KALAPUTXI 84

28

description

2009-05 MAIATZA

Transcript of KALAPUTXI 84

Page 1: KALAPUTXI 84
Page 2: KALAPUTXI 84
Page 3: KALAPUTXI 84

3

a u r k i b i d i a

Kalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkarteaBarrenkale 12, behea20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 603468 / 635 748 393e-maila: [email protected]: Mutrikuko UdalaTirada: 2.200 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutuko

azken mailako ikasleak

Kalaputxik ez du bere gain hartzen aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

Eskerrak ematen dizkizue aldizkari haukaleratzea posible egin duzuen guztioi

EDITORIALA

BEHARREZKOA DUGU HITZA

Aurreko asteetan jakin dugu HITZAk hain beharrezko dituen dirulagun-tzarik ez duela izango 2009 urtean Lea Artibai eskualdeko herriek osatu-tako mankomunazgoaren aldetik. Zalantzarik gabe, berri txarra, egune-ro-egunero gure inguruetako informazioa euskaraz jaso nahi dugunon-tzat.

Zorionez, gure herrian hasiera-hasieratik garbi izan zen horrelako helbu-rua zuen produktuak izango zuela laguntza, eta halaxe izan du, urtero-urtero. Izan ere, denok ari bagara euskarari esparru berriak eskaininahian, denok ari bagara esaten euskaraz bizi nahi dugula, behar-beha-rrezkoa dugu HITZA edo hori bezelako produktu bat.

Lea Artibai eskualdeko datuak hartuta, komunikabideen hedadura neur-tzen duen CIES erakundeak adierazitako datuen arabera, eskualdeanegunkari irakurriena HITZA da, El Correo español egunkariaren aurretik.Gure herriko daturik ez dugu ezagutu, baina Diario Vascoren aurretik ezbadago, hortxe-hortxe ibiliko bide da.

Datu hotz horiek kontuan hartuta, esan daiteke herritarrek HITZA erabiliegiten dutela eta beharrezko dutela euskaraz bizi nahi izate horretan.Tamalez, erakunde batzuk ez datoz herritar gehienen beharrekin bat.Itxaron dezagun, gur egun laguntzarik ematen ez dutenek helburuak etalehentasunak berrikusten badituzte aldaketarik izan baitaiteke. 88

Mutrikuko UdalekoEuskara Batzordeakdiruz lagundutakoa

Gipuzkoako Foru Aldundiakdiruz lagundutakoa

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan Behi-esnearen inguruan 6-7

Bi hitzetan 8-9-10

HITZA egunkariko berrien bildumatxoa 11

Lan giruan Basoko lanak 12-13

Karenka Arantza Ugarterekin hizketan 14-15

Kirola Arnoko V. mendi lasterketa 16-17

Gizartia Juan Mari Bernberi omenaldia 18-19

Bertsoak Bertso sariketak 25 urte 20-21

e-gazte! Xalbador, Urepeleko artzaina 22-23

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak 25

Agenda maiatza-ekaina 26

Kultura Saileko Hizkuntza Politika-rako Sailburuordetzakdiruz lagundutakoa

Page 4: KALAPUTXI 84

4 informaziua

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako Botikak (Mutriku – Deba)MAIATZA

22etik 24ra M. Cristina Riveiro (zapatu goizean, J. Otxagabia)

25etik 28ra Javier Otxagabia

29tik 31ra Lon Apraiz

EKAINA

1etik 4ra M. Cristina Riveiro

5etik 7ra Amaia Zalduegi (zapatu goizean, Lon Apraiz)

8tik 11ra Lon Apraiz

12tik 14ra Javier Otxagabia

15etik 18ra Amaia Zalduegi

19tik 21era M. Cristina Riveiro (zapatu goizean, J. Otxagabia)

interesekotelefonoak

MUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU

1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:

> 6:10ean hasi eta 20:10 arte, orduro. > 6:40ean hasi eta 19:40 arte, orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

DEBARAAstegunetan: 7:15etik 21:15era orduro / Jai egunetan: 8:15etik 21:15era, orduro

ONDARROARAAstegunetan: 6:55etik 20:55era, orduro / Jai egunetan: 7:55etik 20:55era, orduro

Autobusak

OSASUNA

Anbulatorioa (Osakidetza)..................943 60 43 00DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak .......................................943 46 11 11

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake Epaitegia ...................................943 60 70 49Itsas etxea..........................................943 60 34 00Ur patzuergoa....................................902 30 22 22Mankomunitatea (trasteak eta zaborrak)..........................................................943 70 07 99Alde Zaharra eraberritzeko zerbitzua..943 60 34 18

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .........................943 60 41 19

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71

ZERBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Gasolindegia ......................................943 60 32 10Miruaitz Frontoia ...............................943 60 46 79

APRAIZ..........630 05 50 97 ZALDUEGI..669 26 22 01

OTXAGABIA..689 58 57 59 RIVEIRO..... 667 33 88 90

Page 5: KALAPUTXI 84

5zeuk esan

MUTRIKUTIK ZERURA

Maiatzaren batean, langilearen egune-an, jaia zela ta bi neska donostiar etorriziren Mutrikura, ez zuten ezagutzen etaharrituta geratu ziren, euren esanetan.Herri oso polita eta toki soragarriak aur-kitu zituzten, eta ahalik eta agudoenbueltatzeko asmoarekin joan ziren.

Handik hamar minutura, mutrikuarbatekin topatu nintzen Atxukalen, etahasi ginen hizketan, eta berriz bueltaunintzen errealitatera: “Mutrikun ezin danegoziorik ipini, ez dago lanposturik,lotarako herri bat besterik ez da izangoetorkizunean, inbidia asko eta laguntzagutxi, portua lotsagarri, eta, nola ez,udaletxe honekin dena gaizki besterikezin da egin, danak igualak, eta abar,eta bar, eta ora pro novis...).

Eta horrelako bi ikuspuntu argi ikusita(kanpokoena eta herritarrena, txuria etabeltza) gogaratu nintzen ijituen txistea-rekin: “Zuk esan astoak ez duela aginiketa erren dagoela, eta berehala saldukoduzu!”.

Mutrikuar maiteok Mutrikuren arazoakmutrikuarren arazo dira. Mutriku beti-koa da, gure herria, gure erreferentzia,gure kabia eta gure bihotzaren zati bat.

Badakigu batzuek autoestima lurra jotadutela, eta besteena ez dela koeteakbotatzeko. Ikusi dugu, eta sufritu erebai, bata besteari kritika gogorrak etamintsuak egiteko gai gerela, (egia esan-da, bizkarrera gehiago aurpegira baino)eta horretan indar asko galdu dugula,baina ordua ailegatu dela denon arteanHerri honi bultzada bat emateko. Ahalduenak ahal duena jakinda, denokbanatzen bagara, oso lantsua izango daberriz txalupa martxan ipintzea, etagero arrantzan egitea.

Orain ulertu egin behar dugu oraingoegoera, etorkizunak ekarriko digun ego-erari aurre egiteko. Errazena beti izangoda udala kulpaz betetzea, (baina teorianUdala danok gara, eta hala izan behar-ko litzateke praktikan ere). Aurreiritziaklaga bazterrean, lagundu laguntzabehar duenari, eta kritikatzen deneankonstruktiboa izan dadila.

Ea denon artean Mutriku zeru bihurtzendugun, Donostiako neskek esan zutenbezala, eta bueltatzaen direnean eadenok ikusten ditugun.

Gora Mutriku eta mutrikuarrak

ESKERRIK ASKO, MENDIZALEOK

Omenaldia egin diozue osabari, eta poz-teko gaude bernabetarrok. Izan ere,pertsona batek herriaren omenaldiajasotzen duenean, pentsa daiteke per-tsona horrek egin duela zerbait herria-ren alde. Eta osabaren kasuan badakiguhori horrela izan zela, bueltan ezer espe-ro izan gabe gauzak egiteko prest dau-den horietakoa baitzen bera ere.

Han izan ginen, lehenengo Arnokogurutzean, gero Arnoko aterpean, Apai-nen eta Apaingo amabirjinaren aurreanere bai, eta momentuoro izan genuengogoan osaba, Juan Mari, Bernabe,modu horietan guztietan deitzen baike-nuen. Biziko balitz, ez zen gustura izan-go, seguru, ez zitzaiolako gustatzenhorrenbeste jenderen artean ibiltzea,are gutxiago protagonista bera izatea.Baina harro bai, harro egongo litzatekebere “kulpaz” horrenbeste jende Arnonikusita. Harro baitzegoen Euskal Herrikomendirik ederrena gure herrian eduki-tzeaz. Ez zeukan, ez, Arno saltzeko.Umetan ere, harro-harro irakatsi zigunoraingo Eusko Trenen lehengo lokomo-tora batek Arno izena zuela, edota Bil-bon Arno izeneko kalea dagoela... etabeste hainbat eta hainbat kontu Arnoriburuzkoak, eta gehiago ere bai, jakina,horixe baitzen bere abilidaderik handie-netakoa: irakastea, ez zekienari gauzakaditzen ematea.

Apainen berrehun bat lagun (lagunbatek eman zidan zenbaki hori) ikusteapozgarria izan zen niretzat. Ikusteabateko eta besteko jendea zegoela,herrikoak eta kanpokoak, jende edade-tua eta gaztea zegoela, gaztetako lagu-nak eta lagun gazteak zeudela, kargu-dun jendea eta jende xumea zegoela...Horiek guztietako bakoitzak Bernabere-kin izango zuen pentsamendu bat hartuizan banu, liburu politak irtengo zigun...Nik behintzat nire pentsamenduak izannituen, bost bat urterekin Arnokogurutzeraino aurrenekoz osabaren lepogainean igo nintzenekotik hasita.

Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizki-zuet Juan Marirekin gogoratu zinetenguztioi, eta eguna antolatu zenutenguztioi ere bai. Andra bati entzun nionmoduan, hori eta gehiago merezi zuenJuan Marik, eta egia da hori. Horregatikhartuko dut nire eguneroko pentsamen-duetan, beste batzuen artean, bereoroitzapena galdu gabe egunero-egu-nero elikatzeko eta nire bizitzan oso pre-sente izan dezadan.

