Kabigorriko bertso sortak 2014-2015

18

Click here to load reader

Transcript of Kabigorriko bertso sortak 2014-2015

Page 1: Kabigorriko bertso sortak 2014-2015

KABIGORRIKO BERTSO GAUETAKO BERTSO SORTAK

2014ko urria – 2015eko ekaina

Hilabetero izaten da Kabigorrin bertso gau bat, hilabeteko lehen ostegunean, Irunabarrek

(Irungo bertsoaren bilguneak) antolatua, Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoarekin elkarlanean.

2013­2014 ikasturtean jarri genuen ekimena abian, eta 2014­2015eko bertso saioei,

berrikuntza bat gehitzea pentsatu genuen: Bat­bateko saioaren aurretik, Irunabarreko edo

Txingudiko Bertso Eskolako partaideren batek bertsoak jartzea, zer eta, ekaina heltzerako,

ikasturteko kronikatxo bat jaso ahal izateko; kronika berezia, ordea: bertso eskolako

partaideek zein haren jirakoek bertsotan emana. Hona lehen bilduma:

Page 2: Kabigorriko bertso sortak 2014-2015

BERTSO BERRIAK, 2014­2015 BERTSO IKASTURTE HASIERARI JARRIAK(2014­10­08?)

Bertsoak: Aitor Errazkin Vicente Doinua: Hil da Canovas fuera Canovas I / Denbora leku zeru ta lurrak I Irunen bada bertso eskola, hauxe da aurtengo plana: bertsoei lotuz heldu mingaina aske nahi dutenengana. Baldin bazara horretarako gogo pittin bat daukana, ez bitan pentsa, aurtengoan bai, hurbil zaitez guregana, Bertso eskola denon etxea egin nahi dugunongana. Haurren taldeak astelehenero bilgune dauka EKT. Esertzen dira batera baina bukatzen dute aparte. Irakaslea, nahiz burusoila, tximetaraino daukate. Juramentua egin omen du, halaxe esan didate: “bizarrik ez dut moztuko haurrek bertsotan ikasi arte”. Heldua izan arren bertsotan hutsetik bada non hasi: bigarren talde batean dute Egoitz Zelaia nagusi. Asteartero EKTn biltzen dira koaderno ta guzi ordu ta erdiz aritzen dira; Han baietz azkar ikasi bertsoa behetik gora sortzen ta goitik behera nola josi. Ostegunetan beste talde bat bildu ohi da Jaizubira, bertso batetik bestera ia tarterik ez den tokira.

Page 3: Kabigorriko bertso sortak 2014-2015

Herriko plazak eta marroiak jaten dituztenak dira, baina beraien burutan asmo bat forma hartzen ari da: hobe lan hoiek denon artean banatzekoak balira. Entzule maite, bertso eskolan gauzak horrelaxe daude: hiru taldetxo, baina, funtsean, guztiok batera gaude. Zure neurriko hura hautatu hasteko pronto bazaude; baina zalantzak uxatu ezin bazabiltz, jakin, hala're: aurrerago’re batu zintezke, bat’e problemarik gabe.

Page 4: Kabigorriko bertso sortak 2014-2015

AZAROA Bertsoak: Egoitz Zelaia Doinua: “Gure lurrean hedatua da” Azalpena: Aurreko hilabetean gertatutakoaren laburpen bat. Bertsolaria Azarokoa da. Urria ene urri maitea eman dituzu azkenak barkatu baldin eta ez banau erasan joanan penak a ze nolako problemak jakinik Teresarenak ebola gora ebola behera aritu gara gehienak Urriaren urrienak pasatu ditugu denak eta azkenik leku hartu du hilabeterik onenak Joan den astea etorri berri zait zuzen ene burura Sandalia ta galtza motzetan nenbilen guztiz gustura 30 gradura termometrotan zen uda oharkabean iritsi gara orain gauden momentura begiratuaz zerura ura, ura, eta ura... Udazkenetik pasatu gabe goaz udatik negura. Epaitegitan ere aurkitu dut zenbait gauza aipatzeko eta horrela, Katalunia dabil haserre antzeko ze kontsultara deitzeko jaso ditu bi ezezko hala ere bere horretan segiz asmoa du egiteko izan ere eskupeko ta txartel beltzak tarteko motibazio anitz behar da española izateko.

