KALAPUTXI 99

28

description

MUTRIKUKO HERRI-ALDIZKARIXA

Transcript of KALAPUTXI 99

Page 1: KALAPUTXI 99
Page 2: KALAPUTXI 99
Page 3: KALAPUTXI 99

3

a u r k i b i d i a

Kalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkarteaBarrenkale 12, behea20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 603468 / 635 748 393e-maila: [email protected]: www.kalaputxi.blogspot.comLaguntzailea: Mutrikuko UdalaTirada: 2.200 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. OñatiBanaketa: Kalaputxi

Kalaputxik ez du bere gain hartzen aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

Kalaputxik eskerrak ematen dizkizuealdizkari hau kaleratzea posible egin

duzuen guztioi

IRITZIXAKALEAN BAINO HOBETO, INON EZ

“Apunta naiteke bertso eskolara?” Halaxe etorri zitzaigun alaba joan den aste-

an. Orain, itxuraz, bertsolaritzarako jakinmina sortu zaio. Duela pare bat urte, neronek

galdetu nion ea udaran bertso ikastaro bat egin nahi zuen. Orduan ezetz erantzun zidan.

Orain, berriz, harro sentitzeko arrazoiak baditut. Uste dut umeek ezibestekoa beharko

luketela bertsolaritza irakas plangintzetan, hizkuntzarekiko maitasuna berrindartzeaz

gain, tresna guztiak ematen dizkielako, hizkuntza alor guztietan menperatzeko.

Baina, eskolaz kanpoko beste jarduera bat izango litzateke bertso eskolarena.

Hau da, eguneroko ikasketez gain, musika eskola, kirol eskola, dantzak, ingelesa eta dotri-

narekin uztartu beharko lukete bertso eskola. Eta nondik atera denbora?

Bederatziak laurden gutxiagotatik laurak arte eskolan. Ondoren, aipatutako gai-

nerako guztiak. Goizeko zortzi eta erdietan atera etxetik eta iluntzeko zortzietan buelta-

tu. Hori, astelehentik ostiralera, eta dena biribiltzeko, larunbat goizean kirol lehiaketak,

Mutrikun, Deban edo Elgoibarren.

Ez nago horren kontra, batez ere gure alabak oso gustura egiten dituelako den-

-denak salbuespenik gabe. Baina zenbateraino da ona hori guztia? Eta jolastu, noiz? Ohe-

ratu aurretik konturatzen dira ez direla kalean lagunekin edota etxean anai-arrebekin

jolastu eta oheratu aurreko azken une hori luzatzen saiatzen dira.

Adituek diotenez, ume eta gazteen garapen pertsonalerako balio omen dute

eskolaz kanpoko jarduerek. Gainera, familiatik kanpoko bizikidetza bultzatzen dute. Eta

bat nator horrela pentsatzen dutenekin. Baina zalantzak bata bestearen atzetik sortzen

zaizkit. Ez al da gehiegi? Ez al ditugu saturatuko? Ez al diegu stress emozionalik sortuko?

Ez al gara gurasook komodoegiak? Azken batean, umeak toki jakinetan eta jende ezagu-

narekin daude eta jardueretan ari diren bitartean, ez dabiltza kalean “batek daki nondik

eta norekin”, kaleak beldurra emango baligu bezala.

Ez dut uste inork argituko dizkidanik zalantza horiek, baina nik hemendik kalez

kale ibiltzearen balioa ere aldarrikatu nahi dut. Azken batean, jarduera guztiek helburu

bera dutelako, ikastea eta ondo pasatzea alegia, eta hori kalean baino hobeto, inon ez.

Txemi Galarraga

Mutrikuko UdalekoKultura eta Euskara Batzordeak

diruz lagundutakoa

Gipuzkoako Foru Aldundiakdiruz lagundutakoa

Informaziua 4

Zeuk esan Irakurleen eskutitzak 5

Puri-purixan Bai Udalbiltzari 6-7

Bi hitzetan eta komikixa 8-9

Karenka Asier Illarramendi, erraietatik txuri-urdin 10-11

Gizartia Akuakultura: Balea proeiektua 12

Kulturia Mijoan, baserriaren historia erakutsi nahian 13-16

Kulturia 8 ipurdi, erromeria-musikagile mutrikuarrak 17

Historixa Mutrikuarrak Ternuan 18-19

Kirola Eskola kirola berrikuntzekin dator 20-21

Kuturia XXVI. Okelar Bertsopaper sariketa 22-23

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak 25

Agendia urria-azaroa 26

Kultura Saileko HizkuntzaPolitikarako Sailburuordetzak

diruz lagundutakoa

Page 4: KALAPUTXI 99

4 informaziua

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURODEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

interesekotelefonoak

MUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:

> 6:10ean hasi eta 20:10 arte, orduro. > 6:40ean hasi eta 19:40 arte, orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

DEBARA eta Debabarreneko herrietaraAstegunetan: 7:15etik 21:15era orduro / Jai egunetan: 8:15etik 21:15era

ONDARROARAAstegunetan: 6:55etik 20:55era, orduro / Jai egunetan: 7:55etik 20:55era

Autobusak

OSASUNA

Anbulatorioa (Osakidetza)..................943 60 43 00DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak .......................................943 46 11 11

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingoa......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake Epaitegia ...................................943 60 70 49Ur patzuergoa....................................902 30 22 22Mankomunitatea (trasteak eta zaborrak)..........................................................943 70 07 99Alde Zaharra eraberritzeko zerbitzua..943 60 34 18

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .........................943 60 41 19

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anaiarte jubilatuen egoitza ................943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71

ZERBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Gasolindegia ......................................943 60 32 10Miruaitz Frontoia ...............................688 64 31 80

APRAIZ..........630 05 50 97

Erdiko kalea 5 - MUTRIKU

ZALDUEGI.....669 26 22 01Lersundi 20 - DEBA

OTXAGABIA..689 58 57 59

Txurruka Tteak. 3 - MUTRIKU

BURGOA....... 667 33 88 90

Astillero 2 - DEBA

URRIA

22tik 24ra A. Zalduegi (1)

25etik 28ra Lon Apraiz

29tik 31ra Javier Otxagabia

AZAROA

1etik 4ra Amaia Zalduegi

5etik 7ra Hiart Burgoa (2)

8tik 11ra Javier Otxagabia

12tik 14ra Lon Apraiz

15etik 18ra Hiart Burgoa

19tik 21era A. Zalduegi (1)

22tik 25era Lon Apraiz

26tik 28ra Javier Otxagabia

Zaintzako botikak (Mutriku eta Deba)

Zapatu goizean,

(1) Lon Apraiz(2) Javier Otxagabia

Page 5: KALAPUTXI 99

5zeuk esan

GAZTIAK! DANON HERRIXA TXUKUN, ZUENA EREBADA TA!Ta guri zerreitxio esaten digu! esango dezue batek baiño gehi-xok, eta oraintxe esplikatuko dizuet.

Eguraldi onak hasi ziranetik, gaugiruak lagunduta, moillanpasiatzen ibilI gera ia gabero aurtengo udan. Moilla zaharretikmoilla berriraino eta handik danborrera. Ordu betean batera etabestera.

Eta danborrera aillegatutakuan, zer topatu izan degu ia egunero?Zakarrak ugari. Lurrian, itsasorako ertzian, itsasora amiltzeko gi-txiren biharrian. Pakete hutsak, papelak, zidarrezko papela boliaeginda... Sikiera arraiñak jateko moduko gauzak izan balira...Arratsalde-iluntzian bertan egondako jendiak lagatakuak. Eta horzeuk egoten zerate, gaztiok.

Erretolika merkia dala pentsatuko dezue, baiña norbaitx kontu-ratzen bada ez dala ize kostatzen zakar horrek danak motxilanjaso eta hurrien dagoan zakarpotuan botatzia, ni pozik. Gitxika-gitxika jende gehixo konturatuko da.

Animo gaztiak! Saiatu zeuek ere gure herrixa txukun edukitzen,danon hoberako izango da ta, ez dezue uste? Urte guztian Agen-da 21eko kontuak gora eta behera ibili ondoren, hortxe dakazuezetan praktikatu!

Eta gaztien gurasuok ere badegu arduria gure gaztiei nola joka-tu aholkuak emateko. Eta, jakiña, geuk ere aplikatzeko.

Danon artian saiatuta, bakoitzaren saio txiki batekin, danonherrixa txukunago edukitzia lortuko degu, eta hori danontzatizango da hobe. Ez dezue uste?

