABA

RR

I

Page 4: Klima aldaketa hemen dago jada, soluzioak oraindik ez

isurketa murriztuko duten programetan, etahorrek kredituak ematen dizkie beren herrialdee-tan isurketekin jarraitzeko. Bangkoken, herrialdeez-garatuak, ikusita Kopenhageko promesa poli-tikoak ez direla beteko, GGMak eteteaz mehatxuegiten hasi ziren.

GGMek ez dute lortu isurketak gutxitzea, ordea.

Etikoki, GGMak bula erostea bezalakoak dira.Nolanahi, onartu behar dugu klima aldaketa glo-bala dela, eta hemengo eta hango isurketak ber-dinak direla. Lehenik eta behin onartu behardugu helburua isurketei langa bat jartzea dela.Nola lortu langa hori ez gainditzea? Hori dabigarren pausoa. Merkatuak sor daitezke horre-tarako, isurketa eskubideen salerosketa. Zientifi-koki ideia ona da. Isurketak merkatugai bihur-tzea kritikatzen dugu, baina horrek lagundubadezake langa hori ez gainditzen, ongi etorri.

Isurketen langa politikariek ezarri behar dute?

Ikerketa zientifikoak daude, eta gero politikariekerabakitzen dute muga non jarri. Zientifikokiesaten da Lurra bi gradu baino gehiago berotuzgero oso arazo latzak sortuko liratekeela. Helbu-

ru politikoa bi gradutik ez pasatzea da, bainazientzialari askorentzat bi gradu igotzea izuga-rrizko astakeria da, haien ustez ez litzateke ezerigo behar, edo oso-oso gutxi. Politikariek badaki-te itzulezinezko fasean gaudela, beroketa ematenari dela, eta modu azeleratuan. Beraz, orain lortubehar duguna bi gradu horietatik ez pasatzea da,eta hori da Cancunen erabaki zena. Politikoki etazientifikoki ezin dugu dagoeneko defendatu“klima aldaketarik ez”. Gertatzen ari da, eta ero-sita daukagu txartela hurrengo 50 urteetan klimaaldaketarekin jarraitzeko. Hemendik 2050eraCO2 isurketen %90-95eko beherakada beharkolitzateke bi gradu horiek ez gainditzeko. Hau da,emisioak oraingoen %10era murriztu.

Baina hori ezinezkoa izango da.

AEBetan, Erresuma Batuan... esaten hasi dirahiru graduena eztabaidatzen hastea ez litzatekee-la ideia txarra. Eta hirugarren munduak dio: ez,bi gradu eta kito, jasaten ari gara dagoenekoklima aldaketa, eta jasango dugu hurrengohamarkadetan, %90eko jaitsiera egonda ere bigradutara helduko baikara. Kopenhagetik hona,herrialde garatuek konpromiso politikoak hartudituzte. Konpromiso horiek bete balira ere,

4

168. zenb. 2012ko irailaJO

SUT

XA

BAR

RI

Page 5: Klima aldaketa hemen dago jada, soluzioak oraindik ez

mundua hiru gradu berotuko litzateke2100erako. Konpromisoak ez dira nahikoa igoe-ra bi gradutan uzteko. Inork ez du sinesten bete-ko direnik, baina beteta ere, bagaude hiru gradu-ko igoeran, konpromisoak ez direlako %90ekomurrizketa. Tira, EBk esan du %80ko jaitsieraegingo duela 2050erako. Esan egin du, bai,baina...

Energia eredua dago eztabaidaren muinean. Zen-tzu horretan, energia berriztagarrien garapena fun-tsezko elementua da. Baina berriztagarriekin ara-zoa konpondu daiteke?

Ezin dugu pentsatu, mundu honetan dugun haz-kunde ekonomikoaren fetitxismoarekin, horrekongizatea ekarriko digunik. Energia berriztagarrijasangarriez hitz egin behar dugu. Berriztagarriakizateak ez du esan nahi ekologikoki jasangarriakdirenik. Parke eolikoak nonahi, hori jasangarria da?Mantendu dezakegu oraingo eredu ekonomikoaberriztagarriekin? Teknikoki ez dakit, ez dakit zerondorio ekarriko lukeen horrek. Baina galdera ezlitzateke hori izan behar, baizik eta nola aldatubehar dugun eredu ekonomikoa, hazkundearenfetitxismoa baztertuz, eta eraldaketa horretanberriztagarriak sartu, bata ezin da bestea gabe joan.

Klima aldaketaren aurkako neurri eraginkorrik hardaiteke paradigma ekonomikoa aldatu ezean?

Argi daukat ezetz. Hara, eredua aldatuko dugu,hori argi dago, kontua da nola. Guk kontrolatubeharko genuke aldaketa hori, leuna izan dadin,edo zartako handia hartuko dugu.

