Kalaputxi 73www

28

description

Mutrikuko herri-aldizkarixa

Transcript of Kalaputxi 73www

Page 1: Kalaputxi 73www
Page 2: Kalaputxi 73www
Page 3: Kalaputxi 73www

33

a u r k i b i d i a

Kalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkartea

20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 60 34 68 / 635 74 83 93e-maila: [email protected]: Mutrikuko udalaTirada: 2.000 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutukoazken mailako ikasleak

Kalaputxik ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esanen eta

iritzien erantzunkizunik.

Eskerrak ematen dizkizue aldizkari haukaleratzea posible egin duzuen guztioi

Informazioa 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6-7

Bi hitzetan 8-9

Komikixa 9

Lan giruan 10-11

Historixa 12

Karenka 14-15

Gizartia 16-17

Kirola 18-19

E-gazte! 20-21-22-23

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak 25

Agenda 26

IRITZIA

ENPATIA

Enpatiarako ahalmen handia omen daukagu gizakiok. Hau da, besteren batenazalean sartu eta momentu zehatz batetan pasatzen ari zaiona, edo sentitzen aridena ulertzeko gai omen gara. Garapen intelektualaren beharra duen sentimen-tu bat da; autistek, esaterako, ahalmen hori gutxituta dutela diote zenbait iker-tzailek.

Enpatiarako ahalmena, bereziki, bizitzako gertaera gogorren aurrean erabiltzendelakoan nago. Heriotza baten aurrean, esaterako, bestearen azalean sartu etaharen tristezia ulertu eta sentitzeko gai gara; batez ere, hurbil ukitzen gaituene-an. Agian, horrelakoetan bakarrik hartzen dugu tartea hain ariketa aberasgarriaegiteko. Izan ere, momentu bat hartu eta bestearengan pentsatzea eskatzen du,eta egungo gizartea ez dugu, tamalez, horrelako ekintzetan oinarrituta eraiki.

Bestearen azalean sartzeko gaitasun handia duten pertsonak elkarrizketarako etabesteari entzuteko prestutasuna dutenak izaten omen dira. Berriro ere, egungogizartean modan ez dauden jarrerak.

Enpatia, beraz, denok daukagun ahalmena izan arren, erabilera gutxikoa edo zai-lekoa da (inoiz ez baitugu lortuko guztiz bestearen azalean sartzea). Baina gehia-gotan erabiliko bagenu, agian, gauzak beste modu batetara ikusiko genituzke,eta holakok edo halakok egindakoaren aurka gogor hasi aurretik zergatiak pen-tsatzeko astia hartuko genuke, guztiok. Batzuetan, uste baino autista gehiagogaudela dirudi.

Garbiñe Garagarza

Mutrikuko Udaleko EuskaraBatzordeak diruz lagundutakoa

Gipuzkoako Foru Aldundiakdiruz lagundutakoa

-k

diruz lagundutakoa

Page 4: Kalaputxi 73www

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako Botikak (Mutriku – Deba)MAIATZA

23tik 25era M. Cristina Riveiro (Lon Apraiz)

26tik 29ra Javier Otxagabia

30 eta 31 Lon Apraiz

EKAINA

1ean Lon Apraiz

2tik 5era M. Cristina Riveiro

6tik 8ra Amaia Zalduegi (Javier Otxagabia)

9tik 12ra Lon Apraiz

13tik 15era Javier Otxagabia

16tik 19ra Amaia Zalduegi

20tik 22ra M. Cristina Riveiro (Lon Apraiz)

23tik 26ra Javier Otxagabia

27tik 29ra Lon Apraiz

30ean M. Cristina Riveiro

interesekotelefonoak

informaziua44

MUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU

AUKERAK:

1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:1- 6:10ean hasi eta 20:10 arte orduro.2- 6:40ean hasi eta 19:40 arte orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

DEBARA

Astegunetan: 7:20tik 21:20ra, orduro / Jai egunetan: 8:20tik 21:20ra. orduro

ONDARROARA

Astegunetan: 6:55etik 20:55era, orduro / Jai egunetan: 7:55etik 20:55era, orduro

OTXAGABIA: 689 58 57 59 • APRAIZ: 630 05 50 97 ZALDUEGI: 669 26 22 01 • RIVEIRO: 667 33 88 90

Autobusak

Botikak

OSASUNA

Anbulatorioa (Osakidetza)..................943 60 43 00DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak .......................................943 46 11 11

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake Epaitegia ...................................943 60 70 49Itsas etxea..........................................943 60 34 00Ur patzuergoa....................................902 30 22 22Mankomunitatea (trasteak eta zaborrak)..........................................................943 70 07 99Alde Zaharra eraberritzeko zerbitzua..943 60 34 18

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .........................943 60 41 19

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71

ZEBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Gasolindegia ......................................943 60 32 10Miruaitz Frontoia................................943 60 46 79

Page 5: Kalaputxi 73www

55zeuk esan

Gogoratu gutun guztiek agertu behar dutela nork idatzita datozen,nahiz eta ezizenez, inizialez edo bestela sinatuta argitaratu. Ez da argitaratuko norena den agertzen ez duen gutunik.

Utzi esateko duzuna Barrenkalea, 12 - beheko buzoian [email protected] helbidean.gu

tuna

k

BERDEAK HORITZEN EZ, BAINA MARROIAK BERDETZENBAI

Kalaputxiko azken alean ANVko kideek eskainitako aholkuei jarraituz, saiatuko ga-ra. bai, inoren "txontxongilo" ez izaten.Ezta zuenak ere.

"Erreferendum"aren balioa berraurkitzeazoriontzekoa da, benetan, Alkatetzan egonzinetenean, horretarako denborarik ez bai-tzenuten aurkitu. Hala ere, inoiz beranduegiez denez, zorionak, eta jakin ezazue gureingurumena zaindu eta babestearen alde-ko erreferendum eskaera guztietan lankide izango gaituzuela. Portu berriarenproiektuan kokatuta dagoen lehenengo fa-sea bera ere -Kanpoko Babes Dikea- askohobetu daitekeelakoan gaude.

Baina ez gara hor bakarrik gelditzen. Herritarron partaidetza aktiboa bultzatunahi dugu. Gure etorkizuna "eratzeko" etaez "aukeratu" ahal izateko bakarrik. Horretarako hasi gara lantzen, besteak bes-te, NIPak bezalako tresnak. Gipuzkoako Foru Aldundia, azkenaldi honetan, ildoberdina markatzen dabilena hain zuzen.

Hirugarren zinegotziaren inguruan, Mutrikuosoak ondo daki gu ez garela inoiz "lege-ak" ematen zigun hirugarren zinegotzi horretaz jabetu. Ez dugula inoiz 3. aulki hori hartu eta, gutxiago oraindik, kobratu.

"Txupatxus"aren kontuan, jakin ezazueegiten duguna gure herriaren ondarea,natura, ongizatea eta bizitza kalitatea ba-bestu eta bultzatzeko egiten dugula. Etaaurrerantzearen ere horretan saiatuko garela, besteak beste, aurretik jasotako"marroiak" berdetzen.

Herritarron esanetara,

Mutrikuko Berdeak + Independenteak

URTEBETE ETA GERO....

Maiatzaren 27an, duela urtebete udal hau-teskundeak izan genituen. Azken boladanohituta gauden moduan, Ezker Abertzale-ak ilegalizaturik aurkeztu behar izan zuenbere burua, Espainiako estatu ez demokratikoak hala nahi izan zuelako.

Emaitzak argigarriak izan ziren: PNVk sekulako jipoia jaso zuen, Berdeak indar-tsu sartu ziren eta EA zein Ezker Abertza-lea bere horretan mantendu ziren. Herriakemandako botoen arabera, PNVk 4 kontzejal, ANVk 4, Berdeak 2 eta EAk 1.

Jeltzaleek gehiengo osoa galdu zutelarik,negoziazio aukera berriak sortuko zirela-koan geunden, Espainiako lege sasidemo-kratikoari ihes eginez, Mutrikuko herriakagertutako borondateari kasu egingo zelakoan geunden, betiko “demokraten-gandik” ez genuen besterik espero...

Okerragoa izan zen, Pleno aretotik aulkiakkendu zizkiguten, ez genuela ezer kobra-tuko... lana bai, etortzeko Batzordeetara,baina kitto!

Harrezkero zenbait bilera burutu genituen,PNVko udal hautetsiekin eta baita Mutri-kuko Uri Batzarreko partaideekin ere. Aukera desberdinak jorratu genituen, erabatekoak zein bestekoak, baina ez zutenkonpartitu nahi. Herriak eman gabekogehiengoz gobernatu nahi zutela, eta baigobernatu ere. Hainbat puntutan, Berde-ak, EA eta gu elkarrekin agertu arren (7 kontzejal), eurek nahi dutena erabaki du-te, 4 kontzejalekin!!

Bestalde, Udal Gobernua, PNVk eta Berde-ek osatzen dute. Udal Batzordeak ere bi

hauen eskuetan daude. Diru pila bat kobratzen dute, lana guztiok egin arren.

Hirigintza Batzordea hamabostero batzenda, beste Batzorde batzuk hilero konbo-katzen dira eta beste batzuk batek daki...Ez dago dinamikarik, beste batzuetan ga-norarik ere ez. Ez goaz, ez, bide egokitik.

2008ko udak aurrekontuak PNVeta Berde-en botoekin onartu dira. Ez dute Mutriku-ren dekadentzia ekonomikoa, kulturalaeta soziala berbideratzeko balio, betiko kantu txarreko txorienak dira aurrekontuhauek. Esfortzu haundia egin dugu aurre-kontuei begira, hainbat ekimen aurkeztuditugu eta gauza gutxi batzuk izan ezik, ezdute ezer onartu.

4+4+2+1

PNVk herri borondatea lapurtuta dauka, gure 3 kontzejal hartu dituzte eta. Berde-ek ez digute hartu, baina ez digute bideratu nahi, eskatu diegun arren. Ezku-tatuta daukate. Erraza da, borondate demokratikoa behar da, besterik ez.