Page 5: Kabigorriko bertso sortak 2014-2015

ABENDUA Bertsoak: Zuhaitz Olazabal Doinua: “Gure aurreko guraso zaharrak” Azalpena: Abenduaren 3, euskararen egunaren inguruko bertso­sorta Abenduaren 3ko datak Gurean zerbait lortu du Elkarte eta norbanakook Elkarrekin dihardugu Urratsez­urratsa ilusioaz Poliki baino seguru Nahiz ta euskaran egunak diren Momentu hontan helburu Euskaran alde aritu baino Euskaraz bizi nahi dugu. Oraindik ere ikus dezaket Askorengan noraeza urrutiegi daukagulako Bilatzen dugun ametsa Euskaraz dakin jende asko da Ez dakiena jendetza Eta guztia eraldatzeko Bidea berriz nekeza Euskaraz bizi nahi dugu baina Irunen ez da erreza. “Auzo, kaleak eta tabernak Nahiz eta kartelez bete Irun aldean oraindik ere Gutxiengoa zarete” Iritzi hori duten deneri Zera esango nieke: Irun kanpotik aldatu bada Ta aldatu da dexente Kostata baina denon bultzadaz Barrutik alda daiteke. Sinisten dugu gure herriak Behar duen aldaketan Baina sarritan galduta gabiltz

Page 6: Kabigorriko bertso sortak 2014-2015

Norabide okerretan Ipar orratza zuzen dezagun Bide malkartsu horretan Xamurra ez da izango baina Sinisten bada benetan Bihur dezagun gure herria Herri euskaldun batetan.

Page 7: Kabigorriko bertso sortak 2014-2015

URTARRILA Bertsoak: Beñat Elosegi Doinua: Mundu honetan holako gauzak Azalpena: 2014ko errepasoa, pertsonala zein globala Joan de urtean pasatakoa nahi nizueke kontatu, baina guztia ezin dudanez pixkatekin konformatu. Gure partetik Tolosa utzi ta Iruna gerturatu lagun minaren semea jaio ta pozez gaitu zoratu, baino bestala mundu honetan deus ote zaigu gertatu? Albistegiak begiratuta famatuak joan zaizkigu: De Lucia, Cocker, Garcia Marquez ta Lou Reed­enak egin du, Basterretxea, Alex Angulo ta Peret hor beste hiru, Azkuna, Suarez, Calletana ta Botin jaunak zenbat diru. baina garaia iritsi eta patuak ditu berdindu. Alemania txapeldun baina Eibarrek zenbat botere. Eskozian ta Katalunian herritarrak horren trebe, ta Esparanza Aguirre ihes ez arau eta ez lege, Podemos! tinko hasi delarik gaztetu dute errege zikinkeria ez baita joaten ezta azidoakin ere Ustelkeriak eskeini digu eguneroko ikara, Barcenas, Mato, gero Infanta Pantoja ta Carlos Fabra. Kutxabankeko agintariek dute lapurren islada. Atea itxi sartu ez dadin

Page 8: Kabigorriko bertso sortak 2014-2015

Nicolas txiki bazpada, ta gindatxoa jartzera laister Sarkozy ere bueltan da. Obama­Castro, Kolonbia­F.A.R.C. badago zer hitzeginik, Ukrania ta Gazan jazoak ez al du ematen minik, dirudi ebola begiak itxiz ez dagoela jadanik. Gure amnesia aspaldi hontan nolakoa den jakinik bidaiatzeko ez hartu behintzat Malaysiar hegazkinik. Azken urteko errepasoa nik kontatzeko neukana munduak hartu duen norantzaz oker dago panorama. Baina eskerrak Kabigorriko ekimenek duten xarma Txoko bazterrak hobe daitezen bertan egiten da lana, ta bukatzeko ez a(ha)ztu etzi Bilbon daukagula plana.