Bernabeneko Joseba

EGON ZAIN!

Lehengo egunean ama Bilbora joan zenmedikuarenera. Beste gauza askotaraere joaten gara mutrikuarrok Bilbo alde-ra: ikastera, erosketak egitera, zinera,Athleticen partiduak ikustera...

Horretarako, erakundeek aholkatzenduten bezala, garraio publikoa erabilt-zen da gero eta gehiago, eta amakhorrelaxe egin zuen. EuskoTren hartueta Ondarroara, han Bizkaibus hartu etaBilbora joateko. Ondo, ezin kexatu.

Kontua da egun hartan bederatziak etahamar aldera deitu zidala amak Onda-rroatik: Heldu zirela, baina EuskoTrene-ko autobusak musu punta aurrean ihesegin ziela, eta bila joateko. Amaren bilajoan nintzen eta, jakina, amarekin bate-ra, beste hiru mutrikuar ere ekarrinituen herrira, autobusak ihes egin zie-lako.

Nik, inozoa, pentsatu nuen egun batekokontua izango zela, kasualidadea. Baizera! Kasualidade hori askotan, egune-ro errepikatzen dela jakin nuen, eta hauidaztea erabaki nuen, mutrikuarreihorren aurrean ez isiltzeko eskatzeko.

Konponbideak ez badatoz, geu saiatubeharko gara arazoak konpontzen.Nola? Nik proposamen bi: Lehenengoa.Bilbora joateko asmotan EuskoTrenenbagoaz Ondarroara, joaneko bidaiantxoferrari eskatu Bilbotik bueltan dato-rren autobusaren zain egoteko, mese-dez (mesedez eskatuta kasurik egiten ezbadute, ikusi beharko da nola eskatu).Bigarrena. Ondarroatik Mutrikura etort-zeko EuskoTrenen autobusean sartutabagaude, eta ikusten badugu Bilbotikdatorrenari ihes egin behar diola, txofe-rrari zain egoteko eskatu, dena ere biminutu izango dira eta. Txoferrari auto-busean goazen guztiok eskatzen badio-gu, beharbada indar handiagoa izangodu gure eskariak.

Ba horixe, zain egon dadila herritarronzerbitzurako dagoen autobusa, eta txo-ferra ere bai!

Andiko

Herri osoaren aurreanadierazi nahi duzunaadierazteko txokoa

bidali zure idatzia:

edo

Page 6: KALAPUTXI 84

Hor ikusi ditugu baserritarrak kalera atera eta protestaka: Donostiako kaleetan esnea oparitzenzioten jendeari. Batzuk gustura joango ziren etxera litro esnea opari jasota; bakarren bat, ordea,ederki harrituko zen esnearekin batera banatzen zuten informazioa ikusita: litro bat esne ekoiz-tea 0,38euro kostatzen zaie guztira (pentsua, artoa, alpapa, ura, argindarra, albaitariak, solda-tak...), ordaindu, berriz, 0,32euro baino ez diete ordaintzen. Agian, Plaentxiko torlojugilearenkontuak ateratzen ote dituzten-edo pentsatuko du irakurleren batek.

Hiru dira gure herrian esnea ekoizten duten baserriak:Agerre-Mijoa, Arantzamendi eta Zalbide. Kalaputxik goraegin du hegan eta Arantzamendin izan da Jose AngelMaixa eta Juanjo Ollokirekin berriketan eta kontuak ate-ratzen. Hona hemen zenbakiak:

URTEA ESNEA PENTSUA2006 (batez beste) 52,5 pzta. 32 pzta.2007ko ekaina 53,4 pzta. 36 pzta2007ko iraila 74,7 pzta. 42 pzta.2007ko abendua 78,7 pzta. 44 pzta.2008ko ekaina 69,0 pzta. 48 pzta.2008ko azaroa 65,0 pzta. 42 pzta.2008ko abendua 61,0 pzta. 41 pzta.2009ko otsaila 60,0 pzta. 39 pzta.2009ko martxoa 56,6 pzta. 39 pzta.

Zein egoeratan harrapatu zaituzte prezioen jai-tsiera honek?Osteango inbertsioak dexente ordainduta geneuzkan,baina txapazko teilatua dena uhertuta geneukan etaoraintxe, martxoan, teilatua aldatu dugu. Horrekin 40 batmilioiko zuloan sartu gara. Gero, gainera, 5 urte gerranpasa ondoren, iazko udan azkenean ailegatu ginen akor-dio batera eta 30 milioi eman behar izan dizkiogu banan-du den beste sozioari. Beraz, lehengoak ia tapatutageneuzkanean, zulo ederrean sartu gara, eta justu etorrizaigu gainetik prezioen harrikada hau. Itotzeko modukoegoera; espero dezagun, baina, ez duela luze joko honek!

Zenbat abelburu daukazue?Hemen guztira 330 bat dira, horietatik 160 bigak; denaketxean hazitakoak. Bigak hazi egiten ditugu eta idiskoak,

berriz, txiki-txikitan saldu. Oso merke saltzen dira, aspaldidabiltza 60 eurotan hilabeteko txahalak. Pentsuaren igo-era eta mihi urdinaren gorabehera hori izan zenean, txa-halaren prezioa izugarri merkatu zen. Haragiaren kontsu-moa ere asko jaitsi da azken urteotan. Gero, gasoilarenigoera eta dena. Kontsumoa jaitsi egin da eta merkatuaaseta dago, eta haragiak ez du bat ere gora egiten. Txa-halak gizentzeko granja pilo bat hustu egin dira.

Eta jana, zer? Ez dituzue larrera ateratzen?Larrera, antzuak eta bigak; momentuan esnerik ematen ezdutenak; baina, gainera, pentsua ere eman behar zaieaparte; eta neguan, denak barruan sartu behar. Pentsuazgain, alpapa eta artua (txikitutako landare osoa) ematendiegu. Artoa Uruñetik ekartzen dugu, eta gasoila igotazegoenez, horrek ere gora egin zuen. Alpapa, berriz, Ara-bia Saudira eramaten omen dute, barkuak eta barkuakomen doaz Katalunian kargatuta, eta kriston tira dauka-nez, alpapa zerutik dago. Beste proteina bidea soja da,baina soja amerikarrek kontrolatzen dute, eta kiloko 55-60pezetatan dago.

Nondik dator esnearen prezio-jauste hau?Ez da hemengoa bakarrik, toki denetakoa izan da. Fran-tziatik dator gehienbat. Azkenean, merkatua mundu oso-koa da, baina hemen eragaiten duena Frantzia da. Fran-tziak merkatzen du esnearen prezioa zeren eszedentarioabaita, eta daukan gehiegizko produkzioaren arabera era-giten dio prezioari. Hango eszedenteak Espainian ondo

Azken hiru urteotan, %60 jaitsi dira irabaziak“

6 puri-purixan

ESNEAREN PREZIOA, BEHERA ETA BEHERA,baina behiei jaten ematen segitu behar! ��

Page 7: KALAPUTXI 84

absorbitzen badira, esneak prezio ona egiten du, bainahango eszedenteak gehiegizkoak badira... Eta horixe ger-tatu da: gehiegi produzitu eta, gainera, jendearen kontsu-moa jaitsi egin da. Interesak igo, gasoila igo eta bestehamaika gauza, eta jendeak astean esne-kaxa bat gutxia-gorekin pasatu ahal badu... Kontsumoa jaitsi eta ekoizpe-na igo, azkenean, txoke bat egon da.

Eta Iparlat eta Kaikuren arteko kontu hori?Guk Kaikuri saltzen diogu esnea. Baina hori gerra komer-tzial bat izan da, Mercadona supermerkatu kate handiakeragindako gerra.

Sekula pentsatu duzue esnea zuzenean saltze-rik?Hor arazo asko daude Sanidade aldetik-eta. Gaurko exi-jentzietara egokitzeko, inbertsio handiak egin beharkolirateke, eta lana ere gehiago. Beste aktibitate batean sar-tzen zara eta inbertsio handiak eskatzen ditu. Bestela erenahikoa lan daukagu! Gerora, ba, ez dakigu.

Ikusten da kalean ere ez dagoela esne gordina hartzekointentziorik. Esne hori egosi egin behar da, gasa gastatzenda, gero ontzia garbitu behar... Oraingo gazteek, gainera,ez dute ikasi etxean esnea egosten. Zuk pentsatu harate-gietan ere nola dabiltzan dena preparatuta eta enbasatutasaltzen. Etxera joan, platerean ipini, mikrouhinean sartueta berotu. Hortik atera kontuak!

Ni zortzi urterekin hasi nintzen esne-partitzen amarekin

—esan digu Jose Angelek— eta 28 urte arte ibili nin-tzen. Ea Mutrikun zenbat baserri ibili garen esne-partitzen,eta orain ez dago inor, bakarra, eta bera ondarrutarra!Baina, ez, jendea errazera joan da eta, gero, halaxe ikasidute gazteek; erosoa da dendara joan eta aste osorakoesnea erostea! Aparte, lehen krisian zaudenean, berriz ereinbertsio gehiagotan sartzeko gogorik ere ez.

Momentu honetan galerak dituzue, baina zen-bat denbora egon liteke galtzen?Ba, harrapatzen zaituen egoeraren arabera. Horrela segi-tzen badio, esaten dute aurtengo urtea amaitu bainolehen baserri bat baino gehiago manko gledituko dela.

Kazetari batek galdetu omen zion Abelur gure elkartekoekonomialariari ea ez al zen hobe ixtea. Bai, lantegi batbalitz! Entxufeak atera, atea itxi eta hor gelditzen da seihilabete barru gauzak hobera egiten badute martxan jar-tzeko. Baina behiek egunero jan behar dute, zer eginbehar duzu, hiltegira bota behiak? Eta zorrak badauzkazu,zer konpontzen duzu? Ganadua ez da torlojuak bezala-koa, kate luze bat da: hazia ipini, hazi...