Iruzur egunak

Honen harira, maiatzaren 27an eta 29ankalera aterako gara, egoera hau salatzera.Salatu beharra dago, guztiok jakin deza-gun zein joku maltzurretan dabiltzan. Gu-re aldetik lanean jarraituko dugu, Batzor-de guztietan alternatibak aurkeztuz. Lanabai, baina demokrazia ere bai.

Maiatzaren 27an, arratsaldeko 7,30etan, Be-heko Plazan bilduko gara, “Errespetoa He-rri borondateari” lemapean, eta 29an Goi-ko Plazan arratsaldeko 7etan, plenora jo-an eta kontzentrazia egiteko. Hemengo le-loa, “Mutrikun demokrazia zero!” izangoda.

Gure aldetik animoa luzatu nahi dizuegueta gonbidapena ere bai, gurekin bateraegoera ez demokratiko hau salatu eta gain-ditu dezagun.

Mutrikuko Ezker Abertzaleko udal taldea

Page 6: Kalaputxi 73www

66 puri-purixan

Urtarrilean hasi ziren dantza ikastaroak, eta ordutik hona, astero-astero, hutsik egin gabe, gaueko bederatzietatik aurrera Gure Ametsa dantza taldeko kideek, musutruk, euren denbora librea eta pazientzia eskaintzen diete frontoira hurbiltzen diren herritarrei. Adin guztietakoak dirapartaideak, emakumeak txapeldun. Fandangoa, arin-arina,herri dantza, txulalai, larrain dantza… denetik ikasteko aukera paregabea, maiatzaren 31n bere emaitzak emangodituena.

Dantza tradizionalen ardura, batez ere, dantza taldeek hartu dute bere gain eta talde horiek dira tokian tokiko erritu-al eta ikuskizun saioetan dantzatzen dutenak. Baina dantzarenjolas alderdia galtzen joan dela ikusita, talde horiek plaza etaerromerietako dantza soziala berpizteko zenbait ahalegin egindituzte azken hamarkadan. Plazak hustu eta dantzatzeari utziomen dio gizarteak, eta joera horri buelta eman nahian hainbat saio antolatzen hasi dira. Adibidez, herri-dantzaizeneko dantza bat sortu zen Baztango mutil-dantzaren etaiparraldeko jauzien ereduetan oinarrituta. Aipatu dantza Euskal Herri osora hedatu zen.

Bide luzeagoa izan duena Lizarrako Larraindantza izan da.Larraindantza hedatu eta “dantza nazional” gisa sustraitzekoegindako ahalegin ikaragarriak bere bidea egin du hogei urteluzez. Ordutik hona herri eta hiri askotako jaietan Lizarrakodantzak aparteko harrera izaten du jaietako egitarauetan.

Jakiminak bultzatuta Larraindantzaren inguruan murgildukogara eta horretarako Lizarrako Ibai-Ega Dantza Taldeak dantzahoni buruz eginiko lanean oinarritu; “Lizarrako larraindantzadeskribatzeko eta definizio bat emateko orduan, esan daitekeborobilean dantzatzen den eta suite izaera ematen zaien zazpi zatitan banatzen den dantza mistoa dela. Gaur egun,dantza osatzen duten zatiak ondorengo hauek dira: 1. Kalejira (aurkezpena eta kalejira); 2. Katea (aurkezpena, kateaeta 3/8); 3. Fandangoa (fandangoa eta Abestia); 4. Baltsa; 5.Jota Zaharra; 6. Bolerak; eta 7. Bukaerako kalejira.

Sortu zenetik, dantza bi gaitek eta danbor batek, Lizarranbetidanik izan diren musika tresnek, jotzeko prestatua dago.Ikuspuntu honetatik, badirudi Lizarrako Larraindantzak ez duela ez konplexutasunik ez historiarik. Baina, jakina, hori ezda horrela. Orain daukan egitura 100 urte baino gehiagotanzehar izandako aldaketa ugarien ondorioa da. Aldaketa naturalak izan ditu, beste dantza askok izan dituztenenantzekoak, denbora berriei eta moda desberdinei, dantza taldedesberdinetara edota gaita musikarien jotzeko moduari egokitzeko izandakoak. Larraindantzak makina bat aldake-ta jasan ditu: zati batzuen desagertzea, beste batzuen ager-pena, osatzen duten zatiak ordena desberdinetan dantzatzea…

Erromeria inguruko jaiek tradizio zabala dute Euskal Herrian. Garai batean txistua eta danbolinaren soinuan dantzatzen ziren jai haiek berreskuratu nahian, ahalegin ikaragarriakegiten ari dira gure herrietako dantza taldeak, eta horietako bat dugu Mutrikuko Gure Ametsa dantza taldea

PLAZARA DANTZARA…!

Lizarrako dantzak aparteko harrera izaten du jaietako egitarauetan.““

Page 7: Kalaputxi 73www

77

Baina zein da larraindantzaren historia? Dantzari buruzkolehenengo agiria 1864 urtekoa da. Lizarrako Udalaren doku-mentu bat da, non “La Voz de Navarra” egunkari nafarrakEga hiriko “Gaitaren Dantza”-ri buruzidatzitakoa salatzen duen. Ez dago argi salaketa zertan gelditu zen, bainaagiri horrek dantzaren eta honek Lizarranzeukan herrikotasunaren berri ematendu.

1903 urteko abuztuaren 27ra arte ez dago Lizarrako dantza herrikoi honenberri jakiterik. Egun hartan, Alfontso XIII erregeak hiria bisitatu zuen, Lizarrakharrera honetarako bere kaleak apainduzituen eta hainbat gauzaren artean,Lizarrako dantzarik zaharrena, Larrain-dantza, eskaini zion. Gertakizun hau, hiriguztian banatu zen liburuxka bateanbiltzen da, dantzaren izaerari, egiturarieta dantzatzeko moduari buruzko idatzibatekin batera. Beraz, Gaitaren DantzaZaharra, adinik gabekoa, izan ere ezbaitago bere jatorria jakiterik, aipatu-tako liburuxkak dioenaren arabera, bere herrikoitasun eta sustraidurari esker, Lizarra hiriak erregeari opa ziezaiokeenopari egokiena izan zen.

Horretarako, Julian Romanoren seme Demetrio Lizarrako gaitari-ak, Lizarrako mediku zen eta herri ohiturak izugarri maitezituen Modesto Iribas jaunarekin batera, Lizarrako hainbatgazte bildu zituen hiriko dantza zaharrena haiei irakasteko.Horrela sortu zen Lizarran ezagutzen den lehendabizikodantza taldea, Nafarroako zaharrenetako bat ziurrenik. Zeinhobea, dantza erakutsi eta taldea gidatzeko, oinordekozuzena baino, lehenago Lizarrako larrainetan dantzatzen zenmusika herrikoiaren betirako moldaketa idatzia utzi zuenarensemea, hain zuzen.

Bere antzinatasuna azpimarratzeko, esan beharra dago XIX.mende bukaeran eta XX.aren hasieran dantzaldietan dantzatzenziren doinuetatik –polka, mazurka, txotis, eta abar batek ereez duela “Larraindantza” osatzen. Badago jota bati buruzkoaipamena, hain dantzatua zenez kendu zutena.

1903. urteko dokumentu batean ager-tutakoaren arabera, aintzinako GaitarenDantzaren egiturak 5 urrats edo pausuzituen: katea, jota, fandangoa, bolerak eta kalejira. Urte luzeak igaroziren kultura mugimendurik gabe, urtegogorrak eta latzak arlo guztietanLizarrako gizartearentzat, 1933 urteraarte. Orduan, egoera hark larrituta,hainbat lizarratarrek, Elizaga gaitariaburu, “Larraindantzaren aldeko taldea”osatzea bultzatu zuten.

Ikaragarria da dantza batek halakoahaleginak eta bera errekuperatzekotalde baten sorrera bultzatzea. Talde txiki baina gogotsu honen helburubakarra dantzari berriz ere bizia emateazen, izan ere beste edozeinek baino hobeazaltzen baitzuen Lizarra herriaren nortasuna.

Horrela, bada, honi esker, Puyko Ama Birjinaren jaiegunean,1933eko maiatzaren 25ean, Lizarrako dantza herrikoiena berrirodantzatzea lortu zen”.

Dantza kalejira bizi batekin hasten da, dantzariak aurkeztuz.““

Gaur, Lizarrako Larraindantzarenosasuna ezin hobea da.““

Page 8: Kalaputxi 73www

88 bi hitzetan

SATURRARANGO KARTZELA GOGOAN

Urteak igaro diren arren, memori-an txertatuta gelditu dira Satur-rarango kartzelako kontuak. Kon-tu latzak, gogorrak, tristeak,ahaztezinak… Ekainaren 1eanberriz gogoratu eta berriz bizikodirenak.

Gerra zibilaren ondoren, 1938tik1944ra bitartean, 16 urtetik 83bitarteko ehunka emakume pasaziren Saturrarango kartzelatik. Espainiako herrialde guztietakoemakumeak. 1940 urtean Mutrikuk 3500 biztanle zituen, horietatik1700 preso zeuden Saturraranen. Urte berean, 104 lagun hil zirenMutrikun, horietatik 53 Saturrarango kartzelan. 1938tik 1944rako al-dian 177 lagun hil ziren Saturraranen, 51 ume eta 126 emakume.

Saturraranen gertatutako izugarrikerien berri izango dugu GoizekoIzarra antzerki taldearen eskutik. Ahotsak, irudiak, musikak, mugi-menduak, isiltasunak hartuko du lekua Zabielen. Herritar guztiok gaudegonbidatuta.

AKELARRE ANTZERKI TALDEA TAULA GAINEAN

Marisa Martinezek zuzentzen duen Akelarre Antzerki Taldeakaurten landutako lanak eraman zituen taula gainera Zabielen egin-dako agerpenetan. Hilaren 14an Ikastolako eta San Miguelekoikasleek beren ikaskideen antzezlanez gozatzeko aukera izan zuten,eta hilaren 17an Zabielgo ganbara bete zuten herritarrek.

Bejondeiela Marisari eta bere gazte-koadrilari! Mutrikunantzerkiak badu etorkizunik. Bai horixe!