Page 9: Kabigorriko bertso sortak 2014-2015

OTSAILA Bertsoen egileak: Haur eta Gazteen Bertso Eskolako ikasleak. Doinuak: “Santa Ageda” eta “Galtzaundi” Azalpena: Santa Ageda, Iñauteriei buruzko sorta. Ageda nor zen jakiteko jo behar da Siziliara jauntxo batekin ezkontzeari uko egin ziona da Torturapean akabatua sorgin gaixoen erara Martiri egin zuten ta orain urtero oroitzen gara. Makilak ateratzen ditugu Ta jantzi garbi­garbia Gogo handiz lurrean astinduz Jaia_egin dugu guria Hotza handia, haize gogorra, Ekaitza eta euria Santa Ageda ospatzea da hemen ohitura handia Negua denez arriskua da lurra geratzea nagi Uzta emankorra izatea Zen arbasoen gurari Lagun artean eusten diogu Lehengo ohitura zaharrari Eta hargatik gatoz gaur hona denok eskean kantari Negua beti izan da urtaro iluna Iñauteriak dakar poza,_alaitasuna betoz udaberria eta babarruna arrazoi hoiengatik ospatzen genuna.

Page 10: Kabigorriko bertso sortak 2014-2015

Santa Ageda Iñauteri Mozorrotuta kantari Denok goaz batera dantzatzen topera Irungo jende asko desfilea ikustera lagunekin goaz gu ondo pasatzera mozorroak jantzitza dibertitzen gera Santa Ageda Iñauteri Mozorrotuta kantari Gustatu al zaizue egin dugun lana hartu orain txanoa edo ta pijama ondo pasatzea da gu guztion plana agur denori (e)ta muxu handi bana Santa Ageda Iñauteri Mozorrotuta kantari Santa Ageda Iñauteri eskerrik asko denori!

Page 11: Kabigorriko bertso sortak 2014-2015

MARTXOA Egilea: Abel Zabala Doinua: Kazkazurirena Azalpena: 2015. Korrika orduan pasatzear zen Bertsoak jarri ditut presaka korrika aukeratzeko gaiak baziren hamaika bada bi urtetik behin izaten den zita martxoan sartu gara badator Korrika San Josetan jarriko da martxan gurpila erakutsi(a)z herri hau ez dagoela hila emakume nahiz gizon neska zein mutila lekukoa_eskuz esku pasatu dadila Bi mila eta piku kilometro dira ibilbide luzea jarrita begira Urepeldik Bilbora herritik hirira euskera irtengo da plazaren erdira AEK­k eman ditu zenbait irakaspen nahiz erreza ez izan batzutan irauten Korrikarekin behintzat ondo_asmatu zuten hemeretzigarrena izango da aurten Oraindikan lanean beharko da jardun kopuru nahikorikan

Page 12: Kabigorriko bertso sortak 2014-2015

ez baikara egun elkartuko bagina miloika_EUSKAHALDUN Euskal Herria laister litzake euskaldun Ezin ditugu galdu halako aukerak nahiz eta agujetak ohi diren minberak prestatu txandalak ta prestatu plaierak gure beharra dute Korrikak, euskerak

Page 13: Kabigorriko bertso sortak 2014-2015

APIRILA Bertsoak: Exteban Martiarena Doinua: Misiolari baten moduan Azalpena: Irunabarreko partaideei buruz eta momentuko zenbait gertakari Gertutasuna daukaten gaiak Billatu albisteetan Bertsotan jarri ta eskein hitzak Kabikorrikuan bueltan Nik lanak zintzo beteta nator Lau esklusiba eskuetan Gaur arte entzun ez dittugunak Ni behintzat nago horretan Telebista ta irratitako Desinformatiboetan (bis) Lehen esklusiba lehen bonbazua Gaur arte sekretua zen Rajoy ,Urkullu eta Arnaldo Hasi omen dira batzartzen Euskal Herriyai askatasuna Nola eman negoziatzen Ni albiste hau jakin orduko Jarri naiz pozez txoratzen Nahiz hirukote hortatik bikin Ez naizen ezer pillatzen (bis) Santano zuen alkate jaunak Harrittuta utzi gaitu Bertsozaletu zaigu ziharo Ta Irunabarrera gehitu Ez dakizute nola egin den Bertsotara errenditu Nahiz ta entzungo duten gehienek Tutik ere ez entendittu Kanpaina honetan bere mitiñak Bertsotan emango ditu (bis) Herri bateko tradiziyuak Dira herriyan ondare Emakumiak gizasemiak Norbera da bere jabe Bi puntu hauekin irundar denak Adostasunean daude Are gehiago bat egin dute

