KALAPUTXI 98

28

description

Mutrikuko herri-aldizkarixa 2010eko iraila

Transcript of KALAPUTXI 98

Page 1: KALAPUTXI 98
Page 2: KALAPUTXI 98
Page 3: KALAPUTXI 98

3

a u r k i b i d i a

Kalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkarteaBarrenkale 12, behea20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 603468 / 635 748 393e-maila: [email protected]: Mutrikuko UdalaTirada: 2.200 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutuko

azken mailako ikasleak

Kalaputxik ez du bere gain hartzen aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

Kalaputxik eskerrak ematen dizkizuealdizkari hau kaleratzea posible egin

duzuen guztioi IRITZIXAUDALTZAINA

Udaltzainaren erderazko itzulpena Agente de la Policia Local bezala ageri da hizte-gietan. Bai, hala izango da, esanahiaren hurbilpen bat hala holakoa. Hala ere, zernahi duzue esatea ba... Udaltzainen jantzietan POLIZIA idatzita ikusi nuenean barruanarrara sentitu nuen, eta ikusten dudan bakoitzean bihotza kizkurtu egiten zait.

Nahiko polizia badugu lehendik ere, orain herrikoari ere polizia deitzeko! Gainera,nire ulermenaren arabera ez da berdina: Berdinak ez diren bezala arkatza/boligrafoa;zapatak/zapatilak; zinea edo bideoa, eta abar. Gauza bakoitza bakoitza da, ez diranahastu behar intxaurrak urrekin. Gogora datorkit Eduardo Galeanok idatzitakoa“Hitzaren perbertsioa”ren gainean.

Udaltzain hitzak, dakigun bezala, udalaren zain/zaintzaile esan nahi du. Ohitu egingara izenarekin eta zaintzaren haratago joaten ez diren bitartean ontzat hartutadauzkagu. Eta funtzioak zeintzuk diren ere badakigu, ez naiz hemen izendatzen hasi-ko. Horregatik, herrian egin beharrekoak udaltzainen eginkizunak dira eta ez polizia-renak.

Prentsan etorri ohi da “Udaltzain bat behar da (herriren baten)”. Esan ohi dugu“Udaltzainengana joan behar dut (zeozertarako)”, “udaltzain izan nahi dut” eta abarluze bat.

Ordezkatu dezagun udaltzain hitza polizia hitzarekin. Gure belarrietara berdin ema-ten du?

Ezezkoan nago. Baita ere, begira dezagun esanahia, esate baterako Wikipedian, zerdiozue?

Ez zait gustatzen. Hitzaren perbertsioa delakoan nago, asmoz eta politikoki ondopentsatua. Ez dut nahi, ez, eskerrik asko.

Amaia Andonegi Egurbide

Mutrikuko UdalekoKultura eta Euskara Batzordeak

diruz lagundutakoa

Gipuzkoako Foru Aldundiakdiruz lagundutakoa

Informaziua 4

Zeuk esan Irakurleen eskutitzak 5

Puri-purixan Donejakue bidea, hautsak harrotzen 6-7

Bi hitzetan eta komikixa 8-9

Gizartia Udalbiltza auzia 10

Auzoz auzo Kalbaixo jaixak, Aritza omenduz 12-13

Karenka Arantzazu Urreizti Afrikatik bueltan 14-15

Kulturia Mijoan, baserriaren historia erakutsi nahian 16-17

Kulturia Aitor Lizardi Ituarte literatur sortzaile 18-19

Kirola IIñigo Larrañaga “Txirrita”, Slackline-n 20-21

Kulturia Nahixan 22

Argazkiak Kalbaixuak argazkitan 23

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak 25

Agendia iraila-urria 26

Kultura Saileko HizkuntzaPolitikarako Sailburuordetzak

diruz lagundutakoa

Page 4: KALAPUTXI 98

4 informaziua

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

interesekotelefonoak

MUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:

> 6:10ean hasi eta 20:10 arte, orduro. > 6:40ean hasi eta 19:40 arte, orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

DEBARA eta Debabarreneko herrietaraAstegunetan: 7:15etik 21:15era orduro / Jai egunetan: 8:15etik 21:15era

ONDARROARAAstegunetan: 6:55etik 20:55era, orduro / Jai egunetan: 7:55etik 20:55era

Autobusak

OSASUNA

Anbulatorioa (Osakidetza)..................943 60 43 00DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak .......................................943 46 11 11

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake Epaitegia ...................................943 60 70 49Itsas etxea..........................................943 60 34 00Ur patzuergoa....................................902 30 22 22Mankomunitatea (trasteak eta zaborrak)..........................................................943 70 07 99Alde Zaharra eraberritzeko zerbitzua..943 60 34 18

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .........................943 60 41 19

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71

ZERBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Gasolindegia ......................................943 60 32 10Miruaitz Frontoia ...............................688 64 31 80

APRAIZ..........630 05 50 97

ZALDUEGI.....669 26 22 01

OTXAGABIA..689 58 57 59

BURGOA....... 667 33 88 90

IRAILA

24tik 26ra A. Zalduegi (1)

27tik 30era Lon Apraiz

URRIA

1etik 3ra Javier Otxagabia

4tik 7era Amaia Zalduegi

8tik 10ra Hiart Burgoa (2)

11etik 14ra Javier Otxagabia

15etik 17ra Lon Apraiz

18tik 21era Hiart Burgoa

22tik 24ra A. Zalduegi (1)

25etik 28ra Lon Apraiz

29tik 31ra Javier Otxagabia

Zaintzako botikak (Mutriku eta Deba)

Zapatu goizean,

(1) Lon Apraiz(2) Javier Otxagabia

Page 5: KALAPUTXI 98

5zeuk esan

MUTRIKU MAITE DUT!

Urtebeteko kontratua zen. Hitzarmenakargi zioen. Eta hasieran luze ikustenbanuen ere, egunak arin pasatu dira, oso.Enteratu orduko San Miguel Futbol Zelaia-ren inaugurazioan nengoen eta ondorenhain ondo egiten duzuen Gabonetakoerrege kabalgatan. Kantu Zaharren Proiek-tua, Berdel Eguna, Okelar BertsopaperSariketa, Malenak… Denbora aurrera doa,eta orain beste bide bat jarraitzekomomentua heldu zait.

Ilusioz hartu nuen Hitzak Mutrikun lanegiteko egin zidan proposamena. Aurretikherria zertxobait ezagutzen banuen ere,egunez egun herriak eta herritarrok iraba-zi egin nauzue. Inork ez nau utzi egunonikgabe, ezta kalean irribarre batekin kasuegin gabe ere. Eta zer esanik ez emanda-ko laguntza guztiarengatik. Beti egonzarete laguntzeko prest, bidea ahalik etaerrazen egiteko prest. Jatorrak izan zarete,eta horrek lanera ilusioz joateko indarraeman dit.

Lagundu didazuen guztiagatik, inoiz eznaiz nekatuko eskerrak ematen. Eta nago-en lekuan nagoela, beti edukiko dut begibat zuen herriaren gainean. Harrapatuegin nauzue, zentzu onenean.

Ezin dut albo batean utzi urte guzti hone-tan, batzuetan ezkutuan eta beste batzue-tan agerian, nere ondoan egon den lanki-dea. Lankidea izatetik laguna izatera pasa-tu da. Berak duen bizitasunarekin, Garbi-ñe Garagarzak gauza asko erraztu dizkit.Eta berari gauza hauek asko gustatzen ezbazaizkio ere (Garbi, barkatu, baina eginegin behar nuen), matxo handi bat ema-ten dizut Garbiñe, barru-barrutik. Eta nolaez, Agurne Elorzari ere beste matxo batzor diot. Agurne, zu ere beti laguntzekoprest! Eskerrik asko!

Zergatik ote da agur esateko momentuanbeti bizitako momentuen fotogramarik

onenak etortzen direla burura? Idaztennagoela horixe ari zait pasatzen. Izatezalaia banaiz ere, zuek ia egunero ateraizan didazue irribarre bat. Eta behin bainogehiagotan emozionatu ere egin nauzue.Apartera joan gabe, Malenetan izan zenazken aldia, danborradan. Egun horretan,herri osoak Mutriku herria abesten zuenbitartean, beste behin momentu hori lan-postu horretatik biziko ez nuela pentsa-tzeak malkoak atera arazi zizkidan.

Urtea ona izan da, baina lehen esan beza-la, orain beste aro bat hasten da niretzat.Ezagutu ditudan pertsona on guztiak pol-tsikoan gorde ditut. Eta joaten naizenlekura joanda ere, beti edukiko duzue nireberri. Beti jarraituko nauzue ikustenherrian zehar. Denaren gainetik, nik ereMutriku maitatzen ikasi detelako. Onda-rrutarra naiz, bai, baina ozen diot: Mutri-ku maite dut!

Asier Alkorta

MUTRIKUKO TURISMO BULE-GO PONPOXOA

Pentsatzen ibili naiz nolako izenburua jarrieskutitz honi, eta azkenean horrela utzidut adjektibo horrekin esan nahi askohartzen dituelako.

Ponpoxoa, bai, eraikuntza eraberritua baikanpotik eta bai barrutik, herriaren erdi-erdian jarria eta gainera inguruarekin osoondo integratua. Ponpoxoa eta erakarga-rria, bai, kanpoko jende askok Goiko pla-zan argazkiak ateratzeko bulego hau ereaukeratzen duelako, ez delako beste Turis-mo bulego arruntak bezalako eraikuntza.Ponpoxoa, bai, aurten jarri berri duten “i”sinbolodun ikur berri eta handia bere fat-xadan, kontuan izanda lehendik dagoenaere ez dela txikia.