Andiko

Aupa gazte,Urtero bezelaxe, oain dala gitxi Gazte Asanbladia kurtsokoplangintzia zehazteko batu da. Plangintza hori zehaztekoorduan ta aurtengo baloraziua etxeko orduan ikusi deu Gaz-tetxia urtian zihar itxitxa eon dala. Bere erabileria egunpuntual ba-tzuetakua izan da (geixenbat jairen bat eo kontzertun bat eon danian)

eta egunerokotasunian ez deu euki inolako erabileraik. Gañea konturatu gea Gaz-tetxia zeozetako erabili izan doana Gazte Asanbladia bakarrik izan dala. Gure iritziz, Gaztetxia Gazte Asanbladiak aurrea eramaten doan lokala izan arren,herriko gazte danantzat zabalik dauan gune bat da, eozein gaztek erabili ahaldoana. Hori dala ta, aurtengo egoeria ikusitxa pentsau giñun herriko gazte etagazte talde danai zabaltzia Gaztetxia urreatzeko gonbitia. Gañea, esan bihar daGaztetxia gauza pillua etxeko aukeria ematen doan lokal bat dala, hainbat ekintzaezberdin burutu al dia bertan eta, esan bezela, danon eskura do eta ez soilik GazteAsanbladian eskura. Hau dana esanda, herriko gazte eta gazte talde danai deixa etxen dixeu Gaztet-xian erabilerian inguruan hitz etxeko eingo dan batzar orokorrian parte hartzeko.Espero deu azaroan 6xan danok ikustia Beko Plazan eingo dan batzarrian.

MUTRIKUKO GAZTE ASANBLADA

Page 6: KALAPUTXI 99

6 puri-purixan

Udalbiltza auziak aurrera darrai. Beste hiru saiogelditzen badira ere, Udalbiltzako auzipetuekberen ondorioak atera dituzte. Hona hemen hi-tzez hitz kaleratutako dokumentua:

“Zazpi urte eta erdi pasa ondoren, Udalbiltzaren kontrakoauziaren ahozko epaiketa amaitzear dago. Azken saioetan,fiskalak eta Dignidad y Justicia elkarteak proposaturiko peri-tuen txanda izan da. Beraz, teorian, Udalbiltzaren eta EuskalGarapen eta Kohesio Fondoaren eta gu guztion kontra aku-sazioek dituzten frogak mahaiaren gainean ipintzeko ordua.Eta, aldez aurretik ustegenuena goitik beherabaieztatuz, ez da horrelako-rik egon: akusazioek ez duteproba bakar bat ere aurkez-tu ez bi instituzio horienkontra ez eta gu guztionkontra. Hona hemen, azkensaio horietan, Espainiako Poliziako eta Guardia Zibileko peri-tuen ahotik entzundako zenbait beieztapen, hitzez hitz:

···Garrantzitsuena: ”Ezin izan dugu demostratu binkulaziorikdagoenik ETA erakundearen eta pertsona hauen guztien arte-an”.

···“Ez daukagu ETArengandik Udalbiltzari aginduak transmi-titzen zion inolako tresnaren berririk”.

···“Udalbiltzaren jarduera publikoa zen eta zilegizkoa”.

···“Udalbiltzari buruz idatzitako iruzkinak daude hainbatZutabe aldizkaritan, eta horietatik ikusten da ETAk sinpatiazjarraitzen dituela Udalbiltzaren jarduerak, eta txalotu egitendituela. Ez dago modu inperatiboaz edo agindu moduan ida-

tzitako testurik ez ETAren dokumentuetan ez Ekineko militan-teei antzemandako Udalbiltzari buruzko testuetan”.

···“Gure ikerketen arabera, Udalbiltzan erabakiak BatzordeEragilean hartzen ziren; 30 pertsonek osatzen zuten batzorde hori”.

···“Ez dugu egin inolako ikerketa txostenik Udalbiltza, Udal-biltza Patzuergoa eta Euskal Garapen eta Kohesio Fondoarenfinantzazioari buruz. Baiezta dezakeguna da Udalbiltza Par-tzuergora udaletako dirua sartzen zela, eta Kohesio Fondoaeratzeko kuestazio popular handi bat egin zela”.”Diruen era-bilera okerra, hipotesi bat zen”.

···“Dokumentuak eta tes-tuak interpretatu egin dai-tezke, eta guk egin dugunahorixe da, interpretazioa.Hipotesia da guk aurkeztuduguna, hipotesi horrenarabera, Udalbiltzaren jar-

duerak bat egingo luke ETA-Ekinen helburuekin”.

···“Guk ez dugu esaten diru publikoa desbideratu zenik, horiguk planteatzen dugun hipotesia da”.

Hori guztia, sinestezina badirudi ere, akusazioen peritoekesan dute; Espainiako Poliziako eta Guardia Zibileko agente-ak izan dira peritoak; sumario honen instrukzioan parte zuze-na hartu zutenak, gainera, eurek aitortu zuten bezala.

Horrez gain, aipatu nahiko genituzke gure defentsaren leku-koetako batzuek nabarmendutako kontu batzuk, garrantzi-tsuak direlakoan. Esate baterako, Jose Maria Gorordo EAEkokontuen Ganbarako kidea zenak argi eta garbi esan zionepaimahaiari auzia ireki zen garaian Udalbiltza Patzuergoarenkontuetan ez zegoela inolako irregulartasunik, eta hori Espai-

Auzitegiko perituen izaerasalatu dute behatzailejoandako abokatuek“

Page 7: KALAPUTXI 99

7puri-purixan

niako Kontuen Ganbarak ere badakiela. Eta hiru udal idazka-rik baieztatu zuten Partzuergoaren eredua euren proposamenteknikoari jarraituta hartu zuela Udalbiltzaren Batzorde Eragi-leak. Zergatik? Ba, hain zuzen ere, Partzuergoa delako dirupublikoen kudeaketa modugardenean egin ahal izatekofigura egokiena kontrolmekamismoen aldetik;publikotasuna eta gardenta-suna ziurtatu nahi zirelako.

Beraz,hori guztia (eta gehi-ago) entzun eta gero, han, Espainiako Auzitegi Nazionalekoaulkian eserita, galdera bakarra etorri izan zaigu burura egu-notan: ”Deliturik gabeko eta probarik gabeko epaiketa izanik,zer egiten dugu hemen?”.

Akusazioen perituek eurek ere badiote ezin dutela loturarikerakutsi, akusazioak erretiratzea izango litzateke erabakiriklogikoena. Modu horretan,sekula ere hasi behar ez zenamesgaiztoa amaituko litza-teke. Auzipetu guztienabsoluzioa eskatzen dugu,eta Udalbiltzaren zein EuskalGarapen Kohesio Funtsarenjarduera askea. Ez dagobeste sententzia posiblerik.

Baina, ez. Hala eta ere, guk dakigularik behintzat, akusazioekez dute euren zigor eskaria kenduko. Eta, ezerezean oinarri-tuta, aulkian mantenduko gaituzte, Udalbiltza instituzioarenzein berarengandik sortutako Patzuergoa eta Kohesio Fondo-aren debeku mehatxuarekin eta guretzako 10 eta 23 urtebitarteko kartzela zigor mehatxuarekin.

Askotan esan dugu auzi hau ez zela kontu juridikoa, politikoa

baizik. Askotan esan dugu oinarrizko eskubide zibil eta politi-koak zapaltzen dituela: ordezkaritza demokratikorako eskubi-dea eta instituzioak modu libre eta demokratikoan sortzekoeta garatzeko eskubidea. Zorionez, ez gara gu bakarrak hori

diogunak, eta benetan abe-ratsa izan da epaiketahonen atarian, azken urteo-tan, udal hautetsien, uda-len, gizarte eragileen etaoso ideologia ezberdinekopertsonalitateen aldetikjasotako babesa. Gasteizko

Legebiltzarrean bertan formalizatuta ere geratu zen babeshori, 2008an.

Orain, berriz, ikusi dugu zer eman dezakeen epaiketak. Fart-sa handi bat da, begibistan ari da geratzen. Horregatik, ustedugu, lasai erlaxatu beharrean, azken txanpari gogotsu ekite-ko ordua dela. Baina ez bakarrik auzipetuok, baizik eta gure-

kin batera Udalbiltza aske!Lelopean bat egiten dutenherritar, instituzio, alderdi,sindikatu eta bestelakogizarte eragileok. Dei egi-ten diegu, beraz, guztiei,Udalbiltzarentzat eta auzi-petuontzat absoluzioa eta

askatasuna eskatzeko orduan aktibo izan daitezen”.

