Kirolik onena, neurriz egiten dena...Euskal musikaren benetako istorioa» antzezlana udaberrian...

24
36. zenbakia ı 2017ko urria osatuberri Kirolik onena, neurriz egiten dena

Transcript of Kirolik onena, neurriz egiten dena...Euskal musikaren benetako istorioa» antzezlana udaberrian...

Page 1: Kirolik onena, neurriz egiten dena...Euskal musikaren benetako istorioa» antzezlana udaberrian ikusi nuen, Intxaurrondon (Kultur etxean). Hango barreak! Patxo Telleriak eta Mikel

36. zenbakia ı 2017ko urria

osatuberri

Kirolik onena,neurriz egiten dena

Page 2: Kirolik onena, neurriz egiten dena...Euskal musikaren benetako istorioa» antzezlana udaberrian ikusi nuen, Intxaurrondon (Kultur etxean). Hango barreak! Patxo Telleriak eta Mikel

agenda ............ 2irakurlearen txokoa ............ 3

geure zerbitzuakIngurumen-kudeaketa

Goierri-Urola Garaiko ESIan ........ 4-5jakin berri /efemerideak............ 6

kolaborazioaBidane Petralanda ............ 7

bidaiak mundutik zeharMariaje Bolaños ....... 8-9

osasunez eta osasuntsu biziBehobia-Donostia lasterketa....... 10-11

atzera begiraKrimea-Kongoko sukar hemorragikoa .... 12-13

aholku medikoakGernu-inkontinentzia..... 14-15

arnasguneakPitillasko aintzira .... 16-17

urratsakEuskarazko saio kliniko orokorrak .... 18-19

euskara osakidetzanMintzanet.... 20-21

bizitza lanetik kanpoGarikoitz Sarriugarte.......... 22denbora-pasak.......... 23

agendaAho-hortzen osasunaren I. nazioarteko jardu-naldiak (4. edizioa)Azaroaren 17an, Mendaroko ospitaleko areto nagusian.Hizkuntzak: gaztelania eta ingelesa.

EAEko arreta integratuko jardunbide onenIV. Jardunaldia: «Jardunbide onak batzuenakdira; horiek zabaltzeko lanak, denenak».Azaroaren 23an, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.

ABENDUA

Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2017kobigarren deialdia.Ahozko probak abenduaren 14an eta 15ean egingodira, EAEko hiru lurraldeetan.

2018

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen

2018ko Osasun Biltzarrerako komunika-zioak egiteko epea zabalik dago.Urtarrilaren 15ean bukatuko da ahozkokomunikazioak eta posterrak bidaltzeko epea.Biltzarra Arantzazun egingo da, Gipuzkoan, maiatzaren 18eta 19an. «Komunikazioa-Inkomunikazioa» izango daBiltzarraren ardatza eta horren inguruan 4 mahai-inguruantolatuko dira: «Komunikazio-arazoak sortzen dizkigutengaiak», «Bioetika / Zainketa aringarriak», «Hizkuntza etaosasuna» eta «Euskarazko komunikabideakosasungintzan».

IX. Joanes Etxeberri saria, OsakidetzarenGipuzkoako zerbitzu-erakundeetan euska-raren erabilera sustatzeko eta zabaltzekoesperientzia onenarentzat.

Ekimenak edo lanak martxoaren 21a baino lehenentregatu behar dira Donostia OspitalekoKomunikazioan, edo bertara postaz bidali.Informazioa: 837092.

AZAROA

Page 3: Kirolik onena, neurriz egiten dena...Euskal musikaren benetako istorioa» antzezlana udaberrian ikusi nuen, Intxaurrondon (Kultur etxean). Hango barreak! Patxo Telleriak eta Mikel

Osakidetza, Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz, Tel.: 943 00 73 75 - [email protected]

Erredakzio-kontseilua: Xabier Arauzo, Mikel Maioz

Euskara-zuzentzaileak: Bidera Zerbitzuak (Berria Taldea)

Koordinatzailea: Bidera Zerbitzuak (Berria Taldea)

Tirada: 5.000 ale

Lege-gordailua: SS 1472-2011

ISSN 2254-450X

Diseinua eta maketazioa: Bidera Zerbitzuak (Berria Taldea)

Inprimategia: Leitzaran Grafikak

Zerk eraginda egin duzu barre gogotikaspaldi honetan?

Nire ustez oso garrantzitsua da barre egi-ten ikastea. Beti bilatu behar dugu arra-zoiren bat barre egiteko.Nire kasuan, monologoek barre eragitendidate. Lagunekin monologo bat ikuste-ak barrea sorrarazten dit, adibidez Ernes-to Sevilla ikustea gustuko dut.

Izaskun (Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta

ESIa)

Telebista ikusten gengozela, kale ezagunbat agertu zan eta nire familia osoaren au-rrean galdetu neban: Bilboko kale bat da?Eta nire bikotekidearen erantzuna: Ze Bil-bo?, VIGO handi-handia ipini badau!!!Eta tontakeri honen atzetik, nire alabarenbarreak. Hau dala eta hasi ginen barrekaeta malko ta guzti ezin geratu.Barre egitea bizi poza da.

Maite (Barrualde-Galdakao ESIa)

Horrelako galderak egiten dizkidatene-an, ene memoria iragan osoa eskanea-tzen hasten da, arrakasta handirik gabe,baina ohartu gabe duela minutu bat se-rio eta lanpeturik nengoela bulegoan,eta bat-batean eztabaida filosofiko ab-surdu eta surrealista bat atera duela bule-goko buruak. Besterik gabe, eta eztandaesplikaezin eta arrazoi gabe bat gerta-tzen da inguruan, eta ni neroni barrezhasten naiz gogotik, barru-barrutik.Edozein delarik ere norbere egoera

pertsonal, sentimental edo profesionala,triste edo haserre egon, nahikoa da errea-lismo latzetik surrealismora iragaitekohari ikusezin gorria zeharkatzea, barrezlehertzeko arrazoi berezirik gabe, bainaarrazoimenaren mugak hautsita, buruakoroitarazten dio bihotzari ezinezkoa denhori posible dela irribarrearen iraultza es-plosibo batekin, eta hori ere lortzen ari di-ra gaur egun Katalunian irriBARREARENiraultzaz; ezina ekinez egina!

Ainara (Debabarreneko ESIa)

Azkeneko aldia barre algara egin duda-na atzo bertan izan zen. Aireportutik ir-teten ari ginela, Loiun, jende andanagindoazen txingurriak bezala, automati-koak diren zinta horietako batean, behe-ko jeisteko. Behera begira gelditu nin-tzen lur hori noiz bihurtuko ote zen es-kailera baina ez zen arrapala bat, zintaautomatiko laua baizik. Barrezka hasieta malkoak dariola bukatu nuen.

Eva (Goierri-Urola Garaiko ESIa)

Barre egiteko ez dut ezer berezirik behar:lagun umoretsuak. Eta, imajinazioariemanez gauza zoro eta surrealistez hitzeginez barrezka pasa dezaket egunosoa.

Naiara (UPV-EHU)

Ba gezurra badirudi ere azken aldiko ba-rrerik ozenenak Kataluniako krisialdia-ren kontura izan ditut. Umore beltzazentzu batean. Baina benetan mirestenditut zibismoa, indarkeriarik eza eta iru-dimen sinestezina bortizkeriaren eran-tzun gisa. Krisialdiek horixe pizten dute-lako batzuetan zorionez. Tentsioaren au-rrean barrea eta umorea osasun hutsadira. Arlo gehien-gehienetan (guztiak ezesatearren).

Iñaki (Debagoieneko ESIa)

«Ez dok hiru. Euskal musikaren benetakoistorioa» antzezlana udaberrian ikusinuen, Intxaurrondon (Kultur etxean).Hango barreak! Patxo Telleriak eta MikelMartinezek lan egiten dute obra hone-tan, beste hiru musikari-aktorerekin ba-tera, eta euskal musikari sekulako erre-pasoa ematen diote, historiaurretik hasi-ta! Euskal musikari eta batez ere horrenjarraitzaileari egiten dioten omenaldimoduko bat da, niretzat behintzat. Ome-naldi eroa eta arrunt dibertigarria, baitaxumea eta samurra ere. Mikel Martine-

zen pertsonaia, bere xaloan, guztiz mai-tagarria da. Oraindik garaiz zabiltza ba-rrez lehertzeko: azaroaren 16an Santur-tzin, 17an Bermeon, 22an Erandion,23an Hernanin, 24an Arrigorriagan eta26an Zarautzen; abenduaren 1ean Ba-saurin, 2an Sopelan, 3an Andoainen,10ean Berrizen, 15ean Zumaian, 16anAstigarragan eta 30ean Otxandion, eta,urte berritik aurrera, Elorrion, Mungian,Ermuan, Villabonan…

Mikel (Zuzendaritza nagusia)

Aspaldi honetan, gauza askok eragin di-date barrea, zorionez. Besteak bestehauek partekatu nahi nituzke zuokin:Gure seme txiki-txikiari poz-malkoak da-rizkio haren aitak doministiku egitenduenean (doministiku faltsuak badiraere); erdiko semeak, berriz, askaldu etaoso denbora laburrera, ea egun horretangosaldu eta bazkaldu dugun galdetzendu askotan (zer pentsatu ematen dit,gose ote?!); eta, azkenik, seme nagusiarifilm bateko pertsonaia nagusiaren izenazgaldetuz gero, eta filma ezin izan badugustura ikusi isildu ez garelako, eulituta,«Jon Medaigual» edota «James Nomein-porta» erantzuten hasi da…Horiez aparte, bikotekidearekin bizi

izandako asko ditut buruan. Besteak bes-te, Zisneen aintzira-ren irudiak gogora-tzean egindako barreak.Lankideekin ere ez dira gutxi egin izan-

dakoak: Zelan euskaratu apagando elequipo? Taldea amatatzen?; «Lan haupotorro hutsa da»; lankide bati 100 eu-roko isuna jarri zioten Borrikitoaren pro-zesioan, autoak bidea oztopatzeagatik;Ea herriaren izenaren azken -a hori orga-nikoa ez dela bota zuen batek, E?...Eskerrak barreari, bestela, gure buruak

beti topatuko lituzke eguna grisez kolo-reztatzeko arrazoiak.

Iratxe (Barrualde-Galdakao ESIa)

Page 4: Kirolik onena, neurriz egiten dena...Euskal musikaren benetako istorioa» antzezlana udaberrian ikusi nuen, Intxaurrondon (Kultur etxean). Hango barreak! Patxo Telleriak eta Mikel

geure zerbitzuak

4 osatuberri2017ko urria

Nola gutxitzen da ingurumen-inpaktua ospitale batean?Uste dugun baino hondakin gehia-go pilatzen da ospitaleetan; bereziki,hondakin sanitario arriskutsu asko.Zumarragako ospitaleko zuzendari-tzak kudeaketa-sistema bat erabil-tzen du, ingurumen-politika etaingurumen-arloko helburu oroko-rrak erreferentzia izan daitezen zer-bitzuak emateko orduan.Hondakin-kontsumoaren datuakzenbatekoak izan ohi dira?Lehenik eta behin, kontuan izanbehar da ospitaleko langile-kopu-rua; orotara, 563 gara. Bestalde,2016ko datuak hartzen badituguaintzat, urtean 26.000 kilogramohondakin sanitario arriskutsu bilduziren. Pertsonen edo organismoenosasunerako dira kaltegarriak hon-dakin horiek, eta naturan degradatugabe luze irauten dute: biosanitario-

ak, zitostatikoak, disolbatzaile ez-halogenatuak, iragazki kimikoak,iraungitako sendagaiak, eta abar.Pentsa, astean hiru aldiz etortzendira hondakin sanitario arriskutsuakeramatera. Horrez gain, osasun-alo-rrekoak ez diren hondakin arrisku-tsuak daude; hau da, konpresorea-ren olioa eta ura, aerosolak,merkuriozko aparatuak, kutsatuta-ko beirazko eta plastikozko bilga-rriak, ekipamendu elektronikoak etaabar; eta horietatik 3.000 kilogramobildu genituen. Horrez gain, hor dirahirikoekin batera daitezkeen honda-kinak ere, noski, eta, iaz, 325.000kilogramo hondakin bildu genituenhorietatik. Ez dut pentsatu ere eginnahi Donostian zenbatekoak direndatuok. Birziklatzeaz gainera, nola egi-ten diozue aurre egunerokoenergia-kontsumoari?