Baina ponpoxoa izan eta ponpoxoa edu-kitzeak ez du ezertarako balio bere funt-zionamendua eta ordutegia mugatuta bal-

din badaude, gehienbat arratsaldeko seie-tan ixtera. Nabari da bai ordutegi hau jarriduten arduradunak Goiko Plazan askotanez direla ibiltzen, eta ez dituztela kanpotarturista askoren aurpegiak ikusten arratsal-deko zazpiak edo zortziak aldera Turismobulegora joan eta itxita aurkitzen dutene-an.

Normalki ordu horietan kanpoko jendeaherrirantz abiatzen da, zerbait ikusi edoerosi, zerbait jan edo edan edo afaltzekoasmotan; horiek bezala, nire jokaera ereantzekoa izaten da kanpo aldera joatennaizenean, eguna hondartzan, mendianedo nonbait igaro eta gero ordu horietanherrirantz joateko joera dudalako.

Badakit Mutrikuko herrian Turismotikjende asko ez dela bizi, baina ez dut ustehori denik bulego honen helburua, baiziketa herriko eta inguruko bazter, zerbitzueta txoko politen berri ematea eta horiezin da egin jenderik ez dabilenean, baiziketa jendea dabilenean.

Eskutitz honekin arduradunei eskaera batluzatu nahi diet: bai udaberrian, berezikiAste Santuan, bai, nola ez, udan (ekaina,uztaila, abuztua eta irailean) bulegohonen ordutegia goizetik iluntzeko bede-ratziak arte luzatu eta bulegoa zabalikedukitzea. Ez dut uste zaila izango denikkontuan izanda bertan bi lagunek lan egi-ten dutela eta biekin ordu asko bete ahaldirela.

Mutriku bezalako herri batek, kontuanizanda gainera Udalean Turismo arlokoZinegotzigoa dagoela, Mutrikuren irudiazabaldu nahi baldin badu, ez du bakarrikFiturrera (Turismo feriara) joanda egiten,baizik eta egunero-eguneroko lanarekin,herrira etorri eta gure txokoa ezagutzendutenek lan hori egiten lagunduko gaituz-telako.

Joxemari Etxaburu Aizpurua

Page 6: KALAPUTXI 98

6 puri-purixan

DONEJAKUE BIDEA, HAUTSAK HARROTZEN

Euskal Autonomia Erkidegoa zeharkatzen duen Donejakuerako Erromes-bideak bi ardatz ditu: Kos-

taldeko Bidea eta Barrualdeko Bidea. Mutrikutik pasatzen dena, Kostaldeko Bidea, Compostelako

Santiagora erromesaldian iristeko lehenengo bideetako bat da, gerora benetako bidetzat hartu izan

diren zenbait baino lehenagokoa.

1962an Donejakue Bidea multzo historiko-artistiko izendatu

zen, baina Bidearen ibilbidea grafikoki dokumentatu gabe.

Hala, urtarrilaren 25eko 14/2000 Dekretuaren bidez, Monu-

mentu Multzo kategoriako Kultur Ondasun izendatu zen Euskal

Autonomia Erkidegotik pasatzen den Donejakue Bidearen

zatia. Orduantxe zehaztu zen grafikoki bidearen trazatua, baina

xehetasun handiegirik gabe: Donostiatik, kostaldeko bideari

jarraituz, Orio, Aia, Zarautz, Getaria, Zumaia eta Debako Udale-

tako lurrak zeharkatzen dira, hiriguneak ere bisitatuz. Debatik

aurrera, hain zuzen ere, Erromes-bidea barrualderantz doa

Sasiola eta Astigarribia auzoetara iritsi arte, azken hori Mutri-

kuko Udalaren barruan dagoena.

Dekretu horretan, Ondasunen Zerrendan Mutrikuri dagokionez

ondokoak ageri dira: Astigarribiako San Andres Eliza, Astigarri-

biako Galtzada eta Astigarribiako Dorrea.

Ondorengo urteetan egin diren azterlanek ibilbide erreala eta

fisikoa finkatzea izan dute helburu; lehentasuna eman die leku

historikoei eta publikoei; gehienetan, bide historiko edo galtza-

da publikoez lotu da ibilbidea egin ahal izan den heinean, alde

batera utziz errepideak eta bide arriskutsuak.

Azken ebazpena

Ildo honetatik, aurtengo uztailaren 29ko Ebazpenak (abuztua-

ren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua eta jen-

deaurrean jarria dagoena, 20 eguneko epearekin alegazioak

aurkezteko) aldaketak ezarri ditu, besteak beste Mutrikuko

ibilbide zatiari dagokionez; Astigarribiako auzotarrei ez ezik

Larangako 19 auzotarri ere zuzenean eragiten diena.

Azken ebazpen honetan, Mutrikun ibilbidearen bi aldaera

agertzen dira eta deskribapena egiterakoan honakoa irakur

dezakegu: Donejakue Bideak Deba uzten du atzean bi ibilbideren

bidez. Lehenengoa Sasiolakoa da, zaharrena; bertatik, ospitalera

eta izen bereko komentura sartzen da, Astigarribiako San Andres

elizara iritsi arte.

Bigarren aukera kalbarioaren bidea da. Debatik irteten da

Mutrikuko zubitik barna. Buztiñaga eta Pikoaga baserrien ondo-

tik gurutzatzen du. Gero, aurrera jarraitzen du Maiako Kalba-

rioa baselizara iritsi arte, eta, bertatik, Aparainera jotzen du;

aurrez, ordea, Eizagirre baserriaren ondotik pasatzen da. Bi ibil-

bideek Aparainen egiten dute bat, izen bereko estelatik gertu,

eta, gero, Olatzerantz jarraitzen du Donejakue Bideak. (…)

Horrenbestez, XXI. mendeko ibilbidea finkatu da, historiaren joa-

nean moldatua, eta zeharkatzen dituen lekuetako kultur onda-

rea agerian jartzen dituena. (…)

Monumentu Multzo kategoriako Kultur Ondasun izenda-

tzeak legez babesten ditu ibilbidea bera eta hura osatzen duten

bide motak, bidea osatzen duen obra zibila, bideari lotutako

monumentu-multzoak eta higiezinak, eta honi lotutako beste

elementu batzuk. Babes-erregimena osorik aplikatuko zaie

Donejakue Bideko elementu guztiei. Ondasunen jabeek babes-

araubide honen eraginpeko betebeharrak izango dituzte, onda-

sunok iraunarazi, zaindu eta babesteari dagokienez.

Hala nola, Donejakue Bidearen euskarri diren ibilbideentzat,

non Mutrikun bi bide historiko izendatu dituzten, Buztiñaga –

Kalbarioa bidea eta Eizagirre – Aparain bidea, babes-eremu

hauek zehazten dira:

Zortasun-eremua Donejakue Bidearen ondoan paraleloan

doan 3 metro zabalerako lur-zerrenda izango da, Bidearen eus-

Page 7: KALAPUTXI 98

7puri-purixan

karri den laugunearen ertzetik neurtuta. Eremu honetan debe-

katuta daude meatze-ustiapena, harri-materialen erauzketa eta

harrobiak. Debekatuta daude lur-mugimenduak ere, zerbitzu-

ren bat emateko azpiegiturak sortzeko ez bada. Horretarako

baimena Foru Aldundiari eskatu beharko zaio.

Afekzio-eremua

Bidearen ertzetatik paraleloan doan lur-zerrenda, zortasun-

eremuaren mugaren eta Bidearen euskarri den laugunearen

ertzetik 30 metrora bitartekoa izango da. Eremu honetan, lur-

mugimenduak egitea, luberritzea, zura eta egurra ustiatzea eta

antzeko jarduerak onargarriak izango dira, Foru Aldundiak bai-

mena emanez gero. Halaber, debekatua izango da meatze-

ustiategi eta harrobi berriak egitea.

Bidea eta bere ingurua kontserbatu, hobetu eta harekin goza-

tzeko azpiegiturak, zerbitzuak eta instalazioak egitea

onartuko da, beti ere, Aldundiaren baimenaz. Pistak nekazari-

tzako eta basogintzako makinek erabiliko badute, toki-admi-

nistrazioek aldez aurreko bermeak ezarri beharko dituzte era-

bilera horiek baimendu baino lehen.

Oinezkoak, bizikletak eta zaldiak soilik ibil daitezke bide histo-

rikoetan, eta berariaz debekatzen da motordun ibilgailuak

haietatik ibiltzea. Horren salbuespena izango da bide horiek

izatea, babes-erregimen hau argitaratzen den unean, finka edo

baserrietara joateko sarbide bakarra. Salbuespen horiek ema-

ten badira, bidea bikoizteari ekingo zaio. Makinek ezin dute

bide horietatik igaro edo bide horiek erabili.

Donejakue Bideari lotutako obra zibilen artean, babestuta

daude galtzadak. Mutrikun bi galtzada izendatu dituzte: Asti-

garribiako galtzada eta Larangako galtzada. Galtzada-zatiak

kaltetu ditzaketen jarduerak egitea debekatzen da Bidearen

inguruan. Esaterako: zuhaitzak moztea edo basoak soiltzea

debekatzen da, bidetik 10 metro baino gutxiagotara badaude.

Ezin da ezer landatu bidetik 10 metro baino gutxiagotara.

Meatzeak edo harrobiak ustiatzea debekatzen da, harriak eta

antzekoak ateratzea eta lehergailuak erabiltzea behar duten

jarduera guztiak, bidetik 50 metro baino gutxiagotara egin

behar badira. Debekatuta izango da harrobi berriak egitea

Bidetik 250 metro baino gertuago.

Bidetik 30 metro baino gutxiagotara debekatua dago lur-mugi-menduak egitea eta ezer eraikitzea. Horrez gain, galtzadeninguruko arbolen sustraiek galtzadei kalte egin diezaieketelaikusita, moztu egin beharko dira galtzada-ertzetik 3 metrobaino distantzia laburragora dauden arbolak.