Udalbiltzako auzipetuak

Urriaren 25ean, 26an eta 27an jarraituko du epaike-tak Espainiako Auzitegi Nazionalean. Froga doku-mentalak ikusiko dituzte lehenik, eta aldeen kalifika-zioak etorriko dira ondoren. Azken ondorioak en-tzunda, sententziaren zain geldituko da auzia.

Auziaren parte eta peituezin direla izan baieztatu

dute“Txostenak beraiek inter-

pretatu eta beraiekepaitzen dituzte “

Iturria: berria.info

Page 8: KALAPUTXI 99

8 bi hitzetan

komikixa josu ituarte “pitxame”

LANGABEZIAK GORA MUTRIKUN..............................................................................................Aldiro ematen dituen datuak eman ditu berriki EUSTAT estatistika-datuak kudeatzen dituen euskal erakundeak. Eskualdeko datuei errepa-ratuta, azken bost hilabeteetan langabezia %8 jaitsi da Debabarrenean.Gaur egun, 3172 langabetu daude.

Hori datu baikorra izanik ere, gure herrian denbora aldi berean bost lan-gabetu gehiago daudela adierazi da. Apirilean 248 langabetu zirenMutrikun; irailean, berriz, 253, herritarren %5 gutxi gorabehera.

Kopurua xehekatuta, honako informazioa bistatuko zaigu langabetueiburuz:- 139 emakume eta 114 gizon.- 25 urte azpiko 15, 12 gizon eta 3 emakume.- 25 eta 44 urte bitarteko 118, 49 gizon eta 69 emakume.- 45 urtetik gorako 120, 53 gizon eta 67 emakume.

Sektoreei dagokienez, berriz, hona estatistika-erakundeak adierazita-koa: Nekazaritzan 7 langabetu; industrian 97, eraikuntzan 24, zerbi-tzuetan 111, eta aurretik lan egin gabeko 14. 88

ANAIARTEK TXANGO BERRIAK..............................................................Mediterraneoko uretan barrena zeharkaldiaegin ostean hartu beharreko atsedena hartuta,Anaiarte jubilatuen elkarteak ohizko dituen etajendeak hain gustura hartzen dituen txangoe-kin jarraituko du udazkenean ere.

Hurrengoa urriaren 28an egingo dute, Lizarra-ra. Goizeko zortziertan hasiko den egun pasaederrean hiri nafar eder hartan zehar bisitagidatua egingo dute eguerdira artean. Bisital-diaren ostean Iratxe hotelean bazkari ederraegingo dute eta arratsaldean pasiera libreanibiliko dira.

Izena emateko egunak urriaren 21ean eta22an goizean izan badira ere, konturatu ez dennorbaitek interesa izango balu, beharbadaplaza libreren bat izan dezakeenez, lehenbaile-hen hurbildu bulegotik. 88

OTXENTATARREN PERRETXIKOA.....................................................................Irrati-telebistan entzun izan dugu aurtengo uda leho-rra izan dela oso, bazter haizea goizegi sartu dela...eta aurtengoa ez dela urte ona izango perretxikoza-leentzat.

Ordea, irakurle fin batek bidali digu argazkian ikus-ten denez, Jexux eta Joxe Mendizabal anaiek urriaren11n egindako mendi bueltan aurkitu zuten, bai, aleeder bat.

Non aurkitu zuten? Guk ez dugu jakin, baina anaiokkalean ikusten dituzuenean galdeiezue, gusturaesango dizuete-eta non hartu zuten. 88

Page 9: KALAPUTXI 99

9bi hitzetan

komikixa josu ituarte “pitxame”

ESPERIENTZIA ESKOLA....................................................................................................Aurtengoan Debabarreneko Esperientzia Eskolaren zazpigarren ikasturteaizango da, Debabarreneko Esperientzia Eskola IKASTEN Elkarteak (Debaba-rreneko Esperientzia Eskolaren ikasle ohien elkartea) antolatuta.

Eskola hau ikasteko eta gizartean era aktibo batean parte hartzeko gogoaduten bailarako 50 urtetik gorako pertsonei zuzendua dago eta ez da beha-rrezkoa aurrez titulaziorik izatea.

Ikasturtean zehar gai ugari jorratuko dira, hala nola: gizarte harremanak etakomunikaziorako trebetasunak, osasun fisiko eta mentalaren zainketa etahobetzea, erlajazio teknikak, informatika, literatura, oinarrizko ekonomia,garapen iraunkorra, zuzenbidearen erabilerak bizitzan, psikologia, filosofia,Debabarreneko kultura eta ohiturak... Ikasturtean zeharreko ekintza osaga-rriak ere egingo dira, bisita kulturalak edo zine foruma, adibidez. Ikasturtebukaeran gizarte ekintzazko proiektu batzuk aukeztuko dituzte ikasleek, tal-deka, profesional baten laguntzarekin.

Klaseak urriaren 26tik 2011ko ekaina bitartean izango dira, astean hiru egu-netan (asteartea, asteazkena eta osteguna), goizeko 9.30etatik 12.30etara,Eibarren. Ikastaroaren prezioa 200 €, lau zatitan ordainduta. Kutxa erakun-dearekin kontua duten ikasleei, gainera, subentzioa emango die.

Ikasturtea hasi berri badago ere, norbaitek interesa izango balu, dei dezala695788936 edota 626773676 telefonoetara, tokiren bat izango du eta zain.Inoiz ez da berandu ikasten hasteko. 88

SAMIKOLLAKO JAIXAK......................................................................................................Iragan irailaren 10ean, San Nikolas egunez, urteroko zitari lotu zaie Samiko-lla auzoko bizilagunak, eta aurtengoan, jaia ospatzen hasi zirenetik hogeitabost urte bete direnean, egun berezia antolatzea pentsatu zuen auzokolagun talde batek. Pentsatu eta egin.

Azken urteetako ohiturari jarraituta, Nikolas Deunaren omenezko meza etaondoko hamaiketakoaz gain, aurten auzoko gazteek omenaldia eskaini nahiizan diete auzoko bi emakumeri. Batetik, auzoko bizilagun urtetsuenari eginnahi izan zaio omena, Ramona Salegiri, eta, bestetik, urtez urte San Nikola-sen kapera txukun-txukun zaintzen jardun duen Martzelina Txurrukari. Goizparte hunkigarria izan zen berataratutako guztientzat, zahar eta gazte.

Arratsalde partean, berriz, sasoi bateko espiritua berreskuratu nahi izan zen,eta hori lortze aldera antolatu ziren umeentzako jolasak. Aparta izan zenherri osoko umeek emandako erantzuna. Hura izan zen hura hango poza etaalgara!

Gaueko kontzertuak egun osoko ekitaldiei txapela jarri zien, eguna ezinhobeto amaitzeko.

Antolatzaileek adierazi digutenez, poz-pozik gelditu dira ikusita ia herriosoak hartu duela parte auzoko jai egitarauan, goizean zaharrek, arratsal-dean umeek eta gauean gazteek. Gainera, eskerrak eman nahi izan dizkietejaia antolatzeko modu bateko edo besteko laguntasuna eman duten guztiei:nor bere borondatearekin laguntasun ekonomikoa eman duten auzotarrak,herriko merkatari txikiak, eta Udala, dirulaguntza ekonomikorik ipini ezinizan duena baina baliabide materiala eskura ipini duena.

Azkenik, antolatzaileek adierazi dute jai batzorde iraunkorra osatu nahidutela, aurten bildu diren lau laguntxoren ideia baino, urtez urte egutegianherritarrek seinalatuta izango duten eguna bihurtzeko. “Datorren urteangauza gehiago eta hobeto” aamaitu dute. 88

Page 10: KALAPUTXI 99

AS

IER

ILL

AR

RA

ME

ND

IA

SIE

R I

LLA

RR

AM

EN

DI

10 karenka

Jolasean baloiari ostikoka gure kaleetan hasitakoa aurreradoa bere futbolari ibilbidean. Errealarekin izenpetu du aur-ten fitxa, eta haiekin ari da entrenamenduetan, nahiz eta,hirugarren urtez, Sansen jokatzen duen. Bere ametsetakobat, Errealarekin jokatzea, betea du partidu ofizial bat etazenbait lagun arteko jokatu ondoren, baina, etenik gabe,aurrera egitea da bere asmoa. Hala ere, lurrean ditu oinaketa ez ditu baztertzen ez ingurukoen aholkurik ez adiski-detasunik, eta Mutrikun, hurbilekoekin, sentitzen da ero-soen.