Page 14: Kabigorriko bertso sortak 2014-2015

berdintasunaren alde Lorpen haundi hau xume ospatu Alarde haundirik gabe (bis) Iñigo ehunka plaza egiñez Herri batetik bestera Aitor ta Abelek bertso liburu Bikain bat dute atera Bertso paperen lehiaketetan Gotzonek kriston papera Gurdiyak BECen kantatuko du Heldu bait da finalera Espedizio honek Irun darama Bertsoaren gaillurrera (bis) Bertso berriak zuentzak jarriyak Kabigorri bertso plazan Lau esklusiben berri emateko Jarri dut mingaina dantzan Zer pentsatua erein asmotan Irriparraren baratzan Lauak neronek asmatu dittut erdi serio erdi txantxan gaurko gezurra biharko egi izango den esperantzan (bis)

Page 15: Kabigorriko bertso sortak 2014-2015

MAIATZA Bertsoak: Uxue Larruket Doinua: El tiempo esta despues Azalpena: Belgikatik bueltan etorri eta bere gogoetak Zergatik ikastera etorri egin Ote naiz kanpora? Zergatik beti nire lurra Datorkit gogora? Beste tokiak baino hobea Delako izango da Europa izeneko hiritan Ez nago gustora Berriak irakurtzen jarri Ta susto itzela 3 bat eraso sexista gertatu direla ta gizon batek homophobia paliza krudela Eskerrak gaur egun kopuru Txikitan gaudela Medikuen atxiloketak Azken egunetan Etorkinen azken indarrak Hustu arraunketan Oraindik ere polizia Dabil pelotetan Ta telebistan Esperantza… Agirre hizketan Hainbeste kaosen ondoren Bertso eskolara Topaketetan haurrak kantuz Nolako gozada Eskolartekoetan gogor Gazte gorakada Faltan sumatzen nuen bizi Eztenkada hau da Azkenean itzuli egin Nintzen ni etxera Honek ez zeukan ametsetan

Page 16: Kabigorriko bertso sortak 2014-2015

Lehen zuen tankera Ta kotxetik oina lurrean Jarriaz batera Zaplastekoz itzuli nintzen errealitatera Berri onak ez datozkigu Bolonia aldetik Eta ikasleak borrokan Dabiltza gogotik Wertekin masterra atera Ahalko da ahatik “3+2” zenbat den ere Ikasi aurretik. Gure plazara itzuli ta Berriz zuri­zuri Jolastokian zipaioak “zubiri­zubiri” Babes ezak ez diezazula Sar ziririk zuri Hiru zakur auzoa zainduz Eta zu urduri Mundua eder ikusi dut Egia bailitzan Oso inozentea izan Ote naiz bizitzan? Apirilak erakutsi dit Moraleja gisan Paradisua perfektua Ezin dela izan.

Page 17: Kabigorriko bertso sortak 2014-2015

EKAINA Bertsoak: Urko Casado Doinua: Los zafiros taldearen "La Caminadora" Azalpena: Hauteskundeak (maiatzak 24) pasa berritan gogoeta batzuk Etorkinak, Rekarte Klima, esaterako. Eibar edo Baiona Biak jeitsi direlako. Gai gehiegitxo zeuden Bertso sorta baterako Bat aukeratu eta Hari kantatu beharko. Podemos partidu askok Kendu nahi du gainetik Gurean ari dira AHAL DUGU izenetik Neri lehenengo zalantza Datorkit itzulpenetik Kafea baque eta Pixka bat mucho denetik. Etxez etxe ibili omen zen PSOE bozka eskaka Ta Txingudi erdia Watsapetan protestaka Santanorekin euskerak Etorkizunik eztaka Arrakasta agindu ta Ibiltzen du arrastaka. Hauteskundeak sarri Berarekin Maiatzak Orain erromeritan Partidu arteko dantzak EAJ­k zer egingo Baditut nere zalantzak Pentsa zer egin zuten Ibarretxe ta Ardantzak. Askok zeukaten galdera Eta EH BILDU? Oraingoan ez dute Nahi adina bozka bildu

Page 18: Kabigorriko bertso sortak 2014-2015

Atez atekoarena Ahoz­aho darabilgu Hauen plana oraingoz Erraustegi batek hil du. Eta Santanok segi Aurretik herrigintzan Gauza bat entenditu Beharko luke bizitzan Euskaraz ikasi arte Logikoena den gisan Denon alkate behintzat Ezingo duela izan.