Bideari lotutako Monumentu-multzoei eta higiezinei dagokie-nez, babes berezia dute Sasiolako Monumentu-multzoak etaAstigarribiako San Andres Elizak. Hauei maila goreneko babesadagokie.

Babes ertainarekin izendatu dituzte Astigarribiako Jauregi etaEtxezabal baserriak eta Oinarrizko babesarekin Astigarribia-ko Dorrea, Galbaixoko Gurutze Deunaren baseliza eta OlatzkoSan Isidro baseliza. Bakoitzak bere mailan dakartzan debekueta betebeharrekin.

Hauetaz gain, Arrikutz, Apaingo hilarria eta Ameikutz hilarriaBideari lotutako arkitektura-elementu txikien barruan sartzendira.

Auzotarren alegazioakEbazpena jendaurrean dagoenez irailaren azken astera arte,zuzenean eragiten dien jabedunek, beraien alegazioak aurkez-tu dituzte. Larangako 19 auzotarrek esaterako.

Larangako auzotarren alegazioetan ez diote justifikaziorik aur-kitzen Mutrikuko jatorrizko Donejakue Bideari, hau da Astiga-rribiatik Apain aldera igotzen denari beste bide-aldaera batasmatzea, beraien lurretatik pasatzeko.

Erabaki honen atzean zer izkutatzen ote den galdetzen dioteberaien buruei ez baitute ulertzen, duela hiru urtetatik hona,nola Debako Turismo bulegotik 500 urte baino gehiago dituenjatorrizko bidea baztertu eta Laranga auzotik doana bultzatzenari diren erromesen artean, bide honek Donejakue Bidearekininongo zerikusirik ez duenean, ez interes historiko, ez arkitek-toniko, ez beste ezer ez duenean.

Beraien ustez ezjakintasunetik egindako akats larria izan behar

da, izaera pribatua duen bideari tratamendu hau ematea. Inoiz,

inongo azterketa-lan, liburu edo artxiboetan era honetara ager-

tu ez den bideari izaera historiko eta publikoa ematea, pribatua

denean eta lur-jabeen oinarrizko jabetza eskubideak urratzen

direnean, bertako jabedunei atzera bueltarik ez dituzten kalte-

ak sortuz.

Honekin guztiarekin, Administrazioari bigarren bidearen alda-

era berria bertan behera uztea eskatzen diote eta jatorrizkoa

mantentzea. Adi egon beharko dugu aurrerantzean gertatzen

denarekin, eta orri hauetan ekarriko dizkizuegu irakurle guz-

tioi. 88

Deba

Astigarribia

Mutriku

Page 8: KALAPUTXI 98

8 bi hitzetan

komikixa josu ituarte “pitxame”

BERTAN EGUNEKO ZOZKETA ........................................................................................Uztailaren 30ean Bertan Eguna ospatu zuten herriko merkatariek.Egun osoko egitaraua prestatu zuen elkarteak eta jaiarekin amai-tzeko zozketa egin zuen Beheko Plazan. Guztira, elkarteak 100euroko sei sari banatu zituen eta irabazleak hauexek izan ziren:

- Pilar Iparragirre (Eibar) Iparragirre Altzariak- Dorleta Lopez (Mutriku) Olaizola umeen jantzi denda- Ludi Agirrebengoa (Mutriku) Olaizola umeen jantzi denda- Amaia Esnaola (Mutriku) Adats ileapaindegia- Dionisio Ruiz (Azpeitia) Galdona Camping-a- Arrate Basterretxea (Mutriku) Maneiro Lentzeria

Zorionak guztiei eta Bertanekoei ere bai, horrelako ekimenen bitar-tez herrian bertan erosteko kontzientzia piztearren. 88

ZESTA DESAFIOA PILOTA ESKOLAREN ALDE........................................................................................Herri apostuzalea da gure Euskal Herria, eta gure herrian ere,Mutrikun, hamaika horrelako entzun izan dira. Entzun eta ikusi.Urrutira joan gabe, duela hilabete batzuk Mendarora bizikletazegindako joan-etorria.

Bizikleta utzi eta zesta punta datorkigu oraingoan.Izan ere, desafioa egin diote elkarri bi mutrikuarbikotek. Igor Esnaola “Elortzu” - Jose Mari Kaltza-korta “Galdua” bikotea Juan Basterretxea “Txarli”-Joseba Egaña “Ziñua”bikotearen aurka neurtukodira, urrian, Miruaitz pilotalekuan izango den parti-dan.

Desafioa ikustera hurbiltzeko, gainera, beste arrazoibat ere badago. Bertaratzen diren zaletu eta ikusle-ek ordainduko duten sarrera-saria Danok Bat pilotaelkartearen eskolarentzat izango da.

Hortaz, arratsalde pasa ederra egiteko aukera izan-go dute datorren hilean, aurrez jakinaraziko denegunean eta orduan. 88

Page 9: KALAPUTXI 98

9bi hitzetan

komikixa josu ituarte “pitxame”

ZABIELEKO JOSTUNEK EGINDAKO ZOZKETA........................................................................................Aurreko alean azaldu genuenez, Santiago Egunean egin zutenohe-estalki dotore baten zozketa Zabieleko jostunek. 2813 zenba-kia atera zuten irabazle, laranja kolorekoa. Debako Eva Ferrerokerosi zuen zenbaki hori eta berari oparitu zioten estalki ikusgarriabere kuxin eta guztikoa. Txundituta gelditu zen irabazlea egokituzitzaion opariarekin. Olaia Urriolabeitiak saldu zuen zenbaki auke-ratua,eta hortxe azaltzen da argazkian Ana Urain taldeko diruzai-narekin batera oparia ematen irabazleari. Zabiel Eskulan Taldekoemakumeek urtero egiteko asmoa daukate horrelako zozketarenbat.

Zuzenketa: Aurreko alean, talde horri buruzko erreportaian okerbat egin genuen taldekideen izenak aipatzerakoan: Mertxe, Narci-sa, Marisa eta Ana aipatu genituen, baina Marisaren ordez Elisaesan nahi genuen. Barkatu! 88

BALEA PROIEKTUAREN AURKEZPENA........................................................................................Udaleko akuakultura batzordeak irailaren 29an, asteazkenez, arra-tsaldeko zazpietan hitzaldia eskainiko du Zabiel kultur etxeanBALEA PROIEKTUAren berri emateko.

Balea proiektuak artisau arrantza, akuakultura, arrantza-turismoaeta elikagai industriaren garapena du helburu, Mutriku eta ingu-ruetan enplegua sortzeko asmoz. Hitzaldian, lehenik eta behin,ematen ari diren pausuen berri emango da, eta ondoren herritarrengalderei erantzuna eman.

Aldez aurretik informazio gehiago nahi izanez gero, sarean zintzili-katu den bloga kontsulta daiteke:

http://baleaproiektua.wordpress.com.

Blog horretan proiektuaren helburu nagusiak laburbiltzen dira etalotura interesgarri batzuk eskaini. 88

BISITARI ASKO ETORRI DIRA GURE HERRIRA........................................................................................Uda bukatuta, Mutrikuko Turismo bulegoak eman ditu aurtengoudan gure herria bisitatu eta bulego horretatik igaro diren bisitarikopuruaren berri.

Uztailean eta abuztuan zehar 5000 turistak bisitatu gaituzte, aurre-ko urteko udan baino %17,5 gehiago. Bisitarien jatorriari dagokio-nez, Euskal Autonomia Erkidegoko bisitariak %18 gutxiago izandira, baina estatutik etorritakoak eta atzerritik etorritakoak gehia-go izan dira. Estatukoak %41 gehiago, eta atzerrikoak %13 gehia-go.

Emandako datuen arabera, Estatutik etorritakoen artean Katalu-niatik ailegatutakoak dira gehien, %38, eta atzetik madrildarrak,%15, valentziarrak, %10, eta errioxarrak, %8.

Atzerritarretan, frantsesak izan dira nagusi, %44, eta ondorenholandarrak, %20, eta alemaniarrak, %7.

Herria bisitatu dituzten turisten kopuruak ez ezik, Nautilus inter-pretazio zentroan izandako bisitari kopurua ere eman dute jakite-ra: 863 bisitari izan dira aurtengo udan bertatik igarotakoak. 88

Page 10: KALAPUTXI 98

10 gizartia

Udalbiltzaren eta hango 21 kideren kontrako epaiketariekin zioten irailaren 13an Auzitegi Nazionalean, Madri-len. Hurrengo egunean, hau da 14an, jarraitu zuen epai-ketak. Hurrengo saioa, berriz, irailaren 29an izango da.Egun horretan greba deialdia egina egon arren, Auzite-gian agertu beharko dute auzipetuek, epaiketarik egingoden ziurtasunik eduki ez arren –auzitegiko langileekgreba egitea erabakitzen badute, zaila izango da auzi-saioa egitea–.

Udalbiltzaren eta ETArenarteko loturarik bistaratu ezduten arren, beraien tesietanmantentzen dira Fiskaltza etaDignidad y Justicia, eta, noski,zigor eskarietan ere bai:Hamar eta hogeita hiru urtearteko zigorrak eskatzendituzte 21 akusatuentzat.

Euskarazkoa denguztia da susmagarrimiaketetan egonda-ko polizientzat

Miaketetan parte hartu zutenpoliziei, arakatutako materia-letik zein hartu behar zuteneta zein ez nola erabakitzenzuten galdetu zien Fiskaltzak. Haietako bik esan zuteninteresa zuela iruditzen zitzaiena hartzen zutela, etahantxe uzten zutela gainerakoa. Euskarazko paperekin,ordea, desberdin jokatzen zuten. Ulertzen ez zutenez,“badaezpada, susmagarritzat jo”, eta frogen zein zant-zuen zakura sartzen zituzten, zer jartzen zuen arrastorikere izan ez arren.