Azkenean ipin ezazu zera —dio Juanjok, irribarrez—baserritarrak beti izan garela negartiak, eta igoal-igoalsegitzen dugula! 88

7puri-purixan

Beltza, beltza da egoera “

Page 8: KALAPUTXI 84

8 bi hitzetan

AKELARRE ANTZERKI TALDEAKEUSKADI ORDEZKATUKO DUZorioneko dago Marisa Martinezek zuzentzen duen Akelarre Antzerki Taldea, izan ere, Mutrikuko Institutuaren ize-nean Euskadiko Autonomia Erkidegoaren ordezkaria izango baita Estatu mailako Buero Sarietako VI. edizioan partehartzeko.

Hasiera batean, maiatzaren 21ean Eibarko Coliseo antzokian egindako antzezpenean Madriletik etorritako epaima-haiak ikusi du eta, zortea alde jartzen bada eta estatuko beste autonomia erkidegoetako antzerki taldeen artetik auke-ratua bada, Madrilera joan beharko dira uztailaren lehenengo astean azken galan parte hartzera.

Antzezlana, Etxebizitza konpartitua, Marisa Martinezek idatzi eta zuzendutakoa, 50 minutukoa, hamabi antzezlek joka-tua: Malen Larrañaga, Nagore Gonzalez, Ainhoa Santamaria, Amaia Arreitunandia, Leire Badiola, Iratxe Iparragirre,Unai Centeno, Aitziber Andonegi, Maider Gorritiberea, Malen Aldalur, Nerea Arrate, eta Monica Otxagabia.

Kalaputxik zorionak eman nahi dizkie taldekide guztiei, sariketa irabazita zein irabazi gabe, urtean zehar egiten dutenesfortzuak izan du eta emaitza onik!

Bestalde, maiatzean izan ditugu, urte osoan zehar entsegatu eta entsegatu ibili ondoren, Akelarre taldeko gaztetxo-enen emanaldiak. Bikainak guztiak, guraso, ikaskide eta herkide guztien gozamena eragiten asmatu zutenak. Aurten-go lanak amaitu berri dituzte, baina hurrengo lanarekin noiz hasiko desiratzen izango dira antzezle gazteak.

Bejondeizuela guztioi!88

Page 9: KALAPUTXI 84

9bi hitzetan

ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ

Hilabete honetan diru irabaziak ditugun herritarrok Errenta aitorpena egi-teko kanpainan sartuta gaude. Bizitzako beste zereginetan bezala, hiz-kuntza aukera egitea tokatzen da horretan ere, eta Foru Aldundiak iazerrenta aitorpena egitean gipuzkoarrek egindako aukeren berri eman duberriki.

Gipuzkoa mailan, 382 mila aitorpen pasa egin ziren, eta horien %7 aur-keztu ziren euskaraz eginda. Eskualde mailan, berriz, Debabarreneko uda-lerrietan, aurkeztutako ia 30 mila aitorpenetatik ia bi mila izan ziren eus-karazkoak, %6,5. Azkenik, gurean, Mutrikun, 2593 errenta aitorpen eginziren, 297 euskaraz, %11,45.

Aurreko urteetako datuak hobetuz doazen arren, zalantzarik gabe, datuezkorrak dira, oro har, Gipuzkoakoak, Debabarrenekoak eta Mutrikukoakere bai. Izan ere, gurean adibidez, mutrikuarron %85 euskaldun bagara,nola da posible datu horiek horrela izatea?

Askotan gure aitorpena profesionalen eskuetan lagatzen dugu, banketxean dela edo aholkulariren bate-nean dela, eta horiek egindako hizkuntza aukera gure borondatearen gainetik jartzen da. Bestalde, meka-nizatutako aukeren bidea egitean, telefono bidezkoa adibidez, euskarazko aukera egin ezik, erderaz egin-dakotzat hartuko da.

Hori dela eta, garrantzitsua da gure aukera euskarazkoaren alde egitea, bai telefonoa markatzean baiaitorpena egiteko txanda hartzean, bai aitorpena bera egitean ere. Gure esku dago Foru Aldundiko lan-gileari, aholkulariari, edo banketxeko enplegatuari gure aitorpena euskaraz egin nahi dugula esatea. Etagogora dezagun euskaraz egitearren gazteleraz eginda baino diru gehiago ez digutela itzuliko, bainakendu ere ez digute zentimo bat ere kenduko. Hortaz, guk, gurean, geurian, euskaraz!88

MUTRIKUKO X. IKURRIÑAAzken hilean trainerillen jardunaldiez gozatzeko aukera izanondoren, ekainean hasiko da traineruen denboraldia etaazken urteetan ohizkoa denez, ekain hasieran jokatuko dagure herriko X. ikurriña.

Kantauriko aurtengo bigarren estropan punta-puntan ibilikodiren traineruek Mutrikuren 800. urteurreneko ikurriña joka-tuko dute Mutrikuko pareko uretan.

Mutrikuko Arraun Taldeak Udalaren laguntzarekin antolatuta-ko jardunaldian gure herriko portua kolore anitzez beteko da,hori-berde-gorriz, hainbat jende etorrita geure-geurea denkirol ekitaldi honetaz gozatzera.

Aurtengoan trainerillen estropadetan hasi zaizkigun herkide-ek izango al dute aukerarik traineruetan parte hartzeko!Mereziko lukete beraiek, eta gure herriarentzat ere ohoreizango litzateke.88

Page 10: KALAPUTXI 84

10 bi hitzetan

komikixa josu ituarte “pitxame”

MUTRIKUKO LEHEN BAPOREA

“Inesita” da Antonio Oianguren itsasontzi maketagilea-ren azken lana. Mutrikuko portuan 1907 urtean aingu-ratu zen lehenengo baporea; Pasai Donibaneko ontzio-lan egina eta “Tolemin” anaietako gazteenak erosia.Hamasei metro luze eta hiru metro zabaleko ontzia,bisigu, papardo eta atunetan jarduten zuen, ez sarearrantzan, eta sei gizon ziren bere barnean lan egitenzutenak.

Ur geza eta ikatza behar zuten galdara irekitzen jartze-ko, eta atunetan, hozkailurik ez zutenez, egun osoaegiten zuten abantean pertxalak zabalduta, eta gauageldirik igaro ondoren, arrantzan egiten zuten bueltakobidea ere. Denbora bat geldirik egon ondoren, ia egunbat behar izaten zuten galdara berotzen behar adinekopresioa lortu arte.

Argazkian ikusten den bezala, patroiak ere ez zeukan aterperik, eta zirak jantzita babestu behar ziren euritik. Brankaaldean zeuzkaten kamainak, eta atzealdean arrain gordelekua.88

LEHENGO ERAKO EUSKAL EZKONTZA

Aurtengoan Mutrikuk hiri-gutuna jaso zuela 800 urte beteko direla ospatze aldera, Gure Ametsa DantzaTaldeak egun berezia antolatzeko konpromisoa agertu zuen. Iaz antolatutako dantza ikastaroari herritarrekemandako erantzun bikaina ikusirik, eta ikastaroaren bukaerako erromeriaren arrakasta ere bai, aurtengo-an egun beteko ospakizuna antolatu nahi izan dute: Euskal Ezkontza.

Maiatzaren 30ean, zapatuz, izango da lege zaharreko ezkontzaren irudikapena, antzezpena. Egun osokoekitaldia antolatuta, goizeko 10etan Ezkondeia joko dute sirenek portuan. Horrekin batera, dultzaineroakherriko kaleetan zehar jardungo dute girotzen. Ondoren, 11etan Ezkontideen kalejira hasiko da. Eguer-dian, 12,30etan, Goiko plazan izango da Ezkontza, eta ezkontza ospatzeko, taloa eta txotx izango da.

Arratsaldean, 18,30etan San Miguel futbol zelaian Ezkontza ospatzeko Erromeria hasiko da. Hortik aurre-ra, batzuentzat eguna amaitu egingo da eta beste batzuentzat... onena hasi!

Hau guztia Gure Ametsa DantzaTaldeak antolatuta, herriko gainerako kultur taldeen eta udaletxeko kul-tur sailaren laguntzarekin. 88

Page 11: KALAPUTXI 84
Page 12: KALAPUTXI 84

12 lan giruan

BASOGINTZABASOGINTZAlehengo eta oraingo ofizioaBasogintzan gertatutako ezbeharren inguruan istorio bitxi baten oihartzunak heldu zi-tzaizkigun Kalaputxira. Hori dela eta, basogintzari atal bat eskaintzea pentsatu genuen,eta Mutrikuko mendietan sakabanaturik dauden ezbehar horien testigu isilak diren guru-tze batzuk bisitatu ditugu. Ez dugu aurkitu istorioa guri kontatu bezala gertatu izan zenfrogarik; baina, hala ere, gaiak merezi duelakoan, une ezberdinetan basogintzan aritu izandiren Jose Mari Mugerza “Iturritza” eta Jose Juan Arruti “Gaztañadi”rekin egon gara alorhorretan beren bizibideak konta ziezazkiguten.

Santabata aldean aurkitu dugu Jose Mari Mugerza“Iturritza” lurrak txukuntzen; eskuartean zeuzkanlanabesak utzi, eta solasean hasteko hurbildu zaigu.

Noiz eta nola hasi zinen basomutil lanetan?Egia esan, geure buruak ez ditugu inoiz basomutiltzathartu; portugaldarrak eta horrelakoak genituen guk hala-kotzat. Gure basoko edo mendiko lanak baserrikoen osa-garritzat eduki izan ditugu beti; batetik, aldizkakoak izatenzirelako, eta bestetik, mendia ez zelako izaten gure ohikobizilekua, beste basomutil horiena bezala.

Ni neu hamazazpi urterekin iturgintzan hasi nintzen, etasoldadutza Gasteizen betetzen ari nintzela arratsaldeaklibre izaten nituenez, Arabako Artziniega herriko mendie-tan jardun nuen basogintzan, serio samar, sos batzuk ira-

bazi aldera. Zortzi hektarea-ko pinudia neuretzat

bakar-bakarr ik :pinuak jo,

zuritu etaa p e a kegin.