Udazkenean hasi ziren biltzen astearte etaostegun arratsaldez (16:30etik 19:00etara),Zabiel kultur etxeko beheko aldean, adabakiekin jolasteko, orratza eta haria zi-tuztela lagun; eta, poliki-poliki, kopuruagehituz joan da, gaur hogeiren bat lagunerairitsi direla.

Europatik Ameriketara joandako kolonoekoihal zatiak berrerabiltzeko zuten ohitu-rari jarraituz, mundu osoan zabaldu da“patchwork” teknika: txaplataz-txaplatakolorez beteriko ehun berriak egitearena.

Bartzelonan bizi den eta mutrikuar jatorria duen Maria Angeles RetuertoManzisidorren bidez heldu zen gure herrira, eta haren lagun batzuk animatuziren aisialdirako tailer bat ireki eta martxan jartzera. Horrela, udalari egitasmoa aurkeztu, eta bere babesa jasoondoren ireki zen tailer hau. Hogei eurotanjarri zuten urte guztirako inskripzioa. Oihalak bakoitzak bereak eramaten ditu,eta sortutako ehuna bakoitzarentzat izaten da. Irail aldera, urtean zehar egindako oihalekin erakusketa bat antolatzeko asmoa dute.

Giro berezi eta alaia sortu da, eta badiratartean gantxiloa, puntoa edo beste zerbait egitera joaten direnak ere, solaseder eta alaiaren truke. Planak eta ideiakbor-borka omen dituzte denen aurrean aurkeztu eta adosteko asmotan.

Kalaputxiren bitartez jendea animatu nahidute eurekin parte hartzera, eta, diotenez,gizonezkoentzat ere ateak irekita daude.

ESKU-LAN TAILERRA

Page 9: Kalaputxi 73www

INDEPENDENTZIA EGUNA

Ezker abertzaleak jakinarazi digunez,maiatzaren 24an osapakizun eguna izan-go da Mutrikun, Independentzia egunaizendatua.

Independentismoaren kriminalizazioarenaurrean urte osoan lanean diharduen jen-dearentzat egun berezi bat antolatu nahiizan da urteko nekeak arindu nahian, etaEzker Abertzalea oinarri sozialarekin harremanetan jartzeko.

Horretarako eguerdian eta iluntze-gaueanekitaldi batzuk antolatu dira: Eguerdikoordubatean kontzentrazioa izango daGoiko plazan, eta ondoren Indepen-dentzia plaza plaka jarriko da.

Iluntze aldean, zortzi eta erdietan, Zu-bixa plazan bertso saioa izango da, etaondoren, bederatzi eta erdiak aldera, afariherrikoia frontoian. Afarirako tiketakZubixan daude salgai 18 eurotan, eta 13eurotan gazte zein langabetuentzat.

Herri giroan antolatu da eguna, ekitaldiberezirik gabe, herritarren presentziaeta gogoa egun ederra pasatzeko nahikoaizango direlakoan.

PLAZATIK GAZTETXERA 2008

Bertsolari gazteei plazaberriak eskaini eta bidebatez gazte txeen artekoloturak sendotzeko as-moz, maiatzean zeharDeba bailarako hainbatgaztetxetatik dabilPlazatik Gaztetxera bertsolari gazteen VII.txapelketa.

Saio bakoitzean bertso-lariek burutu beharrekolana: ofizioka hirunabertso 8ko handian,ofizioka hiruna bertso8ko txikian, koplatan launa kopla eta gai baten inguruan bi bertso doinu eta neurri librean. Buruz-burukoan ofizioka hirunabertso hamarreko txikian. Hiru aurresaioetan eta finalean epaima-hai bera izango dute bertsolariek.

Aurtengo Plazatik Gaztetxerako berritasuna, saioko irabazlea aukeratzerakoan dator. Izan ere, publikoak gustukoen duen bertsolaria aukeratu ahal izango du bere bozka emanaz. Epaileeneta publikoaren erabakiak bat egingo balu, ez litzateke buruz-burukorik jokatuko eta zuzenean sailkatuko litzatekebertsolaria, baina hala ez balitz eta bi aldeak bat ez baletoz epaimahaitik puntu gehien jasotzen duen bertsolariak eta publikoak aukeratutakoak buruz-burukoa jokatuko dute. Azkenlan honetan puntuaziorik altuena lortzen duena izango da saiokoirabazlea. Kanporaketa bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatukoda finalerako , eta gainontzeko hiru finalistak puntuazioarenarabera aukeratuko dira.

Maiatzaren 9an Elgoibarko gaztetxean jokatu zen lehenengo kanporaketa eta bigarrena maiatzaren 16an Debako gaztetxean.Maiatzaren 23an, hau da, gaur gauean, jokatuko da Soraluzekogaztetxean hirugarren kanporaketa.

Finala maiatzak 31n izango da Mutrikuko gaztetxean. Giro ederrean bertsoez gozatzeko aukera paregabea daukagu, ani-matu eta hurbildu, adin guztietako gazteentzako ateak zabalikdaude.

bi hitzetan 99

komikixa Josu Ituarte "Pitxame"

Page 10: Kalaputxi 73www

1100 lan giruan

Nortzuk zarete oraindik merkatura etortzen zaretenak?

Gaur falta diren “Ube”ko Maritxu eta “Sagarminako” Pakita, eta gu laurok: Begoña “Bidekua”, Mari Karmen “Ibiri”koa, Isabel “Aritza”koa eta “Arremieta”ko Begoña. Ezpentsa errepresentazio makala denik. Mari Karmen eguneroetortzen da, eta besteok astearte edo asteazkenetan, eta ostiraletan guztiok.

Noren ardura izaten da inguruko soroak lantzearena?

Denetatik izaten da. Gizon gazteak baserritik kanpo bizitzaatera beharrean izaten dira gehienetan, eta orduan etxeko-andreok gara ardura hartu beharrean aurkitzen garenak; dena den, zahartzen ere bagoaz batzuk, eta geure jubilatuaere ondoan izaten dugu. Gure ondoren ez dakigu zer gertatuko den, baina uste dugu gurekin bukatuko direla soroetako lanak: gazteak ez daude horretarako.

Zein produktu eskaintzen dituzue?

Pakita da frutak ekartzen dituena, eta beste guztiok barazkiekin etortzen gara gehienbat. Hauek urte sasoiari dagozkionak izaten dira: urazak, porruak, tipulak, azak, babak, patatak, indiarrak eta ilarrak orain, adibidez, eta beranduago, zerbak, tomateak, piperrak, fruta apur bat…Horietaz gain, ardi esnea, gazta apur bat ere bai, eta horre-lakoak ahal dugunean.

Denok ezagutzen dugu plaza, baina, zein da zuen iritzia dagoen egoerari begiratuta?

Zer esango dugu, bada: ez duela asko laguntzen merkatuabizitzeko. Gure produktuak orain dela hirurogei urte bezalaeskaintzen ditugu, banku baten gainean jarrita, eta inguruanfrutategiak besterik gabe. Bezero askok hona etortzeari utzi

Aspaldian aurkako haizeak dituzte baserritarrek beren soroetatik bizitzaateratzeko; baina, hala ere, temati jarduten dutenak ere badira, nahiz etaetsipenaren itzala hurbil sentitzen duten. Hor agertzen zaizkigu merkatuplazan beren lurretatik ateratako emaitzak beren bezero fidelei eskaintzen.Dozena erdi besterik ez dira, nahiz eta hurbildu garenean lau baino ezdugun aurkitu, eta eurekin solasean jarri nahi izan dugunean, erdi ihesi ibilizaizkigu Kalaputxin azaltzeko lotsaz; zer esanik ez, argazki kamera aurreanjarri diegunean; baina, bagenekien hurbilekoak genituela, eta laster prestatuzaizkigu gure galderei erantzuteko; zailagoa izan da kamerarena.

Sei baserritarrek eskaintzen dituzte

beren produktuak merkatu plazan.““

BBAASSEERRRRIITTAARRRRAAKK MMEERRKKAATTUUAANN

Page 11: Kalaputxi 73www

diote; arrandegia eta harategia itxi zirenetik nabaria izan dabeherakada. Bestalde, sartu eta begien aurrera agertzen zaigun ikuspegia ez da batere atsegina: apurtutako pertsia-nak, zikinkeria…, zer gehiago esan, etorri eta ikusi besterikez dago.

Bezeroak aipatu dituzuenez; nolakoak dira?

Zer nahi duzue guk esatea? Laudorioak besterik ez dugu gure bezeroentzat, beraiengatik ez balitz, ez ginateke hemenegongo. Egia esan, ohiturak asko aldatu dira, presaka bizi dajendea, eta ez dago astirik janariak erosteko ere. Merkatu handi eta gero eta handiagoetara joan, autoa bete, eta eginak dituzte asteko erosketak. Ez dago patxadarik merka-tura etorri, produktuak begiratu, prezioak galdetu eta tratuaegin ondoren egunerokoak erosteko; gutxi gelditzen dira horrelakoak. Etortzen zaizkigun gazteek ez dakite traturikegiten, eta egia esan, horren falta nabaritzen du-gu, hori baitzen gure merkatuen saltsa.

Nola ezartzen dituzue prezioak?

Hemen gure artean komentatzen ditugu Tolosaeta Ordiziako merkatuetan erabilitakoak, eta haiekizaten ditugu erreferentzia, eta normalean, zer-bait azpitik ibiltzen gara. Hala ere, gure produktuenberri ondo dakigu, noizko eta zein kalitatekoakdiren, eta garb i daukagu gure bezero urri eta preziatu horiek ezin ditugula inoizengainatu, geure buruaren kontra jardungogenuke eta.

Aurkeztuta dituzuen gaien prezioak emango al zeniz-kigukete?

Jakina. Begira: patatak euro bat kiloa; urazak, laurogei zen-timo; intxaurrak, hiru eurotan; porru txorta, euro bat; tipulatxortak, berdin; baba, bi eurotan; arrautzak, bi euro eta ho-geita hamabost zentimo; ardi esnea, bi euro botila; gazta, ha-malau euro bakoitza; indiarrak, hamabi eurotan kiloa; etamenbriloa zazpi euro.