Ezker Abertzalearekin lotura zuen guztia jasotzen zutelaaitortu zuen beste batek, nahiz eta ez izan Udalbiltza-

koa: AuB plataformarekin lotura zuenak, presoekin lotu-takoak…

Hainbat legebiltzarkide Madrilen absolu-zioa eskatzen

Udalbiltzaren eta bertako kideen jarduera erabat politi-koa eta instituzionala izan delaazpimarratzeko, auzia salatzekoeta auzipetuen absoluzioa eskatze-ko, ezker abertzaleko, Aralarreko,EAko eta Altenatibako ordezkari-tzak izan ziren Auzitegi Nazionale-an.

Kontu Publikoen Tribuna-lak irregulartasunik ezzuela ikusi esan zuenGorordok

Bilboko Udalean zinegotzi izateazgain, Diru Kontuen EAEko tribunale-ko kide ere izan zen Jose MariaGorordo. Epaimahaiari azaldu zio-nez, tribunal horrek ez zuen inoizirregulartasunik ikusi Udalbiltzarenkontuetan. Hari buruz egindakotxostenetan, diru kontuak ondo

zeudela, eta jatorri susmagarririk ez zegoela ondoriozta-tu zuten. Gainera, Diru Kontuen Espainiako Tribunalakere aztertu zituen txosten horiek, eta hark ere ez zuenezer berezirik topatu.

Itxaropentsu eta kezkati agertzen dira epaituak. Hilaren29an izango du jarraipena amesgaizto honek. Hurrengo-an kontatuko dizuegu.

(Iturria: Berria egunkaria)

Uztailaren 15ean hasi eta udako oporren ondoren, irailaren 13anabiatu zen Udalbiltza auzia. Udalbiltza ETArekin lotzeko froga edozantzurik erakutsi gabe jarraitzen dute Espainiako Auzitegi Nazio-

naleko Fiskaltzak eta Dignidad y Justicia herri akusazioak.

Page 11: KALAPUTXI 98
Page 12: KALAPUTXI 98

12 auzoz auzo

Aurten, urtero bezalaxe, Kalbaixoko jaiez gozatzeko aukeraparegabea izan dugu. Irailaren 12an hasi eta 19an auzotarrenarteko herri kirol eta bazkariarekin bukatuz. Hainbat ekintzaeta ekimen prestatu dituzte bertakoek, horien artean platertiraketa, Kalbaixoko I. mendi lasterketa, umeentzako jolasak,antzerkia... Baina aipatzekoa da aurten Kalbaixo egunean“Aritza” mutrikuar harrijasotzaile bikaina izan zenari eginnahi izan dioten omenaldi txikia. Horretarako, izen handikoharrijasotzaileak ekarri dituzte plazara. Horien artean, Goe-natxo II, orain dela 22 urte saio bikaina eskani ziguna beste-ekin batera, Ziñuako usadio zaharreko 12 harri altzatuz.

Eguraldi ederrarekin eta paraje zoragarrian hasi zituzten jaiak

irailaren 12an. Aurten lehen aldiz plater tiraketa ikustekoaukera izan genuen goiz eta arratsaldeko saioetan. Saio arra-kastatsua izan zen, benetan. Igandean, berriz, Kalbaixokolehenengo mendi lasterketa, denera hogei kirolarik izenaemanda, aipagarria izanik mutrikuarren partehartzea. Baina,esan dezakegu aurten ekimen guztien artetik harrijasotzaile-ak izan direla jaietako ardatza, txapela eraman dutenak.

Izan ere, Kalbaixo egunean, irailaren 14an, herriko “Aritza”harrijasotzaile zenari omenalditxoa egin diote. Erakustaldi hauez da izan ohikoa, usadio zaharreko hainbat harri jasotzensaiatu baitira, eta baita jaso ere. Mutrikuko Olatz auzokoZiñua baserrian bizi izan zen Pedro Maria Txurruka “Aritza”harrijasotzaile ospetsua, eta bertan gordeak zeuden berakerabili izan zituen harriak; horiek berreskuratu, eta horiek era-biliz gaur egungo harrijasotzaileen gaitasuna neurtu dute.

Mutrikuko Aritza baserrian jaio zen Pedro Mari Txurruka,1894an. Gorputzez gizon handia, 1,80ko altuera eta 96 kilo-ko pisua, harritzar eta zama handiko harriak erabiliz ekintzaharrigarriak burututako indartsua. Arteondo itziartarra izanzen bere aurkaririk gogorrena. Honen aurka lortu zuen “Ari-tza”k bere garaipenik sonatuena 1925eko martxoaren 23an,Eibarko zezen plazan, 15 arroako koadroarekin 10 minutukobi ekinalditan 21 jasoaldi lortuz. Sekulako arrakasta izan zuenhiru mila ikusleren aurrean. Idatziz eta argazkiz dokumentatuzen lehenengotako harrijasotze apustua izan zen.

Badirudi ustekabez irabazi zuela mutrikuarrak, aldez aurretik,Itziarko harrijasotzaileak irabaziko zuela espero baitzuen ikus-leriak. Dirudienez, hau ez zen sasoi onean aurkitzen egun

KALBAIXO JAIXAK,

aurten “Aritza” omenduzAurten, urtero bezalaxe, Kalbaixoko jaiez gozatzeko aukera paregabea izan dugu. Iraila-ren 12an hasi eta 19an auzotarren arteko herri kirol eta bazkariarekin bukatuz. Hainbatekintza eta ekimen prestatu dituzte bertakoek, horien artean plater tiraketa, KalbaixokoI. mendi lasterketa, umeentzako jolasak, antzerkia... Baina aipatzekoa da aurten Kalbaixoegunean “Aritza” mutrikuar harrijasotzaile bikaina izan zenari egin nahi izan dioten ome-naldi txikia. Horretarako, izen handiko harrijasotzaileak ekarri dituzte plazara. Horien arte-an, Goenatxo II, orain dela 22 urte saio bikaina eskani ziguna besteekin batera, Ziñuakousadio zaharreko 12 harri altzatuz.

Page 13: KALAPUTXI 98

13auzoz auzo

hartan, ondoezak harturik, alegia. Nolanahi ere, laster jaurtizion erronka Arteondok 10 arroako zilindroaz jokatzeko.1926ko otsailaren 7an erabaki zen elkarren arteko bigarrenneurketa. Ordukoan Arteondo txikia izan zen garaile, 20minuturen buruan 78 jasoaldi eginda. Aritzak, apusturakoprestatzen zen bitartean, laguntzailea inguruko auzoko base-rri guztietara bidaltzen omen zuen arraultza bila, apusturakoindar aparta eskuratuko zuen ustean. 70 urte zituela hil zen1964ko ekainaren 17an.

Kalbaixon egin zen erakustaldian, pisu eta egitura ezberdine-ko 12 harrirekin, Juan Joxe Unanue “Goenatxo II”, JoseRamon Iruretagoiena “Izeta II” eta Joseba Ostolaza ikustekoaukera izan zuten bertara gerturatutako guztiek. Goenatxo IIeta Joseba Ostolaza harri guztiak altzatzeko asmoarekin eto-rri ziren, eta baita altzatu ere. Harri zailena, Joseba Ostolaza-rentzako azken harria, 175 kiloko berun kubikoa. Izeta II-akere saio dotoreak eskani zizkigun 137 kiloko kuadroarekin eta100 kiloko kubikoarekin. Harrijasotzaileak atseden hartuzuten tarteetan Mugertza anaiak aritu ziren aizkoran.

Orain dela 22 urte, 1988an, harri hauexekin horrelako besteerakusketa bat egin ziguten. Aldi hartan, 6 harrijasotzailekhartu zuten parte eta haien artetik bi harrijasotzaile bakarrikizan ziren harri berezi hauek altzatzeko gai. Goenatxo II beraeta Iñaki Perurena. Goenatxo II.ak, 22 urte beranduago, 51urte dituela harri guztiak altzatzea lortu du aurtengoan,marka galanta.88

PEDRO MARI TXURRUKA ARITZAHARRIJASOTZAILEAREN HARRIAKMOTA PISUA NEURRIAK (cm.)

Kg. Gaina Altuera

ZILINDROAK 148 34 60195 40 55125 29 56

KUADROAK 200 35 X 35 58190 35 X 35 55175 34 X 34 56,5137 31 X 31 50

KUBIKOAK 189 40 X 40 40170 39,5 X 39,5 39,5100 34,5 X 32,0 31,5

BERUN KUBIKO 175 24,5 X 24,5 24,5177 25 X 25 25

Zerrendan azaltzen diren harri guztiak usadio zaharrekoak dira.- Errektangularrak "kantoika" edo azpitik helduta jasotzekoak dira eta arindu gabeak.

- Zilindroek heldulekuak alboetan dauzkate edo bestela gabilak.

Idatziz eta argazkiz dokumentatutakolehenengoetako harrijasotze-apostua

izan zen 1925eko Eibarkoa,Aritza eta Arteondoren artekoa“

Page 14: KALAPUTXI 98

14 karenka

Afrika aldetik bueltan,irrifarrea ezpainetan

Nolatan heldu zara Afrikara?Gaztetan erizaintza ikasketak burutu nituenean, Afrikaraedota Ekuadorrera joatekoa nintzen, eta tropiko aldeko gai-sotasunei aurre egiteko ikasketa bereziak ere egin nituen.Ordea, -bizitzak zenbat eta zenbat buelta ematen dituen-ezkondu eta Madrilera joan nintzen bizitzera, umeak helduziren... eta Misioetan laguntzera joatearena hor gelditu zitzai-dan barruan. Aurten heldu zait aukera

Bangassou Fundazioak Euskal Herrian duen ordezkari MikelMendizabal zarauztarrak esan zidan apirilean zirujau talde batzihola Afrika aldera, eta erizain lanetan joan ahal nintzela,orduantxe neukala aukera. Aho zabalik geratzu nintzen, etaberehala esan nion baietz. Ezin nuen aukera hori galdu!