Hori bai, kamioiak kargatzeko laguntza izaten nuen.

Kalekumeok ez dakigu lan horien berri. Azalduko aldizkiguzu azaletik bada ere?Beti ez da era berean egiten lana. Nire kasuan, bakarrikegonda, motozerrarekin bota eta adarrak moztu ondoren,zuritu egiten nituen hartarako palekin eta lehortzen utzigero, errazago moldatzen nintzelako. Sasoi hartan, erai-kuntzarako euskarriak egiteko apea asko egiten ziren,beranduago agertu baitziren burdinazkoak; diametroanzortzi eta hamabi zentimetro bitarteko neurrikoak izatenziren, eta pixka bat arinduta prestatzen genituen hirumetroko luzeran. Diametro handiagokoak luzera berdine-an moztu eta paper-fabriketara eramaten ziren. Kamioiakbeheko aldean jartzen ziren, eta maldaren arabera, “gizoneginda” (zutik) edo biraka jaisten genituen.

Noiz arte jarraitu zenuen basogin-tzan?Soldadutza bukatu ondoren basogintzan jarraitu nuen,hogeita zortzi urterekin tailer mekaniko baten lanean hasinintzen arte. Hiru lagunen artean Finlandiatik zuritzekomakina bat erosi genuen, eta hartara jarduten genuen;lan erosoagoa, parkera ekar-tzen baitziguten enborrak.

Hala ere, ez zegoen beti makinari lana ematerik, etapinua joten zein mendi garbiketan edo pinusartzen ere jardun behar izaten genuen.

Nolako bizimodua eramaten zenu-ten?Arestian esan dudan bezala,inoiz bai, baina ez genuengaua mendian igarotzen,

otorduak ere jantokie-tan egiten genituen; beraz, txukunaesango dugu. Airelibrean, eguraldia-

“Basogintza baserriko lanen osagarri-tzat hartu izan dugu. Inoiz ez dugugeure burua basomutiltzat hartu

Page 13: KALAPUTXI 84

13lan giruan

ren menpe, baina, horretara ohitua nengoen; kezka gehia-go izan nuen tailerrean hastean, ez bainuen neure buruaegun guztian aterpean ikusten.

Eta segurtasun aldetik nola ikusten duzu orduko lanhura?Astakeria iruditzen zait nola jardun nuen bakarrik Artzinie-gako baso hartan. Baso-lanak arrisku ugari ditu eta tentuhandiz ibili behar da uneoro; alde fisikoak ere garrantzihandia du. Badaude, bestalde, kontu handiz ibiltzekouneak norbere segurtasunerako zein mendiarentzat bera-rentzat: baso garbiketetan erabiltzen diren suak. Beti egonizan dira araututa, orain gehiago, baina kontu handiz ibilibehar da, eta erabili behar diren teknikak ondo ezagutu.

Gaztañadiko Jose Juan Arrutirekin baserrian jarridugu hitzordua, eta han aurkitu dugu belarra moztueta batzeko makina gainbegiratzen, lanean astera-koan arazorik eduki ez dezan. Eten du lana, eta guregalderei erantzuteko prestatu zaigu.

Frantzian ibilia zara basogintzan. Nola jo zenuenleku hartara?Nik Markinako enpresa baten egiten dut lan. Kamioi etaibilgailu ezberdinak ditu mendian, errepidean edo zereginezberdinetan jarduteko. Joan zen mende bukaeran haize-te handiak izan zirela-eta, zuhaitz asko erori ziren Lande-tatik eta Burdeos bitarte horretan; hara bidali ninduennagusiak “trailer” kamioi batekin, egurra garraiatzera.Horrela, urte eta erdi pasatxo igaro nuen lan horretan;denbora horretan, nagusiak hondeamakina bat erosi zuenaurrealdean baso lanetarako tramankulu bat zuena; baina,hura erabili behar zuen mutilak, ordea, ebakuntza bat izanzuen, eta nik ikasi nuen ordenagailu batek kontrolatzenzuen tramankulu hura erabiltzen. Trailerra hondeamakina-gatik aldatu eta berarekin ibili nintzen sei bat hilabetezmutila sendatu zen arte.

Nola egiten zuen lan tramankulu hark?Leku lauetan zeuden basoak, eta bertara eramatengenuen hondeamakina tramankulua aurrean ezarrita. Pro-zesadorea bezeroen nahierara programatu ondoren, berakheldu, ebaki, etzan, garbitu, diametroak neurtu eta neurri-ra ebakitzen zuen: gure lana botoi bati sakatzea besterikez zen. Leku desegokian aurkituz gero, arrastaka ekartzenzizkigun moztutako zuhaitzak. Egunean hiru edo lau trai-ler betetzeko gai zen makina, segurtasun aldetik inolakoarazorik gabe.

Nola egiten zenuten bizimodua?Baso nagusiek bungalowak ezartzen zizkiguten sukalde,bainu eta lotarako lekuekin, eta bertan bizi ginen lagunbatzuk. Batek sukaldari lanak egiten zituen, eta denokarduratzen ginen garbiketa kontuez: bagenuen jantokieta-ra joateko aukera ere, baina nahiago genuen gure gustu-ko janariak prestatu, merkeago ere gertatzen zitzaizkigu-nez. Lanean urruti baginen, bertara eramaten genuengeuk prestatutako janaria. Etxera astebururo etortzenginen, beraz, bizitza arrunta; arruntegia nire izaerarako,beti gustatu izan zait-eta mugimendua, eta hura niretzatgeldiegia zen: luze egiten zitzaidan eguna. Ahal izan nue-nean bueltatu nintzen neure lanera.

Eskerrik asko, Joxe Mari eta Jose Juan, gure irakurle-entzat izan duzuen begiruneagatik. Ondo izan. 88

Gaur botoi bat sakatu besterikez duzu; makinak egiten du guztia “

Page 14: KALAPUTXI 84

14 karenka

ARANTZA UGARTE,SALTSA ASKOTAKO PERREXILAUrteak dira Oikiatik Mutrikurainoko bidea egin zuenetik. Baserritar peto-peto honek kre-

saletan ere ondo mugitzen dakiela erakutsi du. Lanez gainezka dabilen arren, tartetxo bat

hartu du gurekin egoteko.

Oikian ere geldirik ezin egon…Hamazazpi urterekin edo hasiko nintzen Herri Gaztedin.Garai haietan herriko taldeekin mendi irteerak, jaialdiak,Santaeskeak… eta antzeko ekitaldiak antolatzen gen-ituen. Langile mugimendua ere ez zen nolanahikoa,gizarte kezkak eta euskararen ingurukoak pil-pilean zeu-den, eta horien inguruan aritzen ginen. Asko irakurtzengenuen, bilera mordo bat egiten genuen eta gai horienguztien inguruan eztabaida mamitsuak egiten genituen.Oikiako ikastola ere garai hartan sortu zen, 8-10 umerekin

ekin genion proiektua gauzatzeari, andereñoa ordaintzekodirua atera, zozketak… Orduan dena zegoen egiteko etagogoz heltzen genion lanari.

Eta Oikiatik Mutrikura…Hoegeita bat urtera arte Herri Gaztedin ibili eta utzi egingenuen mugimendua. Ezkondu ondoren Mutrikura etorrinintzen. Ni hemen etxekoandre arrunta nintzen. Gogoandaukat sukaldaritza ikastaro batean izena eman nuela etahurrengo pausua gaueskolako klaseetara izan zen. Gerogaueskolako irakasle lanetara, gero AEK sortu zen, bienbitartean euskara ikastera joaten ginen Bergarara, Donos-tiako EUTGra… Euskaltzaindiako tituluak ateratzera…garaiak halakoak ziren eta gustura aritzen ginen. Markina-ko Lea-Artibai ikastetxean euskara irakasle bat behar zute-la eta, hara joan nintzen, eta hortik berriz piztu zitzaidanikasteko gogoa. Bitartean, 25 urtetik gorako sarrera frogaegin eta pedagogia ikasten hasi nintzen UNEDen, baina eznion behar beste denbora dedikatzen ikasteari. Langabe-zian gelditu nintzenean erabaki nuen EHUra joatea kaze-taritza ikastera. Bost urteko karrera egin nuen jende gaz-tez inguratuta, lagun berriak egin nituen, eta horrek askogaztetu ninduen. Hogeita hemezorti-hemeretzi urterekinEuskadi Irratiko bekaduna izan nintzen eta berrogei urte-rekin ETBko bekaduna. Ez dago adin gazterik edo zaharrik,praktikak egiten ziren eta tokatzen zena egin behar: infor-matiboetan, magazinetan… Euskadi Irratian 6 hilabeteegin nituen bekadun gisa eta beste 6 kontratuarekin. Eus-kal Telebistan urte eta erdi egin nuen kontratuarekin.Hauek bukatzerakoan Egaña lantegian aritu nintzenkomertzial lanetan (ez zen batere lan erakargarria…) etahemengoa ere bukatzean berriz komunikabide mundura,irratira itzuli nintzen, udako magazinetara. Unitate Ibilta-riarekin lan asko egitea tokatu zitzaidan eta hamaika anek-tota eta bitxikeria gertatutako naiz. Irratian 3-4 urte eginnituen. Kazetaritza ikasten ari nintzela, hirugarren urteanedo, Egin egunkarirako herriko korrespontsal lanak ereegin nituen, egunero-egunero idatzi behar nuen eta lanakematen zizkidan berriak aurkitzeak.

Page 15: KALAPUTXI 84

15karenka

Eta gaur egun irakasle lanetan…Euskara eskolak emateaz gain, komunikazio lan batzukegiten, batxilergoko aldizkarian lanean, irratiko arduran,eskolak kanpora begira egiten dituen ekintzetako arduraeramaten… Galtza bete lan dut, baina gustura nago.Eskolak ematea da gehien gustatzen zaidana, gazteekinoso eroso sentitzen naiz. Leku pribilegiatu batean nagoelasentitzen dut. D eredutik datoz, euskara ingurutik datoz,ondo ikasitako gazteak dira, euskaldunak, eta hizkuntzamaite dutenak. Oso gustura nago nire ikasleekin.