Nondik norakoa izan da orain arteko zure ibilbidea?Beste haurrekin batera Kirol Eskolan hasi nintzen kirol arlo ezberdi-nak ikasi eta praktikatzen. Hemendik aparte, Jaxinto “Txaparro”izan nuen nire futboleko lehen entrenatzailea, oraindik federatugabe, berak zuzendutako taldearekin jokatzen nituen igandeetanfutbol partida batzuk inguruko herrietan. Horietan nenbilela etorrizitzaizkidan Errealekoak froga batzuk egin nahi zizkidatela esanez,eta eurekin torneo batzuetan hartu nuen parte; ondoren, Erreale-ko infantiletan fitxatu ninduten 12 urte nituela.

Errealean jarraitu dut gaurdaino kategoria ezberdinetan: bi urteinfantiletan, bi kadeteetan, bi jubeniletan eta Sansen beste bi urte;aurten hirugarren urtea hasi dut Sansekin jokatzen, eta, iaz bezala,Errealekoekin entrenatzen dut, baina lehenengo taldearen aldage-lan kokatu naute.

Nola bizi izan duzu ibilbide luze hori?Hasieran ez duzu pentsatzen Errealean jokatu dezakezunik ere, etaesango nuke joaten ginenontzat dibertsioa zela Zubietan asteanhiru aldiz entrenatu eta asteburuko partida jokatzea. Bestalde,esfortzu handia ere eskatzen zuen ikastola amaitu eta desplaza-mendu luze haiek egiteak, ez baikinen zuzenean joaten; autobusakherriz herri jasotzen baitzituen mutilak eta alderantziz bueltakoan.Nik Deba eta Mutriku artekoa taxian egiten nuen arren, beranduiristen nintzen etxera, gaueko hamarrak aldera, eta afaldu osteaneskolako lanak egiteari ekiten nion. Oraindik gogorrago kadete etajubenil mailan, hiru egun ordez, lau izaten zirelako entrenamenduegunak astean. Dena den, diziplina baten barnean bizi izanaklagundu egin nauela esango nuke denbora eta jarreraren erabilpe-nean: nota txukunak atera izan ditut beti.

Bizibide ezberdin horretan nola ikusten zintuzten eta zaituz-te lagunek? Inbidiarik?Beti sentitu izan naiz beste bat gehiago koadrilan eta denengandikjaso izan dut babesa horren beharrean aurkitu izan naizenean. Inbi-diarik inoiz ez dut nabaritu, agian egon zitekeen umeago ginene-an, denon nahia baitzen Errealean jokatzea, baina ez okerrerako.Gaur, bakoitza geure bidea sendotzen ari gara, eta garrantzizko-tzat dugu gure arteko harremana. Gauza handia dira koadrilakoaknire bizitzan.

Nire izaerak ere pentsatzen dut izango duela zer ikusia. Horretan,guraso eta familiakoei eman behar dizkiet eskerrak, umetatik ahol-ku egokiak eman dizkidatelako; estudioen bideari eman diote betigarrantzia, eta “futbola gaur bai, eta bihar…” pentsamendua pre-sente edukiarazi didate uneoro. Gaur ere gauzak hurbilago izanarren ez dut inoiz ahazten egoera hori hor eduki dezakedala gut-xien uste dudanean.

ee rr rr aa ii ee tt aa tt ii kkttxxuurr ii--uurrddiinn

Page 11: KALAPUTXI 99

11karenka

Sansekin jokatzen hastean asko aldatu al da zure egunero-kotasuna?Maila baten bai. Batxilergoa hemen bukatu ondoren, beste ikaski-de asko bezala herritik alde egin beharrean nengoen estudioakjarraitzeko, beraz, normaltzat hartzekoa da hori, baina, bestalde,nire kirol jarduerak gehiagotara behartzen ninduen astean bostentrenamendu izatean, goiz eta arratsalde batzuetan. Donostiarajoan nintzen bizitzera, klubak ipintzen digun etxebizitza bat talde-kide batzuekin konpartituz. Horrek, jakina, nabari aldatu zuen nireegunerokotasuna, behartuta nengoelako goizean entrenamendue-tara joatera, eta arratsaldez maisu ikasketak egitera unibertsitate-ra. Lehen urtean hala jardun nuen, entrenamenduan goizean etaikasketak arratsaldean, baina bigarrenetik aurrera ezin izan naizklaseetara joan, eta libretik ari naiz estudioetan irakasleen gidarit-zapean. Estudioak aukeratzeko orduan ere baldintzatuta zaudemaila handi baten. Askatasun gehiago dut orain, eta, nahiz etapisua Donostian izan, ia egunero etortzen naiz etxera. Iazko kur-tsoan, gainera, Mutrikuko ikastolan izan ginen Joseba Beitia, nire-kin jokatzen duen beste mutrikuarra eta biok, praktikak egiten.

Alde fisikoa eta teknikoa bistakoa da lantzen dituzuela,baina klubak kontuan hartzen al du alde sikikoa edo pertso-nala?Nire ustetan, bai. Oraindik ume ginen Donostiara joaten hasi gine-nean, eta entrenatzaile eta teknikoak asko badira ere, bagenuengure estudioez eta gurekin noizbehinka solasean egiten zuen bat:Amaia. Ez dakit sikologoa zen edo ez, baina gure eskola ibilbideajarraitzen zuen zuzenean, eta pentsatzen dut zenbait aholku ereemango ziela gaizki zihoazenei. Berriketaldiak izaten genituenberarekin.

Komentatu duzu zenbait entrenatzaile eta tekniko izan ditu-zula inguruan. Nor izan da ukitu handiena utzi dizuna?Egia esan, garrantzizko entrenatzaileak izan ditut eta asko ikasi dutberaiekin. Ez naiz ausartzen bat aukeratzera, denek eman didate-lako zerbait, eta ez alde teknikotik soilik, baina badut bat, halakomaitasun berezia diodana: Jaxinto “Txaparro”. Berak sortu zuennigan ilusioa eta futbolerako grina odolean. Anekdota pilo bat dutgogoan denbora hartakoak. Beti izango dut presente.

Bada Asier bat txuri-urdin jantzirik zenbaitzuek asko ezagu-tuko dutena, baina nora edo nori begiratzen dio ezkutukoAsier horrek?Ez dakit norantz begira zuzentzen duzuen galdera… Nire begiek,hogei urteko mutil batenak, nora begiratuko dute ba? Kar, kar,kar… Txantxak edo egiak alde batera utzita, badut lagun preziatubat bera gabe zaila izango zitzaidana bizitzea: Itsasoa. Itsasoa jola-serako, itsasoa kirolerako eta itsasoa nire barnera begiratzeko.

Ohean etzanda erraz egiten dute bide nire gogoetak, baina itsaso-ari begira errazago. Askotan izaten dut itsasoa nire gogoetakolagun, eta ohikoa dugu, lagun artean ere, itsasoari begira solas egi-tea. Burumendi aldea dugu ohiko.

Pentsamenduei bide librea ematen diezunean ikusi al zarainoiz klub handi baten?Ez. Hemendik kanpo ez naiz sentitzen ni neu. Inork ezin du esangure adinean hemendik hiru urtetara non eta zela izango den,baina nire burutik pasatako ilusio handiena Errealean urte askojokatzearena da; Mutrikutik hurbil, noizbehinka Atxukalera bueltabat eta kartetan arituz lagunekin. Ikusiko dugu etorkizunak zeroparitzen digun.

Inoiz izango zenuen ba Kalaputxin kontatzeko modukoanekdotarik…Asko agian, baina bada bat etxean askotan aitak gogoraraztendidana: anaia dut kritikorik handiena, eta hor aritzen zait askotantxaplata ematen gelditu ezinik “espabila txo”, espabila txo!” esa-nez, aitak, nazkatuta, esaten dion arte: “Isildu hadi, honek umeta-tik ekarri dik dirua bota puntetan-eta.” Eta hala da. Lurrean zego-en guztiari jarduten genion ostikoka, eta behin Atxukaletik irtetze-an Haritz “Birginita” eta biok, ohiturari jarraituz, lurrean zegoenpaper berde tolestu bati hasi ginen txutaka; horrela, Beheko plaza-raino, han pixka bat zabaldu zen eta ikusi genuen sasoi hartakomila pezetakoa zela. Pentsa zer zen hura guretzat adin hartan!Orduan balio izango zuen, baina gaur anaia isiltzeko ere baliagarriegiten zait.