«Zaila izaten da,batzuetan,hondakinak ondosailkatzea»Inork ba al daki zenbat hondakin pilatzen den ospitaleetan?Datuak ez dira beste alde batera begiratzeko modukoak.Urteak dira Osakidetzak martxan dituela zenbaitiraunkortasun-politika Erantzukizun Sozial Korporatiboarenbarruan, bertako jarduerak ingurumenean sortzen dueninpaktua ahalik eta gehiena murrizteko. Horren erakusle da,esaterako, Goierri-Urola Garaiko ESIa. Ingurumen-batzorde batdauka, eta 2015etik, hor ari da teknikari Rakel MiñonGonzalez de Langarika (Legazpi, 1968), ESIaren ingurumen-politika lantzen.

rakel miñon glez. de langarikaGoierri-Urola Garaiko ESIkoingurumen-batzordeko teknikaria

Page 5: Kirolik onena, neurriz egiten dena...Euskal musikaren benetako istorioa» antzezlana udaberrian ikusi nuen, Intxaurrondon (Kultur etxean). Hango barreak! Patxo Telleriak eta Mikel

geure zerbitzuakosatuberri 52017ko urria

Argiari dagokionez, esaterako, LEDsistema ari gara pixkanaka-pixka-naka txertatzen. Pixkanaka diot,oso garestia da eta. Kontsulta bataldatu behar denean, argiak erealdatzen dira. Kontsumoa askomurrizten ari da, eta, oraindik urtebatetik bestera datuen aldea han-dia ez den arren, datorren urteannabarmena izango da aldaketa.Gainera, iaz, paper-kontsumoanabarmen murriztu genuen: 2015-2016ko datuek erakusten dute12.000 kilo paper pilatu genituela;digitalizazioaren fenomenoarekin,berriz, 780 kilo gutxiago sortudugu, orain ordenagailuz egitenbaitira historia klinikoak, txostenaketa horrelakoak. Bestelako kanpai-nak ere egiten ditugu jendeakingurumenaren aldeko sentsibilita-tea izan dezan beste eremu batzue-tan.Nolako kanpainak?Berrerabilketa sustatzeko kanpainasolidarioak dira. Esate baterako,elkartasun-tapoiak biltzearena.Ospitaleak eta, gurekin batera,hondakinen mankomunitatea etahiriko hainbat ikastetxe modu akti-boan aritzen gara plastikozkotapoiak biltzen gaixotasun-arraro-ak dituzten haurren erakundearen-tzat, funts ekonomikoak lor ditzan.Sakelako telefonoak eta beste eki-pamendu elektroniko batzuk erebiltzen ditugu STOP Sanfilippo era-kundearentzat, AEBetan egiten aridiren ikerketa finantzatzeko, lane-an ari baitira sindromearentzakosendagai bila.Ekonomia zirkularrarenbarruan, GKEekin egiten duzuelan, beraz.Hori da. Garapen iraunkorra bultza-tzeak autonomia-erkidegoko besteerakunde batzuekin lankidetzan jar-tzen gaituenez, erabaki genuenalderdi hori indartzea eta, inguru-mena hobetzeko ekintzak ez ezik,

bestelako ekintzak ere bultzatzea.Adibidez, teknologia medikokoaparatu zaharkituak ere Afrikakozenbait herrialdetara bidaltzen ditu-gu, hemen erraz gelditzen direlakozaharkituta.Esango al zenuke ospitalekolangileak ingurumenarekin sen-tsibilizatuta daudela?Oro har, bai. Alabaina, zaila izatenda batzuetan hondakinak ondo sail-katzea. Pentsa, erizainek, adibidez,zazpi bat hondakin-mota sailkatubehar izaten dituzte egunero etaune oro. Eta hori kontrolatzeko ba aldago modurik?Jakina, ezin gara denen atzetik ibiliea hondakinak ondo sailkatzendituzten ikuskatzen. Horretarakoditugu kanpoko kontu-ikuskariak.Goierri-Urola Garaiko ESIko osasunzentroek 2015ean lortu zuten Ekos-can ziurtagiria. Ospitaleak leheningurumen-ziurtagiria 2000. urteanlortu zuen, eta, ondoren, EMASziurtagiria 2015ean. Horiek lortze-ko prozesua oso burokratikoa izanohi da, eta ikuskariak arduratzendira legeak betetzen direla kontro-latzeaz. Nork jartzen ditu lege horiek?Legea Eusko Jaurlaritzak jartzen du,eta Espainiako Estatuak, baina batezere Europak, konpromiso handiabaitu ingurumenarekin.Zer alderdi hartu behar dira kon-tuan ziurtagiria lortzeko?Emasek, esaterako, sentsibilizazioariematen dio garrantzia. Horregatikidazten ditugu artikuluak aldizkarie-tan edo antolatzen ditugu lehiake-tak jendearen partaidetza sustatze-ko, eta abar. Horrez gain, oinarrizkolegeak betetzen ditugula ikuskatzendute, eta ingurumenaren arloababesteko eta kutsadura gutxitzekosistema behar bezala ezarrita dago-ela egiaztatzen dute guk aurkeztu-tako ebidentziekin.

Page 6: Kirolik onena, neurriz egiten dena...Euskal musikaren benetako istorioa» antzezlana udaberrian ikusi nuen, Intxaurrondon (Kultur etxean). Hango barreak! Patxo Telleriak eta Mikel

6 osatuberri2017ko urria

jakin berri • efemerideak efemerideak

Azaroaren 5aMargaret Ann Bulkley(James Barry) jaio zen.

1826an, Lurmutur Hirian, BritainiarArmadako James Barry zirujaua erdi-tze batean laguntzen ari zela, kontu-ratu zen haurra kirurgia bidez atera-tzea beste erremediorik ez zegoela.Zesarearik sekula egin gabea zen, bai-na Barryk biak bizirik ateratzea lortuzuen. Horrenbestez, Afrikako eta Bri-tainiar Inperio osoko lehen zesareaarrakastatsua egin zuen.Higiene-baldintza zorrotzagoak

bultzatu zituen, gaixoen dieta hobetuzuen, eta landareetan oinarritutako si-filisaren eta gonokoziaren aurkakotratamenduak zabaldu zituen. Toki as-kotan lan egin zuen eta ikuskari nagu-si ere izendatu zuten; horrela, Britai-niar Armadako bigarren medikuntza-kargu garrantzitsuena lortu zuen.1865ean hil zen, eta eskandalua

jaio. Gorpua garbitzeaz arduratu zenneskameak esan zuen hildakoa eraba-teko emakumea zela, eta, sabelaldekoazalean ikusi zizkion ildoen arabera,erditu izan zela ere bai.Berriki, Michael du Preez medikua

eta Jeremy Dronfield idazlea arduratudira Barryren lehen urteetako nondiknorakoak ikertzeaz. Margaret AnnBulkley –horixe zuen jaiotzean ipinizioten izena– 1795ean jaio zen. Txiki-tan John anaiari esan omen zion ema-kumea ez balitz soldadua izango zela.Aurrerago bokazioa medikuntzaraaldatu zitzaion, baina horretarako ereemakumea ez izatea derrigorrezkoeskakizuna zen. Bazuten, ordea,osaba bat James Barry izenekoa, eta,hura hil eta urte gutxira, 1809an,haren izena, dirua eta generoa erabilizituen medikuntzako ikasketak egite-ko. Izterreko herniari –nagusiki ema-kumeei eragiten dien arazoari– buruz-ko tesia osatu ondoren graduatu zen.Behin, Barryren heriotza-ziurtagiriasinatu zuen maiorrari haren generoazgaldetu zioten. «Ez dakit gizona,emakumea ala hermafrodita zen;dakidana da gorpua luzaroan ezagutunuen ospitaleetako ikuskari nagusia-rena zela».

Iturria: Argia, 2.566. zk. NagoreIrazustabarrena

ABIAN DA AMA-ESNEAREN EUSKAL BANKUATransfusioen eta Giza Ehunen Euskal Zentroan dago esne-bankua, Galdakao-Usansolo Ospitalean. Bankuari esker, garapenerako nutrizio eta tratamenduegokiak bermatu eta eman ahalko zaizkie haur goiztiarrei –32 aste baino gu-txiago dituztenei– edo pisu gutxirekin jaio direnei –1.500 gramo baino gutxia-gorekin–, baldin eta amek esne nahikoa eman ezin badiete edo mediku neo-natologoek adierazitako kasu zehatzetan. Iaz, EAEn, 1.904 haur ospitaleratuzituzten neonatologiako unitateetan, jaioberrien % 10.Esne-bankuaren arrakastaren funtsa, noski, emakumeek esnea ematea

izango da; izan ere, litro bat ama-esnerekin 10 haur goiztiarri lagundu dakie-ke. Horregatik, esne-emaileak aurkitzeko eta ama-esnearen bankua eta harenfuntzionamendua ezagutzera ematen laguntzeko, Osasun Sailak informazio-eta sustapen-kanpaina egiten ari da; izan ere, horri buruzko informazioa alehonen kontrazalean bertan aurkituko duzue.

OSAKIDETZAKO ARABAKO 105 PROFESIONALEK HARTU DUTE PARTEGASTEIZKO XVI. ENPRESA-LASTERKETANEdizio honetan 76 en-presatako 700 lagunekegin dute lasterka Gas-teizko Alde Zaharrean,bi, hiru edo launakako234 taldeetan banatuta–horietako batzuk mis-toak, alegia, sexu ezber-dineko korrikalariz osa-tuak–. Osakidetza izanda parte-hartzailegehien aurkeztu duenenpresa.

«ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA BERDINTASUNEAN» JARDUNALDIAKEAEko Parke Teknologikoen Sareak lehen aldiz parte hartu du XIV. Emakun-deren Berdintasunerako Foroan, jardunbide zientifiko-teknologikoen bideosoan genero-ikuspegia txertatzearen garrantzia ikusarazi nahian. Ekimenhau Sarea garatzen ari den Plan Estrategikoko ekintzen planetan sartutadago, zientzia eta teknologia gizartera hurbiltzeko, arlo horretan emakume-en rola babesteko eta zabaltzeko eta gazteenen artean bokazio zientifiko-teknologikoak zabaltzeko eta ahalbidetzeko. Gipuzkoako eta Arabako jar-dunaldiak hilaren 19an eta 26an egin dira hurrenez hurren, eta Bizkaiko jar-dunaldia azaroaren 7an izango da, Leioako EHUko Parke Zientifikoan.