Eta lana bukatu ondoren, antzerki entseguetara…Eta antzerkiak idatzi, zuzendu, plazaratu… Gogoan dutnire lehenengo antzerki lana, hemeretzi urte nituela idatzinuen. ez nekien ezer antzerkitaz baina garai hartan ingu-ruan sortzen ziren kezkez-eta idatzi nuen. Baserri giroa etaeuskara ziren gaiak, lan ausarta eta lotsagabea zen, etabati baino gehiagori ez zion grazia gehiegirik egin nik ida-tzitakoak baina egoera ere ez zen makala. Dena den, an-tzerkiaren zurrunbilo honetan kasualitatez hasi nintzelaesango nuke, Goizeko Izarra ikastolaren 25. urtemuga zelaeta. Ni garai hartan argazkiak ateratzera joan nintzen etaantzerkia zuzentzen bukatu nuen. Ez galdetu nola, nikneuk ez dakit eta. “Markesaren alaba” egin eta beste askoeta asko etorri dira atzetik. Batzuk neuk idatziak, bestebatzuk euskaratuak, gertaeretan oinarritutakoak, asmatu-takoak… Batzuetan nekea sortarazten dizu daramagunerritmoak eta besteetan, aldiz, zure lanetik desbideratzenlaguntzen dizu.

Eta beste lan bat ate joka…“Mutrikuk 800 urte, 800 aldarte”. Antzerki historikoa da,800 gertaera, 800 animo, 800 desanimo… Herri batengertatzen diren egoerak dira. 800 urtetan milaka egoerapasa dira. Lehenengo egin dudana dokumentatze lanaizan da. Lan horretatik egoerak sortu. Alde batetik gerta-era historikoa kontatzen da, eta beste aldetik herriarenhitza dago, herritarren ahotik. Herritarren bizipenak, senti-menduak, protestak, pozak, nahigabeak… Hirurogeilagunetik gora dira parte hartuko dutenak. Kalean egingoda, elizako eskaileretan, eskenatoki hobeagorik ez dago!Bi errege ditugu, bi mementu desberdinetan. Batek herri-ko mugak zehaztu zituen, eta besteak herri gutuna emanzion Mutrikuri. Bertsolari bat ere izango dugu, eta histo-riaren haria kontalari batek eramango du. Gainerakoa an-tzeztua izango da. Batzuetan agintariaren ikuspegia ager-tuko da, eta beste batzuetan herritarrena. Bale arrantzakere izango du bere lekutxoa...

Ez da makala esku artean duguna, baina ni antzerki hone-tan zatitxo bat besterik ez naiz, beste denak ez badaude ezdago antzerkirik. Antzerki lan batean garrantzitsuena bereosotasuna da. Parte hartzen duen jendea. Era guztietanparte hartzen duen jendea. Hitz egiten duena, hitzik egi-ten ez duena, betelana egiten duena, jantziak prestatzendituena, atrezzoak prestatzen dituena, musika jartzenduena, soinua kontroaltzen duena… Den-denak diragarrantzitsuak eta atzeko lanik gabe aurreko lanik ezdago.

Gogoangarria da, baita, jendearen seriotasuna, egunero-egunero entseguetara etortzen, egunero daukaten denaematen. Nire lanik gogorrena? Antzerkia egiteko jendea“seduzitzea”, eta erakustea egiten duen hori oso-osogarrantzitsua dela.

Esan dezakegu lana perfilatuta dugula, baina norbait ani-matzen bada etor dadila eta gustu handiz hartuko dugugure artera. Betelaneko jendea nahiko genuke guregana-tu, beraz, animatzen den horrek badu lekua antzerkihonetan. 88

Denbora gutxitan ikusten den horrekdenbora luzeko lana du“

Mutrikuko historiaren pasarteakezagutu eta antzeztuko ditugu lan

berrian, hirurogei lagun baino gehiagok“

Page 16: KALAPUTXI 84

16 kirola

Burumendi taldeak 2004 urtean antolatu zuen Arnokolehenengo mendi lasterketa. Sarritan hurbiltzen zitzaizkienherritarrak herriko mendi lasterketa batean parte hartzekogogoz baina aukerarik ez zegoela esanaz. Lasterketa anto-latzearen ideia gustuko izan zuten, baina korrika egitekolasterketa hutsa antolatzea ez zegokion mendi taldeari. Ezzuten korrika hutsezko lasterketa bat izatera mugatu nahi.Aukera polita izan zitekeen ingurua ezagutarazteko, baiherritarrei bai kanpotarrei. Baina korrikalarietara mugatuzgero, elitezko lasterketa egitea lortuko zuten eta hori ezzetorren bat elkartearen helburuekin: lasterketa herrikoiaantolatzea dute helburu. Hortik, oinezkoek parte hartzea-ren ideia: “oinezkoei parte hartzeko aukera emanez gero,nahi duten guztiek izango dute parte hartzeko aukera”diosku Arkaitz Elezgarai lasterketako teknikariak.

Ibilbearen berezitasuna azpimarratu nahi dute BurumendiMendi Elkarteko kideek. PR GI-22a da ibilbidea, Mauleon-go bidegurutzean hasi eta San Nikolas ermitan bukatzendena. 24 kilometroko ibilbidea dugu, hasiera eta amaieraTxurruka plazan dela kontutan hartuz. Agustin Elorzalehendakariaren hitzetan, “ibilbidea luzea izan arren, errazegin daitekeen horietakoa dugu”. Bidea egiten dugunbitartean Mutrikuko inguruak ezagutzeko aukera dutekorrikalari zein oinezkoek, herritar zein kanpotar askoren-

tzat inguru ezezagunak. Mutriku zeharkatuz, ibilbideanzehar zenbait altxor baliotsurekin aurkituko gara: Aritzeta-ko dorretxea (Aitzeta), Laranga (Langa) auzoa, Kalbaixokoermita, Aparain (Apain) mendi-lepoa, Arnoko artadia,Ameikutzeko hilarria, inguruko baserriak, Santakutz ermi-ta, kostaldeko itsasertza eta, azkenik, San Nikolas ermita.

Noiz ospatu erabakitzea ez da erraza izaten antolatzaile-entzat. Egun egokia aurkitu behar dute eta horretarakobaimenak eta dokumentazioak lortu behar, ez dadin ingu-ruko lasterketaren batekin batera izan, federazioaren bai-mena, errepideetako segurtasunarena, udaletxearena,baserritarrena, erantzukizun zibila, aseguruak, DYArenasistentzia...

Publizitatea ezinbestekoa da guztia aurrera eraman ahalizateko. 2004 urtean lehen babesleak lortu behar izanzituzten, eta herriko komertzioetan aritu ziren bila. Gauregun ere, horrela lortzen dute komertzio, erakunde, taber-nari, hotel zein enpresen babesletza, eta hauei esker izatenda opari eta zerbitzuen zati handi bat. Besteak beste, izenaeman duten guztientzat detailetxoren bat, zozketarakoopariak, eta edari-janariak (ezinbestekoa abituailamentu-etan). Lasterketa irabazleentzat garaikurrak dituzte saritzatgordeta. Arkaitz Elezgaraik dioenez, “hasieratik erabakigenuen sariak garaikurrak zein txapelak izatea eta ezdirua”.

Lasterketaren berri emateko hedabide eta inguruetanoihartzuna izatea beharrezkoa da jendea erakarri nahibada. Horretarako, diptiko eta kartelak egiten dituzte urte-

ARNOKOV. MENDI LASTERKETALasterketa bat antolatzeak badu, bai, meritua. Hori dela eta, Kalaputxiko kideak Burumendi menditaldeko kideekin izan gara, Arnoko mendi lasterketaren antolakuntzako detaile guztiak ezagutunahian.

Lasterketa herrikoia antolatzeadugu helburu, ez elitekoa“

Page 17: KALAPUTXI 84

Hasieratik erabaki genuen sariakgaraikurrak izatea eta ez dirua“

17kirola

ro eta inguruko herrietara bidali; horrekin batera,prentsa oharrak egiten dituzte. “Horrela lortu genuenIonut Zinca etortzea, 2005ean” dio lehendakariak. Gai-nera, lasterketak bere irudia izan zezan, Gotzon San-tanderri lasterketako logoa egiteko eskatu zitzaion, etaoso gustura daude emaitzarekin.

Lasterketan parte hartzeko izena emateko epea ahaliketa azkarren zabaldu beharra dagoenez, dagoenekoInternet bidez izenak hartzen dihardute BurumendiMendi Taldekoek eta lasterketa baino bi egun lehena-go arte jarraituko dute. Oinezkoek, ostera, lehenagozein egunean bertan apuntatzeko aukera izaten dute.Burumendiko antolatzaileen hitzetan, aseguru kontuakongi adostuta egon behar dira lasterketa baino lehena-go, horregatik ixten dituzte zerrendak hain goiz. Las-terketan gehienez 150 korrikalarik hartuko dute parte,izena ematean 20 euro ordainduta. Oinezkoek, berriz,8 euro (izena aurretik emanez gero) edo 10 euro (egu-nean bertan) ordaindu beharko dute parte hartzeko.

Eguna iritsi baino bi egun lehenago bideari azken erre-pasoa ematen diote antolatzaileek, ibilbidea markatze-ko eta, beharrezkoa bada, garbitzeko. Eguna heltzendenerako helmuga, kronometratzaileak, laguntzaileak,antolatzaileak, denak prest egon behar dira. Azkenoinezkoek izena eman eta hor ekiten zaio Arnokomendi lasterketari, goizeko zortzietan. Partehartzaileaguztiak ahalik eta gusturen uzteko esperantzatan. 88

Agurne Elorza

Burumendi mendi taldeko gainontzeko kideekin bateralasterketaren antolakuntzan dihardute Agustin Elorza(lehendakaria) eta Arkaitz Elezgaraik (lasterketaren tek-nikaria). Bien hitzetan, esfortzuak merezi izan du, jasodugun emaitzak hobeak izan baitira.

