K 31

28

description

Mutrikuko Herri aldizkaria

Transcript of K 31

Page 1: K 31
Page 2: K 31
Page 3: K 31

3

a u r k i b i d i a

Kalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkartea

20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 60 34 68e-maila: [email protected]: Mutrikuko udalaTirada: 1.900 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutuko azken mai-lako ikasleak

Aldizkari honek erakunde hauen dirulaguntzajasotzen du euskara bultzatzearren

Kalaputxik ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esanen eta iritzien

erantzunkizunik.

Eskerrak ematen dizkizue aldizkarihau kaleratzea posible egin duzuen

guztioi

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6

Bi hitzetan 8

Komikixa 9

Lan giruan 10

Karenka 12

Kale inkesta 14

Ikuskizunak 15

Auzoz auzo 16

Kulturia 18

Kirola 20

Gizartia 22

Gazterixa 23

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak 25

Agenda 26

Mutrikuko udala

GipuzkoakoForu Aldundia

EuskoJaurlaritza

MALENAK 2004Mutriku herria, Mutriku maitia, Mutriku guria… honela ematen diegu urteroMalen jaiei hasiera gure herrian musika, kanta eta danbor soinuekin. Jai giroanmurgildurik, elkarrekin festa eta algara egiteko aukera izango da bost egunetanzehar. Urte osoko neke eta penak albo batera laga eta alaitasunari tarte eginez! Kalaputxiko kideok ez genduke nahi, hala ere, herrian bertan festa sasoian lanegitea egokitzen zaienekin ahaztu, ezta ere herrira etorri ezin direnekin ere.Beraientzako indar eta animoak, ea datorren urtean elkarrekin jai giroangozatzen dugun.Eta ez ahaztu herkide, ekitaldiak ekitaldi, gu geu garela herrian giro alaia jarribehar dugunak, umore onez parte hartuz eta gurekin festak pasatzeradatozenei besoak zabalduz. Kalaputxikide guztion izenean Malen jai zoriontsuak opa dizuegu denoi. GORA MALENAK!

EditorialaEditoriala

Page 4: K 31

hinformaziua

intereseko

telefonoak

4

Autobusak MUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU

AUKERAK:

1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:1- 6:10ean hasi eta 20:10 arte orduro.2- 6:40ean hasi eta 19:40 arte orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

ONDARRUA - MALLABIA - ONDARRUA

Ikus Kalaputxi 13. orria

OSASUNA

Anbulategia (Osakidetza) ...................943 60 43 00DYA Mutriku......................................943 60 33 17DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak ...........................................943 461 111

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake epaitegia ...................................943 60 32 44Epaitegia............................................943 60 70 49

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94KZgunea ............................................943 60 30 65Musika eskola ....................................943 60 37 80

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71Anaiarte jubilatuen egoitza ................943 60 30 83

ZEBITZUAK

Taxi geltokia.......................................943 60 35 11Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Frontoia .............................................943 60 45 44

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako Botikak (Mutriku – Deba)UZTAILA

12tik 18ra Lon Apraiz 19tik 25era Barrera (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)26tik 31ra Jabier Otxagabia

ABUZTUA

2tik 8ra Barrera (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)9tik 15era Lon Apraiz 16tik 22ra Portillo (zapatu goizean, Lon Apraiz)23tik 29ra Jabier Otxagabia30 eta 31 Portillo (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)

IRAILA

1etik 5era Portillo (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)6tik 12ra Jabier Otxagabia13tik 19ra Barrera (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)

Page 5: K 31

5zeuk esan

HAUTESKUNDEAK ETAEHNA

Gaur hartu det etxean ekaineko Ka-laputxiren alea eta beti bezala irakur-tzen aritu naiz. Bada gutun bat EH-NAri buruz eta horretaz zeozer esate-ko ere badaukat. Nik, mutrikuarranaizenez, bai martxoaren 14an etabai ekainaren 13an Mutrikun nireEHNArekin botatu dut inongo era-gozpenik gabe eta esan behar detbenetan pozik nagoela. Baina, baitaere, kontuan hartu behar dugu guz-tiok bozketa mahaietan dagoen jen-dea ez dagoela han borondatez, bai-zik eta derrigortuta, legeak agindutaeta lege berak agintzen duela gureEHNAk ez duela baliorik horretako.Han dagoen pertsonak ez dauka zerikusirik lege horrekin eta ez genukehan inongo iskanbilarik sortu behar,beste toki batzuk ditugulako gurearrazoiak emateko eta guk nahi du-guna lortzeko, gu euskaldunak gare-la eta euskaldun naziotasun agirianahi dugula eta ez beste DNI hori.Han mahaian legeak ezin dira aldatu;horretako geu mugitu behar gara,guztiok elkarrekin, eta horretakodaukagu legebiltzarra. Hurrengoanere neure EHNArekin joango naiz.

E. A.

50 URTE HERRIAREKIN

Ekainaren 27an 50 urte bete sitúenBurumendi Mendi Elkarteak. Ez al dahori meritua? Bai Euskal herriko Fe-derazioarentzat, eta horregatik eskai-ni zion plaka bat; bai Espainiako fe-derazioarentzat, eta horregatik eskai-ni zion plaka bat, euskaraz idatzitagainera; bai herriko hainbat eta hain-bat eta hainbat jenderentzat, eta ho-rregatik gozatu dugu argazki erakus-ketaz, bideo emanaldiaz, mendi ibil-bideaz, bazkari herrikoiaz... Eta udalanon egon da? Plaka triste bat ere ez?Penagarria. Kontua ez da bakarrik ur-teko dirulaguntza partitu eta kitto.Everesta igo beharko ote da, udalaherriko mendizaleez gogoratzeko?

Mendizale haserretu bat

GEUK ERE APARKATZEKOESKUBIDEA DAUKAGUDenok dakigu Mutriku ez dela eginoinez ibiltzeko zailtasunak dituzte-nentzat. Eta horixe da nire kasua. Ha-la ere, gizakiak garen aldetik, saiatzengara bizi kalitatea hobetzen eta au-toz, adibidez, alde batetik bestera ibil-tzen. Eta hementxe dator Mutrikun ikustendudan beste traba handi bat, aparka-tzea, alegia. Zeren urteak dira BehePlazako elbarrituen aparkalekuetanezin aparkatuta ibiltzen naizela, han-kak ondo dituztenek seinaleak ez di-tuztelako errespetatzen. Seinaleak ezerrespetatzea ni bezalako gizon-ema-kumeak ez errespetatzea esan nahidu eta honek bere ondorioak dakar-tza. Adibidez, etxetik medikuarenga-na joan behar dudanean ordu erdi le-henago irten behar izaten dut, nor-malean elbarrituentzako lekuak bete-ta aurkitu eta bertatik autoa noizkenduko zain egon behar izaten du-dalako. Gure denborak eta pazientziak oinezegiteko trabarik ez dutenenak bainogutxiago balio al dute?Gogoan dut oraindik kanpotar batielbarrituentzako lekutik autoa ken-tzeko esan nionean eman zidan eran-tzuna, “Mutriku osoa dago elbarri-tuen seinalez beteta” esan eta geroez zuen autoa bertatik kendu. Damu-tu egin nintzen matrikula ez hartzeaz. Baina pazientzia agortu egiten da etaazkenean Kalaputxin idaztea erabakidut hemendik jendeari esateko geuere pertsonak garela, geure eskubi-deak ditugula eta mesedez, gure es-kubideak aurrera eramateko jartzendiren seinaleak errespetatzeko.

Arantzazu Belaustegi

SAN JUAN, JUAN ZAN

San Juan, San Juan... dio abestiak etaSan Juan Juan San... ere badiote SanJuan egunaren bezperan piztutakosuaren ingurura biltzen direnek.Ohitura zaharrari jarraiki, hamaikaizan ginen aurtengoan Moila Berriatzeko zabalerara bildu ginenok.Banda ere hantxe zen, bere doinuezjai triste hura alaitu nahian... bainaberen lana amaitu eta goruntz eginzuten haiek ere. Haien atzetik, poliki-poliki, ia jende guztia erretiratu zen.

Mendi aldera begiratu eta han bai,han ikusten zena bazen San Juansua, San Juanen piztutakoa izateazgain, sinismen bati segida emanazpiztu bide zelako.Herrian, aldiz, ba al zegoen han sinis-menik? Ba al zekiten hara bilduekSan Juan suaren esannahirik? Umeakzerekin geratu ziren, suaren esan-nahiarekin ala suaren estetikarekin?Ni aitona zenaz gogoratu nintzen etagogoratu, baita ere, egunean zeharkontatzen zizkigun ohitura zaharrez,adarrak eta etxeko trasteak elkarre-kin batzen ematen genuen astebete-az, hurrengo goizera arte gori-gori zi-rauen txondorraz...San Juan suarena jai instituzionalabihurtu da, eta hori ez da ona, ohitu-ra zaharrak transmititzea familiarenbarruko lana delako eta erakundebatek ez duelako inoiz haren lanikegingo. Beharbada, auzoz auzoko sutxikiago baina epelagoak berreskura-tu beharko genituzke eta haietarabildu ohitura zaharrei erreparatutagure arimak berritzera.Aurten bezala jarraituz gero bai, de-nok kantatu ahal izango dugu SanJuan juan zan.

Andiko

SAMIKOLLAKO PASEA-LEKUAN AULKIAK DE-SAGERTU DIRA

Samikollatik Santabatara doan pase-alekuan adineko jende ugari ibiltzenda, neu tartean. Bide berria eginaurretik 6 aulki genituen, orain, be-rriz, Santabatan dagoen bakarra. Sa-mikollan oinez hasi eta Santabatarairistean, bertan dagoen aulkia betetabadago, berriro buelta egin behardugu inolako atsedenik hartu gabe.Hori gure sasoian oso gogorra daeta ez du ematen gogorik pasealekuhorretatik gehiago ibiltzeko, buelta-rako indarrik izango ote dugun ezdakigulako. Noiz arte egon behardugu horrela?Ondo ikusten dut bide berria egitea,baina ez horregatik aulkiak kentzea.Hortaz, neure indar guztiarekin sala-tu nahi ditut hortik aulkiak kendueta berriro ipini ez dituztenak.