Eta zu zein baserritakoa zara, diogu txantxaz, Mari Tere Ansorregiri?

Ondo dakizue zuek nik kresal lurrina daukadala nire azalean,baina hemen jarduten naiz hauei laguntzen. Normalean Sagarminako frutak saltzen egoten naiz, baina gaur, hemenbueltaka ari den Mari Karmen bajan dagoenez, hura ordez-katzen nago.

Amaitzeko, zer nahi diezue esan Kalaputxiren irakurleei? Aprobetxa ezazue gutxienez propaganda egi-teko.

Erretolikazaleak bagina zerbait asmatuko genuke, baina zernahi duzue esatea, bada: ondo bizitzea opa, eta ea urte as-koan ikusten garen. Guk geure ahaleginak egingo ditugulahona etortzen, nahiz eta gero eta zailago gertatzen zaigun.Asko aldatu beharko du egoerak gure ondoren beste batzuekmerkatuari jarraipena eman diezaioten.

1111lan giruan

Ohiturak asko aldatu dira janaria erosteko orduan.““

Gure ondoren, zaila izango da merkatuak jarraipena izatea.““

Page 12: Kalaputxi 73www

APAIZA

Domingo Francisco de Ybaybarriaga Arechaval Markina-Xemei-nen-Ziortzan jaio zen 1800 urtean, eta Elosua auzoko apaiza izanondoren, 1826ko azaroaren 20an hartu zuen Mutrikuko parrokianbikariotza. Berrogeita zortzi urte luzetan herriko eta parrokiakobikario izan ondoren, 1874ko azaroaren 15ean hil zen.

1825 urtean Juan Manuel Uzin jauna bitarteko bikarioa zen pa-rrokian, eta bikario ofiziala aukeratzeko oposizioak deitu zituz-ten. Oposizioetarako bi apaizek eman zuten izena: Carlos Marti-nez de Sicilia eta Domingo Francisco Ibaibarriaga Aretxabal.

Carlos Martinez jaunak Burgoseko Metropolitari eskatu zion Iru-ñeako Sinodoak bikarioaren izendapena bertan behera lagatze-ko, eta parrokiaren ardura hiruko bati emateko. Baina gotzainakez zuen halakorik proposatu, eta gaineratu zuen oposaketa haiekburutzen ez baziren berriz publikatuko zirela bikario ofiziala izen-datu arte.

Gauzak horrela, oposaketak aurrera eraman ziren; Carlos Marti-nez, izena eman arren, ez zen aurkeztu, eta Domingo Ibaibarria-gak bikain notaz gainditu zituen.

Iruñeako gotzaindegiak udalari agindu zion hamabost egunekoepean herriko bikarioa zein izango zen erabaki behar zuela. Au-rrekari guztiak aztertuta, Mutrikuko Udalak Domingo FranciscoIbaibarriaga izendatu zuen herriko bikario.

Bikario berriaren agintaldiak iraun zuen ia mende erdian bika-riotzako betebeharrak eta egintzak asko izango baziren ere, se-guruenik garrantzitsuena Jasokundeko Amaren Parrokia amaituizana izango zen.

1843ko abenduaren zortzian, Ama Birjinaren Sortze Garbiaren egu-narekin batera, eleiza berriaren lanak bukatutzat eman ziren etabedeinkatu egin zen. Bedeinkapenaren ondoren, lehen meza emanzen Te Deum abestuta eta jainkoari eskerrak emanaz. Hori guz-tia, orain dela 165 urte.

KALEA

Herriak hasi egiten dira, eta gurea ere gaur hasten doan bezalalehenago ere hasi zen. 1940ko hamarkadan herriak izan zuen ha-lako hazkunde bat, eta horren ondorioz kale berriak ere sortu zi-ren. Horietako bat izan zen elizaren atzealdeko kalea.

1847 urtean Angel Odriozolak, Juventud Mariana de Motrico el-kartearen izenean, kaleari Calle de la Asunción izena ematea pro-posatu zuen, baina 1948ko apirilaren 22an Mutrikuko Udalak ahobatez erabaki zuen “...plaza edertzeko, gurdien zein ganaduarenzirkulazioa bideratzeko eta lehenago infekzio fokoa zen tokia osa-suntsuago jartzeko balio izan duen kalea Domingo Francisco Ibaibarriagaren kalea izendatzea.”. Akta berean jasotzen dira izen-dapen hori egiteko arrazoiak. Kalearen izena erakutsiko zuen pla-ka eta izendapenaren arrazoiak jasoko zituen plaka ekainaren 29an,San Pedro egunarekin batera, jartzeko erabakia ere hartu zen.

Han daude horman jarrita plaka biak, duela hirurogei urte jarriak,herritarrok eta bisitatzen gaituztenek jakin dezagun Domingo Ibai-barriaga nor izan zen.

Ez litzateke txarra izango San Pedro egunean jarritako plakahoriek dotoretzea, letrak pintatuta-edo, bide batez ondoaneuskarazkoak jarrita, eta gure historiaren une hura gaurko-tzea zein modu kolektiboan oroitzea.

Xabier Basterretxea “Txordo”

Iturriak: Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa etaMutrikuko Udal Artxiboa.

DOMINGO IBAIBARRIAGA KALEAH E R R I A Z A B A LT Z E K O B A L I O I Z A N Z U E N K A L E A

1122 historixa

Denok dakigu Mutriku herria zaharra dela. Hain zuzen ere, datorren urtean, 2009 urtean, Gaztelako erregek gure herriari herri-gutuna eman ziola 800 urte beteko dira. Horrek esan nahi du lehenagotik ere bazela gurean populazio gune bat, auskalonoiz sortua.

Lehenago bestela izango bazen ere, Erdi Aroan hartutako itxura gaur egunera arte ailegatu zaigu eta ertaroko herri adierazgarria dela esan genezake, handi-handian: mutur batean eleiza (lehen Beheko plazan zegoena), erdiko kalea, goiko kalea eta beheko kalea.

Baina herriak hazi egiten dira, eta gurea ere bai, kale berriak sortuz. 1948 urtean Domingo Ibaibarriaga kalea zabaldu zen. Baina nor izan zen Domingo Ibaibarriaga?

Page 13: Kalaputxi 73www
Page 14: Kalaputxi 73www

1144 karenka

Nondik hasiko gara Damian?

Bizitza guztiak hasten dira negarrez, eta nirea ere hala hasikozen; baina, berezitasun batekin: amak ere negar egin zuelani jaiotzean, 1925eko abenduaren biko hartan.

Hiru hilabete nituela ekarri ninduten gero nire gura-soak izango ziren Migel Azpiazu eta Maria Aranburuk berenetxera, eta goiko plazan, lur soroetatik bizi zen familian biziizan nintzen etxeko beste bat bezala. Bost urtetatik hamarrera eskolara, eta ondoren aitari laguntzen soroetan.

Hamahiru urte nituen astillerora joannintzenean lanera.

Nolakoa zen urte haietan astilleroa?

Gerra denbora zen hanlanean hasi nintzenean, eta,

une gorenean ez, baina astilleroaoraindik goi- goian zebilen lanaldet ik . Bostehunen bat

enbarkaz io z i tuen eginakPedro Manuel Egañak; ez zegoen

orduan maila horretako astillerorikinguruan, eta hiru ontzi mar

txan izaten genituen: bi baxurarako eta hiru-

garrena arrasterako.Azken hauek hogei-ta hamar batmetrokoakizaten

ziren eta gehienak Pasa i -arako. Hileanbehin, ontzi

bat ure-taratzengenue hanlanean ari

ginen berrogeita hamar bat langileok. Pedro Manuelenarekinbatera, baziren ontzi txikiagoak egiten zituzten “Zapata zuri”eta Zumalabeneko astilleroak ere.

Konta iezazkiguzu ontzi eraikuntzako xehetasunak.

Guk kroskoa egiten genuen, dena egurrezkoa. Planoak itsasingeniari batenak ziren, eta Jose Egurbide “Joxe Txiki” zen,gizon azkarra benetan, plano haiek gauzatzeko ardura zue-na. Kostilak egiteko haritz okerren enborrak ziren preziatuenak, eta zatika egin eta mihiztatu edo ensanblatzen genituen. Entablazioa egiteko pinu gorria eta Gineako egurrakerabiltzen genituen. Ondoren, entablazioaren arteko tarteakistinkatu edo “kalapeteatu” beharra zegoen. Algodoi edo iztuparekin hari lodiak egin eta trintxa motzak erabiliaz sartzenziren tartearen erdiraino, eta ondoren kanpotik masilla etabarnetik galipota ematen zen. Kraskoa ondo lixatu ondorenpintatu, eta barne aldetik eta beheko aldean zementua zerrautsez nahastua botatzen zen, ura sartzea eragotzi etaontziari egonkortasuna emateko.

Horrela jarraitu nuen sei urtetan eta soldata hobeaeskaini ondoren Zumalabenean egin nituen soldadutzara joanbitarteko bi urteak. Han sei gizonezko eta lau emakume aritzen ginen kanoak, piraguak eta erraketak egiten. Urteankanoa bat eta ehun bat piragua ateratzen genituen, eta munduguztiko frontoietarako erraketak.

Bitarte horretan zerbait garrantzizkorik ere gertatu zitzaizun.

Bai, soldadutzarako deia zela-eta, hogei urterekin enteratunintzen nire deiturak Usandizaga Beobide zirela, benetakoamarenak, eta Ambrosio García “Txikito Bergara”ren anaiaren laguntzari esker jakin nuen Donostian jaioa eta BuenPastorren bataiatua nintzela, eta Zizurkilgo haurtzaindegianegondakoa. Sasoi hartan, batetik bestera mugitzeko aukerahandirik ez zegoen, eta abaguneak ere murritzak; baina, hori-etako baten, Donostian etxerako trena galdu, eta izeko bate-nean geratu behar izan nuen lotan. Hurrengo egunean,

Ez da bizitza arrunta izan, ez eta ere singularra agian, baina kilometro asko eginditu aurrera begira, bai errealitatetik zein ikuspegi figuratibotik begiratuta ere. Ausart jokatzea tokatu izan zaio zenbait egoerari aurre egiteko, eta gaur, patxadaz, adinaren talaiatik begiratzean bere aurpegian irribat azaldu da.