Tokitara joan zinen! Bide luzea harakoa...Lehendabizi, Parisera joan behar, handik ateratzen baitiraAfrika Erdiko Errepublikarako hegaldiak. Sei orduko bidaiaeginda hiriburu den Bangira helduko gara. Handik Bangasou-ra ordu eta erdi abioneta txiki baten. Abionetarik ez bada etabidez egin behar bada, bidaia hamaika ordu, hamalau orduedo bi egunetara luzatzen da, inoiz ez baita jakiten euriteekzer eragin izan duten ingurunean.

Bi ospitale mota daude: Estatuaren ospitala, ordaindu gabeezer ematen ez dutena, eta misioetako ospitala, galderarikegin gabe behar duzuna ematen saiatzen direna. Besterik ezdago. Gurutze Gorria dagoela pentsatzen du askok, bainaerakunde hori batez ere errefuxatuak atenditzeko

Zenbat denboratarako joan zinen?Baietz esan nuenean, ez nekien zenbat denbora egin behar-ko nuen, kontua joatea zen. Gero galdetu zidaten ea lau hila-bete pasatzea nola ikusten nuen, eta nik baietz, joan beharbazen joango nintzela. Pentsa daiteke denbora luzeegia delalau hilabete, baina egia esan, itzuli beharra heldu zitzaidane-

an, konturatu nintzen ziztu bizian iragan zela denbora.

Erizain lanetara?Erizain lanak burutzera joan nintzen, bai, baina zauriak, txer-toak eta horrelakoak baino, terapia sikologikoa egin dutgehiago. Botiketan sinismen izugarria dute, eta uste dute sen-dabidea botiketatik baino ez dela etorriko. Aitzitik, askotanbotikarik hartu gabe ere arazoa egoki bideratuz gero etor dai-teke sendabidea, eta hori transmititzen ere ahalegindu naiz.

Han aurkitu duzun gaisotasun zabalduena?Gosea. Gure buruetan ezin da sartu lan egiteko horrenbestelur izanda nola egon daitekeen herri oso bat goseak, bainahala da. Gurean tokirik ez duten paradigmek agintzen duteAfrikan, eta herriaren aberastasuna ez da herriarentzat.Gobernua militarrena da, eta militarrek kanpoko interesekinegiten dituzte tratua gutxi batzuk aberasteko. Bitartean,herria goseak hiltzen. Kalean zabiltzala, umeak hurbildu etaesaten dizute: Gose naiz, gose naiz,..

Egunean behin jaten dute han, ondorioz nutrizio arazo izuga-rriak sortuta. Ahuleziak hartzen ditu eta, beste arrazoi batzuktarteko, hortxe agertzen da HIESA (SIDA erderaz). Ikaragarriada gurean geldituta dagoen gaisotasun horrek nolako egurraeman dion Afrikako herriari. Ni egon naizen inguruan tartekobelaunaldia falta zen: umeak bai asko, eta aiton-amonak erebai, asko, baina umeen gurasoak? HIESAk akabatuta. Ikuste-koa da zelako lana egiten duten amona afrikarrek.

Barre eta negar askotan egingo zenuen...Biak, egunero-egunero. Emozio hutsa da hango egunerokobizitza. Maitasuna eskaintzen dizute uneoro. Beraiek ez duteulertzen gurean ondo bizi den jendea nola joan daitekeenberaiei laguntzera. Hori dela eta, egun osoan eskerrak ema-ten pasatzen dute, ezpainetatik irrifarra galdu gabe. Zaila egi-ten da aurpegi goibel bat ikustea. Beraien bizimodua katas-

Azken zortzi urteetan Donostian eta Katalunian bizi den mutrikuarra dugu Arantzazu Urreizti. Iazarte erizain lanetan jardundakoa, aurten terapeuta lanetan hasita dago biomagnetismoaren ada-rrean, bai Donostian bai Katalunian. Baina ez dugu orri hauetara ekarri gai horri buruz hitz egite-ko. Apirilean joan zen Afrika Erdiko Errepublikara, Bangasouko misioan laguntzera, eta lau hilabe-te egin ostean itzuli da Mutrikura.

Page 15: KALAPUTXI 98

15karenka

trofea izango litzateke guretzat, baina beraiek irrifarrez bizidira, gosez, gaiso, baina irrifarrez.

Baina une txarrak ere asko izan dira. Hogeita gutxi urtekoumeak hiltzen dira, asko eta asko, baina etxean hiltzeko ohi-tura dutenez, gehienetan ez dira estatistiketan ageri. Ospita-letik etxera eramaten dituzte gaisoak hiltzera, bestela hilda-koa ezin izango lukete etxeraino garraiatu, 40 kilometrooinez... Eta gogorra da hori ikustea.

Gogorra da ikustea zuk lo egiten duzun teilatupean ohera-tzen den familiaren helburu nagusia hurrengo egunean bizi-tzea dela, bizirautea. Eta konturatzen zara gure bizimoduanedozein memelokeriarengatik kezkatzen garela. Denoi kome-niko litzaiguke hango berri izatea gure oskoletik irtenda.

Duten bizimodua ikustea eta bizi izatea gogorra egiten da,baina ikasi ere asko ikasten da. Izan ere, ez dute ezer soberaneta ikusten duzu dena dutela, ez dutela behar ez daukatenezer. Zoriontsuak dira dutenarekin.

Etorkizuna...Ezinbestekoa gertatuko zaie kanpoko laguntza. Laguntzaguztia ere gutxi izango da, baina. Dena dago egiteko. Gureabezalako misioetan osasunari eta heziketari ematen diogu

lehentasuna, uste dugulako horixe izango dela guztiarenoinarria. Geroko guztia horretan oinarrituko da.

Bideak, ur edangarriarentzako azpiegiturak, laborantza tekni-kak... asko dute ikasteko eta guk asko dugu beraiei eskain-tzeko. Ezin dira beraien gobernuaren zain egon. Ez dira bereninteresekoak. Interes ekonomikoak agintzen duen lurraldeada hura, eta pertsonak bigarren mailan geratzen dira, edozeingerraren beldur.

Kanpainak egiten dira. Urtean hiru edo lau kanpaina egitendira eta behar zehatzei erantzuten zaie aldi batean. Oraingo-an zirujauak joan dira ebakuntzak egitera. Hurrengoan, oku-listak eta joango dira... Arkitektoak ere joaten dira etxeak,pabilioiak, zubiak... behar diren gauzak egiten hastera.

Bueltatzeko orduan, zer utzi zenuen han?Itzultzeko gogoa. Proiektuak utzi genituen eginkizun, etahoriek egitera joan egin behar da, hemendik ezin da egin eta.Ea lehenengo aldian joateko pasatu behar izan den denborabaino lehenago joateko modua egiten dudan.

Hori bai, joaten naizenean ez naiz esku hutsik joango. Diruabildu eta egitekoak garen dispentsarioa egiteko behar denguztia biltzen dudanean joango naiz. 88

ez daukate ezer eta dena daukate;guk dena daukagu eta ez daukagu ezer“

Page 16: KALAPUTXI 98

16 kulturia

BASERRIKO BIZIMODUA GAINBEHERABaserri mundua galtzen ari da toki guztietan, eta gurean erebai. Hori dela eta, edade bat dutenek ikusi zuten pena zelaberaien gazteek garai bateko bizimoduaren oritzapenik ezizatea. Laratza, burdinezko plantxak, goldea, alperra, idiparea, igitaia, laia, buztarria, errotarria, lixiba-harria…Behia-la, garai batean eguneroko bizimoduaren ezinbesteko lana-bes zirenak ia ezagutu ere egiten ez diren gure garai hone-tan berreskuratu nahi izan dituzte Mijoa aldean, eta gazteeierakutsi, erakutsi eta azaldu zer diren horiek, zertarako era-biltzen ziren, noiz galdu ziren… Historia bizia, historia hurabizi izandako “irakasleek” eskainia.

Duela bi urte moila aldean San Pedro egunaren bezperanegindako herri agerpenean itsasoari lotutako ofizioen era-

kusketa egin zen moduan, San Jeronimo jaien egitarauarenbarruan baserriko bizimoduari lotutako ofizio eta lanabesenberri emango dute herri agerpenean.

Aspaldidanik dihardu Ilunbeko Jose Mari Egañak baserrikolanabes zaharrak biltzen. Asko eta asko bailarakoak dira,bailarako baserrietan erabili izandakoak, eta beste asko etaasko kanpoko baserrietatik ekarritakoak, Iparraldetik ekarri-takoak ere bai. Gertatu izan da horietako batzuk apurtutaedota sitsak janda egotea, eta berregin behar izatea. Adiera-zi digutenez, pena handia hartu dute gogoratzean baserrie-tan egindako garbiketetan zenbat eta zenbat traste zahargaldu den, orain hain gustura bilduko zituztenak. Hori delaeta, garrantzitsua da garbiketa lanetan lanabes zaharrik aur-kituz gero bota aurretik Mijoa aldeko jendeari eskaintzea.