I.A.

gutu

nak

Gogoratu gutun guztiek agertu behar dutela nork idatzita datozen,nahiz eta ezizenez, inizialez edo bestela sinatuta argitaratu. Ez da

argitaratuko norena den agertzen ez duen gutunik.

Utzi esateko duzuna Barrenkalea, 12 - beheko buzoian [email protected] helbidean.

Page 6: K 31

Adingabeak beren familietatik apartatzea azkenekoaukera da... “Ume bat gaizki dagoenean arazoafamilian konpontzera jotzen da, asko dira aiton-amonekin edo izeba-osabekin bizi diren umeak,hau ezin denean Diputazioak dituen etxebizitzetaradoaz. Etxe horietan ondo egoten dira baina zerbaitfalta dute, familiaren babesa eta maitasuna, horre-tara dator familia harrera, nahiz eta betiko ez izan.

Familia harrera horren bidez umearen zaintza pertsonaedo familia bati ematen zaio... “umeen aldeko neurribat da, familia harrerak ez du berezko familiaordezkatu nahi eta hau oso garbi izan behar dukonpromisoa hartzen duen edonork, familia natu-rala beti izango da ume horren familia nahiz etagurasoekin ez bizi. Helburua familia errekuperatzeada, umea bere gurasoekin itzultzea, hau batzuetanlortzen da eta beste batzuetan ez. Ez dira nahastubehar adopzioa eta familia harrera, adopzioa egoe-ra finkoa eta betikoa da, familia harrera, berriz,denbora batekoa”.

Ume bakoitzak izango dituen beharretara egokituko daharrera familia “Diputazioak ikusten duenean familiaerrekuperatu egingo dela epe bat jartzen du, epe

hori bi urte ingurukoa izaten da, honi familia harre-ra soila deitzen zaio, hau da epe zehatz baterakoizango dena. Eperik zehaztu ezin denean, hau da, biurte baino gehiago egitea aurrikusten denean,familia harrera iraunkorra izendatuko zaio umehorri, kasu hauek dira gehiengoak Gipuzkoan.

Ezaugarri bereziak dituzten umeak dira... “familia giroegokirik eta afektibitaterik ez duten umeak dira,minusbalio fisiko, sikiko eta sentsorialak dituzte-nak, desorientatuta dauden umeak. Oso egoeragordina bizi dute etxean eta maitasun eza eta afek-tibitaterik ezagutzen ez duten umeak dira, horrega-tik seme-alaba gisa maitatu behar diren umeakdira”.

Umeak hartzeko baldintzak ere ez dira nolanahikoakizango... “lehen esan bezala, familia edo pertsonabatek izan dezake aukera, ez da derrigorrezkoafamilia edo bikote izatea, pertsona bakar batek ereizan dezake ume bat hartzeko aukera. Familia dene-an, etxeko guztiek ados egon behar dute umea har-tzeko. Garbi izan behar dute ez dela adopzio bat,guraso izateko nahia asetzeko ez duela balio fami-

UME BAT ZAI

6 puri purixan

Umeak egoki hazteko derrigorrezkoa du afekion familia giroa izatea. Baina gure gizartegoera larrian bizi diren familiak, beren sene hau betetzera dator familia harrera; gJudith Soto gizarte laguntzailearengana jo

“Urtero, mila ume inguru pasatzendira Diputazioko Familia Sailetik;

egun, hogei dira familia zain daudenumeak”

“Berdin dio bost aste, bost hilabeteedo bost urte izan, umeek badakiteorain ematen diezun guztia betiko

izango dutela”

Page 7: K 31

IN DAUKAZU

lia harrerak. Umea den bezala onartzeko prest egonbehar da, bere akatsekin eta ohiturekin. Umea familianhartu aurretik prestakuntza denbora bat egongo da,bertan emango diren aholkuak onartzea ezinbestekoada. Bestalde, anai-arrebak beti elkarrekin joango dirafamilia harrerara, ez dira bereiztuko”.

Umeak familia harreran daudenean ez dute guraso biologi-koekiko harremana eteten... “umeak bere jatorrizko fami-liarekin dituen harremanak kaltegarriak ez diren bitar-tean harreman horiek lantzen jarraituko da, astero edohilero gutxigorabehera, bisita horiek beti sikologoare-kin edo ikuskatzaileekin egingo dira, zertarako? Umeaeta gurasoen artean dagoen lotura afektiboa ez etete-ko, baina lehen esan bezala, beti ere umeari mesedeegiten dion heinean”.

Laguntza teknikoaz gain, laguntza ekonomikoa ere... “umebat etxean hartzeak ez du gainkarga ekonomikoriksortu behar familian, hortaz, hileroko diru laguntza iza-teaz gain, badira zenbait kasu gastu bereziak sortzendituztenak, dentista, okulista... horiek Diputazioarenkontura joaten dira. Minusbalio edo kasu bereziek erelaguntza bereziak jasotzen dituzte. Lehen esan bezala,umea harrera familian dagoen bitartean egon daitez-keen arazoak konpontzeko behar duten laguntza osoa

izango du familiak”.

Gaiak luzerako ematen duen arren hurrengorako utzi behar.Dena den, informazio gehiago nahi duenak hona hementelefonoa: 943 48 26 38. Judithek edo Leirek gustura infor-matuko zaituztete. Eskerrik asko, Judith, eskaini diguzunerraztasun guztiengatik.

7puri purixan

afektibitatea eta segurtasuna emango diz-arte honetan ez da beti betetzen, asko diraseme-alabez arduratu ezin direnak. Hutsu-; gai honekiko xehetasunak jakin asmozjo dugu.

“Umearen egonkortasuna eta loturaafektiboak ziurtatzeko beharrezkoak

dira harrera familiak”

Page 8: K 31

8 bi hitzetan

TIOBIBUAK BETIKO TOKIAN

Eliz atzeko obrak direla eta, azken urteetan hara eta hona ibili dira jaietanumeen gozagarri diren tiobibuak. Aurten, behar den tokian egongo omendira... gehienak, guztientzako tokirik ez baitago. Autotxokeak, beharbada,moila berri atzeko zabalera berrian ipiniko dituzte... baina ez da ziurra. Edo-zein kasutan, jaietako garrantzitsuena kaleko giroa da eta tiobibuen usaingozoa izango da batean ez bada bestean!

ALCER ELKARTEAK EZ DU OPORRIK

Honez gero ezaguna egingo zaigu ALCER elkartea; organo emaileenelkartea. Mutrikun ere lanean ari da herritarrak kontzientziatunahian. Batez ere, giltzurrun transplantea egina duten herritarrakdira ALCER elkartean biltzen direnak. Euskal Herrian asko egitenomen da gai honen inguruan, baina beti dago zer egina.Informazioa zabaldu asmoz, uztailaren 17an, larunbatean, mahaiajartzekotan dira moilan, Ezinaberastuko bidegurutzean. Elkarterajendea hurbiltzea dute helburu, inork ez baitaki giltzurrun edobeste organoren baten premian aurkituko den. Izan gaitezen solida-rio eta bat egin dezagun ALCER elkartearekin.

NAGUSILAN

Nagusilan elkartea sortzen ari da gure herrian. Berri pozgarria da hauguztiontzat. Izan ere talde honen zeregina bakardadean eta premiandauden adineko pertsonei laguntza ematea izango da: bakardadeaarindu, bueltatxo bat ematen lagundu... Honelako elkarteak orain dela berrogei urte pasa sortu ziren Amerike-tan eta eten gabe ari dira beste herrialde batzuetara zabaltzen;Donostian, esate baterako, 1995ean ekin zioten lanean eta dozenatikgora dira Gipuzkoan zehar ere antolatu direnak.Gure herrian dagoeneko bederatzi lagun daude borondatezko lantal-de horretan sartuta. Oraingoz prestaketa fasean dihardute eta marti-tzenero elkartzen dira sikologo batekin gerontologia edo zahartzaro-ko gaiei buruz apur bat ikasteko. Gero, lanean, irailetik aurrera hasi-ko dira.Ekimen honen erne-muina Anaiarte biltokian sortu zen eta zuk irakur-le parte hartu nahi bazenu, joan zaitez bertara; ez da derrigorra jubilatua izatea, gazteagoak ere onar-tzen dituzte!. Laguntzeko moduan ez, baina laguntza beharrean bazaude ere, zoaz “Gaztetxera” etabertan emango dizute honen berri edo, bestela, Udal Gizarte Laguntzaileak ere jarriko zaitu eurekinharremanetan.

ETORKIZUNA BAKEAN IRUDIKATZEN

2003ko urritik aurtengo apirila bitarte Elkarri taldeaksinadurak biltzen jardun du Euskal Herriko gatazkari irte-era eman asmoz, parlamentuei bazterketarik gabekoelkarrizketa mahai alderdianitz baten proposamena era-mateko. Ekainean 123.000 sinadura aurkeztu ditu EuskoLegebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan. Horrez gain, gizartearen ahotsa politikoei eta parlamen-

tuari eraman nahi diete, bake-prozesuetan gizartearen parte-hartzea funtsezkoa delako. Eta horreta-rako hiru motako foroak eratzen dihardute, alde batetik, 60 herritan osatuko diren 20 lagunetakoParte-Hartze Taldeak , beste alde batetik, sindikatu eta partiduek osatuko dituzten seminarioak, etaazkenik, kalean eta internet bidez jendearen iritzia jasotzeko banatuko diren 150.000 kuaderno.Mutrikun uztailaren 1ean egin zen Parte-Hartze Taldearen lehen bilera. Taldea herriko jende arruntezeta anitzez osatu da sexu, adin zein ideologiari dagokienean eta bere egitekoa etorkizuna bakean iru-dikatzetik hasiz, iritziak eman eta konponbide-garai bat zabaltzen laguntzea da.