EGURALDI ONAREKIN SINPATIKOAGOAK GARA SARE SOZIALETANHorixe ondorioztatu du Stanford Unibertsitateak egindako ikerketa batek,Twitterreko eta Facebookeko 3.500 milioi argitalpen aztertu eta eguraldiare-kin konparatu ondoren. Azken batean, sare sozialetako datuak erabiliz ondo-rioztatu dutena zera da: eguraldi onarekin (uler bedi, eguzkitsuarekin) zorion-tsuagoak garela. Aldiz, hotz eta euri handiko egunetan, sare sozialetako giroaere ilundu egiten da.Iturria: www.sustatu.eus

ALFREDO BLASKO.

Page 7: Kirolik onena, neurriz egiten dena...Euskal musikaren benetako istorioa» antzezlana udaberrian ikusi nuen, Intxaurrondon (Kultur etxean). Hango barreak! Patxo Telleriak eta Mikel

osatuberri 72017ko urria

kolaborazioaBidane PetralandaMendiola

Medikuntzako graduduna

Laino artekourrezko argia

Udako haize epelak aspaldi joanakdira biluzteko zain dauden zuhaitzdantzarien bila. Euskal Herriko baso-ek egunetik egunera gorriz margo-tzen dituzte ezpainak, eta berdez ari-mak. Eta espero gabekozirrikituetan, bat-batean, hara,enbor sendo eta teilatu arre, urretankerako onddo xume eta lotsatibat. Alboan beste txiki bat, usain sar-kor salatariari jaramonik egin gabe,eguzki-izpiekin ezkutaketan.Goizeko Ilargiaren kuxkuxean,

badoa mendizalea basoan barrena,otarretxoa eskuetan duela. Ume-tan ortozik egiten zuen lasterkabelarretan, eta egunak pasatzenzituen katamixarrekin eta tximele-tekin olgetan. Hondar-aleak eroriahala, pausoa moteldu eta irriba-rrea apaldu zaio, ezinbestean. Bizi-tzak eman dizkionak beste lapurtudizkio, eta bere zazpigarren hamar-kada amaitzear duen honetan,onddoetan baino ez du bilatzenkonplizitatea.Pare bat orduz sasi guztien gaine-

tik ibili ondoren, bat-batean, lainoguztien azpian aurkitu du bereburua. Hamar minutu eskas beharizan ditu kotoizko lanbro grisakinguru guztien jabe izateko, eta gureagurea berriro haurtzaroko sentimenhorietara lekualdatzeko. Beldurra,ikara, ziurgabetasuna, ezinegona,haserrea, ernegua, tristura… Nonnago? Zer gertatu da? Nola irtenhemendik? Nola konponduko duguhau?Ekaitzik beltzenean zein osasun-

etxeko gelarik zurienean, maiz agerdaitezkeen bizipenak. Barne-uhol-dea erraz pitz dezaketenak. Etamomentu horretan, hasierakomomentu horretan, galderen eran-tzuna lortzea baino askoz garrantzi-tsuagoa izaten da galderei erantzu-na emango diena hurbil izatea. Hurbiltasuna ez da zentimetrotan

neurtzen, kolokan dagoena neurga-rria ez denean. Zazpi hamarkada bi-ziak dituen pertsonak zein Eguzkiarilau bira apenas emanak dizkionak,erietxean zein basorik zabalenean,begietara begira ongizaterainoko bi-dezidorrean bidelagun izango duelaazalduko dion kidea da nahi duena.Eta hori azaldu ahal izateko, nahita-ezkoa izango da biek kate bera sinto-nizatzea.Pazientea ardatz duen medikun-

tza bada gauzatu behar duguna,osasun-profesionalok izan beharkodugu pazientearen ezaugarrietaraegokitu beharko dugunak. Etahorretarako, eskolan ondo ikasigenituen komunikazioaren eragile-ak diren mezua, igorlearen eta har-tzailearen ezaugarriak, testuinguruaeta erabiliko dugun bidea zaintzeazgain, kontuan izan beharko dugumedikuntzan horren maiz ahaztendugun kodea ere (mezuak bidaltze-ko erabiltzen dugun zeinuen etaarauen bilduma); euskal herritaraskoren kasuan, euskara dena. Zentimetrotan, agurea behe-laino

lodi horren ondorioz bere aurrean

ikusteko gai den tartea neurtzerikbadago. Lauzpabost oinatzetaraatzamar fin batzuek heltzen dutenotzara begiztatzea lortu du, mantalzulatu bat soinean, eta kriseilu zaharbat aldamenean. Hitzik esan gabe,onddo txikiz josita dauden lurrakatzean utziaz, bordarainoko bideaegin du amonaren kulunkaren sinto-nian. Eta bertan geratu dira onddoak.

Txikiak eta handiak; irmoak eta kiri-bilak. Jasoko ditu norbaitek agian,baina utziko ditu bertan eurenhaziak; erneko diren onddo berriak.Enbor sendoz goroldio artean bideaegingo dutenak, eta teilatu arrez,datozenen aterpe izango direnak.Udazkeneko lainoek negarrari ekin

baino pare bat hilabete lehenago ika-si nuen badela gurean urtaroei jara-monik egin gabe larreetan sakabana-tuta bizi den iratxo-familia bat, pa-zientea ardatz hartuz, euskara denurrezko onddo tinko eta xumea ba-bestearren edozer egingo lukeena.Barneratu gaitezen lur umeletan, etaizan gaitezen arbolen sustrai; saretudezagun geure grina eta ekina.

Page 8: Kirolik onena, neurriz egiten dena...Euskal musikaren benetako istorioa» antzezlana udaberrian ikusi nuen, Intxaurrondon (Kultur etxean). Hango barreak! Patxo Telleriak eta Mikel

8 osatuberri2017ko urria

bidaiak mun

dutik

zehar

40 urte basamortuan, pobrezian, laguntza-eske etakonponbidearen zain. Urtetik urtera, sahararrak geroeta erreago daude, itxaropena baitzuten egoera noiz-bait aldatuko zela 1975ean Marokok MendebaldekoSahara okupatu zuenetik.

Sahararrak errefuxiatuak dira duela 40 urtetik, eta

hemendik bidaltzen dugunarekinlortzen dute bizirik irautea». Ho-riek dira Mariaje Bolaños (Bilbo,1960) familia-medikuaren hitzak.Hernaniko Etengabeko AtentzioGunean lan egiten badu ere,hainbat alditan utzi du bere sorte-rria askotariko eriak artatzeko.Aurreko urteko irailean joan zen

Bolaños Saharara lehen aldiz, etaaurten ere joateko asmoa du.«Abegitsuak dira oso, dena parte-katu nahi izaten dute, nahiz gutxi

eduki». Egonaldi luzea egiteko as-morik ez badu ere, Mundu Bat el-kartekoekin jarraitu nahi du, etaazaroan edo abendu bitartean duberriz joateko intentzioa. Dioenez, ospitaleaz gain, daira

izenekoak daude; hots, aholkula-ritza-guneak: «Oro har ez daudeoso ondo antolatuta, bat izanezik. Baldintza higienikoak larriakdira, eta zenbaitetan, erremedioagaixotasuna bera baino okerra-goa izan daiteke». Erakundeariesker, ikastaroak ere ematen zaiz-kie sahararrei. «Ez dute ia baliabi-derik, dutena guk emandakoariesker da. Hiruzpalau ospitale dau-de kanpalekuetan, baina kontsul-tak eta erditzeak egiten dira ba-tzuetan, eta Rx eta laborategiakbesterik ez dago besteetan; Tin-dufeko ospitalera eramaten di-tuzte kasu larrienak. Osasun-sis-tema publikoa izango da, bainabaliabideak urriak dira, oso eska-sak».Saharara joan aurretik, izan du

tankerako esperientziarik; izanere, 1999an, Mauritanian egonzen bederatzi hilabetez, MugarikGabeko Medikuak erakundeare-kin. Orduko proiektuaren helbu-rua zera zen, 2-5 urte bitartekohaurren egoera ikuskatzea eta ar-tatzea, txertoak jartzea eta fami-

lia-planifikazioak egitea. «Lana,berez, polita zen, baina haiek ezdaude horretarako prestatuta,beste pentsamolde bat baitute,eta, planifikatzeko orduan, alfer-tu egiten dira». Boluntario joatea gauza ederra

dela dio behin baino gehiagotan.«Han egiten duzunak benetanasetzen zaitu; behar dutenei la-guntzen diezu, baina haiek ere as-ko ematen dizute trukean; askoikasten da». Edonola ere, irudi gogorrak ere

badatozkio gaur egun gogora,eta hunkitu egiten da. «Han bizi-tza prekarioa da oso, erakundeekezin dute botika eta baliabide as-korik eraman, ez baitago arginda-rrik. Eraman ahal daitezkeenakoinarrizko botikak izaten dira, etabalantzak eta horrelakoak». Azu-krea, tea eta datilak ei dira Mauri-taniako eguneroko jakiak, eta ho-rri esker lortzen dute askok bizirikirautea. «Oroitzen naiz etxez etxepasatzen ginela haurrak pisatze-ra. Gutxienekotik behera pisatzenzutenak artatzen genituen, eta

MARIAJE BOLAÑOSEtengabeko Atentzio Gunekofamilia-medikua Hernanin.

Munduko errealitateak bertatikbertara ezagutu eta ikustekoparada izan du, hainbatetan.Momentuko osasun-beharreisoluzioa topatzeko ahaleginenoroitzapen asko ditu gaur egun,erraz ahaztuko ez dituenak.

Biziak esku artetikihes, egun berriairitsi artean

«

Page 9: Kirolik onena, neurriz egiten dena...Euskal musikaren benetako istorioa» antzezlana udaberrian ikusi nuen, Intxaurrondon (Kultur etxean). Hango barreak! Patxo Telleriak eta Mikel

osatuberri 92017ko urria

bidaiak mundutik zehar

egoera kontrolatzea hasieran zai-la zirudien arren, bi hilabeterenondoren, aski kontrolatu ge-nuen». Tamalgarria omen da haurrak

nola dauden; askotan, ez dutelakonponbiderik, gurasoek ez bai-tute nahi izaten haiek tokiz mugi-tu: «Uste dute Ala jainkoak haurrahorrela jaiotzea nahi izan duela,eta horrekin konformatu behar di-ra». Ikustearekin bakarrik, familia-medikuak gai omen ziren nor hil-ko zen segituan jakiteko: «Ez ze-goen baliabide nahikorik, eta, be-raz, zer eginik. Ezintasuna senti-tzen duzu orduan; laguntzerajoaten zara, baina ez dago denazure esku, ezin duzu-eta kasikezertxo ere egin».Lagundu, ordea, laguntzen

zuen Bolañosek; bestela ez zioten«Marie» izenez deituko. Eta, horikontatzean, berriro hunkitzen da,bidaia hartatik bildutako argazki-liburuko orrialdeak pasatzen di-tuen bitartean. Bi argazkiren bilaaritu da etengabe, bihotzean mar-katuta dauzkan irudi bi horien bi-la. Beste askoren artean, hortxeargazkiak: ama-alaba berberak,argazki batetik bestera bi hilabeteigarota. Nabari da haurrak izugarri

egin zuela onera: «Ez genuen ustehaurra aurrera aterako zenik, bai-na hara non agertu zen; sekulakopoza hartu genuen berriz ikusi ge-nuenean».Afrikako ipar-mendebaldea pre-