Zartako hori zertan gauzatuko da?

Izan daiteke kolapso ekologikoa, izan daitezkegeopolitikan izugarrizko aldaketak. Batetik,klima aldaketa ez badugu gelditzen, klimareneragin biofisikoak oso handiak izango dira.Goseteak, gudak... Ez bagara gelditzen honda-mendira goaz. Hori zientzialari gehienek esatendute.

Esandako guztia laburbilduz, zer egin behar genu-ke klima aldaketari aurre egiteko? Zeintzuk dirairtenbide errealak gauden testuinguruan?

Trantsizio bat egin beharko litzateke, eta hau nireikuspuntu pertsonala da, desazkunde material etaenergetiko baterantz. Eta desazkundeak ez duesan nahi hazkunde ekonomikoa jaitsi behardenik. Hazkunde ekonomikoa izaten segitu dai-teke, baina ez du zertan izan hazkunde materia-lista, energia eta lehengaiak behar dituena. Horida nire ustez irtenbide errealista bakarra.

Zer zeregin edukiko luke trantsizio horretan lehenaipatu dugun balizko mundu mailako erakundeak?

Gauzak ondo egitearen bermea, batetik. Beste-tik, ideiak proposatzea. Ideia bat izango litzate-ke CO2-ari zerga bat ezartzea, baina iturrian,hau da, ekoizleei. Zerga hori kontsumitzaileariiritsiko litzaioke, eta hark, lehenengo eta behin,gutxiago kontsumituko luke. Eta konturatukolitzateke familiako aurrekontua nola dagoenbanatuta... Energiaren aurrekontuaren portzen-tajea, gure familien aurrekontu osoan, oso txi-kia da, askoz handiagoa izan beharko litzateke,kontuan hartuta energia ekoizteak eta kontsu-mitzeak dakarren ordain ekologiko eta soziala.Horrelako zerga bat ezarrita, energetikoki osointentsiboak diren produktuen kontsumoa jai-tsiko litzateke. Hori litzateke trantsi-zioaren lehenengo bultzada. Neurribakar horrek ez luke dena konpon-duko, noski. Baina ekonomikoki,gakoa da. �

5

Unai Pascual / Elkarrizketa

“Ez daukagu Kyotoko protokoloa bestesistemarik klima aldaketaren aurkaborrokatzeko, ez dagoelako horrelakogaiez arduratuko den ingurumenerakunde globalik. Kyoto ez da sistemaonena, baina mantentze hutsagaraipena da”

Page 6: Klima aldaketa hemen dago jada, soluzioak oraindik ez

Hasteko, diagnosi laburra egiteko eskatuko dizut.

Harreman historikoa dago atmosferan daudenberotegi efektuko gasen eta planetaren batezbesteko tenperaturaren artean. Industrializazioahasi zenetik, handitu egin dira bai kontzentrazioabai tenperatura. Industrializazioaren aurrekogaraitik, planetaren tenperatura 0,6 gradu igo da,modu linealean ez bada ere. Igoera hori ez da

6

168. zenb. 2012ko iraila

“Gizartea prestatu behar dugudatorren testuinguru berriraahalik eta ondoen egokitzeko”

CARLOS CASTILLOIHOBEko Klima Aldaketa eta Biodibertsitatea saileko proiektu burua

Kimikan lizentziatua EHUn. 1994tikari da IHOBEn, ingurumenaren

babes eta kudeaketarako EAEko sozie-tate publikoan. Hondakin arriskutsuezeta isurketez ikerketak egin izan ditu,besteak beste.

IÑIG

OA

ZK

ON

A

Page 7: Klima aldaketa hemen dago jada, soluzioak oraindik ez

homogeneoa izan. Planetaren eskualde gehiene-tan tenperaturak gora egin du, eta gutxi batzue-tan behera. Horrek agerian uzten du planetakomasa eta energia fluxuen aldaketa dagoela, etaaldaketa hori areagotu egingo da. Kontuan hartubeharrekoa da gertakari askok baldintzatzendutela klima. Hori dela eta, zaila da zehaztea zeinheinetan aldaketak fenomeno antropikoen ondo-rio diren, eta zein heinetan fenomeno naturalena.Klima Aldaketarako Gobernuarteko Batzordeak(IPCC), bere laugarren txostenean, azpimarratuzuen klimaren gertakari naturalak modelizatubeharra, eta atera zuen ondorioa izan zen gizaeraginak besterik ezin zituela aldaketok azaldu.Gure gizartea, gure ekonomia eta gure ingurunaturala egokitu behar ditugu etorriko direnaldaketa horietara, erresilientzia edo inguruneenegokitzapen gaitasuna sustatuz, eta labore edoaktibitate ekonomiko berrien eremuetan sortulitezkeen aukerak baliatuz.