DAMIAN USANDIZAGA,astilleroan hasitako kamioilaria

Page 15: Kalaputxi 73www

Mutrikura ordez, Zizurkilgo haurtzaindegira joatea erabakinuen amaren berri jakin nahian. Hango mojek oso ondo hartu ninduten, eta jakinarazi nire ama bizi zela, Asteasun.

Herri horretarako bidea hartzea izan zen hurrena,eta herriko bikariorengana aurkeztea; bazekien nire berri, etabere etxean egoteko agindu zidan, nire amak ikusi nahi ninduen jakin bitartean. Mahai baten alde batean jarrita nengoen, bikarioa jarri zen erdian, eta ama mahaiaren bestealdean esertzean, elkarren begiak bat egin eta negarrari ekingenion. Handik aurrera idatziz jarraitu genuen harremana,beti ere hango bikarioa eta hemengo Don Pello bitarteko genituela, eta noizbehinka, erdi ezkutuan, Ibarran ikustengenuen elkar. Horrela jarraitu genuen sei bat hilabetez, soldadutzara joan arte, eta hara dirua ere bidaltzen zidan.Esan beharra dut asko sufritutakoa zela nire ama, bai nirejaiotza zela eta, baita gerora ere, senarra fusilatu baitziotengerra garaian. Bigarren aldiz ere ezkondu zen, eta orain hilabete batzuk ezagutu ditut ezkontza horretako lau arreba, ni baino hogei bat urte gazteagoak.

Asko esan dut nire ama biologikoaz, baina aitortubehar dut nire benetako ama Mutrikukoa izan dela beti: ezdut sinisten odolaren teinkada horretan. Ama ezagutu nahinuen, eta pozik; baina, berriro diot, nire ama beti Maria izanda, Altzotarra izatez.

Eta soldadutzan?

Zorte ona…! Afrikako Tetuanera! Manuel Urreisti “Kakatza”izan nuen bidaia lagun. Bi urte eta erdi pasatu genituen, etahan bildu zitzaigun, baita ere, Balda Illarramendi. Denera ohitzengara, eta hara ere bai; kanoak egiten nituen, ahal nuen neurrian, eta dirutxo ederra ateratzen nuen aurrera egitenlaguntzeko. Esan behar dut, tartean, bost hilabete pasatu nituelaDonostiako ospitale militarrean, izandako istripu bat eta “entxufeak” zirela medio. Ceutan Barasoaingo mutil bat eginnuen lagun, eta haren laguntzak nire bizitzari bira oso bat eragin zion.

Nola da hori?

Lasto tratuan ibiltzen zen hura, eta kamioilari ibiltzea

eskaini zidan; bostehun fardo kargatzen nituen kamioian, etafardo bakoitzeko pezeta bat izaten zen niretzat: Zumalabe-nean irabazten nuena baino askoz gehiago. Horri esker, lastererosi nuen kamioi bat, eta nire kontura hasi. Ondoren arrainekinibili izan naiz urte askotan batera eta bestera, orduko errekorrakhobetzen: bederatzi ordu egin nituen behin Bartzelonara hamarmila kilo arrainekin! Garai hartan arrandegia ere jarri nuen.

Tartean bada, hala ere, etenik, ezta?

Denticirekin batu nintzen arrain garraiorako sozietate bateginez, eta hala jardun sei urtetan nire bazkidearekin ara-zotxo bat izan nuen arte, eta Venezuelara joatea erabaki nu-en Jose Mari “Artista” lagun nuela. Urtebete soilik egin nuen Caracasetik bostehun kilometrora zegoen “Punto fijo”errefinerian. Ondo irabazten zen, baina bizimodua eta giroatxarrak ziren niretzat. Berriro Mutrikura etorri, eta lehengolanean jarraitu nuen erretiratu arte.

Baina, hala ere, ez zinen egonean gelditu.

Ez. Gustuko nuen lanari heldu nion orduan: txibitarako mo-torrak egiteari. Etxabean horrelako hamazazpi egitera heldunintzen, bost bat metrokoak, ondoren saltzeko.

Eta politikan egindako bidaia?

Ez dut gustuko bide hura gogoratzea. Siglekin baino pertsonekin sinistu izan dut gehiago, eta orduan ere, zerbaitezberdina egin genezakeen asmoz aurkeztu ginen; baina, utzibere horretan.

Zer egiten duzu gaur egun?

Adinari tokatzen zaiona: osteratxoak eginez, arkitekto eta injineru lanak, eta taberna inguruko solasalditxoak gehien-bat. Bizitza arrunta, kezkak alboratuta.

Eskerrik asko, Damian, Kalaputxiri egin diozun harreragatik!

Page 16: Kalaputxi 73www

BERDINTASUN ZERBITZUA

Berrdintasun Legea gure herrietara ekarri behar zelai kusirik,Debegesak aurrea hartu zuen eta eskualdeko udalei propo-samena egin zien modu bateratuan jarduteko. Eibarko eta Er-muako udalak gai horretan nahiko aurreratuta dabiltzala iku-sita, martxa berean aurrera egin zezaketen herriek bat egineta abian jartzea erabaki zen. Horrela, Mutriku, Deba eta El-goibarko udalak batu eta elkarrekin abiatzea erabaki zuten.

Debegesatik bultzatutako Berdintasunaren gaiari era man-komunatuan heldu zitzaion, eta, Gipuzkoako Foru Aldundiakemandako dirulaguntzarekin, Elgoibar, Deba eta Mutrikukoudalerrietan Berdintasunaren diagnostikoa eta ekintza planaegiten hastea erabaki zen. Horretarako, Murgibe Aukera Ber-dintasunerako Aholkularitza enpresarekin herri bakoitzaren-tzako zerbitzua kontratatu zen. Mutrikuk, hortaz, astean egunbateko presentziako zerbitzua izango du urtebetez, momen-tuz.

gizartia1166

MUTRIKU BERDINTMUTRIKU BERDINTASUNAREN ASUNAREN BILABILABerezko jarrera beharko litzatekeenaren bila

Eusko Legebiltzarrak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea (2005eko martxoaren 2ko Eus-kal Herriko Aldizkari Ofiziala) onartu zuenetik, legeak administrazio publikoa berdintasunari errepara-tzera behartzen du. Mutrikuko Udala ere, hortaz, behartze horretan sartuta dago, eta ez dio, ez, muzinegingo herriko emakumeen berdintasuneranzko bideak zabaltzeko duen obligazioari. Horren berri iza-tearren jo dugu Goiatz Minguez Mugerzarengana, berdintasun teknikari lanetan udaletxean diharduenemakume ermuarrarengana. Bide batez, gure herrian hainbat eta hainbat urtetan berdintasun hori al-darrikatzen jardundako emakumeak ere ez ditugu ahaztu nahi izan, eta beraiengana ere jo dugu zer-bitzu honen inguruan duten iritzia jasotzearren.

Goiatz martitzenetan izatenda udaletxean, goizeko9etatik ordu biak arte.““

Page 17: Kalaputxi 73www

gizartia 1177

Orain arte, Mutrikuko berdintasun egoeraren diagnosia bi mai-latan egin da. Batetik, udaletxe mailan; bestetik, udalerri mai-lan. Udaletxekoa amaituta dago eta udalbatzak 2007ko maia-tzean onartuta. Udalerri mailakoa udarako amaituta egoteaespero da. Aurrera begira, asmoa da Udalbatzak udalerrikoberdintasun planeko diagnosia eta ekintza plana onartzea,ondoren plan hori garatzea helburu hartuta.

Diagnostikoa eta ekintza planaren diseinurako zerbitzu man-komunatua kontratatu zuten Elgoibar, Deba eta Mutrikukoudalek, eta hiru herrietako udaletxeetan eskaintzen dute ber-dintasun zerbitzua. Mutrikun, martitzenero izaten daudaletxean teknikaria, Goiatz Minguez Mugerza,goizeko bederatzietatik ordu biak artean, etabarixakuetan Debegesak Eibarren dituen bu-legoetan izaten da.

Berdintasun zerbitzuak, goian adierazi-takoak kudeatzeaz gain, herritarren-tzat, eta batez ere emakumeentzat,erreferentzia puntua izan nahi du guz-tiei berdintasunari buruzko eta, oro har,emakumeen inguruko gai guztiei bu-ruzko laguntza eskaintzeko. Goiatzekinharremanetan jartzeko, martitzenetanudaletxeko bigarren pisura joan daiteke edo943603244 telefonora deitu, eta gainerako egu-netan [email protected] korreo elek-tronikora idatz daiteke. Goiatzek gustura atendi-tuko zaituzte.

GAUR ARTEAN ERE BAI

Berdintasun zerbitzua martxan dela adierazi dugu, baina gu-re herrian, Mutrikun, berdintasunaren gaia ez da atzo goize-koa. Izan ere, badira urteak, hogeita bost inguru ere bai, ema-kume mutrikuarrak gizartean emakumeak zituen gabeziei etaarazoei erreparatu eta horiek konpontzeko aldarrikape-nak egiten hasi zirela.

Gaur egun 50 urte bueltan dabiltzan emakumeen belau-naldian, ia-ia herri guztietan zegoen emakume taldea, etagurean ere bai, 8-10 emakumeko taldea astean behin bil-tzen zena. Abortoa, bikoteen banaketen ondoriozko ego-erak, dibortziatzeko pausuak, umeen kustodiak... Orduan erebaziren arazo horiek, eta askotan emakumea zurtz geratzenzen, nora jo ez zekiela. Hortxe ari zen emakume taldea ho-rren inguruan lanean, herriko emakumeei laguntzen arazohoriei guztiei konponbidea emateko.

Garai haietatik hona aldaketak izan dira gizartean, emaku-meak lan merkatuan txertatu dira, gizonezkoen inplikazioahanditu egin da, administrazioak bitarteko gehiago jarri di-tu..., eta beharbada horregatik moteltze bat izan zuen mugi-mendu feministak.