Aitonak hor izango dituzu egunkari eta aldizkarietan Illarra-mendiri buruz zer dioten begira, ezta? Zer esaten dizute?Aittona Josebakin solasaldi luzeak egiten ditut; ez du inoiz orainbeste jarraitu futbola, ez eta aldizkarietan hainbeste diru gastatu.Aittona Baldak, ostera, ukabilak itxita “letxe gehixo” dio betiere.Amonak maitasunezko leloa du uneoro: “Ez hartu minik, behin-tzat…”. Lehengusu Andonirengandik jasotzen ditut etengabekoanimoak: hura dut jarraitzailerik sutsuena.

Beno, Asier, zorte on izan dezazula kirol ibilbidean eta bizi-tzan. 88

Itsasorik gabezaila litzateke niretzat

bizitza “

Jaxinto “Txaparro”rihalako maitasun berezi

bat diot“

Page 12: KALAPUTXI 99

12 lan giruan

Arrantzarekiko mendekotasun handiaduten eremuak suspertzeko proiektuak askiezagunak dira Euskal Herrian eta kanpoan erebai. Arrantzale eta arrantza tradizioko udale-rrietan enpleguaren dibertsifikazioa dute helbu-ru proiektu horiek. Mutrikuko Udala ere, Debe-gesaren aholkularitzapean, Balea proiektua dei-tutako ekimenean ari da lanean. Ondorengolerroetan, ekimen honen sorkuntzaren arra-zoiak eta kontestua.

Eusko Jaurlaritzako Heziketa Sailak 2004-2005 kur-tsoan Mutrikuko Institutuan ezarri zuen akuakultura lanbide-heziketa zikloa, aurreko urteetan egindako lanaren emaitza.Arrantzaren beherakadari lotuta, sektore ekonomiko berribateko profesionalen heziketaren falta sumatuta, lehen pau-sua izan zen hura. Orduz geroztik Mutrikuko eskolan bostpromozio izan dira. Hala eta guztiz ere, Euskal Herrian sekto-re honetan diharduten enpresa pribatuak gutxi direnez, ikas-le askok beste autonomia erkidego batzuetara edo erbesterajoan behar izan dute lanera.

Mutrikuko Udalak 2009ko aurrekontuan akuakultu-ra sektoreko enplegu eta garapen teknikari bat kontratatzeaaurreikusi zuen, akuakultura sektorean herri mailan izan dai-tezkeen aukerak eta eskolako ikasleek etorkizunean izan di-tzaketen irteerak aztertu eta garatzeko. Abenduan hasi zenlanean teknikaria, Debegesaren aholkularitzapean merkatuazterketak egiten. Hilabete batzuk igarota, akuakulturaribeste sektore batzuk bateratzea beharrezko zela ondoriozta-tu zuten, artisau-arrantza, turismoa edo elikagai industria.Ondorio nagusi honen emaitza da Balea proeiktua.

Irailaren 29an Mutrikuko Udalak Balea proiektuarenardatzak aurkeztu zituen Zabiel Kultur Etxean. EkimenakMutrikuko portuko jarduerak indarberritzea du helburu, etahorretarako disziplina anitzeko lantaldea osatuko dute etorki-zunean.

Aurkezpenaren helburua herritarrei eta sektorekoeragileei honen helburuak eta garapenaren egoera ezaguta-raztea izan zen, eta baita beraien partaidetzaren beharra azpi-marratzea, herri ekimena izan nahi duenez. Aurkezpen honezgain, blog bat martxan jarri da eta bertan ondoren laburbil-duko diren atalak sakonago azaltzen dira, eta iradokizunak

egiteko aukera dago (http://baleaproiektua.wordpress.com).

Ekimenaren helburu nagusia Mutriku inguruko itsasbaliabideen ustiapen iraunkorra sustatzea da, bertako etainguruko jarduerak indarberritzeko asmoz. Artisau-arrantzada proiektuaren ardatz nagusia, eta beste hiru ardatzen bide-ragarritasuna baldintzatzen du. Gazte eta emakumeen enple-guaren sustapena azpimarratzen da eta akuakulturaren gara-pena proiektuaren helburu nagusienetako bat izango da.

Egitasmoak lau atal nagusi ditu: artisau-arrantza,akuakultura, elikagai industria eta arrantza-turismoa, etabeste hainbat lantalde osatuko dira. Lan talde bakoitzak aditubat izango du zuzendari eta zehaztu gabeko teknikari kopu-ru bat ere gehituko zaio. Hala ere, herri ekimena izanda, edo-zein iradokizun aztertuko da.

Lantaldeak aurtengo urte amaieran eta 2011 hasi-eran martxan jartzeko asmoa dago. Hilabete batzuetan zehar,talde bakoitzak ardatz bakoitzean eman beharreko pausuakdefinituko ditu epe ertainera emaitzak lortzeko asmoz eta,esan bezala, portuko jarduera ekonomikoak indarberritzeko.

AKUAKULTURA ESOLATIK

BALEA PROIEKTURAINO

http://baleaproiektua.wordpress.com

Page 13: KALAPUTXI 99
Page 14: KALAPUTXI 99
Page 15: KALAPUTXI 99
Page 16: KALAPUTXI 99
Page 17: KALAPUTXI 99

Sorreran zortzi lagun baziren ere, gaur egun sei diramusika talde honetako partaideak. Sei neska gazte: Ane,Esther, Larraitz, Ana, Aitziber eta Malen. Iazko neguanhasi ziren martxan eta gogoz jarraitzen dute. Musikan ezezik, koroan eta dantza taldean ere badihardute.

Dantza entsegu baten ondoren erabaki zuten musikan taldegisa aritzea… Taldeko bik panderoa jotzen zekitenez, denok ikasi behargenuela pentsatu genuen. Poteoan genbiltzala hasi ginen piskabat amesten, batek panderoa joko zuela, besteak trikitixa…hasi ginen emozionatzen… Zortzi Ipurdi izena jarriko geniolataldeari… eta ez ezer bereziagatik, horrela atera zen eta ezgenion buelta gehiago eman izenaren kontuari. Lehenengoentsegua Gaztetxean egin genuen, bakoitzak bere musika tres-na ekarri zuen eta horrela ekin genion abenturari.

Denak datoz musika mundutik…Guztiok jotzen dugu tresnaren bat, eta naturala iruditu zitzai-gun taldea osatzea. Trikitixa, panderoa, kaja (flamenkoa), gita-rra eta konga. Guk kajaren ordez bateria bat nahi genuen,baina inork jotzen ez zekienez kajoiarekin hasi ginen, erritmoaeramateko egokia delako. Aurten, kaja jotzen duena bateriaikasten hasiko da.

Ane trikitixa, panderoa eta ahotsa. Esther kaja. Larraitz trikitixa.Ana gitarra, konga eta ahotsa. Aitziber trikitixa eta ahotsa.Malen panderoa eta marakak. ZORTZI IPURDI. Neskez osatuta-ko taldea izango zela garbi genuen hasieratik.

Ez dira leku askotan aritu,hasi berriak baitira… Mutrikuko Gaztetxean bitan jo dugu, Ondarroan behin eta

azkena San Jeronimon. Zenbait lekutatik deitu gaituzte jotzerajoateko, baina egun berean gertatu dira eta ezin egon bi leku-tan.

Oraingoz ez dute musikarik sortzen…Gozategi, Alaitz eta Maider… antzeko taldeen bertsioak jo-tzen ditugu. Erromeria eta dantzarako musika dugu gustuko.

Entseguak MRKren lokalean egiten dituzte…Astean zehar ikasten kanpoan gabiltzanez ezin dugu, bainaostiraletik aurrera gustura aritzen gara entsegatzen. Gustatzenzaigu musika jotzea eta era berean ondo pasatzen dugu musi-ka jotzen.

Aurrera begira… Taldearekin jarraitzekotan gara eta gauza berriak sortzen.Gogoa ere badugu herritik kanpo jotzeko eta prest gaudedeitzen gaituzten lekura joateko. Esperientzia berriak bizitze-ko irrikitan gaude.