Page 9: K 31

9kale inkesta 9bi hitzetan

LIBURUTEGIA ITXITA BERRIKUNTZAK EGITEKO

Uztailaren 16tik eta iraila bukatu arte, Zabielgo udal liburutegia itxi-ta egongo da berrikuntza lanak burutzeko. Hormak eta lurra berri-tu eta pintatzeaz gain, liburutegian altzari berriak sartuko dira, bailiburuak jartzeko apalategiak, bai jendeak lan egiteko mahaiak.Bestalde, urriarekin batera, liburutegian zerbitzu berria jarriko daabian. Interneterako sarbidea eskainiko duten ordenadoreak jarrikodira publikoarentzat erabilgarri.KZgunea itxi denez, aukera ona kontsultak egin edo informazioalortu nahi duten herritarrentzat.

HONDARTZAKO APARKALEKUAK

Uda hastearekin batera hondartzarako bidean eta aparkalekuan aldaketabatzuk izan ziren. Samikoilako bide berriak emandako aukera aprobetxa-tuta, Loja zaharretik aurrerako bidea plaiarunzko norabide bakarrean utzida, kotxeak eta oinezkoak errazago eta erosoago ibil daitezen. Moilabe-rritik aurrera, ibilgailu guztiek egin beharko dute bide berrian gora.

Bestalde, aparkalekuari dagokionez, Burumendi gainean dagoen zabaleraaprobetxatu ahal da kotxeak uzteko. Udaletxean aditzera eman digute-nez, bertako lurra gainean kotxeak uzteko egokitu nahi da laster. Gaine-ra, betiko tokian ere utzi ahal izango dira kotxeak, zabalera berriarenparean, baina ezkerraldean bakarrik eta bateria eran.

ATUNETA HASI DA

San Pedro joan zen eta, lege denez, atunetarako sasoia hasi da.Kosterako lehenengo egunak oparoak izan dira eta arrantzaonak izan dira. Elenita Berriak berak bi egunetan mila eta bos-tehun kiloko arrantza egin zuen bi egunetan. Ea udan zeharhorrela jarraitzen duten eta kanpaina ona duten!

komikixa gotzon santander

Page 10: K 31

Zein lan mota egiten duzue?

Juan Mari: Mutrikun 4 lanpostu finko daude, Txomin, Txar-li, Haritz eta neuk betetzen ditugunak eta bestea aldikakoada, Martinek betetzen duena. Gure lana adokinez egindakokaleak eta Samikolla (komunak barne) egunero garbitzea da.Astelehen, eguen eta zapatuetan Gaztañeta, Jose Mª Altzi-bar, Polikiroldegia, San Miguel eta goi inguru hori egitendugu. Martitzen eta barixakuetan moilara jaisten gara, MoilaZaharreko komunak ere geu hasi gara aurten garbitzen. Udairitsi arte kantinako komunak geuk egiten ditugu eta udan

kantina hartzen due-nari dagokio. Eguaz-tenean Iriagirre etaJarri Toki ingurukoplazoletak egitenditugu. Saturraraneta Ondarbeltz ingu-ruak ere egiten ditu-gu.Eskobatu eta komu-nak garbitzeaz gain,Txarlik “soplonia”erabitzen du eta Txo-minek eta biok“barredoria” edozepiloak dituen maki-na.

Mankomunitatetik beste langile batzuk ere etortzendira, zer egitera?

Juan Mari: Herri bakoitzak dituen zerbitzuez gain, manko-munitateak zerbitzu hauek eskaintzen ditu: ura botatzenduen kamioia edo “botijua”, hona eguenetan etortzendena; Mutrikura inoiz etorri ez den “txupoia” edo estolderiagarbitzen duena; pintadak-eta garbitzen dituztenak; nik era-biltzen dudan bezalako makina, baina ura botatzen duenaeta normalean Eibarren erabiltzen dutena; kontenedoreeta-ko zakarrak jasotzen dituzten kamioiak, bat txikia eta besteahandia.Udal bakoitzak herrian ikusten dituen beharren araberamankomunitateari eskatzen dizkio zerbitzuak.

Sasoiaren arabera lan gehiago izaten duzue?

Txomin: Umeek eskola lagatzen dutenean, beti ugaltzen dazikina. Zikin gehien udaberritik gabon buelta arte izaten daeta gehien-gehien jaietan.Juan Mari: Malenetan ordu erdi lehenago hasten gara etalangile gehiagoren artean banatzen dugu lana; makinabaten ordez bi izaten ditugu eta “botijua” egunero etortzen

lan giruan10

Antzina, plastikozko zakar poltsarik ezagutzenez genuenean, kale garbitzaileek etxeetatikateratzen zen zakarra jaso, lurrera botatakopaperak, zigarrokinak... erratzaz batu etakomun publikoak garbitzen zituzten. Urteakjoan ahala zikin edo hondakin gehiago sortzea-rekin batera, kale garbitzaileen lana aldatu eginal da? Juan Marik eta Txominek azalduko diguteeuron egitekoa zein den gaur egun.

Paperontzi gehiago balego, jendeaklurrera gutxiago botako luke

KALEAK EGUNERKALEAK EGUNER

Txarli soploniarekin

Page 11: K 31

da. Hala ere, azken hiru-lau urteetan jaitsi egin da kaleanjasotzen dugun zikina. Orain dela lau urte bakoitzak hirumakina zakar betetzen genituen eta azkeneko bi urteetanmakina eta erdi edo bi bete izan ditugu.Baina Mutrikun jai asko ospatzen dira urtean zehar, etahorietan geure artean konpondu behar izaten dugu, ez dire-lako zerbitzuak indartzen Malenetan eta Kalbaixotan bezala.

Jaietako gauzarik txarrena garbitzeko edo jasotzeko?

Txomin: Txarrena kristalak izaten dira, adokin tartetan sartueta jasotzen oso zailak izaten dira. Penagarria da kristalezkobotilak horrela bota eta apurtzea.

Zona beltzik edo zailtasun berezirik duenik ba al dago?

Juan Mari: Zailena obrak dauden lekuak dira, inoiz ez duzuamaitzen, beti hondarra eta hautsa gelditzen delako. “Barre-dore”arekin hautsa hartzen duzu, baina berriz bota egiten

du eta balkoietaneskegita dauden arro-pak hautsez betetzendira, inguruan daudenautoak bezala; horre-xegatik saiatzen garaeskuz egiten. Bestealde batetik, ez duguesango herriko kaleakzona beltzak direnik,baina bai paperontzigehiago balego, jen-deak lurrera gutxiago

botako lukeela.Txomin: Txakur kaka ere asko dago. Guk parean tokatzendenean jasotzen dugu, baina handik ordu erdira beste txa-kur bat pasa eta egin du berriro. Egun guztian egon behar-

ko genuke txakurrenatzetik. Ahalegintzengara garbitzen, bainabeti ez da erraza iza-ten.Juan Mari: Kakabatzuk makinak jaso-tzen ditu, baina bestebatzuk ez eta bigu-nak badira, makina-ren zepiloekin zabal-du egiten dira. Oraindela urte batzuk uda-letxeak txakur-zainahartu zuen sei hilabe-tetarako eta igarri zen aldea, baina geroztik ez dago holako-rik eta berriz ere kale guztiak kakaz beteta daude. Samiko-llako berdeguneko bedarretan sartzen bazara ziur egonkakaz beteta aterako zarela.

Nola erabiltzen ditu jendeak komun publikoak?

Txomin: Orokorrean ondo erabiltzen dira, jaietan izan ezik.Jaietan komunak askotan agertzen dira apurtuta, bai tazak,bai lababoak. Eta kontenedore gurpildunak zeudenean pizi-nan eta edozein leku-tan; orain behintzatez daukagu horrela-korik.

Madalen jai haue-tan, saia gaitezendenok kale eta lekupublikoak era ego-kian erabiltzen,herriaren txukun-tasuna denon eskudago eta.

11lan giruan

Kaleetan txakur-kakarik ez egoteko,egun guztian txakurren atzetik ibili

beharko genuke

ERO GARBITZENERO GARBITZEN

Txomin komunak garbitzen

Zakarrak ezin aterata

Page 12: K 31

Karmengo Amaren eguna egun seinalatua daitsas-gizonen artean, beraien zaindaria baita.Gure kostaldeko hainbat herritan haren omenezospatzen dira jaiak. Gurean, San Pedro egunakizan du tradizio handiagoa marinelen artean,baina duela 77 urtetik hona Karmengo Amareneguna ere izaten da gogoan hartzekoa ia bizitzaosoa itsasoan emandako arrantzale zaharrentzat.

Duela 77 urte hasi zenomenaldi hau ospatzeneta ordutik hona ehun-daka, milaka ere baiizan dira omendutakomarinel gipuzkoarrak.Mutrikuarrak ere beti-danik joan izan dira etaguk horietako batenga-na jo dugu egun horinola ematen duten jaki-teko.

Manuel Belaustegi“Katxerua”, 88 urtekoarrantzale jubilatua,Kantauri itsasoko azken

beladun traineruetan ibilitako gizona, jubilatuz gerourtero-urtero Donostiako omenaldira joandakoa...