Gaur egun, ematen du berriz ari garela emakumeak mugitzeneta emakumearen gaur egungo kezken inguruan lanean. Ho-rren haritik esan behar da asteotan izan direla EmakumeenTopaketak eta 1500 andra inguru batu direla gai horiez jar-duteko. Emakumeen aurkako indarkeria, emakumeak bereburuarekiko agintea izatea, edota etxeko gaisoak, ezinduak

edo zaharrak zain-tzearen ardurare-na bezalakogaiak izan dirahizpide. Horraaurrerantzean la-nean jarraitzekoarlo batzuk.

Udalak berdinta-sun teknikari man-

komunatua jarri izana aurrerapausutzat hartzendute, nola ez. Andren ustez,hobe litzateke egun baka-rrera mugatu baino egune-roko zerbitzua izatea, baina

horren beharra gaurko an-drek erakutsi behar dute.

Beharbada kezkak dituzten emakumeak so l tean ib i l i

beharrean, elkartu egin beharko ginateke, lehengo eta oraingo, emakumeak dituen beharrak eta alda-rrikapenak bideratzeko.

Harremanetarako:[email protected]““

Aurrerapausua da udalakberdintasun teknikaria

jarri izana.““““ Duela 25 urteko arazo batzuk

oraindik konpontzeko daude;abortoarena, adibidez.

Page 18: Kalaputxi 73www

Bidaiatzeko egun aproposa martxoaren 19ko asteazken hura. Futbolzaleak futbolaz eta giroaz gozatzeko irrikitan atera zirenbertotik. Aurretik bost bat orduko bidaia Kataluniara,

bederatzi bat ordukoa Frantziara. Bertan, ondorengo egun haietanigaroko zituzten lehiakideak zain: Amerikarrak, italiarrak, belgiarrak, leku guztietako jendea.

Gero eta futbol txapelketa gehiago antolatzen dira garaihorretan. Mutriku Futbol Taldeko neskek urtero hartu izan dute partetxapelketa hauetan, futbol taldeak urtero jasotzen baitu Cognac-eko futbol txapelketara joateko gonbidapena. Dagoenekobadira lau urte lehen aldiz Cognac-eko futbol txapelketan parte hartu zutenetik. Gaztetxoenek, kadete mailako neskek, ohiturarijarraituz Frantzian igaro zituzten opor egun haiek. Nagusiek txapelke-ta berri baten parte hartzeko aukera izan dute. Hauek lehenengoaldiz joan dira Magret del Mar-eko futbol txapelketara. Batzuk zeinbesteak finean aritu direla ezin ukatu.

Egun horiek iritsi aurretik badago zer prestatua. Bidaia hauen kostua ez denez merkea izaten, zenbait ekintzaantolatu behar izan dituzte dirua atera ahal izateko. Zozketa antolatzeaz gain, telebistako programetan egon dira ikusle moduan. Hortik laguntzatxo bat izan dute, bultzadatxo bat bida-ia egin ahal izateko.

Autobusean nahikoa ordu igaro ondoren iritsi zirenBartzelonako probintzian dagoen kostaldeko Magrat del Mar herrira. Goizez futbolean jolasteko aprobetxatu eta arratsaldez inguruak ezagutuz ibili dira. Lehenengo egunetan herria ezagutuzuten, hurrengo egun haietan beraien lehiakideak izango zirenekinbatera. Ostatu berean zeuden txapelketako partehartzaile guztiak,mutrikuarrak tartean. Bartzelona hiria apur bat ezagutu ondoren,Camp Noun izan ziren Bartzelona eta Valladoliden arteko partiduaikusten. Konturatu orduko, etorrerako eguna iristear zen. Partidue-tan emaitza onenak lortu ez arren, txapelketa irabazi zuten gureneskek. Amerikarrek eta Lituaniarrek txapelketa bertan behera utzibaitzuten.

Gaztetxoenak ere primeran aritu dira. Hauek gurasoen laguntzaz, autoz joan dira Cognac-eraino. Cognac Bordeletik ehunbat kilometrora dagoen herrixka dugu. Bertan emakumeen futboltxapelketa antolatzen da urtero, dagoeneko neskak beterano xamarrak direla ere esan genezake. Inguruko herriak Frantziako

FUTBOLEAN, NESKAK NAGUSIMutriku futbol taldeko neskek Aste Santua igarotzeko formula bikaina aurkitu zuten. Batzuk Frantzia aldera (Cognac) abiatu ziren bitartean, besteak Katalunian (Malgrat del Mar)igaro zituzten egun haiek. Hona hemen egun gutxi batzuk igarotzeko errezeta bikaina: futbola eta jai giroa.

Aurtengoan, Bartzelonan etaCognac-en izan dira mutrikuarrak.““

Page 19: Kalaputxi 73www

1199kirola

E L K A R R I Z K E T AMireia AndonegiMutrikuko futbol taldeko atezainaMalgret parrandazaleen herria omen da, zer moduzkogiroa bertan?

Txapelketa egiteko giro aproposa. Denok hotel berean geu-den eta sekulako giroa zegoen. Partiduetan, aldiz, ez zegoenikuslerik. Herrian bertan ez ginen luzaroan egon, alde batera eta bestera ibili ginen eta primeran.

Errepikatzeko modukoa?

Bai noski, primeran pasatu genuen eta. Geure artean,taldekide eta entrenatzaileekin oso ondo moldatu ginen etaigarotako egunak oso-osorik aprobetxatu genituen.

Cognac ala Bartzelona?

Bartzelona. Cognac-en ere oso ondo pasatu nuen joan denurtean baina Kataluniako txapelketak benetan merezi izandu. Hotelean geunden, askoz ere erosoago, eta futbol par-tidu gutxiago jokatu ditugu. Beraz, denbora libre gehiagoinguruak ezagutzeko Hala ere, batean zein bestean gurearteko giroa ona den bitartean, primeran pasatu izan dugu.

herri tipikoak dira. Bertan koñaka egiten da, hortik bodega desberdi-nak bisitatzearena. Baita koñaka dastatzearena ere. Txapelketaberdineko bi mailatan hartu dute parte, kadete eta nagusien mailan.Kadete mailako partidu guztiak irabazi ondoren, txapeldun suertatudira neskak.

Itzulera ez zen erraza izan kirolarientzat, baina etxera itzulieta izan dute zer eginik, ligako partiduekin jarraitu baitute, oraingohonetan hemengo txapelaren bila.

Esperientziaz hitz egiteko eta gozatzeko Mireia Andonegiatezainarekin izan da Kalaputxi. Bost urtez aritu da Mireia futbolean.Lehenengo bi urteetan aretoko futbolean aritu zen. Jarrian, kadeteentaldean aritu da bi urtez. Aurten lehenengo urtea du nesken talde nagusian. Gainera, ligan gol gutxien jaso duen atezaina dugu berau.

Kirolerako eta jai girorakoegun ederrak pasa dituzte.““

Agurne Elorza

Page 20: Kalaputxi 73www

2200 e-gazte!

Urtean zehar horrenbeste ardura eta neke igaroostean ikasturteari amaiera emateko momentuaailegatu zaigu. Hasiera gogorra izan bazen,amaiera gogorragoa izan daiteke. Izan ere, urteanzehar gogor lan egin dutenentzat bidea ez dahain aldapatsua izango, baina gehienontzat iritsida gure “Tourmalet”a.

Gainera, laugarren mailako ikasleonkasuan faktore gehiago daude, guztia korapilatuegiten da ikasketa eta guzti. Azkeneko azterketakiristear daude eta gogor saiatu beharko dugu kur-tsoa gainditu ahal izateko. Behin graduatua lortu-ta, gure estresa bukatuko delakoan gaude. Halaere, ikasketez aparte, beste gauza asko dituguantolatzeko eta egiteko.

Bihar, maiatzak 23, 4. DBHko ikasleonmoda desfilea egingo da Miruaitz frontoian. Desfilea kurtso bukaerako bidaiarako dirua lortzeko modu bat da. Ia kurtso osoa pasatu duguegun hau prestatzen. Gabon ondoren hasi ginenzein abesti egingo genituen pentsatzen eta, egiaesan, sekulako ”kaos”a izan zen ez baikinen inolaere ados jartzen. Hortik hasita, arazoak gehiagorajoan dira gaur arte. Jada, gainean dugu desfilea,eta oso urduri gaude. Horrenbesterainokoa daurduritasuna, desfilea ondo prestatzeko askotan

konturatu gabe ikasketak albo batera uzten ditu-gula. Izan ere, ilusioz, gogotsu eta indarrez arigara prestatzen eta espero dugu guztia ondo ateratzea.

Kurtso gogor honi bukaera emandakoan iritsikozaigu erlaxatzeko eta erabat deskonektatzekomomentua: ikasketa bidaia. Salou izango da gurehelmuga. Bertan hainbat gauza egingo dugu: Bartzelona hiri ederra bisitatuko dugu, eta PortAventura parke tematikora joango gara adrenalina guztia askatzera, besteak beste.

Urte osoan zehar lan asko egin ondorenopor zoragarriez gozatzea merezi dugu… Ez alduzue uste?

JULEN RUIZ, IRATXE ZABALA etaANDER EGAÑA

Institutuko prentsa-tailerreko ikasleak

ALDAPA IGO EZINIKEmaten zuen inoiz ez zela iritsiko, baina azkenean heldu da: kurtsoa bukatzear dago!!

Page 21: Kalaputxi 73www

IITTSSAASSOOAARREENN AAZZAALLEETTIIKK HHOONNDDOORRAAIINNOOMutriku betidanik izan da itsasoari lotutako herria, denok dakigu-nez. Jose Antonio Gaztañeta eta Cosme damian Txurruka izan dira,beharbada, gure herriaren izena itsaso zabaletan barrena eramanduten izen handienak, baina horiekin batera, hamaika izan dira itsasoan eta itsasotik bizitako andra-gizonak.