Zer iritzi duzu klima aldaketari aurre egiteko azkenhamarkada bietan hartu diren neurriez?

Gaur eguneko nazioarteko markoa Kyotokoprotokoloa da, eta konpromisoak ezartzen ditu37 herrialderentzat, Europar Batasunaz gain.Aurrerapauso garrantzitsua da arazoa onartu etaaurre egiteko beharra finkatzen duen heinean,horrelako ezaugarriak dituen nazioarteko itunbatek dauzkan zailtasunak kontuan hartuta betiere. Protokolo hori, 1990. urtearekin alderatutaisurketak %5 murrizteko helburuarekin adostuaizan zena, sinatzaileek hartutako konpromisoe-tan oinarritzen da, baita mekanismo malguenerabileran ere. Mekanismo horiek, batetik,murrizketa kostu txikiagoarekin egitea ahalbide-tuko lukete, eta bestetik, bidea erraztuko luketeteknologia ezartzeko garapen txikiagoa daukatenherrialdeetan, karbono isurketa txikietan oinarri-tutako garapena sustatze aldera. Hala ere, urteakigaro ahala ikusi da bitarteko hori ez dela nahi-koa izan, arrazoi hauengatik, besteak beste: bero-tegi efektuko gas asko isurtzen duten herrialdeakakordiotik kanpo daude, zenbait herrialde osogaratuk, AEBek adibidez, ez baitzuten izenpetu,

ez eta ere une hartan emergentetzat hartuakziren beste batzuek, Txinak eta Indiak esaterako;mekanismo malgu batzuk ez dira eraginkorraketa zenbaitetan ondorio txarrak eragiten dituzte,beraz errebisatu egin behar dira. Ez da lortzenari atmosferako CO2 baliokidearen kontzentra-zioa bere horretan gelditzea; hori hala izanda,berehalako helburutzat ezarri zen bi gradukoigoeratik gora ez egitea IPCCren txostenetanoinarrituta. Horrek esan nahi du atmosferakoCO2 baliokide kontzentrazioa milioiko 400 eta550 zatiren artean mantendu beharko genukeela,eta gero eta urrunago gaude hori lortzetik.

Zer egoeratan gaude Rio+20 gailurra eta gero?Zer iritzi duzu han adostutakoaz?

Rio+20 klima aldaketa baino gehiago da.Rio+20n gure planetarentzat nahi dugun etorki-zuna diseinatzeko, eta hori lortze aldera konpro-miso eta akordioak erdiesteko saiakera egin zen.Oso zaila da, ordea, erabaki globalak hartzeaarazo globalak konpontzeko, gobernuak estatue-takoak izanda. NBEren lana, egitura eta gaitasu-na baliotsuak dira, baina ez dira nahikoa. Herrial-de bakoitzaren interesak direla eta, zaila dadokumentu bat sortzea. Azkenik adostutakoaborondatearen araberako konpromisoetan oina-rrituta dago. Hala eta guzti, historian parte har-tze handiena eduki duen goi-bilera izateak adie-

7

Carlos Castillo / Elkarrizketa

“Beharrezkoa da akordioak lortzeaherrialde garatuei beren inpaktuagutxitzea ahalbidetzeko, eta besteeigarapenerako aukera ematekodagoeneko garatuta daudenek berengaraian erabili zituztenak bainokarbono gutxiagoko ekonomienbitartez”

Page 8: Klima aldaketa hemen dago jada, soluzioak oraindik ez

8

168. zenb. 2012ko iraila

razten du gobernuek zer nolako kontzientziazioaduten aldaketak egin beharraz.

Europar Batasunaren politikak ondo ezagutukodituzula pentsatzen dut. Zer esan dezakezu horiez?

Europar Batasuna pauso sendoz ari da lidergoahartzen klima aldaketan daukan erantzukizuna-ren kudeaketan. 2009an bere buruari jarri zionhelburu bat: nazioarteko akordioak egon ala ezegon, 2020rako emisioak %20 gutxitzea2005ekoekin alderatuta, baita ere berriztagarriakenergia osoaren %20 izatekoa eta efizientziaenergetikoa %20 hobetzekoa. 20-20-20 ospe-tsua. Isurketak gutxitzeko helburua %30ean eza-rriko litzateke nazioarteko akordioa lortuz gero.Helburu horietara iristeko makina bat araudi eza-rri da. Isurketen merkataritzari dagokionez bal-dintza zorrotzagoak ezarriko zaizkio arauarenmenpeko industriari 2013-2020 bitartean. Ahale-gina partekatzeari buruzko zuzentarauak betebeharreko helburuak ezartzen ditu estatu kideguztientzat, gainerako sektoreetan. Zuzentarauhoriekin batera beste bat dago, efizientzia ener-getikoaz arduratzen dena, eta aldez aurretik eza-rritako hobekuntzarik lortu ezean legedia berri-kusiko duena. Araudi orokor horrekin batera,sektorekako araudiak daude, garraiobideen isur-ketetarako, fluorra daukaten substantzien erabi-

lerarako, ekodiseinurako, eraikuntzarako... Etaurtez urte lege berri gehiago sortzen dira. Epeluzerako, 2050erako hain zuzen, isurketak %80murrizteko helburua jarri da mahai gainean(1990eko isurketa hartuta erreferentzia).