- Autobusa hartu eta egun osoa izaten duzueaurretik...Donostiara joaten gara zuzenean eta hara heldutako-an, ezeren aurretik, hamaiketako egitera eramatengaituzte Bar Tiburtziora. Han arrautza egosiak etasalda hartu eta udaletxera. Hantxe hasten da omenal-dia. Han jauntxoek hartzen gaituzte, guztiak elegante-elegante jantzita. Hantxe egoten dira Komandantea,Cabo de Marra, politikoak... eta Donostiako alkatea ereizaten da.

- Horrenbeste autoridaderen aurrean, kontu xele-brerik ere izango zen...Guztiek botatzen dizkigute beren hitzak, asko erderazeta guk tamainan ulertu, baina tira. Ez daukat ahazte-ko behin batek esan ziguna, ...tenemos una de lasmejores flotas de Europa gracias a su esfuerzo... esanzigun. Denak guri ondo egin ezinikan egoten dira.

Udaletxean beti eman izan dizkigute opariak eta diruapurra ere bai, baina azken urteetan hori ere galdu da.Orain, jamoi bat ematen digute, baina ez atzeko par-teko hankakoa, e!

Udaletxetik irtendakoan dantzariek agurra egitendigute eta hantxe egoten dira begira-begira Donostianoporretan egoten diren kanpotar denak eta telebistak

eta periodistak ere bai.

- Udaletxekoak entzunda, portu aldera.Bai, udaletxekoak entzunda Portuan dagoen San Pedroelizara joaten gara eta eliza txikia denez eta zaharre-

12 karenka

GIPUZKOAKO ARRANTZAL

Denak guri ondo egin ezinikanegoten dira

Page 13: K 31

nok poliki ibiltzen garenez, beti egoten da arazoamezatan denok eserita egoteko. Han meza eta kantuakizaten dira gure eta hildakoen omenez, meza ederrabenetan. Handik irtendakoan, dantzariek berriz eredantzak eskaintzen dizkigute eta dantzariek egindakoarkupetik eta guri begira egoten den jende guztiarenartetik pasatzen gara binaka edo hirunaka Gaztelubideaurreko plazatxoraino. Han berriz ere dantzak. Majoegiten dute dantzariek egun horretan!

- Goiz osoan hara eta hona ibilita, gosetu ereegingo zarete.Ordu biak ailegatzen direnean izaten da bazkaltzekoordua eta hantxe batzen gara guztiok, Gaztelubiden.Jatekoa ez da txarra izaten, baina beti gauza bat! Urte-an urtean menu bat ipintzen digute: Legatza saltsaberdean patatekin eta oilasko errea. Urtero eramatendugu ilusioa menua aldatuko ote den, baina beti gauzabat.

Bazkalondoan kafe eta postre sasoia ailegatzen dene-an bertsolariak izaten dira guri kantari eta DonostiakoOrfeoiko zazpi-zortzi lagun ere etortzen dira guri kan-tatzera.

- Beste herrietako marinel zaharrekin kontu zaha-rrak berrituko dituzue, ba.Itsasoan auskan egindakoak batzen gara mahaiarenbueltan. Hondarrabitarrekin izandako auska bat sarrikomentatu izan dugu. Zimarroitan genbiltzala, gukazan eta eurak karnatarekin, gu harrapatzen ari gine-la ikusi eta gure ondora etorrita arraina kendu zigun.Elkarri harriak botaka jardun genuen. Itsasoan ez dagolagunik, ezta herrikorik ere! Baina urte asko eta asko

joan dira eta orain barre egiten dugu hartaz.

- Lehengo zaharren ohiturari eutsi egiten diozuemutrikuarrok...Seiak aldera dena amaitzen denean, autobusak moilanhartzen gaitu eta etxerantz abiatzen gara, baina mutri-kuarrok oraindik badugu geldialdi bat egiteko. Gureaitek eta gure aiten aitek egiten zuten bezala, geu ereItziarren geratzen gara Itziarko Amabirjinari salbeakantatu eta errezatzeko. Gero Amabirjinari matxoematera eta diru piskat lagatzera igotzen gara.

Elizatik tabernara joaten gara zerbeza batzuk edatera,kofradiak gonbidatuta. Han kantuan hasten gara etaitziartarrak gustura egoten dira guri begira. Inoiz,tabernariak gonbidatu ere egin izan digu.

- Aurtengoan 18. aldia izango duzu Donostian...Ez dakit ahal izango dudan. Autobusean joan ezinbanaiz, semeakkotxean eraman-go nauela esan diteta ez dakit, ba...

Aurtengoan ereDonostian izangoda Manuel, Gipuz-koako beste 160mariñel jubilature-kin batera eta han-dik bueltan, mutri-kuarren ohiturarieutsita, Itziarrengeldialdia egingodute otoitz egite-ra, elkarrizketaosoan bezalaxe,joan ziren marinelzahar haiek eregogoan dituztela.

13karenka

ALE ZAHARREI OMENALDIA

Donostiatik bueltan, ItziarkoAmabirjinari egiten diogu bisita,gure aitek eta gure aiten aitek

egiten zuten bezala

Page 14: K 31

ZELA IKUSTEN DEZU HERRIXA UDA SASOIRAKO?

MILA TXURRUKA, 42 urteAparkamentu faltia do. Bestela, oaindikpizinia badakau eta horrekin pozik.

RAMONI ETXANO, 48 urteEz do ondo, beste herrixetan baiño atzeodabil. Turismo asko ekarri nahi da baiñazikin asko ikusten da herrixan, bai zaka-rra bai kaka. Urte guztian eon biharkolitzake garbi, baiña batez ere udan, berogehixo eitxen doalako eta usain gehixozabaltzen dalako.

UNAI ARISTONDO, 18 urteOndo, turistentzat alkilatzeko etxiakbadozelako, baiña aparkamentu gitxi do.

SAIOA RODRIGEZ, 17 urteParkin gitxi eta hondartza jun nahidoan jende asko do. Umientzat jolastekotxiki-park txiki hori bakarrik do hondar-tza inguruan eta pentsatzen det gauzagehixo eon biharko litzakela edo, bestelapizina zati bat umientzako bakarriklaga. Piaraguak, pedaluak eta itsasokogauza gehixo ere ipiñiko neuke.

BEGOÑA BASTERRETXEA, 66 urteOndo ez, oaindik hormen zuriketia etapintxaketia ein gabe ikusten ditxut,dana azken momentuan eitxen deue eta,beraniantiak etorri bihar dian momen-turako eta ez zat ondo iruritzen; gu ezgea kristauak ala? Nik ez dakit danetaez dian aillatzen lanian eo zer gertatzendan.

OIER MAIDAGAN, 18 urteOain autobusak eta Euskotrenak-etaipiñi deuela, ondo. Baiña gauza askofalta dia, adibidez, sokorristak.

KOSME ARRIETA, 38 urtePentsatzen det ez dauala preparauta.Porturako bide berrirako obra haundihau ein deue eta ez deue pentsau apar-kamentuekin. Gaur goizian tunelianaparkatziarren multak ipintzen hasi dia,baiña kalian jendiak eonun aparkatzendeu eta iñun ez deue multaik ipintzen.Aparkaleku arazo haundixa do.

AITOR ITZA, 28 urteOain kamiño berri honekin-eta ikustenda jendia komoduo etortzen dala hon-dartza eta hobeto dauala herrixa.

14 kale inkesta

Page 15: K 31

Aurtengoan seigarren edizioa izango du OpenMutriSport ikuskizunak eta aurreko urteetako-en aldean zenbait berrikuntza ekarriko ditu,uzatilaren 17 eta 18ko asteburuan. Alde bate-tik, arratsalde bakarreko proba izan gabe, biegun osoko jardunaldiak izango dira ikusgaipublikoaren gozagarri. Bestetik, antolatzaileekaditzera eman digutenez, oso pilotu onenparte hartzea espero dute, Frantziako, Espai-niako, Europako eta munduko txapeldunakbertan izango direla.

Antolaketa lanetan dabilen Xabier Basterre-txea “Txordo”k azalpen gehiago eman diguproba honetara datozen pilotuez: “Paris-BercyIndoor txapelketa bertan behera geratu zenez,hara joatekoak ziren hainbat pilotu hona ekar-tzeko aukera agertu zitzaigun. Hori dela eta,Nicolas Rius, Steven Dauliach eta Cyrille Lemoi-ne frantziarrak, Alexander Lenzi brasildarra,Luis Puertas eta Carlos Vela espainiarrak etaJordi Tomas eta Albert Belles kataluniarrakMutrikuko portuko uretan ikusteko aukeraizango da, aukera bakarra horrenbeste punta-puntako pilotu elkarrekin ikusteko”.

Itsas-motorren gaia ezagutzen ez duenaren-tzat, Ski AM, Runabout, Ski Pro eta RunaboutPro izenek ez diote informazio handirik eman-go, baina horiek izango dira jokatuko direnproben kategoriak. Kategoria guztietan izangodira entrenamendu libreak, sailkapen probaketa finalak, hortaz, inork ezin izango du esan ikusteko aukerarikizan ez duenik.

“Proba guztiak jokatuko dira portuaren barruan, beste urteetan

egin izan den bezala itsaso zabalera irtengabe. Portuak aukera ematen digu Indoormoduko proba jokatzeko baina itsasoko ure-tan. Gainera, ikusleentzat askoz ere erosoa-goa izango da proba guztiak moila gainetikikusi ahal izateko” adierazi digu Xabierrek.

Egitarauari dagokionez, zapatu goizean, goi-zeko 8:00etan hasiko dira motorrak portura-tzen eta 12:15ean hasiko dira sailkapen pro-bak, 14:00ak arte. Bazkaldu eta indarrakberrituta, arratsaldean 3:00etatik 18:00akaldera arte luzatuko dira kategoria desberdi-netako probak.

Zapatuko uretakoak amaituta, lehorrean ereizango da ikuskizunik. Arratsaldeko 19:30akartean, BMXen uretarako jauziak eta BMX-DIRT JUMP Showa izango da ikusgai moilagainean. Gauean ere, ikuskizuna izango dalehorrean zein uretan, uretakoa Free Stylemodalitatean.