karioa izateaz gainera, Maurita-nian emakumeen eta gizonen ar-teko aldea handia dela dio: «Giromatxista izugarria da; emakume-ek badute indarra, baina beren ar-tean soilik; gizonezkoak tarteandaudenean, kontua konplikatzenhasten da, eta eskubide guztiakgaltzen dituzte». Laguntzearen kontua zainetan

darama Bolañosek, ezbairik gabe.Mauritaniara joan aurretik,1992an, Peruko auzo txiro baterajoan zen orduko kolera-izurriteakjota zeuden gaixoak artatzera.Hogei bat eguneko egonaldia izanbazen ere, handik asko ikasi zuenfamilia-medikuak. «Ez zegoen oi-narrizko baliabiderik. Sinestezinazen hura. Kolera-izurrite bete-be-tean, ez zuten eskularruekin lanegiten, eta horien ordez serum-poltsak erabiltzen zituzten, eriakartatzeko orduan». Hiru bizipen horietatik, guretik

gehien urruntzen den errealitateaMauritaniakoa dela dio birritanpentsatu gabe, buruarekin, osoziur. «Ez dago osasun-sistemarik;ospitale pribatu bat dago abera-tsentzat, baina txiroek ez dute no-ra joanik, ez dute osasunerako es-kubiderik». Erremedioak beti ez dira gaixo-

tasunak baino hobeak izango,ez, baina erremedioak erremedioizaten jarraitzen du, sendabideeta konponbide. Bizia esku arte-tik doakie, egun berria iritsi arte-an; bitartean, malkoen itzalpeanbizitzea baino ez dute, irribarreenbabesean, irribarre horiek baitiraargazkien bilduma ireki ahalaikusten diren lehen oroitzape-nak.

«Zenbaitetan,erremedioa

gaixotasuna berabaino okerragoaizan daiteke»

Saharako errealitateari soluzioa topatzeko, Mundu Batelkartea urtero bertaratzen da hara.

Bidegabekeria gorabehera, saharar umeak beti alai.

Page 10: Kirolik onena, neurriz egiten dena...Euskal musikaren benetako istorioa» antzezlana udaberrian ikusi nuen, Intxaurrondon (Kultur etxean). Hango barreak! Patxo Telleriak eta Mikel

10 osatuberri2017ko urria

osasun

ez eta osasuntsu bizi

rriak, baina hori sarri ez dela nahikoaizaten ezbeharrak saihesteko.Horren adibide gisa, 2015eko ur-

tera jotzen du Etxeberriak. Urte har-tako Behobia-Donostian, bi lagunzendu ziren lasterketan, eta, Etxebe-rriaren esanetan, «ondo prestatuta-ko gazte kirolariak ziren». Horrega-tik, komunikabideen jiran sortutako«erantzunik gabeko zurrunbilo me-diatikoa» arbuiatzen du, eta tentuzjokatzeko eskaria egiten.Zenbait probatan ez bezala, Beho-

bia-Donostian ez da txosten mediko-rik aurkeztu behar parte hartu aurre-tik. Horregatik, baina, ez dira ugari-tzen ezbeharrak, Etxeberriaren

aditu guztiek dute harremana proba-rekin.Lasterketa hori Fortuna elkarteak

antolatzen du, eta horko kidea da Iñi-go Etxeberria. Haren esanetan, laster-ketaren sona –30.000 lasterkari ingu-ru– eta izaera herrikoia dela eta, eraguztietako parte-hartzaileak biltzendira, eta tartean izaten dira behar be-zala prestatu ez direnak ere. Hala,osasun-arloan baliabide mediko uga-ri jarri ohi dutela esaten du Etxebe-

Prebentzioa eta kontrola,lasterketaz gozatzekoBehobia-Donostia lasterketa aitzakiatzat hartuta,kirolak eta osasunak elkarrekin duten harremana landuzuten Donostiako San Telmo museoan urriaren 6an.

Kirolak sortzen duen zurrunbi-

lo guztia aztertzeko parada

izan zuten Donostiako San

Telmo museoan. Hizlari aritu ziren ki-

rol-elkarteetako kideak, kirolariak

berak, kazetariak eta medikuntza-

alorreko kideak osasunak eta kirolak

duten harremanaz, azaroaren 12ko

ekitaldira begira. Egun horretan

izango da Behobia-Donostia laster-

keta entzutetsua. Era batera edo

bestera, mahai-inguruan bildutako

Page 11: Kirolik onena, neurriz egiten dena...Euskal musikaren benetako istorioa» antzezlana udaberrian ikusi nuen, Intxaurrondon (Kultur etxean). Hango barreak! Patxo Telleriak eta Mikel

osasunez eta osasuntsu biziosatuberri 112017ko urria

esanetan: «Txostena eskatu ala ez,kasuistika antzekoa izaten da». Halaere, Behobian nahiko neurri hartzendira. Horien artean, galdetegiadago; izena emateko orduan laster-kari bakoitzak galdera dezenterierantzun behar izaten dio nola da-goen azaltzeko. Horiek aztertu oste-an, korrikalari batzuei medikuaren-gana joateko eskatzen zaie lasterke-tari begirako pausoak ematenjarraitu aurretik: «Guztira, parte-har-tzaileen % 6 bidaltzen dute medi-kuarengana», dio Etxeberriak.Hain justu, Felix Zubia medikuak

dio Behobia-Donostian gertatu ohidiren ezbeharrak ez direla izatenprestakuntza eskasaren ondorio. Za-rauztarrak hamalau urte daramatzalasterketako helmugan ondoezikdaudenak artatzen. Era guztietakokasuak ezagutu arren, Zubiaren esa-netan, «oso apala da hilkortasun-ta-

sa, eta bero-kolpeak izaten dira ara-zorik handienak». Hori azaltzeko, he-mengo eguraldia aipatzen du: «Aza-roan izaten da lasterketa, eta eguraldialdakorra izan ohi dugu. Zenbat etabero handiagoa, orduan eta jendegehiago artatu behar izaten da. Al-diz, zenbat eta hezetasun handiagoa,orduan eta jende gutxiago».Hain justu, 2008ko, 2011ko eta

2015eko kasuak ekarri ditu gogoraZubiak. Haren esanetan, urte horie-tan tenperaturak aise gainditu zuen20 graduen langa, eta zenbait laster-kariren ohitura-falta dagoenez, ho-rrek, azaltzen du urte horietan jendegehiago artatu behar izana: «Hama-bost gradutik gora nabarmen igo-tzen da bero-kolpeen arriskua».Azken hamar urteetan, 1.529 la-

gun artatu dituzte Behobia-Donostiaproban; lasterkarien % 1,59, gutxigorabehera: «Mundu-mailan, arta-tzen direnen kopurua % 0,15ekoadela jakinik, ia hamar aldiz gaindi-tzen du gure kasuak», dio Zubiak.Hala, horiek saihesteko gakoa pre-bentzioan dagoela azpimarratzendu. Haren esanetan, screeningak ga-rrantzi izugarria du, baina ez da ez-beharrak saihesteko era bakarra; las-terketaren eguna nolakoa den kon-tuan hartu behar da: «Informazioajaso, komunikabideei arreta ipini,B/SS Safe sakelako aplikazioari begi-ratu eta lasterketan emandako oha-rrei jaramon egin».Zubiak azpimarratu du dispositibo

mediko ikaragarria antolatzen delalasterketaren inguruan, «modu ba-tean esanda, katastrofe batean adi-nakoa». Izan ere, 31 mediku, 50 eri-zain inguru, 100 teknikaritik goraeta 100 bat anbulantzia aritzen diraegun horretan lanean, «Gipuzkoakoosasun-arretarentzat karga handia».

«Larri bazoaz, jaitsi erritmoa»Tenperatura-mugarik ez dagoenez,tentuz jokatu behar dute lasterka-

riek, Etxeberriaren iritziz. Ez hori ba-karrik; Zubiak dioenez, norbere mar-ka hausteko obsesioak ere ezusteko-ak sor ditzake: «Erlojuak markatuta-ko erritmoari begiratzen dio jendeak,baina norbere sentsazioek gidatu be-harko lukete bat». Zubiaren arabera,artapen ia guztiak azken hiru kilome-troetan izaten dira: «Norbait iritsi ezi-nik ikusiz gero kilometro baten fal-tan, ez esan gutxi falta zaiola eta ja-rraitzeko. Osasun-aldetik alde izuga-rria izan dezake».Horrez gain, gizonezkoek osatzen

dute artatuen kopuru handiena.Parte-hartzaileen % 24 dira emaku-mezkoak, eta artatuen % 8 soilik.Uxue Fraile mendi-lasterkariarenesanetan, datuak «ez du esan nahiemakumeok ez dugula marka eginnahi izaten, baizik eta arrisku gutxia-go hartzen dugula». Antzeko iritziaazaldu zuen Arantxa Errazkin Bida-soko ESIko medikuak ere. Lasterka-ria da Errazkin, eta Behobia-Donos-tian aritua. Haren ustez,«prestakuntza eta kontrolean dagogakoa. Larri noala igarriz gero, errit-moa lasaitzen dut».Errazkinek lehen pertsonan antze-

man du parte-hartzaileen gorakada.Izan ere, urte askoan etengabe igoda lasterkarien kopurua, nahiz etaizena emandako guztiek ez dutenproba egiten. Lasterketa hau herri-lasterketa ote den oraindik galdegindie Arritxu Iribar moderatzaileak hiz-lariei, eta Zubiak erantzun dio herri-lasterketa bat izateko beste zerbaitbehar litzatekeela: «Markari hain-beste erreparatzen zaio, ezen ustebaitut herri-lasterketa batek alderan-tziz behar duela, hainbeste estutugabe ondo pasatzea». Fraileren esa-netan ere, dagoeneko ezin zaio he-rri-lasterketa esan Behobia-Donos-tiari, baina, hala ere, azpimarratu dujakin nahi lukeela «25.000 lasterkari-tik zenbatek daukaten prestakuntzaegokia».

Page 12: Kirolik onena, neurriz egiten dena...Euskal musikaren benetako istorioa» antzezlana udaberrian ikusi nuen, Intxaurrondon (Kultur etxean). Hango barreak! Patxo Telleriak eta Mikel

12 osatuberri2017ko urria

atzera begira

Krimea-Kongokosukar hemorragikoaBigarren Mundu Gerran alemaniar armadak Ukrainiainbaditu ostean, Sobietar Batasunak KrimeakoOfentsiba deituriko erasoa jo zuen. Behin penintsulaberreskuratuz gero, Stalinek tartariarrak ErdialdekoAsiako errepubliketara kanporatzeko agindu zueneta epe laburrean 200.000 tartariar lekualdatuzituzten, naziei lagundu izana leporatuta. Bienbitartean, Krimea okupatu zuen sobietar armadakosoldaduen artean, ordura arte ezagutzen ez zensukar hemorragiko bat agertu zen.

ADRIAN HUGOAGINAGALDE LLORENTE Medikuntza eta Zientzia Histori-aren Euskal Museoko ikerlaria(UPV/EHU)

Medikuntza Prebentiboko eta Osa-sun Publikoko BAMEa GurutzetakoUnibertsitate Ospitalean.