Zeintzuk izan beharko lirateke hurrengo urratsak,Europan eta oro har?

Beharrezkoa da Europak bere apustu tinkoarieustea, eta antzeko konpromisoen inguruan mun-duko beste herrialde batzuk erakartzea. Eta beha-rrezkoa da akordioak lortzea, herrialde garatueiberen inpaktua gutxitzea ahalbidetzeko, eta bes-teei garapenerako aukera emateko, orain garatuakdirenek bere garaian erabili zituztenak baino kar-bono gutxiagoko ekonomien bitartez. Akordioakbehar dira datozkigun aldaketa energetiko eta eko-nomikoei aurre egiteko, eta lan hori egitea ahalbi-detuko diguten teknologiak garatzeko. Herritarrakkontzientziatu behar dira, ez kolaboratzeko baka-rrik, baizik eta aurrerapausoak eskatzeko. Azke-nik, ezagutza zientifikoak aukera ematen duenheinean ebaluatu egin behar ditugu orain isurketakgutxitu arren nahi eta nahi ez gertatu-ko diren aldaketak, eta gure gizarteaprestatu behar dugu iristeko dagoentestuinguru berrira ahalik eta ondoenegokitzeko. �

IÑIG

OA

ZK

ON

A

IÑIG

OA

ZK

ON

A

Page 9: Klima aldaketa hemen dago jada, soluzioak oraindik ez

Jorge Riechmann / Iritzia

Azken mende laurdenean klima aldaketa-ren eta haren ondorioen ikerketan aurre-rapauso nabarmenak egin diren arren,urrun gaude inpaktu sozioekonomikoeidagokienez aurreikuspen fidagarriak eginahal izatetik. Jokoan dauden sistemanatural eta humanoen konplexutasunakzailtasun handiak ezartzen dizkio modeli-zazioari, eta giza askatasunak, berriz, ezdu modelizaziorik onartzen. Horrek guz-tiak oso eremu latzean jartzen gaitu.

Desadostasun handienetako batzuek zerikusiadute ekonomiaren analistek inpaktu biofisikoakinpaktu sozioekonomikoetara itzultzeko darabil-tzaten prozedurekin. Ondorio asko eta askodituen klimaren beroketaren arazoari dagokio-nez, kontu zientifiko asko berpizten dira. Auzizientifiko horiek eztabaida beroak eragin dituzte,alde batetik establishment ekonomiko ortodoxoa-ren, eta bestetik ekonomia ekologikoak –eta heinbatean ingurumen ekonomiak– azken hamarka-detan zabaldutako ikuspegien artean.

Klimaren berokuntza: nola kalkulatzen da haren inpaktua

JORGE RIECHMANNsoziologoa eta militante ekologista

Klima aldaketa: gizartearen berehalako erronka (CIP-Ecosocial, 2009) dosierrean argitaratutako artikuluaren laburpena

Tuvalu artxipielagoko atoloi bat, Ozeano Barean. Itsas mailaren igoerak bizilekuz aldatzera behartu ditu dagoe-neko estatu ozeaniko txikietako milaka biztanle. 40 urte barru 500 milioi klima errefuxiatu egon litezke.

WW

WJA

PAN

FOC

US.O

RG

Page 10: Klima aldaketa hemen dago jada, soluzioak oraindik ez

10

168. zenb. 2012ko iraila

Ipar Atlantikoko ozeano-korrontea gelditzea

Beroketa klimatikoaren ondorietako bat IparAtlantikoko ozeano-korrontea (Golkokokorrontea) gelditzea izan liteke. Korronte horrekEuropari bero ematen dionez, hura eteteak izo-tzaldi txiki bat ekar lezake, zeinaren ondorioak,aditu askoren esanetan, garrantzitsuak izangobailiratekeen. Haatik, zenbait ekonomialarik, P.Michael Link eta Richard S.J. Tol-ek esaterako,FUND 2.8 (Climate Framework for Uncertainty,Negotiation and Distribution) eredua zabaldudute; eredu horren arabera, negutegi efektuakberotutako mundu batean, korronte termohali-noaren erabateko kolapsoa ekonomikoki onura-garria ere suerta liteke! (...) Zirkulazio termohali-noaren amaierak beroketa atzeratuko luke, etaberaz klima aldaketaren kalteak gutxituko lituzke(BPGren %0,5 mendebaldeko Europan, %0,4AEBetan). Alabaina, bi egile horien kalkuluenarabera “klima aldaketa arazo erreala da, guztiz-ko inpaktuak zein bazterrekoak negatiboak baiti-ra [munduko BPGren jaitsiera] bai zirkulazio ter-mohalinoaren kolapsoarekin bai hura gabe”.