Domeka goizean, 10:00etatik aurrera etaarratsaldeko 16:30ak arte jokatuko dira pro-bak uretan eta lehorrean ere, zapatuan beza-la, BMX-DIRT JUMP erakustaldia izango da.Arratsaldeko 16:30etan amaiera ekitaldia etasari banaketa izango da, saritan guztira ia5.000 euro banatuko direlarik.

Mutrikutik pilotuak Portugaleko bidean jarrikodira, hantxe jokatuko baita uretako motorretan proba handitzatjotako Coronita Europako Txapelketa. Hortaz, pilotuek Mutriku-ko saioa puntu-puntuan jartzeko aprobetxatu nahiko dute. Izandadila publikoaren mesedetan!

ikuskizunak 15

MMMMUUUUNNNNDDDDUUUUKKKKOOOO PPPPIIIILLLLOOOOTTTTUUUU OOOONNNNEEEENNNNAAAAKKKK

PPPPOOOORRRRTTTTUUUUKKKKOOOO UUUURRRREEEETTTTAAAANNNN

Mutrikuko portuan baforen aurreko beladun traineruak ezagutu

zituzten marinelak harriturik egongo dira azken urteetan portu bere-

ko uretan ugaritzen ari diren itsasoko motorrak ikusita. Herrian

motonautika kluba ere badugu, Mutriku Motonautika Kluba, hain zuzen

ere, eta berari esker izan dugu azken urteetan kirol horren ikuskizun

paregabeaz gozatzeko aukera. Aurtengoan ere izango dugu aukera.

Page 16: K 31

auzoz auzo16

Kareharritik abiatutako karegintza antzinakoherri eta kulturetatik dator. Egiptoarrek gorpuakbaltsamatzeko zerabilten. K.A. XVIII. gizaldikoaztarnategi palestindar batean kare arrastoak aur-kitu zituzten eta erromatar aroan maiz erabili ohizuten lurra lantzeko ongarritzat, etxeak zuritzeko,porlantzat eta keramika lanetarako ere bai. Hortaz,karearen erabilera aspaldi-aspaldikoa dela esandaiteke. Gure udalerrian ere karegintzak tradiziohandia izan du historian zehar eta horren lekukodira Jose Arrizabalagak zerrendatutako 18 karo-biak.

XVIII. mendean hasi zen karea erabiltzen EuskalHerrian, lurraren kalitatea hobetzeko, laborantzarako,baserriak zuritzeko eta landareentzat kaltegarriak direnzomorroak uxatzeko. Harrizko hormak altxatzeko ereerabiltzen zen karea, kare hila, bustia, lurrarekin nahastu-ta. Karea laborantzan erabiltzerakoan, garrantzi handi-koa zen kare kopuru egokia zabaltzea lurrean, izan ere,kare gehiegi botata, lehenengo uzta ona izan daitekebaina hurrengoak txarrak. Esaera batek zioenez, kareakaita aberasten du baina semea pobretu.

Karegintzan ezinbestekoak diren kareharria eta horierretzeko gaztainondoa, pagoa zein artea bezalako egu-rra betidanik egon izan dira Mutrikun. Hori dela eta, bel-durrik gabe baiezta daiteke baserri guztiek zeukatela,gutxienez, karobi bat, karea egiteko labea, karea bakarkazein auzolanean egiteko.

“Euskal Herria mailan, denboraren joanean ziurrenikMutrikun gorde dira ondoen karobiak eta beraietatik ikasgenezake gure lehengoen usadio haren berri. Hala ere,karobi gehienak lagata eta erortzear daude. Zorionez,azken urteetan saio batzuk egin dira horietako batzukberreskuratzeko, baina horien zaintza eta kontserbazioabermatuko duen planik egiten ez bada...” adierazi diguJose Arrizabalaga “Masillas”ek.

Ohizko karobietan honako prozedura jarraitzen zenkarea egiteko: Oinean ipinitako egurraren gainean kare-harria kokatzen zen. Sua piztu eta egurra erretzeko oteaeta erratzak erabiltzen zen. Erreketak 50 eta 70 ordubitarte irauten zuen eta, aldi horretan, egurra botata suabizi-bizi gorde beharra zegoen, karea ondo egingobazen.

Frantziar erako karobi industrialagoe-tan etengabe egiten zen lan, goikoalde-tik egurra-harria, egurra-harria sartutaeta karea oinetik aterata. Prozesu honekastebete iraun zezakeen eta karea parebat egunetan hozten egon ondorenateratzen zen.

Erreketa-puntuaren tenperaturarenberri izateko keari begiratzen zitzaion:Zuria bazen, tenperatura behar zenarenazpitik zegoen; urdina bazen, aldiz, ten-peratura egokia zen.

Karegintzarako sasoirik egokienaudaberria zen eta etsairik handiena,euria. Bestalde, kareagintzan erabiltzenziren lanabesak aga, porkatxa eta sala-ga ziren.

Mutrikuko karobietan egindakoazken erreketak 1955ean Intxaurtxieta-ko Zuloan (Eizarre eta Okelar artean) eta1958an Karobialden (Olabarrieta auzo-an) egin ziren. “Pentsa liteke kareagin-

KAROBIAK, KAREA

Page 17: K 31

tza garai zaharretako kontua izan zela, baina gaur egun-go hainbat eta hainbat mutrikuarrek bizi izan zuten pro-zesuaz ari gara. Oraintxe da sasoia historiaren zati horriheldu eta ikertzeko. Geroa beranduegi izan daiteke”.

2000 urtean, Mutrikuko udalak udalerriko karobiakberreskuratzeko proiektua martxan jartzeko akordioahartu zuen. Horren ondorioz,monitore baten gidaritzapean,Euskal Herriko eta erbestekohainbat gaztek landa-lanean jar-dun zuten karobi batzuk txukun-tzen. “Hala ere, abiatutako lanhorrek segida izan beharko lukegure herrian gorde dugun altxorhori denboran iraunarazteko,mutrikuarren hurrengo belaunal-diei helarazteko. Berreskuratze-helburu hori lortzeko, behar-beharrezkoa litzateke jarraibide-ak ezartzea eta urteroko aurre-kontu bat aurreikustea karobienberreskurapenerako eta mante-nurako.

Horretan lagungarri gerta dai-tekeelakoan, orain artean lekutu-tako karobien egoeraren berrieman digu Jose “Masillas”ek,hiru multzotan eman ere:

- Erori aurretik, konpondu etagarbitu beharrekoak (lehentasunhandikoak): Mizkiamendi eta Isa-simendi

- Karobiaren ataka konpondu

beharrekoak: Abeletxe II, Mendibeltzu, Ziñua eta Karo-bialde

- Garbitu beharrekoak: Urasandi II (Txabolalde), Laran-ga Haundi (Potzualde), Korostola (Urzulo) eta Arana (Txa-kur Toki).

Gehiago ere izango dira beharbada, baina gure udale-rrian oraindik ikus daitezkeen karobiak zerrendatu dizki-gu Josek. Ondokoak:

Casa Campo, Urasandi I, Urasandi II, Laranga Haundi,Karobialde, Olabarrieta Azpikoa, Astigarrabia, Okelar,Abeletxe I, Abeletxe II, Iduriaga, Mendibeltzu, Ziñua, Isa-simendi, Arana, Txartxa, Korostola eta Mizkiamendi.

Ez dira aipatu lur azpian egonda zulo hutsak geratzenzaizkien karobiak, ugari direnak. Aipatutako guztiakharriz egindakoak dira, ataka eta kañoa dutenak errau-tsak atera eta aireztatzea zaintzeko. Konponketa txikibatzuk egindakoan, egoera onean geratuko lirateke.

Amaitu aurretik, Josek ondo-koa adierazi nahi izan digu:“Benetako altxor etnografikoadugu Mutrikun. Gaur egun,turismoari eta historiari horren-besteko garrantzia ematenzaion garaian, Belarraren etasasien azpian galtzen daudenkarobi horiek berreskuratukobagenitu, asko izango genukeEuskal Herri osoari ez ezikmundu guztiari eskaintzeko”.

Aurtengo udan mendi buel-ta ederra egitera animatzenzareten mutrikuarrok, hortaz,aukera ona izango duzue karo-biz karobi ibili eta gure lehen-goen ohitura, usadio edo lan-gintza hartaz ohartzeko, gogo-eta egiteko eta, bide batez,paraje ezin hobe horietaz goza-tzeko. Aurtengoan, hala ere, ezduzue inor aurkituko karobie-tan lanean, aurtengoak ezbaita auzolandegirik antolatu.

auzoz auzo 17

A LORTZEKO LABEAK

Page 18: K 31

kulturia18

Mutrikuarrok beti izan gara musika kontuetan nor. Horiez da, jakina, egun batetik bestera sortzen den dohaina etazaletasuna; ekinaren emaitza, baizik. Horren adibide batgure artetik joan berri den Rikardo Garagarza abeslari bikai-na dugu. Bere ahotsaren oihartzuna oraindik ere gogoandugula, 60 urteko saltoa emango dugu denboran eta BETI-ALAI izeneko musika taldea sortu zen garaira hurreratukogara.

Garai hartako kontuak entzun eta zertan jardun zutenjakiteko asmotan, taldearen sortzaile izan zen Zezilio Pagoa-garekin hitz egin dugu eta, gainera, Iñazio Azpiazu ere eza-gutu dugu bertan; ostiralero elkartzen baitira oraindik eremusika egiteko. 60 urte pasatu dira eta BETI-ALAI taldeko bi

partaide hauek elkarrekin jotzen jarraitzen dute: “musikazgozatzen” euren hitzetan esanda.