ERMITA ZAHARREAN ERAKUSKETAHerritar askok jakingo dute baina beste askok beharbada ez,San Jeronimoren omenezko ermita zaharra gaur egun erre-pide ondoan dagoen San Jeronimo ermitaren atzean dagoeneraikinean kokatuta zegoen. 1637 urte aldera Maria GarinLarangak Ilunbe bere oinetxearen aurrean eraikitzeko agin-duta. Ermita zahar hura birgaitu egin dute auzolanean SanJeronimoko auzotarrek, eta bertan museo onenaren inbidirikizango ez duen erakusketa aretoa prestatu dute. Zaharraketa gazteak elkarlanean.

Auzoan ohizkoa denez, San Jeronimo egunean meza izangoda eta arratsaldean umeentzako jolasak. Asteburuan ereizango da ekitaldirik, baina aurtengo izarra, esan dugunmoduan, antzezpena izango da. Bisita egin dugun egunean,oraindik egitaraua zehazteko zegoen, baina egunak ezagu-nak dira:

Urriaren 2an, zapatuarekin, arratsaldean izango da eki-taldia eta urriaren 3an, domekarekin, goizean zehar.

Mijoa aldera jo dugu. Jakin dugu zeozer berezia prestatzen jardun dutela alde hartan etagaldezka hurbildu gara. Zertan dabiltzan galdetu diegu eta gustura-gustura hasi diraerantzuten, eta herri osoari zabaltzeko eskatu ere bai. Ilunbeko Jose Marik, EtxerrekoJose Antoniok eta auzoko gazte kodrilatxo batek hartu gaituzte.

BASERRIAREN HISTORIAERKUTSI NAHIAN

garbiketa lanak egiteanbaserriko lanabesak ager-tzen badira, bota aurretik

eskaini gorde nahi dituenari“

Page 17: KALAPUTXI 98

17kulturia

Baserriko txokoen, lanabesen eta ohituren erakusketa egin-go da, baina ikusi ez ezik, bertaratzen direnek entzun ereegingo dituzte adituek eta arituek emango dituzten azalpe-nak.

Garai batean baserriko sukaldea animalientzako kortarenondoan zergatik zegoen, baserriaren orduko berotze-siste-maren nondik norakoak, barrikak nola egiten ziren... Baserri-ko gazteek ez ezik, kaletarrek eta itsatarrek ere aukera bikai-na izango dute gure historiaren eta tradizioaren zati horiezagutzeko.

Horiekin batera, ermita zaharretik irten gabe, ikusentzunez-ko lan bat ere egongo da ikusgai bailararen historiaren berriemanaz.

OFIZIO ZAHARREN ANTZEZPENAErakusketa ermita zaharrean egun osoan egongo da ikusgai,eta ermitaren bueltan eratuko den ibilbidean lehengoko ofi-zioak jokatzen ikusi ahal izango dira auzotarrek antzeztuta.Baratzeko lanak, abereekin egiteko laboreak, errekakolanak... Historia bizitua. Eta ibilbidean zehar megafonia era-biliz azalpenak ere eman nahi zaizkie bertara bilduei begienbistan dituzten prozesuak azaltzeko. Gauzak nola eta zerta-rako egiten ziren jakiteko.

IKUSENTZUNEZKOAEta ermita berrian meza eman ondoren beste ikusentzunekobat ipini nahi da jendeak ikusteko moduan. Bertan, ofiziozahar galduei buruzko dokumentala ikusi ahal izango da,Espainiako Telebistak egindakoa. Beste hainbat ofiziorenartean, eskualdean oso garrantzitsua izan zen ofizioarenberri jakin ahal izango da: Errotariaren lana.

Agiriek diotenez, 1802 Artzainerrekan zehar hamahiru ur-errotak ziharduten lanean, garia eta artoa birrintzen. Bainalehenagokoak dira auzoko errotei buruzko lehenengo aipa-menak. 1568 urtetik agertzen dira errotak bailarako errefe-rentziak ematean. Eta urruti, oso urrutiko kontua dirudienarren, oraindik ere errotari lanetan jardundakorik bada baila-ran.

Tamalez, errotarik ez da itzuliko Artzainerrekara, laia erabilizlurra harrotzen ere ez dugu berriz ikusiko, abererik ez daikusiko baserrietako sukaldeetan, denbora ez delako alferrikiragan. Baina etorkizun hobe baten esperantzan aurrera-kuntzak onartzen ditugun bitartean, zorionekoak izangogara gu herrian usadio, ohitura eta bizimodu joandako huragaltzen ez uzteko edo galera eteteko konpromisoa agertuduen fede oneko jendea dagoelako gure artean.

Bejondeizuela, Mijoatarrok! Zuek bezalako asko beharditugu!

belaunaldien arteko transmisioan gertatzenari den etena gelditu nahi dute, gazteek

iraganaz gehiago jakiteko“

Page 18: KALAPUTXI 98

18 kulturia

Nola bururatu zitzaizun literatur lehiaketa bateanparte hartzea?Eskolan eman ziguten lehiaketa horren berri, eta Nahi

baduzue parte hartu, hemen daukazue informazioa

esan ziguten, eta esan nion neure buruari Parte hartu

beharko da! eta hantxe nengoen, eta begiratu nuen

behin eta Ene, datorren astean da-eta! Baneuzkan

lehendik eginda lan batzuk praktikatzeko edo denbora

pasatzeko eta, azkenean, ez neukan besterik egiteko

astirik eta horiexetako batzuk bidali nituen, eta bat sari-

dun atera!

Zein lan izan da sariduna?Atlas bezala ipini nion izena, baina ni izenak ipintzen

eskasa naiz. Narrazioan bertan egiten diot aipamen bat

Atlas mitikoari, mundua bizkarrean eramatera kondena-

tutako pertsonaia mitologikoari, eta hortik dator izenbu-

rua. Kontaketa laburra da, drogazale baten burutazio,

ametsgaizto, beldur, bizitza eta heriotza ditu gaitzat.

Bost ataletan banatuta dago eta plano desberdinak

hartzen ditu abiapuntu. Erabili dudan lexikoa (hiztegia)

oso zabala da, Euskal Herriko bazter guztietatik hartu-

tako hitzak erabili ditut; nahita egin dut horrela, nahiz

eta irakurri behar duenak hiztegia erabili behar izan!

Batua erabiltzen duzu literatura idazteko?Batuan eta Euskaltzaindiaren arauak kontuan izanda

idatzi behar da sari horretara aurkezteko. Gainera, libu-

ru bat irakurtzen duzunean, gauza formaltzat hartzen

duzu, eta horretarako dago eginda euskara batua.

Gehienetan, gazteok ez duzue euskara baturik era-biltzen idazten duzuenean.Normalean, konfidantza daukazun pertsona bati bidal-

tzen diozu mezua edo dena delakoa eta hizketan egi-

ten duzun moduan idazten diozu, nik behintzat horrela

egiten dut. Lagun bati idatzi nahi badiozu, ez diozu

halako maila formalik eman nahi, eta berarekin hizke-

tan jardungo bazenu bezala idazten diozu. Gaztelaniaz

eta beste hizkuntzetan maila desberdinak daude, baina

maila formala besterik ez daukagu euskaraz idazteko;

formalegia, nire ustez. Ingelesez, adibidez, lagunarteko

maila batean idazterakoan kontrakzioak-eta erabiltzen

dira; azkenean, guk euskaraz egiten dugunaren antze-

koa da. Eurek erregistro desberdinak dauzkate, eta

horixe da guri euskaraz falta zaiguna, formala baino ez

daukagu-eta. Kontuan izan behar da euskara batuak

40 urte baino ez dituela; denbora eman behar!

Nire ustez, euskara eskolan bakarrik ikasi dutenek,

batua bakarrik ikasi dutenek, askotan, ez dute euska-

raz hitz egiten, ikasi duten hizkuntza batu hori formale-

gia delako lagunarterako, adierazkortasunik gabeko

hizkuntza iruditzen zaielako eta eurentzat naturalagoa

delako gaztelaniara jotzea.

Eta puntuazio-markarik ere ez duzue erabiltzen.Bueno, hori beste gauza bat da. Ez dakit, pentsatzen

duzun bezala ari zara idazten eta… Hala ere, nik era-

biltzen ditut komak-eta.

Idazle izateko asmo, gogo edo interesik, bai?Bueno, idaztea gustatzen zait, baina idaztetik bizimo-

dua ateratzea? Zertarako idazten da, bizitzeko, dirua

ematen dizulako horrek, ala bestela? Zein da idazlea,

gustuz ala lanbidez egiten duena? Lanbidez idatzi

behar duenak igoal ezin du berak nahi duena idatzi,

eta gustuz egiten baduzu, ez duzu hortik dirurik lortuko;

orduan, ez zara idazle osoa. Bueno, baina gustatuko

litzaidake idazle izatea, bai. Beteko nindukeela uste

dut; bueno, ez dakit, ez naiz idazle-eta, baina baietz

uste dut.

Zein literatura mota duzu gustuko?Institutuan, aurten lehenengo aldiz, Literatura Uniber-

tsala eman digute, Andonik eman digu, erderaz. Oso

AITOR LIZARDI ITUARTE,

literatur-sormenak erakarritaEusko Jaurlaritzak antolatzen dituen literatur sarietako bat irabazi du: Urruzuno Saria. Iaz aur-keztu zen lehen aldiz, baina ez zuen saririk lortu. Aurten, narrazio-lan bat saritu diote. Horrexekeman digu Aitorrekin berriketaldi luze bat izateko aitzakia. Unibertsitatean hasi aurreko egune-tan hitz egin dugu berarekin; bide berri horri ekiteko irrikitan dago, gainera! Baina, lehenengo,Hezkuntza Sailburuaren eskuetatik saria jaso, eta hor atera dira Galizia aldera hamar eguneko"Done Jakue txango literarioa" egitera.