Gaur egun beharbada gainbehera etorri da itsasoarekikolotura hori, baina hainbat eta hainbat lagun datoz oraindik gureherrira itsasoarekin harremana izatera. Horietako asko, Buceo Eus-kadi urpekaritza taldeak eskaintzen dien aukera baliatuz.

Buceo Euskadi Euskadiko enpresa bat da. 25 urte bainogehiago daramatzate urpekaritzaren munduan sartuta eta kalita-tezko urpekaritza zentroa da. Buceo Euskadik Mutrikun daukanzentroa, Eusko Jaurlaritzak homologatua da, eta horretaz gain,beste zazpi ere baditu estatuan zehar barreiatuak.

Buzeatzearen gaiari buruz informazio gehiago lortzeko,Jose Luis Aperribai Mutrikuko Institutuko irakaslearengana jo dugu.Jose Luisek hainbat urte daramatza urpekaritza praktikatzen etaleku askotan ibili da. Berak informazioa emateaz gain, argazkibatzuk pasatu dizkigu itsasoa zein zoragarria den erakusteko.

Nondik ibiltzen zara buzeatzen?Gehienbat Mutriku eta Ondarru bitartean.

Zer ikusten duzu?Itsas aingirak , abakandoak , arrain txikiak , koralak , algak...

Zein leku interesgarri ikusi dituzu?Dena da interesgarria. Alde handia dago hemengo kostaldearen etaMediterraneoaren artean.

Zein lekutan praktikatu izan duzu urpekaritza?Mediterraneo itsasoan , Kantauri itsasoan , Ozeano atlantikoan , etaEgipton.

Non gomendatzen duzu urpekaritza praktikatzea?Ikasteko Mediterraneo itsasoa da lekurik onena. Ikusteko, aldiz, lekuguztiak dira politak, ederrena Karibe itsasoa.

Zein animalia mota ikusi dituzu Ozeano Atlantikoan?Argeloteak; bertan bakarrik daude.

Eta Kantauri itsasoan?Denetarik , politenak animalia txikienak.

Mediterraneoan?Tanborilak , Meroak...

Egipton?Marrazoak; bizitzan ikusi ditudan bakarrak. Dortokak , lehoi arrainak ...

Non gustatuko litzaizuke buzeatzea?Maldibetan, Indonesian, Filipinasen ...

Zein animalia mota gustatuko litzaizuke ikustea?Gehienbat balea. Baina itsas zaldia ere asko gustatuko litzaidakeikustea oraindik ez baitut bat ere ikusi. Itsas zaldi bat ikustea osozaila da, txikiak baitira eta ezkutuan egoten dira.

Norekin joaten zara buzeatzera?Lehen, hasieran, Buceo Euskadirekin joaten nintzen. Oso tratu onaematen dute. Hasiera batean urpekaritza ekipoa alokatu egitennuen, orain neurea daukat.

Zenbatetan joaten zara?Astean behin joaten saiatzen naiz.

Zure ekipoak zerbait espeziala al dauka?Betaurrekoak graduatuak ditut. Ur azpian erabiltzeko ordenagailuadaukat; gaur egun asko erabiltzen da non zehar zabiltzan jakiteko.

Esaten dute ur azpitik irten baino lehenago zerbait eginbehar dela, azalduko al zeniguke?Bai, konpresioa egiten da. Botilako haizea zenbat eta beherago,konprimituago dago. Txarra da bat-batean igotzea. Ondorioz gaixotasun asko gerta daitezke: tronbosia ...

Uretatik atera baino lehenago, derrigorrezko geldialdi bategin behar da azaletik bost metrora. Hiru minutuz egon behar dabertan barruko haizea estabilizatzeko. Ur azpian denbora gehiagoegon ahala, geldialdia denbora gehiagokoa izan behar da.

Arriskutsua al da praktikatzea?Komeni da poliki joatea. Itsasoaren egoera ondo dagoenean sartubehar da... Bare dagoenean, leku seguruetan... Beti beste pertsona-ren batekin joatea komeni da. Zerbait gertatzen bada, laguntza batizatea hobe da.

Zerk erakarri zizun urpekaritza praktikatzera?Betidanik gustatu izan zait. Telebistan hasi nintzen ikusten eta askogustatu zitzaidan. 14 urte daramatzat buzeatzen gutxigorabehera.

IRATXE ZABALA, JULEN RUIZ, LEIRE GOLZARRIInstitutuko Prentsa-tailerreko ikasleak.

2211e-gazte!

Page 22: Kalaputxi 73www

Nongoa zara?Perun dagoen Catacaos Piura herrikoa.

Zer gogoratzen duzu zu bizi zinen herria buruz?Gauza asko. Herria, kotoi landak, bertan lan egiten dutenak etaherritarren apaltasuna.

Hemen bizi zara familia osoarekin, edo bertan duzu norbait?Ez, hemen bizi naiz familia osoarekin.

Zenbat urterekin etorri zinen Mutrikura?17 urte nituela, 18 betetzeko.

Zergatik etorri zinen Mutrikura?Santanderren, Torrelavegan, ospitale batean lan egiten nuen. Nireneskalaguna Bergarara etorri zen gurasoengana eta Mutrikun medi-ku bezala lana zegoela ikustean, hemen geratu nintzen.

Bueltatu zara zure herrira azkenaldi honetan?Azkenaldi honetan gutxiago bueltatu naiz. 10 urte noa bertarajoan gabe, urte honetan joateko asmoa daukat.

Noizbait damutu zara zure herritik joateaz?Ez, beharrezkoa zen.

Non ikasi zenuen mediku izateko, hemen edozure herrian?Perun ikasten hasi nintzen, baina Zaragozan ikastenjarraitu nuen eta bertan bukatu nituen ikasketak.

Zergatik egin zinen mediku?Gabezi eta pobrezi handia zegoelako eta bertanjende asko hiltzen delako ez gaixotasunagatik,baizik eta ez dutelako beharrezko dirua medikueta medikamentuentzako; ideia horrekin eginnintzen mediku.

Ezberdina al da mediku izatea Mutriku beza-lako herri batean?Egoeraren arabera, ni ospitale batean egon naizbaina orain Mutrikun nago lanean. Nahiago dutMutrikun lan egitea. Aurkitzen edo nahi duzuna-ren arabera.

Jubilatzean zure herrira bueltatzeko asmorik baal daukazu?Ez, baina nire emazteak bertara joatea nahi du, bainanik ezetz esaten diot, baina berak esaten dit nire lurradela eta berari, bertako jendea nolakoa den gustatzen

zaiola, beste mundu bat da. Gabezi eta pobrezi barruan bertako jen-dea oso noblea eta irekia da. Baina ni bertara joatean gaizki pasa-tzen dut hori guztia ikustean eta gainera, bertan poliziekin eta apai-zekin eztabaidan ibiltzen naiz, hemen gertatzen ez zaidan bezala.Orduan, emazteari esaten diot bertara joan eta horrela egoteko niez naizela zoriontsu izango, zoriontsu naiz bertakoa den nire jen-dearekin egotean eta nire gaztaroko kaleak igarotzean.

Hauexek dira Don Josek esandako hitzak, eskerrak eman behar diz-kiogu berriz ere, elkarrizketa hau egiten uzteagatik eta espero dugugure gaixoak sendatzen urte asko irautea.

AITOR ROMERO eta ANDER PATOInstitutuko prentsa-tailerreko ikasleak

2222 e-gazte!

DON JOSE, BIZITZA OSO BABIZITZA OSO BAT MUTRIKUARRAK ZAINTZENT MUTRIKUARRAK ZAINTZENDon Jose Arrunategi medikuarengana abiatu gara, herriko sendagile ezaguna. Gutako asko aspalditikezagutzen gaitu eta elkarrizketa honen bitartez berari buruz zerbait gehiago jakin ahal izateko hurbil-du gara. Eskerrak eman nahi dizkiogu zapatu batean bere kontsulta pribatuan jaso eta gure galderakerantzuteagatik. Ondorengo galderak egin dizkiogu eta hauek dira hitzak:

Page 23: Kalaputxi 73www

“ EESSKKAALLAATTZZEEAA LLAAGGUUNNEENN AARRTTEEKKOO BBIIDDAAIIAA EEGGIITTEEAA DDAA”Gorka Apaolaza Mutrikuko institutuko irakasle eta eskalatzaile sutsuarekin hitz egin dugu eskalatzaileenmundua hobeto ezagutzeko. Askotan ibiltzen da gure inguruko mendietan eskalada praktikatzen, eta horre-gatik pentsatu dugu bera dela egokiena mundu honetaz hitz egiteko.

Zer da eskalada? Zure hitzekin azaldu.

Harritik gorantz igotzea da, horretan ez dago mugarik.

Zeintzuk eskalada-mota daude? Zein da gehien praktikatzendena?

Inguruko paretetan ibiltzen gara. Bi eskalada mota daude: Kirol-eskalada eta mendi-eskalada. Bigarren hau arriskutsuagoa da,bertan norberak jarri behar dituelako seguruak.

Ze material erabiltzen dira? Garestiak al dira? Zailak al diralortzen materialak?

Material bi bereizten dira, kirol eskaladan eta mendi eskaladan erabiltzen direnak. Kirol eskaladan soka mehe bat eta arnesa dagarrantzitsuena; mendi eskaladan, aldiz, bi soka lodiago, arnes sendobat eta katuak beharrezkoak dira. Harrietan seguruak ipintzea ezinbestekoa da, horregatik uste dut harri eskaladako materiala garestiago irteten dela.

Eskalada mundua nola dago?

Gaur egun modan jartzen ari den kirol bat da; egia esan, gazte gutxiikusten da eta 25 urtetik gorakoak gehiago animatzen dira eskala-da egitera, gehienbat helduak. Nik uste dut modan jartzen ari denkirol alternatiboa dela.

Jende asko aritzen al da eskaladan Euskal Herrian? Talde bateansartuta al zaude?

