Karmelo eta itsasoa

16
KARMELO eta ITSASOA Roser Ros eta Helena Basagañas

description

8-12 urteko umeentzako ipuina

Transcript of Karmelo eta itsasoa

Page 1: Karmelo eta itsasoa

KARMELO eta ITSASOARoser Ros eta Helena Basagañas

Page 2: Karmelo eta itsasoa

Iluntzero herrixkako haurrak baobabaren azpian biltzen dira aita Lawaliren hitzak entzuteko.-Gazte nintzenean arrantzara joaten ginen, babesteko gure piraguak baino ez genituela. Itsasoan barneratzen ginen. Garai hartan Sabanako belarra bezain ugariak ziren arrainak itsasoan.

Itsasotik bueltatzean- jarraitzen du Aita Lawalik- arrainez gainezka zeuden saski haiek emakumeen esku geratzen ziren.Haiek prestatzen zuten arraina, saltzera eramateko. Baina saldu aurretik, alde batera uzten zuten herritarrok jateko behar genuen arraina.

Frijitu ondoren, arrozarekin eta sutan maitekiro egositako patatekin jaten genituen itsaski haiek. Gainetik saltsa berdea eta beltza jartzen genien.Baina orain, ene!, arrain urri daukagueta geroz eta zailagoa da arrantzan egitea.

Page 3: Karmelo eta itsasoa
Page 4: Karmelo eta itsasoa
Page 5: Karmelo eta itsasoa

Aita Lawaliren ahotsa kexu hutsa da. Baina haurrek ez dituzte halakoak ulertzen,are gutxiago Kalak.Bi aldiz pentsatu gabe Aita Lawaliri hitza kentzen dio hau esanaz:-Ba! Ni hondartzara noa! Inork egin nahi du igerian lasterketa bat? Ea nor iristen den urrutiago!

Haur taldea altxa egiten da:-Goazen igeri egitera!Baobaba atzean utzi dute. Guztiei gustatzen zaie igeri egitea, Aita Lawaliri entzutea bezain beste.

Page 6: Karmelo eta itsasoa

Gaur Karmelo arrantzale gaztea lehenengo aldiz aterako da arrantzara, itsasontziko gainontzeko lagunekin. Arrantza-ontzi batean lanean hasi da, Afrikako itsas zabalean aritzen den arrantza-ontzian. Itsasontziak urrutitik etortzen dira itsaso horretan arrantzatzera.Karmelo ere urrutitik dator,eta hau da kostalde honetara gerturatzen den lehen aldia.

Karmeloren lana, bere lankideena bezalaxe, sareak itsasora botatzea da, eta txalupa itzelaren gainean

babestuta, arrain pila bat harrapatzea.Itsasontzira igo ondoren, mutil ausart horiek lortutako arrain guztiak arrantza-konpainia handien esku gelditzen dira,eta, horrela, sekulako irabaziak aterako dituzte.

Bitartean, itsasoa geroz eta gehiago pobretzen da.Baina oraingoz, Karmelo eta gainontzeko arrantzaleak ez daude horrekin kezkatuta.

Lanean erabat murgilduta

Page 7: Karmelo eta itsasoa
Page 8: Karmelo eta itsasoa
Page 9: Karmelo eta itsasoa

daude eta bat-batean, gorputz arraro batzuk sartzen zaizkie sareetan Neskato bat eta mutiko bat!Izan ere Kala neskato ausartak itsasoko urak bereizten dituen marra zeharkatu du,itsasontzi handientzako eremuan sartu da eta arrainen moduan sareetan preso gelditu da.

Bere lagun Sambari gauza bera gertatu zaio.Orain itsasontzira igo dituzte eta beren esku txikiekin ondoan dauzkaten arrainak harrapatzen saiatzen dira.Nola ez dira ba saiatuko?Orain arte ez dute eta inoiz hainbeste arrain elkarrekin ikusi.

Gainera,azkenaldian oso arrain gutxi dago herrian.-Neska-mutikoak lehorrera eraman behar ditugu oraintxe bertan!- oihukatzen du kapitainak- Arduratu zaitez haietaz,

Page 10: Karmelo eta itsasoa

Karmelo!Kapitainaren aginduari jarraituz, Karmelok txalupa bideratu du Kala eta Samba eramateko.Haurrak familiarekin bueltatzeko irrikan daude.Eskuetan arrain bat edo beste dute oraindik.Lehorrera iristean, Kala eta Samba korrika joaten dira baobabaren itzalpera.Guztiek haien abentura entzun eta altxorra ikus dezaten nahi dute.

Karmelok itsasertzean utzi du txalupa eta haurrei jarraitzen die.Ondo iristen direla ziurtatu nahi du.Iristean aita Lawaliren ahots sumindua entzuten du.

-Ara! Marinel madarikatuak! Itsasoko altxorrak lapurtu eta sostengua kentzen diguzue!-Baina nik- Karmelok ez du lortzen bere burua zuritzeko beste ezer esatea.

Kala eta Samba aho-zabalik geratzen dira. Zergatik botatzen dio Aita Lawalik ezbehar guztien errua etxeraino ekarri dituen marinelari? Aita Lawali bidegabe jokatzen ari da Karmelorekin, zalantzarik gabe!Zerbait egin behar dute!

Page 11: Karmelo eta itsasoa
Page 12: Karmelo eta itsasoa
Page 13: Karmelo eta itsasoa

Baina Karmelok ez du entzuten, ez dio inori arreta jartzen. Zergatik ote dago agure ohoragarria hain haserre? Karmelo arrazoi baten bila dabil. Pentsamendua hegan joaten zaio lan egiten duen ontzi handiraino. Ontzi horrek egunero gogoz arrantzatzen du itsasoan. Herrixkatik gertu dagoen itsaso hau biztanleentzako ezinbestekoa da, horretan lortzen baitute behar duten sostengua.

Karmelok bere buruari galdetzen dio: arrantzan egiteko horrelako grina izateak ez al du itsasoko fauna aberatsa akabatuko? Eta arrainak bukatzen badira zer egingo du Afrikako herrietako jendeak? Izan ere, mendeetan zehar arrainak izan dira haien elikagai nagusia.

Page 14: Karmelo eta itsasoa
Page 15: Karmelo eta itsasoa

Gau eta egun asko pasatu dira. Hainbeste denbora pasa da, ezen Karmelo ez baita oroitzen noiz erabaki zuen ez zela itsasontzira itzuliko, bere lankideen albora.Orain, Kala, Samba eta gainontzeko herritarrekin batera, Karmelo baobabaren itzalpean etzaten da eta haiek nahi dutena nahi du: itsas hondoaren hondamendia eragoztea!

Page 16: Karmelo eta itsasoa

Hirugarren edizioa2012 Urria

VSF Herrien Bidezko Elkikadura

COPYLEFTEGILEAKRoser Ros i Vilanova

ILUSTRAZIOAKHelena Basagañas

ZUZENKETAKClaudia Ortego

DISEINUANúria Farrés

ITZULPENAMarina Aparicio

EDIZIOATantàgora www.tantàgora.net

DIPOSITO LEGALA: B-267-2012

ISBN: 978-84-938581-2-4

IMPRESIOAImpremta WillyPasseig de la Petxina,6446018 València

DIRULAGUNTZA

KOLABORAZIOA