Page 19: KALAPUTXI 98

19kulturia

interesgarria izan da niretzat estilo desberdinak

ikustea. Adibidez, Errealismoa ez zait batere gusta-

tzen liburuetan irakurtzeko. Madame Bovary, esate

baterako, ez zait batere gustatu idazteko estilo

aldetik. Interesgarria da kontatzen duena, baina ez

kontatzeko modua. Asko gustatu zaidan gaia Aban-

goardiena izan da (-ismo horiek guztiak), hori bai

interesatzen zaidala. Neu izango naiz arraroa!

Azkenean, kontatzen dena beti izango da antzekoa,

baina kontatzeko moduak erakartzen nau, modu

diferenteak. Euskaraz, adibidez, Joseba Sarrionan-

diaren Narrazioak gustatzen zait. Gauza normalak

kontatzen ditu, baina kontatzeko modu hori, bai,

gustatzen zait. Ernest Hemingway-ren El viejo y el

mar ere gustatu zait, ez estilo aldetik, baina bai

kontatzen duen historioa.

Unibertsitateko atarian zaude, nola sentitzenzara?Nik beti pentsatu izan dut niretzat ona izango dela

aireak aldatzea, Gasteiza joatea eta inguru desber-

dinean bizitzea, familia eta lagunak lagata (bueno,

lagun batzuk ere badoaz) Azkenean, hemezortzi

urte daramatzat herrian bertatik irten gabe, eta ez

da hemen aspertzen naizelako, baina hain da beti

iguala!, azkenean, zerbait behar duzu aldatzeko,

zeren zeure kabuz bakarrik ez daukazu aldatzeko

inpulsorik… Interesgarria iruditzen zait aldatzea: lau

urte diferente, jende berria ezagutu, egoera berria

eta dena desberdina. Nik badaukat ilusioa alde

horretatik. Sentitzen dut aldatzea beharrezkoa dela;

bestela, aspertu egiten naiz beti berdin ibiltzen.

Zaila izan da karrera aukeratzea?Nik banekien letren arloko zerbait egingo nuela.

Laugarren mailan Fisika eta horrelakoak aukeratu

nituen eta orduan konturatu nintzen hori ez zitzaida-

la gustatzen. Zuzenbideak ere erakartzen ninduen

—beti gustatu izan zait ideiak nola defendatu ikas-

tea— Filosofia eta Historia ere izan zitezkeen, baina

konturatu nintzen Literatura nuela gustukoen, eta

Euskal Filologia aukeratu dut.

Musika ere badago zure zaletasunen artean,jarraitu ahal izango duzu horrekin?Bai, gustatzen zait-eta. Pianoa jotzen ikasten ari

naiz eta bandan perkusio-tresnak ere jotzen ditut.

Gustura dihardut, eta jarraitzeko asmoa daukat;

Gasteizera joan arren, asteburuetan-eta jarraituko

dut musika ikasten.

Zorionak, Aitor, irabazi duzu zeure lehen saria!Beste asko ere irabaztekoa izan zaitezela!

Page 20: KALAPUTXI 98

20 kirola

Maiz agertu izan dugu gure herritarrak kirol arloanegindako balentriak. Badirudi erronkek gero etamaila altuagoa dutela, eta, gehienetan, nekearenkontra. Gaurko honetan agertzera goazena, ostera,beste era batekoa da, denbora laburrean egitekoaeta ez dirudi neke fisiko handikoa denik, baina,aurrejuzkurik egin gabe, nahiago izan dugu eginduenak berak zuentzat zuzenean kontatzea: IñigoLarrañaga “Txirrita” dugu gurekin AmeriketakoYosemite haranean 800 metroko garaieran eginda-koa kontatzeko prest.

Zer da edo zeri deitzen diozue slackline?Denok ezagutzen ditugu zirkuko funanbulistak, alanbregainean oreka mantenduz ibiltzen direnak. Slackline edo“kuerdafloja” horren ondorengo bat da. 60ko hamarka-dan, Yosemiteko bailaran, bertako eskalatzaile hippyekdenbora-pasa eta oreka entrenatzeko egiten zutena.Horretarako 2 zentimetro eta erdiko zinta bat bi zuhaitzenartean tenkatzen da, eta oin bat bestearen aurrean ipinizibili egin behar da. Honekin jarraituz, eskalatzaile hauekaltueretara begira ere jarri ziren, alanbreko funanbulistakimitatuz. Alanbreko funanbulistek beti egin izan dituztealtuera handiko jardunak, Koloradoko Kañoiaren gainetikibili, edo aurten filma bati esker ederki gogoratu den jar-duera bat: New Yorkeko dorre bikien artean alanbre batjarri eta lurretik 400 metrotara oinez ibiltzea lortu zuenPhilippe Petit frantsesak 1974an, poliziak atxilotu zuenarte. “Man on Wire” deitzen da filma, eta aurten Oskar

saria irabazi du pelikula dokumentalen atalean.

Esan bezala, Yosemiteko eskalatzaileak ere altueretarabegira jarri ziren, eta Yosemite Falls ur-jauziaren eskuinean,hormatik banatuta dagoen orratz batean jarri zuten arre-ta: LOST ARROW. 1985eko uztailaren 13an Scott Balcom-ek orratzera igo, zinta ipini eta orratza eta horma bana-tzen dituen hutsunearen 17 metroak ibili zituen, zinta gai-nean, lurretik 800 metrotara. Hau izan zen benetan slack-line altueretara eraman zuen jarduera. Ordutik hona gauzaasko egin dira. Bada jendea aseguratu gabe egiten duena;izugarrizko zinta luzeak muntatu dituzte, azkena,2010eko irailean, Moab desertuan, gaur egunean beneta-ko iraultzaile bihurtu den Andy Lewisek 103 metroko zintabat gurutzatu du, lurretik 110 metrotara; Norvegian altu-rako zintarik garaiena ipintzea lortu dute, lurretik 1000metrotara. Hala ere, LOST ARROWen egiten den zinta dafamatuena, honetan dabilen edonork egin beharrekoa.Horma handietako eskalatzaile batentzat Kapitan hormaigotzea bezala, edo musulman batentzat Mekara joateabezala.

LOST ARROW, hala ere, urruti dago: ez duzu eskura.Noiz bilakatzen da helburu?Duela 5 urte, 2005ean Yosemitera lehen aldiz joan nin-tzen, helburu bezala Kapitan horma igotzea hartuta, etabaita lortu ere. Garai horretan baneramatzan urte batzukslackline praktikatzen, eta LOST ARROWera igotzea etazinta hori probatzea ametsa zen. Baina orduan ez nengo-

en prest. Ez nintzen neure burua kontro-latzeko gai horrelako altueran oin bat bes-tearen atzetik ipintzeko. Nire burua ezzegoen prest, buruak agintzen baitu. Iaz,askok honezkero ikusiko zenuten doku-mentala grabatu genuen ETBrako, nonlagun batzuk agertzen garen funanbulis-moa praktikatzen Euskal Herriko txokodesberdinetan. Asko entrenatu genuen,eta hortik LOST ARROWera joateko ideiaetorri zitzaigun. Azkenean, hiru lagunekjoatea erabaki genuen. Batetik Aitor Gari-taonandia durangarra, beste bi lagunekinAEBetara eskalatzera zihoan, eta Yosemi-teko bailaran elkar ikusteko gelditu ginenabuztu erdialdean. Bestetik, Jose Felix Hor-maetxe “Txefe” algortarra, zintan ibiltzenbenetako makina, eta ni neu, abuztuaren13an hegazkina hartu eta zuzenean Yose-mitera joan ginen. Buruan lehen helburua:LOST ARROW!!!

SLACKLINEorekaren artea

Page 21: KALAPUTXI 98

21kirola

Baina ez da txantxetako gauza izango 800 metrokoaltuerara iristea…LOST ARROWera igotzeko logistika behar da. Hiru orduoinez egin behar dira lehenengo, aldapa gora. Eta beharden material guztia igotzeko sei laguneko taldea batuginen. Kanpin-denda, lo-zakuak, janaria, lau soka, orratzaeskalatzeko material guztia, 40 mosketoi... denetara kiloasko. Eskerrak gurekin etorri ziren beste hiru lagunei, bai-laran bertan ezagutu genituenak. Eurak, zinta probatzekoaukeraren ordainez, material guztia garraiatzen lagundukoziguten, sherpa bailiran. Texaseko bat, Los Angelesekobeste bat eta Suediako neska bat. Hiruzpalau egunetarakoigo ginen LOST ARROW ingurura.

Zinta muntatzeko, lehenik 100 metroko rappel bat eginbehar da. Gero, orratzera igotzeko bi luze eskalatu behardira, hormara lotzen zaituen soka atzetik lotuta eramanez.Gero orratzetik hormara zinta jarri eta tenkatu. Azpitiksegurtasuneko beste soka bat jartzen da, zintak huts egi-nez gero ere. Arnesa ondo estutu, soka zatiarekin zintarilotu, eta gainetik oinez ibiltzea besterik ez da geratzen.Hau guztia egiteko egun oso bat behar izan genuen. Etagainera haizearen peskizan ibili behar. Eguzkiaren beroakegunero goizeko hamaikak eta arratsaldeko seiak arteanhaizea eragiten zuen, ordu horietatik kanpo joan behar

oinez ibiltzen saiatzera.

Unea iristean, nolakoak dira sentsazioak?Momentua heldu zenean lehen komeriak. Nahiz eta zintanibiltzen ohituta egon, altuera horretan lehen pausua ema-tea logika guztiaren aurka dago. Azpian hutsa, eta husta-sun horren gainean ibiltzea helburu.