Lerraturiko ereduak?

Baina zenbateraino da egokia, adierazgarria etafidagarria kalte eta onuren estimazioa BPGrenarabera egitea? Arretaz aztertzen baditugu klima-ren ereduei uztartzen zaizkien eredu ekonomiko-ak –klimaren berokuntzak ekonomian izangoduen inpaktua neurtze aldera–, ondorioztatubeharra dago euretako asko mugatuak edo dese-gokiak direla, eta horrek, azken batean, klimaaldaketak eragingo dituen kalteak gutxiesteradarama.

Klima errefuxiatuak

Gaur egun, mundu osoan, ehun milioi lagunbaino gehiago bizi dira itsas mailaren gainetikmetro bateko altuera baino beherago. Ziur egongaitezke klima aldaketa azkar eta bat-batekobaten ondorioetako bat izango dela migrazio flu-xuak era esanguratsuan areagotzea. (...) Hainbatkalkuluren arabera, 2000. urtean ingurumenerrefuxiatuak gerrengatik errefuxiatutakoenhamar halako ziren. NBEren esanetan, migraziomugimenduen %60 klima aldaketak eta jatorrinaturaleko hondamendiek (lehorteek, uhol-deek…) eraginda gertatzen dira

IPCCk (Klima Aldaketari Buruzko Gobernuarte-ko Taldea) esan duenez, ez bada ezer egitenberokuntza moteltzeko, itsas maila 9 eta 88 zen-timetro artean igo daiteke 2100. urtera bitartean.Ikerketa independente asko abiatu dira datuhorretatik populazioen lekualdatzeak kalkulatze-ko. Estimazio horien arabera, klima errefuxia-tuak 150 milioi izan litezke 2050ean.

Baina IPCCren aurreikuspenak, orain dela urtegutxi arte baliagarriak, errealitatearen oso atzetikgera daitezke. Groenlandia eta Antartika guztizurtzen badira –eta izugarri azkar ari dira urtzenXXI. mende honetako lehen urteetan–, itsasmaila ez da metro bat igoko, 12 eta 25 bitarteanbaizik, agian gehiago. Horrek 500 milioi lekualda-tze eragingo lituzke.

“Arretaz aztertzen baditugukimaren ereduei uztartzenzaizkien eredu ekonomikoak–klimaren berokuntzakekonomian izango dueninpaktua neurtze aldera–,ondorioztatu beharra dagoeuretako asko mugatuak edodesegokiak direla, eta horrekklima aldaketak eragingo dituenkalteak gutxiestera darama”

Page 11: Klima aldaketa hemen dago jada, soluzioak oraindik ez

Klimaren beroketa eta gerrak

Ez dago gerra baino inpaktu soziopolitikohandiagorik. Hala ere, azken urteetan analis-ta garrantzitsuek ohartarazi dute baliabidenatural eta ingurumen funtzio gero eta urria-goekin zerikusia duten nazioarteko gatazkakugaltzen ari direla. Azken boladan, zuzenda-ritza politiko-militarraren maila goreneanere aitortzen da klima aldaketa nazioartekoharremanen desegonkortze faktorea izandaitekeela, gerra berriak barne.

Erresuma Batuko Defentsa ministroak, JohnReid-ek, esan zuen klima aldaketaren ondorioeneta baliabide naturalak urritzearen uztarketak han-ditu egiten dituela lurra, ura eta energia eskuratze-ko gatazka bortitzak gertatzeko arriskua. (...) Rei-den arabera, errazagoa da baliabideengatikogatazka horiek “garapen bidean dauden herrial-deetan” –ohikoa den eufemismoa erabiltzearren–ematea, baina herrialde aurreratu eta aberatsek ezdute ezinbestean klima aldaketa globalaren efektukaltegarri eta desorekatzaileetatik ihes egingo. Uraeta energia gero eta urriagoak direnean, eskualdebatzuetan laborantza lur oparo baina eskasak basa-mortu bihurtzean, nahitaezko baliabideak eskura-tzeko gerrak gerkatari global bihurtu daitezke.

Zibilizazioaren kolapsoa ez da baztertzekoa

Sakoneko gaia da ea klima aldaketa azkar etamuturreko bat (...) zibilizazioaren kolapsoa sor-tzeko gai den ala ez; eta galdera horri ezin dioerantzun inongo eredu kimatiko edo ekonome-triko edo mistok.