Antza denez, hasiera batean, ondo-eza, sukarra, aldarte-aldaketak,asaldua eta eztarriko petekiak ager-tzen ziren gaixoetan, eta, egunbatzuen ostean, sudurreko odolja-rioa, gorakoa eta gorozki beltzak(melenak); zenbaitetan, gibelekohantura mingarria, hala nola hodibarneko koagulazio barreiatua, gil-tzurruneko gutxiegitasun akutua,shocka eta arnas gutxiegitasunarensindrome akutua.

Txosten epidemiologiko sobieta-rren arabera, sukar hemorragikoa-ren lehen agerraldi hori 1944koapiriletik 1945eko irailera luzatuzen, gaixoen % 15en heriotza era-ginez. Kasu-kopuru altuena1945eko ekainean izan zen: % 53.Ez zen pertsonen arteko kutsatze-rik gertatu, eta gaixo gehienek (%87,8) komunean zuten ezaugarribakarra aurretiko kapar-hozkadakziren.

Hori dela eta, kaparrek kutsaturi-ko gaixotasun infekzioso batenaurrean zegoela susmatu zuen age-rraldia ikertzeaz arduratu zen Mik-hail Chumakov birologo sobieta-rrak. Chumakovek, ezagun zirengaixotasunak alde batera utzi oste-an, sukar hemorragikodun gaixobaten seruma inokulatu zien pirote-rapia jaso behar zuten gaixo psikia-trikoei –garai hartako terapia-motahori sukarra eragitean zetzan, buru-ko gaixotasunak sendatzekoasmoz–, eta, espero bezala, suka-rra, petekiak eta bestelako sinto-mak agertu ziren haiengan. Horriesker, patogenoa bakterio-iragaz-kiak zeharka zitzakeen birus batzela frogatu zen, gaixoen fase aku-tuan odolean aurkitu zitekeena.Hurrengo hamarkadan, Sobietar

Batasunean (Errusia, Tadjikistan,Kazakhstan, etab.) edo Bulgarianbeste kasu batzuk aurkitzen zirenbitartean, Altzairuzko Oihaletikkanpo ezezagun zen sukar hemo-rragiko baten agerraldia jasan zutenKongo Belgikarrean1956an. Gaixo-tasuna birus ezezagun batek eraginzuela frogatu ostean, 1967anCongo virus izenaz bataiatzen zuenartikulu bat argitaratu zuten Ghis-laine Courtois belgikar medikuaketa Jack Woodall britainiar entomo-logoak. Hori jakin ostean, Chuma-kovek urte berean berbera egin

Hyalomma marginatum.

Page 13: Kirolik onena, neurriz egiten dena...Euskal musikaren benetako istorioa» antzezlana udaberrian ikusi nuen, Intxaurrondon (Kultur etxean). Hango barreak! Patxo Telleriak eta Mikel

osatuberri 132017ko urria

atzera begira

zuen. Hori dela eta, Birusen Taxono-miarako Batzorde InternazionalakKongo-Krimeako sukar hemorragi-koaren birusa izena proposatuzuen, argitalpen ordenari errepara-tuz, baina Gerra Hotzaren testuin-guruan sobietarrek euren lehenta-suna inposatzea lortu zuten,birusen taxonomiaren historianargitalpen-ordenari beharrean aur-kikuntza-ordenari lehentasunaemanez.Gaur egun, jakin badakigu gaixo-

tasun hori ziurrenik Erdialdeko Asia-ko herrialde askotan endemikoaedo berezkoa zela. Lehen deskriba-pena Ar-Razi (854-932) osagile per-tsiarraren Liber Continens lanari zordiogu, non sukar hemorragikoarenhiru kasu posible deskribatu zituen.Bestalde, gaur egun Tadjikistan denlurraldean ere odoljarioa eragitenzuten sukar-kasuak egon omenziren artzainen artean, Al-Jurjani(1040-1136) errege-medikuarenarabera, eta Uzbekistango herri-medikuntzan khungribta izenazezagutzen zela uste da.Horrela, bada, zerk eragin zuen

Krimeako agerraldia? Antza denez,Bigarren Mundu Gerrak eta tartaria-rren kanporatzeak Krimeako penin-tsulako ekosistema aldarazi zuen

epe laburrean. Urte haietan nekaza-ritza eten egin zen, hala nola erbi-ehiza; ondorioz, labore-lurrak sasizbete ziren eta, horrekin batera,erbiak ugaldu. Hori dela eta, kapar-populazioa nabarmenki hazi zen,gizakiak kutsatzeko ingurune ezinhobea sortaraziz. Hori bereziki

udako hilabeteetan gertatu ohi da,Hyalomma kaparrak orduan iristenbaitira heldutasunera, eta ugaztuntxikietatik handiagoetara igarotzenbaitira.2002tik Turkian antzeko fenome-

noa gertatzen ari dela uste da, hainzuzen ere, gaur egun kasu berrigehien jasaten dituen herrialdean.1995-2001 urte bitartean nekazari-tza, abeltzaintza eta ehiza eten eginziren zenbait lurraldetan, arrazoimilitarrak zirela eta, eta ondorioz,

landu gabeko lurretan, basurdea,erbia eta halako ugaztunen dentsi-tatea handitu egin da. Kaparrakhorrelako animalia basatietan uga-riak izan ohi dira eta erraz egitendute salto abeltzaintzan erabiltzendiren ardi eta behietara, eta ondo-rioz, gizakietara.Gaur egun, Europar Batasuneko

herrialdeetan, Krimea-Kongokosukar hemorragikoa Bulgarianbakarrik da endemikoa, edo halauste zen berriki arte. 2016an age-rraldi txiki bat izan zen Extremadu-rako landetan, kaparrek pertsonabat ziztatu ostean. Gaixoa, shockazela eta, handik egun gutxira hilzen Madrileko ospitale batean,artatzeaz arduratu zen erizainetakobat kutsatu ondoren. Carlos III.aOsasun Institutuak egindako iker-keten arabera, Afrikatik penintsula-ra klima-aldaketak eraginda urteromigratzen duten hegaztiek Krimea-Kongoko sukar hemorragikoazkutsaturiko Hyalommak ekarridituzte, eta ugaldu egin dira Extre-madura aldeko orein-populazioenartean. Dirudienez, klima-aldake-tak ekarriko dituen osasun-ondo-rioen artean, ahazturiko gaixotasunugari izango ditugu hurrengo urte-etan.

1969an, Krimea-Kongoko sukar hemorragikoa zela eta, bakarturiko gaixoa.Mikhail Petrovich Chumakov.

Gaixotasunarenlehen deskribapenaAr-Razi (854-932)osagile pertsiarrari

zor diogu

Page 14: Kirolik onena, neurriz egiten dena...Euskal musikaren benetako istorioa» antzezlana udaberrian ikusi nuen, Intxaurrondon (Kultur etxean). Hango barreak! Patxo Telleriak eta Mikel

14 osatuberri2017ko urria

aholku m

edikoak

Lau emakumetik batek jasaten du gernu-inkontinentzia. Ez da adineko pertsonen kontuasoilik, emakume gazteek ere izan baitezaketearazo hori. Zorionez, ez da saihestu ezinekoa,arrakastaz trata eta konpon daitekeen egoeragogaikarria baizik.

JABIER AGIRREmedikua

kin lotutako arazo-ak izan ohi dira inkontinentziarenarrazoi nagusiak.

Prebentzio-neurriakBizi-aztura egokiak hartzea oso la-gungarria da, gaitza jasateko arris-kua txikitzeko modua ematen digu-lako. Hartu beharreko prebentzio-neurriak:• Erretzeari utzi. Aspalditxotik

gauza jakina da tabakoaren osagaiek

Pixak nahi gabe ihes egiten digu giza-kioi, barre edo eztula egiterakoan; pi-xa egiteko premia larria dugunean erebai; bainugelara garaiz iritsi ezina sarriizaten dugu... Horiek dira gernu in-kontinentziaren sintoma nagusietakobatzuk. Ordea, zer da gernu-inkonti-nentzia edo pixari eutsi ezina? Larrita-sun handirik eduki gabe ere, oso de-serosoa eta gogaikarria ere izan daite-keen egoera da, pazientearen bizi-ka-litatea benetan aldrebesten duena.

Medikuarekin kontsultatzea,ezinbestekoaPixari eutsi ezina jasaten duten ha-mar emakumetik zazpik ez diote me-dikuari sekula ezer aipatu izan. Zer-gatik? Gaur egun nekez uler daite-keen lotsagatik, batetik, etaadinaren kontuak izango dira eta ha-lako usteengatik, bestetik. Nagusikibi arrazoi horien ondorioz, emaku-me asko daude molestia hori isileaneraman eta jasaten dutenak, trata-

mendu egokiarekin kasurik gehie-nak konpontzen direla jakin ere egingabe. Beharrezkoa da, beraz, inkon-tinentzia identifikatzea eta ahaliklasterrena irtenbideak bilatzen has-tea. Horrela, erabat sendatzeko au-kerak askoz ere handiagoak izangobaitira.

Arriskua handitzen duten fak-toreakAdinean aurrera egin ahala, per-

tsonaren pelbis-zorua —maskuriariposizio egokian eusten dion musku-latura— ahuldu egiten da, inkonti-nentziaren arriskua areagotuz. Bai-na denbora igarotzea ez da arrazoibakarra, esan bezala trastornohorrek edozein adinetako per-tsonei erasaten baitie. Haur-dunaldiek eta erditze bagina-lek arriskua handitzen dute,pelbiseko muskuluek egoerahorietan jasaten duten presioagatik.Eta zenbat eta haurdunaldi gehiago,orduan eta arrisku handiagoa dago.Gainpisuak ere zona horretako

muskuluak ahultzen ditu. Gehiegiz-ko kiloek presio gehigarria dakarkio-te pelbis-zoruari, eta, horren ondo-rioz, muskuluak lasaitu egiten dira.Idorreriak, infekzioek —zistitis erre-pikatuek, esaterako—, diabetesakedo ebakuntza kirurgikoek ere in-kontinentzia eragin dezakete, edolehendik dagoena okerragotu.Gizonezkoen kasuan, prostatare-

Pixari eutsi ezina,arazo deserosoa

Page 15: Kirolik onena, neurriz egiten dena...Euskal musikaren benetako istorioa» antzezlana udaberrian ikusi nuen, Intxaurrondon (Kultur etxean). Hango barreak! Patxo Telleriak eta Mikel

osatuberri 152017ko urria

aholku medikoak

maskuria narritatzen dutela, baina,horrez gain, ez da ahaztu behar ohiko

erretzaileen eztulaldiek erenabarmen hondatzen du-tela gernu-esfinterra —maskuria ireki eta ixte-ko jokoa gobernatzen

duen eraztun mus-kularra—.

• Ura,neurrian.

Gehiegi eda-teak pixa sa-rritan egiterab e h a r t z e ngaitu. Horrek,luzarora, mas-kuriaren dis-tentsioa da-kar, eta ger-nuari den-bora luze-an eusteaza i l agogertatu-ko zai-gu. Bai-na gu-

txiegi edanez geroere, ordea, pixa gehie-

gi kontzentratuko da,maskuriaren paretak na-rritatuz. Ura edan bai,beraz, baina neurrian.