Egin dezagun, bada, denboran atzera. 1943-44angaude, gerra osteko sasoian. Luis Mariano da momentukoabeslaririk ezagunena eta Xey izeneko boskote donostiarraAmeriketara ere iritsi da musika jotzera. Ez dago kulturamusikal handirik, eta ezta ikasteko aukerarik ere. Gosegaraia da... Ezin da izen euskaldunik jarri... Acción Católica,Hijas de María eta Luistarrek gidatzen dute gazteen bizitza...

Zezilio umetatik ibili izan da koroan abesten; Maristetanere bai, Hermano Carlosekin. Gero, Nafarroatik etorri zenJavier Goikoetxea izeneko bandako zuzendariak erakutsizion solfeoa eta klarinetea jotzen. Musikazale amorratua zen(eta halaxe jarraitzen du) haizezko zein sokazko musika tres-na gehienak jotzen zituen. Bere zaletasuna lagun talderazabaldu eta musika talde berri bat sortzea erabaki zuten.Hona hemen 1943an elkartu zirenen izenak: Jose Luis Ando-negi eta Oskar Azkue “Potero”, biak abeslari; Agapito Yurri-ta “Apitxin” eta Joseba Odriozola “Errementarixa”, gitarra-jole eta abeslari; eta azkenik gitarra, bandurria eta ahokosoinuarekin, Zezilio Pagoaga bera.

Handik gutxira, Jose Luis Andonegi itsasora joan zen etabere ordez Juan Mendizabal “Talaixero” sartu zen. HonekLuis Marianoren kantuak eta abesten zituen; bakarlaria zen.Frantsesez ere kantatzen omen zituen, nahiz eta ulertu ez.Ondoren, Apitxinek ere soldadutza zela eta utzi egin beharizan zuen eta hiru lagun berri sartu ziren: Iñazio Azpiazu,laud jolea; Pako Arregi, gitarra eta abeslaria (ondarrutarrakbi hauek) eta Juan Beitia “Akitxiki”, gitarra eta abeslari.

Aipatutakoez gain, bada beste bat ere argazkian: IñakiAmuategi, “dekoratzailea” esaten ziotena. Izan ere, Iñaki

BETI-ALAI

“Beti-Alai”, gerra osteko gazte musikaza-leen emaitza.

Page 19: K 31

hau zen eskenatokia dekoratzen zuena eta, gainera, atsede-nerako tartean, txisteak eta kontatzen zituen entzuleakentretenitzeko. Bi zatitan banatzen zuten ekitaldia, bakoi-tzean 10 abesti kantatuta; eta, tartean, txisteak. “La mondaginan gu; primeran pasatzen gendun...” esaten digute,orduko kontuak berritzen dituzten bitartean.

Batzuetan, sokazkoak bakarrik jotzen zituzten: bandu-rria, laud-a eta 3 gitarra elkartuta. “Rapsodia Aragonesa”,“Marcha Turca”, “Dama Húngara” eta horrelakoak, baitaFortearen piezak ere. Horiek ez zuten hitzik; musika baka-rrik. Gero, jotzen zituzten abestien artean, honako hauekaipatu dizkigute: “Aitorren Izkuntz Zarra” eta “ArnokoGurutza”, Ziriako Andonegirenak; “Maite”, “Beti-Alai” etaXey eta Luis Marianoren kantuak. “Beti-Alai” abestia etamusika, biak dira Zeziliok berak idatzitakoak.

Iraun zuten 10 urteetan zehar makina bat kantaldi emanzituzten; estrainekoa Maitenan izan zen, herriko zine-trinke-tean. Gogoan dute Basarri eta Uztapide bertsolari handiaktrinketera ekarri zituzteneko eguna ere. Ekitaldia osatzekoBeti-Alai taldeari deitu zioten antolatzaileek. Orduan bertso-laririk onenak ziren horiek eta ohore handia izan zen musi-kari gazteentzat jaialdi hartan parte hartzea. Azkenean, ber-tso guztiak eurei bota zizkieten; adarra jo nahian. Asko gus-tatu omen zitzaien kantaldia eta bertsolariok ere prest omenzeuden (Xeykoak bezala) eurekin Ameriketara joateko.

Herritik kanpora ere joan ohi ziren kontzertuak ematera:Debara zenbait aldiz, Markinara bitan, Ondarroara ere bialdiz, Basurtoko Eritetxean ere jo zuten bertako gaixoak ani-matzeko, Ondarroako Acción Católica-koek kontratatuta.

Gainera, Bilboko Gotzaina ere bertan zen kantatu zutenean.Mutrikuko Hotel-Haundi etxea erre zenean ere Maristenpatioan eman zuten kantaldia kaltetuen alde dirua ateratze-ko... Hori bai, kantatu baino lehen, abestien letrak entrega-tu behar izaten zituzten...

Horretaz aparte, Buenos Aires izeneko tabernan kanta-tzen zuten igandero. Hantxe elkartzen ziren sasoi hartakopelotariak: Trapuxio, Piston, Batakon... eta erekixak egitenzituzten. Mikrofonorik gabeko sasoiak ziren haiek eta juer-gak ere ez zuten gaur egunekoekin zerikusi handirik, bainaZezilioren hitzekin esanda: “pasatu, primeran pasatzen gen-dun geure kasa eta geure artian”.

kulturia 19

MUSIKA TALDEA

“La monda ginan gu; primeran pasatzengendun...”

Page 20: K 31

kirola20

TTIIRRAAKKAA--TTIIRRAAKKAA Ez dira geldirik egotekoak. Duela bi urte Pretorian,Hego Afrikan, izan ziren. Aurten, berriz, Amerike-tara doaz, Minnesotara. Plazerra eta kirola tarte-katuz Mutriku herria munduan zehar erakutsiz.Orduko eta oraingo ibilbideetaz jakiteko asmozXabier Urreisti ondarrutarrarekin mintzatu gara,lasai ederrean.

Munduan zehar ibiliak ditugu Mutrikuko sokatira taldekoak,duela bi urte Pretoriaraino iritsi ziren baina gazi-gozoa izanzen esperientzia... “hara joan aurretik pozik gindoazenEuskal Herri mailan lortutako emaitzak onak izan zire-lako, indartsu joan ginen baina ez genuen gauza han-dirik egin. Hango lurra oso gogorra da eta tiradak inda-rrean ziren, hau da, gu lur bigunean ohituta gaude etatiradak luzeak izaten dira, 5-6 minutukoak; Pretorian,berriz, minutu batean eta indarrean aritu behar izangenuen eta horrek eragin handia izan zuen guregan. Ezginen bakarrak izan pattal samar ibilitakoak, talde onakere atzean gelditu ziren. Hurrengo egunean antolatzai-leek saiatu ziren lurra bustitzen baina alferrik izan zen,lurrak gogorra izaten jarraitzen zuen”.

Munduko beste puntaraino joan eta kirola egiteaz gain ingu-ruaz gozatzeko ere aprobetxatu zuten... “urteko oporrenbarruan sartu behar ditugu txapelketak, ez daukagubeste aukerarik. Txapelketa egunak pasa ondorenbeste astebetetxo bat edo izaten dugu inguruak ezagu-tzeko. Pretorian egon ondoren Ciudad del Cabo etainguruko herrietan ibili ginen, kostaldea ikaragarri gus-tatu zitzaigun, barrualdean berriz handiak dira kontras-teak, aberastasuna eta pobrezia elkarren ondoan bizidira eta gogorra egiten da ikustea”.

Afrikako esperientziatik ez ziren kikilduta etorri mutrikua-rrak... “iazko txapelketan oso maila onean ibili ginen,Nuarberi tirada bat irabazi genion eta bigarren geratuginen 680koetan, 640 kilotan berriz 3. edo 4. geratuginen, oso gustura ibili ginen”.

Afrikatik Ameriketara... “bi urtean behin jokatu ohi diralur gaineko Munduko eta Europako Txapelketak etaoraingo honetan Minnesotan egingo dira. 2000 urteanere izan ginen Minnesotan eta handik Idahora joanginen. Esperientzia ederra izan zen, han herri kirol era-kusketa egin genuen eta denok gustura. Hemendik era-man genituen gauza gehienak eta ez dakizu jendearenharridura aireportutan, marmitak txokorrez betetaikusten zituztenean, benetan zoragarria izan zen bidaiahura. Oraingo bidaiari dagokionez, abuztuaren 30-31naterako gara Minnesota aldera. Txapelketa irailaren1etik 5era egingo da, 6tik aurrera jauja! Hurrengo asteaKanadan zehar ibiltzeko asmoa dugu, karabana bat alo-katu eta aire! Toronto-Niagara-Ottawa-Montreal-Que-bec... Montrealen hegazkina hartu eta etxe aldera...”.

Tamaina honetako bidaiek izango dute ba bere kostua...“guk geuk ateratzen dugu behar dugun dirua, udalakere ematen digu erakustaldiko hainbeste baina kanpo-an egiten ditugun erakustaldiak dira gure sarrerarikgarrantzitsuena. Honetaz gain, txosnak ere ipini izanditugu, aurten Berritxun ez dugu jarri bestela ere nahi-koa zeudelako. Mutrikuko Malenetan ez dakigu zer

Ea enpresa edo etxeren bat animatzen den gupatrozinatzera

Gustatuko litzaiguke neskek ere beren taldeaeratzea

Page 21: K 31

kirola 21

MMIINNNNEESSOOTTAARRAAIINNOOegingo dugun, gure-tzat arazoa da txos-na jartzea, orainsokatira saio askoditugulako etaentrenamenduak ereegin behar dira, fina-la berriz uztailaren25ean da eta txos-nak entrenamendu-ko egun asko ken-tzen dizkigu, ezdakit, ikusiko dugu.Guri saio asko eduki-tzea interesatzenzaigu hortik atera-tzen dugulako behardugun dirua. Bestal-de, bidaietako diruazgain txandalak etaabarrentzako erebehar dugu, gure arropa berezia da eta horrek erekostu bat dauka, saiakerak egiten ari gara ea enpresaedo etxeren batek patrozinatzen gaituen, horretangabiltza...”.