Saio politak egiteko arazorik ez…Ordu eta erdiko emanaldiak egiten ditugu, erromeria girokokanta mordoa dago eta asko jotzen ditugu. Nahiz eta errome-riak ez egon oso modan, gu beti izan gara erromeria zaleak;edozein aitzakia nahikoa da soinuak eta panderoak astintzenjartzeko. Guk uste dugu Mutrikun honelako talde bat falta zela,edozein emanaldi edo ospakizunetarako ondo datorrena. 88

17kulturia

esperientzia berriakbizitzeko irrikitan gaude,

eta herritik kanpo jotzeko prest“

ZORTZI IPURDI

Page 18: KALAPUTXI 99

18 historixa

Orain dela gutxi, urte honetan bertan, Herri Arduralaritza-ren Euskal Erakundeak (IVAP erderaz) argitaratutako liburubaten berri eduki dut: “Los viajes pesquero-comerciales deguipuzcoanos y vizcainos a Terranova (1530-1808): régi-men jurídico” Margarita Serna Vallejok idatzia. Irakaslehau Cantabria Unibertsitateko katedraduna da, eta, egiaesan, lan bikaina egin du. Eta, pentsatuz irakurleek gogo-koa izango dutela, bertan agertzen diren Mutrikuri buruz-ko hainbat pasadizo azaldu nahi nituzke.

Historiak dioenez Amerika kontinentea 1492an aurkituzuen Cristobal Colon izeneko marinelak. Denok ezagutzendugu Mutriku herriak itsasoarekin izan duen lotura. Gureherriko hainbat izen, Gaztañeta, Txurruka..., askotan aipa-tuak izan dira historiako liburuetan. Hala ere, beste askoeta asko izan dira urteetan zehar itsasoari atxikita izandiren pertsonak, pertsona ezezagunak, arruntak, umilak...edo akaso ez, bere garaian. Hauen berri eman nahi nizue-ke.

Idazlearen arabera eta Michael Barkham adituaren hitzetan,Terranovara bale ehizara joateko lehen bidaia, 1531an izan zen,hau da, Amerika aurkitu eta 39 urtera. Bidaia honetarako “Trini-dad” izeneko itsasontzia prestatu zen. Juan Ochoa de Berriatuamutrikuarra zen nagusia. La Rochelle-n egin behar zuen lehengeldialdia gatza eta beste hornidurak jasotzeko, eta bueltatzekogaraian, egoera politikoaren arabera, Ingalaterra, Frantzia etaEspainiaren arteko gerra medio, Irlandan gelditu eta gero eraba-kitzeko noranzko bidea hartu.

Gatza eta bidaiarako beharrezko beste hainbat gauza eskuratze-ko La Rochellen eginiko geldialdia askotan azaltzen omen da:“1545eko martxoaren 27an Mutrikun Pascual Ybasetaren etaMartin Agandururen artean egindako pleit-kontratua”. “…bihoaaipatutako karabela portu honetatik, edo La Rochelako portutik,merkatari horrek nahi dituen portuetara, eta sar deza berorrekbeharko lukeen gatz guztia eta aparailuak, eta jarrai beza bidaianTierra nueva aldera…”.

Eta urte batzuk beranduago “Andres Lopes Hormaechea, JoanMeceta eta Andres Armencha Mutrikuko bizilagunek DebakoMartin Liconaren “La Madalena” galeoia pleitatu zuten 1547koazaroaren 15ean. Pleit kontratuan ezartzen da galeoia Mutriku-tik Terrenovara zuzenean joan beharko zela, eta kapitainak etabere jendeak baleak eta bakailaoa harrapatuko zuten uretara”.

Andres Armencha beste haibat pasadizotan agertzen da. “Eta1554 urtean, Castro Urdialeseko Pedro del Rio Sancti Spiritusgaleoiko maisuak Terranovatik bueltan Andres Armenchari hogeibarrika bale-gantz emateko hitza ematen du”.

Apirila edo maiatza aldera joaten ziren eta irailean edo urrianbueltatu. Bakailaoa eta balea ziren altxor preziatuenak. Joatenziren itsasontziak 200 eta 800 tona artekoak izaten ziren. Bestal-de, bakailao arrantzara joaten zirenak txikiagoak ziren, 50-60 eta250-360 tona bitartekoak. Neurriek adierazten dute 350 tonakobarkuek 1.000 barrika inguru zeramatzatela, 150 tonakoek 600,400ekoek 1.200, eta 700ekoek, azkenik, 2.000. Barrika bakoi-tzak 400 libra izaten zituen, hau da, gaur egungo 200 kilo.Bakoitzean, 130 gizonek ere osatutako tripulazioak. Kanpaina

MUTR I KUARRAKMUTR IKUARRAK

TERNUANTERNUAN

Page 19: KALAPUTXI 99

19historixa

haietako batean 2.000 arrantzalek erejardun zezaketen.

Kanadarako bidaietan itsasontzi hauek gaur egun “buque facto-ria” bezala ezagutzen direnen lana betetzen zuten. Egunerokojoan-etorriak egiten zituzten. Benetako arrantza txalupetatik egi-ten zen, eta txalupetatik egiten ziren kostaldean gelditzen zire-nekin harremanak, itsasontzi handiak ezin baitziren hurbildu kos-talderaino. Esate baterako, 400 tonako itsasontzi batek sei txalu-pa zeramatzan, bakoitza zazpi edo zortzi gizonekin.

Badirudi Euskal Herritik joaten ziren itsasontzien artean ohikoazela denboraldi batetik bestera bertan txalupak lagatzea hurren-go arrantza denboraldian erabiltzeko asmoz. Horretarako, markaberezia jartzen zitzaien norena zen jakiteko, edota erabiltzekoeskubidea nork zuen jakiteko. Honela dio liburuak: “Horrela,Domingo Azterrica kapitainak 1605 urtean Trespaseko portuanur azpian utzi zituen hamar txalupek zuten markahauxe zen: bibarrena-zulo alboan, aurrealdeko brankan, eta barrualdean…”(Azterrica kapitain mutrikuarrak Martin Arano Urquica mutrikua-rraren alde egindako eskuordetza 1605 urtean Terranovako pro-bintzian utzi zituen hamar txalupa jasotzeko. Mutriku, 1606koapirilaren 13a).

Frantzia eta Espainiaren arteko gerrak kaltegarriak izan zirenbaleak eta bakailoaren bila Terranovara joaten ziren arrantzale-entzat. Negozioak negozioak dira eta bermak bilatu behar dira.Honela, merkatariak gaur eguneko “aseguruak” ezartzen zituz-ten: “1574 urteko martxoan San Anton galeoiaren jabe JuanMartinez Marcoida Elorrioko merkatariak bere kontura asegura-tu zuen 70 dukat Gregorio Sarasua mutrikuarrak galeoi harenbakailao-armazoian ipinita zituenak”.

Gerraren eraginak baditu beste ondorio batzuk ere: “Urte haie-tako gorabehera larrien artean aipatu daiteke 1554 urteanAndres Armencha mutrikuarrak bakailaoz betetako itsasontzifrantziar bat preso hartu izana. Joan Ramos de la Herrería adintxikiko mutrikuarraren aldeko ahalordea, Markinako merkataribatek emana, Andres Armencha zenduaren mariñel jardun zue-

nean preso hartutakotik zegokion zatia kobratzekoa”.

Gauzak honela, ez da harritzekoa, bidaietarako prestakuntzalanetan, bueltako eta deskargarako portua, egoeraren araberabaldintzatua izatea, “Halaxe gertatzen da Armencha kapitainaketa beste bi mutrikuarrek 1548 urtean Terranovan egingo zutenarrantzurako Martin Licona debarrarekin egindako galeoiarenpleit-kontratuan. Agiria 1547ko azaroaren 15ean egin zen;Andres Lopezek eta bere kideek Mutrikun maisu den Martin Lico-nari adierazi beharko diote galeoia eta balea eta bakailao-zamanora joango diren, Ingalaterrako Bristol edo Antona portuetakobatera edo Mutrikuko kontxara, eta adierazten den portura joanbeharko da eta egindako harrapaketak hantxe lehorreratu”.

Edota, bidaiaren helburua merkataritza soilik dela kontratuetanazaltzea. “Horrelaxe deklaratu zen, Cateau-Cambrésis-eko Bakeasinatu baino hiru hilabete lehenago, 1559ko apirilean mariñelmutrikuar batzuen eta Manuel Lopez Isasi eibartarraren izeneanjardun zuen Joan Perez Arriolaren artean Terranovara joatekoegindako kontratuan: Galeoia gerra izan zein bakea izan, baleaeta bakailoa harrapatzera joan beharko da, probintzia honetatikTerranova doazkeen beste ontziak bezala merkataritza-ontzi gisaeta ez gerra-ontzi gisa”.