Zenbat denbora daramazue lasterketa antola-tzen?Hiru hilabete lehenago ekiten diegu antolamentu kon-tuei, azken hilabatea gogorra izaten da, dena prest egonbehar baita lasterketa egunerako. Edozein huskeriakdena pikutara bota dezake.

Zenbat lagun, guztira, antolakuntzan?Antolakuntza lanetan ez gara Burumendiko kideok soi-lik aritzen; lasterketa egunean zehar 70 bat lagun izan-go gara guztira: abitualamentuetan, bidegurutzeetan,helmugan...

Eta zenbat partehartzaile, batez beste?Korrikalariak, batez beste, 90-100 bitartean izaten ditu-gu. Gehienezko kopurua 150ekoa dugu. Oinezkoak,aldiz, 250 inguru izaten dira urtero. Eguraldiak zerikusihandia du, eguraldi txarra egin duen urteetan jai-tsi eginda partehartzaile kopurua.

Anekdota bereziren bat izango duzue...Urte batean, bi oinezko Ondarroara iritsi ziren, ibilbide-an nahastuta. Joan den urtean, ibilbidearen azkenekoerrepasoa egitean gaizki jarri genituen kilometroak. Egu-nean bertan, goizean goiz, akatsa konpontzera joanbehar izan ginen.

Non eta noiz izango da lasterketaren aurkezpena?Aurten Luardon izango da, maitzaren 22an iluntzeko8etan. Gainontzeko informazio guztia gure web-guneberrian aurkitu dezakezue: www.burumendi.org.

Page 18: KALAPUTXI 84

Juan Mari Bernaberentzat

mendizaleen omenaldiaZenbat lagun elkartu ziren ez genuen zenbatu. Edozein kasutan, asko, lagun asko elkartu zirenBurumendi Mendi Elkarteak deitutako omenaldira. Saio xumea, xume bezain ederra, Juan Maririberarentzat ez baina lagun batentzat gustatuko litzaiokeenaren antzera.

Goiko plazatik irten eta Kostolan barrena Arnora igo, Arnoko aterpean Ingurumen udal batzor-dearen ekimenez jarritako Arnoko mendigunea ormairudia inauguratu, eta handik Apaina, JuanMari Arrieta Bernaberen errautsak zabaldu ziren inguruan ipinitako monolitoa inauguratzera,Luki Maidaganek egindakoa. Ondoren, Kankik eta koadrilak prestatutako txorizo muturra janeta etxera, Apaingo amabirjinari kirik eginda.

18 gizartia

Juan Mari Arrieta Jauregialzo, berak esan eta izenpetzen zuen moduan, 2008ko otsaila-ren 20an zendu zen. Urtebete beranduago, Burumendi Mendi elkarteak omenaldiaeskaini nahi izan dio, elkartearen kide, presidente, eta sustatzaile izandakoari. Buru-mendiko zuzendaritza taldeko ordezkari batek adierazi duenez, “Juan Marik merezizuen honelako omenaldia. Horregatik pentsatu genuen omenalditxo hau egiteaeta Apainen monolitoa jartzea, beretzat zelako, eta baten batek merezi bazuenhalakorik, berak merezi zuelako”.

Arnora Apaindik igo nahi duenak, aurrerantzean, Juan Mari Arrieta Bernaberenondotik pasatuko da, eta ziurrenik, Apaingo Amabirjinak bezala, lagun eta zain-tzaile izango du Arnoko bere ibilaldian.

Juan Mariri buruz iritziak eskatuz gero, aldizkari osoa betetzeko lain izango genu-ke. Gaztetan lagunekin hasita, hamaika istorio eta historia izangozituen kontatzeko batek baino gehiagok. On Joxe Miel Barandiara-nekin bizi izandakoak, Aranzadi Zientzia elkartekoekin...

Arnoren inguruak inork baino hobeto ezagutzen zituen gizo-na, inguru zabalagoaren berri ere ondotxo zekiena. Mutri-kutik Euskal Herriko beste herri baterako bidaia eginda,begi bistan zeuden mendi tontorren izenak zekizkien,baita horien inguruetako baserri eta inguruen istorio-ak... Halakoak izaten baitira gizon batzuk, entziklo-pedietan jasotzen ez diren kontuetan hain aberats.

Euskal Herrian bizi eta Mutrikun lo, erantzutenzion mendietan barrena ezagutu eta nongoazen galdetzen zion jendeari, oso argi baitzuennondarra zen bera eta bere azkazia. Mendiza-le ez ezik, euskal kulturzale ere bazen JuanMari, beste hamaika abilidaderen jabebezala. Ur bilatzaile ere bazen, izan.

Hala eta guztiz ere, mendiaren irakas-kuntza zuen zaletasun sutsuena. Men-dia erakutsi ezagutzen ez zuenari,horretxek betetzen zuen gehien, ziurre-nik. Ikustekoa zen haren aurpegiaume gazteekin mendian barrena.Berak kontatu eta umeek aditu.Juan Mari pozik eta umeak zer esa-nik ez.

Agur, Bernabe, izan zaitezela luzaroanMutrikuko eta inguruetako mendiza-leen bihotzetan.88

Page 19: KALAPUTXI 84

19gizartia

APAINGO AMA, zaindu mendizaleak

Halaxe dio Apaingo amabirjinaren etxean idatzitako mezuak.

1969ko maiatzaren 10ean, Parisen barrikadatan zebiltzan garaian,mutrikuar gazte batzuk, Juan Mari Bernabe tartean zela, Arantzazukoamaren irudia eraman zuten Arno bidera eta burnizko kutxa bateanjarri zuten, bidearen ondoan, herrira begira, Arno mendian dabiltzanmendizaleak babesteko mandatua emanda.

Aspaldian, baina, mendiaren eta mendizaleen etsaiek apurtu egindute kutxa eta haren barruan bake santuan dagoen amabirjinari buruamoztu ere bai. Zorionez, Burumendiko lagunek konpondu dute egin-dako kaltea.

Bistan da batzuek bakean dagoena bakean lagatzen ikasi beharradutela oraindio.88

ARNOKO MENDIGUNEA ORMAIRUDIAAurrerantzean Arnoko mendiguneari buruz gehixeagojakingo du Arnoko aterpetik iragaten den mendizaleak.Izan ere, maiatzaren 10ean, Juan Mari Bernaberen ome-naldiarekin bat egindako ekitaldian, udaleko Ingurumenbatzordeak, Arno Berpiztuz ekimenaren barruan, Arno-ri buruzko ormairudia aurkeztu baitzuen.

Ekitaldi xumean, Ingurumen batzordeburu Iñigo Agirreketa Debanatura elkarteko ordezkariak ormairudiarennondik norako nagusiak eman zituzten.

Labur esanda, ormairudian Arnoko fauna, flora eta ele-mentu etnografikoak jasotzen ditu ormairudiak.88

Page 20: KALAPUTXI 84

Jabier Díez Zamora “Atila”

1.-Jira ta bira, nola dabilenbizitza honen gurpila,bere gisara banatzen betilurtarron patu umila,zorion puska bat batzuetansarritan zoritxar pila,hala izan ez zedilabide berriaren bila (bis)hurbildu zinen “amets” saltzailehoiengana zu, Atila;eta bizitza lapurtuz geroitzuli zaituzte hila. (bis)2.-Lapur zikinak nahikoa ohostudizute lagun gaztea,bertso hauetan, oraindik berrizkentzeko beste tartea,ez dute hori merezi etahobe hoiek baztertzeaeta, Atila maiteazuri soilik kantatzea (bis)bizitza dena izan ondorennahiko beltz eta tristea;halako baten lortu bait duzuamesturiko bakea. (bis)3.-Zu izan zinen ume sasoiangure soroko zigarra;argitasunez betetzen zuengau iluneko izarra,orduan ere bazenun bideberriak urra beharra,aurkitu nahian iparra,eginez apustu txarra (bis)une hartantxe galdu zenuenbehin betirako indarra,horrrela, sagar arbola zenaorain da zuhaitz iharra. (bis)

4.-Lorea fruitu bihurtzen den lezheldu zen gure bizitza,ustekabean erre genuengure haurtzaro murritza;harrez geroztik ez dugu sarrientzun izan zure hitzanabaritu zure bitsaeta zein triste gabiltza; (bis)zergatik jasan behar dugun gukhalako mundu bortitza...ai eskuetan izango banudena aldatzeko giltza! (bis)5.-Jabier Diez Zamora horrekhartu zenuen atorraprobat asmoz, ea itsasoabenetan den hain gogorra,eta zitzaizun arima erebihurtu guztiz lehorra,lanerako zer alorra!zein abentura gogorra! (bis)somatu duzu ur pila horibenetan dela egoskorra, ez dizulako santa sekulanordainduko bere zorra. (bis)6.-Ona ta txarra bereiztu gabeZaldi Beltzaren itzalababeslekutzat hartu zenuen,jolasa balitz bezala;baina gerora, aterpe horiizan da herio-bala,minbiziaren atala,deabruaren azala... (bis)Zaldi iluna indartsua zeneta mutila makala;bera sendotzen zihoalakoAtila, zu ito ahala. (bis)

Xabier Uranga, 1990 urtea

6. edizioko 1. saria

BERTSO PAPER SARIKETAKBERTSO PAPER SARIKETAK20 bertsoak

Jabier Díez Zamora “Atila”

“Atila” deitzen genion Jabier Díezlagunak 45 urte izango lituzkebizi bailtz. Bizitza gogorra izanondoren, 26 urte besterik ezzituela aurkitu zuen heriotza, izanzuen bizitza bezain egoera gogo-rrean.

Orain 20 urte igaro ondoren,berataz gogoratzen naizeneanhaurtzaroko eta gaztaroko oroi-tzapen eta irudi atseginak beste-rik ez zaizkit etortzen burura. Dio-tenez, selektiboa da gizakionoroimena. Hobe horrela!