Inguruneko lurraldeekin konparatuta Euskal Herrian jende asko ibiltzenda, batez ere mendi giro handia dagoelako. Eskaladaren oinarriamendia da eta mendiko zailtasunei aurre egiteko kirol eskalada ikas-ten hasi nintzen. Egia esan, Euskal Herrian maila handia dago, ikusibesterik ez dago munduko txapelduna den Patxi Usobiaga. Nahizeta kirol eskalada praktikatzen hasi, mendian harri eskalada besterikezin da egin. Talde bat gara 18 bat pertsonakoa. Gaurko gazteekbezalako lokal bat dugu eta bertan eskaladan aritzen gara.

Zein motatako eskalada da errazena? Eta gaitzena?

Harri eskalada da oinarria. Normalean jendearentzat hori da oinarri. Beno, ni mendian ibiltzen hasi nintzenean konturatu nintzenleku batzuk ezin nituela igo eskalada ikasi gabe, horregatik hasi nintzenkirol-eskalada egiten eta ondoren, harri eskaladara salto egin nuen.Negua iristen denean, izotza egoten denez, izotz-eskalada praktikatzeabeharrezkoa da. Zailtasunak denetan daude, gutxiago edo gehiago.

Fisikoki ondo prestatuta egon behar al da harkaitz bat igotzeko?

Zailtasunak daudenez entrenatu beharra dago. Ni neu aste bukaeran joaten naiz mendira eta astelehenetan rokodromoan aritzen naiz.

Eskalada munduan zer da garrantzitsuena?

Niretzat zaletasuna da: lagunekin egon, barre batzuk egin… Azkenfinean lagunen arteko bidaia bat da niretzat, mendia ez da eskalatzekobakarrik. Mendia gaizki dagoenean eskiak hartu eta eskiatzen jais-ten gara.

Arriskutsua al da eskalada mundua? Nola dago sergurtasunmaila eskaladan?

Arriskutsua da. Adibidez, kirol eskaladan istripu bat izatea oso gaitzada seguruak paretetan jarrita daudelako. Mendi eta izotz eskaladan,berriz, errazagoa da istripua izatea, zeren norberak jarri behar baiti-tu seguruak, eta gaizki jarriz gero istripua izateko arriskua handi-agoa da.

Zein da eskalatzeko tokirik onena Euskal Herrian?

Onena zuri satisfazio gehien ematen dizun mendia da, ez dauka zer-tan Euskal Herrikoa izan. Euskal Herriko leku bat esatekotan Nafarroa esango nuke, eskalatzeko mendirik hoberenak han daudelako.

Gure inguru honetan zenbat toki daude eskalatzeko?

Inguru asko daude. Ni etxetik bost kilometrora dagoen herri baterajoaten naiz, Ataunera. Eskola txiki polit bat dago bertan. Nafarroaaldean hogei kilometrora dauzkat mendirik politenak. Eta kostatikjoanda, hoberena Zumaian dago nire ustez. Kopuru aldetik, Nafarroan daude gehien klimaren eragina dela eta.

NAHIA ARRIETA eta RUBEN GARALDE

Institutuko Prentsa tailerreko ikasleak

E L K A R R I Z K E T A 2233e-gazte!

Page 24: Kalaputxi 73www

YOLIMaiatzaren 16a egun berezia

izango zenuela espero dugu, zureurtebetetzea izan zelako. Muxuasko eta besarkada handi bat

famili guztiaren partez, batez ereGari eta Mararen partez.

ENERITZMaiatzaren 31n urte bat gehiago.Muxu asko eta besarkada handi

bat famili guztiaren partez, pastelak zure kontu! Ondo pasa!

Batez ere Mararen partez, Zorionak!

XUAMaiatzaren 2an 2 urte bete dituetxeko sorgin txikiak.Zorionak,

beretzat! Muxu handi-handi batfamili guztiaren partez!

IBONZorionak maiatzaren 6an zureurtebetetzea izan delako eta

batez ere arazoen aurreanerakusten duzun indarragatik.

Amado-Erraiz familiak, eta bereziki Enekok, Zorionak!

ANDONIZorionak gure mutil jatorrari,maiatzaren 16an 8 urte betedituelako. Muxu potolo bat

etxeko denon partez, eta batezere Alainen partez.

PILI KATXOErdiko kaleko larrosari zorionak

bere 87. urtebetetzean.

MANEXZorionak lehenengo urtea bete

duen gure izar txikiari. Ttipi-ttapa, ttapa-ttipi lau

hankatan kontuz ibili! zure familia handiaren partez.

SOLE eta Mª SOLZorionak zuen izenari ohore eginez eguzkia

bezain politak,maitagarriak etalangileak zaretelako. Ea zelebrazio edar bat

preparatzen dezuen! Matxo bat familiakoen partez.

TIO JOSE INAZIOMaiatzaren 20an zure

urtebetetzea izan denez, muxuasko eta besarkada handi batzure familiaren partez. Osoondo pasa urte berria, etabadakizu, bazkaria zeure

kontu! Ja, ja, ja...

Makinatxo bat istorio kontatu digute Tranpakale hasieran, behe aldean,dagoen moilako Kristo honi buruz. Etxapean bizi den laurogeita sei urtekoDolores Ulaziak beren gurasoengandik jasotakoak ditu xehetasun gehien, etaharexi jasotakoa azalduko dizuegu.San Juan eta Maria alboan dituen Kristo gurutzean hartzen duen horma-hobiaetxea eraikitzearekin batera egin omen zen; ohitura handia egon omen da bereaurretik pasatzean Aitaren eta errezoren bat egiteko, oraindik ere gutxi batzukmantentzen dutena, eta azpiko itsulapikora diru apur bat botatzeko. Jasotakodirua Galbaixorako izaten zela, eta horren ardura eta horma-hobia man-tentzearena, etxapeko edo ingurukoek izaten zutela; Maria Pantxika zela berakgehien oroitzen duena.Burugabeko santuei buruz, dio hasieran ez zuela gaur aurrealdean duenkristalezko babesa, eta Debako karabinero bat arrain erostera etorri zen baten,mozkorturik edo ez daki nolako burutazio batek jota, erositako abrinekin joomen zituen santuak eta buruak kendu. Arben aurkitu omen zuten hurrengoegunean hilda bere abrinak inguruan zituela. Harrezkero, lau bat aldiz konpon-du omen zituzten buruak; baina, konpondu hala erortzen omen ziren. Gertakarihorren ondoren jarritakoa omen da kristalezko babesa. Beste batzuk kontatu digute sasoi bateko “txori haundi” (hamar zentimo)batekin garitxoak igurtzi eta Kristori errezo bat eginez, hurrengo eguneandesagertua zela garitxoa. “Atxili” ere, bakarra omen zen “entzima de Kristo”bizi zena.Aipagarria den beste anekdota bitxi bat erekontatu digu Doloresek, Valentziako estudiante batzuengandik jasoa. Etxe hori“casa escabechería” ere deitua izan zeninoiz, eta Bizente Ferrer santua, berebidaietako baten, Mutrikuko kaian sartu,eta etxe horretako laugarren solairuan igaro omenzuen gaua: beren etxean hain zuzen.

JOSE LUIS ETA GAIZKAAitxona Jose Luis eta iloba

Gaizka, zoriondu nahi dituguapirilak 11n heuren urtebetetzea

ospatu zutelako. Muxu askobikote "Isasiko" guztien, etabatez ere Oneka eta Izaroren

partez.

MOILAKO KRISTO

Page 25: Kalaputxi 73www

argazki zaharrakargazki zaharrak

MUTRIKUKO PORTUA1960 URTEAN

Argazkian gure moila zaharranola aldatu den ikus daiteke.Besteak beste, Pedro Ma-nuelen sasoi bateko astilleroa,hainbat enbarkazio jaiotzenikusitakoa.

Txanbeleneko Reina de la Paz eta Gran Txanbelenaitsasontzietako marinelak Gijonen, 1960ko urriaren 5eanEzkerretik hasita, aurrean: Leonardo Oianguren “Kaxku”, Pako Ozkorta “Kotxorro”, RomualdoSustaeta “Katxas”, Jose Juan Arreitunandia, Xabin Arrizabalaga, Isidro Arreitunandia “Tolon”,Antonio Oianguren “Okon”, Luxio Uranga “Arno” eta Martxiel Arrieta. Atzean, Solabarrietaitsasontziko bi ondarrutar, bat Miel “Mutua”.

Lurdes Sustaetak lagatako argazkixak.

Page 26: Kalaputxi 73www

HISTORIAJARDUNALDIAK

Maiatzak 27, martitzena• Tras un largo silencio dokumentalarenemanaldia.Zabiel kultur etxean, 19:00etan

Maiatzak 29, eguena• Mikel Errazkin arkeologoaren hitzaldia,gorpuak ateratzeko egin diren indusketeiburuzkoa.Zabiel kultur etxean, 19:00etan

Ekainak 1, domeka• Saturraran 1938 – 1944 antzezlanaGOIZEKO IZARRA Antzerki TaldeaZabiel Kultur Etxean, 19:00etan

22662266 agenda

Kalaputxi, 73. zenb.maiatza-ekaina

2008 URTEKO MENDI-IRTEERAK

• EKAINAK 15Atarratze-Madalen-Maule.

• UZTAILAREN 4a, 5a ETA 6aLa Sarra-Wallon aterpea-Mercadau-Panticosa.

• Antolatzailea: BURUMENDI MENDI ELKARTEAhttp://www.burumendi.org

ODOLA EMATEKOEGUNAK

Ekainaren 20a, barixakuaAbuztuaren 22a, barixakua

18:00etatik 20:00ak arte AnbulategianAntolatzailea: MUTRIKUKO ODOL-EMALEEN ELKARTEA

GAIA: Guda Zibila Maiatzak 23, barixakua• Institutuko ikasleen MODA DESFILEAFrontoian, 22:00etan

Maiatzak 31, zapatua• Plazatik Gaztetxera VIIFinala Mutrikuko Gaztetxian

Ekainak 8, domeka•ARNO IV. MENDI LASTERKETA ETAMARTXA8:00etan oinezkoak irtengo dira.10:00etan saltakalariak irtengo dira.13:30ak aldera, sari banaketa

Antolatzailea: BURUMENDI MENDI ELKARTEA

Ekainak 23, astelehena• San Juan bezperako sua

Page 27: Kalaputxi 73www
Page 28: Kalaputxi 73www