Baina Espainiak gerrarako eskatzen zituen itsasontzi eta marine-lak, eta “Armada Garaiezina”ren porrotak, gutxika gutxika, inge-les, frantses eta holandarren eskuetan utzi zituen Terranova alde-ko itsas inguruak.

1631n, Mutriku, Getaria, Zumaia, Zarautz eta Oriok, Probintziakeskatzen zituen diru eta 200 infanteen eskaeraren aurrean, 1580urtearen geroztik, gazte eta dirutan izandako galerak aldarrikatuzituzten. XVI, mendeko urteak eta XVII. mendean zehar behin etaberriro errepikatuko zen kostaldeko herrien egonezina.

1530 eta 1588 artekoak izan ziren baleen ehizaren urrezko urte-ak.

Joxe Angel Ulazia(Etzanean dauden zatiak Kalaputxik itzuli ditu)

Page 20: KALAPUTXI 99

20 kirola

Noiz hasi zen Kirol Eskola gure herrian?Badira hamar bat urte hasi zela, momentu horretan ere mutri-kuarrak izan genituen eskola honen arduran. Ni neu orain delahiru urte hasi nintzen, eta gaur kirol koordinatzaile eta arduradunlana betetzen dut, horrez gain gaztetxo eta haurrei aerobicka etabeste zenbait jarduera ematen dizkiet.

Nolakoa da Kirol Eskolaren barne funtzionamendua?Udalen parte har tze ari esker bigarren mailako egitura batzuksortu ziren: Eskola kiroleko herri elkarteak. Elkarte hauetan partehar tzen dute ikaste txe etako ordezkariek, udaleko kirol teknika-riak eta, zenbait gaitan, eskolako kirolaren garapenean esku har -tzen duten kirol klubek. Denon artean erabakitzen da nola ego-kitu eskualdeko edo herri-ko ezaugarri eta beharre-tara Foru Aldundiak onar-tutako urteko programa--eredua. Horrez gain,Gipuzkoako kirol federa-zioekin batera erabaki da,alde batetik, adin taldeedo kategoria bakoitzeanzein jarduera mota egin,eta bestetik, txapelketakzein irizpideren araberaantolatu eta joko arauaketa partaideen adinetakoezaugarri eta interesaknola egokitu.

Zein da Kirol Eskolareneskaintza?Urrian hasten gara, haureta gazteak ikastetxeangoiz eta arratsaldez hastendirenean. Programa edoekintza hauekin maiatze-an bukatzen dugu. Udan,berriz, Kirolaz Blai izenare-kin ezaguna den progra-ma burutzen dugu, eta

beste jarduera batzuk egiten ditugu: eskalada, urpekaritza,bela,…

Zenbat urteko ikasleekin diharduzue?Eskola kiroleko jarduerak zortzi eta hamasei urte bitarteko ikasle-entzat dira, nahiz eta benjaminaurreko eta jubenil kategorietakoikasleentzako aukera dagoen. Aurrebenjaminetan, hau da, leheneta bigarren mailan dauden haurrek, jolasak egiten dituzte etajolasaren bitartez gaitasunak, baloreak eta arauak lantzen ditugu.Benjamin eta Alebinetan txapelketetan hasten dira, eskubaloia,saskibaloia eta futbolean, eta gure helburua kirol ohitura egokiakbereganatzea izango litzateke. Txapelketa hauek zapatuetanburutzen dira. Horrez gain, Herri Kirolak, atletismoa… egiteko

aukera ere izaten dute.Topaketa hauetan guztietanDeba, Mendaro, Elgoibareta Mutrikuko umeek har-tzen dute parte, bertanhauen arteko harremanabultzatzen delarik. Adintarte horretan Aerobic-eanapuntatzeko aukera erebadaukate. Kadeteen mai-lan aurten, saskibaloian nes-ken taldea osatu da.

Kirol eskaintza zabala alda?Izena emateko kirol eskain-tza mugatua dela esangenezake. Neuk ere nahikonuke hau zabalagoa izangobalitz eta beste jarduerabatzuk irakatsiko bagenitu,adibidez errugbia, atletis-moa, boleibola, igeriketa…Zenbat eta aukera gehiagoizan, ikasle edo haurrennahi eta gustuei erantzuteaerrazagoa litzateke. Herriaketa herriko instalazioek ere

ESKOLA KIROLAESKAINTZA BERRIEKIN DATORKIGU

Ikasturtea hasi dugu eta berarekin batera eskolaz kanpoko jarduera guztiak.

Aukera anitza da: gure haurrek, gaztetxoek, nerabeek eta baita helduek ere

m usikaz, dantzaz, arteaz, kirol eta abarrez gozatzeko aukera paregabea daukate.

Aisialdia jarduera dotore eta hezitzaileez betetzen dugu, jolasean eta gozam ene-

an hazi eta hezi nahi baitugu. Oraingoan, jolas eta kirolean zentratuko gara, Kirol

Eskola edo Eskola Kirolari buruzko inform azioa eskainiz, hau guztia bertako

koordinatzailea den Eva Sanabriaren eskutik.

Page 21: KALAPUTXI 99

21kirola

Eskola kirolaren helburu nagusia:jolasaren bitartez gaitasunak, baloreak

eta arauak lantzea.“mugatzen gaituzte. Hala eta guztiz, aurten bi jarduera berrirekinhasi gara, psikomotrizitatea eta gimnasia erritmikoa, eta haupoztekoa da.

Eta ikasle guztiek al daukate Eskola Kirolaz gozatzekoaukera?Bai. Aipatu behar da ekonomikoki arazoa duten familiek lagun-tza izaten dutela eta ezintasuna duten haurrentzat ere jarduerakegokitzea posible dela, beraz, esango nuke baietz.

Guztira, zenbat ikasle mugitzen duzue?Gutxi gorabehera 270-290 ikasle ditugu izena emanda.

Ikasle hauek gaztetxo edo nerabe direnean jarraitzen aldute kirol ohitura hauekin? Nik esango nuke baietz. Gure hel-burua horixe da, kirol eta jarduera fisikoez gozatzea, ondo pasa-

tzea eta, lehen esan dudan bezala, kirol ohitura egokiak berega-natzea.

Herri mailako kirol taldeekin harremanik bai? Bai, noski. Diputaziotik datorren eskaintzaz gain, herri mailanditugun jarduera edo kirolak ere Eskola Kirolaren parte dira, etaikasturte hasieran kirol hauetan izena emateko aukera ematendugu, adibidez zesta puntan edo txirrindularitzan.

Zure aldetik zerbait gehitzeko… Lehendabizi nik neuk izan dudan laguntza guztia eskertu nahikonuke, batez ere Mikel Mariezkurrenari eskertu nahiko nioke.Horrez gain, beti lanerako eta laguntzeko prest dauden guraso-ak ere bai, hauen parte-hartzea eta laguntza behar-beharrezkoakbaitira. Eta azkenik, Eskola kirolaren izenean udal, ikastetxe etaguraso elkarteei. 88

Page 22: KALAPUTXI 99

22 kulturia

MAILAKGazteak: 16 urtera arte.Helduak: 17 urtetik aurrera.LANAKBertsoen neurria, doinua eta gaia librea izango da.Gazteak: Gutxienez 3 bertso edo 6 kopla.Helduak: Gutxienez 6 bertso.SARIAKGazteak:

Lehenengo saria: Txapela + 90 € + oparia.2. saria: 50 € + oparia.

Helduak: Lehenengo saria: Txapela + 350 €.2. saria: 200 €.

Oharrak:Bertso sorta batek ez du sari bat baino gehiago jasoko.Epaimahaiak hala iritzita sariren bat eman gabe utzidaiteke.

BALDINTZAK· Bertsoak jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta inonsaritu gabeak izango dira.· Lanak izenordez sinatuko dira.· Bertsoekin batera izenordea agerian duen gutunazalbaten barruan egilearen izenorde, izen, helbide, adinaeta telefonoa bidaliko dira. Bertso bakoitzari bere orde-na zenbakia jarriko zaio.· Bertso sorta bakoitzaren doinua jartzea komeni da.