Irakurri nahi duenak, hor daukaorduan idatzi nuen bertso sorta.Alde teknikotik aztertuz gerozuzendu edo hobetu beharrekogorabeheraz gain, “bete lan”dexente ere ikusiko du. Beregaraian, ordea, Atilarekiko “betebeharreko lana” nuela iruditu zi-tzaidan eta, bihotzez eta saminezsorturiko bertsoz “bete nuenlana”.

Atila, zuri berriz, zauden tokianzaudela: zaude ondo, zaude lasaieta… besarkada bat.

Xabier Uranga Larrainaga

Page 21: KALAPUTXI 84

BERTSO PAPER SARIKETAKBERTSO PAPER SARIKETAK

1.-Justiziak zigortubehar omen luke,nere familikoekhorixe nahi dute.Nire puzkar hauetxekhats txarra sobrante,nazkaturik naukatehorrela noiz arte?Haienak bereziakgoxogoak ote?2.-Gorputzeko haizeakmugitzen hasita,puzkarrak ihes zaizkitozen ta ixilka.Batera hasi diradenak garraxika,kexak jasotzen ditut,hau erretolika!Itxura denez haueisudurrean pika.3.-Udazkena heldu da,hau garai bikaina!baina etxekoentzatez da atsegina.Gaztain janakin datorhona usain fina,haizeak barra-barranik eutsi ezina,sudurrak zabaltzekokriston medizina.4.-Bai andre ta bai gizonedo andereño,haizeak gordetzekoez jarri enpeino.Halako alibixorikez dago gaurdaino.Aholku bat bidaltzendet zuenganaino:kanporatzea hobegordetzea baino.

Oier Arrizabalaga, 1990 urtea

6. edizioko Gazteen maila

2525URTEURTE

21bertsoak

Haizeak

7.-Zeure anaiak, lepoan hartuzjaso zuten zerraldoa;pausorik pauso, segi aurreraekin azken erasoa!!!lepoan segi, aurrera hartu,gure Jabier gaisoa,hau nahastea betikoa!asmoa eta gogoa; (bis)esaidazu ba, eliza hortanutzi al zenuen loaezagutzeko mundu honetanfalta zenuen Jainkoa? (bis)8.-Inorentzako ez zen izan lanpozgarri edo samurra,gau ilun hartan lurperatzeaharen bizitza laburra,horrelakoan sentitzen dugugizona zein apurra,heriotza zein makurra,horra guztion beldurra; (bis)kanposantuan eman genionlurtarrok azken agurraeta, orduan bat egin zirenJabi eta Ama Lurra. (bis)9.-Hogeita sei bat urte bakarrikbota dituzu munduan,ez duzu luze igaro izanzuk giza-basamortuan,eta hor zaude, loak harturiklurreko azken portuan,bakearen inguruandespedidaren orduan... (bis)gero arte ba, gure lagunaikusi arte, orduan;berriro laister batuko garazu orain zauden zeruan. (bis)10.-Agur Jabier, agur Atila,habi bereko txoria,gehiegi ere gozatu gabeutzi duzu lur txikia,badakit laister ahaztuko delazutaz gure Euskal Herria,ta hilerriko harriada azken oroigarria; (bis)baina laguna, bidaia izanez dadin hain bakartia,gauza handia ez bada ere,tori nire oparia. (bis)

Denok onartzen dugu puzkerrakbotatzea osasuntsua dela, bainanon eta noren aurrean botatzendiren kontuan hartu behar izatenda.

Haizez eta umorez betetako laubertsotan, Oierrek primeran isla-tzen ditu ingurukoekin izan ohidituen konflikto haizetsuak.

Page 22: KALAPUTXI 84

22 e-gazte!

Xalbador,Urepeleko artzainaXalbadorri buruzko lan hau egitean, bertsolari handiak abesturiko eta ondoren jasotako bertsoetan oinarritu naiz, nik neuk asma-tutako fikzio bati bidea emanez.Urepelekoari jarri zioten gaia hauxe izan zen: “Orain zure emazte hil zanaren soinekoari beste bi bertso”. Eta hark:

Pentsa zazute alargundu bat ez daike izan urusa Geroztik nihaur ere nabila guzia beltzez jantzirikDolamen hunek, oi, ez dezala anitz gehiago luza. Ez dut pentsatzen negar eiteko ene begiak hesterik.Orai urtea ziloan sartu andreñoaren gorputza Ez pentsa gero, andre gaxoa, baden munduan besterikHaren arropa hantxet dilindan penaz ikusten dut hutsa. Zure arropa berriz soinean har dezaken emazterik.

Badakizu sekula ez zinela nire gustukoa izan; badakizuikusi zintudan momentu beretik, nire ezkerreko begiaz zeharka-tua izan zinela; badakizu gau hartatik aurrera gorroto izan zaitu-dala; badakizu zure presentzia hutsak, infernuko ateetarabidaiatxoren bat suposatzen zidala; badakizu izugarrizko inbidianizula; badakizu zure gauza oro desira nuela; badakizu…Gauza askoren jabe zinen, baina zuk, betiko zure postura apalamantenduz, ez zenidan sekula txintik ere esan, isiltasunakbabestuko bazintu bezala.

Gizarajoa, beti izan zara inuzente hutsa. Baina ba aldakizu zer den gehien harritzen nauena? Berak zu aukeratuizana, ni baino gehiago izango bazina bezala. Hau bai hauparadoxa, baserritar txepel bat, inguruetako mutilik dirudun etaospetsuenaren aurrean, eta baserritar astapotroak irabazi behar.Zure eskutik helduta joan zen, irribarretsu dantza egitera.Orduan, maleziaz beteriko herritarren begiradek nire sorbaldannola jotzen zuten sentitu nuen, belarriak gorri-gorri nituen amo-rruaren amorruz; baina noski, zuri bost axola.

Zeruko izarrek babesten nindutelarik etxerako bideilun eta hotzean, jabetu nintzen, (jada beranduegi zuretzat)nire arimako txokorik ilunenean kokatua egongo zinela betiko.Gau hartan, malkoek armiarma sare bat josi zuten nire masailbustien gainean, lurra beren heriotza tristea izan aurretik. Begiekmin egitera arteko kolore gorria hartu zuten, ezer ez ikustera iri-tsi nintzen arte. Huraxe izan zen negar egin nuen azken aldia.

Nire nahien kontra, gau hartatik aurrera ez dut pertso-na bera izatea lortu, eta guztia zure erruz. Nik bera bakarriknuen maite munduan, eta zuk eskuetatik lapurtu zenidan supi-tuki, nire harridurazko begiradaren aurrean. Inoiz gogoratu ahalizango dudan perfekziorik ederrena izango da, soinu, irribarre,xarma eta graziarekin josia baitzegoen, nik betidanik amestu izandudana, hain zuzen ere. Espero dut, momentua ederki disfru-tatuko zenuela, zorritsu hori!

Urteak pasa ahala, zuen itzal bilakatu nintzen, gauezeta egunez, baita bion arteko maitasunaren lekuko ere, zuenezkontegunean. Zuen arteko besarkadak, musuak, belarriraxuxurlaturiko hitz ederrak, igandero oparitzen zenizkion arrosagorriak, Urepeleko ermitara egiten zenituen txangoak… Guz-tia, guztia daukat ongi gordea nire memoriaren kutxan. Itzaleta-tik bada ere, bere bizitzan sartzea lortu nuen. Suizidiotzat har-tuko duzu nire jokaera, eta ez zabiltza batere oker, muga guz-tiak zeharkatu eta urteen poderioz berdin eta fresko mantenduden maitasun zoriontasun hark, gorputz guztia, erraietatik hasi-ta, astintzen baitzidan. Baina nire maitearen liluragarritasunakontenplatzeak eskatzen zuen ordaina zen hura.

Bat-batean guztia azkarregi gertatu zen: goizean pozaeta alaitasuna kaleetatik zabaltzen bazebilen, arratsaldean ospi-taleko logela desolatu batean aurkitzen zen etzanda, hamaikatutuk bizitzaren esperantzari eusten ziotelarik. Jaungoikoari egingenion erregu, baina otoitz guztiak alferrikakoak izan ziren, arra-tseko 20:13an bere arimak paradisura hegan egin baitzuen.Nekez ahantziko dut bere gorputz perfektua maindire zuribatez estali zuteneko unea, azken aldiz kontenplatu ahal izan-go nuen une bera.

Denboraldi luzea pasa zenuen txapelketetatik at, ezinbaitzenuen bere galera onartu, nik bezalaxe. Egunero kausitzennituen behin eta berriz zuei bioi ateratako argazkiak; ez bani-tuen bere begi eder handi horiek ikusten, zuri-beltzeko argaz-kietan bazen ere, zeharo zoratzera heltzeko kapaz nintzen.Hilabeteak pasa nituen nire etxean sarturik, zure inguruko ino-lako berririk jaso gabe, baina igande arratsalde batean irratia sin-tonizatzearekin batera, zure ahotsa entzun nuen:

Andrea ez dut nik hartu geroko menturanneguaz pentsa gabe maitatu dut uda.Bainan oraintxe jartzen ari naiz dudangero ta maiteago zergatik zaitudan.

Page 23: KALAPUTXI 84

23e-gazte!

Zure egina nauzu muina ta hezurrahola pasako zela banuen beldurra.Oraino ere zurekin ni beti gusturazutan kusi nuena ez baitzen gezurra.

Amorruak, berriro gogoratzen ez nuen bezala eztandaegin zidan gorputz barnean. Irratia lurrera jaurti nuen kolpebatez, eta sukaldean nuen egurrezko besaulkia erabat txikitu.Nolatan eduki zenezakeen horrelako adorea, emaztea hil etahandik hilabete batzuetara berriro oholtza batera altxatzeko?Aurpegira egin zenidan iseka.

Orduan, berriro ere igandero-igandero ekin nionherriz herri ibiltzeari, Euskal Herri osoa zeharkatuz, zure ditxo-sozko txapelketa eta topaketatara joateko.

Zuganako nuen gorroto amaigabe hura gero eta han-diagoa zen ene bihotzean.

Alduden 1961ean Uztapiderekin bota zenuen bertsohura ere gogoan dut, nirekin ez baitzenuen hori egin nire prin-tzesa zeureganatu zenuen gau hartan.