Talde osaketan ere izan dituzte berrikuntzak... “Joxe MariEgaña da beteranoena baina aurten ezin izan du parte

hartu, dena den berada taldeko arima.Batzuk utzi eta bestebatzuk sartu. Lasturkohiru mutil eta Itziarkobeste bat dituguberriak, orain hasiberriak izan arren aridira beren maila era-kusten...”.

Orain arte sokatira talde-ko mutilez aritu garabaina nesken taldeak ereizan zuen bere garaia...“bai, nesken taldea erearitu zen baina dese-gin egin zen, zoritxa-rrez ez da nesken taldeasko Euskal Herrian.Harrigarria da, atze-

rrian berriz, 40-50 urteko emakumeen taldeak ugariakdira, beraz, animo neskak! Mutrikun nesken taldea sor-tuko balitz guk oso gustura lagunduko genieke...”.

Solasaldia luzatu arren hurrengorako utzi behar. Kalaputxirenanimo eta indar guztiak Mutrikuko sokatita taldearentzat,merezi dute eta.

Page 22: K 31

gizartia22

2004.ko Uztailak 1, osteguna: beste epaiketa bat Madri-leko entzutegi nazionalean. Oraingoan hiru gazte bizkai-tarren kontra. Fiskalaren eskaera: bakoitzarentzat.15urteko sakabanaketa Espainiar estatuko espetxeren bate-an. Beraien kontrako frogak: Ertzaintzak atxilotu eta bostegunez inkomunikatu ondoren torturapean lortutakoautoinkulpazioak.

Oraingoan 15 urte izan dira Fiskaltzak eskatu duena,duela egun gutxi 18 urteko eskaera izan zen eta horieta-tik 17urte eta erdira kondenatu zituzten. 13, 14, 17...Berriro ere epaiketa gehiago deitu dituzte 18 eta 22 urte-ko zigor eskaerarekin... Baina badirudi horrelako astake-riekin jarraitzea ez zaiola inori inporta.

Gazteei leporatzen zaien ekintzaren eta fiskalak egitenduen zigor eskaeren arteko desorekak eskandalagarriakdira, eta gainera epaiketetan ez dira frogatzen akusaturi-ko karguak.

Komunikabideetan jarrai dezakete Irakeko torturetazbakarrik hitz egiten; Espainiako polizien torturetaz eznoski, eta gutxiago Ertzaintzaren komisaldegikoetaz.Jarrai dezakete tortura salaketak faltsuak direla esateneta polizia goraipatzen. Jarrai dezakete hitzegiten gorputzpolizial honen kopurua handitzearena, talante berriarena,elkarrizketaren beharrarena guztion artekoa eta guztion-tzat dena, normalizazio planak aurkezten eta partiduenarteko mahai ezberdinak bultzatzen.

Baina zer gertatzen da ehunka gazte eta beraien senideeta lagunartekoei ezartzen dieten indefentsio eta injusti-zia egoerarekin?

Entzun ezinarena egin dezakegu, edo gurekin zerikusirikez duenaren itxurarena. Jarrai dezakegu egunero gerta-tzen denaren aurrean beste alde batera begiratzen. Jarraidezakegu onartzen euskal gazteen espetxeratzeak, inko-munikazioan atxiloturik inolako giza eskubideen bermerikizan gabe eta lege berezietan oinarrituriko epaiketetankondenaturik gazte hauek dituzten gutxieneko eskubide-en defentzarik izan gabe, naiz eta eskubide horiek lapur-tu nahi.

Baina errealitatea hemen da eta horrela dago. Horren-beste injustizia “legal” eta babesik gabeko egoerarenondorena ere hor egongo da. Eta isilean geratzea komenizaien kolaboratzaileak ere hor egongo dira.

Edo agian norbaitek uste al du Euskal Herriak jasatenduen gatazka politikoa, egoera honen ondorio, konpondu-ko dela ehunaka seme alaba beraien senideetatik milakakilometrotara espetxeraturik dauden bitartean, giza lege-rik gabeko bizitza pairatzera kondenaturik daudenean, 30minututako bisitaldi bat egiteko egunero milaka kilometrobidaiatzera beharturik dauden senide eta lagunak errepi-dean bizitza arriskatu behar duten bitartean? edo eta92.artikuloari muzin eginez sendaezinezko gaixotasunakduten presoak kartzelaraturik asistentziarik gabe espe-txeraturik jarraitzen duten bitartean?

Ez, jaun andereak, komunikabideen “arduradun demo-kratak”, politikari e.a:

Guk, senide, lagun, etxerat elkarteko zein amnistiarenmugimendukoek gogor jarraituko dugu borrokatzen, etadena emango dugu bertan, salatzen hainbeste basakeriazjarraitzea ez dela posible, gogorarazten gure seme alabaketa lagunak ere horrenbeste aipatzen den herri honennormalizaziorako belaunaldiaren partaide garrantzizkoaketa beharrezkoak direla.

Gatazka honek konponbide politikoa behar du, Euskalherriak herri gisa dituen eskubideak onartuko dituen kon-ponbidea eta herri gisa erabakitzeko modua emangoduen konponbidea.

Giltza ez dago Madrilen, batzuek sinetsarazi nahi digutenbezala, Euskal herrian baizik,euskal gizartearen, institu-zioen eta alderdi politikoen konpromisoarekin behin beti-ko amai daiteke etengabeko eskubideen urraketekin.

Kriminalizaziorik ez!!!Aski da! Euskal preso eta iheslari politikoak etxera!!

10... 22 URTEKO KARTZELA ZIGORRA,

NORBAITI AXOLA AL ZAIO?

Page 23: K 31

gazterixa 23

GAZTETXIA

MALENETAN

ERE BBAI

Aupa gazte!

Dagoeneko eguraldi ona gure artean daukagu eta Gaztetxeaudako programazioa prestatzen aritu da.

Aurten, lehenengo aldiz, Deba, Mutriku eta OndarroakoGazte Asanbladen I. Topaketa antolatu dugu “ElkarlaneanGaztetxeak aurrera” lelopean eta hiru herrietako Gaztetxeenartean. Ekintza hau uzatailaren 10ean izan zen eta esperien-tzia polita izan zen benetan.

Egun osoa hartu zuen topaketak eta hiru herrietan izan zuenpresentzia. Goizean Debako Gaztetxean hamarretakoa egin-da, bizikletak hartu eta herrian zehar buelta bat eman ondo-ren, Mutrikuruntz. Mutrikun, Gaztetxean hasitako trikipote-

oa egin zen eta ordubi eta erdietan baz-kaldu genuen elka-rrekin. Dena jasoondoren, bizikletakhartu eta Ondarroa-runtz. OndarroakoGaztetxean luntxaegin ondoren, AT etaNabariren kontzertuaizan zen.

Jaialdi honek Mutriku, Ondarru eta Debako Gazte Asanbla-den harremanak sendotzea izan du helburu. Ea aurrerantze-an urtero egiten ditugun horrelako ekintzak!

Bestalde, Malenetako programa alternatibo bat prestatudugu. Presoen Aldeko Mugimenduak jaietako egun alterna-tiboa prestatu du, Amnistia eguna hain zuzen ere. Hau horre-la izanda, bi taldeok egun horretan batera lan egitea erabakidugu. Beraz, argi geratzen da Gaztetxeko ateak zabalik dau-dela nahi duenarentzat!

Malenetan Gaztetxeak antolatutako programa alter-natiboa honakoa duzue:

MALENAK GAZTETXIAN

UZTAILAK 17, ZAPATUAGabaz, kontzertua: The Incult + sorpresa!UZTAILAK 21, MALEN BEZPERAGaztetxetik txupinazoa. Ondoren, manifa.UZTAILAK 22, MALEN EGUNATxusma antzerki taldea, iluntzean, Gaztetxean.UZTAILAK 23, AMNISTIA EGUNAEgunean zehar Etxeraten programa ikusi (agendan).Iluntzean, Interrentus antzerki taldearen antzezlana.Gabaz, kontzertua: Ttakumpa eta Tantanak.Bi kontzertuen artean, Ordu txikitako bertso txapel-keta.UZTAILAK 24, KOADRILA EGUNAEguerdian, Koadrilen enkontrua GaztetxeanUZTAILAK 25, SANTIXO EGUNAAfari herrikoia Gaztetxian (bokatak, gitarrak, abes-tiak...)

Hauxe da oraingoz prestatu duguna, baina laneanjarraitzeko asmoa daukagula esan behar dugu.

HERRI BAT, GAZTETXE BAT!!!

Page 24: K 31

zorion agurrak

BEÑAT(I)Zorionak nireanaia “Jogi Mari-ri” uztailaren10ean 4 urtehaundi bete ditu-zulako. Patxohaundi asko etxe-koen partez.(II)Zorionak Beñateta lau muxuRamonita, Arrate,Balda eta Yonenpartez.

JULENZorionak gureetxeko mutilhaundi eta jatorra-ri ekainaren 24an12 urte bete zeni-tuelako. Zure etxe-ko guztien partezeta muxu haundibat Edurne zurearreba txikiarenpartez.

JUNEZorionak gureMalen txikiri. Eahemendik aurreranegar gutxio egi-ten dezun 3 urtebete dituzu ta!Mila muxu etaondo pasa etxekodenon partez,bereziki Iratirenpartez.

JESSICAUztailaren 5eanurtebetetzea izandezunez Zorionaketa muxu askozure lagun Jessicaeta Bikaren partez.Ondo pasa!

CRISTINAUztailaren 12an10 urte betedituen gure etxe-ko printzesariZorionak eta muxuasko etxeko guz-tion partez.