Posta elektronikoz bidali nahi duenak bi artxibo bidali-ko ditu doc (WORD) edo odt (WRITER) formatuan. Ar-txibo batean bertso sorta bera eta ezizena idatziko ditueta bestean bere datu pertsonalak: izenorde, izen, hel-bide, adina eta telefonoa.HELBIDEALanak helbide honetara bidaliko dira: Posta elektronikoa: [email protected] arruntez:

OKELAR bertso paper sariketaMutrikuko Bertso EskolaLuardo etxea (Barrenkalea, z/g)20830 Mutriku (Gipuzkoa - EH)

EPEALanak azaroaren 24a baino lehen bidali beharkodira aipaturiko helbidera.SARI BANAKETAMutrikuko Santo Tomas ferian banatuko dira sariak(abenduak 18).LANEN JABETZALanen jabetza antolatzaileen esku geratuko da. Anto-latzaileek eskubide osoa izango dute lan guztiak argi-taratzeko.EPAIMAHAIAAntolatzaileek eratuko duten epaimahaiaren erabakiakaldaezinak izango dira.ANTOLATZAILEA

Mutrikuko Bertso Eskola.

OKELAROKELAR anaiakanaiakXXVI. BERTSOPAPER SARIKETA

Page 23: KALAPUTXI 99

23kulturia

kalbaixuak 2010

MAILAKGazteak: 16 urtera arte. (1-2 bertso)Helduak: 17 urtetik aurrera. (3-4 bertso)SARIAKGazteak:Bertsopaper borobilena: 50 €-ko bonoaBertan elkarteko dendetan gastatzeko.Bertsopaper xelebreena: Herriko pro-duktuekin Santo-Tomas otarra.Helduak: Bertsopaper borobilena: 2 pertsonent-zako afaria San Juan jatetxean.Bertsopaper xelebreena: Herriko pro-duktuekin Santo-Tomas otarra.EPEALanak azaroaren 24a baino lehen bidalibeharko dira.

HELBIDEAPosta elektronikoa:

[email protected] arruntez:

OKELAR bertso paper sariketaMutrikuko Bertso EskolaLuardo etxea (Barrenkalea, z/g)20830 Mutriku (Gipuzkoa - EH)

SARI BANAKETAMutrikuko Santo Tomas ferian banatukodira sariak (abenduak 18).

ANTOLATZAILEA

Mutrikuko Bertso Eskola.

Zenbat aldiz ez ete degun ahotan hartu esaera hori: amaitzekoitxurarik ez daukan etxe aurreko obra dala-ta, ahoz-ahoko kon-tuak, tabernetako musika, portuko lanak, bizilagunen kontuak,koadrila artekoak... bada beti zerbait herri hontan!

Ba oraintxe daukazu aukera polita mingainaren puntan ibilitakoakpaperean jartzeko. Eman herriko kontuen berri 2-3 bertsotan.Barrenak hustu, errimaz jantzi eta bidali beldurrik gabe! Bertso-terapiaren onura agerikoez gain, sari ederrak daude jokoan: Bertandendari elkartearen bonoak, afariak, liburuak... eta oraintxe gogoanez dauzkagun beste mordo bat.

Bertsotarako dohainak izatea ez da derrigorrezkoa, baina umoreukituak asko laguntzen du.

Mutrikuko gauzak... ora pro nobis!

Mutrikuko gauzak...Mutrikuko gauzak...ora pro nobis! ora pro nobis! HERRIKO KONTUAK BERTSO-PAPERETAN

Page 24: KALAPUTXI 99

....

....

....

.ZO

RIO

N A

GU

RR

AK

....

....

....

....

JOAKINZorionak aitxona!Ze hobe urte berri batospatzeko pasta-ardoplana baino?Gu zain, paper artean...

IZARO eta ARATZZorionak bikote-mikote zuen zazpigarren urte-betetzean. Ondo-ondo pasatu eta segi betibezalako bizkor eta alai. Matxo haundi banaSagastiberriko eta Isasikoen partez.

ANEZorionak gure etxekodantzari dotorearibere hamabigarrenurtebetetzean, Mutri-kuko familia osoarenpartez!

IZAROUrriaren 18an gureetxeko deportistiak 7urte beteko ditxu. Milakilo zorion eta 7 mixihaundi etxeko guztienpartez, bereziki Oneka-ren partez.

BEGOÑAZorionak Amami!Ederki ospatu genuenzure eguna... etahurrengoetan hobeto.Jon, Leire eta Enekonpartez, Zorionak!

MARTIN eta IREAAzaroaren 5ean eta 7an urte berri bana betekoduzuenez, Zorionak bioi etxeko danon partez!Txokolatadaren zain egongo gara gu... edoOsaba Iñakiri bazkaria prestatzeko esangodiogu!

IZAROZorionak gure etxekosorgintxoari urriaren11n bost urte egitendituelako. Muxu asko.

MAITEZorionak gure Maiteri,bederatzi urte beteduelako! Segi etxeaneta toki guztietanpoza jartzen etagozatzen! Musu handibat etxeko danok!

IDOIAZorionak Amatxo!Orainguan geuk egingodizugu pastela, goxo-goxoa, eta iaz baiñokandela bat gitxio ipiñi-ko dixau, gero ta gaztiozijuaz ta!

AMONA ANA MARIZorionak amonatxo. Zuk bai daukazula piperraeta gatza! Ardua bezala urteekin mejoratzenzijuaz..., urte askuan holaxe. Matxo haundi batdanon partez!

IZEKO MIRARIZorionak izeko Mirari,ondo ondo pasatuzure urtebetetzean.Txokolatezko matxohaundi bat, Mutrikukofamilixa eta Lasartenbizi direnen partetik.!

KALAPUTXI9 urte mutrikuar jendiazoriontzen...Zorionak zeuri ere,Kalaputxi!

AITZIBERZorionak lankide; Zorionak lagun, neskalagun,arreba, Zorionak alaba;Zorionak izeko, koinata, Zorionak andereño!Guztiokin akordatzen zarelako, oraingoan danokbatera gogoratu gara azaroaren 8an urte berribat beteko duzula. ZORIONAK!

IRAITZAhaztu? Ez behintzat!Etxekoei ez zitzaienahaztu zure urtebete-tzea, baina Kalaputxikokerreko loraren gaine-an utzi... Barkatu, etaZorionak etxekoek etaKalaputxik ere bai.

Page 25: KALAPUTXI 99

Perratzailianeko fabrikia, 1970 urte aldera Uribesalgotarrek Entzus bidian eduki zuten perra-fabrika

BAR APALLU taldea kanpeonato lokalian,1980 urte aldera

Tente: Gabilondo, Iruretagoiena, Ugartetxea, Basurko,Pagoaga, Ulazia eta Burgaña

Kukulumutxu: Silva, Lasarte, Txurruka eta Ulazia

Argaz

kiAr

gazki

Zahar

rakZa

harrak

Jose Antonio Andonegi Tomas Iruretagoienarihirugarren sailkatuaren saria ematen

Page 26: KALAPUTXI 99

26 agendia

ODOLA EMATEKO EGUNAKODOLA EMATEKO EGUNAK...... URRIAK 22 ...... ABENDUAK 17 ......

arratsaldeko 6etatik aurrera, lehengo anbulatorioan

urriak 24Candina mendilerroa (Aurrera MT)

azaroak 7Gorbeia (Lumentza)

abenduak 12Mutrikun zehar zeharkaldia (Buru-mendi ME)

2010 urteko mendi irteerakMutriku, Ondarroa, Deba eta Lekeitioko mendi elkarteak

ZINE FORUM-en hurrengo emanaldiak

urriak 23, zapatuaJazz kontzertua: New Mood Trio taldeaZabiel kultur etxean, 7etan

ZESTA PUNTA JAIALDIAMiruaitz pilotalekuan, 22:00etatik aurrera

urriak 28, eguenaMendi ikusentzunezkoa: Koskulak, 7.028 m.Hizlari-aurkezlea: Felipe Uriarte

urriak 30 eta 31GABA BELTZA

urriaren 21etik 31raErakusketa: PERUCuarto Mundo Gobernuz kanpoko erakundeakegindako lanaren erakusketaZabiel kultur etxean

azaroaren 12tik 28ra ANTZERKIAZ BLAIANTZERKIAZ BLAI

kafe-antzerkia etataula gaineko antzezpenak

U D A Z K E N E K OE K I T A L D I A K

AZAROAK 5......................Un funeral de muerte

AZAROAK 26...........................El florido pensil

ABENDUAK 3..........................La vida de Bryanzabiel kultur etxean · 22:15 · sarrera doan

Page 27: KALAPUTXI 99
Page 28: KALAPUTXI 99

azaroaren

12tik 28ra