Eredu klimatiko eta ekonomikoek ez digute asko-rik esaten aldaketa “katastrofikoaz”. Mike Davi-sek zorroztasunez utzi du agerian auzi nagusia:“Eredu klimatikoak, hala nola ekonometrikoak,erraz eraikitzen eta ulertzen dira ondo neurtutakoiraganeko joera baten estrapolazio lineal hutsadirenean. (...) Baina klima globalaren osagaigehienek jokaera ez-lineala agertzen dute: zenbait

mugatatik aurrera antolakuntza eredu batetik bes-tera jauzi egin dezakete bat-batean. Eta horrenondorioak hondamendizkoak izan daitezke aurre-tiazko baldintza ekologikoei modu hertsian ego-kitutako espezieentzat. 1990eko hamarkadarenhasiera arte uste zen trantsizio klimatiko handiakgauzatzeko mendeak behar zirela. Gaur, badakigutenperatura globalak eta ozeanoetako korronteak,baldintza jakinen pean, oso arin alda daitezkeela(hamarkada batean, edo azkarrago)”.

Kontua da badirela –bai biosferan oro har, baiekosistema bakanetan, bai klimaren sistema oro-korrean– atari kritikoak, eta horietatik aurrera,aldaketa mantso eta digeritzeko modukoa eralda-keta sakon eta azkar bihurtzen da. Klimaz denbezainbatean, zientzialari askok uste du agiangainditu ditugula atari kritiko horietako batzuk,edo gainditzear gaudela.

Zibilizazioaren kolapsoa guztiz kontuan hartzekomoduko aukera da, eta baliteke, ez oso urrunekoetorkizunean, turismo guneetan galdutako hon-dartza metroez edo beroaldietan hildako adinekojendearen kostuez eztabaidatu beharrean, Europasuntsitu batean zenbat ehiztari-biltzaile taldekbiziraun dezaketen kalkulatzen ibilibehar izatea. Kolapso hori posibleizate hutsak nahikoa izan behar lukeklima aldaketaren aurkako politikaausartak sustatzeko. �

11

Jorge Riechmann / Iritzia

ELE

ME

NT

AL

K.Z

.

Page 12: Klima aldaketa hemen dago jada, soluzioak oraindik ez

12

168. zenb. 2012ko iraila

Kyotoko protokoloaren proposamena, funtsean,zera zen: aldaketak egitea 2012an isurtzen zenberotegi efektuko gas kopurua 1990ekoaren %95izateko. Akordioa 1997an sinatu zen, baina pro-posatu zen zortzi urte geroago sartzea indarrean.

Argudioen artean zegoen Kyotora joandakoaskok, talde ekologista ugari barne, ondorioak –zalantzarik gabe penagarriak– aztertzeko etazergatiez ahazteko agertu zuten itxikeria ulerte-zina. Ondorioetan eraginez zergatietan eragingozutela pentsatzen zuten.

Eta zergati nagusiak dira urtero 10.000 milioitona erregai fosil erretzen direla, eta biomasatikdatorren beste 1.000 milioi tona petrolio balio-kide. Bigarren hori baso-baliabideak eta, orohar, biomasa agortzen ari da; urteroko baso sun-tsipen erritmoa %1ekoa da, basogintzak eta arebioerregai ekoizpenak ere ospea eduki arren,baita ekologista askorentzat ere. Jardun horiekberotegi efektuko gasik igortzen ez duela esatenda, eta hori defendatzeko argudioa da errekodiren landareak aurrez xurgatuta zeukatela erre-tzean isuriko duten CO2-a.

2007ko abenduan, artikulu bat idatzi nuen egunbatzuk lehenago Balin egindako Klima Aldake-tari buruzko Biltzarraz. Bertan hitz egin nuenordurako “Kyotoren heriotza-ziurtagiri klandes-tinotzat” neukanaz, gobernuek akordioak bete-

tzeko ematen zituzten aitzakiez eta energiarenerabilpen masiboari uko egiteko jarreraz. Ener-gia lan egiteko gaitasuna da, eta norberak haztenjarraitzeko asmoa badu, kontsumoa handitzeabeste irtenbiderik ez du. Pernandoren egia horiezkutatu egin dute, eta ez biltzar horietara joatendiren zein joaten ez diren herrialdeetako gober-nuek bakarrik, baita, era mingarrian, zenbaitekologista Klima Aldaketaren zientzialarik ere.Horiek sinesten jarraitzen dute efizientziareneremuko hobekuntza eta teknologia berriztaga-rri modernoen zabalpena, eolikoarena eta eguz-kiarenena esaterako, nahikoa izango direla Kyo-toren helburu xume horiek lortzeko.