JON18 urte bete dezuzeta ZORIONAK,Jon! Hementxegoz zure zain baz-kari ederra eitxekoeta gozoki pilluajateko! Zorionaketxeko danon par-tez eta batez ereLeire eta Enekorenpartez!

MARKELAilegatu dela, aile-gatu dela azkene-an gure etxekoerregearen seiga-rren urtebetetzea.Zorionak etxekodenon partez,batez ere Iarenpartez.

XIKERXikerren urtebete-tzia da ta, hemengatoz Xikerri milakilo zorion eskain-tzera. ZorionakLurdes eta Junerenpartez.

KOTELIUztailaren 16anurtebetetzia izandezu eta ZORIO-NAK Fundazioakodrillaren partez.Errondia zeurekontura!

LANDERAbuztuaren 8an 8urte beteko dituengure etxeko mutiljatorrari Zorionaketa muxu haundibat aita, ama etaa i t o n - a m o n e npartez.

GARBIÑEUztailaren 19an 7urte beteko dituengure etxeko prin-tzesari, ZORIONAKfasmilixaren partezeta musu handibat.

MERTXEZorionak hamar-kada berri honenhasieran. Lagundanon partez,zorionak.

TONIAhaztu ginala-kuan? Ez, ba.Zorionak eta urteaskotarako! Moltspatons!

JOSUNEIzeko Josuneneguna izan da taZorionak Izeko!Leire eta Enekorenpartez matxohandi bat.

MAIDERZorionak printze-sa! Abuztuanetxeko txikienak 2urte beteko ditu.Txokolatia jango aldegu? Muxuhaundi bat familiaosoaren partez,batez ere aita etaama. Segi horrelanimoti!

IKER E.Uztailaren 29an 7urte beteko dituengure etxeko mutilhaundiari Zorio-nak eta ondopasatu amona,aita-ama eta Anetxikiren partez.Asko asko maitezaitugu bihotza.

KARLOS eta UNAIUztailaren 14anzure urtebetetzeaizan denez, Zorio-nak aita! Uztailaren 26angure etxeko mutiljatorrenak 3 urtehaundi betekodituenez Zorionaketa muxu askoetxeko denonparetz. Segi horre-lako jatorra izaten,guapisimo!

AINHOAAbuztuaren 16an3 urte beteko ditu-zunez, Zorionaketa musu handibat amona Tereeta osaba Unairenpartez. Erregaluazain daukazu!

MALENPrintzesa ederre-nak abuztuaren6an 2 urte bete-tzen digula-ta,familiak besarkadahandi batezzoriondu nahidugu gure larroxatxikia, bihotz-biho-tzez.

AMAIAZorionak gureetxeko neskatilaribere 9. urtebete-tzean. Ondo pasa-tu senide etalagun guztiekin.

MANOLOAbuztuaren 28anurteak betetzendituzulako, hemengaude etxekoakzure ondoanzoriontzeko etaospakizun ederbat egiteko prest.Zorionak bihotz-bihotzez eta orainarte bezalakoxeaizaten jarraitu!

ELENA eta SAIOAZorionak bikoteuztailean urteakbeteko dituzuela-ko. Zorionakbihotz-bihotzezetxeko guztienpartez, batez ereIbai eta Unairenpartez. Ondo pasaeta muxu asko.

DANELZorionak Danel,abuztuan 4 urtehandi beteko ditu-zulako. Musuhandi bat etxekoguztien partez etalagun guztien par-tez ere bai.

ANDERAbuztuaren 28angure etxeko zaldu-naren 6. urtebete-tzea ospatukodugu denok bela-rririk tira eginez.Zorionak kaballe-ro! Denon partez,batez ere aita,ama eta Ane. Txo-kolatia prest!

ANEZorionak printze-sa! Gure etxekolarrosak uztailaren28an 2 urte bete-ko ditu. Mila kilomuxu etxekoenpartez, batez ereama, aita etaAnder. Txokolatiaprest!

AITZOLKaixo pottoka!Nork betetzen ditu2 urte uztailaren29an? Mutrikunespero zaitugudenok besarkadahaundi bat emate-ko. Zorionak mutilhaundi denon par-tez, batze ereAnder eta Ane.Txokolatia prest!

ANDER U.Zorionak Andereta hamaika muxuhaundi etxekodanon partezuztailaren 27anurtebetetze egunadezulako. Ondo-ondo pasa!

FELICIAAbuztuaren 12an54 urte egingoduzula eta Zorio-nak amona. Zuresenarra, alaba etadenon partez.Txokolatada ederbat prestatu.

Page 25: K 31

argazki zaharrakargazki zaharrak

1952-LEHENEGO DANBORRADA

1952an egin zen lehenengo aldiz Mutrikundanborrada, Eduardo Arrieta zuzendari zela.

Beste batzuren artean, Gerardo Urreisti“Anpoko”, Ernesto Maidagan eta

Juan Carlos Txurruka.

MALENETAN AMETZANEKO TERRAZAN

Garaiko gazte koadrila jaietan atsedena hartzen.

1933an LAU LAGUNEzkerretik hasita: Nicolas Arrizaba-laga “Patxi”, Mª Paz Errazu Gallas-tegi, Fermina Arrizabalaga “Patxi”,Maritxu Arrizabalaga “Patxi”.

Page 26: K 31

2626 agenda

uuzzttaaiillaa aabbuuzzttuuaa

Kalaputxi, 31. zenb.

KALAPUTXI egiten parte

hartu nahi baduzu,

deitu 635748393telefonora.

Gustura hartuko zaitugu!

OHARRAK

Zuen elkarteak antolatzen dituen ekintzen berri herriosoari agertu nahi badiozue, hemen duzue txoko bat

KALAPUTXIn. Deitu lasai 635748393 telefonora.

Uztailak 17, zapatuaTakolo, Pirritx eta Porrotx pailazoakZabiel Plazan, 12:30etan

DEBABARRENEKO TXISTU ALARDEATxurruka plazan, 23:00etanAntolatzailea: Mutrikuko txistu Taldea

Uztailak 17 eta 18, zapatu-domekaUretako Motorren Txapelketa (Open MutriSport04).Antolatzailea: Mutriku Motonautika Kluba

Uztailaren 21etik 25eraMALEN JAIAK(Ekitaldien berri izateko, ikus jaietako programa)

Uztailak 30, barixakuaErtzantzaren Bandaren kontzertuaTxurruka plazan, 23:00etan

Abuztu osoanErakusketa: Hegazkintzaren mendea Zabiel kultur etxeanEgunero, arratsaldeko 7etatik 9ak arte

Abuztuak 4, eguaztenaZINEA KALEANZabiel plazan, gaueko 22:30etan

Abuztuak 6, barixakuaBERTAN dendarien elkarteak antolatuta, TXU-TXUTRENA

RUPER ORDORIKATxurruka plazan, gaueko 23etan

Abuztuak 14, zapatuaMARKELIÑE ANTZERKI TALDEADSO, kaleko ikusizko emanaldia.Gaueko 23:00etan

Abuztuak 18, eguaztenaZINEA KALEANZabiel plazan, gaueko 22:30etan

Abuztuak 21, zapatuaERTAROKO AZOKA

Abuztuak 25, eguaztenaZINEA KALEANZabiel plazan, gaueko 22:30etan

Abuztuak 28, zapatuaKUKAI dantza taldea eta TANTTAKA teatroa1937, gogoaren bidezidorretatikTxurruka plazan, gaueko 23etan

Irailak 4, zapatuaBOLEROS 4Txurruka plazan, gaueko 10:30etan

Irailak 5, domekaMendi irteera: Uritz-Elke-Juandetatxo-Corona-GarraldaBurumendi Mendi Elkarteak antolatuta

Irailak 11, zapatuaBERTSO JAIALDIAXabier Astigarraga, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Sebas-tian Lizaso eta Maialen LujanbioMiruaitz Pilotalekuan. Sarrera, 3 euro.Antolatzailea: Mutrikuko Bertso Eskola

Irailak 12, domekaArtzain-txakur lehiaketaKalbaixon, arratsaldeko 5etan

Irailak 24, 25 eta 26SAN JERONIMOKO JAIAK

Irailak 26, domeka50 URTE, 50 GAILURBurumendi Mendi Elkarteak antolatuta

ETXERAT!Aurten Etxerat elkarteak eta amnistiaren mugimen-dukoak Mutrikuko gazte asanbladarekin bateraantolatu dugu amnistia eguna.

uztailak 21, Malen BezperaGaueko 12,00etan Danborradaren ondoren, Manifesta-zioa “presoak kalera amnistia osoa” lemapean Goiko pla-zatik Beheko plazara.Ondoren Euskal preso eta iheslari politikoei omenaldiaBeheko plazan.Ondoren txupinazoa gaztetxe aurrean.

uztailak 23 AMNISTIA EGUNAEguerdiko 1,30etan Giza katea “aski da Etxean nahiditugu” lemapean goiko plazatik beheko plazara”. Ondo-ren Herri bazkaria, kantaldia eta bertsoak Beheko plazan(tiketak salgai Zubixan). arratsaldeko 7etan bertsotrikiripoteoailuntzeko 8etan antzerkia gaztetxeangaueko 11,00etan rock kontzertua Gaztetxean:ttakunpa + beste talde bat

abuztuak 29 Morlansko erailketen 13.urteurrena

Goizeko 9eta mendi irteera Arnora.Goizeko 11etan tontorrean Patxi Itziarren eta berarekineraildakoen aldeko omenaldia.Ondoren hamaiketakoa Arnoko txabolan.Eguerdiko 1etan independentzia plazan lore eskaintzaPatxiren oroigarriari.Ondoren manifestazioa “Borroka da bide bakarra”.

Page 27: K 31
Page 28: K 31