Kasu hunetan nehoiz munduan gertatu ote da nehor?beheragotik ere guztiak nahiz gintazken erorkor.Ez, Uztapide, nihaur banoa, otoi etzaitela eror

berdin zu hantxet hil eta gero hila litake Xalbador.

Baina inoiz nire belarriek eta begiek miretsi ahal izanduten Txapelketarik ederrena, 1967ko ekainaren 11an, Donos-tiako Anoeta pilotalekuan eginikoa izan da, ezbairik gabe.

Euskal Herriko finala zen, pilotalekuko atmosfera bero-bero zegoen, armailak gainezka. Ni azkeneko ilaran nengoenjarrita. Derrepentean, aurkezle eta gai jartzaile Alfontso Irigoie-nek mikrofonoa hartu eta zera esan zuen: “Juraduak hartu duerabakia, eta Uztapiderekin jokatuko du… Xalbadorrek”. Ikus-leak haserre ziren, guztiek iseka eta txistuka aritu ziren zure kon-tra bost minutu eta erdi luzetan. Hala ere, zuk, zure apaltasunhorrekin, guztiak mutu utzi zenituen honako hau esatean:

Zuek ez bazerate kontentu, errua ez daukat, nikTxistuak jo dituzute baina maite zaituztet orainik.

Ezin izan nuen txalo zaparrada hura jasan, nazka soiliksentitzen nuenean zugatik. Nolako inozoa izatera irits daitekeikusleria? Hortxe izan nuen erantzuna. Segituan altxatu eta etxe-ra joateko bideari ekin nion, zuregana zuzenduriko biraoen arte-an.

Orduantxe konturatu nintzen ezin nuela egoera huragehiago jasan, ezin nuela berriro ikusi nola hartzen zenidan pult-sua “zoriontasunerako” bidean.

Orain, agian, jabetuko zara guztiarekin.

Bederatzi, bederatzi urte geldo behar izan nituen zurebizitzarekin behin betiko amaitzeko. Lehen aldiz begiak ireki-tzen ikusi zintuen herrian bertan, zure gorazarrea disfrutatuzuten guztien aurrean, zure herriko plazan, Urepelen. Nahita

ere ezin izango zitzaidakeen hain eder atera: oholtzan zurepasioarekin gozatzen ari zinela, herritar guztien belarriak zurehitz leunen edertasunarekin zorabiatzen ari zirela. Danba! Niretranpan erori zinen tentel, inuzente alena, ume ttiki hark, eskai-ni zizun ura edatean. Zure bihotzak ez zuen gehiago taupada-rik sortuko, guztion onerako, nire onerako, jada infernuak iren-tsi zintuen.

Eta hemen naukazu, nire garaipena disfrutatzen 15 urtegeroago, nire ametsetako dama lapurtu zenidan toki berean.

Zure galderari erantzun eginez: ez, ez daukat inolakodamurik egin nizkizun putakeria guztiengatik. Zuk mereziazenuen.

Adiorik garratzena, ene Xalbador.

Francisco Eleuterio Martin(Batxilergoko lehen mailako ikasle baten lana)

Page 24: KALAPUTXI 84

IZARO

Apirilaren 2anurteak bete zituengure etxeko sorgi-nari Zorionak etxe-koen partez.

IBON eta AURORAZorionak bikote! Berandu bainaseguru, e? Oso ondo pasa dezuela-koan, muxu eta besarkada haundibat Eneko eta Titaren partez.

IZEI

Zorionak etxekomutil haundiarilehenengo urteabete duelako!Muxu bat Ama,June eta Aitarenpartez.

PILI KATXO

Ez gaitxun hasikoorain urtiak kon-tatzen! ZORIONAK

PILI!

JULENApirilaren 30eanzure urtebetetzeaizan zenez, Zorio-nak aita, ama etaKenairen partez!

zo

rio

na

k z

uri

...

zo

rio

na

k z

uri

...

zo

rio

na

k z

uri

...

zo

rio

na

k z

uri

...

...zorionak beti... hemen gatoz gu......zorionak beti... hemen gatoz gu......z

orio

na

k e

ma

tera

......z

orio

na

k e

ma

tera

...

KARTAZAHARRANEKO ETXEAIzen horrekin ezagutzen dugu etxea hau; bertanbizi izan zen familiaren izenarekin. Ez zaio ema-ten beste zenbait etxe edo jauregiri adinakogarrantzirik, baina badu bere estrukturakarrantzale eraikinen xarmantasuna. Ontzigileeneskuak susma ditzakegu, bere zurezko ziriekin,teilatuaren euskarri duen egurrezko egituran.

Badirudi bertan behera erortzen utziko dela,eta, agian, denbora tarteko, beste eraikin berribat ikusiko dugula. Txoko honetatik galderabat luzatu nahi diegu horren ardura izan deza-ketenei: Ez al du merezi horrelako bitxi batberritu eta bere ezaugarriekin mantentzea?Gure turismo bulegotik begiratuko bagenio,erabilera anitzak ikusiko genizkioke. Ea bada,inor animatzen den Kartazaharraneko etxehau mantentzeko bidea zabaltzen! 88

zer da? non dago?

SEME-ALABAK, GURASOAK, AITON-AMONAK, LAGUNAK...EDO BESTE EDONOR ZORIONDU NAHI DUZULA?

HEMENTXE DUZU HORRETARAKO TXOKO EGOKIA!

MERKE-MERKE, GAINERA,DOAN DA-TA!

Utzi argazkia eta testua Kalaputxiren buzoianedo

[email protected] helbidera bidali

Page 25: KALAPUTXI 84

Bar tXoKo

1981 urteko kanpeonato

lokaleanTente:Aitor Idoeta, Ernesto Goenaga"Txaparro", Etxeberria (entre-nadore), Eduardo Lezertua, BenitoNuñez, Jose Juan Borges etaMartin Manzisidor.Kukulumutxu:Pedro Malave, Bartolo Belaustegi,Carlos Diez, Jose Antonio Azkue,Guillermo Davila eta Julian Elez-garai.

ArgazkiArgazkiZaharrakZaharrakjuan mari saint Geronsen

jaunartZea

1956 urtean, Madrilen

Carmen Osa “Etxerrenekua”, BeliotegikoMaria eta Justa Txurruka, Juan Mari eta MariaPilar Saint Gerons.

Page 26: KALAPUTXI 84

26 agenda

maiatzak 22a, barixakuaIX. ASTE MUSIKALA

IX. ASTE MUSIKALAren amaiera kontzertuakSanta Catalina komenduan

maiatzak 24, domeka

LEHENENGO JAUNARTZEAJasokundeko Andra Mariaren parrokian

maiatzak 26, martitzena

Hitzaldia: BIZI-TESTAMENTUAAnaiarte Biltokian, 17:00etan

maiatzaren 31ra arte

ARGAZKI ERAKUSKETA: ESENCIAEsmeralda Zapparoli argazkilariaren lanakZabiel kultur etxeanbarixakuetan 19:00 - 21:00; zapatuan 12:00 - 14:00 eta 19:00 - 21:00igandean 12:00 - 14:00

maiatzak 26 eta 28; martitzena eta eguena

HISTORIA JARDUNALDIAKItsas ondarearen berreskurapena Euskal HerrianJose Antonio Apraizen eskutikZabiel kultur etxean, 19:00etan

maiatzak 30, zapatua

EUSKAL EZKONTZAGoizean kalejira, eguerdian ezkontza, eta arratsaldeanerromeria.

ekainaren 5etik uztailaren 19ra arte

ERAKUSKETA: Udal Artxiboko Agiri ZaharrenZabiel kultur etxean

ekainak 13, zapatua

MUTRIKUKO X. IKURRIÑAPortuan, arratsaldean

ekainak 14 domeka

- GORPUTZ EGUNEKO PROZESIOA- ARNOKO V. MENDI LASTERKETA

ekainaren 15etik 30era arte

ERAKUSKETA: Jostunen lanakLuardo Etxean

ekainak 20, zapatua

HERRI-ANTZERKIA: “800 URTE, 800 ALDARTE”Txurruka plazan, gauean

Kalaputxi, 84. zenb.maiatza - ekaina

ekainak 20 - abuztuak 20 - urriak 10 -abenduak 19

egun guztiak barixaku, arratsaldeko18.00etatik aurrera

ODOLA EMATEKOODOLA EMATEKOEGUNAK’2009EGUNAK’2009

muTriKuKo odoL emALeen eLKArTeAKAnToLATuTA

• Maiatzak 24Jorrios (837 m., Karrantza)

• Ekainak 21itxaso–Artzamendi (931 m., Lapurdi)–itsusiko

Aitzak– Bidarrai

• Uztailak 3, 4 eta 5 / Palentziako mendiak:

· Cardaño Arriba–Peña Prieta (2538 m.)–San Glorio

· San Glorio–Coriscao (2234 m.)–La Vueltona (1960 m.)

• Irailak 13Ataun – Sarrastarri (996 m., nafarroa) – Lareo –

Lizarrusti

• Urriak 25Toloño mendilerroa (1271 m., Araba)

(Bazkaria Labastidako bodega baten)

• Azaroak 15Kortakogain – Aumategi (1191 m., elgeako mendi-

lerroa) – ozaeta

• Abenduak 13deba inguruak.

MENDI IRTEERAK’2009MENDI IRTEERAK’2009Burumendi, ArTiBAi, AurrerA, LumenTzA,

eTA Burdin KuruTz mendi eLKArTeeKAnToLATuTA

KALAPUTXI egitenparte hartu nahi baduzu,deitu 635748393ra.

Gustura hartuko zaitugu!

ZINE FORUMZINE FORUMHurrengo emanaldia, ekainak 5

Tiempos modernos (Charles Chaplin)

gabeko 22:30etan - Zabielen - doan

HURRENGOAK, KALEAN

EDOZEIN EKITALDI AGENDA HONETANAGERTZEKO:

[email protected]

635748393

Page 27: KALAPUTXI 84
Page 28: KALAPUTXI 84