Artikulu hartan aipatu nuen oso esanguratsuazela berotegi efektuko gasen isurketa murrizketa-rako proposamenak –boluntarioak, ustez– etanahitaez hobi geologikoak agortzaren ondoriozetorriko direnak bat datozela. Arazoa mahai gai-nean jarzeko oso modu desberdinak dira. Isurke-tengatiko kezkarekin, eta Kyoto eta Baliko pro-posamenekin, emisioen ondorioak apaltzekoproposamen boluntarista egin zen. Ondoriohoriek, ikusiko dugunez, oso lotura estua dutegure gizartea mugiarazten duten erregai fosilenerrekuntzarekin eta etengabeko hazkundea eska-tzen duen eredu ekonomikoarekin. Hori ikus-puntu bat da. Bestea da berehala iritsiko garela,ez bagara dagoeneko iritsi, munduko petrolioekoizpenaren gailurrera, ASPOk iragarri bezala.

Klimaren aldaketaren aurkakoborrokaren iragana, oraina eta etorkizuna

PEDRO PRIETOEspainiako Energia Baliabideen Ikerketarako Elkarteko presidenteordea

Page 13: Klima aldaketa hemen dago jada, soluzioak oraindik ez

Pedro Prieto / Iritzia

13

Komunikatzeko bi modu dira. Inoiz esan dutlehenbizikoa, Beroketa Globalaz, Klima Aldake-taz eta isurketak (ondorioak) murrizteko beha-rraz hitz egiten hastea erregai fosilen errekuntzagutxitzeko beharraz hitz egin gabe (edo zeharkaeta kontsumo mailak ezbaian jarri gabe eginez),bere familiari oso lodi daudela eta dieta egiteaberen osasunarentzat ona litzatekeela esatearenparekoa dela. Bigarren bidea, erregai fosilenfesta edozein kasutan amaitzen ari dela herrita-rrei jakinarazi nahi diegunona, ez da hain onakomunikatzeko. Familia-burua behartzen duela-ko laboreak amaitzen ari direla eta urtero gutxia-go jateko prestatu behar dugula esatera.

Beranduago, 2009an, irten ez garen eta baikorbatzuek noizbait irtengo garen itxaropena dau-katen krisi honetan murgilduta geundela, besteartikulu bat idatzi nuen, Kolapso energetiko eta finan-tzarioa: NINJA krisi bat baino gehiago izenburu-

Berotegi efektuko gasen isurketak murrizteaz hitz egiten denean, saihestu egiten da isurketa horien jatorriaz hitzegitea, Pedro Prietoren ustez. Alegia, urtero 10.000 tona erregai fosil erretzen dugula.

Oso esanguratsua da berotegi efektukogasen isurketa murriztekoproposamenak eta nahi eta nahi ezhobi geologikoak agortzearen ondoriozetorriko direnak bat datozela”

Page 14: Klima aldaketa hemen dago jada, soluzioak oraindik ez

168. zenb. 2012ko iraila

14

pean. Ordurako, Kopenhageko gailurra presta-tzen ari zen. Nire artikulu horretako kritikenjomuga nagusia zen itxuraz ia inork ezbaian jar-tzen ez duen hazkunde eredu ezinezkoa zen.IPCCk eta ASPOk aurkezten zituzten eszenario-ak konparatu nituen, eta erakutsi zen irreala denisurketen igoera esponentzialaren mehatxua, ezbazen erregai fosilik egongo 2100era arte infini-tuki hazten jarraitzeko.

Nire esanak ez dira hartu behar klima aldaketa-ren eta berokuntza globalaren ondorio negarga-rriak ukatzen dituen batenak bezala. Aitzitik,uste dut ondorio horiek suntsipena ekarrikodigutela. Horretan nator bat IPCCrekin, oina-rrizkoan (hala ere ondorio horiek ez dira etorriko

“Ez dut uste erregai fosilakagortzen joan ahala nahi eta ezisurketak murriztuko direnik, edodaudenak arazo larria izango ezdirenik. Guztiz kontrakoa:energetikoki eskasagoak izangodiren iturrien bila joango gara itsu-itsu, eta iturri horiekkutsatzailagoak izango diragizartearen eskura jartzen dutenenergia unitateko”

“Energia kontsumoaren murrizketa %70ekoa izan behar da Europan, eta %90ekoa AEBetan eta Kanadan”.

Page 15: Klima aldaketa hemen dago jada, soluzioak oraindik ez

Pedro Prieto / Iritzia

15

CO2-aren eraginez bakarrik, IPCC horietan arre-ta gehiegi jarri arren).