Lehen tentsio uneak pasatuta, bihotz taupadak apur batlasaituta, zintaren gainean ibiltzea lortu genuen hirurok.Minutu bat oreka mantentzen. Hogei edo hogeita hamarpauso bata bestearen atzetik. Eta bestaldera heldutakoandeskribatu ezinezko sentsazioak. Barruak hustuta bezala,dardarka, baina pozik, oso pozik. Hurrengo egunean berri-ro ibili ginen, errazago. Dena bideokameraz grabatugenuen, baita argazkiak atera ere. Bestalderantz ere ibiliginen. Urte askotako ametsa beteta zegoen.

Bete duzu ametsa. Orain zer?Orain beste helburu batzuetan pentsatzen hasteko orduaheldu da. Altuagoak, luzeagoak, zailagoak... egin egingoditugu, baina ederragorik ez.

Besterik Kalaputxi honen orrietatik herrikideei?Agur bat eta eskalada onak izan. 88

“...LE FUNAMBULISME POUR EVITER LE SOMNAMBULISME DE L'AME...”(...funanbulismoa arimaren sonanbulismoa saihesteko...)

Phillipe Petit“

Page 22: KALAPUTXI 98

ikaragarria da kontzertu-etan jendea ikustea kan-

tuak zurekin batera abesten“

22 kulturia

kalitateari eta gauzakondo egiteari garrantzihandia ematen diogu“

Axular Arizmendi (ahotsa), Aitor Solagaistoa (kita-rra), Patxi Cabanillas (bateria), Asier Garai (baxua)eta Intxixu Valbuena (kitarra): NAHIXAN taldea.Aurki diska berri bat kaleratzekotan dira, eta horrenberri jakiteko asmoz Axular Arizmendirekin mintza-tu gara.

Noiz sortu zen taldea?2008an sortu zen Nahixan eta lehenengoko partaideak Patxi etabiok izan ginen. Taldeko partaide guztiok gatoz beste esperien-tzietatik, denok gara musika munduan ibilitakoak. Poliki-polikihasi ginen proiektu berri hau osatzen, Mutriku, Ondarru, Eibar,Mungia eta Bilboko partaideak bilduta NAHIXAN taldean.Aurretik, ez genuen elkar ezagutzen. Denbora honetan joangara osatzen, NAHIXAN, gure ametsak lortu nahixan, guremusika egin nahixan, bizitza bizi nahixan… esanahi handikoizena iruditu zitzaigun eta hala bataiatu genuen taldea.

Bigarren diska batekin zatozte…Bai. Lehenengoa iazko ekainean atera genuen. Bigarren diskaberriz, Usurbilen grabatu dugu eta abendua aldera izango dakalean, Durangoko azokarako. Hemendik aurrera hasiko garalan berriaren promozioarekin. Esfortzua handiagoa izan daoraingoa, ordu gehiago eman ditugu sormenean, kalitatearigarrantzi handia emanda. Taupadak izango du izenburua.Hamar abesti izango dira eta gai desberdinak landu ditugu:mendiak, itsasoa, Euskal Herriko egoera, emakumea, presoak…abaniko zabala.

Diska honetan kolaboratzaile ezagunak izan dira zuekin…Bai, aurreko diskan Amets Arzallus, Iñaki Apalategi, Jon Martin,Iñigo Arrizabala eta Iñigo Larrinagak parte hartu zuten. Bigarrenhonetan ere Jon Martinekin aritu gara lankidetzan.

Gure lan metodologia honakoa da, lehenengo musika egitendugu eta musika horrentzako letra eskatzen dugu ondoren.Normalean Aitor eta bion artean sortzen dugu musika, gure

laborategia nire estudioa izaten da. Bertan sortzen ditugu musi-kak, eta grabatu ondoren produkziora pasatzen dugu lana, etahonek egiten ditu behar dituen konponketak.

Entseguak…Oraingoz oso ondo moldatzen gara entsegatzeko orduan, aste-an bi edo hiru alditan elkartzen gara Eibarren. Oso motibatutagaude bostok, ilusioz eta gogoz beteta.

Zein iturritatik edaten duzue?Nik uste dut partaide bakoitza musika mota desberdinetatikgatozela. Gustuko dugu rock-a, pop-a, fanki-a, elektronikoa…denetik entzun eta gozatzen dugu. Gazte zarenean musika

gogorrera gehiago jotzen duzu, baina urteak pasa ahala lasai-tzen joaten zara. Nik lehen musika elektronikoa egiten nuen,eta egun pop-rockean nabil.

Zuzenean ere aritu zarete…Bai, izan ditugu emanaldi batzuk… Kilometroak… Zuzenekoemanaldiak duen bizitasun hori ikaragarria da guretzat. Jendea-rekin konektatzea, jendearekin bat egitea gauza handia daguretzat, indarra ematen dizu. Oso esperientzia ona izan duguorain arte eta aurrera begira ere horrela jarraitzea espero dugu.

Musikatik bizitzeko…Zaila, oso zaila. Gainera krisiaren kontuarekin musika emanal-diak asko murriztu dira. Guk eta gure inguruko taldeek ere askoigarri ditugu murrizketok, ez dago kontzerturik… aurrera begirahobetuko ahal da egoera…!

Aurrera begira zerbait esku artean…Mementuak diska berri honetan jarriko ditugu indarrak. Promo-zio lanak ere irailetik aurrera hasiko ditugu. Prentsa eta irratie-tan eman beharko dugu gure lanaren berri, eta, horretaz gain,inguruko antzokietan ere egingo ditugu aurkezpenak eta diskabehin ezagutu ondoren musika emanaldiak aterako direla ustedugu. 88

Page 23: KALAPUTXI 98

kalbaixuak 2010

Page 24: KALAPUTXI 98

....

....

....

.ZO

RIO

N A

GU

RR

AK

....

....

....

....

ERREALZALEAKPrimeran! Ea aurtengo urtea lasaitasunez igaro-tzen duzuen!Azken urteetakoak ahaztu eta eutsi goiari!

JOLGure etxeko mutil gua-poari Zorionak sei urtehaundi bete duelakoirailaren 8an!Ama, aita eta Nagore-ren partez, Zorionak!

YANIGure neska handiak 9urte beteko ditu iraila-ren 29an, beraz,Zorionak etxekodanon partez!

MAREN eta IÑAKIIkusi makusi... Mareni hortzajausi!Irailaren 10ean eta 18an urteakbete zenituztenez, zorionak!

PERUZorionak artista! irailaren12an 9 urte bete zeni-tuelako.Animo Jeronimo etaeutsi umoriai!Tolon & Masillas konpañi

MERTXEIrailarern 27an urteberri bat beteko duzu-nez, Zorionak! danonpartez, eta Jonen par-tez ere bai!

GERMAN eta MARIAZorionak aita-ama, aitona-amona! irailaren 15ean zuen urrez-ko eztaiak ospatu zenituztelako. Familikoen partez, bainabatez ere Aitzol, Ander, Gorka, June, Oier eta Hegoiren partez.

NAHIABeheko plazako gurelagunak urte berri bat!Zorionak, Nahia! etagogoratu goxoki batekartzea!

GAZTEEN EGUNA ZELEBRATZENJai egitarauan adin-mugarik ez omen zuen jartzen-eta…, hara!Erreteilak ondo-ondo egin senarra dutenak Goiko Plazan estilobereziarekin ondo-ondo toreatu, eta zapi urdina eta gargantilakleporatu ondoren: aupa Maria Magdalena!!! Nork esan dueurak ere ez direla gazteak? Hurrengoan, kanpofubolian prakamotzekin!!

Page 25: KALAPUTXI 98

1946 urteko Kalbario egunean Rufina Alkorta, Sebastiana Lizaso,Mila Iriondo eta Juanita Alberdi

Salve Mariako mariñelak, 1975 urte aldera

Pedro Mari Txurruka Aritza,1925 urtean, 31 urte zituela

Umiak: Eduardo Larreina eta Iñigo Basterretxea.Mariñelak: Antolin Arruabarrena, Juan Inazio Kerejeta,

Felix Agirrebengoa, Jose Mari Goenaga eta Andoni Andonegi.

1989ko irailean hondoratu zen Salve Maria itsasontzia.(Maria Luisa Manterolak utzitako argazkia)

Argaz

kiAr

gazki

Zahar

rakZa

harrak

Page 26: KALAPUTXI 98

26 agendia

ODOLA EMATEKO EGUNAKODOLA EMATEKO EGUNAK...... URRIAK 22 ...... ABENDUAK 17 ......

arratsaldeko 6etatik aurrera, lehengo anbulatorioan

urriak 24Candina mendilerroa (Aurrera MT)

azaroak 7Gorbeia (Lumentza)

abenduak 12Mutrikun zehar zeharkaldia (Buru-mendi ME)

2010 urteko mendi irteerakMutriku, Ondarroa, Deba eta Lekeitioko mendi elkarteak

irailak 29, eguaztenaHitzaldia: Balea proiektuaZabiel kultur etxean, 7etan

irailak 30, eguenaSan Jeronimo auzoko jaiak

urriak 2 eta 3 zapatu-domekaSan Jeronimo auzoko jaiak

urriaren 21etik 31raErakusketa: PERUCuarto Mundo Gobernuz kanpoko erakundeak

egindako lanaren erakusketaZabiel kultur etxean

urriak 23, zapatuaJazz kontzertua: New Mood Trio taldeaZabiel kultur etxean, 7etanSarrera doan.

urriak 28, eguenaMendi ikusentzunezkoa: Koskulak, 7.028 m.Hizlari-aurkezlea: Felipe Uriarte

urriak 30 eta 31GABA BELTZA

U D A Z K E N E K OE K I T A L D I A K

interneten ere badago Kalaputxi

www.kalaputxi.blogspot.com

Zuen Elkarteak antolatutako ekitaldiren batherri osoari doan iragarri nahi badiozue:

635748393 edo [email protected]

Page 27: KALAPUTXI 98
Page 28: KALAPUTXI 98