• Maiz joan ko-munera. Noizeanbehin komunerajoatea komenida, baita premia-

rik sentitu ez arrenere; horrela egin ezean, mikzioa (pixaegitea) kontrolatzen duten musku-luak ahuldu egingo dira.• Dieta zaindu. Ahal dela, masku-

ria narritatzen duten jan-edanak baz-terrera utzi behar dira: alkohola, zitri-koak, janari min edo pikanteak, ka-fea, tea, kola-freskagarriak, edarigasdunak, txokolatea...• Kirola egin, baina gehiegike-

riarik gabe. Ariketa fisikoa neurrian

egiteak muskulatura indartsu eduki-tzen laguntzen du, baina, kontuz,gehiegizko ariketak justu alderan-tzizkoa ekar dezake eta. Gehiegizkoentrenamenduak, esaterako, mas-kuria presionatu eta esfinterra lasai-tzen du. Kasu horietan, abdomene-ko eta pelbis-zoruko muskulaturabatere ahuldu gabe tonifikatzen la-gundu dezakeen gimnastika espezi-fikoa egitea izan daiteke irtenbideegokia.

Bigarren pausoa: tratamendu egokiaHala ere, zenbait kasutan, aipatuta-ko prebentzio neurri guztiak mar-txan jarri arren, inkontinentziaarazo bilakatzen bada, badira horriaurre egiteko hainbat metodo. Tra-tamendu-aukera horien artean,espezialistak bere ustez egokia hau-tatuko du, pertsona bakoitzarenegoera eta baldintzak ondo aztertuondoren.• Kiegel-en ariketak. Zoru pelbi-

koan muskuluak indartzeko egitenden errehabilitazioko gimnastika be-rezia da. Ariketak egiteko modu dife-renteak daude, eta espezialistakemango dio gaixoari ariketa horienberri.• Konoak erabiltzea. Baginaren

barruan sartzen diren gailu batzuk di-ra. Ondoren, minutu batzuetan konohoriek kanpora irten ez daitezen saia-tu beharko du emakumeak, zona ho-rretako muskulatura estutuz. Horre-la, pixkanaka, muskuluak indartzealortzen du.• Sendagaiak. Larrialdiko inkonti-

nentzian soilik errezetatzen dira. An-tikolinergikoek gernua maskuritikkanpora jaurtitzen duen muskulua—detrusorea esaten zaio muskuluhorri— erlaxatzen dute, uretrakobarne-esfinterraren tonua indartzea-rekin batera. Horrela maskuriak pixa-ri eusteko duen gaitasuna handitzenda. Azkenaldian muskulu detrusoreatratatzeko gehien erabiltzen den tra-

tamendua toxina botulinikoa da,osasun-etxean.• Kirurgia, azkeneko irtenbi-

dea. Ahalegineko inkontinentziakasuetan, kirurgia alternatiba ego-kia izan daiteke. Teknika diferenteakdaude aukeran, kasuen arabera,baina usuenak hurrengo biak dira:batetik, ureterraren azpian zonahorretako ehunak indartuko dituensare-moduko bat jartzea —metodohorrek % 90eko eraginkortasunadu, eta anestesia epiduralarekin edolokalarekin egiten da—; eta, beste-tik, maskuria kontrolatzen dutennerbioetara bulkada elektrikoakbidaliko dituen gailu bat ezartzea.

Hainbat gernu-ihes motaInkontinentzia mota bat bainogehiago daude, eta bakoitzak dauz-ka bere sintoma eta berezitasun pro-pioak. Dena den, hona hemen motabakoitzaren seinalerik usuenak:• Ahaleginekoa. Pixaren ihesak

eztul, barre edo jauzi egiterakoanazaltzen dira.• Larrialdikoa. Pixa egiteko go-

goa hain da larria, ezen, kasurikgehienetan, maskuria komunera iri-tsi aurretik hustuko baita, gaixoakezin diolako pixagurari eutsi.• Mistoa. Aurreko bi moten ezau-

garriak konbinatzen ditu. Ohikoabihurtu da aspaldian.• Gainezkatzekoa. Maskuria ez

da erabat hustutzen sekula, eta, ho-rregatik, gaixoak beti dauka masku-ria beteta daukalako sentsazio na-barmena. Gernu-ihesak edozeinunetan gertatzen dira, eta paziente-ak ezer gutxi egin dezake ihes horienkontra.• Iragankorra. Hainbat arrazoi di-

rela tarteko —botikak, infekzioak etahalakoak—, aldi baterako egoera ja-kin batek eragindakoa da. Arrazoiadesagertzearekin batera, gaixoarenegoera ere normalizatu egin ohi da,eta haren osasunak hobera egin ohidu.

Page 16: Kirolik onena, neurriz egiten dena...Euskal musikaren benetako istorioa» antzezlana udaberrian ikusi nuen, Intxaurrondon (Kultur etxean). Hango barreak! Patxo Telleriak eta Mikel

16 osatuberri2017ko urria

arnasgun

eak

Esaten da esaten, urtaro bakoitzak paisaia bat duelaeskaintzen, baina negua omen Pitillasko aintziranhegaztiak ikusteko garairik aproposena, naturakematen duen mosaiko eder eta koloretsuan. Naturaribegira, negutar hegazti-taldeek ematen dioteongietorria naturazaleari. Ilunabar isil, hotz eta lasaiakimajinatzen al dituzu hegaztien konpainian?

Egongo da hamaika ilunabar bil-dumatzen duenik, eta egongoda hegaztiak ikustea gogoko

duenik. Bataren zein bestearen zaledenak derrigor etorri behar du aintzi-ra honetara; hamaika hegaztiren he-gadez gozatuko du neguko urtarohotz eta isil honetan: basahate, ipar-ahate, ahate txistulari, ahate moko-zabal, murgilari arrunt, zertzeta, zin-gira-mirotz, mirotz zuri, antzara...

Iruñetik 60 kilometrora dago Piti-llasko aintzira, bertako udalerritik hi-ru kilometro hego-ekialdera, Uxuekomendiaren magalean. Erreserba Na-turala da, aintziren ipar-muga, etaIberiar penintsulan hegazti gehien bil-tzen duen eremuetako bat, baita He-gaztien Babesgune Berezia eta Nazio-arteko Hezegune Garrantzitsua ere,ekologiaren aldetik duen balio han-diaren erakusgarri.

Nafarroan den urtegi naturalik han-diena da aintzira: 216 hektarea da lu-ze-zabalean eta, gehienez, hiru metrosakon. Urtegi naturala ezagutzeko,hiru bidetatik joan ahal da, eta beha-toki bat ere badago, muino baten gai-nean, bisitariak lekuan bertan ikus de-zakeen azalpenekin, material grafikoeta zenbait ikus-entzunezko edukie-kin; horrela, aintziraren ezaugarri na-turalen berri izango du. Behatoki horiezin hobea da hegaztien mugimen-duak ikusi eta haietaz gozatzeko.Lehenbiziko bide autogidatuak ki-

lometro bat baino ez du, zeinak heze-gunearen hegaztiak eta landareakezagutzeko aukera ematen dion ibil-tariari. Urak gidatzen duen bidea deladiote, bide labur eta erraza, edono-rentzako aproposa, eta hegaztien be-hatokiaren ingurua zeharkatzen du.Bigarren bideak bost kilometro ditu,eta aintzira urez hornitzen dutenibaiek dute garrantzia. Irteera berta-ko jatetxetik gertu dago, errepidea-ren ondoan. Bide hori ere erraza da,

Negutar hegadak,lakuaren ispilu

Page 17: Kirolik onena, neurriz egiten dena...Euskal musikaren benetako istorioa» antzezlana udaberrian ikusi nuen, Intxaurrondon (Kultur etxean). Hango barreak! Patxo Telleriak eta Mikel

arnasguneakosatuberri 172017ko urria

laua baita. Azkenak, berriz, lakua etaPitillasko herria lotzen ditu hiru kilo-metroko ibilbidean, eta diote ez duelainolako zailtasunik.Erreserba naturala ehun bat espe-

zieren aterpea da; hau da, Nafarroandabiltzan hegazti-espezie guztien ka-sik herena biltzen du. Horrek esannahi du Nafarroako bigarren urteginaturala dela hegazti habiagileenaniztasunean, eta lehenbizikoa, be-rriz, hegazti migratzaileen pausale-kuari dagokionez.Pitillasko aintziraren historiari erre-

paratuz gero, jakin dezakegu berezsortutako ingurua dela, baina men-dez mende aldarazi dutela giza jar-duerek. Urteak dira lakua ureztape-nerako erabiltzen dela, eta XVI. men-dean presa bat gehitu zitzaion. Gero,berriz, 60ko hamarkadan, hain zuzenere, inguru hori lehortu, eta nekazari-tzarako erabili zuten. Edonola ere, ga-zitasun handiko bazter idorra izaki,1976tik hona lehengoratzen utzi du-te lakua, berezko bilakaeran.

Negua izango da hegaztien urtaro-rik gustukoena; dena den, udaberri-tik abuztura, koartza gorrien hegaldidotoreez gozatzeko parada ere ego-ten da bertan, eta, zer esanik ez,haien lumadi gorri-beltzez ere. Maia-tzeko hilean, halaber, hain esangura-tsuak diren ilunabar dotore eta kolo-retsuei zezen-txorien marru sakonakgehitzen zaizkie. Galtzeko arriskuandira hegazti horiek, eta horrelakoenbila aritzen da azkenaldian zalea.Diote, gainera, tamaina handiko he-

gaztiak izan arren behatzeko zailakdirela. Hegazti mota hori aditua dahezeguneetan kamuflatzen, landa-redia hain ohikoa den Pitillasko ain-tziran.Egun osorako plana duenak badu

zer ikusi inguruan. Erriberriko ErdiAroko gaztelu ezaguna, La Olivakomonasterioa eta Uxue herri ederra,zeina goi-ordoki baten goialdean gal-duta dagoen, erreka freskagarririk etazuhaitz babeslerik gabe, aldapa piko-ei itsatsitako karrika meharrez betea.

Fitxa • Antolatutako taldeak: Ordua, gutxienez, hiru egun lehenagohartu beharra dago, honako telefonozenbaki honetara deituta: 619 46 3450. Prezioa 75 euro da talde osoaren-tzat, eta bisita gidatua du: ordubeteeta 25 minutuko bisita behatokianbertan. 55 pertsona baino gehiagokotaldeak ez dituzte onartzen.

• Ordutegia neguan:Azaroaren 1etik aurrera, behatokiaigande eta jaiegunetan irekitzen dute11:00etatik 14:00etara. Abenduaren11tik 31ra, ordea, itxita egon ohi da.Ordutegiak behatokia bisitatzeko bai-no ez dira; lakua edozein unetan bisi-tatu ahal da.

• Araua:Txakurrik ez dute onartzen.

Zezen-txoria. WIKIPEDIA. CC BY-SA 3.0

Ostadar ingurumen hezkuntza elkartea.

Page 18: Kirolik onena, neurriz egiten dena...Euskal musikaren benetako istorioa» antzezlana udaberrian ikusi nuen, Intxaurrondon (Kultur etxean). Hango barreak! Patxo Telleriak eta Mikel

urratsak

18 osatuberri2017ko urria

Saio kliniko orokorrenbilakaera Araba ESIan:etengabeko ontze-prozesua

Ikasturte honetan, urritik 2018koekainera bitartean, 30 saio kliniko egi-tea programatu da. Horietatik 8renbat euskaraz izango dira, aurrekoetanbaino gehiago. Izan ere, 2015/16an 2saio izan ziren eta 2016/17an 3; hona-ko hauek, hurrenez hurren:

- «Eskanerraren aurrerakun-tzak, zertan gaude?». Jone Sa-gasta Urrutia, ErradiologiakoZerbitzua.