Ez dut uste erregai fosilak agortzen joan ahalanahi eta ez isurketak murriztuko direnik, edodaudenak arazo larria izango ez direnik. Guztizkontrakoa: energia fosilaren kontsumoak etaberotegi efektu gasen isurketak duten begi-bista-ko harremana onartu nahi ez izateak energetiko-ki eskasagoak izango diren iturrien bilaketa itsurabultzatuko gaituzte. Iturri horiek kutsatzaileago-ak izango dira gizartearen eskura jartzen dutenenergia unitateko. Gero eta jende gehiagorentzatgero eta energia gutxiago edukita ikusiko dugunola doazen petrolio eta gas ez-konbentzionala-ren bila, poloetako edo ur oso sakonetako petro-lioaren eta gasaren bila, ia segurtasun bitarteko-rik gabe. Horregatik, nire iritziz, arreta handiagoaeskaini beharko genieke hondamendi honen zer-gatiei –klima aldaketarekin batera datozen bestehondamendien zergati bera, azken batean–, etabehin betiko sistema eraitsi. Nahi eta ez gertatu-ko den erorketa azkartu, baina haren ondorioakleuntzen saiatuz. Ekonomia egonkorrera itzulibehar gara, interesik gabeko kredituak ditueneredura –bai, existitzen dira gaur egun ezkerrekoirakurleek ere sinesten ez badute ere–, intereskonposatua baita gizakiak inoiz asmatu duensuntsipen masiboko armarik beldurgarriena.

Helburua, berotegi efektuko gas gutxiago isurtzeabaino, gizakiaren aktibitate xahutzailea errotikmugatzea izan behar da; paradigma aldatzea; haz-teari uztea, mundu finituan etengabe haztea eska-tzen ez duen gizarte eta bizi eredu berria bilatzea.

Hausnarketa hauek lagundu egiten digute tes-tuinguru egokian kokatzen, eta bazterreanuzten erdipurdiko konponbideak: teknologiagehiago, efizientzia energetikoaren hobekuntza,isurketen murrizte hutsa, zeren ondorio direnjakin gabe eta egoerari modu serioan aurre egingabe. Datuak argiak dira. Energia kontsumoamurriztu egin behar da, per capita kontsumoa-ren gailurrean dauden herrialdeetan lehenbizi.

Murrizketa hori herrialde bakoitzaren batezbestekoaren %70era iritsi behar da Europan,eta %90era AEBetan eta Kanadan, isurketakmodu esanguratsuan murriztu eta gure ondo-rengoek bizileku habitagarria izan dezaten nahibadugu. Eta energia kontsumoa murriztea esa-tea, BPGren antzeko proportzioan murrizteaesatea da. Hau da, paradigma ekonomiko guztizberria. Finantzen mundu maltzurrarekiko era-bateko haustura. Izan ere, banku-interesa dainfinituki hazteko eskariaren azeleratzaile nagu-sia. Finantza-eliteek ez dute sekula hori onartu-ko beren borondatez, horixe baitute beren exis-tentziaren gakoa eta gaur eguneko munduamenderatzeko mekanismoa. Boterea hartubeharko da, eta haiek kanporatu bertatik. Etainteresik gabe mailegatzen hasten den gizartebatean pentsatzen hasi (bai, existitu izan diraelkartasunezko gizarteak). Ekonomia estaziona-rioa duen gizartea, lehentasuna elikadura buru-jabetza eta gutxieneko burujabetza energetikoaduena, eta gizakia, eta ez kapitala, interes publi-koen ardatz dituena.

Klima aldaketaz egin den azken biltzar handiak,Rio+20koak, frogatzen du botere ekonomiko etafinantzarioak hartu duela planetaren beroketaga-tik kezkatuta daudenen ontziaren lema. Denboraluzea daramate energia ekoizpenaren, eta ondo-rioz, nahi eta ez, gertatuko den finantza-burbuila-ren kolapsorako beren burua prestatzen. Horiekbadira klima hobea lortzeko aldaketa zuzendukodutenak, hobe dugu jaramonik ez egin. Egiteko-tan, herriek egingo dute, ez finantza-boterearenzerbitzari horiek. Ez ditugu geure buruak engai-natu behar “gure eskubideez”, krisi ekonomikoeta finantzarioaren aurreko berberak izango dire-la pentsatuz. Ahalegina eskerga izango da, eta ezda izango %70ekoa baino txikiagoa, “gure ingurubereko” esaten zaien herrialde horietan. Gogorraizango da, baina beharrezkoa, eta ez beraiek haladiotelako, baizik eta guk sinestendugulako aldaketa gidatzea dagokigu-la, lotsagabe horiek botere errealetikbotaz. Zeren zain gaude? �

Page 16: Klima aldaketa hemen dago jada, soluzioak oraindik ez

ARGIAren urtebetekoHARPIDETZAHego Euskal Herrian145€

Ipar Euskal Herrian176€

Milaka irakurle dira

izaera honekin

bat egiten dutenak.

Ezagu gaitzazu. Jaso ezazu Euskal

Herriko astekaria

hilabetez doan!

[email protected]

Independentea

Burujabea Euskararekin konprometitua

Izen handiko sinaduren topagune

Independentzia astero ikusten da� 943 37 15 45