- «Gernu-inkontinentzia».Egoitz Tolosa Eizagirre, Urolo-giako Zerbitzua.

- «Behi eroak 20 urte geroago,Creutzfeldt-Jakob-en gaixota-suna». Izaro Kortazar Zubiza-rreta, Neurologiako Zerbitzua.

- «Lehen mailako arretara ego-kitzeko gertaera arin-modera-tuko telemedikuntza». SaioaLopez Zurbano, PsikiatriakoZerbitzua.

- «Prostatektomia robotikoarenondoriozko erekzioaren dis-funtzioa. Nori? Mitoa edo erre-alitatea?». Egoitz Tolosa Eiza-girre, Urologiako Zerbitzua.

30 bat urte baino gehiago dira Txagorritxuko etaSantiagoko ospitale-erakundeak beren ingurunesanitarioko profesionalentzako saio kliniko orokorrakantolatzen hasi zirela, eta horietako batzuk, ArabaESIa sortuz geroztik, euskaraz egiten dituzte.

- aztergaiek ahalik eta oro-korrenak izan behar dute,gaian adituak ez direnekere jarraitzeko modukoak.

- egoiliarrek hizlari gisaparte hartzea erraztu etabultzatu behar da.

- saioetan euskara-erabilerasustatzea lehentasunezko-tzat jotzen da.

Saiook antolatzeko, 2012an,orduko zentroetako antolaketa-arduradunetatik abiatuta, Saio Kli-niko Orokorren Batzordea osatuzen, eta, gaur egun ere, hainbatarlotako profesionalek osatzenduten batzorde berori arduratzenda saio hauen eta bestelako saioorokorren logistikaz.Saio kliniko orokorrek, egun, egi-

tura jakin bat dute, programazehatz bat eta parte-hartze handia,eta duen jarduera-eskaintza han-diagoa da urteko dibulgazio-ahal-mena baino.

Saioak antolatzerakoan, nabar-mentzekoak dira lehentasunezkoalderdi hauek:

Saiook zein bere aldetik sortuziren Txagorritxuko eta San-tiagoko zentro sanitarioetan,

bakoitzak bere logistika zuelabaina helburu bakarrarekin: zerbi-tzu asistentzialentzako topagunezehatz eta jakin bat eratzea, nor-beraren jakintza-arloa gainerakoprofesionalekin partekatzeko etaera guztietako gaiak jorratzekoasmoz, hala kliniko-asistentzialaknola antolamendukoak edo beste-lakoak.Aurrerago, Arabako Unibertsita-

te Ospitalea sortu zenean, saioonantolaketaren konbergentzia-pro-zesu bat gauzatu zen sinergiakbaliatzeko. Horrela, bakoitzarenantolaketa-ahaleginak eta logisti-kak bilduz, saioen egutegi komunbat (eskola-ostegunetan, 08:15etik09:00etara) osatu zen profesionalguztientzat, hala aipatu zentroeta-koentzat nola lehen mailako arreta-koentzat. Harrezkero, zerbitzu etaunitate guztien parte-hartzea bikai-na izan da, bai saioak ematekoorduan, bai saioetara bertaratzearidagokionez, asteko lan-egutegikoohiko eginkizun bilakatu baita pro-fesional askorentzat, osteguneanzer gai azalduko den erreparatzenibili gabe.

Page 19: Kirolik onena, neurriz egiten dena...Euskal musikaren benetako istorioa» antzezlana udaberrian ikusi nuen, Intxaurrondon (Kultur etxean). Hango barreak! Patxo Telleriak eta Mikel

urratsakosatuberri 192017ko urria

Euskarazko lehen saio klinikoaegin zenuen Txagorritxun, bainazer da?Sanitarioentzako formazio-saioa da,eta espezialitate askotako profesio-nalek ematen dute astean behin.Hiru ordu laurdeneko saioak izan ohidira, eta saio berbera errepikatzenda Santiagon nahiz Txagorritxun as-tebeteko aldearekin.Zer dela eta eman zenuten eus-kararako pausoa?Guri ere egokitu zitzaigun saioa egi-tea, erradiologiakoei, eta, niri propo-satu zidatenean, egoiliarra nintzen.Euskalduna izanda, azkenaldian an-tzematen nuen euskara aldetik Osa-kidetzan lan dezente egina zela:errotulazioak, mezu elektronikoak,txapak eta beste. Erabilera ere go-rantz doa, baina ikusten nuen hutsu-ne bat arlo zientifikoan, hizkuntza

teknikoaren aldetik. Azkenean, uni-bertsitatean gehien-gehiena euska-raz ikas daiteke, baina gero, lan-mundurako pausoa ematean, albobatera geratzen da. Hutsune horikontuan izanda, saioa prestatzekoaukera eduki nuenean, aurrera jo-tzea erabaki nuen, bai bainekienbeste ospitale batzuetan –Gurutze-tan, Basurtun zein Donostian– eus-karaz egiten zituztela. Zerbitzukoburuaren, gerentearen eta euskara-taldearen babesarekin egin genuenaurrera.Zure ideia izan al zen euskarazegitea?Euskara-taldean egindako proposa-mena izan zen. Lehenago aipatu du-dan bezala, saio kliniko berbera birri-tan ematen dela ikusirik, aukera onairuditu zitzaigun egoitza batean eus-karaz eta bestean gaztelaniaz ema-

tea. Ez nuen nahi, ordea, ideia horisaio bakar batean gera zedin, jarrai-tutasuna nahi nuen. Hala, saio klini-koak antolatzen dituen taldearenbabes eta bultzadarekin, beste saiokliniko bat ere izan zen euskarazikasturte hartan. Harrezkero,2016/17an, hiru saio egin dira, etaikasturte honetan, zortzi-edo izangodira.Material aldetik nola ibili zinensaioak prestatzeko?Ondo, ez nuen arazo berezirik izan.Medikuntza euskaraz ikasi nuen, etahiztegia nahiko kontrolatuta neu-kan. Hori bai, hitz batzuk oso arraroegiten zitzaizkidan, ez-natural, etamalgutasun apur batekin jokatunuen. Gainera, euskara-teknikaria-ren laguntza ere izan nuen.Esperientzia ona, beraz?Oso pozik nago. Ohore bat da eus-karazko lehen saio klinikoa emanizana, eta entzutera etorri zirenekere esker ona adierazi zuten. Horrezgain, jarraitutasuna izan duela ikusi-ta, izugarri baikor egotekoa da.Etorkizunean jarraitzeko itxuradu, beraz.Bai, normaltasunerako jauzia egitenari garela uste dut, eta agian egunenbatean saio guztiak euskaraz zeingaztelaniaz emango ahal izango di-tugu.

«Ohore bat daeuskarazko lehen saioklinikoa eman izana»Txagorritxun lan egiten du Jone Sagasta medikuak, ArabakoUnibertsitate Ospitaleko Erradiologia Zerbitzuan. Berak 2016eanekindako bideak jarraipena duela ikusteak poztu egiten du.

Page 20: Kirolik onena, neurriz egiten dena...Euskal musikaren benetako istorioa» antzezlana udaberrian ikusi nuen, Intxaurrondon (Kultur etxean). Hango barreak! Patxo Telleriak eta Mikel

euskara osakidetzan

20 osatuberri2017ko urria

Mintzanet, Internetbidez euskarazaritzeko proiektuaOsakidetzan

Mintzanet egitasmoa Mara-mara taldearen ekimenada, eta euren webgunean

azaltzen dutenez euskara on linepraktikatzeko aukera: noiznahi, edo-non eta doan. Euskaraz jarduteko au-kerarik ez duen edonork euskarazegin dezake dagoen lekutik. Horreta-rako, euskara-maila hobetu nahiduen pertsona (bidelaria) harremane-tan jartzen da praktikatzen lagundu-ko dion pertsonarekin (bidelaguna).Erraza da, beraz, planteamendua: bi-delaria eta bidelaguna, ordenagailubana eta Interneterako konexioa; ezda besterik behar.Maramararekin hitz egin ondoren,

Osakidetzan esperientzia pilotuaabiatzeko asmoa agertu zuen Euska-ra Zerbitzu Korporatiboak, haiekinelkarlanean. Horretarako, erakunde-etako euskara-teknikariei laguntzaeskatu zieten: pilotuan parte hartze-ko hautagaiak behar zituzten. Batezere, euskara-maila hobetu nahi zute-nen artean izan zuen arrakasta eki-menak, baina bide horretan lagundunahi zutenak ere ez ziren atzean ge-ratu. Azkenean, hainbat baldintzatarteko, bost bikote osatu ziren, EAE-ko hiru lurraldeetakoak, askotariko

erakunde eta kategoria profesionale-takoak.Maramara arduratu zen bikoteak

osatu, harremanetan jarri eta jarraipe-na egiteaz. Saioak apiriletik ekaineraegin ziren, astean ordubete, bikotekokideek aukeratutako ordutegian, be-tiere lanorduetatik kanpo.Saioak amaituta, balorazioaren

unea heldu zen. Proiektuaren jarraipe-naren arduradunen iritziz, emaitzakoso onak izan ziren: parte-hartzaileekonura handia jaso zuten, haien inplika-zioa eta jarrera oso onak izan ziren, etajasotako zerbitzua bikaintzat jo zuten.Euskara Zerbitzu Korporatiboak ere

iritzia eskatu zien proiektu pilotuanparte hartu zuten Osakidetzako langi-leei, eta horiek ere bat egiten dute ai-patutako balorazioarekin: helburuabetetzeko esperientzia egokia delauste dute, askok jarraitzeko gogoaadierazi dute, eta Mintzaneten partehartzea gomendatuko lukete.Emaitzei erreparatuta, Euskara Zer-

bitzu Korporatiboa aztertzen ari da es-perientzia horri jarraipena ematea2018an. Beraz, interesik bazenu hu-rrengo fasean parte hartzeko, argi ibi-li, laster informazio gehiagorekin eto-rriko gara eta.

Osakidetzako langile asko ahaleginak egiten ari diraeuren burua euskalduntzeko, eta mintzamenalantzeko nahia eta beharra aipatzen dute sarri. Hala,Euskara Zerbitzu Korporatiboak MintzanetOsakidetzara ekartzeko iradokizuna jaso zuenean,proiektu bat diseinatzeari ekin zion.

Alvaro Hernando LopezBidelaguna, eta administrarilaguntzailea Gasteizko AldeZaharreko osasun-zentroan

Ingurumen Zientziak ikasirik, AlvaroHernandok (Gasteiz, 1984) zortziurte daramatza administrari lagun-tzaile Osakidetzan. Umetatik dakieuskaraz, eta pazienteak euskarazartatzeko orduan zailtasunak dituenmediku baten bidelaguna izan dabederatzi saiotan.Zergatik animatu zinen bidela-gun izatera?Euskara gustatzen zait, eta euskarasustatzea ere bai. Horregatik, nor-malean euskararen inguruko egitas-moetan parte hartzera animatzennaiz. Osasun-zentroetan Mintzala-gun proiektua ipini zutenean ere,han ibili nintzen; hori ere esperien-tzia polita izan zen. Gainera, Sanso-mendiko osasun-zentroan nengoe-nean, euskara-arloko arduradunaizan nintzen, eta harremana nuenOsakidetzako Euskara Zerbitzuare-kin. Bertatik bidali zidaten Mintza-net egitasmoaren berri zekarrenmezu elektroniko bat, eta izenaematea erabaki nuen. Nolakoa izan da esperientzia?Hiru hilabetean bidelariak eta biok or-dubeteko hizketa-saioak egin dituguSkype bidez. Astero, egun berean, or-du berean. Hamar saio egin behar

Page 21: Kirolik onena, neurriz egiten dena...Euskal musikaren benetako istorioa» antzezlana udaberrian ikusi nuen, Intxaurrondon (Kultur etxean). Hango barreak! Patxo Telleriak eta Mikel

euskara osakidetzanosatuberri 212017ko urria

genituen, baina oporrak zirela eta,azken saioa ezin izan genuen egin.Nire kasuan, bigarren hizkuntza-

eskakizuna zuen mediku bat izandut bidelaria, eta, hortaz, bazekieneuskaraz. Heldua zela ikasi zuen hiz-kuntza, baina ez zuen hitz egitekoohiturarik. Herri euskaldun-euskal-dun batean dihardu lanean, eta, pa-zienteekin hobeto moldatzeko be-harra ikusten zuenez, laguntza nahizuen. Hitz egiteko gaiak prestatzennituen arren, era espontaneoan ate-ratzen ziren elkarrizketak, eta gehie-netan lanaren inguruan aritzen gi-nen. Jatorra da, eta bion artean sor-tu zen harremana polita izan da; bioietorri zaigu ondo elkarrekin euska-raz solas egitea. Zer-nolako onura ekarri dizu bi-delagun izateak?Txikitatik dakit euskaraz, baina nire-tzat ere probetxugarria izan da hurapraktikatzea. Besteak beste, lauga-rren hizkuntza-eskakizuna lortunahian nabilelako eta lanean euska-raz aritzeko trabak ditudalako; lan-kideen artean, bakarra dut euskal-duna. Gainera, beste bati laguntzeagauza polita da.Jarraipenik ikusten al diozu egi-tasmoari?Edonori gomendatuko nioke, etabereziki euskara erabiltzen ez dute-nei; euskara ez galtzeko eta harieusteko edo hobetzeko balio duela-ko. Langileak egiteko prest gaude,baina konpromiso handia da, etadenbora librea behar da. Neure bo-rondatez egin dut eta probetxuga-rria izan da; baina, azken boladan,lanpetuago nabil, eta, gaur egun,ezingo nuke egin. Nire kasuan, bide-laria liberatuta zegoelako lortu ge-nuen biontzako moduko ordutegibat adostea; bestela, zaila da. Beraz,agian, zailtasun horiek gainditzeko,zuzendaritzak eta gerentziak onure-kin edo erraztasunekin lagundu le-zakete, eta horrela jende gehiagokparte hartzeko aukera legoke.

Itziar Urizar PerezBidelaria, eta prestakuntzakoteknikaria GurutzetakoUnibertsitate Ospitalean

Sei urte daramatza OsakidetzanItziar Urizarrek (Bilbo, 1967), etaeuskara ikasten hamar baino gehia-go. Euskaltegira joaten da, eta, dioe-nez, ez da gauza bera ikastaroak ja-sotzea eta euskaldun zahar batekinparez pare aritzea. Oso pozik dagoegokitu zaion bidelagunarekin.Zerk bultzatu zintuen Mintzanetegitasmoan izen-ematera?Euskara ikasi eta aldi berean gauzaberriak probatu ahal izateak erakarrininduen. Batez ere euskara praktika-tzeko aukera gustatu zitzaidan, bai-na Skype gutxitan erabilia nuen au-rretik, eta teknologia hori erabiltze-ak interesgarriago egin zuen proiek-tua. Eskolan ez nuen euskaraz ikasi, eta

heldutan hasi nintzen, duela hamabibat urte. Ordutik, pixkanaka joannaiz hobetzen. Ikastaroetan ibili naizgehienbat, irakasleekin eta euskal-dun berriz inguratuta. Mintzanetenbidez esperientzia desberdina es-kaintzen zen: irakaslerik gabe etaformakuntzaren ingurunetik kanpo,euskaldun zahar batekin. Dakidaneuskarari eutsi eta ahozkotasuneanhobetu nahi nuelako apuntatu nin-tzen.

Zer nabarmenduko zenuke bide-lari-esperientziatik?Oso inportantea da zer pertsona to-katzen zaizun, eta nik zorte handiaizan dut bidelagunarekin. Pertsonazoragarria da, oso atsegina, eta une-oro ni laguntzeko prest egon da.Egin dugun guztiari umorea jarri dio,gainera! Oso ondo moldatu gara,eta, berari esker, esperientzia oso in-teresgarria eta dibertigarria izan da.Horrez gain, balio handia ematen

diot programaren malgutasunari;norbere bizitzako antolaketara etabeharretara molda daiteke. Gutxigorabehera ordutegi egonkor batgenuen hizketa saioak egiteko, bai-na, ezin genuenean, beste egun ba-tean egiten genuen, eta, orduari da-gokionez ere, aldaketa txikiak eginizan ditugu.Nolakoak ziren zuen elkarrizke-tak?Lana, oporrak, familia… Egunerokobizitza izan da gai nagusia; saiatugara gai espezifikoak ere lantzen,baina ez da erraza. Hamar elkarriz-keta egin ditugu, eta saio-kopuruaegokia iruditu zait.Batzuetan, hitz-jario handia ge-

nuenetan, ordua labur gelditu zaigu.Beste batzuetan, ordea, nekeagatik,inspirazioagatik, edo dena delakoa-gatik, zaila izan daiteke solasaldiakordubete irauteko hizketa-gaiak lor-tzea, eta luze egin daiteke.Hamar saiotan bidelari izan on-doren, nolako azterketa egitenduzu?Esperientzia polita eta aberasgarriaizan da. Euskarari eusteko eta prakti-katzeko oso ondo etorri zait; beste-la, niretzat, zaila da euskaltegitikkanpo egunerokoan euskarazhitzegitea. Lanean batzuetan aukera du-gu, baina erregulartasunik gabe.Mintzaneten parte hartzea go-

mendatuko nuke; bereziki, elkarriz-ketak euskaraz izateko aukera nahidutenei eta euskara landu eta hobe-tzeko gogoa dutenei.

Page 22: Kirolik onena, neurriz egiten dena...Euskal musikaren benetako istorioa» antzezlana udaberrian ikusi nuen, Intxaurrondon (Kultur etxean). Hango barreak! Patxo Telleriak eta Mikel

22 osatuberri2017ko urria

bizitza lanetik

kanpo

«Behin bertso bat botabanuen, ezin isildu»

garikoitz sarriugarte Zeladorea Gasteizko Erizaintzako UnibertsitateEskolan eta bertsolaria

Zortzi urte baino gehiago dara-matza Garikoitz Sarriugartek(Zaldibar, 1976) zeladore Osaki-detzan, Gasteizen. Aurrez, Kude-aketako Informatikako IngeniariTeknikoko ikasketak egin zituen,eta hainbat lanetan ibili zen.Luze aritu da pilotaren inguruanere, baina berriki utzi du. Bertso-tan hasi zenetik, ordea, ez diokantatzeari utzi, eta, ahal dela,ez luke bertsolaritza utzi nahi.Zer ematen dizu bertsoak, kanta-tzen jarrai dezazun?Poztasun-sentsazioa; izan ere, ber-tsotan egiteak gogoa betetzen du.Komunikazio-tresna bat ere bada,eta sentimendu ezberdinak sorrarazditzake: umore puntu bat, tristetikjo… Bertsolaritzaren gaineko Euska-di Irratiko irratsaioan dioten mo-duan, hitza jolas.Nondik datorkizu zaletasuna?Bertso-saioetako grabazio zaharrakipintzen zituzten irratian: jendearen

zurrumurrua, txaloak eta aupadakentzuten ziren, eta beti eman izandit arreta. Gainera, Markinan Kon-tzesio egunean bertso-saio inportan-tea egiten da, eta urtero joaten gi-nen. Bertan entzuten nituen LazkaoTxiki, Euzkitze, Egaña, Mañukorta,Lopategi... Haiek egiten zutena, bes-te maila batean izanda ere, norberaegiteko gai zela ikustea, niretzathandia izan zen.Noiz ikusi zenuen bertsotan egi-teko gai zinela?14-15 urterekin neure kasa hasi nin-tzen. Lehen bertsoa logelan botanuen; hori izan da nire bertso-eskola.Beti eduki dut zaletasuna bertsotara-ko. Institutuan bagenuen bertsolari-tzaren gaia, eta teknika nola zen azal-tzen zuten. Etxean esan nuen: agiannik ere egin dezaket hori! Behin ber-tso bat bota banuen, ezin isildu.Gure belaunaldiko asko bertso-es-

koletan hasi ziren, baina nire bideaezberdina izan da. Lehen plaza 19

urterekin egin nuen, eta txapelketanlehenengoz 1998an aritu nintzen;Arkaitz Ugartetxeak apuntatu nin-duen txapelketara, ezer esan gabe.Haren anaia Beñatekin eta BeñatGaztelurrutiarekin hasi nintzen Ma-llabiko taldean, Pello Mugerzak zu-zenduta. Astero elkartzen ginen, etahamalau bat urtez ibili nintzen ber-tan. Ondoren, Abadiñon ibili nintzenEñaut Urubururekin lauzpabost ur-tez, eta azken urteetan, GasteizkoKakiturriko taldearekin aritzen naiz.Non bota dituzu bertsoak gustu-ra?Txapelketaren formatua gustatzenzait: tentsio handia du, baina ni be-zalako bertsolarientzat urteko plazaizan daiteke; bestela, sekula ez ge-nuke kantatuko hain ondo antolatu-tako saio batean. Txapelketetara de-nok onena ematera goaz; ziurrenik,denon bertsoen maila igotzen da,eta nire bertsorik onenak ere txapel-ketan bota ditudala esango nuke.Halere, gehiago gustatzen zait giro

informala, lagunartekoa. Hasi erehorrela hasi nintzen bertsotan, etaerosoena hor sentitzen naiz. Askoibili naiz Zaldibarko bertso-poteoan:70 bat pertsona bertsoei txaloka etapozik ikusteak balio handia du. Sen-tsazioekin gelditzen zara; jendea po-zik ikusteak, txaloek eta jendearen-gana heltzeak ematen didate pozta-suna.Bertso bat botatzeko eskatzeadesegokia izan al daiteke?Sentitzen delako bota behar da ber-tsoa, ez betegarri huts moduan. Fol-klore hutsagatik bertsoak bota be-harra ez zait gustatzen, eta horrela-ko asko suertatzen da. Gainera,bertsolariei bertso bat botatzea bai-no gehiago, saio bat egitea gusta-tzen zaigu. Gehienetan, bertsoak es-katzen dabiltzanak ez dira bertsoza-leak. Benetan bertsoak entzun nahiizanez gero, edozeinek dauzka milaaukera.

Page 23: Kirolik onena, neurriz egiten dena...Euskal musikaren benetako istorioa» antzezlana udaberrian ikusi nuen, Intxaurrondon (Kultur etxean). Hango barreak! Patxo Telleriak eta Mikel

osatuberri 232017ko urria

denbora-pasak

Page 24: Kirolik onena, neurriz egiten dena...Euskal musikaren benetako istorioa» antzezlana udaberrian ikusi nuen, Intxaurrondon (Kultur etxean). Hango barreak! Patxo Telleriak eta Mikel